2000
|
|
Bai, bi saio, eta izango dira hiru egindakoak ere, niri ere tokatu zait
|
egun
batean hiru saio egitea, baina ni ziur nago Uztapidek eta Zepaik eta horiek herri batera joanda gaur egungo hiru saio eginda baino askoz gehiago kantatzen zutela. Goizean meza nagusiaren ondoren hasi eta arratsaldeko plazako saioarekin jarraitu eta ez ziren saio luzeegiak izango, baina tabernan, afalondorengoa?
|
|
Gero Aita Zabala bisitan etorri zitzaidan
|
egun
batean eta denbora zertan pasatzen nuen galdezka hasi zitzaidan. Eta ea erakutsiko al nizkion nik idatziak.
|
|
Ez da estatusaren kontua bakarrik izan, hau da, euskara administraziora eta hezkuntzara zabaltzea; aldi berean, urte batzuetako geldialdiaren ondoren, Euskaltzaindia bera, 90etik aurrera batasunerako arauak ematen hasi zen. Hori ez da izan euskaltzain batzuei
|
egun
batean berriz arauak ematen hastea bururatu zitzaiela. Ez, ez, 90 eztabaida berezia izan zen bide honetatik jo behar genuen ala ez ikusteko; argitaletxeetatik eta beste leku askotatik arauak eta arauak eskatzen ari ziren.
|
|
Aurten, 2000 urtea, lau katu izan gara. Irakasleok nahiago dugu erosketak egitera joan eta jai
|
egun
bat gehiago izan, kobratutakoa gainera! Zertarako busti ezertan?
|
|
Behin, San Sebastian
|
egun
batean, ni eta beste lagun bat Udaletxera gindoazen danbolintero gala arropak janztera eta bera topatu genuen Kale Nagusitik Santa Maria aldera bakar bakarrik zihoala. Atseginez geratu ginen hirurok hizketan eta nik zirikatzaile:
|
|
Ofizioa niretzat bizitzeko lain ematen dizuna da, nork bere bizibidea irabazteko egiten duena, diruz. Niri literaturak ez dit dirurik ematen, edo ematen didana ba, agian,
|
egun
batetan gizona eta biok afari dotore bat egiteko, ez bizitzeko. Orduan niretzat gehiago da zaletasun handi bat, ez dakit nondik eta nora datorren zera bat, baina pasa litezke, kasu honetan bezala, 8 urte idatzi gabe...
|
|
«Gizon zuzena loratzen da nola palmondoa» esaera jasoa du Ibon Sarasolak bere Euskal Hiztegian eta horixe etorri zitzaidan burura negu hotz honetako lehengo
|
egun
batean. Donostiarrak ikuskizunak antolatzen iaioak direna badakigu honez gero euskaldunok; dirua soberan eta... esango luke baten batek.
|
|
Donostiarrak ikuskizunak antolatzen iaioak direna badakigu honez gero euskaldunok; dirua soberan eta... esango luke baten batek. Negu neguko
|
egun
batean ikusi ez dut bada garabi ikaragarri horietako bat palmondo ikusgarri bat ipurditik atera eta haruntzaxeago, itsasoari begira diren etxe horietako batean landatzen! Palmondo horrek jai du, lan hori orain eginarazi duen gizaki zuzenaren buruaren gisan arolduko da
|
|
Bertako partaide batek erakutsi zigun panpinak nola egin. Ordurako hiru seme alaba geneuzkan, eta
|
egun
batean etxe honetan bertan gure alabarentzat antzerkitxo bat egin genuen. Garai hartan gurasook parte hartze handia genuen ikastoletako ekintzetan, patata tortila txapelketa, edo zozketak egiteko.
|
|
Iruñean nengoela,
|
egun
batean, Lekunberrira joan eta han entzun nuen euskara lehen aldiz. Zein bitxia!
|
|
Dublindik abiatu baino lehen,
|
egun
bat edo bi hartuko ditugu hiri hau bisitatzeko. Irlandako historian gakotzat har ditzakegun hamaika txoko aurkituko ditugu:
|
|
Baina taldea hautsi zen eta nik pilotari nion lehentasuna eman, duela ia hiru urte arte, non berriro Hendaiara etorri bainintzen bertsoa ikastera. Duela hiru urte norbaitek esango balit Nafarroako Bertsolari Txapelketan parte hartuko nuela
|
egun
batez, barre egingo nion aurpegira!
|
|
Ni beti egon naiz zigortua, eta beti izango naiz arraunaren historian zigortua. Lehenago ere bi hilabetez ez jokatzeko zigorra jarri zidaten, eta bi hilabeteak Kontxako bigarren estropadan betetzen nituelako, zigorra
|
egun
bat luzatu zidaten, Kontxan parte hartzen ez uzteagatik; lapurretan egin edo baten bat hil banu baino okerrago. (Epaileak maneiatu egiten dira...).
|
|
Idazleak eta bere adiskide batek, Ester Mugerzak, Asiara egin zuten bidaia kontatzen da bertan. Udazkeneko
|
egun
batez, txikitatik edukitako amets bat betetzea erabaki zuten. Horretarako, bizikletak hartu, eta Turkia aldera abiatu ziren, handik India, Txina, Nepal, Irak, Japon eta beste herrialde asko bisitatzeko asmotan.
|
|
Asko gustatzen zaidan melodia sortu eta moztu behar badut, ez zait inporta. Melodia hori beste
|
egun
batean egin dezaket osorik nahiz eta ez den film laburrean sartuko. Horretan, nolabait esateko, soinu banda bat naiz.
|
|
Bertso saio antolatzaileek geroz eta gehiago eskatzen dute: " aizu, egin dezakegu bertso saio berri bat?" eta nik
|
egun
batean galdetu nuen" entzulerik gabe. Edo bertsolariek bertsorik kantatu gabe?
|
|
Scrapie" edo dardarakorra izeneko gaitza 1732an ardietan agertutako gaixotasuna da, kutsatutako animaliaren kirio sistema eragiten duten proteina okerrekin lotua dagoena. Berez, gizakiarengana ezin da igaro gaixotasun hau eta horrela izan da bi mende eta erditan, baina
|
egun
batean norbaiti animalia belarjaleak haragijale bihurtzea bururatu zitzaion eta gaur egungo amesgaiztoari atea ireki zion.
|
|
Ezdomeecabacochecoorduerdi bat, edoordubetebat; zebada astian
|
egun
bat, domeecaguztia santu eguiteco, aguindutendeutsut (Icas I, 181).
|
|
Etagure helburua hauxe izan behar da:
|
egun
batez, abertzaletasunak gehiengo osoa izatea Euskal Herria osoan. Posible da abertzale ez den jendea gure proiektuarekin batetortzea, ez alde ideologikotik, alde praktikoetatik baizik.
|
|
Hartaz, ondokoa geratzen zaigu galdetzeko: nazio burujabe, demokratiko etaindependenteen modura Euskal Herriak
|
egun
batean bere eskubideak bete ditzan, nazionalistak direla aitortzen duten euskal herritar horietatik zenbat daude prestzertxobait arriskatzeko. Herri honen etorkizuna, nire irudiko, ez du alderdien artekodesberdintasunen auziak erabakiko, galdera horri emanen zaion erantzunak baizik.
|
|
Bi aipatzearren, nik neuk biziki estimatutakoak, joandako bat, ImanolBerriatua, eta bizirik dirauen beste bat, Txillardegi bera, aipatuko nituzke. Honeksorrarazi zidan miresmena ez da sekula itzali nigan, eta gaur egun areagoturik dago, konturaturik bainago ez zela izan
|
egun
bateko lore zimelerraza, bizitza osoko ibilbidemugagabeak behin eta berriro helburu bererantz doazen ildoak ireki dituen goldeabaizik.
|
|
idealitatea dakar gizonarenbizitzara; gizonak, erraz, errealitatea eta idealitatea nahastu egiten ditu. Engainatuegiten da (erka. Udazken?, 1 zenb.). Neskaren ederra
|
egun
batekoa da, amets iheskorbat. Eduki ez daukan emakumea izaten da, gizona liluratzen duena (poeta bat inspiratzen duena, edo norbait heroi bihurtu).
|
|
Laburki gogoratuz: hezkuntza protestante estu estuan hazia, familia aberatsekoa, parrandero galanta estudiantetan, bazter guztietan mozkorra eta zorra zeriolaibilki,
|
egun
batez, hogeita bost urterekin, bere aitaren barnea ezagutu du bien solasbatean, eta harrez gero haren desesperazio sakona berea bilakatuko da.
|
|
Jokoetan, pokerra eta dado jokoak ere orduko aurkikuntza izango dira. Bestalde, Aramaion ordurartegertatu ez bezala, eta gauzak
|
egun
batetik bestera zeharo aldatu ez baziren ere, garai honetako azkenurteetan emakumeak (gazteak nagusiki) jokamolde berriak erakusten hasi ziren: tabernetara sartzen, tabakoaren esperientzian abiatzen, etab.
|
|
Euren hasierako intentzioa (nirekin aurkitu baino lehenagokoa) Limerick hirira heldu eta gaua han pasatzea zen. Baina pentsatu zuten hori
|
egun
bat galtzea zela, goizegi iritsiko liratekeelako, eta beraz Lahincheraino joatea erabaki zuten, nire proposamenari kasu eginda.
|
|
Zapatilek motxilaren zokoren batean jarraitzen zuten. Prakak, berriz, panazko lodi batzuk, euria kupelkadaka egin zuen
|
egun
baten ostean baino aldatu ez zituenak, lehor zeuden bakero batzuk janzteko. Kamixeta ere, bat eta bakarra ibili zuen soinean:
|
|
Eta
|
egun
batez, lanera zihoala, bariante berriko bihurgune txarto peraltatuan hil zen. Eta Txema ere, zer diren gauzak, inmentsitatearen sentsazioak irentsi zuen.
|
|
Esaten ari nintzen Dublin utzi nuela, hain zuzen ere heldu eta hurrengo egunean. Egia esateko, tentazioa izan nuen
|
egun
bat edo bi gehiagoz bertan gelditzeko, tentazio goxoa gainera. Ikusi gabekoak ezagutu, kale estuetan sartu, edan, paseatu...
|
|
Eta gaur bai, gaur lortu dut goiz jaikitzea. Leihotik begiratu eta beste
|
egun
batez hodeiak ikusi ditut. Animatuta egoteko modukoa da gutxienez, hona heldu nintzenetik zeruan iltzez josita ematen duten hodei horiek ez baitute momentuz eztanda egin, eta gustua hartzen hasi natzaiela ere zin egingo nuke.
|
|
Nirea, berriz, hasten. Eta agian horregatik, hasi berriaren harritzeko gaitasuna galdu ez dudalako, itzelezko gogoak sartu zaizkit
|
egun
bat gehiago berarekin pasatzeko. Zeren Rocíok zerbait dauka ia magnetikoa, ez dakit, deabrutxo polit bat da, bere alkandora gorria bezain arriskutsua iruditzen zait neska hau.
|
|
Bata atxilotua. Bestea, izartxo izan guran zebilena,
|
egun
bat lehenago bere buruaz beste eginikoa.
|
|
Harrigarria zen urtebete lehenago, 1993an, zenbat gauza gertatu zen Txemaren bizitzan. ...ailean tumore bat kendu zioten bere aitari, martxoan pisua erosi zuen, apirilean Londres hankaz gora utzi zuen IRAren bonba batek, eta beraz Irlanda ernaldu zitzaion bihotzean Eiderri, eta garagardo botila altxatu zuen; maiatzean bakarrik, oso bakarrik sentitu zen; ekainaren 30ean Rocío García de Mainueta azaldu zen urte askoren ondoren; uztailean Eider hegazkinean desagertzen ikusi zuen, eta 26
|
egun
bata bestearen atzetik joan zitzaizkion (astiro, berunezko, mantso, bero); abuztuan, irailean, urrian, azaroan, abenduan ez zuen gogoratzen, ezerk ez zuen erlieberik hilabete horietan.
|
|
Astean hirutan joaten ginen eta joaten ziren, noski, mutil biak ere; eta astean hirutan Jabiri begira igarotzen genuen klaseak irauten zuen ordu eta erdia, beti erdi jolasean eta intsinuazioz gainezka. Baina akademiara joan behar nuen
|
egun
batean, kasualitatea, katarrotu egin nintzen eta, ezin joanda, etxean geratu behar izan nuen. Ba, justu egun horretan Terek Jabi ligatu zuen.
|
|
—eta, hatz erakusle mehatxuzko hura aitzinaturik, bere sententzia eman zidan—: Bazkalondoan kondenatuen ziegarat eramanen haut, non
|
egun
batez egonen baihaiz, eta ogia baizik ez duk izanen janari, ura edari! —eta hitz haiekin batean, Mattin ikusi nuen, anaia, eskuek betartea estaltzen ziotela, irria atxik ezinik, ezin hobekiago erakusten zidalarik, gisa hartan, ezen batzuen zorionak bertzeen zorigaitza duela sorburu eta iturburu.
|
|
Gero, jauregia berreraiki zutenean, espazio ilun hura birmoldatu, eta bi partetan partitu zuten: bata sototzat eta etxeko upelategitzat hartu zuten, berdintsu eta orobatsu utzi zutelarik bertzea, norat igortzen eta zigortzen baitzituen aitak —edo amak, bakanago—
|
egun
baterako, bitarako edo berak zuzen irizten zion aldirako, gaizki portatzen ziren sehiak eta zerbitzariak, haien hutsen eta falten arabera, eta gure gurasoen aldartearen. Eta, hala, egun batean, aitak astebeterako kondenatu zuen ziega itsu hartarat morroi bat, Urbiaindik mozkorturik itzuli zelako eta biharamunean bere egitekoei buru egin ahal izan ez zielako.
|
|
bata sototzat eta etxeko upelategitzat hartu zuten, berdintsu eta orobatsu utzi zutelarik bertzea, norat igortzen eta zigortzen baitzituen aitak —edo amak, bakanago— egun baterako, bitarako edo berak zuzen irizten zion aldirako, gaizki portatzen ziren sehiak eta zerbitzariak, haien hutsen eta falten arabera, eta gure gurasoen aldartearen. Eta, hala,
|
egun
batean, aitak astebeterako kondenatu zuen ziega itsu hartarat morroi bat, Urbiaindik mozkorturik itzuli zelako eta biharamunean bere egitekoei buru egin ahal izan ez zielako. Eta, astebetea iraganik, erdi eroturik bezala jalgi zen gizagaixoa bertatik, erranez ezen gartzela hartarat aspaldi kondenatuak izan zirenen nigarrak eta intziriak —gaizkileenak, nahastekarienak eta gainerako jendailarenak— aditu zituela han barruan, eta amets batean bezala ikusi zituela haiek guztiak —ikatza baino beltzagoak—, infernuko garren artean kiskaltzen eta oihu desesperatuak egiten; eta, honelatan, mozkor hark amestu edo asmatu idurietarik hartu zuen ziega ilun hark fama are ilunago hura, jauregiko bertze morroien eta neskameen kontsentimenduarekin; eta ez hauek erran ziotelako sinesten ziotela, baina bai isilik geratu zirelako, irririk eta trufarik egin gabe morroi mozkorrari gai hartaz solasten zenean, erakusten zutelarik, gisa hartan, ezen sinestetik hurbilago zeudela ez sinestetik baino.
|
|
Ez? Bada, bertze
|
egun
batean kontatuko diat..." Eta segidan erran zidan: " Bai, Joanes, ni etxeko ardi beltz hura bezalakoa nauk:
|
|
Bada, jaun Albert Etxegoienek bazuen anaia bat, zeinari Henrik baitzeritzan, eta zeinak kutxa tipi batean gordetzen baitzuen Estebanek skribatu karta. Eta jaun Albert Etxegoienen anaia hura
|
egun
batean Maulerat ezkondu, eta badirudi ezen bere ondasunen garraioan kutxatxoa gurditik erori zitzaiola, eta halaxe galdu zuela gutuna. Eta Henrikek hartu desgustua izugarria izan zuan, zeren bera ere protestant baitzen, eta zeren, halatan, biziki estimatzen baitzuen karta hura, halako moldez, non bere morroietarik batekin itzuli eta gibelatu baitzen, haren bila... alferrik.
|
|
—Baina ba al dakik zer erran zidan izeba Joanak,
|
egun
batean. Berak ezin seguratu zuela, baina beldur zela kendu ez ote zioten Henriki karta hura, eta ez galdu...
|
|
Edo gorde ere, gorde zezakean, zergatik ez, zeren eta etorkizunak, haizeak bezala, alde baterat edo bertzerat egin baitezake, eta atzo gure kontra erabil zitekeena, bihar alde... Urrunagorat joan gabe, desterruan ere ederki ikusi ahal izan zitean gure arbasoek halakorik, zeren, Lapurdiko, Nafarroa Behereko eta Zuberoako katolikoen eta protestanten arteko liskar atergabeetan,
|
egun
bateko zuria biharamuneko beltza izan zitekean... Baina, lehenagokorat itzulirik, Joanes, kartari buruz asma eta azal daitezkeen hipotesiak amets hutsak dituk, frogarik ezean...
|
|
Harik eta osabak
|
egun
batean erran zidan arte:
|
|
—Zein ederra den libertatearen hazia! Eta hazi bakar hori jenderazinoz jenderazino bizirik mantentzea duk gure eginbeharra,
|
egun
batean lur ongarriztaturat erori, eta bateko ehun eman dezan, eta orotarat heda dadin.
|
|
Hiru urte lehenago egin nion nik, bertzalde, egin beharreko galdera Felisari, ezin xuxenago eta ezin inozentago, aitari hitz hura entzun nion
|
egun
batean:
|
|
Kontatu dizut orrialde batzuk lehenago nola
|
egun
batean ama, Mattin eta hirurok joan ginen osaba Joanikoten studiorat, ilargia teleskopiotik ikusi ahal izaiteko. Eta orain bertze egun hura oroitu nahi nuke, noiz eta habia hura ikusi baikenuen, lizar lerden baten gainean zegoena.
|
|
Hil zen mutil hura, bada, eta gero, udan, Urbiainerat itzuli nintzen, non giro ezin gaixtoagoa ediren bainuen, mundu guztiak osaba Joanikoti hortzak eta haginak erakusteko asmotan. Eta nik ez dakit giroa halakoa zelako edo neure etorkizuna beltz ikusten nuelako, kontua da ezen, zelai batean etzanik nengoen
|
egun
batean, ikaskidearen gorputza imajinatu nuela, harrek jana eta desegina, lurraren barrenean usteltzen. Eta, supituki eta deblauki, nigarrez hasi nintzen.
|
|
Halako suertez, non batzuetan neure borondatez joaiten bainintzen sukalderat, haren zirikatzerat. Eta, hala, joan nintzaion
|
egun
batean txakur tipi haietarik batekin, zeinari Demostenes baitzeritzan, aditu zuen Felisak haren izena, zabaldu zituen begiak ez dakit noraino... eta halaxe galdetu zidan ondotik:
|
|
Zeren boz batek erraiten baitzidan orain ezen, lehen manamenduak manatuaren arabera, lehenbailehen salatu behar zintudala jaun erretorearen aitzinean, Jainkoa guztiz ere zegoelako zure gainetik; bertzeak, berriz, ezetz, bertze judas bat izan nahi ez banuen bederen; buruak arrazoinik arrazointsuenak bilatzen zituen, salatzearen zuritzeko eta justifikatzeko; eta bihotzak, berriz, jakinarazten zidan ezen imajinazinoaren idurikeriak zirela haiek guztiak, eta ez arrazoinaren arrazoinak, eta konfiantza eman zidanari konfiantzaz ihardetsi behar niola. Eta horrela ibili nintzen, harik eta
|
egun
batean neure deliberamenduaren hartzerat deliberatu nintzen arte: Jainkoak bi hautabide eman zizkidan, eta nik ere bertze bi emanen nizkizun:
|
|
Eta, liburua apaletik hartu, eta zegokion orritik zabaltzen zenuela, irakurtzen hasi, eta hala jakin nuen nola Korintioko herrian bazen, Aulo Gelioren erranetan, Lais zeritzan emazte eder bat, famatua, amoltsua eta plazer egilea, bere ofizioaren baliatzen ongi zekiena, eta nola,
|
egun
batez Demostenes filosofo handi hura emazteki haren aldetik iragaiten zela, kilikatu zen, ernatu zen, linburtzen hasi zen, eta galdegin zion Laisi berari ea zenbana saltzen zuen fruitua, zer balio zuen merkatalgoak. Eta, batean liburuari eta bertzean neuri so egiten zenidala, hala jakin nuen, orobat, nola Laisek, usterik ezen ehiza sarean zuen, suma handi bat eskatu zion, gehiago bortz ehun ezkutu baino, eta nola Demos te nesek, aditu zuenean ema mutiriaren demanda, ihardetsi zion ezen hark ez zuela damua hain garesti erosten.
|
|
—Lehen erran dizut ezen zerbait utzi dugula bertze
|
egun
baterako... Zeren zinez ikusi nahi baitzintuzket bertze egunen batean, horrela, buruz buru, lasai, edo gehiagotan ere bai, zergatik ez... eta zeren neure egitekoak baititut orain, biharko eta aste osoko eskolak prestatu behar ditudanez gero —eta, aulkitik altxatzen zinela, kontsolamenduzko bertze hitz haiek xuxendu zenizkidan, erraiten zenidala—:
|
|
Eta
|
egun
batean erran zenidan:
|
|
Eta bertze
|
egun
batean erran nizun:
|
|
Eta, gure mundu tipi zabal hartan geundela, hala erran zenidan bertze
|
egun
batean:
|
|
Eta bertze
|
egun
batean Miguel de Sandoval ezagutzeko parada izan nuen: zure lagun min hura, Pirinioetako Bakearen ondotik Bordeleko unibertsitatean ezagutu zenuena, zeinarekin bildu izan baikinen behin edo behin, honetaz eta hartaz mintzatu ahal izaiteko, baita Tomas Mororen Utopia z ere, egun batean.
|
|
Eta bertze egun batean Miguel de Sandoval ezagutzeko parada izan nuen: zure lagun min hura, Pirinioetako Bakearen ondotik Bordeleko unibertsitatean ezagutu zenuena, zeinarekin bildu izan baikinen behin edo behin, honetaz eta hartaz mintzatu ahal izaiteko, baita Tomas Mororen Utopia z ere,
|
egun
batean. Eta nola mintzatu zen Miguel, Utopiaren alde, Makiaveloren kontra!, erraiten zigula:
|
|
BERTZE
|
egun
batean, finean, Mathalasez hitz egin zeniezadan eskatu nizun, zeren behin baino gehiagotan aditu izan bainuen haren izena zure mihitik, eta zeren artean ez baitzintzaizkidan haren bizitzaz mintzatu, nahiz eta zuk promes egin zenidan luze eta zabal mintzatuko zintzaizkidala zeure lehengusu hartaz, zeure etxerat eraman ninduzun lehen egunean berean.
|
|
Eskola emaiten zidanenan disimulatzerat entseiatzen zen, baina ni garbi ohartzen nintzen ezen hura ez zela nik ordu arte ezagutu nuen jaun Marcel bera. Eta, batzuetan, hizketan eta eleketan ari zitzaidala, isildu egiten zen, hutsuneren batek guztiz hartu balu bezala... eta,
|
egun
batean, isilaldiaren ondotik hitza berreskuratzen zuela, erran zidan:
|
|
Eta bertze
|
egun
batean, ustekabean, lauta hartu, eta bere kanta hura kantatzen hasi zen, Oihenarten poema baten gainean sortu zuena, zeinak baitzioen bere lehen estrofan:
|
|
Izan ere, jauregian urteetan izan dugu gizon jakintsu bat, jaun Marcel Dibarsoro zeritzana, duela hilabete guti batzuk hil zena, goian bego...; bada, jaun Marcel gure etxeko mutilen prezeptorea izan zen, eta hark irakatsi zidan euskal berboak gordetzen duen altxorra; eta harrigarria da, zeren eta, euskaraz mintzatzen garen bakoitzean, logika eta matematika mintzatzen ari baitzaizkigu bide batez, ezkutuan bada ere, berboaren baitarik eta berboaren muinetik... Baina hori ere irakats diezazuket, nahi baduzu, bertze
|
egun
batean...
|
|
" Nik ikusi nuen deabrua tigre haren baitan, bai, eta tigrea hil genuen, baina deabrua bizi da... zeren, nik baino hobeki dakizuen bezala, deabruak gaur tigre baten forma har baitezake, bihar belearena, eta etzi herensugearena. Eta horregatik erraiten dizuet, halaber, ezen gure biktoria hura
|
egun
batekoa izan zela, eta nehoiz baino erneago eta itzarriago ibili genukeela, deabruaren kontrako borrokan..."
|
|
UDA hondarreko
|
egun
batean joan nintzen Iruñako jesuiten kolejiorat.
|
|
Eta derradan, bide batez, ezen, hainbertze fortuna gaixtoren artean, zortea neure alde eta fabore ere izan nuela azkenean, noiz eta lehen urtearen akabantzan aita Leokadio nobizio maisu kargutik kendu baitzuten eta igorri, haren orde, aita Tommé baxenafartarra, zeina baitzen latineko irakaslea ere. Eta, ikusi zuenean aita Tommék ezen ikasle ona nintzela eta latinean aitzina eta aitzina egiten nuela, eta ikusi zuenean, halaber, ezen, studioetarik harat, kontzientziaren harat honatekin hagitz sufritzen nuela,
|
egun
batean erran zidan:
|
|
Eta hala abiatu nintzen
|
egun
batean Salamancarat, kontzientzia, beti bezala, eskrupuluaren pipiak jana eta zuhirindua, baina baita studioen esperantza harekin ere...
|
|
Deus ere ez! Zin zinez zuen... eta zin zinez du gure bizitza honek zimendu flako eta eria, zeren eta
|
egun
batean Olinpo mendirat igan, eta hurrengoan Olinpo mendia bera bilaka baitaiteke gure hezurren tonba eta hilobi, deus ere ez... Eta, orduan, neure deusezaren kontzientziak estutu eta larritu ninduen, harik eta bertze egun batean bertze hura gertatu zen arte, zeina emanen baitizut aditzerat orain berean.
|
|
Zin zinez zuen... eta zin zinez du gure bizitza honek zimendu flako eta eria, zeren eta egun batean Olinpo mendirat igan, eta hurrengoan Olinpo mendia bera bilaka baitaiteke gure hezurren tonba eta hilobi, deus ere ez... Eta, orduan, neure deusezaren kontzientziak estutu eta larritu ninduen, harik eta bertze
|
egun
batean bertze hura gertatu zen arte, zeina emanen baitizut aditzerat orain berean.
|
|
Sasoin hartakoa izan zen, halaber, berri gaixto hura... zeren aitak markes izaitearekin egiten baitzuen amets eta bertze festa handi batekin, are gehiago kanoi eta fusilen tratua bete zuenetik; ordea,
|
egun
batean dukearen gutun hura jaso zuen, non erraiten baitzion ezen erregeren balidoarekin zituen harremanak gaiztu eta gaixtotu egin zirela, eta gibela egotzi zituela hark dukearen asmoak eta galdeak, baita aita markes egiteko galdea ere, eta Urbiain markeserri.
|
|
Baina erran dut, halaber, ezen, ondo zegoenean, betiko Mattin genuela hura, bihoztuna eta ausarta, halako tailuz, non
|
egun
batean erran baitzuen, tigrearen kontu hura zela kausa:
|
|
" Hik irakatsi behar didak orain nolakoak diren tigrearen atzaparkadak...?", baina jakinik ezen ez nuela konbentzituko, eta jakinik, hala berean, eri eta urduri zegoela, sosegurik gabe, etxerantz abiatu ginen... Eta jauregirat iritsi, eta gurasoak kanpoko jarlekuan ediren genituen, lorategiari beha, zeren eta, martxoko
|
egun
bat zen arren, eguzki baitzen eta, eta giro epela zegoen.
|
|
—Baina, baldin Mattinek tigrea ikusi badu, nola aitortzen baitu, tigreak eragin behar izan dizkio zauriak, edo tigrearen spirituak, hik nahi duana... —eta, halatan, aitak berdintsu eta orobatsu segitu zuen tigrea maradikatzen,
|
egun
batean bai eta hurrengoan ere bai.
|
|
...k erraiten zenizkidala, nola oroitu nuen nik denbora hura, erabakitzen nuenean neure kasa, hamar hamaika urteko umea nintzela, katoliko eta protestant izaitea —orain katoliko, orain protestant, neure kontzientziak manatuaren arabera—, zeren eta osaba Joanikot eta jaun Marcel bainituen irakasle, eta biak miresten nituen eta ikasleen egitekoa zen irakasleen erranetarat egoitea... harik eta
|
egun
batean buruan bertze erran hura sartu zitzaidan arte: " Egia bat eta bakarra da", neure baitan mila zalantza eta bertze hainbat korapilo sortarazi zizkidana, ez nekielako jada zer aldetarat jo eta zeren alde!
|
|
NOLA alda daitezkeen gauzak
|
egun
batetik bertzerat, ustekabean!
|
|
Eta, hats hartzeko betarik emaiten ez zigula, are xeheroago kontatu zigun bertze mirakulu hura, noiz eta
|
egun
batean sainduak izurritik libratu baitzuen Napoli, napolitarrek penitentzia egin ondoren eta katedralerat prozesione bat egin ondoren.
|
|
Nik bederatzi urte nituela izan zen, eta Mattinek hamabi. Aita eta ama bazebiltzan orduko erraiten, isilpean, ezen prezeptore berria ekarri behar zela, zeren eta
|
egun
batean sujet hari buruzko solasa aditu bainien gordeka eta ezkutuka, aitona Nikolasek bi urte eskas lehenago hartu erabakiari berriro buru egiteko asmotan, profitatu nahi zutelarik, hartarakotz, aitona Nikolas gero eta eriago eta ezinduago zegoela, gero eta hutsago eta eskasago. Baina, guztien onerako, don Frantzisko aitzinatu zitzaien.
|
|
Harik eta
|
egun
batean —Mattinek eta biok aitonarekin berarekin Gipuzkoarat eginikako bidaiaren ondotik izan zen, handik bizpahiru egunetarat— gure aitak erran zion arte:
|
|
Eta, hala, apurka, bere inguru hartarik bakartzen hasi zen eta
|
egun
batean isilik egoiterat deliberatu zen. Eta bertzenaz gizon ezin kalakariagoa eta ezin ele ontziagoa zena, hitz gutiko eta hitz urriko egin zitzaigun handik aitzina, harik eta egun batean erran zuen arte:
|
|
Eta, hala, apurka, bere inguru hartarik bakartzen hasi zen eta egun batean isilik egoiterat deliberatu zen. Eta bertzenaz gizon ezin kalakariagoa eta ezin ele ontziagoa zena, hitz gutiko eta hitz urriko egin zitzaigun handik aitzina, harik eta
|
egun
batean erran zuen arte:
|
|
Baina Pedrok orduan erraiten zioan: " Haatik, zer gertatuko litzateke, baldin biharko egunean Rafael, Botticelli edo Velázquez bezalako pintore handi bat banintz...?" Harik eta
|
egun
batean, Pedro frogatu nahian edo, aitak erran zion arte: " Ordea, hi izanen haiz herederoa, eta, beraz..." Baina Pedro orduan ere ez zuan isildu eta, aitaren aitzinean belaunikatzen zelarik, hala ihardetsi zioan:
|
|
BERTZE
|
egun
batean Aristotelesen zeru lurrei buruzko teoriak esplikatu zizkidan osaba Joanikotek.
|
|
Eta gure etxean ere ohiturak ez ziren hain diferentak, zeren eta oraindik ere oroit baitezaket aitona Nikolasen iduria, tximiniako zuloaren gainean bere premiazko egitekoak egiten. Harik eta amak
|
egun
batean aulkia eta bazinak ekartzea erabaki zuen arte. Eta, handik aitzina, moda berria nagusitu zen gure etxean, aitaren kontsentimenduarekin, are gehiago jakin zuenean ezen Frantziako errege Louis XIV.a ere halaxe ibiltzen zela, bai palazioan eta bai gudu lekuetan ere, kakontzia tronutzat harturik, hari eta honi eta mundu guztiari manuen emaiten.
|
|
Ordea, osaba ez zen ohitura hartarat makurtu, halako moldez, non, bereari zetxekiolarik, kanporat joaiten segitu baitzuen, etxeko kakontziez eta aulkiaz ahantzirik, etxeko sehien mailan eta haien graduan ipintzen zela, gure amaren eskandalurako. Harik eta bertze
|
egun
batean aitak aulki eta kakontzi berriak erosi, eta osabaren gabinetean paratu zituen arte. Eta, handik harat, kanporat joaiteko ohitura nagusiarekin segitu bazuen ere, aulkian jartzen ere hasi zen osaba noizik behin, behar larriren batek edo eraginik, egun batean beherakoa zuelako eta bertze batean eten ezin zuen pentsu ezin inportantago batean murgildurik zegoelako.
|
|
Harik eta bertze egun batean aitak aulki eta kakontzi berriak erosi, eta osabaren gabinetean paratu zituen arte. Eta, handik harat, kanporat joaiteko ohitura nagusiarekin segitu bazuen ere, aulkian jartzen ere hasi zen osaba noizik behin, behar larriren batek edo eraginik,
|
egun
batean beherakoa zuelako eta bertze batean eten ezin zuen pentsu ezin inportantago batean murgildurik zegoelako. Halarik ere, nola guztian berezia izan behar baitzuen, pentsu haien artean bazeukan bat, bere eskrementuen husteko ardura bere gain hartzerat bulkatzen zuena, sehiei deitu ere gabe, erraiten zuela:
|
|
Baina
|
egun
batean gertatzekoa gertatu zen.
|
|
ETA, hala, bazterrak inarrosten zituen martxoko
|
egun
batean jauregiratu zitzaigun, zaldiz, Alessandro de Novara, Donibane Lohizuneko bizilagun bat gidari zuela, aitak uste baino berantago, ekaitz batek untziari eragin makur okerren konpontzerat geratu behar izan zuelako kapitain italiarrak, Galiziako kostako portu batean.
|
|
Alessandrok hiru egun egin zituen jauregian:
|
egun
batean geletako zoru paretetako neurriak hartu zituen; bertze batean ehizarat eraman zuen aitak... eta hirugarrenean, osaba eta biok ere lagun gintuela, Donibanerat itzuli zen.
|
|
Ordea, adarretik adarrerat nabilkizu orain ere, eta ea betetzen dudan behingoz arestian eman dizudan hitza, bidaiari lotzekoa, aintzakotzat hartuz, lehenik eta behin, untziaren jaun eta jabea —Alessandro de Novara—, zeina baikenuen, aldi berean, kapitain eta bidaiburu, eta zeina baitzen genoarra sortzez, nahiz eta
|
egun
batean Veneziarat ezkondu eta han bizi izan zen handik aitzina. Baina" han bizi izan zelakoa" erraiteko modu bat bertzerik ez da, zeren Venezian hilabete inguru emaiten baitzuen urte osoan —egokitzen zitzaionean, itsasoaren eta negozioen arauaz—, eta gainerako hamaika hilabeteak Mediterraneo itsasoan barrena, handik Holandaraino eta Ingalaterraraino, Gibraltarko itsasartetik iragan eta Iberiar Penintsula inguratu ondoren.
|
|
Eta hala zihoazkigun lehen egun haiek, baketsu eta jabaltsu, harik eta
|
egun
batean ohartu nintzen arte ezen Alessandro eta osaba Joanikot eztabaida bizian ari zirela popako gazteluan. Ene harridurarako gaztelaniaz ari ziren, nola ariko baitziren handik aitzina haserretzen edo odola berotzen zitzaien bakoitzean, zeren osabak ez baitzuen, artean, italianoz mintzatzeko erraztasunik, eta solasaren beroan gaztelaniarat arrastatzen zuen Alessandro bera ere.
|
|
Sinetsi nahi al didazu, jaun André, ezen Lisboako portuan
|
egun
bat galdu genuela, bertako ur ezin geldiagoetan masta nagusitik arroako zaku bat gari jaurtitzeko, eta erori zen tokiaren inguruan zirkulu baten trazatzeko. Zeren Pisakoak matematikoki frogatu zuen fenomeno hartaz ari baitziren, igartzen zuelarik ezen masta batetik erortzen utzirikako edozein objektu leku berean erortzen zela, mastaren oinean doi, berez eta halabeharrez, nola untzia geldi zegoenean hala lasterrean eta ziztu bizian.
|
|
Zeren eta aitonak laket baitzuen, bertzalde, xakea, halako moldez, non, piezak nola higitzen ziren irakasten zigula, hamaika anekdota eta bertze hainbat jakingarri kontatzen baitzizkigun, piezekin edo piezen mugimenduekin zerikusirik zutenak. Eta,
|
egun
batean, xakeari buruzko historia harrigarri hura kontatu zigun: nola gizon batek joko hura asmatu, erregeganat joan, eta nola honek erran zion ezen eska ziezaiola nahi zuena, asmakuntzaren ordain; eta eskatu zizkion asmatzaileak taulako lehen koadroagatik bi gari bihi, hurrengoagatik lau, eta hurrengoagatik zortzi, bakoitzean bi aldiz gehiago... eta erran zion ezen segi zezala gisa hartan koadroz koadro, hirurogeita laugarrenerat arte, eta hirurogeita laugarren eta azken koadroak jakinaraziko ziola berari eman beharreko ordaina; eta kontatu zigun nola hatsarrean erregek irri egin zion, baina baita harri eta zur geratu zela ere, hondarrean, emaitza ikusi zuenean, zeren erresuma osoan ez baitzuen, ezta urrunetik ere, hainbat gari bihi.
|
|
Eta gauza haiek guztiak oroitarazten zizkigun aitona Nikolasek bere kezko eraztun eta laino tipi haien artean, batzuetan keari beha geratzen zela, bertzeetan guri;
|
egun
batean, ordea, urrunerat beha paratu zen, eta begietako beira hezatzen zitzaiola eta xipatzen, erran zuen:
|
|
" Mila mirakulu egin zenituen bizi izan zinen artean, eta egizu bat gehiago, egizu batto...", alferrik. Eta abuztuaren lehen eguna iritsi zen eta, ikusirik urbiaindarrek ezen herriko saindu patroinak ez zituela haien eskeak eta galdeak aintzakotzat hartzen, sainduz aldatzerat deliberatu ziren, egunean eguneko sainduari gomendatzen hasten zitzaizkiola, abuztuaren lehen egun hartan san Arkadiori; eta lehen egunari bigarrena jarraitu zitzaion, san Arakadiori san Eufronio, alferrik; eta
|
egun
bat bertze egun bati jarraitu zitzaion, eta saindu bat bertze saindu bati, baina alferrik... harik eta abuztuaren 11n, santa Klararen egunean doi, euria egiten hasi zen arte. Eta, euria goian behean ari zuela, mendi landetan bazkan ari ziren komarkako behi guztiak hurbildu ziren, halako batez, eliz ingururat.
|
|
" Mila mirakulu egin zenituen bizi izan zinen artean, eta egizu bat gehiago, egizu batto...", alferrik. Eta abuztuaren lehen eguna iritsi zen eta, ikusirik urbiaindarrek ezen herriko saindu patroinak ez zituela haien eskeak eta galdeak aintzakotzat hartzen, sainduz aldatzerat deliberatu ziren, egunean eguneko sainduari gomendatzen hasten zitzaizkiola, abuztuaren lehen egun hartan san Arkadiori; eta lehen egunari bigarrena jarraitu zitzaion, san Arakadiori san Eufronio, alferrik; eta egun bat bertze
|
egun
bati jarraitu zitzaion, eta saindu bat bertze saindu bati, baina alferrik... harik eta abuztuaren 11n, santa Klararen egunean doi, euria egiten hasi zen arte. Eta, euria goian behean ari zuela, mendi landetan bazkan ari ziren komarkako behi guztiak hurbildu ziren, halako batez, eliz ingururat.
|
|
Zeren, oraino erran ez badizut ere, aitona Nikolasek lagun zuen don Frantzisko, eta gero eta haren lagunago egin zen, batik bat bere azken urteetan. Eta
|
egun
batean aitonak apezari joko hartan irakatsi eta, handik harat, noiznahi den aritzen ziren biak xake taularen aitzinean. Eta batzuetan ni ere haiei beha egoiten nintzen, eta oroitzen dut ezen apezak edonoiz eramaiten zituela zaldunen zaldiak, haien jauzietan, koadro bat edo bi koadro haratago, batez ere ikasi berritan.
|
|
Bai, ahal duanean joan hadi, eta itzultzean kontatuko didak". Eta, horrela,
|
egun
batean, Domenicoren atelierrean bortz bat urtez aitzinatu nuen dirutxoarekin, Erromarat abiatu ninduan, obra ustez harrigarri haren ezagutzerat. Ez zidaan, ez, Lucak gezurrik erran!
|
|
Gabrielitarrek ez ditek, oro har, Corsini, Pazzi edo Pittitarrek duten maila eta gradua, baina gabrielitar harena etxe printzipal bat zuan eta oraino ere duk, eta hamar urtez aritu ninduan haren zerbitzuan, harik eta Constanza zeritzàn hogeita bi urteko eperrak, gabrielitar haren iloba zenak, tentatu eta narritatu ninduen arte... Baina kontu hura ere ez zuan behar bezala joan, eta etxeko andereak saloi batean musuka harrapatu gintuèn
|
egun
batean eskandalua sortu zuan... Eta, nola manatzen duenaren etxean manatzen duenak baizik ez duen arrazoin, hala, gure artekoen falta eta hobena niri egotzi zidatean... egotzi ninditean, finean, gabrielitarren etxetik.
|
|
Baina, hitzetan galdu gabe, nola baita ene usantza eta ohitura, aita Bartolomek amari egin erregalutxo baten berri emanen dizut, idurika dezazun orain ere azaletik mamia:
|
egun
batean, apezak joan behar izan zuen Iruñarat, nondik eraztun handi samar batekin itzuli baitzen, zeinak erakusten baitzuen erdian eskeleto bat, eta eskeletoaren inguruan, letra ezin tipiagoetan, inskripzione bat: Memento, homo, quia pulvis es et in pulverem reverteris.
|
|
Aitak etxeko mutur batean egiten zuen lo, eta amak bertzean, zeren eta hura baitzen ohitura eta usantza, eta ni haien gibeletik ibiltzen nintzen, haiek elkarrekin noiz harrapatuko. Harik eta
|
egun
batean aita ehizatik basurde pare batekin itzuli, eta, jauregiko atarian, amari erran zion arte: " Zer iduritu zaizu gaurko ehiza, Graziana?" Eta amak ihardetsi zion:
|
|
Eta, nola hura gizon ezin seriosagoa baitzen, ahakartu zitzaidan eta kontrakarrean jarri, arrazoin osoz, baina alferrik. Eta
|
egun
batean gaztigatu ere ninduen, baina alferrik behin berriz. Eta, latina emaiten ari zitzaidala, konparazione, buruz aspaldi ikasi nituen gauzak galdetzen zizkidan —deklinazioneak eta—, eta nik batzuetan ez nion ihardesten, zeren buruan bainituen Elbiraren arrosak eta eguzkiak, eta ez zegoen arrosa eta eguzki haiek gramatika liburuetan deklinatzerik...
|
|
" Ba al dakik zer eginen nukeen nik, san Jenaro banintz eta napolitarrek katedraleko altxorrean gordetzen duten sainduaren buruan sarturik banengo...? Mihia aterako niekek
|
egun
batean, eta irri eginen niekek, zeren eta irri egiteko modukoa baita jendea hain inozenta eta hain ergela izaitea...! Hori bai izanen litzatekeela mirakulu handi bat, Joanes!
|
|
Harik eta
|
egun
batean aita Bartolomeri erraiterat deliberatu nintzen arte:
|
|
Eta orain, berriz, erranen dizut ezen mendi horren igaiteko etsairik eta antagonistarik handiena imajinazinoa dela, eta hartaz baliatzen dela deabrua gure igaitearen behaztopatzeko eta galarazteko, eta ez dagoela mendi haren garaitzerik bat bederaren borondateaz eta Jainkoaren garaziaz lagundurik ez bada. Horixe da bidetik ez desbideratzeko bidea, eta bide horretarik bazoaz, nahiz eta anitzetan idurituko zaizun ezen desbideraturik zaudela, ez zara egiazki hala egonen, zeren fruituak ez baitira
|
egun
batetik bertzerat jasotzen... eta zeren nekez erdietsia estimatzen baita, eta fite erdietsia arbuiatzen. Ez etsi, bada, ezta erdi bentzuturik sentitzen zarenean ere, ilargia ere ez baitago beti bere betean.
|
|
Eta aita Bartolomek hala erran zidan bertze
|
egun
batean:
|