Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 66

2000
‎—Baina, baldin Mattinek tigrea ikusi badu, nola aitortzen baitu, tigreak eragin behar izan dizkio zauriak, edo tigrearen spirituak, hik nahi duana... —eta, halatan, aitak berdintsu eta orobatsu segitu zuen tigrea maradikatzen, egun batean bai eta hurrengoan ere bai.
‎Desterru hura, beraz, distantzian eta legoatan ez zen luzea ez neurtezina, baina nola amorante batzuei gorputzen urruntzerik tipienak arimen urruntze guztizkoa dakarkien, hala egiten zitzaien gure odoleko gizon emazteki haiei eskumenean zirudiena eskuragaitz, desterrua kasik jasanezin egin arteraino. ...goiendarrak saihesterat eta ekiditerat entseiatzen zirenak, eta ekidin ere zituztenak nola edo hala, baina beren baitarik eta beren gorputz arimetarik baztertu ezinik, aldi berean, arrisku eta peril sentsazio hura, deserosoa eta gozagaitza, aitzina eginikako urrats bakoitza edonoiz gibelat bihur zekiekeen beldur, alde bietarat osin bana zuèn bide meharretik ibiltzerat kondenaturik baleude bezala, egun batean bai eta hurrengoan ere bai.
‎Eta udaberria heldu, eta bere entseiu eta ahalegin haiek berretzen eta emendatzen zituela eta haietan beroki eta doblatuki enplegatzen, nahiz eguzki izan nahiz euri izan, egun batean bai eta hurrengoan ere bai ateratzen hasi zen, atsedenik gabe, eskopeta eskuan, ezpata gerrian eta hartza buruan.
2002
‎zein lehen heldu, agian besteak baino indartsuagoa izango ei da; horixe da ametsa, askorentzat. Industria sektore horien artean, komunikazio alorrekoak ez dira atzean geratu, eta makrofusioen berri nonahi entzuten da, egun batean bai eta hurrengoan ere bai. Kontzentraziorako joera hori ez da moteltzen; abian da, gero eta indartsuagoa ari da bilakatzen.
2003
‎Izan ere, eta fenomeno kuriosoa da hau, jarrera oso ezberdinak hartzen ditu kontu jakin baten aurrean gizarteak, gobernuan segun eta nor dagoen. Nafarroan jarraituz, sozialisten garaian, egun batean bai eta hurrengoanere bai, protesta eta manifestazio ugari izaten ziren hizkuntza politika zela-eta. Eskuina gobernura iritsi, eta ez dut esango besoak gurutzatuta, baina gizarteak nolabait etsi egiten du, eta errealitatea desitxuratzen du, ba baitirudi askoz ere okerragoa den hizkuntza politika baten aurrean oposiziorik ez dagoela.
2004
‎–Egia al da Barçak fitxatu nahi zaituela? –galdetzen zidaten kazetariek, egun batean bai eta hurrengoan ere bai.
2005
‎ez baitago onik txarraren bidetik ez datorrenik. Eta ondorioz, halaber, aitak hitza bete, eta oilaskoa jaten hasi ziren aurrerantzean etxe hartan, egun batean bai eta hurrengoan ere bai, hilda gero salda bero. Lehenengo egunetan, egia esan, jan baino gehiago irentsi egiten zuten.
‎Handik astebetera izan zen, egun eguzkitsu batean? astebete beltza pasatuta gero, hori bai, buru buruan sartu baitzitzaion Anbrosiori, emaztea lehen aldiz jo zuenetik, hura arrastoan sartu behar zuela, kosta ahala kosta, behin betiko, nola baserritarrak behi desbideratua, egun batean bai eta hurrengoan ere bai kolpatzen zuela, aitzakia bategatik ez bazen bestegatik, bere egiteko hari atsegin berezia hartu balio bezala.
‎Eta gero, kristalak, zilarreria, gortinak, plantxa eta abar, horiek zeure esku uzten ditut. Egun batean bai eta bestean ez egin zenezake.
2006
‎Hiri txiki honetan zapore handiena duen auzoa zona velha da, alde zaharra alegia. Aitonek eta egonean dauden guztiek hortxe izaten dute hitzordua egun batean bai eta hurrengoan ere bai. Karta jokoan aritu ohi dira, horixe baita uharteko herritarren denbora pasarik gustukoena.
‎Ostegunero jatetxetik buelta egiten zuen baserritarrari erosten zizkion Bittorik loreak, eta barra gainean jartzen zituen kristalezko ontzi batean sartuta, jatetxeari kategoria ematen ziotelakoan. Baina azken boladan, egun batean bai eta bestean ez, lore sortari aleren bat falta zitzaion eta sukaldeko neska gazteen susmoa hartuta zeukan.
2007
‎Baina, halere, ezer gutxi ezereza adierazteko eufemismoa da egoera hori bideratzeko egiten dutena. Bitartean, eria zaintzeko kolore guztietako enplastoak asmatzen dituzte egun batean bai eta bestean ere: euskara lege, hizkuntza eskubide, era guztietako siglak (EBPN, HPS, AEBEMET...), berripaperak, hizkuntza eskakizun eta ez dakit zer demontre gehiago sortzeko, jakin badakitenean zauria aurretik garbitu barik, alferrekoa dela tiritak ezartzea.
‎Bai zera! Bizipoz bakarretakoa bihurtu zara aste honetan, mon ami, ikusten baitut egun batean bai eta hurrengoan ere bai, Villanubla honetara etortzen zarela zintzo, baduzula hemen iman moduko bat ezarrita, zerbaiterako balio dizutela nire kontutxo aspergarri hauek, edo hori uste duzula, behintzat. Ikusten zaitut kaiertxo horretan ere lerroak biltzen, magnetofoiko hitzak nahikoa ez eta.
2008
‎Ez zen hura, baina, Reginak norbaiti ematen ziòn lehen zartakoa, handiagoa eman baitzion hilabete batzuk lehenago ukuiluan lan egiten zuèn jauregiko morroi bati, hazten eta hazten ari zen arren, hiriburuak ez zuen artean jauregi inguru landaz josia irentsi, hartarako gutxi falta bazitzaion ere?. Kontua da morroi hura zirikatzen hasi zitzaiola, egun batean bai eta hurrengoan ere bai, langile nekagaitza ez ezik, pinpirina eta koketa ere bazen Regina, uniforme inpertsonalaren irudipean bere ukitu pertsonala erakusten saiatzen zena, etxetik ekarri zuèn ispilu txikia beti lagun?, harik eta Reginak geldiarazi zuen arte:
‎Hutsak zapuztu zuen eta hutsak estutu zuen? baita zapuztuko eta estutuko ere handik aurrera, egun batean bai eta hurrengoan ere bai, harik eta gauzei beste ikuspegi batetik begiratzen hasi zen arte. Izan ere, zergatik estutu behar zuen bere burua, baldin eta hamalau urte bakarrik bazituen?
‎/ jaunartze bezperakoa;/ hura bai egun zoriontsua,/ hura bai sekulakoa! (?)??, eta hargatik, beharbada, izebak kontatu ziòn egun hartako istorioa zorionaren ikurtzat hartu zuelako, eskatzen hasi zitzaion izebari, egun batean bai eta hurrengoan ere bai, konta ziezazkiola artzain xelebreari buruzko pasadizoak, izebari egin ziòn zinak ez al zion, bada, hartarako eskubidea bermatzen??, zekizkièn guztiak. Izeba Ursulak egun hartan kontatutakoak bazuen, izan ere, zerbait berria Beñardorentzat, baita zerbait berezia ere, istorioak Pernandoren, mitoaren?
‎Pertzepzioa ez da okerra, norberaren sakelak igartzen duelako lehenengo ondoren datu ofizialek baieztatzen dutena. Eta zenbakiak errekorrak ari dira hausten egun batean bai eta hurrengoan ere bai. Eurostat Europako Estatistika Erakundeak euroguneko inflazioari buruzko datuak eman berri ditu.
‎Erregulazio dosierrekin hauxe planteatzen digute nagusiek; kaleratzeak kalte ordain hauekin onartzen dituzue, edo diru gutxiagorekin joango zarete kalera. Hori da egun bat bai, eta beste bat ere bai egiten diguten xantaia. Nagusiek langileak makinatzat hartzen dituztela agertu zuen, eta dirua egiten jarraitzeko edozer egiteko gai direla, salatu zuen, Txileko 1973ko estatu kolpea gogora ekarriz.
‎Ez zen hura, baina, Reginak norbaiti ematen ziòn lehen zartakoa, handiagoa eman baitzion hilabete batzuk lehenago ukuiluan lan egiten zuèn jauregiko morroi bati –hazten eta hazten ari zen arren, hiriburuak ez zuen artean jauregi inguru landaz josia irentsi, hartarako gutxi falta bazitzaion ere– Kontua da morroi hura zirikatzen hasi zitzaiola, egun batean bai eta hurrengoan ere bai –langile nekagaitza ez ezik, pinpirina eta koketa ere bazen Regina, uniforme inpertsonalaren irudipean bere ukitu pertsonala erakusten saiatzen zena, etxetik ekarri zuèn ispilu txikia beti lagun–, harik eta Reginak geldiarazi zuen arte:
‎Hartan egin zuen huts, ordea, esan beharreko bertsoa esan ez zuenean! Hutsak zapuztu zuen eta hutsak estutu zuen... baita zapuztuko eta estutuko ere handik aurrera, egun batean bai eta hurrengoan ere bai, harik eta gauzei beste ikuspegi batetik begiratzen hasi zen arte. Izan ere, zergatik estutu behar zuen bere burua, baldin eta hamalau urte bakarrik bazituen?
‎/ jaunartze bezperakoa;/ hura bai egun zoriontsua,/ hura bai sekulakoa! (...)" –, eta hargatik, beharbada, izebak kontatu ziòn egun hartako istorioa zorionaren ikurtzat hartu zuelako, eskatzen hasi zitzaion izebari, egun batean bai eta hurrengoan ere bai, konta ziezazkiola artzain xelebreari buruzko pasadizoak –izebari egin ziòn zinak ez al zion, bada, hartarako eskubidea bermatzen? –, zekizkièn guztiak. Izeba Ursulak egun hartan kontatutakoak bazuen, izan ere, zerbait berria Beñardorentzat, baita zerbait berezia ere, istorioak Pernandoren –mitoaren– mailan jartzen baitzuen Beñardo, lehenengo aldiz jarri ere, berari eta mitoari burutazio bertsua bururatzea ez baitzen, ez, ahuntzaren gauerdiko eztula!
2009
‎Zeregin hori aurrera eramateko modurik onena hauxe da: ezarritako arauak behin eta berriz betearaztea, eta ez ibiltzea egun batean bai eta hurrengoan ez, edo gurasoetako batek gauza bat esan eta besteak kontrakoa.
‎Hori egiteko oso erregularra izan behar da. Ez dut uste txarra naizenik, baina nagusiaren lehian ibiltzeko oso erregularra izan behar da; egun batean bai eta hurrengo ere bai, muturrean egon behar da, hutsik egin gabe... Horiek ez dira nire dohainak.
‎Azken aste hauetan tarteka ikusi izan dut, eta ez dakit gai interesgarriagorik ez dagoen, edota morbo gehien sortarazten duena den, baina prostituzioa hizpide izan dute egun batean bai eta bestean ere bai. Susana Grisok gidaturiko saioan, azkenaldian, Espainiako Estatuko hainbat hiri handietako arazo nagusi bezala berau kokatu dute, horretarako hainbat bideo, argazki eta testigantza jendaurrean azalduz.
‎Edateko urarekin arazoak ditugu. Lehen etengabeko emaria zuten errekek, orain egun batean bai bestean ez ekartzen dute ura. Ez dakigu noiz erein behar dugun ere, eurite garaia ez baita zehatza.
‎Dikeetako batek diosku, egun batean bai eta hurrengoan ere bai, ahaleginak egin egiten direla. Hauxe litzateke mezua:
2010
‎Zerrenda beltz eta amaigabe baten azken zenbakiak dira horiek. Mexikon ez baitago gerra zibilik, baina egun batean bai eta bestean ere bai, indarkeriak hildakoak eragiten ditu. Lau urtean 28.000 lagun baino gehiago hil dira.
‎Igor Arroyo Nafarroako LABeko bozeramaileak esan du greba Madriletik egun baten bai eta bestean ere datozen murrizketen eta erreformaren inposaketaren aurrean intsumisio ekintza masiboa izan dela. Sindikatuen arabera, Iruñeko Gaztelu plazan 14.000 lagun bildu dira, baina Poliziaren arabera 4.500 izan dira.
‎umorea oso baita garrantzitsua, eta eliztarrok umoretik eskas ibili baikara luzaroan?; Pernando Amezketarraren pasadizo irrigarriak, berriz, zerbait esatearren? ez dira ez zuribide eta ez kontrapisu aski izan, apaiz fraideok geure sermoietan? egun batean bai eta hurrengoan berdin, sortu eta zabaldutako giro beldurgarriari aurka egiteko; gehiago esango dizut:
‎Mikelek gogoratzen du gaztaroan Espainiaren aurkako garrasiak egiten zituela, egun bat bai eta hurrengoan ere bai. Uste zuen euskaldunak ez zirela espainiar.
2011
‎Zenbat egun baltz gure Herriarenak! Esan daiteke ezin dala amaitu garraztuta ixten gaituen barriak egun batean bai eta bestean be entzun beharra.
‎Hasieran kopuru txikiagoak erabil daitezke, eta txandaka eman, egun batean bai eta hurrengoan ez (medikuak hala agintzen badu, betiere), eta poliki poliki dosia handitzen joan gaitezke.
‎erran nahi baita zure aita kezkatzen hasia zela ordurako; are gehiago: zure aldaketa hartaz jabetu ez bertze hasi ez zitzaizun, bada, aholkuak ematen, egun batean bai eta hurrengoan ere berdin?!
‎Ai, nola bihurtu zitzaion egun batzuk lehenago Onofreri izan ziòn erruki guztia gorroto bizi?! Eta Leonek, segidan, Anastasiaren bizitza irudikatu zuen, aita anker haren mende, egun batean bai eta hurrengoan ere halatsu. Tren baten ibilaldiaren antzekoa izaten ahal baitzen haren bizitza ere, tunel batetik bertzera zihoana, iluntasun batetik bertzera, etenik gabe.
2012
‎Ezin diat, zen behin eta berriz errepikatu nion esaldia, eta, kolpeek esnatuko nindutelakoan edo, sendagai hori ematen zidan egun batean bai eta hurrengoan ere bai.
‎Bai, agian egunen batean bai.
2014
‎Zer interes zeukaten umeei errepresioko tresnak eskuratzen? Poliziaren, edozein dela ere, alderdi errepresiboa komunikabideetan eta, azkenaldian, sare sozialetan, ikusten dute ikasleek egun batean bai eta bestean ere bai; eta irudi horiek ikasleei horri sortzen dioten inpresioari buelta ematea oso zaila izango da, poliziaren komunikazio arduradunek lan handia egin arren. Kasu batzuetan, gainera, ikasleek familiartekoak ikusiko dituzte besoa hautsita edo begia ubelduta, aita edo ama manifestazio batean lanpostua defenditzen ibili izanaren ondorioz.
‎Aldiz, setak hartuta, inoiz baino gehiago tematu zen. Eta Beñaten atzetik ibiltzen hasi zen, egun batean bai eta hurrengoan ere bai: zatoz eta zatoz?
‎Anjel Lertxundik Zoaz Infernura, laztana (2008) eleberrian, Tomasek bereemazteari, egun batean bai eta bestean ere bai, eragiten dizkion tratu txarrakkontatzen dizkigu. Rosa ikaratua eta etsitua bizi da giro ezin gaiztotuagoan, ahalik
2015
‎Eta Telmori ere kosta egiten zaio sinestea. Egun bat bai egun bat ez janarazten dizkioten pilulek memoria lainotzen diote, eta akorduan dituen hara heldu aurreko irudi lausoak ez zaizkio oso lagungarri. Jakin nahiko luke nola ailegatu diren paper horiek bere poltsikora, zergatik iritsi ziren orain beti aldean daramatzan urak higaturiko harri haiekin, nola jakin duen lagunak bera han dela, bizirik erdi lurperatuta.
‎Ni, artean, txikia nintzen. Gogoan dut niri gustatzen zitzaidan pieza jotzen zuela(. Goizian porrusalda?), eta, oso abila ez zenez, pieza hura bera jotzen aritzen zela beti; egun batean bai eta bestean ere bai. Jexux amorrarazi egiten zen harekin:
‎Paulino Uzkudun boxeolari euskaldunak ez zekien egunkariak ingelesez irakurtzen, eta, boxeoarekin loturiko albiste garrantzitsuren bat azaltzen baldin bazen, Tex Rickard bere managerrak laburtzen zion. Horregatik ez zekien ezer egun batean bai eta hurrengoan ere Clara Bow eta Gary Cooperen arteko amodio kontuekin erlazionatuta prentsan zetozen zurrumurruei buruz. Prentsa horiko txutxu mutxuek zabaltzen zuten notizia, iragarriz aktriza eta galaia erromantze sutsua mantentzen ari zirela bai pelikula barruan nola eguneroko bizitzan ere.
2016
Egun batean bai eta hurrengoan ere bai, batera hasi ziren ateratzen. Eta, segituan, nobio izan zitezkeenen modura hasi ziren paseatzen.
2017
‎Edo finantzatzen, Yemenen egun batean bai eta hurrengoan ere bai eztei ospakizunak txikitzen ari den Saudi Arabia bezala. Harrigarriena da oraindik ere jendea ezkontzea Yemenen eta Afganistanen:
‎Amatxi eta Maddi bera. Amatxik bere biloba bereziaren pista jarraitzen zuen egun batean bai eta bestean ere, hark jakin baitzekien ume hura ezusteren bat emateko jaioa zela, eta Zubieta inguruak berandu baino lehen ez zekien nola aztoratuko zituela. Bestea Maddi bera zen, zeinak nahiz eta egun hartan entzundako ahotsak sortutako beldurra hezurretaraino sartu, iyoteak urrutiagotik modu berezi batean bizitzen, sentitzen, jarraitzen baitzituen.
‎Ingurune horiek, jakina, basapiztiaz josita zeuden, oraindik gizakiak ez baitzuen naturaren handitasuna menderatzeko ahalmenik, eta hark markatutako erritmo eta aroek agintzen zuten egun batean bai eta baita bestean ere.
‎Aski da! Egun batean bai eta bestean ere, beti zaudete norgehiagoka antzuan, bata bestea gailendu nahian, baina zuen nagusigoaz gain hemen herri bat dago, herri bat babestu eta defendatu beharra, eta horretarako indarraz gain beste zerbait, oraindik erakusten ez duzuen jakinduria, behar duzue erakutsi. Badira bi gizon, bi guraso, zuenak hain zuzen, desagertu direnak.
‎Euskal portuetako langileek bat egin dute greba deialdiekin, eta asteazkenean lanuztea egingo dute; zortzi eguneko sorta baten lehena izango da. Ekainaren 9ra arte, egun batean bai eta bestean ez grebak egingo dituzte zamaketariek.Beste zertan ez dago bermerik. Esportazioen emaria larriki oztopatuko ez den bermerik ere ez dago, adibidez.
2019
‎Droga trafikoa atarian, labanak dantzan, sinpatiarik eragiten ez duten okupak, udaltzainak egun batean bai eta hurrengoan baita ere eskaileretan gora eta behera. Hori ez da haur batentzako giroa, haurrak jolasteko eta mundua bere kabuz lasai esploratzeko askatasuna behar du, gure beldurrak, euretariko asko inplizituak, irentsi aurretik.
‎Orain ikusi behar da hitz tokiz kanpoko horrek nora eramango gaituen, lehenik eta behin Raimundo Silva bera nora eramango duen, zeren hitzak, edozeinek, dohain edo bertute hori baitu, hitza esan zuena gidatzearena, alegia, eta gero, agian, agian, baita gu ere, hitzaren atzean ari garelako, usnaka ari diren eper zakurrak baikinen, kontsiderazio hauek guztiak goiztiarrak dira, inondik ere, setioa ez da oraindik hasi ere egin, gozotegian sartzen diren mairuek aho batez kantatzen dute, Irabazi, irabazi egingo dugu, eskuan dauzkagun armekin, litekeena da, baina horrenbesterako beharrezkoa izango da Mahomak dakien erarik onenean lagun dezala, izan ere ez dugu armarik ikusi, eta armategiak, herriaren ahotsa Alaren ahotsa delakoa egia baldin bada, ez du premien arabera lukeen beste arma hornirik. ...a, Hemen egonik inork ez du ukituko, esan du, ez zaio burutik pasatu galdetzea zergatik ez doan Raimundo Silva bere etxera poltsa uztera, handik gertu bizi delarik, Rua do Milagre de Santo Antónion, karrikaren kantoiari buelta eman eta hantxe, orain, zerbitzariak, iritzi orokorrak besterik esaten badu ere, pertsona diskretuak dira, pazientzia santuaz entzuten dituzte zabaltzen diren zurrumurruak, egun batean bai eta beste batean ere bai, bizitza osoan, eta monotoniak aspertzen hasiak dira, egia da, baina, gizabide profesionaleko behar bati men eginez, beren bizitzeko arrazoia den bezeroa ez dadin haserre, arreta eta interes handia erakusten dutela, baina, dena esatera, beti dute beste zerbait buruan, honi, adibidez, zer axola litzaioke zuzentzailearen erantzuna, erantzungo balio, Telefonoak jo... Gazteak bere opila bukatu du, orain esnea masail barnetik pasarazten du, disimuluz, hortzetan eta hortzoietan erantsirik gelditu zaizkion hondakinak askatzeko, aprobetxatzen den oro irabazia da, horixe erakusten zuten gure gurasoek, baina hainbesteko jakinduria horrek ez zituen aberastu, eta, dakigunez, ez zen hori izan, ezta ere, Benvinda amabitxiaren lantua jotako ondasunen jatorria, Jainkoak barka diezaiola, ahal badu.
‎Nola betetzen duzu eguna Ziordian? P. Egun bat bai, bestea ez, Ubarmin klinikara noa. Saiatzen ari naiz eskuko hatzak mugitzen, ordenagailua erabili ahal izateko.
2020
‎Lasaiago gaude. Nik txandaka egiten ditut entrenamenduak, egun bat bai, bestea ez. Hala ere, igandeetan elkarrekin geratzen gara Gorka eta biok eta orduan lasterketa simulakroak egiten ditugu.
‎Gauza gehiegi aldatu dira oso denbora gutxian, eta kontsumoa barometro aparta izan da gizarte aldaketa horietako asko birmoldatzeko. Erosketa masiboak biziraupen senez Adibide bat izan dira bezero ilara amaigabeen (eta urrunduen) irudiak supermerkatuen aurrean, eta agortutako produktuenak egun batean bai eta bestean ere. Irudi horiek, gure azken urteetako historian argitaratu gabeak, errepikatu egin dira Espainia osoan, COVID kofradiaren aurrerapenagatik.
‎Gainera, etorkizunean murrizketa handiagoak eragingo ditu pertsona zaurgarrientzako bideratuta dauden gastu sozialetan. Arlo guztietako murrizketek aurrera jarraitzen duten bitartean, milaka eta milaka pertsona gorriak pasatzen ari direnean, egun batean bai eta hurrengoan ere bai konfinamendu berriez hitz egiten diguten bitartean... Egoera zail honetan, Eusko Jaurlaritzaren lehentasuna AHTa eta beste azpiegitura handi batzuk dira, eta azpiegitura hauek ez gaituzte putzu honetatik aterako; kontrakoa ordea, putzu horretan gehiago hondoratuko gaituzte hain zuzen.
‎Non geratzen dira historia honen kontura korritu politikoa ateratzen, egun batean bai eta beste batean ere bai, saiatu diren politikariak. Non beste aldera begiratu duten guztiak?
‎“Denek egiten dute berdin”, esaten zidan gizonei buruz, eta begiak irekitzen zituen asko. Ontzat ematen zuen gizon bat poteatzen aritzea eta, egun batean bai eta hurrengoan ere bai, etxera bete bete eginda iristea. Ezin nuen amaginarrebarekin nire kezkez eta interesez hitz egin.
2021
‎Hutsaren hurrengoa da pertsona gisa benetan asebetetzen gaituzten gauzak egiteko daukagun denbora. Denbora eta bizitza agortzen ari zaigu, eta hori oso garbi ikusi eta sentitu dute langileek pandemia honetan, egun batean bai, eta hurrengoan ere bai.
‎Katua, egun batean bai, bestean ez.
‎Ez da esan dudana. Agian egunen batean bai, baina Txakurkume batek lan asko ematen du, zaila da.
2022
‎Edonola ere, eta, zorionez, bestelako aukerak ere badira, horien artean bizikleta! Duela zazpi urte, biok horren alde egin genuen, eta ez zitzaigun inoiz ere damutu, nahiz eta aurreko hogei urteetako udarik hotzena izan (tarteka 7 graduko tenperatura eta euria egun batean bai eta hurrengoan ere bai). Itzulia egiteaz gain, F 35 errepidetik joan ginen barrualdera; hori bai, 5 km orduko abiaduran, bidean ez baitziren gutxi zuloak, koskak eta baita kraterrak ere.
‎Bitartean, egunero egunero, 900 espartin pare josten segituko du. 1.800 espartin, egun bat bai eta hurrengoan ere bai.
2023
‎' Zergatik dira beti beltzak eta ez zuriak?', galdetu nien;' zuriak legalak dira', erantzun zidaten poliziek, beltz izateak zuzenean ilegal izatea esan nahiko balu bezala. Niri, egun batean bai eta hurrengoan ere bai, dokumentazioa eskatzen didate, kolore guztietako poliziek. Beltza naizelako".
‎Erabateko eguzki eklipsea egin da Kaka nahaste Herrian. Egun batean bai eta bestean ere bai hildakoak agertzen dira Lubaki Herriko errepide, kamino, mendi eta erreka bazterretan; tiroz, lehertuta, tortura pean edo itota. Harakintza nazkagarria gertatzen ari da, bai, geroz eta gehiago bere sentitzen ez duen Esteki denda Odol Herrian.
‎Inolaz ere ez. Polarizazio politikoan mailarik gorenean geundenean, gure Herrian egun batean bai eta hurrengoan ere bai indarkeria nagusi zen aldian hain justu ere, ez zegoen gauzak lasai eztabaidatzeko modurik. ETAren kontra edo alde, ñabardurarik gabe, nahi zuten eragile politiko gehienek eta lerratutako komunikabideek dena izatea:
‎egun urdinik ere ez. Euria fundamenturik gabe mugitzen du, eta gorrin denbora daukagu egun batean bai eta hurrengoan ere bai. Zahartu ahala, gero eta gehiago gogoratzen naiz gure aitaren ipuinaz:
‎Kanpalekuetan egon den atzerritar orok erosi ditu eskumutur horiek, erretxin beltzaren gainean, nikelezko eta letoizko tatxetak dituztenak. Nafa Salik urteak zeramatzan, egun batean bai eta bestean ere bai, bere dendatxoa zabaltzen, apalak erdi hutsik bazituen ere. Smarako Hausa daira n zuen artisautza denda.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia