Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 2.642

2000
‎Euren hasierako intentzioa (nirekin aurkitu baino lehenagokoa) Limerick hirira heldu eta gaua han pasatzea zen. Baina pentsatu zuten hori egun bat galtzea zela, goizegi iritsiko liratekeelako, eta beraz Lahincheraino joatea erabaki zuten, nire proposamenari kasu eginda.
‎Zapatilek motxilaren zokoren batean jarraitzen zuten. Prakak, berriz, panazko lodi batzuk, euria kupelkadaka egin zuen egun baten ostean baino aldatu ez zituenak, lehor zeuden bakero batzuk janzteko. Kamixeta ere, bat eta bakarra ibili zuen soinean:
‎Eta egun batez, lanera zihoala, bariante berriko bihurgune txarto peraltatuan hil zen. Eta Txema ere, zer diren gauzak, inmentsitatearen sentsazioak irentsi zuen.
‎Esaten ari nintzen Dublin utzi nuela, hain zuzen ere heldu eta hurrengo egunean. Egia esateko, tentazioa izan nuen egun bat edo bi gehiagoz bertan gelditzeko, tentazio goxoa gainera. Ikusi gabekoak ezagutu, kale estuetan sartu, edan, paseatu...
‎Eta gaur bai, gaur lortu dut goiz jaikitzea. Leihotik begiratu eta beste egun batez hodeiak ikusi ditut. Animatuta egoteko modukoa da gutxienez, hona heldu nintzenetik zeruan iltzez josita ematen duten hodei horiek ez baitute momentuz eztanda egin, eta gustua hartzen hasi natzaiela ere zin egingo nuke.
‎Nirea, berriz, hasten. Eta agian horregatik, hasi berriaren harritzeko gaitasuna galdu ez dudalako, itzelezko gogoak sartu zaizkit egun bat gehiago berarekin pasatzeko. Zeren Rocíok zerbait dauka ia magnetikoa, ez dakit, deabrutxo polit bat da, bere alkandora gorria bezain arriskutsua iruditzen zait neska hau.
‎Bata atxilotua. Bestea, izartxo izan guran zebilena, egun bat lehenago bere buruaz beste eginikoa.
‎Harrigarria zen urtebete lehenago, 1993an, zenbat gauza gertatu zen Txemaren bizitzan. ...ailean tumore bat kendu zioten bere aitari, martxoan pisua erosi zuen, apirilean Londres hankaz gora utzi zuen IRAren bonba batek, eta beraz Irlanda ernaldu zitzaion bihotzean Eiderri, eta garagardo botila altxatu zuen; maiatzean bakarrik, oso bakarrik sentitu zen; ekainaren 30ean Rocío García de Mainueta azaldu zen urte askoren ondoren; uztailean Eider hegazkinean desagertzen ikusi zuen, eta 26 egun bata bestearen atzetik joan zitzaizkion (astiro, berunezko, mantso, bero); abuztuan, irailean, urrian, azaroan, abenduan ez zuen gogoratzen, ezerk ez zuen erlieberik hilabete horietan.
‎Astean hirutan joaten ginen eta joaten ziren, noski, mutil biak ere; eta astean hirutan Jabiri begira igarotzen genuen klaseak irauten zuen ordu eta erdia, beti erdi jolasean eta intsinuazioz gainezka. Baina akademiara joan behar nuen egun batean, kasualitatea, katarrotu egin nintzen eta, ezin joanda, etxean geratu behar izan nuen. Ba, justu egun horretan Terek Jabi ligatu zuen.
‎—eta, hatz erakusle mehatxuzko hura aitzinaturik, bere sententzia eman zidan—: Bazkalondoan kondenatuen ziegarat eramanen haut, non egun batez egonen baihaiz, eta ogia baizik ez duk izanen janari, ura edari! —eta hitz haiekin batean, Mattin ikusi nuen, anaia, eskuek betartea estaltzen ziotela, irria atxik ezinik, ezin hobekiago erakusten zidalarik, gisa hartan, ezen batzuen zorionak bertzeen zorigaitza duela sorburu eta iturburu.
‎Gero, jauregia berreraiki zutenean, espazio ilun hura birmoldatu, eta bi partetan partitu zuten: bata sototzat eta etxeko upelategitzat hartu zuten, berdintsu eta orobatsu utzi zutelarik bertzea, norat igortzen eta zigortzen baitzituen aitak —edo amak, bakanago— egun baterako, bitarako edo berak zuzen irizten zion aldirako, gaizki portatzen ziren sehiak eta zerbitzariak, haien hutsen eta falten arabera, eta gure gurasoen aldartearen. Eta, hala, egun batean, aitak astebeterako kondenatu zuen ziega itsu hartarat morroi bat, Urbiaindik mozkorturik itzuli zelako eta biharamunean bere egitekoei buru egin ahal izan ez zielako.
‎bata sototzat eta etxeko upelategitzat hartu zuten, berdintsu eta orobatsu utzi zutelarik bertzea, norat igortzen eta zigortzen baitzituen aitak —edo amak, bakanago— egun baterako, bitarako edo berak zuzen irizten zion aldirako, gaizki portatzen ziren sehiak eta zerbitzariak, haien hutsen eta falten arabera, eta gure gurasoen aldartearen. Eta, hala, egun batean, aitak astebeterako kondenatu zuen ziega itsu hartarat morroi bat, Urbiaindik mozkorturik itzuli zelako eta biharamunean bere egitekoei buru egin ahal izan ez zielako. Eta, astebetea iraganik, erdi eroturik bezala jalgi zen gizagaixoa bertatik, erranez ezen gartzela hartarat aspaldi kondenatuak izan zirenen nigarrak eta intziriak —gaizkileenak, nahastekarienak eta gainerako jendailarenak— aditu zituela han barruan, eta amets batean bezala ikusi zituela haiek guztiak —ikatza baino beltzagoak—, infernuko garren artean kiskaltzen eta oihu desesperatuak egiten; eta, honelatan, mozkor hark amestu edo asmatu idurietarik hartu zuen ziega ilun hark fama are ilunago hura, jauregiko bertze morroien eta neskameen kontsentimenduarekin; eta ez hauek erran ziotelako sinesten ziotela, baina bai isilik geratu zirelako, irririk eta trufarik egin gabe morroi mozkorrari gai hartaz solasten zenean, erakusten zutelarik, gisa hartan, ezen sinestetik hurbilago zeudela ez sinestetik baino.
‎Ez? Bada, bertze egun batean kontatuko diat..." Eta segidan erran zidan: " Bai, Joanes, ni etxeko ardi beltz hura bezalakoa nauk:
‎Bada, jaun Albert Etxegoienek bazuen anaia bat, zeinari Henrik baitzeritzan, eta zeinak kutxa tipi batean gordetzen baitzuen Estebanek skribatu karta. Eta jaun Albert Etxegoienen anaia hura egun batean Maulerat ezkondu, eta badirudi ezen bere ondasunen garraioan kutxatxoa gurditik erori zitzaiola, eta halaxe galdu zuela gutuna. Eta Henrikek hartu desgustua izugarria izan zuan, zeren bera ere protestant baitzen, eta zeren, halatan, biziki estimatzen baitzuen karta hura, halako moldez, non bere morroietarik batekin itzuli eta gibelatu baitzen, haren bila... alferrik.
‎—Baina ba al dakik zer erran zidan izeba Joanak, egun batean. Berak ezin seguratu zuela, baina beldur zela kendu ez ote zioten Henriki karta hura, eta ez galdu...
‎Edo gorde ere, gorde zezakean, zergatik ez, zeren eta etorkizunak, haizeak bezala, alde baterat edo bertzerat egin baitezake, eta atzo gure kontra erabil zitekeena, bihar alde... Urrunagorat joan gabe, desterruan ere ederki ikusi ahal izan zitean gure arbasoek halakorik, zeren, Lapurdiko, Nafarroa Behereko eta Zuberoako katolikoen eta protestanten arteko liskar atergabeetan, egun bateko zuria biharamuneko beltza izan zitekean... Baina, lehenagokorat itzulirik, Joanes, kartari buruz asma eta azal daitezkeen hipotesiak amets hutsak dituk, frogarik ezean...
‎Harik eta osabak egun batean erran zidan arte:
‎—Zein ederra den libertatearen hazia! Eta hazi bakar hori jenderazinoz jenderazino bizirik mantentzea duk gure eginbeharra, egun batean lur ongarriztaturat erori, eta bateko ehun eman dezan, eta orotarat heda dadin.
‎Hiru urte lehenago egin nion nik, bertzalde, egin beharreko galdera Felisari, ezin xuxenago eta ezin inozentago, aitari hitz hura entzun nion egun batean:
‎Kontatu dizut orrialde batzuk lehenago nola egun batean ama, Mattin eta hirurok joan ginen osaba Joanikoten studiorat, ilargia teleskopiotik ikusi ahal izaiteko. Eta orain bertze egun hura oroitu nahi nuke, noiz eta habia hura ikusi baikenuen, lizar lerden baten gainean zegoena.
‎Hil zen mutil hura, bada, eta gero, udan, Urbiainerat itzuli nintzen, non giro ezin gaixtoagoa ediren bainuen, mundu guztiak osaba Joanikoti hortzak eta haginak erakusteko asmotan. Eta nik ez dakit giroa halakoa zelako edo neure etorkizuna beltz ikusten nuelako, kontua da ezen, zelai batean etzanik nengoen egun batean, ikaskidearen gorputza imajinatu nuela, harrek jana eta desegina, lurraren barrenean usteltzen. Eta, supituki eta deblauki, nigarrez hasi nintzen.
‎Halako suertez, non batzuetan neure borondatez joaiten bainintzen sukalderat, haren zirikatzerat. Eta, hala, joan nintzaion egun batean txakur tipi haietarik batekin, zeinari Demostenes baitzeritzan, aditu zuen Felisak haren izena, zabaldu zituen begiak ez dakit noraino... eta halaxe galdetu zidan ondotik:
‎Zeren boz batek erraiten baitzidan orain ezen, lehen manamenduak manatuaren arabera, lehenbailehen salatu behar zintudala jaun erretorearen aitzinean, Jainkoa guztiz ere zegoelako zure gainetik; bertzeak, berriz, ezetz, bertze judas bat izan nahi ez banuen bederen; buruak arrazoinik arrazointsuenak bilatzen zituen, salatzearen zuritzeko eta justifikatzeko; eta bihotzak, berriz, jakinarazten zidan ezen imajinazinoaren idurikeriak zirela haiek guztiak, eta ez arrazoinaren arrazoinak, eta konfiantza eman zidanari konfiantzaz ihardetsi behar niola. Eta horrela ibili nintzen, harik eta egun batean neure deliberamenduaren hartzerat deliberatu nintzen arte: Jainkoak bi hautabide eman zizkidan, eta nik ere bertze bi emanen nizkizun:
‎Eta, liburua apaletik hartu, eta zegokion orritik zabaltzen zenuela, irakurtzen hasi, eta hala jakin nuen nola Korintioko herrian bazen, Aulo Gelioren erranetan, Lais zeritzan emazte eder bat, famatua, amoltsua eta plazer egilea, bere ofizioaren baliatzen ongi zekiena, eta nola, egun batez Demostenes filosofo handi hura emazteki haren aldetik iragaiten zela, kilikatu zen, ernatu zen, linburtzen hasi zen, eta galdegin zion Laisi berari ea zenbana saltzen zuen fruitua, zer balio zuen merkatalgoak. Eta, batean liburuari eta bertzean neuri so egiten zenidala, hala jakin nuen, orobat, nola Laisek, usterik ezen ehiza sarean zuen, suma handi bat eskatu zion, gehiago bortz ehun ezkutu baino, eta nola Demos te nesek, aditu zuenean ema mutiriaren demanda, ihardetsi zion ezen hark ez zuela damua hain garesti erosten.
‎—Lehen erran dizut ezen zerbait utzi dugula bertze egun baterako... Zeren zinez ikusi nahi baitzintuzket bertze egunen batean, horrela, buruz buru, lasai, edo gehiagotan ere bai, zergatik ez... eta zeren neure egitekoak baititut orain, biharko eta aste osoko eskolak prestatu behar ditudanez gero —eta, aulkitik altxatzen zinela, kontsolamenduzko bertze hitz haiek xuxendu zenizkidan, erraiten zenidala—:
‎Eta egun batean erran zenidan:
‎Eta bertze egun batean erran nizun:
‎Eta, gure mundu tipi zabal hartan geundela, hala erran zenidan bertze egun batean:
‎Eta bertze egun batean Miguel de Sandoval ezagutzeko parada izan nuen: zure lagun min hura, Pirinioetako Bakearen ondotik Bordeleko unibertsitatean ezagutu zenuena, zeinarekin bildu izan baikinen behin edo behin, honetaz eta hartaz mintzatu ahal izaiteko, baita Tomas Mororen Utopia z ere, egun batean.
‎Eta bertze egun batean Miguel de Sandoval ezagutzeko parada izan nuen: zure lagun min hura, Pirinioetako Bakearen ondotik Bordeleko unibertsitatean ezagutu zenuena, zeinarekin bildu izan baikinen behin edo behin, honetaz eta hartaz mintzatu ahal izaiteko, baita Tomas Mororen Utopia z ere, egun batean. Eta nola mintzatu zen Miguel, Utopiaren alde, Makiaveloren kontra!, erraiten zigula:
‎BERTZE egun batean, finean, Mathalasez hitz egin zeniezadan eskatu nizun, zeren behin baino gehiagotan aditu izan bainuen haren izena zure mihitik, eta zeren artean ez baitzintzaizkidan haren bizitzaz mintzatu, nahiz eta zuk promes egin zenidan luze eta zabal mintzatuko zintzaizkidala zeure lehengusu hartaz, zeure etxerat eraman ninduzun lehen egunean berean.
‎Eskola emaiten zidanenan disimulatzerat entseiatzen zen, baina ni garbi ohartzen nintzen ezen hura ez zela nik ordu arte ezagutu nuen jaun Marcel bera. Eta, batzuetan, hizketan eta eleketan ari zitzaidala, isildu egiten zen, hutsuneren batek guztiz hartu balu bezala... eta, egun batean, isilaldiaren ondotik hitza berreskuratzen zuela, erran zidan:
‎Eta bertze egun batean, ustekabean, lauta hartu, eta bere kanta hura kantatzen hasi zen, Oihenarten poema baten gainean sortu zuena, zeinak baitzioen bere lehen estrofan:
‎Izan ere, jauregian urteetan izan dugu gizon jakintsu bat, jaun Marcel Dibarsoro zeritzana, duela hilabete guti batzuk hil zena, goian bego...; bada, jaun Marcel gure etxeko mutilen prezeptorea izan zen, eta hark irakatsi zidan euskal berboak gordetzen duen altxorra; eta harrigarria da, zeren eta, euskaraz mintzatzen garen bakoitzean, logika eta matematika mintzatzen ari baitzaizkigu bide batez, ezkutuan bada ere, berboaren baitarik eta berboaren muinetik... Baina hori ere irakats diezazuket, nahi baduzu, bertze egun batean...
‎" Nik ikusi nuen deabrua tigre haren baitan, bai, eta tigrea hil genuen, baina deabrua bizi da... zeren, nik baino hobeki dakizuen bezala, deabruak gaur tigre baten forma har baitezake, bihar belearena, eta etzi herensugearena. Eta horregatik erraiten dizuet, halaber, ezen gure biktoria hura egun batekoa izan zela, eta nehoiz baino erneago eta itzarriago ibili genukeela, deabruaren kontrako borrokan..."
‎UDA hondarreko egun batean joan nintzen Iruñako jesuiten kolejiorat.
‎Eta derradan, bide batez, ezen, hainbertze fortuna gaixtoren artean, zortea neure alde eta fabore ere izan nuela azkenean, noiz eta lehen urtearen akabantzan aita Leokadio nobizio maisu kargutik kendu baitzuten eta igorri, haren orde, aita Tommé baxenafartarra, zeina baitzen latineko irakaslea ere. Eta, ikusi zuenean aita Tommék ezen ikasle ona nintzela eta latinean aitzina eta aitzina egiten nuela, eta ikusi zuenean, halaber, ezen, studioetarik harat, kontzientziaren harat honatekin hagitz sufritzen nuela, egun batean erran zidan:
‎Eta hala abiatu nintzen egun batean Salamancarat, kontzientzia, beti bezala, eskrupuluaren pipiak jana eta zuhirindua, baina baita studioen esperantza harekin ere...
‎Deus ere ez! Zin zinez zuen... eta zin zinez du gure bizitza honek zimendu flako eta eria, zeren eta egun batean Olinpo mendirat igan, eta hurrengoan Olinpo mendia bera bilaka baitaiteke gure hezurren tonba eta hilobi, deus ere ez... Eta, orduan, neure deusezaren kontzientziak estutu eta larritu ninduen, harik eta bertze egun batean bertze hura gertatu zen arte, zeina emanen baitizut aditzerat orain berean.
‎Zin zinez zuen... eta zin zinez du gure bizitza honek zimendu flako eta eria, zeren eta egun batean Olinpo mendirat igan, eta hurrengoan Olinpo mendia bera bilaka baitaiteke gure hezurren tonba eta hilobi, deus ere ez... Eta, orduan, neure deusezaren kontzientziak estutu eta larritu ninduen, harik eta bertze egun batean bertze hura gertatu zen arte, zeina emanen baitizut aditzerat orain berean.
‎Sasoin hartakoa izan zen, halaber, berri gaixto hura... zeren aitak markes izaitearekin egiten baitzuen amets eta bertze festa handi batekin, are gehiago kanoi eta fusilen tratua bete zuenetik; ordea, egun batean dukearen gutun hura jaso zuen, non erraiten baitzion ezen erregeren balidoarekin zituen harremanak gaiztu eta gaixtotu egin zirela, eta gibela egotzi zituela hark dukearen asmoak eta galdeak, baita aita markes egiteko galdea ere, eta Urbiain markeserri.
‎Baina erran dut, halaber, ezen, ondo zegoenean, betiko Mattin genuela hura, bihoztuna eta ausarta, halako tailuz, non egun batean erran baitzuen, tigrearen kontu hura zela kausa:
‎" Hik irakatsi behar didak orain nolakoak diren tigrearen atzaparkadak...?", baina jakinik ezen ez nuela konbentzituko, eta jakinik, hala berean, eri eta urduri zegoela, sosegurik gabe, etxerantz abiatu ginen... Eta jauregirat iritsi, eta gurasoak kanpoko jarlekuan ediren genituen, lorategiari beha, zeren eta, martxoko egun bat zen arren, eguzki baitzen eta, eta giro epela zegoen.
‎—Baina, baldin Mattinek tigrea ikusi badu, nola aitortzen baitu, tigreak eragin behar izan dizkio zauriak, edo tigrearen spirituak, hik nahi duana... —eta, halatan, aitak berdintsu eta orobatsu segitu zuen tigrea maradikatzen, egun batean bai eta hurrengoan ere bai.
‎...k erraiten zenizkidala, nola oroitu nuen nik denbora hura, erabakitzen nuenean neure kasa, hamar hamaika urteko umea nintzela, katoliko eta protestant izaitea —orain katoliko, orain protestant, neure kontzientziak manatuaren arabera—, zeren eta osaba Joanikot eta jaun Marcel bainituen irakasle, eta biak miresten nituen eta ikasleen egitekoa zen irakasleen erranetarat egoitea... harik eta egun batean buruan bertze erran hura sartu zitzaidan arte: " Egia bat eta bakarra da", neure baitan mila zalantza eta bertze hainbat korapilo sortarazi zizkidana, ez nekielako jada zer aldetarat jo eta zeren alde!
‎NOLA alda daitezkeen gauzak egun batetik bertzerat, ustekabean!
‎Eta, hats hartzeko betarik emaiten ez zigula, are xeheroago kontatu zigun bertze mirakulu hura, noiz eta egun batean sainduak izurritik libratu baitzuen Napoli, napolitarrek penitentzia egin ondoren eta katedralerat prozesione bat egin ondoren.
‎Nik bederatzi urte nituela izan zen, eta Mattinek hamabi. Aita eta ama bazebiltzan orduko erraiten, isilpean, ezen prezeptore berria ekarri behar zela, zeren eta egun batean sujet hari buruzko solasa aditu bainien gordeka eta ezkutuka, aitona Nikolasek bi urte eskas lehenago hartu erabakiari berriro buru egiteko asmotan, profitatu nahi zutelarik, hartarakotz, aitona Nikolas gero eta eriago eta ezinduago zegoela, gero eta hutsago eta eskasago. Baina, guztien onerako, don Frantzisko aitzinatu zitzaien.
‎Harik eta egun batean —Mattinek eta biok aitonarekin berarekin Gipuzkoarat eginikako bidaiaren ondotik izan zen, handik bizpahiru egunetarat— gure aitak erran zion arte:
‎Eta, hala, apurka, bere inguru hartarik bakartzen hasi zen eta egun batean isilik egoiterat deliberatu zen. Eta bertzenaz gizon ezin kalakariagoa eta ezin ele ontziagoa zena, hitz gutiko eta hitz urriko egin zitzaigun handik aitzina, harik eta egun batean erran zuen arte:
‎Eta, hala, apurka, bere inguru hartarik bakartzen hasi zen eta egun batean isilik egoiterat deliberatu zen. Eta bertzenaz gizon ezin kalakariagoa eta ezin ele ontziagoa zena, hitz gutiko eta hitz urriko egin zitzaigun handik aitzina, harik eta egun batean erran zuen arte:
‎Baina Pedrok orduan erraiten zioan: " Haatik, zer gertatuko litzateke, baldin biharko egunean Rafael, Botticelli edo Velázquez bezalako pintore handi bat banintz...?" Harik eta egun batean, Pedro frogatu nahian edo, aitak erran zion arte: " Ordea, hi izanen haiz herederoa, eta, beraz..." Baina Pedro orduan ere ez zuan isildu eta, aitaren aitzinean belaunikatzen zelarik, hala ihardetsi zioan:
‎BERTZE egun batean Aristotelesen zeru lurrei buruzko teoriak esplikatu zizkidan osaba Joanikotek.
‎Eta gure etxean ere ohiturak ez ziren hain diferentak, zeren eta oraindik ere oroit baitezaket aitona Nikolasen iduria, tximiniako zuloaren gainean bere premiazko egitekoak egiten. Harik eta amak egun batean aulkia eta bazinak ekartzea erabaki zuen arte. Eta, handik aitzina, moda berria nagusitu zen gure etxean, aitaren kontsentimenduarekin, are gehiago jakin zuenean ezen Frantziako errege Louis XIV.a ere halaxe ibiltzen zela, bai palazioan eta bai gudu lekuetan ere, kakontzia tronutzat harturik, hari eta honi eta mundu guztiari manuen emaiten.
‎Ordea, osaba ez zen ohitura hartarat makurtu, halako moldez, non, bereari zetxekiolarik, kanporat joaiten segitu baitzuen, etxeko kakontziez eta aulkiaz ahantzirik, etxeko sehien mailan eta haien graduan ipintzen zela, gure amaren eskandalurako. Harik eta bertze egun batean aitak aulki eta kakontzi berriak erosi, eta osabaren gabinetean paratu zituen arte. Eta, handik harat, kanporat joaiteko ohitura nagusiarekin segitu bazuen ere, aulkian jartzen ere hasi zen osaba noizik behin, behar larriren batek edo eraginik, egun batean beherakoa zuelako eta bertze batean eten ezin zuen pentsu ezin inportantago batean murgildurik zegoelako.
‎Harik eta bertze egun batean aitak aulki eta kakontzi berriak erosi, eta osabaren gabinetean paratu zituen arte. Eta, handik harat, kanporat joaiteko ohitura nagusiarekin segitu bazuen ere, aulkian jartzen ere hasi zen osaba noizik behin, behar larriren batek edo eraginik, egun batean beherakoa zuelako eta bertze batean eten ezin zuen pentsu ezin inportantago batean murgildurik zegoelako. Halarik ere, nola guztian berezia izan behar baitzuen, pentsu haien artean bazeukan bat, bere eskrementuen husteko ardura bere gain hartzerat bulkatzen zuena, sehiei deitu ere gabe, erraiten zuela:
‎Baina egun batean gertatzekoa gertatu zen.
‎ETA, hala, bazterrak inarrosten zituen martxoko egun batean jauregiratu zitzaigun, zaldiz, Alessandro de Novara, Donibane Lohizuneko bizilagun bat gidari zuela, aitak uste baino berantago, ekaitz batek untziari eragin makur okerren konpontzerat geratu behar izan zuelako kapitain italiarrak, Galiziako kostako portu batean.
‎Alessandrok hiru egun egin zituen jauregian: egun batean geletako zoru paretetako neurriak hartu zituen; bertze batean ehizarat eraman zuen aitak... eta hirugarrenean, osaba eta biok ere lagun gintuela, Donibanerat itzuli zen.
‎Ordea, adarretik adarrerat nabilkizu orain ere, eta ea betetzen dudan behingoz arestian eman dizudan hitza, bidaiari lotzekoa, aintzakotzat hartuz, lehenik eta behin, untziaren jaun eta jabea —Alessandro de Novara—, zeina baikenuen, aldi berean, kapitain eta bidaiburu, eta zeina baitzen genoarra sortzez, nahiz eta egun batean Veneziarat ezkondu eta han bizi izan zen handik aitzina. Baina" han bizi izan zelakoa" erraiteko modu bat bertzerik ez da, zeren Venezian hilabete inguru emaiten baitzuen urte osoan —egokitzen zitzaionean, itsasoaren eta negozioen arauaz—, eta gainerako hamaika hilabeteak Mediterraneo itsasoan barrena, handik Holandaraino eta Ingalaterraraino, Gibraltarko itsasartetik iragan eta Iberiar Penintsula inguratu ondoren.
‎Eta hala zihoazkigun lehen egun haiek, baketsu eta jabaltsu, harik eta egun batean ohartu nintzen arte ezen Alessandro eta osaba Joanikot eztabaida bizian ari zirela popako gazteluan. Ene harridurarako gaztelaniaz ari ziren, nola ariko baitziren handik aitzina haserretzen edo odola berotzen zitzaien bakoitzean, zeren osabak ez baitzuen, artean, italianoz mintzatzeko erraztasunik, eta solasaren beroan gaztelaniarat arrastatzen zuen Alessandro bera ere.
‎Sinetsi nahi al didazu, jaun André, ezen Lisboako portuan egun bat galdu genuela, bertako ur ezin geldiagoetan masta nagusitik arroako zaku bat gari jaurtitzeko, eta erori zen tokiaren inguruan zirkulu baten trazatzeko. Zeren Pisakoak matematikoki frogatu zuen fenomeno hartaz ari baitziren, igartzen zuelarik ezen masta batetik erortzen utzirikako edozein objektu leku berean erortzen zela, mastaren oinean doi, berez eta halabeharrez, nola untzia geldi zegoenean hala lasterrean eta ziztu bizian.
‎Zeren eta aitonak laket baitzuen, bertzalde, xakea, halako moldez, non, piezak nola higitzen ziren irakasten zigula, hamaika anekdota eta bertze hainbat jakingarri kontatzen baitzizkigun, piezekin edo piezen mugimenduekin zerikusirik zutenak. Eta, egun batean, xakeari buruzko historia harrigarri hura kontatu zigun: nola gizon batek joko hura asmatu, erregeganat joan, eta nola honek erran zion ezen eska ziezaiola nahi zuena, asmakuntzaren ordain; eta eskatu zizkion asmatzaileak taulako lehen koadroagatik bi gari bihi, hurrengoagatik lau, eta hurrengoagatik zortzi, bakoitzean bi aldiz gehiago... eta erran zion ezen segi zezala gisa hartan koadroz koadro, hirurogeita laugarrenerat arte, eta hirurogeita laugarren eta azken koadroak jakinaraziko ziola berari eman beharreko ordaina; eta kontatu zigun nola hatsarrean erregek irri egin zion, baina baita harri eta zur geratu zela ere, hondarrean, emaitza ikusi zuenean, zeren erresuma osoan ez baitzuen, ezta urrunetik ere, hainbat gari bihi.
‎Eta gauza haiek guztiak oroitarazten zizkigun aitona Nikolasek bere kezko eraztun eta laino tipi haien artean, batzuetan keari beha geratzen zela, bertzeetan guri; egun batean, ordea, urrunerat beha paratu zen, eta begietako beira hezatzen zitzaiola eta xipatzen, erran zuen:
‎" Mila mirakulu egin zenituen bizi izan zinen artean, eta egizu bat gehiago, egizu batto...", alferrik. Eta abuztuaren lehen eguna iritsi zen eta, ikusirik urbiaindarrek ezen herriko saindu patroinak ez zituela haien eskeak eta galdeak aintzakotzat hartzen, sainduz aldatzerat deliberatu ziren, egunean eguneko sainduari gomendatzen hasten zitzaizkiola, abuztuaren lehen egun hartan san Arkadiori; eta lehen egunari bigarrena jarraitu zitzaion, san Arakadiori san Eufronio, alferrik; eta egun bat bertze egun bati jarraitu zitzaion, eta saindu bat bertze saindu bati, baina alferrik... harik eta abuztuaren 11n, santa Klararen egunean doi, euria egiten hasi zen arte. Eta, euria goian behean ari zuela, mendi landetan bazkan ari ziren komarkako behi guztiak hurbildu ziren, halako batez, eliz ingururat.
‎" Mila mirakulu egin zenituen bizi izan zinen artean, eta egizu bat gehiago, egizu batto...", alferrik. Eta abuztuaren lehen eguna iritsi zen eta, ikusirik urbiaindarrek ezen herriko saindu patroinak ez zituela haien eskeak eta galdeak aintzakotzat hartzen, sainduz aldatzerat deliberatu ziren, egunean eguneko sainduari gomendatzen hasten zitzaizkiola, abuztuaren lehen egun hartan san Arkadiori; eta lehen egunari bigarrena jarraitu zitzaion, san Arakadiori san Eufronio, alferrik; eta egun bat bertze egun bati jarraitu zitzaion, eta saindu bat bertze saindu bati, baina alferrik... harik eta abuztuaren 11n, santa Klararen egunean doi, euria egiten hasi zen arte. Eta, euria goian behean ari zuela, mendi landetan bazkan ari ziren komarkako behi guztiak hurbildu ziren, halako batez, eliz ingururat.
‎Zeren, oraino erran ez badizut ere, aitona Nikolasek lagun zuen don Frantzisko, eta gero eta haren lagunago egin zen, batik bat bere azken urteetan. Eta egun batean aitonak apezari joko hartan irakatsi eta, handik harat, noiznahi den aritzen ziren biak xake taularen aitzinean. Eta batzuetan ni ere haiei beha egoiten nintzen, eta oroitzen dut ezen apezak edonoiz eramaiten zituela zaldunen zaldiak, haien jauzietan, koadro bat edo bi koadro haratago, batez ere ikasi berritan.
‎Bai, ahal duanean joan hadi, eta itzultzean kontatuko didak". Eta, horrela, egun batean, Domenicoren atelierrean bortz bat urtez aitzinatu nuen dirutxoarekin, Erromarat abiatu ninduan, obra ustez harrigarri haren ezagutzerat. Ez zidaan, ez, Lucak gezurrik erran!
‎Gabrielitarrek ez ditek, oro har, Corsini, Pazzi edo Pittitarrek duten maila eta gradua, baina gabrielitar harena etxe printzipal bat zuan eta oraino ere duk, eta hamar urtez aritu ninduan haren zerbitzuan, harik eta Constanza zeritzàn hogeita bi urteko eperrak, gabrielitar haren iloba zenak, tentatu eta narritatu ninduen arte... Baina kontu hura ere ez zuan behar bezala joan, eta etxeko andereak saloi batean musuka harrapatu gintuèn egun batean eskandalua sortu zuan... Eta, nola manatzen duenaren etxean manatzen duenak baizik ez duen arrazoin, hala, gure artekoen falta eta hobena niri egotzi zidatean... egotzi ninditean, finean, gabrielitarren etxetik.
‎Baina, hitzetan galdu gabe, nola baita ene usantza eta ohitura, aita Bartolomek amari egin erregalutxo baten berri emanen dizut, idurika dezazun orain ere azaletik mamia: egun batean, apezak joan behar izan zuen Iruñarat, nondik eraztun handi samar batekin itzuli baitzen, zeinak erakusten baitzuen erdian eskeleto bat, eta eskeletoaren inguruan, letra ezin tipiagoetan, inskripzione bat: Memento, homo, quia pulvis es et in pulverem reverteris.
‎Aitak etxeko mutur batean egiten zuen lo, eta amak bertzean, zeren eta hura baitzen ohitura eta usantza, eta ni haien gibeletik ibiltzen nintzen, haiek elkarrekin noiz harrapatuko. Harik eta egun batean aita ehizatik basurde pare batekin itzuli, eta, jauregiko atarian, amari erran zion arte: " Zer iduritu zaizu gaurko ehiza, Graziana?" Eta amak ihardetsi zion:
‎Eta, nola hura gizon ezin seriosagoa baitzen, ahakartu zitzaidan eta kontrakarrean jarri, arrazoin osoz, baina alferrik. Eta egun batean gaztigatu ere ninduen, baina alferrik behin berriz. Eta, latina emaiten ari zitzaidala, konparazione, buruz aspaldi ikasi nituen gauzak galdetzen zizkidan —deklinazioneak eta—, eta nik batzuetan ez nion ihardesten, zeren buruan bainituen Elbiraren arrosak eta eguzkiak, eta ez zegoen arrosa eta eguzki haiek gramatika liburuetan deklinatzerik...
‎" Ba al dakik zer eginen nukeen nik, san Jenaro banintz eta napolitarrek katedraleko altxorrean gordetzen duten sainduaren buruan sarturik banengo...? Mihia aterako niekek egun batean, eta irri eginen niekek, zeren eta irri egiteko modukoa baita jendea hain inozenta eta hain ergela izaitea...! Hori bai izanen litzatekeela mirakulu handi bat, Joanes!
‎Harik eta egun batean aita Bartolomeri erraiterat deliberatu nintzen arte:
‎Eta orain, berriz, erranen dizut ezen mendi horren igaiteko etsairik eta antagonistarik handiena imajinazinoa dela, eta hartaz baliatzen dela deabrua gure igaitearen behaztopatzeko eta galarazteko, eta ez dagoela mendi haren garaitzerik bat bederaren borondateaz eta Jainkoaren garaziaz lagundurik ez bada. Horixe da bidetik ez desbideratzeko bidea, eta bide horretarik bazoaz, nahiz eta anitzetan idurituko zaizun ezen desbideraturik zaudela, ez zara egiazki hala egonen, zeren fruituak ez baitira egun batetik bertzerat jasotzen... eta zeren nekez erdietsia estimatzen baita, eta fite erdietsia arbuiatzen. Ez etsi, bada, ezta erdi bentzuturik sentitzen zarenean ere, ilargia ere ez baitago beti bere betean.
‎Eta aita Bartolomek hala erran zidan bertze egun batean:
‎Eta, hala, oroitzen dut nola egun batean aita jesuitak galdetu zion amari, artean Pagabasoko kontu haien entzutea baizik ez zuela:
‎Baina aita jesuitak gehiago jakin nahi zuen, eta bertze egun batean, hark propio eskaturik, Pagabasoko leizerat eraman nuen.
‎Bazkarian, hatsarrean bederen, honetaz eta hartaz aritu ginen, aitak egin bidaiaz, etxeko tigrearen ihesaldiaz, zeren eta piztiak lehengo urteko uda hondarreko egun batean egin baitzuen ihes oihanerat, eta zeren mila historia entzuten baitziren herritarren ahotan, tigreak Pagabasoko leizea hartu ote zuenetz gordelekutzat, eta handik ateratzen ote zen gauero bere egitekoen egiteko... gai korapilatsuak alde baterat utzirik, kortesia osoz.
‎Osabak ez zidan deus galdetzen, zeren hura ni bezala baitzegoen, baina egun batean, bai, halaxe galdetu zidan:
‎Eta zein urrun gertatu zitzazkidan aita Bartolomeren hitzak, noiz eta egun batean emaztekien munduaz aritu baitzitzaidan...! Zeren eta ongi baino hobeki baitzekien hark ere zer bertze piku izan nitzakeen nik gogoan, pikutan ikusten ninduen bakoitzean:
‎Eta bertze egun batean, jauregi gibeleko zelai batean kilker bat harrapatzen ari nintzela, Elbira etorri zitzaidan. Malko batzuk erortzen ari zitzaizkion masailetan beheiti.
‎Eta bertze egun batean, oihanaren ertzean nengoela, urtxintxekin jostetan, zuhaitz lerden baterat iganik, haren boza aditu nuen, beheiti goiti zetorkidala deblauki: " Jaun Joanes:
‎Eta hala egin nuen egun batean osabaren lerroetarik amaren lerroetarat, fermu, segur eta bortitz.
‎—eta, eri erakuslea goititzen zuela, erantsi zuen—: Hala, bada, jakizu, alde batetik, ezen Potosi goiti beheiti doala eta gaurkoa ez dela atzokoa, zeren egun bateko zilarra biharamuneko hauts bihurtu baitzen —Sibiliatik atera zenetik bere galeoiko hainbat kideren ezpainetarik aditua zuen iritzia aditu zion Joxek aita Zacaríasi ere—, eta zeren, harat joaitea, ondorez, nekea eta gaitza ez ezik, erokeria hutsa ere izan baitaiteke, baita munduko ezpataririk handienarentzat ere, zure entseiuaren fruituak idorrak, agorrak eta hautsaren parekoak i... Eta jakizu, bertzetik, ezen, Potosirat joan gabe ere, badirela Santo Tomáseko asentamenduaren ondoan etxaldeak edo haziendak, batik bat behi aziendaren hazkuntzari emanak eta zureak bezalako beso indartsuen beharrean daudenak, beren ondasunen begiratzeko eta ordenaren ezartzeko, eta nagusi haietarik bati eskain diezazkiokezula zeure zerbitzuak eta endrezuak...
‎Adi egon, bada, zeren kontatuko baitizuet nola sendatu zuen Avilako Teresak gure aita —eta ikusirik ezen guztiek kasu egiten zidatela, nahiz eta zaldunek, artean, mesfidantzaz behatu, aitzina segitu nuen, hiztun onen antzera, hitzaren jabe—: Gure etxean oro zen ditxa eta oro zen zorion, harik eta egun batean aitari gaitz hura sartu zitzaion arte, ezin eriago jarri zuena eta ezin flakoago, betartea zurbil eta gorputz osoa hil hurran; haren begiak martiri batenak ziren, haren hatsa hauspo hautsi batena zen... eta han eta hemen garau gorri zornetsu batzuk bihitu zitzaizkion, guztioi goragalea eragiten zigutenak; eta ez zegoen, ez, hilik, baina, hilik ez zegoen arren, hila baino hilagoa zirudien, ... " Mutila, ez didazu sinesten, baina erradazu:
‎Adi egon, bada, zeren kontatuko baitizuet nola sendatu zuen Avilako Teresak gure aita —eta ikusirik ezen guztiek kasu egiten zidatela, nahiz eta zaldunek, artean, mesfidantzaz behatu, aitzina segitu nuen, hiztun onen antzera, hitzaren jabe—: ...ri zornetsu batzuk bihitu zitzaizkion, guztioi goragalea eragiten zigutenak; eta ez zegoen, ez, hilik, baina, hilik ez zegoen arren, hila baino hilagoa zirudien, hatsa eta kiratsa zeriola; eta, hala, aita sendatzeko asmotan, etorri ziren hango eta hemengo medikuak, iragan ziren gure etxetik, eta ez zuten hura sendatzerik erdietsi; eta, hala eta halatan, lurraz eta lurreko faboreez etsirik geundèn egun batean, Urbiaindik iragan zen gizon bat —benedika dezala Jainkoak egin zigunagatik! —, erlikiontzi hau lepotik dilindaka zeramana; gizonak erraiten zuen ezen erlikiontzi hark santaren behatzezurrez zeuzkala —ezker oineko hatz lodikotearenak—, eta erran zigun ezen egun baten buruan sendatuko zuela berak aita, baldin harekin bakarrik uzten bazuten, bere erlikia harekin eta bere ... " Mutila, ez didazu sinesten, baina erradazu:
‎Adi egon, bada, zeren kontatuko baitizuet nola sendatu zuen Avilako Teresak gure aita —eta ikusirik ezen guztiek kasu egiten zidatela, nahiz eta zaldunek, artean, mesfidantzaz behatu, aitzina segitu nuen, hiztun onen antzera, hitzaren jabe—: ...ik, eta ez zuten hura sendatzerik erdietsi; eta, hala eta halatan, lurraz eta lurreko faboreez etsirik geundèn egun batean, Urbiaindik iragan zen gizon bat —benedika dezala Jainkoak egin zigunagatik! —, erlikiontzi hau lepotik dilindaka zeramana; gizonak erraiten zuen ezen erlikiontzi hark santaren behatzezurrez zeuzkala —ezker oineko hatz lodikotearenak—, eta erran zigun ezen egun baten buruan sendatuko zuela berak aita, baldin harekin bakarrik uzten bazuten, bere erlikia harekin eta bere orazinoekin; hura entzun nuenean, ez nion sinetsi, zeren baitakizue nolakoak izaiten diren gauza hauek, eta zenbat gezurti eta engainati dagoen mundu honetan; eta, ikusirik hark ezen sinesgaitz agertzen nintzaiola, galdegin zidan: " Mutila, ez didazu sinesten, baina erradazu:
‎Eta orduan ere pentsatu nuen ezen mementu ezin egokiagoa izan zitekeela hura edabearen hartzeko eta neure hatsaren eteteko, neure hatsaren gainean nengoelarik, bertzalde: halarik ere, hain gogara nengoen neure estatu hartan eta neure alfertasunean —zeren ene alfertasun hura ez baitzen gauza gaixtoa, perilosa eta nork bereganik egoztekoa, baina guztiz kontrakoa—, non deliberatu bainuen ezen merezi zuela bertze egun baten igurikitzea, biharamuneko eguzkiaren zain; ez, ordea, antsiak harturik, baina ez antsiak eta nagiak, denboraz ohartu ere gabe, denboraren jabe.... Eta heldu zen biharamuna, eta biharamun hark bertze biharamun baterat eraman ninduen, eta eguzki batek bertze eguzki baterat...
‎Eta, apeza harri eta zur uzten nuela, historia bat asmatu nuen, erraiten niola ezen, haur nintzelarik, anitz zirela jauregi ondoan zebiltzan azeriak; eta erran nion segidan ezen, sartu eta fintkatu zuela osabak, egun batean, hesola bat, leku jakin batean; lotu ziola oilo bat hesolari, neurtu zuela kanoitik harako distantzia, kalkulatu zuela kanoiari eman beharreko inklinazinoa... Eta, begiak guztiz zabaltzen nituela, akabatu nuen:
‎nola Sarako erretoreak Etsai zeritzan deabruarekin ikasi zuen Salamancako haitzuloetan, norat joan baitzen Teologiaren eta magiaren ikasterat, bere anaia batekin eta bertze lagun batzuekin, eta nola, ikastekoak ikasi ondoren, ikasleetarik batek geratu behar izan zuen deabruaren zerbitzuan, beronekin egin tratuaren arabera; eta ikasleek hartarakotz zotz egin zuten, eta Axularren anaietarik batek geratu behar izan zuen; eta, orduan, anaiaz urrikaldurik, Axularrek erran zion deabruari ezen geratuko zela bera, haren orde; eta, anaiaren orde han berean geratzen zelarik, manatu zion deabruak Axularri ezen atera zezala ura osin batetik, baliaturik galdara batez, zeinak baitzuen hondoan galbahe bat, eta manatu zion, halaber, ezen, noiz eta galdetzen baitzion non zegoen, ihardets zezala Axularrek: " Hemen nago!"; baina, orduan, nola gartzela hartarik eta trabailu ezin nekeago hartarik ihes egin nahi baitzuen, bururatu zitzaion Axularri ezen bi hitz haiek irakatsi behar zizkiola galbaheari; eta irakatsi zizkion Axularrek galbaheari bi hitz haiek eta, hala, Etsai urrun samar ikusi zuèn egun batean, pentsatu zuen ezen hura zela bere ordua, eta entseiatu zen, ondorez, handik itzurtzerat eta ihes egiterat; eta bazihoan Axular kanporantz, eta galdetu zion deabruak: " Non hago?", eta galbaheak ihardetsi zion:
‎Eta egun batean, Indietarik itzuli eta handik borzpasei urterat, zure gutun hura iritsi zitzaidan, nik igurikitzen ez nuena eta zuk Paristik benturaren benturan igorri zenidana, bizirik ote nengoen jakiteko.
‎—Ez —erran zidan— Kasik lau urtez izan haut gau eta egun gogoan, Joanes, heure arrastoen gibeletik, baina ene eginbidea, hitaz denaz bezainbatean, hemen akabatzen duk, zeren amak hirekin hitz egin nahi baitu kontu ezin seriosago batez, eta ni guztiz soberan nengokek. Baina ez kezka eta ez antsia, zeren bertze egun batean, bai, joanen bainatzaizue lasaiago... —eta, eskurat urrezko ezkutu batzuk emaiten zizkidala, segitu zuen—:
‎Eta hain nengoen zure aitaz amorosturik, non egunak eta gauak muxarraren loaldiak baino luzeagoak egiten baitzitzaizkidan, noiz eta zure aitaren begira egoiten bainintzen, hura noiz etorriko, zeren, dakizun bezala, denboraldi luzeak egiten baitzituen aitak etxetik kanpoan bere trabailuagatik eta bere bertze egitekoengatik. Eta hala joan ziren gauzak, ezin hobekiago, harik eta egun batean ohartu nintzen arte ezen zure aitak ez zidala ohi bezala kasu egiten, enekin zegoen arren enekin ez balego bezala. Eta egun batean morroi bat jarri nuen haren barrandan... eta morroiak Ubarnerat egin zuen aitaren gibeletik, eta ikusi zuena ikusi zuen, pentsa dezakezu zer...
‎Eta hala joan ziren gauzak, ezin hobekiago, harik eta egun batean ohartu nintzen arte ezen zure aitak ez zidala ohi bezala kasu egiten, enekin zegoen arren enekin ez balego bezala. Eta egun batean morroi bat jarri nuen haren barrandan... eta morroiak Ubarnerat egin zuen aitaren gibeletik, eta ikusi zuena ikusi zuen, pentsa dezakezu zer... Eta hark min izugarria eman zidan, eta mina handitzen eta handitzen hasi zitzaidan...
‎Eta gerla hartan guztia zen baliozko, baldin heresiaren uxatzeko edo haren aurizkitzeko bazen. Eta hala igorri nion egun batean Maddaleni gutun hura —zeren bainekien ezen osaba Joanikotek irakurtzen irakatsi ziola—, non osaba Joanikoten heriotzarekin mehatxatzen bainuen, baldin honen dorretxetik alde egiten ez bazuen. Eta hura egin nuen eta are gehiago eginen nuen, baldin egoerak hala eskatu izan balit, zeren Jainkoa eta Erroma baitzeuden jokoan, Erroma eta Jainkoa, eta Jainkoaren borondatea baitzen Ha ren ohorearen izenean nork bere ohorea ere galtzea, baita hartarakotz betiko laguna salatu behar bazen ere, heresea zelako —eta, isilune baten ondotik hats hartzen zuela, erran zuen—:
‎Lana akabatu baino bizpahiru egun lehenagokoa izan zen ustekabekoa! Izan ere, jauregiko oineko harlanduak kentzen ari zirela, larruki honekin etorri zitzaidan egun batean trabailarietarik bat. Aditua nuen nik noizbait ezen jauregiko paretek gutunen bat gordetzen zutela, etxegoiendarren leinuko arbasoetarik batek skribatua, baina nehoiz ere ez nion inportantziarik eman, zeren gure egunorozko bizitza ipuinez eta asmakizunez betea baitzegoen bertzenaz ere, eta hura bat gehiago izan zitekeen.
‎Eta, ohartu zenean ezen ene gogoak baretzerat egin zuela eta nigar purpuilak guztiz agortu zitzaizkidala, don Venanciok kontatu zidan ezen Nenbori pena ezin penagarriago hura sartu zitzaiola bihotzean eta ezin izan zuela pena hura bere baitarik erauz, ni preso eraman nindutenetik... eta gaixoa apetitua galtzen hasi zela eta egun osoak kantuan emaiten zituela, nitaz oroiturik, halako suertez, non egun batean buru buruan sartu baitzitzaion ezen presondegiaren inguruneraino joan behar zuela, nik kantatzen entzun niezaion... eta hartarakotz lagundu ziola bere neba Gunbek... eta biak joan zirela behin, bi aldiz eta hiru aldiz... baina handik gutira eritu eta azkenean hil zela, orduan ere kantari.
‎—Hi ere eroriko haiz egunen batean... eta nork daki ez ote den Jainkoa nitaz baliatuko, hi ere fedegabetasunaren zalditik egozteko, nola egotzi baitzuen zorioneko egun batean Saulo, apostoluen apostolua...
‎Eta, nola mehatxu haien itzala baikenuen dantzan geure buruen gainean eta hargatik bizi ginen iratzarririk eta axolduriturik, segurantzarik gabe, iduriturik ezen jende haiek noiznahi den oldartuko zitzaizkigula, hala, bertze egun batean erran zidan gipuzkoarrak:
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
egun 2.642 (17,39)
Lehen forma
egun 2.642 (17,39)
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
egun bat beste 184 (1,21)
egun bat bera 26 (0,17)
egun bat gehiago 25 (0,16)
egun bat bai 24 (0,16)
egun bat aita 22 (0,14)
egun bat egin 20 (0,13)
egun bat ni 19 (0,13)
egun bat erran 17 (0,11)
egun bat esan 16 (0,11)
egun bat ez 16 (0,11)
egun bat utzi 16 (0,11)
egun bat ama 14 (0,09)
egun bat baino 12 (0,08)
egun bat bertze 12 (0,08)
egun bat joan 12 (0,08)
egun bat lehenago 12 (0,08)
egun bat amets 10 (0,07)
egun bat etxe 10 (0,07)
egun bat ohartu 10 (0,07)
egun bat deitu 9 (0,06)
egun bat Maria 9 (0,06)
egun bat ukan 9 (0,06)
egun bat ere 8 (0,05)
egun bat zu 8 (0,05)
egun bat eman 7 (0,05)
egun bat gutxi 7 (0,05)
egun bat hil 7 (0,05)
egun bat aspertu 6 (0,04)
egun bat etorri 6 (0,04)
egun bat geroago 6 (0,04)
egun bat hartu 6 (0,04)
egun bat igaro 6 (0,04)
egun bat Regina 6 (0,04)
egun bat egon 5 (0,03)
egun bat elkar 5 (0,03)
egun bat gaizki 5 (0,03)
egun bat galdu 5 (0,03)
egun bat gu 5 (0,03)
egun bat hain 5 (0,03)
egun bat halaxe 5 (0,03)
egun bat hasi 5 (0,03)
egun bat herri 5 (0,03)
egun bat hura 5 (0,03)
egun bat ispilu 5 (0,03)
egun bat itzuli 5 (0,03)
egun bat jarri 5 (0,03)
egun bat kontu 5 (0,03)
egun bat ahizpa 4 (0,03)
egun bat aire 4 (0,03)
egun bat atzeratu 4 (0,03)
egun bat besterako 4 (0,03)
egun bat besterik 4 (0,03)
egun bat bizi 4 (0,03)
egun bat eskatu 4 (0,03)
egun bat ezin 4 (0,03)
egun bat gai 4 (0,03)
egun bat gertatu 4 (0,03)
egun bat han 4 (0,03)
egun bat hegan 4 (0,03)
egun bat heldu 4 (0,03)
egun bat heroi 4 (0,03)
egun bat hiri 4 (0,03)
egun bat kontatu 4 (0,03)
egun bat lehenengo 4 (0,03)
egun bat liburu 4 (0,03)
egun bat senar 4 (0,03)
egun bat zigor 4 (0,03)
egun bat agertu 3 (0,02)
egun bat agian 3 (0,02)
egun bat alde 3 (0,02)
egun bat argi 3 (0,02)
egun bat arrazoi 3 (0,02)
egun bat ate 3 (0,02)
egun bat aurreratu 3 (0,02)
egun bat bi 3 (0,02)
egun bat bisita 3 (0,02)
egun bat buru 3 (0,02)
egun bat erori 3 (0,02)
egun bat Erroma 3 (0,02)
egun bat ezagutu 3 (0,02)
egun bat eztulka 3 (0,02)
egun bat frai 3 (0,02)
egun bat gaixo 3 (0,02)
egun bat guraize 3 (0,02)
egun bat haiek 3 (0,02)
egun bat hala 3 (0,02)
egun bat ikusi 3 (0,02)
egun bat iragarri 3 (0,02)
egun bat jaiki 3 (0,02)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia