Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 185

2016
‎Irungo Udalak eta Mugan eta Bidashop merkatarien elkarteek gabonetako merkataritza dinamizatzeko kanpaina aurkeztu dute gaur. Udalak merkatariekin bat egin du, hiri erdiko kaleak animatu eta jendea erakartzeko jarduerak antolatzeko ahalegin handi bat eginez. Miguel Angel Paez, Ekonomi sustapenerako ordezkariak esplikatu duenez, «Irun, inguruko beste hiri batzuekin lehia bizian sartuko da datozen egunetan, lehiakortasun komertzial handia duen korridore batetan aurkitzen delarik.
‎San Juan plazan egongo da abenduaren 16tik aurrera, eta laupabost pertsonentzako gaitasuna duelarik, gora eta behera egingo du, Irungo hiri erdia beste ikuspuntu batetik begiratu ahal izateko. Bestalde, barruan argazkiak egin ahal izateko elur bola erraldoi bat ibiliko da Txanaleta, Pio XII, Almirante Arizmendi, San Juan eta Luis Marianotik, eta urtarrilaren 5ean, 2.000 lagunentzako Errege Opila erraldoi bat banatuko dute Zabaltza Plazan. Tartean, abenduaren 17an Gospel kontzertu bat izango da Zabaltza plazan, Lemon Twist talkdearen eskutik.
‎Bidashop ekoek tren berdea baliatuko dute haur eta gazteentzako paseoak eskaintzeko, eta Mugan elkartearen kanpainan 300 establezimenduk parte hartuko dute. Muganeko arduraduna Tomas de Maeztuk esplikatu duenez," aurtengo kanpaina hobe joango" delakoan daude, 2014 Urtekoa inoiz izandako okerrenaren ondotik, iaz zerbait berreskuratu baitzen, eta kontsumo inkestak batetik, eta Irungo langabeziak behera egin duela bestetik, aurten %5 gehiago saltzea aurreikusten dute. Bestalde, Mugan ek bezeroen fidelizazio kanpaina egingo dute, 3.000 euro erosketa txartel banatuz, eta lur azpiko aparkalekuetarako bono txartelak ere emango dizkiete”.
2017
‎Ostegunarekin Hondarribiako oposizioko udal talde guztiek Arma Plaza fundazioa ongibidean jartzeko gidaritza aldaketa eman arte planto egitea erabaki zuen. Ostiralez, Arma Plaza Fundazioko gainerako patronukideek, denak EAJ PNVko zinegotziak, azken orduan deituriko prentsa agerraldi bat egin dute. Iragarri dutenez, Arma Plazari buruz egin duten hausnarketaren berri emateko.
‎Ostiralez, Arma Plaza Fundazioko gainerako patronukideek, denak EAJ PNVko zinegotziak, azken orduan deituriko prentsa agerraldi bat egin dute. Iragarri dutenez, Arma Plazari buruz egin duten hausnarketaren berri emateko. Txomin Sagarzazuk aipatu du, besteak beste, Hondarribiko Udalaren erreferentea bilakatu dela ondare historiko eta kulturalaren kudeaketan.
‎Ondarea ezagutarazteko eta balioan jartzeko hamaika ekimen burut direla, Ezagutu Zure Hiria bezalako ekimenekin, Hiriko Alde Zaharra, Portua eta Guadalupeko Gotorlekura bisitetan 12.000 bisitari jaso dituztela lauipabost urteotan, eta Arma Plaza eraikinak, 87.000 bisitariekin 2016ean, Euskal Autonomi Erkidegoko hiriburuen ondotik, eraikinik bisitatuena dela. Nabarmendu du ere, ondareari lotutako hainbat argitalpen sustatu dituela fundazioak, eta itsas ondarea berreskuratzeko lana ere egin duela. Dena den, erakunde gaztea izanik, hobetzeko ere badela aitortu du.
‎Hondarribiko oposizioak bere osotasunean Arma Plaza Fundazioko koordinatzailea den Miren Aierbe udal arkeologoaren kargugabetzea eskatu du. Azken urteetan emandako hainbat gertaera direla medio, eta bereziki, Mariñel arrantza ontzian" gertatutako istripuaren kudeaketa ilunagatik" haren lanarekiko konfiantza galdu egin dutela diote.
‎Gogoan hartu behar da, ekainaren 29an Mariñel ontzian izandako istripuan jasandako zaurien eraginez, Enrike Lekuona Sustraiako boluntarioa hil egin zela aste batzuetara.
‎Irungo Udalbatzak berak, aho batez onartu zuen joan den astean, Hondarribiko Udal Gobernuari proiektua geldiaraztea eskatzea. Ez du kasurik egin . Aldiz, EH Bilduko Gipuzkoako Batzar Nagusietako taldeak gaur bertan, proiektu horren kontrako ekimena erregistratu du.
‎Aldiz, EH Bilduko Gipuzkoako Batzar Nagusietako taldeak gaur bertan, proiektu horren kontrako ekimena erregistratu du. Sustapen Ekonomikoa, Landa Gunea eta Lurralde Orekako Batzordeak Denartean Merkatari Txikien Elkartearen iritzia ezagutu dezan nahi dute, eta horretarako agerraldi eskaera egin dute. Diotenez, Outlet Village bat egiteko proiektuak inpaktu oso negatiboa izango du merkatari txikien sektorean.
‎Haur hezkuntzako, lehen eta bigarren hezkuntzetako zentroetan aurrematrikulatzeko epea otsailak 10a arte irekia egongo da. Aitor Errazkin lankideak esplikatzen dizue, zein agiri entregatu behar diren.Irungo Udalak oroitarazi du, ikastetxe bateko 2 urtekoen gelan matrikulatuta dauden umeek, ikastetxean bertan jarraitzen dutenek, bermatuta daukatela beren tokia ikastetxe horretan; beraz, ez dute aurrematrikula egin beharrik. Gainerakoan, oroitarazi beharra dago, ikastetxe guziek instalazioak eta lan metodologia eta funtzionamendua ezagutzeko aukera ematen dutela ate irekien egun batekin.
2018
‎Nolanahi ere, agerian geratu da berriz ere, Hondarribian. Indarkeria sexistaren kontrako gaitzespena berandu iritsi dela, Soroetako eraso sexista gertatu eta bi asteren buruan publiko egin denean baino ez baitira batzuk eta besteak mugitu. Eta kasuak kasu, erantzuna ezberdina izaten dela.
‎Oposiziotik hainbatetan galdegin zaio udal gobernuari hau aktibatzeko. Eta oroitu genuke, joan den abenduaren 1ean, hain justu, kolore politikorik gabeko herritar talde batek Udal Berdintasun teknikari eta protokolo baten aktibatzeko exijitzeko agerraldia egin zuela.
‎Atzo Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Egunean Bidasoaldeko Mugimendu Feministak plataformak deiturik, iragan urtean biolentzia matxistak Espainiako Estatuan erahildako emakumeei omenaldia egin zieten.
‎Irun, Donostia, Zalla, Balmaseda eta Alonsotegiko Gure Esku Dago herri dinamikaren ordezkariek igandeko herri galdeketetan parte hartzeko deia egin du
‎Orain artean 200ndik gora herrietan egin dira herri galdeketak, %23ko. Hala, Irun bezalako hiri handiago batean antolatu ahal izateak suposatzen duenari buruz galdetu diogu, Anjel Oyarbide, Gure Esku Dagoko bozeramale nagusiari.
‎Edozein kasuetan, Irungo herri galdeketa urrats bat gehiago baino ez dela dio Anjel Oyarbidek. Izan ere, bozkaren emaitzatik haratago, irundarrek hau gauzatzeko egin duten bi urteotako ibilbidean ikasi eta eraikitakoa da garrantzitsuena.
‎Aurten ere Bizi Bixi programarekin bat egin du Hondarribiak
‎Ikasturte honetan ere, Bixi Bizi programarekin bat egin du Hondarribiko Udalak. Kirol Departamenduak jarduera fisikorako orientazio zerbitzua abian jarri zuen pasa den maiatzean, pertsona inaktiboei aholkularitza eskaintzeko.
‎Eta azkenean, EAJk eta PSEk elkarrekin eraman zuten testua onartu zuten, bi alderdion botoekin: gehiengo absolutua baitute jeltzaleek, EH Bilduk eta PPk aurka bozkatuta, eta Abotsanitz abstenitu egin zelarik.
‎2009 urtean baino 108 milioi euro gutxiago bideratzen ditu Eusko Jaurlaritzak hezkuntzara gaur egun, eta 27.000 ikasle gehiago daudelarik, irakasle kopuruak ez dira berdin emendatu, eta ikasle ratioak gora eta irakasleen soldatak %30 behera egin dutela salatzen dute.
‎Zentzu honetan, Donostiak eta Irunek bat egin dute Herri Kontsulta azaroaren 18an antolatzeko, Gipuzkoako bi hiri populatuenen arteko sinergiak bilatuz, erabakitzeko eskubidearen aldeko aldarria ozen entzun dadin.
2019
‎Xabier Iridoyk dioenez, Irunen gobernu akordio posible orok, alkatearen jarrera aldaketa bat eskatzen du, eta Santanok adierazitako asmoak «hitzetatik ekintza bilakatu arte » ez ditu sinistuko. Irungo alderdi sozialistak Udal Gobernu berria eratu eta zinegotzi karguen banaketa jakinarazi badu ere, Jose Antonio Santano alkateak agintaldiak aurrera egin ahala gobernuan aldaketak eman daitezkeela aitortu du azken orduetan, gehiago zehaztu gabe. Anartean, atzo EAJ eta PSE alderdien hitzarmenak behartuta, Santano eta Iridoyren arteko lehen bilkura egin zuten. Eta zenbait medioetan bi alderdien arteko gobernu koalizio baten aukera dagoela iragarri badute ere, Xabier Iridoy jeltzaleak argi utzi du gaur Antxeta Irratiko mikrofonoetan, «momentuz oposizioan» daudela, eta Santanok adierazi duen linea gorririk gabe negoziatzeko prestutasunari ez diola sinesgarritasunik ematen.
‎Xabier Iridoyk dioenez, Irunen gobernu akordio posible orok, alkatearen jarrera aldaketa bat eskatzen du, eta Santanok adierazitako asmoak «hitzetatik ekintza bilakatu arte » ez ditu sinistuko. Irungo alderdi sozialistak Udal Gobernu berria eratu eta zinegotzi karguen banaketa jakinarazi badu ere, Jose Antonio Santano alkateak agintaldiak aurrera egin ahala gobernuan aldaketak eman daitezkeela aitortu du azken orduetan, gehiago zehaztu gabe. Anartean, atzo EAJ eta PSE alderdien hitzarmenak behartuta, Santano eta Iridoyren arteko lehen bilkura egin zuten. Eta zenbait medioetan bi alderdien arteko gobernu koalizio baten aukera dagoela iragarri badute ere, Xabier Iridoy jeltzaleak argi utzi du gaur Antxeta Irratiko mikrofonoetan, «momentuz oposizioan» daudela, eta Santanok adierazi duen linea gorririk gabe negoziatzeko prestutasunari ez diola sinesgarritasunik ematen.
‎Atzo eman zen, eta elkarrizketarako prest egotea gauza bat bada ere, elkarrizketari edukia eman behar zaio. Eta atzo proposamenik ez zen mahai gainean jarri ere egin. Xabier Iridoyrekin hitz egin dugu
‎...tan zabaldu zuten Uda Jolas udaleku irekietan izena emateko epea, eta Pazko Asteko apirilaren 23tik 26ra 8 eta 11 urte bitartekoei zuzendutako GAZTE TEK ekintzan ere izena eman daiteke dagoeneko. Udako eskaintzari dagokionez, urtero plaza guztiak agortzen dituzten bi programa nagusiak aurkeztu ditu Gazteria arloko ordezkariak, Maria Serranok. Izena emateko www.hondarribia.eus edo Gazte Zerbitzuan egin daiteke.
‎Hondarribian, Txingudiko Zerbitzuak eta Udalak berak, entzungor egin die azken 20 urteetan Txiplao errekaren arroko bizilagunei. Borja Jauregi alkate zen garaietan hasi ziren bizi duten arazoaz ohartarazten, eta 2017ko azaroan Txomin Sagarzazu alkatea eta Txinzer eko kudeatzaileekin izandako bilkuran, argi utzi zieten, Guadalupe azpiko Postigu nekazal etxetik Txiplao gaineko muinora bitartean bizi diren 125 etxebizitzetatik gora, Jaizkibel akanpaleku eta inguruan diren nekazal etxeetako ur zikinak Txiplaoko errekara isuritzen segitu dutela. Ur zikin hauek, usai txarrak eta arratoiak ekartzen ditu, baina arazo nagusia, Zumardiaren atzekaldetik Molla Ibilbideraino, eta hortik Bidasoa ibaira, kutsadura iturri onartezina dela diote bizilagunek.
‎Bakteria honen presentziak, uretan kakaren presentzia delatatzen duelako. Txingudiko Zerbitzuetatik hasi, eta AZTI erakundetik bukatu, azterketa sakonak egin izan omen dituzte kaka horren iturria zein zen jakiteko. Baina iada bazekiten, eta bistan dena, ez dute lehentasunetan emana, arazoari konponbiderik ematea.
‎Teknologia honen sortzailea, BuntPlanet enpresa da, eta Hondarribian egiten ari dira aurreneko froga. Zubitur taldeko Leirerekin hitz egin dugu
‎Ikastaroetan izena emateko 010 telefonora, zenbakira edota irun.eus Udalaren webgunearen bidez egin daiteke. Printzipioz, Irunen erroldatutako emakumeak onartuko dituzte
‎Luis Mariano abeslariaren eskutik egitea, hori da Irungo Udalak Ikust Alaian egin nahi duen museoaren helburu nagusia. Bertako zein kanpokoei Irun izan zena eta gaur egun arte izan duen garapenaren berri emateko, museo gisa egokitzeko lanak harrapaladan abiatu ditu, aldiz, Udal Goberu sozialistak.
‎Joan den urtean alkateak emandako hitza jan egin baitu. Ikust Alaia udal liburutegia zena behin libratu egin zelarik, Udalbatzan talde politiko guztiekin batera honen erabilerak aztertzeko lantalde bat sortzeko konpromisoa hartu baitzuen.
‎Joan den urtean alkateak emandako hitza jan egin baitu. Ikust Alaia udal liburutegia zena behin libratu egin zelarik, Udalbatzan talde politiko guztiekin batera honen erabilerak aztertzeko lantalde bat sortzeko konpromisoa hartu baitzuen. Eta 2019ko urte hasiera hontan, Kultura Batzordean jakinarazi die gobernuak oposizioko taldeei, proiektu museistiko oso bat zehaztu egin duela.
‎Ikust Alaia udal liburutegia zena behin libratu egin zelarik, Udalbatzan talde politiko guztiekin batera honen erabilerak aztertzeko lantalde bat sortzeko konpromisoa hartu baitzuen. Eta 2019ko urte hasiera hontan, Kultura Batzordean jakinarazi die gobernuak oposizioko taldeei, proiektu museistiko oso bat zehaztu egin duela. Eta ez hori bakarrik, 1891 urtean eraikitako Ikust Alaia bera ere egokitzeko lanak hasi eta barrenetik hustutzeko lanaka abiatu egin dituztela.
‎Eta 2019ko urte hasiera hontan, Kultura Batzordean jakinarazi die gobernuak oposizioko taldeei, proiektu museistiko oso bat zehaztu egin duela. Eta ez hori bakarrik, 1891 urtean eraikitako Ikust Alaia bera ere egokitzeko lanak hasi eta barrenetik hustutzeko lanaka abiatu egin dituztela.
‎Horren adierazle, atzo bertan, Denis Itxaso, Gipuzkoako Foru Aldundik Kultura diputatu sozialistaren bisita Ikust Alaia eraikinera. Jose Antonio Santano alderdikidearekin batera egin zuen abiatu berri dituzten obrei bisita, diputazioak milioi euroko proiektu honen erdia diruzlagunduko duela jakinarazteko.
‎Irungo EAJak 2018ko bilana egin berri du, 2019an Irungo hiriak dituen erronkak baldintzatuko dituelakoan. Udal Gobernu sozialistak bizi duen paralisia nabarmendu dute jeltzaleek, eta joan den urtean Irunen aurrera egin duten proiektuak, beste erakundeen eskutik edota oposizioko udal talde politikoen adostasunetara heltzeko gaitasunari esker lortu ditetorri direla.
‎Irungo EAJak 2018ko bilana egin berri du, 2019an Irungo hiriak dituen erronkak baldintzatuko dituelakoan. Udal Gobernu sozialistak bizi duen paralisia nabarmendu dute jeltzaleek, eta joan den urtean Irunen aurrera egin duten proiektuak, beste erakundeen eskutik edota oposizioko udal talde politikoen adostasunetara heltzeko gaitasunari esker lortu ditetorri direla.
‎Nolanahi ere, jeltzaleek beraz ez dute sozialistek proposatu akordio baztertzaile hori onartuko. Bestalde, jakin izan dugunez, joan den astean Miguel Angel Paez, Udaleko Ogasun ordezkariak, David Soto, SPIko bozeramalearekin izandako bilkuran ere, gobernu sozialistak antzeko akordio bat proposatu egin zion PODEMOS Ahal Duguko ordezkariari. Bien arteko akordio esklusiboa.
2020
‎Astelehen hontan egin dute Irungo 8.000 haur eta gazte inguruk eskola sartzea. Martxoaren 14ean etxera bidali eta eskolak zerratu zituztenetikan, ez dute eskola berriz ere zanpatu.
‎Beren gelakoekin eta ez besterik, eukiko dute harremana, eta maskarila jarrita dute. Zentzu hontan, Irungo Udalak keinu bat egin nahi izan du eskola sartze hontan, maskarilak erosteko zailtasun ekonomikoetan egon daitezkeen familiekin. Eta gainerako guzien osasun segurtasuna bermatzeko ere.
‎Aldiz, kaleko lanak beharrezkoak dira, eta komertzio eta ostalarien idekitzearekin, hauentzako hondakin bilketa zerbitzuak plantan eman dituzte berriz. Eta udaberri oro egin ohi duten bezala, arratoiak akatzeko kanpaina martxan jarri dute aste hontan. Bestalde, normaltasun berriak, ekonomi egoera kaxkarra ekarriko du datozen hilabeteetan milaka enpresa txiki eta ur eta hondakin zerbitzuaren 40.000 familia edo bezeroentzat.
‎Anartean, Hondarribiko hondartza udan ideki ahal izango duten ez dute oraindik erabaki. Atzo bilkura egin zuten Gipuzkoako Foru Aldundiak eta lurraldean hondartza duten zortzi herrietako alkateek, eta udan hondartza usaian bezala erabiltzeko segurtasun distantziak errespetarazteko sistema bat aztertuko dute.
‎Irunen, aldiz, 114 kutsatu dira guztira une hontan, eta guttienez bi hildako. Apirilaren lehena bitartean zenbatutako datuak direlarik.Anartean, Gipuzkoako auzapez guztiek eta Foru Aldundiko agintariek bilkura telematiko bat egin zuten atzo, larrialdi egoeraren azterketa bat egin, eta tokiko administrazioetatik hartutako neurrien bilana egiteko. Bertan ere, krisi sanitarioak erakunde publikoetan eragindako kalte ekonomikoak aztertu dituzte.
‎Irunen, aldiz, 114 kutsatu dira guztira une hontan, eta guttienez bi hildako. Apirilaren lehena bitartean zenbatutako datuak direlarik.Anartean, Gipuzkoako auzapez guztiek eta Foru Aldundiko agintariek bilkura telematiko bat egin zuten atzo, larrialdi egoeraren azterketa bat egin , eta tokiko administrazioetatik hartutako neurrien bilana egiteko. Bertan ere, krisi sanitarioak erakunde publikoetan eragindako kalte ekonomikoak aztertu dituzte.
‎Martxoaren 11n erreferendumaren aldeko sinadura bilketa masiboa abiatu zuten. Eta hortik egun gutxira osqsun krisiak behartu egin die planak aldatzera. Gure Esku Dago ren ustetanm krisi honi elkarrekinm eta komunitate bezala, herri bezala indartuak aterako gara.
‎Gure Esku Dago ren ustetanm krisi honi elkarrekinm eta komunitate bezala, herri bezala indartuak aterako gara. Baina bitartean, arduratsuak izanik, ekitaldiak udazkenera atzeratu egin dituzte beraz. Halere, kanpaina digital bat abian jarri dute hamaikagara.eus atarian, sinatzeko aukerak zabalik mantentzeko.Hondarribian, aldiz, joan den astean herriko etxeak tokiko baserritarrei euren produktuak merkaturatzeko azoka Jostaldi pilotaleku itxian antolatzeko alternatiba atzera bota ondotik, nekazaritza produktuak biltzeko eta merkaturatzeko Eusko Jaurlaritzak abian jarritako zerbitzuarekin bitartekaritza lanak burutzen hasi da.
‎Joan den abenduko haizeteen ondorioz, Irungo Behobia auzora doan errepide nagusiaren bide bazterrean diren 15 metroko zuhaitza ilara luzeko hiru arbola erori egin ziren bidera, eta auto baten gainera erori zelarik, kalte materialak baino ez ziren eman. Baina 50 bat zuhaitz badira hor, eta Herriko Etxeak segurtasun arrazoiak emanez, denak errotik kentzeko emana zuen agindua, gibelatzea lortu dute bizilagunek
‎Artiako Lagunak taldea sortu zuten auzokideek otsailan Herriko Etxearen asmoak jakin bezain pronto. Irungo auzapezak erran zuen, lorazainek egin azterketen arabera, haize bolada indartsuetan gainontzeko zuhaitzak erortzeko lanjera bazela, eta zuhaitzak osasuntsu izan arren, denak errotik kendu eta beste zuhaitz mota ttipiagoengatik ordezkatzea deliberatua zuten. Bizilagunek, aldiz, porlanezko auzo horretan duten berdegune eskaxia aintzat hartuta, zuhaitzak salbatzea ezinbestekotzat jo zuten.
‎Bizilagunek, aldiz, porlanezko auzo horretan duten berdegune eskaxia aintzat hartuta, zuhaitzak salbatzea ezinbestekotzat jo zuten. Eta zuhaitz lerroa osoaren azterketa orokor bat egin beharreanm, zuhaitz bakotsaren analisia egitea galdegina zuen. Herriko Etxeko ordezkariekin bilkura baten egiteko zirela harrapatu die koronabirusaren itxialdia, eta joan den astelehenean hasi beharra zuen Herriko Etxeak zuhaitzak kentzen.
‎Aranzadi Zientzi Elkarteak hasi ditu hondeamakinekin lanean, zenbait astez geo erradar batekin lurrak aztertu ondotik. Abotsanitz udal taldeak salatu du, Txomin Sagarzazu alkateak zinegotziei indusketa lanak bertatik bertara jarraitzea debekatu egin diela. Indusketa horien emaitzen esperoan, aldiz, Irunen, gerla garaiko fusilatuen hilobien inguruan gogoetatu, eta ondoko frnakismoaren errepresioaren ondorioetaz hausnartzeko erakusketa bat antolatu du Gure Morada elkarte sozio-kulturalak.
‎Aurrenekoa estreineko egunean, Paco Etxeberria antropologo forensearekin. Gerla garaiko hainbat hilobiren indusketetan lan egin izan duena. Eukene Lopez, erakusketaren antolatzaileetako bat da.
‎Eukene Lopez antolatzaileetariko batekin hitz egin dugu
‎Bertha Gaztelumendirekin hitz egin dugu
‎Baina ostegunaz geroztik ikusgai izango da erakusketa Palmera Montero gunean. 8 emakume irundarren istorioen erretratua egin dute, haiek elkarrizketatuz, eta Bostok eko Gari Garaialderen argazkien eta Irunabar bertsoaren bilguneko kideen bertsoekin jantzi dituzte migrazio istorio horiek.
‎Miren Lanz Solbes bertako kidearekin hitz egin dugu
‎Oposizioko GOAZEN AITZINA taldeak, aldiz, Hendaiarentzat proiektu dinamiko bat aurkeztu du. Pascal Destruhaut da hautagi berria eta harekin hitz egin dugu.
2021
‎Antxeta Irratian, ospitalean traumatologo eta zirujanoa den Aritz Lizundia doktorearekin hitzegin dugu.Gardentasun falta leporatzen diete agintariei, eta Bloke Kirurgikoko langileek proposatutako alternatibak aztertzeko mahai bat eratzeko aski arrazoi dagoela aldarrikatzen dute. Aldiz, Osasun Bidasoa Plataformak ospitaleko gerentziari egindako bilera eskaerari uko egin dio honek, eta horregatik «S.O.S Kirofanoak, Berritu, Handitu, Hobetu’ lemapean manifestaldia deitu dute abenduak 11 (larunbatean) Irungo San Juan plazatik 18:00etan abiatuta.Bidasoa Ospitalea eskax, Onkologikoa soberan ere ez«Alternatibak aztertu eta alde onak eta txarrak argituta, medikuentzako eta pazienteentzako hoberena erabakitzea», ez dute besterik eskatzen Lizundiak dioenez. Eguneroko lanean, obrak dirauten bitartean 4 kirofanoak atxikitzeko eraikin anexo bat eskatu dute osasun langileek.
‎«Onkologikoan 10 ohe izango dira guztira, eta operazioak jasotzeko ez da nahikoa izango», argitzen du Lizundia doktoreak, «traumatologoa naiz, eta Onkologikoa ez dago prest gure patologiak jasotzeko. Galdera da zer gauza egin diren Bidasoko ospitalean, eta zer Onkologikoan. Ez dira bakarrik kirofanoak», izan ere kirofano eta aipatutako zerbitzu horiek gabe, eta larrialdiak jasotzeko gaitasunik gabe, «ospitalea anbulategi handi baten tankerako zentroa bilaka daiteke» obrak dirauten bitartean.Hitzaldiak jendea informatzekoManifestaldiarekin bat egiteko deia luzatu dute medikuek, «datozen urteetan izango dugun osasun publikoa orain dago jokoan eta mobilizatu beharra dago».
‎2003 urtean Irun Iruten zenekoak Kalean Bai programa Irunen abian jarri zuenetik euskararen egoera ez ezik, Irungo elkarteak ere aldatu egin dira. Hala 18 urtetan eguneratu gabe egon ondoan, Euskara arloak elkarteek euskararekiko duten konpromisoa berritzeko prozesua abiatu du aurten.
‎Hala 18 urtetan eguneratu gabe egon ondoan, Euskara arloak elkarteek euskararekiko duten konpromisoa berritzeko prozesua abiatu du aurten. Miren Etxebestek, Udaleko Euskara ordezkariak argitu duenez, «zenbait elkarteen egoera asko aldatu egin da harrezkero, eta elkarte batzuk desagertu edo berriak sortu egin dira ere». Gainera euskararen egoera hirian aldatu den heinean, erabilera bultzatzeko estrategia berrietara egokitu beharra zegoela aitortu du.
‎Hala 18 urtetan eguneratu gabe egon ondoan, Euskara arloak elkarteek euskararekiko duten konpromisoa berritzeko prozesua abiatu du aurten. Miren Etxebestek, Udaleko Euskara ordezkariak argitu duenez, «zenbait elkarteen egoera asko aldatu egin da harrezkero, eta elkarte batzuk desagertu edo berriak sortu egin dira ere». Gainera euskararen egoera hirian aldatu den heinean, erabilera bultzatzeko estrategia berrietara egokitu beharra zegoela aitortu du.
‎Gainera euskararen egoera hirian aldatu den heinean, erabilera bultzatzeko estrategia berrietara egokitu beharra zegoela aitortu du. Abenduaren 1ean, Euskararen Eguneko «Ez Geratu Begira» egitarauaren estreinatzeko, momentuz Kalean Bai ekimenarekin bat egin duten 21 elkartek hitzarmen izenpeduran parte hartu dute, udal areto nagusian egindako ekitaldian.Orain artean 64 elkartek zuten hitzarmena izenpetua. Baina eguneratze horretan, orain abiapuntu gisa, 25 urte arteko haur eta gazteei eskolaz kanpoko jarduerak eskaintzen dizkieten eragileekin jarri dira harremanetan.
‎«Baina izenpetuta ere, ez da inposatu daitekeen kontratu bat» adierazi du Miren Etxebestek. Euskara bultzatzen jarraitzeko konpromisoa berresteko gonbita egin zaie, eta haien borondatea eskertzekoa da euskara ordezkariaren arabera. «Eta bide horretan Udala bidelagun izango dute, elkarte bakoitzaren beharrei egokitutako laguntza eskainiz», argitu du.Izan ere, elkarte bakoitzak dituen errealitate eta beharren arabera, norberari egokitutako abiaduran hartuko dute konpromiso hori.
‎kasu irekia’ liburua hizpide. Egileak era bateko eta besteko iturrietara joz, ikerketa zabal eta sakon bat egin du. Eta 2016ko Tene Mujika beka irabazi zuen proiektu honekin.Jose Miguel Etxeberria Alvarez ‘Naparra’, Komando Autonomo Antikapitalistetako militantea eta Iparraldean errefuxiatua, 1980ko ekainaren 11n desagertu zen, norbaitek bahitua.
‎Ordutik ez da haren gorpurik agertu, ez desagerketaren egile edo xehetasunen berri zehatzik jakin ere. Zentzu honetan, “gerta izan zenari buruz norberak bere hipotesiak egin ditzake”, dio Alonsok. Baina kasu horren inguruan informazio guztia biltzen aritu da, baita elkarrizketa anitz egin ere, ilunpean dagoena argitara ekartzeko.
‎Zentzu honetan, “gerta izan zenari buruz norberak bere hipotesiak egin ditzake”, dio Alonsok. Baina kasu horren inguruan informazio guztia biltzen aritu da, baita elkarrizketa anitz egin ere, ilunpean dagoena argitara ekartzeko. Izan ere, Naparra kasuaz hitz egitean, gutxienez bi kasu hartu behar ditugu aintzat bere ustetan:
‎Joan den urriaren 8an Euskal Herrian, Herri Katalanetan eta Galizan egindako argien itzalaldiaren protestarekin bat egin ondoan, Irungo EH Bilduk hitzetatik ekintzetara pasatzeko garaia dela aldarrikatu du. Udalari energia burujabetzaren alde lidergotza sendoagoa erakusteko eskatu dio.
‎Mugikortasuna izango dute hizpide, etorkizuneko hiri ereduaren diseinuan.Portua proiektuak ekarri duen eztabaida sutsuaren ondotik dator hau. Baita Udalak atzera egin eta neurriak arindu ondotik, astebeteko epean Mugikortasun Mahaian proiektua argitu bitartean ireki duen" parentesia" eta gero. Udalak iragarri du Portua auzokoari buruzko monografikoa izango dela azaroaren 3an deitu duten Mugikortasun Mahaia eragileekin.Partehartzea giltzarri Partaide aktiboa da Balazta bizikletaren aldeko elkartea.
‎Butroi pasealekuan txirrindak debekatzea" astakeria" dela deritzo, eta segurtasuna bermatzeko, Mendelun bezala, bide nagusietan aparteko bidegorria ezinbestekotzat jotzen badute ere, oinezko eta txirrindaren arteko bizikidetza bilatu behar dela aitortzen du Balaztak herriko gainerako lekuetan. Baina horretarako" pedagogia eta formakuntza ikastaroak" egin lituzke Udalak. Era berean," atzerapen handiarekin doan" herri busaren proiektua murrizketak ezarri aurretik eskaini beharreko alternatiba dela ulertzen dute.
‎Agintariek ez dute probestu, baina oraindik ere tenorez dabiltzala argitu du Jaizkibel konpainiak. Hondarribiko udal talde politikoen artean, aldiz, Abotsanitz eta EH Bilduk baizik ez dute adierazpen publikorik egin aurten.Abotsanitzek" isiltasunak mina elikatzen duela" nabarmendu du. Eta herritar guztienak diren ospakizunak “elitearen posizioa berresteko” erabili nahi badira, Abotsanitzek “alarde publikoa” defendatzen jarraituko duela argitu du.
‎Kemen dantza taldeko Adaxka hastera doa berriz. 2020ko martxoan euskal dantza ikastaroak pandemiarekin batera eten egin behar izan zituztenetik, Irun Hondarribiko haurrek eta gazteek urte eta erdiko geldialdia pairatu behar izan dute euskal dantza ikastaroetan. Aurten, aldiz, 6 urtetik gorako haurrentzako ohiko ikastaroak antolatzeko baimena dute, pandemiari egokituak badira ere.
‎Hondarribiko zein Irungo Txingudi ikastoletan eskainiko dituzte 6 urte bitartekoentzat. Eta Kemen dantza taldeak Urantzu frontoian duen egoitza berrian egingo dituzte handiagoentzat ikastaroak.Mikel Heguy, Kemen taldeko kideak aitortu digunez, helduekin ez bezala, haurrekin pedagogia handia egin dute. Urte eta erdiko hutsune baten ondotik, euskal dantzan hastapenak eginak zituztenek ere nekez lotu baitira berriz ohiko jardunera.
‎Abenduan udal gobernu koalizioaren akordioa izenpetu zutenean, PSE, Elgarrekin Podemos eta Ezker Anitza gobernukideek argi utzi zuten akordioaren bizkarrezurra etxebizitza eskubidea izango zutela. Eta Miguel Angel Paez sozialistak gaur nabarmendu duenez," sei hilabeteotan udal gobernuak ahaleginak bikoiztu egin ditu hirigintza proiektuen prozesuak azkartzeko". Horri esker, Irunvi sozietateak duen bizitoki publikoen 2.900 eskatzaileen (1.900 alokairu sozialekoak) zerrenda arindu nahi dute lehenbailehen.Gobernuak aditzera eman duenez, 1.080 etxebizitza publiko 2023rako entregatu edota eraikitzeko bidean izango ditu hiriak.
‎Beraz, hauen presentzia baieztatuz gero, zenbakira deitzeko eskatu du Udalak. Bereziki zuhaitzetan egin ohi dituzten kabiak garai hauetan" tenis pilota" baten tamainakoak dira, eta udazkena bitartean handitzen doaz.
‎Eta 45 urte baino gehiagoren ondotik, saharaui herriak bizi duen erbestealdia, errepresioa eta okupazioa gaitzesteko' Saharar Herriaren Askatasunaren Aldeko MARTXA' ri ekin diote Irundik. Gasteizen bururatuko da ekainaren 6an, eta bidean, kaleko ekimen bat aurreikusten dute maiatzaren 30ean Donostian.Irungo ekitaldian Tadamuneko kideekin ez ezik, saharar herria sustengatzera hurbildu diren EH Bildu eta Elgarrekin Podemos eko ordezkariekin hitz egin dugu. Eta behin ekitaldia bukatutakoan, eta manifestua irakurri ondotik, espainiar Estatu mailan Marokoren interesak babesten dituen PSOEko kidea bada ere, Jose Antonio Santano Irungo alkate sozialista bertara hurbildu da ere, Irungo 15 bat familia saharauiak eta haien aldeko kolektiboak babesteko.
2022
‎Eta helburu horrekin Udalak" bi parteei" presio eman diezaien bultzatzeko alkateari azken bilera eskatu diote. Anartean, Talaiako 1.000 ikasleek eskutitz bana idatziko dute udaletxera bidaltzeko, gatazkaren amaiera eskatuz, eta herri osoa paskinez beteko dute.Haurrak eskolara joatera behartuakIzan ere, urria bukaeran Eusko Jaurlaritzak agindutako desinfekzio orokorra egin zenetik hilabete eta erdi iragan da, eta zikinkeriak pilatzen jarraitu duenez" egoera lehen baino okerragoa" dela nabarmendu dute. Zentzu honetan, gurasoek oroitarazi dute LHko ikasleentzat eskolara joatea derrigorrezkoa dela.
‎Eta 85 urtez bere horretan mantendu den eraikina berritu dezatela. Jokin Melida, EH Bilduko Irungo hautetsiak azaldu duenez," bereziki azken 20 urteetan egin du okerrera eraikinak, eta egitura ukitua badago ere, erori baino lehen duen balio historikoa gorde egin behar da". Izan ere, urtealdian Irunen izandako bost kontzentrazio esparruetatik zutik iraun duen bakarra eraistea aurreikusten du Via Irun proiektuak.
‎Eta 85 urtez bere horretan mantendu den eraikina berritu dezatela. Jokin Melida, EH Bilduko Irungo hautetsiak azaldu duenez," bereziki azken 20 urteetan egin du okerrera eraikinak, eta egitura ukitua badago ere, erori baino lehen duen balio historikoa gorde egin behar da". Izan ere, urtealdian Irunen izandako bost kontzentrazio esparruetatik zutik iraun duen bakarra eraistea aurreikusten du Via Irun proiektuak.
‎Eskola Aktiboak dituen ama eskola eta lehen mailako 23 haurrendako egoitza berria bilatu behar izan dute aurten gastuak apaltzeko, eta frantses estatuak kontratu lagunduak murriztearekin batera, haien beharrak emendatu dira. Erlaitza Eskola Aktiboak ikasturtea egoitza berrian abiatu du aurten. Azken bi urteotako egoitzaren alokairuaren kariotzeari aurre egin ezinik, aldiz, Urruñako Beltzenian (L' Eclerc gibelean) topatu dute 23 haurrentzako" leku polita eta proiektua garatzeko egokia". Hiru bidelagun (irakasle) dira lanean bertan, eta Adelaide Darraspek, elkarteko presidentak aitortu digunez," erronka potoloa da urtero egoitza segurtatzea".
‎Eta aitortu duenez, behar duten dirua lortzen ez badute, proiektu osoa kolokan egon liteke. Aurten gainera, beste elkarte askok bezala, kontratu lagunduak murriztu dituzte frantses estatuan, eta euren diru beharra sakondu egin da.2018ko abenduan ateak ireki zituen eskolak, 3 urte bitarteko haurrak pedagogia eraldatze prozesuaren erdigunean kokatuz, eta emozioen harrera, komunikazio ez bortitza erabiliz.Proiektua sustengatzeko gaualdiaHala, helburuetara heltzeko hainbat ekintza antolatu dituzte azken hilabeteotan, eta ikasturte honetan ere eutsiko diote. Azaroaren 25ean Andoni Oilokiegi, Alex Paquette (musikari Quebekarra) eta Kaxkatu taldeekin gaualdia antolatu dute Hendaiako Gaztelu aretoan, 21.00etatik aurrera.
‎Baina auzapezak hainbat sarbideri alternatibak eskatzen ditu. 2020ko urriaren 29an Hendaia eta Ziburu arteko Erlaitzako itsas bazterrean emandako ondorioz, oinezko bidea itxi behar izan zuten segurtasun arrazoiak zirela eta. Prefetaren aginduz itxi egin zen. Baina horrek eztabaida piztu zuen ere, natur eremu hura zeharkatzen duen D912 errepidearen gainean ere.
‎Nolanahi ere, Itziar Ituño epaimahaiburu, arkeologoen hitzaldiek, hezkuntza sailaren dibulgazio eta pedagogia lana, eta Bizinema elkarteak prestatu duen Amaia Kultur Zentroko itxiera saio bereziak borobilduko dute festibala.www.ficab.org atarian, online ikusi ahal izango dira ere lan guztiak zinemaldiaren denboran. Baina Aizpea Goenaga zuzendariak Amaia Kultur Zentroa betetzeko deia egin du. " Pandemia atzean utzita, aretoak bete eta goi mailako zinemaz gozatzeko garaia da", aldarrikatu du.
‎Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak azaroaren 19an Hego Euskal Herriko hiriburuetan" pobretze eta bizitzaren garestitze prozesu etengabearen aurka" manifestatzeko deia egin du. Besteak beste," 1.400 euroko gutxieneko soldata eta 1.260 euroko gutxieneko pentsioa" eskatzen dute," langileen lana duintzeko eta langile klasearen pobretze prozesua moteltzeko". Eusko Jaurlaritzaren Pobreziaren eta Gizarte Ezberdintasun Inkestaren datuak baliatzen dituzte errealitate gordina deskribatzeko.
‎Etxebizitza eskubide subjektibo erreala.• Elikadura osasuntsua eta bertakoa sustatu. Oinarrizko elikagaien eskuragarritasuna arautu.• Garraio publiko azpiegitura hobetu, prezioen jaitsiera iraunkorki eta sakondu.• Bermatutako oinarrizko errentan Kartatik egindako Herri Ekimen Legegilea kontuan hartu.• Pertsona guztien egoera erregularizatu.5 Aberastasunaren bidezko banaketa• Zerga erreforma egin . Enpresen mozkinengatik, aberastasunarengatik eta errenta altuengatik ordaindu beharreko zergak nabarmen handitu.• Zorrari dagokionez, herritarren zorraren auditoria.6 Bakea eta Burujabetza• Gerrari ez, irtenbide baketsuaren aldeko elkarrizketa bidea sustatu.• Demokrazia eta erabakitzeko eskubidean aurrera egin:
‎Oinarrizko elikagaien eskuragarritasuna arautu.• Garraio publiko azpiegitura hobetu, prezioen jaitsiera iraunkorki eta sakondu.• Bermatutako oinarrizko errentan Kartatik egindako Herri Ekimen Legegilea kontuan hartu.• Pertsona guztien egoera erregularizatu.5 Aberastasunaren bidezko banaketa• Zerga erreforma egin. Enpresen mozkinengatik, aberastasunarengatik eta errenta altuengatik ordaindu beharreko zergak nabarmen handitu.• Zorrari dagokionez, herritarren zorraren auditoria.6 Bakea eta Burujabetza• Gerrari ez, irtenbide baketsuaren aldeko elkarrizketa bidea sustatu.• Demokrazia eta erabakitzeko eskubidean aurrera egin : Lan Harremanetarako eta Babes Sozialerako Euskal Esparruaren aldeko urratsak eman.
‎Aurreko egunetik telefonoz abisatuta, nekazal auzoetako zein hirigunea urrun duten 65 urtez gorako herritarrak dohainik eramango dituzte etxetik hirigunera, mandatuak egin edota udal zein osasun zerbitzutara. Hondarribiko Udalak eta Behemendi landa garapenerako elkarteak lankidetzan, nekazal auzoetako etxaldeetako zein hirigunetik urrun bizi diren 65 urtez goitiko herritarren zerbitzura dago. Erabiltzaileek aski dute 24 ordu lehenagotik telefonoz() deituBidez Bide ekainean jarri zuten martxan, baina udan oporrak hartu eta gero, urriko lehen aste honetatik bertatik aurrera martxan da berriz ere.
‎Astelehenetik ostiralera 8:00etatik 13: 00etara.Gotzone Larrarte zinegotziak azaldu duenez, herriko zerbitzuetara hurbiltzeko zailtasunak dituzten pertsonak daudela identifikatua zuen udalak. Eta duela 10 bat urte baserrietan bakarrik bizi ziren adineko pertsonentzako proba bat egin eta gero, oraingoan zerbitzua orokortu egin nahi izan dute.Behemendi elkartearentzat ez da zerbait berria. Dagoeneko Usurbil, Pasaia, Lezo eta Oiartzunen antzeko zerbitzua eskaintzen baitute.
‎Astelehenetik ostiralera 8:00etatik 13: 00etara.Gotzone Larrarte zinegotziak azaldu duenez, herriko zerbitzuetara hurbiltzeko zailtasunak dituzten pertsonak daudela identifikatua zuen udalak. Eta duela 10 bat urte baserrietan bakarrik bizi ziren adineko pertsonentzako proba bat egin eta gero, oraingoan zerbitzua orokortu egin nahi izan dute.Behemendi elkartearentzat ez da zerbait berria. Dagoeneko Usurbil, Pasaia, Lezo eta Oiartzunen antzeko zerbitzua eskaintzen baitute.
‎Aita diren guraso horiei deialdi berezia egin diete Irunen, Gurasoekin programan inplika daitezen
‎Aldiz, programaren eramaileek gizonezkoei deia luzatu diete aurten. " duten 10etik 9 amak dira, beraz, gurasotasuna bizi eta seme alaben heziketan eta garapenean inplikatzera animatzen ditugu", dei egin du programaren eramaileak. Izan ere, gurasotasun positiborako prestakuntza eta orientazioa lantzen da," heziketa eta famili harreman osasuntsuak lortzeko". Gazteen bizitzarako trebetasunakGurasoek beren kabuz joan ohi diren bitartean, talde dinamika hauetan nerabeak" behartuta" joan ohi dira lehen saiora.
‎Eta behar hori mugazgaindiko langileekin asetu zitekeen arren, hegoaldeko titulazio profesionalek ez dute Iparraldean lan egiteko. Horregatik, gazteei ez ezik, dagoeneko erizaintzan zein haur, enbalditu edo adinekoen zaintza lanetan eskarmentua duen heldu orori deialdia luzatu du Aizpurdi lizeo profesionalak, birziklatze profesionala egin dezaten.
‎Nolanahi ere, geroz eta laguntza behar duten 75 urtetik gorako pertsona gehiago dago etxean jarraitu nahi duena. Hendaiako CCAS en (Gizarte Ekintzarako Herriko Zentroa) arabera, %40 egin du gora etxez etxeko zaintza zerbitzuek. Txomin Elizondo, CCASeko zuzendariak azaldu digunez," gaur egun Hendaian, 300 bat pertsona dira laguntza jasotzen dutenak, baina etengabe emendatzen doa beharra eta ez dago formakuntza egokia duen aski zaintzaile horri buru egiteko". Urteek aitzina egin ahala, zaindarien beharra emendatzen joango dela aurreikusita, Hendaiako Aizpurdi Lizeo profesionalak bi titulu profesional eskaintzen ditu bere formakuntza eskaintzan.
‎Hendaiako CCAS en (Gizarte Ekintzarako Herriko Zentroa) arabera, %40 egin du gora etxez etxeko zaintza zerbitzuek. Txomin Elizondo, CCASeko zuzendariak azaldu digunez," gaur egun Hendaian, 300 bat pertsona dira laguntza jasotzen dutenak, baina etengabe emendatzen doa beharra eta ez dago formakuntza egokia duen aski zaintzaile horri buru egiteko". Urteek aitzina egin ahala, zaindarien beharra emendatzen joango dela aurreikusita, Hendaiako Aizpurdi Lizeo profesionalak bi titulu profesional eskaintzen ditu bere formakuntza eskaintzan. Akitaniako eskualdeak diruz lagundutako DEAES diploma eskuratzeko sei hilabeteko formakuntza izan, ala estatuko ADVF titulu profesionala izan, (bi urteko ikasketak eskatzen dituena), Aizpurdi lizeoak lan aterabide handia du sozial arloko formakuntzaren bidetik.
‎Jaialdi honekin, uztailean Euskadiko jazzaldien zirkuitora batu da Hondarribia. Horrela, Getxo, Gasteiz eta Donostiako jazzaldiekin batera, Hondarribiak bere lekua bilatuko du ere.Txomin Sagarzazu alkateak argi utzi du, hastapena besterik ez dela, baina irauteko apostua egin dutela. Izan ere, Blues Festibalaren garai oparoak ate atzean geratu diren heinean, kalitatezko formatu txikiagoko musika jaialdiak errotu nahi izan ditu azken aldi honetan Hondarribiak.
‎Fenomena, Amua festibala, musika laburmetraien Amua Inedit bezalakoak. Aurtengo nobedadea, aldiz, 2019an Turismo Plan Estrategiko berriaren helburuetaran markatua zuten jomugetako bat, jazz musika, herriko kaleetara eta bereziki Alde Zaharrera eramatea izango dute erronka.2023ko ediziorako dagoeneko,' Womens in Jazz' atala gehituko diote, Europa mailan dauden emakume jazzlarien maila handiari jusitzia egin , eta Hondarribiko jazzaldia emakume jazzlarien erreferente bilakatzeko helburuarekin.Momentuz, lehendabiziko edizio honetarako James Francis (jazz abangoardiako modako gaztea), Victorija Pilatovic (Europako jazz ahotsik entzutetsuenetakoa) eta pianu jole flamenkorik onena den Diego Amador dira kartelburu. Baina Euskal Herriko zein espainiar estatuko beste 16 musikarik eta bandak joko dute Hondarribian JAZZ festibalean.
‎Hondarribiko udal bulego eta ikastetxeetako garbitzaileek hilabetea beteko dute greban aste honetan. Maiatzaren 18az geroztik ez dute ez udalarekin, ezta ISS azpikontrata enpresarekin negoziaketarik egin ahal izan. Eta ELA sindikatuak argi du prozesu luze baten estrategian murgilduak daudela halabeharrez.
‎Eta alkatearekin bilera aurretik ere, 17:00etan elgarretaratzea deitu dute udaletxe aurrean. Greba eskubideak zanpatzeagatik salaketaBestalde, Eusko Jaurlaritzak inspekzio bat egin zuen joan den ostiralean Satarka, Biteri eta Bordarin egoera zein zen ikusteko. Txosten horren esperoan dira salaketa aurkezteko.
‎Txosten horren esperoan dira salaketa aurkezteko. Izan ere, ikastetxeetan garbitzaile grebalarien lana ordezkatu egin delakoan dira. Zenbait ikasgela eta pasiloetako garbiketa maila ez delako lau asteko greba baten ondorioz lukeena.
‎Dena dela, ikastetxeetatik haratago doa grebaren eragina. Gogoan hartu behar baita, Kasino Zaharra, udal liburutegia eta beste hainbat udal bulegoetako garbiketa egin ohi dutela langile hauek.Herritarren sustengua dutela azpimarratu dute. Orain arte 900 sinadura bildu baitituzte herrian.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia