Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 308

2000
‎. Ekoizle bati erdimetraia gustatu eta telebistarako hiru atal eta drama bat egin zitzan eskatu zion.
‎Hizkuntza plangintza eskatzeko deiadar kanpaina abiatu du Euskal Konfederazioak. Ipar Euskal Herriko hautetsiekin bilduko da bakoitzak bere egituran euskararen alde har dezakeen konpromisoa bere egin dezan eskatuz," Estatutik etorri behar duenaren beha egon gabe". Kanpaina ekainaren 10ean amaituko da Baionan egingo den manifestazioarekin.
‎Adibidez: . ABE delakoak, Afrikar Batasunaren Erakundeak alegia, bakea lortzeko negoziazioa egin dezaten eskatu die??.
‎BERTZE egun batean, finean, Mathalasez hitz egin zeniezadan eskatu nizun, zeren behin baino gehiagotan aditu izan bainuen haren izena zure mihitik, eta zeren artean ez baitzintzaizkidan haren bizitzaz mintzatu, nahiz eta zuk promes egin zenidan luze eta zabal mintzatuko zintzaizkidala zeure lehengusu hartaz, zeure etxerat eraman ninduzun lehen egunean berean.
2001
‎Bide horren aztarnaren batzuk ageri dira apurka: esate batera, PSE EE autonomia historikoek Europan ordezkaritza zuzena izan dezatenalde agertu da, federalismoaren ereduaren aldeko ahotsak biderkatzen ari dira eta autodeterminazio eskubideaz eztabaidatzeko prestutasuna agertu du Gemma Zabaletaren bidez. Estatutua guztiz garatzeko batzorde berezia eratzearen alde agertu da, baina horretarako jeltzaleei independentziari uko egin diezaioten eskatu die.
‎Puntu honetara iritsirik, etxetik kanporatzeko demanda bat aurkeztuko dugu etxebizitza hori berreskuratzeko eta maizterrak alde egin dezala eskatzeko.
‎Milne Edwar zoologoak 1861ean Lazarotarrek zientziaren alde lan egin zezaten eskatu zien. Eskaintza horren haritik, Aita David Txinara abiatuko da.
‎– Batetik, ingurune honetan erabakiak bere kasa hartzera animatuko dugu ikaslea, eta, halaber, hartutako erabakien ardura bere egin dezan eskatuko diogu, horrekikas prozesuan duen balioaz ohartaraziz. Hots, modu autonomoan jardutekoborondatea piztuko dugu beregan.
2002
‎Salaketa hau dela eta Iruñeko Auzitegiko 3 Instrukzio Aretoak Aranzadi elkarteari Gazteluko Plazako indusketa lanen peritaia egin zezan eskatu zion eta jadanik Aranzadik eman dio bere txostena epaileari. Peritaia Juan Jose Agirre Mauleon Aranzadiko kide eta EHUko arkeologia irakasleak egin zuen eta honek epaileari emandako txostenaren zati luze bat' Diario de Noticias' ek argitaratu zuen otsailaren 17an.
‎Urretxu eta Zumarragan euskarak bizi duen egoeraz hitz egin diezagun, Sebas Iturrioz urretxuarra elkarrizketatu dugu. Zintzo Mintzo Euskaltzaleen Elkarteko lehendakariordea da, eta lehenik eta behin elkartearen beraren sorrerari buruz berba egin diezagun eskatu diogu. Iturriozek azaldu digunez, 80ko hamarkada amaieran eta 90eko hasieran euskararen inguruko hainbat mugimendu sortu zen Deba bailaran, eta horiek eredu bezala hartuz eman zituen Zintzo Mintzok lehen urratsak, 1994an, Joxe Mari Etxanizen gidaritzapean.
‎Horretarako, banatzaile baimendu batengana jo behar du eta bere eskuko telefonoaren zenbakia konpainia batetik bestera aldatzeko tramitea egin dezatela eskatu.
‎Honelako produktuak eskuarki baliatzen dituzten hiru erabiltzaileri kamera digital hauen balioztapen subjektiboa egin zezaten eskatu zitzaien.
‎Neuk jakinda huts ematen badut, zigor ditzala Jupiter Gorenak bukaerarik txarrenarekin neure bizitza, nire etxea, familia eta ondasunak. Zuk, Marko Zezilio, eta hemen zareten gainontzekook, hitz horiek zin egin ditzazuela eskatzen dut; eta zin egin ez dezanak dakiela bere aurka altxatu dela ezpata hau!».
‎Alde horretatik, berdeek gogorarazten dute PSOErekin sinatu zuten akordio batek segurtasun elektromagnetikoari buruzko araudi bat idatzi eta onartzea jasotzen duela, eta, beraz, lehenbailehen jarri behar dela martxan. Talde ekologista horrek iragarri zuen, halaber, hurrengo bilkura-aldian legez besteko proposamena aurkeztuko dutela Andaluziako Parlamentuan, Batzordeko Ingurumen Sailari segurtasun eta kutsadura elektromagnetikoari buruzko araudia egin dezan eskatzeko. Horien arabera, araudi horrek segurtasun neurriak jaso lituzke, hala nola “goi tentsioko kableak lurperatzea, segurtasuneko korridore elektrikoak sortzea edo telefonia mugikorreko antenei buruzko araudi oso zorrotza, jendea bizi den edozein gunetatik urrun egon daitezen”.
‎Orain, urteak pasatuta, euskaltzale sutsu batzuekin gertatzen den kasua ere goikoaren nahiko antzekoa da, udalari edo beste erakunde publikoei euskaraz egin dezaten eskatu baina etxean erdara erabiltzea maiteago baitute, komunista batzuek bankuko akzioez eta erosotasun kapitalista guztiez inguraturik bizitzea maite duten gisa. Nekez onartzen dugu hizkuntza ororen gainetik dagoela sentimenak erarik erosoenean adieraztea, bizitzak hala eskatzen duelako.
2003
‎Horregatik, funtsezkoa da obra egin zuen profesionalari fatxada konpontzeko lanak berehala egin ditzala eskatzea, bestela epaitegietara joko duzuela esanez.
‎Ordaintzeko dagoen kapitala oso handia edo tasazioa aspaldikoa denean, baliteke erakundeak beste tasazio bat egin dezagun eskatzea.
‎•Erdaldunei gure eskakizunekin bat egin dezatela eskatzen diegu aintzat hartu gabe erdaldunek ez dutela arazorik; are gehiago, gizartea elebidunduko litzatekeen neurri aneu ren arazoak areagotuko liratekeenaren uste osoa dute.
2004
‎Printzipioz, bederen, emaitza horren kontra erreklamaziorik egin eta beste nonbait beste azterketa bat egin dezaten eskatzeko aukerarik ez dago.
‎UPA Andaluziako erlezainak ez datoz bat Europar Batasunak Txinatik zetorren eztiaren gaineko bahitura jasotzearekin; izan ere, Txinak arriskuan jartzen du jatorrizko prezioak nabarmen jaistea. Era berean, Administrazioak ahalegin handiagoa egin dezala eskatzen dute hirugarren herrialdeetatik datozen ezti eta erle produktuen inportazioak kontrolatzeko.
‎Biharamunean, neure karrerako une magiko haiek laburbilduko zituen bideo bat egin ziezadala eskatu nion ikus entzunekoetan espezialista zèn lagun bati.
‎Zenbait administraziotan gainera urrunago doaz, eta funtzionario erdaldunari agintzen diote norbait euskaraz eginez badatorkio, euskaraz egiten duen funtzionario baten bila joan behar duela herritarrari zerbitzua emateko (Donostiako Udala, Osakidetza, urte amaieran edo indarrean jarriko denplanaren zirr iborroak dioenez). Gipuzkoako Diputazioa joan da euskaldunon eskubideen defentsan urrunen, eta berariaz debekatu berri die erdaldun huts diren funtzionarioei euskaraz datorkienei erdaraz hitz egin diezaieten eskatzea. " En erdera por favor" eskatzea debekatuta dago une honetan.
2005
‎EHAK-k Batasunaren aldarrikapenekin ezezik, ezkerreko sektore independentistekin bat egiten duela adierazi digu. Halaber, PSOEri estrategia berri baten alde lehenbailehen egin dezan eskatu dio.
‎saltzaileak kuota guztiak ordainduak dituela egiaztatzen duen agiria egin diezaion eskatu ahal izango dio notarioak komunitateko administratzaileari.
‎Ertzaintzak ez zuen ezer egin gertaera hauek ekiditeko. Era berean, udalak ez zituenistilu hauek gaitzetsi; are gehiago, gogoeta egin zezan eskatzen zion Jaizkibelkonpainiari. Egoera horren isla oso adierazgarria izan zen irailaren 2ko Gararenazala:
‎alde batetik, mikronutrienteak gehitu zaizkion elikagaiak ez zuen kaltegarria izan behar osasun publikoarentzat; eta, bestetik, baturak benetako nutrizio behar bat ase behar zuen. Batzordeak, hartutako erabakien berri eman ondoren, ustez Europar Batasuneko zuzenbidearen kontrakoak zirenak, Herbeheretako agintariei beren jarreraren berri eman eta aginduzko txostenak egin zitzaten eskatu ondoren, ez zuen beste erremediorik izan Justizia Auzitegian errekurtsoa jartzea, jasotako erantzun desegokien aurrean. Batzordeak uste zuen merkaturatzeko debekuaren salbuespen erregimena osasuna babesteko behar zena baino handiagoa zela.
‎OMEren muga balioak kontuan hartuz gero, bederatzi ikastetxek dituzte eskola orduetan batez beste 35 dezibelio baino gehiago. Datu horiek agerian uzten dute ikastetxe batzuen baldintza akustiko txarrak, trafikoaren etengabeko zarata jasaten baitute, kontsumitzaileen erakundeak adierazten du egoera hori azaltzeko eskumena duten administrazioei zuzenduko zaiela eta arazoari aurre egiteko ekintza eraginkor eta azkarrak egin ditzatela eskatuko zaiela. Besteak beste, honako neurri hauek proposatzen ditu OCUk:
‎Lodikoteak pauso bat aurrera eman eta besotik heldu zion gazteari, bortizki tiraz. Rashak askatu nahi izan zuen eta aitari begiratu zion, begiradarekin zerbait egin zezala eskatuz. Hura, ordea, beste aldera begiratu eta eskaileretan gora igo zen.
2006
‎Ramon Sampedroren adibidea ezagun askoa dugu, baina ez da bakarra. Orain pare bat aste, Inmaculada Etxeberria nafarrak eutanasia egin ziezaiotela eskatu zuen komunikabideen aurrean, minik jasan gabe hil ahal izateko.
‎Hil hauetan Espainian gertatu diren ezbehar ugariak medio (joan den uztailean Laredon jazoriko leherketa eta beste hainbat), sektoreko profesionalek ez ezik populazioaren parte batek ere, etxebizitzetan horrelako sistemen instalazioa derrigor bihurtuko duen legea egin dezan eskatu diote Administrazioari.
‎Alfred Hitchcock-ek muntatzaileari ahaleginak eta bi egin zitzan eskatzen zion beti baina Psikosis filmeko dutxako eszena ez da muntaia gelan egin, xehetasun osoko
‎Emakida egin dezatela eskatu die.
‎Kexua eraginiko alegazioak egin ditzan eskatuko dio delako bankuari Espainiako Bankuak eta, hortik aurrera, hiru hilabeteko epea izango du ebazpena emateko.
‎...dura horretan, Fiskaltzari dagokio, bereziki, prozedura horren izapideak bultzatu eta erraztea, betiere alderdien defentsa eskubideari eta prozesu horren kontraesan izaerari kalterik egin gabe; jarraibide orokorrak edo bereziak emango dizkio polizia judizialari, horrek bere eginkizunak modu eragingarrienean bete ditzan; jardunean du, berak dituen frogabideak ekarriz edo instrukzio epaileari horiek egin ditzan eskatuz; horrez gain, epaile horri eskatu ahal izango dio kautela neurriak hartu edo horiek ezabatzea eta ikerketarekin amaitzea, bere ustez jadanik egin bada, akzio penalaren egikaritza ebazteko beharrezkoa den jarduna.
‎Egia da, haren obligazioa ematea denez (dirua edo ondasunak), babestuak ezin diola ezetz esan ordainketa erlazio horretatik kanpo dagoen hirugarren alderdi batetik kontraprestazioa jasotzeari; zor den prestazioaren izaerarengatik, babeslea erabat ordezkagarria baita. Baina, babesleak zerbait egin dezala eskatzen duten obligazioenzerbitzuak eta logistika azpiegitura eskaintzen dituenean, etab.). Alabaina, zilegi da babestuak kontratua egin duenean kontuan hartu baditu subjektu babeslearen ezau kasuan ere, gauza bera gertatzen da (esaterako, garraiobidea, muntaia, instalazio garriak eta egoera (nolako ospea, nolako kaudimena, etab.). Horregatik guztiagatik, ikuspegi horretatik, intuitus per...
‎Espainiako Unibertsitateetako Errektoreen Konferentziak (CRUE) argitaratu berri du azterketa hori. Egoera horren ondorioz, errektoreek unibertsitateek plangintza hobea eta presazkoa egin dezatela eskatu dute; izan ere, hala ez bada, “merkatua planifikaziorik eza zuzentzeaz arduratuko da, ikasleek mugikortasuna egoki finantzatzen duten programen bidez leku batean edo bestean ikastea erabakitzen dutenean”, adierazi du CRUEko lehendakari Juan Vázquezek. 2005 ikasturtean, Espainiako Unibertsitatean 1.461.477 ikasle zeuden; ikasturtean, 1.443.811 ikasle zeuden matrikulatuta, eta ikasturte honetarako() 1.423.396 ikasle aurreikusten dira.
‎Inoiz ez bezala, bakarrik egon nahi zuela eta, alde egin nezala eskatu zidan. Nik ere, inoiz ez bezala, ez nuen bere eskaria erabat bete.
2007
‎“akuiferoak suntsituko dira, Durangaldean hiru zabortegi ikaragarri — bakotxa 800.000 m3 ingurukoa— egin dira, kutsadura akustikoa eta deslokalizazioa eragingo ditu, Durangok kontsumitzen duen energia gastatuko du…”. " Alarma gorria" EAJk Lakuatik eta PSOEk Madrilgo Sustapen Ministeritzatik eroan dute egitasmoa aurrera EAE ANVren berbetan eta, beraz, informazio guztia kaleratu dadila eta eraginei buruzko txostena egin dezatela eskatu die: “herritarroi informazio hori helarazi diezaietela, herri galdeketa egin ahal izateko eta, herritarron erabakia errespeta dezatela exijitzen dugu”.“Alarma gorria” piztu behar dela nabarmendu du EAE ANVk, obrak “udan” datoz-eta.
‎Azaroaren hasieran, hain zuzen, bi gutun idatzi zituen Joxe Azurmendik: bata, hilaren 2koa, eta Azurmendik berak sinatuta, Gipuzkoako Delegatu Felipe de Ugarteri, ahaleginak egin zitzan eskatuz, baimena lehenbailehen lortzeko:
‎Handik egun gutxira (abenduaren 14an) inskripziorako gestioak egiten ari zen Joan Mari Torrealdaik gutun pertsonala idatzi zion zuzenean Prentsaren Erregimen Juridikoaren Zuzendaritzako —hori baitzen lehengo Prentsako Zuzendaritzaren izen berria— Zuzendari Orokorra zen Jose Luis Fernandezi, dirudienez Luis Mz. Garnicak, orduan Bizkaiko Delegatuak, iradokita, ahalegin guztiak egin zitzala eskatuz Jakin en inskripzioa lehenbailehen bideratzeko. Berehala erantzun zion Zuzendari Orokorrak, eragozpen bakarra garai batean uko egin zitzaion" Jakin" izenean zegoela, eta laster konponduko zelako itxaropena emanez28.
2008
‎Sozietatearen eskritura edo estatutuak lege honi egokitzeko erabakiak baliozkoak izan daitezen, horren aldeko botoa eman behar du sozietate kapitalaren gehiengoak, eskritura zein estatutu horietan ezarritako eraketa araubidea edo boto gehiengoa kontuan hartu gabe. Bazkide nahiz administratzaileetarik edozeinek legitimazioa izango du administrazio organoari batza orokorrerako deialdia egin dezan eskatzeko; eskaera egin denetik bi hilabete igarotakoan deialdia ez bada argitaratu, bazkide edo administratzaileak sozietatearen egoitzako lehen auzialdiko epaileari eska diezaioke deialdia egin dezan, eta horrek, administratzaileei entzun ostean, bidezko deritzona erabakiko du, bileraren buru izango den pertsona izendatuz, hala denean.
‎Errusiako tropak Georgiatik alde egin dezaten eskatuko du Sarkozyk
‎Horren harira, Miguel Sanzek ahalegina egin dezatela eskatu die lana izan eta egoera ekonomiko onean daudenei, elkartasunaren bitartez, behartsuenei eta mendekoenei zuzendutako politikak burutu ahal izateko. Funtzionarioak aipatu ditu bereziki, Administrazioarekin lan hitzarmena negoziatzen ari direnak zehazki.
‎Analisiek zioten buruan zituen odolbilduak ez zirela arriskutsuak bere biziraupenerako, eta zenbat eta gutxiago mugitu orduan eta errazago desagertuko zirela. Neurologoaren azterketa egin ziezaioten eskatu nuen ospitalean. Mariari oraingoz ezer ez esatea erabaki nuen, lagun eta mediku bezala.
‎Hitzarmen horrek, egun, atentzio berria sortu du, oraingoan berriz, amerikar kontinentetik Espainiarako bidean gauzatzen diren migrazio fluxuak direla eta. Espainiako autoritateek hitzarmen hau Uruguaiko herritarrei ez aplikatzearen jarrerak erantzun sendoa piztu du uruguaitarren aldetik, bai arlo politikora bai judizialera zabalduz, bi aldeen gobernuei tratatu horren aplikazioa gauza dezaten beharrezko gestioak egin ditzaten eskatuz eta, aldi berean, auzitegietan eskubide horiek galdatuz.
‎Azterlan horren arabera, notariotzei buruzko araudi zorrotzak “prezio altuagoak dakartza, baina, aldi berean, ez dakar zerbitzu horien kalitate hobea”. Oraingoz, Europako Batzordeak ez du planteatzen Hogeita zazpi Herrialdeei arlo horretako legeria berria proposatzea, baina Lehiaren eta Barne Merkatuaren arduradunek gutun bidez zuzenduko dituzte gobernu nazionalak, azterketaren emaitzak azter ditzaten eta, kasu batzuetan, erreformak egin ditzaten eskatzeko. Notarioen kritikak Espainiako notarioek txosten hori ez dela zehatza esaten dute, “zehaztasun tekniko eta zientifikorik ez duelako”.
‎Notarioaren aurreko oinordekoen deklarazioaren kostua hirukoiztu egin daiteke testamentuaren prezioa; epaile baten aurrean bada, alboko ahaideen kasuan bezala, gastuak askoz handiagoak dira. Zehar ahaideak direnean (anai arrebak, osaba izebak, ilobak…), izapideak egiteko interesa dutenek hildakoaren helbideari dagokion lehen auzialdiko epaitegira jo behar dute, epaileak oinordekoen deklarazioa egin dezan eskatzeko. Ahaidetasuna frogatzen badute eta derrigorrezko oinordekorik ez badago bakarrik egin daiteke hori.
‎Unibertsitateko Doktoretza Batzordeari dagokio txostenak eta ziurtagiriak ebaluatzea. Horretarako, doktorego tesia irakurtzeko izapideak egiteko onarpena eskatzeko, eskabide bat aurkeztu dute (unibertsitateak berak emana), “Europeus doktorea” aipamena egin diezaioten eskatzeko. Horrekin batera, eskatutako baldintzak betetzen direla egiaztatzen duen dokumentazio guztia aurkeztu dute, hau da, Europako bi adituen aldeko txostenak eta Europako erakunde bateko egonaldiaren ziurtagiria.
‎Zutik jartzen saiatu zenean gizonak lepotik heldu eta hormaren kontra bultzatu zuen. Begiak urduritasunez mugitu zituen alde batera eta bestera, norbaitek egoera haren aurrean zerbait egin zezan eskatuz bezala, baina kaleak guztiz hutsik zeuden. Arnasa hartzeko zailtasunak zituen arren, garrasika jarraitu zuen beldurtuta.
‎Atzerriko 35 enpresari sei petrolio putzu nagusiak kudeatzeko eskaintza egin dezaten eskatu die Bagdadek
‎Gainera, kanpotik irakasleak ekartzeko posibilitatea ere oso murritza dela ohartarazi zuen, hizkuntza ahalmena muga dela gogora ekarriz. Beraz, «azterketa sakon bat» egin dezan eskatu zion Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailari, sor daitezkeen arazoei irtenbideak bilatzeko. Euskal erakunde publikoek gazteek irakaskuntzaren aldeko hautua egin dezaten zein faktorek eragiten duten aztertu litzatekeela uste du, era berean, faktore horiek indartuz.
‎Sarkozyk eta Medvedevek Moskun hitzartutako planak, bestetik, sei atal ditu. Errusiak eta Georgiak euren arteko gatazka konpontzeko indarra baliatzeari uko egin diezaioten eskatzen du testuak, bata bestearen kontrako indarkeria ekintzak behin betiko gera ditzaten. Azken egunotako borrokek eragindako kalteen aurrean nazioarteko giza laguntzari trabarik ez jartzeko eskatzen du, aldi berean.
‎George Soros estatubatuarrak, esaterako, 1.500 kilometro koadro erosi ditu Mato Grosso do Sulen. Eta Bill Gatesek, berriz, KPMG nazioarteko aholkularitza agentziari txosten bat egin dezan eskatu dio, Brasilen dituen inbertsioak handitze aldera. Gates Pacific Ethanol izeneko enpresako akzioduna da.
‎Agintariei eskatu zieten hauteskunde kanpainetako «promesak» alde batera utzi eta «ekintzak» aurrera eramateko, uste baitute talde feministak «trukerako txanpon gisa» erabiltzen dituztela. Hedabide eta epaileei ere indarkeria mota horren aurka lan egin dezaten eskatu zieten.
‎Euskal Herrian ere bortizkeria pairatzen duten emazteek egituren beharra daukatela esan zioten Greneti, harrera, sostengua eta bide laguntza emateko.Auzapez gisa, egitura horiek plantan ezartzeko urratsak egin ditzan eskatu zioten.
‎Eurovision lehiaketa telebisten arteko lehiaketa denez altxatzen dut hemendik nire ahotsa, lumak eta eskuak ETBko arduradunei zerbait egin dezaten eskatzeko. Oraintxe da gure aukera.
‎Indarkeriari aurre egin diezaiola eskatzen diogu Ezker Abertzaleari,
‎Ministro anderea eta Juan Tomas euskal herritarrak izanik Estatuaren izaera eleanitza FECYTen jardueretan isla egokiagoa izan dezan espero dut. Helburu horrekin ere lan egin dezan eskatzen diot Juan Tomasi.
2009
‎" Akats bat dela iruditzen zaigu Greba Orokorrera dei egin aurretik CCOOek eta UGTk gainontzeko sindikatuak kontutan ez hartzea, nahi den arrakasta lortzeko ez baita modurik onena. Dena dela, aurrera pauso bat izan behar du ekintza bateratu gehiago, jendetsuagoak eta erabakiorragoak antolatzeko krisi kapitalistari aurre egiteko". Bukatzeko sindikatu guztiek bat egiten dute lasarteoriatar guztiak maiatzaren 21ean greba egin dezaten eskatzerakoan.
‎HBren jarlekuak. Politika egin zezala eskatzen zitzaion ezker abertzaleko koalizioari, instituzioetan parte har zezala, behin eta berriz, eta HBk, asperduraraino ezetz, marko politiko instituzionala legitimatzen zuela horrek.
‎" Egin duzun ariketa hori urrunxeago eraman behar duzu, eta trumoia bezalako soinua egin behar duzu". Eta, pentsa, adin horretan dena eginda ematea nahi duzu, eta izugarrizko putakeria da norbaitek trumoi bat egin dezazun eskatzea. Denborarekin konturatu naiz musika ulertzeko beste modu hauek badutela zerikusia metafora haiekin.
‎Baina hori bizitzaren alde bat besterik ez da. Gehiegi ote da txangozaleari, paisaia liluragarriez harago, lurralde horretan bizi den jendearen argi itzal eta gazi gozoekin topo egin dezala eskatzea. Horra hor gonbita gure artera zatozen horrentzat:
‎Garbiketa tratamendu desegoki bat egin badute, beste bat egin dezatela eska liteke, eta doan egin dezatela.
‎Hori egiteko, hurbilen dauden kontsumo zerbitzuetara jo dezakezu eta bitartekari lana egin dezatela eskatu.
‎Alderdiei batasuna berreskuratzeko esfortzua egin dezaten eskatu die Aresek
‎Mundua erretzaile eta ez erretzaileen artean banatzen den bezala, bidaideak zurrunga egiten duten eta ez dutenen artean sailkatzen dira. Horren berri ongi daki Güemesko Ernesto apaizak eta bakoitzak bere aukera egin genezan eskatu zigun atzo ilunabarrean. Sujerentzia ona izan da, ondorioak ere oso ederrak izan diren neurrian.  Gosari oso txukuna eskaini dit Ernesto berak.
‎Zapaterori planto egin diezaiola eskatu dio Basagoitik Lopezi
‎–jaio denak heriotza zor du. Nik ez diot Jainkoari orain bere legeetan pikardiarik egin dezan eskatuko, ni bizitzeko. Ez diot Naturari fintarik egingo?.
‎Proiektu erraldoi batzuek zientziak aurrera egin dezan eskatzen dute, eta zenbaitetan ordenagailuko simulazioek ez dute balio. Benetako gizakiak behar dira.
‎Gauzak horrela, ez zuen zentzu handirik gure haurrari ingeles hutsean egin ziezaion eskatzea Sumptari. Edozelan ere, ez nion inoiz entzun hainbeste katalan erabiltzen Julia jaio zen arte.
‎Urteak geroago euskararen gaia dela eta bere posizionamendu politikoa argitzeko parada izan zuen Euskaltzaindiak. Euskaltzain multzo batek, 1990ean, autodeterminazioaren aldeko adierazpena egin zezala eskatu zion erakundeari. Eta Euskaltzaindiak, 1990eko apirilaren 20an Zarautzen egin zuen bilkuran, lau puntutan eman zuen erantzuna:
‎Gero zertara dator ezker abertzaleari politika egin dezan eskatzea. Horrela bultzatzen dute politika?
‎Boto emaileak, izerdi hotzetan, esaldia ondo bukatu dezala, dagokion aditzarekin asma dezala erregutuko du. Ze, nola diren gauzak, boto emaile euskaldunak sentitzen du ez duela eskubiderik hautagaiari euskaraz txukun eta egoki hitz egin dezan eskatzeko; eta are, hautagaiak euskaraz egiten badu, akatsa berak egin balu bezala bizitzen du, min hartzen du, euskarak hizkuntzen ligan milagarren partida galdu balu bezala.
‎Bide horretan lan egin dezala eskatu dio Eusko Jaurlaritza berriari. Buruan dagoen alderdia dena delakoa izanda ere, bakeari eta herri honetako pentsamolde guztien elkar ulertzeari lagunduko dion bidea egin dezala.
‎Hiru ordu falta ziren Iurbentiaren lanak hasteko, baina bihotzak agintzen duenean logika guztiak hankaz gora jartzen dira. Bai, Bai, Turinen gaude, eta Casilla zaharrak jauzi egin zezan eskatu zuten aurkari izan zitezkeen bi taldeen arteko partidan.
‎Gaizki elikatzen dituzte, bisitak debekatu dizkiete, baita, besteak beste, ikasketekin jarraitzea ere. Egoera hori onartezina dela iritzita, Marokoko Gobernuari presioa egin diezaion eskatu diote nazioarteari.
‎Turkiako armadaburuak, bestalde, PKK-ko gerrillarien aurka ahaleginak oro egin ditzaten eskatu die beste behin Iraken menpeko Kurdistango agintariei. Gerrilla han ezkutatzen dela uste du Ankarak, eta horregatik, hainbat eraso egin ditu mugaz bestaldean.
‎Herenegun goizean sartu ziren NUPeko errektoretzan, eta Julio Lafuente errektorearekin bilera egitea eskatu zuten. NUPen Bolognako prozesua ikasleen hitza kontuan izan gabe aplikatzen ari direla salatu nahi zuten ikasleek; halaber, unibertsitate elebiduneranzko urratsak egin ditzaten eskatu nahi zioten Errektoretza Taldeari. Eraikinaren kanpoko aldean kanpaldia egin zuten beste 30 ikasle inguruk, itxita zeudenei elkartasuna adierazteko.
‎Espainiako Gobernuak uztailaren 5a baino lehen erabaki du Santa Maria de Garo, ako zentral nuklearra itxi edo ez. Itxieraren alde egin dezala eskatu diote ehunka lagunek Gasteizko kaleetan.
‎bat hautatzen dena,, kalitateko telebista objektibo bat egiteko asmoarekin?. . Izpiritu irekia izan dezala eta telebista egiatia egin dezala eskatzen diogu?.
‎Irango Poliziaren agintari goren Ismail Ahmadi Moghaddamek emandako datuen arabera, azken kale protestetan 1.032 lagun atxilotu dituzte. Joan den ekainaren 12ko presidentetzarako hauteskundeetan agintean den alderdiak iruzurra egin izana salatu du oposizioak, eta bozak berriro egin ditzaten eskatuz manifestazio jendetsuak egin dituzte. –Atxilotuen artetik gehien gehienak aske daude dagoeneko, eta giltzapean segitzen dutenak auzipetu eta epaitu egingo ditugu?.
‎Testu honekin batera Getxoko Udalari euskal preso politikoen eskubideen aldarrikapenekin bat egin dezala eskatzen dioten ehunka getxoztarren sinadurak aurkezten ditugu.
‎Oposizioko hautagai nagusia, Mir Hussein Mousavi, babesten du Rafsajanik. Mousavik bozetan iruzurra salatu, eta berriz egin ditzatela eskatu du. Atzo lehen lerrotik entzun zuen sermoia.
‎Entzungor egin zion, hala, Hoiatolesma Tagaviri. Haren aurretik hitz egin zuen elizgizonak batasunari eusteko helburuarekin hitz egin zezan eskatu zion Rafsanjaniri. –Ostiraletako sermoiaren oholtza herriarena da, eta sistemarena, ez alderdi politikoena?.
‎La sombra del iceberg dokumentalak, aldiz, anonimotasuna aldarrikatzen du argazkiko pertsonaiarentzat. Beste zenbait aditurekin batera, Fernado Verdu auzitegiko mediku eta Valentziako Unibertsitateko Lege eta Auzitegiko Medikuntzako Departamentuko buruari azterketa bat egin zezan eskatu zioten. Verduk ondorioztatu zuen milizianoa ez zela Federico Borrel, horretan dudarik ez dela.
‎Era berean, Europako Batasuneko herrialdeen ereduari jarraitzeko eta biktimei kalte ordainetarako funtsa egin dezan eskatu zion Espainiako Gobernurari,, amiantoa delako gaurko epidemia, eta ez gripea?.
‎Kurduei autonomia demokratikoaren egitasmoan gehiago egin dezatela eskatu die Ocalanek. Estatua mugitu arte zain bagaude, jai dugu, bere jarreretan itxita jarraitzen du eta.
‎–Terrorismo delituak goratu edo justifikatzen dituzten pertsona edo elkarteei, edo terrorismoaren biktimen izen ona galduarazteko, horiek gutxiesteko edo umiliatzeko ekitaldiak egiten dituztenei? diru-laguntzarik ez emateko araudia egin dezala eskatu dio Legebiltzarrak Jaurlaritzari. EAJk, PSE EEk eta PPk egin zuten proposamen bateratua, EBk eta UPDk ere babestu zuten, eta EAk abstentzioa bozkatu zuen.
‎Deslegitimazio hori, modu argiagoan? egin dezala eskatu dio, eta biktimen zeregina indartu dezala.
‎Erreformaren eztabaidaren harira herritarrei hitza ematea eskatzen dute sozialistek. Erakundeen aldaketa gauzatu baino lehen erreferemduma egin dezan eskatzen diote Sarkozyri.
‎Karadzic jaunak epaiketari boikota egiten badio eta saioetara ez azaltzeko jarrerari eusten badio, hura gabe egingo dugu aurrera, eta abokatu bat izendatuko diogu, ohartarazi zuen Kwonek: Karadzici hausnarketa egin dezan eskatzen diogu. Karadzicek epaiketari uko egiteak zer ondorio izan ditzaketen aztertuko dute gaur epaileek, eta, hori ikusita, zer neurri hartu ere bai.
‎Horiei, sexua aldatzeko ebakuntzak osasun sistema publikoan egiteko aldarria erantsi zaie. Andrea Muñiz Transexualidad Euskadiko presidenteak barau erdia egin zuen irailaren amaieran, Osakidetzak sexua aldatzeko ebakuntza egin ziezaion eskatzeko. Eskaera berarekin, gose greba egin du, berriro, abenduaren 2tik 5era, eta medikuaren aginduz utzi du.
‎• EAEren Zientziaren Legea egin beharra azpimarratzen du. Ia aldi berean, Eusko Jaurlaritzari hori egin zezan eskatuz ekimen bat aurkeztu du EAk Legebiltzarrean. 2009ko urriaren 15eko osoko bilkuran PSEk eta PPk hitzartutako zuzenketa deskafeinatu bat onartu zen alderdi autodeterministen kontrako botoarekin, non horrelako legerik egin dadin ez den eskatzen.
2010
‎" Tristea da, guzti honengatik, herriko taldeak kaltetuak izatea," adierazi zuen Ezker Abertzaleko ordezkariak.Eta horiek Batzar berezirik ez dutela behar ere gogoratu zuten," paralizatuak dauden laguntzak ez dira herrikoak, kooperaziokoak dira," azpimarratu zuen EAJko Estitxu Alkortak. Era berean, EBak laguntzen legea bete eta Lasarte Oriak araudia egin dezala eskatu zuen.PPko Jose Angel Encinasek gogoratu zuen ez dela hilabete pasa Batzorde berezia sortzeko eskatu zela eta zerikusi handirik ez duen mozioa aurkezten zuela PSOEk, honen xedea aldatzeko. " Kooperazioa da ikertu behar dena eta hori lehen bait lehen martxan jartzeko eskatzen dut," adierazi zuen.PSOEk oposizioko taldeen manipulazioa salatu zuen.
‎Euskaldunon" kortesiazko" jokabidea oso ohikoa den arren, eta normalean erdaldunaren aurrean erdaraz aritzen bagara ere, beste hainbatetan, ohartuta edo oharkabean, diskurtsoa euskarara lerratzen zaigu, erdalduna hor izanagatik. Eta erdaldunak," militantea" izanda ere, euskaldunok euskaraz egin diezaguten eskatzeko garaian izaten dugun bezalaxe, erreparoa sentitzen du hainbat egoeratan bere ezjakintasuna dela-eta erdaraz egin dadin eskatzeko. Eskatu ez, eta taldeko elkarrizketak euskaran sartu irteerak eginez gero, batzuetan erdalduna baztertua sentituko da.
‎" Ezinbestekoa da jendaurrean lan egiten duten funtzionarioek euskaraz hitz egin dezaten eskatzea", onartua ez delako.
‎— halaber, ondoko ideiaren auka daude: " Ezinbestekoa da jendaurrean lan egiten duten funtzionarioek euskaraz hitz egin dezaten eskatzea." euskararen aldekotasuna, beraz, azalekoa eta konpromisorik gabea da, erdaldun askorengan. horregatik, ikerlan horren egileek egiten duten balantzean zera diote:
‎24 apezpiku irlandarrekin bi egunez bildu ostean, arazoari ausardiaz, erabakitasunez eta zuzentasunez aurre egin diezaiotela eskatu die Ratzingerrek gotzainei.
‎Rodolfo Ares Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo sailburuak gaitzetsi egin du hilketa, eta berdin egiteko exijitu dio ezker abertzale erradikalari, politikaren aldeko apustua sinesgarria izan dadin. Radio Euskadin egindako adierazpenetan, ezker abertzaleari eskakizun bera egiten diezaioten eskatu die, gainera, euskal alderdi ei.
‎Hori horrela, uste du ezker abertzalearen betebeharra dela hauteskundeetan egoteko ahaleginak egitea, eta Alderdien Legearen kontra daudela esaten duten alderdi guztiei, ezker abertzalea baldintza berean egon dadin lan egin dezatela eskatu die.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia