Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 67

2000
‎Esan zuen" Kontrabaxu hori gehiegi mugitzen da" bezalako enuntziatu bat ez dela inolaz ere gizakiei buruzko enuntziatua, baizik eta Matematikaren zati bat ematen duela; eta, marrazten dudan aurpegi batez esaten badut" Barre gehiegi egiten du", esaten dela oraindik" ideal" batera gehiago hurbildu litekeela, baina ez oraindik behar bezain atsegina ez denik, eta halako" idealera" hurbiltzeak" buruketa matematiko bat ebaztearen" antza duenik. Era beretsuan, esan zuen, margolari bat koadro bat hobetzen saiatzen denean, ez da bere buruari buruzko saiakuntza psikologikorik egiten ari, eta ate bati buruz" Gaizki orekatuta dago" esatea, atean gaizki dagoena esatea dela, baina ez zein hunkipen utzi duen. Estetikaren auzia, esan zuen, ez zen" Hau zure gustukoa da?"," Zergatik da hau zure gustukoa?" baizik.
2002
‎Halaber, kritika askoz gehiago da. Idazle bat idazten hasten den mementotik bere buruari buruzko kritika egiten hasten da. Bestalde, editoreek edo saileko zuzendariek ere-gauzak ezberdinak baitira-kritika egiten dute, beharbada kritika garrantzitsuena:
2004
‎Suhak ez zuen kontatzen bere buruari buruzko gauza handirik. Apurka-apurka joan nintzen enteratzen umezurtza zela, ez zuela neba-arrebarik eta bakarrik bizi zela.
‎Uste bainuen, baina, dirudienez, oker nenbilen gai honetan ere, barne-kohesioaren baitan konpartitzen ziren oinarrizko balio-erreferentziak delako herri-komunitate horren berariazko ezaugarriak zirela: lurralde bat, historia bat, hizkuntza bat, kultura bat... eta, oro har, besterengandik bereizten duen bere buruari buruzko irudi eta autobaiespen jakin bat. Orain jakin dut indarkeriak batzen dituela munduko herriak beren baitan, zer diren eta zer izan nahi duten erabakitzeko orduan.
2007
‎Kontuan izan behar da nerabezaroan ugaritu egiten direla pertsonarentestuinguruak eta horietan rol berriak bereganatzen dituela. Testuinguru bakoitzetikpertsonak bere buruari buruzko informazioa jasotzen du, eta horrek eragina duautokontzeptuan. Beraz, ez da harritzekoa Ni guztien artean kontraesanak sortzea (James, 1890).
‎Aurreko aroan eraikitako abstrakzio sinpleetatikabiatuta, pertsonak ezaugarri kontrajarriak bateratzen dituen autokontzeptuaeraikitzen du. Adibidez, nerabe batek bere buruari buruzko irudi, malgua, eraiki, eta, horri esker, egoeraren arabera irekia edo barnerakoia izan daitekeela ulerdezake (Harter, 1998).
2008
‎–Gizaki batek hanka edo begia galdu badu, badaki hanka edo begia galdu duela. Baina ni-a galdu badu, bere buruari buruzko zentzua galdu badu, ez du galderaren berri, ez baitago bere tokian galderaz ohartzeko?.
‎Objektuak proposizioez aldatzen dira; horrek pentsamendua errealitatetik aldendu eta, hausnarketan, teorietan eta hipotesietan barneratzen du. Umeak errealitateari buruzko eta bere buruari buruzko teoria abstraktuak egiteko ahalmena sortzen du. Batzuek, garai horretan, beren filosofia, politika edo estetika sortzen dituzte; nerabezaroan, egozentrismo metafisikoa delakoa gertatzen da.
‎Honako hauek dira aroak eta ezaugarri nagusiak: ...eta sei urte bitartekoan), umea ohartzen da besteengandik pertsona bereizia dela eta, horren ondorioz, ingurunetik desberdintzen hasten da; pentsamendu kategorialaren aroan (sei eta hamaika urte artekoan), informazioa antolatzeko gaitasuna du eta, beraz, mundua ordenatua eta logikoa bihurtuko da; azkenik, nerabezaroaren aroan (hamaika urtetik aurrerakoan), aldaketa fisikoen eraginez, gazteak bere buruari buruzko irudi berria eraiki behar du.
‎Hala ere, bosgarren aporiaren garapena objektu haien existentzian zentratzen bada ere, Aristotelesek planteatzen duena ez da Ideien eta errealitate matematikoen existentzia, zentzumenez gaindiko substantzien existentzia baizik; eta galdera horri Aristotelesek baiezko erantzuna ematen dio XII 6 -10 ataletan, non Motor geldiaren eta beste zenbait materiarik gabeko substantzien existentzia frogatzen duen. Seigarren atalean garatu dugunez, Motor geldia betierekoa, geldia, materiagabea eta egintza hutsa da, bere jarduera bakarra bere buruari buruzko pentsamendua da, eta bere existentzia beharrezkoa da, alde batetik, mugimendua eta aldaketa azaltzeko eta, beste aldetik, errealitatearen razionaltasuna eta, ondorioz, ezagutza bermatzeko.
‎4 Bere buruari buruzko ziurtasunaren egia (autokontzientzia)
‎Substantzia horrek kontzientzia horretan daukan agerpena egiatan zerbait ezkutatukoa da, zeren substantzia oraindik Norberaren gabeko Izana da, eta bere buruari buruzko ziurtasuna da bere buruari agertzen den hori bakarra. Horregatik, lehenik daude substantziatik bakarrik une abstraktuak autokontzientzian; baina une horiek, mugimendu hutsak bezala, bere burua aurrera mugitzen duten heinean, autokontzientzia aberasten da, harik eta berak kontzientziari substantzia osoa atzeman dion arte, harik eta bere buruan kontzientziaren eraikin osoa zurtatu egin duen arte, eta —objektualarekiko portaera negatibo hori era berean positiboa den, hau da, ezartzeko mugimendua den heinean— harik eta une horiek bere burutik sortu dituen eta horrela kontzientziarentzat aldi berean berrezarri dituen arte.
‎Denbora kanpoko, intuizionatutako Norbera hutsa, ez Norberak aditutakoa, bakarrik intuizionatutako kontzeptua da; kontzeptuak bere burua hartzen duenean, gainditzen du bere denbora-forma, aditzen du intuizioa, eta bera aditutako eta aditzen duen intuizioa. ...ik, bere buruan burututakoa oraindik ez den gogoaren patua eta beharrezkotasuna; autokontzientziak kontzientzian daukan parte-hartzea aberasteko beharrezkotasuna, Berebaitanaren bitartekotasuna —substantzia kontzientzian egoteko forma— mugitzeko beharrezkotasuna, edo, alderantziz, Berebaitana Barrukoa den horitzat hartuta, hasieran barrukoa den hori burutzeko eta erakusteko, hau da, bere buruari buruzko ziurtasuna bere gain hartzeko beharrezkotasuna (Gogoaren fenomenologia, azken kapitulua).
2009
‎Usteak, hala ere, aldatu eta garatu egiten dira. Geure buruari buruzko iritzi ezberdina dugu, ezkondu egiten gara, banandu, lagunak eta adiskideak aldatzen ditugu eta ezberdin jokatzen dugu, gure usteak aldatu egiten direlako.
‎hautagai onak zirela uste zuten, hautaketa-prozesu bat arrakastaz gainditu zezaketela uste zuten, eta emateko gai ziren langileak zirela uste zuten. Aurreko pentsamenduek zehaztu zituzten beren buruari buruzko ebaluazioak. Beren indarguneetan arreta jarri zutenak beren ahulguneei buruz eztabaidatu zuten ikasleak baino hobeto ebaluatu ziren hautagai gisa.
‎Foucaulten idazlanaren zentzu-arazoa berriz sortzen da bere azken lanak azaltzen direnean. Orduan, laurogeiko hamarkadan, lehendik erabilitako gai batzuk —gizabanakoaren subjektibizazioa, etika eta" norbere buruari buruzko teknikak" — lantzen dira; baina, orain, ikuspegi berri batetik aurkeztuko ditu.
2011
‎– Besteei ez die bere buruari buruzko informaziorik ematen, bere kontra erabiliko duten beldurrez.
‎Azken kasu horietan, nahaste obsesibo-konpultsiboa duten subjektuak deprimituta daudela esaten da, duten nahastea deprimitzeko modukoa delako (Tallis, 1999). Dena dela, kontuan izan behar da bi nahasteak desberdinak direla, depresio-kasuetan (depresio nagusian batez ere) norbere buruari buruzko eta munduari buruzko ideia pesimistak aurkezten dituzte subjektuek, baina ideia pesimista horiek depresioa pairatzen duen pertsonak bizi duen gogo-aldartearen ondorio dira, eta, nahaste obsesibo-konpultsiboan gertatzen ez den bezala, ideia horiek burutik kentzeko ez dute saiakerarik egiten ez baitituzte intrusibotzat kontsideratzen.
2012
‎Fernando Pessoa poetaren (1888-1935) biografia irakurriz gero zalantzak nagusitzen direla iruditzen zaio Iñigo Roqueri. «Zalantza horietatik, bere buruari buruzko duda-mudetatik sortzen dira heteronimo guztiak, ahots bakarrarekin ezin duelako adierazi sentitzen duen guztia». Dudek eman zioten, hortaz, heteronimoak sortzeko aitzakia, eta horiek ireki zioten haren poesiari osotasun batera iristeko bidea.
‎Izan ere, hautagaiari buruzko lekukotasunak biltzen dituen www.ezagutzendudalako.org atarian ageri diren hainbat pertsona ezagunen iritziak jarri dituzte zenbait bideotan. Irribarre txikia zuela, adi entzun ditu bere buruari buruzko goraipamenak EAJko lehendakarigaiak, Xabier Agirre Arabako zerrendaburua alboan zuela. Urkullu «gertutik ezagutzeko» topaketa dela azaldu du aurkezleak, eta bertara joan direnei galdetzeko aukera eman die.
‎Autore horiek, zortzi pentsaera distortsionatu mota bereizten dituzte, depresioa duten pertsonei aplika dakizkiekeenak: 1) hiper-orokortzea, hau da, ekintza zehatz batetik ondorio orokorrak ateratzea (adibidez, plater bat hautsi duenak pentsa dezake bere eskuetan duen guztia apurtzen duela); 2) etiketak, hots, hanka-sartze batek norbere buruari buruzko egiaztapen negatibo eta irrealak egitera bultza lezake pertsona (adibidez, bizikletatik erortzeagatik «ez dut ezertarako balio» pentsatzea); 3) iragazpena, hau da, munduari iragazki negatibo batetik begiratzea eta gauzen alde negatiboak besterik ez ikustea (adibidez, ikaskideen aurrean lan baten aurkezpena egin ondoren laudorioak jaso badira, baina hurrengo baterako aurkezpena denbora barruan e... Ziur begira ari zaidala gero bere lagunei kontatzeko inozo bat naizela eta haiekin nitaz barre egiteko» gisako pentsamenduak izatea edozein delarik ere beste pertsona begira egotearen arrazoia); 7) kontrol-gabeziaren ustea, hau da, banakoak uste izatea ezer ez dagoela bere esku eta egiten duena egiten duelarik ere, gauzak izan behar duten modukoak izango direla (adibidez, pertsona batek uste izatea gauza negatiboak gertatzen zaizkiola zorte txarra duelako eta zorte txar hori gainditzeko ezin duela ezertxo ere egin); eta 8) arrazoiketa emozionala, hots, pertsonak argudio logikoetan oinarritutako arrazoiketa erabili ordez, arrazoiketa bere emozioetan oinarritzea (adibidez, pozik dagoen pertsona batek pentsa dezake bere bizitza primerakoa dela, baina, bihar triste badago, bere bizitza desastre hutsa dela pentsatuko du).
‎9 Beste aldetik ere esan behar dugu Goyanarte nahiko zorrotza zela bere iritziak edo bere buruari buruzko informazioak ematerakoan. Adibidez, aldizkariaren ibilbidean editorialak oso arraroak izan ziren beti eta, agertzen zirenean, gehienetan eduki informatibo hutsa izaten zuten.
2013
‎Ez dut pasiorik sorrarazten, ez dut seduzitzeko balio, baina sentimendu samurrak eragin ditzaket, eta emakumeek orduak ematen dituzte niri laztanak egiten, nire bizkarrean beren mingain beroarekin esaldiak idazten, zer dioten asmatzen ez badakit ere. Hala izan da orain arte, emaztearena gertatu zaidan arte, esan diot, asmatzen ari nintzela jakitun, ez baitakit nondik atera dudan neure buruari buruzko irudi gozoegi hori. Isilik geratu gara tarte batean.
‎mugimendu-oldarkortasunaren aroan (jaioberriaren lehen sei hilabeteetan garatzen da) funtzio fisiologikoak dira jarduera nagusiak; emozioaren aroan (hiru eta bederatzi hilabete artekoa), amaren eta umearen arteko harreman afektiboa sortzen da; aro sentsomotorrean (urtebete eta hiru urte artekoan) ibiltzeko gaitasuna eskuratzen da eta, beraz, ingurunea esploratzea errazten da; nortasunaren aroan (hiru eta sei urte bitartekoa) umea ohartzen da besteengandik bereizirik dagoen pertsona dela, eta horren ondorioz, ingurunetik desberdintzen hasten da; pentsamendu kategorialaren aroan (sei eta hamaika urte artekoan) informazioa antolatzeko gaitasuna du eta, beraz, mundua ordenatua eta logikoa bihurtuko da. Azkenik, nerabezaroaren aroan (hamaika urtetik aurrerakoan) aldaketa fisikoen eraginez, gazteak bere buruari buruzko irudi berria eraiki beharko du.
‎Denok pixkana-pixkana munduari eta gure buruari buruzko ikuspegi bat josten dugu bizitzan zehar. Neurri handiagoan edo txikiagoan, ikuspegi bat osatzen dugu, non biltzen ditugun errealitatea ulertzeko giltzarriak, eta horren arabera mugitzen gara errealitatearen baitan.
2014
‎«Bere buruari barre egiten diona, ez da inoiz barregarri geratuko». Besteei buruzkoumorea egiteko modu inteligentea eta sanoa da norbere buruari buruzko umoreaegitea. Publikoa ez da epaitua sentitzen, eta identifikazioz egiten da konplize.
‎Honako hauek dira aroak eta ezaugarri nagusiak: ...u eta sei urte bitartekoa), umea ohartzen da besteengandik pertsona bereizia dela eta, horren ondorioz, ingurunetik desberdintzen hasten da; pentsamendu kategorialaren aroan (sei eta hamaika urte artekoan), informazioa antolatzeko gaitasuna du eta, beraz, mundua ordenatua eta logikoa bihurtuko da; azkenik, nerabezaroaren aroan (hamaika urtetik aurrerakoan), aldaketa fisikoen eraginez, gazteak bere buruari buruzko irudi berria eraiki behar du.
‎Gertaera estresatzaileak bizi dituzten pertsona batzuek beren buruari buruzko irrealtasun-sentimenduak agertzen dituzte. Irrealitate-sentimenduak larriak direnean eta pertsonaren funtzionamendua menderatzen dutenean, despertsonalizazio-nahasteaz hitz egiten da.
‎Hala ere, gainerako denbora gutxi erabiltzen da. Pisua maiz ezagutzeak duen garrantzia, bere buruari buruzko datu objektibo bat baino harago doa. Astero, edo nolabaiteko maiztasunarekin, pisatzeko ohitura izaten da, zein gorputzi zaindu behar zaion jakiteko.
2015
‎Idatzi gura dutenaz pentsatu beharrean, filtrorik gabe idazten dute; adibidez, momentu zirraragarrien inguruan hitz egiten dute, eta, askotan, kontraesanak plazaratzen dituzte. Gainera, sare sozialetan gure buruari buruzko irudi bat eman gura dugu, eta hor itxurakerian sartu gaitezke, edo besteei gustatzen zaien hori irudikatu dezakegu. Besteen onespena bilatzea nerabezaroaren ezaugarri bat da.
‎Elortzaren iritzitz umorea ere bada gu hori sortzeko bide bat. “Uste dut euskaldunok ere eskertzen dugula gure buruari buruzko umorea, baina ez, noski, kanpotik egiten digutena. Guk egiten dugun umorea euskaldunok asko eskertzen dugu, eta barre pila bat egiten dugu.
‎Zientzia kognitiboetan, neurozientzian eta gogamenaren filosofian badago kontzepzio edo teoria handi bat «funtzionalismo» izena duena eta oro har arrakastatsua izan dena azken hogeita hamar urteetan.111 Forma ugari hartzen ditu, baina gehienak gizakiok munduan dugun gure berezko irudia, eta izatea, eraldatzen ari dira. Funtzionalismo horren ardatz batek gure ontologiaren oinarrietan nahi du sakondu, eta badirudi aurkitzen ari den emaitzak ez datozela bat orain arte maneiatu ditugun geure buruari buruzko mapekin. Ez gara guk pentsatzen genuena.
‎Bada, pentsa ezazue: antolatuko al luke pertsona batek bere buruari buruzko jardunaldi bat. Ez, jakina, nartzisismoaren gailurra bailitzateke.
2017
‎[...] ni poetikoa, berriz, pentsatzen eta sentitzen duen gizabanako horren jardueraren subjektu poetikoa da, hau da, bere buruari buruzko eta munduari buruzko ikuskera poetikoaren subjektua. [...] Zure ikuskera ez da nirea eta, idazle naizenez gero, nire sentiberatasunetik abiaturiko nire ikuskera hori nire moldeetan eskaintzea eskatzen zait.
‎– N ire webguneak erakusten du ni nor bihurtu naizen, eta balio izan dit nire buruari buruzko gogoeta
‎eta balio izan dit nire buruari buruzko gogoeta
‎Egokitzeko behar hori bereziki handia denean, zenbait psikologok birkontzeptualizazioa deitzen diote, hain zuzen ere, pertsonak bere buruari buruzko , gertuko pertsonei buruzko eta bizi den komunitateari buruzko kontzeptuak berreraiki behar baititu.
‎-Nire webguneak erakusten du ni nor bihurtu naizen, eta balio izan dit nire buruari buruzko gogoeta egiteko.
‎Gero Muñoz Eugik hartu zuen hitza. Ahotsa leuna bazuen ere, Axiri iruditu zitzaion bazuela umildade haren guztiaren azpian, bere buruari buruzko uste sendo eta osatua, bazekiela nor zen eta nora zihoan.
2018
‎Ez da nire kasua bakarrik. Hemen igarotzen duten aldian, komunitate indigenetako kideek hainbat erakunde eta arlo bisitatzen dituzte, eta leku horietako solaskideek ere beren buruari buruzko begiratua doitzeko aukera dute. Eta azkenik, gu beste komunitate batzuetako inspirazio izan gaitezkeela ikusteak, eta kontaktu horretan sortzen den elektrizitateak, ematen digu indarra guri ere komunitate moduan.
‎Zehazki, gainerako kide guztiek mintzagraman A kidearen lerroan eta" berak niri" atalean jarritako datuak hartu ditugu. Horrela joka tuta, norbere buruari buruzko iritziek eman dezaketen makurtzea zertxobait leundu nahi izan dugu.
‎Ez, Jules et Jim. Edota bere buruari buruzko filma bera, Vivre sa vie. Nanak alokairua zor dio etxeko jabeari, eta, beraz, bere ibilerak ez du presarik; melodia labur baten errepikapenean harrapatuta geratu da.
2019
‎–Txisteak ideologia dira, eta imajinario kolektiboak eraikitzen dituzte. Horregatik da garrantzitsua euskaldunok geure buruari buruzko txisteak eta umorea egitea; bestela, kanpotik egingo dizkiguten txiste eta estereotipo horiek garela sinetsiko dugu azkenerako?. Zentroaren eta periferiaren arteko talka beste eremu batera eraman du Iturriozek, Vaya semanita-ren adibidea jarrita, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako politikaren testuinguruaz ohartarazi du. –ETB2ko saio hartan, zentroa EAJ-PSE zen:
‎Gutxitan ekarri ohi ditu bere kontuak hizpidera, dosi txikietan ematen du bere buruari buruzko informazioa, solaskidea aspertzeko beldurra izango balu bezala.
2020
‎Zinegile askok, edo zinegileak ez ginen baina zinegile egin garen batzuek aukera ikusi genuen historia kontatzen hasteko, pantaila handira eramateko. Eta geure buruari buruzko gogoetatxoa bat egiteko. Eta noski, hori bizi izan ez zuten guztiei kontatzeko.
‎Bere burua beste modu batean ikusteko aukera ematen diedalako, ezer asmatu behar izan gabe, gezurrik esan gabe. Beren buruari buruzko fikzio sinesgarri bat ematen diet, diru truke. Fikzioaren prostituta bat naiz, eta pozik nago.
‎Ikasleen esanetan, hurrengo aldaketak nabaritu dituzte AEAGEren formakuntza jaso ostean: a) AEAGEri esker, hainbat abilezia ikasi eta bereganatu dituzte. b) Euren gaitasunak hobera egin duela uste dute, eta norbere buruari buruzko balorazio hobea erakutsi. c) Irakasleen aldetik ardura eta inplikazio handiagoa nabaritu dute, gertutasuna batez ere. d) Esperientzia positibotzat hartu dute. e) Arazo emozionalak izatearen ondoriozko estigmatizazioa gutxitu egin zaie. f) Ikasgeletan gerta daitezkeen arazo larrienak gutxitu egiten dira.
‎Joe Biden bere buruan konfiantza handia duen norbait bezala agertzen da, baina, jakina, iruzurgilearen sindromearen nolabaiteko dinamika ikusten da; izan ere, zeure buruari buruzko gauzak eta zureak ez direnak hain modu autosuntsitzailean asmatu behar badituzu, horrek nortasun mota bat islatzen du, eta, batez ere, segurtasunik eza.
2021
‎Bistan dena, errubrika behar beste egokitu daiteke, baina kontuan hartu beharko da, orduan, adierazleak ere doitu beharko direla koherentziari eutsi ahal izateko. Dokumentua ondoren eskaintzen da. irakasleak edo ikasleak berak bere buruari buruzko baloraziorik egingo ez duenik, baina espazioak berdinkideen arteko ebaluaziorako zabalduko dira berariaz, ezagutza eta pentsamendua elkarrekin eraikitzeko xedeari modurik egokienean erantzun diezaiokeen foroa izan daitekeelakoan. Kasu honetan, ebaluazio-ariketaren izaera eta tresna ezberdina izango da, euskarriak askotarikoak izango direlako, batetik, eta hiru esparru baloratzera bideratuta egongo delako, bestetik.
‎Gazteek eta nerabeek, sare sozialen edo komunitate birtualen erabiltzaile direnez, edukia kontsumitzeaz gain, sortu egiten dute. Influencerak izan beharrik gabe, komunitate birtualetan iruzkin, irudi eta bideoak partekatzen dituzte egunero, beren buruari buruzko informazio pertsonalarekin, baina baita lagun eta senideei buruzkoak ere. Informazio horrek guztiak bere nortasun digitala osatzen du, eta edonoren eskura egon daiteke.
‎«Zer garen, nola ikusten gaituzten... Geure buruari buruzko hausnarketa horiek berezkoak dira emakumeon artean, eta dokumentala oso bide egokia izaten da horiek adierazteko; errazagoa da, eremu askeagoa delako».
‎Abenturetako superheroien modura, etengabe arriskuen bila aritu behar dugu. Horrek gure hazkunde pertsonalari lagunduko dio, ekintzaileago eta sortzaileago egingo gaitu, geure buruari buruzko irudia hobetuko du... Era guztietako abantailak omen dauzka ausardiak!
‎Gutasunaren eraikuntzan ezinbestekoa da irudikatze lan hori bideratzea. Talde batek bere buruari buruzko irudikapen bat egiten badu eta zabaltzen bada, talde horretan sozializatuko direnek horrekin bat egingo dute eta, normalean, jarraipen bat emango diote. Fenomeno hori ‘sentiera’ da:
‎...aika kontakizun labur biltzen ditu, denak ere saiakera literarioaren eta autobiografiaren artean daudenak, 1944ko udazkenetik 1962ko udara bitartean lehen pertsonan idatziak, bi partetan antolatuak ordena kronologikoari jarraitu gabe, narrazio autobiografikoak lehen partean eta saiakera literarioak bigarrenean; eta, nolabait ere, osatu egiten du Familiako lexikoa, lan horretan bazter utzitako bere buruari buruzko hutsune asko betetzen baititu hemen, bere barneko kontuak agerian utziz.
‎Frankek ez du inoiz esaten, baina agerikoa da gogotik saiatzen dela Helenerentzako liburu ederrenak bilatzen distantzia handiak eginez eta salgai dauden urrutiko liburutegi pribatuen zoko guztiak miatuz. Eta opari pakete gehiago dira Heleneren erantzuna, baita bere buruari buruzko konfidentzia umoretsu berriak eta enkargu premiatsu gehiago ere. Hitzik gabeko emozio batek eta desira isil batek blaitzen dituzte gutun komertzial horiek, zeinak, egia esatera, ez dira pribatuak ere, Frankek gutun bakoitzaren kopia bat egiten baitu negozioaren artxiborako.
‎Inserere erabili zuen, grezieraren enkrinein aditzaren ordain (alea lastotik bereizi, bahetu, zetabetik pasatu), metafora bat, Alexandriako liburuzainen hizkeran egile bat aukeratzea esan nahi zuena. Horaziok, bere liburuak irakurriz txora-txora eginda, bederatzi greziar liriko ospetsuenen pare zegoela uste zuen, eta ez zuen inolako zalantzarik izan irakurleei bere buruari buruzko hain iritzi inpartziala adierazteko. Oda-liburuan bertan, lasai ederrean idatzi zuen bere poemek, papiro orri hauskorren gainean idatzirik, metalak eta harriak baino gehiago iraunen zutela:
‎Alexandriak, Greziaz haratagoko hiri greziarra eta Europako geografiatik kanpoko Europaren ernamuina zen aldetik, bere buruari buruzko kanpoko begirada inauguratu zuen. Liburutegiaren garairik hoberenetan eta Alexandroren lorratzari jarraituz, filosofo estoikoak lehen aldiz ausartu ziren erakustera pertsona guztiak mugarik gabeko komunitate bateko kideak direla eta gizateria errespetatzera behartuta daudela edozein lekutan, edozein egoeratan.
‎Virginia Imazek esaten du emakume batek umorea egitea oso transgresorea dela. Emakume batek bere buruari buruzko umorea egitea are transgresoreagoa da niretzat. Nik uste dut azkenaldian ulertu dugula hau; neskok orokorrean eta feministok partikularki.
‎Biei suertatu zaie umorea plazarako ate eta ohartu dira, agian, euren buruari-euren loditasunari, itsustasunari, bolleratasunari...-barre egitea izan dela sistemak utzi dien zirrikitu bakarra. Izan ere, norbere buruari buruzko umorea ere parez parekoa, behetik gorakoa ala goitik beherakoa izan daiteke. Geure buruarekin ere izan gaitezke zapaltzaile, eta umorea erabil dezakegu boteredunari adierazteko guk geuk jarriko dugula geure burua “dagokion lekuan”.
‎Botere-harreman parekideetaranzko bidean, besteei buruzko umorea egiteko modu inteligentea eta sanoa izan daiteke norbere buruari buruzko umorea egitea. Hala, publikoa ez da epaitua sentitzen eta identifikazioz egiten da konplize.
2022
‎Nire senarraren kasuan bazegoen gertakari intimoren bat, barne hausturaren bat edo aurkikunderen bat, bere burua gutxiestera eta lotsaraztera zeramana. Banekien nik ez zela damua, eta gutxiago ideien mailako zalantza bat, zerbait sakonagoa baizik, norbere baitako arrakalaren bat seguru asko, amets zapuztuek uzten duten zuloa edo norbere buruari buruzko gutxiespen erabateko bat. Garai hartako bere neskaren bila hasi nintzen, eta hark esan zidan, bera ere Erakundeko militantea izana zelako eta torturak jasandako kideekin lan egindakoa, tarteka gertatzen den fenomenoa dela kide bat atxilotu eta lehen kolpea jaso orduko hondoratzea eta izuaren izuz dakien guztia kontatzen hasi eta ez isiltzea eta kontatzeko gutxi dutenean asmatzen hastea eta edozeinen bizkar botatzea egin gabeko delituak ere.
‎Coachak ez du bere esperientziatik aholkatzen; aitzitik, egiten duena da coachee edo bezeroari lagundu kontzientzia bat hartzen eta konturatzen eta, orobat, bere buruari buruzko ikuspuntu berriak aurkitzen. Errealitatearen ikuspegi mugatuak blokeatutako pertsona sortzaile bihurtzean edo berbihurtzean dago gakoa.
2023
‎Zein hizkuntzatan idatzi didazu lehen?". Itxura guztien arabera, beste puntan zegoenak ez zuen eman nahi bere buruari buruzko xehetasunik, baina elkarrizketa jarraitzeko prest zegoen. " Laster 17 Gurasoak beti falta, eta haiek nahi dutenean behar dut umoreko izan.
‎Albisteak jaso egiten zituen Egunero-k egunero, baina albistegai ere izan zen. Egunero-ren bigarren zenbakiak bere buruari buruzko berriak ere bazekartzan. Bezperan ale guztiak agortu egin zirela eta fotokopiagailuen bidez ere zabaldu zirela zioen albisteaz gain, Auzitegi Nazionaletik zetorren notizia ere bazekarren:
‎Eta ororen gainetik, De Gaulle jenerala, bera segitu duten guziez inguratua, ikurra bilakatu da; Frantziaren bere buruari buruzko fidelitatearen ikurra, denbora batez fidelitate hori kasik bere buru bakarraren gainean zegoela; eta oroz lehen bilakatu da, gizakiaren baitan, indarraren adorazio itsusia errefusatzen duen guziaren ikurra ere.
‎Louis XIV.ak Frantziako eliza andeatu zuen bere buruarentzako kultuarekiko kolaborazionista eginez eta erlijioan ere bere buruari buruzko obedientzia hari inposatuz. 118
‎Beste edozein naziok bazuen, nahi badugu, inperio bat eraikitzeko eskubidea, Frantziak ez ordea; aita santuaren subiranotasun tenporalak Kristautasunaren begietan eskandalu egin zuen arrazoi berarengatik; Frantziak 1789an egin duen bezala, munduarentzat pentsatzeko eta harentzat justizia definitzeko kargua gure gain hartzen dugunean, ezin gara giza haragiaren jabe bilakatu; egia baldin bada ere, guk hori egin ezean, beste batzuek menperatuko zituztela jende dohakabe horiek eta guk baino are gaizkiago tratatuko zituztela, hori ez zen arrazoi legitimoa; izan ere, orohar gaizki orokorra tipiagoa izango zen. Gehienetan, horrelako motiboak eskasak dira; apaiz bat ezin da prostituta-etxe baten nagusi izan gaizkile batek emakume horiek gaizkiago tratatuko lituzkeelako estakuruan; Frantzia ez zen bere buruari buruzko ohoreari huts egitera behartua populu dohakabe horien alderako ustezko urrikiagatik; gainera, egiatan, ez du batere hori egin; izan ere, inork ez du serioski argudiatuko Frantziak populazio horiek konkistatu dituela beste nazio batzuek ez ditzan gaizkiago trata; Jakinda gainera, neurri handi batean, berak duela XIX. mendean, abentura kolonialak berriz modan jartzeko ekimena hartu.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
Argitaratzailea
ELKAR 12 (0,08)
UEU 9 (0,06)
Jakin liburuak 7 (0,05)
Susa 6 (0,04)
Pamiela 5 (0,03)
Berria 4 (0,03)
Consumer 3 (0,02)
Maiatz liburuak 3 (0,02)
Argia 2 (0,01)
Uztaro 2 (0,01)
Alberdania 2 (0,01)
Labayru 2 (0,01)
Bat Soziolinguistika Aldizkaria 2 (0,01)
Jakin 1 (0,01)
LANEKI 1 (0,01)
Osagaiz 1 (0,01)
Ikaselkar 1 (0,01)
hiruka 1 (0,01)
Open Data Euskadi 1 (0,01)
Anboto 1 (0,01)
Bertsolari aldizkaria 1 (0,01)
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia