2008
|
|
4 Bere
|
buruari buruzko
ziurtasunaren egia (autokontzientzia)
|
|
Substantzia horrek kontzientzia horretan daukan agerpena egiatan zerbait ezkutatukoa da, zeren substantzia oraindik Norberaren gabeko Izana da, eta bere
|
buruari buruzko
ziurtasuna da bere buruari agertzen den hori bakarra. Horregatik, lehenik daude substantziatik bakarrik une abstraktuak autokontzientzian; baina une horiek, mugimendu hutsak bezala, bere burua aurrera mugitzen duten heinean, autokontzientzia aberasten da, harik eta berak kontzientziari substantzia osoa atzeman dion arte, harik eta bere buruan kontzientziaren eraikin osoa zurtatu egin duen arte, eta —objektualarekiko portaera negatibo hori era berean positiboa den, hau da, ezartzeko mugimendua den heinean— harik eta une horiek bere burutik sortu dituen eta horrela kontzientziarentzat aldi berean berrezarri dituen arte.
|
|
Denbora kanpoko, intuizionatutako Norbera hutsa, ez Norberak aditutakoa, bakarrik intuizionatutako kontzeptua da; kontzeptuak bere burua hartzen duenean, gainditzen du bere denbora forma, aditzen du intuizioa, eta bera aditutako eta aditzen duen intuizioa. ...ik, bere buruan burututakoa oraindik ez den gogoaren patua eta beharrezkotasuna; autokontzientziak kontzientzian daukan parte hartzea aberasteko beharrezkotasuna, Berebaitanaren bitartekotasuna —substantzia kontzientzian egoteko forma— mugitzeko beharrezkotasuna, edo, alderantziz, Berebaitana Barrukoa den horitzat hartuta, hasieran barrukoa den hori burutzeko eta erakusteko, hau da, bere
|
buruari buruzko
ziurtasuna bere gain hartzeko beharrezkotasuna (Gogoaren fenomenologia, azken kapitulua).
|
2009
|
|
Orduz geroztik, bere
|
buruarengan
ziurtasun gehiago duen emakume bat ezagutu dugu.
|
2012
|
|
Julen bizi bizi mintzatzen zen, ez bere ohiko hizkera zelako edo zakar agertu nahi zuelako, bere
|
buruari
ziurtasuna eta adorea ematearren baino, eta Julianen erantzunak bilatzen zituelako bere aurrean kokaturik mantentzeko, zeren barru barruan egoera hark eta jarraian etor zitekeenak zeharo izuturik baitzeukaten.
|
2013
|
|
Eta bestela, ea zertarako banatzen dizkieten neskato mutikoei galdeginen diet. Atera dut nola edo hala elkarrizketan ea gaur zer egun den, eta horrela jabetuko naiz ni bila eta bila nabilen denborari buruzko berriaz. Nik ez daukat zertaz lotsatu aitortu du ozenki Lagoak bere
|
buruari
ziurtasuna eman nahirik. Baina baldin eta karrakaren salmentan hasiko balitzaizkit, zer?
|
2014
|
|
Batzuk zuhaiztian jarri ziren, gerizpean, eta ikasturte amaiera arte hantxe iraungo zuten, tokia bereganatuta; beste batzuek etxearen atzealdean hartuko zuten ostatu, eskailera batzuetan edo, auskalo, toki diskretuagoren batean, eta haiek ere ez zuten inoiz ere bereganatutako espazioa abandonatuko. Mutiletako asko zelaira joan ziren, baloia nork ekarriko, zein taldetan eta noren aurka ariko ziren jakin aurretik
|
buruan
ziurtasun bakarra zeukatela: ordu erdiko atsedenaldia futbolean aritzea, euri nahiz elur, txingor nahiz izotz.
|
2015
|
|
Bekatuak diodanean, bekatu arinak esan nahi dut, astunetatik, beraiek dakitela behintzat, aske baitaude, baina ez seguru; beraiek jakin gabe izango dituzte batzuk, eta ez die horrek samin txikia ekarriko. Galtzen ikusten dituzten arimek ere emango diete samina; eta nolabait beraien artekoak izango ez direlako itxaropen sendoa badute ere, Eskritura Santuak aipatzen dituen zenbaitez gogoratzen direnean, Jaunaren babesa zutela zirudien haietaz, esaterako Salomon batez, Haren Maiestatearekin hain harreman estua baitzuen, orduan ezin dira beldurrik gabe egon, esan dudanez; eta zuen artean bere
|
burua
ziurtasun handienaz ikus dezanak, beldur handiagoa izan dezala, zorionekoa Jainkoaren beldur den gizonabaitio Davidek. Haren Maiestateak babes gaitzala beti; ez dezagula iraindu Hari eskatzea da guk izan dezakegun ziurtasunik handiena.
|
2018
|
|
Ahots paregabea eta afinazio aparta ditu berak, bai, baina erritmoarekin badu arazoren bat edo beste. Euren
|
buruengan
ziurtasunik ez duten haurrekin gertatu ohi da: jarri ume bat danborra jotzen eta jada badakizu bere arazoen berri.
|
2019
|
|
Dena den, ideia bat baino ez da. Bere
|
buruarekiko
ziurtasun osoa izatea ez da apur bat arraroa. Bai, horrela izaten da.
|
|
C kategorian nengoenean, Lankukoek deitu izan ez balidate Bizkaiko finalaren ostean B-ra igotzeko, neuk ez nukeen eskatuko. Prezioa apur bat igotzeak nire autoexijentzia eta neure
|
buruarekiko
ziurtasuna ere igo egin zituela iruditzen zait. Informazio falta neukan, uste bainuen txapelketako merituek erabakitzen zutela bakoitzaren katxea, eta ez norberak.
|
2020
|
|
Batez ere, euren
|
buruarekin
ziurtasuna izateko eta kamera atzekoek esandako aholkuak kontuan hartzeko aholkua ematen diet. Grabaketara gidoia ondo barneratuta eramatea ere funtsezkoa da. Bestalde, aktore batek bere formakuntza hazten jarraitu behar du, hori ez da inoiz bukatzen, eta ikasten jarraitzeko gomendatzen diet.
|
2021
|
|
Parte hartu zuen pertsona baten hitzetan, hauxe errepikatzen zieten: " Zuen
|
buruarekiko
ziurtasuna erakutsi behar duzue hitz egitean, arnastean eta kaka egitean!". Zeure buruaren auto sortzailea izateko, une oro motibatuta egon behar duzu.
|
|
Paseoa on egiten ari zait, nire pauso eta erabakiak gero eta ziurragoak dira. Nire
|
buruarekiko
ziurtasunaz kontziente, Beñaten lokaletik pasa naiz. Argiak oraindik piztuta daude.
|
2022
|
|
Botere hori nondik datorkien ezin jakitea, defentsa estrategiak prestatu ezin izatea deseroso samarra da, zertan ukatu. Max Doxen kasuan bere
|
buruarenganako
ziurtasuna izan daiteke, diskurtso ilunaren eta kemen argitsuaren konbinazio neurtu eta justua. Baina ez hori bakarrik.
|
2023
|
|
Azken batean, euskararen biziberritze prozesua eraldaketa sozial sakon bat da; hor badago botereen birbanatze bat, derrigorrean, eta, nolabait ere, gaur egun jendarte honetan dauzkagun arazo gogorrenetako bat ukitzen du: gero eta jende gehiagok, bere lan arloari begira, gero eta prekarioago ikusten du bere burua, eta administrazio publikoa da, nolabait ere, zeure
|
buruari
ziurtasuna emateko ia bide bakarra. Gaia horra eramaten dugunean, bada, bueno, erraza da beste arlo batzuetan lokartuago egon daitezkeen erresistentziak azaleratzea.
|