2001
|
|
3 Ez du inork, ene ustez," nahasmendu hori (saltsa hemen, huelga han) aitzakiatzat hartu", Iraola jaunak idazten duenez. Aitzitik, nahasmendu hori, eta aitzakia nahasmenduarekin batean, zuzen okertzaileek
|
berek
sortu dute, guztiok dakigun bidez, gero oker zuzentzaile ager daitezen. Bestela esan, ordenazaleek sortu dute, eta ia esku hutsik sortu gainera, desordenua Txilen.
|
|
Mitoek
|
berek
, zein eta beharrezkoak zaizkigun, gehiago iraungo dute harkaitz gogor horren gainean eraikiak izan badira, hondar higikorretatik urruti. Baina, nolanahi ere, aitortu behar da ez duela jakintzak aginte zorrotzik irudimenaren eremu lainotsuan.
|
|
Berak aurkitu omen zuen, itzulinguru larriekin egia esan, gure herriaren egiazko bide zuzena. Jende gutxik zekien, ordea, eta hori zekitenek
|
berek
ez zekiten orain jakin uste dugun arabera. Arana Goiriren aitzindari izan genuela Garate jaunak erakutsi izan du, entzule irakurleak harrimenez eta espantuz betetzen zituelarik.
|
|
1997; Curran, Morley eta Walkerdine 1998)," Semiotika" italiarrekoak (Eco, 1987 eta 1992)," Literatur Hermeneutikaren" ondotik etorritakoak (Jauss 1977) eta testuen interpretazioari eta esanahiari buruzko kontzepzioak, Deleuze eta Guattariren proposamenak (1988) komunikazioaren" Teoria Nomadaren" inguruan (haren arabera, mezu igorlea, mezua eta mezu hartzailea ez dira prozesuko" protagonista" finkotzat jotzen, protagonismo hori aldakorra eta mugikorra baita beti) eta abarâ agerian utzi dute ez direla bat eta bera mezu sortzaileak bere mezuari eransten dion esanahia eta mezu hartzaileak jaso duen mezuari igartzen diona; gainera, ikerlari horiek guztiek (ezkerrekoak dira autore gehienak) gizarte praktikatzat jotzen dute mezuaren harrera, eta ez hartzaile bakoitzaren prozesu psikologikotzat. Bestalde," aginte indartsu" baten existentzia berriro defendatzen hasi diren teoriek epe luzeko eragina hartzen dute bereziki aintzat eta, nolanahi ere, hedabideen sistemaren funtzioa eta eragina aztertzerakoan ongi gogoan hartzen dute beste instituzio batzuek eta gizarte praktikek
|
berek
dituzten eraginekin duten lotura eta harremana. Beraz, hedabideak ez dira iritzi publikoan eragina luketen berezko aldagaitzat hartzen, baizik eta beste batzuekin batera ari den faktoretzat, faktore garrantzi  tsuak badira ere.
|
|
korronte politiko jakin batzuei lotuak baziren ere). EITBko berriemaileek
|
berek
ere, egiazko autonomiaz jarduten zuten berrigintzan, oso urrun zeuden ondoko urteetako" alderdikeriatik", guztiz nabarmena telebistaren kasuan batez ere.
|
|
Albiste politikoen korpusean barneratu eta gero, berriak edo datuak eskaintzen dituztenak erdira ere ez direla iristen ikusten dugu (%45, 2), eta haien %64, 8 politikariek jakinarazitako iritziak dira. Baina, inprimatu edo emititurikoa albiste bihurtu eta gero, berrien eta datuen maila berbera dute eta
|
berek
ere maila berean osatzen dute hedabideek errealitatearen gainean eskaintzen duten aurkezpen sinbolikoa.
|
|
Ez, jakina; argi eta garbi frogatu dugu kontrakoa testu honetako beste pasarte ba  tzuetan. Baina gizartean diharduten beste instantzia batzuek modulatu eta matizatu egiten dute hedabideen eragina 19 Gainera, ezin dugu hedabideek iritzi publikoan duten eragina aztertu, soil soilik hedabideek
|
berek
iritzi publikoaz eskaintzen diguten argazkitik abiatzen bagara. Lehenago edo geroago azalduko dira argazki horrek jendearen egiazko iritziarekin dituen kontradikzioak.
|
2002
|
|
Batasunak eredu bakarra jarri du bazter guztietan eta horren ondorioa izan da, batetik, euskara betitik ibili izan dutenek, euskaldun" arruntek" nolabait ere esateko, ziurgabetasuna sentitzen dutela orain" eskolatuekin" (hitz hau nirea da) mintzo direnean: ez baitira gai sentitzen hauen okerren zuzentzeko,
|
berek
erabiltzen duten hizkera okerrez betea egiaz okerrik izan gabe inola ere sentitzen dutenez. Bestetik, hizkuntza ikasi dutenek, ñabardurarik gabe ikasi dute eta aski ahul sentitzen dira praktikan.
|
|
Nik uste dut egokiena izango litzatekeela ikasgaiak aukeran ematea, euskaraz edo gaztelaniaz, ez denak euskaraz eta ez denak gaztelaniaz, ikasleek
|
berek
egin dezaten, egin dezazuen, aukera. Eta beste gai asko ingelesez orain" ingelera" jarri da modan, zergatik dute arrunkeriarik arruntenek holako arrakasta irakasleen artean?, jakina, eta beste hizkuntza batzuetan ere.
|
|
Ez naiz batere purista sentitzen hizkuntza kontuetan, baina aitortu behar dut zenbaitetan ikusten ditudan testuek, irakasleek
|
berek
eskuz idatziek nahiz liburuetan aurkitzen ditudanek, biziki kezkaturik uzten nautela. Kontua ez da ortografiarena edo morfologiarena, zerbait anitzez ere sakonagoa baizik.
|
|
Handik hilabete batzuetara ikasle hauek
|
berek
eskatuko dute unibertsitateak ikasketa guztiak euskaraz eskain diezazkien. Eta manifestazioak egingo dituzte hartarako.
|
|
Gizartearen aldetik, urte luzeetan enantzu handiko guraso militanteak izan ditugu gure inguruan. Militante eraginkorrak, berak hasi direlako zenbaitetan hizkuntza ikasten, edo militante pasiboak,
|
berek
egin ez zutena ororen gainetik bere seme alabek egin dezaten nahi dutelako, gogozko tokian maldarik ez delakoan eta hizkuntza osmosi bidez beretuko dutelakoan. Horrexegatik matrikulatzen dituzte euskal eskoletan.
|
2003
|
|
Bizkitartean ETAk bere agirietan, eta euskal abertzaleen gehiengoak gatazkari aterabide baten emateko Frantzia eta Espainiaren esku hartzearen eskatzen segitzen du, gatazkaren lehen hobendunak bi estatu zapaltzaileak balira bezala. Hein handi batean erantzukizun erraldoia dute, baina euskaldunek
|
berek
ere bai funtsean. Karia horretara, biziki interesgarriak ziren treguak iraun zuen hamazazpi hilabeteetan plazaratu azalpenak:
|
2005
|
|
Emakumeek lan aipagarria egiten dute ingurumenaren antolaketan eta garapenean. Horrenbestez, garapen iraunkorra lortzeko ezinbestekoa da
|
berek
aintzat hartzea.
|
2006
|
|
Tisi kasu batzuk kenduta, ezer ez. Beno, bai, hemen zoro asko zagok, beste inon baino gehiago, baina
|
berek
ez ditek uste gaixotasun bat denik, heure eskarmentuz ikasiko duk horri ere tamaina hartzen.
|
|
Bi bertsio horiek zebiltzan egunkarietan eta irratian. Baina orduko Alemaniaren etsaiek berehala zabaldu zuten naziek
|
berek
egina zela atentatua; lehergailua jarri eta eskua ezkutatu, naziak maisuak zirela horretan; jendea komunisten eta juduen kontra jartzeko burutzen zituztela naziek sator lan haiek.
|
|
zenbat sufrimendu zegoen Hermannek bere amari erakutsi zion destainaren atzean, nik ez nuen sekula jakingo. Agian,
|
berek
ere ez.
|
2007
|
|
Irlandako beren aitatxi amatxien eta birraitatxi birramatxien miseria eta gosea dute bakarrik gogoan hemengo jende helduek. Eta
|
berek
, Jainkoak ere ahantziak dituen leku hauetan, bizitzeko dituzten nekeak.
|
|
Trapobaniako uhartean xinaurriek zain  tzen dituzten urrezko mendi handi batzuk badira. Xinaurriek
|
berek
dute urre hori garbitzen zikinkeria guziak xehe xeheki kenduz. Zakurrak bezain handiak dira eta nehor ez da mendi horietara hurbiltzen xinaurriez beldur baitira jendeak.
|
|
Portu horretara baitira heltzen eguzki sartzetik, Hormes, Quis, Aden eta Nubia guzitik jiten diren ontziak. Kondatu nion, nola Koilunen, izigarri bero egiten duen eta nola piperra
|
berek
landatu zuhaitzetarik maiatzean, ekainean eta uztailean biltzen duten, nola indigoa eguzkitan idorrarazten duten, nola beroak fruitu arrunt bitxiak sorrarazten dituen eta nola, daitezkeen perroketa ederrenak eta mota guzietakoak, badituzten. Moko eta xango gorridunak, hegatsak gorri gorriak dituztenak, bertze batzuk ttipiak eta berdeak direnak, denetan ederrenak elurra bezain xuri direnak direlarik.
|
2008
|
|
Eta talaiara iritsi diren gazte horiek? Nik ez nituen ezagutzen eta
|
berek
ere ez ni. Hala espero dut, behintzat.
|
|
ez naiz Rosa baino hobea. Horregatik ez dut juzgatu nahi, egunkariek eta zergatik juzgatu zuten hain aise,
|
berek
jakingo dute?, eta nire hitzotan juzguren baten arrastorik isuri bazait (juzgu txarren baten arrastorik, esan nahi dut), hitzekin eta idazkuntzarekin dudan harreman zailagatik da.
|
|
Ez du ematen ezer duzunik, baina badaezpada. Hangoa bukatu bezain laster,
|
berek
eramango zaituzte etxera ere.
|
|
arrazoia da, edo hobeki, irudipena da gauzek batzuetan hitzegin egiten didatela ustez, esango balute bezala: " atera gaitzak izatearen kartzelatik"; eta idealek
|
berek
ere bai inoizka, beren buruen kontra jarrita: " ken gaitzak paretik".
|
|
[Abraham gure baitan II.] Batzuek ez diote barkatzen eguraldiari eguraldi txarra, ezta beren gorputzari ere gorputzaldi txarra, baina
|
berek
onetsitako erakunderen bati, edo gehiagori, dena barkatzen diete, diotena diotela eta dagitena dagitela. Horra" abrahamkia" deitzen dudan giza subespeziea.
|
|
Nik diot hori? Ez, hitzek
|
berek
diote hori. Gehienok" proiektu" edo" egitasmo" izenekoetan ari gara, gabiltza edo, batik bat, gaude.
|
2009
|
|
Baserriko energia gaiztoak garbiturik zeudela uste izan zutenean, yoga aurreratuko praktikak egiten hasi ziren; oinarrizko gorputz jarrera batzuk ikasita, arnasaren bidez energia aktibatzeari ekin zioten zuzenean; Erniorantz igotzen ziren, belaze eta basoetan egiten zituzten ariketak, oporretan egonaldi luzeak antolatzen zituzten diziplina gogorrak praktikatzeko, goizeko lauretan meditatzera jaikirik, eguzkia irtetean hari agur ariketak eginez, Xabierrek zuzenduriko errito masonikoetan parte hartuz, janari urriz elikatuz, sinbologia ikasiz, ilunabarrean berriro leizera sartuz meditatzera. Iñigok antzinako euskal iniziatuen eta druiden testuak irakurtzen zituen, auskalo nondik atereak; Sarak susmoa zuen Iñigok eta Xabierrek
|
berek
egokitzen zituztela idatzi haiek, testu masoniko eta esoterikoetatik hartuta. Harrespil bat ere eraiki zuten.
|
|
Kali Yuga aro gaiztoaren azken ostikadek haurgintza minetan bezala mundu osoa durduzatzen duten bitartean, belaunaldi berrien aitzindariok Lur osoan hazia zabaltzen ari gara, lau haizeetara, aro berria aldarrikatuz, martiri gaberik, gerra gaberik, gorroto gaberik, jelosia gaberik, traizio eta saldukeria gaberik; bizimodu berri bat, non emakumea eta gizona inolako susmo txarrik gabe batuko diren, zeren emakume bakar bat emakume guztiak izango baita, eta gizon bakar bat gizon guztiak. ...suna eskaini zuri; hori al da benetan maitatzea, Sara, traizio egitea, leialtasuna zikintzea, gizakiak lur honetan asma dezakeen asmorik eder eta gorenetakoa zapuztea, kosmosak agindu digun betebeharra pikutara botatzea, baina oraindik ere garaiz gaude gauzak bideratzeko, oraindik ere hazi garbi bat ernal dezakegu, hutsetik abiatu berriro, elur aratzetik, gure orbanik izango ez duten umeak ekarri,
|
berek
egin dezaten gu zure itsumenagatik egiteko gauza izan ez garena, zergatik ez zinen nire besoetara etorri, Sara, fedez eta eskuzabalik; zu zara ulertzen ez duena, Ananda, ni neu izan nahi dudala, ostia, ergela zara ala; halaxe hitz egin zenidan, Sara, emagaldu batek bezala, zure etsipena eta desoreka niri leporatuz, biraoka, mari purtzil baten antzera, bazenekien zer nolako mina egiten zidaten zur... Meditazioetan, halere, neure burua baretzea lortzen nuen, eta barru barrutik onartzen nuen neure karma, eta zurea ere bai, Sara, aszetikaren bidez garbituz, dena barruratuz, baita zure irainak ere, jarraitu, aurrera egin, garbitu, araztu... baina etsitzeko zorian ere egon nintzen, hain baitzen astuna gainera botatzen zenidan zama ezkorra; zer zama ezkor eta zer potro, Ananda, garbia izatea ez da ergela izatea, ulertzen; ergela ni, hori ez, Sara, dena erakutsi dizut, dontzeila xalo ezjakin bat baino ez zinen garaitik, ikasketak alde batera utziak zenituen, kontzentratzeko gaitasunik ez zenuen, dislexia arazo handi bat... eta nik sendatu zintudan, barru barrutik lasaitzen erakutsi nizun, polaritatea landu genuen, buruko bi hemisferioei sakonetik eraginez, eta bizkor bizkor irakurtzen eta ziztu batean idazten ikasi zenuen, eta behin apaletik hartua zenuen Yoghi Ramacharakaren liburu zail hura ere ulertzera iritsi zinen; ni halako gauzak erakusten, eta zu, berriz, ezkutuan, neba Kandido ustel horrek utzitako barrabaskeriak irakurtzen, horixe egin zenuen orduan ere:
|
|
neure begiek
|
berek
antzeman zutenaren tankerakoa.
|
|
Baldin egin baliz euskaraz hanbat liburu, nola egin baita latinez, franzesez, edo bertze erdaraz eta hitzkuntzaz, hek bezain aberats eta konplitu izanen zen euskara ere, eta baldin hala ezpada, euskaldunek
|
berek
dute falta eta ez euskarak [letra etzana gurea da].
|
|
" Hondarrean, arte kontuetan, dohaina da artista baten konturik oinarrizkoena. Margolariak handi egiten dituen berezko dohain zoragarria, margolariek
|
berek
ez dakitelarik zeren jabe diren. Pinturaren alderik onena artistak jartzen duena da bere baitako esanezinetik, inkontzientetik, neurtezinetik.
|
|
" Dotorezia horrekin sartzen naiz klasikoen gortean;
|
berek
adeitasunez hartzen naute".
|
|
Aurreko astean adeitsu agurtu zintuenak, gaur ez zaitu ezagutu. Egoera fisikoa eta psikologikoa gero eta abailduagoa dute, tristura eragiten du ikusten duzunak, egunetik egunera ezgauzagoak dira, baina
|
berek
tinko eusten diote esperantzaren hari gero eta meheagoari, sinesgaitza ere gertatzen den tema batez lotzen dira egoera berrietara. Muga mugan daude, eta hala ere egokitzen segitzen dute aukera gero eta ahulagoen trantzeetara.
|
|
Izan ere, datuoi begiratuta, egiazta daiteke kontzertuen kopurua, kasurik gehienetan, espazio geografiko elebakarrenekiko alderantziz proportzionala dela. Geografiaren puntu batetik besterako desberdintasunekin jarraituz, esan beharra dago ezen, euskal kantagintza berria abiatu zenean, toki bateko eta besteko kantariekin, euskara erabat estandarizatu gabe zegoela artean, eta hori zela eta, euskaldunek
|
berek
zailtasunak zituztela kantak ulertzeko. Bizkaiko eta Zuberoako euskara, adibidez, zeharo desberdinak dira, bai gramatika aldetik bai hizkera aldetik. Baina horrek hizkuntzarekiko atxikimendu handia sortu zuen herrialde bakoitzean, eta oso lagungarria gertatu zen nazioaren mugak zedarritzen zituen hizkuntza batasunaren ideiak, hizkuntza bat, herri bat?
|
|
Batzu herriaz orroit, euskaraz ahantzi;/ bertzek euskara maite, herria gaitzetsi;/ hizkuntza ta herria berex ez doatzi,/
|
berek
nahi daukute konpreniarazi/ bata bertzea gabe ez daizkela bizi.
|
|
Kontuan izan behar da Euskal Herria eta Herrialde Katalanak lehendik ere existitzen ziren lurralde erreferentzia zehatzak baziren ere, baztertuak izan zirela hamarraldi luzeetan zehar, egungo nazionalismo espainiarraren sorreraz geroztik batez ere. Orain sinesteak lan badu ere, errege erregina borboiek
|
berek
ere espazio politiko gisa onartu zituzten herrialdeok, adibidez, Karlos errege nahiak, bere kausaren aldeko laguntza eskatzera etortzen zenean gurera, Katalunia eta Aragoiko erresumetako zerbitzari leialez hitz egiten zuen.
|
|
" Baldin egin balitz euskaraz hanbat liburu, nola egin baita latinez, franzesez, edo bertze erdaraz eta hitzkuntzaz, hek bezain aberats eta konplitu izanen zen euskara, eta baldin hala ezpada, euskaldunek
|
berek
dute falta eta ez euskarak"...
|
2010
|
|
Auzolan en sartu eta, udaldia gertu, mapa eta gidaz mukuru zegonan ate ondoko erakusmahaia, espiralean eratutako pila koloretsuan, oharkabean pasatzeko moduan ez behinik behin; dendan sartu orduko, baina, begiz beste egin huen, kontzienteki edo ez, eta irten arte ez hintzen jabetu heure jokabideaz, heure buruari beste min bat aurrezteko egindakoaz. Uda eta udaberria hitzek
|
berek
ere, poza beharrean, absentzia eta tristura usaina baino ez dinate engoitik ekartzen, erraiak zimurtzen nabaritzen ditun entzute hutsarekin.
|
|
–Peleotar bihotz zabala, gainerako gizonak gailentzen dituzu hala adorean nola ekintza higuingarriak egiten, jainko jainkosek
|
berek
laguntzen dizutelako etengabe.
|
|
Lurrez labaingotik ziren, beraz, auzipera sartutako meategiak. Testigutza, berriz, Thomas Ygnacio de Urroz y Baleztena, Fermin de Loiarte, eta Juan Martinez de Lecuna meatzariek egin zuten, esanez, que dicha aljuba o menera contenciosa
|
berek
lantzen zutela bai, baina hango meatzea beti Asurako olerako atereaz. Atzenean, berriz, hala esaten dute Ipolito Eraso leitzarrak eta Sebastian Olaziregi errenteriarrak, hallados al presente en Asura, beti egin duten bezala, Asurako administradoreak ez badie agintzen, ez dutela meatzik aterako, eta are gutxiago berentzat joko la mena o aljuba contenciosa.
|
|
Hurrena dio, Pedro Telletxea bera bentero zela, aipatu Kristobal eta akusatuak ekarri zituztela sei zerri Matxariaingo Bentara, eta hari agindu ziotela handik Irunera eramateko seiak, eta hala eraman zituela, eta handik berriz Hondarribira
|
berek
eraman zituztela, eta han haragitarako saldu lau, eta beste biak benteroari berari eskaini zizkiela, baina emazte markesak frantses batengandik ikasi zuenean lapurtuak zirela, abisua pasatu eta, denak bertan utzita itzuli zela etxera senarra.
|
|
Bestalde, aberasgarri gertatzen den beste gauza bat zera da, aldaera hauek guztiek
|
berek
erakusten duten aukera ia mugagabea, hots, kantari bakoitzak besteekiko estilo eta errekurtso ezberdinak erabiltzen dituela ikustea. Hain zuzen, transkripzioetan hau islatu nahi izan dut.
|
|
Berdabioren bertsoek
|
berek
familiako aztarren franko ematen dute, eta bertsoek iraizean diotena hona arte dokumentuetan ikusi dituzun datuekin alderatu ezkero ere, kontuak arrunt ongi uztartzen dira. Hara pasarterik nabarienak, bertsorik bertso, zeure ikasmina goxatzeko aztertu dizkizudanak:
|
|
Kontuak hola, esan liteke pobreza aitorpena presoek
|
berek
eskatua izan zela. Beste aldetik, ordea, ez ote zuketen Kartzelan hobekixeago bizi nahiko, gastuak nork pagatua izan balute?
|
|
Egia ezkutaleku bat baino ez da. Areago, zientziaren emaitzak, azken buruan, zientzialariek
|
berek
adostutako gauzak dira; besterik ez.
|
2011
|
|
Praktikak egitera iritsitako azken koitaduari baino tratu umiliagarriagoa ematen zidaten, baina sekulako dirutzak ordainduko balizkidate bezala eskatzen. Maiz ez zizkidaten ezta kritikatu behar nituen liburuak ere ordaintzen, eta, libururen baten faktura pasatzen nienean, kontu eske hasten zitzaizkidan esanez
|
berek
dohainik lortzen zituztela argitaletxeetara eskatuta. Baina liburua iritsi baino lehen hasten zitzaizkidan esaten bazela halakoren nobedadea ateratzeko ordua, egunkari guztiek emanak zituztela jada haren albistea eta kritika.
|
|
Arazoak dituen inori laguntzea ezin liteke txarra izan, are gutxiago arazoak dituena dena emateko borondatez ari baldin bada, prest baldin badago bizia bera ere oparitzeko. Nik hartu dudan arriskuak ez du kolorerik
|
berek
hartzen dutenarekin.
|
|
Lotuta nago, ez daukat ihesbiderik. Eta
|
berek
ere badakite lotuta naukatela, horregatik ez dute nire kezkarik. Autoak lotzen nau, autoagatik ezin dut ihes egin, eta autoak zurekin ere lotzen nau.
|
|
Euskaldunen artean, euskaldunek
|
berek
ezarritako mugak errespetatu dira. Norberaren lurrak mugatzeko jarri izan ditugu mugarriak eta hauen ondoan askotan, urki bat.
|
|
Eskerrak eman nizkien bisitagatik eta alde egin nuen. Jakin balute zein asmorekin joan nintzen Hernaniko hitzordura [8] ez ziren hain irribarretsu azalduko; dena dela, nik ere hobe nuen
|
berek
zituzten asmoetan gehiegi ez pentsatzea.
|
|
–Orduan nik ezagutzen nituen pertsona batzuengatik galdetu zidan?. Bat Ordoki da, Gernika Batailoiko komandantea izandakoa, eta bestea Lasa, Euskal Solidarioetakoa, eta zalantzarik baldin baduzu,
|
berek
badakite esaten ari naizen guztiaren berri.
|
|
Anjelek ia hiru urte zituen eta hura pasatzea errazago ikusten nuen. Behobia inguruan arropa ibaiaren bi ertzetan garbitzen zuten, eta Biriatun bi neskazahar ezagutzen nituen, baserri txiki batean bizi ziren bi emakume jator belar garaian tarteka laguntzen nituenak, eta
|
berek
ere ezagutzen zuten Klaudia, Axunen ahizpa, orduan Pako senarrarekin Behobian bizi zena, Klaudiak, hainbat emakumek bezala, arropa ibaian garbitzen baitzuen, baina beste ertzean. Kontua zen Klaudiak umea ibaian jolasean uztea, nik beste ertzetik deitzea eta bi ahizpak jasotzea.
|
|
Ordurako dena moztua genuen eta aitona etxera bueltatu ondoren Frantziskok metak egiten ba ote nekien galdetu zidan. Nik erantzun nion
|
berek
iratzea ekartzen bazuten nik egingo nuela meta. Hiru egin genituen eta geratzen zena gurdian eraman genuen.
|
|
Espainia aldean gutxi zegoenez, Donostiara pasa behar genituen. Tratua egin genuen, baina
|
berek
Ziburura ekartzekotan. Botika ekarri zidatenean baserrira eraman nuen, baina erdia baino gehiago Frantxiskak berak eraman zuen marmitetan gordea, esnea banatu ondoren topatu bainuen.
|
|
Hurrengo astean idiak ekartzekoak ziren lurra goldatu eta patata ereiteko; gero artoa babarrunarekin erein behar zen eta lan horiekin batera belarrak. Eskerrak lehengusuak esan zidala
|
berek
moztuko zutela belarra. Udazkenean gaztainak, ezkurrak eta pagatxak erruz izaten ziren, eta horiekin eta gazta egitean geratzen zen gazurarekin gizentzeko hiru hilabeteko sei txerrikume erosi nituen.
|
|
Horregatik, onena isilik eta erdi gordea egotea zen, harrapatzen bazintuzten bazenekien zer zegoen. Hobe zen ez pentsatzea, bestela gure aldekoek
|
berek
ere garbitu zintzaketen. Dena dela, hori guztia nire burutik pasatzen bazen ere, kaleko lagunekin hitz egiten nuenean kontrakoa esaten nuen, dena bukatzean hobeto biziko ginela eta horrelako gauzak.
|
2012
|
|
Bere lagun gihartsuek kobazulotik atera eta afaria ehizatzen zuten bitartean, atzean hausnartzen gelditzen zen harpetarrak ahalbidetu omen zuen kulturak aurrera egitea dio Eric G. Wilsonek. Luisek ez daki kulturak aurrera egiteko moduko deus ekoizten duten
|
berek
, afaltzeko, aldiz, beti daude prest.
|
|
Honezkero etxerantz abiatuta, farolen argipean barna, gogoratu da haren lagunek Pucciniren Toscako E lucevam le stelle ipini zutela Ángel González poetari egin zioten azken agurrean. Iruditu zaio
|
berek
ere musika jar dezaketela biharkoan. Bud Powellen You go to my head izan liteke egokia:
|
|
Errezel fin bat zeharkatuta, geruza lausotu batean barrena zihoazen, iluntzean jotako ekaitzeko euri ura, geltoki barruraino sartu zena, lurruntzen ari baitzen sargoritan. Haien pausoera ikusita, pentsa zitekeen langileek
|
berek
behar zutela koipe apurren bat artikulazioetan. Egundo ez zela halakorik gertatuko zirudien arren, hurrengo loturagunera heldu zirelarik, gelditu, ontzia trabesaren gainean utzi, koipea hartu, makurtu, eta igurzte lanei ekin zieten berriro.
|
|
Kakoan dagoen mantal zuriari begiratu dio berokia eranzten duen bitartean; hura janztea nahikoa izaten du aldarterik makurrena ere bi irakinalditan egosteko. Laborategira sartzen diren gehienei higuingarria zaie hemengo usaina; kiratsa, esango dute
|
berek
. Txirrinarekin batera ireki dute atea eta sartu ahala hasi dira ikasleak atzo azaldutako ariketa egiten.
|
|
Don Fernando eta don Antonio irakasle gelan daude, nor bere eserlekuan iltzatuta; bata egunkaria irakurtzen ari da eta bestea, arkatz gorria eskuan baitauka, lanen batzuk zuzentzen edo ibiliko da. Hizpidera etorriz gero, don Norbertorena dela bizimodua esan ohi dute abaguneari joaten utzi gabe, eta aitortzen dute irrikan daudela
|
berek
ere noiz erretiratuko. Bietariko bati ahazten bazaio besteak aipatuko du gaia, eta, ondoren, bigarrenak azpimarratu egingo ditu lagunaren berbak.
|
|
Inork ez zuen hitzik egiten. Jasaten ari ziren egoera, nolanahi ere, ez zen kamioiaren gidariak hala nahita sorturikoa; maiatzaren 1ean eta 2an egin zituen euriteen eraginez, batetik, eta gerrako astrakaldien ondorioz, bestetik, hondatuta zeuden inguruetako biderik gehienak, eta
|
berek
hartu behar zutena, hain zuzen ere, zeharo askatuta gelditu zen zenbait unetan.
|
|
Behin baino gehiagotan solastu dira gaiaz. Bekarik emango ez baliote, erabakita daukate
|
berek
ordainduko lizkioketela piano ikasketak alabari. Beka emanez gero ere zerbait jarri lukete alaba eroso antzean bizi dadin atzerrian.
|
|
Inasek hipotesi bat du horretaz guztiaz. Etxean
|
berek
agintzen dute; beren gizonek baino lanpostu hobeak dauzkate, eta, horrenbestez, ingurukoek baino estatus hobeetan ibiltzera ohituta daude. Matxista samarra dela ikuspegia?
|
|
Egia da, emakume eta gizonen arteko harremanak direla-eta, eredu aldaketaren garaia da egungoa. Institutuan, eskolak lasai emateko eskubidea daukate
|
berek
; eragozpenen bat izanez gero, Zuzendaritzakoek, edo besteren batek, konpondu behar die egoera.
|
|
Mari Tere eta Inas banan banan joan ziren lagunen etxeak ikustera. Haienak baino askozaz dotoreagoa eros zezaketen
|
berek
, nahi izanez gero. Mari Terek ez zion Abueloren dirua behin ere aipatu; ordurako ongi ikasia zeukan zer nolako tirria sorrarazten zion Inasi diru hura ukitu beharra eduki zezakeela pentsatze hutsak.
|
|
Aukera hori gauzatu bitartean, ordea, orduak eta orduak erretzen hasi da Budapesteko liburutegi publikoetan: atzerrian aurkituko ez dituen eta hungariarrek
|
berek
ere ia ezagutzen ez dituzten idazle zahar handi eta bigarren mailakoak ditu irakurgai; liburuetara jasotako ahozko tradizioa; lege zaharren bildumak... " Ordu arte ez nuen ondo ezagutzen Hungaria.
|
|
Orrazkera harrotu nabarmena dute, beren ileen koloreei urrutitik nabarmentzen zaie tindatuak direla, bisuteria fantasiazkoa dute hatzetan, lepoan, belarrietan. Balirudike adierazi nahi dutela
|
berek
ez dutela zerikusirik klinika barruan daudenekin.
|
2018
|
|
Guk uste baino kontrolatuago geunden, eta ondo ezagutzen gintuzten. Nire profila egokia zen
|
berek
nahi bezala desartikulazioari buru emateko. Horregatik aukeratu ninduten.
|
|
Lorearen lana izango da hori lortzen laguntzea, eta informazioa ahalik eta ondoen aztertzea, puntu arriskutsuak identifikatuz, informazio ingeniariei lana errazteko, hori ere Lorearen kontu. Bestea,
|
berek
egingo dute. Honela esanda, Loreari egingarria iruditu zaio.
|
|
Laido bertso nahiz itsu kopletako sujet etengabe egin ninduten: jauregian kantatzen zirenetan heroi tantaia nintzen, baina jauregiko koplari
|
berek
odoltzale krudeltzat nindukaten ardandegi eta mariurdanga  zuloetan kantatzen zituzten bertsoetan; borrero artetsu bezain hozkotearen fama nuen; haurren azal mintz guriaren zale omen nintzen; uzkur eta fidagaitz, lankide zein lagunekin; arerioekin doilor eta burgoi... Nolanahi ere, itsu bertsoen entzuleek nire pentzura arin  tzen zituzten beren ezinak eta gorrotoak.
|
|
Amek
|
berek
kutsatzen zituzten beren seinak, titia ematerakoan. Bere burua kutsatua zekien ama batek haur jaio berria titiari utz ziezaiola nahi zuenean, betunez estali, ozpinez busti edo pipermin hautsez igurtzi ohi zituen titi puntak.
|
2019
|
|
Bazuen susmoa mutil gazte guztiak beren amekin abiatu zirela ikasketa prozesu horretan; haatik, Lale ez zegoen zeharo seguru haiek horretaz ohartzen ziren. Zenbait lagunekin hitz egin zuen gaiari buruz, eta harrituta erreakzionatu zuten, esanez
|
berek
ez zutela horrelakorik egin. Hurrena, galdetu norengandik lortzen zituzten gauza gehiago, amarengandik ala aitarengandik, eta denek onartu zuten, nahi zutena lortzeko, gorteatze modutzat har zitezkeen bideak erabili zituztela.
|
|
Auschwitzera iritsi zenean eman zioten lehen jantzia izan zen. Esan die itxura hobea zuela berak uniformea soinean,
|
berek
baino. Eta barre egin dute.
|
|
Gitak emakumezkoen barrutian gertatzen denaren berri eman dio. Eslovakiako neskak, nola barrutian denbora gehien daramatenak diren, hungariarrekin haserre daude, hungariarrek ez dutelako onartzen eslovakiarrek, gogotik negoziatu eta gero, lortuak dituzten onuratxoak haientzat bakarrik izatea eta
|
berek
ez izatea eskubiderik abantaila horiek jasotzeko. Gitak eta haren lagunek uste dute jasan dituztenak jasan izanak zerbait balio duela.
|
|
Utzidazu ikusten gauza nola doan. Ezin diet denei batera lagundu, eta
|
berek
ere ez dute" arrazoi" estra bat elkarren artean borrokatzeko.
|
|
Aitak harriturik begiratu zion, erizain borobil batek zergatia argitu zion arte. Askotan, zaurituekin zetozenek zaurituek
|
berek
baino lan gehiago ematen omen zieten, odola ikusita zorabiatu eta lurrera zerraldo erortzen zirelako.
|
|
Zakuetatik batean, halaber, zartagailuak egiteko ekaia ere kausitu zuten, ausarki. Anitzetan baliatuak zituzten antzeko elementuak,
|
berek
ala gudari sareko kide ezezagunek moldatu ondoan.
|
|
Platerak garbitzera joaten garenean topo egiten dugu, bainu handietan. Nolatan zeuden kanpinean galdetu diet, eta esan didate neska gazteena hiriburura doala reality show bateko castinga egitera, eta
|
berek
konpainia egiten diotela, bakarrik ez uztearren. Antza denez, oso ondo kantatzen du gazteak.
|
2020
|
|
Aurki ezagutuko zuten aiton amonek, emakumeek eta umeek osatzen zuten herrietako publikoa. Nik, haien animua adoretzeko, esaten nien izarren hotsa entzuteko moduko isiltasuna egingo zela emanaldia hasi orduko, eta emankizuna amaitu ostean izarrek
|
berek
ere entzungo zituztela publikoaren txaloak. Banekien zertaz ari nintzen:
|
|
Mikelak oso gustuko zuen, etxeko lanak egindakoan, ahizpekin plazara jaistea, eta bat batera konpasa jarraitzen zuten bikoteei begira egotea. Gonek hegan egiten zieten neska gazteei, zeren hain arin mugitzen zituzten oinak, non
|
berek
ere airean flotatzen zutela ematen baitzuen.
|
|
Anaren gogoa Dariok, bere maltzurkeriaz hobeto gozatzeko, eraiki zuen tormentuzko ohatila hartan dago, han behean, patioan, koldar batek besterik eraiki ezin zezakeen torturaren aldare hartan; gau osoa pasatu zuen lan hartan, horregatik entzuten ziren isiltasuna urratzen zuten mailukada haiek, ohol haien zaratak erortzean, zertarako eta oinazearen tramankulu deabruzko hura egiteko, eta hori miserable batek baino ezin dezake egin, munstro batek. Garai batean ez zen halakoa, edo hori uste zuten
|
berek
. Garai batean neba izan zen berarentzat.
|
|
Eta bai, nola edo hala berdinak ziren: gizon bakar batzuk historiaren istant batean harrapatuak, seguru asko (kontrakoa pentsatzen zuten arren)
|
berek
aukeratu ez zuten bizitza bat bizitzen.
|
|
Dagoeneko ikasia dute ahopean hitz egiten,
|
berek
beste inork aditu ezin duen xuxurla entzunezin batean; ikasia dute ezpainak irakurtzen, baita sukaldeko tranpatik sartzen den argi eskasa joaten denean ere, tranpa mahai handiaren azpian dago, eta inork inoiz ez zabaltzea espero dute biek.
|
|
Dublingo jendeak askotan aipatzen du Irlandako mendebaldea ahots tonu bitxi horretan, atzerriko herrialde bat balitz bezala, baina
|
berek
oso ondo ezagutzen dutena. Lehengo gauean, Workmans en, Connellek neska bati esan zion Sligokoa zela eta neskak aurpegi arraro bat jarri eta esan zion:
|
|
Jakina, anaiek
|
berek
zuzentza egin gabe, aitaren lege hauste itsusia salatu balute, izeba Anak zioen bost urteren buruan sendatu gabe presondegitik irtengo zela, eta gure  tzako kaosa berriz hasiko.
|
|
Urduri nagok. Hemen egonaz mutiko tzar batzuen taldekoak beti haren atzetik ibiliko dituk, biltzen edo hiltzen eta
|
berek
diotenez," plata o plomo".
|
|
Emazteri legeak hain latz ez lirateke
|
berek
haietan kide ezarri balituzkete, baina gizonek beretzat obratu nahiz lan hartara ez dituzte deitu, hala beren egarrira dituzte menpetu, okerkeria handia dena. Ezin uka daiteke beti izan dela haietan gizonetan baino gogo biziagorik eta zentzu miragarririk gizonei itzali egin dutenak.
|
|
Aaaaaggghhhh, egiten nien nik. Aaaaaggghhhh, egiten zuten
|
berek
.
|
|
Erreparatu ezean, oharkabean gelditzen den edertasuna zen harena. Bera bezalakoa izan nahi nuen, hein batean, polita baina ausarta, beso sendoak eta sentsualak, eta Jaume bezalako mutil egokia eduki nahi nuen,
|
berek
elkar maitatzen zuten bezala maite izango ninduena. Edo ez.
|
|
Ez dute nik uler nezakeen deusik esan. Hitzak, halako gogoetak, egin ditut nik neure kolkorako, baina
|
berek
ez dute horrelakorik, hitzik. Min hori, gorroto hori, ur lohi hori guztia baizik ez dute.
|
|
Berritsu da Hilari, oso, hitzez beteko luke guztia. Hain da hitzontzi handia non, haren kalaka etengabearen ondorioz, tipulei belarriak hazi ez ezik bakarrik uzten baitute abereek
|
berek
ere, haren hitz jarioa ezin eramanik. Baina bihotz onekoa da eta hori inork ezin du ukatu.
|
|
Hona hemen, errege Meltxor. Eta udaberriko jaia ere egiten dugu, eta sukaldaritza lehiaketa, beti
|
berek
irabazten dutena; gogoak ez du ematen hartan gehiago parte hartzeko, baina urtero aurkezten gara, halarik ere, Neus eta biok. Eta urte batzuetan, zortea dugunean, habanerak kantari ateratzen gara.
|
|
Arrantzatik aparte garraioa zegoen, arrainek beste balio zuena: batetik bestera garraiatzen ziren merkaduria mota guztiak; eta itsa  sontziek
|
berek
ere balio handia zuten. Garai haietan itsa  soak eta lurrak emandakoa handik hona ekarri eta hemendik hara eramaten zen, ekoiztutako gunetik merkatuetaraino, eta salerosketa haien bitartekariek hobari gizenak irabazten zituzten.
|
|
Konplikatua zen, baina bazen gauza bat materialismo dialektiko deitzen zena: kontradikzioen garaipena, etab. Gero, bazen bat, marxistek
|
berek
asko kritikatzen zutena: materialismo bulgarra.
|
2021
|
|
Baina ez nuen muturrik sartu nahi izan gurasoen kontuetan. Egin zezatela
|
berek
jan berek gorotz. Hara argi adierazi, ilobatxo.
|
|
Baina ez nuen muturrik sartu nahi izan gurasoen kontuetan. Egin zezatela berek jan
|
berek
gorotz. Hara argi adierazi, ilobatxo.
|
|
Anai arrebak, berriz, gaztetan zintzo zintzo joan izan dira meza nagusira igandero. Ez dira, hala ere, gure aita bezala, integristak; ez diote hari aurre egin nahi, edo ez dute adorerik horretarako, edo sinestunak dira beren baitan,
|
berek
jakingo dute. Ez dakit zuri zer nolako dotrina erakutsiko zizuten, iloba, baina parranda galantak behintzat botatzen zituzten; esku artean dirua izaki.
|
|
Bakailaoa pil pilean eta arrain zopa. Plater batzuk eskatu jatetxean, eta jateko
|
berek
ere hartatik nahi zuten guztia.
|
|
Okerrena zera zen, besterik ezin egin genuelako sentsazioa, antzezlanaren protagonistak galdu genituelako irudipena;
|
berek
jakin gabe ere, hilketen giltza ziren.
|