Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 111

2000
‎Tabernariak beste garagardo bat zeraman eskuan. Antza, Txemak berak eskatu zion, nahiz eta horretaz konturatu ez. Tabernariak aitortu zuen ez ziola Txemari piperrik ere ulertu; soilik noizean behinka altuegi esandako" Aidar" edo" Ider" edo antzeko zerbait, eta noski, azken uneetan behin eta berriro errepikatu zuen" Connemara" hitza.
2001
‎“Ministroa oporretan egon da denbora honetan guztian”, esan zuen PSOEko Gizarte Politikako idazkariak, Consuelo Rumík. Haren iritziz, Aznarrek berak eskatu behar dizkio azalpenak “edo aldatu”, krisi horiei behar bezala aurre egiteko gai ez bada. Bai PSOEk bai IUk ministroa Osasun Batzordean agertzeko eskaera bana aurkeztu dute, beren sailari eragiten dioten arazoak osoko bilkuran baino modu zehatzagoan azaltzeko, legionella kasuak ugaritzea edo itxaron zerrenden bilakaera txarra barne.
‎Aita Altunaren Euskaltzaindiko sarrera hitzaldiari nolabait eran  tzun beharrean aurkitzen naizenez gero, biziki pozgarri zait erantzun hori Altunak berak eskatua izatea, non gainera eta bere jaioterrian, ia Euskal Herriaren bihotz dirudien Azpeitia honetan, oroigarri zahar eta berriz inguraturik gaudela. Eta honako hau bidenabar bederen esan nahi nuke:
‎Diru kontu guztiak blokeatu, irakasleak soldatarik gabe utzi, euskalduntzea eta alfabetatzea helburu dituen erakunde bat susmopean jarri... baina emaitza: Manuel de los Santos Alvarez administratzaile judizialak azterketa sakona eginik —nork pentsa dezake Garzonek berak eskatutako administratzaileak hala egingo ez zuenik— diru kontuetan irregulartasunik ez dagoela esan zuen.
2002
‎Euskaldunari gai berezituak eskaini behar zaizkio: ez bakarrik bere egoeralinguistikoa berezia delako, ez bakarrik balizko irakasleei gai batzuk interesgarriagoak imditzen zaizkielako, ez bakarrik ikasleek berek eska ditzaketelako, ezpadaestrategikoki komenigarria ere badelako. Zeren berdinak izateko, desberdinak izanbehar baitugu.
‎Digestio aparatuan espezialista zen lagun batek esan zidanez, hesteetako infekzio larri bat zuen, cryptosporidium parvum izeneko parasitoak eraginda, itxura batean. Gauetan haren ondoan etzaten nintzen, Leirek berak eskaturik. Igande goiz batean, berriz, Ekainen telefono deia izan genuen.
‎Handik hilabete batzuetara ikasle hauek berek eskatuko dute unibertsitateak ikasketa guztiak euskaraz eskain diezazkien. Eta manifestazioak egingo dituzte hartarako.
2003
‎Baina ez dirudi, zenbait kasutan behintzat, bakoitzaren arloko ikastaroa antolatzeaz gain, ezer gehiago egiten zutenik99 Manex Goihenetxe zen, askoren esanetan, UEUren antolaketa osoaren zutabe nagusia. Bilera horretan, ordea, eta agian Manexek berak eskatuta, soldatapeko langile bat hartzea erabaki zen idazkaritza koordinatzeko, «behar luke hego aldean bizi» izan zen hautagaiek bete beharreko baldintzetako bat (UEU hegoalderantz bideratu nahiaren erakusgarri). Urte horretan, dena den, ez zen inor kontratatu eta Manexek jarraitu zuen idazkari lanetan, 1976ko udara arte.
‎Ikus entzuleen elkarteek irizpide berak eskatzen dizkiete kateei programak kalifikatzeko
‎Baina Madrilen ere, eskuinaren kontra batasuna eskatzen duten proposamenak daude. Gaspar Llamazares-ek berak eskatu du Senaturako indar guztien batura. Egitasmo hori forma hartuz gero, Senatuak kasurik okerrenean PPk berriro gidatuko zuen Parlamentua geldiarazteko balio izango zuen.
2004
‎Zehazten hasita, nire bezeroa Burgosen Julen Kaltzada zen, aspaldiko laguna. Baina fiskalak heriotz zigorrak eskatu zituenean, niri esan zidaten akusatuek hala eskatuta nik heriotz zigorra eskatzen zieten horietako bat hartu behar nuela Julen utzita; nik uko egin nuen, baina Julenek berak eskatu zidan eta onartu nuen. Bostetik bat hartzeko esan zidaten, baina nik esan nuen ez nuela bat aukeratuko.
‎Idazki horri erantsiko zaizkio beste sarrera portu batean berak eskatuta zein protesta eginbideren izapideak egin eta horiek, bai eta Nabigazio Egunkaria ere.
‎Federazioak atzo adierazi zuen merkealdi honetan kontsumitzaileak bere eskubideak ezagutu behar dituela. Adibidez, produktuak akatsen bat badu, ez litzateke beherapena izango, saldoa baizik; beraz, beherapenetan dagoen bezeroak urteko gainerako hilabeteetan dituen berme berak eskatu behar ditu, federazioaren arabera. Bermeei buruzko Legeak ezartzen du pertsona batek ondasun iraunkor bat erosten duenean zenbait eskubide eta betebehar dituela, bai berak bai saltzaileak.
‎Biharamun goizean, berriro aurkitu nuen Iker sofa berean, gosaldu baino lehen, egun on eta egun on. Eta orduan esan zidan, berak eskatuta eraman zutela zentrora, lehen ere tratamenduan egon baitzen han, depresio handi baten ondorioz, baina, depresiotik atera bezain laster, tuberkulosia harrapatu zuela, ospitalean hilabete egin zuela eta, nola bakarrik bizi baitzen, ez zela behar adinako indarrarekin sentitzen egoerari aurre egiteko...
2005
‎beti katalanez hitz egitea, astean behin elkartzea eta zuzenketarik ez egitea. Ikasleek beraiek eskatu ezean zuzenketarik ez egiteko eskatzen dute arduradunek eta zuzentzekotan ere, sotilki.
‎Hala ere, araua hain zorrotza izan zen neurri iragankorrak ezarri zirela zenbait azpiprodukturi dagokienez pixkanaka betetzeko, nahiz eta batzuetan ezin izan diren bete. Kasu horietan, estatu kideek berek eskatu dute neurri iragankorrak luzatzeko, merkataritzari inolako eragozpenik ez sortzeko. Batzordeak aztertu behar izan duen azken gaia simaurrari buruzkoa izan da.
‎Horiek erabiltzeko, ordenagailuak txartel irakurgailu bat izan behar du. Teklatuek 20 euro balio dute, batez beste, eta web orriek berek eskatzen dituzte. NANaren txipak beste batzuekin duen aldea, hala nola telefono txartelekin, honako hau da:
2006
‎Epaileek orain erran dute Sanz Barearen jokabide hura legez kontrakoa izan zela. Izan ere, epaileek berek eskaturik, hiru txosten egin dituzte hiru adituk proiektuen alde ekonomikoaz, teknikoaz eta kazetaritzakoaz, eta hirurak izan dira euskarazko irratiaren aldekoak. Ondorioz, 98ko banaketa baliogabetu dute.
‎36). Publizitate agentzien lanaren hedapena da garapen horren arrazoia, agentzien bezeroek berek eskatzen baitute kanpaina mugetatik at zabaltzea, nazioartean antolatzen dituzten kanpainak indartzeko; horretarako, hainbat akordio erabiltzen dituzte, hala nola, bat egite (Informe Europeo, 1997: 74) 29 eta joint ventures direlakoak (Espinosa, 2001:
‎Algeriako soldadu hiltzaileek diote Alak jartzen dizkiela armak eskuetan. Afganistango talibanek diote Alak berak eskatzen diela ematen dieten bezalako tratua emateko euren emakumeei. Zenbait judurentzat Yahwe bera da palestinarrei mila urtez eurenak izan ziren lurrak itzultzea galarazten diena.
2007
‎Herri Defendatzaileak, bere eginkizunak gauzatzean, justifikatutzat jotzen dituen ikerketak egingo ditu, bai ofizioz bai zuzenean edo Europako parlamentari baten bidez jasotako erreklamazio bat dela bide, salbu eta kasua jurisdikzio prozedura baten mende dagoenean. Europako Erkidegoko erakunde eta organo guztiek berarekin lankidetzan aritzeko betebeharra dute, eta berak eskatzen duen informazio guztia eman behar diote. Eskatutako laguntza jaso ezean, Herri Defendatzaileak Europako Parlamentuari informazioa emango dio, eta horrek kasuan kasuko kudeaketak egingo ditu.
‎Beste alde batetik, herrialde horietako banku zentralek beren moneta nazionalak babestearren, dolarretan, bilioi askoko maileguak eskatzen dizkiete bankuerraldoiei, NMFren akordioen bidez. Herrialde horiek espekulazioen bitartezberaien moneta nazionalak kolokan jarri dituzten banku berei eskatzen dizkietemaileguak. Negozioa apartekoa da.
‎Non eskatu: IYTC txartela ISICeko toki beretan eska daiteke. Gazte txartela Europako Gazte Txartela (European Youht Card) 1988an hasi zen programa europarra da, eta helburua da 14 eta 30 urte bitarteko gazteek (edo 26 urte, agiria ematen duen herrialdearen edo komunitatearen arabera) beren bizi kalitatea hobetzen eta mugikortasun geografikoa errazten lagunduko duten kultur ondasunak eta zerbitzuak eskuratu ahal izatea.
‎Azkenik, Lehen Hezkuntzako ereduan ikasten duten 5 eta 6 mailetako eta DBHko lehenengo zikloko 372 ikaslek bertsolaritza ikasiko dute aurten, hain zuzen ere bertso teknika, bere historia, jendeaurreko jardunerako teknika, bat bateko bertso jardunerako bidean jartzea eta bertso kulturaz jantzi eta bertsozaletzea. Kasu horretan gainera lehendabiziko aldiz, eta ikasleek beraiek eskatuta, bertsolaritza klaseak DBHra ere zabaldu egin da. Hiru kasuetan astean behin izango dute klase ikasleek eta saio guztiak urriaren 1ean hasi dira eta datorren urteko ekainaren 13an amaituko dira.
‎Eta euskarazko prentsari, besteen lasterketa honetan, emaitza berak eskatzen zaizkio. Merkatuak eta norberak, jabeak eta iragarleak, publikoak eta instituzioak.
2008
‎Eta horien barruan kokatzen da larunbat gaueko futbol partidena, nahiz eta oraingoan 14 urtetik gorako gazteak izango dira parte hartu dezaketenak. Izan ere, gazteek beraiek eskatu omen zieten zerbait antolatzeko beraientzako, bere adineko gazteentzat herrian ezer ez zegoela esanez.Eskaria jaso eta beraiei gauen futbol partidak antolatzea burutu zitzaien. Antolatzaile horietako biekin hitz egin genuen larunbatean, Rakel Rosales eta Leire Pacheco gazteekin.
‎Arte kontuetan irizpide demokratikoek (hots, guztiak maila berean jartzeak) ez duela zentzurik ere aipatu da, eta komeni dela kalitatezko literaturaren eta kontsumo literaturaren arteko marra sendo bat jartzea dela bildumen bidez, dela beste bideren baten bidez; izan ere, irakurleak laguntza horren gabezia du. Horri lotuta, gaur egungo literatur kritika gero eta bideratuago dago promoziora, eta argitaletxeek berek eskatutakoa izaten da askotan. Ondorioz, kritikoek dena ona dela esaten dute, eta irakurleak ez du kalitatezko lanak aurkitzeko erreferenterik izaten.
‎jokaldi ona egin zuen, zeren argitaratu ezean kexurako motiboa izango zuen, eta argitaratuz gero, bere iritzia agerian jartzea lortuko zuen, aukera batean zein bestean zerbait irabaziz). Halaber Euzkadiko kontseilutik zenbait zehaztapen egin behar izan zituzten, aitortuz egia zela zenbait kolaboratzaileri ordaindu egiten zitzaiela (ziurrenik. Ojarbideri?), baina zehaztuz Euzkadik berak eskatutako enkarguak zirela, eta beraz saria zegokiela. Eransten zen ere hainbat zirela abertzale izanik Akademiaren alde idatzi zutenak ezer eskatu gabe(. Iketz?,. Mortoa?
‎Botikariak ere igarri zuen 1 batailoiko soldaduen ailegatzea, haiei emandako sendagaiak zirela-eta, droga gehiago erosteko udalari dirua aurreratzeko eskatu baitzion592 Gabon bueltan Kruzetak berak eskatu zion udalari, herriko dendetan utzitako zorrak ordaintzeko593.
‎Besteak beste, nekazaritza eta abeltzaintzako, hezkuntzako, garapen komunitarioko eta osasuneko proiektuak egiten dira. Komunitate behartsuekin lan egiten duten erakundeek berek eskatzen dute profil jakin bat. Aldaketa, ordea, helmugan ez ezik, jatorrian ere bilatzen da.
‎azterketa hau 7 eta 12 urte bitarteko haurrentzat da; ziurtatzeko baino gehiago, ingelesaren ikaskuntzan indartzera eta animatzera bideratuta dago. Azterketa horiek ez dira zentro ofizialetan egiten, baizik eta ikastetxeek edo hizkuntza akademiek berek eskatzen diete ikastetxeei azterketa beren instalazioetan egiteko, eta, beraz, ez dago azterketetarako data zehatzik. YLEk hiru maila ditu:
‎Hortaz, bada Bologna ikusteko modu bi, eta berriz bueltatzen gara perspektiba talkara, inposizio huts hartu eta kontra agertu edo esparru horretan arriskuak ez ezik, aukerak ere ikustea. Jakina, EHUk ez du behar beste zabaldu tamaina honetako erronkak berez eskatuko lukeen eztabaida, eta horren ondorioak agerian dira. Baina protestekin batera proposamenak ere egin behar dira, demokrazia hitzetatik aterako badugu.
‎Hortaz, bada Bologna ikusteko modu bi, eta berriz bueltatzen gara perspektiba talkara, inposizio huts hartu eta kontra agertu edo esparru horretan arriskuak ez ezik, aukerak ere ikustea. Jakina, EHUk ez du behar beste zabaldu tamaina honetako erronkak berez eskatuko lukeen eztabaida, eta horren ondorioak agerian dira. Baina protestekin batera proposamenak ere egin behar dira, demokrazia hitzetatik aterako badugu.
‎–Camillek ikusten du berak nahi izan duen pisua erosi diola Paulek, berak eskatuta onartu duela gidoilari lana... Interesa galtzen du harremanak.
‎Beti bezala, baldar bat naiz, badakit?, azkeneko egunetarako utzi dut ekipajearen kontua, nahiz eta bidaia honetan, janztekoaz eta ohiko ostilamenduaz gain, liburu eta apunte dezente eraman ditudan, eskolak emateko hain zuzen; izan ere, oraingoan ez dut eramango arropa gehiegi, Anderson irakasleak han bertan erosi ahal dudala aipatu didalako, eta nahikoa merke gainera, are gehiago orain, azpimarratu dit, euroa zein indartsu dagoen kontuan hartuta?. Hango liburutegian, internetez ikusi ahal izan dudanez, eta espero bezala, ez dago gauza handirik. A Basque History of the World alde batera utzita, Andersonek berak eskatuko zuena noski?, eta ahal dudan guztia eraman dut. Liburu eta artikulu batzuk postaz igorri ditut jada Anchoragera, baina gehienak, eta inportanteenak, nirekin joango dira.
2009
‎Zelayak ezin zen berriro aurkeztu, Konstituzioak galarazten ziolako eta, hain zuzen ere, horixe aldatu nahi zuen  legez kontrako erreferendum horrekin, baina berak eskatzen du presidentetza eman diezaiotela berriro eta Micheletti eta bere aldekoak zigortu ditzatela.
‎Gertatutakoaren berri eman behar zaio Poliziari eta udaltzainen zain egon. Horiek berek eskatuko diote biktimari komisariara joateko kendutako objektuen berri ematen duen salaketa jartzeko. Salaketaren kopia edo egiaztagiria nahitaez gorde behar da aseguru etxearen aurrean erreklamazioa egiteko.
‎Armstrongek berak eskatu al zizun jarraitzeko?
‎Eta okerrena zera duk, errespetua eta guzti galdu digutela. Lehengoan Otegik berak eskatu zian botoa Iniziatibakoentzat.
‎Benegasek ezker abertzaleari eskertu egin dio botoa beraientzat eskatu izana, eta boto horiek. Euskal Herriko egoera antidemokratikoa, salatzeko baliatuko dituztela iragarri du.
‎Camachok Pandiani futbolean berriz hasteko modua egin zuen, eta Masudekin nahiko txukun moldatu zen uruguaitarra, irandarra aurrelari peto petoa ez izan arren. Denboraldi honetarako, Pandianiren bikotekidea Carlos Aranda izango zela erabaki zuen Camachok udan, eta berak eskatuta fitxatu zuten gorritxoek aurrelari espainiarra. Zeresan ugari eman zuen hura fitxatu izanak, gorabera handiko iragana baitu Arandak.
2010
‎Konfiantzazko kargu bat izan arren, sailburuak nahiago izan zuen lau urteko agintaldia amaitzen utzi erakundeari normaltasuna emate aldera. Gainera, Mugertzak berak eskatu omen zuen agintaldia luzatzea lan batzuk amaitzeko eta Toledoko Kongresura joateko.
‎Facebook bezalako foroak erabiltzen ari dira protestak bideratzeko. Azpi azpian dagoena, Ceuta eta Melilla beraientzat eskatzen dituztela.
‎Ez zen bakarra izan; filosofia eta emaitza bera izan zuen Volkswagen Sedan, kakalardoa, autoaren sorrerak. Hitlerrek berak eskatu zuen herriarentzako auto bat diseinatzeko (Volkswagen hitzak herriaren autoa esan nahi du), eta, gerran, auto militar moduan erabili zuen kakalardoa. Gerora, Europari modernizatzen lagundu zion, bizaldikoarekin batera.
‎GERMAN. Benantziok berak eskatu zidan ez esateko. Gainera, etzekien ebakuntza egin edo ez.
‎Barne zein kanpo ikuskapenak gero eta maizago egiten dira, batez ere, bolumen handieneko erakundeen artean. Bazkideek berek eska ditzakete kontrol horiek gardentasuna hobetzeko edo erakundeen lanari buruzko edozein zalantza izanez gero. GKEen konpromisoa 2006ko udan, garapen sozialeko, ingurumeneko eta giza eskubideetako hamaika nazioarteko erakundek irabazi asmorik gabeko sektoreko Kontuak Emateko Munduko Lehen Gutuna onartu zuten.
‎Kontuan hartu behar da bankuak edo aurrezki kutxak tasazio balioaren zenbateko osoa hartzen duela erreferentziatzat, ez erosleak ordaintzen duen zenbatekoa. Entitateek beraiek eskatzen dute etxebizitzaren gaineko tasazioa, balorazio sozietate independenteei agintzen dietena, baina lankidetza hitzarmenak sinatuak dituztenekin. Tasatzaile horiek finantzatu nahi den etxebizitzaren kostua finkatzen dute, irizpide teknikoen eta merkatuko irizpideen arabera.
‎Oztopoen artean egon daitezke herrialdean sartzeko erabateko debekua edo egonaldi labur zein luzeagoetarako murrizketak ezartzea. Horren aurka, NBEko idazkari nagusi Ban Ki moonek berak eskatu die agintariei horrelako neurriak lehenbailehen indargabetu ditzaten.
‎[12] Maria Jossepha de Arbelaiz 75 urtekoari, Miguel de Lecuona jaunaren alargunari, alegia, Klarak berak eskatu omen zion duela bost urte ea joan nahi ote zuen, a servirle y cuidarle de los peones de la dicha herreria de Elama, eta baiezkoa eman ziola, eta hamasei hilabete egin zituela han, eta Errenterian egin zituen bi egonalditan ezik, beti hantxe bizitu zela Klara, eta Minondo gabiarotza ere bai, y solian comer y cenar regaladamente solos en un quatro teniendo entre ellos muchas llanezas que no ... Eta lau urte alde direla, abuztuko goiz batez ezkontzako kontratua ixtera joan zirela mendira haviendo dispuesto las alforjas y llevado comida en ellas fueron al monte sin decir a donde Klara eta Minondo abere gainean eta Bautista de Martincho oinez.
‎Kontuak hola, esan liteke pobreza aitorpena presoek berek eskatua izan zela. Beste aldetik, ordea, ez ote zuketen Kartzelan hobekixeago bizi nahiko, gastuak nork pagatua izan balute?
‎Bai. 2007ko apirilean onartu zuen Euskaltzaindiak berak eskatuta idatzi nuen egitasmoa; geroztik, lantaldea ere eratu da, lehenengo lan saioak bidean dira, metodologia landu dute, bereziki Mikel Zalbide euskaltzain eta zuzendari berriak. Nik 2010eko martxoan utzi nuen zuzendaritza.
2011
‎Buruari dagokionez, hotz samar egoten dira, eta hortik abia daitezke gainerako arloetako oker guztiak. Hori dena ikusita, datorren denboraldian, jokalariek beraiek eska dezatela Gabonetan oporrik ez edukitzeko.
‎Bada, are gehiago, asmo hori kaltegarria dela uste duenik: gizarte berrirako balio ez duen tramankulu xaharkitua da euskara, batzuen esanean; hiritarren norbanako askatasun egarria inposizio indarrez zapuztu nahi lukeena, beste batzuen aburuz; XXI. mendeko gizartearen garapen maila ekonoteknikoak berez eskatzen dituen" eskalako magnitude" ekin bateragaitza edo bateraezina, hirugarren multzo baten ustez. Bigarren esaldi pasartea (euskaltzale ororen gutxienezko abiaburua) onartezina da, funtsean, ikuspegi negatibo hori duten guztientzat. hortik abiatzen direnekin zail da goiko hiru esaldiak (hirurak, ez bat edo beste) aintzakotzat hartuko dituen gogoeta egitea. zaila dugu gogoeta hori, bestalde, euskaltzaleon esparrura bere osoan ekartzea.
‎Gizarte zehatz bateko kide izateak berez eskatzen du taldeko kide guztien edota hainbaten arteko harremanak bideratzea. Taldekide sentitzeak aldean ekartzen du aldika aldika egintza bateratuak egitea.
‎Adibide batekin azaltzeko: kultur talde batentzat lehenengo mailako enborrezko irakasgaien testuliburuak prestatzea lehentasuna bazen, eta irakasgai horiek ematen zituzten irakasleak euskaldunak baziren, aukera bat zen irakasleei beraiei eskatzea beren materiala argitaratzeko, edota irakasleak erdaldunak baziren, beste aukera bat zen ikasleek beraiek, klasean hartutako apunteekin liburua egitea, apunteak euskaratuz eta garbira pasatuz. Esate baterako, Bilboko Unibertsitateko Medikuntza Fakultateko ikasleek, J. Guimon irakasleak emandako apunteak abiapuntutzat hartuz, mintegi bidez landu zuten Eboluziozko psikologiazko oharrak (1978) euskarazko testuliburua.
‎Enplegatzaileak behartuta daude afiliazio eskaerak, altak eta bajak aurkeztera eta, halakorik bada, beren datuen aldaketak aurkeztera. Hala egiten ez bada, etxeko langileek berek eskatuko dute Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiko administrazioetan afiliatzeko. Kotizazioa Akordioan, 15 kotizazio zatiko eskala tarifatua ezarri da, jasotako soldaten arabera.
2012
‎Testua Lawrence Schiller argazkilariak argitaratu zuen Marilyn & Me liburuaren itzulpena da. Dirudienez, Monroek berak eskatu zion Schillerri lan hori egitea; izan ere, Marilynek Elizabeth Taylorrek baino gehiago agertu nahi zuen hedabideetan.
‎Eta izozki dendarekin zeukan zerikusia hain zuzen. Aurreko batean hara joana zen, Argi bere alaba nagusiarekin, eta bertako zerbitzari gaztearekin elkarrizketa bitxia izan zuen; ea gogoan nuen galdetu zidan Agusek, ile motzeko bat, egon ginen azkeneko gauean azazkalak berdez pintatuta zeramatzana, eta nik ezetz, normalean berak eskatzen duelako bertan, eta nik, egia esan, ez diet sekula kasu handiegirik egin izozkailuaren beste aldean daudenei. Izozkien neska, antza denez, Agusek jantzita zeraman elastikoan fijatu eta, oraindik eskatu gabe zegoela, musika talde hura zenbat gustatzen zitzaion komentatu zion.
‎Ondorioz, ez da jarduera estandarizaturik egin behar besterik gabe, ezta taldean aldi berean gauzatzekoak ere, eta ezta guztientzat betekizun berak eskatzen dituzten emaitza bakarrak dituztenak ere. Horien ordez, denen interesei erantzungo dietenak eta, talde txikitan, ikasgelaren barruan hainbat mailatan lan egiteko aukera emango dutenak egin behar dira.
‎36). Publizitate agentzien lanaren hedapena da garapen horren arrazoia, agentzien bezeroek berek eskatzen baitute kanpaina mugetatik at zabaltzea, nazioartean antolatzen dituzten kanpainak indartzeko; horretarako, hainbat akordio erabiltzen dituzte, hala nola bat egite (Informe Europeo, 1997: 74) 29 eta joint ventures direlakoak (Espinosa, 2001:
‎Testuliburuetako garapen matematikoak, zorroztasuna eta formalismoa galdu dituen neurrian, bihurtu du testuliburuek darabilten euskara naturalago eta malguago. Lehengo trataera didaktikoak (hau da, matematikaren zorroztasunak edota propietate guzti guztiak garatzeak eta frogatzeak) berez eskatzen zuen mailegu teknikoak erabiltzea, eta euskara hori, naturaltasunik gabekoa eta arrotza adin horretako ikasleentzat, mugarri bat zen matematika ulertzeko eta, batez ere, matematikarenganako gustua sustatzeko. Hitz bat edo beste Euskaltzaindiaren azken arauetara egokitu dute:
2013
‎Leterekin izandako azken solasak ditu gogoan Berzaitzek. Letek berak eskatu omen zion Egunsentiaren Esku Izoztuak (Pamiela, 2008) musikatu zezan. " Poema liburua argitaratu zuenean aipatu zidan hori.
‎" Gosetuta!", erantzuten zuen berak, edo" Egarrituta!", eta mahaira ateratzen zioten botila ardoa eta haragi egosi platerkada. Bezeroak jokoan ari baziren, berak eskatu gabe egiten zioten tokia eta banatzen zizkioten kartak. Aurrerantzean, apalago ibili zuen.
2014
‎Neronek bildu nuen neure burua arrisku handian jarriz. Beldur naiz ez ote diren saiatuko beraientzat eskatzen. Hm.
‎1967tik aurrera sortutako heriotzak: pentsioduna 1967ko urtarrilaren 1aren ondoren hil bazen, eskatzaileari Erregimen Orokorreko alargun pentsioa jasotzeko eskubidea izateko ezarritako baldintza berak eskatzen zaizkio. SOIko kide izan ez bazen, hildakoak gutxienez 1.800 eguneko kotizazioa izatea edo Nahitaezko Langile Erretiroaren erregimenekoa izatea eskatzen da.
‎Azken kontzilioko erabakietan irakurtzen dut, eta 1500 orrialde horiek ere irakurtuak zituen denak Jan Battittek. " Egia da apezgoak ez duela berenaz eskatzen, ezkondu gabe egoitea, hastapeneko Elizaren eta Ekialdeko elizen tradizioan ageri den bezala. Azken hauetan, apez ezkondu oso baliosak badira." 2100 bat apezpikuk lerro horien alde bozkatu zuten, lauek kontra!
2015
‎— Kasu batzuetan, erabiltzaileek beraiek eskatzen dute langile euskalduna: " Eskaini baino lehen nik eskatu izan dut"," Langileak euskaraz ez badaki ni neu izaten naiz euskaraz dakien batekin aritzea.
‎«Guztiei» entzutea da asmoa, baina ez LOMCE geldiarazteko, «nola aplikatu» jakiteko baizik.Bi hilabetean, egoera asko aldatu da hezkuntza erreformari dagokionez. Haren gidaria ez dago ministerioan. Jose Ignacio Wertek berak eskatu zuen kargua uzteko?, eta, gainera, bozen ostean, erkidego gehienak kontra daude: lehen, bost ziren aurkakoak, tartean EAE?, eta, orain, hamabi. Nafarroa ere elkartu da taldera?. Berezia da egoera.
‎Orain Kubako herriak erakutsi dio zenbat maite duen. Eliza Katolikoak berak eskatu die bere jarraitzaileei errezatzeko Fidelen osasunaren alde. Baina egia da mundu guztia adi dagoela:
‎Zergatik ez da izango kritikaren eginkizun onargarrietako bat lantzean behin txitxarro eder batzuk atzematea? Zalduaren iritzien antzekoak aurretik ere irakurriak neuzkan, Juan Luis Zabalari besteak beste, eta ordudanik zenbaitetan saiatu izan naiz berek eskatu bezala irakurtzen. Baina orduan ez ditut lortzen liburuan arrantzale gisa murgiltzen naizelarik erdiesten ditudan gozamen arraroak.
‎Egun honetatik, monasterioa ezergatik ere egin gabe ez uzteko erabakia hartu zuen, eta haren senarrak ere gauza bera, nola gauzatu ez bazekiten ere. Izan ere, badirudi emazteari orain eginik dagoena jartzen ziola Jainkoak bihotzean, eta berak monasterioa nola nahi zuen esaten eta irudikatzen zien pertsona haiek barre egiten zuten, berak eskatzen zituen gauzak ez zituela aurkituko iruditzen zitzaielako; iritzi horretakoa zen batez ere berak zuen aitor entzuleetako bat, san Frantziskoren fraidea, gizon jakintsua eta maila handikoa. Bera [emakumea] nahigabe handiak harturik zebilen.
‎4... Ezar beza, mesedez, berorren aitatasunak beloarena alde guztietan. Esan beza, bildutasun giroa egon arren, moja oinutsek beraiek eskatu dutela?
‎Kutxatxoa, Teresak berak eskaturik, Ávilatik bidali diotena da. Pedro Ahumada, Teresaren neba.
‎Inork ez zekien zehazki zergatik zegoen boxeolaria espetxean. Preso politikoen galerietan zegoen, baina baten batek zioenez, hasieran preso arruntekin sartua zuten; ondoren berak eskatuta politikoekin eraman zutela. Horrelako aldaketak bizi egoeraren okerragotzea zekarkion; beraz jagoleek ez zioten oztoporik jarriko.
‎Ala beste zer edo zer da? Nik berak eskatutako informazioa dugunean idatziko nioke. Lekua eta ordua esateko baino ez.
2016
‎Azpeitiko Udalak Eusko Jaurlaritzaren baldintza berak eskatuko ditu diru-laguntza emateko. Ekainerako gastatu ohi dira Jaurlaritzarenak, eta horregatik jartzen ditu udalak azken urteetan.
‎" Ez da epaile bitxi baten erabakia dio Masonek Erdoganek berak eskatu du 30 urteko zigorra. Eta Erdoganen Turkiak oraindik nahi du Europar Batasunean sartzea, OTANen bazkide izaten segitzen du eta gaurdaino Bruselatik inork ez dio hitz bat esan".
‎Lehenbizi, 2012ko abenduan, Nuclenorrek bere kasa eta baimenik gabe utzi zion Garoñak ekoiztutako energia sare elektrikora jaulkitzeari, arrazoi ekonomikoak argudiatuta. Handik egun gutxira, eta argudio berdina erabiliz, Nuclenorrek berak eskatu zuen Garoñaren ustiapena bertan behera gelditzea, nahiz eta ordurako bazuen mahai gainean horixe bera egiteko Ministerioaren agindua, handik urte erdira bete behar zuena. Kontua da Nuclenorrek esplizituki adierazi zuela arrazoi ekonomikoengatik egiten ari zela eskaria, eta ez segurtasunari lotutakoengatik.
‎• Estilo kontua ere gogoan izan behar da maiz. Situazio bakoitzak" berez eskatzen" du zenbait mintzamolde eta zenbait interakziopauta: estilo formaleko jarduna, informala edo intimoa ez dira gauza bera, ez hizkuntzaren barne osaera aldetik eta ez elkarrekintza bakoitzean nagusitzen den diskurtso moduaren aldetik.
‎Nik uste Bonieki edo Latori ezin zaiela eskatu beren bizia iraultzaren alde arriskatzea. Beraiei eskatzen zaie eskatzen zaiena, futbolean ondo egitea. Rosa Luxemburgorekin konparatzea ez da zilegi, nik uste.
2017
‎15·· Xabierrek, aurreko jarduerako erosleak, bere etxean jaso ditu oinetakoak, baina ez dira berak eska tutako modelokoak. Egindako kontratua euskarri elek troniko batean ageri da.
‎Edonola, gauzak askoz sinpleagoak dira. Esan dugun bezala, Lazarragak berak eskatu dio frontoia proiektutik kanpo geratzea. Jarrera honekin adostasun handia dago auzoan zein euskalgintzan ere.
‎Galdera da: Zenbat falta da berentzat eskatzeko?
2018
‎Herriek beraiek eskatu dute neurketa; ez dago, beraz, hautaketa metodologiko bat lagina Euskal Herriaren adierazgarria izan dadin. Hori horrela, hemen aurkezten diren azterketek herri horientzat eta herri horien tipologia berekoentzat dira baliagarri, baina ezin daitezke besterik gabe ondorio orokorrak estrapolatu.
‎Miren sukaldearen antolaketa berria ari zitzaion senarrari azaltzen. Etxe osoa egokitu behar izan zuten eta Josebak berak eskatu zion Mireni dena ondo azaltzeko. Berak ere ahalik eta autonomoen izan nahi zuen, inoren menpe ibili gabe.
‎Andoni ez zen klasera joan, inork ez zekien zergatik baina bi egun zeramatzan klasean agertu gabe. Notak banatu zituztenean, Txemak esan zuen berak eramango zizkiola etxera, aldamenean bizi zela eta Andonik berak eskatu ziola.
‎Andoni ez zen klasera joan, inork ez zekien zergatik baina bi egun zeramatzan klasean agertu gabe. Notak banatu zituztenean, Txemak esan zuen berak eramango zizkiola etxera, aldamenean bizi zela eta Andonik berak eskatu ziola.
‎Napoleonen ofizial hoberenetarik zuan hau. Mendietako gerla, dudarik gabe, hobekienik ezagutzen zuena eta Suchet en ospean zati handiena beretako eska lezakeena. Baionatik ilki gabe, bere taktikaz eta manuez, Harizpek ene egintzak trabatu ditik, Kristinaren jeneral guziek baino gehiago:
‎Lege berriarekin batera, teatroa eta kulturgintza, orotara, aita pontekorik gabe geratu zen, eta handik aurrera zentsoreen handikeria azaleratzen hasi zen: antzeztu nahi zen aldiro, zentsoreek idatziz emandako baimena taldekideek berek eskatzea besterik ez zuten izango euskal antzerki talde guztietan, bitartekorik gabe.
2019
‎–Alternantziaren? izenean, adierazten du ezen, ezerk balio ez duenez, denak balio duela berdin berdin; dena onartzen du, dena besarkatu nahi du, eta atsegin zaio bere gogoaren zabaltasunak beldur ematea ama familiakoei; nolanahi ere, hark berak eskatzen zuen Okupazioan, inkisizio bat, filmak eta egunkariak zentsuratzeko; neska estatubatuarren izterrek nazka ematen diote, eta zezen baten zakil distiratsuak, aldiz, piztu egiten du:
2020
‎Berez, 13:30etik 17:00etara derrigortuta daude ziegan egotera, ezin dute irten". Aizpuruk berak eskatu ondoren eman zieten arratsaldeetan informatika gela erabiltzeko aukera; orain, astelehenetik igandera, arratsaldero izaten dute informatika gela eskura gidabaimena ateratzeko ikastaroan dabiltzanek, etxeko lanak lasai egin ahal izateko. " Ni joaten naizenerako test pila bat eginda izaten dituzte, zalantzak apuntatuta ekartzen dizkidate… Beste zailtasun batzuk badituzte, baina ikasleen jarrera oso ona da".
‎Hilotza ez agertzeari buruz, esaten dute egia dela BVEren atentatuen logikak gorputza agertzea eskatzen duela, izua zabaltzeko; baina kasu honetan, desprestigioa eta nahasmendua sortzeko operazioa denez, horrek berak eskatzen duela gorputza ez agertzea.
‎hiriburua izanik, soldaduak nonahi ibiliko dira hango karriketan barna. Arrisku handiegia dirudi, are gehiago soldaduei beraiei eskatu behar badizkie botikak. Galdezka hasiko zaizkio:
‎–Orduan Ainhoaren aitak kontratatu egin zintuen Ainhoak berak eskatuta.
2021
‎gutxienez, subjektu den izen sintagma; aditz predikatuaren arabera, objektu zuzena edota hura eta zehar objektua, eta, hala badagokio, postposizio sintagmazko beste argumentu batzuk edo bestelako izaera eta osaerako batzuk, hala nola atributua nahiz predikatu osagarria. Aditzak berez eskatzen ez dituen osagai batzuk ere ager daitezke, adjuntu deritzenak, egitura nagusi hori hedatuz: zirkunstantzialez gainera, baldintzazkoak, kontzesiozkoak, ondoriozkoak.
‎Nahi izanez gero, hiztunak zehatz ditzake, jakina, edo ez, baina ez da aditzen kontua hori. Aditzak berez eskatzen duen informazio trinkotik kanpo gelditzen da, ez da ezinbestekoa informazio hori ematea. Aldiz, aditz baten izaera semantikoaren berri eman nahi izanez gero, haren ezaugarriak azaldu nahi izanez gero, aditzaren argumentu sarea definitzeko ezinbestekotzat hartzen diren argumentuak zein diren zehaztu da:
‎aditz argumentuak dira aditzak, duen esanahiagatik, bereizten dituen osagarriak. Holakoetan elementu horiek aditzak azpikategorizatzen dituela, berez eskatzen dituela, esaten dugu.
‎Plurala ere hartzen du (denak), baina orduan erlatiboaren itxura galtzen du (direnak behar luke). Lehenaldian ere dena erabiltzen dugu, ez zena, berez eskatuko lukeen gisan: dena badaki, baina dena bazekien, eta ez* zena bazekien.
‎Txakurra etorri zaigu; Esan duena entzun diogu. Batzuetan aditzek berez eskatzen dute datiboa: Niri kakaoa gustatzen zait/ Nik zuri katilua eman dizut.
‎Horietako askok urteak daramatzate han bizitzen, baina gobernuaren begietan «ikusezinak» direla salatu du Chamek. Belgikan bizi diren etorkinek «beste edozein herritarrek dituen eskubide berak eskatzen dituztela» aldarrikatu du: «Lan egin nahi dugu.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
berak 62 (0,41)
berek 18 (0,12)
berez 11 (0,07)
beraiek 8 (0,05)
beraientzat 3 (0,02)
beraiei 2 (0,01)
berei 2 (0,01)
Beraiei 1 (0,01)
berenaz 1 (0,01)
berentzat 1 (0,01)
beretako 1 (0,01)
beretan 1 (0,01)
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia