Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 43

2001
‎Berak aurkitu omen zuen, itzulinguru larriekin egia esan, gure herriaren egiazko bide zuzena. Jende gutxik zekien, ordea, eta hori zekitenek berek ez zekiten orain jakin uste dugun arabera. Arana Goiriren aitzindari izan genuela Garate jaunak erakutsi izan du, entzule irakurleak harrimenez eta espantuz betetzen zituelarik.
2003
‎Atzerapenak jaso izan ohi ditugu beti erantzuntzat»66 Urte eta erdi geroago, 1983ko ekainean, Monrealek UEUri leporatu zion harremanekin jarraitu ez izana67 Gaizki ulertze horren arrazoien artean badago bat gutxi azpimarratu dena, UEUren eskakizunen eta euskarazko lerroen artean gertatzen zen nolabaiteko nahasketa, garai hartan indartu baitzen zenbait fakultatetako euskarazko irakaskuntza. Maiz, irakasleek beraiek ez zekiten noiz egiten zuten hitz UEUren izenean eta noiz Fakultatearen izenean.
2004
‎Bai, berez ez dakit ez ote naizen zazpigarren edo zortzigarren Martinez de Irujo. Aitona txukun aritzen omen zen, aita munduko txapeldunorde izan zen trinketean, eta osaben artean, Javier, munduko txapeldun izatera iritsi zen.
2005
‎Internetetik jaitsitako musika hori besteek eskuratu dezaketelako jaso du kondena, ez beretzat jaiste hutsagatik. Akusatuak esan zuen berak ez zekiela programaren bitartez besteek berak hartutako materiala har zezaketenik.
2006
‎Maparen arabera, berez ez dakigu noiz fundatu zen hiribildua, hori bai, 1372an Joan I.a Gaztelakoak eman zuen foruen berrespenean zekarren Logroñoko foruaren arabera ordaindu behar zirela, kaloña, izeneko isunak (erregeari zegozkion isun kriminalak).
2007
‎Mailaketa eta hierarkia moduko bat dago kasu honen oinarrian: Jainkoek berek ez dakite oro, are gutxiago gizakiek (Aristoteles, Erretorika, 1397b). Hierarkia moduko bat planteatzen du argudioak:
2008
‎Klub bat abian jartzeak burokrazia handia dakar eta, batzuetan, hizkuntza teknikoegia duten inprimakiak bete behar izaten dira. Ondo legoke tramiteak arintzea; izan ere, batzuetan, interesatuei laguntzen dieten funtzionarioek beraiek ez dakite zein diren hurrengo urratsak klub bat abian jartzeko. Burtsa ezagutzak izan behar dira inbertsio klub bat osatzeko?
‎Ulisesen bidaia da eredua. Ulisesek berak ez daki oso ondo zein diren bere burua gidatzen duten indarrak, baina konfiantza osoa dauka bere" maltzurkerian". Bideak berak ezartzen dio jarraibidea edo eredua.
2009
‎" Hondarrean, arte kontuetan, dohaina da artista baten konturik oinarrizkoena. Margolariak handi egiten dituen berezko dohain zoragarria, margolariek berek ez dakitelarik zeren jabe diren. Pinturaren alderik onena artistak jartzen duena da bere baitako esanezinetik, inkontzientetik, neurtezinetik.
2010
‎Alemaniarraren" ideologia" kontzeptuaz bestelako ikuspegia garatzen laguntzen dute lehen orriek. Marxek ideologia formulatzeko" beraiek ez dakite, baina egiten dute" esaldia erabili zuen. Beraz, pertsonei ideia faltsuak sinestaraztea zen ideologia, Kapitalaren egilearentzat.
‎Edo ez da garrantzitsua. Berak ez badaki euskalaritzaren historian 1961 baino lehenagoko garai bat eta 1961etik ondoko beste bat dagoela, [Koldo Mitxelenaren] Fonética Histórica Vasca baino lehenagoko eta beranduagoko garai bat, berak ez badaki nik ez diot esplikatuko, berak ikasi du. Nik asumitua nuen kalaka izan genezakeela eta guk bakarrik, filologoek alegia, latinisten, historialarien, epigrafisten edo egiptologoen laguntza gabe hori guztia erabakitzea konplikatua izan litekeela, baina zalaparta arrazoi soziologikoengatik izango genuela aurreikusia nuen, ez arrazoi akademikoengatik?.
2011
‎Filmaren bukaeran jakiten dugu bere lehenengo batean herrialde indigena batean bizi zela eta, bertako erregina zen arren, bere gizonak, El Hombre Emplumadok, lumaz eginiko jantzia daramanak, aizkorakadaz hil egiten duela. Horrek, berak ez dakien arren, markatu egiten du eta, hori delaeta, luma bat ikusitakoan sentsazio bereziak datozkio.
‎" Baina ordaindu dizuete eta!". Esan zidan bi ordainketa egin zirela Tomasen eta nire izenean eta berak ez zekiela ezer gehiago, Florentinorekin hitz egin nuela, bera baitzen mugalarien buru momentu horretan.
2012
‎Deigarri egin zitzaion defentsariaren mahaian eserita zegoenak salaketak irakurri gabe eduki izana; ez zuen ulertzen nola egin behar zuen hark beren alde ez bazekien zer zeukan esku artean. Defentsariak esan zituen hitz bakarrak epaimahaiari ulerkorra izan zedin eskatzeko izan ziren (ulerkorra, ahal zuen neurrian, behintzat), akusatuen aulkian eserita zeudenak azpikeria judu masonikoak atzipetuak izan zirelako.
‎Artez artez jo zuen hark harrira eskuak garbitzera; harritik mahairainoko pausoak aski izan zituen eskuak amantalean lehortzeko. Zerbait esan nahiko ziokeen Margaritak, berak ez zekiela talorik egiten edo azaldu, inoiz ez zuela ikasteko aukerarik eduki...; egokiagotzat jo zuen, ordea, isilik geratu eta haren mugimenduak jarraitzea. Orea hartu, eta suaren ondora joan zen Malen taloak egitera; haren eskuek ore puskei ematen zizkieten kolpetxoek estali egiten zuten irakitan zegoen patata saltsa berdearen bor borra.
‎Dokumentazio lan bikaina egin nahian Flaubert Tunisiara joan zen eta han kaktusak ikusi zituen. Horregatik azaltzen dira kaktusak Salammbo nobelan. baina berak ez zekien kaktus horiek Mexikotik inportatuak izan zirela mila eta bostehun urte beranduago!
‎...iritsiko ez bazen ulertarazteko, metroa eta autobusa hartu behar zituela eta oinez ere tartetxo bat bazuela lanera iritsi aurretik eta ez zuela berandu iristea maite eta ez duela pilula antisorgailurik hartzen ere gehitu du, zerbait garrantzitsua esatea ahaztu duenaren tankeran, adibidez ez tira komuneko kateari ni ez nagoen bitartean, baina hori berak esan gabe ondo ikasia dut nik eta segur aski berak ez daki, ez dit kondoirik aipatu espermizidak erabiltzen dituela sarketaren aurretik bai.
2013
‎Horrek berresten du tortura Espainiako estatuan guztiz errotua dagoela, babes osoz aritzen direla torturatzaileak. Epaiketan bertan, fiskalak berak aipatu zuen berak ez zekiela nola atera ziren deklarazioak eta ez zitzaiola axola gainera, gauza zela frogak lortu zituztela. Bueno, estatuaren ordezkariak hori esaten duenean epaiketa batean, uste dut guztia esana dagoela.
2014
‎Alde batetik, dieta zorrotz bat egiteko gai direla erakutsi nahi izaten dute anorexikoek elikaduraren nahasteen sintomen bidez (Goodsitt, 1997). Bestalde, zenbaitetan gurasoen desirak nagusitzen dira haurrengan; haurrek berek ez dakite noiz diren gose edo noiz dauden nekaturik; horrela hezitako haurrek ez dituzte ezagutzen barneko egoerak edo premiak, eta ez dute konfiantzarik beren buruarengan. Elikaduraren nahasteak dituztenek sarritan ez dute edukitzen kontrolaren zentzurik eta beren trebetasunetan konfiantzarik (Striegal Moore, Silberstein eta Rodin, 1993).
‎Gaur egun Euskal Irratiek meza zabaltzen dute igande oroz parropiek erabaki orenetan, 9:30 tarik 11ak arte, entzuleek berek ez dakitela zuzen noiz den. Eta petizio bat egin dugu ETB ek bere tenorea ez aldatzeko!
2015
‎Rene Char poeta eta nazien kontrako erresistente frantziarraren arabera," hitzek badakite gutaz guk beraietaz ez dakiguna". Ihesaldiaren berria idaztean presoen bizi egoera bainuetxe batena balitz bezala deskribatu zutenek ez zekiten noraino zuten arrazoia.
‎Legez, ontasun higikari ziren, edozoin etxeko edo enpresako gauza bezala. Eliza gizonek berek ez zakiten arimarik bazuten ala ez. Beraz, erosteko, beren baliabidea zen estimatzen.
2016
‎Diputazioak, berriz, lasai egoteko, ez dagoela arriskurik, kontrolpean dagoela dena. (Nik berez ez dakit ezer gai hauetaz, baina halakoak entzuten ditudanetan Spielbergen Jaws filmaz oroitzen naiz beti, nola lehen hildakoak agertzean alkateak lasaitu nahi dituen herritar eta turistak, ezer arrarorik ez dagoela esanez).
‎Kondea, aktoreak, musikariak... dena gertu da. Berek ez dakite baina gerora" Historiako lehenengo euskal opera" deituko zaio ilunabar honetan gertatzeko dagoenari, euskal operak historiaz kanpo ematea baleude bezala. Oholtza gainera igoko direnen izenak ere, gorde dira.
2017
‎Afarirako, hobeto sentitu zen, baina oraindik ere sumindurik, kopetilun inguruko guztiekin. Emazteak zer zeukan galdetu zion, eta ez zeukala ezer; alabak amari gero, eta honek aitari galdetzeko, haserre, berak ez zekiela.
‎esan zidanez, ume batzuek( berak ez zekien gu
‎Etxehorik iragan zuen gainerateko eguna bere bulegoan, irakurriz, anitz telefonatuz, ametsetan ariz. Higitzen eta higitzen zituen dozier andanak, berak ez zekien zertako, mekanikoki. Ansot Zelaiako emazte erre horrek griñatzen zuen.
2018
‎Itxura guzien arabera, han nunbait birusa aldatua, aise bortitzago eta kutsakorrago bilakatuz. Gaurko egunean oraino, jakintsuneak berek ez dakite beti birusen aldaketak zerk nola egiten dituen bainan aspaldian dakitena da griparen birusak direla berenaz biziki aldakorrak, gutien ustean kanbiatzen ahal...
2019
‎Eta medoek beren aldetik ez zekiten oso ondo gatibuak zergatik preso zeuden,
‎Bai, arazo bat kendu dute gainetik. Beraiek ez dakite guk zer dakigun, eta baliteke eurek pentsatzea erasotzailea eta pistola emanda, guk bertan behera utziko dugula kasua. Esaten ari zaizkigu erasotzailea hildakoa dela.
2020
‎Horra esan zuen Horra hor horiek ere nere pentsamendu garratzen lekuko. Berek ez dakite; baiña nik orain ba dakit. Ba dakit nekez izkutatzen duguna danok gure norarik eza.
‎Eta ez bakarrik goiko solairuan haren pauso hotsak entzuten zituztelako. Anak, adibidez, argi sumatu zuen haren presentzia, aitaren bulegoan gatibu egon zen hiru egun haietan, eta, bai, bainatu ahal izan zen( berak ez zekien marmolezko bainuontzi hura Dariok erabili zuela aurrez, eta beraz pentsatuz hazia isuri zuela orain lehortzen ari den toalla hartantxe), eta soldadu isil hark puntualtasun militarrez ekartzen ziona gosaldu, bazkaldu eta afaldu zuen.
‎Iruditzen zaio berak ere ez dakiela nolakoa den bere familia, inoiz ez duela asmatzen haiek egoki deskribatzen, batzuetan esajeratu egiten duela haien jokabidea, eta gero damua sentitzen, eta besteetan, berriz, garrantzia kentzen diola, horrek ere damua sentiarazten diolarik, baina beste era batekoa, barnerakoagoa. Joannak uste du berak badakiela nolakoak diren Marianneren familiakoak, baina nola jakingo du hark, edo beste inork, Mariannek berak ez badaki. Noski ezin duela jakin Connellek.
‎Hitzek nori huts egingo eta intelektual bati. Nik banekien berak ez zekiela nik banekiela berak ez zekiela nik banekiela bera nor zen. Berria irakurtzen baduzu ez da hain zaila euskal intelektual bat nor den jakitea, ohituta nengoen bere aurpegia iritzi artikuluen atalean ikusten, nahiz eta ez nion ia inoiz alerik irakurri.
‎Bai, tira, berez ez dakigu zenbat, ez noiz Zure eskuorrian jartzen du, begira, hemen.
2021
‎Bainan bizian konda denerat lerratzen delarik solasa, orduan erdaraz hasten dira. Beren jakitate guzia frantsesez edo espainolez bildu dute eta, nahi edo ez, euskara zaharkeria bat zaiote, behar bada berek ez dakitela, bainan hala bizi dute!
‎Hirugarren pertsona hori eta erakuslea perpaus berean aurkitzen badira (kontuan izanik perpaus nagusiak eta bere mendeko perpausek, perpaus bakarra osatzen dutela), bera erabili ohi dugu (ez hura): Baina Jesusek deitu zion berarengana, eta erran zion[...] (Hualde); Hark uste du ez dagoela bera legezko Barberurik Bizkaia guztian (Mogel); Hazpandarrak[...] plazaren ezin ezagutuz ari dira[...] Pilota, berek ez dakitelarik nola, bihurtzen dute aldi bakoitx ostatu saihetsari buruz (J. Etxepare).
‎Horregatik etorri da hona, Gaztelapiko mendiaren magalera. Gune honek, berak ez dakien arren, Uretamendi du izena. Mendian jaio eta hirirainoko bidea egiten duen errekak eman zion izena.
2022
‎Xalbadorren denboran ez bazen oraino Euskal Telebistarik, orain badira pilota partiden ikusteko baizik hura pizten ez duten jendeak. Begiak pilotari josiak dauzkatela, hizlariak entzunaren bortxaz, euskara ulertzeko gaitasuna hobetzen zaie, berek ez dakitela berdin. Biarritzen iragan den munduko pilota txapelketako mintzaldietan euskara ez omen da erabili.
‎Nahiz eta, ondo begiratuz gero, zer bizitza esplikatu behar diot nik Norari puntu honetara ailegatuta, baldin eta niri bizitza endreda  tzen bazait eta hemen banago hemen egon nahi izan gabe? Zer esplikatu behar diot nik berak ez badaki, bizitzea zer den ez badaki? " Ama, Norak maite al gaitu?", galdetu nion behin amari.
‎Tente, oin hutsik. Ez, ez zen polita ezta gaztea ere, baina bazuen izugarri erakartzen zuen zer edo zer, artean Joxek berak ez zekiena.
‎Cristinak berak ez daki maiaz. Ikasteko hautua egina du, omen.
2023
‎" Emilio ikusi nuenean Karmelok Andreasi ateratako azken argazkietan, ahoa bete hortz geratu nintzen", aitortu zidan, eta biok ala biok ere gure itsuskeria onartu behar izan genuen, halako sekretismo desegokiarekin jokatu izana. Nik ez nekien Petrak lagun argazkilariari deitu ziola eta berak ez zekien nik Emiliori deitu niola, Andreasen azken ibileren berri izatearren. Edonola ere, bai Karmelo bai Emilio bat zetozen:
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia