Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 515

2000
‎Bertan pilotarien aldagelak eta kafetegia egongo zen. 1877irko urtarrilaren 9an Anacleto Aranceguik aurkeztu zuen proiektuan trinket bat azaltzen zen etxe horren ondoan, baina zoritxarrez berak ez zuen enkantea irabazi, Ramon Mugicaren proiektua atera zen garaile. Udaletxeak, Goicoaren aurreproiektuari oniritzia eman zion eta Trenbideko Elkartearentzat beharrezko ziren lurrak lortzeko kudeaketa martxan jartzea erabaki zuen.
‎Eta, ohitura edo arau haietan zimendaturik, berak bere jokoa jokatzen zuen, eta entseiatzen zen, halatan, bere lekuan egoiterat: erran nahi baita ezen distantzia batetik neurtzen eta juzkatzen zituela bere harremanak, edo berak ezarri urruntasun batetik, baina ulerturik ezen urruntasun gero eta urrunago hartan berak ez zuela nehoiz ere desagertzeraino eta aienatzeraino egiten, bere jokamolde harekin mezu eta mandatu bikoitz bat zabaldu nahiko balu bezala, zeren eta urruntasun hark, alde batetik, arras bereizten baitzuen ama bertzeenganik, kasik jainkosa helezin eta eskuraezin bat bilakatzeraino, guztiak zekizkiena eta guztiak zekuskiena, eta zeren, bertzetik, nola berezia denak baizik pizten ez duen bertzeen... Eta hala bizi izan zen gure ama bertzeon baitan, bere ausentzia iduriko hartan, zeina baitzen, aldi berean, etengabeko presentzia, eta hala ezartzen zituen bertzeen aitzinean bere autoritatea eta bere eragina urruntasun hartarik.
‎Ez diot minik egin gura", errepikatzen zidan larrusendo hark, niri minik eragin ez balit bezala). Hurrengo egunetan, berak ez zuen gaia berriro ere hizpidera ekarri nahi izan, esan beharrekoa esana zegoela adierazten zidan, maite ninduela errepikatzearekin batera. Eta harrezkero noraezean ibiltzen hasi nintzen, bakarrik, nahiz eta Teresaren laguntasuna ezinbestekoa gertatu zitzaidan:
‎Apezteko gogoa eta euskaltzale izateko gogoa, biak batean piztu zitzaizkion, eta bere obra ere binomio etenezin horri zor zaio, fedea eta euskaltasuna bat ditu ezin banatuzko karrean. Iratzederrek esan ohi, Etxanizen modura, berak ez duela literatura egiten, bihotzean dituenak erran besterik ez. Baina bihotzekoa usadioak landutako molde nobleetan ematen du, hizkera gozo, irudi gutxiko eta hunkitze ahalmen handiko poemetan, espiritu minbera baten dotoreziaz, kantuan edo isilean esateko.
‎Alabaina aitatxik maitekiro begiratzen zion orain. Salaketa hura eginik indarrez hustu balitz bezala zen, areago, berak ez balu bezala inoiz halakorik esan; ez balu bezala, orain, Xan ezagutu ere egingo. " Lazaro hemen balego", esan zuen amatxik.
2001
‎Azpimarratu berri dugun muga hori truismo baten adierazpena da: baldin eta gaurko egunean zorpeko pertsona batek merkataritza ondasunak bere merkataritza salmentaren kopuru osoaren mailaraino erosten baditu, berak ez du inolako aurrezki netorik gauzatuko; eta berez, formalki, ez da gai izango bere hartzekodunen onurarako inolako finantza transferrik gauzatzeko. Bistako egia hori edozein gizabanakori zein naziori aplikatzen zaio.
‎Bonolotoa tokatu ezean, noski. Eta berak ez du jokatzeko ohiturarik ere.
‎Han dena ixten ari zirela eta etxerako bidea hartzeko garaia iritsi zitzaigun azkenean. Hasiera batean beldur pixka bat banuen, Armendariz gidatzeko ondo egongo ote zen zalantzan baina, dena esateko, berak ez zuen nik edan nuenaren erdia edan, eta gainera autoarekin oso serioa zen. Ez genuen arazorik eduki.
‎Nahiko etsia jada. Alde guztietan berak ez duen maila eskatzen baitute. Gutxienez urtebeteko esperientzia.
‎Baiezkoa du izan erantzunak, ez baitigu ez niri ez beste askori aurpegiz aurpegi esango Txillardegik berak ez duela funtzionario izan nahi; are gehiago, ez dela bera funtzionariotzaren atzetik ibili, irekirik ez zegoen bidetik gainera. Badaki, noski, nik eta bestek ikusi ditugula Madrilera bidali zituen paper metak.
‎Are  gehiago, sortu baino lehenagotik. Eleizalde zenaren izen maiteak baditu zenbait kutsu, berak ez baitzituen bere usteak, iritziak eta joerak ezkutuan gorde sekula. Nolanahi ere den, badakizu zuk nik bezain ongi ez zebilela haren muinetan zuk susmatzen dituzun jokabide makur horien aztarrenik.
‎Marc Legassek eta Piarres Larzabalek garai honetan izan zuten bihurrialdiaz Piarres Larzabalek berak ez du ezer asko argitzen, baina Marc Legassek eta Xarritonek ere eman dituzte argibideak11 1942ko Larzabalek ez zuen gupidarik euskal abertzale ez agertzeko, ez baitzuen bere burua halakotzat. Aintzina ko Larzabal, eta Enbata ko Larzabal, nahiz Anai Artea koa ez dira bat, nahiz eta, gisa denez, hainbat aldetarik gizon bakarra egon aldi historiko banatan.
‎Espazioa bera koloreen behaketarako eta beste edozein behaketarako halabeharrezko aurrebaldintza delako. Edozer gauzak beti espazio batean egon behar du, kokapen bat izan behar du; baina espazioak berak ez du kokapenik. Beraz, ezberdintasun nabarmena dago espazioan kokatzen diren gauzen eta espazioaren artean, maila ezberdinetan daude.
‎Puntu horretan B oso garbi mintzatu zen. Eta, jakina, oso oso garbi gelditu zen, baita ere, euskararen auzia konpontzen lagunduko zigula; ohartarazi zigun, ordea, eman beharreko urratsak zeintzuk ziren esango zigula, baina berak ez zuela lanik egingo, lana guk egin genuela, horixe zela ordaindu genuen prezioa.
2002
‎Eta han, eskaini zioten lana hainbat tokitatik, baina ezin izan zuen inon berak nahi zuena esan: alegia, berak ez zuela onartzen monarkia demokratikoa, ezta gainerako partidu guztien jokabidea ere, eta orduan hasi zen oso gauza gogorrak esaten, eta inon ez zioten haiek agertzen utzi. Eta azkenean, Euskal Herrira etorri zen, eta hemen," Punto y Hora de Euskal Herria" n eta" Egin" en atera zizkioten zenbait gauza.
‎Elikagai bati ezin egotz dakizkioke berak ez dituen ezaugarri edo eraginak.
‎Ogi bat konpartitzen denean, norbaitek ogi zati bat galtzen du beste norbaiten mesedetan. Informazioa konpartitzean, informazioak berak ez du galera materialik, ez da gastatzen, ezta gutxitzen ere. Albistea kontatzean, oinarrian dagoen egitatea ez da hutsaltzen, ez du bere ezer galtzen.
‎Aski garbi utzi al zuen Dionisio-k ez duela zorion izpirik beti ikaratzeko zerbait gainean duenak? Eta berak ez zuen, noski, bere eskuan zuzentasunera bihurtu eta herritarrei askatasuna eta eskubideak itzultzerik: gazterik, zuhurtziarik gabeko adinean, irristatua bait zen bera errakuntza horietan eta oker jokatu, zentzuduna izaten hasi arren ere, burua guztiz ezin zuritzeraino.
‎Gainera jainkoak eta gizona jartzen zituen testigu bezala, Hanibalek ordurako Italia berez hartuta izatearen errurik ez zuela berak esanez, lotuta baitzuen bera bere kideak, eta kendu egiten baitzitzaizkien burdina eta armak haserrez borrokan egin nahi zuten soldaduei. Hausnartu gabeko eta burugabeko borrokara bidali eta han uzten zituzten gudasailei zerbait gertatuz gero, berak ez zuela batere errurik izango baina edozein ondorioren arduradun izango zela zioen. Mihia zorrotza eta ausarta zutenek, borrokan ere era bereko eskuen indarra izan zezaten arduratzeko zioen.
‎Nahiz eta autoeskolek —OCU k azaltzen duten— prezioak ez direla eskaintzen den irakaskuntzaren kalitatea bezain garrantzitsuak, gutxi da ikasleak kalitate hori neurtzeko duen informazioa. «Autoeskolek ez dute gainditu gainditu dutenen portzentajea, eta, horiek ematen dituztenean (erakunde honek ikertutakoen heren bat baino gutxiago), autoeskolak berak ez du abalik, eta Trafiko Zuzendaritza Nagusiak probintzia bakoitzerako ematen dituen ehunekoak aise gainditzen dituzte. OCOren ikerketa honek kontuan hartu du 1995eko autoeskolen azken azterketak eragin handia izan duela, erakunde horren salaketa batek bultzatuta, Lehia Babesteko Auzitegiak Bilbo, Burgos, Kordoba, Donostia, Iruñea, Puertollano eta Tarrasa hirietako autoeskolek prezioak hitzartu ahal izateko aukera aztertzen hasi baitzen.
‎Gainera, bularra berehala ematen hasteak ama berreskuratzen laguntzen du, umearen xurgapenak umetokia uzkurtzea eragiten baitu, plazentatik kanporatzea azkartuz eta odol galerak murriztuz. Amaren esnea beti osagai berak ez dituen substantzia bizia da. “Amak ekoizten duen lehen esneari oritz esaten zaio, eta nutrizio handiagoa ematen du bitamina eta mineral formari dagokionez, proportzio egokian; gainera, haurra babesten du sistema immunologikoa indartzen duten substantziak dituelako”, azpimarratu du Navasek.
‎Lucas Estatu Batuetako Genzyme enpresak egindako tratamendu batekin egindako saiakuntza kliniko batean sartuko da. Esperimentazio fasean, tratamendu horren lehen dosia egun gutxiren buruan iritsiko zaio, eta Lucasi emango dio berak ez duen eta gaixotasunak eragiten dion entzima, alfa glukosidasa azidoa edo maltasa azidoa. Entzima hori falta denez, glukogenoa (karbohidratoetatik datorren energia metatzeko organismoan sortzen den substantzia) ez da behar bezala eraldatzen, eta muskuluetan, gibelean, nerbioetan eta bihotz ehunean metatzen da.
‎Handik aurrera, telefonotik zintzilik egon zen Sara, Sergiok noiz deituko, baina orduan ere alferrik. ...joan ziren bi hilabete, eta Sarak gutun bat jaso zuen, non Sergiok jakinarazten baitzion, lehenik, amak eskatu ziola etxean gelditzeko, etxeko inor ez baitzegoen soberan aitaren negozioak aitzinatzeko; bigarrenik, beste neska bat ezagutu zuela, eta...; eta hirugarrenik eta azkenik, Alpujarretako denda, zeramika egiteko labea eta beste jabego guztiak berarentzat geratzen zirela, Sararentzat jakina, berak ez baitzuen Alpujarretara itzultzeko asmorik...
2003
‎Hori dela eta, Carlos Urquijo PPko parlamentariak Javier Balza herrizaingo sailburuari galdetu dio ea zein datarekin zabaldu duen aipatu salaketak ikertzeko txostena. Urquijoren esanetan, berak ez du Ertzaintzarekiko inongo zalantzarik, baina gorputzak eskatzen dio halako galderarik egitea, ikusita «Egunkaria»ren kasuan Lakuak tortura salaketei buruzko ikerketa eskaera egiteaz gain, Espainiako Gobernuak tortura salatzaileen aurkako kereilak kritikatu dituela.
‎Garai horretan ezagutu bide zuen Madrilen Jon Bilbao, gero gudari kapitaina izango zena. Oskillasok berak ez zuen soldadutzarik egin; belarriko gorragatik libratu zen. Familiako inor ere ez zen soldadutzara joan, ez aita, ez bere anaiak.
‎Arantxak, Unaxen ondoan orduek zeru garbian hegaka, berriro ez itzultzeko aldentzen diren koloreetako puxiken forma hartzen zutela sentitu zuen, askatu dituen umearen begi goseberen gainetik. Eta berak ez zuen ume hura izan nahi, ez zien zorioneko une haiei ihes egiten utziko.
‎Epaile eskudunari jarduna igortzea, baldin eta adingabeen epaileak uste badu berak ez duela gaiaren gaineko eskumenik.
‎...duezinean hautsi baditu errekurtsoari buruz ezarritako betekizunak, edo uziak ez badu kasazio edukirik, magistratu txostengileak aretoari komunikatuko dio ez onartzearen arrazoia, eta aretoak erabakiko du, hiru eguneko epean, errekurtsogileari entzutea, bai eta Fiskaltzaririk jarri; jarraian, aretoak autoa emango du, eta auto horren aurka ezin izango da inolako errekurtsorik jarri. ere, Fiskaltzak berak ez badu errekurtso
‎–Bigarrenekorik, bere Enorantziaren kontrako gerlan Joanes Etxeberri medikuak berak ez zituela aipatzen ere politika gaiak, haren adiskide aita Larramendi jesuitak mendekatzen zituelarik, bizkitartean, beldurrrik gabe, euskal herrietako lege zahar eta foruak.
‎Izan ere, bizirik dauden entziklopediagile guztiak The Beatles taldearen zaletu ezin diziplinatuagoak dira. Eta John Lennonek berak ez luke ezer galduko, honezkero goitik behera desintegratuta egongo delako, baina entziklopediagileek asko galduko lukete. Eta John Lennonen oinordekoek ere bai.
‎Koldo Izagirrek eta Atxagak ere hitz egiten dute azkenik, igarleak bete betean asmatu duela aitortuz, urte berrirako iragarri zituen nobela horietan lanean ari direla jakinaraziz eta sormen askatasunaren aurka egindako erasoaren kontra epaitegira joko dutela abisu emanez. Nobela, igarlearen kondenarekin bukatzen da, nahiz eta emakume gajoak epailearen aurrean berak ez duela errurik errepikatzen duen, errudunik egotekotan bere baitako ahotsa dela esanez, berea ez den zerbait beraz, etorkizunaren lekuko gisa aritzen zaion mintzoa, belarriak itxi arren ozenki entzuten duena eta, idazle batek berea jasaten duen bezala, zigor baten antzera eraman beharrekoa. Eta epaileak ea nobela horiek hitzez hitz idazteko gauza izango ote zen galdegitean, emakumea negarrez hasten da, izuaren izuz, eta negar zotinen artean olerki bat edo ipuin labur bat beharbada jasango lukeela erantzuten du, baina Jainkoagatik ez ezartzeko horrelako zigorrik, ez eskatzeko arren bere baitako ahotsari horren kontakizun luze eta aspergarririk.
‎–Karlak beti hitz egiten zuen zoriontasunaz. Akaso berak ez zuelako zoriontasunean sinesten, atentzioa ematen zion bere inguruan zoriontsua zela esaten zuen jendea egoteak.
‎Gainerakoak kezkak baino ez dizkio ekarri. Ez, berak ez zuen inondik inora halakorik espero, hori emazteari sekula aitortu ez dion arren. Gau oso bat esna egon ziren, orain dauden modutsuan, esan nahi eta ezinean.
2004
‎Ausbanc en arabera, BSCHren adostasuna jaso zuen, eragiketari aurre egiteko funtsak baitzituen, eta, beraz, saltzaileak saldutako merkantzia bidali zuen. Ondoren, txartelaren titular legitimoak, herritar ingeles batek, eragiketa bertan behera utzi zuen, berak ez baitzuen inolako erosketarik egin Donostiako dendan, eta, horregatik, BSCHk lehenago bezero saltzailearen kontuan sartutako bederatzi milioiak deskontatu zituen. Ausbanc ek dioenez, epaiak dio saltzaileak uste zuela Internet bidez kobratzeko kreditu erakundeak prestatutako sistemaren segurtasunean eta bankuak transakzioari emandako oniritzian sinesten zuela; beraz, “inola ere ez” pentsatu zuen salgairik eta dirurik gabe geratuko zela.
‎Goiz guztian zehar buruan neukan bakarra zen ETA ez izatea. Azkenean gaur arratsaldeko 6etan ETAk helearazi du berak ez duela zerikusirik atzoko atentaturarekin. Orain nor geratzen zaizu Aznar?
‎Hori dela eta," hazkunde orekatua egongo dela esaten duten arren", LPPk etxebizitza hazkunde" ikaragarria eta neurrigabea" dakarrela salatu nahi izan dute. Reinickek azaldu duenez, egitasmoak berak ez du Getxon biztanleria hazkunderik aurrikusten, eta herrian 4 mila etxebizitza behar direla adierazten bada ere," badaezpada" zortzi eta hamaika mila artean egitea proposatzen du LPPk. Are gehiago, Uribe aldeko kostaldean osorako," hiri garapen jarraitua" aipatzen du egitasmoak.
‎Nik ez nuen semerik izan, baina iloba bat oroitarazten didazu, seme semetzat hartu izan nuena garai batean... –eta, bere begiei zerièn malenkonia beste irri batez estaltzen zuela, erantsi zuen– Baina berak ez ninduen aitatzat hartu, eta hor bukatzen da historia...
‎Arrazoi sendoak egonda ere ez litzateke oso zentzuzkoa izango gure etxe parean dagoen mendiaren edo gure besoaren existentziaz zalantza egitea; ea nor doan hortik zehar esanez bere gorputza ez dela bere gorputza edo, beharbada, berak ez duela existentzia fisikorik. Zalantzan jar dezakegu ingurukoen artean berrehun edo bostehun metrora dagoen pertsona gure ezagun jakin bat den ala ez, baina ea nork jarraitzen duen gauza bera esaten behin gure parera heldu dela:
‎Egia esan, bereizketa horren aitatasuna ez dagokio Wittgensteini, haren maisu edo izan zen Frege matematikari eta logikari handiari baizik. Wittgensteinek berak ez zuen beti bereizketa hori egin Tractatus ean, eta maiz adierakidetzat eman zituen Sinn eta Bedeutung hitzak. Hori gaizki ulertu eta ulertezin askotxoren iturburu izan da.
‎Furgoian, hatsa hatsari emanik, horrela pentsatzen ez bazuen ere, bazekien komandoa osatu zutenetik bertatik, berak ez zuela heroi senik, ez eta Bazterrek ere, Harakin zela heroi sena izan zezakeen bakarra, eta beharbada Jexus Mari; ez bakarrik Harakinek konbikzio politiko indartsuagoak zituelakoz, baizik eta berak, eta Bazterrek, eta seguru aski Jexus Marik, heroi izateko inkontzientzia maila txikiegia zutelakoz, edo bestela esanda, burua senari gailentzen zitzaiolakoz.
2005
‎Eta, ni, lehenengo biderrez, sei urtez etorri nintzen Euskal Herrira. Aitaita bizi zen oraindino, eta nahi zuen lobarik zaharrenak, neuk, lehenengo komunioa Lekeition egitea. Pasa zen berak ez zituela urteetan ikusi bere anai arrebak, ze Boisen egon ziren...
‎Ahobero ugarik beste galera ekologista bat iragarri arren, ez du ematen afera honek Sanzi lo lasaiak ekarri dizkionik. Duela gutxi, urtegiaren hondamendi geologikoa izanez gero berak ez zuela erantzukizun politikorik onartuko, zioen; alor horretan teknikariek emandako txostenen araberako erabakiak izan direla. Eta galdera da, nork aukeratu ditu teknikariak?
‎Begiak itxiko ditu surretatik sartutako mina biguntze aldera. Ez ditu ezelan be surziloak itxiko, horrek heriotza erakarriko leuskiolako, eta berak ez ditu Sahel herrialdeak zeharkatu, harea erauntsiek surra ia zarratzen eutsiela, ez da hareatzan markatutako heriotza arrastoetatik iges ibili, itsasoaren urdina noiz ikusiko, surziloak libratuko deutsazan itsas brisa noiz arnastuko, ez dau ez horren ibilbide luzea egin orain, oraintxe bertan, arrotz artean hilteko, itxita dituan begiak betiko itxiko deutsazan esku lagunik ez daukan unean hilte...
‎Mundu zibilizatu guzian demokrazia delarik martxan bere on gaitz, itzal argi eta gora-beherekin, Elizako arduradunek demokrazia predikatzen dutelarik aho beteka... bestentzat, Elizak berak ez du delako demokrazia praktikatzen. 1849an, Pio IX.ak bere estadoak berreskuratu zituen Frantzia eta Suitzako soldadoen laguntzari esker.
‎Azurmendiri egin nion elkarrizketan esan zidan berak ez zuela biolentziaren ikuspegi orokorrik, baina hala eta guztiz ere liburuan agertzen diren zenbait aspektu argi utzi zizkidan elkarrizketan galderak gauzatu eta gero.
‎Olgak niregana begiratzen zuen, eserita jarraituz bere lagunak etzanda zeuden bitartean. Eskua jaso nuen agurtzeko, baina berak ez zuen zirkinik egin, ez zen niregana begiratzen ari, begirada galdua zuen.
‎Osaba Simonek gauza bera esan zion: berak ez zuela gogoratzen, umea zela bera konpetizioa egin zenean, baina don Juanek jakingo zuela hori, abadeak. Baina Mateok ez zuen don Juan ezagutzen eta erreparoa ematen zion.
‎Oraindik bizi da don Juan... Eta don Juanek esan zion berak ez zuela arrosarioa ikusten armairu horretan, berak deabrua ikusten zuela han. Esan zion misterio bat sobran zegoela eta ze sakrilegio klase zen hura.
‎–.. eta Irlandan jaioa denez, ondo ulertzen du hemen pairatzen ari garen egoera, han beraiek ere borroka gogorra baitute independentzia lortzeko –beste harritxo bat entzun nuen leihoaren kontra, eta indartsuago eta azkarrago jarraitu nuen– Baina berak ez du Irlandara itzuli nahi, amarekin haserretuta omen dago, aita kartzelan egon zenean beste batekin ibili omen zelako. Badakizu nolakoak diren kontu horiek.
‎Zentzu honetan aipamen propioa merezi du" aurkibide eskematiko" 203 batek, hain zuzen, euskaldunei eta euskarari buruzko monografiaren atal linguistikorako Humboldtek, Erroman bizi izan zen garaian(), prestaturiko aurkibideak. Hala ere, zeregin diplomatiko eta politiko berriak zirela eta, berak ez du euskal gaiari buruzko egitasmoa osotasunean zehazteko eta, are gutxiago, burutzeko betarik aurkitzen. Urte batzuk beranduago, indarberrituta edo, bere euskal ikerketaren proiektu zaharra berreskuratzen, sakontzen eta zehazten du, eta, zeregin honetan buru belarri sartzeko bere benetako intentzioa erakutsi nahian, honi buruzko" iragarpen" bat argitaratzen du.
‎Humboldten proiektu antropologikoaren ezaugarri garrantzitsuena, seguruenik, honako hau izango litzateke: berak ez du gizakiari buruzko" ezagutzarik" (Menschenkenntnis) kontsideratzen, baldin eta hau ez badator gizaki horren" humanizazioarekin" (Menschenbildung) lotuta. Batetik badaki, giza-historizitatea onartzen duen momentutik, gizakia betiereko eraldaketan dauden giza-indibidualitate ezberdinen baitan bakarrik dela erreala eta, honengatik, baita ere ezinezkoa dela berari buruzko behin betiko ezagutza lortzea.
‎Eskertzekoa da horrelako gizon garbiaren adiskidantza doakoa. Keinu bitartez galdetu diot lehentxeago ea gelako telebista piztea nahi ote duen, eta, eskuekin airean agur egiten ari balitz bezala, neuk nahi dudana egiteko adierazi dit ohetik Antonek, berak ez duela halakoen beharrik eta. Berdin diola.
‎Ezin izan nion esan nola eztitzen zuen bere frustrazioa Xegamak marinel hordituen haragian, ezin esan izan nion bazela atxilotuaren isiltasuna baino amorratzenago zuen zerbait. Baina, egia esan, ez dakit ulertuko zidakeen halakorik Oteizak, gerra bat ukan genuelakoa gezurra zela hasi zitzaigun behin, ozta zekien irakurtzen, aitak ez zuen erdaraz egiten eta berak ez zuen euskaraz deus konprenitzen, euskaldunok jende xixarea ginela esaten zigun, Euskadi herrixka zikin bat zela.
2006
‎Baina demagun diru laguntzak jasotzen dituen argitaratzaile horrek esaten duela berak ez duela bizia hortik ateratzen, ez duela etekinik jasotzen, baina bere lanari esker bestela jasoko ez litzatekeen produkzio literario bat merkaturatzen dela.
‎Aitzitik, ilustrazio arrazionalak errespontsabilitatearen alde egiten du: geure ekintzen azken zentzuari buruz jabetu beharraren aurrean jartzen gaitu, eta batez ere, ikusarazten digu zentzu hori indibiduoak berak sortu behar duela, munduak berak ez baitu inongo, berezko, balio edo zentzurik; gizakiak dira interpretazio anitz eta kontraesankorren bidez munduari/ bizitzari zentzua eman diezaioketenak.
‎Ezkontza itunak notario aurrean sinatzen dira, eta Erregistro Zibilean inskribatu behar dira, ezkontza inskripzioarekin batera. Normalean, kostu ekonomikoagatik, notarioaren aurreko tramiteak izutzen dituzte, baina kasu honetan ez da horrela izan behar, berak ez baitu gastu ekonomiko handia suposatzen; 60 euro inguruko kostua izan dezake. Ezkontza hitzarmenetan ezkontza araubide ekonomiko hauek itundu daitezke:
‎Alde eginez gero, ordea, munduko koldarrik handiena sentituko zen. Eta berak ez zuen koldarra izan nahi. Aldatu egin nahi zuen.
‎Joseba Intxausti Koldo Larrañaga, Ramon Gorostidi Andoni Sagarna, Henrike Knorr Paulo Agirrebaltzategi. Karlos Santamariak berak ez zuen bilera horretan parte hartzerik izan; baina berak ipinitako irizpideak hartu zituzten oinarritzat Jakin Hiztegiak lantzeko.
‎Alabaina, artearen printzipio ezagunen bat erakusten diogunean eta printzipio hori adibideen bitartez ilustratzen dugunean, adibide horien jokabidea printzipio horretara egokitzen dela onartzen du bere gustu partikularretik abiatuz. Eta oraingo kasuari ere printzipio bera aplika dakiokeela frogatzen dugunean —nahiz eta berak ez duen ez hauteman ez sumatu printzipio horren eragina—, orduan berak ondorioztatu du errua beregan dagoela eta, halaber, fintasunik ez duela, zeina baldintza beharrezkoa baita edozein konposiziotan edo diskurtsotan dagoen edertasun edo narrio guztiaz jabetzeko.11
‎joño, diplomazi balixaren bidez iritsi badira... Gure gizonak galdutako kemen pittin bat berreskuratu zuen; berak ez zuen diplomazi balixarik aipatu, baina besteak hitz horiek erabiltzeak nolabaiteko nagusitasun zantzuez janzten zuenez, ez zuen bere okerretik aterako. Ongi begiratuta, puruak diplomazi balixaren bidez iritsiak zirela esaten ahal zen, ia.
‎Lotsa apur bat ere eragiten dio eta. Haatik, abuztuko giroan barbakoa egin, tomateak prestatu, ogia ebagi eta ardoa zerbitzatu ostean –honezkero berak ez du edaten– litekeena da pasadizo hura berriro kontatzea.
2007
‎alorreko adituen iritziz, afaltzeko orduak berak ez du garrantzirik, gizakiaren adina eta sexua gorabehera.
‎537 Gehigarriok Hegel-en klaseetan ikasleek hartutako notak dira: maisuaren pentsamendua adierazten dute, zalantzarik gabe, baina iritziok Hegel-ek berak ez ditu inoiz inprimatuak publikatu, irakurleak kontuan hartu luke. Berdin arrazei buruzko § 393 Gehiagarria.
‎Astea igaro zen eta hiru dei soilik izan genituen. Bata, ea mutil euskalduna berdin ote zen, berak ez zuela presarik, neska koskortutakoan ikusiko zuela zer egin berarekin. Bigarrena, euskaraz ikasten ari zela eta ea utziko ote genion neskarekin euskaraz, mintxatxen?.
‎Tristatu egin zen pauso gorrien artean zeuden pauso zuriei begiratu zienean. Bazekien milaka gizonezkok diru asko ordainduko zuketela tango hura bere gerritik zintzilik dantzatzeagatik, ohartu gabe berak ez zuela zintzilik geratuko zitzaion inor nahi, ohartu gabe Gretak berak zuela nonbaitetik zintzilik geratzeko beharra, hegoaldera begira dagoen terraza batean izara zuriak bezala.
‎Bera saiatuko da bere mina ezkutatzen, neska gogorra izaten jarraitzen duelako, horretaz ez dut zalantzarik, eta zigarro bat eskainiko dit, baina nik esango dut, beti esaten dudan moduan, ez, mila esker, ez dut erretzen. Eta berak ez du ezertxo ere erantzungo, irribarrerik gabe gerturatuko du bere zigarreta ezpain artera, eta isilik eta bakarka erreko du, ni begira gelditzen natzaion bitartean.
‎Ospatu. Patriciak martini batekin? berak ez du inoiz ajerik, eta MJk marrubi tartarekin.
‎Berlin-ek alde batera uzten ditu zuhurki holako pasarteak, baina, esate baterako, inor gutxik azpimarratu ditu Kant-ek adina karaktere nazionalak eta horien araberako diferentziak ohitura nazionaletan694, are tokian tokiko ekonomian eta politikan, eta hizkuntzaren espezializazio modu bat ere garabide sozialean eta tratuan695 Zientzia eta literaturan bertan, kreatibitateak eta jeinuak Frantzia eta Italia edo Ingalaterran eta Alemanian forma diferenteak hartzen ditu, eta arrazoia, Kant-en ustean, Goethe eta Humboldt-en modu berberean edo erromantikoek bezalaxe, giza irudimena eta jeinu kreatzailearen izaera nazionalari eta lurrari atxikia egotea da696 Hizkuntzaren izaerari buruz Kant klasikoago edo kontserbadoreagoa da bere ikasleak baino: hizkuntzan berak ez du pentsamenduaren zeinuztapen soila baino ikusten697 Baina nazioa Kant-ek, Herder eta Humboldt-ek adina ulertzen dizu hizkuntzagaz bat egina (jatorriarekin, Kant-en definizioan); «nazioaren izpirituaz» («Geist der Nation») Herder eta Humboldt bezalaxe mintzo
‎Haientzat, Simonek pirateatzen du, eta batzuentzat bizimodua ateratzeko modu bakarra dena arriskuan jartzen du.' Saltzaileek eskatu dute Simoni itzul dakiela pirateatzeagatik galdu dutela kalkulatu duten diruaren hirukoitza, baina ez dute zenbatekoa zehazten. Salatuak aitzakiatzat jo du dena bideojoko hutsa dela eta berak ez duela benetako deliturik egin, testuinguru birtual horietako batean ere ez delako aplikatu indarrean dagoen legeria. Gainera, Simonek saltzaileei leporatu die “ebidentzia” gisa aurkeztu dituela Second Life ko etxe birtualean egindako “argazkiak” (pantaila argazkiak) salatzeko.
‎Miren Altamira mintzo zitzaidan. Papereko idazkia Iparraldeko euskaraz izkiriatua zela azpimarratu zidan, berak ez zuela fitsik ulertzen, badakizu Iparraldeko euskara guretzat hizkuntza arrotz bat da, gaineratzen zuela. Ohar horien ohitura neukan.
2008
‎Markoren lehengusuarekin joan ziren Niarok lapurtutako musika berreskuratzera. Niarok ez zekien kantatzen ezta musika instrumenturik jotzen, horregatik haserretu eta mundu osoko musika guztia lapurtzea erabaki zuen; berak ez bazuen musikaz gozatzen ez zuen beste inork egingo.Azkenean, lapur gaiztoari kantatzen erakutsi zioten panpinek eta musikaz maitemintzen zen Niaro lapurra. Lapurtutako guztia bueltatu eta pozik elkarrekin bukatu zuten saioa Amarauneko lagunek.
‎1984an sortu zen Enresa, Espainian hondakin erradioaktiboez arduratzen den erakunde publikoa. Enpresak berak ez du hondakin nuklearrik sortzen; haren egitekoa da Espainian sortzen diren erradioaktibitate maila ertaineko eta txikiko hondakin nuklearrak jasotzea, egokitzea eta biltegiratzea.
‎GIB kontrolatzaileek ez dute gaixotasuna garatzen, baina gaitza transmititzeko ahalmena dute. Oso komenigarria da aintzat hartzea hori, baliteke eta horrelako pertsona batek pentsatzea berak ez duela birusa transmititzen, eta ez da hala.
‎Beñardo, beraz, txundituta eta hunkituta gelditu zen emanaldiarekin, baina arantza harekin irten zen tabernatik, burumakur, bertsolaritza jendaurrean erakusteko ikuskizuna da, eta berak ez zuen ezertxo ere erakutsi?, hain egin zitzaizkion txalo bero haiek beharrezko??(?) Txalo batzuek zenbat/ egin dezaketen! / Ni neu behintzat ederki/ alaitzen ninduten(?)??
‎Kalonje jaunak esaldia bukatu ahala, lur matxinatuaren beste oihu bat sentitu zuen Natividadek, lehorrak zartatutako lur gogortuaren hutsunean? berak ez baitzuen lurra salgai zeruaren truke, ez horixe!, bere lurtasunari eustea lurra zeru bihurtzeko modu bakarra balu bezala.
‎Hura esanda, kabinako eskaileretan behera jo nuen ahalik eta hotsik handiena atereaz; gero oinetakoak erantzi, galeriatik isil isilik korrika joan, brankako eskaileretan gora igo eta kubierta gainera atera nuen burua. Banekien berak ez zuela ni han azaltzerik espero izango; baina hala ere ahal bezain zuhur jokatu nuen; eta egia esan behar badut orduantxe egiaztatu ziren nire susmorik txarrenak.
‎Baina txakur zaunkak entzun dituenean, senak eraginda, handik lehenbailehen hanka egitea deliberatu du. Izuturik dago, ez daki zeren beldur izan daitekeen, berak ez baitu okerrik egin; hala ere, ahalean jaitsi da maldatik behera, dagoen argi eskasarekin behin baino gehiagotan estropezu eginda. Atzean ahotsak, argiak, zaunkak?
‎Aldizkari horrexetan euskarazko egunkari bat sortzearen inguruko debatea piztu zen urteen artean, Ormetse, tar P. A. eta aita Arbelaitz kaputxino nafarraren eskutik. Beste hogeitamar bat iritzi ere azaldu ziren ideiarekin bat eginez494 Azkuek berak ez zuen Euskal­Esnaleko debatean parte hartu, baina interesez segitu zuela dirudi. Are gehiago:
‎Hola gauzak bideratu guran, 1902ko martxoan batzar bat antolatu zen. Une hartan, Hondarribiko kongresua bertan behera uztea aipatzen zuten iritzien aurrean Azkuek argiro adierazi zuen berak ez zuela aukera hura galdu nahi, Akademiaren sorrera kongresuari lotuta (ez horren aurka) ikusten baitzuen: «Akademia sortu bear bada (eta nere ustez gauza bear bearra da), Biltzarre biziaren barrenean bizia erne liteke; baiño Biltzarre ori ilten bada, bere erraietan aur bizia ernetea gauza zaila, nekea eta oieza izango genduke»140 Arbelbide eta Broussain ez ziren ordea askorik fidatzen, eta kongresua Aranaren bidetik ezin ateraz gero pentsatua zeukaten alternatiba:
‎Hotelera joan naiz eta egundokoak esan dizkiot Agurtzaneri. Badakit berak ez duela errurik, baina Julia ahizpa du, eta babesa ematen dio. Julia hiltzailea da
‎Rojo jeneral errepublikazalearen agiritegian gordetako oharrek adierazten dutenez, Legutioko erasoaldiak iraun zuen bitartean Madrilen aurkako erasoek indarra galdu zuten, abenduaren 3tik aurrera bereziki, baina berak ez ditu bi gertakizunak lotzen59 Eten horren arrazoiak, beharbada, zerikusi gutxi zuen Arabako gertaerekin60 Izan ere, azaroaren 22rako Madrileko Unibertsitate Hiria hartzeko ahaleginak porrot egin ondoren, Brigada Internazionalen etorrerak eta indar nahikoren faltak Franco jenerala erasoa gelditzera bultzatu zuten Cervera historialariaren ustetan (2005). Hala ere, iritzi horrek ez du bat egiten azaroaren 29an alboak hobeto babesteko egindako erasoarekin (Lojendio 1940:
‎Ez da nahikoa informatzea Mark Duman BBCko ekoizle eta Erresuma Batuko Patient Information Forumeko lehendakari King’s Funden ikertzaile gisa duen esperientziatik abiatuta, pazienteak informazio ibilgailu ororen diseinuaren lehen fasetik bertatik inplikatzearen alde dago. Adituak “kafea guztiontzat” ren hurbilketa guztiz berdintasunezkoak gaitzetsi zituen, eta, adibidez, asmari buruzko liburuxka berak ez duela asmatiko guztientzat balio adierazi zuen. Halaber, azpimarratu zuen informazioa komunikazio onarekin osatzen dela, gaitasun kliniko profesionalaren eta pazientearen ezagutzan eta portaeran aldaketak egiteko orientazioaren beste dimentsio bat bezala.
‎Sintoma horri “tunel ikuspegia” deitzen zaio. Erretinosi guztiak berdinak ez diren arren eta sintoma berak ez dituzten arren, kasu askotan horien aurrerapenak itsutasunaren ondoriozko ezgaitasuna dakar. Espainian, Madrilgo Carlos iii.a Osasun Institutuak emandako datuen arabera, 15.000 pertsona baino gehiago izan daitezke kaltetuak.
‎Egun, partidak amaitzen direnean hasten da futbola. Futbolak berak ez du hainbesteko interesik.
‎Apple etxearen sistema eragilearen kasua bitxia da benetan. Apple ek berak ez zuen euskararako interfaze paketerik eskaintzen, baina lokalizazioak egiteko aukera ematen zuen. Hori ikusita, uskal maczale batzuek euskaratu eta sarean guztientzat eskuragarri jarri zuten.
‎Anibal Alpeetatik pasa zen unea adierazten du. Pasarte historikoa da, baina berak ez du erreferentzia zehatz bat hartu; ezerezetik abiatuta moldatu du objektua.
‎Kalonje jaunak esaldia bukatu ahala, lur matxinatuaren beste oihu bat sentitu zuen Natividadek, lehorrak zartatutako lur gogortuaren hutsunean... berak ez baitzuen lurra salgai zeruaren truke, ez horixe!, bere lurtasunari eustea lurra zeru bihurtzeko modu bakarra balu bezala.
‎Beñardo, beraz, txundituta eta hunkituta gelditu zen emanaldiarekin, baina arantza harekin irten zen tabernatik, burumakur –bertsolaritza jendaurrean erakusteko ikuskizuna da, eta berak ez zuen ezertxo ere erakutsi–, hain egin zitzaizkion txalo bero haiek beharrezko –"(...) Txalo batzuek zenbat/ egin dezaketen! / Ni neu behintzat ederki/ alaitzen ninduten(...)" – eta hain sentitu zen haietaz gabeturik!
‎Crissek berak ez du gustuko hegaz egitea. Trenez joan zen Errusiara.
2009
‎Emaitzok ordea, aritmetika oso zaila dute. Makiabelok berak ez luke horren" ondo" egingo, emaitza hauek oso egoera konplikatua utzi dute. EAJren garaipena sendoa izanik ere, PSEren emaitzak ere onak dira.
‎Garraio konbinatuan, kontsignatarioari merkatugaiak ematen dizkion eroaleak beraren aurretik merkatugai horiek garraiatu dituztenen betebeharrak bereganatuko ditu; hala ere, gauzak eman dituen eroale horrek errepeti dezake gainerako eroaleen aurka, baldin eta berak ez badu zuzeneko erantzukizunik, zamatzaile nahiz kontsignatarioaren erreklamazioa eragin duen hutsegiteari dagokionez.
‎Lilloren esaldi horrek ezin garbiago erakusten du bere itxaropen geruza ez dela guztiz zartatu. Sailkapen nagusiak ez du inor engainatzen eta entrenatzaileak berak ez du argi bederatzi garaipen soberan izango ote diren. Uneotan 77 puntu baino gehiago behar dira.
‎Arzalluzek berak ez lukeela Estrasburgora joko esan du
‎Arzalluzek adierazi du berak ez lukeela Estrasburgora joko, bertan beti abertzaleen aurka epaitzen dute eta.
‎Bost hatz dira, objektuei heltzeko gaitasunarekin, eta bostak mugitzen dituzten muskuluak besaurrean daude. Horrela, eskuak berak ez du bolumen handirik, eta, hala ere, hatzek indar handia egiteko ahalmena dute. Eskuaren diseinuak tresnak egiteko gaitasuna eman digu, komunikatzen lagundu digu, eta, ezaugarri bat nabarmentzearren, gehien erabiltzen dugun zenbaki sistemaren oinarria sortzeko balio izan digu:
‎Gero Euskal Herrian erlijioa baztertu duten gehienek, beharbada erlijioak ezer esaten ez zielako egin dute, eta ez erlijioak problema intelektual handirik sortzen zielako. Erlijioak batez ere egitura sozial eta politiko batean integratzen zuen euskalduna, zein ere berak ez baitzuen batere maite; edo moral bat esijitzen zion, berak onartzen ez zuena, besterik ez. Minutu bat ere ez du pentsatu, seguruenik, berez erlijio hark eta moral hark agian ez zeukatela zerikusi gehiago garagardoak kafesnearekin baino, biak etxe berean zerbitzatuak.
‎Uste dut gehiegi zigortzen ari zarela zeure burua. Bai, Ana engainatu zenuen, baina berak ez du eskubiderik zu hala tratatzeko.
‎Kontua zen berak ez zuela ezer aitortzeko.
‎Kezkatzeari uztea erabaki du Diegok. Gaurko lana berea da azken finean, berak ez du inoiz esan aktore profesionala zenik, eta gainera emakumeak ez du orain autotik botako, eskualde errepide honen erdian. Eta onik ateratzen bada, gehiagotan deituko diote.
‎armadaren egitura bertikal hierarkikoaz, azken batean; Domingok bazekien, edo sumatzen zuen, sumatu baino gehiago ere bai, beharbada? berak ez zuela agintzeko balio, are gutxiago agindua izateko, eta bazekien, ondorioz, handixe etor zekizkiokeela problemak eta buruhausteak; ez zebilen oker, bere gainean baitzuen konpainiako sarjentua, gizon estu bezain arbitrarioa, soldaduak lehertu arte derrigortzen zituena; gorpuzkera lerdena zuen, bizkar zabal zutekoa eta lepo sendokoa, burua ere tente?, aste gorrian behar bezala zaintzen zuena, a... Putakumea, maiuskulaz?, haren izaera eta haren nortasuna hitz bakar batez definitzeko ez baitzegoen, antza, hitz egokiagorik hiztegian; hain zuen espiritu militarra barneraturik, non, konpainiaren kargua eta ardura hartzen zuenean, egunaren hogeita lau orduetan egoten baitzen soldaduei begia gainetik kendu gabe, haien potroei atxikitako potrozorri bat bezala, haien akatsak azpimarratzen? ¿ qué modo de desfilar es ése?, ¡ el pecho fuera, como María Guerrero, y la cabeza como Juan Oropesa, que la tenía siempre tiesa!?
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia