Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 167

2000
‎Eta, ohitura edo arau haietan zimendaturik, berak bere jokoa jokatzen zuen, eta entseiatzen zen, halatan, bere lekuan egoiterat: erran nahi baita ezen distantzia batetik neurtzen eta juzkatzen zituela bere harremanak, edo berak ezarri urruntasun batetik, baina ulerturik ezen urruntasun gero eta urrunago hartan berak ez zuela nehoiz ere desagertzeraino eta aienatzeraino egiten, bere jokamolde harekin mezu eta mandatu bikoitz bat zabaldu nahiko balu bezala, zeren eta urruntasun hark, alde batetik, arras bereizten baitzuen ama bertzeenganik, kasik jainkosa helezin eta eskuraezin bat bilakatzeraino, guztiak zekizkiena eta guztiak zekuskiena, eta zeren, bertzetik, nola berezia denak baizik pizten ez duen bertzeen... Eta hala bizi izan zen gure ama bertzeon baitan, bere ausentzia iduriko hartan, zeina baitzen, aldi berean, etengabeko presentzia, eta hala ezartzen zituen bertzeen aitzinean bere autoritatea eta bere eragina urruntasun hartarik.
2001
‎Bonolotoa tokatu ezean, noski. Eta berak ez du jokatzeko ohiturarik ere.
‎Han dena ixten ari zirela eta etxerako bidea hartzeko garaia iritsi zitzaigun azkenean. Hasiera batean beldur pixka bat banuen, Armendariz gidatzeko ondo egongo ote zen zalantzan baina, dena esateko, berak ez zuen nik edan nuenaren erdia edan, eta gainera autoarekin oso serioa zen. Ez genuen arazorik eduki.
‎Nahiko etsia jada. Alde guztietan berak ez duen maila eskatzen baitute. Gutxienez urtebeteko esperientzia.
2002
‎Handik aurrera, telefonotik zintzilik egon zen Sara, Sergiok noiz deituko, baina orduan ere alferrik. ...joan ziren bi hilabete, eta Sarak gutun bat jaso zuen, non Sergiok jakinarazten baitzion, lehenik, amak eskatu ziola etxean gelditzeko, etxeko inor ez baitzegoen soberan aitaren negozioak aitzinatzeko; bigarrenik, beste neska bat ezagutu zuela, eta...; eta hirugarrenik eta azkenik, Alpujarretako denda, zeramika egiteko labea eta beste jabego guztiak berarentzat geratzen zirela, Sararentzat jakina, berak ez baitzuen Alpujarretara itzultzeko asmorik...
2003
‎–Bigarrenekorik, bere Enorantziaren kontrako gerlan Joanes Etxeberri medikuak berak ez zituela aipatzen ere politika gaiak, haren adiskide aita Larramendi jesuitak mendekatzen zituelarik, bizkitartean, beldurrrik gabe, euskal herrietako lege zahar eta foruak.
‎Izan ere, bizirik dauden entziklopediagile guztiak The Beatles taldearen zaletu ezin diziplinatuagoak dira. Eta John Lennonek berak ez luke ezer galduko, honezkero goitik behera desintegratuta egongo delako, baina entziklopediagileek asko galduko lukete. Eta John Lennonen oinordekoek ere bai.
‎Koldo Izagirrek eta Atxagak ere hitz egiten dute azkenik, igarleak bete betean asmatu duela aitortuz, urte berrirako iragarri zituen nobela horietan lanean ari direla jakinaraziz eta sormen askatasunaren aurka egindako erasoaren kontra epaitegira joko dutela abisu emanez. Nobela, igarlearen kondenarekin bukatzen da, nahiz eta emakume gajoak epailearen aurrean berak ez duela errurik errepikatzen duen, errudunik egotekotan bere baitako ahotsa dela esanez, berea ez den zerbait beraz, etorkizunaren lekuko gisa aritzen zaion mintzoa, belarriak itxi arren ozenki entzuten duena eta, idazle batek berea jasaten duen bezala, zigor baten antzera eraman beharrekoa. Eta epaileak ea nobela horiek hitzez hitz idazteko gauza izango ote zen galdegitean, emakumea negarrez hasten da, izuaren izuz, eta negar zotinen artean olerki bat edo ipuin labur bat beharbada jasango lukeela erantzuten du, baina Jainkoagatik ez ezartzeko horrelako zigorrik, ez eskatzeko arren bere baitako ahotsari horren kontakizun luze eta aspergarririk.
‎–Karlak beti hitz egiten zuen zoriontasunaz. Akaso berak ez zuelako zoriontasunean sinesten, atentzioa ematen zion bere inguruan zoriontsua zela esaten zuen jendea egoteak.
2004
‎Nik ez nuen semerik izan, baina iloba bat oroitarazten didazu, seme semetzat hartu izan nuena garai batean... –eta, bere begiei zerièn malenkonia beste irri batez estaltzen zuela, erantsi zuen– Baina berak ez ninduen aitatzat hartu, eta hor bukatzen da historia...
2005
‎Olgak niregana begiratzen zuen, eserita jarraituz bere lagunak etzanda zeuden bitartean. Eskua jaso nuen agurtzeko, baina berak ez zuen zirkinik egin, ez zen niregana begiratzen ari, begirada galdua zuen.
‎Osaba Simonek gauza bera esan zion: berak ez zuela gogoratzen, umea zela bera konpetizioa egin zenean, baina don Juanek jakingo zuela hori, abadeak. Baina Mateok ez zuen don Juan ezagutzen eta erreparoa ematen zion.
‎Oraindik bizi da don Juan... Eta don Juanek esan zion berak ez zuela arrosarioa ikusten armairu horretan, berak deabrua ikusten zuela han. Esan zion misterio bat sobran zegoela eta ze sakrilegio klase zen hura.
‎–.. eta Irlandan jaioa denez, ondo ulertzen du hemen pairatzen ari garen egoera, han beraiek ere borroka gogorra baitute independentzia lortzeko –beste harritxo bat entzun nuen leihoaren kontra, eta indartsuago eta azkarrago jarraitu nuen– Baina berak ez du Irlandara itzuli nahi, amarekin haserretuta omen dago, aita kartzelan egon zenean beste batekin ibili omen zelako. Badakizu nolakoak diren kontu horiek.
2006
‎Alde eginez gero, ordea, munduko koldarrik handiena sentituko zen. Eta berak ez zuen koldarra izan nahi. Aldatu egin nahi zuen.
2007
‎537 Gehigarriok Hegel-en klaseetan ikasleek hartutako notak dira: maisuaren pentsamendua adierazten dute, zalantzarik gabe, baina iritziok Hegel-ek berak ez ditu inoiz inprimatuak publikatu, irakurleak kontuan hartu luke. Berdin arrazei buruzko § 393 Gehiagarria.
‎Astea igaro zen eta hiru dei soilik izan genituen. Bata, ea mutil euskalduna berdin ote zen, berak ez zuela presarik, neska koskortutakoan ikusiko zuela zer egin berarekin. Bigarrena, euskaraz ikasten ari zela eta ea utziko ote genion neskarekin euskaraz, mintxatxen?.
‎Tristatu egin zen pauso gorrien artean zeuden pauso zuriei begiratu zienean. Bazekien milaka gizonezkok diru asko ordainduko zuketela tango hura bere gerritik zintzilik dantzatzeagatik, ohartu gabe berak ez zuela zintzilik geratuko zitzaion inor nahi, ohartu gabe Gretak berak zuela nonbaitetik zintzilik geratzeko beharra, hegoaldera begira dagoen terraza batean izara zuriak bezala.
‎Bera saiatuko da bere mina ezkutatzen, neska gogorra izaten jarraitzen duelako, horretaz ez dut zalantzarik, eta zigarro bat eskainiko dit, baina nik esango dut, beti esaten dudan moduan, ez, mila esker, ez dut erretzen. Eta berak ez du ezertxo ere erantzungo, irribarrerik gabe gerturatuko du bere zigarreta ezpain artera, eta isilik eta bakarka erreko du, ni begira gelditzen natzaion bitartean.
‎Ospatu. Patriciak martini batekin? berak ez du inoiz ajerik, eta MJk marrubi tartarekin.
2008
‎Beñardo, beraz, txundituta eta hunkituta gelditu zen emanaldiarekin, baina arantza harekin irten zen tabernatik, burumakur, bertsolaritza jendaurrean erakusteko ikuskizuna da, eta berak ez zuen ezertxo ere erakutsi?, hain egin zitzaizkion txalo bero haiek beharrezko??(?) Txalo batzuek zenbat/ egin dezaketen! / Ni neu behintzat ederki/ alaitzen ninduten(?)??
‎Kalonje jaunak esaldia bukatu ahala, lur matxinatuaren beste oihu bat sentitu zuen Natividadek, lehorrak zartatutako lur gogortuaren hutsunean? berak ez baitzuen lurra salgai zeruaren truke, ez horixe!, bere lurtasunari eustea lurra zeru bihurtzeko modu bakarra balu bezala.
‎Hura esanda, kabinako eskaileretan behera jo nuen ahalik eta hotsik handiena atereaz; gero oinetakoak erantzi, galeriatik isil isilik korrika joan, brankako eskaileretan gora igo eta kubierta gainera atera nuen burua. Banekien berak ez zuela ni han azaltzerik espero izango; baina hala ere ahal bezain zuhur jokatu nuen; eta egia esan behar badut orduantxe egiaztatu ziren nire susmorik txarrenak.
‎Baina txakur zaunkak entzun dituenean, senak eraginda, handik lehenbailehen hanka egitea deliberatu du. Izuturik dago, ez daki zeren beldur izan daitekeen, berak ez baitu okerrik egin; hala ere, ahalean jaitsi da maldatik behera, dagoen argi eskasarekin behin baino gehiagotan estropezu eginda. Atzean ahotsak, argiak, zaunkak?
‎Kalonje jaunak esaldia bukatu ahala, lur matxinatuaren beste oihu bat sentitu zuen Natividadek, lehorrak zartatutako lur gogortuaren hutsunean... berak ez baitzuen lurra salgai zeruaren truke, ez horixe!, bere lurtasunari eustea lurra zeru bihurtzeko modu bakarra balu bezala.
‎Beñardo, beraz, txundituta eta hunkituta gelditu zen emanaldiarekin, baina arantza harekin irten zen tabernatik, burumakur –bertsolaritza jendaurrean erakusteko ikuskizuna da, eta berak ez zuen ezertxo ere erakutsi–, hain egin zitzaizkion txalo bero haiek beharrezko –"(...) Txalo batzuek zenbat/ egin dezaketen! / Ni neu behintzat ederki/ alaitzen ninduten(...)" – eta hain sentitu zen haietaz gabeturik!
2009
‎Gero Euskal Herrian erlijioa baztertu duten gehienek, beharbada erlijioak ezer esaten ez zielako egin dute, eta ez erlijioak problema intelektual handirik sortzen zielako. Erlijioak batez ere egitura sozial eta politiko batean integratzen zuen euskalduna, zein ere berak ez baitzuen batere maite; edo moral bat esijitzen zion, berak onartzen ez zuena, besterik ez. Minutu bat ere ez du pentsatu, seguruenik, berez erlijio hark eta moral hark agian ez zeukatela zerikusi gehiago garagardoak kafesnearekin baino, biak etxe berean zerbitzatuak.
‎Uste dut gehiegi zigortzen ari zarela zeure burua. Bai, Ana engainatu zenuen, baina berak ez du eskubiderik zu hala tratatzeko.
‎Kontua zen berak ez zuela ezer aitortzeko.
‎Kezkatzeari uztea erabaki du Diegok. Gaurko lana berea da azken finean, berak ez du inoiz esan aktore profesionala zenik, eta gainera emakumeak ez du orain autotik botako, eskualde errepide honen erdian. Eta onik ateratzen bada, gehiagotan deituko diote.
‎armadaren egitura bertikal hierarkikoaz, azken batean; Domingok bazekien, edo sumatzen zuen, sumatu baino gehiago ere bai, beharbada? berak ez zuela agintzeko balio, are gutxiago agindua izateko, eta bazekien, ondorioz, handixe etor zekizkiokeela problemak eta buruhausteak; ez zebilen oker, bere gainean baitzuen konpainiako sarjentua, gizon estu bezain arbitrarioa, soldaduak lehertu arte derrigortzen zituena; gorpuzkera lerdena zuen, bizkar zabal zutekoa eta lepo sendokoa, burua ere tente?, aste gorrian behar bezala zaintzen zuena, a... Putakumea, maiuskulaz?, haren izaera eta haren nortasuna hitz bakar batez definitzeko ez baitzegoen, antza, hitz egokiagorik hiztegian; hain zuen espiritu militarra barneraturik, non, konpainiaren kargua eta ardura hartzen zuenean, egunaren hogeita lau orduetan egoten baitzen soldaduei begia gainetik kendu gabe, haien potroei atxikitako potrozorri bat bezala, haien akatsak azpimarratzen? ¿ qué modo de desfilar es ése?, ¡ el pecho fuera, como María Guerrero, y la cabeza como Juan Oropesa, que la tenía siempre tiesa!?
‎fakturek eta kontuek, sarrerek eta irteerek, zorrek eta hartzekoek? atseginegiak ere ez zitzaizkiòn kontzeptu haiek, alegia, harrapatuko ez ote zuten beste sare batean, armiarmak eulia harrapatzen duen bezala, berak ez baitzuen hegaldi motzeko eulia izan nahi eta, are gutxiago, euliak bezala bukatu nahi.
‎Mutilek are barre handiagoak egin zituzten, harik eta neskak kutsatu zituzten arte; hura zen, beharbada, Reginarentzat, bere lekuan zegoela erakusteko mementoa: ez, berak ez zuen barrerik egingo, are gutxiago Domingo deabru alaenak bere erantzunarekin errespetuari faltatu ziola ohartuta, auskalo zer lurrezko eltze erruduntzat hartuta; aldamenera begiratu eta Ernestina barrez hasi zela ohartzean, ordea, bera ere barrez hasi zen, berak zuen, bai, gertatutako guztiaren errua, inork izatekotan, bere lekuan egon ez zelako, baina berdin zitzaion jada, barre hura baitzuen, olatu handiz osatutako itsaso bat bezala, errudun uste eta ezuste guztiak ahanzturaren kostaldera lehorreratzen zizkiona, kar kar kar, kar kar kar?
‎Badakizu zer esan zien, baina, aitak? Bera enpresaria zela eta ez politikaria, eta, enpresari bezala, argi eta garbi ikusten zuela Espainia Euskal Herria baino handiagoa zela, baita Espainiako merkatua Euskal Herrikoa baino handiagoa ere, eta berak ez zuela bere enpresarentzat halako mugarik nahi, benetako eta behar bezalako enpresaria izan nahi zuelako, ahalik eta handiena. Eta nazionalistek burla eta barre egin zioten.
‎Nazario Orbek, gainera, bere bizitzako beste memento bat oroitu zuen orduan, beharbada; berak ez zuen Hobbesen libururik irakurri, baina bai Machiavelloren Printzea. Mateo Sukunza ingeniari lagun minak ez zion besterik aholkatu, irakur zezala eta irakur zezala liburu hura?, eta garbi zituen, beraz, aginteari buruzko ideiak, seme alabei jakinarazten zizkienak modu ezin garbiagoan:
‎Nazario Orbek, gainera, bere bizitzako beste memento bat oroitu zuen orduan, beharbada; berak ez zuen Hobbesen libururik irakurri, baina bai Machiavelloren Printzea –Mateo Sukunza ingeniari lagun minak ez zion besterik aholkatu, irakur zezala eta irakur zezala liburu hura–, eta garbi zituen, beraz, aginteari buruzko ideiak, seme alabei jakinarazten zizkienak modu ezin garbiagoan:
‎Pinu batzuen artean zegoèn kanpamentu militarrera iritsi zenean, sentipen bikoitz bat izan zuen Domingok... alde batetik abioiak ikusten baitzituen –dozena erdi bat edo–, eta bestetik soldaduak eta ofizialak; hauek –kanpamentuan sartu ahala ohartu zen– arauez eta aginduez mintzatzen zitzaizkion: armadaren egitura bertikal hierarkikoaz, azken batean; Domingok bazekien, edo sumatzen zuen –sumatu baino gehiago ere bai, beharbada– berak ez zuela agintzeko balio, are gutxiago agindua izateko, eta bazekien, ondorioz, handixe etor zekizkiokeela problemak eta buruhausteak; ez zebilen oker, bere gainean baitzuen konpainiako sarjentua, gizon estu bezain arbitrarioa, soldaduak lehertu arte derrigortzen zituena; gorpuzkera lerdena zuen –bizkar zabal zutekoa eta lepo sendokoa, burua ere tente–, aste gorrian behar bezala zaintze... Putakumea –maiuskulaz–, haren izaera eta haren nortasuna hitz bakar batez definitzeko ez baitzegoen, antza, hitz egokiagorik hiztegian; hain zuen espiritu militarra barneraturik, non, konpainiaren kargua eta ardura hartzen zuenean, egunaren hogeita lau orduetan egoten baitzen soldaduei begia gainetik kendu gabe, haien potroei atxikitako potrozorri bat bezala, haien akatsak azpimarratzen – ¿ qué modo de desfilar es ése?, ¡ el pecho fuera, como María Guerrero, y la cabeza como Juan Oropesa, que la tenía siempre tiesa! –, edo haiei burla egiten – ¡ con maricas así, hasta los moros nos darán al fin por culo! –, biraoka noiznahi, bere burua katoliko apostoliko sutsutzat bazuen ere, ultrakatoliko ultraespainartzat, alegia; sarjentua, beraz, soldaduen gainetik sentitzen zen nor, eta soldaduak izorratzen gozatzen zuen; eta ez zuen, jakina, bere gorputz lerden hura –gihartsua bezain arina– ezkutatzeko; aitzitik:
‎nola ez zuen, bada, mutilak hegan egin nahi izango, espazioaren eta denboraren muga haiek guztiak –fabrikarenak ere bazirenak, maila batean– hausteko besterik ez bazen ere!; bai, egia zen bera –Domingo– bulego lanei ekiteko asmotan zebilela, baina egia zen, halaber, bere zalantzak zituela: fakturek eta kontuek, sarrerek eta irteerek, zorrek eta hartzekoek... atseginegiak ere ez zitzaizkiòn kontzeptu haiek, alegia, harrapatuko ez ote zuten beste sare batean, armiarmak eulia harrapatzen duen bezala, berak ez baitzuen hegaldi motzeko eulia izan nahi eta, are gutxiago, euliak bezala bukatu nahi.
‎Mutilek are barre handiagoak egin zituzten, harik eta neskak kutsatu zituzten arte; hura zen, beharbada, Reginarentzat, bere lekuan zegoela erakusteko mementoa: ez, berak ez zuen barrerik egingo, are gutxiago Domingo deabru alaenak bere erantzunarekin errespetuari faltatu ziola ohartuta, auskalo zer lurrezko eltze erruduntzat hartuta; aldamenera begiratu eta Ernestina barrez hasi zela ohartzean, ordea, bera ere barrez hasi zen... berak zuen, bai, gertatutako guztiaren errua, inork izatekotan, bere lekuan egon ez zelako, baina berdin zitzaion jada, barre hura baitz...
‎Badakizu zer esan zien, baina, aitak? Bera enpresaria zela eta ez politikaria, eta, enpresari bezala, argi eta garbi ikusten zuela Espainia Euskal Herria baino handiagoa zela, baita Espainiako merkatua Euskal Herrikoa baino handiagoa ere, eta berak ez zuela bere enpresarentzat halako mugarik nahi, benetako eta behar bezalako enpresaria izan nahi zuelako, ahalik eta handiena. Eta nazionalistek burla eta barre egin zioten.
2010
‎Gainera, balak femurraren haustura eragin dizu, bai, baina hezurra ezpaldu gabe, hortxe gelditu baitzaizu, hezurraren atarian??. Morfina eskatu nion gero, baina berak ez zuela morfinarik; are gehiago: izan balu ere, ez zidala emango esan zidan, berak anaia morfinomano bat zuela, eta ez nekiela zer zen hura:
‎Eliseok amaitu du adieraziz taldean konfiantza osoa daukala, baina argitu du berak ez duela dena %100 kontrolatzen, gehituz ezin duela azaldu nola iritsi den egoera honetara. [Lurmen] Enpresaren borondate ona berretsi du beste behin, eta Batzordekideei bere txostenaren 29 orria aipatu die, eta ondoren irakurri du hor agertzen den oharra:
‎Baina Frederickek ez du itxaropena galdu( berak ez du inoiz itxaropena galtzen, horrek egiten du bidaide paregabea, oi, ene Frederick maitea!). Adierazi didanez, ez da erakusketaren arduradunaz fido.
‎Ez erantzute hori erantzun mota bat zen, nik ulertzen nuenez: berak ez ninduen era berean maite eta ez ninduen horretan engainatu nahi, baina bere estimazioa eta laguntasuna eskaintzen zizkidan. Eta, tarteka, baita bere gorputza ere.
‎–Baina berak ez du zurekin hitz egin nahi, ez al duzu ulertzen?
‎‘Balak egin dizun kaltea egin dizu, eta horrek ez du erremediorik... baina zu bizirik zaude gutxienez, eta askok eta askok ezin esan dute hori! Gainera, balak femurraren haustura eragin dizu, bai, baina hezurra ezpaldu gabe, hortxe gelditu baitzaizu, hezurraren atarian... ’ Morfina eskatu nion gero, baina berak ez zuela morfinarik; are gehiago: izan balu ere, ez zidala emango esan zidan, berak anaia morfinomano bat zuela, eta ez nekiela zer zen hura:
2011
‎Horrek ez du erran nahi, halarik ere, urgaindarrek automobilen berri ez zekitenik, herrian bai baitzegoen, konparazio batera, Penano Muzkiriz zeritzàn gizon bat, gai hartan aditua eta hartara zaletua zena, nahiz berak ez zuen motorrik ez automobilik, bai, ordea, bere ilobetarik batek. Alejandrok?, simó markako motozikleta bat zuenak, non paseatzen baitzuen, ahal zuenean, bere andregaia, atzeko jarlekuan, ez zangalatraba, gaur egunean gertatzen den bezala, baina alboka; Alejandrok, gainera, berea ez zèn kamioi bat zuen lan tresna, eta harekin ibiltzen zen herriz herri eta tabernaz taberna, zerbezak eta freskagarriak banatzen.
‎..., arima nirea, orduen alde, uneen alde; Ordu bakoitzak, une bakoitzak, asko eman dezake; Begiraiozu kapitain horri, begira nola biltzen dituen bere legio banatuak bataila jo eta gero, galdu baino lehen, begira zer festa antolatzen duen kanpamentuan; Badaki, ordea, zoritxarrak harrapatuko duela bera lurrera botaz eta bere banderak txirtxilatuz, badaki bere lur maite hori laster galduko duela; Baina berak ez du derrota horretan pentsatzen, eta eskura jarri zaion onarekin gozatzen du; Kanpamentuan, festa gero eta ederragoa da.
‎Ordea, Ke arteko egunak filmean ageri den errepide kontrolean, gaztelaniaz mintzatuko dira guardia zibilak. Mihi gaiztoek kritikatu izan diote film horrek berak ez dituela bere postulatuak guztiz betetzen, talde teknikoan adibidez denak ez baitira euskal herritarrak, eta Pedro Sansinenea filmeko protagonistaren rola Pedro Armendariz Junior aktore mexikarrak antzezten du. Junior telenobeletako aurpegi ezaguna da Hego Amerikan, 140 pelikula baino gehiago egin ditu, eta Pedro Armendarizen semea da, Mexikoko zinemaren Urrezko Aroan ospea lortu zuen aktorearena.
‎Ilea berdexka zeukan. Hor konpon, berak ez zuen ile berderik, eta kito. Hori gehiegi zen.
‎Kendu egin dut, maior bat, in F maior, vivace, agian ohartzen da zaila dela jakiten zergatik gauden gu biok hemen Landetako bidean, noizbait konpondu dute hau, eta Mikel kartzelan, agian norbait hil ondoren,, bertsio ofizialak sinesten dituzu??, agian gehiago beste bertsioen isiltasuna. Bidesariak amaitu dira azkenean, ez dut Aitorren beharrik, disgustuz ordain dezan lortu ondoren, berak ez du jada ezer eskaintzekorik narrazio honi dagokionez. Ez zaio iruditzen ezerekin zerikusirik duenik, eta izanik ere, agian ez luke damutzeko arrazoirik ikusiko.
‎Galdetu nahi nion ea ohartzen den Mikelek ez duela ziurrenik Cukor nerabezarorik, han geratu delako betiko. Geratu da hil duelako, han geratu delako senidea hil diotena bezain, eta berak ez du etorkizun gehiago, gizon haiek hil izana bakarrik. Txalotzen duenarentzat, higuina dionarentzat, bere obra absolutua da.
2012
‎Gau ederra egiten zuen. Emaztea lotara igo zenean, berak ez zuela logurarik esan eta kanpora atera zen. Coca cola lata bat hartu eta kanpoan zuten mahaian eseri zen, bazekien ohera joanda ezin izango zuela lorik egin.
‎Ez zegoen munduan berarentzat gauza nekagarriagorik eta beldurgarriagorik baina, hala ere, mutilarekin berriro hitz egin eta argi eta garbi galdetzeko prest zegoen. Egoitzek ezetz esango zion, ordea, berak ez zuela horrekin zerikusirik, eta bera zen erabat seguru egon. Oker bazebilen, bideoa telebista guztietan ikusiko zen eta bere semearen bizitza bukatuta egongo zen hasi baino lehen.
‎–Utzi bakean Joseba; berak ez du zer esanik auzi honetan.
‎Orain ez daukazunean, oso adeitsua zara nirekin?. Ondoren dio berak ez duela mahatma izan nahi, ez duela, arima handi, bat izan nahi.
‎Pakok perkala ikusi eta berak ez zuela ezer errezitatuko, gu musikariak ginela eta jakingo genuela nondik atera. Gauerdia.
‎Patioaren zati handi bat hartzen zuen Marianjelesen terrazak, eta han jolasten zen Leire haren alaba Miriamekin, arropa garbigailu eta lapiko usain artean. Baina beti pentsatu zuen bera ez zela hangoa, berak ez zuela halako patio bat merezi, ez zuela Marianjelesen amantalen eta etxeko zapatilen munduarekin zerikusirik. Eta Miriamekin jolasten zen, baina herri txiro batera joandako artista famatu bat hango umeekin jolasten den moduan.
‎Josuk azkenaldian behin eta berriz esan dio egunen batean ezagutu lukeela, baina Aniari pauso hori hain erabakigarria iruditzen zaio, beldurtu egiten baitu. Badaki, umea ezagutzen badu, bat batean ama sentituko dela, eta berak ez du inoiz ama izateko ez gogorik, ez asmorik izan.
‎Ez nuela ogi bila joateko premiarik, berak ahal zuena egingo zuela niri laguntzeko, eta saiatuko zela goraipatzen zidan bizimodu horretan era erosoenean ni sarrarazten. Eta ez baldin banuen bizimodu lasaia eta zoriontsua lortzen, halabeharraren errua edo nirea izango zela, eta berak ez zuela haren erantzukizunik izango; izan ere, nire kalterako erabakirik har ez nezan aholku eman baitzidan, eta bere eginkizuna betetzat uzten baitzuen; hitz batean, laguntza emateko prest zegoela, berak agindu bezala, etxean geratzen banintzen, baina ez zuela zerikusirik izan nahi nire ezbeharretan, eta ez zidala alde egiteko baimenik emango. Eta hura dena amaitzeko, anaia zaharrena adibide gisa har nezakeela esan zidan, hari ere aholkuak eman zizkiola Herbehereetako guduetara ez joateko, baina ezin izan zituela menderatu hura armadara bultzatzen zuten gazte garaiko nahiak; eta hantxe hil zela.
‎Eta eskua pasatzen zion ile artetik, geldiro. Sentsazio honen eztitasunak astunago bihurtzen zuen bere tristura; bere izate osoa etsipenez lur jotzen sentitzen zuen galdu behar zuela pentsatuz, noiz eta Emmak, aitzitik, bereganako sekula baino maitasun handiagoa aitortzen zuenean; eta berak ez zuen ezer aurkitzen; berak ez zekien, ez zen ausartzen, berehalako irtenbide baten hertsamenduak azken erremateraino nahasten zuelarik.
‎Charlesek bat aukeratu zuen, zenbait zatitan moztu zuen eta beira puska batez leundu zuen, neskamea bendak egiteko izarak tarratatzen eta Emma andereñoa kuxinak josten saiatzen ari ziren bitartean. Bere jostun xixkua aurkitzerako denbora luzea eman zuenez, aita ernegatu egin zen; berak ez zuen ezer erantzun; baina, josten ari zen bitartean, bere behatzak xulatu eta berehala ahora eramaten zituen xurgatzeko.
‎Charles han zegoen, Emmak hauteman zuen; senarra mintzatu zitzaion, berak ez zuen ezer entzun, eta biziro jarraitu zuen mailak igotzen, hatsanturik, zoraturik, horditurik, eta betiere paper orri izugarri hari eutsiz, bere behatzetan klaska egiten ziola latorri batek bezala. Bigarren solairuan, gelditu egin zen itxita zegoen ganbarako atearen aurrean.
2013
‎Eulaliri komentatu dio gaur Hendaiako etxeaz nazkatuta dagoela, dagoeneko ez Antxonek ez berak ez dutela ilusiorik hara joateko eta ito egiten direla biak hain apartamentu ttikian sartuta.
‎Buruaz baiezkoa eman zion zuzendariari. Lasai egon zitezkeen guztiak, berak ez zuen bazterrak nahasteko inongo intentziorik.
‎Zoriondu egin zuen. Harro zegoen Martin, ez zekien argi zergatik, azken finean berak ez zuen botorik eman ere egin, eta zinegotzi berriaren hezkuntzan ere ez zuen askorik lagundu, haren elikaduran ere ez, baina harro zegoen. Ez zion amaren inolako antzik ikusten, eta gauza askotan neskaren izeba oroitarazten zion, lehergailu batek txikitu zuen bere arreba txikia, egoskortzen zenean batez ere.
‎Politikoek ez dute ezer esan nahi eta egunkarietako berriak ere hipotesiz beterik daude, agian eta baliteke gehiegi. Ertzaintzan dudan kontaktu bati deitu nion eta berak ez zuela ezer entzun esan zidan, baina galdetuko zuela.
‎–Nik uste diat berak ez zuela inorentzako karga bilakatzea, jarraitu zuen Jonek?. Eta horrelakorik topatu bazioten, normala ikusten diat alde egitea.
‎hi osatarra haiz, bai, baina isasitarra ere bahaiz, eta gustura biziko haiz lehengusu lehengusinekin Ipurugoin? baina Dionixiok ezetz eta ezetz, berak ez zuela baserrian lan egin nahi; edo ezetz esan zien eta gero baietz, baina, lehenik eta behin, kontsulta bat egin gura zuela: Dionixiori, izan ere, haurtzaroa amaitu zitzaion, bai, baina ez barrutik bizi zuèn haurra, amets egiteko gai ere bazena, eta ametsaren esanetara ipintzea erabaki zuen?
‎Pankraxik, zegoèn eran zegoela? berak ez zuen itaun egiten, eta, denbora batean, inork ez zion minbizia zuenik esan?, sarritan zituen bere alaba ahizpak aipagai: nik ez dut esaten meriturik ez dutenik, baina joan ziren biak munduaren beste muturrera, eta bisitarik gabe gelditu naiz?
‎Cantavenerari Galdeanoren hilketagatik ordaintzea leporatzen zioten, eta beste hirurei, atentatuaren egileak izatea. Parmenteirrek eta Pinardek aitortu egin zuten eurek tirokatu zutela Galdeano, eta Foucherrek deklaratu zuen berak ez zituela tiroak egin, baina autoan zain egon zela, atentatua egin ostean berehala ihes egiteko.
‎Te ordurako, ordea, Bennet jaunak horretatik nahikoa eduki eta pozik eraman zuen gonbidatua egongelara berriz ere, eta, tea bukatu ondoren, pozik gonbidatu zuen damen aurrean zerbait irakurtzera. Collins jaunak gogo onez onartu zuen gonbita eta liburu bat eskaini zitzaion; baina, hari begi eman bezain laster (itxura guztiek liburu denda ibiltari batetik etorria zela salatzen zutenez), atzera egin zuen eta, barkamena otoi eskaturik, berak ez zuela inoiz nobelarik irakurtzen adierazi zuen. Kitty begira begira geratu zen, eta Lydiari harridura hitz bat itzuri zitzaion.
‎Eta izan ziren aitaren aldeko arrosarioak, hiletak (tertzerakoak, jakina) eta bestelako elizkizunak; ahalegindu ziren Ipurugoiko osaba izekoak mutila konbentzitzen onena hara joatea zuela, isasitarrenera: hi osatarra haiz, bai, baina isasitarra ere bahaiz, eta gustura biziko haiz lehengusu lehengusinekin Ipurugoin... baina Dionixiok ezetz eta ezetz, berak ez zuela baserrian lan egin nahi; edo ezetz esan zien eta gero baietz, baina, lehenik eta behin, kontsulta bat egin gura zuela: Dionixiori, izan ere, haurtzaroa amaitu zitzaion, bai, baina ez barrutik bizi zuèn haurra, amets egiteko gai ere bazena, eta ametsaren esanetara ipintzea erabaki zuen...
2014
‎Zuhaitzetara igotzen nintzen eta han arratsalde osoa igaro. Eta berak ez zuen gurasoen errietarik jasotzeko gogorik. Heriotzari buruz hitz egiten nuen maiz, eta berari beldurra ematen zion.
‎Haiek ere ez baitute sekula ahazten, nahi dutenean. Nahiz eta berak ez zuen zerikusirik izan elkartearen funtsen desbideratze kasu harekin, dimisioa ematera eraman zuena, hala eta guztiz ere. Gero, kazetaria agurtu du berak ere, berotasun agian ez nahikoaz.
‎Orri horietan azaltzen dena, oro har, bat dator koman sartu aurretik esan ahal izan zigunarekin: Euzko Gudarostearen patruila bat osatzen zutela seiek, guk bakarrik bost pertsona identifikatu ditugun arren, oraingoz?, Gorbeya konpainiakoa, Arana Goiri batailoiaren baitan; inoiz 10 izatera iritsi zirela, baina berak ez zuela garai hura ezagutu; haien zeregina ingurua zaintzea zela, gudaroste frankisten balizko infiltrazioei buruzko informazioa biltzeko; aspaldi galdu zutela kontaktua beren unitatearen buruzagitzarekin, ordea. Horrek esan nahiko luke, hipotesi hori onartuz gero, 60 urtetan zehar hemendik ibili direla, patruilatzen, taldea belaunaldiz belaunaldi berrituz.
‎Baina bi ideia horiek ez ziren praktikoak: denbora eta energia eskatzen zuten, eta berak ez zuen ez bat ez beste; gainera, lanerako gorde behar zituen horiek. Eskuizkribua berrikusten hasi zen, esaldi onak arkatz gorriz azpimarratuz eta ondoren horiek karpeta batean gordez, gainerako istorioa poliki urratu eta paperontzira bota aurretik.
‎Ixabel afaria prestatzera joan da eta, handik gutxira, perretxiko tortilla ekarri du. Nik oso gustura jan dudan arren, berak ez du mokadurik ere probatu; berakatz zopa bakarrik jan du. Afari goxoaren ondoren, solasean jarraitu dugu.
‎Zer izango zen nitaz hau eta hura egin banu, edo ez dakit non jaio izan banintz. Baina galderak berak ez du zentzu handirik.
‎iturriko testuen hautuan bertan irizpide, zientifiko? nagusia gustu estetikoa eta apeta dituela193; berdin arbitrarioki diharduela gero testuen araketan, errigore gutxi eta fantasia askorekin; ez duela arazorik osoro ezetsi duena (mirariak, adibidez) interesatzen zaion kasuan punttu bat disimulatuz baiesteko (Kanako miraria) 194, etab.; bere modura aurreko ikerketa kritikoez baliatzen dela, baina ikerketa kritiko bezainbatean berak ez duela deus balio.
‎–Il y a dans l, homme quelque chose de supérieur à la langue: c, est la volonté? 1597 Nahimenak berak ez du aurretiazkorik, sustrairik, hizkuntzarekin zerikusirik. Nola dago nahimenik (nahimen soziala), espiriturik, deliberamendurik, hauturik, hizkuntzarik gabe?
‎Il faut de la gloire à chacun; nul ne peut vivre sans cela(?). C, est aussi nécessaire que le pain? 1642 Jende xumeak, berak ez baitu aintzarik, nazioan aurkitzen dizu hori eta nazioarekin identifikatzen da: –il y a là une réserve commune de gloire, un dépot commun où vont puiser ceux qui n, en ont pas, c, est le surabondant des grands hommes qui est placé là sous l? étiquette France, et mis à la disposition de tous.
‎Virchowren kritika Quatrefagesen artikuluari honen metodo faltan zentratzen da: Quatrefagesek, tratatzen dituen gaietan eta baiesten dituen tesietan, berak ez du ikerketa bakarra egin, bigarren eta hirugarren eskuko iturriez baliatzen da; are, antropologia, historia, linguistika, bidaiarien anekdotak, denak nahasten ditu, eta guztietan informazio, bere interesen aldeko, baina txarrekin argudiatzen du (aurretik jada P. Mantegazza antropologo italiarrak, Florentziako unibertsitatean profesorea, Quatrefagesen metodoari xobinismoaren metodoa iritzia zio... –Estreina prusiarrak fino bihurtzen dira eta gero finoen gainean lore sorta bat dohainik gaiztoenena botatzen da, ez bat eta ez bestearentzat frogarik txikiena emateko ahalegin pittinik egin gabe? 1443.
‎Bigarren, Treitschkek zer ulertzen duen beste era batean. Nazionalitateen printzipioa, onarturik ere, berak ez du hori era, italiar erradikal, horretan ulertzen:
‎Arazoa da, testuok nola irakurri behar diren gertakari haiek baloratzeko. Historikoa dena, a) ezin da kritika historikoaren objektu ez izan; ordea, b) kritika historikoaren peko bezainbatean, ezin da izan naturgaindiko fenomenoa, miraria369 Renanek beti insistitu du, berak ez duela miraria arrazoi filosofiko edo apriorikoengatik ukatzen; h. d., ez du esaten miraririk ezin dela egon, baizik ez dela egon. –Ce n, est point par un raisonnement a priori que nous repoussons le miracle; c, est par un raisonnement critique et historique? 370 (Agerikoa da, hautu aprioriko batzuk egon badaudena, guztiz zilegizkoak zientziarik egon ahal dadin371; horregatixe arrazoimen kritikoaren kontrolpeko hautuak).
2015
‎–Aiorak ez du jokatu gaur, eta berak ez du zuen utzikeriaren errua.
‎–Polizietako bati galdezka hasi gara, eta ikaragarria gertatu dela esan digu, berak ez zuela hogei urtean horrelakorik ikusi. Suhiltzaileak biktimak kotxeetatik ateratzen ari omen ziren, soldagailuekin eta palankekin jendea burdina okertuen artetik libratzen.
‎Ez zuen nahi. Sei mila euro baino ez ziren, baina berak ez zituen. Eta amari edo nebari eskatzea ez zen aukera bat.
‎–Zuri azken aldian kokaina asko ikusi dizutela esan digute, esan zion kaleko jantzitakoak Ibonen lagunetako bati. Honek bere amaren pentsioagatik zin egin zion berak ez zuela trafikatzen eta ez zekiela ezer horretaz.
‎Hozkailuan, ezer berderik ez; plater batean, sardexka eta guzti, urdaiazpiko tortilla baten laurdena. Sudurrera hurbildu eta ez zuen kiratsik hedatzen, horrek esan nahi zuen Ibon ingurutik zebilela eta berak ez zuela arduratzeko arrazoi handirik. Zati bat probatu zuen, ez zuen gatzik, baina jateko moduan zegoen oraindik.
‎ez zuen izan nonbait Bruselako Adierazpenaren aurkezpenaren berri, kazetari espainiar baten telefono deia jaso zuen arte, sinatzaileen artean agertzen zenez gaiari buruz galdezka. Powellek, gero, adierazpenaren sustatzaileei jakinarazi zien berak ez zuela behin betiko baiezkoa eman, eta ea zer egiten zuen zerrenda horretan. Gaizki ulertzeak ez zuen ondorio kaltegarririk ekarri.
‎Aresek berak ez du denboran kokatzen noiz sinetsi zuten ezker abertzalea benetan ari zela, baina ez du zuzenean Iruñeko Adierazpenarekin lotzen, ezker abertzaleko kideek zuzenean esandakoarekin baizik: –Batasuneko munduko solaskide fidagarri batek serio zihoazela esan zigunean ondorioztatu genuen atzera bueltarik ez zuela?.
‎Hala ere, ETAren arrakasta (partziala) aldarrikatzen duten diskurtsoak izan badira. ETAk berak ez du garaipenik aldarrikatu, jakina, baina arrakasta politikoaren diskurtsoa erabili du estrategia politiko militarraren balantzea egitean. Borroka armatuen lorpenei buruz hitz egitea arazo larri bihurtu daiteke lege ikuspegitik, apologiatzat hartu eta auzipetua izan baitaiteke hori egitera ausartzen dena.
‎Azken finean... , une hartan, oharkabean, bere baitara bildu zen, fisikoki, bera ederra zelako irudipena ari baitzitzaion nagusitzen, gutxitan bezala?, azken finean, berak ez zuen normalean inongo zailtasunik jendea berarekin zaletzeko; esate baterako, George Manning; Wallace jauna; ospetsuak izan arren, arratsalde pasa etortzen zitzaizkion, patxadan, sutondoan hitz egitera. Soinean zeraman, bera ere ezin egon konturatu gabe?
‎Izan ere, lantegi handia zen... zortzi ume. Haiek frogatzen zuten berak ez zuela arras madarikatzen unibertso kaxkarra, zeren halako arrats batean, pentsatu zuen, ilunduz zihoan lurrari begira, uhartetxoak tankera txiki penagarria baitzeukan, itsasoak erdi irentsia.
‎Harengan dena zen ñimiñoa. Nolanahi ere, pentsatu zuen Ramsay andreak, Lily eta Minta alderatuz, eta bitartean Lilyri laguntza eske, hark baietsi beharra baitzeukan berak ez zuela esnetegiez gehiago hitz egiten senarrak oinetakoez baino, orduak igaro zitzakeen-eta oinetakoei buruz hizketan?, berrogei urterekin Lily izango zen bietan onena. Bazeukan Lilyk zerbaiten ukitua; zerbaiten garra; bere baitako zerbait, Ramsay andreak oso gogoko zuena, baina, zoritxarrez, gizonek ez.
‎–Aizak, hi, ez pentsa guk ere hire kezka berak ez ditugunik, zuzen begiratu zidan begietara, ikatzezko putzu erakargarri haien ondotik, hitzik gabe hitz egiteko ahaleginean?. Borroka armatua ez duk atsegina.
‎Clermont Ferrandeko Labo sailean bere laburmetraia aurkeztu zuen Christoph Rainer zinegile gazteak, Alan Berlinerren antzeko abiapuntua izaki (grabazio domestikoak), irudi horiek manipulatu eta itxura berria ematen dien heinean, berea ez dela zehazki, filma? dio, eta areago, berak ez duela bere burua, zuzendari, jotzen; horregatik sinatzen du labur hori, ez zuzendari bezala, baizik eta, ehundura, egitura eta itxuraren?
‎Semeak bai, semeak egin ditu hemengo lagunak, baina Alionak eta Vasilek Irurtzunen dituzten adiskide bakarrak bulgariarrak eta errumaniarrak dira. Tratua bai, harremana badute bertako bakarren batekin, eta Alionak aitortzen du herritar horiek eurengana gerturatzeko egin duten ahaleginetik etorri dela harreman hori, berak ez duela, asmatzen. Irurtzungoengana gerturatzen.
‎Ospitaleko egonaldiaz geroztik, lasai antzeko sasoia bizi izan zuen gaixoak, tratamenduarekin jarraitzeko ospitalera egin beharreko joan etorriak gorabehera. Uda zen, eta, eguraldia lagun, ia arratsaldero egiten zuten ibilalditxoa herri inguruan barrena, nahiz eta berak ez zuen gehiegi urrundu nahi izaten, bueltarako aski indarrik izango ez zuen beldurrez.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia