Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 28

2010
‎Batzuek esango dute aukeran txikia dela, doi doi pasatzen baititu ehun eta hirurogei zentimetroak, baina bere gorputza leun leun doa oinetatik buruko ileraino, eta esan liteke alfareroak buztinezko ontzi bat egiten duen bezala izan zela neska hau egina. Batzuek" panpina" deitzen diote Susanari, baina oker, berak ez baitu panpinaren kaskarkeriarik. Aitzitik, sasoi handia du, eta batez ere bere bularrak izugarri mardulak dira, Victoriarenak adinakoak ia.
‎Berari buruz pentsatzen ari nintzen: berak ez zituela muino haiek, sail haiek, etxe haiek gehiago ikusiko. Bere belarriek ez zutela rantxoko zuhaitzetan bizi ziren txori desberdinen kanta gehiago entzungo.
‎Eman dezagun, Ahmed, Dakarrekoa, denda leihoari begira egoten dena, ezer erosi ezinik. Dena da merkatua eta berak ez du dirurik. Etxea saldu du, Europara joateko.
‎Sultan Masud ek ez zion Shagu ri sinetsi nahi berak ez zuela eskurik erasoetan, bai ordea, enbaxadoreak igorriak zizkion erratera ezen, berariaz igortzen zituela oldeok, gerla ageria xerkatzen zuela eta beraren erresuma gutiziatzen.
2011
‎Alde handiak tarteko badira ere, ezin dut honezkero Yoyes dagoen lekuan Imanolen izena jartzeko ariketa alde batera utzi. Badakit berak ez zuela Yoyesen ibilbiderik, ez antzekorik ere; badakit mehatxuen gauzatzea erabat konplitu aurretik alde egitea nahiago izan zuela. Gainera, gizonezkoa zen, ez emakumea.
‎—Kaka! oihukatu du haserre Bernardek, ikusirik ez duela arrainik harrapatu (Beno, berak ez du" Kaka!" oihukatu," Merde!" baizik, baina hemen itzultzaile lanetan ere ari natzaizue).
2012
‎Hau baita, aldiz, Robert Graves idazleak ematen digun bere bertsioa" Ni Klaudio" eta" Klaudio Jainkoa eta bere emazte Mesalina" nobela bikainetan. Egin izan dira testuak esplikatuz Neron enperadorea ez zela tradizioak nahi duen gizon anker, gaizto eta bizioz josia izan, guztiz kontrakoa baizik eta gainera baieztatuz berak ez zuela Erroma erre, ez zituela kristauak jazarri eta erail. Garbi ikus daiteke honekin idazle batek nahi duen bezala aurkeztu dezakeela pertsonaia bat edota garai oso bat.
2014
‎Amak aitorleari egin zion kasu, aitak ez zion galdetu. Aitak ez zuen egun horietan jaia gordetzen, berak ez zuelako zer ospatua. Urtean behin aitortzen zen, urtean behin jaunartzen zuen, Pazkotarako.
2015
‎Migel Jabier Urmenetak bileraren giroa islatu zuen honetakoan ere, elkarrizketa transkribituz. Carrok ez zuen ministro gisa hartu, baina Enterriaren adiskide zen aldetik —biak baitziren abokatu Estatuko Kontseiluan, eta irakasle Unibertsitate Complutensean, eta erran zion berak ez zuela azalpenik behar, Gobernua beti fido zela, eta Gobernu zibil bat hari eskaintzea ere otu zitzaiola. Alabaina, aitortu ere zion Iruñeko Udaleko zinegotzi sozial gehienek kezka handia sortzen zutela, eta Arias Navarrok, Urmenetaren ideia sozialen berri ukan eta, beldur zen, hura" Udaletxean beste bat gehiago izanen zelakoan, eta prestigiodun gainera, larria oso iruditu zitzaion".
‎Kongresuak berak ez zuen sindikatuaren proiektuari bultzada berria emateko behar zen indarrik izan168 eta, Letamendiak idatzi duen moduan," ELA sendo baina aseptikoa erakutsi zuen; galdua zuen arazoez klase eta nazio erantzukizunetik talde moduan hausnartzeko 1976 eta 1979ko Kongresutan erakutsitako gaitasuna". 169
‎14. Sasoi hartan Gipuzkoako EGIren mahaikide zen Jose Antonio Aiestaran, Baroja-k, izan zuen Munich-era joan behar zuen barrukoen taldea hautatzeko ardura; Iñaki Aginagak eta berarekin joan ziren beste gazteak EAJk gonbidatuta joan ziren, beraz, Munich-eko batzarrera. Baroja berak ez zuen joaterik izan, pasaportea kendu edo ukatu ziotelako.
2016
‎" Atxiloketa bat gertatuz gero, segurtasunak eskatzen du katea hantxe bertan haustea. Aktibistak bere kontura zebilela esan behar dio poliziari, berak ez duela inongo organizazioren berri. Beste aktibista batekin lotzen badute, eta lotura hori erretratuekin edo zinta magnetofonikoekin probatzen badiote, orduan bere problema pertsonalak aipatuko ditu adiskidetasun horren esplikazio bezala.
‎Elizanburuk berak ez du bere burua historiagiletzat, eta azken buruan berak duen asmoa zera da, gori gorian zegoen zioan bere iritzia azalaraztea eta euskaldunen hazkuntza ideologiko egokia:
2018
‎Ikastetxeetan inork irakurtzen ez dituen dokumentu ugari daudela diot, eta hori esanda, ez naiz esaten ari zuzendariak edo ikuskariak jende alferra direnik. Memoria horiek ez ditu inork irakurriko, izaten duten orrialde bolumenagatik materialki ezinezkoa delako, eta administrazioak berak ez duelako inor izendatu paper horiek ganoraz irakur ditzan. Maiz, ikuskariak ikastetxeari exigitzen dio halako edo holako dokumentua idatzi behar duela, eta dokumentua bera idazten asteak eman ondoren, apal batean artxibatzen da dagokion kontrol orrian" tik" eginda.
2019
‎Baina, egin al zezakeen besterik? Mikakumea eman izan balio, Garmendia tenienteak jakin egingo zuen, eta berak ez zuen etsairik nahi kuartelean, ez zen Celso bezala txoketako autoa. Eta hori zen bestea, Celsok bere lapurreta eta gainerako diziplina hutsekin segitzen bazuen agian kalabozoan gelditu zuela soldadutzako aldia bukatu eta gero ere.
‎Fantasia gehiegi daukadala esaten du. Normala da hori esatea, berak ez du batere.
‎Argi azaldu zion Imanoli, buru belarri jardungo zuela aitak betiko izaera alaia berreskura zezan, hura lehenetsiko zuela. Are argiago erantzun zion mutilak, hala bazen berak ez zuela etxe horretan zer eginik, maitearekin egoteko txanda hartu behar izatea ez zuela gustuko.
‎Enpleguak berak ez ditu lan indarraren erreprodukziorako bizi baldintza" onargarriak", beharrizanen maila sozialari egokitzen zaizkionak, bermatzen. Medialdeak eta Alvarezek (2005:
‎Gogoan dut eskaini zidan hurrengo lana emakume errearena izan zela. Tira, berak ez zuen horrela izendatu, hori nire asmakizuna izan zen. Don Arturok esan zidan Madrileko aldirietako urbanizazio batean bizi zen gizonezko argentinar baten segimendua egin behar nuela.
2020
‎Ailegatu zenean, kontatu zien gertatutakoa, eta apaizak eta hango batzuek beste aldera pasako zutela esan zioten. Baina Sarasketak ezetz eta ezetz, berak ez zuela ezer egin eta ez zuela alde egingo. Ez zuen beste aldera pasa nahi izan.
‎Gehiegixko litzateke, baina, esatea ezkontza hark nafar eskuineko hautsak harrotu zituela. Egun haietan Carlos Olcozek berak adierazten zion, behargabeko azalpena entzun nahi zukeen edonori, edozein ezkontza kontu pribatua zela eta berak ez zuela zer esanik alabaren hautei buruz. Elvira emaztea bizi izan balitz, guztiz ados.
‎Berak hori nabaritu eta konprenitzen zuen. Urrearen zaindaritzat hartzen bazuten, egia zen eraren batean, baina berak ez zuen moroen edo antzinako urrea zaintzen, baizik eta etorkizunekoa, zeinaren esanahia apenas hasten zen orduantxe apurka apurka azaltzen. Hala, bere ofizioa, mendialde guztiko zereginik berriena, sekretuena eta arriskutsuena zen."
2022
‎Ameqran kabiliarra da berez, Argeliako estatuan jaioa, baina rifera ere badaki, eta iduri du Oumaimak, adiskidetasunaz gain, Rif-eko mugimenduarekiko kontaktu estuagoa ematen diola, eta berak egin ezin dituen hainbat lantxo egiteko bide ere baduela. Ameqranek berak ez zuen gure ikastarora etortzeko betarik, eta delfina bidali zuen. Oumaimak aitortzen du amazigherari eta bere herriari buruzko ezagutza eta ikuspegi estrategikoa Ameqrani entzundakoa duela, haren hitzei jarraikiz ari dela.
2023
‎...meon bizitzan goizago edo beranduago ikasi beharreko lezioa nik aldiz larrutik baina betirako dut ikasia ez zaitez nitaz errukitu, errukitu zaitez zeure buruaz eta hori esandakoan sorbaldak zuzendu zaizkio eta haren burua beste mahaikideenen artean gailentzen ikusi dut ezusteko gehiago ditu guretzat prestaturik bere entzule umil eta mireskor bihurtu gaituenontzat plazer sexuala ere izan du hizpide berak ez duela horretarako sekula arazorik izan ez senarrarekin ezta ondorengo maitaleekin ere eta alboan eserita dagoen belaunaldi gaztearen testigantza eman duenak jauzi txiki bat egin du aulkian oharkabean, ia lurrera eroriz saioa amaitu ostean mokadutxo bat eskaini digu udalak jardunaldietako izar, guztiek hitz egin nahi dute harekin halako batean ikusi nau eta niregana hurbildu da zorionak eman di... Basaurin izan da, Bilbo Handian, euskaltasunaren ertzean euskararen azentu eta ahoskera (omen) desegokiak nekez onartuko zaizkigun inguru berean ezpain margoa hortzetan txikia, argala eta ile eskasduna da ahotsa ozta ozta ernatu zaio hitz egiten hasi denean burua sorbaldetan sartua baimen eske bailitzan nazionalek aita hil izanak ondorio latzak ekarri zizkiela etxekoei guda ondokoak direla bere bizitzako lehen oroimenak hastapen tristeak, harrotasunez beteak bi esaldi besterik ez eta isiltasunak zapaldu du aretoa amak eta amonak, aspaldi joanak, familia aurrera atera zuten aberatsen arropak garbitzen, bata, patatak saltzen, bestea, bi emakume horien oroimena dela bera urte haietako onena, ahizpa nagusiarekin partekaturiko sekretuak eta jolasak izan zirela igande arratsaldeko dantza herriko enparantzan oraindik neskatila herabe bat besterik ez zela bertan ezagutu zuen laster Euskal Herrira lan bila etorri behar izan zuen mutil laguna jabetzerako haurdun eta ezkondu berri zegoen urte gutxitan ugalduz joan ziren etxe orratz horietako baten zortzigarren solairu batean ume zain senar zain etxekoengandik urrun handik herri honetara etorri zela baina herri honetara iritsi baino lehen bazela hemengoa ez diela bere sorburuari uko egin nahi baina hemengoa dela errepikatu du isildu eta txanda pasatu dio albokoari gogora datorkit osasun zentrora etorri zen lehen aldia hamabi bat urte badira alaba nagusiak lagunduta, behartuta gizonarekin arazoak zituela horixe da orain gogora ekar dezakedana hori eta bera bezalako emakume zorigaiztokoak kontsultatik irteten zirenean haien destino petrala bizi ez izateagatik hitza hartu du berriro baina oraintxe esaten ari dena ezaguna zait lau seme alaba izan zituela gizon horrekin bi mutil eta bi neska baina ia hasieratik jakin zuela ez zela izango bere bizitzako gizona holakorik balego, gehitu du gizon horrekin gelditu zen seme alabak nagusitu arte eta gauzek txarrera egin zutenean etxeak eta atariak garbitzen jarri senarrarengandik apartatzerakoan pisu berean bizitzen jarraitu zuen seme alabekin laster gizonak etxe erdia eskatu zion baina beste erdia eta aurreztuta zeukanarekin pisu txiki bat erosteko adina diru bildu zuen gaur egun berea duen etxebizitza seme alabek ikasketak eta lanbide onak dituztela eta pozaren pozez bizi dela orain berea den etxe horretan bizitza osoan izan duen altxorrik preziatuena horrelaxe amaitu du bere mintzoa azken mahaikidearen hitzaldia bukatu ondoren entzuleen txanda izan da emakume adinduaren ezagun batek eskua altxatu du zorionak eman dizkio erakutsi duen kemenagatik guztiok gaude zurekin esan dio eta gogotik sentitzen duela berak bizi izandakoa, senar onik ez izana eta horren gaizki pasatu izana berehala moztu dio ondo baino hobeto dakit neure bizitza ez dela erraza izan ondo baino hobeto dakit zuk senar ona izan duzula baina hori ez da berez zorion bermea zuri esaterako, jarraitu du, ez zaizu hori batere lagungarri izan gaizki zaude orain, senar ona izanik senarra faltan ez baituzu bakarrik bizitzen ikasi izan eta horixe da ikaskuntza nagusia emakumeon bizitzan goizago edo beranduago ikasi beharreko lezioa nik aldiz larrutik baina betirako dut ikasia ez zaitez nitaz errukitu, errukitu zaitez zeure buruaz eta hori esandakoan sorbaldak zuzendu zaizkio eta haren burua beste mahaikideenen artean gailentzen ikusi dut ezusteko gehiago ditu guretzat prestaturik bere entzule umil eta mireskor bihurtu gaituenontzat plazer sexuala ere izan du hizpide berak ez duela horretarako sekula arazorik izan ez senarrarekin ezta ondorengo maitaleekin ere eta alboan eserita dagoen belaunaldi gaztearen testigantza eman duenak jauzi txiki bat egin du aulkian oharkabean, ia lurrera eroriz saioa amaitu ostean mokadutxo bat eskaini digu udalak jardunaldietako izar, guztiek hitz egin nahi dute harekin halako batean ikusi nau eta niregana hurbildu da zorionak eman dizkiot hitzaldiagatik eta haren bizitzaren kontakizunarekin jarraitu du ez dago ubera geldiarazterik senarrarengandik dibortziatzera ailegatu ez zenez hura hildakoan pentsioa gelditu zitzaiola eta gaur egun zoriontsu bizi dela asteburuetan lagunekin ateratzen da erretiratuen egoitzako dantzaldira joateko neskatilatan bezala, dio irribarrez, hori bai, ezkontzeko premiarik gabe ama keinu batez atzamarra pasatu dit aho ingurutik ezpain margoa ezpainetatik kanpo atera omen zait berari ere antzera gertatu ohi zaiola haginak zikintzen dituela behin eta berriro senarrak ezin zuela hori jasan esan du irribarre lotsati eta maltzurraz etxetik alde egiteko agindu zion egunean bertan andregai berriak, bai, harek bazekiela ondo janzten eta haren burua apaintzen bota zion aurpegira ez bera bezala, ezpainak ere behar den moduan margotzeko gai ez zela eta barre egin du berriro, erruz oraingoan eder eta dotore nagoela esan dit gero beno, beti bezala, gaineratu du baina aurrean ispilurik ez izan arren ezabatu ezinean nabilen neure irribarrea harenaren aldean metalezkoa dela sumatu dut bisitak semearekin joan naiz jaio nintzen herrira gure lehen etxea bisitatu dugu herriaren goiko partean trenbiderik ez duen geltokiaren alboan hantxe izan da semea pozarren kamera eskuan paretak zeharkatzen dituen huntzari denboraren usaina erretratatu guran bigarren etxe atzeko errekastoa eta aurreko zelaia txikitu egin dira urte hauetan guztietan amaren eskolak herri osoa besarkatzen du bere tronutik inoiz bukatu ez zen Engañako tuneleraino ere iritsi gara gure aitak eskolak eman zizkien beharginen umeei erdi eraitsitako etxeak alaitu dira gu ikustean argazki honetan bi gorputzen itzalak azaltzen dira sarrerako lokatzaren gainean, iluntasunari begira barruan gordetako sekretuak asmatzeko ahaleginean uda gorri honetan Zamorara eraman ditugu seme alabak eta ilobak haurtzaroko paisaiak eta jabetzak ikustatzera
‎Basaurin izan da, Bilbo Handian, euskaltasunaren ertzean euskararen azentu eta ahoskera (omen) desegokiak nekez onartuko zaizkigun inguru berean ezpain margoa hortzetan txikia, argala eta ile eskasduna da ahotsa ozta ozta ernatu zaio hitz egiten hasi denean burua sorbaldetan sartua baimen eske bailitzan nazionalek aita hil izanak ondorio latzak ekarri zizkiela etxekoei guda ondokoak direla bere bizitzako lehen oroimenak hastapen tristeak, harrotasunez beteak bi esaldi besterik ez eta isiltasunak zapaldu du aretoa amak eta amonak, aspaldi joanak, familia aurrera atera zuten aberatsen arropak garbitzen, bata, patatak saltzen, bestea, bi emakume horien oroimena dela bera urte haietako onena, ahizpa nagusiarekin partekaturiko sekretuak eta jolasak izan zirela igande arratsaldeko dantza herriko enparantzan oraindik neskatila herabe bat besterik ez zela bertan ezagutu zuen laster Euskal Herrira lan bila etorri behar izan zuen mutil laguna jabetzerako haurdun eta ezkondu berri zegoen urte gutxitan ugalduz joan ziren etxe orratz horietako baten zortzigarren solairu batean ume zain senar zain etxekoengandik urrun handik herri honetara etorri zela baina herri honetara iritsi baino lehen bazela hemengoa ez diela bere sorburuari uko egin nahi baina hemengoa dela errepikatu du isildu eta txanda pasatu dio albokoari gogora datorkit osasun zentrora etorri zen lehen aldia hamabi bat urte badira alaba nagusiak lagunduta, behartuta gizonarekin arazoak zituela horixe da orain gogora ekar dezakedana hori eta bera bezalako emakume zorigaiztokoak kontsultatik irteten zirenean haien destino petrala bizi ez izateagatik hitza hartu du berriro baina oraintxe esaten ari dena ezaguna zait lau seme alaba izan zituela gizon horrekin bi mutil eta bi neska baina ia hasieratik jakin zuela ez zela izango bere bizitzako gizona holakorik balego, gehitu du gizon horrekin gelditu zen seme alabak nagusitu arte eta gauzek txarrera egin zutenean etxeak eta atariak garbitzen jarri senarrarengandik apartatzerakoan pisu berean bizitzen jarraitu zuen seme alabekin laster gizonak etxe erdia eskatu zion baina beste erdia eta aurreztuta zeukanarekin pisu txiki bat erosteko adina diru bildu zuen gaur egun berea duen etxebizitza seme alabek ikasketak eta lanbide onak dituztela eta pozaren pozez bizi dela orain berea den etxe horretan bizitza osoan izan duen altxorrik preziatuena horrelaxe amaitu du bere mintzoa azken mahaikidearen hitzaldia bukatu ondoren entzuleen txanda izan da emakume adinduaren ezagun batek eskua altxatu du zorionak eman dizkio erakutsi duen kemenagatik guztiok gaude zurekin esan dio eta gogotik sentitzen duela berak bizi izandakoa, senar onik ez izana eta horren gaizki pasatu izana berehala moztu dio ondo baino hobeto dakit neure bizitza ez dela erraza izan ondo baino hobeto dakit zuk senar ona izan duzula baina hori ez da berez zorion bermea zuri esaterako, jarraitu du, ez zaizu hori batere lagungarri izan gaizki zaude orain, senar ona izanik senarra faltan ez baituzu bakarrik bizitzen ikasi izan eta horixe da ikaskuntza nagusia emakumeon bizitzan goizago edo beranduago ikasi beharreko lezioa nik aldiz larrutik baina betirako dut ikasia ez zaitez nitaz errukitu, errukitu zaitez zeure buruaz eta hori esandakoan sorbaldak zuzendu zaizkio eta haren burua beste mahaikideenen artean gailentzen ikusi dut ezusteko gehiago ditu guretzat prestaturik bere entzule umil eta mireskor bihurtu gaituenontzat plazer sexuala ere izan du hizpide berak ez duela horretarako sekula arazorik izan ez senarrarekin ezta ondorengo maitaleekin ere eta alboan eserita dagoen belaunaldi gaztearen testigantza eman duenak jauzi txiki bat egin du aulkian oharkabean, ia lurrera eroriz saioa amaitu ostean mokadutxo bat eskaini digu udalak jardunaldietako izar, guztiek hitz egin nahi dute harekin halako batean ikusi nau eta niregana hurbildu da zorionak eman dizkiot hitzaldiagatik eta haren bizitzaren kontakizunarekin jarraitu du ez dago ubera geldiarazterik senarrarengandik dibortziatzera ailegatu ez zenez hura hildakoan pentsioa gelditu zitzaiola eta gaur egun zoriontsu bizi dela asteburuetan lagunekin ateratzen da erretiratuen egoitzako dantzaldira joateko neskatilatan bezala, dio irribarrez, hori bai, ezkontzeko premiarik gabe ama keinu batez atzamarra pasatu dit aho ingurutik ezpain margoa ezpainetatik kanpo atera omen zait berari ere antzera gertatu ohi zaiola haginak zikintzen dituela behin eta berriro senarrak ezin zuela hori jasan esan du irribarre lotsati eta maltzurraz etxetik alde egiteko agindu zion egunean bertan andregai berriak, bai, harek bazekiela ondo janzten eta haren burua apaintzen bota zion aurpegira ez bera bezala, ezpainak ere behar den moduan margotzeko gai ez zela eta barre egin du berriro, erruz oraingoan eder eta dotore nagoela esan dit gero beno ...meon bizitzan goizago edo beranduago ikasi beharreko lezioa nik aldiz larrutik baina betirako dut ikasia ez zaitez nitaz errukitu, errukitu zaitez zeure buruaz eta hori esandakoan sorbaldak zuzendu zaizkio eta haren burua beste mahaikideenen artean gailentzen ikusi dut ezusteko gehiago ditu guretzat prestaturik bere entzule umil eta mireskor bihurtu gaituenontzat plazer sexuala ere izan du hizpide berak ez duela horretarako sekula arazorik izan ez senarrarekin ezta ondorengo maitaleekin ere eta alboan eserita dagoen belaunaldi gaztearen testigantza eman duenak jauzi txiki bat egin du aulkian oharkabean, ia lurrera eroriz saioa amaitu ostean mokadutxo bat eskaini digu udalak jardunaldietako izar, guztiek hitz egin nahi dute harekin halako batean ikusi nau eta niregana hurbildu da zorionak eman di...
‎Eta frantsesak lagun edo aldeko zituztelako Wellingotngo dukeak arpilatu zituen hiri horiek. Wellesleyk berak ez zuen iritzi onik bere gizon arpilatzaileei buruz, ohoin eta soldadu zakartzat baitzituen; baina berak ere eredu ona erakusten zien, Madrilgo Gorteko hainbat artelan berekin eraman baitzituen Ingalaterrara, gaur egun Wellington Museumzan ikusgarri.
‎Eta Calvinok, ikuspegi utilitarista ororen kontra, oroitarazten digu klasikoak berak ez ditugula irakurtzen zerbaitetarako balio behar dutelako: irakurtzearen gustu hutsagatik irakurtzen dira, beraiekin bidaiatzeko plazeragatik, haiek ezagutu eta guk geure burua ezagutu nahiak akuilaturik.
‎Garai hartako anekdotatxo bat kontatzearren... Ni ikasle aritua nintzen eta bera azkarra, berak ez zuen apunterik hartzen eta apunteak nik hartzen nituen; orduan, azterketaren bezperan nere etxera deitzen zuen, kopisteriek 8etan ixten zuten eta 8ak 10 gutxitan deitzen zuen etxera, korrika kopisteriara jeisteko fotokopiak egiten, hurrengo egunean azterketa baigenuen. Holan izaten zan.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia