Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 110

2000
‎Prozesu horretatik aurrera jada ezberdina izango zen dena. Amesgaizto baten ondoren gertatzen den antzera, beraz, gerraoste luzearen tabua, autozentsura eta mututasun beldurtia puskatu egin zen behin-betiko, eta errealitate ezberdin baten bidea ireki. Orduan hasi zen ETA gerora izango zuen garrantzia eta legitimitatea bereganatzen.
‎Oroitzen naiz denbora tartea egiten zuela tiro batetik hurrengora, tarte luzetxoa. Tiro haietako baten ondoren bestea noiz etorriko zain egoten nintzen balkoian. Esan dezaket balkoietan igaro nuela gerra haren zati handi bat.
‎Lasterka hasi eta, errepidea zeharkatuta, bestaldeko basoan sartu nintzen ziztu bizian. Zalantzazko une labur baten ondoren , Lauaxetak ere lasterka jarraitu ninduen atzetik. Artean ere arnasestuka, pago banaren atzean ezkutaturik, autoa gelditzen ikusi genuen.
‎Hasieran ez nion utzi nahi izan, nik bidaia egunkaririk batere gabe egitea bainuen erabakia. Baina, eztabaida txiki baten ondoren , amore eman behar izan nuen, gizon harentzat egunkariak ezinbestekoak zirela jabetuta. Eta, egia esanda, neuri ere tentagarria egiten zitzaidan egunkariak, mundu zabalari buruzko txosten txiki eta eroso haiek, eskura izatea.
‎Isilune baten ondoren , joan beharra zuela adierazi zigun. Besarkatu eta musu eman zidan ezpainetan.
‎" Probablea da", esan zuen Xanek. Ez bide zuen zaharrak halako erantzun laburrik espero; isilalditxo baten ondoren : " Hemengoa zara?", galdetu zion.
‎" etxe ederra duzu", esan zuen. " Nire bizitza dut hemen", esan zuen Raissak; isilaldi baten ondoren , oroiminez: " sofa horretan hil zen gure aitatxi".
‎Hartan, ohe gaineko neskak: " Xan?", galdetu zuen; intziri batean esan zuen, Xanek ez zuen ezagutu; isilaldi baten ondoren , irri pixka bat egin eta gero: " ez nauzu ezagutzen?", galdetu zion neskak.
‎" zurekin gogoratu naiz", esan zuen. Isilune baten ondoren : " Ni ere gogoratu naiz zurekin", esan zuen Elik; ez zen, ordea, hitz haietan halako poz edo xagrinik; konstatazio sinple bat zen; eta, hala bazen ere, baziren haiek egiaz beteriko hitzak.
‎" Hor badago herri bat", esan zuen enplegatuak, korrok egin zuen. Pausaldi baten ondoren : " Handia al da?", galdetu zuen Xanek.
2001
‎Baina, jakina, lehen Aita Zaindarien Gazteluko ziega zaintzen zuena lotzeko estola erabili bainuen, eta gero antropofagoekin izandako gorabeheren ondorioz, hori esatea ezinezkoa zen. Bizitzan egoerari egokitzen jakitea dohain handia da, ordea, nik oparo dudan dohaina, eta pasarte hau aldatu nuen, haren ordez beste hau esanez, eztarriko marranta arintzeko erabili nuen zalantzazko une labur-labur baten ondoren : " Baina ez larritu, hemendik alde egiten dudanetik aurrera ez dut atsedenik hartuko derbirako sarrera bat, zer diot bat, bi, bi sarrera lortzen ditudan arte".
‎Aita Zaindarien Gaztelutik atera eta gero, egoera, orain, honako hau zen: hiru eguneko jarraipen isil, zail eta neketsu baten ondoren , oihanean zehar, zeinean piztiekin borrokatu, landareen sustraiak jan, eta tribu ezezagunen mesfidantza gainditu behar izan bainuen, Guebokinderren bahitzaileen ezkutalekura iritsi nintzen. Berau, ordurako Artximandritaren bila ibiliko ziren Aita Zaindariak nahasteko, sekula inork pentsatuko ez zuen tokian zegoen:
‎Mutilaren lagunek ahoa bete hortz jarraitzen zuten. Isilune labur baten ondoren , ile kizkurra eta ezpain azpian piercinga zituen gazte haietako bat amorruz oldartu zitzaidan. Saihetsean ziztada mingarria sentitu nuen artean guztiz orbainduta ez zegoen bala-zaurian.
‎Iraingarri zeritzon hain garrantzizkotzat jotzen zituen kontu haietaz nik barre egiteari. Gogoeta egin, eta hasperen luze baten ondoren kontaketari ekin zion berriz.
‎Gero, pipa atera zuen patrikatik, tabakoa sartu eta kalkatu egin zuen gogoetatsu. Isilune baten ondoren , lehen ke-ahokada botatzeaz bat lehengo hitzak zehazteari ekin zion:
‎Eskua bere eskuaren gainean paratu nuen lasaitze aldera eta jarraitzeko eskatu nion. Pablok, mesfidati, ameto egin eta isilune labur baten ondoren , ahalegin nabarmena eginez, berriz lotu zitzaion kontakizunari.
2002
‎–bizkarrezurra tentetu zuen Mentxuren atzamarrek sortutako minberagatik. Arnas-intziri baten ondoren jarraitu zuen–: Ea zelan zabiltzan itaundu zidan.
2003
‎Itzuleran, Argos eutsi behar izan du lepokotik, golfeko belarra zaintzeko botatzen dituzten untxi horietako baten ondoren joan ez zedin. Gero eulitegian sartu da eta hango hozkailutik txahal birika batzuk atera ondoren, urki batetik zintzilikatu ditu eguzkitan desizoztu daitezen.
2004
‎Bazterri komisaldegian izandako txotxongilo sentsazio itogarria iltzatu zitzaion atzera berriz kolkoan. Benetako aurpegiak agertu zitzaizkion, antzerki lan baten ondoren aktoreek, maskarak eskuetan, aurpegiak erakutsiz lanaren fikzioa azpimarratzen dutenean bezala. Harakin entzun zuen hizketan, Esti eta Jexus Mariren ondoan, milaka kilometrotara bailegoen.
‎Miren negu gorrian horma-txoria sukalde epelean sartu modura begiztatu zuenean, egoeraren sukarrak eraginik, bestela ez baitzuen horrelakorik inoiz eginen, bera oilagorra bezala baitzen, hegazti bakarti eta herabea, begiak garondoan kokaturik aurrera nola atzera atezuan egoteko gauza, besoarekin agur egin eta bere ondora esertzera etortzeko oihukatu zion, Fermin eta Esti eta Harakinen aurrean nabarmenduz, iruditu zitzaion. Mirenek, Esti eta Harakin ikusi eta, zalantza mugimendu kulunkari baten ondoren , mahai luzeetan leku bila ari zen jendearen artetik aurrera egin zuen haien ondoraino.
‎Gauean zehar," Denek, nire oharkabean, Bazterren gaineko itunen bat sinatu dutela egin zaidanez, zalantza une baten ondoren , bere horretan uztea erabaki dut" argituko zion Mireni, ohiko hitz urriak berriketa geldiezin bihurturik.
‎Herri Batasunaren bilera baten ondoren Manolo aitortzarako gogoz nola inguratu zitzaion akordatu zen Fermin. Andregaiak utzi berria zuen, eta triste zegoela aipatu zion mila zerbeza edan ondoren.
‎" Mundua horrela zebilek". Gero, luze iritzi zion une baten ondoren ," horrela zebilek orain" gehitu zuen.
‎Agur zuretako, agur niretako, agur guretako" trufa egin zuen Ikek. " Eta zuek horrela banatuko zarete, pasio gau baten ondoren ".
‎Harakinek begiak jaso zituen errautsetatik eta besteengan paratu; bazirudien ikuskizun bati so zeudela. Duda une baten ondoren , eskuarekin kolpe batzuk jo eta hautsak harrotu zituen. Ferminek eta Jexus Marik leloturik altxatu zituzten begiak.
2005
‎Gela horretatik ez nuela kontua atera behar. Nire gorputz osoa –besoak, bularra, burua– ukitzen eta laztantzen bukatu zuen tutoria, eta besarkada luze baten ondoren –berriz sumatu nuen bere zakila hor, handi, eta orduan okerragoa izan zen–, gure arteko sekretua izango zela.
‎Baietz, bera dela ikurrinarekin dagoen mozolo horietako bat. Zabala kale erdian akabatu eta hurrengo egunetako manifestazio horietako baten ondoren atera zutela. Bai, gogoratzen da.
‎Oraldearen atzetik doaz, txakurren atzetik. Ehizan dabiltzala esan liteke, basurderen baten ondoren edo. Alabaina, beste zerbait ere izan liteke, ezen gizonen aurpegietan ehizaren poza baino haragoko gose anker bat ageri baita.
‎Altxatu naiz bitatik, hankamuka egin ditut urrats batzuk gatz ale zaharrak zanpatuz, mareaje luze baten ondoren lehorreratu banintz bezala, itsasketa, egia esan, luze samarra izan baita. Ez da edaleen kanturik entzuten inon, ez da mozkorrik ageri bazterretan, kaian ez da suziri hilik, asko falta da oraindikanen urte zaharrerako, bihar laneguna da eta izotz fabrikaren motor marruma apala baino ez da entzuten.
2006
‎Zinburretako gaztetxean gertatu zitzaidana ekarri dit gogora horrek: bolo baten ondoren Eiderrekin ligatu nuenekoa, 80ko hamarkadako gaztetxeetako giroa zoroki miresten zuen neska gazte batekin. Oroitzapen horrekin ilusionatuta itzuli naiz telefonotik telebista aurrera.
2007
‎Begiratze hutsarekin erdibitu egiten zitzaidan bihotza. Gizona han etzanda, maindire artean gero eta desagertzenago, hodi eta tutuz josirik, ematen zuen euli bakar batek jasoko zuela gizon mehe hura handik hegan, baina hasten bazinen haren hitz edo irri baten ondoren , berehala konturatuko zinen lau zaldiren indarrak ere ez zuela gizon hura aterako sartuta zegoen leize beltzetik.
‎Algararen baten ondoren isilik geratu ziren. Bulegoko paretari begiratu zioten biek.
‎Honek, ohi baino ahots goxoagoaz, txikikeriak direla erantzun dio, harrotasuna ezkutatu ezinik. Isiltasun tarte baten ondoren , udazkena sartua dela esan dio Rosamundak, eta gizona harritu eta poztu egin da aldi berean, azkenean Rosamunda konfiantza modu batez hitz egiten hasi zaiolako. Orduan sartu da emaztea sukaldera, atzetik semea eta alaba berriketa ozenean dituela.
‎Eskuko eskailera baten moduan makurtu eta ohorezko kilimusi baten ondoren , erreserban zeukaten mahaian paratu zituzten arduratsu. Etxarteko patio gordean zegoen jantokia, eta alde batetik bertzera zebilen mahai gaineko kandela txipiak pizten zerbitzari bat.
‎Aleidarengana berriro hurbiltzeko aukera erabat baztertzen ez zuen arren, atseden hartu zuen bere bakardadera itzuli zelarik. Isiltasunak sosegatzen lagundu zion, baina zerbait faltetsi zuen giroan eta, ahalegin txipi baten ondoren , Morriconeren zintarekin oroitu zen; ez zuen entzuten eta harritzekoa iruditzen zitzaion, zeren...
‎Zain zegoen poliziari eman zion agiria Europa zaharreko ordezkariak. Arretaz irakurri eta gero, bere bibiroarengana hurbildu zen; ez zuen, antza denez, arazo diplomatikorik sortu nahi eta, elkarren arteko solas labur baten ondoren , telefonoa erabili behar izan zuen. Auskalo nora deituko ote zuen poliziak, edo bertze aldean inor ba ote zegoen, baina zirtoak eragin nabarmena izan zuen, zeren...
‎Agintari zegoenean abisurik eman gabe agertzen omen zen edozein lekutan, eta behin baino gehiagotan egin zuen berarekin topo. Bizi izan balitz, Arsenioren urteak izanen zituen, baina Otras tierras del mundo reclaman el concurso de mis modestos esfuersos idatzi zion behin Fideli eta, isilune luze baten ondoren , kondairaren lainopean galdu zen betiko.
2009
‎Gora egiteko eta erortzeko momentuak daude, eta horixe da poesiak islatu dezakeen bakarra, bizitza horrelakoa delako. Erortzeko segmentu baten ondoren , osotasuneko beste bat dator. Batzuetan ideal batekin egin izan dut amets; izan ere, gizakion bizitza, sakonki, indarrez, erabakiz biziz gero intentsitate puntu batetik beste intentsitate puntu baterako lekualdaketa bihur liteke.
2010
‎Joan ziren ehizara eta segituan aurkitu zuten tximu talde bat, hainbat zuhaitzetan sakabanatuta. Hartu zuen gerrillari batek fusila, destatu zuen eta, tarte baten ondoren , fusila jaitsi zuen. Begiratu egin dit!
‎Sofaren izkinan eseri zen, artean begiak zabaltzear zituela, eta Oskarri deitu zion. Gau txar baten ondoren , beti deitzen zion Oskarri. Batik bat gaua elkarrekin pasa bazuten, zeina, ezinbestean, beti gertatzen baitzen.
‎" Mendian galdutako herrixka batetik zatozela kontuan hartzen badugu, eta ikusirik zure familia...". Beranduegi ohartu zen familiarena aipatzean egindako hankasartzeaz, baina isilune labur baten ondoren , argudiatuz jarraitu zuen Maitanek, baikor, elkar ulermenerako borondatea agerian utziz: " Ohartzen zara?
2011
‎Erdituaren aurpegia du zinez alabak, erdibituarena, haurrak energia asko kendu dio, flakatua dirudi, askoz ere flakatuagoa irribarre egiten duenean, eskeletiko ia, ilea narras, besoetan dauka Rodrigo Mesak bere laugarren biloba, esku bakarrarekin eusteko moduko haur ttipia, itsuegi oraindik bere paparreko dominei so egiteko. Bizitzak aurrera egiten ez duela dirudien egun, aste, hilabete, urte pila baten ondoren , batzuetan gertatzen da, egun bakarrean pilatzen dira gertaerak, konpontzen trabak, amaitzen trama irekiak; aurrera egiten du munduak, geraezin, korapilatsu, geure borondatearen ezdeusa agerian utzi eta planifikazio oro hankaz gora jarriz.
2012
‎– Saiatzen jarraitu behar dugu –esan du Norak isilune luze baten ondoren .
‎Isilune labur baten ondoren , Ibon K.k eskua luzatu du Etxeberengana.
‎Isilune deseroso baten ondoren zerbait idatzi zuen ordenagailuan. Bukatzeko zain egon nintzen.
‎Gainera, alaitasun kutsakorreko gaztea da. Lanegun aste astun baten ondoren festa egiteko kide aproposa, inondik ere. Antzerki munduan bidea egina du dagoeneko, eta etorkizun oparoa izango du mundu horretan.
‎lan egun luze baten ondoren
2013
‎Begibakarrei dagokienez, ez zituzten izaki baliogabetzat hartzen, baina ezta guztiz normaltzat ere (eta superstizioak tartean, zorte txarraren ekarletzat ere jotzen zituzten). Nolanahi ere, kasuan kasu eta egokitze-aldi baten ondoren , begibakarrok bizimodu normala egin dezakegu. Muga fisikoak eragindako oztopo batzuk garaitu behar horretarako.
2014
‎Ikusi orduko harengana lasterka abiatu zen Xabi, segika zituela Gotzon eta Nagore, poltsekin balantzaka zetorren ama atzean utzita. Aitak bi urrats aurrera egin eta, zalantza baten ondoren , semea musukatu zuen, bizarraz masaila urratuz. Noiztik ez zuen aitak musukatu?
‎Hitz batzuk esaten ere hasita zegoen aste batzuk arinago... Egun horretan beraz, ekainaren 1ean, hiru pauso eman zituen laguntzarik gabe, sofa marroikara batetik aitaren belaunetara, Frankfurten Andreas Baader atxilotu zuten une berean, tiroketa luze baten ondoren .
2015
‎Armiarma-sarea beste da tranposoa errutina, ohartu orduko endredatzen da bat ohiturak ehundutako existentzia miserable baino atsegin horretan. ...ko zazpi eta erdietan ohetik jaiki, zortziak bitartean Julia eta biontzako gosaria prestatu, ganora handirik gabe erratza pasatu, hura agurtu eta ondorengo hamar-hamabost minututan pornoa ikusten masturbatu, sarean zertxobait nabigatu hamaikak bitartean, isil-gordeka erosketak egin hurrengo ordu erdian, bazkaria prestatu, telebistako tertulia politikoa entzunez jan eguerdian, eta lo kuluxka labur baten ondoren –15 minutu zehatz– igerilekuan 20 luze egin. Horra nire existentzia erdiaren esposizioa.
‎Poesia emanaldiren batera zihoala esanez gero, adarra jotzen genion. Eta afariren baten ondoren bere libretatxo beltza ateratzen zuenean guardian jartzen ginen denok, baita mozkortuena ere, badaezpada, lagunarte harroputz eta eszeptiko hartan denok baikenion halako errespetu ia erlijioso bat Mikelek bertan idatz zezakeenari.
‎Eta jartzen dira. Galerna baten ondoren izterrak eta pubisa hondarrez estalirik, gerria laukitu zaio. Rubik kuboago da orain sagar baino.
2016
‎Luze jo zuen prozesu korapilatsu eta aurreiritziz beteriko baten ondoren , gazte beltzak, errugabeak zirenak, heriotza-kondenatik libratu ziren, baina kartzelara joan ziren. Clarence Norris 1975ean indultatu zuten, treneko gertaera jazo eta 45 urte geroago.
‎Aurpegia agerian baneuka keinuren bat ikusiko lidake, kopeta zimurtzea, ezpainak okertzea. Isilaldi luze baten ondoren Franco hiltzen ari da esan du ahapetik, marmarrean ari zela zirudien, Franco hiltzen ari da eta ez dakigu erregimenak gogorragora eginen duen. Zer iruditzen zaizu zuri, zein da zuen analisia?
‎Hasperen egin du, kifia piztu du. Isilaldi luze baten ondoren , Edcheran nagoela esan dit, edo zehazkiago, Chacal gotorlekuan. Ekarri nindutenean konturatu ez banintz bezala.
‎Moja-etxe berean zegoen babes hartuta Juan Paredes Txiki ere, Badajozko herri txiki batean jaiotako etakidea, lan bila Zarautzera iritsitako familia apal bateko semea. 1975eko maiatza zen orduan, baina uztailaren amaieran Txiki atxilotu egin zuten Bartzelonako Boada kalean eta, epaiketa bizkor baten ondoren , heriotzara zigortu zuten.
2017
‎Eta orduan, haren hitzek mundua sortu izan balute bezala, ate danbateko baten ondoren , talde bat sartu zen, trajez jantzitako gizon bat eta oposizioa gainditu zuen bestea.
‎“Neska protagonistaren mutil lagunak harrapatu egiten ditu, email baten bidez. Hasieran ez daki Asier dela maitalea, baina gero jakiten duenean izugarrizko istilu baten ondoren , hori ere oso ongi kontatuta dago, utzi egingo du main characterra. Geroxeago jakingo dugu –eta hau aldiz oso gaizki kontaturik dago, ze ematen baitu txisteratik ateratako kontu bat narratiboki justifikatu gabea– Asier ere utzi egin duela andregaiak.
‎Josebak badaki Txatok eta Kennethek badutela noizbehinkako harremana, Txatok duela urte batzuk San Frantziskora egindako bidaia baten ondoren kontaktua berreskuratu zutela, baina ez zekien hainbesterakoa zenik. Jeloskor nabaritu du bere burua eta urrundu egin da Txatorengandik, Begorengandik adina.
‎Josebari berehala bururatu zaio jolasa izan baina jokoa dena, “bikotea eta bakardadea”. Zalantza une baten ondoren , esan ala ez-esan, bota egin du: “Bikotea eta bakardadea”.
‎Baina, une baten ondoren nahiz eta interes gehiegirik ez izan bota zuen: “Zer moduz joan da bilera?
‎Kenneth isilune baten ondoren barrezka hasi zen.
‎eta denbora tarte labur baten ondoren
‎Arratsean, loaldi luze baten ondoren , ia-ia sukarrik gabe eta nahiko suspertuta esnatu nintzen, sendatzetik gertu. Ohean geratu nintzen hala ere, eta hantxe harrapatu ninduen Leireren telefono deiak.
‎Lasterka txikiak eta kurrixkak. Zarata lehor baten ondoren harrapatu duela badakit. Arrak emea estali du.
2018
‎Berehala eman dio hasperen baten ondoren zehaztapena dakarren baiezkoa:
‎bata auto batean hil zen; bestea, jaio. AC/ DCko kantaria Alistair Kinnearren kotxean hil zen, 33 urterekin, katolikoen langa mitikoan, Kristoren adinean, mozkorraldi alimaleko baten ondoren . Herve Vilardez, aldiz, taxi batean erditu zen ama.
‎Agonia luze baten ondoren bere ohean hil da Franco diktadorea, 1975eko azaroan. Paco Ibañezen atelierrean mozkortu dira.
‎“Berriro ikusi nituen nire lagunak: ausentzia luze baten ondoren berriz ere harremanetan sartzearen plazer eskisitoarekin goxatu nintzen, berriro lagunak epaitu eta lagunek zu epai zaitzaten plazerarekin”.
‎“Berriro ikusi nituen nire lagunak: ausentzia luze baten ondoren berriz ere harremanetan sartzearen plazer eskisitoarekin goxatu nintzen, berriro lagunak epaitu eta lagunek zu epai zaitzaten plazerarekin”, esanarazten dio Hadrianori Marguerite Yourcenarrek. Fakirrak Tatianari esker buruz dakizkien pasarte haietariko bat da.
‎“Kontzertu bat antolatu da kartzela barruan eta bi presok ihes egin dute, itxura guztien arabera, bafleen barruan ezkutatuta. Zure kontzertu baten ondoren . Eta zuk ez dakizu ezer.
2019
‎eta tarte sorgor baten ondoren
‎Lehengo batean bikote bat eta seme-alabak hurreratu zitzaizkidan errezitaldi baten ondoren .
‎sardinzarrak ziren, hiru Land Rover. Aldapa baten ondoren zeuden, jaitsieraren hasieran; zubia pasatu eta berehala. Atzeko aldean, eserlekuaren gainean, kartoizko lau kaxa generamatzan agerian; laurehun bat ale, gutxi gorabehera.
‎Are gehiago; euskara ikasi bitartean, Suzhouko neska bat ezagutu duzula, eta berak lagundu dizula zikulusaltsa hau guztia prestatzen. Ondo ulertu badut zuk idatzitako lehen eskutitza bere gurasoek jaso zuten Suzhoun, eta euren bidez iritsi da nire eskuetara bide luze baten ondoren .
‎ZEBRA EMAKUMEA (isilune baten ondoren ): Helena?
2020
‎zenbateraino ote zekien aitonak? Berak ikerketa luze baten ondoren jakin zituenak, ez ote zekizkien aitonak beste inork baino hobeto?
‎Gizon bat eta emakume bat jaitsi dira anbulantziatik, eta hitz batzuk egin dituzte beroki iluneko gizonarekin. Azterketa azkar baten ondoren ohatila gainean sartu naute barruan.
‎Isilune baten ondoren , zuzen begiratu zidan begietara.
‎Isilune baten ondoren zuzen bota zidan ikerketa hartan murgiltzeko izan zuen benetako motiboa:
‎(Pausa baten ondoren , dena ondo dagoela frogatutakoan, kontakizunari lotuko zaio berriro ere.)
‎lurrikara ez behar bezain bortitz baten ondoren
2021
‎(MOTTELA etorritako lekutik joan da. Denbora tarte baten ondoren , ez berehalakoan, bertze aldetik AMANDA agertu da. Zerbaiten, norbaiten bila dabil.
‎-Bada-erantzun zuen Rosikak zalantza une baten ondoren -, uste dut hobe dela bakoitza bere aldetik joaten bagara. Hori bai, biok zentzu berean hitz egingo diogu bake prozesuaren alde.
‎Elkarrekin, bi familien eragina eta aberastasuna erabili zituzten, Garai Aurrerakoiko (1896-1920) kausen alde egiteko. Dibortzio publiko eta gatazkatsu baten ondoren , Lola Maverick Lloydek bakezaletasunaren aldeko borrokari eskaini zion bizitza. 1915ean Bakearen Aldeko Emakumeen Nazioarteko Liga sortu zuen.
2022
‎(Pausa txiki baten ondoren kontakizun epikoa hasiko da.)
‎(Pausa txiki baten ondoren .)
‎BEA: Joe, eske batzuetan biolentzia sartzen dute doinu hain dantzagarrietan eta… (Pausa baten ondoren ) Nik ere badaukat zer esana. Testuliburuetan historia emakumeak aipatu gabe kontatzea biolentzia da.
‎Arriskutsua izan daiteke. (Pausa txiki baten ondoren aurrera egingo du, gorputzarekin BEAri bultza egin eta bere lekua hartzeko) Eta biolentzia da... (publikoari zuzenduz, oihuka) Feminazi!
‎BEA (atzealdetik): Eske salaketa faltsu pila bat dago… (Pausa txiki baten ondoren aurrera eginez) Espainiar estatuan zortzi orduz behin emakume bat bortxatua izaten da.
‎(Isiltasun tarte baten ondoren BEA erritmoa markatzen hasiko da hankarekin lurra joz.)
‎Orain? (Pausa txiki baten ondoren gutun-azal bat hautatuz) Hauxe!
‎Margarina malguagoa da, zabaltzeko errazagoa, fluidoagoa... (Pausa txiki baten ondoren ) Zuk ez didazu zehazki honi buruz galdetu, ezta? (Poltsikotik kilkerra atera eta kir-kir, kir-kir...)
‎Postmodernoa, postpandemikoa, postindustriala… Ematen du beti egon nahi dugula apur bat urrunago, apur bat haratago, baina ondo jakin gabe azaltzen non gauden. Beti beste garai baten ondoren , baina sekula inora heldu gabe. Antonio Gramsciren mamuak bihurtu gara, garai zaharrak joan eta berriak etorri bitartean hazten diren mamu beldurgarri horiek.
‎Ikerlariak dramaturgoaren hustasuna eta zenbait zeinuren sinpletasuna nabarmentzen du, eta nola, jolas horren bidez, publikoari konpromiso handiagoa eskatzen dion, hutsuneak bete ditzan eta esanahietan sakonago murgil dadin. Izan ere, Becketten lanetan itxuraz gertakari hutsal eta arruntak direnak gertakari hutsal eta arrunt izatetik oso urruti daude, inausketa erradikal baten ondoren , agerian uzten baitute konplexutasunaren sinpletasun guztia, begien aurrean lehen aldiz agertzen zaigun mezu mesianiko baten antzera.
2023
‎deserri labur baten ondoren .
‎Hori izugarrizko akatsa da. Edo, adibidez, emanaldi baten ondoren esan izan didatenean: “Jo, nola izan zara hori guztia buruz ikasteko gai? ”.
‎- Kontua da orain, kasua argitu nahian hogei urtez egin duten guztia errepasatu eta gero, norekin hitz egin eta urte horietan guztietan nora jo zuten, desmartxa guztiak kontsideratu eta gero, konturatu direla pista bat ez zutela behar bezala ikertu. Edo-gehitu zuen zalantza une baten ondoren -, uste dutela beharbada, une hartan, ez ziotela pista horri behar besteko garrantzia eman. Eta hari hori berreskuratu nahi dutela.
‎Ordena baten barruan, hala ere: desmadre erabatekoa gertatu zen urte baten ondoren , zeinean beteranoenak eta herrenak baizik ez baitziren elkartu, despedidako Hara nun diran! eta Agur jaunak kantatzera, antolatzaileek esku hartu zuten.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia