2000
|
|
Besteekiko harremanetan, denboraren joan etorrian, gizakiak garatu egin du beretzat duen territorioaren errepresentazio ulerkorra izan daitekeen irudi bidimentsionala, non marrazten ikasi
|
baitu
bereak diren errekak eta mendiak, herriak eta bideak; batetik, kideak eta lagunak non bizi diren irudikatzeko; eta, bestetik, besteek, etxezkanpokoek, lurralde hori errespeta dezaten.
|
|
Oinarrian duen pertzepzio lana gogamenaren jarduerada. Baina pertzepzio jardueraren euskarri gisa gorputza ere badago, zeinaketengabe ematen
|
baitu
bere baitan sortzen diren kitzikapen, sentipen etasentimenduen berri. Gure gorputzaren kontzientziatik abiatuz, geure buruariburuzko irudi zein gogoetak sortzeko gaitasuna ere, geure nortasunaren euskarridugu.
|
|
Sarri aritu naiz gai horri buruzko hausnarketan, niretzat ulertezinak ziren portaerakulertu nahian, zuzenak ez zirelakoan. Denbora pasatu ahala, ordea, poliki polikikonbentzituz joan naiz, horrela behar zuela izan, horrela izatea hobe zela gainera, berarenganako portaera horrek berorrek adierazten
|
baitu
beraren jarreraren zuzentasuna.Izan ere, ez da harritzekoa modu horretan hartua izatea, horrelako pertsonekin ezinaplika baitaitezke gehiengo/ gutxiengoen metodoak, ez baitira parametro horietanepaitzeko modukoak. Izan ere, gauza berriak agertzean, hots, problema zaharrakgainditzeko irtenbide berriak planteatzean, alferrekoak izaten dira lehenagoko kontsentsuak.
|
|
Esan beharra dago, ordea, Ministroak bazuela, itxuraz, arranguraren bat eliz agintariekiko, zeren hau gehitzen
|
baitu
bere agirian:
|
|
Azterketa bi aurpegi horien dialektikatik egin behar da; baina batez ere konkistatuaren ikuspegitik begiratuko dugu, konkistatzaileak. Estatuak? goraipatuegiten
|
baitu
bere konkista, nahiz eta krimen ikaragarria izan.
|
|
Honen zergatia oso sinplea da: edonolako kultur nortasun bereziak aurrez aurre egiten du kultur identitate orokorraren kontra, eta hau Estatuarentzako izugarrizko zama politikoa izan daiteke, kolokan jartzen
|
baitu
beraren oinarri legitimatzailearen logika:
|
|
Halarik ere, derradan ezen esperientza hartarik ere ez nintzela esku hutsik jalgi, zeren, logika guztien arabera iguriki zitekeen bezala, kolpe haren eraginaz, kolpetik ikasi bainuen ikasi beharrekoa, lezione bakar ezin emankorrago hartan, eta deliberatu nuela, handik harat, ezen zuhurra izan behar nuela, azeriak bezala, zeinak, badu ere bere biloa erakusten, ez
|
baitu
bere asmorik biluzten, eta entseiatu beharra nuela, halatan, baldin inguruko giroa ez banuen aldeko, mihiaren bridatzerat eta arrazoinbide eta ateraldi bitxi haien ezkutatzerat eta disimulatzerat.
|
|
Eta, azkenik, badakizue: egunen batean elkarrenganik bereiztea erabakiko bazenute eta, beraz, Joanikotek bere dorretxerat joaitea erabakiko balu, berarekin eramanen lituzke dorretxeari dagozkion morroi neskameak, baita abereak ere, testamentean sinatuaren arabera, zeren eta etxe bakoitzak
|
baitu
bere enborra, eta enbor horretan sartzen dira lurrak eta aziendak —eta, haiek erran ondoren, aitari eta osaba Joanikoti so egiten ziela, akabatu zuen—: Arratsaldean zuekin hitz egin nahi nuke bakarka, zeren ez bainuke nahi biharko egunean zuen artean liskarrik sor ledin, ene testamenta dela kausa.
|
|
Izan ere, ez al zaizu iduritzen ezen kanpoko mundua barnekoaren ispilu ere bihur daitekeela batzuetan, jaun André? Zeren, nola mundu fisikoan badiren aparatuak urruna hurbilarazteko, kasik gure baitaraino, arimak ere
|
baitu
bere teleskopioa, zeinak gure baitaren baitaraino sartzen baititu, denboran barrena, nehoiz ere bizi izan ditugun gertakiak eta iduriak, eta memoria da teleskopio hori. Konparazione, orain zahartu samarra nagoela eta adinean gorat noala, ezin urrunago dakusat haurtzaroa, baina haur hura ere hemen daukat, neure baitaren baitan, noiz eta memoriaren talaitik hari beha paratzen bainaiz.
|
|
Izan ere, Bolognan gertatuaren bertze bertsionerik ere aditu izan dut, hartaraz gero, jaun André, Galileoren teleskopio hark behar bezainbateko prezisionerik ez ote zuen, edo eguraldia ere halakoa ote zen, baina bizitzak anitzetan erakutsi izan dit ezen ez dagoela itsu handiagorik ikusi nahi ez duena baino, eta ez nintzateke sobera harrituko, baldin norbaitek afirmatuko balit ezen irakasle haiek itsuen sorta hartakoak zirela. Zeren eta itsu sinesten duenak bizitzako arrazoin bihurtzen
|
baitu
bere sinestea, eta hala makurtzen dira arrazoinaren arrazoinik arrazointsuenak ere sinestearen bertze arrazoin horretarat. Eta ulertzekoa da.
|
|
ordea, xede horren konplituki konplitzea eta betetzea ez da erraza, batik bat zahartuz eta sasoin bateko xalotasuna eta inozentzia galduz goazen neurrian. Zeren, aitzin-solasean erran dizudan bezala, aurki orok
|
baitu
bere ifrentzua, eta zeren, ondorez, bizitza ez baita anitzetan lehen behakoan iduritzen zaiguna, baina bertze zerbait, hagitzez ere nahasiagoa eta konplexuagoa. Izan ere, umetan, baita gaztetan ere, itzalik gabeak eta kutsurik gabeak dira, artean, mundua izendatzeko erabiltzen eta manaiatzen ditugun hitzak, zeren argi ezabatzen baititu subjektuaren eta objektuaren arteko distantziak —mundua hor dago, baina ni naiz mundua, eta munduaren baitan nago—, objektuaren izena subjektuaren izanarekin loturik dagoen hotsezko ezaugarri ezin doiagoa eta ezin zehatzagoa balitz bezala, eta etxea etxe da, eta amorioa amorio, eta lehen behakoan edo objektuak eragiten digun lehen ukitu guztizkoan agortzen zaigu hitzen erranahia; aitzinago, aldiz, adinean gorat goazela, subjektuaren eta objektuaren artean distantzia bat sortu —mundua hor dago, baina ni bertze mundu bat naiz, eta mundutik apart nago—, perspektiba aldatu, eta ohartzen gara, bertze behako baten bidez, ezen objektu bakoitzak bere itzala duela, zeina bihurtzen baita objektuaren osagarri ere, eta ohartzen gara, halaber, ezen, handik aitzina, ez dugula aski, objektuaren izendatzeko eta mugatzeko, etorkiko hitza —haurtzaroko eta gaztaroko hitz itzalik gabea, alegia—, zeren signifika baitezake baita guztiz kon trakoa ere...
|
|
—Joanes ez da kontu hauengatik eskandalizatuko, zeren serios hartu
|
baitu
bere apez izaiteko deliberamendua, eta zeren, halatan, gizontzat hartu baikenuke... —eta, irri egiten zuela, gaineratu zuen—:
|
|
" Biltzar guztian aditu dut —erran ziean— piztien beldur zaretela, zeren Urbiain basoz josia baitago, eta basoetako itzaletarik mehatxatzen zaituztete zuen etxe aitzinean... Ordea, nola olak zura beharrezkoa izanen lukeen gau eta egun, zeren, herensuge zintzur luzeen idurirat, olak ere ez
|
baitu
bere gosea nehoiz asetzen, hala, probetxua eta onura, baldin ene asmoak onartuko bazenituzte, bi aldetarik iritsiko litzaizueke: izan ere, batetik, piztiak muga hertsiagoetarat gibelatu eta baztertuko genituzke, paraje oihantsu hauek soildu eta garbitu ondoren, eta, bertzetik, bizibidea eman niezazueke eta basoko trabailuetan enplega zuetarik hainbat".
|
|
Zeren, ni ni banaiz, nitasun bat dudalako da —modu batean deitzeagatik, jaun André—, eta ni nor banaiz, nortasun bat dudalako, baina zer dira eta zertan dautza nitasun hori eta nortasun hori, eta zer dakigu haietaz? Aurki guztiak
|
baitu
bere ifrentzua, eta gutien uste dugunean mintzatzen baita beldurra balentasunaren ahotik, edo urguilua eta handinahia umiltasunaren mihitik —ustekabeko ederrak izan behar ditugu azken judizioko egunean, jaun André...! —, eta orduan bizitza ez da lehen behakoan iduritzen zaiguna, baina bertze zerbait, hagitzez ere nahasiagoa eta konplexuagoa. Eta horregatik ikusten du lehen behakoak azaletik eta kanpotik, eta bigarrenak barrendik...
|
|
—Badakizue, bada, mutilak, autoritatearen printzipioa dugula elkarbizitzaren oinarri eta, badakizue, halaber, bakoitzak bere lekuan behar duela, baldin jauregia bere lekuan nahi badugu: horregatik, ez zaituztet sehiekin nahasturik ikusi nahi, guztiz beharrezkoa denean izan ezik, zeren oin bakoitzak
|
baitu
bere ortkoia... —eta osabari behatu zion orduan ere, ez ordea, arestian bezala, konplazentziaz, baina bertze behako harekin, zeinak baitzuen esketik eta erregutik kexutik eta arranguratik bezainbat... zeren eta amak ez baitzuen laket, oro har, osaba Joanikot, osaba noiznahi den nahasten zelako lorezainarekin edo zaltegietako morroiekin, edo neskameren bati hitz gozoren bat erraiten, eta, hainbatetan, bufoi samarra zelako ere bai...
|
|
" Atxik zeure bi hotza goiti, mutila! Paradisuko ateak behin zabaldu dizkizut, eta berriro ere zabalduko dizkizut, zeren merezi duenak merezi
|
baitu
bere merezimenduen ordaina...", eta nik irri batekin eskertu nizkion konfiantza eta merezimendua... baita erakusten ari zitzaidan ardura ere, zeren zinez baitzirudien ezen gogoan barrenago nindukala ni, bere etxeko kea eta itaxurak baino.
|
|
Gure presidentea ez da supergizon perfektua, baina kargu horretara zer edo zergatik heldu da eta, bizi dugun egoera sozio-politikoari gainbegiratuz gero, ezin esango dugu bere lana gaizki egin duenik. Soil soilik esan dezakegu, beraren jokamoldea kasu bakar batean izan dela desegokia, zeren, besteak beste Amelia Hilton bekadunarekin, ezin argiago utzi
|
baitu
bere prestutasuna, baina bere hutsa onartu du eta baita barkamena eskatu ere, nola emazteari hala herriari. Eta emazteak barkatu badio, arlo pribatua publiko egin den honetan, nor gara gu bera erruduntzat jotzeko?
|
2001
|
|
HORI GUTXI BALITZ, zera gaineratu behar zaio; Artium a zabaltzeko urte bete falta denean, oraindik zinegotzi, irakasle, akademiko eta arte kritiko denak horrela definitzen du bere burua ez du definitu, barkatu erredundantzia, zer nolako Museoa izango dugun. Eta Sancristobalekin amaitzeko, berari buruz idazten amaitzeko esan nahi dut, Artium eko zuzendari izateko berak zuzenean hautatu duenaz hitz egin genezake, Maria Martin madrildarraz, galerista eta PPko goi kargu baten koinata ohiaz, zeinak duela oso gutxi, buru-argitasun une batean postu eder hori utzi
|
baitu
bere aitabitxiaren zorionerako.
|
|
Izan ere, egia atzeman eta erakutsi nahi du filosofiak, baina filosofatzea erratzearen ariketan datza, egilearen ustez, eta beraz, Filosofiaren Historian erratza astindu beharra dago. Baita dotore astindu ere Fito Rodriguezek erratz hori, txokorik ezkutuenean aurki daitezkeen hautsak ere harrotuz eskobatu
|
baitu
bere idazlan honetan! Honela irizten dio haren lanari Koldo Izagirrek liburuaren hitzaurrean:
|
|
Sindikatuen koordinakunde honen ustetan, nekazaritzaren arloa beste inor baino kaltetuago gertatzen da bilera honetan, zeren, erabaki horien arabera, nekazariak geroz eta ordain gutxiago jasoko
|
baitu
bere lanaren truke, eta multinazionalek, aldiz, geroz eta baliabide gehiago biltzen dituzte. Diotenez, OMCren dinamikak munduko ezberdintasunak eta gosea areagotzea besterik ez du eragiten, eta hori guztia beste inon baino mingarriago gertatzen da landa lurretan bizi direnen artean, gosearen hatzaparretan daudenen %70 esparru horretan bizi baitira.
|
|
Eta irakurketez ari garenez, hori izango da ondorengo hitzotan gure hizpide nagusi. Nobela eta testu literario orok irakurtzen den neurrian bakarrik osatzen
|
baitu
bere izatea; azken batean, postestrukturalisten ondoren dakigunez, irakurketa idazketaren beste alderdia besterik ez baita, banaezinezko binomio sortzaile bilakatuz.
|
|
Onartzen ez duen gutxiagotasun sentimendu bat agerian uzten duelako, ahulezia zeinu gisa interpretatzen dituen muga batzuk agerian uzten dituelako; ezin duelako onartu bere zorigaitza ez diola sortzen falta duenak, daukana baloratzen ez jakiteak baizik, eta besteren bizitzari begira, ez duelako zirrikiturik ere uzten berea onartzeko, ez
|
baitu
bere bizitzarekin konprometitu nahi, erantzukizunik ez hartze arren.
|
|
Eskabide diskurtsibo bat dugularik, debatekideak jakinaren gainean ipinibehar dira eduki tematikoak aurkeztuz. Moderatzailearen arabera ezezik, partaideenaukeren eta ikuspuntu pertsonalen arabera ere finkatu behar direla ikasi behar da.Hala izateak bai
|
baitu
berea: gai arloak ere elkarlaneko kontuak direla, negoziatubeharreko alderdiak hain zuzen.
|
|
«Kontua ez da nik usainik ez edukitzea, izaki orok
|
baitu
berea. Neure usaina ezin hartzearen arrazoia, sortze beretik etengabe hartu izana da, eta sudurra itxia dut harentzat.
|
|
27 urte eta oraindik neska gabe, gogoraraziko dio Anartzek, ezkor. Dena beltz ikusteko erraztasuna
|
baitu
bere lagunak. Bizitzan betaurreko ilunak jantzita beti.
|
|
Hala esan du Petre akordeoneroak, irribarrez, erabakia azaltzearekin batera aurkeztu
|
baitu
bere burua:
|
|
Arthur Schnitzler idazle austriarrak zioen moduan, elebidunak aukerakoa du hizkuntza baten zein bestearen erabilera; aitzitik elebakarrak, ez
|
baitu
berean hitz egin beharraz gainera, besteak berera ekartzea beste aukerarik, eta halakoetan elebidunarena, aukera baino, derrigorrezko jokabidea gertatzen da. Halatan, begi bistakoak dira egoera batetik zein bestetik datozen ondorio psikologikoak, komunikatzaileak, administratiboak, politikoak, elkarbizitza justiziazko batekin zerikusia dutenak guztiak ere?, eta nago errealitate horri behar bezalako zentzuz ez begiratzeak kalte asko dakarkiola gure arteko komunikatu ezinari.
|
|
Maila hori izan zitzaketen irakurleek ematen zieten, inork ez
|
baitu
bere neurria besterik gabe hautatzen, irakurleak ere kontuan eduki gabe.
|
|
" Hirugarrena, Barojarena, honek ez
|
baitu
bere bizian ideia susmorik izan. Ken ezazue edozein boutade kutsu, eta garbi ikusiko duzue.
|
|
Bestetik, gizarte barrenean adierazpide eta komunikabide bezala jasotzeko zeregin politiko soziala. Biok elkarri hertsiki lotuak daude âdialektikoki, esaten omen da orainâ, inolako teoriak, bere indar hu  tsez, ezin
|
baitu
bere zoria aldarazi ez batera ez bestera, baina, halaz guztiz ere, gorde nahi den hizkuntzak, pilatu eta metatu ez baina, erabilerarako eragozpenak kenduko dizkion barne baldintza batzuk behar ditu.
|
|
Ikerlanak ere badira, ordea, tartean, Zavalarenak berarenak zein beste ikerlari batzuenak. Nola narrazioak hala ikerlanak, Sendoa argitaletxearekin argitaratu ditu Zavalak, ho rtxe aurkitu
|
baitu
bere Auspoarentzat kabia, JoakinBe rasa tegi ren suaren epelera. Erdararekiko joera horrena rrazoien berri eman diezagula eskatu diogu, beraz, Zavalari.
|
2002
|
|
Egunerokotasuna bera abenturatzat duen Xantik bere bizitzako aldaketa sakonena biziko du Adosek proposatzen digun istorio honetan, ama zenduta anaia Karlosekin bizitzea egokituko baitzaio. Antzerki zuzendari den anaia, ordea, ez dago bere mementorik onenean, Frankenstein pertsonaian oinarritutako" Munstroaren bakardadea" muntaia estreinatzeko egun gutxi gelditzen direnean, arduratu behar
|
baitu
bere nebaz. Xanti Koldo Losadak gorpuzten du eta Karlos, berriz, Martxelo Rubiok.
|
|
Ez dakigu aldaketa horiekin zer iradoki nahi den. Sailkapen irizpide hutsa bada, harrigarria ere bada Torrealdairen datuetan kritikari zegokion atala desagertu izana, inguruko literaturetan" Teoria eta Kritika" atalak beti izan
|
baitu
bere lekua6.
|
|
Diseinatzailea zaletasunen analista da eta denetik egingo du azkenean, diseinuak dena biltzen
|
baitu
bere baitan.
|
|
Azkenik, hurrengo taulan (7 taula), 1 eta 2 zikloko titulazioetan, unibertsitate bakoitzaren portzentaje zatia zein den erakusten dugu hala euskarazko nolaerdarazko titulazioetan, eta haien alderaketa egiten. Desorekarik handiena UPVEHUren kasuan agertzen da; izan ere, Euskal Herri osoan erdaraz dagoen eskaintzaren %48 hartzen
|
baitu
bere gain, baina euskarara pasatzen garenean, EuskalHerri osoan euskaraz eskaintzen diren kredituen %78 bere ardurapean daudelaikusten dugu. Beraz, %30eko aldea.
|
|
hedabidearen zor morala adierazpenak egin izanaren faktuaren egiazkotasunari lotzen zaio, ez adierazpenetan esandakoari edo horien edukiari; alegia, adierazpenek berak izan behar dute benetakoak (horixe frogatu behar du hedabideak, hots,, halakok hauxe esan du?). Hirugarren batek adierazpenetan ematen duen informazioa benetakoa den ala asmatua den, hiztunaren erantzukizuna da, printzipioz, harexek izenpetzen
|
baitu
bere ahotsaz dioena. Dena den, adierazpenen edukian informazio hutsune nabarmenik detektatuko balitz, hedabideak ohartarazi egin luke kontsumitzailea.
|
|
Inguruan gertatzen denaz ezer ez dakiena basatitzat hartzen du gizarteak. Gizarteak sortzen duen jario informatibotik aparte gelditzen denak bere herritartasun nortasuna galtzen du, gizartetik at jartzen
|
baitu
bere burua. Albisteen kasuan, hedabideek hartzaileen identitate soziala dute jomuga.
|
|
Eta ez da jainkoen edo Venusen gezien ondorio inoiz itxura exkaxeko andretxoa ere maitatua izatea. Sarritan emakumeak berak zertzen
|
baitu
bere portaeraz eta aldarte bigunez eta gorputz zainduz eta garbiz, eta aisa tiratzen du berarekin bizi izatera. Gainerakoan, ohiturak amodioa sortzen du; zeren, arinki bada ere, kank eta kank kolpatzen denak luzera amore ematen du eta gainbehera dator.
|
|
Hamar hilabete inguru iraun zuen zorion perfektuak, beste lau urte luzatu zen errutina, gizon batentzat erakarmen gutxi
|
baitu
bere neska piano baten aurrean ikusteak, orduari ordu eta egunari egun, beti pianoaren aurrean.
|
|
Ez dut aparteko neurgailurik erabiliko hartarako, nire esperientziak erakusten didanaz gain. Bakoitzak
|
baitu
bere esperientzia, urteek zama gisa batzuetan, altxor gisa besteetan, nahi gabe gainera jarri diotena, eta esperientzia hau, nahi izanez gero ere, ez baita hain erraz baztertzen eta bide alboan uzten, batez ere eskuartean aztertzeko arazoetan iritzi subjektiboak, erdizka eta hiru, dantzan hasten direnean gure inguruan, jauzika eta doblaka. Baina esperientzia denez geroztik, ez da dudarik urteek zorroztu didaten ikusmena bera ere, nire nirea izanik, eztabaidagarria eta kritikagarria dela, segur bainaiz bakoitzaren esperientzia pertsonala, nornahi ere den hau, ezin dela besterengana hedatu.
|
|
nola da posible adinez hain goratua izatea? Egunen batean zuri ere hala begiratuko dizute, denboraren joan eta etorriak gupida gabe egiten
|
baitu
bere lana, Otxandioko kanpo santuko sarreran dagoen, edo zegoen (ez naiz aspaldi pasatu handik), idazkiak ongi aski oroitaraziko dizun bezala.
|
|
Euskaltzaindiak ongi bete du orain arte zeregin hori, historian zehar eta askotan garairik ilunenetan, erakunde honek hartu
|
baitu
bere gain euskararen kandelari pizturik eusteko ardura zail eta neketsua. Eta, gainera, anitzetan bere barnean bildu ditu urteen joan etorrietan euskararen egoerarekin kezkarik handiena erakutsi izan duten idazle, ikertzaile eta euskaltzaleak.
|
|
Ekonomiak, izan ere, bi etsai handi ditu, ondasun publikoari lapurtzen diona, bata, eta axolagabea, bestea. Konfiantzazko administratzailea bi oker horietakoren batera erortzeko arriskuan egoten da beti; aldiz, kontratuzko administratzailea nekez izango da axolagabea, bere interesak jokoan baitaude etengabe eta ondasun publikotik ere ez du ezer kenduko, nahikoa diru jasoko
|
baitu
bere lanaren ordainetan.
|
2003
|
|
«Menturaz sobera espero dut deszentralizazioaren desmartxatik, gai nagusia eta premiazkoa baita Frantziako politikan. Hain da garrantzitsua ezen lehen ministroak berehala agertu behar izan
|
baitu
bere egitasmoa publikoki. Izan ere, Europa eraikitzen ari den garai honetan Frantziako egitura politikoak eta bere erakunde administratiboak zaharkituak daude, dena Parisen erabakitzen da, erregio eta departamenduetako gobernuetan ez da funtsezko deus erabakitzen.
|
|
396). Zibilizazio berri bateskatzen duten heinean, kultura berri hori sortzeari ekin behar diote arazo globalakplanteatuz baina koordenada lokaletan kokatuz, jendeak parametro honetan jarraituko
|
baitu
bere esperientzia ebaluatzen (Castells, in Susser, 2001)
|
|
Araudi nazional horren arabera, pentsua osatzen duten lehengaiak etiketan sartu behar dira, baina ez ehuneko zehatz batean, %15eko tolerantziarekin baizik. UPAk uste du neurri hori ez dela nahikoa, eta abeltzainari iruzur egitea dela diote, ezin
|
baitu
bere animalientzako errazio egokia ezarri. Arau berriak, gainera, aukera ematen du, UPAren arabera, industrialariek oso tarte handia izan dezaten lehengai batzuen ordez beste batzuk erabiltzeko, etiketan jaso gabe eta legezkotasunak babestuta.
|
|
Hori dela eta, adituek nahiago dute lau urte arte itxaron horrelako ebakuntza bat egiteko. José Luis Martín del Yerro doktorearentzat, SECPRE elkarteko kidea, 12 urtetik aurrera esku hartzea litzateke egokiena, 7 eta 10 urte bitartean belarriak osatzen
|
baitu
bere prestakuntza. “Hala ere, belarri desberdinak izateak haurrarengan asalduraren bat eragiten badu, ebakuntza lau urtera aurreratu daiteke”, zehaztu du.
|
|
Gainera, zer txorakeria pentsatzen ari da? Herriak bai
|
baitu
bere jokabidearen berri: ez al da hargatik, bada, gabardina, betaurreko eta gezurrezko txima luze haiekin etorri, inork igartzeko beldurrez?
|
|
Izan ere, Azpil herri guztiak bezalatsukoa da, baina, haiek ez bezala, Azpil Azpil da eta ezin daiteke beste herri bat izan: esan nahi baita Azpilek bere nortasun berezia duela, halako moldez, non, herri batek bere nortasuna gertaera batzuetan edo bestetzuetan finkatzen duen bezala, Azpilek bere iturri berezkoetan finkatzen
|
baitu
berea.
|
|
Inoiz, berdez margotzen dituzte hormak, letrarik eta marrazkirik gabe, berdeak, besterik gabe, argiro adierazten
|
baitu
bere esanahia, Azpilen bai behinik behin... biharamunean, don Justinianoren guardiek kare edo pintura zuriz koloreztatuko badituzte ere.
|
|
Iragana laukiz kargaturikoho rmetatik begira dugula, alkiotantxe eserita imaginatuko ditugu, hemendik pasatu ziren hainbat pintore, idazle: ...ngelica Kaufmann eta Goethe solasean ari dira, bakarrizketan Schopenhauer hisia gaiztoan, lagunen artean absente bezala Gogol herriminbera(" Erroman nagoela bakarrik idatz nezake nik Errusiaz"), Stendhal bere zirriborroak nekagabe zirriborratzen; Berlioz, Wagner, Mendelssohn, Liszt, hainbat pintore izen handiko eta izen txikiko, De Chirico maiz etortzen da kafe bat hartzera, hor berehala
|
baitu
bere atelierra, gure aurretik denak hemendik pasatudi ren pelegrinoak, mundua ikusten eta entzuten irakatsi digutenak. Existentzialisten Les Deux Magots eta Cafe de Flore ra joaten dira Parisen esnobak (eta zein ez da esnob Parisen, lagun batzuekin, udaberri batzuetan?) —bera eserita dagoen tokian beharbada Sartre eseriko zen, beharbada Simone de Beauvoir, baina beharbada (inork ez dio hori esango) Charles Maurras, Sous le signe de Flore idazten.
|
|
Bestalde ere, horra Jainkoaren eta lagun hurkoaren maitasuna, gizabanakoari ezinbesteko zaiona, gizartearen eratze bidean,... erlijioa bera ere bai, horixe baita haren lege guztien bilketa eta bizitza horretara daramaten argia eta bidea baino ez dena; eta, azkenez, lege nagusia, erlijioaren espirituak, on goren hori bilatzeko eta maitatzeko agindua ematen diona, hara joan behar
|
baitu
bere indar guztiekin, espirituz eta bihotzez, bi biok osatuak baitira on hartaz jabetzeko. (Legeen Tratatua, I, 4, 5, 6)
|
|
4, 5, 6 Gizakiak duen Jainkoaren itxuratze horrek ezagutarazten digu zer den haren izaera, zer haren erlijioa, eta zertan duen oinarri haren lege lehenak: haste hastekoa da Jainkoaren itxuran heztea, eta bizitza eta zoriontasuna izan behar duen on gorena edukitzeko gai izatea; erlijioa bera ere bai, horixe baita haren lege guztien bilketa eta bizitza horretara daramaten argia eta bidea baino ez dena; eta, azkenez, lege nagusia, erlijioaren espirituak, on goren hori bilatzeko eta maitatzeko agindua ematen diona, hara joan behar
|
baitu
bere indar guztiekin, espirituz eta bihotzez, bi biok osatuak baitira on hartaz jabetzeko.
|
|
Hainbatez, baten gogoa bestearekin bat etorri behar da, eta premiazkoa da bi biek elkar ulertu eta bateratzea; sarritan ematen da, printzipio horren arabera, klausula ilunen interpretazioa ez dela egiten mintzo ari denaren gogotik, bestearenetik baino, hori arrazoizko denean. ...oak edo pasiboak ziren bereizi gabe eta berehala idoro bada ezkutuko baten menpean dagoela, norbaiti bidea emateko, edo eraikina jasotzeko debekua edo horrelako kaltea sortzen duen modukoa, halako moldez, ezen, erosleak, hori ezaguturik, erosiko ez zukeen edo salneurri txikiagoa emango zukeen; orduan, saltzailearen esamolde iluna ez da interpretatzen gogoaren arabera, ezpada eroslearenetik, horrek
|
baitu
bere alde halako ustea, hain zuzen ere, etxea zortasun horrek ukitua zela ez ulertzearena; kasu horretan saltzaileak berme eragingarria gauzatu du, gai hau arautzen duten erregelen neurrira.
|
|
Haren asaldurari baliorik batere emateke. Nahikoa
|
baitu
berearekin. Nahikoa ez, gehiegi.
|
2004
|
|
Kariesaren agerpena ezaguna da: hortzetako esmaltea eta dentina (esmaltearen azpian dagoen ehun gogorra) suntsitu egiten du hortz plakan garatzen den Streptococcus Mutans bakterioak azido laktiko ugari jariatzen
|
baitu
bere eginkizunean.
|
|
minorizazioak jotako hizkuntzaren hiztunak halako eskakizun ideologiko baten soslaia bete ezean, alferalferrikakoa izango da bere aho lumetan erakusten duen gaitasuna. Hala, udazkeneko hego haizeak orbela daraman modutsuan eramango
|
baitu
bere euskara gaitasuna alferrik galtzera.
|
|
Eta bigarren hizkuntza horrek norberaren mintzaira trebetasunen errepertorioan erakusten duen itxura zehazteko, gurean nagusi den hizkera mota euskañola dela esan ohi dugu sarri. Inondik ere, gogamen espainolean oratutako hizkera dugu hori; hartan
|
baitu
bere gogo erreferentzia. Senik gabeko hizkuntza, hau da, euskal pentsamendurik gabe oratutako mintzaira elkorra, hizkuntza nagusiarekiko higadura latzaren erakusgarri:
|
|
Arestian esandakoaren harian, guztiz ulergarri gertatzen da Aranak bere biziko garantzia eman izana etimologiaren alorrari, idatzizko literaturatik ha rago finkatzen
|
baitu
bere abiapuntua, beti ere, hainbat kasutan ezin egiazta dai tekeen hitzen jatorri hipotetiko batean. Lehen premisa hori ontzat emanez gero, ondorioa logikaren emaitza hutsa da.
|
|
Baina baita lehenago ere, kontraesana dirudien arren, aurrekariak argitzeko beharrez. Hala ere, harritzekoak bata zein bestea, zeren Agustinek berakErromatar Inperio berantiarrean
|
baitu
bere kokagune historikoa, Erdi Aroa esan zaionabaino zenbait mende lehenago. Horrenbestez, Erdi Aroko filosofian Agustin garaikidetzathartzen bada, ez da izango Erdi Aroko pentsalari gisa, baizik eta bere itzal paregabeagatik.Gainerako Mendebaldeko kristau pentsalariak Agustinekin zonetan sentitzea normala zen, hark eskainitako pentsabide eta pentsamoldeen originaltasuna eta indana kontuan hartzenbadira bederen.
|
|
Iberiak aste honetan kendu zituen doako menuak hegaldi nazionaletan eta Europako batzuetan. Konpainiak azaldu zuenez, “bidaiariek ez dute inoiz debekatu bidaietan elikagaiak kontsumitzea, nahiz eta ez den praktika hori erraztu”, Iberiak nahiago
|
baitu
bere hegaldietan ematen den janaria kontrolatu, osasun arrazoiengatik. Iturri berberek gaineratu zuten bidaiariek garraiatutako janariarekin ez dela gauza bera gertatzen, osasun kontroletatik ihes egiten baitu eta, osasun arazoren bat izanez gero, zailagoa baita hegaldi batean konpontzea.
|
|
Bost nazionaletik batek bakarrik dio beste hizkuntza bat hitz egiten duela —nagusiki ingelesa—, eta Europako Erkidegoaren batezbestekoa ia bi hizkuntzatik batean dago. Alde handia da, eta areagotu egiten da Espainia oso kasu zehatzekin konparatzean, hala nola Luxenburgokoarekin, non biztanleen %95ek ezin hobeto komunikatzen
|
baitu
berea ez den beste hizkuntza batean, gutxienez. Atzerapen kontua Zergatik da hain maila baxua Espainian?
|
|
Valentziako Erkidegoko Generalitateko Industria Segurtasuneko eta Kontsumoko Zuzendaritza Nagusiak 10.000 euroko isuna jarri dio Phone Warehouse enpresari, The Phone House izenarekin garatzen
|
baitu
bere jarduera komertziala, kontsumitzaile batek erositako telefono mugikorraren bermea ez betetzeagatik. Zehazki, Generalitateko iturriek jakinarazi zutenez, 6.000 euroko zehapen larria ezarri da “kontsumitzaileek telefono mugikorrak eta bateriak erosteko bermerako duten eskubidea mugatzen duen gehiegizko klausula bat dagoelako”, eta beste zehapen bat, 4.000 eurokoa, “kontsumitzailearen bermea ez betetzeagatik”.
|
|
Egunkari honek jakin ahal izan duenez, Jendarmeriako detektibeek lapurretaren hipotesia hobesten dute, irakasleak balio handiko artelan ugari baitauka etxean. Dena den, gertakari lazgarri honen alderdi ugarik ilunpetan darraite, oraindik ez baita argitu ez gizatxarrak nor diren, ezta haien kontra nork egin zuen tiro, Goldstein andreak adierazi
|
baitu
berak ez daukala armarik..."
|
|
Berdenboran, esan dezadan, antologia honetan dauden guztiak beharrezkoak direla urteetan bere lana gauzatu dutenen eta gauzatzen jarraitzen dutenen panorama aurkezteko. Are eta gehiago, beste hainbat antologietan agertu ez den anitzek ere egina
|
baitu
bere bidea, isil isila, ohiko kritiken artera iristen ez den liburumotalanduz, poesia landuz; ohiko aldarrikapen pertsonaletatik urrun samar, askotan.
|
|
Dena dela, ideiok argiak eta bereiziak, zalantzarik gabekoak, diren arren, hemen geratuz gero, ez litzateke inondik ere Descartesen egitasmoa betea izango, behin baino gehiagotan adierazi
|
baitu
bere helburu nagusietakoa naturari buruzko ezagutza sendo eta segurura heltzea dela, guztiontzat eta betiko balioko duen ezagutzara. Eginbehar honek pisu nabarmena izango du Meditazio metafisikoetan, nolabait disimulatuta dagoen arren elizako eta unibertsitateko buruekin arazorik ez izateko eta, jakina, lan horren asmo nagusia metafisika sendo bat eskaintzea ere badelako.
|
2005
|
|
Taldehorretan esperientzia handiko lau irakasle daude eta bileretan lana berehalabukatzen dute, ziklo hori denek oso ongi ezagutzen baitute. Lurdes ikasketaburua ziklo edo talde horretan urduri jartzen da, ez
|
baitu
bere zeregina garbiikusten (dena besteek egiten dute). Bileretako lana bukatzen dutenean, txantxetan hasten dira, oso giro ona baitago.
|
|
Ourenseko Ospitalegunea (CHOU) Galiziako lehena izan da, osasun zentroetako gaixoen laginetatik abiatuta, analisi klinikoen prozesu osoaren sistema robotizatua instalatu
|
baitu
bere zentroan. Duela hiru hilabete ezarri zen sistema, eta 875.129 emaitza lortu ditu 53.700 paziente laginetatik abiatuta.
|
|
Gainera, garrantzitsutzat jotzen dute “Ministerioak beharrezko lege erreformak hasi izana”, badakielako osasun agintariek “legezko eguneratze hori premiazkoa dela, kaltetutako familien egoera dela eta”. Azkenik, adierazi dute ados daudela Laguntza Bidezko Ugalketarako Batzorde Nazionalari eskumenak gehitzearekin, organo aholku emaile gisa, baina ez dute uste nahikoa denik “emaile beraren gametoen bidez jaiotako seme alaben kopuru maximo baimendua sei izatea, Espainiak desoreka
|
baitu
bere demografiarekiko, eta atzeratuta geratzen baita beste herrialde batzuekiko eta zirriborroan jasotako beste aurrerapen batzuekiko”.
|
|
Azterlanean proposatzen diren neurrietako batzuk hauek dira: “pertsona horien presentzia eta eragin ekonomiko eta soziala dokumentatzea eta ikusaraztea, eta populazio horren ikerketak edo datu baseak egitea, populazio horrek ez
|
baitu
bere egoera erregularizatuta, kolektibo horiek politika publikoen onurak izan ditzaten”. “Paperik gabe” urteetan lan egiten duten pertsonen giza eskubideak errespetatzeko eskubidearen ikuspegitik diseinatzen dira ekintza guztiak.
|
|
Sarea hormara ondo iltzatuta dago, ordea. Eskumuturrak minduta ditu eta orain ez ditu atzamarrak ere alferrik mindu nahi, handik ateratzeko nahikoa indarrik ez
|
baitu
bere giharretan sumatzen.
|
2006
|
|
Jaunen lehia ez baitzen, euskal paganismo? baten aldekoa bakarrik, bizitzaren oinazea goxa zezakeen filosofia baten aldarrikapena baizik (aldarrikapen alferrikakoa, ez eskolastikan, ez estoizismoan, ez
|
baitu
bere seme ttikiaren heriotzaren aurrean kontsolamendurik aurkitzen). Pio Barojaren pertsonaia hori gaur oraindik asko gustatzen zait.
|
|
Baina hau dena nahasia da, bertan ikusten baita, batetik hasieran Vigila izeneko norbait, gero azalpenean Vela bihurtzen dela eta, gero, Vela Muñoz, Munio Vigilaniren semea, jakina, azkenean konde izatetik baztertuta geratuta monje sartzea erabaki ei zuena. Bestetik, San Petri eta San Paulo monasterio hori Tejadakoa izatea onartzen duen beste egilea Luciano Serrano da, horrela aipatzen
|
baitu
bere lan batean54 Badirudi L. Serrano-k eta J. Pérez de Urbel ek berak, Argáiz ek 1675ean argitaratu zuen lan batetik atera dutela informazioa55, baina haiek ere argi izan gabe. Honek guztionek monasterioari eta egileari buruzko hainbesteko ziurtasunik ez dugula adierazten digu azkenean, kontuan izanik, gainera, Abitoren testuan bertan agertzen dela San Petri eta San Paulo izeneko eliza Villamancan, E. Peña Bocos ek identifikatua (1993:
|
|
Aszetismoak munduaren ukazioa du ipar, eta paradoxikoa badirudi ere, horren bidez berau eraldatzeko joera agertu du. Errealitatearen dominazio aszetiko erradikal hori profesioaren eremuan gauzatu da bereziki, profesioa bihurtu
|
baitu
bere horretan helburu. Modu horretan eguneroko lanari zentzu moral sakona erantsi zaio, akreditazio etikorako espazio bilakatu da, eta indibiduoaren bizitzari zentzua eman dio.
|
|
Senarrari begira geratu da, noiz errepikatuko duen zain, baina Lewisek ez du besterik esan eta, hutsik geratutako ohearen zati epela bereganatu ondoren, berriz geratu da lo. Ingeles inperialismoa zainetan sartua duela pentsatu du, beti bereganatzen
|
baitu
berak hutsik utzitako ohe zatia. Bera ohetik irteteko deseatzen dagoela pentsatzen du batzuetan.
|
|
Eta orduan oinaze itzel batek bereganatzen nau, negar egiteko gogo infinituak, itsasoak, eta mendiak, eta basamortuak baino handiagoa eta iraunkorragoa den esan ezinezko pena erraldoiak. Azken azkenean pena alimale horrek den dena hartzen
|
baitu
bere baitan, eta ordutik aurrera negarra baizik ez baita geratzen, negarra, oinazea eta desolazioa. Eta den denarengatik egiten da negar.
|
2007
|
|
Bestetik, pianoa ere ikasi nuen, haren bidez musikaren arkitektura laburbildu dezakezulako, musika hizkuntzaren arimaraino hel zaitezkeelako. Musikak bai
|
baitu
bere semantika. Ahozko hizkuntzarena baino abstraktuagoa agian, baina semantika zehatza azken batean.
|
|
Hirugarrena, Barojarena, honek ez
|
baitu
bere bizian idea susmorik izan. Ken ezazue edozein boutade kutsu, eta garbi ikusiko duzue.
|
|
Lehenik, haurrak bidezkotzat jodezake erantzunen artean ezberdintasunak egotea. Kasu horretan, ez dagogatazkarik, ez
|
baitu
bere erantzun sisteman barneratzen bestearen erantzuna.Bestalde, litekeena da zenbait haurrek, beren jarrera menderatzailearen ondorioz, besteen erantzuna aintzat ez hartzea. Azkenik, litekeena da haurrak erantzunenarteko ezadostasuna bere gaitasun ezari egoztea.
|
|
Horren guztiaren, ispiluzko Niaren eta amarentzat desiragarri izatearen, emaitza psikologikoa honako hau izango da: haurrarengan Ni idealaren instantziaeratzen da, haurrak uste
|
baitu
bera dela amak desiratzen duen gauzarik preziatuena (faloa, hain zuzen). Horrenbestez, nartzisismoz beterik dagoen eraketarenoinordeko da Ni ideala.
|
|
Genesi mito horiek kuriosoak izaten dira zientzia guztietan, eta geurean ez da salbuespenik gertatu. Mitoak mito dira, eta ez hainbeste Historia; nahiz eta zenbait kasutan bata eta bestea identifikatu egiten diren; identifikatu, gainera, halako moldez identifikatzen dira, non mitoak historia hartzen
|
baitu
bere baitan, edo, kontrara, historiak bere egiten baitu mitoa. Historiak eta ametsak bat egiten dute orduan; eta hori ere bada ederra, badenez.
|
|
Horretarako erabili ohi den argudio teknika nagusia da ekintza arbuiagarria bera ukatzea, edo ukatzea ekintzak inolako eraginik izan lezakeenik subjektuarengan, zeren gure protagonistak perfekzio absolutuan garatzen
|
baitu
bere rol nagusia, guk diskurtsoan goresten duguna, hain zuzen ere.
|
|
EAEko Autonomia Estatutuak, bestalde, Konstituzioaren ondorio eta garapen juridikoa besterik ez denez, zerbait gehiago zehazten du. Honela, Autonomia Estatutuaren 3 atala, Euskal Autonomia Erkidegoaren Ogasun eta Ondareari buruz dihardu, gainontzeko autonomia erkidegoek bezala, EAEk ere eskubide osoa
|
baitu
bere ogasun propioa izateko eta beraz, dagokion egitura politikoak, hain zuzen gobernuak, bere programa politikoa aitzinera eramateko bere aurrekontu publikoak izango ditu.
|
|
Hemen, ordea," euskal herria" eta" Euzkadi/ Zazpiak Bat" lasai asko nahasten ditugu. Hitzez hitzeko" euskal herria", Algortatik Eskiulara eta Urketatik Lizarraga Ergoienera alegia, ez da nazio bat, euskaldun batek ere ez
|
baitu
bere naziotzat hartzen. Zazpiak Bat, ordea, Samatzetik Kortesera eta Lanestosatik Barkoxera bitarteko eremua, nazio bat da, euskaldunen nazioa (edo nazioetariko bat), nahiz eta bertan euskara gutxiengo baten mintzaira izan.
|
|
Euskerak linguistak bear ditu gidaritzat. Zapatero onenak ere babarrunak gaizki egostea ba liteke, au ez
|
baitu
bere alorra. Altube Jauna Euskaltzaindiaren alde irten dala edo jakin det. Au ikustean, ala omen zioten abertzale batzuk:
|
|
nazioen eta etnien existentzia baieztatzea oso zalantzagarria da, entitate nahasgarriak direlako, oso ezkutukoak, definigaitzak, ikusezinak. Horretan arrazoi ematen (omen) dio Moulinesi, horrek entitate teorikoak direla baieztatzen
|
baitu
bere Manifestuan. Gainera, nazio eta etnien balizko existentziak ez dio buruko minik sortzen, egon daitekeelako nazionalisten aurka, nazioen aurka egon gabe, errepikatzen du.
|
|
652 Itzulpen hau egin ahal izateko odoj eta patoj adierak bereizi izana hartzen da abiaburutzat, bigarren horrek patew aditzaren sustraia
|
baitu
bere baitan: zanpatu, oina jarri, arbuiatu edo iraindu.
|
|
Horretarako interesgarria iruditzen zaigu, lehenik, Humboldten lekukotza jasotzea, hain zuzen, 1800 urte inguruan Euskal Herrira birritan etorri zen pentsalari ospetsu horrek euskal nazioari eta hizkuntzari buruz etengabe hitz egiten
|
baitu
bere idazlanetan200 Esan dezagun, hasteko, Humboldtentzat" nazioa" eta" hizkuntz komunitatea" ia sinonimoak direla, eta bereziki horregatik —bakarrik ez bada ere— euskaldun guztiak nazio baten eta beraren kide bezala atzematen dituela.
|
2008
|
|
" Euskaldun ona izateko Argentinan, lehenik argentinar ona behar da izan". Partaidetza, espiritu kritikoa eta ardurak hartzea bultzatu luke, batez ere gazte jendeari aukerak eta bideak eskainiz, bazkide eta lagunen hobekuntza pertsonala erraztuz, euskal kultura lantzeak edo euskal ekimenetan aritzeak azken finean pertsonaren aberastea eta hazkuntza laguntzen dituenean hartzen
|
baitu
bere benetako dimentsioa.
|
|
Psilocybeko gazteek euren txanda zela ikusi zuten;" aspalditik geneuzkan ideiekin joan ginen eurengana, lokalen beste aldea aprobetxatze aldera, urte luzetan hutsik baitzeuden; era honetan, herrian zegoen gabezia kulturala estaltzeko balio izan zien gure proiektuak" azaldu digu Etxebestek. Hala ere, hutsune hori beteko ez dutela ere jakin badaki," herri batek ez baititu kontzertuak bakarrik behar", gazteen alor bat bakarrik hartzen
|
baitu
bere baitan Psilocybe Eneako egitasmo honek.
|
|
Bere burua estimu handitan duenak konfiantza handia erakusten du, eta hori oso oso lagungarria da harremanak bide onean eramateko, besteek begirunea adierazteaz gain, uste ona edukitzen jarraituko
|
baitu
bere buruaz.
|
|
Unai Ziarreta EAko presidenteak adierazi du Auzitegi Konstituzionalaren erabakia mespretxua dela euskal gizartearentzat, eta ohartarazi du berdin diola zer dioten epaileek, euskal gizarteak izango
|
baitu
bere etorkizunari buruzko azken hitza.
|
|
Ateraldia entzun orduko igitaia altxatu eta Beñardo zegoèn tokira abiatu zen aita lasterka, garrasi artean?. Ume alu hau?! Geldi hor, edo burua hautsiko diat!??, baina Beñardo beste toki batean zegoen jada, zeren, aita lasterka ikusi ahala, edo segundo milaren bat lehenago, beharbada, ikusmenak bere gezia jaurtitzen duenerako bizi senak jaurtia
|
baitu
berea, lasterka hasia baitzen bera ere.
|
|
Gizon jator itxurakoa da eta, dirudienez, zer edo zer galdu bide du, sosegurik gabe azaltzen da-eta. Jesarleku bila ere badabil, antza, bar bagoira sartu eta mahaitxo guztien artean banatu
|
baitu
bere begirada. Baina une horretan mahai guztiak daude hartuta.
|
|
errealitatea versus hizkuntza. Jakina, ikuspegi horren arabera jadanik sortua dagoen errealitate soziala ez da (sozio) linguistikoa, hizkuntzaren bitartekaritzak ez
|
baitu
bere ezaugarririk itsatsi gizarte errealitate horren zentzu moldean.
|
|
Idatzizko esaldia gauzatua dago, egina, ondua; ahozkoa, beti ere enuntziazioari lotua dago. Ez dago misteriorik, erabilera bakoitzak
|
baitu
bere koherentzia.
|
|
Ondoren bere esker ona agertzen dio (J.H.k) Juan Mari Lekuonari, azken zazpi urtetan ederki bete
|
baitu
bere lana. Jarrai lezan nahiko lukeela esan du, baina Lekuona jaunak beste kargualdirik ez izateko gogoa adierazi zion aspaldi.
|
|
Gizarteko kontuak oro har arras guti agertzen dira Echepareren kopletan, baina egiten direnean, beti goi mailako taldeen munduan geldituz aipatzen dira. Hala da olerki autobiografikoan, non Echeparek erregearekin zuzeneko harremanetan aurkezten
|
baitu
bere burua,
|
|
Bainan, goi maileko intelektual hori, arrakasta handiko idazlea zen ere XX. mendeko lehen laurdenean. Orduko Euskaldunen artean, gutti izan dira hura bezain idazle emankorrak izan direnak, berrogei liburu pasa argitaratu
|
baitu
bere bizian, gehienak erdaraz.
|
|
Beste arrazoi berezi bat ere bada, bertsolaritza, dagoen horretan, alegia, bere fonetismo guztiekin, argitaratzeko. Bertsolaritzak ahozko hizkera
|
baitu
bere oinarria; eta hitzak gramatikaratzen hasiz gero, neurria eta puntua galdu egingo lirateke askotan. Baina lege orokor bezala honako hau hartzen du Euskaltzaindiak, oinarrizko baita, hots:
|