Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 131

2007
‎Izugarrizko masa duen objektu hori zulo beltz gisa ezagutzen dugu. Haren masa oso handia da: Eguzkiaren masa baino zenbait milioi aldiz handiagoa edo mila milioi handiagoa izan daiteke.
‎Kiribil itxura du, eta haren diametroa 90.000 argi urtekoa da. Haren masa, berriz, mila milioi aldiz Eguzkiaren masa da (Eguzkiaren masa 2 x 10 30 kg da). Berrehun mila milioi izar baino gehiago daude Esne bidean.
‎Eulerrek, izena emateaz gain, lan bikaina egin zuen zenbakiaren gainean. Haren propietateak definitu zituen, 1730 urtearen inguruan. Haren aurretik hainbat matematikarik egindako lanak zenbakiarekin lotuta zeudela ohartu zen, eta haietan oinarritu zen propietateak definitzeko.
‎Programa hori UNESCOren Gobernuen arteko Ozeanografia Batzordeak (IOC), Munduko Meteorologia Erakundeak (WMO) eta Zientziarako Nazioarteko Kontseiluak (ICSU) babesten dute. Haren xede nagusia da klima sistemaren iragargarritasunaren mugak eta gizakiak kliman duen eraginaren mugak zehaztea.
‎Hain juxtu, Francis Crick ekin batera, DNAren egitura argitu zuen Watsonek 1953an. Haren genoma deskodetu duten zientzialariek
‎Hain juxtu, Francis Crick ekin batera, DNAren egitura argitu zuen Watsonek 1953an. Haren genoma deskodetu duten zientzialariek esan dutenez, lehen aldiz milioi bat dolar baino gutxiago gastatu dute deskodetzean.
‎Milankovitch astrofisikariak teoria bat proposatu zuen Lurraren klima zikloak, eta horren barruan glaziazioak, azaltzeko. Haren ustez, Lurraren ardatzaren inklinazioa eta orbitaren eszentrikotasuna gako dira ulertzeko nola txandakatzen diren aldi beroak eta hotzak, eta zergatik gertatzen diren glaziazioak ziklikoki. Bada, Milankovitchen teoriak iragartzen duen bezala txandakatzen dira Algorriko geruzak.
‎Izan ere, pelletak ez du egurrak adinako hezetasuna. Haren hezetasuna nolabait bermatuta dago, eta% 10 baino gutxiago izaten da normalean; egurraren hezetasun mailarekin, ordea, ez dago halako ziurtasunik. Pellet ona izateko, haren hezetasunak% 10en azpikoa behar du izan.
‎Artikulu bat idatzi du esanez ornodunak ez direla erresistenteagoak infekzioen aurrean, ez baitira ornogabeak baino osasuntsuagoak eta ez baitituzte ornogabeek baino infekzio gutxiago jasaten. Haren ustez, harturiko immunitate sistemak funtzio garrantzitsuagoa betetzen du ornodunentzat onuragarriak diren mikrobioak zein diren ezagutzen eta babesten, kaltegarriak diren mikrobioei erasotzen baino.
‎Orain, ustekabeko erreakzioa zerk sortu zuen azaltzeko teoria baten berri eman du Londresko Imperial Collegeko Marelli Berg ikertzaileak. Haren ustez, gakoa esperimentuetan erabilitako tximinoetan egon daiteke.
2008
‎Hain indartsua den energia ilun horri mamu energia deitzen diote. Haren eraginez kosmosa hainbeste heda daiteke, non ezagutzen ditugun egiturak deuseztatu egin baitaitezke.
‎Handik gutxira, zorte handia izan zuten, antzeko sindromea zuen beste lagun bat aurkitu baitzuten familia horretatik kanpo. Haren genoma aztertu zutenean, ikusi zuten kromosoma batean translokazio bat zuela, hau da, geneen kodea aldatuta zuela. Orduan, bi genoma horiek erkatu, eta, aste batzuen buruan, genea aurkitu zuten.
‎Txillidaren obraren materialtasun nabarmenak zirrara handia sortarazten duela esan zuen Octavio Paz poetak. Haren iritziz, eskulturen aurrean jartzean, burdina bera, edo granitoa aurrean ditugula sentitzen dugu. Hain zuzen ere, materialekin izan duen lotura berezi hori nabarmendu nahi izan dute Chillida Lekun, Materializazioak erakusketak antolatuz. Materialen inguruko hiru erakusketa izango dira guztira, eta orain, iraila bitartean, bigarrena dago ikusgai.
‎Holografia 1947an sortu zuen Dennis Gabor fisikari hungariarrak, eta, hain zuzen ere, horren harira jaso zuen Fisikako Nobel saria 1971n. Haren asmoa mikroskopio elektronikoa hobetzea zen, irudien erregistro fotografiko baten bidez. Ez zuen helburua lortu, baina irudiak lortzeko bide interesgarri bat asmatu zuen: holografia.
‎Antzinako izaki askorentzat oxigenoa pozoitsua bazen ere, gaur egun bizidun gehienok behar dugu oxigenoa bizitzeko. Haren menpekoa dugu bizitza. Animaliek oxigenoa arnasten dute eta karbono dioxidoa kanporatzen dute; landareek, hori ez ezik, karbono dioxidoa arnastu eta oxigenoa isuri ere egiten dute.
‎TOTEM detektagailua CMSaren ondoan instalatu dute, 20 metrora gutxi gorabehera. Haren helburuetako bat da protoien tamaina zehaztasun handiz neurtzea.
‎Baina, nahiz eta biak karena berean hazi ziren, Isabellak ez du leuzemiarik. Haren odolean, hala ere, badaude mutaziodun zelula ama batzuk. Ikertzaileek ondorioztatu dutenez, batetik, umetokian zeudenean jaso zituen Isabellak leuzemiaren zelula amak, baina, bestetik, zelula ama horiek izatea ez da nahikoa gaitza garatzeko.
‎Le Gran K izenez ezagutzen da, eta aran baten tamaina du, gutxi gorabehera. Haren masa, noski, kilogramo bat da. Ezin du beste baliorik izan, hura baita, definizioz, kilogramoa.
‎Haustura digitalak etorkizunean beste ezberdintasunak areagotu besterik ez dituela egingo sinetsita, hura txikitzen laguntzeko eratu zuten One Laptop Per Child edo OLPC (Ordenagailu Eramangarri Bat Haur Bakoitzeko) izeneko fundazioa 2005eko urtarrilean. Haren helburua hirugarren munduko haurren hezkuntza da, IKTak erabiliz eta alfabetizazio teknologikoaren bidez.
Haren garaiko pentsamoldeen arabera, Jaungoikoak plan edo ordena batekin sortu zituen gauzak. Eta, ordena hura aurkitzea zen, nonbait, Lineoren helburua.
‎Lehenengoa espazioan denbora luzez egongo den estazio bat eraikitzeko teknologia sortzea eta estazioa zatika osatzea zen. Haren ustez, alderdi horretatik, ISSk arrakasta izan du. Gainera, 2000 urteko azarotik, etengabe egon dira astronautak ISSn, txandak eginez.
2009
‎Baina, Eastgate Building eraikinak tenperatura atsegina mantentzen du egun osoan zehar, aire egokiturik erabili gabe. Haren neurriko eraikuntza normal batek erabiliko lukeen energiaren% 10 soilik kontsumitzen du Eastgate Building ek.
‎Hala ere, Nature aldizkariaren webgunean, albistearen berri emateaz gain, Bartzelonako Vall d' Hebron ospitaleko Francisco Guarner hesteetako medikuaren iritzia ere aipatzen dute. Haren ustez, esanguratsua da 2000 urtetik bide horrek ez ematea emaitza onik, eta, beraz, zuhurtasunez hartu du oraingo ikerketa.
‎Dena den, jabe askok dirua tarteko sartu nahi izateak ez du Elexgaray harritzen. Haren ustez, baserriaren kultura dago jarrera horren atzean: baserriarekin lotuta dagoen orok etekina eman behar du.
‎Idazleak, Richard Dawkins ingelesak, formatu hori eman dio liburuari, kontrako bideari jarraituz gero oso ikuspuntu antropozentrikoa lortzen baita; gizakietara bideratzen duen eboluzioaren ikuspuntua saihestu nahi izan du modu horretan. Haren ustez, bidaia atzerantz eginda, aldiz, eboluzioaren edozein adarretik abiatuta ere, helmuga lehen biziduna da, beste bizidun guztion arbasoa (ancestor). Gizakietatik abiatuta, berrogei bidegurutze daude eboluzioaren bidean lehen arbaso hartaraino; Dawkinsek bidegurutze horiek guztiak hartzen ditu liburuaren haritzat.
‎IA+ B (I. Aurrekoetxea eta bazkideak S.L.) arkitektura taldea zuzentzen du, eta aurrera atera dituzten proiektuen artean daude Isozaki Atea (Arata Isozaki arkitektoarekin elkarlanean) eta Iruñeko planetarioa, batzuk aipatzearren. Haren lanak hainbat argitalpenetan daude jasota, bai estatu mailan eta baita nazioartean ere, eta hainbat sari eta aipamen berezi jaso dituzte. ARG.:
‎Handik aurrera, leku batetik bestera ibili da. Haren esanean, zaila da astrofisikari batek Euskal Herrian egitea lan; bere alorrean oso ohikoa da nazioarteko jendearekin osatzea taldeak; izan ere, proiektuetarako deialdiak nazioartean zabaltzen dira, etxeko ikertzaileentzat kupo bat gordetzen den arren.
‎Teleskopio Milimetriko Handia 0,85 mm eta 4 mm-ko uhin luzeren artean lan egiteko ari dira prestatzen. Haren tresneriari eta 50 metroko diametroko platerari esker, oso atzean lagako ditu gainerako teleskopio milimetrikoak bereizmenari eta azkartasunari dagokienez.
‎1761ean idatzi zuen Buffonek Mundu Berriko izakiak Mundu Zaharrekoak baino eskasagoak zirela. Haren esanean, kontinente hartako lurrak ia antzuak ziren, eta animaliak Mundu Zaharrekoak baino txikiagoak eta ahulagoak; izan ere, hango zingira ustelduetako eta eguzkirik gabeko basoetako lurrun kaltegarriek ahuldu egiten zituzten. Natiboek ere ez zuten gizontasunik:
‎Dena dela, Blas Hermoso NUPeko Ingeniaritza Elektrikoan katedradunak beste ikuspegi bat du. Haren iritziz, sortzen den elektrizitatea sarearen bidez ateratzeko arazoa konponduta dago Nafarroan. Azaltzen duenez, duela gutxi inauguratu da 400 kilovolteko sare bat, zirkuitu bikoitzekoa, Castejonen eta Muruarte de Retaren artean.
‎Ezagunenetakoa Gerta Keller da. Haren iritziz, sumendien jardueragatik desagertu ziren dinosauroak; adibidez, Indiako Deccan goi ordokia sumendien jarduera ikaragarri baten lekuko da, eta garaiak bat egiten du dinosauroen desagertzearekin. Gainera, ez du uste dinosauroak bat batean galdu zirenik, gainbehera lehenago hasi zelakoan dago.
‎Hilariok ere ez dauka zalantzarik. Haren ustez, oso zaila da iridio geruzak, mikroesferulek... bat egitea iraungitze masiboarekin azaltzen, ez bada asteroidearen talkagatik izan; oso zaila edo ezinezkoa. Beste froga batzuk ere aipatzen ditu, hala nola tsunamiaren arrastoak eta foraminiferoak...
Haren liburu ezagunena My Family and Other Animals da (gaztelaniazko argitalpenean, Mi familia y otros animales). Durrellen familiak Ingalaterra utzi zuen, eta bost urtez bizi izan zen Korfu uhartean, Grezian. Liburuak garai hartako oroitzapenak biltzen ditu, bederatzi urteko Gerald Durrell umearen ikuspuntutik.
‎Edozein modutara, Gre ok uste du sistema eraginkorra dela kostuetan. Haren hitzetan, isurketak gutxitzen laguntzen du, murriztea gutxien kostatzen den kasuetan. Izan ere, isurketak gutxitzeak isurtzeak baino gutxiago balio badu, enpresak isurketak gutxitzeko inbertitzen du.
‎Patxi Gre o NAIDERen aritzen da lanean, eta, besteak beste, aholkularitza zerbitzuak eskaintzen dizkiete enpresei eta administrazioari. Haren esanean, inguruko enpresa askok oraindik ez dute barneratu isurketa eskubideak aktibo bat direla, dirua dela, azken finean. Hortaz, aholkularitza zerbitzuek ematen dituztenek hazteko tarte handia dutela baieztatu digu Gre ok.
‎Kepa Solaun zuzendaria bat dator Gre ok adierazitakoarekin, baina neurri batean bakarrik. Haren iritziz, lehen fasean hala izan bazen ere, 2008tik aurrera, eta krisiarekin batera, enpresak modu estrategikoan hasi dira jokatzen.
Haren lanaren garrantzia ulertzeko, pentsatu behar da edozein neurketatako datuak kudeatzeko tresnak sortu dituela. Askotan, datu multzo horrek espazio geometrikoen egitura izaten du.
‎Jon Harluxet nekazaria Bio Aquitaine elkartearen lehendakari izandakoa da, eta transgenikorik gabeko laborantza aldarrikatzen du. Haren esanean, transgenikoak asko aipatzen badira ere, oso gauza marjinala dira Frantzian eta Ipar Euskal Herrian, eta hainbat hobe da horrela. Bi urtez baimenduta egon zen transgenikoak ereitea, baina iaz berriro ezarri zen luzamendua, eta, beraz, ez zen transgenikorik egin.
‎Beste adibide bat, beharbada robotika mailan eta mugikortasunean lortu den etsenplurik handiena, nik dakidanaren arabera, Honda enpresaren robot bat da: Asimo. Haren mugikortasun gaitasuna ikusgarria da, benetan trebea da. Youtube n hainbat bideo daude ikusgai.
‎Plakula organismoak zabalean milimetro batzuk besterik ez zuen, eta geruza likatsu baten itxura zuen. Haren ahaide gertukoena Trichoplax adhaerens plakozooa da.
‎Baina Hannovergo Bernd Schierwater ikertzaileak dio ez dela hain konplikatua nerbio sistema birritan sortu izana. Haren ustez, plakulak jadanik bazituen nerbio sistemaren oinarriak ezartzeko beharrezko gene guztiak, baina ez zuen horiek garatzeko premiarik izan.
‎Zirujauek inbidiaz begiratzen diote Da Vinciren eskumuturren trebeziari. Haren mugimenduen zehaztasunak ez du preziorik kirurgian. Zauri txikiko kirurgian espezialista da Da Vinci robota, eta Euskal Herriko bi ospitaletan aurki dezakegu.
2010
‎Merkatuan badago halako inhibitzaile bat, Virip izenekoa. Haren moduko inhibitzaile bat garatzeko lanean ari gara, nabarmendu du Nievak. Fusioan eragiten duten inhibitzaile batzuk ere badaudela gehitu du, eta baten adibidea eman du.
‎Beste batzuen artean, Juan Ignacio Cirac fisikariak ere eman zuen iritzia. Haren uztez, hamarkadetan fisika kuantikoan lehen esperimentuak egin zituzten haiek jasoko zuten Nobel saria. Eta zehaztasun bat ere egin zuen:
‎Alabaina, Ramosek zalantza egiten du kaskoak benetan garunaren seinaleak jaso eta interpretatzen ote dituen. Haren ustez, aurpegiko eta kopetako muskuluen mugimenduak jasotzen ditu.
‎Eta bera izan zen kometa baten ibilbidea kontuan hartu zuen lehena. Haren ustez, kometak ibilbide zuzena egiten zuen. Oker zegoen, baina hura izan zen lehen zientzia ekarpena kometa bati dagokionez.
‎Burura etorri zitzaidan gizakiaren arbasoak Afrikakoak zirela zioen Darwinen teoria, garai hartan arbuiatua. Haren katebegi galdua aurkitu ote nuen?.
Haren libururik salduena, berriz, The annotated Alice izan zen: Lewis Carroll idazlearen Alizia Lurralde Harrigarrian eta Ispiluan Barrena liburuen bertsio iruzkindu bat.
‎XX. mendearen hasieran egin zuen lan paregabeaz gainera, bakearen ikono bihurtu zen bere giza jarrerari esker. Haren gurasoak juduak zirenez gero, naziak gobernura iritsi bezain azkar AEBetara alde egiteko erabakia hartu zuen Einsteinek. Behin ozeanoaren beste aldean, Bigarren Mundu Gerran nazien aurkako bonba nuklearra erabiltzearen alde agertu zen eta, zentzu honetan, Roosevelt presidente estatubatuarrari gutuna idatzi zion bonba atomikoa garatu beharraren garrantzia aldarrikatzeko.
‎Fisika Arioa mugimenduaren zuzendaria izan zen, eta izen bereko 4 liburukiko testu-liburua idatzi zuen. Haren ustez, zientzia arduradun guztiek puruak izan behar zuten. Gerra amaitu ondoren Lenard ere epaitu nahi izan zuten, baina Heidelberg eko Unibertsitatearen errektoreari esker aske utzi zuten.
‎Halaber, moduluak egiteko erabili den teknologia nabarmentzen du. Haren esanean, parte hartu duten enpresek I+G egin behar izan dute hainbat elementu sortzeko; adibidez, Kutxa beltzak izeneko moduluan edo robotetan.
‎Horretan ere, bestela pentsatzen du Mosterínek. Haren esanean, pertsonok ideiak izaten ditugu, eta hitz egiteko eta idazteko ahalmenari esker ideia horiek transmititzeko gaitasun izugarria dugu. Ideia horiek, baina, onak edo okerrak izan daitezke.
‎Espeziearen etorkizunari buruz ere ikuspuntu interesgarria du Carbonellek. Haren esanean, gure espeziea hazkunde esponentzial konbergentea izaten ari da, eta aurreikus daiteke harreman sozialen areagotzeak eta konplexutasunak kolapsora eramango gaituztela. Gure espezieak sistema berri bat ezartzen duen bakoitzean, metabolizatu egin behar du aldaketa.
‎Mosterín CSICeko Filosofia Institutuko ikerketa irakaslea da, eta Bartzelonako Unibertsitateko Logika eta Zientziaren Filosofian katedraduna. Haren ustez, pertsonok animaliak gara, eta, beraz, ez du zentzurik haietatik zerk bereizten gaituen galdetzeak. Itzultzeko zaila den adibide batekin argitzen du hori:
‎Uribe, ordea, ez da iritzi berekoa. Haren ustez, oso motz geldituko da kopurua. Hain zuzen, dagoeneko Movele2 proiektua prestatzen ari dira, 2010eko lehenengo laurdenerako bukatu egingo baitzaie auto elektrikoak erosteko laguntzetan emateko aurreikusi zuten dirua, azaldu du.
‎Energia potentzial hori energia zinetiko bihurtu, eta presiopean sartzen du DNA zelula ostalari berrian, azaldu du Bustamantek. Haren ustez, Oso estrategia dotorea da.
‎Gainera, Zabalak ez du uste antenek igortzen duten erradiazioa kaltegarria izan daitekeenik. Haren esanean, mugikorrek eta kablerik gabeko sistemek erabiltzen dituzten erradiazioek energia txikia dute, eta, beraz, ez dute arriskurik. Eta gaineratzen du, aitzitik, ultramoretik aurrera energia handia dute, ionizatzaileak dira, eta horiek badute kaltea eragiteko gaitasuna.
‎Ernest Rutherford 1907an iritsi zen Manchesterko Unibertsitatera, eta 1919ra arte aritu zen han ikertzen eta irakasten. Haren laborategia gaur egun Rutherford Building den horretan zegoen. Laborategi hartan, elementu erradioaktiboekin aritu zen lanean; eta hantxe aurkitu zuen Rutherfordek, erradioaktibitateari esker, atomoaren egitura nolakoa zen.
2011
‎Herceptina (trastuzumaba) laborategian sortutako antigorputz monoklonal bat da. Haren jomuga HER2 geneak kontrolatzen duen proteina da. Proteina hori hazkuntza faktore baten errezeptorea da; tumore zelula batzuek neurriz kanpo espresatzen dute, eta, hori gertatzen den kasuetan, minbizia oso azkar hazten da.
‎1948an jaio zen Wiesbadenen, Alemanian, eta medikuntza alternatiboa ikasi, aplikatu eta ikertu du zientziaren ikuspuntutik. Haren ibilbide profesionala, hain zuzen, horretara bideratu du, medikuntza mota horren eta zientziaren arteko harremana aztertzera eta indartzera. Eta ospe handia iritsi zaio Simon Singh idazlearekin batera Trick or Treatment liburua argitaratu zuenetik.
‎Hilabete pare batean aldaketa etorri zen. Haren apatia, etsipen itxura eta espresio tristea desagertu, eta bizitasuna eta espiritu oldarkorra agertu ziren. Aurretik ardiekiko zuen gogogabeziaren ordez, kemena eta gogoa erakutsi zuen.
‎Dieter Binninger alemaniar asmatzailea hil egin zen 100.000 orduko bizitza erabilgarriko bonbillak masan ekoizten hasi baino zertxobait lehenago. Haren patentea badago oraindik ere, baina, haren heriotzatik, inork ez du nahi izan arriskatu. Bien bitartean, 1901ean bonbillaren kartela sortu baino 23 urte lehenago fabrikatutako bonbilla bat oraindik piztuta dago Kaliforniako suhiltzaileen sotoan, eta, ironikoa bada ere, bi webcamek baino luzeago iraun du dagoeneko.
‎Orain dela 100 urte, Otto Warburg ikertzaileak ikusi zuen tumore zelulek metabolismo berezia dutela, desberdina. Haren ustez, minbizi zelulek ez dituzte energia sortzeko erabiltzen elikagaiak, biomasa eta zelula gehiago sortzeko baizik, hau da, zatitzeko, ugaltzeko eta abarrerako. Azkeneko urteetan hobeki ulertu dugu fenomeno hori, eta Warburg efektua esaten zaio metabolismoan egiten duten aldaketa horri, ikertzaile haren omenez, azaldu du Carracedok.
‎Arriskuaren analisiaren helburu bakarra ez da, ordea, zientzia eta teknologiaren garapen segurua eskaintzea. Haren helburua ere bada aurrerakuntza tekno industriala legitimatzea. Azken buruan, arriskuaren analisiak aurreko mendean ezarri ziren, 1960ko hamarkadaren amaieran, kontrakulturaren ideologiak elikatutako gizarte industrialaren funtsezko kritika sozial baten testuinguruan.
‎Kulturaren eragina nabarmentzen du Riosek. Haren iritziz, nahikoa da talde batek arau bat izatea, eta, adibidez, adin jakin batera arte ez uztea neskei haurrak izaten, azterketa biologikoek edo genetikoek iradokitzen dutenaz bestelako bilakaera izateko. Horrenbestez, ondorio zuzenak ateratzeko, alderdi guztiak hartu behar dira kontuan, osagarriak baitira.
‎Orain erabili duten kaltzita, berriz, berez sortzen den kristal bat da. Haren ezaugarri bereizgarrietako bat da kristalaren orientazioaren arabera desberdin desbideratzen duela kristala zeharkatzen duen argi polarizatua. Hala, sartzen den eta ateratzen den argia nahi adina desbideratuko duten bi kaltzita kristal itsatsita eratu dute ikusezintasun alfonbra, eta haren azpian sartu dituzte aipatutako objektuak.
‎Germainek matematikan lanean jarraitu zuen, eta baita filosofian ere, 1831ko ekainean bularreko minbiziak jota hil zen arte. Haren heriotza agirian rentière jarri zioten, ez matematikari edo zientzialari; errentaduna.
2012
‎Sateliteei dagokienez, nabarmentzekoa da GPS zerbitzua. Haren sateliteak ez dira geoestazionarioak, baina bai orbita altukoak, eta etengabe ari dira jasaten espazioko eguraldiaren erasoa. Adituen arabera, ekaitz magnetiko batean, GPS sistemak 100 metroko gorabeherak izan ditzake posizionamenduan.
‎Aurkitu den zakil zaharrena duela 425 milioi urtekoa da. Haren jabea krustazeo bat zen, eta, itsas hondoan, sumendi baten errautsen azpian, gelditu zen harrapatuta, gaur egun Herefordshire dagoen lekuan (Ingalaterra). 2003an aurkitu zuten, eta Colymbosathon ecplecticos izen zientifikoa jarri zioten (zakil handiko igerilari harrigarria, gutxi gorabehera).
‎Baina, nola esan kalifari porrot egin zuela? Haren ankerkeria ezaguna zen. Al Haythamek entzuna zuen behin zakur guztiak akabatzeko agindu zuela, zaunkek enbarazu egiten ziotelako; biztanleak egunez lo egin eta gauez lan egitera behartu izan zituela; emakumeei kalera ateratzea galarazi ziela, eta zapatariei emakumeentzako zapatak egitea; palazioko esklaboei eskuak mozten zizkiela; eta arrazoi handirik gabe bisirrak, medikuak, edo bestelako funtzionarioak erailtzen zituela, askotan, bere eskuekin.
‎Zientzia dibulgazioa idazteaz gain, telebistako produktorea da BBCn. Haren liburuek ospe handia hartu dute, eta hizkuntza askotara itzuli dituzte. Azken urteetan, ospe handia izan du BCA Britainia Handiko kiropraktikoen elkarteak salatu egin zuelako.
‎Horien artean, Euskal kostaldeko kartografia sortzeko gehien erabili den teknika sorta anitzeko ekozunda izan da (1b irudia). Haren funtzionamendua itsasontzi batetik bidalitako pultsu akustiko bat emititzean eta uhin akustikoak itsas hondoan talka egitean sortzen duen oihartzuna jasotzean datza. Uhin akustikoak joan etorriko bidaia hori egiteko behar izan duen denbora neurtuz, itsas sakonera eta haren ezaugarri fisikoak azter daitezke.
‎Daniel Bernoulli XVIII. mendeko matematikari eta ingeniari neederlandar bat izan zen, eta zientziaren historian ospetsua da fluidoen dinamikan egin zituen ikerketengatik. Haren printzipio ezagunenaren arabera, fluido batek, zenbat eta abiadura handiagoan mugitu, orduan eta presio gutxiago egiten du gainazal solido baten gainean.
‎Gaur egun, Australian bizi den belarjale handiena dugu. Haren dieta aztertu den tokietan, ikusi da, belarrez ez ezik, eskuragarri dituen landare espezie guztiez ere elikatzen dela, zuhaitz eta zuhaixkak ere gogoz kimatuz. Gustuko dituzten landare espezie batzuk han iraungi izanaren erantzule ere badira.
‎Itziar Laka EHUko hizkuntzalariak hizkuntzaren eta garunaren arteko erlazioa ikertzen du, eta, haren iritziz, Max Planckeko ikertzaileek egindako aurkikuntza garrantzitsua da. Haren hitzetan, ez da erraza izango jakitea zer lan egiten duen zehatz mehatz FOXP2 geneak, baina orain aurkeztu duten ikerketak itxura ona du. Hitz batean, oso lan interesgarria iruditu zaio.
‎Unai Pascual ekonomia ekologikoan aditua da. Haren esanean, ekonomia ekologikoa zabalagoa da ingurumen ekonomia baino, eta diziplinartekoa da. Hala, ekonomia ekologikoan, ekonomialariez gain, ekologoak daude, antropologoak, soziologoak, osasun adituak, ingeniariak...
‎Horri eredu ofiziala deitu dio Pascualek. Haren esanean, hazkundea eta garapena nahastu egiten dira. Alabaina, ideia hori ez da zuzena, Pascualen ustez:
‎Jack Good lankideak kontatu zuenez, urtero, ekainaren lehenengo astean, polenari zion alergiak erasotzen zion, eta gas maskara jantzita bizikletaz etortzen ikusten genuen. Haren bizikletari katea ateratzen zitzaion hainbatero; baina, konpondu beharrean, zenbat pedal kolpe eman zitzakeen kontatu zuen, eta katea atera baino lehenago bizikletatik jaitsi eta eskuz doitzen zuen(...) Katilua erradiadoreari lotzen zion katez eta giltzarrapoz, inork lapurtu ez ziezaion.
‎Ez zuen inork aintzat hartu. Haren lanak merezi zuen arreta ez zuela jaso sentitu zuen orduan Turingek. Gainera, Bletchley Parken egindako lan guztia ere sekretua zen, eta ezin zion inori kontatu.
‎Izenburua argia eta zuzena da: Alan M. Turing. Haren bizitza laburrean gauza asko lortu zituen dio Turingen amak. Biografia txikia da, eta oso pertsonala.
‎Oso interesgarria da Tim Berners Lee webaren asmatzaile eta W3C ko sortzaile eta zuzendariak horren inguruan duen iritzia, WWW2012ko sarrera hitzaldian adierazi zuena. Haren ustez, enpresek guri buruz duten informazioa beste batzuei saltzeko edo beste erabilera oker batzuetarako erabiltzea ez da zuzena eta ez litzateke egin, baina ez du uste hori hain praktika ohikoa denik, azken finean ez baita hori izaten enpresa gehienen negozioaren muina, eta hori egiten dutenak luzera merkatuak zigortzen ditu. Ez du partekatzen batzuek duten kezka, enpresek guri buruzko informazioa erabiltzeari buruzkoa, guri zerbitzu hobe bat emateko erabiltzera mugatzen bada.
‎Jaiotzez arabarra zen Julio Ortiz de Barron; 1878an jaio zen Barronen, eta haurtzaroa Fresnedan pasatu zuen. Haren aitak mahastiak zituen han; ardogintza zuen ofizio. Aitonak kontatzen zuen umetan astoarekin joaten zela ardoa saltzera.
‎Zumarragako ospitaleko taldeko haurrekin ari da lanean Lertxundi; Goierrikoak eta Urola Erdi eta Garaikoak dira haur horiek. Haren iritziz, parte hartzea bereziki esanguratsua da: Ginekologoak lehendabiziko ekografia egiten zuten emakume denei eskaintzen zien proiektu honetan parte hartzeko aukera, eta% 70ek baietz esan zuen.
‎Panorama berri haren aurrean, MITeko (Massachusetts Institute of Technology) Adimen Artifizialeko Laborategiko Richard Stallman ek erakunde hura utzi eta FSF (Free Software Foundation edo Software Librearen Fundazioa) sortu zuen, berak ezagutu zuen hacker filosofia berreskuratu eta software librea bultzatzeko helburuarekin. Haren ustez, softwareak libre izan behar du; uste duelako, batetik, ezagutza partekatzea ezinbestekoa dela gizarteak aurrera egiteko eta, bestetik, libre izateak kalitate hobeko programak egitea ahalbidetzen duela.
‎Horren alde egiten du Jean Clottes arkeologo ospetsuak, UNESCOren adituak. Haren iritziz, irudi haiek xamanek egindakoak dira, errealitatearen eta espirituen munduaren arteko bitartekariek. Alabaina, Garatek eta Riosek ez dute garbi azalpena hori denik:
‎Pozoinei buruzko liburua da. Haren hitzetan: Liburu hau produktu kimiko oso arriskutsu batzuei buruzkoa da.
2013
‎Hura ere bat dator Coderchekin: Garoñako zentrala guztiz baztergarria da. Haren esanean, zentrala oso zaharkituta dago, eta segurtasun neurrietan gabezia nabarmenak ditu; baina, bestela ere, ez da beharrezkoa; beraz, ez du zentzurik martxan jarraitzea.
‎Juaquín Farias da proiektu horien koordinatzailea. Haren hitzetan, Vandellos I ren eraisketak galdera eta erronka batzuk sortu zituen; hortik atera ziren lehen ikerketa proiektuetarako gaiak.
‎Hala eta guztiz ere, egoera aldatuko den itxaropena agertu zuten ikertzaileek, horien artean, Central Lechera Asturiana esneki konpainiako Jose Ramón Iglesiasek. Haren esanean, osasunean onurak aldarrikatzeko ezinbestekoa da irizpide zientifikoak betetzea; bestela, alferrikakoak dira araudiak.
‎Artikulu sortako bigarrena emakume haurdunei buruzkoa da. Zehazki, fetuari kalte egiteko arriskurik ez izateko, emakume haurdunak proba klinikoetatik kanpo geratzen direla jartzen du agerian artikuluaren egileak, Dalhousie Unibertsitateko Françoise Baylis ikertzaileak. Haren ustez, hori onartezina da, ikuspuntu etikotik eta medikutik, bi arrazoiengatik: emakume haurdunak gaixotu egiten dira, eta emakume gaixoak haurdun geratzen dira. Horrenbestez, beharrezkoa iruditzen zaio ezagutzea zer gertatzen zaien eta zer botika edo tratamendu komeni zaien eta zer ez.
‎Uste hori du Rosa Ricok, Eusko Jaurlaritzaren Osasun teknologien ebaluazioko zerbitzuaren buruak. Haren iritziz, gainera, arreta berezia jarri behar zaie emakumezkoei, batez ere haiek pairatzen baitituzte medikalizazioa eta horrek dakartzan ondorioak.
‎Rosa Ricok lan handia egin du erditzearen gainean azken urteotan, erditze arruntaren arretarako gidaren egileetako bat izan baita. Haren iritziz, erditzea asko medikalizatu da, eta, gida, hori saihesteko lagungarria izango dela espero du. Hala, gidak ebidentzia zientifikoetan oinarritutako aholkuak biltzen ditu, arrisku berezirik ez duten erditzeetan arreta emateko; adibidez, erditzearen fase latentean etxean lasai egotea eta ospitalera ez jotzea gomendatzen du, detektatuta baitago fase horretan ospitaleratzea arriskutsua izan daitekeela, eta esku hartze handiagoarekin lotuta dagoela.
‎Fisikako Nobel saria irabazi zuen 1965ean, elektrodinamika kuantikoan egindako lanarengatik; Manhattan proiektuan parte hartu zuen; Challenger transbordadorearen istripua ikertu zuen aditu taldean ere izan zen. Haren ibilbide profesionala ikusgarria da, eta kontu horiek, alde pertsonal bereziekin batera, oso pertsonaia erakargarria egiten dute.
‎Google k oso produktu onak egin izan ditu beti. Haren lehen produktua (eta oraindik ere haren aktibo nagusia dena), bilatzailea, iraultzailea izan zen bere garaian; ordura arte zeudenen aldean, webaren zati askoz handiago bat indexatzen zuen, askoz azkarragoa zen eta, Page Rank algoritmoaren bidez, emaitza askoz hobeak itzultzen zituen. GMail posta elektronikoak ere erraz gainditu zituen antzeko beste zerbitzuak, bai ezaugarritan, bai edukieran.
Haren esanean, horrek esan nahi du" aterki handi bat" dagoela autismoaren barruan: " mutur batean ditugu zantzuak badituztenak, baina gizartean moldatzeko inolako arazorik ez dutenak; eta beste muturrean, arazo benetan larriak dituztenak eta erabateko mendekotasuna dutenak.
2014
Haren esanean, akats hori gehienetan da erantzun toleratzailearen ezintasuna; alegia, norberaren proteinak edo egiturak onartzeko gai ez izatea. " Horretan, elikadurak eta hesteetatik sartzen diren antigenoen kudeaketa egokiak dute eragin handiena".
‎Rosalind Franklin oso gazterik hil zen. Haren lana Nobel sariarekin saritua izan zenerako, hilda zegoen. Bizirik egon balitz, ez dakit saria emango zioten ala ez.
‎Informatikaren irakaskuntzan asko erabiltzen den beste gailu bat aurreko zenbakian aipatutako Arduino hardware libreko plaka da. Haren sarrera analogiko eta digitaletan sentsoreak edo etengailuak jartzen ditugu, eta irteeretan, motor edo eragingailuak; programa bat idazten dugu, eta nahi dugun aparatua edo gailu elektronikoa lortu. Oso ezaguna eta erabilia da Raspberry Pi ere.
‎Edo Eben Uptoni Vilnius-eko ICT 2013 jardunaldietan entzun nizkionak. Haren esanean, Erresuma Batuan duela 30 urte BBC ordenagailuak sartu ziren ikastetxeetan, eta haiekin ibilitakoek uste zuten informatikaz dena zekitela; hala ere, informatikako ikasketak egiten zituzten, berritasuna zirelako. Eta gaineratu zuen gaur egungo gazteak, ikastetxeetan ofimatika ikasten dutelako edo telefono eta tabletak erabiltzen dituztelako, dena badakitelakoan daudela, eta, gainera, ez dutela berritasunaren eragingarririk.
‎Gaur egun, munduko lekurik gehienetan darabilgun egutegia gregoriarra da, XVI. mendean Gregorio XIII.a aita santuak ezarria. Haren helburua zen egutegi horretako urtearen iraupena eta eguzki urtearena ahalik eta berdintsuenak izatea. Egutegi gregoriarra eguzki egutegia da:
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
hura genoma deskodetu 2 (0,01)
hura ibilbide profesional 2 (0,01)
hura ahaide gertuko 1 (0,01)
hura aita mahasti 1 (0,01)
hura ankerkeria ezagun 1 (0,01)
hura asmo mikroskopio 1 (0,01)
hura bizikleta kate 1 (0,01)
hura bizitza labur 1 (0,01)
hura deskribapen eman 1 (0,01)
hura dieta aztertu 1 (0,01)
hura eragin kosmos 1 (0,01)
hura etxe joan 1 (0,01)
hura ezaugarri bereizgarri 1 (0,01)
hura funtzio ere 1 (0,01)
hura funtzionamendu itsasontzi 1 (0,01)
hura garai pentsamolde 1 (0,01)
hura genoma aztertu 1 (0,01)
hura guraso judu 1 (0,01)
hura helburu bat 1 (0,01)
hura helburu ere 1 (0,01)
hura helburu hirugarren 1 (0,01)
hura helburu nagusi 1 (0,01)
hura heriotza agiri 1 (0,01)
hura hezetasun nolabait 1 (0,01)
hura jabe krustazeo 1 (0,01)
hura katebegi galdu 1 (0,01)
hura kudeaketa jasangarri 1 (0,01)
hura laborategi gaur 1 (0,01)
hura lan garrantzi 1 (0,01)
hura lan hainbat 1 (0,01)
hura lan merezi 1 (0,01)
hura lan Nobel 1 (0,01)
hura lehen produktu 1 (0,01)
hura liburu ezagun 1 (0,01)
hura liburu ospe 1 (0,01)
hura liburu saldu 1 (0,01)
hura masa oso 1 (0,01)
hura menpeko ukan 1 (0,01)
hura moduko inhibitzaile 1 (0,01)
hura mugikortasun gaitasun 1 (0,01)
hura mugimendu zehaztasun 1 (0,01)
hura neurriko eraikuntza 1 (0,01)
hura orbita iraupen 1 (0,01)
hura patente egon 1 (0,01)
hura printzipio ezagun 1 (0,01)
hura propietate definitu 1 (0,01)
hura sarrera analogiko 1 (0,01)
hura satelite ez 1 (0,01)
hura xede nagusi 1 (0,01)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia