2000
|
|
Noizbait itzuliko ahal naiz zuregana! Ai, pena
|
dut
munduko txokorik politena atzean utzi behar dudalako. Antonio Breschiren zinta walkmanean sartu eta berriz agurtuko dut Connemara, bertara sartu nintzen modu berean:
|
|
Gure mundu tipi hura zinez zen zabalagoa, jaun André, zeren Inkisizioneak manatzen zuen neurrikoa baitzen begien aitzinean
|
genuen
mundu zabalaren atea, gartzelarik ilunenetarat jotzen zuena, usu baino usuago!
|
|
Izan ere, mundu zaharrean, urrezko numeroa zuan edertasunaren proportzioak arautzen eta erabakitzen zituena, eta koadroari neurria emaiten ziona, finean, neurria eta harroina; eta urrezko numero horren baitan goia eta behea, ezkerra eta eskuina, koadroaren alde guztiak elkartzen zituan, oreka baten barrenean beti ere eta koloreen kidetasunean, argi itzalen arteko etenik gabe, argiaren itzala bertze argi bat balitz bezala. Baina urrea ez
|
duk
munduko errealitate bakarra, zeren zilarra ere baduk, burdina ere baduk, eta buztina ere baduk; eta, urrezko numeroa dagoen bezala, zilarrezko bat genikek, baita burdinazkoa eta buztinezkoa ere. Joanesi mila aldiz erran zioat, baina hiri oraino ez, Pedro, ezen, ene aburuz, errealitate ororen azpian printzipio matematiko aldaezin batzuk daudela eta matematika aldaezinak aldatzen eta mugitzen duela guztia, Galileok ongi adierazi zuen bezala.
|
|
Baina urteak aitzina doazkit, eta zer erran nahi ote dute egiazki hitz horiek, jaun André, eta zergatik uzten ote gaituzte haiek usu noraezean eta nahasbidean? Hitzen bidez nahi
|
baikenuke
mundua —kanpokoa zein barrengoa— eskuetaratu, eta atzeman, honelatan, geure benetako izatasuna: ordea, xede horren konplituki konplitzea eta betetzea ez da erraza, batik bat zahartuz eta sasoin bateko xalotasuna eta inozentzia galduz goazen neurrian.
|
|
Eta, nola Eguzkia sistema planetario berriaren zentroa den, hala, adimenduaren bertze argi hori diagu —eta gizona bera, azken finean— mundu berriaren zentro eta erdigune. Eta, gizonak bere baitarik kanpoan zuèn zentroa bere baitarat ekartzen duela, ikuspuntu berri batez etsamina zezakek bere burua, baita buruz buru
|
duen
mundua ere. Eta naturan gertatuaren argibideak naturan aurki zitzakek, eta historiarenak historian.
|
|
zientzia, zientzia eta zientzia. Eta zertarako nahi
|
duzu
munduko zientzia osoa, baldin arima galtzen baduzu? —eta, bere bi eskuez besagainetarik atxikitzen ninduela, halaxe erran zidan, ozentki—:
|
|
—Eta itzuli zen aita Bartolome Iruñarat, eta handik egun gutirat izan nuen ideia hura, zerutik etorria iduritu zitzaidana, Pagabasoko leizerat prozesionean joan ginenean, izurriteari buru egiteko, don Laureano buru genuela; zeren present bainituen nik orduko hitz haiek, san Inaziok Xabierko Frantziskori xuxenduak eta Pedro Huizik kaperako freskoan skribatuak: " Zertarako nahi
|
duzu
mundu guztia, baldin zeure arima galtzerat uzten baduzu?"; eta present nituen, halaber, aita Bartolomeren hitzak, neuri xuxenduak bere azken bisitaldian: " Urbiainek ez du konponbiderik izanen, Pagabasoko leizea estali arte!"; eta prozesionea Pagabasoko leizearen ertzerat heldu eta don Laureanoren manuz harri jaurtikika hasi ginen, leizearen kontra, deabrua meneratzeko asmotan...
|
|
Eta nik bi erran haiek nituen buruan... eta berriro galdetu nion neure buruari: " zertarako nahi
|
duzu
mundu guztia...?" Eta bat batean neure mundua ikusi nuen: jauregia, zeina baitzegoen mila harri handiz osatua...
|
|
...etan, sinetsirik bainengoen ezen ene seme bakarra infernuan zegoela, eta nola sartu zitzaidan are barrenago indiarrei nien gaitzerizkoa, halako moldez, non, sugeen putzua akabatu nuèn egun berean, hiru indiar gaixto egotzi bainituen harat, ene seme hilaren sufrimenduak gogoan, zeren eta, anitzetan erran izan dizudan bezala, indiarrak txakur errabiatuak baino gehiago ez baitira, eta halatan merezi
|
dute
munduko kolera eta hira osoa.
|
|
Eta, hala, zenbatenaz kristala gardenago eta transparentago izan (eta lengoiaren erabilpena, beraz), hainbatenaz leialago eta fidelago ikusiko dugu mundua, eta hainbatenaz egiazkoago izanen da munduari buruz egin dezakegun interpretazionea. Ordea, beldurraren eraginez kristala lurruntzen bazaigu, edo nahikeria hutsez beira koloretsu bat ipintzen badugu, hemen gorri, hor hori eta han urdin (eta metaforak eta metaforak erabiltzen baditugu, beraz), ez
|
dugu
mundua den bezala ikusiko, ez mugatuko, ez interpretatuko, eta gure beldurraren edo gure nahikeriaren araberakoa izanen da, nehola ere ez buru-argitasunaren eta arrazoinezko arrazoinen araberakoa, nola izaiten baita erabiltzen dugunean numeroen hizkuntza guztiz doia, justua eta gardena.
|
|
LIBERTATEA: ...Vasco de Quirogak erraiten zuen moduan, ezen Mundu Berria berri zela, ez aurkitu berri zutelako, baina guztiz berri zelako bai jendeetan eta bai bertze guztian, halako suertez non beldur handirik gabe segura baitzitekeen ezen jende berri haiek Paradisuan bizi zirela —eta Historiaren urrezko lehen aro hartan, beraz, ez burdinazkoan, nola bizi baikinen gu, geure maliziagatik—, zinez behar
|
baitzuen
mundu hark libreago.
|
|
" Erraiten ditek ezen Indietan dagoela mundu berria, baina bada unibertsoan mundu berri gehiagorik: izan ere, planeta bakoitza
|
duk
mundu berri bat, eta izar bakoitza, orobat" —eta, bere hitzen azpimarratzekoedo hatza altxatzen zuela, erantsi eta eratxiki zuen—: Eta Pierre Gassendiri berari aditu nizkioan, halaber, neure bizitzan peripatetikoen eta eskolastikoen kontra aditu nituen lehen hitzak, zeren eta etsai baitzituen haiek guztiak, Epikuroren miresle zen bezala, edo Kopernikorena eta Ke ple rre na, baina Galileorena bere batez...
|
|
Ez dakit nork erran zuen —poetaren batek zuen, segur: Plauto ote zen? — ezen bizitzako amets
|
zuela
mundua hitz bakar batez adieraztea, mundua hitz bihur zedin amoreakatik, eta nago ezen Villagrandeko dukea kasik heldu zela poeta haren ametsa betetzeko punturat, bere zera haiekin guztiekin, nahiz eta keinu batekin errematatu behar izan zuen bere erretolika... Eta hala izan ez bazen ere, berdin, zeren, ulertu, guztiok ulertu baikenion bederen.
|
|
Ai, nola jarri zitzaidan bihotza taupaka, eta nola sentitu nituen bihotzean mila igel haiek, bata bertzearen gibeletik jauzika...! Zeren eta ene bihotza ezagutzen ez nuèn mundu eme urtsu haren egarri baitzen, eta igel guztiek nahi
|
zuten
mundu hartan murgildu, lehorretik uretarat jauzi eginik... Eta orain igel batek egiten zuen jauzi eta orain bertze batek, eta haien jauziak gero eta handiagoak egin ziren, eta, halako batean, zorabiatzerat nindoala iduritu zitzaidan...
|
|
—Duintasunak, batzuetan, ez dik erdibiderik, Joanes —eta osabaren erran hura dardo bat bezalakoa izan zen, ene bihotza erdibitu zuena, eta orduan jakin nuen ezen ene bihotz hautsi hartarik ez
|
nuela
munduan deus ere maite bertze bihotz hautsi hura bezainbat; eta hurbildu nintzaion, eta besarkatu nuen, nola gau batek bertzea, su beltz batetik bertzerat.
|
|
Zeren, beldurraren eta ahalkearen aitzinean eta bertze jendeen aitzinean, etsai handiak justifika baikaitzake; eta hala eta halatan, benetako etsaia baino etsaiagoa den bertze etsai bat sortzen eta asmatzen dugula —gezurrezkoa, beti ere—, ez ote gaitu fikzioak meneratzen, finean? Ezagun
|
ditugu
munduan ipuinak eta historiak asmatzen dituzten skribatzaile sonatuak, nola Boccaccio edo Cervantes, baina ez al zaizu iduritzen, jaun André, ezen nekez ediren daitekeela Berceokoaren don Bildur hura baino asmatzaile joriagorik eta emankorragorik. Honetan eta hartan eta bertze mila gauzatan egon naiteke dudos, baina horretan ez dut dudarik.
|
2001
|
|
Isuritako petrolioak, pentsatu du hondarra eskuetatik astinduz, edozein herritako biztanle guztiak isuritako odolak baino gehiago balio baitu oraingoz merkatuan. Dirua, errepikatu du berekiko, hori
|
duk
mundu honetan zerri guztiak martxan jartzen dituen akuilua.
|
|
Guk euskaldunok fraile eskaleak deituko genituzke. Ez
|
dute
mundu honetan ondasunik. Zin egiten dute, pobre biziko direla.
|
|
Oroimen eskasekoak gara eta ezin
|
dugulako
munduak eginen diguna igarri.
|
2002
|
|
Ez
|
dugu
mundua den bezala ikusten;
|
|
–Zoritxarrez, halakoxea
|
dun
mundua, batzuk hemen bizia jokatzen, eta beste batzuk ihesi...
|
|
Edo, bestela esanda: marxistek eta, orobat, zientzialariek ziurtzat
|
dute
munduaren existentzia, eta abiapuntu horretatik hasten dira mundua esplikatzen, modurik arrazionalean; neuri, ordea, munduaren existentzia egiten zait harrigarri; misterio hutsa baita; eta, misterioaren inguruan, ez zaizkit ametsa eta irudimena baizik geratzen; eta poesia eta errealitate onirikoa, azken finean; aldez aurretik onartu arren munstro iturri agortezinak gertatu izan direla bai ametsa ... " Alabatxo, gaixotasuna eta heriotza materiak jartzen dizkigun mugetako batzuk dira, onartu beharrekoak, zeren, materialismo dialektikoaren arabera, hau, hori eta hura..."?; ez ote nuen askoz hobe, aldiz, materiaren mugak hausten saiatu, alabaganako maitasuna eta infinituaren nostalgia xede horren zerbitzuan jarriz, mundu paralelo batzuen eta beste hainbat errealitate ezberdinen xerkan?; Leirerena jakin nuenetik bai bainuen gose aseezin bat, barnetik jaten ninduena... eta ezin ase nezakeena, ausaz, bide hari ekinez baizik; zergatik egin behar nien uko, hiesaren munstroa garaitzen lagun ziezaguketèn arma haiei eta sentimendu sakon haiei?; zergatik ez hitzak dantzan jarri eta hegan egin, bihotzaren begiak zabalduz, maitasuna eta errukia oinarri?
|
2003
|
|
Romanek esan nahi
|
zuen
mundu guztiari saldu ziola italiarrak entziklopedia Idusen. Esan zuen:
|
|
Eta botoi hura sakatu behar zen igogailua berriro martxan jartzeko. Hartara, botoia sakatzera joanda, lehen pisuko koadro biak ikusi behar
|
zituen
mundu guztiak, nahitaez. Hori esaten zuten Museoko estrategek.
|
2004
|
|
Euskaldunek, eta euskaldunak bezala arrotza etxeko jabe bihurtu den munduko herri gehienek, adore eta ausardiarik ez dute izaten bere oinarrizko eskubideak errespetarazteko. Gizaki minorizatuaren sindromeak ezaugarri bertsuak
|
ditu
mundu zabalean: kultura eta hizkuntza normala bestearena da, bere gainetik daukanarena, berak bere nortasunaren arabera erreakzionatzeko legitimazio euskarririk ez baitu sentitzen errealitate soziolinguistikoan.
|
|
Nola begiratzen zaio euskaltzaleen esparrutik askotariko izaera
|
duen
mundu ñabarra bere baitara erakarri nahi omen duen fenomeno honi. Hasteko, Paulo Agirrebaltzategik auzi honen inguruan egindako iruzkin bat aurkeztu nahi nioke irakurleari, aipu horretan ageri den xehetasun bat dela kausa.
|
|
Bete betean asmatu zuelakoan bainago aipuan isuri zuen iritzi horrekin: nago, bai, euskal izaerazko mundutxoa, unibertso izaririk ez
|
duen
mundua, halakoxe esparru hesituaren mugapean bizi den bitartean, espainolen hegemonia doilorra auzitan ezertarako jarri gabe, onartzeko moduko hizkuntza estrategia iruditzen zaiola ideologia totalitarioari. Kontuak, hesiak hausten diren egunean izango dira, egun hori noizbait heltzen bada behintzat.
|
|
gizartean bizi da, hiztunengan; hiztunak ditu jasaile, hiztunek bizi dute. (...) Jaits gaitezen, azken buruan bada ere, honek (Marxek) arras gogoko ez zuen Izpirituaren erresumatik eta bazka ditzagun begiak, ez liburuetan, inguruan
|
dugun
mundu urrikigabe honetan baizik. Hemen indartsuak, zentzuz dihardutenak gertatuko dira garaile, ez amesgileak eta pentsalari, sakonak??. 259
|
|
Diglosiaren infernua ezagutu duenak badaki zerbait horren berri: Xenpelarren euskarak zertaraino balio zion Mitxelenari honek adierazi nahi
|
zuen
mundu kulturala eta sinbolikoa adierazteko?
|
|
agerian
|
dugun
mundu hau berau,
|
2005
|
|
Hau da beste ezeren gainetik oztopatu eta deuseztatu behar dugun proiektua! Egia esan, ez dakigu oso ondo proiektua zertan datzan ezta nork bultzatua den ere, baina uste
|
dugu
mundu mailan hedatzen ari diren zerbait benetan handia dugula esku artean. Ikusi duzu zelan kontrolatzen duten zure lehengusuaren burua Internetetik.
|
|
–Bai, bai; aspaldi abisatua omen
|
zuen
mundu guztia. Dena den, Anderrek asko sentitu zuen.
|
|
armairuko ate batean bost misterio, bestean beste bost eta bestean beste bostak. Beatriz andreak nahi
|
zuen
munduko arrosariorik handiena bere logelan. Eta badakizu zer egin zion zuen aitite Julianek?
|
|
Uste
|
dut
munduan hizkuntza handi bi daudela: guk hitz egiten duguna eta latina.
|
2006
|
|
egina
|
zuen
mundua,
|
|
Ez, ni Eliza katolikoaren jarrera askorekin ez ninteke ados egon. Baina, badakit, bestetik, Eliza ez dela bakarrik Erroma eta Erroman gertatzen dena; Elizak emaitza on asko ere
|
baduela
munduan zehar. Eta jende asko bizi dela Kristoren doktrina jarraituz, lagun hurkoari laguntzen, pertsona bakoitza Jainkoaren irudia delako eta, gure senide, gure haurride.
|
|
Denak dira zure arbasoak, milesker guztiei. Baina gero, historia horretatik guztitik zeure burua desheredatu, eta bide berrien bila ortozik irten gura
|
duzu
mundura zure jendearekin, Alagongo Sabrosorengana, eta Leongo Pedro, Torredonjimenoko Frantziska, Avilako Andres, Xixongo Olga...** XIX. mendeak mugak jaso zituen herrien artean, eta herri baten barruan askotan, Boterearen bastida berriak. Ez da aski orain Botere hari estutxoak bilakatu zaizkion harresi zaharrok eraistea.
|
|
Hala, bada, nazionalismoa ez dakizu, baina ez dependentzia eta separatismo sistematikoa esperimentatu gura
|
duzu
mundu zahar horrekiko, hori utzi, ahaztu, oso ongi jakinda mundua zer den gaur eta munduan non zauden zu – akordatua baitzaude zenbat kilometrora dagoen Madril eta zenbatera Paris. Alegia, razionalitate berri bat –Estatuaz ezaxola ezin denez, hura ahal den gehiena ahaztuz, zilegi den gehiena baztertuz–, herriak batzen dituena, ez Botereak.
|
|
Erreferentzia obligatua bihurtua baitago, gure erreferentzia nagusia ere izango dira, Bilboko Lore Jokoetan Unamuno-k 1901eko abuztuko 26 gauean239 harrotu zituen hautsak, bere jokabide zatarragatik ere bai (jaietako erregina, ez zer eta ez hura, mandazain mozkor batek baino ez akademikoago laidoztatuz), baina bere tesi probokatzaileagatik batez ere: euskarak ez
|
duela
mundu modernorako balio, eta lehenbailehen hiltzea dela onena. Tesiak badu bigarren parte bat, gutxiago aipatzen bada ere, ez gutxiago erreparatzekoa guretzat:
|
|
–Eta Alicek bere buruari galdetu dio noizbait gauzak lehen ziren bezala izatera helduko diren. Ez
|
du
mundu berri horretan gertatzen dena ulertzen –azaldu dio Lewisek Maialeni.
|
|
Bernatek ere hala zioen, guk ematen diegu gauzei esanahi bat edo bestea. Gauza berberak esanahi desberdinak
|
ditu
munduko leku batean edo bestean, mendien garaiera, erreken ibilbidea eta eguraldia bera ere desberdinak direlako, eta horregatik ei gara gizaki bakoitza ezberdin.
|
|
Arrautza nabar bat errun zuen eta arrautza putzuan murgildu zen. Otu zitzaidan arrautza hark
|
bazuela
munduaren antzik, biak kraskatzear. Segituan, antzara kobatik atera zen hegaldaka.
|
2007
|
|
Ez Russell zaharraz, bere 94 urteetan; ez nitaz, neure 62etan. Baina guk gerra krimenak salatu nahi
|
ditugu
munduaren aurrean Tribunalaren bitartez. Eta honetxek beldurtzen zaituzte?.
|
|
Orduan Aita Santuak berak larri larri hanka egin du espainolen aurrean (Erromako Zakua), eta hauek, católicos serán llamados todos/ sucesión digna de los godos?. (Denek erromatar berriak izan gura
|
duten
munduan, guztietan erromatarrena Erromaren garailea da). Eta Cervantes-en hori tragedia oso oso ona ez da, baina ez da garaiko Volksgeist espainol arranguratu bezain arrandiosaren azalketa txar txarra ere, jada urrunean Menéndez Pidal iragartzen.
|
|
honek batez ere historiarako balio du) 510 Naturan ez bezala (hor nahitaezkotasun itsua da lege), giza historian bere burua garatzen duen arrazoi edo izpiritua askatasunaren kontzientzia da (berdin giza autokontzientzia) 511, hori da historia unibertsalaren zeregina eta jomuga, dio Hegel-ek; h. d., bere burutik arras bestelakotuz, alienatuz, estreina natura materiazkoan kanpotiartu eta gauzatu den Izpiritua (unibertsoaren lehen arrazoia), historian bere burura itzuliz doa, naturaren menpekotzatik deslotuz (izpiritua berez eta bere baitan askatasuna, autokausa? da), bere burua berak eraikia
|
duen
mundu etiko eta zuzenbidezko batean gauzatuz (oro har kulturan), berriro osoki bere burura, baina orain, burutua?, itzuli bidean. Bakarrik, Hegel-entzat izpirituaren tresna behinena askatasunaren gauzapen objektiboan, historian, Estatua da (gizarte bizitzaren arauketa via, lege izpiritualak?, hots, gizakiak bere buruari emanak) 512 Filosofikoki interesatzen den historia Estatuena da ondorioz513 Hau euskaldun irakurleari xokagarria begitanduko zaio.
|
|
ez du hauteman; euren aurretiazkoekin, ez zitzaien kabitzen buruan. ...a katolizismora konbertitu da eta bere irakastokia Vienara aldatu du); besteren batzuk, aldi baterako politika baztertu eta herri gogoaren altxor kultural antzinatarrak biltzen eta edertzen enplegatu dira (Brentano, von Arnim, Görres); denek, nolabait, Kant-engandik Tieck enganaino, euren buruak iragan aleman eder baten ideian gorde dituzte, errealitatean Iraultzak beren begien aurrean hondoratua
|
zuen
mundu galduan, politikoki berritasun hori ulertzeko erabat ezgauza: nazionalistak barik (Alemaniako kasuan, garai honetako. Herder, etc.?
|
|
Orduan hasi zen gure arteko harremana apur bat usteltzen, egia esan behar badut, momentuan konturatu nahi izan ez banuen ere. Mundu itxuraz berri batean sartuta zegoen Asier, eta ni, atzean utzi nahi
|
zuen
mundu horren ordezkaria baino ez nintzen, mundu heterosexista eta zapaltzaile horrena hain zuzen. Gainera, Asierrek ligatu eta ligatu baino ez zuen egiten, eta ni, institutuko afera hartatik aurrera (poesia irakurtzen zuen mutiko hura, gogoan baduzue), bakar bakarrik bizi nintzen, maitasunaren ikuskizuna segurtasun hesitik jarraituz.
|
2008
|
|
Eta berriro ekin zien gogoz Beñardok bere ikasketei, baina, batzuetan, askotan?, borondatez ezin menderatu izaten zituèn berezko indar batzuen mende balego bezala, euskarari lotutako iragana azaltzen zitzaion edonon, bai atzematen zituèn usain zaporeetan, bai entzuten zituèn txorien kantetan eta bai gainerako esperientzia guztietan ere, mundua euskaraz grabatua zuenak euskaraz idatzia behar
|
zuen
munduari erantzuteko ikur kodea?, halako eran, non iraganak, ohiturei atxikia dagoen denborak ohituren inertzia du, mihi puntarako bidean jartzen baitzion ama hizkuntza ezinbestean, iragana sabel zabal bat balitz bezala, baina ez iraganaren neurrikoa bakarrik, orainaren eta etorkizunaren neurrikoa ere bai, mintzamenari zegozkiòn garunguneetan euskara artean ere nagusi.
|
|
Baina kontsul jauna beste talaia batean zegoen, antza, eta talaia hartatik ez
|
zuen
mundua hain pisu handikoa ikusten. Lurra globo bat ere bada, espazioan zehar dabilena?, ez hain biribila, formarik zehatzenak ere beste forma batekoak izan ohi dira, absentaren eraginpean?, halako eran, non bere ikuspuntuaren defentsa egin baitzuen:
|
|
Hegaldiak ugaritu, kontsumo ohiturak aldatu eta bidaia eta aisialdia oinarrizko betebehar bihurtu zaizkigu herrialde aberatsetan. Era berean, gure kontinentea gotortu eta etxetik mugitzea geroz eta zailago
|
dute
munduko biztanle gehienek. Pasaporte batzuek urrea balio dute, beste batzuekin ezin da kilometro batzuk baino egin.
|
|
Baina kontsul jauna beste talaia batean zegoen, antza, eta talaia hartatik ez
|
zuen
mundua hain pisu handikoa ikusten –Lurra globo bat ere bada, espazioan zehar dabilena–, ez hain biribila –formarik zehatzenak ere beste forma batekoak izan ohi dira, absentaren eraginpean–, halako eran, non bere ikuspuntuaren defentsa egin baitzuen:
|
|
...ekin zien gogoz Beñardok bere ikasketei, baina, batzuetan –askotan–, borondatez ezin menderatu izaten zituèn berezko indar batzuen mende balego bezala, euskarari lotutako iragana azaltzen zitzaion edonon, bai atzematen zituèn usain zaporeetan, bai entzuten zituèn txorien kantetan eta bai gainerako esperientzia guztietan ere –mundua euskaraz grabatua zuenak euskaraz idatzia behar
|
zuen
munduari erantzuteko ikur kodea–, halako eran, non iraganak –ohiturei atxikia dagoen denborak ohituren inertzia du– mihi puntarako bidean jartzen baitzion ama hizkuntza ezinbestean, iragana sabel zabal bat balitz bezala, baina ez iraganaren neurrikoa bakarrik, orainaren eta etorkizunaren neurrikoa ere bai, mintzamenari zegozkiòn garunguneetan euskara artean ere nagusi.... Eta maisuak, irakurtzen eta idazten ikasteko, silabak irakasten zizkion:
|
2009
|
|
Bata zein bestea zientziak dominatzen
|
duen
mundu batean aurkituko dira. Zientziak ez dut uste zentzuaren beharra duenik ezertarako (bere efikaziarena gutxienez badauka; zentzu, sakonki erlijiosoa?
|
|
Bere euskaragatik eta baserritargatik, txikitatik jada rustiko eta oihes bezala erdeinatua izan den euskalduna, erraz identifikatzen da mendiarekin, dolmenekin, iraganarekin, izan diren eta gehiago ez diren munduekin. Gandiagak maite
|
du
mundu hori. Berea du.
|
|
(. Jainkoak ez
|
du
mundua n bere burua ezaguterazten?, idatzi du Wittgensteinek: Tractatus, 6.432?
|
|
Beraz, ezin imajina genezake, Paleolitoko ehiztari edo Neolitoko artzainen Jainkoaren ideia gaurko teologo baten ideia berbera izan litekeela (oraintxe berton teologo batena eta haur gaixo baten amarena, edo Boliviako altiplanoko indio batena berdinak ezin izan daitezkeen bezalaxe, egiaz beren Jainkoaren ideiak badira, ez dotrinatik memorizatuak bakarrik). De fakto, bakoitza esperientzia mundu jakin batean bizi gara (ni ez naiz Korintoko esklabo bat, halako osasuna edo gaixotasuna dut), tradizio mundu batean halaber (ez naiz Indian sortua), hizkuntza batean bizi garen bezala (eta lur batean, etab.), hots, ezin
|
dugu
mundua edo geure burua historia batean baino atzeman, tradizio batean. Hain zuzen, Gandiagaren mundua atzemateko moduan, berehala ohartzen dugu tradizio frantziskotarrak, biblikoak, zer inportantzia izan duten oso positiboa.
|
|
planteatzera. Zer egin nahi
|
duzu
munduan, zer utzi, zer bukatu nahi zenuke joan baino lehen. Zer da inportantea.
|
|
(Kreatzaile biblikoak, erlijiosoak? sei egun lanean behar
|
du
mundua egiteko, nekatu egiten da nonbait, eta atseden hartzen du; batez ere, ona dela ikusten du, bedeinkatu egiten du, etc., h. d., ez da, kausa, bat).
|
|
Lehen Modernitateak, Descartesez gero, unibertsoaren bere ikusmoldea oso osorik Jainko lehen kausaren ideiaren gainean eraiki baldin badu, XVIII. mendean Lisboako lurrikarak hankaz gora bota
|
du
munduaren kausa perfektua Jainkoa eta mundua bera izan litekeenik hoberena epaitzen zuen filosofia razionalista: Voltaireren. Poema?
|
|
Euskarak ez
|
duela
mundu modernoan balio, ez daukagula kulturarik, etab., etab.. Dena egia.
|
|
Indar horien talka ikusten du fenomeno natural guztietan. Emozio kutsu horrek beteta dago mitoak
|
duen
mundua hautemateko modua. Ikusten edo sentitzen duen oro atmosfera bereziak inguratuta dauka beti:
|
|
Kultura eta zibilizazioa latinoa bakarrik da. Mundua Erromak zibilizatu du (eta hark zibilizatu ez
|
zuen
munduak barbaro izaten jarraitzen du). Gaztelania harentzat, la romance claridad de los césares?
|
|
–Ezin
|
duzu
munduan ibili inor mindu gabe, ezinezkoa da! Zenbat eta lehenago ikasi, zoriontsuago izanen zara.
|
|
Bonbetatik, sutan dauden hirietatik. Pazientziarik ez
|
duen
mundutik eta itsutasunean galdutako gizonetatik.
|
|
Haurdunaldi osoan ozeanoarekin egin zuen amets, etxe guztiek itsasoa bilatzen zuten hiria ezagutu zuen, eta ikusi gabea
|
zuen
munduko bazterra, bertan balego bezala. Paseo luzeak ematen zituen eta bere umearentzako izenak imajinatzen zituen.
|
|
Baina tren automatikoak
|
dituen
munduak ez daki Frantzian otsoa izan zela behin. Gosearekin etori zen.
|
|
Adaren oihu histerikoa, adibidez, zabua gelditzera behartu zuena; bere jarrera oldarkorra, Ada lurrera botatzera eta etzatera behartu zuena, baita haren gainean ipintzera ere,. Ez ukitu, ez ukitu, ez ukitu?!?,. Ixo, ixo, ixo!?; Domingo nerabea asmorik onenarekin ari zen, bere onera ekarri nahi baitzuen arreba, baina helmugara zeramàn bide ustezkoak bere goxokiak eskaintzen zizkion bidean zehar eta, helmugaz ahaztuta edo, goxokietan galtzen zen. Domingok arreba etzanarazi zuenetik ama etorri bitarteko eszenak hamazazpi segundoko iraupena izan zuen, balizko kronometro batek zehatz mehatz islatuko zuenez?; goxoki haien artean, gainera, bazegoen bat, neurona guztiak iratzartzen zizkiona, haragiaren mugimendu ezin atseginago batean: atsegin zuen amaren magala, atsegin zuen izeba Ernestinaren magala, atsegin zuen Rakel neskamearen magala, atsegin
|
zituen
munduko emakume guztien magal guztiak, beharbada?, baina ez zuen egundaino halakorik nabaritu bere baitan, ez hain era indartsuan eta basatian behintzat: horregatik sentsazio hura, lotan zuèn zerbait orduantxe piztu balitzaio bezala, plazer iturri oparoak baitziren, antza, indarra eta sexua, sexua eta indarra, Domingok ez baitzuen epe labur hartan besterik sentitu; arraren indar indartsua eta emearen indar indargabea, indarrez hustutako indarra, indarra bera baino indartsuagoa izan zitekeena:
|
|
oroitarazten zion Nazariok, Mateo Sukunzarengandik ikasitako hitzetan?, orbetarren fabrika ere erresuma txiki bat baitzen, azken batean, boteregune bat?, non gizalegearekin zerikusirik ez zutèn beste lege batzuek erabakitzen baitzituzten noiznahi giza harremanen nondik norakoak; ildo horretatik, aitak argi eta garbi esan zion semeari bi punturen arteko biderik motzena, geometriaren ikuspegitik, lerro zuzena zela? onena ere bai, beste ikuspegi askotatik begiratuta, erosotasunaren ikuspegitik, esaterako?, baina argi eta garbi esan zion, halaber, giza harremanen munduak ez
|
zuela
mundu geometrikoarekin zerikusirik, are gutxiago fabrikako harremanetan, zeinetan lan gatazkak edonoizkoak izaten baitziren, eta haietan bihurgunez jositako bide deserosoena zela askotan erosoena eta onena: langileei promesak agindu eta betetzeko epea luzatu?
|
|
Handitzera itxaron gabe, halarik ere, mutil berezia zen Domingo, Benjamin Maria ere mutil berezia zen bezala, beste arrazoi batzuengatik; izan ere, Benjamin Mariari izateak, edo gorputzaren markak, bestela esanda? ...bakoitzean, kopeta deformatua eta azal orbanak laztantzen baitzizkion, gogoz laztantzen ere, nazka eta beldur orotatik harat, Domingok botere ezkutu baten adierazpidetzat baitzituen marka eta seinale haiek guztiak, eta berak ere bere alde erabil baitzezakeen botere hura noizbait, anaia alde edukiz gero; esan nahi baita interes hutsez ari zela Domingo, mundu guztia bezala, eta interesak, beraz, ez
|
zuela
mundutik bereizten, bai interes motak, ordea, hain ziren ezberdinak eta kontrajarriak Domingok eta munduak, bere inguruko munduak, zituztèn interesak afera hartan.
|
|
bere nekea eta bere izerdia kostatzen baitzitzaion bai jauregia bai seme alabak behar bezala mantentzea, fitsik ere falta ez zekien, ez jatekorik, ez jantzirik, ez estudiorik eta ez ezer: neska mutilok, halakoa da bizitza, eta zuek ere jakin behar
|
duzue
mundu honetan ez dela ezertxo ere dohainik, hainbestekoak dira etsaiak, maltzurrak baino maltzurragoak?
|
|
Apalduta eta minduta zegoen arren, izeba Ernestinaren hitzek babestuta sentitzen zen Domingo; izeba ondo ondoan zuen, gainera, urrats batera baino ez, halako moduan, non bere burua bi aldiz babestuta ikusi baitzuen, ausaz, izebaren hurbiltasuna beste babes mota bat balu bezala; eta hitz batzuk zituen ezpainetan, esan ez esan, susmoa
|
baitzuen
munduko babes guztiak ez zirela aski izango aitaren balizko erreakzioa, Domingoren beraren aurkakoa, eragozteko edo hari aurre egiteko; baina Domingok, bere baitaren baitan, errabia handi bat zuen, aldi berean, haren begiei bertatik bertara so eginda, edonork aitortuko zuen halako su berezi bat zeriela, ezin izan zitekeena amorruaren adierazpena baizik?, errealitatearen pertzepzioa zailtzen ziona... Eta urradura bat zuen bere urguiluan, gainera, anai arrebek barre egin ziotelako, aitaren kontsentimenduarekin, hori bai; eta patinik gabe gelditu zen, hori okerrena, ez ezkerrekorik ez eskuinekorik?
|
|
Lehen esan dizut ez zaitudala epaituko, baina epaitu egingo zaitut. Ez dakit
|
baduzun
munduan ezaguna den filosofo baten berri: Ortega Gasset.
|
|
Chaplin baikorra eta alaia zen, maisu bezala, ez zuen baikortasunik gabeko heziketarik ulertzen?, baita Domingo baino izaera lauagokoa ere, perfekzioarekin obsesionatuta bizi ez zen neurrian: izan ere, zer axola
|
zuten
munduko akatsek, usorik edo untxirik gabeko mundua, adibidez, edo torlojurik gabekoa?, baldin eta berak kapelupetik nahi adina uso, nahi adina untxi eta nahi adina torloju atera bazitzakeen?; eta ez al zion ikuspegi hark, ondorioz, aurrean zuèn ikuskizuna, bikien arteko jolasa edo bikien arteko borroka, nondik begiratzen zen, axolarik gabe eta galderarik gabe ikusteko aukera zabaltzen, ikuskizuna arazo bihurtu gabe?
|
|
Gogoan
|
dut
munduko gozokirik onenak saltzen zituztela bertan. Okindegia txikia zen, eta hara sartzean indarrez hartzen nuen arnasa, opil egin berrien usaina aditzeko.
|
|
–Bazuen etxean gelditzea. Zertara joan behar
|
zuen
munduko beste puntara heroiarena egitera. Etxean bertan zeukan misioa.
|
|
Bestelakoa bere horretan ulertzen saiatu eta begirunez hartu beharrean, desbestelakotu eta geureari berdintzeko setakeria hori gizakiaren alderik ankerrena da, eta horretan mendebaldekook ez
|
dugu
munduan parerik, ez horixe. Ordainetan, Dorre Bikiak odolki bilakatuak; harritzen gara hala ere.
|
|
bi gorputzez ere mintza zitekeen, biak ere marra batek bereizita, langileak alde batean eta nagusia eta nagusiaren ingurukoak bestean; Teofilo Mariak, beraz, bazekien marraren zer aldetara zegoen, egin ere, aspaldi egin baitzuen aukera... egin beharrik ere izan ez zuena, bestalde, nagusiaren seme zintzoak nagusiaren alde behar baitzuen, ezinbestean; aitak ezagutzen zuen, halere, Teofilo Maria, eta bazekien, hortaz, akzio eta erreakzioaren printzipioa bezain garbia zela: ...utèn beste lege batzuek erabakitzen baitzituzten noiznahi giza harremanen nondik norakoak; ildo horretatik, aitak argi eta garbi esan zion semeari bi punturen arteko biderik motzena, geometriaren ikuspegitik, lerro zuzena zela... onena ere bai, beste ikuspegi askotatik begiratuta –erosotasunaren ikuspegitik, esaterako–, baina argi eta garbi esan zion, halaber, giza harremanen munduak ez
|
zuela
mundu geometrikoarekin zerikusirik, are gutxiago fabrikako harremanetan, zeinetan lan gatazkak edonoizkoak izaten baitziren, eta haietan bihurgunez jositako bide deserosoena zela askotan erosoena eta onena: langileei promesak agindu eta betetzeko epea luzatu... edo haiek bete ez; informazioa manipulatu eta zurrumurruak zabaldu, enpresa krisian ote zegoen ez ote zegoen, langileak mugi ez zitezen.
|
|
bere seme alabak doktrinatzeko eta arrastoan sartzeko, baita berak zeramàn borrokan modu batean edo bestean inplikatzeko ere; berari ere –Nazario Orberi– bere nekea eta bere izerdia kostatzen baitzitzaion bai jauregia bai seme alabak behar bezala mantentzea, fitsik ere falta ez zekien, ez jatekorik, ez jantzirik, ez estudiorik eta ez ezer: neska mutilok, halakoa da bizitza, eta zuek ere jakin behar
|
duzue
mundu honetan ez dela ezertxo ere dohainik, hainbestekoak dira etsaiak, maltzurrak baino maltzurragoak...
|
|
Apalduta eta minduta zegoen arren, izeba Ernestinaren hitzek babestuta sentitzen zen Domingo; izeba ondo ondoan zuen, gainera, urrats batera baino ez, halako moduan, non bere burua bi aldiz babestuta ikusi baitzuen, ausaz, izebaren hurbiltasuna beste babes mota bat balu bezala; eta hitz batzuk zituen ezpainetan, esan ez esan, susmoa
|
baitzuen
munduko babes guztiak ez zirela aski izango aitaren balizko erreakzioa, Domingoren beraren aurkakoa, eragozteko edo hari aurre egiteko; baina Domingok, bere baitaren baitan, errabia handi bat zuen, aldi berean –haren begiei bertatik bertara so eginda, edonork aitortuko zuen halako su berezi bat zeriela, ezin izan zitekeena amorruaren adierazpena baizik–, errealitatearen pertzepzioa zail... Eta urradura bat zuen bere urguiluan, gainera, anai arrebek barre egin ziotelako, aitaren kontsentimenduarekin, hori bai; eta patinik gabe gelditu zen, hori okerrena, ez ezkerrekorik ez eskuinekorik... ez halabeharrez, beharbada, orduantxe piztu baitzitzaizkion, menturaz, irudizko patin batzuk irudimenean, ezkerrekoa eta eskuinekoa, biek ala biek Domingori agindu bera ematen ziotela:
|
|
...bakoitzean, kopeta deformatua eta azal orbanak laztantzen baitzizkion, gogoz laztantzen ere, nazka eta beldur orotatik harat, Domingok botere ezkutu baten adierazpidetzat baitzituen marka eta seinale haiek guztiak, eta berak ere bere alde erabil baitzezakeen botere hura noizbait, anaia alde edukiz gero; esan nahi baita interes hutsez ari zela Domingo, mundu guztia bezala, eta interesak, beraz, ez
|
zuela
mundutik bereizten, bai interes motak, ordea, hain ziren ezberdinak eta kontrajarriak Domingok eta munduak –bere inguruko munduak– zituztèn interesak afera hartan.
|
|
Lehen esan dizut ez zaitudala epaituko, baina epaitu egingo zaitut. Ez dakit
|
baduzun
munduan ezaguna den filosofo baten berri: Ortega Gasset.
|
|
Chaplin baikorra eta alaia zen –maisu bezala, ez zuen baikortasunik gabeko heziketarik ulertzen–, baita Domingo baino izaera lauagokoa ere, perfekzioarekin obsesionatuta bizi ez zen neurrian: izan ere, zer axola
|
zuten
munduko akatsek –usorik edo untxirik gabeko mundua, adibidez, edo torlojurik gabekoa–, baldin eta berak kapelupetik nahi adina uso, nahi adina untxi eta nahi adina torloju atera bazitzakeen?; eta ez al zion ikuspegi hark, ondorioz, aurrean zuèn ikuskizuna –bikien arteko jolasa edo bikien arteko borroka, nondik begiratzen zen– axolarik gabe eta galderarik gabe ikusteko aukera ...
|
|
Adaren oihu histerikoa, adibidez, zabua gelditzera behartu zuena; bere jarrera oldarkorra, Ada lurrera botatzera eta etzatera behartu zuena, baita haren gainean ipintzera ere," Ez ukitu, ez ukitu, ez ukitu...!"," Ixo, ixo, ixo!"; Domingo nerabea asmorik onenarekin ari zen, bere onera ekarri nahi baitzuen arreba, baina helmugara zeramàn bide ustezkoak bere goxokiak eskaintzen zizkion bidean zehar eta, helmugaz ahaztuta edo, goxokietan galtzen zen –Domingok arreba etzanarazi zuenetik ama etorri bitarteko eszenak hamazazpi segundoko iraupena izan zuen, balizko kronometro batek zehatz mehatz islatuko zuenez–; goxoki haien artean, gainera, bazegoen bat, neurona guztiak iratzartzen zizkiona, haragiaren mugimendu ezin atseginago batean: atsegin zuen amaren magala, atsegin zuen izeba Ernestinaren magala, atsegin zuen Rakel neskamearen magala –atsegin
|
zituen
munduko emakume guztien magal guztiak, beharbada–, baina ez zuen egundaino halakorik nabaritu bere baitan, ez hain era indartsuan eta basatian behintzat: horregatik sentsazio hura, lotan zuèn zerbait orduantxe piztu balitzaio bezala, plazer iturri oparoak baitziren, antza, indarra eta sexua, sexua eta indarra, Domingok ez baitzuen epe labur hartan besterik sentitu; arraren indar indartsua eta emearen indar indargabea, indarrez hustutako indarra, indarra bera baino indartsuagoa izan zitekeena:
|
2010
|
|
munduko errekorra! Baina nork nahi
|
du
munduko errekorra baldintza horietan, protagonismoa gudu zelaian gelditzen diren hilotzek bereganatzen dutenean??, ihardetsi nion hitzetik hortzera.
|
|
Ezetz, ez
|
dudala
mundu absurdo honetara haurrik ekarri nahi, nahiz eta, nire mingostasunaren erdian, mingostasuna adimenari eta zorroztasunari lotutako kontua ere bada, azken batean?, gustura bizi naizen oro har, honek ere kontraesana dirudien arren. Ezetz, ez dudala nire ondorengorik loteria batera kondenatu nahi, tartean zenbaki makur batzuk daudenean, zoritxarrik zoritxarrekoenaren egoitzarako sarbide izan daitezkeenak, giza txerritxoak dantzan, kurrin eta kurrin?!
|
|
–Bi ordu eta erdi bizikletan gehiegi da!?, nahiz eta nik beti izaten nuen erantzuna mihian prest: . Jainkoak ez
|
zuen
mundua ikusteko bakarrik egin, ibiltzeko ere bai?, ama amore emateko trenpuan jartzen zuena; amak beti jokatzen baitzuen nirekin horrela, baita Domingori bere bizikleta hartzeko eta niri laguntzeko esan zionean ere, eman niòn erantzunaren aurrean?. Birika bakarra dut, ama, baina ez naiz gizon erdia, eta bakarrik ibili nahi nuke???, atzera egin baitzuen berriro ere bere aginduan, nirea beste kasu... –Gabino beti bere burbuilan??.
|
|
Zola, izan ere, bizitzaren zentzuarekin obsesionatuta zegoen, baina naturan ez dago lekurik zentzuarentzat, kausa efektuen arteko lege zurrun zirrikiturik gabeak gailen; naturaren legea da espezierik kementsuenek aurrera egiten dutela, beste espezieen aurkako gerran; naturaren legea da bizi sena, geurekoiak izatera bultzatzen gaituena, baita elkar ehizatzera eta elkar txikitzera ere; biziak ez du, beraz, ez jomugarik ez helbururik, ez ongirik ez gaizkirik, bizi senak eragindako bizi borroka itsu horretan baitatza errealitatearen funtsa; adimena zoritxarreko zoritxarra da, eta zoriona bizi senaren fruitu ustela? biziak, biziago sentitzeko, atseginago, alegia?, behar duen gezurra, autoengainua; zentzurik ez
|
duen
mundua zentzugabea da, eroetxe bat da, eta kontsolamendu bakarra eroetxetik ihes egitea da?
|
|
Eta basurde zaurituaren antzera defendatu zen, jakina: . Maite dituzu baztertuak, hala diozu; maite dituzu gaixoak, hala diozu; maite duzu zornea darion zauria, hala diozu; maite
|
duzu
munduko zaborra, hala diozu, eta anarkista bat ez?
|
|
halako eran, non, anai arrebok oker egiten genuen bakoitzean, San Ignaziok Xabierko Frantziskori esandako hitzak oroitarazten baitzizkigun: . Zertarako nahi
|
duzu
mundu osoa zeuretzat, arima galtzen baduzu??. Eta hondarrean, jakina, Maria Bibiana aspergarria eta gorrotagarria egin zitzaidan?
|
|
Maria Bibianak, baina, bazituen, bai, bere arrazoiak, halako batean esan ez zidan, bada, Jainkoari eskaintzen ziola, etengabe eskaintzen ere, bere gorputzaren sakrifizioa, baztangak edo zintzurmin ustelen batek beste mundura eraman zezala, alegia?, anai arrebon arimaren salbazioaren truke! Nik, ordea, arrebak zituèn barruko arrazoiez ahaztuta, mailuaren hotsak entzuten nituen, hotsak eta hotsak, gero eta gortzenago nindutenak, harik eta, biok bakarrik geundèn memento batean, arestian izan nuèn eztabaida sutsu baten ondotik Domingo modu txarrean antzarak ferratzera bidali nuelako hartzen ari zitzaidan kargu arreba, zertarako nahi
|
duzu
mundu osoa zeuretzat, zertarako eta zertarako??, erantzun egin nion arte: –Nork nahi du mundu osoa, ordea, arrebatxo?
|
|
Nik, ordea, arrebak zituèn barruko arrazoiez ahaztuta, mailuaren hotsak entzuten nituen, hotsak eta hotsak, gero eta gortzenago nindutenak, harik eta, biok bakarrik geundèn memento batean, arestian izan nuèn eztabaida sutsu baten ondotik Domingo modu txarrean antzarak ferratzera bidali nuelako hartzen ari zitzaidan kargu arreba, zertarako nahi duzu mundu osoa zeuretzat, zertarako eta zertarako??, erantzun egin nion arte: . Nork nahi
|
du
mundu osoa, ordea, arrebatxo. Jerominek nahi zuen!
|
|
Amak, baina, beste munduak liluratuta zuen arren, gogoan
|
zituen
munduko kontuak: etxeko egoera ekonomikoa eta sarrera irteeren balantzeak, adibidez; amak, izan ere, obligazio ekidinezintzat zituen etxeko eginkizunak, eta hala, Pagoagan luzaroan egoteko posibilitatea zuen arren, hilabete bat, bi edo hiru hilabete igaro zitzakeen lasai lasai?, nekez egiten zuen hamar egunekoa baino egonaldi luzeagorik; orduan ere, irail osoan eta urriaren lehenengo egunetan?, etxean gelditu zen eta etxean gelditu ginen, beste gertakari bat lau haizeetara zabaldu zen arte, Ama Birjinak arrosario bat emango ziola iragarri baitzuen Romanak?
|
|
Egigurenek bazekien ETAren eta Gobernuaren artekoa hasi ere ez zela egin. Rodriguez Zapaterok ekaineko adierazpenaren bidez bien arteko elkarrizketak hasteko baimena eman zuenez, udan horretan ariko zirela uste
|
zuen
mundu guztiak, eta Alfredo Perez Rubalcaba Barne ministroak ere jakinarazia zuen, behin uda pasa eta gero, irailean, harreman horien berri emango ziela Kongresuko talde parlamentarioetako bozeramaileei, bilera erronda baten bidez.
|
|
Tronpatuta ere ez dute nire izenik ahoskatzen, telefono zenbakirik markatzen. Aita amek haien seme alaben gainean nola, hala
|
du
munduak nire gaineko debekua jarrita: –Ez ukitu?.
|
|
" Emakume honek barkazioa eskatuz konpondu nahi
|
lituzke
munduko arazo guztiak" pentsatu du Julenek, toallan zehar esku motxaren presioa hobeto nabaritzeko begiak ixten dituen bitartean.
|
|
Maria Bibianarekin harreman ezin hobeak ditut orain, baina nerabezaroan izan zuen bolada estu bat, gure harremanak markatu zituena... halako eran, non, anai arrebok oker egiten genuen bakoitzean, San Ignaziok Xabierko Frantziskori esandako hitzak oroitarazten baitzizkigun: " Zertarako nahi
|
duzu
mundu osoa zeuretzat, arima galtzen baduzu?". Eta hondarrean, jakina, Maria Bibiana aspergarria eta gorrotagarria egin zitzaidan... haren zio eta motibazioetara jo gabe —artean ez nuen arrebaren jokabidea aztertzeko gaitasunik—, mailu bat bezalakoa baitzitzaidan.
|
|
Maria Bibianak, baina, bazituen, bai, bere arrazoiak, halako batean esan ez zidan, bada, Jainkoari eskaintzen ziola, etengabe eskaintzen ere, bere gorputzaren sakrifizioa —baztangak edo zintzurmin ustelen batek beste mundura eraman zezala, alegia—, anai arrebon arimaren salbazioaren truke! Nik, ordea, arrebak zituèn barruko arrazoiez ahaztuta, mailuaren hotsak entzuten nituen, hotsak eta hotsak, gero eta gortzenago nindutenak, harik eta, biok bakarrik geundèn memento batean —arestian izan nuèn eztabaida sutsu baten ondotik Domingo modu txarrean antzarak ferratzera bidali nuelako hartzen ari zitzaidan kargu arreba, zertarako nahi
|
duzu
mundu osoa zeuretzat, zertarako eta zertarako... —, erantzun egin nion arte: " Nork nahi du mundu osoa, ordea, arrebatxo?
|
|
Nik, ordea, arrebak zituèn barruko arrazoiez ahaztuta, mailuaren hotsak entzuten nituen, hotsak eta hotsak, gero eta gortzenago nindutenak, harik eta, biok bakarrik geundèn memento batean —arestian izan nuèn eztabaida sutsu baten ondotik Domingo modu txarrean antzarak ferratzera bidali nuelako hartzen ari zitzaidan kargu arreba, zertarako nahi duzu mundu osoa zeuretzat, zertarako eta zertarako... —, erantzun egin nion arte: " Nork nahi
|
du
mundu osoa, ordea, arrebatxo. Jerominek nahi zuen!
|
|
Eta basurde zaurituaren antzera defendatu zen, jakina: ‘Maite dituzu baztertuak, hala diozu; maite dituzu gaixoak, hala diozu; maite duzu zornea darion zauria, hala diozu; maite
|
duzu
munduko zaborra, hala diozu... eta anarkista bat ez. Zer Jainko klase da zuk sinesten duzuna? ’ K.O. utzi ninduen.
|
|
Amak, baina, beste munduak liluratuta zuen arren, gogoan
|
zituen
munduko kontuak: etxeko egoera ekonomikoa eta sarrera irteeren balantzeak, adibidez; amak, izan ere, obligazio ekidinezintzat zituen etxeko eginkizunak, eta hala, Pagoagan luzaroan egoteko posibilitatea zuen arren —hilabete bat, bi edo hiru hilabete igaro zitzakeen lasai lasai—, nekez egiten zuen hamar egunekoa baino egonaldi luzeagorik; orduan ere —irail osoan eta urriaren lehenengo egunetan—, etxean gelditu zen eta etxean gelditu ginen, beste gertakari bat lau haizeetara zabaldu zen arte, Ama Birjinak arrosario bat emango ziola iragarri baitzuen Romanak...
|