Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 219

2000
‎Honekin ez dugu esan nahi merkatu nazionalak nazioa egiten duenik edo nazioaren ezaugarri bat merkatu nazionalarena denik, ezta gutxiagorik ere. Azaldu nahi dugun gauza bakarra honako hau da: merkatua nazionaltzat hartzeak burgesiaren interesei erantzuten dio, horretarako nazioaren oinarria beharrezkoa zaiolarik.
2001
‎Dena den, ez zaitez nahasi: egin nahi duzun gauza bakarra web orrian agertzen den argazkia gordetzea baldin bada, egin klik haren gainean eskuineko botoia sakatuz (PC baldin bada) edo heldu klikaturik (Macintosh bada) eta aukeratu Gorde irudia honela ¿.
‎Greenpeaceko baso kanpainaren arduradun Miguel Ángel Sotok adierazi zuen zura legez kontrakoa dela, enpresek ez dutelako erauzteko baimenik, emakidak legez kanpo lortzen direlako, jabetza tituluak faltsifikatzen direlako, ez dagoelako baso kudeaketarako planik edo baimendutakoak baino zuhaitz gehiago mozten direlako. Erakunde ekologistaren arabera, zura iturri iraunkorretatik datorrela bermatzen duen gauza bakarra FSC (Forest Steward Council) erakundeak emandako baso ziurtagiria da, mundu osoan 24 milioi hektarea ziurtatu baititu. Iaz, Espainiak 6.268 metro kubiko zur inportatu zituen Sataremetik.
‎Edo desberdin sentitzen zuen Manuk. Eta egin nahi zuen gauza bakarra, bere andrakila altzoan hartu eta sofan eserita leihotik begira egotea zen. Aspaldiko partez bizilagunaren aurpegia ikusteko irrika sentitu zuen.
‎‘Bizitza honetan balio duen gauza bakarra larru asuntoa da, ’ esan zuen.
‎Antinomia hori itxura soil batean funtsatzen dela eta izadia askatasunetik sortutako kausalitateari ez zaiola kontrajartzen behinik behin, hau da guk lor genezakeen gauza bakarra, eta hau zen baita ere lortu nahi genuen gauza bakar eta soila (A558/ B586 (E444)).
2002
‎Gainera, espediente bat ireki du eta horrek zigor ekonomikoa ekar lezake. Baina, gaur egun, eta Osasun Sailaren iturrien arabera, seguruena da 750 pertsona baino gehiago, batzuk pronostiko erreserbatuarekin, gastroenteritisarekin gaixotu direla, eta duten gauza bakarra establezimendu jakin batetik Sant Joan koka kontsumitu dutela. Gironan, iaz 4.300 ikuskapen baino gehiago egin ziren establezimendu eta jantoki kolektiboetan, eta, azkenean, 11 establezimendu itxi ziren, eta beste 19 establezimendu zigortu egin ziren ikuskatzaileek ezarritako arauak ez betetzeagatik.
‎Kasu batzuetan, Hidalgok dio bide penaletik eraman daitekeela, eta, orduan, epailea da prozesua garestitzen duena, ikerketaren eta Administrazioak emandako txostenen ondorioz. Hala bada, arduradun penalak eta are zibilak ere zehazten dira, eta kolektiboak egin behar duen gauza bakarra abokatu baten esku jartzea da.
‎Delinkuentzia ez zen Kanabek faltan zuen gauza bakarra. Herri garbia eta lasaia zela onartu behar dut, baina, era berean, nahikoa aspergarria ere bazela gaineratzen badut, ez dut gezurrik esaten.
2003
‎Orain Ainhizek ez du horren kezkarik. Beltzaran azalaren motagatik gorrizka jarri ohi bada ere ipintzea da nahi duen gauza bakarra, eguna hil baino lehen maite duenari erakutsi ahal izateko.
‎Orduan biak mututu dira. Unaxek nahi duen gauza bakarra, herioari aurre egin baino lehen, gauak eta izadiak eskaintzen dituzten emariez atsegin hartzea da, ondoan aita amekin batera gehien maite duen gizakia izanik.
‎Erabiltzaileak orain daukan konpainiaren aurreasignazio zerbitzuaren ordez beste bat jarri nahi badu, egin behar duen gauza bakarra lehenengo aldian egindako gestio berdinak egitea da.
‎Ekartzen zidan errekadua hainbat arinen azaldu nahi zuen, argi zegoen. Haatik, zaharrek ez dugun gauza bakarra presa dela esango nuke. Beste ziri batek ez zion kalterik egingo.
2004
‎Hiritarra bazara, erregistro bulegoetara jo behar duzu, lurralde bakoitzean bi daude. Behar duzun gauza bakarra Nortasun Agiri Nazionala da. Eskaera txikia denez, telefonoz eska dezakezu hitzordua.
‎Zeren eta ez dago gehiegi pentsatu beharrik, Euskal Herriko bi erdal komunitate nagusiek euskarari eta euskaldungoari buruz egiazki izan dezaketen irudia, itxurak itxura, guretzat bihotz urragarria izan litekeela uste izateko. Ez naiz, bistan denez, aldian aldian han hemenka egiten dituzten inkesta soziolinguistikoen emaitzez ari; izan ere, hauetan euskararen gainean agertzen diren iritzi usteek egiatik duten gauza bakarra itxurazko nahikundearen aitorpena izaten baita.
‎Euskera da, ez beste, euskaltzale guziok billatu ta bizi arazi bear dugun gauza bakarra. Txaldankeria dirudi au esateak; bañan bearrezkoa da, alaz ere.
2006
‎Demografiak emandako erantzunen muinean badago hasierako postulatu bat: esplikatu behar dugun gauza bakarra ugalketa eza baldin bada, ugalketa berezkozerbait delako da. Ugalketa gertatzen denean, gizarte zientziek ez dute ezer esateko, gauza naturaltzat ematen dutelako, baina ugalketa ezarekin topo egiten dugunean, ordea, azaldu behar dugu zergatik gertatzen den hori.
‎Mezu elektroniko horren izenburua “Engainatzen jarrai ez gaitzaten… Pasa ezazu” da, eta sarean dabilen ohiko kate bihurtu nahi du. Esan duenez, enpresa teknologikoak “amonatxo kuttunez mozorrotutako otsoak” dira, eta “egiten duten gauza bakarra da, alde batetik, onura aberats batzuk piztea”. Gaineratu duenez, “jendeak bere aparatuak erosten ditu musikari eta zuzendari batzuek sortzen dituzten musika eta filmak erreproduzitu eta grabatzeko.
‎Gaitaren soinuaren antzeko ahotsa du, eta gaitaren doinua amak gauetan abesten zion kantarekin nahastu da bere buruan. Pili isildu eta ama hitz egiten hastea, hori da nahi duen gauza bakarra.
2007
‎Pilotuaren lekutik ikusita, giroskopioa zeruertz lerroarekin batera mugituko da beti. Pilotu automatikoak egin behar duen gauza bakarra da nabigazio sistemari eragin hegazkina une oro giroskopioarekin lerrokatuta egon dadin. Alegia, giroskopioak horizontaltasunaren berri ematen dio sistemari etengabe.
‎fitxa zuri bat mugitzen zuen aurrena, baina, beltza lekuz aldatu baino lehen, aurrez egindako mugimendua ahaztu beharra zeukan, bestela ezinezkoa baitzitzaion bere buruaren aurka jokatzea. Eta oso zaila da buruz ikasitakoa ahazten, batez ere, huraxe baino ez bada, paretako marrazkiarekin batera, buruan duzun gauza bakarra. Hala aritu zen B. jauna estrategiak sortzen, ahazten eta ahaztutakoari begira estrategia berriak sortzen, berriro atzendu eta, beste behin, ahaztutakoaren aurkako estrategiak sortzeko.
‎Aldatu gabe irauten ahal zuen gauza bakarra aldaketa bera zela uste zuen Migelek, eta ez zuen bihotz aldizkarietan agertzeko gogo handirik. Ez zuen korapilo errebesetan endredatu nahi, baina egia zor dio nork bere buruari, eta Ainhoak desio zuela jakiteak plazer ematen zion; nabarmen.
2008
‎Bezeroak ez du inongo obligaziorik maileguen amortizazioen, bizi nahiz etxe asegururik izenpetzeko, kontratatu nahi duen gauza bakarra hipoteka kreditua denean
‎Alaba Lailak hamar urte beteko dituen egunean, emazteak etxera goiz etortzea eskatuko dio eta oparia eta tarta ekar ditzan. Abu Lailak buruan duen gauza bakarra emazteak eskatutakoa betetzea da, baina Palestinako eguneroko bizitzaren gorabeherek beste bide batetik eramango dute.Zintaren zuzendaria, Rashid Masharawi, Cannesen Unesco saria irabazi zuen Curfew (1993) pelikula filmatzeagatik da ezaguna, baita Haifa (1996), El Cairoko jaialdian Zilarrezko Piramidea lortu zuen Ticket to Jerusalem (2002) eta Waiting (2005) zuzentzeagatik ere.... Horrez gain, En direct de Palestine (2002) eta Arafat, mon frère (2005) dokumentalak ere filmatu ditu.Bestalde, Oraindik oinez Hirokazu Kore Ed zinemagileak filmatutako lan japoniarra da.
‎Damu zuen gauza bakarra, bere aitari lepotik heldu ziola behin.
‎Spanair en kasuan, iturri berak esan du konpainiak ohiko jardunarekin jarraitzen duela. “Egiaztatu dugun gauza bakarra da hegaldi batzuek bost minutu lehenago edo geroago botatzen dutela, baina besterik ez”. Bigarren eskukoa Istripua izan duen hegazkinak 15 urte zituen eta Spanair ek bigarren eskutik erosi zuen duela bederatzi urte.
‎Halaber, herritarrei lasaitasuna transmititzen saiatu da Bideko Ama Birjineko mediku arduraduna. Egoera hau erlatiboki arrunta da, berezia duen gauza bakarra 48 ordutan bost kasu gertatu direla izan da.
‎[Gauza bera politikan.] Kontzientziaz beteegiak daudenentzat, edozer gauza egiten duzula ere, ez da aski, huskeria bat da eta, batik bat," ez da soluzioa". Balio duen gauza bakarra soluzioa dakarrena da eta soluzio bakarra beraien azken soluzioa da. Azken Soluzioa, bai:
‎Denboraren poderioz ohartu gara itzulpen hura, Yunek korrika eta presaka egin zigun itzulpen hura, lasaigarri baten antzekoa zela eta era horretan hartu behar zela, garrantzitsua izanagatik ez zela inolaz ere garrantzitsuena. Izan ere, onarpena sinatzeko unean kontuan hartu behar duzun gauza bakarra argazkia baita. Zalantzarik izanez gero, hobe duzu kartazala ireki gabe uztea.
2009
‎Atzerritarren Legea ongi azaldu behar dela esan du gaur goizean Rubalcaba ministroak eta nahi duten gauza bakarra jarrera zehatzak atzematea dela azaldu du. Baina, printzipioz, bereizketarik egiten ez zuten aginduak ziren eta bertan asiloa eska dezaketen etorkin oro sar daiteke.
‎Eta zuek guztiok badakizue Domingok eta Adak ikusi dutela, baina ez bazenekite bezala. Izan ere, historia honetatik gogoratu behar duzuen gauza bakarra hauxe da: egun batean anaiatxo bat izan zenutela, Jainkoaren borondateak gaixotu eta Jainkoaren graziak salbatu zuena, eta, etxera maiz etortzen zèn aita kalonjeak behin baino gehiagotan erabilitako ideia bere egiten zuela, gehitu zuen?:
‎Sinetsia naiz une gaizto horiek saiheste aldera ahalegindu nintzela hainbertze. Fedearen hamalau artikuluak, Jainkoaren hamar manamenduak, berritik ikasi behar izan ez nituen gauza bakarrenetarik, haietan bat heldu baitziren Erreforma eta papisteria?, Elizaren sakramentuak, zazpi bertuteak, hiru teologalak edo dibinalak eta lau kardinalak, eta haien kontrako zazpi bekatu kapitalak, hamalau obra miserikordiakoak, Espiritu Sainduaren zazpi dohainak, bortz zentzumenak, arimaren hiru potentziak... den denak ikasi nituen aste gutiren buruko.
‎Baina 1986an Espainianagintean gerra galdu zuen alderdi bat bazegoen ere, PSOEk nahiago izan zuenTrantsizioaren espirituari heldu eta ospakizun ofizialetatik urrundu gerraren kontua. Beharbada, beldurrak eraginda edo, beharbada, beste arrazoi batzuengatik, baina orduko gobernuak gerraren berrogeita hamargarren urteurrena gogoratzekoegin zuen gauza bakarra 1986ko uztailaren 18an prentsa ohar bat argitaratzea izanzen. Bertan esan zuen Felipe Gonzalezen gobernuak gerrak zuen esanahi ikusezinezkoak eta odoltsuak ez zutela zer ospaturik.
‎«Matematikako zeinuak eta sinboloak zientzia fisikoetan eta teknologian erabiltzeko». Izatez, euskararako egokitzapenerako egin behar dugun gauza bakarra, araua bere horretan onartzea da, osorik.
duzun gauza bakarra nire aginduak betetzea da.
‎Ez dago partida atseginik. Asko dago galtzeko, eta gutxi irabazteko, lehen hiruren artean gelditzea delako balio duen gauza bakarra eta aurkariak gutxiesteko joera saihestezina delako. Bigarren Mailan partida gehienak dira konpromiso gaiztoak.
‎Antzerki hau ez da eredua. Sariak erran nahi duen gauza bakarra da une eta leku batean ikusia eta preziatua izan dela. Sariak pizten du, baina ez dut gehiagotzat hartzen, ez bada eman medioentzat.
‎Iaz aipatu bezala, etsaiak gure herriaren aurkako gerra estrategiarekin aurrera jarraitzen du, egunetik egunera pauso gehiago ematen ari direlarik arlo honetan, errepresioa baita euskal jendarteari eskaintzeko duen gauza bakarra, errepresioa eta sufrimendua. Horren erakusgarri dugu martxoaren 1eko hauteskundeak zirela-eta egindako apustu errepresiboa; kasu horretan, eta inolako disimulurik gabe, ezker abertzaleko hauteskunde plataforma bateko bultzatzaileak atxilotu, espetxeratu eta sakabanatu baitzituzten, ondoren plataformaren aurkako frogak eraikitzeko, horrelakoxea baita espainiar demokrazia, Israeleko faxistek jarraibide dutena.
‎PSE EEk lortu nahi zuen gauza bakarra Eusko Jaurlaritza eskuratzea dela uste du EAJk. Baina,, ez daudenen konplizitatearekin?
‎Espainiako Gobernuak behin eta berriz ematen duen mezua errepikatu zuen Cabiecesek: . ETAko kideek espero behar duten gauza bakarra espetxean amaitzea da?. Hitz berdinak egin zituen Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo sailburu Rodolfo Aresek ere.
‎Guk PPrekin hitzartuta dugun gauza bakarra da paperetan agertzen dena, eta hor agertzen dena da Gernikako Estatutua bete egingo dugula herritarren ongizatea lortzeko. Hori da gure helburua, eta uste dut datozen lau urteetan lan ederra egin dugula eskumen guztiak lortzeko.
‎Ezker abertzalearen ekimenak ezagunak direla eta maiz porrot egun dutela erantsi zuen. Jaurlaritzak espero duen gauza bakarra da indarkeriarekin behin betiko apurtzea, eta ETAri eskatzea gure bizitzetatik behin betiko desagertzeko, adierazi zuen. Hori da ezker abertzaleari politika egitea utziko dion bide bakarra, haren ustez.
‎Eta zuek guztiok badakizue Domingok eta Adak ikusi dutela, baina ez bazenekite bezala. Izan ere, historia honetatik gogoratu behar duzuen gauza bakarra hauxe da: egun batean anaiatxo bat izan zenutela, Jainkoaren borondateak gaixotu eta Jainkoaren graziak salbatu zuena –eta, etxera maiz etortzen zèn aita kalonjeak behin baino gehiagotan erabilitako ideia bere egiten zuela, gehitu zuen–:
‎Aurreko batean azaldu nizun bezala, lehenengo bisitan etxeranzko bidea hartzeko buelta eman baino lehen erabaki nuen biharamunean zu bisitatzera itzultzea. Momentu hartan ez nekien zertara itzuliko nintzen hurrengo egunean, argi nuen gauza bakarra itzuli egingo nintzela zen. Jada etxera ailegatuta, afaltzen nengoela ikusi nuen zertara hurbilduko nintzen berriro zuregana:
‎Egin behar zuen gauza bakarra. Eta ezta hura ere.
2010
‎Guztizko itsutasuna dutenak ordenagailuaren aurrean jartzen direnean, behar duten gauza bakarra teklatua da.
‎Hau ez da komunikatuk egiteko unea, batek ere ez du ezertarako balioko, adierazi dute. Horren harira, ETAk egin behar duen gauza bakarra ekintza armatuak utzi eta desagertzea da, esan du.
‎Ez da erraza pertsona batek sen onez jokatzea, garuna hein batean aldatua baldin badu. Alkoholismoa duen bati ezin zaio esan egin behar duen gauza bakarra ez edatea dela. Hori baino askoz konplexuagoa da arazoa.
‎Gorki eta Korolenkoren nobela gordinetan infernu bat baino gehiago deskribatzen da, baina paradisua, ateak zabalik dituena, beti dago nonbait, urrunago edo hurbilago: ...ren harentzat urruna baita hurbil, amets baten bila abiatzen dena ametsak bizi baitu, abiatu den unetik; egoera gogorra bizi duen arren eta hamaika infernuk bizi duten arren, iraultzailearentzat guztia da posible, begi bistakoa ere bai, nekez eta izerdiz ibili beharreko ibilbidearen azkenean zain baitu anaitasun unibertsalaren utopia; eta hain du xinplea eta bideraerraza utopia, bestalde, non aski baitu gauza bakarra gertatzea: gizon onek gaiztoak garbitzea, ez da kasualitatea gero gizon onak beti indartsuenak izatea?!?
‎Gorki eta Korolenkoren nobela gordinetan infernu bat baino gehiago deskribatzen da, baina paradisua, ateak zabalik dituena, beti dago nonbait, urrunago edo hurbilago: ...ren harentzat urruna baita hurbil, amets baten bila abiatzen dena ametsak bizi baitu, abiatu den unetik; egoera gogorra bizi duen arren eta hamaika infernuk bizi duten arren, iraultzailearentzat guztia da posible, begi bistakoa ere bai, nekez eta izerdiz ibili beharreko ibilbidearen azkenean zain baitu anaitasun unibertsalaren utopia; eta hain du xinplea eta bideraerraza utopia, bestalde, non aski baitu gauza bakarra gertatzea: gizon onek gaiztoak garbitzea —ez da kasualitatea gero gizon onak beti indartsuenak izatea...! — edo haiek zapaltzea, gatibu lanetan —Korolorenko ere indarkeriazale agertu zen bizitzaren azken aldean, Tolstoiren iritziaren aurka, oker ez banago... —, kartzeletan edo gulagetan...
‎Konprenitu nuen nik egin niela ihes, ni nintzela abandonatzailea, eta ez alderantziz, uste bezala. Virginiak ahal zuen gauza bakarra egin zuela ni klandestinitatera pasa nintzenean, eta Parisetik deitu nionean eman zidan arrazoia hautsi ezina izan zela: " Ez zaitut ostera ikusi nahi, David.
‎Aurrera eraman pisua, mesedez. Inporta duen gauza bakarra da, atzean jartzen baldin baduzu akabatuta zaudelako!
‎" Munduan hastea merezi duen gauza bakarra, arraioa, munduaren amaiera!". 1275
‎Arazoa helduok dugu. Haurrak nahi duen gauza bakarra gurasoekin plan bikain bat egitea da, eta horretarako ez da asko gastatu behar. Garrantzitsuena familian prestatzea da, ezberdina izango den zerbait.
2011
‎«Negoziaziorik ez». «Gaddafik egin behar duen gauza bakarra da bonbardaketak gelditu eta herrialdea uztea».Konponbide «politikoa»Frantzia eta Erresuma Batua ere Libiako gatazka konpontzeko «bide politikoa eta diplomatikoa» jorratzen ari dira. Frantziako presidente Nicolas Sarkozyk adierazi duenez, konponbidea ez dela «soilik militarra» erakutsi nahi dute Parisek eta Londresek.
‎Batzuetan, ordea, jendearen harridura, ohitura falta eta arroztasuna sentitu dezaket. Seguruenera, nahiz eta besarkadak dohainekoak izan guk garestiago ematen ditugulako.«Ongi sentitzeko behar dugun gauza bakarra besarkada bat da», dio halakoak dohainik banatzeko sortutako kanpaina batek. Eta ez dago gaizki esana.
‎Igor Eizagirrek astebete besterik ez darama ELAko Gizalan zerbitzu publikoetako federazioko idazkari nagusi karguan, nahikoa langile prublikoen egoeraz jabetzeko, administrazioek guraizeak ateratzen dituztenean haiek direlako ondorioak jasaten lehenak. ...dela aprobetxatuz, ELAk, LABek eta EILASek deituta murrizketen kontra elkarrerataratzea egingo dute Eusko Jaurlaritzak Gasteizen duen egoitzaren parean, 10:00etan hasita.Eusko Jaurlaritzak ehun milioi euro aurreztu nahi ditu langile publikoen kontura, baina zerbitzu publikoen kalitatean galerarik eragin gabe.Iruditzen zaigu Eusko Jaurlaritza arduragabe hutsa dela, horrelako politikekin lortu nahi duen gauza bakarra lanpostuak deuseztatzea eta zerbitzu publikoetako langileen lan baldintzak okertzea delako. Eta horrek ondorioak ditu sektore pribatuan ere, sektore publikoan lanpostuak galtzeak kalte egiten diolako ekonomia errealari, eta, ondorioz, baita sektore pribatuari ere.
‎Testuinguru horretan Pedro Marik bereak eta bost egin behar ditu liberalen artean, bizirik aterako bada. Horretarako eragozpenik handiena hizkuntzarena da, euskara baita bere benetako nortasuna agerian utzi ahal duen gauza bakarra. Aukera bat baino ez du:
2012
‎Beraz, oso lan bizia da", diote. " Gerarazi" duten gauza bakarra, Zara Hadid arkitektoak diseinatu behar zuen eta 50 milioi euro baino gehiago kostatu behar zen eraikin" faraonikoaren" eraikuntza izan da. Eraikin hori EuskoTrenen egoitza nagusi berria izatea aurreikusten zuten.
‎Segurtasunaren inguruan, andrea edo dirua lapurtzearen inguruan, Oshok zera esaten du: lapurtu diezaguketen edozerk, ez du ezer balio. Balio duten gauza bakarrak lapurtu ezin dizkigutenak dira. Gu garena ezin digute lapurtu.
‎Itxuraz, ondotxo zekien zer ari nintzen sentitzen. Akaso bera ere pasa izan delako antzeko egoeretatik eta horrelakoetan nahi duzun gauza bakarra izaten delako bakarrik egon, begiak itxi eta atsedena hartzea.
‎Sarrionandiak gerora bere idazlanetan behin baino gehiagotan96 aipatuko duen Stéphane Mallarmé idazlearen frantsesezko aipu hori tartekatuz, hitzen esanahi manipulatuaz jabetzeko eta horren aurka borrokatzeko deia egiten dute Pott bandakoek. Izan ere, itzulpenaren teoria modernoetan ziurtzat jotzen da hitzek zentzu finko edo esanahi literal bat dutela (ekar dezagun gogora Saussurek proposatutako adieraziaren eta adierazlearen arteko bereizketa97), eta ondorioz, teoria horien arabera, itzultzaileak egin behar duen gauza bakarra hitzen benetako zentzu hori atzeman eta beste hizkuntza batera pasatzea da. Teoria postmodernoek, baina, agerian jarri dute suposizio horren faltsutasuna, hitzen esanahia testuinguruaren, irakurlearen, garaiaren eta beste hainbat faktoreren arabera osatzen eta aldatzen dela erakutsita.
‎Jokin ez da ageri. Erabili egin zaitu benetan nahi zuen gauza bakarra lortzeko: dirua.
‎Nik gero eta sinpatia handiagoa diet Creative Commons, Copyleft eta halako mugimenduei. Jende askok nahi duen gauza bakarra bere sormena zabaltzea da. Euskal Herrian ezin dugu debate faltsu hori elikatu, zeinaren arabera kultura guztia da doan edo librea, edo, aldiz, ekintza kultural bakoitzagatik ordaindu behar den.
‎Edonola ere, Gizarte Informaziorako Zerbitzuen Legeak, edozein izanda baimenaren izaera (espresuki emanda edo ustezkoa izanik), errebokatzeko aukera eman du eta errebokazioa formalki lotuta egongo da aldez aurretik emandako baimenaren izaerarekin. Hau da, hartzaileak aurretik baimena espresuki eman badu, enpresaburuak egin behar duen gauza bakarra hau da: doako baliabide xeheak ezarri baimenaren errebokazioa errazteko198, beste baldintzarik gabe.
‎Modernitateko gizakien artean gehiengoa nagusi edo esklaboa da, esklabo (erreaktibo) ak azken batean, den denek baitute gauza bakar bat buruan: biziraupena.
‎errota hori familiaren jabetza da duela ehun eta berrogeita hamar urtetik hona. Lasai bizitzea da nahi duten gauza bakarra; dena daukate zoriontsu izateko: gaztetasuna eta lana.
‎Pentsatuko zuen, geure artean hitz eginez, eta nik eskandaluari nion beldurrarekin eta neure gurasoei halako nahigabe bat ez ematearren, onartuko nuela Marcekiko harremana behin betiko etetea. Horixe zen Brigittek nahi zuen gauza bakarra. Harentzat ere, Jeanen heriotza izugarrizko eta ustekabeko kolpea izan zen.
‎–Lasai, ez estutu. Zeure etxean zaudela, hori da pentsatu behar duzun gauza bakarra.
‎Indar harremanek ez dute autodeterminazioa, lurraldetasuna eta bost puntuak (ni uno menos ni uno mas) gauzatuko dituen negoziaketarako lekurik uzten. ETAk negoziatzeko duen gauza bakarra bere etorkizuna da: amnistiaren trukez borroka armatuaren bukaera.
‎Eskualde honetako jendea biziki airosa da(...). Hemen irri egitea, jostatzea eta dantzatzea da gogoan duten gauza bakarra. Hiriaren atarian, karratu forman emanak eta animaliarik sar ez dadin zerratuak diren lur peza batzuk ikusten dira.
2013
‎Den dena jarri zuten jokoan, Itoitzen alde. Itoitz zelako irabazteko zutena; Itoitz zelako gorraiztarrek irabazi nahi zuten gauza bakarra. «Guk Itoitzen bizi nahi genuen.
‎Bertzerik ez». Irabazi nahi zuten gauza bakarra, ordea, galdu egin zuten. Esku hutsik gelditu ziren.
‎Eleak ek berriki Barañainen etxe baten miaketa bat salatu du. Uste dugu ekinbide horrekin lortu nahi duten gauza bakarra dela jendarteak adierazi digun elkartasuna eta konpromisoa kriminalizatzea eta, beraz, beldurra zabaltzea, dugun babes guzti hau murrizteko. Jai izanen dute!
‎Humeren bidetik indartutako ikuspegiak dioenez, arrazoimenari diogun begirunea gorabehera, gizakiok emozioek gidatzen gaituzte nagusiki, eta emozio horiek, gainera, norbera inguratzen duten zirkunstantzia sozialen menpe daude. Ondorioz, batek pentsa lezake gizakia gizarte berez insensible baten biktima dela eta benetan ardura duen gauza bakarra sentimenduak lantzea dela. Pentsaera horrexek indartuko zuen Ingalaterrako «sentimentalismoa» bere adierazpide desberdinetan.
‎Dirudienez, FBIk nahi duen gauza bakarra da nik laguntzea.
‎Egin behar duzuen gauza bakarra telefonoa hartzea eta irakatsi dizkizuedan hitzak esatea da.
‎Egin behar dugun gauza bakarra bidaia zoragarri honetan gozatzen ahalegintzea da.
‎Maitasuna da interesa duen gauza bakarra.
2014
‎Hori bai, azken bi horiek sindikatuekin negoziatu behar dituztela gogorarazi zien enpresaburuei. Gogoko ez zuten gauza bakar bat esan zien Vallsek: artean ez dutela bete Erantzukizunaren Itunaren beren zatia, enplegua sortzea, alegia.
‎Royok nabarmendu duenez, hain erregularrak izanda," errazagoa da haiek oinarri gisa erabilita baloiak eskala handian fabrikatzea. Jostunek ez dute jakin beharrik poliedro bat zer den; jakin behar duen gauza bakarra da zenbat pieza josi behar dituen bata bestearekin. Erregela sinple horrekin baloia sortuko da".
‎Alemanian bizi naizela eta alemanez dakidala bejondeidala goraipatzen dit behin eta berriz, baina intelektualki gailentzeak baino askoz indartsuago sentiarazten nau sexualki azpira dezakedala ohartzeak, badakigulako denek beti izan naizela bera baino adimentsuagoa baina ez nauelako egundo guapa ez desiragarri uste izan, eta bai, nerabezaroaren ostean guztiok oso gaindituta omen dugu edertasunaren langa, baina eskolakide honekiko gudan institutuko terminoetan dihardut borrokan eta institutuan argitasunak ez zidan sekula ahaldunen gainean botererik eskuratu; izan ere, guztiok jakin arren ikasturte amaieran edo eztabaida dialektikoetan aise bikoizten nituela, horren inguruan ez zuen inork harrabotsik altxatuko eta azken finean mundua Alfa eta bere anaientzat dago eraikia, zerbaitetarako dago kristalezko sabaia hor ipinita, ni aparta izan arren berak bete ditzan lanpostu garrantzitsuak, hots, dirua ematen dutenak, eta mirariren bat dela-eta edo are bere gaitasun gabezia ezkutaezina dela-eta egunen batean ailegatzen banaiz ere soldata hanpatuagoa kontukorronteratzera, ez naiz bera bezain zabarra eta ez dut xahutuko bere moduko jendilajearentzat ulergarria den modu bakarrean, alegia, nire ezintasun sexual erabatekoa ordezkatuko duen audi bidegabeki gorri bat edo apartamentu piriniotar bat erosiz. Hortaz, desirarena da erdiets dezakedan garaipen tangibleena, senti dezala egunsentian bertan heriotzara kondenatuko balute egin nahi lukeen gauza bakarra, zoriontsu eta damurik gabe hiltzea ahalbidetuko liokeen ekintza berdingabea, nirekin larrua jotzea dela, edo, bere terminologia pornografía mainstream misoginoak blaituan zehatzago esanda, nire bagina antzutu arte zakilkatzea eta gero nire uzkia odoldu arte erdibitzea, ukabilaz masaila zanpatzen didan bitartean bere ahalmenak zurlurtuta gozamenaren gozamenez jaurtiko ditudan erreg...
‎Irudia: Javier Lastras Gourmet ogitartekoak, negurako bost aukera «Larrialdietarako ogitartekoa» lehen denarekin edo neba an dugun gauza bakarrarekin presaka prestatzen duguna nekez izango da gure ogitarteko onena. Hala ere, erosketak egiteko edo afaltzeko ogitarteko bat prestatzeko asmoa badugu, emaitzak askoz hobeak izango dira.
‎Ez adiskidetasunik eta ez leialtasunik, futbolerako talentua zen axola zuen gauza bakarra, eta hautatzaileak ez ziren alferrikako errukiarekin ibiliko, beti aukeratuko zituzten onenak lehen eta txarrenak azken.
‎Begiak itxi zituen berriz, ospitale hitzarekin beldurtzeko indarrik gabe. Desio zuen gauza bakarra arnasa hartzea zen, berdin zitzaion ospitalean edo infernuan.
‎Ezin zuen gobernatu eta gobernatu nahi ere ez. Nahi zuen gauza bakarra zen, hantxe geldirik egotea neskaren ahotsa entzuten.
‎Sentitu du horixe dela behar zuen gauza bakarra: kakao esnea eta telebista.
‎Maite nauzu? Horixe zen jakin nahi zuen gauza bakarra. Ahoa ireki eta bitan pentsatu gabe bota zezakeen galdera.
‎Axola duen gauza bakarra zuk sentitzen duzuna da.
‎Kerella bati buruz jakin behar duzun gauza bakarra garrantzitsuena ikuspegia dela da.
‎Ez zuen gauza bakar bat egiten; dena egiten zuen.
‎Zuek ez duzuen eta haiek duten gauza bakarra zakila da, eta hori ez da tristetzeko arrazoi bat.
‎Gogoratu behar zenuen gauza bakarra zen!
2015
‎edo, ez dago salbaziorik, ez munduan, ez mundutik kanpo (ez politikan, ez erlijioan)?, estilo horretakoak ziren gehien hunkitu eta pentsarazten zidatenak, azpimarratu eta behin eta berriz irakurtzen nituenak. Baina mezu haiek maitasun egarri handi batek gozatutakoak iruditzen zitzaizkidan, batak bestea irudikatuz elkarri ematen genizkion musu eta laztanez gainezka beti,, maitasuna baita merezi duen gauza bakarra, bi gorputzek eta bi arimak bat egitean baitago gure ditxa guztia?.
‎Lagun zaharren kontu hura kontu hutsa zuan. Hik nahi huen gauza bakarra Sara topatzea zuan, ezta. Non zegoen jakin.
‎Hi eta ni ez gintuan lagunak Pauen egon ginenean ere. Hik orduan eta orain nahi huen gauza bakarra Sararekin larrutan egitea zuan. Horregatik irentsi huen amua.
‎Klaseak ematea utzia zuen kurtso berria hasi arte behintzat, hori zen argi zuen gauza bakarrenetakoa: bere ikasleek ez zuten bere egoeraren errurik.
‎Zaintzan nago baina deitu egin dit eta banoa, irakurtzen ari naizen liburua besapean. Liburuak, mundu honetan merezi duen gauza bakarra; jakin dezatela denek eta utz nazatela bakean. Istiluren bat izan ote da?
‎Azken helburu handiek garrantzi erlatiboa galtzen dute, garaipena gehiago ikusten baita prozesu modura, une zehatz gisa baino. Ez da iraultza zentzua galtzen, argi baitago prozesu baten ibilbidea alda dezaketen momentu erabakigarriak gerta daitezkeena, baina ez da bihurtzen ezkertiarraren helburu ia obsesiozko eta balio duen gauza bakar. Orain, beraz, kapitalismoaren aurkako borrokak ezkerraren arretagune nagusia izaten jarraitzen du, eta, berari loturik, elkartasun sozialari eusten zaio, baina maila berean ipintzen dira beste helburu batzuk:
‎PILAR. Hemen zagon behar duen gauza bakarra: bere ama.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia