Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 171

2015
‎1 Oi ene Jaun eta egiazko Jainkoa! Ezagutzen ez zaituenak ez zaitu maite. Hau bai dela egia handia!
‎Oi ene Jesus!, hain da handia gizakien seme alabei diezun maitasuna, non guk Zuri egin diezazukegun zerbitzurik handiena haien maitasun eta irabaziagatik Zu uztea bailitzateke, eta orduan geure bihotzekoago zintuzkegu; izan ere, borondatea hainbeste asetzen ez bada ere, arima gozatzen dago Zuri poz ematen dizula ikustean, eta ikusten du lurreko pozak ez direla ziurrak, mundu honetan bizi garen bitartean, Zuk emanak badirudite ere, lagun hurkoaganako maitasunarekin batera ez badoaz. Lagun hurkoa maite ez duenak ez zaitu Zu maitatzen, ene Jauna; izan ere, hainbeste odolez frogatua ikusten dugu Adamen seme alabei diezun maitasuna.
‎17 Ez dakit pixka bat aditzera emana geratu den zer den liluramendua, guztiz aditzera ematea ezinezkoa baita, esan dudanez; eta uste dut ez dela ezer galdu esateaz, zer den argi gera dadin; izan ere, gezurrezko liluramenduetan ondorio oso desberdinak izaten dira. Ez diot gezurrezkoak, horiek dituenak engainatu nahi duelako, bera engainatua dagoelako baizik; eta seinaleak eta ondorioak hain mesede handiarekin bat ez datozenez gero, ohorea galdurik geratzen da eta arrazoiz ez zaio sinesten gero Jaunak mesede hori egin dionari ere.
‎Hala ere ez du izango, hau da, ez du arrazoirik izango, misterio hauetan ez dela gelditzen eta ez dituela haiek askotan, batez ere Eliza Katolikoak ospatzen dituenean, gogoan erabiltzen esaten badu; Jainkoagandik hainbeste hartu duen arimak halako maitasun agiri ederrik ahanztea ere ezinezkoa da, gure Jaunari dion maitasunean bera gehiago sutzeko txingar pizgarri biziak baitira; gertatzen dena da ez dela konturatzen, arimak misterio hauek era bikainagoan ulertzen dituelako: izan ere, adimenak agertzen dizkio, eta oroimenean josirik geratzen dira; beraz, Baratzean izerdi izugarri harekin Jauna eroria ikusteaz besterik gabe, nahikoa du ez ordubeterako soilik, egun askotarako baizik, begirada xumeaz Hari erreparatuz, nor den eta zein esker gaiztokoak izan garen hain oinaze handiaz; gero borondatea dator, samurtasunez ez bada ere, mesede hain handiaren ordainez zer edo zertan zerbitzu egin nahirik eta hainbeste sufritu zuenagatik sufritu nahirik eta antzeko gauza egin nahirik, horietan oroimena eta adimena jardunez.... Eta uste dut horregatik dela Pasioaz gogoeta egin ezina, eta horrek sinestarazten dio ezin duela hartaz gogoeta egin.
‎Beste on handi batzuk ere badakartza honek berarekin batera, baina gauza hauek eragiten dituzten ondorioez hainbeste esan eta esango denez gero, ez dut nahi neure burua eta zuek nekatzerik; biziki ohartarazten dizuet, ordea, Jaunak arimei mesede hauek egiten dizkiela jakin edo entzun dezazuenean, bide horretatik zuek eraman zaitzatela sekula ere ez eskatzeko ezta desiratzeko ere; [15] oso ona iruditzen bazaizue, eta estimu eta begirune handiz hartu behar bada ere, ez da komeni arrazoi batzuengatik: lehenengoa, apaltasunik eza delako inoiz merezi ez duzuena zeuei eman dakizuela nahi izatea, eta hala uste dut ez duela apaltasun handirik izango desira hori izan dezanak; izan ere, nekazari xume bat errege izatea nahi izatetik urruti dagoenez, ezinezkoa iruditzen baitzaio, merezi ez duelako, horrelaxe dago pertsona apala ere halako gauzei dagokienez; eta nik uste dut ez dela inoiz gertatuko, Jaunak mesede horiek egin aurretik norbere buruaren ezagutza handia ematen duelako. Izan ere, halako pentsamenduak dituenak nola ez du ulertuko mesede oso handia egiten zaiola infernuan ez edukitzeaz?
‎Beste on handi batzuk ere badakartza honek berarekin batera, baina gauza hauek eragiten dituzten ondorioez hainbeste esan eta esango denez gero, ez dut nahi neure burua eta zuek nekatzerik; biziki ohartarazten dizuet, ordea, Jaunak arimei mesede hauek egiten dizkiela jakin edo entzun dezazuenean, bide horretatik zuek eraman zaitzatela sekula ere ez eskatzeko ezta desiratzeko ere; [15] oso ona iruditzen bazaizue, eta estimu eta begirune handiz hartu behar bada ere, ez da komeni arrazoi batzuengatik: lehenengoa, apaltasunik eza delako inoiz merezi ez duzuena zeuei eman dakizuela nahi izatea, eta hala uste dut ez duela apaltasun handirik izango desira hori izan dezanak; izan ere, nekazari xume bat errege izatea nahi izatetik urruti dagoenez, ezinezkoa iruditzen baitzaio, merezi ez duelako, horrelaxe dago pertsona apala ere halako gauzei dagokienez; eta nik uste dut ez dela inoiz gertatuko, Jaunak mesede horiek egin aurretik norbere buruaren ezagutza handia ematen duelako. Izan ere, halako pentsamenduak dituenak nola ez du ulertuko mesede oso handia egiten zaiola infernuan ez edukitzeaz?
‎8 Konparazio bat jartzen asmatzeko desira biziz nago, esaten ari naizenetako zer edo zer aditzera eman ahal izateko, eta uste dut ez dagoela ongi datorrenik, baina esan dezagun hau: errege baten edo jaun handi baten gelan sartzen zarete, uste dut ganberatxoa deritzola; beirazko eta zeramikazko ezin konta ahala mota eta beste gauza asko daude han, halako ordenan jarrita, non sartzean ia guztiak ikusten baitira.
‎4 Baina gauza bat jakinarazten dizuet: zaretenak zaretelako eta halako ama duzuelako ez ditzazuela zeuen buruak ziur ikus, oso santua izan baitzen David, eta gogoan duzue zer izan zen Salomon; ez jaramonik egin bizi duzuen itxitura eta penitentziari, ezta ez egon ziur beti Jainkoaz ari zaretelako eta etengabe otoitzari emanak zaudetelako eta munduko gauzak hain bazterrera utziak eta zeuen ustez hain higuinduak dituzuelako ere. Ona da hori guztiori, baina ez da nahiko, esan dudanez?
‎Jaunak emango dizue aditzera, lehortasunetatik apaltasuna atera dezazuen eta ez egonezina, hauxe baita deabruak lortu nahi duena; eta sinets ezazue benetan apaltasuna dagoenean, Jainkoak sekula gozotasunik eman ezik ere, bake eta eroapena emango dizkie, beste batzuk gozotasunekin baino ere pozago ibiltzeko eran; askotan, irakurri duzuenez? gozotasunak ahulenei ematen dizkie Jainkoak; hala ere, nik uste dut ez lituzkeela trukatuko lehortasunetan ari direnen sendotasunekin. Gozotasunak maite ditugu gurutzea baino gehiago.
‎7 Izan ere, nik dakidanez, gaztelu honetara sartzeko atea otoitza eta gogoeta da, ez diot gogoetazko otoitza denik ahozkoa baino gehiago, otoitza benetakoa izango bada, gogoeta lagun duena izan behar baitu; izan ere, norekin hitz egiten den eta zer eskatzen duen eta nork eskatzen duen eta nori konturatu gabe egiten den horri, ezpainak asko mugitu arren, nik ez diot deitzen otoitza; hala ere, batzuetan otoitza da, une hartan ardura hori izan ez arren, beste batzuetan ardura hori izan duelako. Baina Jainko handiarekin bere esklaboarekin egingo lukeen bezala hitz egiteko ohitura duenak, gaizki esaten duen ala ez begiratu gabe, ahora datorkiona eta beste batzuetan egin duelako ikasita daukana, hori ez dut hartzen nik otoiztzat, eta Jainkoak nahi beza ez dezala har halakotzat kristau den inork ere; zuen artean, ene ahizpak, Jaunagan uste dut ez dela izango halakorik, barruko gauzetan jarduteko dagoen ohituragatik, ohitura hori halako zakarkerian ez erortzeko berebizikoa baita.
‎Eta, horrela, gogo bizia jarri zuen guztiek uler dezaten; eta zuei ere halako gogoa eman diezazuela, ene alabak, Jainkoari bihotzez otoitz egiteko egoera honetan direnen alde, guztia ilunpea baita haiengan, eta haien egintzak ere halakoxeak. Izan ere, iturri garden batetik datozen errekatxo guztiak gardenak dira, grazian dagoen arima bezala, eta hortik datorkio Jainkoaren eta gizakien begietan bere egintzak atsegingarri gertatzea, arima zuhaitz bat bezala landatua dagoen bizi iturri honetatik datozelako; handik ez baletor, ez lituzke ez hezetasunik ez fruiturik izango, hark elikatzen baitu eta egiten baitu ez dadila ihartu eta fruitua eman dezala. Era berean, bere erruz iturri honetatik aldendu eta ur beltz beltzezko eta oso kirastuan landatzen den arimatik isurtzen dena ere, zorigaitz hutsa eta zikinkeria da.
‎3 Uste dut ez dudala sekula aditzera eman hau orain bezain ongi; izan ere, Jainkoa barruan bilatzeko (kreaturetan baino hobeki aurkitzen baita eta gure probetxu handiagorako; hala dio san Agustinek aurkitu zuela, toki askotan haren bila ibili ondoren), laguntza handia da Jainkoak mesede hau egiten duenean. Eta ez pentsa adimenaren bidez denik, Jainkoa norbere baitan pentsamenduaz gauzatuz, ezta irudimenaren bidez ere, norbere baitan irudikatuz.
‎...si nuenean, bildutasunezko otoitza sartu nuen, lehenengo esan behar nuen honekin batera, eta esan dudan Jainkoaren gozotasunen otoitza baino askoz ere beheragokoa da, baina hara iristeko hasiera; bildutasunezko otoitzean ez da utzi behar meditazioa, ezta adimenaren jarduera ere), otoitz hau iturburua dela, ubideetatik ez datorrena; bera neurritsu ari da, edota neurritsu aritzera darama ulertu nahi duena ez duela ulertzen ikusteak; eta honela, alde batetik bestera ari da, ezertan pausatzeko lekurik aurkitzen ez duen inozo baten antzera. Borondatea hain sendo du bere Jainkoagan, non nahigabe handia ematen baitio bere nahaspila hark, eta beraz, ez du hari kasu egin beharrik, gozatzen duenetako asko galtzera ekarriko baitu; aitzitik, utz dezala hura eta bere burua maitasunaren besoetan, Haren Maiestateak irakatsiko baitio une hartan zer egin; ia zer guztia honetan datza:
‎heriotza gozo bat da, arima gorputzean egonik izan ditzakeen jarduera guztietatik askatze bat; atseginezkoa, egiaz gorputzean badago ere, arima harengandik askatu egiten dela dirudielako, Jainkoagan hobeki egoteko; hala gertatzen da, arnasa hartzeko ere bizirik geratzen ote zaion nik ez jakiteraino. Orain horretaz pentsatzen ari nintzen, eta uste dut ez duela arnasarik hartzen, edota hartzen badu ez da konturatzen; bere adimen osoa sentitzen duen zertxobait ulertzen erabili nahi luke eta, horretarainoko indarrik ez duenez gero, harri eta zur geratzen da; horrela, guztiz galtzen ez bada ere, ez du mugitzen ez oinik ez eskurik, zorabio handiak jota hilik dagoela dirudien pertsona batez hemen esan ohi dugun bezala baitago.
‎Gauza korapilatsuetan, ulertzen dudala eta egia diodala baderitzat ere,, uste dut? eta horrelako hizkeraz aritzen naiz beti; izan ere, huts egin baneza, prest prest nago jakintza handia dutenek esan dezatena sinesteko; haiek gauza hauetatik igaro ez badira ere, jakintsu handiek badute ez dakit nik zer, Jainkoak bere Elizaren argi izateko dituenez gero, eman egiten die argia, egia denean, onartua izan dadin; eta barreiatuak ez badira Jainkoaren zerbitzariak baizik, ez dira egundo ere harritzen haren handitasunengatik, buruan ongi sarturik baitute Jainkoak hori eta askoz ere gehiago egin dezakeela. Eta, azken batean, gauza batzuk hain argi azalduak ez badaude ere, beste batzuk idatziak aurkituko dituzte, eta hortik ikusten dute hauentzako bidea.
‎gehiagoa eta gutxiagoa dagoelako. Bat egiteari dagokionez, uste dut ez dudala gehiago esaten jakingo; baina Jainkoak mesede hauek egiten dizkion arima prestatzen denean, Jaunak haiengan egiten duenaz gauza asko dago esateko. Gauza batzuk esango ditut eta nola geratzen den arima ere bai.
‎5 Arrazoi hauek eta beste batzuek baretzen dute gorespen hauek sortzen duten nahigabea, baina ia beti geratzen da nahigabe pixka bat, ez gutxi eta ez asko antzematen ez denean izan ezik; baina, ez dago alderatzerik, askoz ere nahigabe handiagoa da arrazoirik gabe jendaurrean ontzat hartua izatea, goresteko esanak baino; eta horren axola handirik ez izatera datorrenean, gutxiago izango du beste horiena; alderantziz, atsegin egingo zaio eta musika oso leun baten antzeko gertatuko zaio. Hau egia handia da, eta arima sendotu egiten du koldartu baino gehiago; izan ere, honezkero esperientziak irakatsi dio bide honetatik datorren irabazi handia, eta uste du ez dutela Jainkoa iraintzen beraren aurka jazartzen direnek; aitzitik, Haren Maiestateak baimentzen duela beraren irabazi handirako; eta hori argi argi sumatzen duenez gero, berariazko maitasun samurrez begiratzen die, eta uste du hauek adiskide hobeak direla eta gehiago irabazarazten diotela beragatik ongi esaten dutenek baino.
‎10 Uste dut ez dela engainu honetan egongo espirituak ezagutzeko dohaina duena eta Jaunak egiazko apaltasuna eman diona; honek ondorioak eta erabakiak eta maitasuna kontuan izanik epaitzen du, eta Jaunak ezagutzeko argia ematen dio. Eta honetan igartzen dio arimen aurrerapen eta hobekuntzari, ez urteetan; urte erdian batek, hogei urtean beste batek baino gehiago lor baitezake.
‎Nik ez dakit nola izan zen hau, ez bainuen ezer ikusi; hau ere ez dakit esaten nola, baina sendotasun handi handi batekin geratu nintzen, eta bene benetan Eskritura Santuko gauzarik txikiena neure indar guztiaz betetzeko erabakiarekin. Nik uste dut ez zitzaidakeela aurrean jarriko ezer, gaindituko ez nukeenik.
‎Egia honetaz egia handi handiak jakin nituen, jakintsu askok azaldu balizkidate baino hobeki. Uste dut ez dagoela mundu honetako huskeria nigan hain ongi inprima dezakeenik, ezta hain argi azaldu diezadakeenik ere.
‎17 Mesede hauek eta beste asko egin eta egiten dizkio etengabe Jaunak bekatari honi; uste dut ez dagoela haiek esan beharrik, esan denetik ezagut baitaitezke nire arima eta Jaunak eman didan espiritua. Bedeinkatua izan bedi beti betiko, nitaz hain ardura handia hartu duelako.
‎Diodan honetan, nahigabe honekin nengoela, Jauna agertu zitzaidan eta atsegin handia eman zidan, eta esan zidan egin eta igaro nintzala gauza hauek Beraganako maitasunagatik, orain nire bizia baitzen behar zena. Eta honela, uste dut ez nuela nahigaberik izan Jaun hau eta nire poz emailea neure indar guztiez zerbitzatzeari emanda nagoenez gero; izan ere, pixka bat sufritzen uzten zidan arren, hainbesteraino pozten ninduen, non alferrik baita sufrimenduak nahi izatea.
‎Hau da idazterakoan izan duen irizpidea: berak esperimentatu ez duenik ez esatea.
‎Liluramendu hain handia etorri zitzaidan, non ia neure senetik atera baininduen. Eseri egin nintzen, eta uste dut ez nuela ikusi Gure Jauna jasotzen eta mezarik ere ez nuela entzun; gero horren kezkaz geratu nintzen. Honela nengoela, arropa zuri zuri eta argi argiaz janzten nindutela iruditu zitzaidan, eta hasieran ez nuen ikusten nork janzten ninduen.
‎12 Ez bedi harritu ezta ez beza uste izan ezinezko gauzak direnik. Jaunarentzat guztia baita posible?, saia bedi, ordea, fedea bizkortzen eta apala izaten, Jaunak zientzia honetan, beharbada, jakintsuago egiten duelako atsotxo bat bera baino, eskola handikoa izan arren; eta apaltasun honekin on handiagoa egingo die arimei eta bere buruari, kontenplaziozko pertsona izan gabe halakotzat bere burua agertuta baino. Izan ere, berriro diot, esperientziarik ez badu, apaltasun handia ez badu ez duela ulertzen ulertzeko eta hala ere ez dela horregatik ezinezkoa ulertzeko, gutxi irabaziko du eta gutxiago emango dio irabazteko berarekin harremana duenari. Apaltasuna baldin badu, Jaunak bata edo bestea engainatzen utziko duen beldurrik ez da zertan izanik.
‎Baieztapen berarekin amaitu zuen 20 kapitulua: . Badaki berak ez duela han ezer eta, nahi badu ere, ezin duela ez ikusi egin, begi bistan duelako?. Eta kapitulu honetako 5 zenbakian:
‎Jaunak nahi beza, nik azaltzen asma nezala esan dudan honetan. Badakit esperientzia duenak ulertuko duela eta ikusiko duela asmatu dudala zerbait esaten; esperientziarik ez duenak ez naiz batere harritzen guztia zentzugabekotzat jotzen badu. da nik esatea errugabe geratzeko; nik ere ez diot errurik egotziko esaten duenari.
‎11 Hau irudipena izatea ezinezkorik ezinezkoena da. Hori pentsatzeak ez du ez hankarik ez bururik, esku baten edertasun eta zuritasuna soil soilik gure irudimen guztien gainetik dagoelako: izan ere, gu hartaz gogoratu gabe eta hura pentsamenduan sekula erabili gabe, bat batean aurrean ikustea irudimenaz epe luzean molda ezin daitezkeen gauzak,, esan dudanez?
‎Hau diot, argi gera dadin zein neke handia den espirituzko bide honetan eskarmentua duenik ez izatea; horregatik, Jaunak hainbeste lagundu ezik, ez dakit nitaz zer izango zen. Hainbat gauza ziren ni burua galtzera eramatekoak, eta, batzuetan, Jaunagana begiak jasotzea izan ezik, neure burua zer egin ez zekiela ikusten nuen.
‎Argi argi zela Jainkoaren espiritua esan zidan, eta otoitzera berriro itzuli beharra zegoela: ez nengoelako ongi finkaturik, ezta hildura ulertzen hasirik ere (eta horrelaxe zen, izena bera ere uste dut ez nuela ulertzen eta), eta otoitza inola ere ez uzteko, hartan ahalegin handiak egiteko baizik, Jainkoak hain mesede apartekoak egiten zizkidanez gero; ea zer nekien nik Jaunak nire bitartez pertsona askori on egitea ez ote zuen nahiko, eta beste gauza batzuk (izan ere, aurrez iragarri zuela dirudi Jaunak nirekin geroago egingo zuena); eta erru handia izango nuela neure gain Jainkoak egiten zizk...
‎2 Nik nahi nuke agertzea, hemen izan daitezkeen engainuak (esperientzia handia duenarentzat ez dela engainu handirik edota batere ez dela izango uste badut ere, baina esperientzia handia izan behar) eta espiritu on eta txarraren artean dagoen aldea, edota nola izan daitekeen adimenaren beraren irudipena, litekeena baita, edota espiritu berak bere buruari hitz egitea.
‎Huts egiten dute gauza guztiek; Zuk, haien guztien Jauna zaren horrek, ez duzu sekula ere hutsik egiten. Maite zaituenari ez diozu asko sufritzen uzten. Oi ene Jauna!, zein samur eta leun eta gozo dakizun haiek tratatzen!
‎Adimenak, ulertzen badu ere, ez du ulertzen nola ulertzen duen; behintzat ezin du konprenitu ulertzen duenik. Nik uste dut ez duela ulertzen, bada, diodanez, ez du ezer ateratzen.
‎2 Orain pentsa dezagun, esan dugun azken ur hau hain ugaria dela, non, lurrak hartzen ez duelako ez bada, sinets baikenezake hemen lurrean gurekin dela Maiestate handiaren hodei hau. Baina ondasun handi hau eskertzen diogunean, geure indarren arabera egintzekin lagunduz, Jaunak arima hartzen du, esan dezagun orain, hodeiek lurreko lurruna hartzen duten antzera, eta jaso egiten duguztia lurretik (entzuna dut hodeiek, edo eguzkiak, lurreko lurrunak hartzen dituztelako ideia hau), eta hodeia zerura igotzen dela eta berarekin daramala, eta harentzat prestaturik dituen erreinuko gauzak erakusten hasten zaiola.
‎Handiagoa eta txikiagoa izaten da. Handiagoa denekoa da orain azaldu nahi dudana, izan ere, Jaunak liluramenduak eman nahi izan zizkidanean izaten nituen oldar handi hauetaz geroago hitz egingo badut ere, nire iritziz, ez du zerikusirik erabat gorputzekoa den gauza batek erabat espiritukoa den gauza batekin, eta uste dut ez dudala gehiegizkorik esaten. Izan ere, min hura, dirudienez, arimak sentitzen badu ere, gorputzaren laguntzaz da; biek esku hartzen dute hartan, eta ez da honetan izan ohi den ezin gehiagoko babesgabetasunarekin.
‎Argi du ez duela nahi Jainkoa baizik; baina ez du maite haren gauza bat edo beste, Hura oso osorik baizik eta ez daki zer maite duen. –Ez dakiela?
‎Ez dut esaten aditzen eta entzuten duenik liluramenduaren gorenean denean (gorenean diot, ahalmenak galdurik daudenean, Jainkoarekin bat eginik daudelako), orduan ez baitu ez ikusten, ez entzuten, ezta sentitzenere, nire iritziz; baina, aurreko bat egitezko otoitzean esan nuen bezala, arima Jainkoagan guztiz eraldatze honek gutxi irauten du; baina irauten duen horretan ez da sentitzen inolako ahalmenik, ezta ez daki han zer gertatzen den ere.
‎berak lortu urte askoan, eta unetxo batean eman dizkiola baratzezain zerutarrak. Hemen aurrekoan baino askoz handiago eta sakonagoa da arimari gelditzen zaion apaltasuna; izan ere, argiago ikusten du berak ez zuela ez gutxi eta ez asko ez zuela ezertxo ere egin, Jaunak mesedeak egitea onartu eta borondateak gogoz hartu baizik.
‎8 Baina Jaunagandik itxaro dut (Haren Maiestateak badaki, esana egin ondoren, nire asmoa arimak hain ondasun gorenaz zaletzea dela) lagunduko didala horretan. Neugan sarri esperimentatu ez dudanik ez dut esango. Eta honela, azken ur honetaz idazteari ekin nionean, ezinezkoa iruditzen zitzaidan gai hura erabiltzen asmatzea, grekoz mintzatzea baino ere zailago da, izan ere.
‎Nirea nola eraman duen esan nahi dut orain eta irakurtzen nuenari kasu egitearren zein arriskutan ikusi nuen neure burua; gainerako gauzetan ez naiz sartuko. Argi ikusten dut bat egitera iritsi eta hortik aurrera igaro ez den arimak, hau da, liluramendu eta ikuskari eta Jainkoak arimei egiten dizkien gainerako mesedeetara igaro ez denak?, esandako hori hoberentzat izango du, nik egiten nuenez; eta hartan gelditu banintz, uste dut ez nintzela sekula iritsiko oraingo honetara, nire iritziz engainua delako. Izan daiteke ni neu engainatua egotea; baina esango dut zer gertatu zitzaidan.
‎Bere buruaz ezer esaten badu, haren aintzarako da. Badaki berak ez duela han ezer eta, nahi badu ere, ezin duela ez ikusi egin, begi bistan duelako, eta, bere gogoz kontra bada ere, begiak itxiarazten dizkio munduko gauzei, eta irekita izan ditzala egiak ulertzeko.
‎12 Barka biezat berorrek, gaitik irteten banaiz; eta neure haritik hitz egiten dudanez, ez harritu, arimak horrela hartzen baitu idazten dena, batzuetan aski egiten du Jainkoa goresten aurrera ez joateaz, idazten ari dela hainbeste zor diola iruditzen baitzaio. Eta uste dut ez zaiola berorri desatsegin gertatuko, bion artean gauza bera kanta dezakegula iruditzen zaidalako, era desberdineanbada ere; izan ere, asko da nik Jainkoari zor diodana, gehiago barkatu didalako, berorrek dakienez.
‎Ezinezkoa da, nire iritziz? gure izaera den bezalakoa izanda, gauza handietarako adorea izatea Jainkoaren laguntza duela ez dakienak. Izan ere, hain kaskarrak gara eta hain makurtuak lurreko gauzetara, non egiaz nekez higuinduko baitu hemengo oro haietatik guztiz askatuz, hango erakusgarriren bat baduela ez dakienak.
‎gure izaera den bezalakoa izanda, gauza handietarako adorea izatea Jainkoaren laguntza duela ez dakienak. Izan ere, hain kaskarrak gara eta hain makurtuak lurreko gauzetara, non egiaz nekez higuinduko baitu hemengo oro haietatik guztiz askatuz, hango erakusgarriren bat baduela ez dakienak. Dohain hauen bidez ematen digulako Jaunak guk geure bekatuen bidez galdu genuen sendotasuna.
‎Gogoa diot, deabruak hasieretan aurrean jartzen dituen gauzak hainbeste direlako bide hau egitez has ez dezaten, hortik datorkion kaltea dakienak bezala, ez arima hura galtzen duelako soilik, baizik eta arima asko galtzen dituelako. Hasten dena saiatzen baldin bada Jainkoaren berotasunaz perfekzioaren gailurrera iristen, uste dut ez dela sekula ere bakarrik joango zerura; beti darama jendetza handia bere ondorik. Buruzagi onari legez, Jainkoak bidean lagunduko diotenak ematen dizkio.
‎Egia da ni gainerako guztiak baino ahulagoa eta kaskarragoa naizela; baina uste dut ez duela galduko apaltzeaz, indartsua izan arren, bere buruaz hala sinetsi gabe, honetan esperientzia duenari sinesten dionak. Neure buruaz hau dakit esaten:
‎Izerdi nekagarri hura garbitzea zen nire nahia. Alabaina gogoan dut ez nintzela sekula ausartu hori egiten, neure bekatu hain astunak burura etortzen zitzaizkidalako. Han egoten nintzen Berarekin neure pentsamenduek bakean uzten ninduten artean, asko baitziren oinazetzen nindutenak.
‎Jaunak hain ongi entzun zidan, non bi urte igaro orduko horrela bainengoen; halako gaitzez izan ez arren, uste dut ez zela samin eta neke txikiagokoa hiru urtean izan nuena, oraintxe esango dudanez.
‎Eta Jainkoaren zerbitzuan bizi izan zen erabat, nigana zuen zaletasun handi hura ez bainuen egundo ere txartzat izan, garbiagoa izan bazitekeen ere.Hala ere, Jainkoa gogo gogoan izan ezik, haren aurkako irain larriak gertatzeko kasuak ere izan ziren. Esan dudanez, nik bekatu astuntzat nuenik ez nukeen egingo orduan. Eta uste dut, nigan hori ikusteak ni maitatzen laguntzen ziola; gizonezko guztiak dira, nik uste, bertutera emanak direla ikusten dituzten emakumeen adiskideago; eta hemen nahi dutenerako ere hemendik irabazi handiagoa dute haiekin, geroago esango dudanez.
‎Uste dut on litzatekeela, oi ene arima, erreparatzea Jaunak zer arriskutatik atera zaituen eta, maitasun hutsagatik hura iraintzeari utziko ez bazenio ere, beldurragatik behintzat utz diezaiozula, mila aldiz egoera arriskutsuagoan zuri bizia kentzeko ahala baitu. Uste dut ez dudala gehitzen asko beste mila esanda ere, neure bekatuak kontatzean kontuz ibiltzeko agindu zidanak agiraka egin arren, eta nahikoapainduak doaz.
‎18 Beste batzuetan, arimako ergelkeria batek jotzen nau, nik hala dela esango nuke?, uste dut ez dudala ez onik ez txarrik egiten, esaten den bezala, jendearen airean ibili baizik: ez penarik ez aintzarik, ez bizitzarik ez heriotzarik, ez atseginik ez atsekaberik.
‎18 Beste batzuetan, arimako ergelkeria batek jotzen nau, nik hala dela esango nuke?, uste dut ez dudala ez onik ez txarrik egiten, esaten den bezala, jendearen airean ibili baizik: ez penarik ez aintzarik, ez bizitzarik ez heriotzarik, ez atseginik ez atsekaberik.
‎–Oi, ohore puntu bat du...! Eta txarrena da duenik ez duela entzun nahi, eta batzuetan ohore puntu hori izan beharra dagoela deabruak buruan sartzen ziolako zen.
‎Jaunak esaten zizkidan. Eta beti esaten nizkion aitor entzuleari eta nire adiskide alargun honi, honekin hitz egiteko baimena bainuen, esan dudanez; eta honek beste pertsona batzuei kontatzen zizkien, jakin dudanez, eta hauek badakite ez dudala ez gezurrik esaten ezta ez diezadala Jainkoak bide eman, inolako gauzatan, eta gutxiago hain gauza larrietan, egia osoan ibil nadin baizik.
‎Valladolidera etorri zitzaidan hitz egitera poz pozik eta zer zeukan eskuratua esan zidan; nahiko gutxi; erlojuz ongi horniturik zihoan, bost baitzeramatzan; grazia handia egin zidan. Orduak ongi antolaturik izateko zela esan zidan, ez zuela joan nahi beharrezko gauzarik gabe; uste dut ez zutela non lo eginik ere.
‎Bada, ez dugu hormetara begira egon behar. Kontuan izan behar dugu ez digula iraungo etxeak betiko, luzeena izanda ere bizitzak irauten duen bezain aldi laburrean baizik; guztia leun egingo zaigu, zenbat eta gutxiago eduki hemen, betikotasun hartan gehiago gozatuko dugula ikusirik, gure Jesus onaren bizitza imitatzean izan dugun maitasunaren araberakoak izango baitira hango egoitzak. Jesusen Amaren eta gure Ama eta Zaindariaren Erregela eraberritzeko hasierak direla hauek badiogu, ez diezaiogun irain egin berari, ezta gure aurretiko guraso santuei ere, haien antzeko izateari uko eginez.
‎Nik gurekin zihoanari nion erruki, zuzen gindoazela esan ondoren, ibilitako bidean atzera egin beharra izaten zelako. Hala ere, berezko izaera ona izanik, uste dut ez nuela egundo haserre ikusi; horrek benetan harritu ninduen eta gure Jauna gorestera eraman; izan ere, berezko izaera ona denean, okasioek gutxi egiten dute. Nik goretsi egiten dut bide hartatik onez atera nahi izan gaituelako.
‎21 Uste dut ez dela alferrikakoa izango hemen haren bizitzaz pixka bat hitz egitea eta nola gure Jaunak nahi izan zuen han monasterio hau fundatzea, jakin dudanez, inguruetako arimentzat hain mesedegarria izan baita; eta santa honen penitentziari erreparatuz, kontura zaitezten, ene ahizpak, zein atzera geratzen garen gu, eta saia zaitezten berriro gure Jaunaren zerbitzuan; bada, guk ez dugu zertan izanik hai... Katalina Cardona anderea.
‎Ni nagusi nengoen han eta ez naiz gogoratzen egundo pentsamendua horretan izan nuenik; sinetsirik nengoen, Jaunak ez ziela hutsik egingo Berari nola poz eman baino beste ardurarik ez zutenei. Eta noizbait guztientzat nahiko ez bazegoen, nik gehien behar zutenentzat izan dadila esanik, bakoitzak uste zuen ez zela bera gehien behar zuena, eta horrela geratzen zen Jainkoak guztientzat bidaltzen zuen arte.
‎Nire seniderik txikien hauetako edozeini egin zeniotena, neuri egin zenidaten. Eta obedientziari dagokionez, maite duena ez du nahiko Bera joan zen bideaz bestelakotik joatea: obediens usque ad mortem.
‎13 Argi dago inork ezin duela ez daukanik eman; lehenengo eduki egin behar dela. Bada, sinets iezadazue, ez dago bide hoberik altxor hau lortu ahal izateko, aitzurtzea eta lan egitea baino obedientziaren meatze honetatik ateratzeko; zenbat eta gehiago aitzurtu, hainbat gehiago aurkituko dugu, eta zenbat eta gehiago egon gizakien mende, geure nagusien borondatea baino besterik ez dugula, geure borondatearen jabeago egingo gara, hura Jainkoaren borondatearekin uztartzeko.
‎Gizakundeko monasterioan, prioretzako bigarren urtean nengoela, san Martinen zortziurrenean, Jauna hartzerakoan, zatitu zuen Forma aita frai Joan Gurutzekok, beste ahizpa batentzat Sakramentu guztiz Santua ematen baitzidan. Nik uste nuen ez zela Formarik falta eta hilduratu nahi ninduela, Forma handiak nituela gogoko esan bainion (ez, horratik, zati txikitxoa izateak Jauna han osorik egoteko zerikusirik ez zuela ez nekielako). Haren Maiestateak esan zidan:
‎Egun batean han otoitzean ari nintzela, esan zidan gure Jaunak Segoviara joan nendila fundazioa egitera. Niri ezinezko gauza iruditu zitzaidan, agindua hartu gabe ez nintzelako joango, eta aita komisario apostolikoari, frai Pedro Fernández maisuari, entzun niolako gehiago fundatzerik ez zuela nahi; eta era berean, Gizakundekoan eman behar nituen hiru urteak amaitu baino lehen, arrazoi handia zuela ez nahi izatean. Honetaz pentsatzen ari nintzela, Jaunak esan zidan esateko hari, Berak bideratuko zuela-eta.
‎Azken batean, Jaunak bide desberdinetatik eramaten ditu. Baina prioreek kontuan izan behar dute ez dituztela han jartzen bidea nork bere gustura hautatzeko, beren agindupekoak Erregelaren eta Konstituzioen bidetik eramateko baizik, beraiei gogor egiten bazaie eta beste gauza bat nahiko balute ere.
‎Bera pobretasuneko mojen monasterioen guztiz kontrakoa da, eta zuzen dabil. Obra hura egin zedin kaltea, edo hobeki esateko, mesedea izan zen; izan ere, ni bidean jarri baino lehenago esan baliote, ziurtzat dut ez zitekeela horretara etorriko. Baina aita komisarioak eta aita Marianok (honentzat ere ni hara joatea oso pozgarria izan baitzen) ni hara joatean zerbitzu berdingabea egiten ziotela guztiz ziurtzat izanik, ez zioten aurretik esan; eta, diodanez, zuzen zebiltzalakoan, oker handia izan zitekeen.
‎Haren beldur bakarra oztopoak jarriko ote zizkioten zen eta zama handiaz zihoala jakingo ote zuten, bere usadioa bestelakoa baitzen. Zer egiten duen, gero, Jainkoaren maitasunak!, harrezkero ez baitzuen ohorerik, ezta ez baitzuen beste ezer gogoan berak nahi zuena ez ziezaiotela eragotzi baizik! Gero atea ireki genion.
‎15 Honelako gauzarik ez da sentitzen bultzada hura igaro arte. Nahikoa egiten du barruko hura sentitzen, eta uste dut ez lukeela sentituko oinaze larririk ere, bere zentzumenak argi ditu eta hitz egin dezake eta baita begiratu ere; ezin da ibili, ordea, maitasun eragin bortitz hark erorarazten baitu. Hau edukitzeko ahaleginean hil arte ekin arren ere, Jainkoak ematen duenean izan ezik, alferrik da.
‎27 Dena dela, pentsa dezaket noizbait deabrua nahas daitekeela, eta hau hala da, esan dudan eta ikusi dudanez?, baina bestelako ondorioak ekartzen ditu, eta esperientzia duena ez du engainatuko, nire iritziz. Hala ere diot, Jainkoa dela neure baitan ziur banago ere, nik ez nukeela inolako gauzarik egingo ezergatik ere, nire ardura duenak gure Jaunaren zerbitzu handiagorako dela ez baderitzo; eta egundo ez dut ulertzen esana egin dezadala baino besterik eta ez dezadala esan gabe ezer gorde, hau baita komeni zaidana.
‎Haien iritziz Artzapezpikuari baimena eskatzea komeni zen, kaleetan zehar ibili gabe, etxean meza eman ziezaguten. Basatza handiak zeuden, eta ez zirudien ongi oinutsik kaleetan zehar ibiltzea, eta etxean areto egoki bat zen, Burgosera etorri zirenean Jesulagunen eliza izan zena, han igaro baitzituzten hamar urte baino gehiago; eta horrela, geure etxea izan arte, uste genuen ez zela eragozpenik izango han etxe sartzea egiteko. Inola ere ez zen lortu han meza entzuten uztea, bi kalonje eskatzera joan bazitzaizkion ere.
‎Haietako batean, Jauna hartu ondoren otoitzean nengoela, gure Jaunagandik aditu nuen beraren zerbitzurako izango zela etxe hura. Uste dut ez nituela han eramango oraindik bi hilabete, neure espirituak presa ematen zidalako Valladolideko etxea fundatzera joateko, eta horren arrazoia orain esango dudana zen.
‎behin eta berriro eskatu didate zer edo zer esan dezadala malenkoniazko umorea dutenekin nola jokatu behar den azalduz. Eta izan ere, gaitz hori dutenak ez hartzeko ahalegin guztiak egiten ari bagara ere, hain sotila da, non behar denerako moteldu egiten baita eta horrela erremediorik ez duenera arte ez gara konturatzen; liburutxo txiki batean honetaz zerbait esan nuelakoa dut, ez naiz gogoratzen; ez da ezer galtzen hemen zerbait esateaz, Jaunak asma dezadala nahi badu. Behin edo behin esana egon daiteke; beste ehunka aldiz esango nuke, on egiteko zerbait esaten asmatuko dudala uste banu.
‎11 Nik mezulari honekin bidaltzen dut Joan Bautista lizentziaduna, toki honetako apaiza dena (eta han nengoela guztian mesede eta lagun egin zidana, bai gauza espiritualetan bai mundukoetan, gure Jaunak eman baitzizkion dohainak horretarako), berorrengana joan dadin eta jakin dezan ongi berorren asmoen berri eta gure biziera adieraz diezaion, berak, gure aitortzak entzun dituenez gero, guztia baitaki, hain gora handiko gauzan argirik gabe ibil ez gaitezen. Uste dut ez duela egin gabe utziko mesede hau.
‎4 Orain, era batera nahiz bestera sufri dezadan, berorren gorentasunaren etxe horretako ama prioreak idazten dit berorren gorentasunak nahi duela moja bat bertan hartua izan dadila eta berorren gorentasuna mindurik dagoela, nik ez nuela hartzerik nahi esan diotelako; hura eta aita Ripaldak dakarren beste bat hartzeko baimena bidal diezaiodala. Uste dut ez diotela egia esan. Sentituko nuke egia balitz, berorren gorentasunak niri kontuak eskatu eta aginduak emateko ahalmena baitu, eta ezin dut sinetsi, haiekiko konpromisotik bere burua askatzearren ez bada, nirekin haserre egotea, niri esan gabe, haserrea horrela agerturik.
‎2 Arren eskatzen diot berorri laster batean etortzeko mesedea egin diezadala, bada, hain gauza garrantzitsua izanik, Jainkoagan itxaro dut ez dela berori nirekin gaizki portatuko. Jaunak gida beza guztia berak hobekien ikusten duen bezala, eta berori izan beza beti bere eskutik.
‎1 Jesus izan bedi berorrekin. Ez dut ez astirik ez indarrik luze idazteko, gutxiri idazten baitiet orain neure eskuz. Orain dela gutxi idatzi nion berorren gorentasunari.
‎Mesede handia egin dit berorrek Cepedari hain mezu ona bidatzean. Ez du amairik santu haren eskerrak emateak, uste dut ez dudala ezer gehitzen. Pedro del Peso, Zaharra, orain dela urtebete hil zen; ongi egina joan zen.
‎Kontu izan berak esaten dituen dukearekiko eginbideak betetzeaz, izan ere hainbeste negozioren artean bera bakarrik, ez dakit nondik aterako dituen indarrak Jainkoak mirariz ematen ez badizkio. Uste dut ez zaidala burutik pasatu hor ez dezala jan esatea (premia handian baitaude); horretara ez doanean, ez dadila sarri joan, begiratu gabe dena ken ez dadin; bestalde, karitate handia egiten didate gure aita arreta handiz zaintzean; ezin izango diot hori egundo ordaindu. Esan ahizpei, ene Gabriela harro dago horregatik, bere gutunean idazten didanez.
‎Jainkoak egin dezake. Nik ez dakit zer esan, Jainkoak han sufrikario handiak eman baitizkie eta horiekin batera premia handia; ez baitute ez garirik ez dirurik, zorrak baizik. Salamancan zor zizkien laurehun dukatak, etxe horretarako zituztenak, gure aitak dagoeneko esanda zeukan, Jainkoak nahi beza aski izatea erremedia daitezen.
‎Madriletik bidali zituenak ez dira iritsi; han zetorren, igaro zuen zalapartari buruz ari den oroit-idazkia edo agiria. Uste dut ez dela galdu gutunik, lehenengo orria izan ezik; han kontatzen zen nola hartu zuen abitua ene Isabeltxok eta zein atsegin handia izan nuen haren amarekin; gure aitari zenbait galdera eginez ama priorearen eta ahizpen gutunak ere hara zihoazen, eta ezer esan ez duenez gero, uste dut galdu egingo zirela. Esan biezat datorren lehenbizikoarekin.
‎9 Konturatzen naiz, deabruak ezin duela jasan hor fraide nahiz moja oinutsik izatea, eta horregatik egiten die halako gerra; baina Jaunagan itxaro dut ez diola asko balioko. Gogora beza berorren aitatasunak hor izan daitezen egin den ahalegina; premiarik handiena den honetan, lagun biezaio berorren aitatasunak San Jose aintzatsuari.
‎4 Uste dut ez genukeela ezer galduko berorren aitatasuna Gorpuztirako hona etorriko balitz; horrela, elkarrekin joango ginateke. Ez da asko nekatuko karro batean etorrita; izan ere, aita frai Antonio nirekin joan arren, dagoen eran egonik, nahiko zeregin izango dugu berarekin.
‎Jainkoak bere eskutik izan dezala. Pedro Ahumada pottokan joango balitz, gera dadila harekin Frantzisko eta bidal beza alokaturiko mando eme batean; baina oso maltzurra da eta uste dut ez duela onartuko. Ez du haren beharrik, haren kontura ibiltzeko baizik; eta, beraz, Frantziskok esan diezaiola, ez duela Sernan etxerik izango, eta horrela ez du zertan ibili joan eta etorri.
‎Eta toki honetan Godoy lizentziadunak esan zidan Ávilako korrejidorea izan zenak esan ziola, eta hemen beste pertsona batzuek esan dute, eta, beraz, honezkero ageriko gauza da. Izan behar duenak ez du ezkutuan zertan egonik, eta egia dela dakitenean, guztiak isilduko dira. Nire ustez, ez dago hura asko axola izateko eran.
‎Eta egoki baderitza, ken beza aita frai Pedro Fernándezen aktatik arrautzarik eta afariusian ogirik ez jateko dioena, ez bainuen lortu hori jarri gabe utz zezan. Eta horretan nahikoa da Elizak agintzen duena betetzea, horren gainetik ezer jarri gabe, eskrupuluekin ibiltzen baitira eta kalte egiten baitie, premia dutenek ez dutela uste izaten dutelako.
‎Zein gogo bizia duten probintzial hautatua izan dadin! Uste dut ez dituela kontentatuko beste ezerk. Jainkoak gorde diezagula.
‎2 Berorren agurgarritasunak zeregin ugari izango duenez gero, uste dut ez dela komeni nik luze idaztea, eta arrazoi beragatik ez nion utzi berorri idazten ama prioreari. Berorren agurgarritasunak hartutzat jo dezala gutuna.
‎Eta, egia esan, niri min ematen dit haiei dagokienez, niri dagokidanez ez zait inoiz burura etorri, ezta ez biezaio horri garrantzirik eman, nitaz esaten diren beste gauzak ere ez baitira hala. Nik berriro esango diot aitari berorrenganako maitasunagatik; baina haren osaba izebekin, horretara hain ohituak daudenez gero, uste dut ez dela erremediorik izango. Entzuten diedan guztian min ematen dit.
‎6 Bihar joango dira Remedios eko aita priorea eta priore ordea Umbretera, hemen dagoen artzapezpikuak deitu baitzien. Hauek ez badute ekartzen aita bisitariak egin duena baliogabea dela (eta uste dut ez dutela ekarriko), gauza handia egongo da egina. Jaunak bidera dezala guztia bere zerbitzurako, eta berorren agurgarritasuna gorde beza sirenaren kantaren liluratik, baita ene aita Padilla lizentziaduna ere; muin egiten dio eskuetan behin eta berriz honi eta berorren agurgarritasunari nire nebak.
‎Ni ez nago orain hain ongi, masailezurreko minaz bainago eta handitu egin zait pixka bat aurpegia; horregatik une honetan hau ez doa nire eskuz idatzia. Uste dut ez dela ezer izango.
‎Hala ere, ehun eta hogeita hamar dauden lekuan, konturatuko da berorren gorentasuna zein ardura handiaz ibili behar den gauzak beren bidean jartzeko. Gure monasterioek ematen didate ardura pixka bat; dena dela, hona obedientziak agindurik etorri nintzenez gero, gure Jaunagan ustea dut ez zaiela ezer faltako eta Berak hartuko duela haien ardura. Badirudi nire arima ez dagoela ezin egonik nahas mahas handi honetan, bare dudala Jaunaren laguntzaz.
‎Gabon aurretik sukar batzuk izan nituen eta eztarritik gaizki egon nintzen; bi aldiz odola atera zidaten eta heste aringarria eman. Errege jaiaren aurretik launakako sukarrak ditut, baina ez goragaleaz, eta guztiekin ibili ezinik ez dut korura eta, jantokira batzuetan, sukarra ez dudanean; uste dut ez ditudala luzaro izango. Jaunak etxe honetan egin duena, hain hobekuntza handia, ikusten dudanez gero, ahaleginak egiten ditut ohean ez egoten, sukarra dudanean izan ezik, eta hau gau osoan izaten da.
‎2 Nire beste gutun bat emango diote berorri. Nik uste dut ez dagoela orain kaskarrago, berorrek hala baderitza ere. Jainkoaren eta neure maitasunagatik eskatzen diot aitor dadila sarri sarri.
‎11 Hemen barruan garraioarena doa, asko baita, eta begira, gure aitari atsegin emateko behar duenerako ez badauka, jakinarazi, eta ez izan hain ohoretsua; inozokeria da, nik baitakit bidali dezakedana. Eta berorren agurgarritasunak zaindu beza osasuna, ni neu ez hiltzearren bada ere, nik baitiotsot asko kostatzen zaidala Malagóngo neure ama priore hau.
‎5 Joana andrea, guztien arteko poza eta harreman ona ikusirik, laster batean Maria Valladolidera bidaltzeko erabakia harturik doa, eta uste dut gainera Adriana haien artetik aldendu izanaz damu dela. Oso pozik joan zen, nire iritziz, eta uste dut ez dela itxurak egiten batere zalea.
‎Malagónen, Villanuevan eta bideetan zehar izan dudan osasun ona ordaintzen ari naizela dirudi, egun askotan eta uste dut urteetan ez baitut izan hain osasun onik. Gure Jaunaren mesede handia izan da, eta orain gutxi axola du ez izateak.
‎7 Pixka bat sendoago egon nadinean, artzapezpikuari hitz egiten saiatuko naiz, eta Madrileko horretarako baimena ematen badit, askoz ere hobe litzateke, konparaziorik gabe, beste leku batera eramatea baino, beraiek nahi dutena ez bada moja hauek ni oinazetzeraino sentitzen baitute. Eta hau egiten den ikusi arte, ez diot idatzi Segoviako ama prioreari ezta serio hitz egin ere hemen, hura hartzeko kontuaz; izan ere, uste dut, ama prioreari hori atsegin ez bazaio ere, guztiek nahi izango dutela; eta berandu egiten zait, aita bikarioak idatzi didanez, dudalako hemen egon ibiltzeko eran egon arte baizik, eskrupuluak ematen baitik; eta Segovian asko dira eta orain beste bat hartu nahi dute, baina behin behineko eran egonik, emendio handirik ez die egingo.
‎9 Esan didate, mojek hortik idazten zietela hemengoei, Brianda eskatzean sendo egon daitezen, beraiek berena lortu zutenez gero, haiek ere lortuko zutela-eta. Eman biezaio berorren agurgarritasunak penitentzia on bat ama prioreari, konturatu behar baitu ez naizela hain kristau txarra, arrazoi oso seriorik gabe hainbeste egiteko, eta etxearen erosketa bezain gutxi axola zitzaidan gauza baterako hain gastu handiak egiteko. Nik barkatzen diet honetan egingo zuten juzgua.
‎...ez zerutiko berria izan dudala esatea ez bada, besterik ez zait geratzen egiteko; berorri esan nion bezala, gauza guztien kontu eman beharrik ez bada ere, adiskidetasuna zor dionari irain handia egitea da, batez ere ziur egonik, berorri esan nion bezala, berak dioenez eta nik ulertzen dudanez, ez duelako pausoa emango aita probintzialak jakin gabe; eta esaten edo idazten ez badio, horrek esan nahi du ez duela pauso hori emango. Eta hark eragotzi ahal badio eta baimenik eman ez, irain egingo nioke nik itzal handiko eta Jainkoaren zerbitzari handia den pertsona monasterio guztietan zehar belzturik (nire esanari kasu eginda ere), nahikoa belzkeria baita, Jainkoa iraindu gabe egin ezin dena egin nahi duela esatea.
‎5 Baita ziur nago, gauza hori berorrek nahi duenez ez badoa, erruduntzat joa izango naizela, ezertxo ere egin ez banu bezala, eta aski izango dela aurrez iragarria izatea profezia haiek betetzen hasteko. Niretzako sufrimenduak badira, ongi etorriak izan bitez; Jainko Maiestateari eginak dizkiodan irainek etor dakizkidanak baino gehiago merezi dute.
‎Eta pena da, asko eta asko direlako monasterio hauetan moja sartu nahi dutenak, eta etxe gutxi direlako eta gehiago egiten ez direlako, ezin hartu izatea. Eta aurreko nuntzioak honen ondoren fundazio gehiago egiteari ez uzteko agindu bazuen ere eta bisitari apostolikoaren partetik fundatzeko agiri argiak baditut ere, erabaki sendoa hartua dut ez egiteko, gure aita jeneralak edo aita santuak besterik agintzen ez duten bitartean; izan ere, nire erruagatik geratzen ez denez, Jainkoak mesede egiten dit, ni nekatua bainengoen, beroren jauntasunari zerbitzatzea niretzat atseden besterik izango ez bazen ere, berorren jauntasuna gehiago ez ikustea gogorra baita?, eta, horrela, aginduko balidate, poz handia emango lidake fundazio horrek.... Eta, kapitulu jeneraleko hau ez balego ere, nik gure aita jeneralagandik nituen agiriak Gaztelaren agindupeko erresumetan fundatzeko ziren soilik; beraz, agindu berria litzateke.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
dut 88 (0,58)
du 11 (0,07)
badu 5 (0,03)
duela 5 (0,03)
duenak 5 (0,03)
duena 4 (0,03)
duenik 4 (0,03)
baitute 3 (0,02)
dudala 3 (0,02)
zuela 3 (0,02)
baitu 2 (0,01)
dudana 2 (0,01)
duenari 2 (0,01)
dute 2 (0,01)
hau 2 (0,01)
zuen 2 (0,01)
baduela 1 (0,01)
badute 1 (0,01)
baitut 1 (0,01)
ditut 1 (0,01)
dituztenak 1 (0,01)
dudanik 1 (0,01)
duelako 1 (0,01)
duen 1 (0,01)
duenarentzat 1 (0,01)
duenerako 1 (0,01)
duenetik 1 (0,01)
duenez 1 (0,01)
dugu 1 (0,01)
dutena 1 (0,01)
dutenak 1 (0,01)
dutenei 1 (0,01)
dutenek 1 (0,01)
dutenekin 1 (0,01)
duzue 1 (0,01)
duzuelako 1 (0,01)
genuen 1 (0,01)
lituzke 1 (0,01)
nuenik 1 (0,01)
zaituenak 1 (0,01)
zaituenari 1 (0,01)
zuena 1 (0,01)
zuenik 1 (0,01)
zuentzat 1 (0,01)
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia