Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 95

2015
‎Ene Jainkoa, zenbateraino doakigun [bake hau] ikusten duzunez gero, egizu kristauek bilatu nahi dezatela, eta eman diezunei ez iezaiezu ken, zeure errukiagatik; izan ere, egiazko bakea ematen diezun arte, eta ezin amaitu den lekura eramaten dituzun arte, beti bizi behar da beldurrez. Egiazko bakea diot, ez hau ez dela egiazkoa uste dudalako, gu Jainkoagandik urrunduko bagina, lehenengo gerrara itzultzea gerta daitekeelako baizik.
‎Nik uste dut, arima hauei bezala, Haren Maiestatea agertuko balitzaie munduan guztiz galdurik dabiltzanei, ez liratekeela ausartuko Hura iraintzen, maitasunagatik ez bada beldurragatik. Oi, bai behartuak daudela indar guztiekin Jaun hau ez sumintzen saiatzera hain goitiko bidez abisuak jaso dituztenak! Beragatik eskatzen dizuet, ene ahizpak, Haren Maiestateak mesede hauek edo antzekoak egin dizkizuenoi, ez zaiteztela axolagabeak izan hartu besterik ez eginez.
‎7 Bada, bat bateko espirituaren harrapatze honetara berriro etorriz, benetan gorputzetik irten egiten dela dirudi eta, bestalde, argi dago pertsona hau ez dela hilik geratzen; behinik behin, berak ezin du esan, une batzuetan, gorputzean dagoen ala ez. Osorik, baina bizi garen honen aldean oso bestelakoa den beste lurralde batean egon delako irudipena du; hemengo argiaren aldean hain bestelakoa erakusten zaio, non, bizitza osoa, beste gauza batzuekin batera, hura lantzen arituko balitz ere, ezinezkoa izango bailitzaioke lortzea.
‎Onak izan direnak, ordea, ez dute halakorik sentituko, baina gorputz hilkor honetan bizi garen bitartean beti daude hutsegiteak. Samin hau ez da inola ere arintzen gure Jaunak bekatuak barkatuak eta ahaztuak dituela pentsatzeaz; bestera da: gehitu egiten da hainbesteko ontasuna ikustean eta infernua baino besterik merezi ez duenari mesedeak egiten zaizkiola ikustean.
‎Honetatik Jaunak liluramendua emango balio, bejondeiola, nahi ez badu ere utzaraziko baitio egiten ari zena. Eta ziurtzat dut jokaera hau ez litzatekeela eragozpena izango, on guztirako laguntza handia baizik; hasieran esan nuen gogoeta egiten lan nekagarria hartzea bai, ordea, eragozpena litzatekeela, eta uste dut ezin izango duela gehiagora iritsi denak. Baliteke hala izatea ere, Jainkoak arimak bide askotatik eraman ditzakeelako; hala ere, ez bitez hortik joan ezin dutenak, ezta Jesu Kristo gure onaren misterioetan dauden ondasun hain handiez gozatzeko gaitasunik ez dutelakotzat jo ere; inork ez dit buruan sartuko, denik eta espiritualena bada ere, hemendik ongi ez doazenik.
‎Izan ere, adimena oso bizi dago arima hura Jainkoagandik bereiz egotea sentitzeko dagoen arrazoia ulertzeko; eta Haren Maiestateak laguntzen du une hartan bere buruaren albiste bizi biziaz; horrek samina hainbesteraino handiagotzen du, non oihu handiak emateari ekiten baitio. Eraman handikoa eta asko ikusia den pertsona izan arren, une hartan ezin du gehiago; izan ere, sentimendu hau ez da gorputzean, esanda geratu denez?, arimaren barruan baizik. Hortik atera zuen pertsona honek arimaren minak gorputzarenak baino askoz ere latzagoak zirela, eta burura etorri zitzaion era horretakoak zirela garbitokian sufritzen direnak, gorputzik ez izateak ez baitie eragozten gorputza izanda hemen sufritzen zituzten guztiak baino askoz ere gehiago sufritzea.
‎Maitasun hitzez, are kanpoko hitzez, kexatzen zitzaion bere Senarrari, beste gauzarik ezin zuen eta; izan ere, badaki bertan dela, baina honek ez du bere burua agertu nahi hartaz gozatzen uzteko eran. Eta min handia da, halere atsegin eta gozoa; eta ez izatea nahiko balu ere, ezin du; dena dela, hau ez luke sekula ere nahi izango: gelditasunezko otoitzeko murgiltze gozo minik gabekoa baino nahiago du.
‎Bosgarrena, alferrik lan egingo dugulako; izan ere, ur hau aurrekoa bezala ubideen bitartez ekarri behar ez denez gero, iturburuak urik eman nahi ez badu, gutxi balioko digu nekatzeak. Esan nahi dudana da, meditazioari ekin eta burua hausten jardun eta malkoak isuri arren, ur hau ez datorrela hortik. Jainkoak nahi duenari ematen zaio soilik eta askotan arimak gutxien uste duenean.
‎Gauza bat da nola ikusten den eta beste bat nola esaten den, ezin daitekeelako ongi aditzera eman. Hala ere, on handia egin dit eta baita Jaun hau ez ikusteko neure erruen bidez neure arima ilundu nuelako pena handia eman ere.
‎Jaunak egin beza, ahalguztiduna da eta nahi duena ahal duenez gero, gauza guztietan bete dezadala beraren borondatea, eta Haren Maiestateak hainbeste artifizio eta modu erabiliz eta hainbeste aldiz infernutik atera eta Beragana ekarri duen arima hau ez beza utz galtzen. Amen.
‎Lurra emateko esaten ziotenei esaten zien: Ez, alaba hau ez dago lurra emateko.
‎(Teresaren pasarte hau ez dute guztiek era berean interpretatu eta transkribatu. Guk arrazoizkoena begitandu zaiguna hartu dugu itzultzeko).
‎Ni Jainkoagana joan nintzen eta esan nion: . Jauna, etxe hau ez da nirea; Zugatik egin da; orain honen gorabeherez arduratzeko ez dago inor, arduratu bedi Berorren Maiestatea?. Bake bakean eta penarik gabe geratu nintzen, mundu guztia neure ordez ardurak hartzeko prest banu bezala, eta gero negozioa ziurtzat nuen.
‎Inork ez du aitzakiarik, izan daitekeenik kaskarrena bada ere, horrela jokatzen baitu nirekin, halako egoerara ekarriz. Kontuan izan, esaten dudan hau ez dela lipar bat ere esan litekeenarekin konparatuz; ikuste era hau eta Jainkoak arimari egiten dion mesedea aditzera emateko beharrezkoa dena bakarrik dago esana; baina ezin esan dezaket Jaunak bere sekretu eta handitasunak aditzera ematen dituenean sentitzen dena, hemen atsegintzat hartzen direnen hain gainetik den atsegina, non arrazoiz gorrotarazten baitizkio bizitzako atseginak, guztiak bat... Higuingarri da konparatzeko hona ekartzea ere, amaierarik gabe haietaz gozatzeko izan arren, eta Jaunak ematen dituen beste horietakoa guretzat prest duen ibai handi joritik tantatxo bat besterik izan ez arren.
‎arimak bere burua Jainkoaren hurbil hurbileko ikusten duenez eta zeruko eta lurreko ondasunen artean dagoen aldea eta Jaunak agertzen dion maitasuna ikusten dituenez, maitasun honetatik sortzen dira konfiantza eta ziurtasuna gozatzen duenetik ez dela eroriko; saria argi ikusten duela iruditzen zaio, ezinezkoa dela bizitzan ere hain gustagarri eta gozoa dena, atsegina bezalako gauza makur eta itsusiagatik alde batera uztea; eta konfiantza honekin kentzen dio deabruak bere buruagan izan behar duen konfiantza apurra; eta, diodanez, arriskuetan jartzen da eta neurri gabe frutatik besteei ematen hasten da on beharrez, berari dagokionez ez dela zertan beldurturik uste izanik. Eta hau ez doa harrokeriaz, ongi baitaki arimak berak bakarrik ezin duela ezer, Jainkoagan duen konfiantza handiaz zentzugabe jokatzeaz baizik, oraindik ez baitu begiratzen lumaje eskasa duela. Habiatik irteteko eran dago, eta Jainkoak ateratzen du; baina oraindik ez dago hegan egiteko eran; bertuteak ez daudelako oraindik sendo, eta ez duelako eskarmenturik ere arriskuak ezagutzeko, eta ez dakielako bere buruagan fidatzeak egiten duen kaltea.
‎zentzugabekeria da; pentsamenduak eguneroko gauzetarako euskarria behar du. Batzuetan arima beretik irtenda edota Jainkoz hain betea ibili arren, bere baitan biltzeko sorkarien beharrik ez izateraino, hau ez da ohikoa. Zereginetan, jazarpen eta lanetan, halako baretasuna izaterik ez denean, eta lehor uneetan, Kristo adiskide on ona da, Gizaki bezala begiratzen diogulako eta ahuldade eta neke artean ikusten dugulako, eta laguntza dugu eta, hartarako ohitura izanez gero, oso erraza da nork bere ondoan aurkitzea, ez bata eta ez bestea diren garaiak izango badira ere.
‎Baina, gure bekatuengatik? hain gutxi eta bakanak dira kasu honetan gehiegizko kontu hau ez dutenak, non uste baitut nahiko motibo dela hori, hasten direnak lasterrago perfekzio handira ez joateko. Izan ere, Jaunak ez du sekula huts egiten, eta ez da Harengatik geratuko; gu gara eskas eta ezerezak garenak.
‎15 Eta hala ere norbere buruaren ezagutza hau sekula ere ez da utzi behar, eta ez dago bide honetan arima hain erraldoirik sarri ume izatera eta bularra hartzera itzuli beharra ez duenik (eta hau ez bedi sekula ahantz; beharbada, gehiagotan esango dut, garrantzi handikoa baita); izan ere, ez dago otoitz egoera hain gorenik, hasierara itzuli beharra izango ez denik, eta bekatu eta norbere buruaren ezagutza honetan dago, otoitzaren bide honetan, janari guztiak jan behar diren ogia, janari horiek direnik eta finenak izanda ere, eta ogi hau gabe ez legoke mantentzerik; baina neurriz jan behar...
‎espiritual ere egingo du guri probetxu egin diezagun. Eta hau ez dut esaten probatu gabe eta neuri gertatu zitzaidan halako bibaino gehiagorekin. Nik diot arima batek, bere burua oso osoan maisu bakarraren mende ezartzeko, oker ere oker jokatzen duela halakoa izan dadin arduratzen ez bada; maisu hori erlijiosoa denean, bere nagusiaren mende egon behar duenez gero, honi beharbadahiru gauzak faltako zaizkio, gurutze txikia ez dena?, norberak nahita bere adimena adimen onik ez duenaren mende ezartzeko.
‎4 Bada, Jauna ariman pizten hasten den bere benetako maitasunaren txinpartatxo bat da otoitz hau, eta nahi du arima ulertuz joan dadila zer den atseginezko maitasun hau, gelditasun eta bildutasun hau eta txinpartatxo hau, Jainkoaren espiritua den ala deabruak emandako atsegina edota guk geuk lorturikoa den. Esperientzia duenarentzat hau ez dela lor daitekeena garbi egon arren, gure izaera hau gauza gozoetara hain joera handikoa izanik, guztia probatu nahi izaten du. Baina laster geratzen dahotz hotz, izan ere, gozotasun hau lortzeko sua pizten ekin eta ekin egin arren, itzaltzeko ura botatzen ari dela besterik ez dirudi.
‎Urte askoan, gaurik gehienetan loak hartu baino lehen, lo egiteko Jainkoaren eskuetan jartzen nintzenean, Baratzeko otoitzaren gertakari honetan pentsatu ohi nuen pixka bat, baita moja izan baino lehenago ere, barkamen ugari irabazten zirela esan baitzidaten. Eta uste dut bide honetatik asko ere asko irabazi zuela nire arimak, bada, otoitz egiten hasi nintzen zer zen ere jakin gabe, eta behin hartara ezkero eguneroko ohiturak eragiten zidan hau ez uztera, lotara orduko aitaren egitea ez uztera bezala.
‎Egiten nuen guztian txukuna nintzen. Bertutea iruditzen zitzaidan guztia, baina hau ez zait aitzakia izango, gauza guztietan neure atsegina bilatzen banekielako, eta horrela ezjakintasunak ez du errua kentzen. Badu erru pixka bat monasterioa perfekzio handian ezarria ez izateak; nik, kaskarra izanik, akastunera jotzen nuen eta gauza ona alde batera uzten.
‎Madarikatua izan bedi halako legea, Jainkoarenaren aurka izateraino zabaltzen dena! Munduan zabal dabilen zentzugabekeria da, neure onetik ateratzen nauena; egiten diguten on guztia Jainkoari zor diogu, eta bertutetzat dugu, Haren aurka joatea bada ere, adiskidetasun hau ez haustea. Oi munduaren itsukeria!
‎Batzuetan pentsatzen dut zein gaizki egiten duten, era batera nahiz bestera, seme alabek beti bertutezko gauzak ikus ditzaten saiatzenez diren gurasoek; izan ere, nire ama, esan dudanez, bertutez jantzia izan arren, onetik ez nuen ia ezer hartu ezaguerara heldu nintzenean, eta txarrak kalte handia egin zidan. Zalea zen zaldun liburuetara eta entretenigarri hau ez zuen nik neuretzat hartzen nuen bezain gaizki hartzen, bere lanerako ez baitzuen eragozpen, baina kontua da guk haietan irakurtzeko modua egiten genuela, eta, agian, berak zituen lan handietan ez pentsatzearren egingo zuen, eta bere seme alabak hartan ari ziren bitartean, beste gauzetan galduak ibil ez zitezen. Honek hainbesteko mina ematen zion nire aitari, non kontuz ibili behar baitzen ikus ez zezan.
‎Ana Jesusenak dio, hark bere obren kopia batzuk hainbat hitz aldaturik ikustean, protesta egin zuela: . Jainkoak barka biezaie nire aitor entzuleei, niri idazteko agindu zidatenaren kopiak eginez, hitz batzuk aldatzen baitituzte; izan ere, honako hau eta hau ez dira nireak. Eta gero haiek ezabatu eta lerro artean aldatu zuten hitza idazten zuen bere eskuz?.
‎24 Bedeinkatua izan bedi honetan argia eman zidana, beti betiko; eta hala ematen dit gauzaren bat ongi egiten asmatzen badut, egunean baino egunean gehiago harritzen bainaiz, gauza guztietan zein talentu gutxi dudan ikusita. Eta hau ez dezala inork uste apaltasuna denik, egunean baino egunean argiago ikusiz noalako baizik: gure Jaunak, dirudienez, nahi du nik eta guztiek jakin dezagula, obra hauek egiten dituena Haren Maiestatea dela soilik, eta, itsuari lohiaz ikusmena eman zionez, nahi du nik ezer egitea bezain gauza itsua dena hala ez izatea.
‎Han harrera gozoa egin ziguten, Jainkoak ez baitit egundo ematen nekerik, gero ordainduko ez duenik, eta zortzi egun eta gehiagoko atsedena hartu nuen. Baina fundazio hau hain nekerik gabea izanik, hau ez da aintzat hartzekoa ere, ez baita ezer. Pozik etorri nintzen, Jainkoaren errukian uste dudalako baliatuko dela monasterioa han izateaz, honezkero antzematen den bezala.
‎Hau gure Jaunak daki, egiazko epailea baita, nik neure buruaz ulertu ahal izan dudanez, diot? eta oso argi ikusten dut, gainera, hau ez zetorrela nigandik, obra egitea Jainkoak nahi zuela baizik, eta bere gauza zenez lagundu egiten zidala eta mesede hau egiten. Asmo honekin diot, ene alabak, Harengana behartuago zaudetela uler dezazuen eta orain arte inoren kaltetan ez direla egin jakin dezazuen.
‎Eta toki batetik bestera nindoanean neure alaba eta ahizpei agur egitea, badiotsuet, hain maite ditudanez gero, ez zela gurutzerik txikiena, batez ere berriro ez nituela ikusiko uste nuenean eta haien sentimendu handia eta malkoak ikusten nituenean. Bada, beste gauza batzuetatik askaturik badaude ere, hau ez die eman Jainkoak, beharbada, niretzat oinaze handiagoa izan dadin, ni ere ez bainago haiengandik askaturik, sentimendu hori haiei ez agertzeko eginahalak egiten banituen ere, eta agiraka egiten nien; baina gutxi balio izaten zidan, handia baita haiek didaten maitasuna eta argi ikusten da egiazkoa dela.
‎1 Pertsona bat, Espiritu Santuaren Pazko egunez, Écijan zela, jai honen bezpera batean gure Jaunagandik jaso zuen grazia handi batez gogoratuz, haren zerbitzurako oso aparteko gauza bat egin nahi eta, iruditu zitzaion egoki litzatekeela hutsegite konturik edo bekaturik ez ezkutatzeko promesa egitea, une hartan hasita bizi guztirako, Jainkoaren ordezkotzat izanik, eginbehar hau ez baita izaten prelatuekin; pertsona honek ordurako obedientzia botoa egina bazuen ere, bazirudien hau gauza handiagoa zela; eta hark esan ziezaion guztia egitea, hitzemana zuen obedientziaren aurka ez bazihoan, gauza larrietan noski. Eta hasieran gogor gertatu bazitzaion ere, egin zuen promesa hori.
‎– Orain, Teresak fundazio hau ez onartzean gaizki egiten zuela esateko, Trentoko Kontzilioan oinarritzen da: De Regularibus Dekretuan, 25 jardunaldiko 3 zenbakian; ik. Fund.
‎Graciánek ezabatu egin zuen frai eta don idatzi, eta gero ertzean ohar hau idatzi zuen: ? hau ez da fraidea, baina uste dut izango dela, Ama Teresak halaxe deitu dio-eta?.
‎Inola ere ez nuen ikusten ongi hain laster uztea monasterioa. Sakramentu guztiz Santuaren aurrera joan nintzen, hura ez haserretzeko eran idatz nezala Jaunari eskatzera, hura haserretzeak kalte handia ekarriko zigukeelako, fraideak orduan hasten baitziren, eta gauza guztietarako ongi zetorkigun Ruy Gómez, Erregearengan eta guztiengan hain eragin handia zuena, geure alde izatea; hau ez dakit gogoan nuen ala ez, baina badakit ez niola disgusturik eman nahi. Honetan nengoela, esan zitzaidan gure Jaunaren partetikez geratzeko joan gabe, fundazio hura baino gehiago zegoelako tartean, eta eramateko Erregela eta Konstituzioak.
‎8 Kontuan har bezate hildura kontu hau ez dela nahitaez bete beharrekoa: hauxe da lehenik begiratu behar dutena.
‎entzun dizuet; utzi neure kontu.Ni poz pozik geratu nintzen eta baneukala iruditu zitzaidan, eta hala izan zen, eta Haren Maiestateak gorde gintuen leku onean zelako denen gustukoa zen bat erostetik; zaharra zen eta txarrena zen lekuak bakarrik orain duten etxeak baino pixka bat gutxiago balio zuela; eta ordurako tratua egina zegoen, eskriturak soilik falta zirela; ni ez nengoen batere pozik. Uste nuen hau ez zetorrela bat otoitzean aditu nuen azken hitzarekin; izan ere, hitz hura, nire irudiko, etxe ona emango zitzaigulako seinalea zen; eta kontua da salgai zuenak berak, salmenta hartan diru asko irabazi arren, eragozpenak jarri zituela eskriturak egiteko hartan geratu zenean; eta, bidegabekorik egin gabe, irten ginen tratutik; gure Jaunaren mesede handia izan zen. Izan ere, haien bizi osoan ezin izango zuten burutu etxea, eta lan handia izango zuten eta baliabide gutxi.
‎Fedea erdi lotan dutenak bezala, ez doaz gogoetan aurrera, ezta ez dira gogoratzen Jainkoak horrelaxe eratzen duela, guztia haren eskuetan uzteko. Eta hau ez egiteko hain itsuturik daudenez gero, ezjakintasun handia da nahigabe hauetatik zein on gutxi lortzen duten ez konturatzea. Oi ene Jainkoa!, bai desberdin ikusiko ditugula ezjakintasun hauek, gauza guztien egia agertuko den lekuan!
‎kanpoko ez barruko hitzik gabe argi argi ulertzen du arimak nor den, eta zein aldetan dagoen, eta batzuetan baita zer esan nahi duen ere. Nondik eta nola ez daki; baina horrelaxe gertatzen da, eta hark irauten duena ezin du alde batera utzi; eta kentzen denean, lehen bezala irudikatu nahi izan arren, alferrik da, irudikapena delako hau eta ez presentzia, hau ez baitago haren esku; eta honela dira naturaz gaindiko gauzak. Eta hemendik dator Jainkoak mesede hau egiten dion hark bere burua ezereztzat izatea, gauza emana dela konturatzen delako eta berak ez duela han ez kentzerik ez ipintzerik; eta honek askoz ere apaltasun eta maitasun handiagoaz gerarazten du Jaun hain ahaltsu hau, hemen ulertu ere ezin duguna egin dezakeena, zerbitzatzeko; jakintzarik handiena izanda ere, ulertzen ez diren gauzak daude.
‎Honela min bizia egiten du kexarazten duena, eta hain gozoa, non ez bailuke nahi inoiz falta dakion. Min hau ez da zentzumenean, zauri materiala ere ez da, arimaren barruan baizik, eta gorputzeko minaren antzik ez du; dena dela, konparazioen bitartez izan ezik aditzera eman ezin denez gero, zehaztasunik gabeko hauek jartzen dira, hura zer den kontuan izanik halakoak baitira, baina ez dakit nik beste era batera esaten. Horregatik, ez dira gauza hauek idazteko ezta esateko ere, ezinezkoa baita ulertzea esperimentatu duenak izan ezik.
‎Sufrikario egintzek eta martiritzakoek eta Jainkoa ikusi nahiak eraginikoek ez dute indarrik, eta gehienetan ezin ditut egin. Jateko eta lo egiteko eta ezeren nahigaberik ez izateko bakarrik bizi naizela dirudi, eta honek ere ez dit nahigaberik ematen; batzuetan, diodanez, bai, engainatua izango ote naizen beldur bainaiz; hala ere, ezin dut sinetsi, uste sendoa baitut nigan ez dela nagusitzen inolako kreaturekiko ez zeruko aintza guztiarekiko loturarik, Jainko hau maitatzeko desira baizik, hau ez baitzait gutxitzen, nire iritziz gehitu baizik eta guztiek zerbitza dezatela nahi izatea.
‎Hiru Pertsonen presentzia, hain dudagabea dena, gauza argia baitirudi san Joanek dioena sumatzen dela: , arima harengana etorriko gara eta berarengan biziko?; hau ez graziaren bidez soilik, presentzia hau sentiarazi nahi duelako baizik; eta hainbesteko ondasunak ekartzen ditu, non ez baitago esaterik, batez ere ez dagoela arrazoi bila ibili beharrik Jainkoa han dagoela jakiteko.
‎Idazki hau ez da inondik ere batasun handikoa, alderantziz; zati desberdinez osaturiko sail bat da. Askotariko barne bizipenen lorategi bat bezala ageri zaigu.
‎21 Esan dudan hau guztiau da nire ariman, gehienetan, gertatzen dena, nik uler dezakedanez, eta pentsamendua Jainkoagan izan ohi dut etengabe, eta beste gauza batzuetan ari banaiz ere, nahi ez dudala ere, diodanez? ez dakit nork iratzartzen nauen; hau ez da beti gertatzen, garrantzizko gauza batzuetan ari naizenean baizik; hau, Jainkoari eskerrak, tarteka marteka izaten da, eta ez nire pentsamendua beti hartzen.
‎Gure aita probintzialak nahi izan zuen lehenik Gurutze santua ikustera joan gintezela, negozio hau Berari gomendatzeko eta gaua etor zedin, oso goiz iritsi baikinen; ostiral bat zen, san Pauloren konbertsioaren ondorengo eguna, urtarrilaren 26a. Berehala fundazioa egiteko erabakia ekarri zen, eta nik Salinas kalonjearen gutun ugari nekartzan (Palentziako fundazioan aipatua; hau ez zaio hura baino gutxiago kosta; bera hemengo semea da, eta familia nagusietakoa), haren ahaideek negozio honen alde egin zezaten eta beste adiskide batzuentzat ere bai, bihotz bihotzez eskatuz.
‎Azken batean, Marta eta Maria batera dabiltza. Nik aita Frantziskori galdetu nion hau ez ote zen izango engainua, leloturik nenbilelako, eta esan zidan askotan gertatzen zela hori.
‎Esan dezagun, bada, orain deabruak egiten dituela agerpen hauek, ariman harrokeria pizteko: ...alako mesede handiaren duin ez dela konturaturik, Jainkoa gehiago zerbitzatzen saiatzen bada, izan ere, bere burua aberats ikusirik, Jainkoak mesede horiek egiten dizkiela entzun izan duenengandik erortzen diren ogi birrinak jatea ere merezi ez duena (esan nahi dut, inoren zerbitzari izateko ere duin ez dena), apaltzen bada eta penitentzia egiten saiatzen bada eta otoitzari gehiago ematen eta Jaun hau ez iraintzeko kontu handiagoa izaten, eta perfekzio handiagoaz obeditzen, mesede hau egin diona Hura dela uste baitu, neuk ziurtatzen dut ez dela berriro etorriko deabrua, baizik eta erpe jorran ihes egingo duela, eta ez duela ariman inolako kalterik utziko.
‎Honelako beste gauza batzuk eta oso nekagarriak, obedientziaren pean zer sartzen den jakintsu batzuek seinalatu eta neurria ezarri beharra izateraino; izan ere, gauza oso nabarmenak egiten zituzten, beren asmoak salbatuko ez balitu, merezimenduak egiteko baino gehiago galtzeko izango liratekeenak. Eta hau ez zen gertatzen monasterio honetan soilik (hemengoa harira datorkidalako esan dut), baizik eta guztietan hainbeste gauza egonik, ni neu parte ez izatea nahiko nuke, haietako batzuk esateko, Jauna goretsia izan dadin bere mirabeengan.
‎Hainbat pertsona ageri ziren eskuizkribuan, une hartan bizi zirenak eta hain ongi geratzen ez zirenak; biziki goraipatzen zen, berriz, zokoratua zegoen A. Gracián; nahigabeko salaketak, baina larriak zetozen. Beraz, ez da harritzekoa, orduko ingurumaria kontuan izanik, frai Luisen argitalpenean obra hau ez sartzea. Eskuizkribu bikaina, eskuz esku ibili ondoren, Felipe II.aren aginduz eta debozioz, azkenean Escorialera iritsi eta han gorde zen eta gordetzen da erlikia preziatu gisa.
‎Nik itxaro dut Haren Maiestateagan ongi egingo dela guztia. Pedro de la Bandaren auzi hau ez da inoiz amaitzen; uste dut Albara joan dudala lehenago denbora alferrik ez galtzeko; arriskua dagoelako kontu horretan, beraren eta emaztearen arteko borroka denez gero.
‎2 Sinets beza berorren agurgarritasunak, oso aparteko harremanetatik, oso santuak badira ere, zenbat eta aldenduago ikusi berorren alabak, hobe dela; baita etxearen beraren barruko baretasunerako ere. Eta hau ez nuke nahi ahantz dezan.
‎Eta aita frai Jeronimo Gracián maisuari emanez gero, bikoizturik; eta askoz gehiago ematen badute ere, irabaziaz geratuko lirateke, asko doakielako. Baina azkeneko hau ez dago esaterik, jeneral txit agurgarriaren lagunen bati izan ezik, haren hurbilekoena nor den aurrez jakinik. Eta esandako guztia aurrez harekin tratatzea litzateke hoberena; izan ere, garrantzitsua da, hitzez eta egitez, ondoan daudenen gogoa nork bereganatzea, negozioa ongi egiteko.
‎Aspaldidanik gaizki egon naizelako, ez dut egin hau, berori nola dagoen osasunez jakiteko gogo handia badut ere. Ni, Jainkoari eskerrak, hobetuz noa honezkero, baina ahul nago eta burua oso kaskar dut, horregatik hau ez dut hau neure eskuz idazten. Idatz diezadala eskatzen diot berorri eta eman diezadala berorren eta Maria anderearen osasunaren berri.
‎Ni saiatuko naiz berriro idazten laster. Jainkoak nahi beza hau ez galtzea.
‎Posta zerbitzua etortzen dela hortik hona esan didate. Jakingo dut, eta egia den ziur jakin arte, hau ez da joango Joana Antisco andrearen bidez baizik. Berorren agurgarritasunak jakin dezala eta idatz diezadala beraren bidez, osasunez ongi egoteko guztia behar baita; hala ere, ez nago orain gaizki; horregatik idazten diot hain luze.
‎4 Nik nahiko nuke, aita komisarioak konstituzioak zuzendu ahal izatea eta egin daitezenetan ongi jarritako gauza batzuk jartzea, eta orain eskatzen ditugunak kentzea eta jartzea. Eta hau ez du inork egingo, berorren aitatasunak eta aita Nicolaok ez badute oso gogoz hartzen; eta berorren aitatasunak dioenez, eta nik, ustez, neure gutunean berorren aitatasunari idatzi nionez, gure gauzetan ez dago zertan berri emanik fraideei, eta aita frai Pedro Fernándezek ere ez zien inoiz berri eman haiei. Haren eta bion artean hitzartu ziren gero aktetan jarri zituenak, eta ez zuen ezer egiten niri esan gabe.
‎Marianorekin luze hitz egin nuen Makario hautatzeko duen tentaldiaz, idatzi egin baitit. Nik ez dut ulertzen gizon hau, eta kasu hau ez dut erabili nahi inorekin, berorrekin izan ezik. Beraz, berorrentzat soilik izan dadila honetaz idatzi dudana, asko doakiguna baita; eta berorren agurgarritasuna ez bedi gera Nicolaogana jo gabe eta uler dezatela ez duela nahi beretzat; eta ez dakit nolako kontzientziaz eman dakiekeen botoa hor daudenetako beste inori, bioi izan ezik.
‎Jainkoak egin diezazkidala santuak. Nik aitortzen dut lurralde honetako jende hau ez dela niretzat, eta aginduriko lurraldean ikusi nahiko nukeela neure burua, Jainkoak nahi badu; baina hemen jarraitzea Hark nahiago balu, gogotsu egongo nintzateke, hemen dauden bekatuen higuingarria nahigabe handia ematekoa izan arren; izuturik geratuko lirateke. Jaunak erremedia dezala.
‎2 Berorren agurgarritasunak utzi dizkidan nahasmenez eta zein ahazturik dagoen guztiaz gogoratzen dudanean, ez dakit zer pentsatu hau ez bada: madarikatua konfiantza gizakiengan duen gizona etab. Baina txarraren ordain ona emango denez gero, hau egin nahi izan dut, berorren agurgarritasunak jakin dezan etxe sartzea egin genuela Santiago egunean, eta fraideak hilik baleude bezala isilik geratu zirela.
‎Niri poza ematen dit berorren gutuna irakurtzeak eta osasunez ongi dagoela jakiteak. Ni ez nago orain hain ongi, masailezurreko minaz bainago eta handitu egin zait pixka bat aurpegia; horregatik une honetan hau ez doa nire eskuz idatzia. Uste dut ez dela ezer izango.
‎5 Gogoan izan beza beti ongi konpontzea dela hoberena, eta hau ez ahaztu; izan ere gure aita idatzi zidan Gorteko letratu handi batek esan ziola ez zela gurekin zuzenbidez jokatu, baina hala ez balitz ere, gauza gogorra auzi artean ibiltzea; ez beza hau ahaztu.
‎6 Gutun hau ez da bestetarako, eta besterik ez diot esaten, aita Nicolaogandik agiri ofizialak lortzen saiatuko naizela baino, Sevillatik dakartzala uste baitut eta ikusiko nauela esan baitit. Benetan poztu naiz Lorenzotxo hain hurbil izateaz.
‎Hemen ikusiko du haiek diotena, eta askoz ere gehiago jakingo dute. Horregatik, kontu izan beza berorrek zer egiten duen, berezko izaera hau ez baita galtzen. Azken batean, Ana Jesusena harekin bi edo hiru aldiz izan bada ere, esango zioten.
‎Eta aurreko nuntzioak honen ondoren fundazio gehiago egiteari ez uzteko agindu bazuen ere eta bisitari apostolikoaren partetik fundatzeko agiri argiak baditut ere, erabaki sendoa hartua dut ez egiteko, gure aita jeneralak edo aita santuak besterik agintzen ez duten bitartean; izan ere, nire erruagatik geratzen ez denez, Jainkoak mesede egiten dit, ni nekatua bainengoen, beroren jauntasunari zerbitzatzea niretzat atseden besterik izango ez bazen ere, berorren jauntasuna gehiago ez ikustea gogorra baita?, eta, horrela, aginduko balidate, poz handia emango lidake fundazio horrek. Eta, kapitulu jeneraleko hau ez balego ere, nik gure aita jeneralagandik nituen agiriak Gaztelaren agindupeko erresumetan fundatzeko ziren soilik; beraz, agindu berria litzateke.
‎8 Badakit beti egiten digula mesede, eta, horregatik, ni ezereza izan arren, otoitz egiten diot bihotzez gure Jaunari berorren alde; eta berorri eskatzen diot gauza bera egin dezala nire alde, duela urte erditik honantz sufrimendu eta jazarpenak ugari baitatoz atso gaixo honen gainera, eta oraingo kontu hau ez dut hartzen txikientzat. Hala ere, hitzematen diot berorren aitatasunari, ez diodala esango egin dezan, ez diodala esango beste inori hari esan diezaion, eta orain arte ere ez diodala esan inori.
‎Mezulari propioa da, Salamancara gure aitagana doana baimen kontu bategatik, eta hortik joanarazten dut eta itzul dadila. Berorrek niri emateko erantzuna prest izan dezala eta gutuna ama prioreari eman diezaiola; Burgosko hau ez diezaiotela esan oraindik inori.
‎Jainkoak jar dezala eta eman diezaiola berorri grazia, hau nola edo hala moztu dezan. Monasterio batean sartzea besterik ez dut ikusten, eta hau ez dakit nola egin daitekeen, dituzten ahalbideak kontuan izanik. Laiko legez egotea gauza handia litzateke.
‎Zentzugabekeriarik, behintzat, ez du esan nahi ezta egin ere, antza badu baina. Jainkoak nahi beza asmoa beti beraren zerbitzurako izan dadila, hau ez baita inondik ere gauza txarra. Neure buruari barreka ari naiz, gutun mordoa aurrean dudala eta hala ere zein astiro ekiten diodan zentzugabeko gauzak idazteari.
‎7 Jakin beza, gauza hauek sentitzekoak badira ere, ez dutela zerikusirik inperfekzioak edota arima egonezinak ikusteak emango lidakeen nahigabearekin; eta hor halakorik ez dagoenez gero, gaixotasun eta gorputzeko gauzengatik ez bedi nahigabetu hainbeste. Badaki Gurutziltzatuaz gozatzekotan, gurutzea jasan duela; eta hau ez dago eskatu beharrik, nire aita frai Gregoriok baietz uste badu ere?, Haren Maiestateak maite dituenak bere Semea bezala eramaten dituelako.
‎3 Argi dago hau ez dela ulertu behar gauza larriengatik; hor egon daiteke nire okerra; izan ere, berorren eginbeharrak larriak dira eta ez litzateke egoki izango beste baten esku uztea; nire iritzia da, kontua da osasunez gaizki ikusten dudala berori, eta zeregin gutxiago izan dezala nahiko nukeela; eta gure Jauna gorestera narama haren etxeko gauzak zein benetan hartzen dituen ikusteak, ez bainaiz hain inozoa J... Inbidia ere badiot, eta halakoa nahiko nuke neure prelatua.
‎1 Jesus. Espiritu Santuaren grazia izan bedi berorrekin, ene aita, eta ordain biezaio berori ikusteko izan dezakedan itxaropenarekin eman didan poza; izan ere, poz handia izango da niretzat, eta horrela eskatzen diot berorren agurgarritasunari, gure Jaunaren maitasunagatik, eman dezala agindua hori bideratzeko; izan ere, poz hau ez izateak ematen duen pena ez da itxaroten denean bezain handia izaten, eta nik uste dut Haren Maiestatea horretaz baliatuko dela.
‎Jakingo du berorren jauntasunak nola eman zioten berriro fraide eta moja oinutsak eta Andaluziako probintzia bisitatzeko eginkizuna. Nik badakit ziur eginahalak egin zituela azken hau ez onartzeko (ez da esaten horrela, baina egi egia da), eta haren anaia idazkariak ere ez zuen nahi onar zezan, neke handia besterik ez zekarrelako.
‎Eta, Jainkoak altxor hau berorren ardurapean jarri duenez gero, ez du uste izan behar guztiek berorren aitatasunak bezala gordeko dutenik; egi egiaz esaten diot, askoz ere beldur handiagoa diodala gizakiek ostuko diotenari deabruak osteko dionari baino; eta ni esaten eta egiten ikasten nautena (izan ere, badakit norekin ari naizen, eta neure adinagatik egin dezaket), beraiek ere egin dezaketela usteko dute, eta arrazoi izango dute. Eta hau ez haiek ez maitatzea, bihotz bihotzez maitatzea baizik.
‎2 Berorren karitateari beste gutunean esan niona, sarri sarri esan nahiko nioke ikusiko banu. Baina hau ez da gertatuko hain laster, kardinalak idatzi baitit eta erregea datorrenerako emango dit baimena, eta badatorrela diote; baina lasterren izanik ere, irailera edo geroagora arte ez da izango. Ez dezala har berorren karitateak penarik, poz handia hartuko bainuke nik berori ikusteaz, berorrek ni ikusteaz bezala; orain ez bada, Jainkoak eratuko du beste bideren bat.
‎3 Nik pilula batzuk hartu ditut, eta horregatik hau ez doa nire letraz, ez bainaiz ausartzen.
‎Hobeki nago, baina gauza mamurturik ezin dut jan. Ez bitez nahigabetu, Jainkoa lagun, laster kenduko baita, beroriek Jainkoari nire alde eskatzen diotenez gero; horregatik gutun hau ez da nire eskuz idatzia. Idazten duen ahizpak eskatzen dio berorri, mesedez, Jainkoari gomenda diezaiola.
‎Espiritu Santuaren grazia izan bedi berorrekin. Berori Espainiatik joan zenez gero hainbeste zereginekin eta hain osasun kaskarrez ibili naiz, non aitzakiaren bat izan bainezakeen hau ez egiteko; hala ere, gure Jaunak berorri eman dion koinatu onaren zorionaren parte bat niri ere etorri zait, Maria andereak idatzi baitzidan, horrekin batera berorren arazo batzuengatik Jainkoari otoitz egiteko eskatuz, ez baitirudi sufrimendurik falta izan zaionik. Bedeinkatua izan bedi guztiagatik.
‎Jainkoari gomenda diezaiola eskatzen dio berorri. Oso bakarrik geratu gara; horregatik, erregu egiten diot berorri aurrerantzean kontuan izan dezala alabak dituela, eta hain kaskarra naizen hau ez duela ahaztu behar. Ama prioreak eta gainerako guztiek eskumuinak ematen dizkiote berorri.
‎Nolako loreak izango dira hauek? Izan ere, hau ez da erremedioa, behingoz hiltzea eskatzen ez badiozu behintzat; egia esan, besterik ez da nahi izaten, arima behin honaino iristen denean. Dena dela, ez dator ongi, hau esaten baitu:
‎Zu, guri diguzun maitasuna erakusteko era, modu eta bide bila; gu, ordea, Zu maitatzeko bidean gaizki ikasiak izanik, bide horiek gutxiesten ditugula, eta horretan hain gaizki arituak baikara, pentsamenduak betiko tokira doaz eta hizketa honek bere barruan biltzen dituen misterio handiak, Espiritu Santuak esanak, pentsatzea alde batera utziz. Zer gehiago behar zen haren maitasunaz sutzeko, eta adierazpide hau ez zuela hartu arrazoi gabe pentsatzeko?
‎Akats hau ez da berehala ikusten, batzuek ongi hitz egiten dutelako eta ulertu gaizki; beste batzuk, ordea, hitz egiten motzak dira eta ez oso txukunak, baina gauza on askotarako adimena dute. Badira xumetasun santu batzuk, munduko gauzez eta hango jokamoldeez gutxi dakitenak, Jainkoarekiko harremanetarako, berriz, asko dakitenak.
‎Hasiera hauetan ez zuen asmatu jokoan ongi sartzen: piezak ezagutzea nahiko zela uste zuen mate egiteko, eta ezinezkoa da, Errege hau ez baitzaio errenditzen, berari oso osoan ematen zaionari baizik.
‎Ezinezkoa da. Eta hortik ez doanarentzat nahigabe handia litzateke egia hau ez ulertzea, hau da, Jainkoak ematen duena dela hau; eta salbatzeko noraezekoa ez denez gero ezta saria irabazteko eskatzen dena ere, ez beza uste izan inork eskatuko dionik. Esana dagoen guztia egin dezana, hori gabe ere, perfekziora iritsi gabe ez da geratuko.
‎Zein bitarteko txarra, ene alabak, entzunak izateko, eta zuen ordez eskaera egiteko! Beldur naiz Epaile nagusi hau ez ote den gehiago suminduko ni hain ausart ikusirik, eta arrazoiz eta justiziaz, sumindu ere! Baina begira, Jauna, errukiaren Jainkoa baitzara; erruki zaitez bekataritxo honetaz, hain lotsagabe hurbiltzen zaizun hartxoaz.
‎Eta deabruak berehala harilduko ditu arrazoiak, Jainkoaren legean ere arrazoi duelako itxura dutenak. Gurean, beraz, priore izan denak beheragoko beste ofizio baterako gai ez dela geratu luke; nor den zaharragoa begiratzea, hau ez zaigu ahanzten, eta batzuetan horrekin merezimenduak egiten ditugula dirudi, Ordenak hala agintzen duelako.
‎Testu hau ez dator Biblian Teresak aipatzen duen eran. Dirudienez, esaldi batean biltzen ditu Jn 7, 37 eta Mt 11, 28; ideia Joanen testukoa da; forma gramatikala, berriz, Mateorena.
‎Bere baitan bildurik dagoen arima bere buruaren jabe dela esan nahi du eta bilduta egote horrek bultzatzen eta jasotzen duela gorantz. Gorantz jasotze hau ez da ulertu behar zentzu mistikoan.
‎8 Izan ere, inozoak izan nahi ez badugu eta adimena itsutu nahi ez badugu, ez da duda mudarik izan behar; hau ez baita irudimenak ehoa den irudia, Jauna gurutzean edota Pasioko beste une batzuetan irudikatzen dugunean bezala, geugan irudikatzen baitugu gertatu zen eran. Hau, ordea, oraintxe gertatzen da eta egi egia da, eta ez dago zertan joanik bila urrunagoko beste alde batera; berezko berotasunak ogiaren akzidenteak desegiten ez dituen bitartean, Jesus ona gurekin dagoela dakigunez gero, hurbil gaitezen Beragana.
‎Bedeinkatua izan zaitezela beti betiko! Mesede hain handi hau ez ote letorke hobeki, Jauna, otoitzaren amaieran. Hasierarik bete bete egiten dizkiguzu eskuak eta hain mesede handia egiten diguzu, non on handia bailitzateke adimena bete bete egitea, borondatea hitzik ere esan ezinik hartan oso osoan okupatua egon dadin.
‎–Sartu nahi duenean? diot, bada, jakin ezazue hau ez dela naturaz gaindikoa; gure nahi izatearen mende dagoena da eta Jainkoaren laguntzaz egin dezakeguna, laguntza hau gabe ezer ezin baita egin, ezta guk geurez pentsamendu on bat izan ere. Izan ere, hau ez da ahalmenen isiltasuna; haiek beren baitan ariman ixtea da.
‎diot, bada, jakin ezazue hau ez dela naturaz gaindikoa; gure nahi izatearen mende dagoena da eta Jainkoaren laguntzaz egin dezakeguna, laguntza hau gabe ezer ezin baita egin, ezta guk geurez pentsamendu on bat izan ere. Izan ere, hau ez da ahalmenen isiltasuna; haiek beren baitan ariman ixtea da.
‎Eta nahiko inozoa izatea da neke hartze hau; izan ere, bere esku dagoena ere, zer ordain dezakegu, diodanez, hartu ezik zer emanik ez daukagunok, baizik eta geure buruak ezagutu, eta ahal dugun hau, geure borondatea ematea, bihotz bihotzez egin? Gainerako guztiak, Jaunak honaino ekarri duen arimari, enbarazu eta kalte egiten dio eta ez mesede, apaltasuna delako soilik zerbait egin dezakeena, eta hau ez adimenaren bidez lortua, egia argi baten bidez baizik, bat batean ulertzen baitu irudimenak ekin eta ekin aldi luzean lortu ezin zuena, hau da, zein ezerezak garen gu eta zein handia den Jainkoa.
‎...ikusten zuen eta emandakoa eman gabe uztea ez zaigula inola ere komeni, horretan baita gure irabazi guztia; bada, hori betetzea zaila zela ikusi zuen; izan ere, bizitza guria daraman bati eta aberats bati esaten badiozu Jainkoaren borondatea dela eta neurria ezartzeko bere platerean, beste batzuek ogi kuzkur bat behinik behin izan dezaten, gosez hiltzen direlako, hamaikatxo arrazoi jarriko dizkizu hau ez ulertzeko, bere gogara ez bada; bada, gaizki esale bati Jainkoaren borondatea dela lagun hurkoa bere burua bezala maitatzea esanez gero, ez luke onez eraman ahal izango eta ez litzateke arrazoirik aski izango hari ulertarazteko; askatasun eta bizimodu gozora eginik dagoen erlijioso bati esanez gero, kontuan izateko etsenplu eman behar duela eta begira dezala, hitz hau esaten duenean, ez direla... zin egin duela eta promes egin duela, eta Jainkoaren borondatea dela hark bere botoak betetzea, eta begira dezala eskandalu ematen badu haien oso kontra doala, guztiz hautsi ez arren; pobretasuna zin egin badu, gorde dezala itzulinguruka ibili gabe, hauxe baita Jaunak nahi duena; ez dator erremedioa oraindik batzuek nahi izatetik ere; zer izango zen Jaunak gehiena egin ez balu jarri zuen erremedioaz?
‎3 Beste maitasun hau ez da horrelakoa. Berezko ahultasunagatik lehenengotan zerbait sentitu arren, gero arrazoiak begiratzen du arima haren onerako ote den, bertutean aberatsago egiten ote den eta nola daraman; Jainkoari eskatzen dio pazientzia eman diezaion eta merezimenduak lor ditzan nekeetan.
‎Badira Jainko maitasun txikiagoko beste su batzuk, edozein gertakarik itzaliko dituenak; baina beste hau ez, hau ez du itzaliko: itsaso bete tentaldi gainera baletor ere, ez dio garretan egoteari utziko tentaldi haien gain nagusitu gabe.
‎Badira Jainko maitasun txikiagoko beste su batzuk, edozein gertakarik itzaliko dituenak; baina beste hau ez, hau ez du itzaliko: itsaso bete tentaldi gainera baletor ere, ez dio garretan egoteari utziko tentaldi haien gain nagusitu gabe.
‎Hemendik irabaziaz irtengo zarete, hizkuntza hau dakienak baino bestek ez baitzaituzte ikusiko. Izan ere, ez du zentzurik hizkera berezi hau ez dakienak hauxe baizik ez dakienarekin hitz egin nahi izateak. Eta horrela, ez zaituzte aspertuko ezta kalterik egingo ere; izan ere, ez litzateke kalte txikia izango hizkera berria hitz egiten hasi beharra; denbora guztia horretan joango litzaizueke.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia