Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 103

2015
‎17 Ez dakit pixka bat aditzera emana geratu den zer den liluramendua, guztiz aditzera ematea ezinezkoa baita, esan dudanez; eta uste dut ez dela ezer galdu esateaz, zer den argi gera dadin; izan ere, gezurrezko liluramenduetan ondorio oso desberdinak izaten dira. Ez diot gezurrezkoak, horiek dituenak engainatu nahi duelako, bera engainatua dagoelako baizik; eta seinaleak eta ondorioak hain mesede handiarekin bat ez datozenez gero, ohorea galdurik geratzen da eta arrazoiz ez zaio sinesten gero Jaunak mesede hori egin dionari ere.
‎Beste on handi batzuk ere badakartza honek berarekin batera, baina gauza hauek eragiten dituzten ondorioez hainbeste esan eta esango denez gero, ez dut nahi neure burua eta zuek nekatzerik; biziki ohartarazten dizuet, ordea, Jaunak arimei mesede hauek egiten dizkiela jakin edo entzun dezazuenean, bide horretatik zuek eraman zaitzatela sekula ere ez eskatzeko ezta desiratzeko ere; [15] oso ona iruditzen bazaizue, eta estimu eta begirune handiz hartu behar bada ere, ez da komeni arrazoi batzuengatik: lehenengoa, apaltasunik eza delako inoiz merezi ez duzuena zeuei eman dakizuela nahi izatea, eta hala uste dut ez duela apaltasun handirik izango desira hori izan dezanak; izan ere, nekazari xume bat errege izatea nahi izatetik urruti dagoenez, ezinezkoa iruditzen baitzaio, merezi ez duelako, horrelaxe dago pertsona apala ere halako gauzei dagokienez; eta nik uste dut ez dela inoiz gertatuko, Jaunak mesede horiek egin aurretik norbere buruaren ezagutza handia ematen duelako. Izan ere, halako pentsamenduak dituenak nola ez du ulertuko mesede oso handia egiten zaiola infernuan ez edukitzeaz?
‎Beste on handi batzuk ere badakartza honek berarekin batera, baina gauza hauek eragiten dituzten ondorioez hainbeste esan eta esango denez gero, ez dut nahi neure burua eta zuek nekatzerik; biziki ohartarazten dizuet, ordea, Jaunak arimei mesede hauek egiten dizkiela jakin edo entzun dezazuenean, bide horretatik zuek eraman zaitzatela sekula ere ez eskatzeko ezta desiratzeko ere; [15] oso ona iruditzen bazaizue, eta estimu eta begirune handiz hartu behar bada ere, ez da komeni arrazoi batzuengatik: lehenengoa, apaltasunik eza delako inoiz merezi ez duzuena zeuei eman dakizuela nahi izatea, eta hala uste dut ez duela apaltasun handirik izango desira hori izan dezanak; izan ere, nekazari xume bat errege izatea nahi izatetik urruti dagoenez, ezinezkoa iruditzen baitzaio, merezi ez duelako, horrelaxe dago pertsona apala ere halako gauzei dagokienez; eta nik uste dut ez dela inoiz gertatuko, Jaunak mesede horiek egin aurretik norbere buruaren ezagutza handia ematen duelako. Izan ere, halako pentsamenduak dituenak nola ez du ulertuko mesede oso handia egiten zaiola infernuan ez edukitzeaz?
‎8 Konparazio bat jartzen asmatzeko desira biziz nago, esaten ari naizenetako zer edo zer aditzera eman ahal izateko, eta uste dut ez dagoela ongi datorrenik, baina esan dezagun hau: errege baten edo jaun handi baten gelan sartzen zarete, uste dut ganberatxoa deritzola; beirazko eta zeramikazko ezin konta ahala mota eta beste gauza asko daude han, halako ordenan jarrita, non sartzean ia guztiak ikusten baitira.
‎Jaunak emango dizue aditzera, lehortasunetatik apaltasuna atera dezazuen eta ez egonezina, hauxe baita deabruak lortu nahi duena; eta sinets ezazue benetan apaltasuna dagoenean, Jainkoak sekula gozotasunik eman ezik ere, bake eta eroapena emango dizkie, beste batzuk gozotasunekin baino ere pozago ibiltzeko eran; askotan, irakurri duzuenez? gozotasunak ahulenei ematen dizkie Jainkoak; hala ere, nik uste dut ez lituzkeela trukatuko lehortasunetan ari direnen sendotasunekin. Gozotasunak maite ditugu gurutzea baino gehiago.
‎7 Izan ere, nik dakidanez, gaztelu honetara sartzeko atea otoitza eta gogoeta da, ez diot gogoetazko otoitza denik ahozkoa baino gehiago, otoitza benetakoa izango bada, gogoeta lagun duena izan behar baitu; izan ere, norekin hitz egiten den eta zer eskatzen duen eta nork eskatzen duen eta nori konturatu gabe egiten den horri, ezpainak asko mugitu arren, nik ez diot deitzen otoitza; hala ere, batzuetan otoitza da, une hartan ardura hori izan ez arren, beste batzuetan ardura hori izan duelako. Baina Jainko handiarekin bere esklaboarekin egingo lukeen bezala hitz egiteko ohitura duenak, gaizki esaten duen ala ez begiratu gabe, ahora datorkiona eta beste batzuetan egin duelako ikasita daukana, hori ez dut hartzen nik otoiztzat, eta Jainkoak nahi beza ez dezala har halakotzat kristau den inork ere; zuen artean, ene ahizpak, Jaunagan uste dut ez dela izango halakorik, barruko gauzetan jarduteko dagoen ohituragatik, ohitura hori halako zakarkerian ez erortzeko berebizikoa baita.
‎3 Uste dut ez dudala sekula aditzera eman hau orain bezain ongi; izan ere, Jainkoa barruan bilatzeko (kreaturetan baino hobeki aurkitzen baita eta gure probetxu handiagorako; hala dio san Agustinek aurkitu zuela, toki askotan haren bila ibili ondoren), laguntza handia da Jainkoak mesede hau egiten duenean. Eta ez pentsa adimenaren bidez denik, Jainkoa norbere baitan pentsamenduaz gauzatuz, ezta irudimenaren bidez ere, norbere baitan irudikatuz.
‎4 Gorets beza biziki, bere baitan hau nabari dezanak, berak mesedea ezagutzea zerikusi handikoa delako, eta mesede horregatik eskerrak emateak mesede handiago batzuetarako prestatzea ekarriko dio. ...ta aditu ahal izateko, hainbat liburutan gomendatzen denez, saia bitez gogoetarik ez egiten, Jaunak ariman dagianera adi egon baizik; Haren Maiestatea hasi ez bada gu liluratzen, ezin dut ulertu nola geldiaraz daitekeen pentsamendua, mesede baino kalte gehiago ez egiteko eran; honetaz pertsona espiritual batzuen artean ongi bideraturiko eztabaida izan bada ere, nik neure apaltasun urrian aitortzen dut ez didatela sekula eman ni haienera makurrarazteko arrazoirik. Halako batek fraiPedro Alcántarako santuarena omen den liburu bat aipatu zidan, baietz uste dut, harena zela?, ni beraren aldera jar nadin, hark honen berri bazekielako; eta irakurri genuen eta nik neuk diodana dio hark ere, baina ez nik erabilitako hitz hauen bidez; hala ere, esaten duenetik ateratzen da, ordurako maitasunak itzarririk egon behar duela.
‎heriotza gozo bat da, arima gorputzean egonik izan ditzakeen jarduera guztietatik askatze bat; atseginezkoa, egiaz gorputzean badago ere, arima harengandik askatu egiten dela dirudielako, Jainkoagan hobeki egoteko; hala gertatzen da, arnasa hartzeko ere bizirik geratzen ote zaion nik ez jakiteraino. Orain horretaz pentsatzen ari nintzen, eta uste dut ez duela arnasarik hartzen, edota hartzen badu ez da konturatzen; bere adimen osoa sentitzen duen zertxobait ulertzen erabili nahi luke eta, horretarainoko indarrik ez duenez gero, harri eta zur geratzen da; horrela, guztiz galtzen ez bada ere, ez du mugitzen ez oinik ez eskurik, zorabio handiak jota hilik dagoela dirudien pertsona batez hemen esan ohi dugun bezala baitago.
‎gehiagoa eta gutxiagoa dagoelako. Bat egiteari dagokionez, uste dut ez dudala gehiago esaten jakingo; baina Jainkoak mesede hauek egiten dizkion arima prestatzen denean, Jaunak haiengan egiten duenaz gauza asko dago esateko. Gauza batzuk esango ditut eta nola geratzen den arima ere bai.
‎10 Uste dut ez dela engainu honetan egongo espirituak ezagutzeko dohaina duena eta Jaunak egiazko apaltasuna eman diona; honek ondorioak eta erabakiak eta maitasuna kontuan izanik epaitzen du, eta Jaunak ezagutzeko argia ematen dio. Eta honetan igartzen dio arimen aurrerapen eta hobekuntzari, ez urteetan; urte erdian batek, hogei urtean beste batek baino gehiago lor baitezake.
‎Nik ez dakit nola izan zen hau, ez bainuen ezer ikusi; hau ere ez dakit esaten nola, baina sendotasun handi handi batekin geratu nintzen, eta bene benetan Eskritura Santuko gauzarik txikiena neure indar guztiaz betetzeko erabakiarekin. Nik uste dut ez zitzaidakeela aurrean jarriko ezer, gaindituko ez nukeenik.
‎Egia honetaz egia handi handiak jakin nituen, jakintsu askok azaldu balizkidate baino hobeki. Uste dut ez dagoela mundu honetako huskeria nigan hain ongi inprima dezakeenik, ezta hain argi azaldu diezadakeenik ere.
‎17 Mesede hauek eta beste asko egin eta egiten dizkio etengabe Jaunak bekatari honi; uste dut ez dagoela haiek esan beharrik, esan denetik ezagut baitaitezke nire arima eta Jaunak eman didan espiritua. Bedeinkatua izan bedi beti betiko, nitaz hain ardura handia hartu duelako.
‎Diodan honetan, nahigabe honekin nengoela, Jauna agertu zitzaidan eta atsegin handia eman zidan, eta esan zidan egin eta igaro nintzala gauza hauek Beraganako maitasunagatik, orain nire bizia baitzen behar zena. Eta honela, uste dut ez nuela nahigaberik izan Jaun hau eta nire poz emailea neure indar guztiez zerbitzatzeari emanda nagoenez gero; izan ere, pixka bat sufritzen uzten zidan arren, hainbesteraino pozten ninduen, non alferrik baita sufrimenduak nahi izatea.
‎Ni, desira hauetan bero bero nenbilenez gero, horretaz hitz egiten hasi nintzen andre harekin, jadanik aipatua dudan neure lagun alargunarekin, hark nire desira bera baitzuen. Bera errenta emateko egitasmoa moldatzen hasi zen; orain ikusten dut ez zela bide ona hori eta asmoa gauzatzeko genuen gogoak eraman gintuela errentarena ona zela sinestera.
‎Liluramendu hain handia etorri zitzaidan, non ia neure senetik atera baininduen. Eseri egin nintzen, eta uste dut ez nuela ikusi Gure Jauna jasotzen eta mezarik ere ez nuela entzun; gero horren kezkaz geratu nintzen. Honela nengoela, arropa zuri zuri eta argi argiaz janzten nindutela iruditu zitzaidan, eta hasieran ez nuen ikusten nork janzten ninduen.
‎Bada, hain alde handia dago Jainkoak ikuskari batean edo liluramendu batean ematen duen gozotasun eta atseginean, non ez baitirudi hemen gehiago desiratzerik denik eta horrela arimak ez du desiratzen ezta ez luke eskatuko ere poztasun handiagorik. Izan ere, Jaunak zeruan batzuek gozatzen dutenetik beste batzuek gozatzen dutenera zein alde handia dagoen niri aditzera eman ondoren, hemen ere argi ikusten dut ez dagoela mugarik emateanJaunak nahi duenean, eta honela ez nuke nahi egoterik nik Haren Maiestatea zerbitzatzean eta neure bizi osoa eta indarrak eta osasuna honetan erabiltzean, eta ez nuke nahi neure erruz pixka bat gehiago gozatzea galtzerik. Eta beraz, galdetuko balidate zer dudan nahiago:
‎Argi argi zela Jainkoaren espiritua esan zidan, eta otoitzera berriro itzuli beharra zegoela: ez nengoelako ongi finkaturik, ezta hildura ulertzen hasirik ere (eta horrelaxe zen, izena bera ere uste dut ez nuela ulertzen eta), eta otoitza inola ere ez uzteko, hartan ahalegin handiak egiteko baizik, Jainkoak hain mesede apartekoak egiten zizkidanez gero; ea zer nekien nik Jaunak nire bitartez pertsona askori on egitea ez ote zuen nahiko, eta beste gauza batzuk (izan ere, aurrez iragarri zuela dirudi Jaunak nirekin geroago egingo zuena); eta erru handia izango nuela neure gain Jainkoak egiten zizk...
‎Adimenak, ulertzen badu ere, ez du ulertzen nola ulertzen duen; behintzat ezin du konprenitu ulertzen duenik. Nik uste dut ez duela ulertzen, bada, diodanez, ez du ezer ateratzen.
‎Handiagoa eta txikiagoa izaten da. Handiagoa denekoa da orain azaldu nahi dudana, izan ere, Jaunak liluramenduak eman nahi izan zizkidanean izaten nituen oldar handi hauetaz geroago hitz egingo badut ere, nire iritziz, ez du zerikusirik erabat gorputzekoa den gauza batek erabat espiritukoa den gauza batekin, eta uste dut ez dudala gehiegizkorik esaten. Izan ere, min hura, dirudienez, arimak sentitzen badu ere, gorputzaren laguntzaz da; biek esku hartzen dute hartan, eta ez da honetan izan ohi den ezin gehiagoko babesgabetasunarekin.
‎Nirea nola eraman duen esan nahi dut orain eta irakurtzen nuenari kasu egitearren zein arriskutan ikusi nuen neure burua; gainerako gauzetan ez naiz sartuko. Argi ikusten dut bat egitera iritsi eta hortik aurrera igaro ez den arimak, hau da, liluramendu eta ikuskari eta Jainkoak arimei egiten dizkien gainerako mesedeetara igaro ez denak?, esandako hori hoberentzat izango du, nik egiten nuenez; eta hartan gelditu banintz, uste dut ez nintzela sekula iritsiko oraingo honetara, nire iritziz engainua delako. Izan daiteke ni neu engainatua egotea; baina esango dut zer gertatu zitzaidan.
‎badirudi aurrean eredu bat duenak bezala egiten duela lan hura; baina espiritua falta bada, esan ohi den bezala, ahuntz erdara balitz baino ordena hoberik ez du izango hizkuntza honek, urte asko otoitzean egin badu ere. Eta honela, uste dut, abantaila handi handia dela hura idazten dudanean hartan egotea; izan ere, argi ikusten dut ez naizela ni esaten duena, ez baitut ordenatzen adimenaz ezta ez baitakit gero nola asmatu nuen esaten ere.
‎12 Barka biezat berorrek, gaitik irteten banaiz; eta neure haritik hitz egiten dudanez, ez harritu, arimak horrela hartzen baitu idazten dena, batzuetan aski egiten du Jainkoa goresten aurrera ez joateaz, idazten ari dela hainbeste zor diola iruditzen baitzaio. Eta uste dut ez zaiola berorri desatsegin gertatuko, bion artean gauza bera kanta dezakegula iruditzen zaidalako, era desberdineanbada ere; izan ere, asko da nik Jainkoari zor diodana, gehiago barkatu didalako, berorrek dakienez.
‎Gogoa diot, deabruak hasieretan aurrean jartzen dituen gauzak hainbeste direlako bide hau egitez has ez dezaten, hortik datorkion kaltea dakienak bezala, ez arima hura galtzen duelako soilik, baizik eta arima asko galtzen dituelako. Hasten dena saiatzen baldin bada Jainkoaren berotasunaz perfekzioaren gailurrera iristen, uste dut ez dela sekula ere bakarrik joango zerura; beti darama jendetza handia bere ondorik. Buruzagi onari legez, Jainkoak bidean lagunduko diotenak ematen dizkio.
‎Egia da ni gainerako guztiak baino ahulagoa eta kaskarragoa naizela; baina uste dut ez duela galduko apaltzeaz, indartsua izan arren, bere buruaz hala sinetsi gabe, honetan esperientzia duenari sinesten dionak. Neure buruaz hau dakit esaten:
‎Izerdi nekagarri hura garbitzea zen nire nahia. Alabaina gogoan dut ez nintzela sekula ausartu hori egiten, neure bekatu hain astunak burura etortzen zitzaizkidalako. Han egoten nintzen Berarekin neure pentsamenduek bakean uzten ninduten artean, asko baitziren oinazetzen nindutenak.
‎2 Argi ikusten dut ez dela hain ondasun handia zerekinerosirik lurrean; baina ahalegina egingo bagenu bertako inolako gauzei ez lotzeko, baizik eta gure ardura eta harreman osoa zeruan balitz, uste dut ezbairik gabe berehala emango litzaigukeela ondasun hau, baldin eta laster batean prestatuko bagina, santu batzuk prestatu zirenez. Alabaina guztia ematen dugula iruditzen zaigu, eta kontuada Jainkoari errenta edo fruituak eskaintzen dizkiogula, sustraiaz eta jabetzaz gu geu gelditurik.
‎Jaunak hain ongi entzun zidan, non bi urte igaro orduko horrela bainengoen; halako gaitzez izan ez arren, uste dut ez zela samin eta neke txikiagokoa hiru urtean izan nuena, oraintxe esango dudanez.
‎Uste dut on litzatekeela, oi ene arima, erreparatzea Jaunak zer arriskutatik atera zaituen eta, maitasun hutsagatik hura iraintzeari utziko ez bazenio ere, beldurragatik behintzat utz diezaiozula, mila aldiz egoera arriskutsuagoan zuri bizia kentzeko ahala baitu. Uste dut ez dudala gehitzen asko beste mila esanda ere, neure bekatuak kontatzean kontuz ibiltzeko agindu zidanak agiraka egin arren, eta nahikoapainduak doaz.
‎18 Beste batzuetan, arimako ergelkeria batek jotzen nau, nik hala dela esango nuke?, uste dut ez dudala ez onik ez txarrik egiten, esaten den bezala, jendearen airean ibili baizik: ez penarik ez aintzarik, ez bizitzarik ez heriotzarik, ez atseginik ez atsekaberik.
‎Valladolidera etorri zitzaidan hitz egitera poz pozik eta zer zeukan eskuratua esan zidan; nahiko gutxi; erlojuz ongi horniturik zihoan, bost baitzeramatzan; grazia handia egin zidan. Orduak ongi antolaturik izateko zela esan zidan, ez zuela joan nahi beharrezko gauzarik gabe; uste dut ez zutela non lo eginik ere.
‎Nik gurekin zihoanari nion erruki, zuzen gindoazela esan ondoren, ibilitako bidean atzera egin beharra izaten zelako. Hala ere, berezko izaera ona izanik, uste dut ez nuela egundo haserre ikusi; horrek benetan harritu ninduen eta gure Jauna gorestera eraman; izan ere, berezko izaera ona denean, okasioek gutxi egiten dute. Nik goretsi egiten dut bide hartatik onez atera nahi izan gaituelako.
‎21 Uste dut ez dela alferrikakoa izango hemen haren bizitzaz pixka bat hitz egitea eta nola gure Jaunak nahi izan zuen han monasterio hau fundatzea, jakin dudanez, inguruetako arimentzat hain mesedegarria izan baita; eta santa honen penitentziari erreparatuz, kontura zaitezten, ene ahizpak, zein atzera geratzen garen gu, eta saia zaitezten berriro gure Jaunaren zerbitzuan; bada, guk ez dugu zertan izanik hai... Katalina Cardona anderea.
‎Bera pobretasuneko mojen monasterioen guztiz kontrakoa da, eta zuzen dabil. Obra hura egin zedin kaltea, edo hobeki esateko, mesedea izan zen; izan ere, ni bidean jarri baino lehenago esan baliote, ziurtzat dut ez zitekeela horretara etorriko. Baina aita komisarioak eta aita Marianok (honentzat ere ni hara joatea oso pozgarria izan baitzen) ni hara joatean zerbitzu berdingabea egiten ziotela guztiz ziurtzat izanik, ez zioten aurretik esan; eta, diodanez, zuzen zebiltzalakoan, oker handia izan zitekeen.
‎15 Honelako gauzarik ez da sentitzen bultzada hura igaro arte. Nahikoa egiten du barruko hura sentitzen, eta uste dut ez lukeela sentituko oinaze larririk ere, bere zentzumenak argi ditu eta hitz egin dezake eta baita begiratu ere; ezin da ibili, ordea, maitasun eragin bortitz hark erorarazten baitu. Hau edukitzeko ahaleginean hil arte ekin arren ere, Jainkoak ematen duenean izan ezik, alferrik da.
‎Esan dezagun, bada, orain deabruak egiten dituela agerpen hauek, ariman harrokeria pizteko: ...oak mesede horiek egiten dizkiela entzun izan duenengandik erortzen diren ogi birrinak jatea ere merezi ez duena (esan nahi dut, inoren zerbitzari izateko ere duin ez dena), apaltzen bada eta penitentzia egiten saiatzen bada eta otoitzari gehiago ematen eta Jaun hau ez iraintzeko kontu handiagoa izaten, eta perfekzio handiagoaz obeditzen, mesede hau egin diona Hura dela uste baitu, neuk ziurtatzen dut ez dela berriro etorriko deabrua, baizik eta erpe jorran ihes egingo duela, eta ez duela ariman inolako kalterik utziko.
‎Haietako batean, Jauna hartu ondoren otoitzean nengoela, gure Jaunagandik aditu nuen beraren zerbitzurako izango zela etxe hura. Uste dut ez nituela han eramango oraindik bi hilabete, neure espirituak presa ematen zidalako Valladolideko etxea fundatzera joateko, eta horren arrazoia orain esango dudana zen.
‎11 Nik mezulari honekin bidaltzen dut Joan Bautista lizentziaduna, toki honetako apaiza dena (eta han nengoela guztian mesede eta lagun egin zidana, bai gauza espiritualetan bai mundukoetan, gure Jaunak eman baitzizkion dohainak horretarako), berorrengana joan dadin eta jakin dezan ongi berorren asmoen berri eta gure biziera adieraz diezaion, berak, gure aitortzak entzun dituenez gero, guztia baitaki, hain gora handiko gauzan argirik gabe ibil ez gaitezen. Uste dut ez duela egin gabe utziko mesede hau.
‎4 Orain, era batera nahiz bestera sufri dezadan, berorren gorentasunaren etxe horretako ama prioreak idazten dit berorren gorentasunak nahi duela moja bat bertan hartua izan dadila eta berorren gorentasuna mindurik dagoela, nik ez nuela hartzerik nahi esan diotelako; hura eta aita Ripaldak dakarren beste bat hartzeko baimena bidal diezaiodala. Uste dut ez diotela egia esan. Sentituko nuke egia balitz, berorren gorentasunak niri kontuak eskatu eta aginduak emateko ahalmena baitu, eta ezin dut sinetsi, haiekiko konpromisotik bere burua askatzearren ez bada, nirekin haserre egotea, niri esan gabe, haserrea horrela agerturik.
‎2 Arren eskatzen diot berorri laster batean etortzeko mesedea egin diezadala, bada, hain gauza garrantzitsua izanik, Jainkoagan itxaro dut ez dela berori nirekin gaizki portatuko. Jaunak gida beza guztia berak hobekien ikusten duen bezala, eta berori izan beza beti bere eskutik.
‎1 Jesus izan bedi berorrekin. Ez dut ez astirik ez indarrik luze idazteko, gutxiri idazten baitiet orain neure eskuz. Orain dela gutxi idatzi nion berorren gorentasunari.
‎Mesede handia egin dit berorrek Cepedari hain mezu ona bidatzean. Ez du amairik santu haren eskerrak emateak, uste dut ez dudala ezer gehitzen. Pedro del Peso, Zaharra, orain dela urtebete hil zen; ongi egina joan zen.
‎Kontu izan berak esaten dituen dukearekiko eginbideak betetzeaz, izan ere hainbeste negozioren artean bera bakarrik, ez dakit nondik aterako dituen indarrak Jainkoak mirariz ematen ez badizkio. Uste dut ez zaidala burutik pasatu hor ez dezala jan esatea (premia handian baitaude); horretara ez doanean, ez dadila sarri joan, begiratu gabe dena ken ez dadin; bestalde, karitate handia egiten didate gure aita arreta handiz zaintzean; ezin izango diot hori egundo ordaindu. Esan ahizpei, ene Gabriela harro dago horregatik, bere gutunean idazten didanez.
‎Madriletik bidali zituenak ez dira iritsi; han zetorren, igaro zuen zalapartari buruz ari den oroit-idazkia edo agiria. Uste dut ez dela galdu gutunik, lehenengo orria izan ezik; han kontatzen zen nola hartu zuen abitua ene Isabeltxok eta zein atsegin handia izan nuen haren amarekin; gure aitari zenbait galdera eginez ama priorearen eta ahizpen gutunak ere hara zihoazen, eta ezer esan ez duenez gero, uste dut galdu egingo zirela. Esan biezat datorren lehenbizikoarekin.
‎9 Konturatzen naiz, deabruak ezin duela jasan hor fraide nahiz moja oinutsik izatea, eta horregatik egiten die halako gerra; baina Jaunagan itxaro dut ez diola asko balioko. Gogora beza berorren aitatasunak hor izan daitezen egin den ahalegina; premiarik handiena den honetan, lagun biezaio berorren aitatasunak San Jose aintzatsuari.
‎4 Uste dut ez genukeela ezer galduko berorren aitatasuna Gorpuztirako hona etorriko balitz; horrela, elkarrekin joango ginateke. Ez da asko nekatuko karro batean etorrita; izan ere, aita frai Antonio nirekin joan arren, dagoen eran egonik, nahiko zeregin izango dugu berarekin.
‎Jainkoak bere eskutik izan dezala. Pedro Ahumada pottokan joango balitz, gera dadila harekin Frantzisko eta bidal beza alokaturiko mando eme batean; baina oso maltzurra da eta uste dut ez duela onartuko. Ez du haren beharrik, haren kontura ibiltzeko baizik; eta, beraz, Frantziskok esan diezaiola, ez duela Sernan etxerik izango, eta horrela ez du zertan ibili joan eta etorri.
‎Berorri eskatzen diot, gutun hau daramanari esan diezaiola zertan aritu zen bart, oso nekaturik badago. Ni, ordea, ez nintzen etorri batere nekaturik, oso pozik baizik; eta zenbat eta gehiago pentsatzen dudan etxearen kontuaz, garbiago ikusten dut ez zaigula bestea komeni, hartatik korta soilik izango zitzaigulako probetxugarri; eta beste etxetxoa salduko balitzaigu, urte asko ongi eta oso ongi igaro dezakete. Berorri eskatzen diot laster batean saiatzeko etxetxo hori lortzen; eta salduko ez balitz, urte batzuetarako eman diezagutela alokairuan, gure zerbitzuan den emakumearentzat ere behar dugulako.
‎Zein gogo bizia duten probintzial hautatua izan dadin! Uste dut ez dituela kontentatuko beste ezerk. Jainkoak gorde diezagula.
‎2 Berorren agurgarritasunak zeregin ugari izango duenez gero, uste dut ez dela komeni nik luze idaztea, eta arrazoi beragatik ez nion utzi berorri idazten ama prioreari. Berorren agurgarritasunak hartutzat jo dezala gutuna.
‎Eta, egia esan, niri min ematen dit haiei dagokienez, niri dagokidanez ez zait inoiz burura etorri, ezta ez biezaio horri garrantzirik eman, nitaz esaten diren beste gauzak ere ez baitira hala. Nik berriro esango diot aitari berorrenganako maitasunagatik; baina haren osaba izebekin, horretara hain ohituak daudenez gero, uste dut ez dela erremediorik izango. Entzuten diedan guztian min ematen dit.
‎6 Bihar joango dira Remedios eko aita priorea eta priore ordea Umbretera, hemen dagoen artzapezpikuak deitu baitzien. Hauek ez badute ekartzen aita bisitariak egin duena baliogabea dela (eta uste dut ez dutela ekarriko), gauza handia egongo da egina. Jaunak bidera dezala guztia bere zerbitzurako, eta berorren agurgarritasuna gorde beza sirenaren kantaren liluratik, baita ene aita Padilla lizentziaduna ere; muin egiten dio eskuetan behin eta berriz honi eta berorren agurgarritasunari nire nebak.
‎Ni ez nago orain hain ongi, masailezurreko minaz bainago eta handitu egin zait pixka bat aurpegia; horregatik une honetan hau ez doa nire eskuz idatzia. Uste dut ez dela ezer izango.
‎Hala ere, ehun eta hogeita hamar dauden lekuan, konturatuko da berorren gorentasuna zein ardura handiaz ibili behar den gauzak beren bidean jartzeko. Gure monasterioek ematen didate ardura pixka bat; dena dela, hona obedientziak agindurik etorri nintzenez gero, gure Jaunagan ustea dut ez zaiela ezer faltako eta Berak hartuko duela haien ardura. Badirudi nire arima ez dagoela ezin egonik nahas mahas handi honetan, bare dudala Jaunaren laguntzaz.
‎Gabon aurretik sukar batzuk izan nituen eta eztarritik gaizki egon nintzen; bi aldiz odola atera zidaten eta heste aringarria eman. Errege jaiaren aurretik launakako sukarrak ditut, baina ez goragaleaz, eta guztiekin ibili ezinik ez dut korura eta, jantokira batzuetan, sukarra ez dudanean; uste dut ez ditudala luzaro izango. Jaunak etxe honetan egin duena, hain hobekuntza handia, ikusten dudanez gero, ahaleginak egiten ditut ohean ez egoten, sukarra dudanean izan ezik, eta hau gau osoan izaten da.
‎2 Nire beste gutun bat emango diote berorri. Nik uste dut ez dagoela orain kaskarrago, berorrek hala baderitza ere. Jainkoaren eta neure maitasunagatik eskatzen diot aitor dadila sarri sarri.
‎frai Gaspar ez dutela egundo onartu nahi izan, ezta harekin adiskidetasunik izan ere; eta beste batzuekin ere gauza bera, Ordenarako hartua zuten etxea beraiek utzi baitzuten. Eta horrela, hainbat gauza esaten dituzte beraien zuribiderako; beraz, hortik ikusten dut ez direla aritu maleziaz. Eta igaro dituzten sufrimendu handiei eta egiten duten penitentziari erreparatzen diedanean, benetan Jainkoaren zerbitzariak direla ohartzen bainaiz?
‎5 Joana andrea, guztien arteko poza eta harreman ona ikusirik, laster batean Maria Valladolidera bidaltzeko erabakia harturik doa, eta uste dut gainera Adriana haien artetik aldendu izanaz damu dela. Oso pozik joan zen, nire iritziz, eta uste dut ez dela itxurak egiten batere zalea.
‎Eta pena da, asko eta asko direlako monasterio hauetan moja sartu nahi dutenak, eta etxe gutxi direlako eta gehiago egiten ez direlako, ezin hartu izatea. Eta aurreko nuntzioak honen ondoren fundazio gehiago egiteari ez uzteko agindu bazuen ere eta bisitari apostolikoaren partetik fundatzeko agiri argiak baditut ere, erabaki sendoa hartua dut ez egiteko, gure aita jeneralak edo aita santuak besterik agintzen ez duten bitartean; izan ere, nire erruagatik geratzen ez denez, Jainkoak mesede egiten dit, ni nekatua bainengoen, beroren jauntasunari zerbitzatzea niretzat atseden besterik izango ez bazen ere, berorren jauntasuna gehiago ez ikustea gogorra baita?, eta, horrela, aginduko balidate, poz handia emango lidake fundazio horrek.... Eta, kapitulu jeneraleko hau ez balego ere, nik gure aita jeneralagandik nituen agiriak Gaztelaren agindupeko erresumetan fundatzeko ziren soilik; beraz, agindu berria litzateke.
‎16 Badago beste eragozpen bat ere (eta berori guztiaz jakitun egotea nahi dut): ...ut indar guztiekin eragotziko lukeela; Gaztelan, ordea, orain ematen duenez, ez da izango bikario nagusi, bere ofizioa bete duelako horretarako eskumenik erakutsi gabe (Gizakundeko monasterioan batez ere oso itxura txarra eman du), errege agindu baten bidez Errege Kontseiluari bere agiriak ematera behartu dute (eta beste agindu batek jakinarazi zion joan zen udan), eta ez zizkioten itzuli eta uste dut ez dizkiotela itzuliko ere.
‎2 Granadako fundaziorako hortik bi moja ateratzeko agindua eman dut, eta uste dut ez dituela berorrek eskasenak emango, eta horrela eskatzen diot, mesedez, konturatzen baita zein garrantzitsua den perfekzio handikoak eta trebeak izatea. Era horretara, tokia geratuko zaio moja gehiago hartzeko eta zorra lehenago ordaintzeko, oso gogor egiten baitzait hemendik Burgosera joatea nire nebaren kapera egiteari ekin gabe.
‎10 Atsegin izan zait Teresaren mezua. Orain sinesten dut ez dagoela maitasuna baino erremedio hoberik. Jainkoak eman diezagula Haren Maiestatearen bidez.
‎3 Berak gorde nazala guztial ahal duten eta gorabehera bitxiak dituzten jaun andre hauengandik! Dena dela, emakume gaixo hori nahasi egin da; uste dut ez zaigula komeni, behintzat, Ordenara itzul dadin. Gaitzen bat balego, honelako gauzek hasiera hauetan egin dezaketen kaltea da.
‎4 Palentziako ama priore ordea ama priorearekin aurrez aurre jartzen hasi zenez geroztik hasiko zen azpijoko hau; Jesusen Lagundiko batek aitortzen zituen (Maria Acuña anderearen oso gogokoa), eta hari botorik ez emateko aholkua ematen zien, ama prioreari baizik, Maria Acuña gaizki konpontzen zelako beste harekin. Eta seniparteari ez zionez uko egin, eta berak ikastetxe baterako nahi zuenez, beharbada, bat egingo zuen guztiak; dena dela, bera pozik ikusi izan balute, uste dut ez zuketela egingo. Jainkoak gorde gaitzala hainbeste gezurretatik.
‎5 Hala ere, uste dut ez dela komeni Jesusen Lagundikoekin aldaketarik egiterik. Gauza askorengatik ez zaigu komeni, eta arrazoi bat da, mojarik gehienak haien bidez datozela hona, eta harremanak hautsiz gero, ez lirateke etorriko.
‎10 Benetan sentitzen dut, berorrek limosna horretarako hartzen duen nekea; baina guztia pobreen artean ibiltzearren denez gero, uste dut ez duela sentituko. Beroriek bidaltzen dutenaz gainera, Jainkoak beste pertsona batzuk iratzarriko ditu eta apurka apurka guztia atonduz joango da.
‎4 Berorren gutuna ikusi nuenez gero, berehala bidali nion artxidiakonoari berea. Nik uste dut ez duela ezer egingo, eta inori nahigabe gehiago ez ematea nahiko nuke; dagoeneko artzapezpikua dugunez gero, ageriko gauza da eta, pentsatu dut beraren bitartez ahalegintzea, hemengoei esan diezaien.
‎Bihar gogoratzen banaiz, honek eramango ditu hamasei errealak, gaur ere ahaztu egin zait-eta. Lescanok zerbait eskatuko balu, eman, nik ordainduko baitut; nik esan bainion zerbait behar izanez gero, berorrek emango diola; baina uste dut ez duela eskatuko.
‎Hunkitzerainoko poza hartu dut, eta grazia egin didate berorren barka eskatzeek. Nik bezain gartsu maite banau, barkatuko dizkiot eginikoak eta eginkizun direnak; berorren agurgarritasunarekin dudan kexarik handiena, nirekin gutxitan egon nahi izaten zuela da, eta argi ikusten dut ez duela errurik, eta horrela esan nion Malagóngo ama prioreari; kontua da, Jaunak nahi izan zuela nik hor hainbeste neke izatea eta horrek nekea arintzen zidanez gero, Jaunak kentzeko agintzen zuen. Jakina, berorren agurgarritasunak eta ahizpa horiek atsegin pixka bat hartzearen truke, ontzat ematen ditudala igarotako nekeok, baita handiagoak izan balira ere.
‎Jainkoaren aintzarako izan dadila eta oso santua egin dezala. Medinan ere pozik emango lioketela idazten dit ama prioreak, berak nahi balu; baina uste dut ez dagoela hara begira. Berorren aitatasunari idatzi nionez, Valladoliden biziki sentitu zuten berorren aitatasuna hara joan ez izana.
‎3 Labetxoa, azalpen argi argiz azaldurik etorri zenez gero, uste dut ez dela okerrik izango. Egiten ari dira.
‎Ahaztu zait noiz izango zen beste horrek esan zuena; aditzera eman biezat egia ala gezurra irteten den, honen bidez gutunak ziur etortzen baitira. Orain uste dut ez dela komeni nik Garciálvarezi erantzutea gauza hauetaz zerbait dakien abisa diezadan arte, horretaz berariaz idatz diezaiodan. Eman goraintzi asko eta esan poztu nintzela beraren gutunaz eta erantzungo dudala.
‎Segoviako ama prioreari idatzi diot, esan diezaiola Andres Jimena jaunari, nirekin hitz egin nahi badu, etor dadila hona laster; ez dakit zer egingo duen. Aita bikarioak diost hitzarmenaz tratatzeko baimena ematen duela; nahi dut ez dadila etorri gabe gera, ez baikara nahasiko, Jaunaren laguntzaz, hura zerbitzatzeko eta pozteko gogo bizia dudalako.
‎11 Uste dut ez dudala hemen igaroko urtarril osoa, hau niretzat toki txarra izan ez arren, hainbeste gutun eta zeregin ez baititut. Aita bikarioak Arenasko fundazioa egiteko eta han bil gaitezen hain gogo bizia izanik, uste dut hemengoa laster amaitzeko aginduko didala; eta, egia esan, gehiena eginda dago.
‎4 Izuturik nago, gobernu txar bategatik nolako hondamena egiten duen deabruak eta nolako beldurra eta itsumena sartuak zituen moja hauengan, egiaz, guztiak baitira arima onak eta perfekzioa nahi dutenak; eta alde eskasa hau zen, gehienak eta ia guztiak egonezin handia zutela eta ez zutela ikusten erremedioa jartzeko biderik. Ongi desengainaturik daude eta uste dut ez dela izango haietako inor orain duena baino besterik nahiko lukeenik, ezta Briandaren ahizpa ere, hau asko poztu baitzen hura etorri ez zelako.
‎ikusiko ez dituen gauzengatik; eta emakumeak aholkuak emateko hoberenak izan ez arren, noizbehinka ongi asmatzen dugulako. Nik ez dakit zer kalte etor daitekeen hemendik eta, diodanez, gauza on asko bai etor daitezke; eta uste dut ez datorrela inolako kalterik hemen baleude gogoz berorren oinetan belaunikatuko liratekeenak onartzetik, Jainkoak beti barkatzen baitu; eta ager dadila erreforma berorren jauntasunaren mendeko eta seme baten bidez egitea eder zaiola eta, horren ordez, ager dadila baita eder zaiola hari barkatzea ere.
‎7 Poz handia hartu dut alkabala kontuarekin, izan ere nire nebak Sernako lursaila erosi du; Ávilatik hurbil dagoen inguru bat da, oso ona, belarrez, errentako ogiz eta mendiz osatua, eta hamalau mila dukat emango ditu haren truke; eta berak orain hainbeste diru ez duenez gero, faltan baitago? eta jateko behar duena eman gabe uzteko une egokia ez zenez gero, Jainkoagan itxaro dut ez dela horren beharrik izango. Apurka apurka etxekoek ematen dietena jasoz badoaz, gauza handia izango da.
‎Kentzekotan, erosotasun handiagoa izan arte, Ciudad Realekoa; izan ere, ez dut ikusten inondik ere ongi irtengo denik. Txarrean ere askoz hobea da Malagóngoa, Luisa andereak gogo handia duelako eta denbora joan ahala erosotasun handiak jarri eta inguruan toki zabalak dituelako; nik uste dut ez zaiela zer janik faltako.
‎Baina kontu handia izan behar da, ziurtzat baitut deabruak inon direnak asmatuko dituela Eliseori kalte egiteko, eta, beraz, ongi egiten du, patillas, en gauzatzat hartzea. Hala ere uste dut ez litzatekeela gaizki gauza horiei jaramon handirik ez egitea; izan ere, Joanesek penitentzia egin dezan bada, nahiko penitentzia eman dio eta ematen dio Jainkoak. Izan zena ez zen berarentzat soilik, hari aholku eman behar zioten hiruek ere laster sufritu behar izan baitzuten.
‎Baita hau ere pasatu zait burutik: Aita Santuari hauek egiazkoak ez diren informazioak ematen badizkiote, eta han ez badago inor erantzuteko, nahi dituzten Brebe guztiak emango dizkiete gure aurka, eta oso garrantzitsua litzatekeela batzuk bertan izatea; izan ere, nola bizi diren ikusiz konturatuko dira haien sufrimenduaz, eta uste dut ez dugula egin behar ezer ordura arte, eta etxeren batzuk fundatzeko baimena ekarriko dutela.
‎Ez dut uste Clemencia denik, bestea baizik. Lautasunez esan diezaioke Garciálvarezi, malenkonia handia izan duela esan diotela; niri zoroa deitu zidan argi argi, horregatik, ustez, nik ez nuen gehiago hitzik egin, eta uste dut ez nabilela oker. Horiek aita daukate eta ezer atera orduko, nahigabeak izango ditu.
‎Jaunak izan dezala berarekin, hemen eskatu diogunez. Uste dut ez dela izango haren ahizpa eta iloba kontsolatu beharrik. Eman goraintziak nire partetik eta esan badutela pozik egoteko motiborik Jainkoaz gozatzera joan delako; baina haren heriotza nahi izateaz ez du Beatrizek zertan pozturik; begira, ez dezala bekaturik egin halako burugabekeriaz.
‎1 Jesus izan bedi berorren agurgarritasunarekin. ...tik barkatu dit, ene alaba, hain labur idatzi izana; ez nuke nahi inola ere berorrekin hain laburra izatea, berorrekiko nire borondatea oso luzea baita; izan ere, biziki maite dut, eta orain behartua ikusten dut neure burua, gure aitak bera ongi zaintzen asko saiatzen direla esaten baitit; horregatik maitasun handiagoa hartu diot eta oso pozik nago hain arreta handia jartzen delako; bada, nik uste dut ez dela izango beste inor, ez orain ez beste inoiz, hain laguntza handia eman diezagukeenik. Izan ere, Jainkoak hasiera hauetarako aukeratu duenez gero eta hasiera hauek egunero gertatzen ez direnez gero, ez dela izango haren antzeko besterik.
‎Pixka bat pozten nau gaur arte hemen jarraian hotz egin izanak. Uste dut ez duela egingo hor ohi duen bezalako berorik. Jainkoak egin dezala ikusten duen premiaren arabera; izan ere, nik diot, gogorra dela berori eguraldi horrekin ibiltzea, kontsolagarri izango bailitzaiguke berorren berri sarriago jakitea.
‎Jaunak gida dezala beraren zerbitzurako izango bada. Hasieratik landu beharra balego, uste dut ez dela komeni izango.
‎Lehenengoz 1568an jo behar izan zuen, Río de Olmosen (Valladolid) izan zuen gaixotasunaren ondorioz: . Ez dut ez astirik ez indarrik luze idazteko, gutxiri idazten baitiet orain neure eskuz? (16 gut., 1 zenb.). Bi urte geroago, gauza bera gertatzen zaio Toledon Ávilarantz irten aurretxoan:
‎–Atsegin izan zait Teresaren mezua. Orain sinesten dut ez dagoela maitasuna baino erremedio hoberik. Jainkoak eman diezagula Haren Maiestatearen bidez?
‎5 Hauek Haren Maiestatearen zerbitzuan lan egingo dute eta on handia egingo; baina ez dira horrelakoak, nire iritziz, Emazteak eskatzen dituen egintza eta loreak, gauza guztietan Jainkoaren ohore eta aintzari begiratzea baizik. Jaunak benetan hona ekarri dituen arimak, batzuengandik jakin dudanez, uste dut ez direla beren buruaz gogoratzen, galduko duten ala irabaziko duten ikusteko izan ezik; Jauna zerbitzatzea eta Hari poz ematea dute soilik gogoan. Eta bere zerbitzariei dien maitasunaren berri dakitenez gero, haren zapore eta ondasuna utzi ohi dute haiengan, Jaunari poz emateko haiek zerbitzatzean eta haiei egiak esatean, haien arimek onura atera dezaten, ahal dutenik ondoen; diodanez, ez dute gogoan izaten beraiek galduko duten ala ez; lagun hurkoaren irabazia izaten dute gogoan, besterik ez.
‎Eta haren esanahia ez balitz hori, neure gogoetarako hartuko dut; Elizak eta Santuek diotenetik irten ezik (horretarako zuek ikusi baino lehen jakintsuek aztertuko dute ongi), Jaunak baimena ematen digula uste dut, Pasio santuari buruz gogoeta egitean ematen digun bezala, ebanjelariek diotenaz gainera, beste gauza asko pentsa ditzagun Jaunak han igaro behar izan zituen neke eta oinazeez. Eta ez jakin minaz joanik, hasieran esan nuenez, Haren Maiestateak aditzera ematen diguna hartuz baizik, ziurtzat dut ez duela gaizki ikusten beraren hitz eta egintzetan poz eta atsegin har dezagun, errege batek berak maite duen eta gogoko gertatu zaion artzaintxo bat beraren brokatuari begira harri eta zur eta hura zer den eta nola egin zen pentsatzen ikusiko balu, poztu eta jostatuko litzatekeen bezala. Ez, ez dugu geratu behar emakumeok Jaunaren aberastasunez gozatzetik hain alde batera.
‎Eta gainera pentsatzen nuen nik, emazteak ez ote zuen eskatzen Kristok gero egin zigun mesede hau. Baita pentsatu dut ez ote zuen eskatzen Jainkoa gizon egitea adinako bat egite handi hura, gizadiarekin egin zuen maitasun itun hura; izan ere, argi dago musua bi pertsonaren arteko bake eta maitasun handiaren seinale dela. Bakerako zenbat era dauden ulertzen lagun diezagula Jaunak.
‎4 Era desberdinak dira, eta ohiko eta barruko pozaz izaten dira, baina nik uste dut ez direla konturatzen eta ez dakit, batzuetan beren gerratxoak izaten dituzte, baina gutxi izaten dira. Hala ere, nik ez diet inbidiarik arima hauei eta arretaz erreparatu diet, eta konturatzen naiz aipaturiko gerrarekin dabiltzanak, hain otoitz era handirik gabe?
‎–Garbitua dagoenean?. Uste dut ez direla aski hemen bertuteak ezta garbitasuna ere; naturaz gaindikoa eta Jainkoak nahi duenari emana delako; eta ezerk horretarako prestatzekotan, maitasunak prestatzen du. Baina barkatzen dizkiot bere hutsak, nire aita frai Joan Gurutzeko bezain luze jardun ez duelako.
‎3 Lehenengo kontuan izan behar dena da, nagusiak mendekoekin izan behar duen jokaera, hau da, alde batetik gozo agertu eta maitasuna erakutsi arren, bestetik, funtsezko gauzetan zorrotza izan behar duela eta ez duela bigunkerietan erori behar aditzera ematea; uste dut ez dela ezer munduan nagusi bati kalte handiagoa egin diezaiokeenik, agindupekoek berari beldurrik ez izatea eta berarekin parez pare trata dezaketela uste izatea baino, batez ere emakumeen kasuan; behin konturatzen badira nagusia oso biguna dela beraien falten aurrean eta aldatu egiten dela beraiei nahigaberik ez emateko, oso zaila izango da haiek gobernatzea.
‎ez dut ez utziko horrela,
‎2 Izuturik nago haiekin harremana izatetik datorren kaltea ikusirik; uste dut ez duela sinetsiko bere buruz ikusi duenak baizik. Eta gaur egun zein ahaztua dirudien perfekzio honek erlijioetan!
‎Beste batzuetan, adorez beterik nagoela dirudi eta Jainkoaren zerbitzuko zerbait denean, ez nukeela atzera egingo; eta proba egiterakoan, halaxe nago [adoretsu] gauza batzuetarako; badator beste egun bat eta dut izaten adorerik ezta Jainkoagatik inurri bat akabatzeko ere hartarako eragozpenen bat aurkituko banu. Beraz, batzuetan uste dut ez zaidala batere axola besteak nigatik gaizki esaka jardutea; eta proba eginik, batzuetan halaxe da, are gehiago, poztu ere egiten naiz; beste egun batzuetan, berriz, hitz bakar batek mindu ohi nau eta joan egin nahiko nuke mundu honetatik, gauza guztietan nekagarri gertatzen zaidalako. Eta honetan ez naiz bakarra, ni baino hobeak diren beste pertsona askori ere erreparatu diet eta badakit hala gertatzen zaiena.
‎Eta on guztiak harengan direnez gero, gorets dezagun biziki, ahizpak, hori baino beste zereginik ez den toki honetan elkartu baikintuen. Eta honela, ez dakit zertarako diodan, hemen zaudetenok nire irakasle izan zaitezkete-eta; izan ere, hain gauza garrantzitsu honetan aitortzen dut ez daukadala nahi nukeen eta komeni dela deritzodan perfekziorik, eta hori bertute guztietan; eta hemen diodanaz, gauza bera: errazago dela idaztea, egitea baino; eta idazten ere, beharbada, ez dut asmatuko, esaten jakiteko ere batzuetan esperientzia behar delako, eta eduki ditudan bertute hauen kontrakotik asmatu dut.
‎5 Esan dudan hau guztiau prioreari dagokio. Eta berriro eskatzen diot, hemen arimarena baino beste pozik bilatzen ez denez gero, saia dadila poz hau eskaintzen, Jainkoak arimak eramateko dituen bideak asko baitira eta aitor entzule bakarrak ez baititu jakingo nahitaez guztiak; nik ziurtatzen dut ez zaizkiela faltako haiek tratatu eta haien arimak kontsolatu nahi lituzketen pertsona santuak, arima haiek, behartsuak izan arren, izan behar duten bezalakoak badira; haien gorputzak mantentzen dituenak iratzarriko du eta borondatea jarriko dio haien arimei argi egingo dienari, eta nik beldurra diodan gaitz honi erremedioa emango zaio; deabruak aitor entzulea doktrinaren batean engainatzeko ten...
‎Deabruari sarbide hau kenduz gero, Jainkoagan itxaro dut ez duela izango besterik etxe honetan sartzeko; eta honela eskatzen diot gotzain denari, Jainkoarren, utz diezaiela ahizpei askatasun hau eta ez diezaiela ken, pertsona jakintsu eta onak direnean, hau bezalako toki txikian ezagun izaten baita.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia