Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 127

2015
‎gure arima diamantezko edo kristal garden gardenezko gaztelu bat balitz bezala irudikatu dezakegula, eta bertan gela asko daudela, zeruan ere egonleku asko dauden bezala. Izan ere, ongi begiratuz gero, ene ahizpak, zintzoaren arima ez da besterik paradisu bat baino, Jaunak bere atsegin guztiak dituela dioena. Zer deritzazue, bada, izango dela Errege hain ahaltsu, jakintsu, hain garbi eta guztizko ondasunez hain betea denak atsegin hartzeko gela?
‎7 Bada, bat bateko espirituaren harrapatze honetara berriro etorriz, benetan gorputzetik irten egiten dela dirudi eta, bestalde, argi dago pertsona hau ez dela hilik geratzen; behinik behin, berak ezin du esan, une batzuetan, gorputzean dagoen ala ez. Osorik, baina bizi garen honen aldean oso bestelakoa den beste lurralde batean egon delako irudipena du; hemengo argiaren aldean hain bestelakoa erakusten zaio, non, bizitza osoa, beste gauza batzuekin batera, hura lantzen arituko balitz ere, ezinezkoa izango bailitzaioke lortzea.
‎6 Izan ezazue kontuan gauza bat, ahizpak, gure Jauna ikusteko desira hauetan: batzuetan desira horiek asko estutu ohi dute, eta ez dago haiei lagundu beharrik, zeuen arreta beste gauza batzuetara barreiatu baizik, ahal baduzue esan nahi dut; izan ere, geroago esango ditudan batzuetan, inola ere ezin da, ikusiko duzuenez. Lehenbiziko hauetan, batzuetan bai ahal izango duzue, arrazoi osoa dagoelako Jainkoaren borondatearekin bat egiteko, eta san Martinek esaten zuena esateko; eta asko estutzen badute, berriro pentsa daiteke; dirudienez, desira hori oso aurrera dauden pertsonena denez gero, deabruak eragin diezaguke gu ere aurreratuak gaudela pentsatzera; beraz, betiere ona da beldurrez aritzea.
‎8 Ikusten nagoela dirudi nola diozuen ea zer egingo duzuen, guztian arriskua aurkitzen badut, malkoak bezalako hain gauza on batean engainua egon daitekeela uste badut; ni neu nagoela engainatua esango duzue; eta baliteke hala izatea, baina sinetsi ez dudala esaten pertsona batzuengan hala izan dela ikusi gabe; ez nigan, ordea; izan ere, ni ez naiz batere bihotz samurrekoa; alderantziz, hain dut bihotz sendoa, non batzuetan pena ematen baitit; hala ere, barruko sua handia denean, bihotzak, sendoena bada ere, alanbike batek bezala destilatzen du; eta ongi ulertuko duzue hemendik noiz datozen malkoak, bihotz altxagarri eta baketzaileak baitira, ez asal... Engainu honek, benetan hala denean?
‎10 Irudimenak sortuak badira, seinale hauetako bat ere ez dago, ez ziurtasunik, ezta bakerik eta barruko gozotasunik ere; dena dela, gerta daiteke, eta ezagutzen ditut hori gertatu zaien pertsona batzuk, hau da, gelditasunezko otoitzean eta espirituzko ametsetan murgilduak egonik, batzuk beren gorpuzkeraz edo irudimenez oso ahulak direlako, edota ez dakit zergatik, bildutasun sakon honetan hain daude beren baitatik irtenak, non ez baitute sentitzen kanpotiko ezer, eta zentzumen guztiak daude lokartuak bezala, lo dagoen pertsona baten antzera, eta, beharbada, horrela da, lokartuak daudela, eta iruditzen zaie ametsetan bezala hitz egiten zaiela eta are gauzak ikusten dituztela, eta Jainkoaren partekoa dela uste dute, eta, azken batean, amets egindakoaren antzeko ondorioak uzten dituzte. Eta gerta daiteke, gure Jaunari maitasunez gauza bat eskatzea, eta nahi dutena esaten dietela iruditzea, eta hau noizbehinka gertatzen da. Baina Jainkoaren hizketei buruz esperientzia handia dutenei, ezin izango zaie, nire iritziz, engainurik sartu irudimen kontu honetan.
‎18 Jaunak bide honetatik eramaten ez dituen haiek uste izan dezakete, arima hauek beren esku dutela esaten dizkieten hitz haiek ez entzutea eta, barruko hitzak badira, gogoa haietatik barreiatzea haiei leku ez emateko, eta horrela halako arriskurik gabe arituko dira.
‎1 Orain gatozen irudizko ikuskarietara, haietan deabruak esandakoetan baino sarrera handiagoa duela esaten baitute, eta hala izan behar du; hala ere, gure Jaunarenak direnean, nolabait onuragarriagoak iruditzen zaizkit, gure izaerarekin hobeki uztartzen direlako; azken egoitzan Jaunak aditzera ematen dituenak bereiz utzita, hauen mailara bat ere ez baita iristen.
‎Gauza guztietatik askatze handi bat du eta beti bakarrik edo arimaren baten onerako zeregin batean egoteko gogoa. Ez du lehortasunik, ezta barruko nekerik ere; gure Jaunarekin halako oroipen eta samurtasunez izanik, inoiz ere ez luke nahi Hura goresten baino beste ezertan aritzerik; eta arreta galtzen duenean, Jaunak berak iratzarri ohi du esan den bezala, argi argi ikusten baita bultzada hura, edo dena delakoa, arimaren barrutik datorrela, bultzadei buruz hitz egiterakoan esan zenez. Hemen gozotasun handiz gertatzen da, baina ez dator ez pentsamendutik, ez oroimenetik, ezta arimak bere aldetik egin zuela uler daitekeen ezertatik ere.
‎Begira, gero, gaztelu honetako egoitza gutxi direla deabruek borroka egin gabe daudenekoak. Egia da, haietako batzuetan zaintzaileek borrokatzeko indarra dutela, uste dut esan dudala arimaren ahalmenak direla hauek?, baina behar beharrezkoa da erne egotea haien trikimailuak ezagutu eta, argi aingeru bihurturik, atzipetu ez gaitzan; izan ere, gauza ugari erabil ditzake guri kalte egiteko apurka apurka sartuz, eta kaltea egina den arte ez gara konturatzen.
‎Hauek, alde batetik, lehenbizikoek baino hainbat lan gehiago dute, haiek adinako arriskurik ez badute ere, honezkero ezagunak zaizkiela baitirudi, eta barrurago sartuko diren itxaropena dago. Lan gehiago dutela diot, lehenbizikoak entzuten ez duten mutuak bezala direlako, eta horrela hitzik ez egitearen zama hobeki daramate; entzun bai eta hitzik egin ezin dutenek, ordea, ez lukete horrela eramango, askoz ere gaizkiago baizik. Hala ere, ez da horregatik nahiago izaten entzuten ez dutenen zoria, azken batean esaten digutena aditzea gauza handia baita.
‎nik ere horixe nahi nuke; baina zer egin behar dut neure erruz soil soilik galdu badut! Ez naiz kexatuko Jainkoaz, zuen gurariak bete daitezen, Hark hainbat laguntza eman ez izanaz; ezin dudala esan hau malko eta nahasmen handirik gabe, niri irakats liezadaketenei idazten ni neu ari naizela ikusirik. Obedientzia latza izan da!
‎Proba ditzagun geure buruak, ene ahizpak, edota proba gaitzala Jaunak, ongi baitaki egiten, askotan guk ulertu nahi ez badugu ere; eta gatozen hain eratsuak diren arima hauetara, ikus dezagun zer egiten duten Jainkoagatik eta laster ikusiko dugu nola ez dugun arrazoirik Haren Maiestateaz kexatzeko. Izan ere, guztiz onak izateko zer egin behar dugun esaten digunean, Hari bizkarra eman eta tristuraz bagoaz, Ebanjelioko gaztea bezala, zer nahi duzue Haren Maiestateak egitea, Berari diogun maitasunaren neurriko saria eman behar badigu. Eta maitasun honek ez du izan behar gure irudimenean sorturikoa, egintzen bidez frogatua baizik; eta ez uste izan Hark gure egintzen premiarik duenik, gure borondatearen erabakia baizik.
‎1 Nik ezagutu ditut arima batzuk, eta asko ere uste dut esan dezakedala, egoera honetara iritsi direnetakoak, eta urte askoan, gorputz eta arima, zuzentasun eta egokitasun honetan egon eta bizi izan zirenak, itxura batean behintzat; eta urte haien ondoren, ustez mundua mendean behar luketenak, gutxienez hartaz ongi desengainatuak egon behar luketenak, Haren Maiestateak probatu ez hain gauza handitan, eta hainbesteko egonezin eta bihotz esturaz zebiltz... Haiei aholku ematea alferrikakoa da; izan ere, aspaldidanik bertute bidean saiatzen direnez gero, besteei irakasteko gai direlakoan daude eta nahikoa motibo dutelakoan gauza haiek sentitzeko.
‎Bizitza honetan bertan ere Jaunak askatzen du hortik arima, gorengo egoitzara iristen denean, Jainkoak nahi badu esango dugunez.
‎Uste dut esanda geratu dela espirituzko pozei dagokiena. Nola batzuetan gure grinaz estalirik bezala datozen; horregatik beraiekin batera negar zotinak ekarri ohi dituzte, eta pertsona batzuei entzun izan diet bularra estutzen zaiela eta are gehiago, kanpoko mugimenduak ere gertatzen direla, eragotzi ezin direnak; indarra, sudurretik odola irtenarazi eta halako gauza nekagarriak eragiterainokoa, da.
‎7 Baliteke barneko gauza hauetan beste toki batzuetan esana dudanaren kontrakoa esatea. Ez da harritzekoa, hura idatzi nuenetik ia hamabost urtean, beharbada, orduan nuen baino argi gehiago eman dit Jaunak gauza hauetan, eta bai orain eta bai orduan huts egin nezakeen edozertan, baina ez gezurrik esan, Jainkoaren errukiagatik, hori baino lehen milaka heriotza jasango bainituzke.
‎esanez (ik. 5 Kont., 13 zenb.; eta Santuaren gutuna B.M.C., 2 liburukiko, 208 orrialdetik 210.era); 1571n ere sarri izaten zituen, berak lehen baino gutxiago zituela esan arren; pixka bat geroago, data zehatzik ezin dugu eman baina, grazia mistiko honek leku uzten die hain bortitzak ez diren beste batzuei: –joan egin zaizkit hiltzeko desira eta bultzada bizi haiek?
‎13 Bada, esaten ari nintzenera itzuliz, Senarrak egoitzetako ateak eta baita gaztelu eta harresikoak ere ixteko agintzen du; arima hau gainezkaldian sartu nahi duenean, arnasarik gabe geratzen da eta, batzuetan gainerako zentzumenek gehiago iraun arren, inola ere ezin du hitz egin; beste batzuetan, berehala kentzen zaio dena eta hoztu egiten zaizkio eskuak eta gorputza, arimarik ez duela esateko moduan, are gehiago, batzuetan, badirudi arnasarik ere ez duela hartzen. Honek gutxi irauten du, sen berean, esan nahi dut.
‎Gauza korapilatsuetan, ulertzen dudala eta egia diodala baderitzat ere,, uste dut? eta horrelako hizkeraz aritzen naiz beti; izan ere, huts egin baneza, prest prest nago jakintza handia dutenek esan dezatena sinesteko; haiek gauza hauetatik igaro ez badira ere, jakintsu handiek badute ez dakit nik zer, Jainkoak bere Elizaren argi izateko dituenez gero, eman egiten die argia, egia denean, onartua izan dadin; eta barreiatuak ez badira Jainkoaren zerbitzariak baizik, ez dira egundo ere harritzen haren handitasunengatik, buruan ongi sarturik baitute Jainkoak hori eta askoz ere gehiago egin ... Eta, azken batean, gauza batzuk hain argi azalduak ez badaude ere, beste batzuk idatziak aurkituko dituzte, eta hortik ikusten dute hauentzako bidea.
‎7 Baina, gehienetan, bestelako oinaze handiei eta era askotako gaixotasunei dagokienez, nik ezagutzen dut pertsona bat, Jauna aipaturiko mesede hau egiten hasi zitzaionetik, eta berrogei urte dira harrezkero, ezin duena esan egiaz egun bat bera ere egon denik minik gabe eta beste era bateko sufrimendurik gabe, gorputzeko osasunik ezaz, hau da, beste sufrimendu handirik gabe. Egia da oso kaskarra izan zela, eta merezi zuen infernuaren ondoan gutxitzat jotzen du guztia.
‎Egia da zer duen esaten jakingo duela? –Ezin esanezkoa da; izan ere, espirituzko estura eta saminak dira eta ez da jakiten horiei zer izen eman.
‎1214) idatzia eta Honorio III.ak onartua, geroago Inozentzio IV.ak (1247) aldatua eta berretsia izan zela, eta Eugenio IV.ak lasaitua(). Teresak bere San Jose monasterioan Karmengo gure Amaren Erregela gordetzen dugu, eta hau lasaitu gabe dagoena idazten duenean, Gizakundeko monasterioan indarrean zeuden Eugenio IV.aren lasaitze klausulak alde batera utziak zituztela esan nahi du. Berak eta San Josereneko mojek Inozentzio IV.ak onarturiko Erregela hartu zuten bizi arautzat.
‎Gurutzearekin babesten nintzen eta haren bidez guztiok babestu gintuenagandik gorde nahi nuen. Ikusten nuen inork ez ninduela ulertzen; hori bai argi ikusten nuela; baina ez nintzen ausartzen nire aitor entzuleari esaten, hau egi egiaz apaltasunik ez nuela esatea bezala izan zitekeelako.
‎Nik beldur handiz itxaro nuen erantzuna iritsirik, eta pertsona askori eskaturik nire alde otoitz egiteko eta ni egun haietan otoitz eta otoitz aritu ondoren, pena handiz etorri zitzaidan eta esan zidan, bi bien iritziz, deabrua zela; komeni zena Jesusen Lagundiko aita batekin tratatzea zela, nik premia nuela esanez gero, etorriko zela, eta aitortza orokorra eginez neure bizitza osoaren kontu eman niezaiola, eta neure egoeraren berri, eta guztia argitasun handiz; aitortzako sakramentuaren indarrez Jainkoak argi biziagoa emango ziola; espirituko gauzetan asko ikusi eta ikasiak zirela; ez irteteko ezertan ere hark esango zidanetik, arrisku handitan nengokeelako nork gidaturik ez banuen.
‎16 Niretzat ez zen inolako pozbiderik, deabruak hainbeste bider hitz egin behar zidala pentsatzen nuenean. Izan ere, otoitzerako bakardade ordurik hartzen ez nuenez gero, Jaunak elkarrizketan neure baitan biltzera eramaten ninduen eta, nik eragozterik ez nuela, berak nahi zuena esaten zidan eta, horrek niri min eman arren, entzun egin behar izaten nuen.
‎Ikuskari honek indar handi handia duela diot, Jaunak bere handitasun eta gorentasunaren parte on bat arimari erakutsi nahi dionean; hala, ezinezkotzat dut, naturaz gaindiko eran Jaunak, liluramendu eta estasian ezarririk, laguntzen ez badio behintzat (jainkozko presentzia haren ikuskizuna galtzen du gozamenaren handiz), diodanez, ezinezkoa izango litzateke inork jasan ahal izatea.
‎8 Gauzetatik askatze bitxi bat ere uzten du, nik nola den esan dudana. Uste dut esan dezakedala nolabait desberdina dela,, diot, espiritu hutsezko beste gauza horiek baino gehiago?; izan ere, espirituari dagokionez gauzetatik guztiz askaturik daudenez gero, hemen badirudi gorputzak berak egitez betetzea nahi duela Jaunak, eta lurreko gauzekiko desadostasun berri bat gertatzen da, eta bizitza oso nekagarria da.
‎Soka lepoan loturik duela ito zorian, arnasa hartzeko ahaleginetan, ari dena bezala da. Honela iruditzen zait lagunartea nahi izatea gure ahultasunagatik dela; oinazeak heriotza arriskuan jartzen gaituenez gero (eta hau, ziur, egiten duela; nik batzuetan ikusi dut neure burua arrisku honetan gaixotasun larri eta probekin, esan dudanez, eta uste dut esan nezakeela hau besteak bezain larria dela), horrela gorputzak eta arimak elkarrengandik ez banatzeko duten desira da arnasa hartzeko laguntza eskatzen duena eta, esanez, kexatuz eta distraituz, erremedioa bilatu bizi izateko espirituaren borondatearen eta arimaren alde gorenaren guztiz kontra, ez bailuke honek nahi oinaze honetatik irteterik.
‎Berorri eskatzen diot izan gaitezela guztiok zoroak gugatik hala deitu zioten haren maitasunagatik. Berorrek maite nauela dioenez gero, nahi dut, Jainkoaren mesede horretarako prestatzean erakuts dezala maitasun hori, oso gutxi direlako komeni denerako arrazoitsuegi ikusten ez ditudanak. Baliteke nik neuk izatea hortik beste guztiak baino gehiago.
‎Eta berriro diot, ulertzen ez bada ere, ez da apaltasun handikoa; errurik izan ez arren, pena bai, alferrikako lana baita, eta arima halako nahigabetxo batekin geratzen da, jauzi egitera joan eta atzetik heltzen diotenaren antzera, indarra erabili duela dirudi, baina haren bidez egin nahi zuena egin gabe ikusten du bere burua; eta geratzen den irabazi urrian ikusiko du begiratu nahi duenak esan dudan apaltasun faltaren zertxobait. Izan ere, bertute honek hauxe du ona, ez dagoela bera lagun dela buruturiko egintzarik, arima nahigabeturikutziko duenik.
‎Gaitz guztia bekatu bideak errotik ez kentzean eta laguntza kaskarra ematen zidaten aitor entzuleengan zegoen; zer arriskutan nengoen eta harreman haiek mozteko eginbeharra nuela esan balidate, ezbairik gabe uste dut erremedioa izango zuela; bada, egun bat bera ere ez nukeen jasango bekatu astunean, nik neuk jakinez gero.
‎Ez dakit nola igaroko naizen hemendik, nire profesa zer eratakoa izan zen, hain erabaki sendoz eta pozez egina eta Zurekin egin nuen ezkon itunaz oroitzen naizenean. Hau ezin dut esan malkorik gabe, eta odolezkoak izan lukete eta bihotza urratu, eta hala ere ez zen nahiko izango gero iraindu zintudanerako.
‎Eta beti ia konortea galtzerainoko gaitz larria zenez eta batzuetan erabat konorterik gabe gelditzen nintzenez, aita arduratsu zebilen erremedio bila; eta hemengo medikuek ematen ez ziotenez gero, beste gaixotasunak sendatzen zirelako ospea zuen eta nirea ere hala sendatuko zutela zioten lekura ni eramaten arduratu zen. Nirekin joan zen etxean nuela esan dudan adiskide hau, antzinakoa zena. Moja zegoen etxean ez zen klausurarik gordetzen.
‎Desirak irakin bizian dira eta arima ez da sekula ere asetzen. Hau dute esan ditudan maitasun bultzada handiek, Jainkoak ematen dion harengan. Nik jarioka ikusi ditudan iturritxo batzuen antzera da, sekula ere ez baita eteten hondarraren goranzko mugimendua.
‎10 Ez dut esan gabe utzi nahi nola eman zien Jaunak ura, miraritzat hartua izan baitzen. Aita frai Antonio, priorea, afal ondoren klaustroan bere fraideekin uraren premiaz hizketan ari zela, jaiki zen priorea eta eskueran zuen pordoi bat hartu eskuetan eta haren zatiren batean gurutzearen seinalea egin zuela uste dut; ez naiz gogoratzen ongi gurutzea egin zuen; baina, azken batean, makilaz seinalatu eta esan zuen:
‎Gustukoa bagenuen prezio onean erosiko genuela-eta zegoenean, Jaunak baretu zedila nahi izan zuen. Kontseilukoek monasterioa eginda zegoela jakin zutenean, beraiek ez baitzuten egundo baimenik eman nahi, haserre biziak hartu zituen, eta elizako jaun baten etxera joan ziren (nik isilpean berri eman nionarengana), dena suntsitu nahi zutela esanez. Izan ere, Gobernariari bide bat eskaini zitzaion baimena eman zidanean eta ez zegoen toki hartan.
‎10 Horretarako, lehenik neure aitor entzulearekin hitz egin nahi nuen; Velázquez Doktorea zen, kalonjea eta Toledoko katedraduna, gizon oso jakintsu eta bertutetsua, orain Osmako gotzaina dena; izan ere, beti izan dut neure iritziaz soilik ezer ez egiteko ohitura, horrelako pertsonen iritziaz baizik. Hark gutunak ikusi eta arazoaz jabeturik, esan zidan ez ezesteko eta era onean erantzuteko; izan ere, Jainkoak hainbat gogo batera etxe batean biltzen dituenean, bere zerbitzurako nahi dituela esan nahi duela. Nik horrela egin nuen, eta ez nuen erabat onartu ezta erabat ezetsi ere.
‎25 Gero presa hartu zuten Andre Mariaren maitale santu hauek etxeen tratua egiteko, eta, nire iritziz, merke hartu zituzten. Lan handia egin zuten, bakoitzean laguntzen digutenentzat zer irabazia izan dadila nahi baitu Jainkoak fundazio hauetan, eta ni naiz ezer egiten ez dudana, beste batzuetan esan dudanez, eta inoiz ere ez nuke esan gabe utzi nahi, egia baita. Izan ere, haiek egin zutena etxea egokitzeko, horretarako dirua emanez, nik ez neukalako, benetan handi handia izan zen, bermea lortzeaz gainera; bada, beste leku batzuetan, bermatzaile bat, eta ez hainbeste dirurena, aurkitzen ez dudan arte, nahigabez egoten naiz; eta arrazoi dute, izan ere, gure Jaunagan fidatzen ez badira, nik ez daukat zurikorik.
‎Putzu bat zuten, dastatu zutenen arabera nahiko ur txarra zuena, eta ezinezkoa zirudien handik edateko ura ateratzea oso sakon zegoelako. Nik ofizialeei deitu nien hori egiteko, eta barre egiten zidaten aurpegira dirua alferrik xahutu nahi nuela esanez. Ahizpei galdetu nien, ea zer zeritzoten.
‎Damu dut, ene Jainkoa, hain kaskarra eta zure zerbitzuan hain zabarra izana; baina ongi dakit nire aurretikoek bezalako mesedeak jaso ez baditut, neure erruagatik izan dela. Pena ematen dit, Jauna, neure bizitzak, haienaren ondoan jartzen dudanean, eta ezin dut esan malkorik isuri gabe. Konturatzen naiz nik neuk galdu dudala haiek landu zutena eta inola ere ez dudala Zutaz kexatzeko motiborik; eta ez litzateke egoki beste inor kexatzea ere; bestera:
‎Egun honetatik, monasterioa ezergatik ere egin gabe ez uzteko erabakia hartu zuen, eta haren senarrak ere gauza bera, nola gauzatu ez bazekiten ere. Izan ere, badirudi emazteari orain eginik dagoena jartzen ziola Jainkoak bihotzean, eta berak monasterioa nola nahi zuen esaten eta irudikatzen zien pertsona haiek barre egiten zuten, berak eskatzen zituen gauzak ez zituela aurkituko iruditzen zitzaielako; iritzi horretakoa zen batez ere berak zuen aitor entzuleetako bat, san Frantziskoren fraidea, gizon jakintsua eta maila handikoa. Bera [emakumea] nahigabe handiak harturik zebilen.
‎Andre honek utzitako gelan zen hau, frai Joan de la Miseria izeneko beste anaia gazte batekin; Jainkoaren zerbitzari handia hau eta oso xumea munduko gauzetarako. Biok hizketan hasita, Erromara joan nahi zuela esan zidan.
‎hura bere aita eta amarekin eta auzoko beste birekin zegoela, gure Ordenako fraide bat sartu zen marregazko abituz jantzirik, orain ibiltzen direnez, oinutsik. Aurpegi bare eta beneragarria zuela diote, baina hain zahar, non bizarra zilarrezko harizkoa ematen baitzuen, eta luzea zen; beraren ondoan eseri zen eta pixka bat hitz egiten hasi zitzaion, ez berak ez beste inork ulertzen ez zuen hizkuntzaz; eta hitz egitea amaitu zuenean, gurutzearen seinalea egin zion hiru aldiz, esanez: –Beatriz, Jainkoak sendo egin zaitzala?, eta joan zen.
‎Bart beste guztiekin batera nengoela, kantatxo bat kantatu zuten, Jainkoa gabe bizitzea zein gogorra zen adierazten zuena. ...in indartsu eragin zuen nigan, non eskuak uzkurtzen hasi baitzitzaizkidan, eta kontra egitea alferrik izan zen; izan ere, pozezko liluramenduetan neuretik irteten naizenez, era berean sorgortzen da arima halako samin handi handiaz, eta joana geratzen da, eta gaur arte ez dut ulertu; egun batzuetatik honantz, uste nuen, ez nuela lehenago izan ohi nuen bezain bultzada handirik izaten, eta orain uste dut esan dudan hau dela honen arrazoia; ez dakit nik hala izan daitekeen, lehenago samina ez baitzen iristen nigandik irtetera, eta hain jasanezina denez, eta ni neure zentzumenetan argi nengoenez, oihu eginarazten zidan ezin bestean; orain biziagoa da-eta, alderik alde zulatzeraino iritsi da eta hobeki ulertu dut Andre Mariak izan zuena, gaur arte, diodanez, ez bainuen ulertzen zer zen alderik alde zulatzea.
‎13 Nik ditudala esan dudan Jainkoa maitatzeko, zerbitzatzeko eta ikusteko desira hauek, ez ditut gogoetarekin batera izaten, lehenago izaten nituenez, debozio handiaz eta malkotan urtua nengoela iruditzen zitzaidanean; baina hain su hartze eta gar gehiegizkoaz izaten dira, non, berriro diot, Jainkoak liluramenduren baten bidez erremedioa jarriko ez balit, horrela ustez arima aseta geraturik, bizia laster batean ...
‎19 Eta hala egin zuten, beste egun batean ikustera etorri baitzitzaizkidan guztiak eta batzorde gisa; beraiek ez zutela esandakoaren damurik zioten, eta pozik zeudela etorri nintzelako; ikus nezala zertan mesede egin diezadaketen. Ezeren beldurrik izatekotan, hiriaren beldurra genuen, eta guztia lau lau aurkitu.
‎Jainkoa lagun, hark hartu zuen nahigabea! Berak eskatu zuenez, hiriarekin negoziatu zela dagoeneko; ez zela gehiago negoziatu beharrik, fundazioa egitea baizik, eta Palentziako gotzainak esan zidala (etortzea komeni ote zen galdetu niola nik) ez zegoela zertan etorririk, berak nahi zuela esan zuela; gutxi balio zuen horrek guztiak. Hori horrela gertatu zen, eta Jainkoaren nahia izan zen etxea funda zedila, eta berberak dio gero; izan ere, argi eta garbi jakinarazi bagenio, ez etortzeko esango zigukeen.
‎Arren eskatzen diot, zuzen dezala eta kopia egiteko agindu, Aita Ávila maisuari eraman behar bazaio, norbaitek letra ezagut baitezake. Nik biziki nahi nuke esan dezala nola ikusten duen, asmo horrekin hasi bainintzen idazten; izan ere, hark bide onetik noala baderitza, oso pozik geratuko naiz, neure aldetik ez baitzait geratzen beste egitekorik. Guztian egin beza ongi deritzana eta gogoan izan arima horrela berorren esku uzten duenarekin beharturik dagoela.
‎Egun bat soilik egingo nuela uste nuen, eta elurra eta izotza egin du, eta ez zirudien bideari ekiterik zegoenik, eta horrela gaur arte, larunbatera arte izan naiz. Jainkoa lagun, astelehenean abiatuko naiz, hutsik gabe Medinarantz; eta han eta Ávilako San Joserenean, presaz ibili nahi banu ere, hamabost egun baino gehiago emango ditut, hainbat arazori erantzun beharra dagoelako, eta horrela uste dut esan nuen baino gehiago luzatuko naizela. Barkatuko dit berorrek, hemen agertu dizkiodan argibideetatik, gehiago ezin dudala konturatuko baita.
‎1 Jesus izan bedi berorren agurgarritasunarekin. Ez dut astirik nahi nukeena esateko. Gaur eman dit berorren gutuna mandazainak.
‎Ez bekigu inoiz ere ongi etor, gure Onaren borondatearen aurka joanik. Nik diotsot berorri, Pauloren arreba izan balitz ere, ezin baitut esan gehiago?, ez nuen ahalegin handiagorik egingo. Bera itsutua egon da arrazoiari begiratu gabe.
‎Esker ona agertzen dio Ávilako San Jose monasterioa Ordenaren eskumenean utzi duelako. Maite duela esaten dio. Ezkontza bat.
‎Ni harri eta zur nago Rokegatik, handik Granadaraino hainbeste mezulari izanik. Nik berorren aitatasunak egin behar zuela esan nion, ezer ez zekiela, bere eskumenak eskrupulurik gabe zerabiltzalako. Ez dakit non aldendu zaidan gutuna; aurkitzen badut, bidaliko diot berorren aitatasunari.
‎5 Sinets beza berorrek, haiek ezin dutela esan egiaz hemen ezer gaizki egiten ikusi zutenik; izan ere, Pedro atean zegoen eta haiek ikustean nire nebari esatera joan zen. Sentitu nuen hura korrejidorearekin etorri izana; dena dela, gutxi balio du, haien irudipenak, beharbada, gure egiak baino gehiago sinetsiko baitira.
‎8 Garciálvarezjaunarihitz egitea nahiko nuke idaztea baino gehiago; eta, idatziz nahi nukeena esaterik ez dudanez gero, ez diot idazten. Nitaz hitz egiten ausartzen diren gainerako ahizpei nire goraintziak.
‎Esan nion berorren agurgarritasunari, bidali zituen ordaintze aginduetatik kobratzea hain zaila zela, non ez baitakit ezer kobratu ahal izango den; Toledokoa behintzat, nik agindurik utzi nuena? apurka apurka eta berandu emango dela uste dut; hori ezer ematen bada, zordunak ez dakit nolako kontuak egin behar direla esaten baitu; berak, bestalde, gutunak ditu edo ez dakit nola deitzen zaien, zati bat ordaindua duela esaten dutenak, eta hain izen handikoa da, non inork ez baitu nahi izango ezertan estutzerik. Valladoliden den zorra orain jakingo dut, aita Nicolaok agiriak bidaltzen badizkit.
‎Dena dela, hain kaskarra naizenez gero, berorrek ikusten duena baino on gehiago ez die egiten, ezta niri ere berorren zerbitzaria izateak, arazo hau hasieratik nirekin trata dezan. Ni ez naizela izan ohi nintzen bezalakoa esatea, ez dakit nik nondik ateratzen duen berorrek; izan ere, berori ukitu duten gauza guztiek ukitu naute ni ere, eta egintzez egin ezin nuena hitzez egin izan dut, berorrek merezi duena esanez, eta hau egi egia da. Berori da nigandik urrundu dena, ni harri eta zur uzteraino.
‎Gure Jaunak eman diezaiola berorri bere jainkozko grazia. ...rik, behar izango dela uste baitut, esan nahi izan diot lehengo egunean berorrekin tratatzen hasi nintzena, hau da, igande eta jaiegunetako meza kantatuei dagokiena; horretaz konturatu naiz egunotan ez nengoela gauza horretan sartua berorri hitz egin nionean eta uste nuen ez zela beharrezko ere horretaz tratatzea; helburu xumea nuen nik, ordea, eskriturak egin zirenean, baina orain zehaztu beharra dudala esaten didate.
‎Guztiak aurkitzen ditut berorren aitatasunaren esana egiteko eta bekatu izan daitekeena kentzen berorri laguntzeko jarreraz, ertz ertzeko beste gauza batzuetan izan ezik. Nik berorren aitatasunaz dakidana ziurtatu diet, leuntasunez eramango dituela gauzak eta uste dudana esan diet.
‎7 Berorrek antxumetxo ugari dituela esaten didate, aurten oso ongi joan zaizkiola gauzak; horrek poztu nau, bada, hainbeste gaixotasunez, berorrek bere buruari egin ohi dion baino adiguri gehiago behar du.
‎Idatzi diot berorren agurgarritasunari nola hil zitzaion bere aita ere eta zenbat erregutu genion hemen Jainkoari gaixo zegoenean. Nire nebarentzat duela dioen kontua bidal biezat niri (Mari Mendoza andereak eman zidana ere berari eman nion) eta beste horiek ere bai, beren oroit-idazki guztiekin; eta, horretarako prest dagoenean, Estefaniari buruzko kontakizuna, Ávilara bidali zidan bezala, oso ongi baitzegoen, eta letra onaz idatzia izan dadila, nik hemen kopiatzen jardun beharrik izan ez dezadan. Eta ez beza Julianaren eskutan utz; izan ere, Beatrizi buruzko kontakizunean esan zituen zentzugabekeria eta inozokeriak onartezinak ziren, gehiegi esaten zuelako; ongi jar dadila berorren agurgarritasuna, eta idatz dezala orain dakiena, probintzialak agindu baitit.
‎Beraz, berorrek arretaz begira biezaio haren aurrerapenari. Paternako zerbait kutsatu zaiola iruditzen baitzait? eta ez dadila luza gauzak gehituz esan nahian; izan ere, berari itzulinguruekin gezurrik ez duela esaten iruditzen bazaio ere, ez dator inondik ere perfekzioarekin bat halako estiloa, harekin garbi hitz egitea besterik behar ez denean, mila zentzugabekeria egitera eraman baitezake prelatu bat. Esan biezaio hau berorren agurgarritasunak oraintsu idatzi didanaren erantzunez, eta horretaz zentzatua egon dadinean, kontentaturik izango nauela.
‎6 Luze idatzi nion berorri Serranoren bidez, laster irtengo zela horrantz esan baitzidan, ezin zela hona egokitu eta. Kargu egin biezaio, lizentziadunak esan baitit Ameriketara joan nahi duela esan diola, eta sentituko nuke, zentzugabekeria baita; eta inoiz ez diot nahiko eskertuko premialdian hor izan zuen leialtasuna. Haren bidez idatzi nion aita Nicolaori ere, eta ez dut uste oraindik irtenda egongo denik; gutunak hemen izatea nahiko nuke.
‎13 Beasko ama prioreak Casademonterentzat gutunak bidali zizkidan; han dituen ehun dukatak non ematea nahi duen esaten dio gutunean. Beraz, honetaz ez dago arduratu beharrik.
‎11 Almodóvarko aita prioreari, hor badago, eman biezazkio berorren agurgarritasunak goraintzi asko nire partetik eta esan nahiko egiten dudala haren adiskideen alde, bakoitzari moja bat hartzen baitiot; eskertuko ahal dit, Jainkoak hala nahirik. Joan Vázquez-i, eta Cantalapiedrakoari hartu dizkiet, honi Beastik irten zena; berorrek horrekin oso harreman ona duela esan didate.
‎Jakin beza, urteberri bezperan bidali zidala dukesak horrekin berariaz eta beste gutun bat nire berri jakiteko besterik gabe. Berak dioena, berorren aitatasunak dukea gehiago maite nuela esan ziola, ez nion onartu; ez, nik esan nion, berorren aitatasunak hartaz hainbeste gauza on eta espirituala zela esaten zuenez gero, hori pentsatuko zuela; baina nik Jainkoa bakarrik maite nuela bera denagatik eta berarengan ez nuela ezer ikusten ez maitatzeko, eta gehiago maite nuela. Horrela baino hobeki adierazirik zihoan.
‎2 Eta, egiaz, ez dut besterik ulertzen, ezta ez zaizkit buruan sartzen ere berorrek idazteko esaten didan egia horiek; izan ere, halakorik ez dezala egin esanez zerutiko berria izan dudala esatea ez bada, besterik ez zait geratzen egiteko; berorri esan nion bezala, gauza guztien kontu eman beharrik ez bada ere, adiskidetasuna zor dionari irain handia egitea da, batez ere ziur egonik, berorri esan nion bezala, berak dioenez eta nik ulertzen dudanez, ez duelako pausoa emango aita probintzialak jakin gabe; eta esaten edo idazten ez badio, horrek esan nahi du ez duela pauso hori emango. Eta hark eragotzi ahal badio eta baimenik eman ez, irain egingo nioke nik itzal handiko eta Jainkoaren zerbitzari handia den pertsona monasterio guztietan zehar belzturik (nire esanari kasu eginda ere), nahikoa belzkeria baita, Jainkoa iraindu gabe egin ezin dena egin nahi duela esatea.
‎4 Zuzen dabil Carrillo adore handirik ez dudala esatean, nik egin nion lehenengo gutunari erantzunez; han esaten nizkion deabruaren gauza zela eta beste hainbat gauza. Berak dio barre eragin ziola eta ez ziola eragin bere asmoetan ezertxo ere aldatzera; katuen beldurra duen sagua ematen dudala dio, eta Sakramentu Santua eskuetan, promesa egin zuela, mundu osoak ere ez zuela aldenduko Harengandik.
‎9 Esaten ari nintzenera itzuliz, aspaldi idatzi nion Paulori, domingotar jakintsu handi batek, nik Matusalenekin ikusi behar izan nituenak kontatuz, uste dut esan zidala ez zuela inolako ahalmenik, erakutsi egin behar zuela egiten zuena zer eskubidez egiten zuen; beraz, horretaz ez dago orain zer esanik.
‎Gauza nabarmenak badira, ez dira inoiz ahazten; eta ahazten badira, ez dago zertan esanik. Gure aita ikusten dutenean, gogoan dutena esanez aski da. Haiek ziur daude, nire ustez; ezerk kalte egitekotan, ikusten edo entzuten dutenari kasu egiteak egingo die.
‎5 Berorrek ez du ezer galtzen nirekin, gutunen idazkerari dagokionez; neure aldetik dotoretasuna ageri duela esango nioke. Dena da ona Jainkoaren aurrean, Hura zerbitzatzeagatik denean.
‎Orain dela gutxi idatzi nion berorri eta horretaz guztiaz zer egingo den jakiteko gogoa dut. Gaur eman didate gutun bat, Burgosko hiriak han fundazioa egin dezadan baimena emana duela esaten didatena (artzapezpikuarena lehendik bainuen), eta uste dut hara joango naizela fundatzera Madrilera baino lehenago. Sentitzen dut neure ahizpa ikusi gabe joatea, handik Madrilera joatea gerta daitekeelako.
‎2 Gure Jaunak seme alabak emango zizkiola idatzi niola dioenari dagokionez, orain berresten dut eta izango dituela itxaro dut Haren Maiestateagan. Nik ez diet inoiz kasu handirik egin Pedro Ahumadak zituela zioen asmoei, eta orain ere ez diet egiten?, eta hain nago aspertua horietaz, non, kontzientzian jarri ezean, guztia alde batera utziko bainuke, eta halaxe nuen erabakirik, baina Perálvarezek esan zidan berorri mindurik nagoela irudituko zitzaiola, San Joserenari zegokion negozioa zelako.
‎2 Hona etorri zen ni bisitatzera ostatura aita Acacio García, ahizpa San Frantziskok ongi ezagutzen duena? guztia prest baita ni irteteko, eta mezulari ziurra zuela esan zuen. Nire alabek nire berri jakin dezaten idazten ditut lerro hauek.
‎7 Maria Acuña andereak ama prioreari idazten dio behin eta berriro barkamena eskatuz eta gehiago ezin zuela esanez, eta kontuak egiteko janaritan zer zor duen. Seniparteaz bera geratzekotan da, eta horretarako garaia baino lehen profesa egitea jartzen dute arrazoitzat.
‎9 Oraintsu esan dit berriro, ehun dukat bidaltzeko eta gainerako ehun dukatak kobratzeko, baina ez da laster batean kobratzerik izango. Nik idatzi nion berorren agurgarritasunarekin oso haserre nagoela eta bien artean konpondu behar zutela esanez, eta burutik pasatu ere egin zait?, nik aurrez abisu eman ondoren egin zuena egin zuelako ongi merezia zuela bi aldiz ordaintzea, eta horrela egingo da ematen ez badizkidate. Baina ez du arrazoirik Horaziok, berorren agurgarritasunak niri bidaltzeko eman badizkio, berorren baimenik gabe, bere anaiari ematea ez baita nahikoa handik zorrak ordaintzeko.
‎9 Jakin beza gure aita Garciálvarez errukarri uzten dutela, oso harro jantzirik dituela baitiote; esan biezaio. Orain beldurrez daude zer idatziko dieten, nire nebak esan baitzien gutuna idatzi ziela, erantzun dezaten.
‎Abituak ez erabili oihal mehezkoak; gainerakoak ez du axola. Aita priore santuak bidaltzen didana ekartzen duten arte, ez dakit zer egin berari idazteaz, jaso dudanik ezin baitut esan; mandazainaren bidez bidaliko diot.
‎4 Berriro agnusdeiaren zerera etorriz, delako harentzat zelako, ez nuen nahi bidali gabe utz zedin, gainerakoa bidaltzeko aitzakia zelako, eta gauza on onak ziren. Baltsamotik hartu zen hemen pixka bat, han ugari dutela esan zuelako Isabeltxok, eta hiru gozoki, nire Isabeltxo amaordearen alaba dela inork pentsa ez dezan, zerbait eman beharra bainuen; nahiko dira doazenak. Jainkoak ordain biezaio, ene alaba, amen, amen; eta batera etorri ziren patatak, nik jateko nahiko gogo gutxi baitut, oso onak iritsi ziren; eta laranjek atsegin eman zien gaixo batzuei, haien gaitza handia izan ez arren; gainerako guztia oso ona da, eta gozokiak etorri ziren, eta ez gutxi.
‎4 Bai inozoa dela berori eskuei eta abarri buruz bidaltzen dizkidan azalpenetan! Elkar ikusi arte ez naiz ausartzen zer asmo dudan esaten. Jakin beza egunetik egunera askeago nagoela, eta pertsona horrek Jainkoa iraindu duela ziur banengo[?]; izan ere, nire beldurrak hortik doaz; kasu honetan erortze eta arrisku handiak ikusi ditudalako, eta arima hori oso maite dudalako (Jainkoak beraren ardura eman didala baitirudi), eta zenbat eta tolesgabeagoa izan, beldur handiagoa ematen dit eta horrela gustuko dut hark alde ziurretik ibili nahi izatea; hala ere, bizi honetan ez dago eta ez da komeni oso ziur egon gaitezen, gerran baikaude eta etsai ugariz inguraturik.
‎Jainkoa izan bedi berorrekin eta oso santu egin beza. Gabrielak ez dagoela osasunez ongi idatzi dit; honen zati handi bat idatzi ondoren, irakurri nuen haren gutuna; urdaileko mina duela dio. Jainkoak nahi beza gehiago ez izatea.
‎4 Pena eman dit, berorrek duela dioen bihotzeko gaitz horrek, oso minbera baita; eta ez naiz batere harritzen, nekeak ikaragarriak izan direlako eta oso bakarrean eramanak. Jaunak ongi eramateko indarra eta adorea eman dizkio; mesede hori egin digu, baina berezko izaerak igarri egiten du.
‎Gauza batez poztu bedi: ariman probetxua izateaz (eta sinets beza ez dudala esaten berori kontsolatzearren, hala dela uste dudalako baizik), eta hau, ene alaba, sekula ere ez da egiten asko kosta gabe. Orain duten sufrimendu horrek pena handi handia eman dit, moja guztietan oso nekagarria delako:
‎7 Hemen gure erregeak justizia bere alde duela esaten dute eta ahalegin guztiak egin dituela hala den jakiteko. Jaunak eman beza argia egia ager dadin, arriskuan jartzen bada izango diren horrenbeste heriotza gabe; eta hain kristau gutxi diren garaian, batzuk besteak hiltzen aritzea zorigaitz handia da.
‎Karmeldar oinutsak joan daitezela Erromara, baina ez A. Gracián. Erlijioso duin eta egokiak bidali behar dituela diotso.
‎3 Uste dut esan zuela une batean, zigorrak ezarriz gero, obedituko luketela. Ez zuen argi esan eta ez zaio kasurik egin behar honi, beharbada, begitandu egingo baitzitzaidan.
‎Oso pozik dago bere arreba eta Joan Ovallerekin (halaxe hartzen dute hartu ere), eta haiek berarekin. Unetxo batean soilik etorri da hona, eta horrela ez diot ezer esan beste horretaz; baina uste dut esatea besterik ez dudala izango eta berak egin egingo duela; izan ere, haurrek behar dutenerako, paje bat handiegi datorkie.
‎6 Nire nebak dio, hona badator, haren amak irudika dezakeela berarekin dagoela; eta han finkatzen bada eta bertutetsua bada, haiekin ikasiko duela San Gilen eta beste inon baino hobeki egongo dela. Eta Joan Ovallek dio (berorren agurgarritasunak nahi duela esan nuenez gero), bete betean hartuko duela arazoa bere gain, eta barre egin nuen; izan ere, nire nebak nik nahi dudala uste badu, atsegin hartzen du hura egiten; eta horrela, haiek harekin hain adiskide ikusirik, Jainkoagan uste dut asko irabaziko dutela, eta berak ez du haiekin galtzen giro gozoa dutelako.
‎Berorrena poz pozik jaso zuen, eta horrela idazten dit Malagóngo ama prioreak, han geratu baitzen, pozik geratu ere. Nik diotsot arima ona izan behar duela; berak idatzi zidan berorren berri jakin nahi zuela esanez, eta asko zor diola eta maitasun handiaz hitz egiten du berorretaz. Etxea Gabonak baino lehenago fundatua egongo da, uste dudanez; ez dut ezer jakin.
‎4 Berehala niri ez esatea izan da okerra; nik ez nuela fundaziorik egingo ordinarioaren baimenik gabe hainbeste aldiz idatzia nuenez gero, uste nuen baimena emana zegoela eta ez nentorrela axolagabe. Hemen zazpiehun dukateko errenta dutela esan dudanez gero, ama prioreak idazten didanez, eta idatzia geratu denez?, hala dela ikusi du. Eta, hainbesteko doterik ez duen mojaren bat hartzen bada ere, kopurua osatzeko orain osatua ez badago, hori guztia ongi egingo da.
‎3 Oi, bai inbidia handia diedala sermoi horiengatik, eta bai nahi nukeela beraien artean izatea! Etxe horretakoak beste inongoak baino maiteago ditudala diote hemen, eta egiaz ez dakit zergatik den baina maitasun handia hartu diet, eta horrela ez naiz harritzen berorren agurgarritasunak ni maitatzeaz, nik ere beti maitatu izan baitut, baina beti da gozoa entzutea. Iraganaz ez dago zertan hitz eginik, egiaz, berorren esku ez zegoela uste baitut.
‎Nik berriro ere idatziko diot beharrezko dela ikusten dudanean. Ez du berorren agurgarritasunak hura ahaztu behar; eta berriro ere badiot, hark bideratuko duela, artxidiakonoarekin tratatu zuela eta egintzat duela esan badu, hala izango da, gizon leiala baita.
‎Uste dut esan dudala honezkero Bisitazio eguna dela.
‎Nik argi ikusten dut dirua faltako zaiola eta horregatik ari izan naiz Nicolaorekin horretaz hitz egiten, garaiz eman zizkiotelako laurehun dukatak. Ez dakit zer seinale duela esanez bota egin zutenez gero, berriro idatzi zidan Nicolaok gutun hori. Gure aitak dio ez dela biziera honetarako.
‎3 Aita Gómez izan da hemen gehiagotan ere; pertsona ona deritzat. Hemendik joan zena berorrekin izan ote den jakin nahi zuela esan zidan, toki horretan zela bazekiela-eta. Esan eta esan egin nion erregutzeko Jainkoari berorren alde, gaixorik baitzegoen, eta hark bere gain hartu zuen.
‎3 Niri buruz engainatua dagoenetako bat Teutonio jauna dela uste dut. Berorren aitatasuna bihotz bihotzez maite duela esaten dit. Horren ordainez, berorren aitatasuna behartua dago hari aditzera ematera, ez dezala sinets hain motiborik gabe.
‎6 Gutun hau gauzak ongi jakinik idatzia dago eta ez nolabaiteko eta handi samarra den motiborik gabe; ezin dut esan hori; hala ere, oso komenigarri dela ikusten dut berorri eskatzen diodana egitea, hortik ezin baitzaigu etorri inolako kalterik, gainerakotik bai, ordea, eta handia, eta bidezkoak diren gauzetan ez da behar okasiorik. Gure Jaunak merezimenduak egiteko aukera asko ematen dizkigu eta konturatzen naiz berorren agurgarritasunak izan dituela hor eta badituela, harri eta zur bainago berorren sumintasuna dela eta zer sufritzen duen; hala ere, orain zuhurtasuna behar da, eta halaxe ematen du Jainkoak, gotzainaren arazoan egin zuenez.
‎Anbrosio Mariano San Benitorena berean dago gogor, hau da, karmeldar oinutsen ordezkariak Erromara joan behar dutela esaten.
‎Pedro Cota: Kordobako karmeldarren priorea; Erromara joan zen A. Graciánen bisita ezeztatzeko asmotan; horretarako Brebea bere esku zuela esanez itzuli zen.
‎Ongi dago, baina Jainkoari eskatu beharra dago, Andaluziara joan ez dadin, ez baitu baztertzen hori. Ávilara baino lehen Albara eta Salamancara joan nadila nahi lukeela diost, eta Albara idatzi dut, beharbada, negu honetan han izango naizela, gerta daitekeenez.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
duela 26 (0,17)
dut 18 (0,12)
zuela 10 (0,07)
dutela 8 (0,05)
dituela 6 (0,04)
nuela 6 (0,04)
dudala 5 (0,03)
dugula 4 (0,03)
duenak 3 (0,02)
zutela 3 (0,02)
baitut 2 (0,01)
ditudala 2 (0,01)
du 2 (0,01)
dudana 2 (0,01)
duen 2 (0,01)
duena 2 (0,01)
dutena 2 (0,01)
nuke 2 (0,01)
nukeena 2 (0,01)
zituela 2 (0,01)
badu 1 (0,01)
baduela 1 (0,01)
baduzue 1 (0,01)
baitu 1 (0,01)
dudan 1 (0,01)
dudanaren kontrakoa 1 (0,01)
duenean 1 (0,01)
dugun 1 (0,01)
dute 1 (0,01)
dutenek 1 (0,01)
duzuela 1 (0,01)
lukeela 1 (0,01)
luketela 1 (0,01)
nauela 1 (0,01)
zituztela 1 (0,01)
zuen 1 (0,01)
zuena 1 (0,01)
zuentzat 1 (0,01)
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia