2015
|
|
Beraz, hau egia bada, eta hala da, ez dugu zertan nekaturik gaztelu honen edertasuna ulertu nahian; izan ere, arimagandik Jainkoagana kreaturagandik Kreatzaileagana dagoen alde berbera dago, arima kreatura baita; hala ere, Jainkoak bere antzeko egin
|
duela
esatea nahiko da, guk arimaren duintasun eta edertasuna ezin ulertu dezakegula jakiteko.
|
|
2 Jaunak nahi duenean gertatzen da, arima otoitzean eta bere zentzumenen jabe dela, bat batean liluramenduan sartzen da; egoera horretan Jaunak sekretu handiak agertzen dizkio, Jainkoagan beragan ikusten dituela dirudienak; hauek ez dira Gizatasun guztiz santuaren ikuskariak, eta ikusten
|
duela
badiot ere, ez du ezer ikusten, irudizko ikuskaria ez delako, adimen adimenezkoa baizik; han agertzen zaio nola Jainkoagan ikusten diren gauza guztiak eta nola Jainkoak bere baitan dituen guztiak. Eta probetxu handikoa da, unetxo batean igarotzen bada ere, ongi zizelkatua geratzen delako eta lotsari handia eragiten duelako; horrela, argiago ikusten da Jainkoa iraintzen duguneko malezia, Jainkoagan beragan, hau da, haren barnean egonik?
|
|
6 Hemen beste era batera da: ...tua agertzen zaio aurrean, hiru pertsonak, lehenengo haren espiritura argitasun handi handiko hodei baten eran datorren su hartzearekin, eta pertsona desberdin hauek, eta arimari ematen zaion berri-emate miragarri baten bidez, bene benetan ulertzen du hiru pertsonak substantzia bat eta ahalmen bat eta jakite bat eta Jainko bakarra direla; horrela, fedez sinesten duguna, han arimak ikustez ulertzen
|
duela
esan dezakegu, gorputzeko begien ikustez izan ez arren, irudizko ikuskaria ez delako. Hemen komunikatzen zaizkio hiru Pertsonak, eta hitz egiten diote, eta Jaunak esandakotzat Ebanjelioak dakartzan hitz haiek aditzera ematen dizkiote:
|
|
1 Orain gatozen irudizko ikuskarietara, haietan deabruak esandakoetan baino sarrera handiagoa
|
duela
esaten baitute, eta hala izan behar du; hala ere, gure Jaunarenak direnean, nolabait onuragarriagoak iruditzen zaizkit, gure izaerarekin hobeki uztartzen direlako; azken egoitzan Jaunak aditzera ematen dituenak bereiz utzita, hauen mailara bat ere ez baita iristen.
|
|
13 Bada, esaten ari nintzenera itzuliz, Senarrak egoitzetako ateak eta baita gaztelu eta harresikoak ere ixteko agintzen du; arima hau gainezkaldian sartu nahi duenean, arnasarik gabe geratzen da eta, batzuetan gainerako zentzumenek gehiago iraun arren, inola ere ezin du hitz egin; beste batzuetan, berehala kentzen zaio dena eta hoztu egiten zaizkio eskuak eta gorputza, arimarik ez
|
duela
esateko moduan, are gehiago, batzuetan, badirudi arnasarik ere ez duela hartzen. Honek gutxi irauten du, sen berean, esan nahi dut.
|
|
hazia botatzen duela beste batzuk sor daitezen, bera, berriz, hilik geratzen dela betiko. Hazia botatzen
|
duela
diot, Jainkoak ez duela nahi hain mesede handia alferrik emana izan dadin uste baitut; eta, horregatik, hark berarentzat handik probetxurik ateratzen ez duenez gero, beste batzuek atera dezatela. Izan ere, aipaturiko desira eta bertuteekin geratzen denez gero, bide onean dirauen bitartean beti egiten die on beste arima batzuei eta beroa eransten die bere berotik; eta berak galdutzat duen arren, besteek probetxu atera dezaten gogoaz geratzen da, eta pozik aditzera ematen ditu Jainkoak bera maite duenari eta bera zerbitzatzen duenari egiten dizkion mesedeak.
|
|
Egoera horrek gutxi irauten
|
duela
dio; orain arte ere esan du: 18, 12; 19, 14; 20, 18.
|
|
hiru edo lau aldiz. Hain gauza desberdinadelarik, uste dut, gelditasunezko otoitza soilik izan duenak ere ulertuko
|
duela
esanda geratu diren hizkeretako ondorioetatik. Gauza ezaguna da eta, arimak engainatzen utzi nahi ez badu, ez dut uste engainatuko duenik, apaltasunez eta xalotasunez badabil.
|
|
Beragandikoa dena Jainkoagandik ulertzen
|
duela
esanez besteak engainatu nahi dituenari, uste dut, gutxi kostatzen zaiola gorputzeko belarriekin entzuten duela esatea; eta izan ere halaxe da, ez bainuen sekula uste entzuteko eta ulertzeko beste erarik bazenik, nik neurez ikusi nuen arte; eta honela, esan dudanez, oso nekagarri gertatzen zait.
|
|
Beragandikoa dena Jainkoagandik ulertzen duela esanez besteak engainatu nahi dituenari, uste dut, gutxi kostatzen zaiola gorputzeko belarriekin entzuten
|
duela
esatea; eta izan ere halaxe da, ez bainuen sekula uste entzuteko eta ulertzeko beste erarik bazenik, nik neurez ikusi nuen arte; eta honela, esan dudanez, oso nekagarri gertatzen zait.
|
|
8 Eta berriro diot ezinezkoa iruditzen zaidala engainuan erortzea, arimak, barru txarrekoa izanik, itxurak egitea nahi ez badu behintzat (nahiko txarra izango litzatekeena) eta ulertu
|
duela
esatea, hala ez denean; baina berak eratzen duela eta berak esaten duela bere barrurako argi ez ikusteak, nire iritziz, ez du zentzurik, Jainkoaren espiritua ulertu badu, eta bestela, bizi guztian egon daiteke engainu horretan eta ulertzen duela pentsatu, nik ez dakit nola baina. Edo arima honek nahi du ulertu ala ez:
|
|
Ikuskari honek indar handi handia
|
duela
diot, Jaunak bere handitasun eta gorentasunaren parte on bat arimari erakutsi nahi dionean; hala, ezinezkotzat dut, naturaz gaindiko eran Jaunak, liluramendu eta estasian ezarririk, laguntzen ez badio behintzat (jainkozko presentzia haren ikuskizuna galtzen du gozamenaren handiz), diodanez, ezinezkoa izango litzateke inork jasan ahal izatea.
|
|
3 Berorren gorentasunaren monasterioan gauzak oso ongi eta probetxu handiaz doazela idatzi didate, eta hala uste dut nik ere. Hemen guztiek izan dute zorion handitzat halako aitor entzulea, ezagutzen dutena, han geratzea; harriturik daude eta ni neu ere bai, Jaunak zein ongi gidatzen duen ikusirik; uste dut, toki hartako arimen onerako, on handia egiten
|
duela
baitiote, eta horrela egin du egon izan den toki guztietan. Sinets beza berorren gorentasunak Jainkoaren gizona dela.
|
|
Joan zen astean, Domu Santuko zortziurrenean, idatzi nion berorren aitatasunari zein atsegin izan zitzaidan berorren gutuna, jaso dudan azkena, laburra izan arren. Erromara idazten
|
duela
dioenaz Jainkoak nahi beza arrakasta izatea, eta ez bedi bestelako iritzirik izan.
|
|
Esker ona agertzen dio Ávilako San Jose monasterioa Ordenaren eskumenean utzi duelako. Maite
|
duela
esaten dio. Ezkontza bat.
|
|
7 Kontseilu-buruak berori biziki estimatzen
|
duela
esan didate, horregatik dagoela berori hor. Nik uste dut nuntzioak arazo honetaz guztiaz bere informazioa eta gehiago emango ziola.
|
|
3 Berorren gorentasunak laguntzen badigu honetan, Egiptoko gatibutasunetik askatzea bezala izango da. Berorren gorentasunak negozio honetara aita frai Pedro Fernández maisua etor dadila agindu
|
duela
esan didate. Hori da etor dakigun onik handiena, batzuk eta besteak ezagutzen dituelako.
|
|
Esan nion berorren agurgarritasunari, bidali zituen ordaintze aginduetatik kobratzea hain zaila zela, non ez baitakit ezer kobratu ahal izango den; Toledokoa behintzat, nik agindurik utzi nuena? apurka apurka eta berandu emango dela uste dut; hori ezer ematen bada, zordunak ez dakit nolako kontuak egin behar direla esaten baitu; berak, bestalde, gutunak ditu edo ez dakit nola deitzen zaien, zati bat ordaindua
|
duela
esaten dutenak, eta hain izen handikoa da, non inork ez baitu nahi izango ezertan estutzerik. Valladoliden den zorra orain jakingo dut, aita Nicolaok agiriak bidaltzen badizkit.
|
|
7 Zinez nahiko nuke Frantziskok Pedro Ahumadari gogorki hitz egitea eta esatea zer dela-eta ez den bat etortzen Perálvarezekin ogasuna kudeatzeari dagokionez, batak besteagatik ez baitute ezer egiten; izan ere, Pedro Ahumadak zerbait egiten
|
duela
esan arren, ez du ezer egiten. Administrari bat hartu litzateke, Frantzisko Salcedok mojentzat utzi zuenerako eta honetarako; eta horrela, pixka bat lasai egon daiteke.
|
|
On Lorenzoren heriotzaren berri ematen dio. Teresatxok aingeru baten eran hartu
|
duela
diotso. Frantzisko Orofrisia Mendoza andereñoarekin ezkontzen dela.
|
|
13 Hona iritsi nintzenean etorri zen Luisa anderearen erantzuna. Aste honetan ofiziale on bat bidaliko
|
duela
dio. Pena eman dit.
|
|
Hemen dagoen Santángel honen ahizpa oso goian jartzen du ama prioreak eta hemen sartu zena baino nahiago luke. Hemen dagoenaren dote bera emango dutela dio (abuztuan urtea beteko du) hirurehun dukat, besteak beste horrenbeste eramango
|
duela
baitio; horrekin ordaindu ahal izango da aurtengoa. Nahiko gutxi da; baina, hartaz esaten dena egia bada, eta bertokoa delako, doterik gabe ere ona da; erabil bezate gai hau gure aitarekin, eta beste erremediorik ez balego, har bezate hau.
|
|
Idatzi diot berorren agurgarritasunari nola hil zitzaion bere aita ere eta zenbat erregutu genion hemen Jainkoari gaixo zegoenean. Nire nebarentzat
|
duela
dioen kontua bidal biezat niri (Mari Mendoza andereak eman zidana ere berari eman nion) eta beste horiek ere bai, beren oroit-idazki guztiekin; eta, horretarako prest dagoenean, Estefaniari buruzko kontakizuna, Ávilara bidali zidan bezala, oso ongi baitzegoen, eta letra onaz idatzia izan dadila, nik hemen kopiatzen jardun beharrik izan ez dezadan. Eta ez beza Julianaren eskutan utz; izan ere, Beatrizi buruzko kontakizunean esan zituen zentzugabekeria eta inozokeriak onartezinak ziren, gehiegi esaten zuelako; ongi jar dadila berorren agurgarritasuna, eta idatz dezala orain dakiena, probintzialak agindu baitit.
|
|
3 Gure Jauna goretsi dut hautaketa hain ongi egin delako, horrela egiten denean Espiritu Santuak esku hartzen
|
duela
esan ohi delako. Poztu sufritze horrekin eta ez leku eman deabruari, ofizio horretako kontenturik ezaz kezka sor diezaion.
|
|
Beraz, berorrek arretaz begira biezaio haren aurrerapenari. Paternako zerbait kutsatu zaiola iruditzen baitzait? eta ez dadila luza gauzak gehituz esan nahian; izan ere, berari itzulinguruekin gezurrik ez
|
duela
esaten iruditzen bazaio ere, ez dator inondik ere perfekzioarekin bat halako estiloa, harekin garbi hitz egitea besterik behar ez denean, mila zentzugabekeria egitera eraman baitezake prelatu bat. Esan biezaio hau berorren agurgarritasunak oraintsu idatzi didanaren erantzunez, eta horretaz zentzatua egon dadinean, kontentaturik izango nauela.
|
|
6 Luze idatzi nion berorri Serranoren bidez, laster irtengo zela horrantz esan baitzidan, ezin zela hona egokitu eta. Kargu egin biezaio, lizentziadunak esan baitit Ameriketara joan nahi
|
duela
esan diola, eta sentituko nuke, zentzugabekeria baita; eta inoiz ez diot nahiko eskertuko premialdian hor izan zuen leialtasuna. Haren bidez idatzi nion aita Nicolaori ere, eta ez dut uste oraindik irtenda egongo denik; gutunak hemen izatea nahiko nuke.
|
|
Gerta daiteke zerbait, berorren agurgarritasuna han ez egoteak kalte handia egitekoa; min handiagoa egingo dio, adiskideek maiteen bagaituzte ere. Eta gure aita Gracián aske balego ere, hau ahotan erabiltzerik, gero guk nahi duguna egiten bada, aurrez jakin duelako egin
|
duela
esango lukete; horrek ez du garrantzirik, baina komeni da arriskua saihestea.
|
|
11 Almodóvarko aita prioreari, hor badago, eman biezazkio berorren agurgarritasunak goraintzi asko nire partetik eta esan nahiko egiten dudala haren adiskideen alde, bakoitzari moja bat hartzen baitiot; eskertuko ahal dit, Jainkoak hala nahirik. Joan Vázquez-i, eta Cantalapiedrakoari hartu dizkiet, honi Beastik irten zena; berorrek horrekin oso harreman ona
|
duela
esan didate.
|
|
2 Eta, egiaz, ez dut besterik ulertzen, ezta ez zaizkit buruan sartzen ere berorrek idazteko esaten didan egia horiek; izan ere, halakorik ez dezala egin esanez zerutiko berria izan dudala esatea ez bada, besterik ez zait geratzen egiteko; berorri esan nion bezala, gauza guztien kontu eman beharrik ez bada ere, adiskidetasuna zor dionari irain handia egitea da, batez ere ziur egonik, berorri esan nion bezala, berak dioenez eta nik ulertzen dudanez, ez duelako pausoa emango aita probintzialak jakin gabe; eta esaten edo idazten ez badio, horrek esan nahi du ez duela pauso hori emango. Eta hark eragotzi ahal badio eta baimenik eman ez, irain egingo nioke nik itzal handiko eta Jainkoaren zerbitzari handia den pertsona monasterio guztietan zehar belzturik (nire esanari kasu eginda ere), nahikoa belzkeria baita, Jainkoa iraindu gabe egin ezin dena egin nahi
|
duela
esatea.
|
|
5 Berorrek ez du ezer galtzen nirekin, gutunen idazkerari dagokionez; neure aldetik dotoretasuna ageri
|
duela
esango nioke. Dena da ona Jainkoaren aurrean, Hura zerbitzatzeagatik denean.
|
|
Orain dela gutxi idatzi nion berorri eta horretaz guztiaz zer egingo den jakiteko gogoa dut. Gaur eman didate gutun bat, Burgosko hiriak han fundazioa egin dezadan baimena emana
|
duela
esaten didatena (artzapezpikuarena lehendik bainuen), eta uste dut hara joango naizela fundatzera Madrilera baino lehenago. Sentitzen dut neure ahizpa ikusi gabe joatea, handik Madrilera joatea gerta daitekeelako.
|
|
5 Berorrek izan
|
duela
dioenaz, ez dakit zer esan, izan ere ulertuko duena baino gehiago da eta on handiaren hasiera, berorren erruz galtzen ez badu. Otoitz era horretatik pasatua naiz, eta gero arimak atseden hartu ohi du eta noizbehinka penitentzia batzuk egiten ditu.
|
|
6 Edozertaz hitz egin dezake Julian Ávilakorekin, oso ona baita. Berorrekin harremana
|
duela
esan dit eta benetan pozten naiz. Noizbehinka joan bedi harengana, eta esker ona agertu nahi izanez gero, limosna eman diezaioke, oso pobrea baita eta ondasunetatik askatua, nire ustez; inguru horretan dagoen elizgizon hoberenetakoa da, eta egoki da halako solasaldiak izatea, guztiak ez baitu izan behar otoitzari buruz.
|
|
Ohi baino hobeki nago gaur. Quiteria anderea, bere sukarraz; haren falta sumatu
|
duela
dio. Jakin beza hemendik mediku bat eraman dutela Jeronima anderearentzat, oraindik gaixorik baitago.
|
|
Jainkoa izan bedi berorrekin eta oso santu egin beza. Gabrielak ez dagoela osasunez ongi idatzi dit; honen zati handi bat idatzi ondoren, irakurri nuen haren gutuna; urdaileko mina
|
duela
dio. Jainkoak nahi beza gehiago ez izatea.
|
|
4 Pena eman dit, berorrek
|
duela
dioen bihotzeko gaitz horrek, oso minbera baita; eta ez naiz batere harritzen, nekeak ikaragarriak izan direlako eta oso bakarrean eramanak. Jaunak ongi eramateko indarra eta adorea eman dizkio; mesede hori egin digu, baina berezko izaerak igarri egiten du.
|
|
7 Hemen gure erregeak justizia bere alde
|
duela
esaten dute eta ahalegin guztiak egin dituela hala den jakiteko. Jaunak eman beza argia egia ager dadin, arriskuan jartzen bada izango diren horrenbeste heriotza gabe; eta hain kristau gutxi diren garaian, batzuk besteak hiltzen aritzea zorigaitz handia da.
|
|
6 Nire nebak dio, hona badator, haren amak irudika dezakeela berarekin dagoela; eta han finkatzen bada eta bertutetsua bada, haiekin ikasiko duela San Gilen eta beste inon baino hobeki egongo dela. Eta Joan Ovallek dio (berorren agurgarritasunak nahi
|
duela
esan nuenez gero), bete betean hartuko duela arazoa bere gain, eta barre egin nuen; izan ere, nire nebak nik nahi dudala uste badu, atsegin hartzen du hura egiten; eta horrela, haiek harekin hain adiskide ikusirik, Jainkoagan uste dut asko irabaziko dutela, eta berak ez du haiekin galtzen giro gozoa dutelako.
|
|
10 Jakin beza berorren agurgarritasunak Diego Mejía jauna oso gizon zintzoa dela eta hark dioena bete egingo duela; eta esatea erabaki badu, bere lehengusuagandik jakingo zuen egingo duela; eta jakin beza lehengusuagatik egiten ez duena ez duela egingo izebagatik, eta ez dago izebari ez beste inori idatzi beharrik, lehengusu oso minak baitira, eta Diego Mejíaren ahaidetasun eta adiskidetasuna oso estimagarriak dira. Eta artxidiakonoak gure alde hitz egingo
|
duela
esatea ere seinale ona da; izan ere, ongi egiteko usterik ez balu, ez litzateke honetaz arduratuko. Negozioa bide onetik doa; berorrek ez beza gehiago mugitu, txarrago izango da-eta.
|
|
Nik berriro ere idatziko diot beharrezko dela ikusten dudanean. Ez du berorren agurgarritasunak hura ahaztu behar; eta berriro ere badiot, hark bideratuko duela, artxidiakonoarekin tratatu zuela eta egintzat
|
duela
esan badu, hala izango da, gizon leiala baita.
|
|
2 Beste batean Joana anderearekin nola joan zitzaidan galdetzen du, eta hemengo posta zerbitzuaren bidez idatzi diot. Uste dut erantzuna Madriletik idazten
|
duela
dioenean datorrela eta horrela ez dit pena handirik eman. Ongi nago eta ene Isabel da gure atsegin osoa.
|
|
3 Jakin beza Kontseilukoek hau diotela: onarpena prozesuaren arabera eman behar bada, ez dela emango, gure aldetik proba gehiago behar direlako; izan ere, onarpena ematen
|
duela
dioen nuntzioaren letra bat ikusiz gero, gehiago eztabaidatu gabe emango dutela. Hau konfiantzazko entzule batek esan zion Pedro González jaunari.
|
|
Nik argi ikusten dut dirua faltako zaiola eta horregatik ari izan naiz Nicolaorekin horretaz hitz egiten, garaiz eman zizkiotelako laurehun dukatak. Ez dakit zer seinale
|
duela
esanez bota egin zutenez gero, berriro idatzi zidan Nicolaok gutun hori. Gure aitak dio ez dela biziera honetarako.
|
|
Ez dut uste Clemencia denik, bestea baizik. Lautasunez esan diezaioke Garciálvarezi, malenkonia handia izan
|
duela
esan diotela; niri zoroa deitu zidan argi argi, horregatik, ustez, nik ez nuen gehiago hitzik egin, eta uste dut ez nabilela oker. Horiek aita daukate eta ezer atera orduko, nahigabeak izango ditu.
|
|
3 Niri buruz engainatua dagoenetako bat Teutonio jauna dela uste dut. Berorren aitatasuna bihotz bihotzez maite
|
duela
esaten dit. Horren ordainez, berorren aitatasuna behartua dago hari aditzera ematera, ez dezala sinets hain motiborik gabe.
|
|
Hark ahaleginak egin zituen Luisa andereak enbaxadoreari idatz ziezaion, jeneralagandik baimena lortzeko. Berak esango
|
duela
dio eman behar den informazioa. Eta hark ematen ez badu, eskatzeko Aita Santuari, etxe hauek Espainiaren ispilu direla adieraziz.
|
|
1 Jesus izan bedi berorren agurgarritasunarekin, ene aita. Ez dakit zer dela-eta utzi dion idazteari mandazainaren bidez eta Kontseiluaren erantzuna jaso
|
duela
esateari, aurreko ostegunean bidali bainion. Jakin nahi dut nola dagoen berorren agurgarritasuna toki horretan fraideekin egon beharrean, hau da, Karmenen egon beharrean, nuntzioak horretan hainbesteko ahalegina eginik, ez baitago arrazoirik hari ezertan nahigaberik emateko, ezta ez baita komeni inondik ere.
|
|
Gizakundeko monasterioak gidari ona
|
duela
esan nahi du, han dagoelako aitor entzule zereginean san Joan Gurutzeko.
|
|
Ahoz egoki errezatzen duen arimak irabazi handia lortzen
|
duela
dio, eta nola gertatzen den Jainkoak hartatik naturaz gendiko gauzetara jasotzea.
|
|
Beraren beharra
|
duela
diotso. Gobernatzeko Jainkoagan uste ona izan dezala.
|
|
Zorionak ematen dizkio arrebaren ezkontzagatik. Zorion artean Jaunak sufrimenduren bat ere bidali ohi
|
duela
diotso.
|
|
Hura berrerosteko ez zen aski izan daukana, baizik eta berak joan behar izan zuen haren ordez zerbitzatzera. Hari dion maitasun handiak bere adiskidearen askatasuna berea baino nahiago izatea eskatzen du; baina gero zuhurtasuna dator arrazoi askorekin eta haren gainetik bere buruarekiko betebeharra
|
duela
dio, eta, beharbada, berak besteak baino sendotasun gutxiago izango duela eta fedea uztera eraman dezaketela, ez dela komeni arrisku honetan sartzea, eta beste gauza asko.
|
|
Orain baino lehenago, jainkozko bularretan hazi izanaz gozatu
|
duela
dio arimak; grazia hauek jasotzen hasiberria zenez gero, Senarrak mantentzen zuen. Orain honezkero hazixeago dago, eta prestatu egingo du gehiago emateko.
|
|
3 Ardandegian sarrarazi
|
duela
dio; amodioa ezarri du nigan.Hemendik ateratzen dut nik handia dela mesede honen handitasuna. Izan ere, gerta daiteke gehiago edo gutxiago edaten ematea, ardo on edo hobe batetik ematea, eta gehiago edo gutxiago horditurik eta mozkorturik uztea.
|
|
2 Kontura gaitezen, ene ahizpak, ez
|
duela
esaten, barkatuko diegunez gero?, aurreko hori bezain dohain handia eskatzen duenak eta bere borondatea Jainkoarenean jarri duenak, hau dagoeneko eginik izan behar duela uler dezagun, eta, horrela, hau esaten du: –guk ere geure zordunei barkatu diegunez gero?.
|
|
3 Nik, konturatuz gero, beti jarriko dut gogoetazko otoitza ahozkoarekin batera, izutu ez zaitzaten, ene alabok; nik badakit zertan amaitzen diren gauza hauek, honetan nahiko ikusi baitut, eta horrela, ez nuke nahi inork urduriturik jar zaitzaten, gauza kaltegarria baita bide honetan beldurrez joatea. Garrantzi handikoa da ongi zoaztela jakitea, ibiltari bati oker doala eta bidea erratu
|
duela
esatean, batetik bestera ibilarazten baitute, eta nondik joan behar duen bila dabilen bitartean nekatu egiten da eta denbora ematen du eta beranduago iristen da.
|
|
lortzen
|
duela
dio, eta nola gertatzen den Jainkoak hartatik
|
|
Alferrikakoa da, ene ahizpak, bizi garen bitartean tentaldi askotatik, inperfekzioetatik eta bekatatuetatik ere aske egongo garela pentsatzea, bekaturik gabe dagoela uste duenak bere burua engainatzen
|
duela
esaten baita (Jn 1, 10) eta halaxe da. Bada, gorputzeko gaitz eta nekeez ari bagara, nor dago haietako eta era askotako gaitzik gabe?
|
|
Eta besoen indarrez ekarri nahi badu, haren aurka duen sendotasuna galtzen du, jainkozko elikadura hura jatetik eta onartzetik datorrena, eta ez batak ez besteak irabaziko du ezer, bi biek galdu baizik. Aldi berean asko estutu nahi duenak, guztia galtzen
|
duela
esan ohi da; hemen ere horrela izango dela uste dut.
|
|
6 Eta hau andrazkoengan gizonezkoengan baino handiagoa dela uste dut; eta kalte nabariak eragiten dizkio komunitateari; izan ere, hemendik dator guztiek elkar hainbeste ez maitatzea, adiskideari egiten zaion iraina sentitzea, hari zer eman edukitzeko gogoa, hari hitz egiteko astiaren bila aritzea, eta askotan gehiago, maite duela eta behar ez diren beste gauza batzuk esateko, Jainkoa maite
|
duela
esateko baino. Bada, adiskidetasun handi hauek gutxitan izaten dira Jainkoa gehiago maitatzen elkarri laguntzeko, bestera baizik:
|
|
4 Beharbada, ene ahizpak, honetaz jardutea lekuz kanpo dagoela uste izango duzue eta esan ditudan gauza hauek badakizkizuela. Jaunak nahi beza behar den bezala jakitea, eta bihotzean sartu sartua geratzea; bada, hori badakizue, ikusiko duzue ez dudala gezurrik esaten Jaunak honaino ekar dezanak halako maitasuna
|
duela
diodanean. Jainkoak egoera honetaraino ekar ditzan pertsonak bihotz handikoak, leinargizkoak dira; ez dira kontentatzen gorputz hauek bezalako gauza kaskarrak maitatzeaz, ederrenak badira ere, grazia ugari ere ugari badituzte ere; egia da, ikuste ederrekoak direla eta Kreatzailea goresten dute; baina horretan gelditzeko, ez.
|