2000
|
|
batetik, filosofiak bere jardueran zientziari begiratu behar ziola baieztatuz, hau da, lan serioan, zehatzean, zorrotzean, etab. Bestalde, filosofiaren zeregina zientziaren kontzeptu eta kategoriak argitzea zela esanez. Machek berak nahiko lukeen bezala lortu ez
|
bazuen
ere, hurrengo filosofoek ildo horretatik jarraitu zuten. Lehendabiziko urratsa, dena den, filosofiaren beraren kontzeptuak argitzea litzateke.
|
|
Gehitu zuenez, espazio antolaketa jakin baten kolore bereziak ez dira" sintoma" hutsak sintoma hauek
|
dituenak
ere" ederra izatea" deitzen dugun kualitatea baduela esateko. Hau gertatuko litzateke" eder" hitzaren bidez esan nahi izango bagenu, kasu," urdaileko mina sortzen duela"; kasu horretan esperientziaz ikasi ahal izango genuke halako antolaketak beti urdaileko mina sortzen duenentz.
|
|
" Gutxiago mugituko balitz, atseginagoa izango litzateke niretzat": alderantziz, lasaiagoa izatea" helburu hutsa" da, eta ez beste helburu baterako bitarteko bat; eta eztabaidatzen dugunean ea kontrabaxuak" balio duen", ez dugula auzi psikologikorik eztabaidatzen, hau da, Fisikan bezalaxe, non ez
|
dugun
ere gai psikologikorik eztabaidatzen; egiten saiatzen ari garena kontrabaxua" ideal batera" hurbiltzea dela, kopiatzen saiatzen ari garen ideala gure aurrean izan ez arren; bilatzen duguna erakusteko, gure ustez" erabat egokia" den beste melodia bat seinala genezakeela. Esan zuenez, ikerketa estetikoetan" zergatizko konexioak ez dira interesgarriak, baina Psikologian, aitzitik, hauek besterik ez zaizkigu interesatzen".
|
|
ohitura hauek printzipio baten arabera ordenatzen dira; printzipio hau Frazerrek azaldutakoa baino orokorragoa da eta gure arimetan hain sartuta dago ezen aukera guztiak ezin baititugu imajinatu. —Aise imajina dezakegu, adibidez, tribu baten erregeak begi guztien bistatik kanpo izan behar duela, baina baita tribuko gizaki bakoitzak ikusi behar
|
duela
ere. Egiaz, azken hau ez da gutxi gorabehera kasualitatez gertatuko, baizik eta jendeari erakutsia izango zaio.
|
|
Hau da, antropologiaren liburu bat horrela idazten has gintezke: lurraren gainean gizakien portaera eta bizitza aztertuz gero, ikusten da, animali ekintzak —elikadura eta beste horrenbeste— izan ezik, berezko izaera
|
dutenak
ere agertzen direla eta ekintza erritualak deitu genitzakeela.
|
|
Hau da, antropologiaren liburu bat horrela idazten has gintezke: lurraren gainean gizakien portaera eta bizitza aztertuz gero, ikusten da, animali ekintzak —elikadura eta beste horrenbeste— izan ezik, berezko izaera
|
dutenak
ere agertzen direla eta ekintza erritualak deitu genitzakeela.
|
2001
|
|
Esparta hiri estatu oligarkikoa. Atenastarrek Egeo itsasoan nagusigoa
|
badute
ere, Esparta hiri estatuak kontra egiteko indar nahikoa du, Peloponeson bera baita indar nagusia. Bi hiri estatu hauen arteko lehiak Helade guztiaren bizitza baldintzatuko du, batez ere elkarri guda deklaratzen diotenean, gainerako hiri estatuek bata edo bestearen alde jarri behar izan baitzuten.
|
|
Kantek berak Kritika n zehazki garatzen ez
|
badu
ere, analisi infinitesimalaren oinarri filosofikoez ari da hemen, eta, ondorioz, eta hori bai dela Kanten asmo argia, Natur Zientzian Matematika erabiltzea zilegi dela frogatu nahi du. Oinam esakune matematikoek Kantek ‘mundua’ deitzen duena oinarritzen dute, eta gero dinamikoek ‘izadia’ oinarritu dute; baina, ikusten denez, izadian aurkituko dugun dinamismoa ulertzeko aukera aldez aurretik hedaduraren eta intentsitatearen arteko lotura honek eskaintzen du.
|
|
Dialektikan zera aztertzen da, arrazoimenak kategorien erabilera saiatzen duela eremu horretaz goiti, eta hori egitean printzipio inmanenteak erabili beharrean transzendenteak sortzen dituela. Printzipio hauek ez dute ezagutzeko balio, baina bere balio berezia
|
badutela
ere ikusiko dugu Dialektika honen amaieran.
|
|
Hortik, posible da Kanten arabera ezaugarri berdineko bi gauza hala ere ezberdinak izatea, espazioan duten kokaleku ezberdinaren arabera adibidez. Espazioan irudikatzen ditugun bi metro kubiko ez dira gauza bat eta bera, ezen barne ezaugarriak erabat berdinak
|
badituzte
ere espazioan kokaleku ezberdina baitute. Metro kubikoaren adigaia, bestalde, adigai gisa pentsatzen dugun heinean, dugu metro kubiko bat eta bakar gisa baino pentsatu.
|
|
Izan ere, ezagutza bat guztiz forma logikoaren araberakoa bada ere, h. d., honek bere burua kontraesango ez
|
balu
ere, orduan beti ere objektuak kontraesan ditzake (A59/ B84 (E104)).
|
|
Matematikak bide segurua Grezian lortu zuen Egipton lehen urrats nahasi batzuk eman ondoren. Eta emaitza hori buru argi batek sortutako iraultza baten eskutik iritsi zen, nork lortu zuen ongi ezagutzen ez
|
badugu
ere. Hiruki aldeberdinaren demostrazioan gauzatu zen ikuspegiaren eraldaketa hura.
|
|
Honenbestez, esperientziaren baldintzak gainditu eta esperientziaren esferatik irteteko joerak barnebiltzen duen ilusioa nabarmenduko du, zeren baldintzatugabeak (hilezkortasuna, jainkoa) sortzen duen erronkak ez baitu erantzun baliodunik esperientziaren eremuan. Hala ere, arrazoimen teorikoak ezin
|
badu
ere, arrazoimen praktikoak esperientzia gaindi dezake. Askatasuna ezin da ezagutu, baina praktikak askatasunaren beharrezkotasuna aldarrikatzen du.
|
|
Lehen galderak arrazoimenaren interes espekulatiboa jasotzen du (Metafisika), bigarrenak interes praktikoa (Morala) eta hirugarrenak, benetan eremu berririk irekitzen ez
|
badu
ere, aurreko bi interesak biltzen ditu (Erlijioa, edo Historia). Kritika n ez bezala, ideia hau bera errepikatzen duen beste bi unetan laugarren galdera bat gehitzen du:
|
|
Hemen, arrazoimenaren alderdi ezberdinak lotzen dituen funtsezko batasuna dabil lanean, Kantek gero bere testuetan ikuspegi bateratu bat aurkeztea lortu ez
|
bazuen
ere. Eremu teorikoa eta praktikoa batuko lituzkeen printzipio komunaz hitz egiten du, eta printzipio hori askatasuna dela aurkituko du.
|
|
Bestalde, gizaki helduak beste
|
hau
ere daki, apurtxo bat bakarrik bere barrua arakatzen badu: bere baitan, bere gogoaren gogoan, maitatzaile izanik, gezurra ari dela borrokan bere gogo egiaren kontra.
|
2002
|
|
Hau ez da, baina, esan beharreko guztia; nahiz egoitzak emandako irabazkinetatik ezer egokitu ez, administratzaile desinteresatuak soldata bat jasoko du. Izan ere, soldata da lanpostuak dakarren legea, langileak egokitu zaizkion zereginak egoki betetzeko motibo nahikoa ematen ez
|
badu
ere; aitzitik, sarri askotan interesaren eta betebeharraren artean ezinbestekoak diren lokarriak hausten ditu horrek.
|
|
Halatan bada, iritzi jakintsuoi jarraiki, zer espero daiteke neurri anker honetatik, presoak tormentu alferrikakora jausiz, horien erreforma erabatekoa aldentzea baino? Neurri anker hori egokia dateke, agian, espiritu maltzur eta erreboltari bat senda dadin egun batzuetarako ohi baino zigor handiagora makurrarazteko; baina, agi denez, ez da komeni zigorra gehiegi luzatzea, elikatzeko premia
|
duenak
ere kina eta antimonioa luzaroan ez darabiltzan bezalaxe.
|
|
Garaiko ideia liberalekin, kartzelen erreformarako bere nahiak industria iraultzarekin eta Frantziakoarekin bat egingo du. Utilitatea berak asmatu ez
|
bazuen
ere (aurretiaz Beccariak edota Humek ere hitz egiten digute Estatu bateko zoriontasun kopururik handiena lortzearen helburuari buruz), utilitatea interpretatu eta moral eta legearen printzipio unibertsal bezala aplikatzeagatik utilitatearen aitatzat har dezakegu. Utilitarismoak eraginda, gizatasuna, liberalismo ekonomikoa eta kontrol eta diziplinaren bidezko botere antolaketa oinarri dituen proiektua luzatuko digu Benthamek2.
|
|
Benthamen Panoptikoa a Dorrea, begirale zentrala b Dorrera daraman eskaileraren hasiera c Dorrearen eta eraikin nagusiaren arteko espazioa d Presoentzako ziegak e Eraikinaren eskailera nagusia f Eraikinerako sarrera g Galeria baitiogu. Presoen sailkapenaren printzipioa, diziplina eta beste hainbat aspektu lantzerakoan eredu arkitektonikoak bere eragina
|
badu
ere, Panoptikoaren gobernuaren administrazioan sakonago landuko ditu jurista ingelesak.
|
2003
|
|
Eskultore lantegietan eserita dauden Sileno27 horien guztiz antzekoa dela b baitiot, artisauek txirulak ala flautak eskuetan dituztela egiten dituztenak eta erdibituz gero barruan jainkoen eskulturak edukirik agertzen direnak. Eta Marsias28 satiroaren antza
|
duela
ere badiot. Itxuran behintzat hauen antzekoa zarela, Sokrates, zuk zeuk ere ez zenuke eztabaidatuko, baina gainerakoan ere antza duzula, entzun ezazu horren ondoren.
|
|
Eta honako arrazoi honengatik ziren sexuak b hiru eta horrelakoak: hasieran arra Eguzkiaren ondorengoa zelako, emea lurrarena, eta biotatik parte zuena Ilargiarena, Ilargiak biotatik parte
|
duelako
ere. Eta hain zuzen ere biribilak ziren beraiek eta beren ibilera gurasoen antzekoak izateagatik.
|
|
7 Lehenengo adibidea: lege natural eta aldaezina da, hil eta gero gurasoek seme alabei utzi behar dizkietela euren ondasunak; lege naturalen taldean sartu ohi da beste
|
hau
ere: nork bere ondasunak xedatu ahal ditu testamentu bidez. Lehenengo legeari norainoko mugagabea emanez gero, aitak edo amak ditu bere ondasunak xedatu, eta, kontrara, bigarrena gehiegi zabaltzen bada, eta gurasoei euren ondare osoa xedatzeko askatasuna ematen bazaie, aitak edo amak jarauntsirik gabe utzi ahal ditu seme alabak, are gehiago, mantenu barik ere utz ditzake, den dena arrotzei ematen badie.
|
|
1 Deus ere ez lukete hobeto ezagutu behar gizabanakoek legeen printzipio lehen lehenak baino, horiek gizabanakoaren eta gizartearen beraren jokaera moldatzen baitute. Zehatzago esanez, erlijioaren argia iritsi ez
|
dutenek
ere —hortik ikasi ditugulako guk geuk printzipiook—, euren baitan idoro lituzkete, gure izaeraren hondoan irarrita baitaude. Hori gorabehera, begien bistakoa da erlijioaren erakutsiaz gabeturik bizi izan direnen arteko jakintsuenek ere aintzakotzat ez dituztela hartu; zenbateraino eta eurok urratu eta ezabatzen dituzten legeak ezartzeraino.
|
|
Zientziak emaitza irmorik ez
|
duela
ere aurkitu dugu, bere teoriak, enuntziatu faktikoak bezalaxe, sarritan lokalki okerrak ez ezik guztiz faltsuak ere badiren hipotesiak direla, inoiz existitu ez diren gauzei buruzko baieztapenak egiten baitituzte. John Stuart Millek (On Liberty) aurkeztutako eta egungo propagandista aldarrikatzaileenak Karl Popper eta Helmut Skinner dituen ikuspuntu horren arabera, zientzia alternatiba lehiakorren bilduma bat da.
|
|
Egoera horixe aldatu zuen Franklinek.8 Bere teoriak aurreko eskolek onartutako hainbeste efektu elektriko azaltzen zituen —guztiak ez azaldu arren— ezen, belaunaldi baten epean, elektrizitatearen ikertzaile guztiak teoria horren oso antzeko ikusmolderen batera lerratu baitziren. Desadostasun guztiak ebatzi ez
|
bazituen
ere, Franklinen teoria elektrizitatearen lehen paradigma izan zen, eta tonu eta zapore berria eman zizkien XVIII. mendeko azken hamarkadetako ikerketa elektrikoei. Eskolen arteko eztabaidaren amaierak oinarrien etengabeko birplanteamenduari eman zion amaiera:
|
2004
|
|
Ideien sorrera azaltzeko modu hau bereganatuko zuen Descartesek eta bere egingo zuen gaztetan, baina laster baztertuko zuen munduaren eta ezagutzaren funtsapenerako bide guztiz desegokia iritziko ziolako. Bide hori izango da, beharbada, hartzeko errazena, baina baita inora eramango ez
|
duena
ere, bertatik abiatuz gero ezin delako benetan ezer existitzen denik frogatu eta delako ezeri buruzko ezagutza fidagarritzat jo sentimenetan oinarrituz.
|
|
Urrunago joan gabe, ikusi besterik ez dago zenbatetan egin duen Descartesek berak huts zalantzan jarri dituen gauza guztiak sinetsi izan dituenean. Baina errua badela onartzeak talka egin luke Descartesek Jainkoari buruz duen adierarekin eta baita egiari buruz
|
duenarekin
ere. Jainkoa perfektua bada eta berak sortu badu mundua, eta baita gu geu ere, orduan, behin onartuta errua badela, zaila izango da munduan egon daitezkeen hutsen ardura Jainkoari ez egoztea eta, azken batean, akats horien bidez Jainkoa akastun eta, azken batean, ez jainko, bihurtzea.
|
|
Egia da gaur egun praktikatzen denak benetan gauza gutxi duela halako baliagarritasun handikoa izango dena, baina bera gutxietsi nahi ez
|
badut
ere, segurutzat daukat ez dagoela inor, lanbide horretan dihardutenak barne, aitortzen ez duena ezagutzen dena ez dela ezer ezagutzeko dagoenaren ondoan; eta gainera ezin konta ahala gaixotasunetatik aska gaitzakeela, bai gorputzekoetatik, bai adimenekoetatik, eta, agian, baita zahartzaroko ahuleziatik ere.5
|
|
Ohar gaitezen Wittgenstein Saussureren ondorio berdinetara iristen dela, bi jakintsuok, dirudienez, elkarren berri izan ez
|
bazuten
ere. Dakigunez, Antzinate klasikoak jadanik igarria zuen hizkuntzaren artikulazioaren kontzeptua Ferdinand de Saussure hizkuntzalari suitzarrak sakon aztertu zuen urteetan, haren Cours de linguistique generale hilondoko liburuan ageri denez.
|
|
Egia esan, izenek esanahirik ez ezik
|
badukete
ere nolabaiteko zentzurik, esanahi orok zentzu konnotazio minimo bat duelako. Errealitatean, hizkuntzaren errealitatean, perpausak izenen ‘aurretik’ baitoaz eta, hartara, izenak beti perpaus testuinguru batean suertatzen baitira praktikan.
|
|
Etika ez da eremu pribatu eta intimora mugatu beharreko esparrua, eta are gutxiago isildu beharrekoa. Etikak osotoro bizi gaitu, onartu nahi ez
|
badugu
ere, ororen buru izaki etikoak gara gizakiok, baita etikoki jokatzen ez dugunean ere. Hizkuntzak bezala bizi eta barne zeharkatzen gaitu etikotasunak.
|
|
Etika ez da eremu pribatu eta intimora mugatu beharreko esparrua, eta are gutxiago isildu beharrekoa. Etikak osotoro bizi gaitu, onartu nahi ez badugu ere, ororen buru izaki etikoak gara gizakiok, baita etikoki jokatzen ez
|
dugunean
ere. Hizkuntzak bezala bizi eta barne zeharkatzen gaitu etikotasunak.
|
|
Vermischte Bermerkungen izeneko bilduman ohar labur baina interesgarri batzuk irakur daitezke, honako hau bezala: 11" ’Jainko’ hitza erabiltzen duzun moduak ez du erakusten norengan pentsatzen duzun baizik eta zer pentsatzen duzun". Guztiarekin ere, Egunkari filosofikoa n aurkitzen ditugu Jainkoarekiko aipamenik gehienak eta interesgarrienak, Wittgensteinek inoiz argitaratzeko asmorik azaldu ez
|
bazuen
ere.
|
|
Hainbatek aitortuko ez
|
badu
ere, Wittgensteinez geroztik ez dugu jada berdin sinesten, Feuerbach, Nietzsche, Marx eta Freuden ondoren berdin sinesten ez dugun halaxe. Diferentzia handi batekin, halere:
|
|
nondik datorkio gizakiari etika ikasi eta irakatsi ahal izatea? Hartarako duen berezko ahalmen bati (edo batzuei) esker, erantzungo zuketen gure filosofo greziarrek, aipatu galdera eta erantzuna garbiro formulatu ez
|
bazituzten
ere, guk dakigula. Guretzat, haatik, funtsezko garrantzia eta munta du galdera horrek.
|
|
a) Gizakiak hau edo hura hobesten du (hots, hobe esten) zoriontasuna bilatzen duelako, zoriontsu izan nahi duelako. Eta zoriontasunaren arabera egiten omen ditu bere hautuak, beti asmatuko ez
|
badu
ere. Ikusmolde honek uste sendo bat du oinarri:
|
|
Testu honen argitan hobeki ikus daiteke orain arte egin dugun gogoeta bidea. Wittgensteinek etikaren zereginaz esplizituki eta tematikoki gehiagorik izkiriatu ez
|
bazuen
ere, ezinago argi eta zuzen definitu zuen etikaren zeregina. Eta horretan, beste gauza anitzetan bezala, zorretan gaude berarekin.
|
|
Diogunarekin ez gara erlatibismoari bihotz ematen ari, gizakiaren berezko izatea deskribatzen ari gara, den bezala, den osoa horrenbestez agortu ez
|
badugu
ere, zorionez. Nondik datorkio gizakiari errotikako anbibalentzia hori?
|
|
Kantek balioen terminologia erabili ez
|
bazuen
ere, giza duintasunari eta pertsonari aitortu zien berezko eta besteren ezinezko balioa(" pertsona bere baitako helburu bat da"), subjektu morala balio gorentzat hartuz. Nietzschek, bere aldetik, eta Kantekin zuen zorra irudikatu ezinik, gizakiaren helburu eta eginbehar prometeikoa azpimarratu zuen:
|
|
Eta etikotasunaren berri eta kontu ematean razionaltasun logiko formalaren mugak nabariak dira, bere ahalen emankortasuna ezertan gutxietsi barik. Horrexegatik beragatik etika guztiak impasse batean aurkitu dira goizago edo beranduago etikotasunaren funtsatze razional hutsa ematerakoan, aitortu ez
|
badute
ere. Nola atera kale itsu honetatik?
|
|
Besteekin batera bizitzera kondenatuak gara... zorionez. Ez gara bakarrik bizi, bakardadeak maiz bizi
|
bagaitu
ere (txarrerako zein onerako). Gizakiok elkartean bizi gara beti, aldez edo moldez, elkartearen pisua zenbaitetan neketsu suertatu arren.
|
2005
|
|
Guk, ordea, alderantzizkoa uste dugu. Horretarako arrazoia, lehen azaldutakoaz gain, beste
|
hau
ere izan daiteke: aliantza berriaren izaera da antzinako aliantzak agindu zuen berbera agintzea, eta hori hobetzea.
|
|
1 Herri guztien artean bada bat, Jainkoak zuzenbidea eman ziona, alegia, herri hebertarra, eta horri diotsa Moisesek Deuteronomioa 4, 7 pasartean: Izan ere, ez da munduan naziorik, handia bada ere, bere Jainkoak guk bezain hurbil dituenik, guk Jauna geure Jainkoa, dei egiten diogun bakoitzean, dugun bezain hurbil, alegia; ez eta gaur adierazten dizuedan irakaspen hau bezain lege eta erabaki zuzenak
|
dituenik
ere. Orobat, salmo egileak Salmoak 47, 19:
|
|
Halakoxea izan zen arerioei euren edukiak eman zizkien utzikeria, gerra egin zutela erlijio irizkeriak oztopatuta. Judeguen larunbatak eta grekoen ilargia ezagutzen ditugu, beste batzuek egintza gogoangarritzat hartu ez
|
bazituzten
ere.
|
|
Suediako Gorteak Parisen enbaxadore izendatu zuen (1634). Luze jardun zuen Parisen, arrakasta handirik izan ez
|
bazuen
ere. Europan urteen gerla pil pilean zen() eta Grotiusen zereginak hortik bideratu ziren.
|
|
Hemen ere oinarrizko desira edota obligazio batez hitz egin dezakegu, ze pertsonak pertsona izateko bere burua etengabe landu behar du eta, honekin batera, behin eta berriz adiskidetu behar du berau inguratzen duen munduarekin. Azken finean, giza-formazioak ez du bere bidea maila kontzeptualean bukatzen eta, honengatik," aldi berean garaiagoa eta intimoagoa den zerbaiten" beharra
|
du
ere, alegia," joera espiritual eta moral guztien ezagutzatik eta sentimendutik sortzen den eta sentsibilitatearen eta karakterearen gainean harmonikoki isurtzen den" zerbaiten beharra117 Guretzat hemen esanguratsuena, gorago aipatutakoaren antzera, hizkuntzak prozesu honetan ere funtzio formatzaile ordezkaezina duela antzematea da.
|
|
Gogoratu beharra dago, aldez aurretik, garapen honetan pertsona bakoitzak etenik gabe situazio berriei egiten diela aurre, ordura arte bereak ez ziren ezagupenak bereganatzen dituela eta, honela, pixkanaka bere munduaren pertzepzioa eta ikuskera aberastuz doala. Prozesu honek, baina, ez du amaierarik ezagutzen eta egiaz ezin
|
du
ere horrelakorik ezagutu, ze honek gizakiaren beraren amaiera suposatuko luke. Nahiz eta batek bere perspektiba propioa asko landu eta besteenarekin asko aberastu, beti izango du zerbait berria ikasteko eta beti irekiko zaizkio bide berriak bere burua oraindik gehiago osatuz joateko.
|
|
Esan dezagun, hasteko, hizkuntza guztiak giza hizkuntzak diren heinean eta gizaki guztiak gaitasun linguistiko bat eta beraren jabe diren heinean, egiaz, posible dela hizkuntza batean adierazitakoa beste hizkuntza batean ematea. Honek ez du esan nahi, ordea, batetik besterako pausoa neutraltasun osoz eman daitekeenik, ze, azken finean, hizkuntza bakoitzak kontestu historiko propioa du eta honengatik onartu egin behar
|
dugu
ere" itzulpen perfektuaren ezintasuna" 147 Era honetan azaltzen digu berak ideia hau:
|
|
Hizkuntzen ikerketa sakon eta zabal honen" helburu nagusia", jarraian azaldu bezala, hizkuntzaren beraren dimentsio antropologikoan oinarritzen da, eta, egiaz, hemendik abiatuz iristen da Humboldt modu honetako ikerketen" interes orokorraz" hitz egitera. Honetaz aparte esan beharra dago, bukaeran adierazi bezala, hizkuntzen estudio entziklopedikoak
|
baduela
ere" bigarren mailako helburu" praktiko bat, honek hizkuntza ezberdinen ikas irakaskuntzari oinarri eta erreferentzi puntu bat eskaintzen dion heinean. Orokorrean esan dezakegu, beraz, autore honek interes handia duela hizkuntzaren estudioa beronen aniztasunetik bideratzeko, ze, bere ustetan, hau ezinbestekoa da gizakia bere izate pertsonalean gehiago ezagutzeko eta bere garapen prozesuan hobeto ulertzeko.
|
|
Haren" mundu ikuskera linguistikoaren" 184 ideia, azken batean, abiapuntu bat da diziplina horientzat guztientzat ze, egiaz, berau hizkuntz erlatibitatearen printzipioaren185 lehen formulazio sistematikotzat har daiteke186 Humboldt, azken batean, pertsonalitate bat da hizkuntzalaritzan; zentzu honetan, E. Coseriuk" linguistika orokorraren sortzaile" bezala kontsideratzen du eta H. Gipper ek, gainera," ikerketa linguistiko modernoari bide berriak adierazi zizkion hura" bezala187 Hizkuntz kontzepzioari emandako" biraketa kopernikar" haren ondorioak, bigarrenik, antzeman daitezke ere hizkuntzaren filosofian eta pentsamendu hermeneutikoan: M. Heideggerrek, adibidez, Kawi hizkuntzari buruzko haren" Sarrera"() goraipatzen du eta baita bere hizkuntz estudio propioen abiapuntu bezala hartzen188 Antzeko zerbait gertatzen da H. G. Gadamerrekin ere, zeinek hizkuntzaren naturaltasuna —hark bezala— hizkuntzen aniztasunaren perspektibatik behatzeko beharra ikusten duen189 Gure autorearen hizkuntz ideiek, bestela,
|
badute
ere jarraipenik K. O. Apel eta J. Habermas filosofoen planteamendu komunikatiboetan190 Bestela, zuzen zuzenean ez bada ere, aurkitu daitezke baita ere antzeko ideiak pragmatika linguistikoaren eta filosofia analitikoaren barruan (L. Wittgenstein II, J. L. Austin, J. R.
|
|
Nahiz eta hain funtsezkoa den ideia hau, era batera edo bestera, beti presente egon izan den hezitzaileen artean, egia da ere Humboldti eta bere jarraitzaileei esker berau erabat indarberrituta agertzen zaigula egungo pedagogian. Bere hizkuntz teoriak, bestetik,
|
badu
ere ondoriorik hizkuntzaren psikopedagogian eta, jakina, baita honekin loturiko psiko linguistikan edota hizkuntz psikologian ere: aurrenik esan beharra dago, M. Belinchon ek egiten duen bezala, garrantzitsua dela oso berak" hitz egitearen eta pentsatzearen" arteko loturaz esaten duena, ze, honen eraginez edo, posible izango da lehenengo aldiz" psikologizazio bat sartzea hizkuntzaren kontzeptualizazioan" 194 Hizkuntz portaera eta giza portaera ezin dira banandu, eta, hain zuzen hau agerian jartzeagatik, gure autoreak parte hartze zuzena du egungo linguistikaren eta psikologiaren sorreran eta garapenean.
|
|
Antzeko zerbait esan dezakegu ere hizkuntzaren psikopedagogiari buruz, ze, R. Titonek aitortzen duen bezala," oraindik ere aztertzear dago Humboldten hizkuntz kontzeptuaren aberastasuna", zeinek" hizkuntz gaitasunari" eta ez" hizkuntz produktuari" garrantzia ematen dion195 Zentzu honetan aipatzekoa da, baita ere, bere zenbait ideiak
|
badutela
ere zeharkako jarraipenik L. S. Vygotsky rengan, hau da, ikerketa eremu honetan hain garrantzitsua den ikertzaile batengan196 Era zehatzago batean, azkenik, gure autorea egungo hizkuntzen ikas irakaskuntzan nabarmentzen den planteamendu funtzional komunikatiboaren aitzindari bezala kontsidera dezakegu: azken hau XX. mendeko 70eko hamarkadan sortzen da eta, hain zuzen," hizketa ekintzen teorian" (J.
|
|
Bere asmoa, ordea, ez da hainbeste filosofia sakonetan murgiltzea eta gizabanako guztiei komuna zaien indibidualitatearen printzipio metafisikoa bilatzea. Saiakera honen garrantzia zalantzan jartzen ez
|
badu
ere, berea batez ere pertsona bakoitzaren berezko espezifikotasunak nola erreal bihurtzen diren aztertzea da. Hemendik abiatuz, hain zuzen," gizakia berez denaren eta izan daitekeenaren estudio" bat aldarrikatzen du, alegia," gizakiaren barruko izaera hau oro har azken ikuspuntu bezala hartzen duen" bat; eta, honen haritik, Humboldtek" gizaki indibidualaren izateko era" egiaz" helburu" bezala eta ez" bitarteko" bezala kontsideratzeko beharra azpimarratzen du20 Gizakia benetan ezagutu eta osatu nahi duen antropologia batek ez du nahikoa gizakia maila abstraktu batean kontsideratzearekin, aldiz, ezinbestekoa du honen izaera historikoa aztertzea.
|
|
" Erreala dena posible denarekin behar da izan konparatua, honela antzeman ahal izateko nola hurbildu gaitezkeen beharrezkoa denera" 45 Konparazioaren metodoa, bigarrenik, ezinbestekoa da hainbat gizabanakoren artean diferentziak eta antzekotasunak aurkitzeko eta, hemen oinarrituz, gizabanako horiek izaera ezberdinen arabera taldekatzeko. Humboldten esanetan, hain zuzen, saihestu beharreko" akatsa" da" klase bakar bat ezagutu" edota" banako isolatu bakoitza klase partikular batean bihurtu" nahi izatea46 Pertsona bakoitzak bere nortasuna baldin
|
badu
ere, gizadiaren parte den heinean, beste pertsonekiko loturan ezagutu eta ulertu behar du bere burua eta, gainera, hauekin batera bakarrik eraman ahal izango du bere formazio prozesua aurrera. Esan beharra dago, beti ere, erkaketa ezberdinen bitartez lortutako giza-karaktereen multzokaketa behin behineko taldekatze erlatiboa dela, eta ez behin betiko klasifikazio absolutua, ze, azken batean, giza-ikerketan dena da gutxi gorabeherakoa.
|
|
bertan giro intelektual humanista sendoa aurkitzen du (C. G. Heyne, G. Forster, F. H. Jacobi...) eta, honen haritik, bestelako giza eta gizarte zientziez interesatzen hasten da (antropologia, hizkuntzalaritza, politika, pedagogia, estetika, historia, psikologia...). Aipatu beharrekoa da, baita ere, bere formazio humanistikoan esanahi aparta
|
duela
ere Jenan burututako egonaldiak(), ze, bertan, F. Schiller eta J. W. Goethe ezagutzeko, beraiekin adiskidetzeko eta elkarrekin hainbat giza-kontuez etengabe eta sakon jarduteko aukera du.
|
2006
|
|
Edertasuna nabarmen gutxiagotzeak min ematen dio mota horretako bikaintasunik handiena ezagutzen duen pertsonari, eta, horregatik, deformaziotzat hartzen da. Izan ere, ezagutzen dugun objekturik bukatuena perfekzioaren gailurrera iritsi dela onartzen da eskuarki, baita txalo beroena merezi
|
duela
ere. Aro eta nazio desberdinetan miretsiak diren obrak ebaluatzen, aztertzen eta ikusten ohituta dagoen pertsona batek bere aurrean jarritako obra baten merituei balioa eman diezaieke, eta talentuaren ekoizpenen artean dagokion tokian jar dezake obra hori.12
|
|
Kantek Parmenidesi eta Spinozari leporatu zien unibertsoa gizakiaren kaskotik aterarazi izana, magoak untxia nola. Kanten ustez, aldiz, gizakiak, adimen aktiboa
|
badu
ere, mundua ezagutzekotan, datuak jaso egin behar ditu, edukiak (anitza beti ere) emana (gegeben) behar du, beste nonbaitetik etorria. Ez da aski gizakiak pentsatzea, egiazko ezagutza erdiesteko; beharrezkoa da orobat gizakiak gogoan harturiko objektuak berezko existentzia izatea, gogoan hartze horretatik berex.
|
|
Nolanahi ere, gisako prozeduren bidez lorturikoak ez du inolako zerikusirik Kojevek aintzat harturiko tradizio filosofikoak" esentzia" deritzonarekin. Honen arabera, loreak destilatuz lorturiko olioa, perfumegileek" esentzia" deritzotena (oraindik hurbil samar dugun iraganaldi filosofikoago baten oroimenez, perfumegileek berek ahantzia
|
badute
ere), egitez loreen existentziari dagokio, destilaturiko orrien antzera.
|
|
Kojevek adibide historiko bi baino aipatzen ez
|
baditu
ere, halako anitz direla du uste. Hala ere, aipatu adibide biek Historiako helburu politikorik sakonenak barnebiltzen dituzte.
|
2007
|
|
• Kanon berezia osatuko ez
|
badu
ere, Praxitelesek, IV. mendean, atleten eredua utzi eta sentsualtasuna eramaten du eskulturara: emakumeak eta nerabeak erretratatzen ditu delikatuki260.
|
|
• Enpedokles: bere zikloak batere oinarri razionalik ez
|
badu
ere, fragmentu batzuetan ekarpen gogoangarriak egiten dizkio zientzia naturalari27; bestalde, hutsarterik ez dagoela argudiatzeko erabili zuen antiperistasis edo kontra zirkulazioaren teoria —garai guztietan jarraitzaile asko izan dituena— erabat onargarria da28.
|
|
Euskal hezkuntzaren inguruko gure saiakerak, bigarren pauso batean, nahitaez hartu behar
|
du
ere kontuan egun euskal hizkuntz komunitateak —guretzat erreferente nagusia denak— bizi duen egoera soziolinguistikoa. Euskal hiztunak, jakina den bezala, espainol eta frantses hiztunekin batera bizi dira eta, egiaz, unitate instituzional ezberdinetan daude banatuta, hala nola, Espainiako" Euskadi" n eta" Nafarroa" n, baita Frantziako" Pays Basque" n —Pyrenees Atlantiques en barruan— Kontua da nahasketa hark eta sakabanaketa horrek ez dutela batere errazten" euskal komunitate linguistikoa" identifikatzen —ez barrutik ez kanpotik— eta, are gutxiago, berori osotasun nazional bezala garatzen.
|
|
Kontua da, alabaina, hizkuntza batekiko edo bestearekiko gizakiaren atxikimendua historikoa dela, ez esentziala, eta horrexegatik da posible ez bakarrik euskararen orain arteko atzerakada ulertzea baizik eta baita berorren hemendik aurrerako berreskurapena planifikatzea ere. Gure hezkuntzak, horrenbestez, abiapuntu eta aldagai bezala onartu behar du egoera eleanitz hori, jakina, baina horrekin batera —eta aurrera begira— euskararen normalizazioaren aldeko prozesuan duen erantzukizuna hartu behar
|
du
ere bere gain.
|
|
euskaldunek edo euskaraz hitz egiten dutenek gertakari antropologiko propioa osatzen dute, edo, bestela esanda, euskal errealitate linguistiko kulturala gizadiaren berezko aniztasunaren fenomeno natural moduko bat da, zeina orokorrean" nazio" bezala ezaugarritu dezakegun. Euskal hezkuntzak, bada, egiaztapen horretan kokatu behar du bere abiapuntua —bestela bere oinarrizko zentzua galduko luke" euskal" izenlagunak— eta, horrekin, kontuan hartu behar
|
du
ere zeregin eta erantzukizun berezia duela bere erreferentziazko hizkuntz komunitatearekiko. Horrek berak, baina, euskal hezkuntza nazional eta euskal curriculum propioaz hitz egitera garamatza, non euskararen sakoneko funtzio humanizatzailea eta euskal komunitate linguistikoaren dimentsio sozio-kulturala eta historikoa serioski kontsideratzen diren.
|
|
esan dezagun, lehenik," hizkuntzaren funtzio komunikatiboa" —orokorrean—" pertsonen arteko elkarreragin sozialaren bitarteko nagusi izatetik" datorrela, hemen aurkitzen dugularik ere hizkuntzak —zehazki—" hezkuntza interakzioari" egiten dion ekarpena160 Kontua da, baina, hezkuntza prozesuan partaide direnen arteko interakzio soziala berezia dela, ze irakasleak bertan ikasleari eskaintzen dion laguntza ezin daiteke bestelako ekintza sozialen bitartez ordezkatu. Hizkuntzak, horren ondorioz, zeregin propio bat
|
du
ere prozesu horretan, hala nola," kultura ikastearen jarduera" eta" kultura irakastearen jarduera" lotzea161 Funtzio komunikatibo horrek, beraz, aurrekoaren dimentsio soziala ikusarazten du162 Hizkuntzaren funtzio hezitzaile horiek, beti ere, hitz egiteko modu egoki bat eskatzen dute, ze bestela —honela berriz Loch— funtzio horien onura desitxuratu egin daiteke, hizk...
|
|
Bestearekin bakarrik da berori emankor. Horretara iristeko, baina, bestea ez da mugatu behar etengabeko objekzio kritikoak egitera; aldiz, berorrek bere aldetik saiatu egin behar
|
du
ere bere ibilbide propioa egiten, modu horretan —joan etorrian dabilen hitz egite horretan— elkarrizketa osoa guztiz garatuko delarik.
|
|
fundamentazioan emandako arrazoiak, egiaz, nire ikuskera islatzen duten arrazoiak dira. Baina arrazoien erreferentziak eskaintzea bera, funtsean, beti da zerbait osagarria, alegia, bestea kontzeptu batez konbentzitzeko erabiltzen dudan baliabidea, nik neronek horren beharrik ez
|
badut
ere zerbaitetaz ziur egoteko. Eta demostrazioa, horrela, ez da erantsitako zerbait baino.
|
|
Hurrelmann ek eta Ulich ek, adibidez, sozializazio horren" hiru perspektibez" hitz egiten digute: ...runearekiko bere erlazioan?)," instituzioei erreferitutakoa" (ze funtzio dute instituzio ezberdinek prozesu horretan?) eta" kulturari erreferitutakoa" (zerk biltzen ditu hainbat gizabanako gizarte batean?) 53 Beti ere, eta gurera etorriz, esan beharra dago sozializazio prozesua eta hezkuntza prozesua ez direla baliokideak, alegia, hezkuntzak sozializazioan zeregin handia baldin
|
badu
ere, honela Fermoso, sozializazioa hezkuntza den guztiaren atal bat baino ez dela54 Argitu beharreko bigarren kontzeptua, enkulturazioa, Herskovits en antropologia kulturaletik hartutakoa da eta, Bohm i jarraituz, honela defini dezakegu:
|
|
Gizakiak ez du bere burua errealizatzeko eskubidea bakarrik; bere burua errealizatu egin behar
|
du
ere. Hezigarritasuna ‘ahal izan’ bat da, ‘behar izanera’ hurbiltzeko itxaropen bat, perfekziorako autoexijentzia bat, ‘ni’ hobe baten bilaketa amaiezin bat.21
|
2008
|
|
Doktrina platonikoen ondoan, aporien garapenean doktrina enpiristak ere badaude, platonikoenak bezainbesteko garrantzia ez
|
badute
ere. Oinarrizko zenbait gaitan Aristotelesen jarrera guztiz antienpirikoa da:
|
|
Egintza, hain zuzen, gauzaren gauzatzea da, baina ez potentzian dagoenean esaten dugun bezala: potentzian dagoela esaten dugu, adibidez, Hermes egurrean dagoen bezala, eta lerro erdia lerro osoan bezala, lerro erdia lerro osotik bereiz litekeelako; eta ikertzen ez
|
duena
ere jakintsua dela esaten dugu, ikertzeko gai baldin bada. Beste [izate zentzu] a egintzan da.
|
|
Hala ere, testuinguru aporetikoa aztertu aurretik, Aristotelesen platonismoari buruzko deskribapena eta analisi kritikoa kontuan hartu behar dugu. Platonen filosofia da, dudarik gabe, Aristotelesek gehien eta sakonen ikertzen duena, baita bere pentsamendu propioaren garapenean eraginik handiena
|
duena
ere. Eragin horri jarraituz, Platoni eta platonismoari I 6 eta 9 atalak, eta XIII eta XIV liburuak dedikatzen dizkie.
|
|
Hura da, hain zuzen, gizakiak eta beste gainontzeko bizidunak bereizten dituen ezagutza. Beste aldetik, sarritan esperientziak zientziaren ezagutza orokorrak (teoriak) baino arrakasta handiagoa
|
badu
ere (kasu partikularretan beti esperientziazko jakintza praktikoa aplikatzen baita), goi mailako ezagutza teoria ezagutzen duen gizonak dauka, gertaera ez ezik, gertaeraren zergatia ere ezagutzen duen aldetik2 Beraz, Aristotelesen ikuspegitik, ezagutza motak sailkatzeko irizpidea gertaeren zergatien ezagutzak ezartzen du, eta ez bakarrik gertaeren ezagutzak. Hala ere, zientzia guztiak ez daude maila berean; filosofoaren ustez, zientzien artean zientzia gorenak ez dira ekoizleak eta praktikoak, teoretikoak baizik, hau da, jakiteaz gain gizakiek beste inolako helbururengatik garatzen ez dituztenak.
|
|
Alexandre Kojevek 1933an Hegeli buruz mintegi bat antolatu zuen; intelektual askok hartu zuten parte. Eta parte hartu ez
|
zutenen artean
ere, hasi ziren Hegelen lanak gogoz hartzen, Lacan adibidez; horretan Alexandre Koyre k eragin handia izan zuen. Derridak esan zuen:
|
2009
|
|
Lehenik, erabilera parodiko eta barregarria. Gizon nahasi eta anonimo horri, nor den eta zer izen eraman behar
|
duen
ere ez dakien horri, europarrari alegia, historiagileak ordezko identitateak, itxuraz berea baino indibidualizatuagoak eta errealagoak, eskaintzen dizkio. Baina zentzu historikoa duen gizakiak ez dio bere buruari iruzur egin behar eskaintzen duen ordezko horrekin:
|
|
Hirugarrenik, Marxi leporatzen zaio, ekonomialari nahiz filosofo ospetsua izan arren, ez zela politikari abila. Horretan ere, Bensaiden arabera, burgesek politika profesionala estatuaren inguruan ezinbesteko egitekoa
|
badute
ere, Marxentzat politika estatuaren alorretik aldenduak direnen aldeko jarduera da. Hala ere, modu horretan egiteko politikan —Bensaiden ustez— ezinbestekoa da bereizketa bat egitea, hau da, partidu iraultzailearen, mugimendu sozialen eta estatuko erakundeen artekoa; baina Bensai' dek onartzen du bereizketa hori egiteko Marxengandik zailtasunak badirela.
|
|
besteak beste, generoarenak, gizadi eta gizartearen artekoak, banako eta komunitate mailakoak. Elkarren artean zerikusirik
|
badute
ere, Bensai' den iritziz, arazoa da nola harremanetan jarri batzuk besteekin. Horregatik dira onuragarriak gizarte mugimenduek antolatzen dituzten eztabaidalekuak, hau da, Foroak.
|
2010
|
|
Hasteko, San Pauloren hitzak ditugu: legerik gabeko paganoek legeari dagokiona egiten dutenean berez, eurek bihurtzen dira lege euren buruentzat, benetako legerik ez
|
badute
ere. Bigarrenez, gorengo botererik egon ez arren, gurasoak ohoratzeko araua, gezurrik ez esatekoa edota antzekoak, beti bete behar dira.
|
|
Platonek horiei buruz hamabi liburu idatzi zituen; Zizeronek hirutan laburtu zituen horiek. Aristotelesek, bere aldetik, legeari buruzko tratatua utzi ez
|
badu
ere, osterantzekoak utzi dizkigu, hots, legeei buruzko aipamen ugari, bere moral liburuetan, Seneka, Plutarko eta beste batzuen antzera. Nolanahi ere, filosofo horiek, itxuraz, jurisprudentziaren printzipio batzuk bakarrik eman zituzten, giza legeak huts hutsean azaldu baitzituzten, estatu eta gizarte zibilaren bake eta justizia gordetzeko balio dutenak, hain justu ere.
|
|
11 Bada beste puntu bat azaldu beharrekoa, hain
|
zuen
ere, zer den zilegia (fas), eta, behin hori eginda, zilegia dena zuzenbidearekin (ius) eta legearekin konparatzea. San Isidorok jarraikoa esaten du:
|
|
Moreno Fernandezek, zehazki, zabalagoa den" konpetentzia komunikatiboaz" hitz egiten du eta, bide batez, baita oraindik ere zabalagoa den" konpetentzia kulturalaz" batez ere185 Bestela, aipa dezakegu, Hudsoni jarraituz, aztergai dugun" konpetentzia komunikatiboak", egiaz," konpetentzia gramatikala" eta" konpetentzia pragmatikoa" biltzen dituela186: hizkuntz konpetentzia hizketarako konpetentzia da, eta, jada ikusi bezala, horrek, ezagutza mailako gaitasun teorikoa ez ezik, beharrezkoa
|
du
ere erabilera mailako gaitasun praktikoa. Horrela mintzo dira Radl eta Santos:
|
|
Horren haritik hitz egiten du Schlieben Langek, berriz ere," hizkuntzaren irakaskuntza emantzipatzaileaz" 191 Komunikazioaren etnografiak, horrenbestez, bere egiten du hizkuntz irakaskuntzaren inguruko kezka; eta —aipatutako testuinguruaren ikuspuntutik— helburu den konpetentzia komunikatiboa, egiaz, interakzio komunikatiboaren bidez soilik eskura daitekeela azpimarratzen du. Horretaz gain, bestela," hizkuntzaren soziologiak", bere horretan,
|
badu
ere eraginik pedagogia linguistikoan, hain zuzen —eta Moreno Fernandezek azpimarratu bezala— diziplina soziolinguistiko hori halaber funtsezko tresna delako" zer hizkuntza irakatsi eta horiek nori irakatsi" erabakitzeko192 Bere zeregina, bereziki, hizkuntza, dialekto edota erregistro ezberdinek sortutako egoera eleanitzetan zentratzen da, eta, zinez, hortik jaiotako hizkuntz p... Horren oinarria dela-eta, bada, zera dio Fasoldek:
|
|
Lehen hizkuntzaz ez ezik, baina, psikologiak
|
badu
ere interesik bigarren hizkuntzaz edo hizkuntzez, alegia, badu zer esatekorik bigarren hizkuntza horien jabekuntza edota ikaskuntza prozesuez. Beti ere interes hori nahiko berria da, ze —Dietrichek adierazi bezala— 1980ko hamarkada arte bigarren hizkuntz (ar) en auzia" helburu didaktiko metodologikoek" bultzatutako edo" hizkuntz eta kultur ukipenaren" inguruko ikerketek landutako aztergaia zen soilik235 Batez ere ikuspuntu praktikotik gauzatutako saiakera horiek, baina, zabaltze esanguratsua ezagutzen dute aipatutako datatik aurrera, hain zuzen, psikolinguistika bestelako hizkuntzen jabekuntzaren aurrebaldintzak, prozesuak eta emaitzak ikertzen hasten denetik.
|
|
Baina gizakiak berezkoa du dimentsio linguistikoa —hizkuntza ez da berarentzat eranskin bat soilik—, eta, horregatik, nahitaez hartu behar dugu kontuan hizkuntza, baldin eta gizakia bera zer den ulertu nahi badugu eta berorri bere garapenean lagundu nahi badiogu. Testuinguru antropologiko horrek, bestela,
|
badu
ere eraginik hizkuntza bera kontsideratzeko gure moduan, ze berori hemen bere sakoneko gizatasunean agertzen zaigu, eta horrek —besteak beste—" hizkuntzaren izaera formatiboaz" hitz egitera garamatza. Humboldtengan, beraz, bat egiten dute gizakiaren teoriak eta hizkuntzaren teoriak, eta, horregatik, bere arlo horretako ekarpena aldi berean ezaugarritu dezakegu" antropologia linguistiko" edota" linguistika antropologiko" bezala.
|
|
Zeregin humanizatzailea duen gure hizkuntzaren pedagogiak, baina, bereziki kontsideratu behar
|
ditu
ere bestelako hizkuntzaren zientziak, ze horiek ez dute hizkuntzaz bakarrik hitz egiten, baizik eta —horren bitartez— baita gizakiaz ere. Linguistika eta hizkuntzaren pragmatika dira idazlan honetan lehenik aipatuko ditugunak:
|
2011
|
|
Eta fotoien eragina ez dirudi begiekin edo ikusmenarekin (baita zelularen mailan ere) soilik dagoenik harremanetan; argi frekuentzia batek alda dezake hautematea, eta hautemandakoa logikatik kanpokotzat aurkeztu (psikokinesia, bilokalizazioa, aurrekognizioa, urruneko ikusmena...). Orduan, izan baden hori ez ote da, ezagutzen dugunaz gainera, ezagutu ezin
|
duguna
ere?
|
|
3 Eta, azkenik, izenburuak zuzenean baieztatzen ez
|
badu
ere, pentsa liteke egiaren edo egien azalpena, hau da, egiaren edo egien epifania, hizkuntza poetikoari dagokiola. Bestela esanda:
|
|
3 Eta amaitzeko: izenburuak zuzenean baieztatzen ez
|
badu
ere, izenburutik ondoriozta liteke zenbait egiaren azalpena, hau da, zenbait egiaren epifania, hizkuntza poetikoari dagokiola, edo hizkuntza poetikoak beste modu batez esanezina dena, esangarria ez dena azaleratzen duela. Edo behintzat, hizkuntza poetikoak plus kognitibo bat gaineratzen diola beste modu batez esandakoari.
|
|
[
|
badu
ere.
|
2012
|
|
Kasu horretan, politikaren gorputza indartzen du, hau da, egiaren prozesuan sartzen da. Nolanahi ere, horrek ez du Izatearekin zerikusirik, ez dago horren alde edo aurka; izan ditzakeen ondorioen berri ez
|
badugu
ere, prozesuarekin bat egiteko prest gaudela esan nahi du, prozesuan sartu edo murgildu nahi dugula.
|
|
Bere lagun Sylvian Lazarus ek politika politikatik bertatik pentsatzea eta artikulatzea proposatzen du, eta ez" pentsamendutik", ez Ideiatik. Polemika horren inguruan hemen sakondu ezin
|
badugu
ere, horrek adierazten du politika eta Ideia nola artikulatu ez dela auzi xaloa.
|
|
Eta baita politikan ere. Gehiegi sinplifikatu nahi ez
|
badugu
ere, hor oso interesgarria den zerbait badela azpimarratu nahi dugu.
|
|
Heidegger, aldiz, filosofia politikan disolbatzearen aldekoa zen, hain zuzen nazionalsozialismoan. Badiouk eta Adornok bat egiten duten beste auzi bat arteak filosofian duen zeregina definitzerakoan ikus daiteke; ezen," Subjektuaren metafisikaren bariante musikala" irakurtzean (LM, 89), eta Badiouk aipatzen ez
|
badu
ere, aise sumatzen da hor hain nabaria den Adornoren oihartzuna. Eta, oro har, filosofiaren afiliazio estetikoak oso paraleloak dira.
|
|
Bertan, filosofia ofizialaz gain, hori baino interesgarriagoa den beste filosofia bat ere existitu izan dela erakusten du, beti presente egon izan den filosofia, ezkerrekoa, iraultzailea, baztertua. Badiouk, zalantzarik gabe tradizio horretan kokatu behar
|
badugu
ere, beste elementu bat gaineratzen du: zientzia.
|
2013
|
|
Ez bakarra. Zergatik ez dute esaten Darwinen teoria dela daukagun teoriarik onena, osatu beharreko hutsuneak
|
baditu
ere, behin behinekoa bada ere. Zergatik ezin da eztabaidatu abortuari, bizitza hasierari buruz, baita bizitza amaierari buruz ere?
|
|
Nire ustez, bi ezaugarri horiek gaur egungo eztabaidetan gehiegitan nahasten dira. Animaliek arima dute, maila desberdinetan
|
ukan
ere, eta, horren arabera, gure begirunea merezi dute. Hortik izaki moral bihurtzeraino jauzi bat dago.
|
2014
|
|
2003an, Jurgen Habermas, Jacques Derrida, Richard Rorty eta beste filosofo batzuen gutun sinatuak argitaratu ostean, Europako balioen biziberritzeaz asko hitz egin izan zen Munduko Ordena Berri amerikartuaren aurkako antidoto gisa. Mundu mailako gertakizun bat baldin badago gaur egun Europako tradizioa kondentsatu eta haragitzen duena, hori da Bayreuth; beraz, Max Horkheimer parafraseatuz, Bayreuthi buruz hitz egin nahi ez dutenek hobe
|
lukete
ere Europari buruz isilik egotea.
|
2016
|
|
Arizmendiarrietaren ahaleginen jomuga gizon emakume berriak ziren, baina ez aldarean eder eder egoteko, ezpada ordena sozial berri baten zimenduak izateko. Gaur seguruenik bere erreferenteen balioa galdua
|
badu
ere, Arizmendiarrietak hitzetik hortzera aipatzen zuen ‘ordena berriak’ sistema kapitalista gainditu beharra eta iraultzaren ideia iradokitzen du. Ekibokoa izan liteke:
|
|
Biak peleatzen dira dualismoarekin, Wilson eta De Waal, horrekin identifikatzen baitute nolabait orain arteko mundu ikuskera arrunta (mendebaldarra). Wilsonek momenturen batean (Promethean Fire, 1983), dualismoa XX. mendean gaindua dagoela baieztatzen
|
badu
ere (harekin batera materialismoa ere bai), eta zientzialariarentzat arazorik ez dela engoitik, gero, altruismoa dela edo erlijioa eta morala dela, du zuzenean ala zeharka eztabaida horretan ez muturra sartu. De Waalek, aldiz, The Ape and the Sushi Master (2001) liburuaren hatsarrean hori beren beregi dualismoa lurperatzeko xedeaz idatzi duela, adierazten digu(" to carry one more outdated Western dualism to its grave:
|