Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 226

2000
‎...ontzientzia alhatu, hura salatu ez nuelako, zeren aitzinekoa bainuen harekin egin nuen zina, hura ez salatzerat behartzen ninduena; ordea, zurekin nuen kontua guztiz bertzelakoa zen, zuganat deusek ere lotzen ez ninduelako... eta hala bururatu zitzaidan orduan ezen salatu egin behar zintudala, baldin, igurikitzen nuen bezala, luthertarra zinela demostratzen banuen; eta bururatu zitzaidan, ondotik, ezen Jainkoa bere garaziaz eta ontasunaz baliatu zela, ene bizitzan bertze okasino baten ipintzeko —bigarrena—, Jainkoaren eta gizonen arteko hautuan Jainkoaren alde egin nezan amoreakatik; eta bururatu zitzaidan, azkenik, ezen segada bat prestatu eta segadan hartu eta atrapatu behar zintudala, Jainkoaren tribunalen aitzinerat eramaiteko.
‎—Jakintasunaz ari zara zu, baina hara zer dioen Jakintasunaren liburuak: Vani sunt omnes homines in quibus non subest scientia Dei, 14 eta zure zientzia gizonen zientzia da, ez Jainkoarena!
‎Eta, hitz haien aitzinean, guztiz sentitu nuen ezen amaren desiretarat plegatu eta apez izan behar nuela, edo hartarat entseiatu beharra nuela, hain ziren haren hitzak justuak eta egokiak... Eta, ai, nola sentitu nuen, halaber, ezen Jainkoaren probidentziak gidatzen zituela gure pausoak!, zeren eta amak ni behar baininduen, eta ni joan nintzaion; nik hura behar nuen, eta hura etorri zitzaidan.
‎Eta, kaperaren isilean, amaren hitzak oroitu nituen berriro, neure apez izaiteko asmoa erakutsi nionean: " Banekien nik ezen Jainkoak azkenean adituko zidala", eta iduritu zitzaidan ezen munduaren perfetasuna eta munduaren akasgabetasuna ukitu nuela, zeren amaren nahi ezkutua eta enea, eta haren otoitza eta ene erabakia, esfera baten bi zatiak bezalakoak baitziren, neurriz eta tamainaz bat zetozenak, haren arima eta ene arima bezalaxe, istant hartan. Eta istant haren istantekotasunak betikotasunerako bidean jarri ninduen, denbora bere baitarik jalgi izan balitz bezala.
‎—Banekien nik ezen Jainkoak azkenean adituko zidala...
‎Eta bi idurien idurikotasuna —Jesu Kristorena eta haren amarena, eta enea eta ene amarena— konfirmatzerat etorri zitzaidan —edo hala uste izan nuen nik bederen istant hartan, edo sinetsi nahi izan nuen— ezen, Jesu Kristo jarraibide harturik, apez egin behar nuela; izan ere, ez al zen hura nik sagastian ustekabean hartu nuen erabaki zentzugabeari bere zentzu ezkutua eta egiazkoa edireiteko modua? Zeren, egia bazen ere ezen jauregitik ihes egiteko asmoarekin hartu nuela, printzipioz, apez izaiteko deliberamendua, egia baitzen, halaber, ezen Jainkoak xuxen skribatzen zuela, baina lerro okerretan, halako suertez, non ene hatsarreko okerra ere geroak xuxendurik gerta baitzitekeen, Jainkoaren borondatearen arauaz; eta, zeren, horrela, nik asmatu estakurua eta desenkusa Jainkoaren probidentziak bideratua eta Jainkoak berak asmatua izan baitzitekeen, ororen buruan, eta ene gezurra, beraz, Jainkoak gidatua, gezurraren bidetik egia zedin be... Zorionekoa ene burutazio hura, kontzientzian nuen karga astuna guztiz arindu zidana... harik eta iduritu zitzaidan arte ezen ene arima hegaldatzerat zihoala, artean eri nengoen arren!
‎—Baina barbaro honek indiarrak Jainkoaren seme direla erran dik, eta hala erakutsi ziguk ezen ez dela Alcaláko unibertsitatetik iragana, nola iragan bainintzen ni... Ordea, nola indiarrak urde handiak baitira, hala erran dik, ondorez, ezen Jainkoa ere urde handi bat dela... Eta baldin barbaro honek hori erran badu, bietarik bat:
‎Jainkoaren hitza zen hura, profezia baten iduria zuena... errebelazione bat!, edo hala sentitu nuen nik bederen. Eta, handik harat, hitz haietan jarri nuen neure fede osoa, halako suertez, non, Felisaren eskuetan uzten zintudala eta nihaurk lehen marratik eta lehen lerrotik bigarrenerat egiten nuela, urrunetik behatzen hasi bainintzaizun, igurikirik ezen Jainkoak egunen batean bere hitza bete eta dei eginen zizula, eta hala libratuko gintuela biok nik egin bekatutik... Eta, bitartean, ene barrengo hutsa mila arauz eta bertze hainbat ordenantzaz bete nuen, jauregiko kide guztiak eta gauza guztiak zein bere tokian paratzen nituela, gure mundu tipi hura osoki eta konplituki ibil zedin amoreakatik, akatsik gabeko makina bat bezala.
‎—Gutitan liluratu izan nau gizon batek nola erotu eta liluratu baininduen aita Bartolomek, halako moldez, non ergel bat bezala sentitzen bainintzen haren aitzinean, borondaterik gabeko jostailu bat haren eskuetan... zeren aita Bartolome gizon sendoa baitzen eta nik haren sendotasuna behar bainuen, neure hutsaren estaltzeko; gizon sutsua zen eta nik haren sua behar nuen neure zalantzen erretzeko eta deusezteko. Eta aita Bartolome jauregirat etorri eta, handik gutirat, osaba Joanikotekin Italiarako bidaiatik itzuliz gero, apez izaiteko erabakia hartu zenuen zuk, Joanes, eta orduan are itsuago sinetsi nuen, zu jaio ondoren izan nuen ametseko hitz ustez profetikoetan, zeren Jain koak zinez nahi baitzintuen berarentzat... eta sinetsi nuen, halaber, ezen Jainkoak probidentzialki jarri zizula aita Bartolome, zeure xedearen erdiesteko izan zenezakeen gidaririk argiena. Baina osaba Joanikot ere han zegoen, ahal zuenean aita Bartolome tentatzen eta narritatzen.
‎Izan ere, nondik zetorkion piztiari edertasun hura? Zeren gero eta gehiago ulertzen baitut, tigrearen iduri eder hura gogoan, nola anitz erlijionetan erabiltzen dituzten animaliak eta hegaztiak jainkoen errepresentazinoetarako, eta zeren, baldin egia bada —dioten bezala— ezen Jainkoa ezin ikusi dugula, haren behako bakar batek deuseztu eta deseginen gintuzkeelako, berdintsu eta orobatsu gertatzen baitzen tigre harekin, zeinak baitzirudien ezen, begietan su hotz bat zuela, aitzinean zuen etsaia edo ikusle zuhurgabea noiznahi errauts zezakeena, suntsi eta birrin. Zeren, dakizun bezala, jaun André, katu eta basakatuen familiakoak baitira tigreak, eta halatan dira hauek, haiek bezala, beren berotasunean hotz eta beren hoztasunean bero... eta zeren haiek baino handiagoak eta kementsuagoak baitira, oro har, eta horrek egiten ditu are beldurgarriagoak eta izugarriagoak.
‎Eta kontsideraturik ezen argumenturik onena ez zela buruan sortua baina bihotzean piztua, eta kontsideraturik, halaber, ezen Jainkoak enekin ezin liberalago jokatu zuela orbanen kontu harekin eta, halatan, justu zela eta arrazoin ni ere, neure deliberamenduen alderakotzat, franko eta liberal izaitea ene bizitzaren bertze bihurgune hartan, erran nion:
‎Eta, ai, nola eskatzen nion Jainkoari, neure gorputz arimen erdi erditik, egin ziezadala argi, zeren fidaturik bainengoen, artean, ezen Jainkoak eta Jain koa ren pasioneak salbatuko ninduela, baldin nihaur neure burua salbatzeko gai ez banintzen, nola jakinarazi baitzidan osaba Joanikotek hil aitzineko gutunean... eta zeren Harengan bainuen, halatan, neure uste osoa!
‎Eta nik orain galdeginen diat: nork bete du hobeki Jainkoaren borondatea, behatu dionak edo behatu ez dionak, jakinik ezen Jainkoak edertasuna egin zuela ez hartaz goibel gaitezen baina alegera gaitezen?" Hitz argi haiek erran zizkidaan marinel zaharrak... eta nola eskertu izan dizkiodan geroztik, zeren eta hitz haien argiak argitu baininduen!
‎Militarrek ez eta, erlijioak biziari zentzu bat aurkitzen lagunduko ziolakoan, sekta batean sartu zen. " Diru guztiak ostu zizkidaten han bataio traszendentearen izenean, eta ez zeru ez lur ez Jainkorik gelditu nintzen. Izugarria".
‎Horixe izan nahi luke poetak, gizon bat, besterik gabe. Azurmendiren poesia Jainkoari berari oldartzen zaio, ez Jainkoaren irudi bati edo manipulazio bati. Ez du gizona salbatu nahi, gizon izatearen kondena pairatu baizik.
2001
‎Australiako tribu hartako aztiak zioen legez: " Ez ezazue kezkarik izan; jateko orduan ez zaizue deus faltako, ezen jainkoek zuen buruko ileak zenbatuta dituzten moduan, ondo baitakite zer behar duzuen."
‎Baina badute oroimenik eta beldurrik eta galerarik eta milaka gauza humanorik, eta igandeetan hondartzara doaz. Eta badira hain gizaki ezen jainko direla. Jainko hilkorrak, jakina.
2002
‎Eta esan ohi denez jainkoek otoi egiten dietenei laguntza ematen dietenez, lehenengo hauek inbokatuko ditut; baina ez Musak, Homerok edo Eniok legez, hamabi jainko kontseilukideak baino; eta ez jainko hiritarrak, foroan urrez estalitako irudiak dituztenak, sei harrak eta beste horrenbeste emeak; horiek ez, beste hamabiak baino, nekazarien patroiak. (?)
‎Bortxaz harturiko vestalak erditze bikoitza izan zuenez, nahiz horrela pentsatzen zuelako nahiz hobenaren eragilea jainko bat izatea itxurakoagoa zelako, Marte izendatzen du jatorri ezezaguneko oinordekotzaren aita. Baina ez jainkoek ez gizonek ez dituzte askatu, ez bera ez oinordekotza erregearen ankerkeriatik; apaiz emea giltzapera daramate lotuta eta umeak ur lasterrera jaurtitzeko agindua ematen du. Jainkoen borondatez edo, ibaiertzetatik gainez eginda zegoen Tiber, inta lasaietan, eta ezin zitekeen ibaiaren betiko ubidera hurbildu; baina urak, lasai egon arren, jaioberriak hondoratuko zituelako antza hartu zioten umeen kargu zirenek.
‎maita ezak Jainkoa beste
2003
‎–Don Estebe bezalako apaiz ezin itxiago bat, Azpil dogmakeriaren tunelean sartu zuena –erantzun zidan, keinu bat eginez, haserretik etsipenerako bidean– Nik, ordea, Patxi maisuak bezala, Jainko errukitsu bat sinesten diat, eta ez Jainko justiziero bat –eta, geldiune bat egiten zuela, arreta handiz galdetu zidan–: Baina hik ba al dakik zer den dogmakeria?
‎Esan berri dut nola amak, gure herriaren sorreraren historia kontatu zidanean, azkenean esan zidan: " Nik, ordea, Jainko errukitsu bat sinesten diat, eta ez Jainko justiziero bat...". Eta izpiritu hori bera islatzen du Indalezio Otaegiren gutunak, heriotzari buruz ari delarik honela baitio:
‎Ez diot holakorik eskatzen. Greta laguna dut, ez Jainkoa.
‎Ikusi ahal izan nuen anabasa hartan, eskuz esku, sukaldeko aihotz distiratsu bat, hezurrak eta zatikatzeko erabiltzen den horietakoa, auskalo nondik agertu zena. Baina, tira, jipoi hartatik neure burua kanpoan uzten badut ere ezen Jainkoak daki ez nuela bertan eskurik hartu, ez litzateke nire aldetik ez justua ez ausarta eskuak hain lotsagabeki garbitzea hura Fuenteovejuna bat zen, azken finean, eta, beraz, kontakizuna lehen per  tsona pluralean idazten jarraituko dut, orain arte egin dugun bezala. Ongi.
‎Urrutiko txistua hamalau da; bertakoa, lau. Jungek dio txistua jotzea gaizki ikusia dagoela gizartean, ezen jainko teriomorfikoa betetzeko eta erakartzeko modu bat baita, hau da, animalia totemikoa. Liburua itxi eta papertxoak jaso nituen.
‎Laboraria Jainkoaren obretan hari da, ezen Jainkoak egin ditu gizon guziak eta laborariaren eskutik hazten ditu. (...) Zeruko ihintzak eragiten ditu uztak edo errekoltak.
‎gaizki moralak (gaiztakeriak) eragiten du gaizki fisikoa (sufrimendua, unibertsoaren ustelkeria oro har), eta gizakia da, aukeratzeko askatasuna duenez gero, beraren bekatuen eta dagozkien gaitzen erantzule: ez Jainkoa. Dagoeneko jaiotzetik hartzen dugu denok oinordetzan Adan eta Eba gure gurasoek egindako jatorrizko  bekatua, eta beste inolako bekatu larririk egin ez badugu ere, horrek azal lezake jasaten dugun gaitzaren zergatia.
‎Eta horren nahikoa lekukotasun Peliasen alaba Alkestisek ematen die grekoei, bere gizonaren ordez hiltzeko prest bera bakarrik izanik, nahiz eta haren aita eta ama egon, Alkesc tisek maitasunagatik estimuan hain gainditu zituenak, semearekiko arrotzak zirela eta izenez bakarrik senide erakusteraino. Eta hori eginda, horren ekintza ederra burutu zuela iruditu zitzaien, ez gizakiei bakarrik jainkoei ere baizik, ezen jainkoek ekintza eder eta asko egindakoen artean gutxi batzuei eman zieten saria, arima Hadesetik atzera igoaraztea alegia, hari eman baitzioten bere arima igoaraziz, ekintzaz d liluraturik. Horrela jainkoek ere maitasunaren inguruko adore eta bertutea estimatzen dute gehien.
‎Handiena, Maitasunak ez duela ez bidegabekeriarik egiten ez jasotzen, ez jainkoarengandik eta ez jainkoari, ez gizakiarengandik eta ez gizakiari. Indarkeriarik ez baitu jasaten zerbait jasaten badu (indarkeriak ezin baitu maitasuna ukitu), ezta eginez gero egiten ere (edonork nahita zerbitzatzen baitu c maitasuna edozertan), eta bik nahita adosten dutena zuzen dela diote ‘legeek, hiriko erregeek’18.
‎Handiena, Maitasunak ez duela ez bidegabekeriarik egiten ez jasotzen, ez jainkoarengandik eta ez jainkoari, ez gizakiarengandik eta ez gizakiari. Indarkeriarik ez baitu jasaten zerbait jasaten badu (indarkeriak ezin baitu maitasuna ukitu), ezta eginez gero egiten ere (edonork nahita zerbitzatzen baitu c maitasuna edozertan), eta bik nahita adosten dutena zuzen dela diote ‘legeek, hiriko erregeek’18.
2004
‎Ez dugu ahaztu behar zientzia errealitate naturalei dagokiela eta zientzia, eta ez fedea, dela, berak oinarritu gura duena. Nia ezagutzaren abiapuntua eta aurrebaldintza izango da; Neuk ezagutuko dut, ez Jainkoak eta ezta obispoak ere, baina egon du niregandik kanpo beste zerbait ezagutzaren gaia izango dena. Hau da, behin ezagutzaren subjektua definituta, Neu, gutxi gorabehera behintzat, orain objektua definitu da bien arteko zubia eraiki ahal izateko.
‎Baina errua badela onartzeak talka egin luke Descartesek Jainkoari buruz duen adierarekin eta baita egiari buruz duenarekin ere. Jainkoa perfektua bada eta berak sortu badu mundua, eta baita gu geu ere, orduan, behin onartuta errua badela, zaila izango da munduan egon daitezkeen hutsen ardura Jainkoari ez egoztea eta, azken batean, akats horien bidez Jainkoa akastun eta, azken batean, ez jainko, bihurtzea.
‎Baina har dezagun argudioa modu zabalago batean eta begira diezaiogun Jainkoaren sorkuntza lanari bere osotasunean. Hemen, zer esanik ez, naturaren adigaia etorriko zaigu berehala burura, ideia horretan biltzen baitu Descartesek ez Jainkoa bera, baina bai Jainkoaren sorkuntza lanaren osotasuna. Gure egilearen hastapenei jarraiki onartu genuke natura honek perfektua izan duela, ez dagoelako Jainkoaren lanean hutsegiterako lekurik.
‎Horrela adieraziko du ideia hauxe Joxe Azurmendik Euskal Herria krisian lanean.27 Kanpoko mundua, orduan, neuk egiten dut, neuk gauzatzen dut, neuk ematen diot taxua. Mundua, hartara, eraikuntza bihurtu ahal izango da, baina ez Jainkoaren eraikuntza, subjektuaren eta bere gaitasun razionalaren etengabeko eraikuntza baino. Hori da Descartesen ondotik gizabanakoaren, gutariko bakoitzaren, eskuetan geratzen den indarra eta boterea.
‎Hau da, egiaren bermea izango litzateke badela zerbait berez existitzen dena (ni existitzen banaiz behintzat), bat dena, aldatzen ez dena, amaigabea, betierekoa, aldaezina, burujabea, ezagutza gorenekoa, ahalguztiduna, bera nire eta existitzen diren gainerako gauza guztien (egia bada existitzen direla) sortzailea delarik. Egia esan, Descartesek horrela kristautasunaren akats bera errepikatzen duela esan dezakegu, errua gizakiarengan eta ez Jainkoarengan ipintzean. Jainko bat, erabateko egia, bururatzen du, akatsgabea, eredua, jatorria eta sortzailea, eta gizakia horren menpekoa, akastuna eta erruduna egiten du, bera betiereko menpetasun batera kondenatuz, besteak beste erabateko egiaren eta, gura eta gura ez, borondate arrotz baten menpe egotera.
2005
‎Estatuaren gainetik gizakia dago eta bera da gizartearen kausa eta oinarri bakar. Horregatik, boterearen iturburutzat, ez Jainkoa, baizik eta gizakiek beren artean adostutako Paktu Soziala ezarriko da, zeinetan askatasun indibidualak sakratuak izango baitira. Estatu liberalak eskubideak eta harreman politikoak maila erabat indibidualean ulertzen ditu.
‎–Gure aldetik egin dezakeguna bai, aurrerantzean ez zagok gure esku. Zirujaua nauk, ez jainkoa.
‎5 Zuzenbide naturala hain aldaezina da, ezen Jainkoak ere ezin baitu aldatu. Haren ahalmena mugagabea bada ere, esan daiteke badirela gauza batzuk, non haren ahalmena iritsi ezina baita.
‎20 Haatik, zuzenbideak ez du eragin oro galtzen, indarraz gabetua bada ere, justiziak kontzientziaren lasaitasuna dakarrelako eta justizia ezak oinaze urratzaileak, Platonek esan legez, tiranoen bihotzetan. Zintzoen adostasunak justizia onesten du eta justizia eza gaitzesten; hurrean ere, justizia ezak Jainkoa du etsai, justiziak laguntzaile duen modu berean, Jaunak bere epaiak gordetzen baititu bizitza honen ondorengorako; hain moldez, non anitzetan bere indarra bizitza honetan ere erakusten baitu. Horixe erakusten du historiak, adibide asko emanik.
‎Zuzenbide naturala hain aldaezina da, ezen Jainkoak ere ezin baitu aldatu. Haren ahalmena mugagabea bada ere, esan daiteke badirela gauza batzuk, non haren ahalmena iritsi ezina baita.
‎Begiak itxi eta sarraila hotsa entzuten dut goiko pisuan. Dudan indar guztiarekin arrapalada zaratatsu bat eta ume barre bat eskatzen diot, ez jainkoari, ez inori, nire buruari baino.
‎Abiaduren palanka stopera jaitsi balu bezala utzi zuen behera don Serapiok eskua orduan, eta menturaz esanen didazu apez batendako ez dagoela kitzikagarriagorik ateoa bedeinkatzea baino, eta arrazoi dukezu. Baina une hartan, Taboada gatzaren erdian azaldu zelarik, gure herriko apezak damu handia zeukan gogoan, ikusten ari zenaren ezin ederragoa izan zen aurrena etorri zitzaiona, ez Jainkoari erregu egitea arima galduaren alde. Ikusten ari zenaren zoragarriak kamera etxean utzia oroitarazi zion, eta damutu.
2006
‎Minak ekiteko indarra ere ematen dio.Idazlearen zeregina da minak eta arrazoiak askotan zerikusirik ez dutela frogatzea.Eta hori nola lortzen du idazleak? Ez jainko bat balitz bezala: deabrua bera balitzbezala baizik.
‎Inork ezin zion lagundu, ez apaizek(, aukeratuak? soilik uler zezakeen Jainkoaren hitza), ez sakramentuek, ez Elizak, ez Jainkoak berak.
2007
‎Hegel filosofoa da, Eskola Historikoa zuzenbidearen historiaren ikertzailea, h. d., haren historikotasun faktikoaz axola da, ez zuzenbidearen oinarriztapen edo justifikazio filosofiko edo razionalaz. (Hain zuzen, partierako aurrezarri da, historialariarentzat, zuzenbidearen jatorria eta zimendua ez dela arrazoimen transzendenteren bat? ez Jainkoa eta ez izpiritu unibertsala?, baizik, ohiturak eta, herriaren nahiera inkontziente bat, herritarren arteko elkarbizitza eta harremanak, Volksgeista deitzen dena). Beharbada bion oposizioaren arrazoia (filosofikoa) honela adieraz daiteke labur labur:
‎1307 Heidegger-en esanaren indar lakonikoa gizakiaren salbazio beharraren beharra bipilaitortzean adina aipatzen den salbatzailearen indeterminazioan dago: zer izango den ez dakigunJainko (ren) bat edo zer/ norbait jainko (zko) k bakarrik ahal izango gaitu salbatu? ez Jainkoak, zerden jada ba (omen) dakigun horrek. Irakurle alemanak, ordea, Jainkozkoaren indeterminazio horretanere bere klasikoen mintzamoldea berrezagutzen du, Schiller ezezik, Goethe, adibidez:
‎Oihan ikaragarri batzuek alde guzietarik inguratzen duten Zardandaneko probintziara heltzeko. Leku horretarako jendeek ez dute ez jainkorik, ez eidolorik, ez elizarik. Izkiriatzen ere ez dakite eta eguneroko lanendako gerletan irabaziak dituzten esklaboak dituzte erabiltzen.
2008
‎–Gerardoren falta dut nik zigor, eta zuek bidali didazue zigor hori, ez Jainkoak! –protestatu zuen Nataliak.
‎Polemika artikuluetan eskola rena da arlo nagusietarik bat. 1887an artikulu sail bat agertarazi zuen xurien akusazioen kontra (Errepublika erlijioari jazartzen ari zaiola eta errien terrientsek ez dutela katiximarik ez otoitzik irakasten, ez Jainkoaren izenik eskolan aipatzen). Kazetak ihardesten die Jainkoa bai aipatzen dela eta errien
‎–Gerardoren falta dut nik zigor, eta zuek bidali didazue zigor hori, ez Jainkoak! –protestatu zuen Nataliak.
ez jainko itsu baten dekretu senilak.
‎Hor ez dago aukerarik ekintza aske batentzat. Hor, ez Jainkoak ez gizakiak ezin dute aldatu gauzen zorigaiztoko prozesua.
2009
‎Are, Erdi Aro berantean filosofia eta teologia bata bestetik urruntzeko joera nabaritzen dugu ekurugaitz, frantziskotarren artean batik bat, Ockham baitan nagusiki: filosofiak ez Jainkoaren eta ez arimaren existentzia ezagut ditzake, hainbat ezago haien atributuak (Jainkoaren mugabakotasuna, ahalguztitasuna, edo justizia, errukia; arimaren espiritualtasuna, hilezkortasuna: atributu hauek arrazoimenaz soil ezagut zitezkeela, Eskotok ere ukatua zuen aurretik; Ockhamek existentzia bera ezagut daitekeela, arbuiatuko du).
‎miraririk egin nahi badu, egin dezala. Nik ez santa horri eta ez Jainkoari ez diot ezer eskatuko neuretzat?. Eta, desegokitasunen bat esan izan balu bezala, desenkusatuz:
‎Baina errepasatzen badugu lerroz lerro, ahapaldiz ahapaldi, aurkituko dugu, poema hori letra letran aitortza, ateista? bat dela; behin ere ez dela aipatzen, gogorarazten, ezta zeharka edo iradokitzen ere inon, ez Jainko, hilondoko bizitza, arima, zeru, ez inolako elementu ohikorik fede kristau batena(, aleluia, hori ez bada behintzat, kanta liturgiko baten aurrean gaudela adierazten diguna).
‎McTaggart filosofoak zentzu ingelesez ohartarazten zuen bezala (Some Dogmas of Religion, 1906) Jainkoaren ahalguztia kontraesanaren printzipioaren gainetik jartzen bada, tenore berean existitu eta ez existitu ahal izan luke. Eta horrela ulerturiko izaki bitxi hori batere da ezinago ona izan, are gutxiago pertsonala izan, eta inola ere ez Jainkoa izan. Kontraesanen adibideak asko daude teologiaren historian:
‎Eta esango litzateke, Bitorianorentzat egun horren esanahiaren berezitasuna,, jainkozkotasuna? (argia, sua, bizia, familiartasuna), Gabonak ematen diola Jainkoari, ez Jainkoak Gabonari. –Gabonak datoz, Gabonak/ Jainkoa bezain sakonak?
‎Zergatik ez? Grekoentzat alderantzizkoa zen ebidentea, h. d., Naturaren atributua zen justizia, ez Jainkoena. Haientzat Naturaren justizia bat zegoen, eta justizia horretan sartzen zen jaioaren hil beharra.
‎Lehenengo biak ateistak dira, eta arerio deklaratuak moral kristauarenak ere, nahiz biak modu diferentetan. Aitzitik, Einsteinen adierazpen asko judaismoaz eta kristautasunaz franko positiboa da, eta hark guztiz erlijiosoa bere modura aitortzen du bere burua, nahiz eta ez Jainko pertsonal baten fededuna (eta gutxiago ezein Eliza edo Sinagogari atxekia: gutunketa pribatuan baditu tradizio eta erritu juduei buruz adierazpen zeharo negatiboak).
‎Gure egitekoa bizi hau behar bezala bizitzea da, ametsik gabe. Jakinki mundua injustua dela, krudela; hainbateraino ere gaiztoa, errazago baita sinestea horren kreatzailea, inor izatekotan, demonio sardonikoren bat izango zela (Schopenhauerrek esaten zuen gauza bera), ezen ez Jainko bat orojakile eta guztiz onbera(. The Faith of a Rationalist?). Eta zer?
‎Honek denak erakusten du, gure artean zaila dela Jainkoari edo erlijioari buruz autore moderno batekin edozein elkarrizketa. Ikusiko dugu, fede krisia bizi duten apaizen hurrengo nobeletan ere, Frantzia eta Espainian, Eliza eta kristautasuna dela kuestionatu ohi dena, ez Jainkoa tout court. Alemanian, kontatzen du M. Pützek (Gott, 2007), teologiako estudianteen artean, laugarren urtekoek hasiberriei adarra jotzeko txantxa faborito bat, burunahasgai hauxe jartzea izaten omen zela: –Jainko bat, badagoena, ez dago?; edo, esango dugu:
‎ez dagoena)? Ez nire nia eta ez Jainkoa ikusi dut inoiz agertzen, baina izatea (existentzia) aitortzen diet. Aparte orain zein justifikaziorekin bati eta besteari euren izatea aitortzen diedan (gero zer izatearen itaunarekin jarraitzen dena), biei aitortzen diedana, pentsatzen ari naizen honekiko erreferentzia puntu baten errealitatea da, nire, esperientzia, baten objektutasuna, nirekiko independentzia bat eta presentzia bat une berean ene aurrean.
‎(Alderantziz berdin balio duela, esan beharrik ez: Anastasiaren Jainkoak ez dauka zergatik balio gura izan Einsteinentzat; alegia, ez Jainkoak eta ez ateismoak izan daitezke denak edozeinentzat berdinak). Einstein Spinozari darraika.
‎Deus sive Naturarekin bizitzen ikasi egiten da (Einsteinen eran ikasi ala Indiako mistiko baten modura egin), eta ikasi egiten da Jainko bulgare batekin bizitzen ere (San Tomasen modura ikasi ala Orixeren amonatxoaren eran): alegia, Jainkoa ez da inoiz bide bat ibili gabe ematen, eta zalantza gabe bide ezberdinak daude Jainkoagana (edo Ez Jainkoagana), tradizio ezberdinak, eta Jainko ezberdinak bidearen buruan. Bakarrik. Jainko bulgarearekin?, gaur, gure kulturan, arduratuak eta bilatzaileak ere kultura aditu dexente behar du, lehenagoko kultura batzuetan, ahozko kulturetan?
‎Perspektiba batzuetatik doaz zientifikoen eta filosofoen, edo teologoen eta Izkribu Santuen ikertzaileen bideak Jainkotasunaren gogoetan, eta guztiz beste horizonte batzuetan higitzen dira fededun xumeen erlijioa eta Jainkoa. Susmatzea zilegi izateraino, zientifiko eta filosofo askoren ez jainkotik hagitzez hurbilago dabilela zenbait filosofo edo zientifiko eta teologoren Jainkoa, berorien konfesioko sinestun gehienen Jainkotik baino. Jainkoak eta erlijioak aspaldi utzi diote, inoiz izan badira?
‎Errigortsuki ezer ez dira, ez dira existitzen, gizon emakumeak, bere esperientzia sentsutarraren arabera, zerbait izatea edo existitzea deritzonaren esanahian. Egon, ez Jainkoa, ez arima, ez hilondoko bizitza eta ez ezer dago,, fedeak, ipintzen ez badu.
‎Amak baleki liburua irakurtzeagatik 39raino igo zaidala tenperatura, akabatuko ninduke! Zin egidazu, ez Jainkoaz, baina bai zeure buruaz.
‎–Maila batean edo bestean agintean mugitu behar izaten dugunok Jainkoaren aginduak hautsi behar izaten ditugu sarri, baina ez Jainkoaren aginduak hausteagatik, Jainkoaren erresuma gero eta zabalagoa egiteagatik baizik, eta hara zergatik Jainkoaren aginduak hautsiz betetzen ditugun Jainkoaren aginduak, Jainkoaren erresuma gero eta zabalagoa egiten ahalegintzea Jainkoaren agindua denez, esan ere, esan baitzuen Jesusek:
‎–Muturreko bat bezalakoa izan zen niretzat, anaiaren hitzek bat batean tunel batean sartu banindute bezala. Adak?. Baina, gaurko perspektibatik begiratuta, muturrekoak on egin zidala konturatzen naiz, eta ez Jainkoagan sinesten ez dudalako, Jainkorik gabe ez baitago niretzat esplikatzerik mirariz jositako munduaren misterioa, musikaren misterioa bereziki, baizik eta bihotza zabaltzen lagundu zidalako. Badakizu behin batean izeba Ernestinak zer esan zidan?
‎Otoitz etengabe egitea zein eragingarria den adierazteko, parabola hau kontatu zuen (Lukas 18): bazen behin epaile normal bat,? ez Jainkoari beldurrik, ez gizakiari begirunerik ez ziona?, aski alferra epaiak argitaratzeko orduan.
‎Tira, egia da bere langaia hildako milaka euli direla. /// Euli sarraskigile Jean Marie Gherardin entzat, bere lanak ez die ez Jainkoari ez gizakiei birao egiten. Euliak beste material bat baino ez dira, bere ikuspegi makabroa adierazi ahal izateko.
‎–Soberanagusi, lege/ zergaetadretxo:?, XXVIII.. Errepublikadela/ gobernu zuhurra?/ Guzien ontasuna/ oi! zergezurra!?, XXXVIII;? Ez Jainko, ezarima, ezkontzientzia,/ Horragure legeen zimendu guzia?, XLI; alimalebilakatu nahi gaituzte, XLIII; foruak kendudizkigute hitzajanez, LV LVII; indarrak etabortxak legezaharguztiakkendu, baina horienbidezezinbildugurebihotzak, LVIII LIX.
‎Kapitalismoak zerbait ona ekarri badu, diruaren jainkotzearen ondorioz agian, beste guztiak sakratu izateari utzi diola da, eta bizitza, eta heriotza, norberaren kapital bihurtu. Ez jainkoaren, ez elizaren. Gure bizitzaz erabakitzeko eskubidea badugu, eta berarekin amaitzeko ere askatasuna eskatzen badugu, ez dakit zergatik ez genukeen saldu behar.
‎Eta ez da bertan goxo gelditzearen aldeko: . Arazo honen aurrean gure artean askok nahiago du orain ez arimaz eta ez Jainkoaz batere ez pentsatu. Baina ez pentsatzea ez da ni neu ase nintzakeen aukera?.
‎–Maila batean edo bestean agintean mugitu behar izaten dugunok Jainkoaren aginduak hautsi behar izaten ditugu sarri, baina ez Jainkoaren aginduak hausteagatik, Jainkoaren erresuma gero eta zabalagoa egiteagatik baizik, eta hara zergatik Jainkoaren aginduak hautsiz betetzen ditugun Jainkoaren aginduak, Jainkoaren erresuma gero eta zabalagoa egiten ahalegintzea Jainkoaren agindua denez... esan ere, esan baitzuen Jesusek: " Zoazte berri ona predikatzera munduan zehar":
‎–Muturreko bat bezalakoa izan zen niretzat, anaiaren hitzek bat batean tunel batean sartu banindute bezala –Adak– Baina, gaurko perspektibatik begiratuta, muturrekoak on egin zidala konturatzen naiz, eta ez Jainkoagan sinesten ez dudalako, Jainkorik gabe ez baitago niretzat esplikatzerik mirariz jositako munduaren misterioa, musikaren misterioa bereziki, baizik eta bihotza zabaltzen lagundu zidalako. Badakizu behin batean izeba Ernestinak zer esan zidan?
‎Amak baleki liburua irakurtzeagatik 39raino igo zaidala tenperatura, akabatuko ninduke! Zin egidazu, ez Jainkoaz, baina bai zeure buruaz.
‎Literaturak eta, oro har, arteak badute zer esana esparru horretan. (Bibliak ere, adibide bat jartzearren, badu zer esana, baina giza testu gisa, ez testu sakratu gisa, ez Jainkoaren hitz mugiezin eta akatsgabe gisa. Esaterako, moralki arbuiagarria zer den eta zer ez den erakusteko adibide asko ematen ditu Bibliak.)
‎Ezagutzan, ondorioz, ez dago inpresio soilik eta horien arteko lotura ez da ohituraz bakarrik eginen. Eta errealitatearen, fenomenoen, ezagutza ziurta daiteke (ez dago jeinu maltzurrik, ez Jainko cartesiarren beharrik), are gehiago, bere objektibitatea ere ziurta dezakegu eta.
2010
‎Pamiela; 2008). Barkatuko al dit bere lanaren izenburua nire egiten badut, ez Jainkoaz, Jainkorik bada, hausnarketa egiteko, ezintasunaz jarduteko baizik.
‎hari ere, zenbat eta Jainkoari emanago bizi, orduan eta ilunago agertzen baitzitzaion: hain ilun, non, bere bizitzako azken hilabeteetan, ez zerurik ez Jainkorik ez zela iruditzen baitzitzaion?
‎Bai, badakit ez Jainkoaz ez beste munduaz ez genukeela hitz egin behar, baina batzuetan, badakizu: gugan haragitutako irudi zorion emaileak gailentzen zaizkigu; irudiekin batera, hotsak eta musikak, galdu genuèn Paradisuaren oihartzun?
‎zuri egun batean, agian, helaraziko dizudana, ikusiko dugu??; karta eskuratu nuenean, berriz, zu bihotzekoak jota bat batean hil eta handik bizpahiru hilabetera iritsi zitzaidan hura, ezustean, don Fausto Txopitearen bidez?, pentsatu nuen zure ideiak errespetatzea zela zu errespetatzeko modu bakarra: ez nizula erantzun behar, alegia, zeren zuri erantzutea zu bizirik zeundela aitortzeko era bat baitzen, eta zuk ez zenuen ez Jainkoagan ez beste bizitzan sinesten, harik eta, denborarekin, iritziz aldatu, ezerezari, ezer ez den heinean, berdin zaizkio hala begirunea nola begirune falta?
‎harik eta, Pio Barojaren hainbat testuren irakurketa lagun, errudun ustearen zurezko kontzeptuan buru belarri sartu eta hura ere zuhirindu nuen arte. Nire poza, bizkar gaineko zama hura guztiz arindu zitzaidala egiaztatu nuèn egunean, lehen ere esan dizut eta beste mila aldiz esango dizut!?, ez Jainkorik baina ezta deabrurik ere, ez zerurik baina ezta infernuko garrik ere!
‎hain pobre, non ez baitu tokitxo bat bera ere eduki behar, Jainkoak non ekin ere izan ez dezan. (?) Horregatik eskatzen diot Jainkoari ezen Jainkoaz libra nazala, nire funtsa eta izatasuna Jainkoaren gainetik baitago, Jainkoa sorkarien jatorritzat hartzen dugun neurrian. (?) Sorgabe bat naiz eta, sorgabea naizelako hain zuzen ere, ezin hil naiteke inoiz.
‎Jainko on batek, ordea, nola egingo luke bere buruaren eta bere ontasunaren aldeko propaganda horrelako bat, kontrapropagandatzat ere har daitekeena? Ez al digu horrek aditzera ematen ezen Itun Zaharrekoak, gizonak eta gizonen interesek inspiratutako liburukiak direla eta ez Jainkoak. Kontakizun horietan inon baino garbiago ikusten dut nik behintzat erlijioa giza asmazio hutsa dela, bere baitan antzinako gizonaren ezjakintasunak eta beldurrak proiektatutako ametsak biltzen dituena:
‎nik ez nuen hura ulertzen —nola ulertuko nuen, bada, Jainko akasgabe batek horrelako munstro bat egitea, akatsez josia! —, baina Jainkoak bai, eta hura zen inportanteena, Berak bazekiela... nahiz eta gauza bat zen buruz esatea eta bestea bihotzean sentitzea, hain egiten zitzaidan latza batzuetan Jainkoaren ausentzia —" Aita, zergatik utzi nauzu bazterrera?" esan zuen Kristok gurutzetik—, Lisieuxeko Teresari egiten zitzaion bezala, inor gutxik pairatu baitu Jainkoaren ausentzia eta fedearen laiotza hark baino gehiago... hari ere, zenbat eta Jainkoari emanago bizi, orduan eta ilunago agertzen baitzitzaion: hain ilun, non, bere bizitzako azken hilabeteetan, ez zerurik ez Jainkorik ez zela iruditzen baitzitzaion...
‎Jainko on batek, ordea, nola egingo luke bere buruaren eta bere ontasunaren aldeko propaganda horrelako bat, kontrapropagandatzat ere har daitekeena? Ez al digu horrek aditzera ematen ezen Itun Zaharrekoak, gizonak eta gizonen interesek inspiratutako liburukiak direla eta ez Jainkoak. Kontakizun horietan inon baino garbiago ikusten dut nik behintzat erlijioa giza asmazio hutsa dela, bere baitan antzinako gizonaren ezjakintasunak eta beldurrak proiektatutako ametsak biltzen dituena:
‎Bai, badakit ez Jainkoaz ez beste munduaz ez genukeela hitz egin behar, baina batzuetan, badakizu: gugan haragitutako irudi zorion emaileak gailentzen zaizkigu; irudiekin batera, hotsak eta musikak, galdu genuèn Paradisuaren oihartzun... eta irudi eta musika haietara jotzen dugu ezinbestean.
‎Halaxe aritu nintzen, hitz handiak hankaz gora jartzeko saioan murgilduta, neure barruarekin borrokan, urte luzeetan... errudun usteak, gainetik ustez kentzen nuèn zama zamatsuago egiten zuenak, nire baitan gauzatu eta garatu zituèn mekanismoen aurka lehendabizi, ahalegin hartan beti baitzegoen ni ere oker egoteko posibilitatea, deabrua eta infernuko garrak beti mehatxu... harik eta, Pio Barojaren hainbat testuren irakurketa lagun, errudun ustearen zurezko kontzeptuan buru belarri sartu eta hura ere zuhirindu nuen arte. Nire poza, bizkar gaineko zama hura guztiz arindu zitzaidala egiaztatu nuèn egunean —lehen ere esan dizut eta beste mila aldiz esango dizut! —, ez Jainkorik baina ezta deabrurik ere, ez zerurik baina ezta infernuko garrik ere!
‎"... orain idazten ari natzaizuna horixe besterik ez baita, zurekin irudikatutako solasaldi mozorrorik gabeko bat... zuri egun batean, agian, helaraziko dizudana, ikusiko dugu..."; karta eskuratu nuenean, berriz —zu bihotzekoak jota bat batean hil eta handik bizpahiru hilabetera iritsi zitzaidan hura, ezustean, don Fausto Txopitearen bidez—, pentsatu nuen zure ideiak errespetatzea zela zu errespetatzeko modu bakarra: ez nizula erantzun behar, alegia, zeren zuri erantzutea zu bizirik zeundela aitortzeko era bat baitzen, eta zuk ez zenuen ez Jainkoagan ez beste bizitzan sinesten... harik eta, denborarekin, iritziz aldatu —ezerezari, ezer ez den heinean, berdin zaizkio hala begirunea nola begirune falta— eta erantzutea erabaki dudan arte, zuregatik ez ezik —galderak, azken batean, erantzuna du zor, eta karta batek beste bat—, niregatik ere bai, halako kontzientzi azterketak primeran etortzen baitira noizean behin \... hustu ere, hustu dut barrua behin baino gehiagotan dagoeneko, egia esan; are gehiago:
‎hain pobre, non ez baitu tokitxo bat bera ere eduki behar, Jainkoak non ekin ere izan ez dezan. (...) Horregatik eskatzen diot Jainkoari ezen Jainkoaz libra nazala, nire funtsa eta izatasuna Jainkoaren gainetik baitago, Jainkoa sorkarien jatorritzat hartzen dugun neurrian. (...) Sorgabe bat naiz eta, sorgabea naizelako hain zuzen ere, ezin hil naiteke inoiz.
‎–Kosmos hau, guztiontzat kosmos berbera den hau, ez zuen egin ez jainko jainkosa batek ez gizon batek, baizik eta beti izan da, da eta izango da neurriz sutzen eta neurriz itzaltzen den betiereko sua, hala ezarri zuen gure maisu Heraklito Efesokoak, guk defenditzen ditugun ideien sortzaileak, azaldu zuen batek hotsandiz.
‎batean zoriak daude eta bestean zorteak. Zeusengandik, tximistak jaurtitzen gozatzen baita, biak nahasturik jasotzen dituenak zorigaitzarekin egiten du topo batzuetan eta zorionarekin besteetan; baina zoriak baino jasotzen ez dituena lotsaizunez bizi da, gose larri batek jazarria lur jainkozkoaren gainean, eta batetik bestera doa ez jainko jainkosek ez gizonek ohoratua. Hala jainko jainkosek mesede handiak egin zizkioten Peleori jaio orduko:
2011
‎– Gu jainkojale batzuk izango gaituk, baina hik eta hi bezalakoek, ez Jainkorik, ez legerik, eta ez ordenarik. Hori ez duk txukuntasuna, herri honen galbidea zetorrek horrela, txikizioa.
‎Gaurko gizarteak oso gauza gutxi errespetatzen ditu: ez Jainkoa, ez legeak, ez konportaeraren arauak, ez konportaeraren fintasunak; askotan besteen indibidualtasuna ere ez: deus errespetagarria ez balego bezala bizi gara.
‎Ezagutzak objektu mota jakin bat suposatzen du, begiets daitekeena; zera hori espazio denboraren peko izatea, sentsuen objektu izan ahal izatea: hori ez Jainkoa, ez askatasuna, etab., izan litezke; beraz, propioki ezagutu ezin egin litezke. Baina pentsatzea ez da fantasiatzea bezala ulertu behar:
‎Aitzineko aldi batez erran dugu nola euli edo jainko oiloak errun arrautzatik ateratzen den ez euli bat ez eta jainko oilo bat, baina bai ez euliaren ez jainko oiloaren den gutieneko itxurarik ez duen har itsusi bat. Erran dugu nola har hura, arrautzatik ateratzean, bere hazkurriari buruz gertatzen den, erruleak hau eginik, zer ari zen batere jakin gabetarik, Jainkoak eman dion asmo miragarri bati esker.
‎Eskola zaharrekoa zen Pedro Vargas. Eta ez jainkoarengan eta zigor jainkotiarretan sinesten zuelako bakarrik. Sinesten zuen leialtasunean eta mendekuan ere.
2012
‎Jainkoaren bitartekari ezin da izan pertsona inperfektu bat. Areago, hain iruditzen zitzaien ezbehar handia, ezen jainkoaren zigor gisa baino ezin zuten ulertu. Ebanjelioetan ere indarrean da oraindik ideia hori.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
ez 173 (1,14)
ezen 29 (0,19)
Ez 16 (0,11)
ezik 4 (0,03)
ezak 2 (0,01)
EZ 1 (0,01)
ezaz 1 (0,01)
Argitaratzailea
ELKAR 84 (0,55)
Alberdania 24 (0,16)
Pamiela 17 (0,11)
Jakin liburuak 16 (0,11)
Karmel Argitaletxea 15 (0,10)
Open Data Euskadi 14 (0,09)
Booktegi 13 (0,09)
UEU 7 (0,05)
Susa 7 (0,05)
Maiatz liburuak 6 (0,04)
Berria 4 (0,03)
Euskaltzaindia - Liburuak 4 (0,03)
Karmel aldizkaria 3 (0,02)
Jakin 2 (0,01)
Erlea 2 (0,01)
Argia 2 (0,01)
Herria - Euskal astekaria 2 (0,01)
ETB dokumentalak 1 (0,01)
Kondaira 1 (0,01)
Ikaselkar 1 (0,01)
Hitza 1 (0,01)
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
ez jainko ez 23 (0,15)
ez jainko maite 6 (0,04)
ez jainko bera 5 (0,03)
ez jainko bat 4 (0,03)
ez jainko ere 4 (0,03)
ez jainko beldur 3 (0,02)
ez jainko ezin 3 (0,02)
ez jainko irudi 3 (0,02)
ez jainko seme 3 (0,02)
ez jainko sinetsi 3 (0,02)
ez jainko agindu 2 (0,01)
ez jainko aukeratu 2 (0,01)
ez jainko azken 2 (0,01)
ez jainko baina 2 (0,01)
ez jainko baita 2 (0,01)
ez jainko egin 2 (0,01)
ez jainko hitz 2 (0,01)
ez jainko ikusi 2 (0,01)
ez jainko iraindu 2 (0,01)
ez jainko jainkosa 2 (0,01)
ez jainko libra 2 (0,01)
ez jainko maitasun 2 (0,01)
ez jainko ohoratu 2 (0,01)
ez jainko ukan 2 (0,01)
ez jainko ahalguztidun 1 (0,01)
ez jainko amodio 1 (0,01)
ez jainko antz 1 (0,01)
ez jainko arima 1 (0,01)
ez jainko batere 1 (0,01)
ez jainko batzuk 1 (0,01)
ez jainko berdin 1 (0,01)
ez jainko berori 1 (0,01)
ez jainko beste 1 (0,01)
ez jainko bide 1 (0,01)
ez jainko bilatu 1 (0,01)
ez jainko borondate 1 (0,01)
ez jainko delako 1 (0,01)
ez jainko dorre 1 (0,01)
ez jainko edertasun 1 (0,01)
ez jainko egun 1 (0,01)
ez jainko ekintza 1 (0,01)
ez jainko eman 1 (0,01)
ez jainko eragin 1 (0,01)
ez jainko eraikuntza 1 (0,01)
ez jainko erregu 1 (0,01)
ez jainko esan 1 (0,01)
ez jainko eskaini 1 (0,01)
ez jainko faltsu 1 (0,01)
ez jainko gabon 1 (0,01)
ez jainko gelditu 1 (0,01)
ez jainko gidaritza 1 (0,01)
ez jainko giza 1 (0,01)
ez jainko gozatu 1 (0,01)
ez jainko hagitzez 1 (0,01)
ez jainko hiritar 1 (0,01)
ez jainko ipini 1 (0,01)
ez jainko itsu 1 (0,01)
ez jainko izen 1 (0,01)
ez jainko jakin 1 (0,01)
ez jainko kartesiar 1 (0,01)
ez jainko kendu 1 (0,01)
ez jainko mahasti 1 (0,01)
ez jainko mirabe 1 (0,01)
ez jainko nahi 1 (0,01)
ez jainko natura 1 (0,01)
ez jainko ni 1 (0,01)
ez jainko nola 1 (0,01)
ez jainko oilo 1 (0,01)
ez jainko on 1 (0,01)
ez jainko pertsonal 1 (0,01)
ez jainko probidentzia 1 (0,01)
ez jainko probidentzialki 1 (0,01)
ez jainko sortu 1 (0,01)
ez jainko xuxen 1 (0,01)
ez jainko zerbitzari 1 (0,01)
ez jainko zigor 1 (0,01)
ez jainko zor 1 (0,01)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia