2015
|
|
7 Gogora ditzagun, ene ahizpak, infernuan dauden haiek, ez baitaude eroapen honekin,
|
ez
Jainkoak ariman ezartzen dituen poz eta gozotasunarekin ere, ezta sufritze hau gehiago irabazteko izango delakoan ere, gero eta gehiago sufritzen dutelakoan baizik, (gero eta gehiago diot, ez funtsezko oinazeei dagokienez). Arimako oinazeak gorputzekoak baino askoz handiagoak izanik eta haiek sufritzen dituztenak, alde handiz, hemen esan ditugunak baino latzagoak izanik, eta oinazeak beti betiko izango direla ikusiz, zer izango ote da arima zorigaitzeko haietaz?
|
|
Eta jakina, badirela bestelakoak ere! Huskeriazko gauzetan bada ere, asko maite direnean, deabruak ere liluratuko ditu; baina
|
ez
Jainkoak egiten duen bezala ezta halako atsegin eta arimako poz eta bake eta gozotasunaz ere. Lurreko gozotasun eta atsegin ororen gainekoa eta are gehiago da, poz hauek sortzen diren lekuak eta lurrekoak sortzen direnekoak ez baitute elkarrekin zerikusirik, batzuen eta besteen sentipena ere guztiz desberdina da, esperimentatu izango duzuenez.
|
|
Badirudi Jainkoagan kendu eta jarri egin dezakegula esan nahi dudala, Bera dela egoitza eta guk geuk landu dezakegula bertan sartzeko esaten baitut. Eta jakina ahal dugula!,
|
ez
Jainkoa kendu ezta jarri ere, geugandik kendu eta jarri baizik, hartxo hauek egiten duten bezala; oraindik ahal dugun guztia amaitzeko izango genuen, ezereza den lantxo hau, Jainkoak bere handitasunarekin bat egiten duenean eta obra honen saria Jauna bera izaterainoko balioa ematen dionean. Eta beraz, kosturik handiena bere gain hartu zuenez gero, gure lantxoak Haren Maiestateak eraman zituen lan handiekin bateratzea nahi du eta guztia bat izan dadila.
|
|
eta perfekzio bizitzan hain behetik, non bekatu arinak ez bainituen ia kontuan ere hartzen, eta astunak, haien beldur banintzen ere, ez behar bezala, arriskuetatik ez nuen alde egiten eta. Pentsa daitekeen bizimodurik neketsuenetakoa zen; izan ere,
|
ez
Jainkoaz gozatzen nuen, ez munduaz nuen pozik. Munduko poz artean nengoenean, Jainkoari zer zor nion gogoratzean, pena hartzen nuen; Jainkoarekin nintzenean, munduko zalekeriek egonezina sortzen zidaten.
|
|
Bat nuen ia neure adinekoa, elkarrekin Santuen bizitzak irakurtzeko biltzen ginen; hau zen nik maiteen nuena, nahiz eta nik guztiei maitasun handia izan eta haiek ere bai niri. Santuek Jainkoagatik igarotzen zituzten martiritzak ikusiz, Jainkoaz gozatzera joatea oso merke erosten zutela iruditzen zitzaidan eta nik neuk ere desira bizia nuen hala hiltzeko, baina
|
ez
Jainkoa maite nuela neritzolako, zeruan ondasunak handiak zirela irakurtzen nuenenez gero, haietaz laster batean gozatzearren baizik, eta neba honekin elkartzen nintzen horretarako zer bide zegoen tratatzeko. Mairuen lurraldera joatea erabaki genuen, Jainkoaren maitasunagatik eskatuz, han burua moztu diezagutela.
|
|
Baina beldur nintzen, Jaunak besteei desira hauek eman ezean, nahigabez biziko ez ote ziren, eta baita barreiatze bide ez ote zen izango, oso bilduak ez ziren monasterio pobre batzuk ikusten nituelako, eta ez nintzen konturatzen bilduak ez izatea zela pobre izatearen kausa eta ez pobretasuna barreiatzearena; honek ez baititu aberatsago egiten, ezta Jainkoak ere ez baitio sekula huts egiten zerbitzatzen duenari. Azken batean fede mengela nuen,
|
ez
Jainkoaren mirabe honek bezalakoa.
|
|
Orain etor bedi egiazko berotasuna, ez baitira aski ez jendea
|
ez
Jainkoaren zerbitzariak; horrela, argi geratuko da askotan ez naizela ni gauzak egiten dituena fundazio hauetan, guztirako ahalguztiduna dena baizik.
|
|
Hauxe da nik gogoan dudan eta guztientzat nahi nukeen bat egitea, eta ez bat egite izena eman izan dieten gozotasun handiko murgiltze horietakoa; eta hala izango da esan dudan honen ondoren badator. Baina liluramendu horren ondoren, obedientzia gutxi eta norbere borondatea geratzen badira, nik uste dut, arima bere buru estimuarekin bat eginik egongo dela, eta
|
ez
Jainkoaren borondatearekin bat eginik. Haren Maiestateak nahi beza, ulertzen dudan moduan joka dezadala nik.
|
|
7 Jaun horrek kontuan izan beza, ez gauza honetan guztian, ez orain izan dezakedanean, ezta iraganekoan ere, nire ahalmenak ezin duela gehiago eta ez dagoela nire esku ere; gehiago zerbitzatzea bai egin nezake, hain kaskarra ez banintz; baina, esaterako, orain ardura handiz hil nahi izaten saiatuko banintz, nuke, ez lehenago egiten nituen egintzak egin,
|
ez
Jainkoa iraintzen zelako nahigabeak izan, ezta engainatua ote nenbilen irudipenaz hainbat urtetan izan nituen hainbesteko beldurrak izan ere; horrela, bada, ez dut jakintsuekin ibili beharrik ezta inori ezer esan beharrik ere; bakarrik poztu egiten naiz orain ongi banoa eta zer edo zer egin ahal badut. Eta hau gainerako gauzak tratatu izan ditudan batzuekin tratatu dut, esaterako, frai Domingorekin eta Medina maisuarekin eta Jesusen Lagundiko batzuekin.
|
|
Haren mende jartze honek hain du indar handia, non ez heriotza ez bizitza ez baitira nahi izaten, denbora gutxirako izan
|
ezik
Jainkoa ikusteko desira duenean; baina gero hain indar handiz irudikatzen zaio han bertan daudela hiru Pertsona hauek, non honekin erremediatzen baita absentzia honen samina; eta horrela, bizi izateko gogoaz geratzen da, Berak hala nahi badu, Hura gehiago zerbitzatzearren; eta ahal balu, zerikusia izan nahi luke arima batek behintzat gehiago maita dezan eta gorets dezan ni bitarteko naizela, denb...
|
|
6 Inguru hura guztiz eskandalizaturik dago, prelatu izan gabe eta horretarako eskumenik erakutsi gabe (beraiek komisario apostolikoaren mende baitaude), nola ausartzen diren halakoak egitera, leku hau berorren maiestatea dagoenetik hain hurbil egonik, ez baitirudi justiziaren
|
ez
Jainkoaren beldurrik dutenik. Ni nahigabez nago haien eskuetan daudela ikusirik, hainbat egun baitira hori nahi zutela; nik, berriz, nahiago nuke mairuen eskuetan balira, beharbada, erruki handiagoa izango luketelako.
|
|
Ongi dagoela erantzun dit, baina ez dadila izan tartean promesik, ez niri ez beste inori; eta horrela, ez dut nahi promesarekin, eta bestela ere gogor egiten zait; hala ere, berorren pozerako amore ematen dut, baina inori promesik ez egitekotan. Biziki poztu naiz frai Joanekin dabilela jakitean, esperientzia duelako; Frantziskok ere badu pixka bat, baina
|
ez
Jainkoak berorrekin egiten duenarenik. Bedeinkatua izan bedi beti amairik gabe.
|
|
Sevillan ez daude horretarako, gainera urruti da, eta inola ere ez da komeni; premia handia balego, gure aitak ikusiko luke. Beazkoak oso egoki da itzultzea; are gehiago, obedientziarik
|
ezaz
Jainkoa iraintzen lagunduko ote dudan beldur ez banintz, agindu gogor bat emango nioke berorri; izan ere, moja oinutsei dagokienez, gure aita probintzialaren ordezkoaren eskubideak ditut. [7] Eta haien indarrez diot eta agintzen dut, gelak prestaturik dituztenean, albait lasterren, itzul daitezela Beasera handik etorri zirenak, ama Priorea Ana Jesusena izan ezik.
|
|
Mundukoetako bat bake bakean dagoenean, bekatu astunetan hondoratua eta bere grina txarretan hain lasai, bihotz zimikorik ere ez izateraino, dagoeneko irakurri duzue bake hau deabrua eta bera adiskide direnaren seinale dela: bizi diren bitartean ez die gerrarik egin nahi, gaiztoak direnez gero, handik ihes egiteagatik eta
|
ez
Jainkoaren maitasunagatik, Harengana hurbilduko bailirateke pixka bat. Hala ere, bide honetatik doazenek ez dute egundo irauten Jaunaren zerbitzuan.
|
|
6 Oso irakaspen ona agertzen du bere erantzunean, Jesusen Lagundian egiten diren gogo jardunak egin nahi dituenarentzat, ez, ordea, gure asmorako. Garesti izango litzateke mundurako hilak gaudenean izan
|
ezik
Jainkoa bilatu ezin bagenu. Ez zegoen mundurako hila Magdalena, ez Samariar emakumea, ezta Kanaandar emakumea, Jesus aurkitu zutenean.
|