2000
|
|
...ontzientzia alhatu, hura salatu ez nuelako, zeren aitzinekoa bainuen harekin egin nuen zina, hura ez salatzerat behartzen ninduena; ordea, zurekin nuen kontua guztiz bertzelakoa zen, zuganat deusek ere lotzen ez ninduelako... eta hala bururatu zitzaidan orduan ezen salatu egin behar zintudala, baldin, igurikitzen nuen bezala, luthertarra zinela demostratzen banuen; eta bururatu zitzaidan, ondotik,
|
ezen
Jainkoa bere garaziaz eta ontasunaz baliatu zela, ene bizitzan bertze okasino baten ipintzeko —bigarrena—, Jainkoaren eta gizonen arteko hautuan Jainkoaren alde egin nezan amoreakatik; eta bururatu zitzaidan, azkenik, ezen segada bat prestatu eta segadan hartu eta atrapatu behar zintudala, Jainkoaren tribunalen aitzinerat eramaiteko.
|
|
" Jauna, ez dut Mattin lurrerako nahi, zerurako baizen; eta nik ere zerurat nahi nuke, ez lurrerat". Eta, ene orazinoaren ondotik, urtu zen ene arima elizako kanpai hots haietan, eta iduritu zitzaidan
|
ezen
Jainkoa hots haietarik mintzatzen ari zitzaidala, eta erraiten ari zitzaidala ezen elizarako nahi ninduela eta elizaren zerbitzuan. Eta bake handi bat sentitu nuen bat batean, bizitzaren eta heriotzaren gaineko bakea.
|
|
Eklesiastikoan ez ezik Erran Zaharretan eta Salmoetan ere azaltzen denaz ari natzaizu: Initium sapientiae timor Domini, baina ez, ez zirudien
|
ezen
Jainkoaren beldurra zela jakintasunaren haste eta printzipio, sostengu eta lehen harri. Eta nik jakintasunaren betikotasunarekin amesten banuen ere, berehala ohartarazi zenigun ezen behin behinekotasuna zela jakintasunaren ezaugarri nagusia, Plautoren erran hura aipatzen zenuela, haren frogatzeko eta egiaztatzeko:
|
|
—Bistan duk
|
ezen
Jainkoa bi moldetan mintzatu izan zaigula: hitzen bidez, Bibliarekin, eta obren bidez, naturalezaren liburuarekin.
|
|
Iruñan egon nintzen azkeneko aldian, berriz, koadro polit bat ikusi nian, Tuteran dagoen pintore batena, zeinari Vicente Berdusán baiteritza, oker ez banago... Ordea, Italia aipatu duk eta uste diat
|
ezen
Jainkoak baizik ezin zezakeela hitz hori hire ezpainetan jar, zeren eta, Italia aipatu orduko, Pedro Huizi etorri baitzait bururat, Sagrario Landaluzeren semea... Ubarneko damarena:
|
|
Eta, hitz haien aitzinean, guztiz sentitu nuen ezen amaren desiretarat plegatu eta apez izan behar nuela, edo hartarat entseiatu beharra nuela, hain ziren haren hitzak justuak eta egokiak... Eta, ai, nola sentitu nuen, halaber,
|
ezen
Jainkoaren probidentziak gidatzen zituela gure pausoak!, zeren eta amak ni behar baininduen, eta ni joan nintzaion; nik hura behar nuen, eta hura etorri zitzaidan.
|
|
Eta, kaperaren isilean, amaren hitzak oroitu nituen berriro, neure apez izaiteko asmoa erakutsi nionean: " Banekien nik
|
ezen
Jainkoak azkenean adituko zidala", eta iduritu zitzaidan ezen munduaren perfetasuna eta munduaren akasgabetasuna ukitu nuela, zeren amaren nahi ezkutua eta enea, eta haren otoitza eta ene erabakia, esfera baten bi zatiak bezalakoak baitziren, neurriz eta tamainaz bat zetozenak, haren arima eta ene arima bezalaxe, istant hartan. Eta istant haren istantekotasunak betikotasunerako bidean jarri ninduen, denbora bere baitarik jalgi izan balitz bezala.
|
|
—Jainkoa pentsatu nahi duenak, galtzen du azkenean Jainkoa. Aldiz, pentsatzen duenak
|
ezen
Jainkoak pentsatzen gaituela, eta Elizak pentsatzen gaituela, ez du Elizaren manuen betetzea bertze buruhausterik.
|
|
—Banekien nik
|
ezen
Jainkoak azkenean adituko zidala...
|
|
Eta bi idurien idurikotasuna —Jesu Kristorena eta haren amarena, eta enea eta ene amarena— konfirmatzerat etorri zitzaidan —edo hala uste izan nuen nik bederen istant hartan, edo sinetsi nahi izan nuen— ezen, Jesu Kristo jarraibide harturik, apez egin behar nuela; izan ere, ez al zen hura nik sagastian ustekabean hartu nuen erabaki zentzugabeari bere zentzu ezkutua eta egiazkoa edireiteko modua? Zeren, egia bazen ere ezen jauregitik ihes egiteko asmoarekin hartu nuela, printzipioz, apez izaiteko deliberamendua, egia baitzen, halaber,
|
ezen
Jainkoak xuxen skribatzen zuela, baina lerro okerretan, halako suertez, non ene hatsarreko okerra ere geroak xuxendurik gerta baitzitekeen, Jainkoaren borondatearen arauaz; eta, zeren, horrela, nik asmatu estakurua eta desenkusa Jainkoaren probidentziak bideratua eta Jainkoak berak asmatua izan baitzitekeen, ororen buruan, eta ene gezurra, beraz, Jainkoak gidatua, gezurraren bidetik egia zedin be... Zorionekoa ene burutazio hura, kontzientzian nuen karga astuna guztiz arindu zidana... harik eta iduritu zitzaidan arte ezen ene arima hegaldatzerat zihoala, artean eri nengoen arren!
|
|
—Baina barbaro honek indiarrak Jainkoaren seme direla erran dik, eta hala erakutsi ziguk ezen ez dela Alcaláko unibertsitatetik iragana, nola iragan bainintzen ni... Ordea, nola indiarrak urde handiak baitira, hala erran dik, ondorez,
|
ezen
Jainkoa ere urde handi bat dela... Eta baldin barbaro honek hori erran badu, bietarik bat:
|
|
Zeren gero eta sinetsiago bainago
|
ezen
Jainkoa infinitua dela, bere formarik gabeko forman, zeinak baitauzka bere baitan, aldi berean, forma guztiak... Eta, horregatik, nola forma guztiak dituen, atomoaren neurrikoa ere bada bere infinitutasunean...
|
|
Jainkoaren hitza zen hura, profezia baten iduria zuena... errebelazione bat!, edo hala sentitu nuen nik bederen. Eta, handik harat, hitz haietan jarri nuen neure fede osoa, halako suertez, non, Felisaren eskuetan uzten zintudala eta nihaurk lehen marratik eta lehen lerrotik bigarrenerat egiten nuela, urrunetik behatzen hasi bainintzaizun, igurikirik
|
ezen
Jainkoak egunen batean bere hitza bete eta dei eginen zizula, eta hala libratuko gintuela biok nik egin bekatutik... Eta, bitartean, ene barrengo hutsa mila arauz eta bertze hainbat ordenantzaz bete nuen, jauregiko kide guztiak eta gauza guztiak zein bere tokian paratzen nituela, gure mundu tipi hura osoki eta konplituki ibil zedin amoreakatik, akatsik gabeko makina bat bezala.
|
|
—Gutitan liluratu izan nau gizon batek nola erotu eta liluratu baininduen aita Bartolomek, halako moldez, non ergel bat bezala sentitzen bainintzen haren aitzinean, borondaterik gabeko jostailu bat haren eskuetan... zeren aita Bartolome gizon sendoa baitzen eta nik haren sendotasuna behar bainuen, neure hutsaren estaltzeko; gizon sutsua zen eta nik haren sua behar nuen neure zalantzen erretzeko eta deusezteko. Eta aita Bartolome jauregirat etorri eta, handik gutirat, osaba Joanikotekin Italiarako bidaiatik itzuliz gero, apez izaiteko erabakia hartu zenuen zuk, Joanes, eta orduan are itsuago sinetsi nuen, zu jaio ondoren izan nuen ametseko hitz ustez profetikoetan, zeren Jain koak zinez nahi baitzintuen berarentzat... eta sinetsi nuen, halaber,
|
ezen
Jainkoak probidentzialki jarri zizula aita Bartolome, zeure xedearen erdiesteko izan zenezakeen gidaririk argiena. Baina osaba Joanikot ere han zegoen, ahal zuenean aita Bartolome tentatzen eta narritatzen.
|
|
—Zer bertze froga behar dut nik orain, jakiteko
|
ezen
Jainkoa Antonioz baliatu dela, nola Antoniok berak profetizatu baitzidan behin baino gehiagotan, nihaur ere hemen gera nadin. Zeren Antoniok neskatxa haren salbatzeko eskaini baitzuen bere bizia, nik neurea haren zerbitzuan jar dezadan.
|
|
—Ez al dakizue Testament Zaharrak irakasten digula
|
ezen
Jainkoak Paradisuan jarri zituela Adan eta Eba, baina hura guztiz galdu zela, haien bekatuagatik, eta, halatan, mundu honetan daudekeen paradisu guztiak asmakizun hutsak baizik ez direla eta gezur hutsak. Edo ez al dakizue zer gertatu zitzaion Ponce de León-i berari ere, Bimini rat joan zenean, gaztetasunaren iturriaren bila, gaztetasuna aurkitu beharrean zahartasuna eta heriotza baizik aurkitu ez zituela?
|
|
Izan ere, nondik zetorkion piztiari edertasun hura? Zeren gero eta gehiago ulertzen baitut, tigrearen iduri eder hura gogoan, nola anitz erlijionetan erabiltzen dituzten animaliak eta hegaztiak jainkoen errepresentazinoetarako, eta zeren, baldin egia bada —dioten bezala—
|
ezen
Jainkoa ezin ikusi dugula, haren behako bakar batek deuseztu eta deseginen gintuzkeelako, berdintsu eta orobatsu gertatzen baitzen tigre harekin, zeinak baitzirudien ezen, begietan su hotz bat zuela, aitzinean zuen etsaia edo ikusle zuhurgabea noiznahi errauts zezakeena, suntsi eta birrin. Zeren, dakizun bezala, jaun André, katu eta basakatuen familiakoak baitira tigreak, eta halatan dira hauek, haiek bezala, beren berotasunean hotz eta beren hoztasunean bero... eta zeren haiek baino handiagoak eta kementsuagoak baitira, oro har, eta horrek egiten ditu are beldurgarriagoak eta izugarriagoak.
|
|
ORAIN berean erran dizut
|
ezen
Jainkoak ez ninduela bakarrik utzi, eta guztiarekin ere aihertzen naiz erraiterat eta erraiten dizut, berdinzki, ezen gutitan sinetsi izan dudala Jainkoaren Probidentzia nola egun haietan.
|
|
Eta ni ere ideia hartakoa nintzen eta, gisa hartan, ez nuen burua gehiegi erabili beharrik, jakin eta ulertzeko ezen mapako paradisuak ez zuela egiazko Paradisuaren existentziarik frogatzen... Haatik, nola, nengoen puntuan nengoela —zalantzen zuloan sartua, bai, baina baita bizitza nehoiz baino seriosago hartzeko gogoarekin ere, zirt edo zart—; nola, bada, deus guti behar bainuen, ipurtargi baten argitik eguzki distiratsu baten egiteko, hala, mapa hura ikusi nuenean, iduritu zitzaidan
|
ezen
Jainkoa mapa hartaz mintzatzen ari zitzaidala eta mapa haren bidez seinalatzen ari zitzaidala neure xedea eta etorkizunerako bidea, nola egun batzuk lehenago mintzatu baitzitzaidan zakil azaleko orban itsusi haien bidez, enegan damua eta onerako mudantza eragiteko...
|
|
Eta kontsideraturik ezen argumenturik onena ez zela buruan sortua baina bihotzean piztua, eta kontsideraturik, halaber,
|
ezen
Jainkoak enekin ezin liberalago jokatu zuela orbanen kontu harekin eta, halatan, justu zela eta arrazoin ni ere, neure deliberamenduen alderakotzat, franko eta liberal izaitea ene bizitzaren bertze bihurgune hartan, erran nion:
|
|
—Aitzitik, iduritzen zaidak
|
ezen
Jainkoak bidaide eta gogaide egin gaituela, elkarrekin aitzina egiteko justiziazko obra honetan, eta emadak bortzeko hori!
|
|
Eta Antonio gogatsu zihoan, eta ni ere gogatsu nindoan, lepotik neure behatzezurren erlikiak dilindan neramatzala eta gerrikoan puinal bat, zeren eta, bertze nonbait kontatu dizudan bezala, ez bainintzen ezpatazale, eta ez nekien, halatan, hura ongi manaiatzen. Eta gogatsu nindoan eta sinetsirik nengoen
|
ezen
Jainkoak gidatuko zituela gure urratsak, nola gidatu baitzituen ene konbertsione iduriko hartan, Antonio Ibarbia ene bidean jarriz. Eta nola oroitu nintzen egun haietan Miguel de Sandovalez, Salamancan ezagutu nuen zure lagun hartaz, zeina ere baitzen Utopiaren defendatzaile sutsu!
|
|
Eta, ai, nola eskatzen nion Jainkoari, neure gorputz arimen erdi erditik, egin ziezadala argi, zeren fidaturik bainengoen, artean,
|
ezen
Jainkoak eta Jain koa ren pasioneak salbatuko ninduela, baldin nihaur neure burua salbatzeko gai ez banintzen, nola jakinarazi baitzidan osaba Joanikotek hil aitzineko gutunean... eta zeren Harengan bainuen, halatan, neure uste osoa!
|
|
" Osaba Joanikotek, zeina baita etxeko zientzilaria, hori guztia afirma diezazueke", eta amak osaba Joanikoti behatu, eta behako hura eskaini zion, zeinak baitzuen estimutik konplazentziatik bezainbat. Eta, akabatzeko, erran zigun
|
ezen
Jainkoa gisa hartan mintzatzen zitzaigula, gizonen obra handi haren bidez, jakin genezan nolakoa zen mundua, berez eta izaitez, eta nola lege jainkozko haren arabera eraiki beharra zegoen Estatua eta Eliza, baina baita jende printzipalaren etxeak eta jauregiak ere.
|
|
hango harri hotzak, hango burdinak eta hango ezina... baita nola, bakardadearen negu gordin hartan, zoratzeko beldur ere izan nintzen hainbat mementutan, halako moldez, non oraino ere ez baitakit nola jalgi nintzen handik neure buruaren jabe. Erraiten ditek
|
ezen
Jainkoak hersten gaituela, ez itotzen, eta nagok ezen egia izan daitekeela, ene kasuan bai bederen. Zeren negu bakoitzak, baita negurik luzeenak ere —nola izan baitzen enetzat gartzelaldi hartakoa—, bere salak eta bere salatxoak baititu —bere hilabeteak eta bere egunak— Eta, salatxo batean gaudela, irekitzen diagu ate bat, eta bertze salatxo baterat joaiten gaituk, eta hala gabiltzak salaz sala eta neguz negu, harik eta ate haietarik batek udaberrirat eramaiten gaituen arte, ustekabean.
|
|
Eta nik orain galdeginen diat: nork bete du hobeki Jainkoaren borondatea, behatu dionak edo behatu ez dionak, jakinik
|
ezen
Jainkoak edertasuna egin zuela ez hartaz goibel gaitezen baina alegera gaitezen?" Hitz argi haiek erran zizkidaan marinel zaharrak... eta nola eskertu izan dizkiodan geroztik, zeren eta hitz haien argiak argitu baininduen!
|
2001
|
|
Australiako tribu hartako aztiak zioen legez: " Ez ezazue kezkarik izan; jateko orduan ez zaizue deus faltako,
|
ezen
jainkoek zuen buruko ileak zenbatuta dituzten moduan, ondo baitakite zer behar duzuen."
|
|
Baina badute oroimenik eta beldurrik eta galerarik eta milaka gauza humanorik, eta igandeetan hondartzara doaz. Eta badira hain gizaki
|
ezen
jainko direla. Jainko hilkorrak, jakina.
|
2003
|
|
Ikusi ahal izan nuen anabasa hartan, eskuz esku, sukaldeko aihotz distiratsu bat, hezurrak eta zatikatzeko erabiltzen den horietakoa, auskalo nondik agertu zena. Baina, tira, jipoi hartatik neure burua kanpoan uzten badut ere
|
ezen
Jainkoak daki ez nuela bertan eskurik hartu, ez litzateke nire aldetik ez justua ez ausarta eskuak hain lotsagabeki garbitzea hura Fuenteovejuna bat zen, azken finean, eta, beraz, kontakizuna lehen per  tsona pluralean idazten jarraituko dut, orain arte egin dugun bezala. Ongi.
|
|
Urrutiko txistua hamalau da; bertakoa, lau. Jungek dio txistua jotzea gaizki ikusia dagoela gizartean,
|
ezen
jainko teriomorfikoa betetzeko eta erakartzeko modu bat baita, hau da, animalia totemikoa. Liburua itxi eta papertxoak jaso nituen.
|
|
Laboraria Jainkoaren obretan hari da,
|
ezen
Jainkoak egin ditu gizon guziak eta laborariaren eskutik hazten ditu. (...) Zeruko ihintzak eragiten ditu uztak edo errekoltak.
|
|
Eta horren nahikoa lekukotasun Peliasen alaba Alkestisek ematen die grekoei, bere gizonaren ordez hiltzeko prest bera bakarrik izanik, nahiz eta haren aita eta ama egon, Alkesc tisek maitasunagatik estimuan hain gainditu zituenak, semearekiko arrotzak zirela eta izenez bakarrik senide erakusteraino. Eta hori eginda, horren ekintza ederra burutu zuela iruditu zitzaien, ez gizakiei bakarrik jainkoei ere baizik,
|
ezen
jainkoek ekintza eder eta asko egindakoen artean gutxi batzuei eman zieten saria, arima Hadesetik atzera igoaraztea alegia, hari eman baitzioten bere arima igoaraziz, ekintzaz d liluraturik. Horrela jainkoek ere maitasunaren inguruko adore eta bertutea estimatzen dute gehien.
|
2005
|
|
5 Zuzenbide naturala hain aldaezina da,
|
ezen
Jainkoak ere ezin baitu aldatu. Haren ahalmena mugagabea bada ere, esan daiteke badirela gauza batzuk, non haren ahalmena iritsi ezina baita.
|
|
Zuzenbide naturala hain aldaezina da,
|
ezen
Jainkoak ere ezin baitu aldatu. Haren ahalmena mugagabea bada ere, esan daiteke badirela gauza batzuk, non haren ahalmena iritsi ezina baita.
|
2009
|
|
Eta egiten ez badizue, zaudete ziur mesede handiago baten truke dela, zuek memento horretan ohartzen ez bazarete ere, zeren, nola Jainkoak guztia baitaki, komeni zaiguna ematen baitigu beti??: hura zen kontua, beraz, bai baitzirudien
|
ezen
Jainkoak mesede hura ukatu ziola, bai, baina mesede handiago baten truke; Domingori, baina, ez zitzaion otu ere egiten zer beste mesede izan zitekeen hura, hegan egitea mesederik eta miraririk handientzat zuenez gero;?, otoitza bera ere hegaldia baita, nondik begiratzen den??: hantxe zegoen koxka, beharbada, berak bere ikuspegia baitzuen, eta ikuspegi hartatik ez baitzen esaldi harekin konformatzen, hegaldi fisikora eramango zuèn otoitza nahi baitzuen, ez hegaldi metaforiko bat?
|
|
Eta egiten ez badizue, zaudete ziur mesede handiago baten truke dela, zuek memento horretan ohartzen ez bazarete ere, zeren, nola Jainkoak guztia baitaki, komeni zaiguna ematen baitigu beti...": hura zen kontua, beraz, bai baitzirudien
|
ezen
Jainkoak mesede hura ukatu ziola, bai, baina mesede handiago baten truke; Domingori, baina, ez zitzaion otu ere egiten zer beste mesede izan zitekeen hura, hegan egitea mesederik eta miraririk handientzat zuenez gero;"... otoitza bera ere hegaldia baita, nondik begiratzen den...": hantxe zegoen koxka, beharbada, berak bere ikuspegia baitzuen, eta ikuspegi hartatik ez baitzen esaldi harekin konformatzen, hegaldi fisikora eramango zuèn otoitza nahi baitzuen, ez hegaldi metaforiko bat... hegan egin nahi baitzuen, zinez, hegan eta hegan, fraide hegalariak bezala.
|
2010
|
|
hain pobre, non ez baitu tokitxo bat bera ere eduki behar, Jainkoak non ekin ere izan ez dezan. (?) Horregatik eskatzen diot Jainkoari
|
ezen
Jainkoaz libra nazala, nire funtsa eta izatasuna Jainkoaren gainetik baitago, Jainkoa sorkarien jatorritzat hartzen dugun neurrian. (?) Sorgabe bat naiz eta, sorgabea naizelako hain zuzen ere, ezin hil naiteke inoiz.
|
|
erakusgarri: ?, imajinatzen duenak
|
ezen
Jainkoagandik gehiago jasotzen duela liluraldien, estasi eztien eta mesede berezien mende dagoenean, sutondoan edo ukuiluan dagoenean baino, Jainkoa bere mende hartu, burua kapa batez estali eta banku baten azpira bultzatu bezala egiten du. Izan ere, Jainkoa modu batera edo bestera bilatzen duenak, modua bereganatzen du eta Jainkoa galtzen, zeina moduaren azpian ezkutatuta dagoen?.
|
|
Eta ez naiz milagrero bat, begien bistan dago
|
ezen
Jainkoa ez dela emankorra mirariak egiten. Nik sekula ez dut bat ikusi.
|
|
hain pobre, non ez baitu tokitxo bat bera ere eduki behar, Jainkoak non ekin ere izan ez dezan. (...) Horregatik eskatzen diot Jainkoari
|
ezen
Jainkoaz libra nazala, nire funtsa eta izatasuna Jainkoaren gainetik baitago, Jainkoa sorkarien jatorritzat hartzen dugun neurrian. (...) Sorgabe bat naiz eta, sorgabea naizelako hain zuzen ere, ezin hil naiteke inoiz.
|
|
" hain pobre, non ez bainuen tokitxo bat bera ere eduki behar, Jainkoak non ekin ere izan ez zezan" —, autokonplazentziatik ihes, Eckhart maisuaren beraren hitzak —Fontiveroskoak ere halatsu zioen— erakusgarri: "... imajinatzen duenak
|
ezen
Jainkoagandik gehiago jasotzen duela liluraldien, estasi eztien eta mesede berezien mende dagoenean, sutondoan edo ukuiluan dagoenean baino, Jainkoa bere mende hartu, burua kapa batez estali eta banku baten azpira bultzatu bezala egiten du. Izan ere, Jainkoa modu batera edo bestera bilatzen duenak, modua bereganatzen du eta Jainkoa galtzen, zeina moduaren azpian ezkutatuta dagoen".
|
2012
|
|
Jainkoaren bitartekari ezin da izan pertsona inperfektu bat. Areago, hain iruditzen zitzaien ezbehar handia,
|
ezen
jainkoaren zigor gisa baino ezin zuten ulertu. Ebanjelioetan ere indarrean da oraindik ideia hori.
|
2014
|
|
Ez bizitzaren zentzuari buruzko galderarik, ez balizko gizarte zuzenago bati buruzkorik. Filosofian, Leibnizek esan baitzuen azken hitza, aitortu zuenean
|
ezen
Jainkoak, egin zitzakeèn balizko mundu guztietatik, onena egin zuela. Nola esplikatu, bestela, Andreas Shultz leibnizale amorratuaren jokabidea?
|
2017
|
|
Nolatan ahal dateke orainokoan esan duguna hala? Zeren ez dugu ikusten
|
ezen
Jainkoak bere zerbitzariei, pertsona justuei mundu honetan horrela gauza handirik ematen diela: ez kargurik, ez ohorerik, ez aberastasunik eta ez munduko beste gauzarik.
|
|
Eta hala betiere, bai, baina guztiz ere zerori ezin mendeka zaitezkeenean, kontsola zaitez eta jakizu
|
ezen
Jainkoa mendekatuko dela, eta hark ez duela uzten eta ez utziko ere faltarik gaztigatu gabe; eta zuk zeuk egingo zenituen baino zinkiago eta finkiago gaztigatuko dituela.
|
|
Zeren limosnak berak indarrik aski ez badu ere bekatutik ateratzeko, bai, ordea, badu aterarazteko. Zeren badirudi
|
ezen
Jainkoak bere ontasunagatik hartzeko duela okasio miserikordioso denari, zeren miserikordioso den, miserikordia egiteko.
|
|
Ez dezazula gal esperantza! Zeren zure bekatuak anitz eta handiak badira ere, jakizu
|
ezen
Jainkoaren miserikordia are dela handiago, eta Jainkoak nahi duela salba zaitezen; eta faltarik izatekotan, zure aldetik izango dela, eta ez Jainkoarenetik.
|
|
Opera extra charitatem facta, ex condigno nullius boni meritoria sunt, ex congruo vero alicuius dici possunt[...] Quia decet divinam bonitatem, ut ubicumque dispositionem invenit, perfectionem adjiciat[...] Et secundum hoc, opera ista, ad triplex bonum valent; scilicet, ad consecutionem temporalium, ad dispositionem ad gratiam, et assuefactionem bonorum operum. Bekatoreak bekatutan dagoenean egiten dituen obra onek balio ez badute ere deus zeruko loria erdiesteko, eta obra on haiengatik bekatore hark Jainkoarekiko buruperik ezin baduke ere zeren obra on haiek bere baitan hilak baitira, ez baitira deusen merezidun, ordea, badirudi
|
ezen
Jainkoak, bere ontasunagatik, haietatik okasio hartzeko duela hala obra onetan dabilenari, bekatore izanagatik ere, ongi egiteko, eskua emateko eta bide onera heltzeko eskas zaiona konplitzeko, zeren bekatorea bera ere orduan hartara disposatzen eta saiatzen baita.
|
|
Eta guztiarekin ere, doktoreen esana da ez dutela haiek penarik izaten eta ez tristurarik errezibitzen, eta ez errezibituko ere. Nolatan diogu, beraz,
|
ezen
Jainkoa ez ikustea, haren konpainiatik kanpoan egotea dela pena guztien gaineko pena?
|
2019
|
|
oihu egingo zion beita biziari; alabaina, inguruan inor sumatuz gero, ez zuen ahoa zabalduko, ume bat bezain herabea baitzen. Hain herabea,
|
ezen
Jainkoak berak ere nekez jakingo zuen zer zerabilen buru barnean.
|
2020
|
|
Jainkoaren existentzia bost axola zaionari, ezta beharrik ere,
|
ezen
Jainkoak berdin zaintzen du. Paradoxa gogaikarria.
|
|
Hitzeman diotet, Jesusi eta haren Amari, egun guziz eskerren bihurtzea, toki saindu hau ezaguturik. Nik ez dut duda mikorik Andredena Maria han agertu dela,
|
ezen
Jainkoak ez dezazke begiak hets, ikusiz mende berri huntako manerak: hoinbeste zuzengabekeria, bortizkeria, gabezia eta ororen buruan sineste galtzea, Jainkoaren eta Elizaren erakaspenak zangopilatuz, Jainkoaren beldurra galdu dugulakotz.
|
2021
|
|
Beste hauek ere parekoak dira: Nehork, tentatzen denean, ezterrala Jainkoaz tentatzen dela;
|
ezen
Jainkoa ezin tenta daite gaizkiz, eta nehor eztu tentatzen, hau da, ‘Inork ere, norbaitek tentatzen duenean ez dezala esan Jainkoak tentatzen duela; ezen Jainkoa ezin tenta dezake gaizkiak, eta berak ez du inor ere tentatzen’.
|
|
Beste hauek ere parekoak dira: Nehork, tentatzen denean, ezterrala Jainkoaz tentatzen dela; ezen Jainkoa ezin tenta daite gaizkiz, eta nehor eztu tentatzen, hau da, ‘Inork ere, norbaitek tentatzen duenean ez dezala esan Jainkoak tentatzen duela;
|
ezen
Jainkoa ezin tenta dezake gaizkiak, eta berak ez du inor ere tentatzen’.
|
2023
|
|
Haietarik bat biziki gizena zen eta bertzea aski meharra. Gizena kofesatu egin nahi zen lagunarekin, eta erraten zion
|
ezen
Jainkoaren amodioa eta harenganako beldurra galduak zituen harakin batek idi bat edo bertze edozein kabala bezain aise sarraskituko zuela bera. Eta ikusirik beren ganberan hetsirik zeudela, eta handik ez zirela jalgitzen ahal ostalariarenetik iragan gabe, guziz segur egon behar zuten beren heriotzaz, eta Jainkoari gomendatzen zizkioten beren arimak.
|