Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 471

2000
‎Halakoak santuhartu galantak zeuzkala esaten zen. Baina gaurkoan santuhartuez ez baizik eta santuen bizitzaz arituko naiz, gogora etorri baitzait Santa Genobebaren bizitza (eta heriotza) taldean irakurriz nola negar malkotan hustutzen ginen. Gero, zer esanik ez, Santa Agedaren bizitzak baino gehiago heriotzak ere edozeini sortzen zion oilo ipurdia.
‎Sendatu ezineko gaitz hilkorra da eta gaitza harrapatu eta bost, hamar edo urte gehiagora ager daiteke. Pentsuen debekuaren ostean jango duguna egoera onean egongo den ala ez, ez da kezka nagusia, duela bost urteko hanburgesa hura edo iazko txuletatzarra kutsatuta ote zeuden ala ez baizik.
‎2 Gai profano, zaileta garaiegiak albora utzi behar zituen predikariak. 3 Sermolarien mintzamoldeak, balio profanoez ez baizik Jainkoaren espirituz landu behar ziren.
‎Hogei urteen marra zeharkatu ez duten gaztetxo aterpegabeak bagina bezala, haraino orduko, elkarri harturik genion, zehatz mehatz, gure gorputzen hozka mutur ororen izaria, balentria handiagoen atari. Egin, igogailuan berean egin ez bagenuen, ez zaio saio faltari egotziko, emakumearen lankidetza ezari baizik: ezin hark egoeraren seriotasunak eskatzen zuen bezalako jarreran iraun, irri ajataka alkoholikoetan eztanda egin gabe.
‎Nekez irazeki zuen, barrez oraindik haren bisaia, garren piztuera etenak argiztatua. Ximurrak eztula egin zuen asots handiz eta eskuaz uxatu harengana ez baizik leiho irekira zihoan kea. Hainbat segundoz ahoa lotu zuen baina, luze gabe, mintzatu beharrak gaina hartu zion kolerari.
‎Carnapek, bere hasieratan, Aufbau ean esate baterako, ‘Gizaki oro hilkorra da’ motako orokorpen batek hilda daudela dakigun gizakiei buruz soilik ari direla zioen; gauza bera esan genezakeen ‘Eguzkia egunero ateratzen da’ enuntziatuaren inguruan. Beraz, ‘Bihar eguzkia aterako da’ ez da eguzkiak egingo duenari buruzko enuntziatua, nik iraganean esperientziaturikoaren eta etorkizunean proiektatzen dudanaren deskribapen zeiharra besterik ez baizik. Eta hau, Carnapen aburuz, soilik inferentzia magiko batean oinarritzen den proiekzioa da.
2001
‎Nire esperientzia esparrua murritza da, ziurrenera lanari denbora gehitxo eskaini diodalako, baina nire eremuan gatazka beraien azpian egiturak ez baizik eta pertsonak daudela pentsatzera iritsi naiz. Elkartzeari uztarketa deitu, erakundearen sortzezko helburuen gainetik erakundearen iraupenari buruzko helburuak bultzatu, independentzia zale bezala agertu baina autonomia zaleen hizkuntza eta ikuspegia erabili erakunde arteko harremanez aritzeko, taktikak eta estrategiak aitzakia hartu helburuak urruntzeko.... guzti horiek, ziurrenera, nire eremu txikian eta zuetako edozeinek duen eremutan ezagutu dituzuen erreferentziak dira.
‎Geure buruari esanez konfiantza dosi bat jarri dela arkitektoengan (Patxi Mangado, Rafael Moneo eta Saenz de Oiza, hurrenez hurren.) Zalantza, dena dela, ezin baztertu —behineko zalantza, noski— handikeria eta faraonismoa dariela eraikinei. Inguruan dutenarekin integratu ez baizik, hurbil duten hori gutxietsi, ukatu eta horrekiko kontrastean bilatzen dute nabarmenagotzea. Horrela, Ziudadelaren harresiekin lehian ariko balitz bezala, bizkar handiko horma gizenak eraikitzen ari dira Auditorioarenean; Oteizaren Museoan, umaldi luzearen ondotik Altzuzan mendi magalari atera zaion konkor kubikoa azalgorriturik agertu zaigu halako batean, lotsaturik bezala, barne hutsaren esperimentazio prozesuaren biltoki izan behar duenari halako antolaketa boluminosoa eman diotelako.
‎Horren ondotik arrazoiketa morala ez baizik pragmatikoa eginez, agertzen zuen gerran nork irabaziko zuen inork ez zekiela, ezta Frantzian nork manatuko zuen ere:
2002
‎Ez dago belarri txarrik, formazio eza baizik
‎Bi adiskideak elkarren ondoan airean zihoazen bitartean, zurrumurru isil baten hots ñimiño bat bezala entzun zuen Pertseok bere ondoan, zilarbizi hegan ari zen lekuan ez baizik beste aldera. Soineko baten oihalak egin dezakeen zaratatxoaren antzeko zerbait.
‎Hauek ez dute esan nahi egia adierazten duten ala ez, egia balioari erantzuten dioten ala ez baizik. Eta, ziurrak diren ala ez, ez zaigu axola, balio hori duten bakarrik.
‎Edonola ere, Palestinako kasua da erlijio edo doktrina politikoen araberakoa ez baizik kontraesana nagusiki geopolitikoa dela behin eta berriro frogatzen duen gatazka. Palestinako auzia, bere izugarrizko gordintasun eta baliosinbolikoa rekin, aintzakotzat hartu gabe da inoizulertu islamdar herrialdeetan Mendebaldeari buruz irizten dena.
2003
‎Emaitza horietatik eratorri behar ziren argibide politikoak zehazten sartutakoan ordea, gauzak ez dira batere gardenak inorentzat. Batez ere, herri subiranoak, agi denez, egiten zitzaizkion galderei ez baizik beste batzuei erantzun dielako. Politikaren eskolan, dislexia apurren bat dugulako, beharbada.
‎Horretan bederen bat datoz lekukoak, gupidarik gabe baina isilka egiten omen zuen negar, ezbeharraren errudun bakarra bere burua ez baizik magalean zuen pistola beltza izan balitz bezala. Bere bi eskuak esposaturik sentitu zituenean bakarrik itzuli omen zen bere tentura edo adimenera eta, adierazpenak egin aurretik abokaturen bati dei egitea nahi al zuen galdegitean, nire izena eta telefonoa eman omen zituen, mekanikoki, une horretan buruan beste izenik eta telefonorik izan ez balu bezala, nahiz eta bazekien, jakin behar zuen, ni ez naizela abokatua.
‎— Zergatik diogu bada —esan zuen—, Sokrates, guztiek gauza berberak eta beti maitatzen badib tuzte, ez dutela guztiek maitatzen, batzuek bai eta beste batzuek ez baizik?
2004
‎Badu, hala ere, gaiak erakargarritasuna guretzako. «Zoriona zure barruan daukazu, daukazunaren baitan ez baizik eta zarenaren baitan» entzun izan dugu sarritan kontsolamendu moduan, baina arima neurtu eta pisatzen zaila dela bururatu zaigu berehala. Aldiz, gure gizarteen ongizate maila neurtzeko kontabilitate zorrotzak eraiki ditugu, nagusiki Barne Produktu Gordina eta dagokion aplikazioa herritar edo familia bakoitzari.
‎Asier behin bakarrik jaio da eta, jakina, berria egin zaio hiru mamuren bisita. Gero jakin du berria ez baizik aspaldiko kontua dela. Noiz artekoa, ordea?
‎Horren eraginik gabe ez baitago ulertzerik hizkuntzen eta hizkuntza herrien arteko hil edo biziko kinka ezin larriagoa. Problema ez da honelakoetan bortxaren jardunbidea, soziologiaren irakaspenik arruntenak irakatsiko ligukeen gisa; bortxaren monopoliorik eza baizik. Estatu modernoaren izateko arrazoia hauteman nahi duenak, hain zuzen, tesi horretan dauka jakintza iturririk sendoena.
‎–Baina azkenean indarkeriak ez baizik eta hauteskundeek eraman zuten Hitler boterera.
‎Izan ere, etsipen kutsu penagarria zerien folklore jaialdien eta meza ikusgarrien gaineko albiste haiei. Argi zegoen kazeta txukun hark euskaldun iheslarien arreta ez baizik eta Frantziako eskuindar katolikoena bilatzen zuela; izan ere, artikulu gehienak frantsesez idatzita zeuden. Barregarria zen.
‎Zeren eta joaiten beinintzen sonura eta denek nahi beitzien enekin dantzatu. Ez baizik eta Altzurukukoek, baina baita Urdinarbe, Kakoeta eta beste leku anitzetakoek ere. Baina nik ez neiezun dantzaren egiteko akordatzen.
2005
‎Baliteke pertsona zaharra gaizki zaindua egotearen erruduna ez izatea zabarkeria edo axolagabekeria, ezagutzarik eza baizik.
‎Bost urte baino luzeagoak diren terrorismo delituen kasuetan segurtasun epe automatikoa eta bihurtezina zegoen bezala (ZK 36.2 art.), ZK 78 artikuluak are astunagoak diren delitu pilaketetan oraindik are zorrotzagoa den beste segurtasun epe antzerakoa ezarri du, erdia ez baizik eta ia espetxealdi oso osoa eraentza itxian betetzera eramango duena.
‎3 Aipatu zuzenketaz gaiz, bada bestelako zuzenketa oraingo honetan lege ezarpenaren denbora arloari, ez baizik eta ezarpenaren arlo materialari heltzen diona. Berriro ere funtsezko berme juridikoak nola ulertu behar direnekin zerikusia duen zuzenketa dugu.
‎Eta puntu zehatz honetan, Sartre ez baizik Milan Kundera agertzen zaigu, eszenategian leku bat eskatuz. Eta nor zen Milan Kundera sasoi horretan?
‎Aldendu egin behar nuen handik, lehenbailehen. Korrika abiatu nintzen, oinen pean kraskatako desatsegin bat sentituz, ahoan barraskilo oskolak murtxikatu eta haginak barraskilo oskol papurtuekin nahasten zaizkionaren zarata hozkirri eragile bat, ahoan ez baizik eta oinen pean sentitzen nuen basoaren zarata. Zer zen ba inpotentzia, orpoen ordez, hankapean ezpainak josita zituzten ahoak izatearen inpresio hura ez bazen?
‎Bera ez zela idazlea ere bazekien ederki, baina, hala ere koska ez zegoen horretan. Errua iraganaren pisu ezak baizik ez zeukan. Halaxe uste zuen.
2006
‎«Liburuak gero eta denbora gutxiago egingo du dendako apaletan (zer esanik ez erakusleihoan), erreferentzia berriak datozenez haiei tokia egin behar baitzaie. Aurrekoari lotuta, liburua ez da dagoeneko" betirako" gauza, produktu galkor eta iragankorra baino(...) Salmentak gutxieneko kritiko batetik behera eginez gero, irabaziak ez baizik galerak izango ditu editoreak(...) baina batek bere produkzioa jaisten badu, merkatu kuota galduko du bere lehiakideen aurrean, salmahaiaren zati txikiagoa tokatuko zaio dendan».
‎Euskadin gero eta ekoizle gehiagok uko egiten diote gai kimikoak erabiltzeari. Natur baliabideak egoki erabiltzearen aldeko hautua egin eta gero, kantiteari ez baizik kalitateari ematen diote lehentasuna.
‎Konbentzioa: egia ez baizik eta egiantzekotasuna bilatu behar da. Istorioarenzirrara eta tramaren garapena ez dut zapuztuko errealismoaren aldarean.
‎Neska guztiz deseroso sentitzen zen inozokeria haiek goraki erranik. Behin eta berriro gogorarazi behar izan zion bere buruari ohar haiek berak ez baizik eta aitonak idatzi zituela. Hala ere, horrek ez zuen gehiegi arindu:
‎Momentuan ez baizik pixkana pixkana hasi nintzen izaten erresumin horren susmoa. Arratsalde haietako batean izan zen, telebista ikusten geundela.
‎Hura zinezko gonbidapena ote zen? Modu esplizituan ez behintzat, baina gizonaren jarrerak, bart gaueko solasaldiak, bere historia osoak laztan bat eskatzen zuten, bere burdinazko armaduratik askatzeko ari ziren eskatzen, bere egiazko izatea ez baizik azalekoa baitzen zurruntasun hura, armadura bortitz eta gogorra.
‎Hemorragiaren aukera larriagoa zen, egia; erantzunak, ordea, lasaitasuna ez baizik goitik beherako lotsa eman zidan:
‎Bi egun geroago, adio erran zion Iruñeari, onik –arras onik gero– atera zelako segurantzan. Urkamendira ez baizik eta Salamancara, Nafarroako erregeordetzaren kontura. Quod in manu fortunae positum est, disponis, quod in tua dimittis.
‎Propietate lehenei ‘errealak’ deritze Lockek. Haatik, propietate bigarren bat zertan den adierazteko aintzat hartu behar dira propietate lehenak eta beroriek gugan duten eragina.22 Propietate bigarrenak errealitatean ez baizik eta gugan daude. Propietate lehenak objektiboak dira; bigarrenak, berriz, subjektiboak.
2007
‎Antzinateko erabilerarik zabalduena merkurio metalarena ez baizik eta mineral batena da, zinabrioarena. Kontuan izan behar da merkurio purua (metal likidoa) kantitate txikietan egoten dela naturan; haren mineralak askoz ugariagoak dira, merkurio sulfurozkoa batez ere, zinabrioa.
‎Une bat besterik ez zen izan. Geroztik askotan gogoratu izan naiz egun hartaz, eta behin baino gehiagotan pentsatu izan dut nire ametsa izan ote zen, orduan bizitua ez baizik geroztik elaboratua, baina ez, ezin daiteke nire asmazioa izan; edo, neurri batean urteen joanak neure buruan edertua izan baliteke ere, azpian eta sakonean egiazko esperientzia bat dago, bizi izandako sentsazio bat, han, presako putzuaren ertzean eta zapatila askatua eskuan harri txabal baten gainean eserita nengoela neure baitan sentitu nuena.
‎Eta 1959an Txinan hasitako Aurrerakako Jauzi Handiaren porrot lazgarria xurgatzerakoan sobietarrengan aurkitu zuten laguntasun eskasa, eta beranduxeago Indiarekiko gerran Moskuk hartu zuen jarrera, aski izan ziren komunismoaren baitako etendurarik handiena izango zena agerian ipintzeko. Handik aurrera, elkarrekin ez baizik elkarren aurka aurkituko ziren Mosku eta Beijing nazioarteko arazorik gehienetan.
2008
‎Lepora hitz egiten hasi zait neskatxa, sudurra garondotik gertu, entzun ez baizik senti dezadan; eta nik bitartean jendartean zure ezpainak bilatzen jarraitzen dut. Bere aldakaren forma laztandu dut behatz muturrekin eta titiburua masustatu zaio nire ukalondoan.
‎Hileta aurreko gauean beti bezain mozkor zegoen, eta penagarria zen, etxeko dolu giro hartan, bere itsas kanta zahar itsusi hura entzun beharra; baina, hain ahul egonda ere, izugarrizko beldurra ematen zigun denoi, eta gainera sendagileak bisita bat egitera joan behar izan zuen handik milia askotara, eta ez zen batere gurera inguratu aita hil ondorenean. Esan dut lehen ere kapitaina ahul zegoela, eta, egia esan, indartzen ez baizik eta ahultzen ari zela ematen zuen. Eskailerak lau oinean igo eta jaisten zituen, eta han ibiltzen zen salatik barrara eta atzera salara, eta batzuetan sudurra kanpora ateratzen zuen itsasoa usaintzeko, ibiltzerakoan paretari helduz, eta arnasa nekez eta azkar hartuz mendi malkartsu bat igotzen ari balitz bezala.
‎Hori pentsatu nuen orduan. Emakume batzuk barre haize batekin igarotzen ziren nire ondotik, emakumeei arrazoi emanez beharbada, edo beren senarrek gorrotoarekin begiratzen zidaten, emaztea lagun bati ez baizik eurei lapurtu izan banie bezala. Garibaldik eta biok elkarri begiratu genion.
‎Baina horrela ezin dut jarraitu. Behingoz ahoa ireki eta zerbait esan behar zenuke, bai edo ez erabaki, esan zuen eta burua altxatu zuen une labur batez, igerilariek arnasa hartzeko egiten duten moduan; itsaso aldera begiratu zuen bakarrik, ez nire aldera, bere lekuan jarraitzen zuela ziurtatzeko edo, niri ez baizik hari hitz egiten ari balitzaio bezala.
‎Garibaldiren klaseetan bezalaxe, begira nituen ikasleek nire pentsamendu alderraia ez baizik nire suhartasuna miretsiko zutela pentsatu nuen. Isilik jarraitzen zuten.
‎–Gaur ezin dut, presaka nabil, atera zitzaidan ahots leunez. Esaldi hori neuk ez baizik Garibaldik berak esan zuela iruditu zitzaidan. Neskak irribarre triste bat egin zuen.
‎Kontua da, ordea, kasu batzuetan ez dela komeni ezaugarri horiek bistan uztea, goiko adibidean agertu denez, edota, itzulpenez ari garelarik, jatorrizko testuak ematen ez duen informazioa premiarik gabe eskaini behar ez denean. Hor, itzultzaileak kontuz jokatu luke, bere hizkuntzako baliabide aberatsagoak ahalik eta gutxien erabiliz, bestela, jatorrizko egileak ematen ez duen argibideak emango lituzke, bere burua berridazle ez baizik eta erabateko birsortzaile bilakaturik.
‎Kafea edo freskagarriak ez baizik eta eguneko esnea ematen duen makina bat paratu du, Elizondo erdian, Aniz herriko Jauregia Esnekiak enpresa familiarrak. Euskal Herriko lehenbizikoa da.
‎Nork bermatu behar ote dizkio herriari bere zerbitzuak? Harrigarria dirudi herriak (edo bere izenean dihardutenek) udalari ez baizik lur jabeei kontuak eskatzea, aurrez inolako zehaztasunik edo egoerari buruzkorik galdetu gabe.
‎Emakume haiek guztiek, baina, kontzientzia txarrez ez baizik adurretan entzuten zioten, begiak diz diz eta belarriak erne, eta bat batean bere iritzia aldatu egin zuen Chiarak: «Bahitzaileak ez:
‎Pertsona ameslari askori gertatzen zaion legez, bere buruari istorio hori errepikatzearen poderioz, istorioa ez baizik egia zela sinestera iritsi zen Omar, berak asmatutako ipuina zela ahaztuta; ez hori bakarrik: Chiarari buruz etengabe pentsatzearen ondorioz, harekin maitemintzera iritsi zen, inoiz ikusi ez zuen emakume hura, zer itxura zuen ere ez zekiena, patuak berarentzat erabakitako emaztea zela sinetsita; are gehiago:
‎Arreba hil zela ez, arreba hil egin zutela esan zioten gainera, eta Harenetik ihes egindako zakur kristau batzuk zirela hiltzaileak. Hori entzutean durduzaturik geratu zen Omar, ez zer egin ez zer pentsatu ez zekiela, bihotza erdibiturik ez baizik eta mila zatitan txirtxilatuta, denak elkarren kontrako eztabaidan:
‎Ezinago urruti sentitzen naiz, adibidez, euskalgintza osoaren ordezkaritza euskalgintza horren zati bati zuzen edo zeharka eman nahi zaionean, erdi ahantzita mundu bat ez baizik mundu ugari dituela zorionez bereak euskarak. Urruti sentitzen naiz" Euskaldunon Egunkaria" ren auziarentzat testuinguru politiko lerratua bilatzen eta nagusiarazten dutenengandik, ezin baitut onetsi ezker abertzale ofizialaren tesietan txertatu nahi izatea bestelako interpretazio eta arrazoibideak onartzen dituen afera.
‎Aukeran, neskato bat nahiago genuen, ezin uka, baina sexuak ere ez zuen garrantzi handirik. Kontua da imajinazioaren abiadura errealitatearena baino askoz ere handiagoa dela eta aukera guztiak aurreikusita ez baizik eta aurreimajinatuta genituela. Neska izatea, mutila izatea, txiki txikia izatea, urte eta erdi inguru edukitzea... aukera guztiak aldez aurretik imajinatuta genituen.
‎Kulturako gauzetan lardaskatzen hasi aurretik beti egin ohi dut sartu irten bat politikan, luzeak izaten baitira gure egoera petral honen adarrak, eta era guztietakoak haren ondorioak; aurten, berriz, jendearen kezkabide nagusiak politikarekin ez baizik ekonomiarekin duela zerikusia ohartzen naiz. Horrek esan nahiko luke, beharbada, orain hasten direla benetako arazoak, orain arteko gure koitak esne bitsetan bizi den jendearen denbora pasa zirela, gizarte burges ondo bizi baten buruko min existentzial hutsal samarrak, oinazeak oinaze; seinale litzateke, halaber, gobernuarekiko azken mus partidan burnien aldeko apustua egin zutenek hordago ustela jo zutela, norberaren kartak eta aurkariarenak baloratzen jakin gabe.
‎Gatazka ez baizik eta krisia, horra bada modako hitza, nonahi ageri eta geroan ere inguratuko gaituena, ez baita sumatzen noraino iritsiko diren haren atzaparkadak, ezta noiz arte iraungo duten ere. Zerbait jakin uste dutenek a posteriori esplikatuko digute gertatutakoa, baina etorkizunari antzemateko, berdin berdin balio dute gure aurrezki kutxako adituaren usteak eta aldameneko bidente aburuak:
‎Hauteskunde bezperetan gaude Komunitate Autonomoan, baina une honetan (azaroaren azken egunetan ari naiz lerrook idazten), edonori hauteskundeei buruz galdetuz gero, Barack Obamak irabazi berri duen horretaz erantzungo liguke. Globalizazioaz edo amerikanizazioaz hitz egin diezadakezue, munduaren balizko aldaketaz eta AEBetan sorturiko espektatiba faltsuez; hangoaz ez baizik hemengoaz jardun nahi dut nik, eta deigarria egiten zait une honetako apatia (pentsatzekoa da lerrook argitaratzerako apur bat girotuago ibiliko garela, ez beharbada guztiz gorituta baina).
2009
‎Eta sukaldean sua ez baizik eta hotza nagusi, sua ez baino hozkailua bihurtu baita altzairu garrantzizkoena eta suan pil pil ontziak maneiatzen jakitea bezain garrantzizkoa baita hozten eta izozten ikastea.
‎Guy Copentipyk, irakasleak, esan digu lau ikasle ez baizik eta zortzi dituela. Argazkiko egunean erdiek piper egin arren ohikoena astero sei bat egotea da.
‎Estatubatuarrak oso bereziak dira. Hizkuntzaren aldetik ez baizik buruaren aldetik ezagutu behar dituzu. Abokatu batek egun batean aurkitu zuen ziberokupazioa izeneko amarru bat zegoela Interneten.
‎Informazioaren jendartean nortasunak desagertu ez baizik eraldatu egiten direla aztertu duen beste ikerlari bat Barry Wellman dugu (Wellman 2002). Kanadar honek sarean eratutako komunitate birtualak aztertu ditu.
‎Deskribatutako horri buelta eman nahi badiogu, eta etxea berotzea ez baizik freskatzea baldin bada gure helburua, bero ponparen noranzkoa aldatu besterik ez dugu egin behar. Hala, bero ponpak etxeko hodietako beroa lur azpiko hodietara eramango du.
‎Zuzenak izateko, dela ez baizik, izango litzatekeela esan genuke. Galaxien eta, oro har, unibertsoaren dinamika azaltzeko proposatu diren teoria eta hipotesi gehienek ezinbestekotzat jotzen dute ikusten duten baino askoz materia gehiago egotea.
‎Azken Portu bezala, nire haurtzaro eta gaztaroko lurraldea zen. Maizter ez baizik nagusi sentitzen nintzen etxea. Nahiz eta une batez bakarrik izan.
‎Apur batean marruka esnatu nahian aritu arren, gizon hura lo ez baizik hilda zegoela erabaki zuten guztiek. Burdinazko hesiak giltzaz itxitako katea eta pare bat metroko altura zituen, punta zorrotzetan burutua.
‎Ez da sukaldaritza mota bat soilik, ez eta dieta bat ere, bizimodu bat da beganismoa. Ez da jaki hau edo hura jan ezina, jan nahi eza baizik. Erabaki etikoa da.
‎Pop musika ez baizik betiko sintonia hasi gara entzuten: Para para parabatarata...
‎Baina bakoitzak bere momentua izaten du. Ez da begiratu behar jokalariak zenbat urte dauzkan, momentu onean dagoen edo ez baizik. Azalpena osatzen hasita, gaur egungo futbolaren errealitate bat ekarri du gogora.
‎Katalanez idatzitako literaturari toki egin izana polemikagai bihurtu nahi izan zuten batzuek: katalanez jarduten zutenei bakarrik ez baizik eta Herrialde Katalanetakoak ziren baina gaztelaniaz idazten zuten idazleei toki egin behar zitzaiela zioten. Madrildik bultzaturiko polemika artifiziala izan zen, du gogoan Jaume Cabrek.
‎Beste egoera bati itxaron litzaioke, hazkundea abian egon arte. Orain, onuragarria ez baizik kaltegarria izan daitekeela iruditzen zaigu.
‎Lanik ez duten 7.000 lagunak sindikatuek esandakoaren kontra azalduko direlakoan nago. Akordioarekin ez baizik elkarrizketa sozialean parte ez hartzeko jarrerarekin zerikusia duela uste dut.
‎Tresna horrek tresna bakar batean nahastuko ditu posta elektronikoa, posta zerrendak, berehalako mezularitza, wikiak eta sare sozialak. Posta elektroniko bateko mezu batean, mezu osoa ez baizik eta interesatzen zaizun zatia eztabaidatu ahal izango duzu denbora errealean, interesatzen zaizun pertsonekin bakarrik, eta itzulpen automatikoa egiteko aukera ere egongo da.
‎Eskerrak, oraingoan ere, gure Madrileko lagunei, gure inongo herrikideei. Zer eraginkorragoa kubatarrentzat, Txoria txori Mikel Laboaren ahotsetik ez baizik Pablo Milanesen ahotsean entzutea baino?
‎Hutsune nabarmena izango da, lehiaketa horretan parte hartu baitu azken urteetan. Gora ez baizik, behera begira jarri du Pedro Martinezen taldeak. 4 balantzea du, eta garaipen bakarrera du jaitsiera.
‎Ezer onik ez dakar inori esateak berea ez beste bat dela hizkuntza nagusia. Besterik da, hain zuzen ere bien artean gradu bereizketarik ez baizik eta berdinkidetasuna dugulako helburu, bien arteko orekara eramango gaituzten politika aktibo eta sustatzaile ahalik eta eraginkorrenak egitea ahulenaren alde, hots, euskararen alde. Hori ere ez du inork diskriminaziotzat hartu behar, demokrazia linguistikorako ezinbesteko baldintza baita.
‎Europako erakundeen hizkuntza politikari buruzko atalean aipaturik utzi dugu Europako Batzordeak Europar Batasuneko herrialde guztiei luzaturiko eskaera, hots, bakoitzaren hezkuntza sisteman" 1+ 2" hizkuntza aurreikusteko eskaera. Euskadiren kasuan, formula hori" 2+ 2" irakurri behar da, bertako hizkuntzak bat bakarra ez baizik eta bi ditugulako, euskara eta gaztelania (euskara eta frantsesa Iparraldeari dagokionez). Nolanahi ere, espero izatekoa da, datozen belaunaldien zorionerako, urte asko baino lehen hiru eletakoa izango dela Euskadiko hezkuntza sistema, nahiz eta, jakina, nagusiki elebiduna izango den eta, gainera, laugarren hizkuntzari ateak zabalik izango dituen.
‎Izurriteari ihes egingo geniokeen abiada berean egin behar dio ihes euskarak ikasgelako lau horma barruko hizkuntza izateko arriskuari. Hizkuntza bizia behar dugu euskara, hizkuntza akademiko hutsa ez baizik eta gizarte bizitzan herritarrek ugari eta eroso erabiliko dutena: halakoa izango bada, nahitaezkoa dugu, gazteek euskara ohiko hizkuntza izan dezaten irakaskuntza ez unibertsitariotik edo unibertsitariotik lan mundura jauzi egiten dutenean, hots, lan munduko hizkuntza izan dadila euskara, lan mundukoa ere bai.
‎Datu horien argitan erraz ulertuko da, gizarte hartan, elebitasuna eta ikas prozesua elkarren etsai jotzen zituen aurreiritziak pisu itzela izatea, eta euskarak eta elebitasunak ikasleen garapen kognitiboa auzitan jar zezaketela eta halako topikoak nagusi izatea. ikasturtean A, B eta D hizkuntza ikastereduak abian jarri zirenean eta ondorengo urteetan, lehen hizkuntza edo etxeko hizkuntza gaztelania zuten gurasoak ez baizik eta euskara zutenak ohartarazi behar ziren ikasketak euskaraz egiteak euren seme alaben garapen kognitiborako ez zuela inolako kalterik eragingo, onura baizik, eta, beraz, onuragarri izango zutela ereduan matrikulatzea. Euskal hiztunak euskarazko irakaskuntzara erakartzea zen urte haietako helburua, euskal hiztunen artean indar handiz sustraiturik baitzeuden euskararen eta elebitasunaren aurkako aurreiritziak.
‎Ez gaur ez bihar, euskarak ezin ditu eta ezin izango ditu ondoko beste hizkuntza nagusiek eskaintzen dituzten produktuak eskaini, ez behintzat haiek adina. Egin ezin litekeena eta norberaren esku ez dagoena bihurtzen denean arazo guztien balizko soluzio, norberak aurkitu ditzakeen irtenbideak bilatzeari uzteko arriskua gailendu ohi da; eta beti norberaren esku ez baizik eta hirugarren baten bizkar gainean dagoen mirakuluaren zain dagoenak, inor baino kritikoagoa eta exijenteagoa izanik autokritika eta auto exijentzia beti hirugarren baten izenean egiten duenak, nekez hobetu dezake bere jarduera, nekez bilatu ditzake bide berriak. Hortik, hazkundetik ez bezala, ezin ezer onik espero.
‎Ez daude bi merkatu, bakarra da merkatua. Kontsumitzaileen artean asko erdal elebakarrak direlako, eta beste arrazoi askorengatik, abantaila dute gaztelaniazko hedabideek, baina euskarazko hedabideen kontsumitzaileak zorionez elebakarrak ez baizik eta elebidunak direnez, ez dute osatzen ez unibertso itxirik ez planeta irazgaitzik ere. Euskarazkoak bezala kontsumi ditzakete, eta hala egiten dute, gaztelaniazko hedabideak ere.
‎Ohitura faltagatik ez dute askok eta askok euskarazko prentsa irakurtzen. Beste askok esaten dute, gazteenek batez ere, hizkuntza ez baizik eta produktua gustukoa duten ala ez dela eurentzat kontua. Badira beste faktore batzuk ere aipatuak direnak:
‎Adostasunarekin bakarrik ez, baina adostasunik gabe ere ezin baita aurrera egin. Euskaraz ez dakienak ikasi nahi izan dezan, euskaraz jakin eta erabili ahal duenak erabili nahi izan dezan, euskararen etsai bila ez baizik eta euskararentzako adiskide bila ibil gaitezen: azken batean, erabili ahal izatetik erabili nahi izatera igarotzeko behar ditugu atxikimendua, erakargarritasuna eta adostasuna.
‎izango gara gu. Etorkinak, beraz, kanpotartzat ez baizik eta euskaldun berri potentzialtzat hartu behar ditugu.
‎Beldur gara zenbaitetan ez ote den elikatzen ari euskararekiko atxikimendua ez baizik eta justu kontrakoa. Diskriminaziorik ezaren aitzakian euskararen ezagutza egiaztatu beharra alboratu eta euskara apaingarri soiltzat aldarrikatzen dutenek ere hizkuntza berdinkidetasunaren kontrako pedagogia egiten dute.
‎1986an elebidun guztien %14, 4 besterik ez zen euskaldun berria, baina hogei urte geroago, 2006an, elebidunen %44, 1 euskaldun berria da. Gazte elebidunen artean, berriz, 35 urtez azpikoetan zehatz esanda, dagoeneko erdia baino gehiago dira euskara etxean ez baizik eta eskolan ikasi duten euskaldun berriak. Gazteen artean, gainera, zenbat eta gazteago, orduan eta gehiago areagotzen da fenomeno hori.
‎Euskarak ez du bere historian gaur egun adina hiztun eduki, eta inoiz baino esparru gehiagotan erabiltzen da. Gutxi gorabehera zortziehun mila hiztun ditu, eta horietarik hirurehun mila dira euskara etxean ez baizik eta eskolan edo heldu aroan ikasi dutenak. EUSTAT Euskal Estatistika Erakundeak argitaraturiko datuen arabera, Euskal Autonomia Erkidegoan gaur egun herritarren %37, 5ak daki ongi euskaraz; eta duela hogeita bost urte, %22k besterik ez.
‎Horregatik uste dugu justiziazko exijentzia dela berdinak berdin, baina desberdin direnak desberdin tratatzea, eta, beraz, egoera desberdinei trataera desberdina ematea azken emaitza berdinkidetasuna izan dadin. Justiziazko exijentzia da, ezbairik gabe, hizkuntzarekin berarekin zerikusia duten faktoreen eraginez ez baizik eta faktore ekonomiko, sozial, kultural, politiko eta zenbait kasutan militarren, baita ere faktore subjektiboen, eraginez, gizartean duten pisuari dagokionez, desberdin diren hizkuntzak berdinago bihurtzea.
‎Bi balio hauek, askatasuna eta berdintasuna, kontrajarriak bainoago guztiz bateragarri eta osagarriak dira hizkuntza bizikidetzarako. Beraz, kontuan harturik elebakartasuna eskubide bat ez baizik eta eskubideez eta askatasunaz baliatzeko muga bat dela, berdintasuna eta askatasuna goiburu dituen hizkuntza politika zilegi eta eraginkor batek hiru eratako neurriak behinik behin hartu behar ditu. Alde batetik, herritarrak sentsibilizatu elebitasunaren alde (elebakar direnei errespetu osoa zor zaie, erabatekoa; hortaz, saihestu egin behar dira elebakartasunaren aurkako jarrera erasokorrak, elebakarren artean" errudun" bila ibili gabe," gaizkile" bila jardutetik ezin baita kontu honetan ezer onik espero; baina horrek ez du esan nahi elebakartasuna goraipatu eta aldarrikatu behar denik, ez eta elebakartasunaren eta elebitasunaren aurrean neutralak izan behar dugunik, alderantziz baizik:
‎Hizkuntza guztiok tokia izan dute hezkuntza sistemako curriculumetan. Proposamen honek, euskal herritarron kasuan, esan nahi du" 1+ 2" ez baizik eta" 2+ 2" dela gurean, euskara eta gaztelania bi biak ditugulako bertako hizkuntzak. Litekeena da zenbaiten aburuz korapilo handiegia izatea" 2+ 2" formula, baina Europako iparraldeko zenbait herrialdetan urteak daramatzate gisa honetako politikak hezkuntza sisteman aplikatzen, eta emaitza bikainak erdietsi dituzte.
‎Bihar etzi, ordea, balio erantsi hori emango duen hizkuntza ez da ingelesa izango, gaur egungo belaunaldi gazteenetan eta ondorengoetan gehienak moldatuko baitira ingelesez: horrexegatik ingelesak ez baizik eta beste hizkuntzek emango dute balio erantsia.
‎Kontuan hartzekoa da, PPk ekimen bat aurkeztu zuela Eusko Legebiltzarrean hiru gobernuen arteko hitzarmen hau. Europako Kontseiluak goraipatzen duen hitzarmena, alegia? bertan behera gera zedin; baina, EAJ, PSE, EA, EB eta Aralar alderdien botoei esker, Estatuko hizkuntza aniztasunaren aldeko hitzarmena ez baizik eta PPren ekimena geratu zen burumakur, bertan behera utzi baitzuen Legebiltzarrak. Ezker Abertzalearen taldeko legebiltzarkideek ez zuten bozketan parte hartu, eurek hala erabakita.
‎Esan eta izan ez dira gauza bera, eta, hizkuntzaren kontu hauetan ere, tarte handia dago esaten eta egiten denaren artean. Estatu auzitzat hartu eta kudeatu lukete erakunde zentralek hizkuntzen auzia, baldin eta espainiar Estatuak egiazki eta harrotasunez bereganatu nahi badu gizarteak berezkoa duen hizkuntza pluraltasuna, eta, ondorioz, anizkoiztasun hori, etsipenez ez baizik eta ilusioz eta aberastasun iturritzat hartuta, benetan Estatu eleanitza izan nahi badu. Begien bistan dago Eusko Jaurlaritzak, Kataluniako Generalitateak eta Galiziako Xuntak 2007an izenpeturiko Lankidetza Hitzarmenaren helburu nagusia dela hain zuzen ere Espainian hizkuntza pluraltasuna sustatzea eta erakunde zentralak sustapen horretara bultzatzea.
‎Pedagogia soziala diogunean, Espainiako hizkuntza pluraltasuna zer den ezagutzera emateaz ari gara, beste hizkuntzen aberastasuna jendaurreratzeaz ari gara, besterik ez bada ere, ezinezkoa delako ezagutzen ez den hura estimatzea eta bultzatzea. Pedagogia soziala diogunean esan nahi dugu lau haizetara zabaldu behar den mezua dela esklusio eta marjinazio bideak elebitasunetik edo eleaniztasunetik ez baizik eta elebakartasunetik datozkigula; hots, Gobernuak eta hedabideek Espainiako herritarrei, bereziki elebakarrei, ezagutarazi behar die balio positiboz blaituriko hizkuntza pluraltasuna. Pedagogia soziala diogunean, hizkuntza pluraltasuna herritarren aukera berdintasuna handitzeko eta kohesio soziala sendotzeko bide eraginkorra den ustea gizarteratu beharraz ari gara.
‎Euskal hiztunen artean gaur den egunean, zorionez, ez dago euskal elebakarrik; zoritxarrez, ordea, ezin gauza bera esan erdaldunei dagokienez, oraindik ere gutxi gorabehera biztanleriaren erdia erdaldun elebakarra baita. Kontua da, beraz, prozesu hura elebiduntze prozesua ez baizik eta elebakartzekoa izan zela, argi eta garbi. Nabarmena da ondorioa:
‎Hutsegite biribila egingo lukete Europar Batasuneko erakundeek beren hizkuntza pluraltasunarekiko sentsibilitatea ingelesaren indarraz kezkaturik dauden estatu hizkuntzei indarra ematera mugatuko balute. Europako hizkuntza pluraltasun zabalaren defentsa erretorikoa ez baizik eta egiazkoa behar du, nahitaez, Europar Batasunak. Exijentzia etikoa, politikoa eta demokratikoa da hori, egiazko europartasunaren exijentzia, europar identitate plural, bateratzaile eta indartsua eraiki eta zabaltzeko ezinbesteko exijentzia, zalantzarik gabe.
‎Fallaren arrazoibideak, hitzak ez baizik eta musikaren" espirituak", erritmoak, modalitateak eta bitarte melodikoak, beretua zuen pribilegioaren aitzakiarekin (zer hori baino etereoagorik, desberdintasunak folklore bilakatuz Estatuko dibertsitate kulturala ezkutatzeko), musikaren bilakaeraren interpretazio nazionalizatzaile bat eragin zuen.
‎Arazoa ez da ezagutza eza, beste herriak bezain ikasiak gara, gehiago ere bai. Gure akatsa, bada, ez da ezagutza eza, pazientzia eza baizik; irakurtzeko pazientzia eza, hain zuzen. Poeta edo pentsalari baten idatziak hamaika aldiz irakurri behar da barruan duena ikusi, entzun, dastatu eta ulertzeko.
‎Baina" plangintza" horri manipulazioa ez baizik eta management deitzen badiogu: hizkuntza manipulazioa ez baizik eta hizkuntza management..., orduan aditu bat ordainduko dugu gure enpresa hobeto kudeatzeko, hizkuntza manager horren aholkuak jarraituz...
‎Baina" plangintza" horri manipulazioa ez baizik eta management deitzen badiogu: hizkuntza manipulazioa ez baizik eta hizkuntza management..., orduan aditu bat ordainduko dugu gure enpresa hobeto kudeatzeko, hizkuntza manager horren aholkuak jarraituz...
2010
‎Zukua ateratzeko, nekazari izan barik, aski duzu ortu ñimiñoan edo balkoi sotilean zeureentzako barazkiak edukitzeko nahia ametsa. Edo susmatzea etorkizuna agian liburuen orrietan ez baizik oinpeko ostoetan ote datzan.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
ez 452 (2,98)
eza 12 (0,08)
ezak 3 (0,02)
ezagatik 2 (0,01)
Ez 1 (0,01)
ezari 1 (0,01)
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
ez baizik beste 15 (0,10)
ez baizik bera 5 (0,03)
ez baizik ez 4 (0,03)
ez baizik ni 3 (0,02)
ez baizik adur 2 (0,01)
ez baizik aurretik 2 (0,01)
ez baizik bano 2 (0,01)
ez baizik berak 2 (0,01)
ez baizik bi 2 (0,01)
ez baizik bidelagun 2 (0,01)
ez baizik bizi 2 (0,01)
ez baizik buru 2 (0,01)
ez baizik den 2 (0,01)
ez baizik egia 2 (0,01)
ez baizik emakume 2 (0,01)
ez baizik enpresa 2 (0,01)
ez baizik hizkuntza 2 (0,01)
ez baizik hura 2 (0,01)
ez baizik merkatu 2 (0,01)
ez baizik sari 2 (0,01)
ez baizik subjektu 2 (0,01)
ez baizik abentura 1 (0,01)
ez baizik adiskidetasun 1 (0,01)
ez baizik aldeko 1 (0,01)
ez baizik Amerikak 1 (0,01)
ez baizik anaia 1 (0,01)
ez baizik Andeak 1 (0,01)
ez baizik Ane 1 (0,01)
ez baizik apar 1 (0,01)
ez baizik arau 1 (0,01)
ez baizik arazo 1 (0,01)
ez baizik arropa 1 (0,01)
ez baizik aspaldiko 1 (0,01)
ez baizik aurreko 1 (0,01)
ez baizik aurresuposatu 1 (0,01)
ez baizik aurretiaz 1 (0,01)
ez baizik azaleko 1 (0,01)
ez baizik baikor 1 (0,01)
ez baizik bakar 1 (0,01)
ez baizik barkamen 1 (0,01)
ez baizik beheranzko 1 (0,01)
ez baizik belar 1 (0,01)
ez baizik beltx 1 (0,01)
ez baizik beltzarandu 1 (0,01)
ez baizik bengantza 1 (0,01)
ez baizik berdintasun 1 (0,01)
ez baizik bertan 1 (0,01)
ez baizik bertute 1 (0,01)
ez baizik betebehar 1 (0,01)
ez baizik betiko 1 (0,01)
ez baizik bilera 1 (0,01)
ez baizik bizitza 1 (0,01)
ez baizik borondate 1 (0,01)
ez baizik botere 1 (0,01)
ez baizik desio 1 (0,01)
ez baizik deskubritu 1 (0,01)
ez baizik distira 1 (0,01)
ez baizik eduki 1 (0,01)
ez baizik egin 1 (0,01)
ez baizik egokitasun 1 (0,01)
ez baizik ekonomia 1 (0,01)
ez baizik elite 1 (0,01)
ez baizik elizako 1 (0,01)
ez baizik elkar 1 (0,01)
ez baizik elkarrizketa 1 (0,01)
ez baizik enplegu 1 (0,01)
ez baizik erabaki 1 (0,01)
ez baizik erabat 1 (0,01)
ez baizik erakaskuntza 1 (0,01)
ez baizik eraldatu 1 (0,01)
ez baizik errealitate 1 (0,01)
ez baizik Errekalde 1 (0,01)
ez baizik esan 1 (0,01)
ez baizik esne 1 (0,01)
ez baizik etsipen 1 (0,01)
ez baizik etxekoandre 1 (0,01)
ez baizik eurak 1 (0,01)
ez baizik ezindu 1 (0,01)
ez baizik ezinean 1 (0,01)
ez baizik Garibaldi 1 (0,01)
ez baizik Gaztelu 1 (0,01)
ez baizik Koldobika 1 (0,01)
ez baizik Lacan 1 (0,01)
ez baizik Larrina 1 (0,01)
ez baizik Maider 1 (0,01)
ez baizik Milan 1 (0,01)
ez baizik Miren 1 (0,01)
ez baizik Orixe 1 (0,01)
ez baizik Oxford 1 (0,01)
ez baizik Pablo 1 (0,01)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia