Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 35

2008
‎Aukeran, neskato bat nahiago genuen, ezin uka, baina sexuak ere ez zuen garrantzi handirik. Kontua da imajinazioaren abiadura errealitatearena baino askoz ere handiagoa dela eta aukera guztiak aurreikusita ez baizik eta aurreimajinatuta genituela. Neska izatea, mutila izatea, txiki txikia izatea, urte eta erdi inguru edukitzea... aukera guztiak aldez aurretik imajinatuta genituen.
2009
‎Ezer onik ez dakar inori esateak berea ez beste bat dela hizkuntza nagusia. Besterik da, hain zuzen ere bien artean gradu bereizketarik ez baizik eta berdinkidetasuna dugulako helburu, bien arteko orekara eramango gaituzten politika aktibo eta sustatzaile ahalik eta eraginkorrenak egitea ahulenaren alde, hots, euskararen alde. Hori ere ez du inork diskriminaziotzat hartu behar, demokrazia linguistikorako ezinbesteko baldintza baita.
‎Europako erakundeen hizkuntza politikari buruzko atalean aipaturik utzi dugu Europako Batzordeak Europar Batasuneko herrialde guztiei luzaturiko eskaera, hots, bakoitzaren hezkuntza sisteman" 1+ 2" hizkuntza aurreikusteko eskaera. Euskadiren kasuan, formula hori" 2+ 2" irakurri behar da, bertako hizkuntzak bat bakarra ez baizik eta bi ditugulako, euskara eta gaztelania (euskara eta frantsesa Iparraldeari dagokionez). Nolanahi ere, espero izatekoa da, datozen belaunaldien zorionerako, urte asko baino lehen hiru eletakoa izango dela Euskadiko hezkuntza sistema, nahiz eta, jakina, nagusiki elebiduna izango den eta, gainera, laugarren hizkuntzari ateak zabalik izango dituen.
‎Izurriteari ihes egingo geniokeen abiada berean egin behar dio ihes euskarak ikasgelako lau horma barruko hizkuntza izateko arriskuari. Hizkuntza bizia behar dugu euskara, hizkuntza akademiko hutsa ez baizik eta gizarte bizitzan herritarrek ugari eta eroso erabiliko dutena: halakoa izango bada, nahitaezkoa dugu, gazteek euskara ohiko hizkuntza izan dezaten irakaskuntza ez unibertsitariotik edo unibertsitariotik lan mundura jauzi egiten dutenean, hots, lan munduko hizkuntza izan dadila euskara, lan mundukoa ere bai.
‎Datu horien argitan erraz ulertuko da, gizarte hartan, elebitasuna eta ikas prozesua elkarren etsai jotzen zituen aurreiritziak pisu itzela izatea, eta euskarak eta elebitasunak ikasleen garapen kognitiboa auzitan jar zezaketela eta halako topikoak nagusi izatea. ikasturtean A, B eta D hizkuntza ikastereduak abian jarri zirenean eta ondorengo urteetan, lehen hizkuntza edo etxeko hizkuntza gaztelania zuten gurasoak ez baizik eta euskara zutenak ohartarazi behar ziren ikasketak euskaraz egiteak euren seme alaben garapen kognitiborako ez zuela inolako kalterik eragingo, onura baizik, eta, beraz, onuragarri izango zutela ereduan matrikulatzea. Euskal hiztunak euskarazko irakaskuntzara erakartzea zen urte haietako helburua, euskal hiztunen artean indar handiz sustraiturik baitzeuden euskararen eta elebitasunaren aurkako aurreiritziak.
‎Ez gaur ez bihar, euskarak ezin ditu eta ezin izango ditu ondoko beste hizkuntza nagusiek eskaintzen dituzten produktuak eskaini, ez behintzat haiek adina. Egin ezin litekeena eta norberaren esku ez dagoena bihurtzen denean arazo guztien balizko soluzio, norberak aurkitu ditzakeen irtenbideak bilatzeari uzteko arriskua gailendu ohi da; eta beti norberaren esku ez baizik eta hirugarren baten bizkar gainean dagoen mirakuluaren zain dagoenak, inor baino kritikoagoa eta exijenteagoa izanik autokritika eta auto exijentzia beti hirugarren baten izenean egiten duenak, nekez hobetu dezake bere jarduera, nekez bilatu ditzake bide berriak. Hortik, hazkundetik ez bezala, ezin ezer onik espero.
‎Ez daude bi merkatu, bakarra da merkatua. Kontsumitzaileen artean asko erdal elebakarrak direlako, eta beste arrazoi askorengatik, abantaila dute gaztelaniazko hedabideek, baina euskarazko hedabideen kontsumitzaileak zorionez elebakarrak ez baizik eta elebidunak direnez, ez dute osatzen ez unibertso itxirik ez planeta irazgaitzik ere. Euskarazkoak bezala kontsumi ditzakete, eta hala egiten dute, gaztelaniazko hedabideak ere.
‎Ohitura faltagatik ez dute askok eta askok euskarazko prentsa irakurtzen. Beste askok esaten dute, gazteenek batez ere, hizkuntza ez baizik eta produktua gustukoa duten ala ez dela eurentzat kontua. Badira beste faktore batzuk ere aipatuak direnak:
‎Adostasunarekin bakarrik ez, baina adostasunik gabe ere ezin baita aurrera egin. Euskaraz ez dakienak ikasi nahi izan dezan, euskaraz jakin eta erabili ahal duenak erabili nahi izan dezan, euskararen etsai bila ez baizik eta euskararentzako adiskide bila ibil gaitezen: azken batean, erabili ahal izatetik erabili nahi izatera igarotzeko behar ditugu atxikimendua, erakargarritasuna eta adostasuna.
‎izango gara gu. Etorkinak, beraz, kanpotartzat ez baizik eta euskaldun berri potentzialtzat hartu behar ditugu.
‎Beldur gara zenbaitetan ez ote den elikatzen ari euskararekiko atxikimendua ez baizik eta justu kontrakoa. Diskriminaziorik ezaren aitzakian euskararen ezagutza egiaztatu beharra alboratu eta euskara apaingarri soiltzat aldarrikatzen dutenek ere hizkuntza berdinkidetasunaren kontrako pedagogia egiten dute.
‎1986an elebidun guztien %14, 4 besterik ez zen euskaldun berria, baina hogei urte geroago, 2006an, elebidunen %44, 1 euskaldun berria da. Gazte elebidunen artean, berriz, 35 urtez azpikoetan zehatz esanda, dagoeneko erdia baino gehiago dira euskara etxean ez baizik eta eskolan ikasi duten euskaldun berriak. Gazteen artean, gainera, zenbat eta gazteago, orduan eta gehiago areagotzen da fenomeno hori.
‎Euskarak ez du bere historian gaur egun adina hiztun eduki, eta inoiz baino esparru gehiagotan erabiltzen da. Gutxi gorabehera zortziehun mila hiztun ditu, eta horietarik hirurehun mila dira euskara etxean ez baizik eta eskolan edo heldu aroan ikasi dutenak. EUSTAT Euskal Estatistika Erakundeak argitaraturiko datuen arabera, Euskal Autonomia Erkidegoan gaur egun herritarren %37, 5ak daki ongi euskaraz; eta duela hogeita bost urte, %22k besterik ez.
‎Horregatik uste dugu justiziazko exijentzia dela berdinak berdin, baina desberdin direnak desberdin tratatzea, eta, beraz, egoera desberdinei trataera desberdina ematea azken emaitza berdinkidetasuna izan dadin. Justiziazko exijentzia da, ezbairik gabe, hizkuntzarekin berarekin zerikusia duten faktoreen eraginez ez baizik eta faktore ekonomiko, sozial, kultural, politiko eta zenbait kasutan militarren, baita ere faktore subjektiboen, eraginez, gizartean duten pisuari dagokionez, desberdin diren hizkuntzak berdinago bihurtzea.
‎Bi balio hauek, askatasuna eta berdintasuna, kontrajarriak bainoago guztiz bateragarri eta osagarriak dira hizkuntza bizikidetzarako. Beraz, kontuan harturik elebakartasuna eskubide bat ez baizik eta eskubideez eta askatasunaz baliatzeko muga bat dela, berdintasuna eta askatasuna goiburu dituen hizkuntza politika zilegi eta eraginkor batek hiru eratako neurriak behinik behin hartu behar ditu. Alde batetik, herritarrak sentsibilizatu elebitasunaren alde (elebakar direnei errespetu osoa zor zaie, erabatekoa; hortaz, saihestu egin behar dira elebakartasunaren aurkako jarrera erasokorrak, elebakarren artean" errudun" bila ibili gabe," gaizkile" bila jardutetik ezin baita kontu honetan ezer onik espero; baina horrek ez du esan nahi elebakartasuna goraipatu eta aldarrikatu behar denik, ez eta elebakartasunaren eta elebitasunaren aurrean neutralak izan behar dugunik, alderantziz baizik:
‎Hizkuntza guztiok tokia izan dute hezkuntza sistemako curriculumetan. Proposamen honek, euskal herritarron kasuan, esan nahi du" 1+ 2" ez baizik eta" 2+ 2" dela gurean, euskara eta gaztelania bi biak ditugulako bertako hizkuntzak. Litekeena da zenbaiten aburuz korapilo handiegia izatea" 2+ 2" formula, baina Europako iparraldeko zenbait herrialdetan urteak daramatzate gisa honetako politikak hezkuntza sisteman aplikatzen, eta emaitza bikainak erdietsi dituzte.
‎Bihar etzi, ordea, balio erantsi hori emango duen hizkuntza ez da ingelesa izango, gaur egungo belaunaldi gazteenetan eta ondorengoetan gehienak moldatuko baitira ingelesez: horrexegatik ingelesak ez baizik eta beste hizkuntzek emango dute balio erantsia.
‎Kontuan hartzekoa da, PPk ekimen bat aurkeztu zuela Eusko Legebiltzarrean hiru gobernuen arteko hitzarmen hau. Europako Kontseiluak goraipatzen duen hitzarmena, alegia? bertan behera gera zedin; baina, EAJ, PSE, EA, EB eta Aralar alderdien botoei esker, Estatuko hizkuntza aniztasunaren aldeko hitzarmena ez baizik eta PPren ekimena geratu zen burumakur, bertan behera utzi baitzuen Legebiltzarrak. Ezker Abertzalearen taldeko legebiltzarkideek ez zuten bozketan parte hartu, eurek hala erabakita.
‎Esan eta izan ez dira gauza bera, eta, hizkuntzaren kontu hauetan ere, tarte handia dago esaten eta egiten denaren artean. Estatu auzitzat hartu eta kudeatu lukete erakunde zentralek hizkuntzen auzia, baldin eta espainiar Estatuak egiazki eta harrotasunez bereganatu nahi badu gizarteak berezkoa duen hizkuntza pluraltasuna, eta, ondorioz, anizkoiztasun hori, etsipenez ez baizik eta ilusioz eta aberastasun iturritzat hartuta, benetan Estatu eleanitza izan nahi badu. Begien bistan dago Eusko Jaurlaritzak, Kataluniako Generalitateak eta Galiziako Xuntak 2007an izenpeturiko Lankidetza Hitzarmenaren helburu nagusia dela hain zuzen ere Espainian hizkuntza pluraltasuna sustatzea eta erakunde zentralak sustapen horretara bultzatzea.
‎Pedagogia soziala diogunean, Espainiako hizkuntza pluraltasuna zer den ezagutzera emateaz ari gara, beste hizkuntzen aberastasuna jendaurreratzeaz ari gara, besterik ez bada ere, ezinezkoa delako ezagutzen ez den hura estimatzea eta bultzatzea. Pedagogia soziala diogunean esan nahi dugu lau haizetara zabaldu behar den mezua dela esklusio eta marjinazio bideak elebitasunetik edo eleaniztasunetik ez baizik eta elebakartasunetik datozkigula; hots, Gobernuak eta hedabideek Espainiako herritarrei, bereziki elebakarrei, ezagutarazi behar die balio positiboz blaituriko hizkuntza pluraltasuna. Pedagogia soziala diogunean, hizkuntza pluraltasuna herritarren aukera berdintasuna handitzeko eta kohesio soziala sendotzeko bide eraginkorra den ustea gizarteratu beharraz ari gara.
‎Euskal hiztunen artean gaur den egunean, zorionez, ez dago euskal elebakarrik; zoritxarrez, ordea, ezin gauza bera esan erdaldunei dagokienez, oraindik ere gutxi gorabehera biztanleriaren erdia erdaldun elebakarra baita. Kontua da, beraz, prozesu hura elebiduntze prozesua ez baizik eta elebakartzekoa izan zela, argi eta garbi. Nabarmena da ondorioa:
‎Hutsegite biribila egingo lukete Europar Batasuneko erakundeek beren hizkuntza pluraltasunarekiko sentsibilitatea ingelesaren indarraz kezkaturik dauden estatu hizkuntzei indarra ematera mugatuko balute. Europako hizkuntza pluraltasun zabalaren defentsa erretorikoa ez baizik eta egiazkoa behar du, nahitaez, Europar Batasunak. Exijentzia etikoa, politikoa eta demokratikoa da hori, egiazko europartasunaren exijentzia, europar identitate plural, bateratzaile eta indartsua eraiki eta zabaltzeko ezinbesteko exijentzia, zalantzarik gabe.
‎Fallaren arrazoibideak, hitzak ez baizik eta musikaren" espirituak", erritmoak, modalitateak eta bitarte melodikoak, beretua zuen pribilegioaren aitzakiarekin (zer hori baino etereoagorik, desberdintasunak folklore bilakatuz Estatuko dibertsitate kulturala ezkutatzeko), musikaren bilakaeraren interpretazio nazionalizatzaile bat eragin zuen.
‎Arazoa ez da ezagutza eza, beste herriak bezain ikasiak gara, gehiago ere bai. Gure akatsa, bada, ez da ezagutza eza, pazientzia eza baizik; irakurtzeko pazientzia eza, hain zuzen. Poeta edo pentsalari baten idatziak hamaika aldiz irakurri behar da barruan duena ikusi, entzun, dastatu eta ulertzeko.
2010
‎Erlijio giro hartan, behin, nik hamar urte nituela, etorri ziren Oñatira," misioak" ez baizik" gogo jardunak" ematera bi jesuita: Aita Candido Gordoa, oñatiarra, eta Aita Endeiza.
‎Hau da, 38 aulki dituzte apurtzeko, baina 25 besterik ez eraikitzeko... Alderdi Sozialistak aurkezten duena ez da konfiantza, ziurtasunik eza baizik. Jaun andre sozialistak, López jauna, ez zarete fidatzekoak.
2011
‎Berak ere ikusi zuen Jeannot. Aurpegian islatzen zuen larridura eta saminarekin, haren aurpegiak Marierena ez baizik elizako koadro batean zegoen Amabirjina Doloretakoarena ematen zuen. Jacquesek ez zuen izan destatzeko betarik, Mariek eskopetari heldu ziolako.
2018
‎Olivierri zera iruditzen zaio: komedianteak idazten duena leihora joaten dela zuzenean, idazmakinaren karretea jiratu ahala foliora ez baizik eta leihoko kristaleraino irristatzen dela idazten ari den hori guztia, zernahi gauza, kantu eder bat, inolaz ere ez berak traste dendako mutikoari aipatutako agure baten testamentua.  Edo agian alderantziz gertatzen da, leihoko argitan irakur  tzen duena idazten du komedianteak, automatikoki, norbaiten diktatuaren pean balego bezala. Begia zabuka dabilkio leihotik orri zurira eta orri zuritik leihora.
2020
‎Baina halako batean azaldu zigun Jaumek bere aita erdi gizona eta erdi jentila zela, eta bere ama guztizko jentila zela. Eta begien hondora begiratu nion orduan eta zakur zaharra ez baizik eta hartza zela ohartu nintzen. Haren gurasoek zaldiak hazten zituzten, eta ardiak eta gaztak egiten zituzten, eta tratura jaisten ziren herrira, ama hil eta aita, jaki lehorrak eta konfitatuak baizik ez jateko, etxean betikoz gelditu aurretik.
‎Lasto bustiaren kolorekoak ekarri zitiztenan nire umetxoek ileak, esan zionat. Eta haurrak amenak ez baizik eta aitenak direla esan zinan gizonak, lamina behar zenuen esanez, eskua gainean jarri eta nire buruan, nire masailetan eta nire bularretan bortizki jotzen saiatu zenean, haiek gabe utzi nuelako dagoeneko izenik ez duen gizon hark. Eta ezetz esan ninan nik.
‎Bazitekeen Azkoitiko idiakeztarrek susmoren bat hartu izatea bezperan euren gertatutako iskanbila hari. " Ea Sebastiani mesede ez baizik kalte egiten ari garen. Besterik ez dugu behar!".
2022
‎...tsusitu beharrik, ez transmititu beste inori berak ere hil egin duela, eta ni hiltzen ari dena hortxe zegoen ni baino lehenago ere, non edo non ernamuintzen amak egiten ez dituen jestuetan, hutsak ere karga pisua du eta zin degizuet heredatzen ahal dela, historiarik gabeko hiru menderen errelatoa barruan eraman liteke, hamar belaunaldi ahanzturen historia ez delako haiei buruz esandakoan edo haiek ez baizik, kontatzekorik ez dagoelako, eta nahikoa da kontatzen ez den historia honetaz eta hartaz, loriazko eta harem historiak beti, sorgindutako jendetzak eta gurpil aulkidunekiko atletak, ez dut ordutegiz beteriko bizi hau nahi, bateko egunsentiak eta besteko ilunabarrak, eta horien artean egiten diren jestu errepikakorrak, laneko hitzorduak, ez dut nahi jende guztiak bizi duen bizi hori, gorabe...
‎Haren miseria. Brigitte, harena ez baizik eta, batez ere, maitalearen alaba dena (ez dut moldea ikusten, ez dut ingurunea ikusten). Huts egin du Brigittek ospitalean, eta Michaud  tarrenean.
‎Izan ere, termino horiek gizarte plural eta gizalegezko ororen oinarri izan lirateke. " Batasunaren kontrakoa ez da dibertsitatea, batasunik eza baizik; dibertsitatearen kontrakoa, aldiz, homogeneotasun uniforme espezifikoa da" (Gagnon eta Burgess, 2017: XVIII).
2023
‎Bidean tupustean, non atxiki eskaintzen zioten ukondo eta besoen antzera, agertzen zitzaizkion zuhaitzei azkarki loturik ibili zen. Eta etxearen aurrean gertatu arte ez zen ohartu ikazkinen kea ez baizik eta tximinia bat topatu zuela.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia