2005
|
|
Aldendu egin behar nuen handik, lehenbailehen. Korrika abiatu nintzen, oinen pean kraskatako desatsegin bat sentituz, ahoan barraskilo oskolak murtxikatu eta haginak barraskilo oskol papurtuekin nahasten zaizkionaren zarata hozkirri eragile bat, ahoan
|
ez
baizik eta oinen pean sentitzen nuen basoaren zarata. Zer zen ba inpotentzia, orpoen ordez, hankapean ezpainak josita zituzten ahoak izatearen inpresio hura ez bazen?
|
|
Bera ez zela idazlea ere bazekien ederki, baina, hala ere koska ez zegoen horretan. Errua iraganaren pisu
|
ezak
baizik ez zeukan. Halaxe uste zuen.
|
2011
|
|
Neskaren perfume pizgarriak kilika egin dio Diegori. Aitari egin dion oparia dendan
|
ez
baizik eta alabak lotua zen, soinekoa atzetik lotzen zuen korapilo modu berbera zekarren, laxo luze obal erorixea. Zaldi baten brotxeak ziztatzen zion soinekoa paparrean, bular batetik bestera jauzi egin nahi lukeen zaldia.
|
|
Frankizien negozioak eta haiekin etorriko diren zinpeko guardak orokortu gabe daude artean, zinpeko guardak furgoi blindatuetan bakarrik ezagutzen ditugu oraindik, film noiretako glamurra iradokitzen dute eta ez hogeita bost urte geroagoko erruki mileurista. ...biltzen dira oraindik, tintaren toxina sarkorragoa da, makinaz idazten dugu eta makinaz idazten dugunean ikatz orria jartzen dugu folioaren azpian, dokumentu garrantzitsuen kalko orriak izateko tipula orrietan, ditxosozko kalko orriak, kalko orri bedeinkatuak; jada idatzi duen arren ez diogu oraindik Borgesi irakurri ispiluak eta kopulatzea nazkagarriak direnik, edo Benedettiri, jatorrizko bekatua
|
ez
baizik eta fotokopiak direla okerrena; egurrezko leihoak dira nagusi, PVCa eta kristal bikoitza ez ditugu ezagutzen, titanioa zientzia fikzioa da, aluminioa da oraindik populuaren baitan prestigio gehien duen aleazioa, fundizioetako labeetan amiantoa darabilte bizkotxoa balitz bezala; hatza diskoaren zuloan sartu behar da telefonoak markatzeko, erro karratua ateratzen duen kalkulagailu bat da etx... Bandoaren kontrako irrintzia baino zerbait gehiago delako oraindik kontrabandoa, ofizio bizi bat eta kartzelara joateko arriskua.
|
|
Multzo ezberdinen artean ere sortzen dira, aurreikuspen guztien kontra, gurutzatu eta ebakitzen diren sekzioak, udako maitasunari eusteko bezain setati diren bikoteak badira –gero damutzeko edo ez damutzeko–, elkar erabiltzen hasi eta elkar maitatzen amai dezakegu zenbaitetan, edo elkar jasaten eta jasatea maitatzea dela sinesten; gaitasun kontua da agian, gugandik aparte dagoen norbait gure esparrura erakartzen saiatzea eta esparru hori erakargarri suerta dakion ahalegintzea, edo alderantziz, bestearen baitan abandonatzea –abandonatzea zein ederra den, ez esan ez denik ederra zeure burua norbaiten edo zerbaiten besoetan abandonatzea–, abandonatzea hasieran aspergarri eta ezberdin iruditzen zaigun hurkoaren besoetan, bere munduan sartzea, bere denbora pasa eta afizioetan, bere zaletasunetan," hain txarrak ere ez dira, hain txarto ere ez daude, zergatik ez?", amore ematea, hari –lagunari, maitaleari, ezkontideari– gure elkarrizketak eta planak eta egutegiak molda ditzan uztea, nork ez du egin? Sotok eta Zeberiok, inguruabarrak zirenak
|
ez
baizik eta beste batzuk suertatu izatera, lor zezaketen agian haien arteko harreman estu eta iraunkorrik, nork daki.
|
|
Kristalezko kaiola horizontal handi batean sartuta zegoen tapiza, tapiza
|
ez
baizik eta alfonbra bat bailitzan. Ready made bat, beraz, object trouvé, ez zekien oso ongi Lazkanok nola deitzen zieten artistek jada existitzen ziren objektuak erabiliz eta haiei testuinguru berri bat emanez egiten ziren" artelan" haiei.
|
|
Hor daude erromero orratzak ere, hatzak haietara inguratzen dituenarentzat ziztagai. Itsasotik ez datorren arren, haizea dabil zirimolan, tramontana
|
ez
baizik eta hegoa, hautsa gora altxatuz. Beha sugandilen lorik eza, hozkailuetako imanak bezala arroketan nola geratzen diren geldi:
|
|
Maitemintzea hori da, hortzak garbitzea bazkaldu aurretik. Eta gero bazkaldu
|
ez
baizik eta larrua jotzea hatz guztiak erabiliz eta miazkatuz.
|
|
Eta han nola doan Diego eskaileretan behera Ilegorriarekin, El Salvadorreko oihana buruan txertaturik," legalak ere behar ditiagu", atzean uzten duena heriotza seguru bat denik batere jakin gabe, susmatu gabe gauzak artez eta zuzen egiten jakiteak ez zaituela beti salbatzen eta salba zaitzakeela batzuetan ezjakintasunak ere, jainkoek baztertu
|
ez
baizik eta hautatu egin dutela susmatu gabe, bere zeregina zein izango ote den galdetzen dion bitartean bere buruari.
|
2012
|
|
Zigor zentzugabea. Orduan, gerra nazkagarri hau jadanik zergatik ez dugun irabazi galdetzen dio erbesteratuak bere buruari, eta bere egoera penagarriaren erantzuleak pareko etsaiengan
|
ez
baizik norberaren lerroen artean bilatzen hasten da.
|
2014
|
|
– Lehergailua zure aitari
|
ez
baizik eta gureari jarri izan baliote! –esan du azkenean.
|
|
" Pailazo Hiltzaileak gara, erakunde politiko militar bateko kideak, baina ez daukagu buruzagirik, ez garelako ejertzitoa, gerrilla baizik". Harrotasun haize batek zeharkatu zuen Xabiren bihotza, han irakurtzen ari zena arrebak
|
ez
baizik eta beste norbaitek idatzi izan balu bezala, gerra kazetari batek adibidez. Eta segidan:
|
|
Baionarat sartu zirelarik 400 baino gehiago baziren, banan banan zenbatuak. Belgikar
|
ez
baizik frantsesak zirela aldarrikatu bazuten ere, paperak eskatu zizkieten, azterketak egin, galdeketak. Askatu zituzten.
|
2018
|
|
Papar eta gandor. Poz uhin bat, zentroa urrun duen arren, zure gorputzetik
|
ez
baizik eta beste nonbaitetik datorrena. Zuri ere eragiten dizu, baina kanpotik datorren poz iturri baten parte zara.
|
2019
|
|
Ez metatzeko ez ideiarik, ez asmorik. Izan ere, batzuetan, urtxintxek bildutakoa beraiek
|
ez
baizik eta beste animalia batzuek aprobetxatzen dute.
|