Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 54

2013
‎Lehen esan bezala , Constitutio Antoniniana deiturikoaz geroztik, Inperio osora hedatu zen herritasuna. Horrekin batera, gobernu zentralak gero eta kontrol gutxiago ezartzen zuen probintzien gainean.
‎Zuzenbide germaniar tradizionalek euren baitara bildu zuten gizartean sustraituriko ohitura bisigodoa. Eurikoren Kodea, aldiz, Inperioko konstituzioak bezala idatzi zen; argiago esateko, konstituzio hori idatzi zuten erregeak berak eta erreinuko aberats handiek. Eurikoren asmoa zen mendeko erromatarrek eta bisigodoek bereizita irautea.
‎Programa horrek Erromako Inperioaren antzinako loria berriztatu nahi zuen bere alde guztietan. Justiniano energia handiko eta adimen argiko gizona zen, eta, Napoleonek bezala , lo ordu gutxi behar zituen. Haren emazte Teodorak, aurretiaz aktore izan zenak, eragin handia izan zuen Justinianorengan.
‎gutxi gorabehera Digestoaren herenak Ulpianorengan du jatorria eta seirenak Paulorengan; hala ere, lehenengo jurista ezagun batzuen aipamenak, baita Errepublikako azken garaietako batzuenak ere, bertan agertzen dira. Multzo horrek arau mosaiko izugarria eratzen du, neurriz Biblia osoa eta erdiaren parekoa; bildumariek lanari ekin ziotenean erabilitako materialarekin alderatuta, ostera, arauok horren hogeirena ere ez zuten osatuko, Justinianok berak esan bezala . Testuak titulutan antolatzen dira, bakoitza gai bati buruzkoa izanda, eta guztira berrogeita hamar liburu osatzen dituzte.
‎horietatik aurrenekoa (formulae izenekoen esparru arruntetik kanpo), ziur asko, interdiktua izan zen, hain zuzen ere, pretoreak zerbait egiteko edo ez egiteko emandako agindua. Interdiktuetatik asko asmatu ziren, jabetzaren edukitza baketsuari enbarazu egitea saihesteko, eta, era berean, legezko prozeduren bitartez erreklamazioak behar bezala egitea ziurtatzeko. Pretoreak ez zuen interdiktua ematen, hori eskatzeagatik bakarrik; aitzitik, interdiktua emateko, pretorearen uste sendoa izan behar zen egitezko osagaietatik batzuk behintzat izatea.
‎Errepublikaren ordez Inperioa ezarri zenean, lehenengo enperadoreak, Augustok, presa handia hartu zuen mendekoak lasaitzeko; eta, horretarako, Errepublikaren konstituzioan ezarritako egitura politikoa iraunaraziko zuela baieztatu zuen. Erregimen berriaren lehenengo uneetan, herri biltzarra beti bezala bildu zen, aurretiaz egin izan zuen moduan. Nolanahi den ere, herri biltzar horrek ez zeukan behar besteko funtsik, ordezkaritza gastuei aurre egiteko; gainera, nahitaezkoa zen herritarrak bertaratu eta haren eztabaidetan parte hartu nahi izatea.
‎legeak testamentu ezeztaezina aintzatesten zuen ala ez jakitean. Bartoloren ustez erantzuna ezezkoa zen; hala ere, ez zuen bazter utzi zuzenbide kanonikoa, bere aurreko batzuek bezala . Horren iritzirako, testamentugileari testamentua egiteko askatasuna kentzea moralaren aurkakoa zen (contra bonos mores), eta, horrexegatik, arau hori ezin zen derrigorrekoa izan, ezta zuzenbide kanonikoaren alorrean ere.
‎Humanista gehienek onartu zuten jurista erromatar klasikoen lana hobezina zela, betiko lege arazo anitzei emandako irtenbide arrazional eta ekitatezkoak ikusita. Halaber, uste zuten lehen ez bezala oraingoan askeak zirela, erabaki horiek nola zabaldu ziren kritikatzeko. Antzinako zuzenbide erromatarra zer zen jakiteko zailtasunak areagotu ziren, Corpus iuriseko testuen antolaketa nahasiaren ondorioz.
‎Bourgeseko irakasle humanisten usterako, zuzenbidea beste jakintzagai zientifikoak bezala aurkez zitekeen, alegia, logika erabili eta unibertsaltasunetik berezitasunera jota. Lehendabiziko juristek jeloskortasunez ikusi zuten metodo hori eta gogor eutsi zioten, aldiz, testuen hurrenkera tradizionalari.
‎Bourgeseko taldearen idatzia François Duarenek (Duarenus) zuzenbidea irakatsi eta ikastearen inguruan eginiko zati txiki bat izan zen (Epistula de ratione docendi discendique iuris, 1544). Betiko irakaskuntza metodoak kritikatu ostean, humanista horrek adierazi zuen zuzenbidea beste edozein jakintzagai bezala azaldu behar zela, hots, unibertsala eta ezaguna zaigunetik abiatu eta berezitasunerantz jota. Horren eretzean, Erakundeak izenekoaren metodo laburra eta sistematikoa gailendu zuen beste guztien gainetik.
‎XVI. mendearen lehenengo erdian Frantzian horretara «kodetu» ziren eskualdeko ohitura guztiak; horri esker, agintearekin eta ulertzeko moduan agertzen ziren, iruzkin nahiz interpretazio akademikoen jorragai bihurtuz, zuzenbide zibila bezala . Errazagoa izan zen, ordea, ohitura guztien edo gehienen osagai erkideak identifikatzea.
‎Garai horretan gehien aplikatu zen zuzenbidea gobernatzen zutenen ohitura germaniarra izan zen, ordu arte ahoz zabaldutakoa baina une horretan batu eta idatziz jaso zena. Eurikoren Kodearekin gertatu bezala , agintariek jurista zein kopiatzaile galiar erromatarren laguntza behar izan zuten, eta, horrexegatik, testua latinez idatzi zen. Lege horietan batik bat biktimari edo biktimaren familiari eman beharreko kalte ordaina jorratzen zen, biktima horri lapurreta, kalteak jabetzan, lesioak, sexu erasoak edo giza hilketa eraginez gero.
‎XI. mendean, elizaz kanpoko zuzenbide eskola handiena Pavian zegoen, Lonbardiako erreinuaren hiriburuan. Paviako juristek Lonbardiako zuzenbidea jorratu zuten buruen buruenik ere, Liber Papiensis izeneko bilduman jaso bezala ; testu hori frankoen konkistaren aurreko errege lonbardiarrek emandako ediktuen eta kapitular frankoen bilduma zen. Paviako eskolako juristak aitzindariak izan ziren testuari glosa egiteko metodoa erabiltzeko orduan, hau da, ikertzen ari ziren lan zehatzaren gaineko azalpenak ematen.
‎bildumara batu da, sor daitekeen edozein arazo juridikori aurre egiteko behar den guztia. Digestoaren lehenengo zatiak zehaztu bezala , juristei apaiz deitu behar zaie; ildo beretik, horren osteko testu batek honetara definitu zuen jurisprudentzia: «gizakien eta jainkoaren gauzen gaineko jakituria».
‎Graziano monjeak 1140 urtea aldera Concordantia discordantium canonum izenekoa argitaratu zuenean, aldaketa esanguratsua gertatu zen, eta agintedun bilduma horren bitartez, ustezko kontraesanak konpondu ziren. Lehenengo bildumariek ez bezala , Grazianok aukeratutako testuen azalpenak eman zituen, gero Decretum izenez ezagutuko zen lanean sartzeko. Bilduma horrek lehendabiziko bilduma kanonikoak ordeztu zituen.
‎berez kontraesanezkoa zen gaiari harmonia itxura faltsua ematea. Jurista horien ustetan, zuzenbide zibilak bakarrik eskaini ahal zituen edozein zuzenbide behar bezala interpretatzeko behar ziren teknikak, baita zuzenbide kanonikoa interpretatzekoak ere. 1160 urtea aldera, jurista zibilistek onartu behar izan zuten zuzenbide kanonikoa zuzenbide zibilaren pareko jakintzagaia izanik, aintzatespen berbera merezi zuela; hala ere, bata eta bestea modu bereizian aztertzen saiatu ziren, aztergaia bibien esparrukoa izan arren, ezkontzaren edo lukurreriaren kasuan bezala.
‎Jurista horien ustetan, zuzenbide zibilak bakarrik eskaini ahal zituen edozein zuzenbide behar bezala interpretatzeko behar ziren teknikak, baita zuzenbide kanonikoa interpretatzekoak ere. 1160 urtea aldera, jurista zibilistek onartu behar izan zuten zuzenbide kanonikoa zuzenbide zibilaren pareko jakintzagaia izanik, aintzatespen berbera merezi zuela; hala ere, bata eta bestea modu bereizian aztertzen saiatu ziren, aztergaia bibien esparrukoa izan arren, ezkontzaren edo lukurreriaren kasuan bezala .
‎1 2, 8, 1 aipamena: zenbaitetan, jabe ez denak jabetza eskualdatu ahal duen bezala (ulerbidez, zordunak eman dion bermea saltzen duenean, zorra ordaindu ez delako), heretikoak ere berak jaso ez duen espiritu grazia eman dezake (ad De consecratione, D.4 c.23 v. Romanus).
‎Bilduma hori bederatzi liburutan antolatu zuen, Kodea bezala (Erdi Arokoa), eta Txiroen Liburu izena jarri zion (Liber pauperum). 1190 urtea aldera, liburu hori testu-liburu antzo erabili zen Oxforden, eta bertan, zuzenbide zibila zuzenbide kanonikoarekin batera irakasten zen.
‎Bolognako juristak, eskuarki, laikoak ziren; Italiatik kanpo, ostera, apaizek ikasten zuten zuzenbide zibila, elizaren auzitegietan justizia administratu behar zutenek, buruen buruenik ere. Horrek ez du esan nahi zuzenbide zibila azaletik bakarrik jorratu zutela, ezta hurrik eman ere; arean, jakin bazekiten zuzenbide zibila ikasi ezean, ezin izango zutela behar bezala ulertu zuzenbidearen izaera edota epai prozesuak.
‎batetik, demandatzailea daukagu, eskaera adierazten duena; bestetik, demandatua, haren aurka eginez; eta, azkenik, epailea, aurreko bien artean. Bulgarok azpimarratu bezala , akzio zibilean, frogaren zama eskuarki demandatzaileari dagokio, eta frogarik izan ezean, autua zinaren bidez konpon daiteke.
‎Zelanbaiteko antzekotasuna ikusi zuten basailu feudalaren eta emphyteuta erromatarraren edo epe luzeko ukandunaren artean. Esan ohi zen bezala , azken horiek jabeari zegokion akzioaren bertsio berezia zuten, vindicatio utilis deitutakoa, jabeak vindicatio directa zuen bitartean; horrenbestez, akzio horiei bi jabetza mota zegozkien: basailu feudalak dominium utile deitutakoa zeukan; jaunak, aldiz, dominium directum izenekoa.
‎Frantsesez eta ez latinez idatzitako tratatu horrek bertako auzitegietan zinez aplikatzen zen ohiturazko zuzenbidea erakutsi zuen. Zuzenbide zibilaren inguruko heziketa on bat zuen autore horrek erromatarrak ez ziren erakundeei egokitu zien zuzenbide erromatarra, Bractonek bezala , erakunde horiei aginte handiagoa emateko. Horretara, «printzearentzat atsegin denak lege indarra du» jokaraua aipatu zuen, Frantziako erregeak zuen eskubide bat bidezkotzeko, alegia, espedizioren bat hastean bere gudarostean sartzen ziren zaldunen eginbeharrak eteteko eskubidea.
‎Latinez bi lan egin zituen, nolabaiteko heziketa zuten herrikideen artean ikasketa berrien osagaiak sartzeko. Horietako bat, Hexameron izenekoa, kristau doktrinaren azalpena zen, bertsoz egindakoa eta Pariseko teologoek aurkeztu bezala erakusten zena. Bestea, Scaniako legeen latinezko bertsioa zen (garai hartan lurralde hori Danimarkan zegoen); lan horretan, egileak lege adierazmolde erromatarrak erabili zituen, ohiturazko zuzenbidea Erromako testuinguruan sartzeko.
‎Jacques eta Pierre apaizak izanik, bi biek erdietsi zuten gotzain bihurtzea. Egin eginean ere, zuzenbide zibila ez zuten jorratu zuzenbide kanonikoa bezala . Euren ikaslerik gehienak apaizak ziren, eta epealdi labur batean, iparraldeko Bologna bihurtu zuten Orleans.
‎Horren eraginari esker, zuzenbide zibilaren azterketa ez zen izan lehen bezain akademikoa, eguneroko arazo juridikoei erreparatzen zitzaielako gehiago. Bartolok eta horren jarraitzaileek eurek jaso bezala azaldu zituzten testuak, beraien helburu bakarra testuok zeuden zeudenean ulertaraztea baitzen. Ildo berari segiz, Erdi Aroko azken gizartean baliozkoak izan zitezkeen erregelak aurkitu nahi zituzten testu horietan, oraindik inperioko zuzenbidearen agintea zeramaten erregelak, alegia.
‎Zuzenbidearentzat enperadorea munduaren jabea bazen ere, Bartolok ikusi zuen praktikan herri askok ez ziotela obeditzen. Italiako estatu hirietan herriak ez zuen onartzen goiko aginterik, legeak nahi bezala egiten zituzten, eta, horretara, ondorioztatu zuen Bartolok, hiriok imperiuma zuten, enperadoreak orokorrean zuenaren parekoa, euren lurraldeen barruan. Botere hori luzaroan erabili zutenez gero, ez zuten zertan frogatu enperadoreak emandakoa zenik.
‎Bolognan zuzenbidea irakasten zenean azpimarra gai akademikoetan jartzen zen, praktikan baino gehiago; hala ere, bertara joaten ziren ikasleen kezka ez zen beti ahalik eta gehien jakitea. Eraldaketa gregoriarrek eztabaida hagitz berriak piztu zituzten, eta halakoak ezin ziren beste barik indarrez konpondu, aurreko mendeetan egin ohi zen bezala . Botereak bere burua legitimatu nahi zuen, eta lege bildumak, erromatarrak zein germaniarrak izan, oinarri oinarrizko jurisdikzio arazoen bide erakusle baino ez ziren.
‎Iheringek baieztatu zuen zuzenbide erromatarraren oinarria beharrizan ekonomikoek osatzen zutela, eta ez, ordea, printzipio moralek, iusnaturalistek aipatu bezala ; ideia nagusia autopromozioa zen. Zernahi gisaz, Iheringek ez zuen guztiz zokoratu nazio izaera, zuzenbidea zehazteko faktore gisa.
‎Zernahi gisaz ere, zientzia juridikoari edo juristek zuzenbidea interpretatzeari so eginez gero, Alemaniako eskola gailentzen da nabariro. Ikasleak tropelean joan ziren Alemaniako zuzenbide fakultateetara, XII. mendean Italian, XVI.ean Frantzian eta XVII.an Holandan gertatu bezala . Hori berori gertatu zen, Ingalaterrako Common Laweko juristaren batekin.
‎Zuzenbide erromatarraren merezimendu iraunkor moduan aipa daiteke herri baten lana dela, arrazen bokazioa orain baino zehatzagoa eta bakanagoa zen garaian horrexetarako goratu den herriarena, hain zuzen. Ildo horretatik, zuzenbidea ikasteko, behar beharrezkoak ditugu erromatarrak, artea ikasteko greziarrak behar ditugun bezala [Law Magazine NS, 7, 1859, 382 orr.].
‎Nondik nahi begira dakiola ere, Europar Batasuneko zuzenbidea ez da gauza berria, behin kontinente osoan izan zen batasun kultural eta juridiko baten berpiztea baizik, eta ideia horrek «tradizio zibil» bezala deskribatu denaren gaineko interesa piztu du. Interes horrek, bateko, doktrina juridikoen ibilbidea zehaztu du, Justinianoren zuzenbidetik hasi eta egungo kode modernoetara heldu arte, eta, besteko, herri desberdinetako ikertzaileek gai horren inguruan eginiko ekarpenak azaldu ditu jendaurrean.
‎Frisian azuleju margotuak egiteko tradizioa zegoen, eta XVII. mendeko laurogeiko hamarkadan Sybrant Feytemak azuleju serie bat ekoiztu zuen, Digestoaren zenbait titulu erakutsiz; azuleju bakoitzean kasuan kasuko tituluaren zenbakia modu nabarian margotu zen. Bunoren grabatuetan gertatu bezala , azulejuetan ez ziren jaso arau juridikoak euren jatorrizko testuinguru erromatarrean; aitzitik, arau horiek XVII. mende berantiarreko zinezko munduan kokatu ziren, eta protagonisten jantziak, armak nahiz etxeak Europako iparraldekoak ziren, ezbairik gabe.
‎Horrez gain, itsas merkataritzaren inguruko beste hainbat ordenantza ekar daitezke hizpidera. Orduz geroztik, Frantziako merkatariek era bereko zuzenbidea erabili zuten, bakoitza non bizi zen kontuan hartu gabe; zuzenbide hori merkataritzako egineren adierazpen baimendu bezala onartu zen, bai Frantzian, baita Europa osoan ere, Ingalaterra barne.
‎Espainian lurralde bakoitzak bere zuzenbidea zuen, eta XVIII. mendea arte, nazio zuzenbidearen ideia amets hutsa zen. Frantzian gertatu bezala , Pariseko Ohitura eskualdeetako beste ohituren gainetik gailendu zen; halaber, Gaztelako zuzenbidea, Zazpi Partidak deitutakoa eta 1567ko Bilduma Berrian oinarritutakoa, Espainia osorako nazio zuzenbide (jatorrizko zuzenbide) bihurtu zen emeki emeki. 1713 urtean Gaztelako Kontseiluak agindu zuen unibertsitateetan zuzenbide erromatarra irakatsi beharrean nazio zuzenbidea irakatsi behar zela, baina irakasleek lepoa eman zioten dekretu horri.
‎Hasteko, gizakiak gizaki moduan zituen eginbeharrak jorratu zituen, hauxe argudiatuz: gizakia gizarte izaki eta izaki arrazionala denez, Jainkoak zuzenbide naturala sortu du horrentzat, eta zuzenbide horren adierazpena da, Jauna eta besteak norbera bezala maitatzeko agindu ebanjelikoa. Horrenbestez, gizaki moduan, gizakiak oinarrizko hiru eginbehar zituen:
‎Pertsonak eta gauzak tipo zehatz batzuetan laburbildu ziren, naturan agertu bezala eta zuzenbide zibila gogoan izanda. Zuzenbide pribatuaren gainerako zatia bi taldetan sailkatu zen:
‎Hasieran, zuzenbide zibilak leku nabarmena zuen kodetzaileen buruan, baina mendeak aurrera egin ahla, zalantzan jarri zen horren garrantzia. Zuzenbide zibil erromatarra ez zen ikusten kasuan kasuko garaiari lotu gabeko Ius commune edo zuzenbide natural moduan, ezpada antzinako gizarte baten zuzenbide bezala , alegia, Argien Mendearekin zerikusi handirik ez zuen garai bateko zuzenbide bezala.
‎Hasieran, zuzenbide zibilak leku nabarmena zuen kodetzaileen buruan, baina mendeak aurrera egin ahla, zalantzan jarri zen horren garrantzia. Zuzenbide zibil erromatarra ez zen ikusten kasuan kasuko garaiari lotu gabeko Ius commune edo zuzenbide natural moduan, ezpada antzinako gizarte baten zuzenbide bezala, alegia, Argien Mendearekin zerikusi handirik ez zuen garai bateko zuzenbide bezala .
‎Proiektu horrek ez zuen argirik ikusi, eta Federico Guillermo I.aren adoreak beste bide bat hartu zuen; hogeita lau urte beranduago, alabaina, justizia ministroa zen Samuel von Coccejiri txosten berria prestatzeko agindu zion. Thomasius ez bezala Cocceji eskarmentudun erromanista zenez gero, zuzenbide erromatarra gailentzen saiatu zen, baina herriaren iritzia horren kontra zegoen. Iritzi horren ariora, auziak luzatzen ziren eta auzitegiek itxuraz nahierako erabakiak hartzen zituzten, abokatu eta epaileak zuzenbide erromatarrean hezi zirelako.
‎Kodetze mugimenduaren emaitzarik ezagunena ez zen jaio prozesu luze baten ondoren, Prusia eta Austriako kodeekin gertatu bezala . Izan ere, Frantziako Iraultzaren helburuetako bat zen Kode zibila aldarrikatzea, baina hasieran horren alde egin zutenen xedea eta Federico Handiarena aurrez aurrekoak ziren.
‎Erromarekin zituen loturak apurtu zituenean errege Henrike VIII.ak zuzenbide kanonikoaren irakaskuntza formala deuseztatu zuen, baina praktikan, Ingalaterrako elizako auzitegiek berori aplikatu zuten ezkontza zein testamentu gaietan; are gehiago, erreformaren osteko doktrina kontinentala ere izan zuten kontuan. Beste alde batetik, zuzenbide zibilaren irakaskuntza indartu zen, Henrike VIII.ak hori hautatu zuelako Oxford eta Cambridgen ezarri zen Regius Chairsaren barruko gai bezala , Berpizkundeko beste gai batzuekin batera, hala nola, greziera, hebreera edota teologia protestantea; halako gaiak koroak aukeratu behar zituen, eta oraindik ere horrela egiten da.
‎Jasotze azkar hori arrazoi praktikoak zirela bide gertatu zen batik bat, baina giro intelektuala ere aproposa zen. Berpizkundearen garaian Antzinaro klasikoak utzitako jarauntsian jarri zen arreta; Berpizkunde hori Alemanian loratu zen eta Alemaniako humanistek hurbil hurbiletik ekin zioten zuzenbidearen praktikari, Frantziakoek bezala . Edonondik begira dakiola ere, jasotako zuzenbidea, praktikan, auzitegiek onartzeko modukoa izan behar zen halabeharrez; ondorenez, neurri handiagoan jaso zen mos italicus deitutakoa mos gallicus izenekoa baino.
‎Zuzenbide zibilak estatu burokratikoa ezartzeko aukera ematen zuen, eta horri esker, printzeek izugarrizko lokabetasuna izan zezaketen, jaun feudalei begira. Europa osoan zehar, zuzenbidea legeria bezala ikusi zen, eta ez ohiturazko arau tradizionalen multzo moduan; legeria hori printzearen izenean aldarrikatu zen, eta auzitegi gorenak interpretatu zuen, printzearen agintepeko lurraldeetan aplikatzeko.
‎Argudio desberdinen oinarri gisa Bartoloren iruzkinak erabili ohi ziren, hauxe jorratuz: ohitura hori egitate gisa ulertu eta aurrekoak bezala frogatu behar ote zen. Johan Schilteren lana, Praxis iuris Romani in foro Germanico, 1675 urtean argitaratu zen, eta bertan erdiko konponbidea proposatzen zen:
‎Horren iritzirako, batetik, enperadoreak ezin erreklama zezakeen mundu osoaren gaineko subiranotasunik, eta, bestetik, aita santuaren subiranotasuna aldi baterakoa zen eta ez zitzaien hedatzen barbaroei. Vitoriak argudiatu zuenari helduta, ulertzen zen testu erromatarretan zuzenbidea berbera zela herri guztientzat eta testu horietan agertzen zen Ius gentiuma, ostera, Ius inter gentes bezala ere ikusi ahal zela, alegia, herri baten eta bestearen arteko harremanak arautzen zituen erregela multzo bezala. Zuzenbide horren oinarria ez zen sinesmen erlijioso berberak izatea, ezpada gizateriaren izaera.
‎Horren iritzirako, batetik, enperadoreak ezin erreklama zezakeen mundu osoaren gaineko subiranotasunik, eta, bestetik, aita santuaren subiranotasuna aldi baterakoa zen eta ez zitzaien hedatzen barbaroei. Vitoriak argudiatu zuenari helduta, ulertzen zen testu erromatarretan zuzenbidea berbera zela herri guztientzat eta testu horietan agertzen zen Ius gentiuma, ostera, Ius inter gentes bezala ere ikusi ahal zela, alegia, herri baten eta bestearen arteko harremanak arautzen zituen erregela multzo bezala . Zuzenbide horren oinarria ez zen sinesmen erlijioso berberak izatea, ezpada gizateriaren izaera.
‎Azken horrek 1612an argitaratutako De legibus tratatua da Espainiako neoeskolastikaren adierazgarririk konplexuena. Berak baieztatu bezala , zuzenbide naturalaren derrigorrekotasuna dator arrazoiaren bidetik, eta ez, ostera, Jainkoaren borondatetik (II.6); hala ere, praktikan inguruabarren arabera alda zitekeen arrazoiak agindutakoa (II.14.12). Suarezek ez zuen onartu hurrengo iritzi bartolista:
‎XVI. mendean garatze bidean zeuden estatu nazioek laster behar izan zuten nazioarteko zuzenbide publikoa (Ius inter gentes), Vitoriak proposatu bezala . Erreformak, alabaina, izugarrizko eragin zatitzailea izan zuen lehen kolpean kristau herrien erkidegoa zirudienaren gain, eta, horren ondorioz, zuzenbidea eta teologia bereizi behar izan ziren.
‎Independentzia formala erdietsi baino lehen ere, iparraldeko probintzien lehenengo unibertsitatea 1575ean sortu zen Leydenen, Holandan, hegoaldeko Herbehere katolikoetako Lovainari kontrapisu protestantea aurkezteko. Espainian gertatu bezala , han ere Inkisizioak zigortu zuen gauzen betiko ordena uki zezakeen edozein ideia zabaltzea. Leydeneko Zuzenbide Fakultateari hasiera hasieratik esleitu zioten kontuzko lekua unibertsitatearen barruan.
‎pertsonak, gauzak eta betebeharrak. Gatibualditik ihes egin eta gero, Grotiusek iheslari politiko bezala eman zuen bizitza osoa, batez ere Frantzian, Suediako enbaxadore moduan jardunda.
‎Errealitate garbia hauxe zen: zuzenbide erromatarrak askatasun handia ematen zien alderdiei euren arteko transakzioak nahi bezala egituratzeko, baina ez zituen kontuan hartzen merkataritza modernoaren lege mekanismo konplexuak. Max Weber historialari ekonomikoak hauxe azpimarratu zuen:
‎Eginiko froga guztiak idatziz jaso behar ziren. Azken buruan, bada, prozedura osoro idatzia jaio zen, eta horren maila teknikoa gero eta hobea zenez gero, berori behar bezala garatu ahal izateko jurista profesionalen esku hartzea behar zen. Unibertsitate heziketaren ondorioz, juristok bertan ikasitako zuzenbide zibila aipatzen zuten.
‎Italian eta Frantzian bezala , Alemanian ere juristek gizartean agertzeko gogoak zituzten eta behin baino gehiagotan azpimarratu zuten zuzenbideko doktoreak milites legumak zirela, zaldun militarren status berberarekin. Ahalegin handiagoak egin ohi zituzten alderdien arteko areriotasuna pizteko, gatazkak modu baketsuan konpontzeko baino.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia