Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 547

2000
Baina nik uste dut maitasuna kubo bat dela,
‎Usategiko ziegan aldizkari baten orria aurkitu nuen, eta, besterik ezean, orri huraxe irakurri nahi nik! Baina nire betaurrekoak ere Carabanchelen geratu ziren, eta ez nezakeen zipitzik irakurtzen ahal.
‎Egonaldi hura amaitzear zelarik bidali zizkiguten Carabanchelen geratu zitzaizkigun trasteak. Baina nire betaurrekoak ez ziren berehalakoan agertu! Geroago baizik, Joseba Sarrionandiaren idazmakinan sartuta.
‎Bi hilabete lehenago hara iritsiak ziren gure lagunak, eta haien sarrera ere horrelakoa izango zen, beldurgarria. Baina nik ez nekien zelakoa izango zen, noraino izango zen izugarria. Furgoitik jaistean" korridorea" egin ziguten kartzeleroek.
‎Mikel Lopetegi... Hirurena izan zen latza, baina niretzat Kirruli eta Mikelena gogorrena, neu nengoen moduluan gertatu baitziren. Kirruliren gorpua zaintzen egon nintzen goizean, Elurtxurirekin batera.
‎Amak Ordiziarako trena hartu zuen, eta nik Donostiara. Penaz eta minez zegoen ama berarekin etxeratu nahi izan ez nuelako, baina nik ezin nuen aitaorde harekin eta giro hartan bizi.
‎Nire lagunartekoak futbolzaleak ziren, baina ni ez nintzen futbolaren lagun. Atotxa futbol zelaian behin bakarrik izan nintzen; Realak eta Atletico Aviacionek jokatu zuten.
‎Ezkondu aurretik elizan froga moduko batzuk gainditu beharra zegoen; elizako kontuak, edo apaizenak, garai batean lehen jaunartzerako egiten zuten moduan. Otoitzak bazenekizkiela eta abar erakutsi behar zen, baina nik otoitzik ez nekien bat bera ere. Ezkonduko gintuen abadeak bazekien horretan ez nenbilela sobrante.
‎Antonio!, Antoniooo! Baina nik jaramonik ez. Arratsaldera arte ez nintzen etxeratu, ezta bazkaltzera ere.
‎niri egundoko lepagainekoa esku zabalarekin; eta nik, orduan, lurretik alikate handiak hartu eta zait! kolpea hankartean; barrabilak ez nizkion harrapatu izango, baina bai inguruko zerbait... eta estutu egin nion; berak zapladaka ekin orduan, baina nik askatu ez, estutu baizik. Han amaitu ziren istiluok.
‎Lauaxetak erreka ertzean egin zuen bizarra, Araxesen ura baliatuz. Niri ere eskaini zizkidan bere trepetak, baina nik ezetz esan nion, bizarra uzteko asmoa nuela. Bizarra egin ondoren, inguruan artean ere jenderik ez zela baliatuta, gerritik gora biluztu eta errekako urarekin soina freskatu eta garbitu zuen Lauaxetak.
‎Esne kondentsatua eta gaileta batzuk jan genituen, bordatik irten gabe, kanpoan euria ari baitzuen artean ere. Eguraldi harekin onena Goizuetara jaistea genuela zioen Lauaxetak, baina nik aurrera jarraitzea erabaki nuen. Elamatik barrena Artikutza ez genuela oso urruti esan nion, eta atertzen ez bazuen han gelditu ahal izango ginela.
‎– Baina nik ez nakian hik zer gura huen eta, erabakiak hartzeko moduan ez hengoenez, neuk hartu neuan agintea. Arantxa eta Jean Louis Urruñara joatekoak zirela jakin nebanean pentsatu neuan aukera hartaz baliatu beharra zegoela.
‎Eguzkia nagusitzen hasia zenez, bazen jende pixka bat. Lauaxetak esan zidan ohitua zegoela jendea" ia soinutsik" ikusten hondartzetan, baina nire iritziz ez zen oso lasai sentitu. Zorionez, hondartzaren alderdi nudistan sartu baino lehen mendi aldeko bidea hartu genuen.
‎Bagenekien Lauaxetarentzat arriskutsua zela han sartzea, han bat baino gehiago egon baitzitekeen hura ezagutuko zuenik. Baina nik baneukan hara joan eta lankideei ustekabe bikaina ematerik. Ez nengoen oso apain eta dotore, ez horixe!, baina horrek are gogo handiagoa ematen zidan lankideen aurrean agertzeko.
‎– Badakit bidea aukeratzea zuri jagotzula. Baina nik proposamen bat egin gura deutsut, ardura ez bajatzu...
‎Margaren gutunak, neure gogoarekin guztizko harmonian," txaretatik, zelaietatik, soroetatik, basoetatik, mendietatik, herrietatik" pasatzeko agindurik zidanez, zuzenean joan beharrean Altzo herritik eta Otsabio menditik barrena joan ginen Lauaxeta eta biok Lizartzarantz, bidea luzatzeko beldurrik gabe. Bide hartatik jota ere, bagenuen gauerako Orexara heltzerik, aise gainera, baina ni bidea patxadaz egitearen alde nengoen, eta gaua Lizartzan pasatuko genuela esan nion Lauaxetari.
‎Trafiko urriko errepidea zen Angiozartik Bergarara bitartekoa. Paraje ederren ikusmira eskaintzen zuen eta horretarako zurezko banku egokiak zeuden errepide ertzean txukun apailatuak, baina nik horretaz ohartu gabe egin nuen bidea, inguruko errealitatetik urruntzen ninduen lilura itsugarri batek bereganatua banindu bezala. Normalean horrelako xehetasunetan erreparatzea maite banuen ere, orduko hartan ez nintzen, haren ondotik pasatzearakoan, errepide ertzeko San Kristobal –belarriko minaren kontrako santua eta txoferren zaindaria– han zegoenik ohartu ere egin.
‎Hainbat artikulu idatzi eta argitaratu nituen, gainera, tarte horretan, orain seguru askorik –ez naiz, egia esan, bilatzen saiatu ere egin baina– inongo hemerotekatan ezin aurkitu ahal izango liratekeenak. Lauaxetak eta biok Tolosan Martxelo Otamendirekin topo egin genuenean, Martxelok Lauaxeta ez zuen ikusi baina ni bai, nahiz eta ni ere hila nintzen ordurako. Ez dakit zergatik.
‎" ixilpeko obra batzuk egin zituen", esan zuen; sekretuka, hurrean zen etsairen batek adi balezake lez; ordea beraiekin Ivan txikia besterik ez zen; esan zituen hitz haiek Xanengan sortzen zuten efektua ikustearren pixka batean isilik egon eta gero: " ixilpekoak ziren", esan zuen," baina nik banekien ari zirela"; gero, bekainak jasota, apalkixeago: " orain baino orduan errazago jakiten ziren gauzak", aitortu zuen.
‎" Hireak egin dik", esaten ari zitzaion Bonifazio Leori. " Baina ni...", kejatu zen Leo. " Urrutira joan beharrik ez daukak", esan zuen Bonifaziok," aski duk hona berriz ez azaltzea".
2001
‎Zergatik, ez dakit. Imajina dezaket, baina nire analisiak oso hego laburrekoak dira, egia esan, eta hortaz, ez dakit zuzenak diren. Nik arrazoi batzuk uler ditzaket, besterik ez.
‎Gure harridurarako –harridura erlatiboa; besteak bai, harrituta zeuden, baina nik nire dudak neuzkan aldez aurretik–, B hasperen egin eta makila alde batera bota zuen, kasik begiratu ere egin gabe.
‎Etorri berriek kalamar latak eta, orokorrean, mahai gaina estaltzen zuten gauza guztiak bota eta bultzatu zituzten, kalapita handiz; baina ni beren itxura arras bitxiari gelditu nintzen so: tunika zuri luzeak zeramatzaten, oinetaraino iristen zitzaizkienak, eta burua punta zorrotzean bukatzen zen kapirote batez estaltzen zuten, aste santuko marmo edo mozorroen moduan.
‎Nik zelai berde eta birjinak zanpatzen ahal ditut, basamortuan ibili behar izatea da zuen kondena. Haur bati begiratzen zaion aitakeriaz eta kondeszendentziaz begiratzen ahal didazue, baina ni oraindik emoziorako gauza naiz; zuengan, bitartean, emozioa ezinezkoa da, hil egin duzue emozioa, hitz zaparrada baten pean ehortzi duzue, milaka tona sintagma gainetik ezin kendurik dabilen gaixoa da, zuengan, emozioa; gehienez ere emozioaren planta tristeak egiten dituzue, simulakro hitsak, itxura patetikoak, antzezpen penagarriak. Agian, bidearen hondarrean, zuek bezalakoak izango naiz; are, oso litekeena da.
‎Irakurri nituen paperen jabea, neofitoa alegia, zutik, jauzi txikiak egiten zituen ukabilak biribil biribil eginda. Baina ni suelto ari nintzen, bero. Inork bere barneko egia nire baitara aldatu izan balu bezala zen.
‎Mariskalak, zalditeria eskuadra batzuen ondoan gelditurik, aginduak ematen jardun zuen luze. Horietako batzuk aurrera bidali zituen, kargan, baina ni nahikoa horditurik nintzen, eta ez nuen gertakarien gaineko ideia garbirik egiten. Bat batean sarjentu nagusiak oihu izugarria egin zuen:
‎Papera eta boligrafoa eskatu, gondola ibai ertzean geldi zezaten erregutu, eta Aita Zaindarien artean egondakoan ikasitakoa praktikan jartzea beste erremediorik ez nuela etsirik, lanerako prestatu nintzen, baldintza literario bakar bat ezarriz: konforme, baina nire bukaerak ez du happy end ik edukiko.
‎Horietako denbora batean, zu zaude, baina ni ez; beste batean, ni bai, eta ez zu; beste batean biak, baina zu hilik zaude; beste batean, ordea, neu naiz hilik datzana; baina guzti guztietan, zerri hanka hauek izugarri goxo daude.
‎Bere itxura eroriari kasu egitera, erraz sinesten ahal ziren bere esanak. Baina nik so egiten nion begietara, eta azerizko ninietan dantzan ari zen argi maleziazkoari erreparatzea nahikoa zen jakiteko ongi ikasitako posea baizik ez zela. Carbayo bezalako detektibeak ez du sekula erretreta hartzen; eraldatu, itxuraldatu eta mutatzen da, heriotzak azken erretreta harrarazten dion arte.
‎Ulergarria iruditzen zait zerbait izan nahi izatea. Arrazoi pixka bat ematen ari natzaizue, zuena, neurri txiki batean bada ere, ulergarria iruditzen zaidala esaten ari naizenez; baina nik, beharrezkoa den une eta toki guztietan, ukatu egingo dut ulergarria iruditzen zaidanik zuen nahi izate ero eta tenorez kanpoko hori. Ez duzue zer eginik.
‎Londresen jaioa naiz, esplikatu zuen Berlusgoñik, arbasoak errusiarrak zituen Parisko aristokrata judutar baten seme nagusia; txikitatik eduki dut letra inprimaturako joera oso errotua; familiatik datorkit. ...tean ikasten nuen; buruz oso betea ez zen osaba batek irakurtzen zizkidan Bibliaren pasarterik adierazgarrienak polonieraz; sei urte nituenean buruz nekizkien Dostoievskiren nobela gehienak, errusierazko bertsioan edo galegozko itzulpenean; zortzi urte nituenean nire familiak Berlinera joan behar izan zuen, aitaren lan arazoak zirela medio, eta han, ezinbestean, alemanarekin familiarizatu nintzen; baina nire egiazko pasioa serbokroaziera zen, nire lehen amoranteak, Belgradeko opera kantari batek ohean hitz egiten zidan hizkuntza. Hori Tuaregekin bizitzera joan baino lehen izan zen; islandieraz eta moldavoz defenditzen naiz, Reyjavikeko azentu markatuegia dudala leporatzen didaten arren.
‎– Estimatzen haut, Markos, benetan. Bazakiat batzuetan zakar samarra naizela baina nire papera horixe duk...
‎ez diat inongo azalpenik zor, hi bezalako kaka umerik agoantatzea gibelak ez zidak agintzen. Ez nauk hire hobe beharrez ari, baina nire lanak baditu arau puta batzuk. Haien artean hi bezalako babalastoak balizko arriskuaz ohartarazi beharra kasu.
‎Lehen itxia eta erasokor zegoen hura ustekabez zabaldu egin zen. Ez dut uste horretarako arrazoi sendorik zegoenik baina nire buruko hutsune amaraunetik horixe berreskuratu nuen biharamunean eta merezi duen sinesgarritasunaz kontatzen dut.
‎Tira, askotan saiatu naiz uzten baina alferrik. Badakizu, gaztetako bizioak nekez gainditzen dira, baina nik ez dut esperantza galdu. Kasu askatzeko esperantza?
‎Komisarioak jakin minez begiratzen zidan, bigarrenez ahalegindu zen aurpegiaren zurruna leuntzen, alferrik. Garbi zegoen ez zidala ezertxo ere sinesten, baina nik ezin nuen besterik egin.
‎Edo agian ez, zeren eta isiltasun larri hartan txalo ozen batzuk entzun bainituen; eta orduan lehengo eskale bizar urdin hura ikusi nuen berriro, txaloka erotu beharrean eta niri bizkarrean txapaka eginez, animatu nahian. Ez dut ondo gogoratzen, baina nire baitarik indar apurrak bildu eta irribarre xaloa eskaini niola uste dut. Ez dut sekula ahantziko agure txiro horren imintzio eta espantuetan zetzan goxotasuna.
2002
‎– Barka egik elkartasun falta, baina nik gustura edango diat zer edo zer.
‎Komunista izaten segitzen dinat nolabait, eta oraindik ere ospakizun lege loriatsuenak gordeak zauzkanat beharginek boterea hartuko duten egunerako. Baina ni ez naun proletarioa. Eta agian horrexegatik salbatu nindunan nazionalak sartu zirenean.
‎– Habanoak direla diote, baina nik uste dut Kanarietatik edo ekartzen dituztela. Neuk Kuban erretakoek behintzat bestelako zaporea zuten!
‎– Baina nik bazakiat zein den arrazoia –buruz gora igo zuen eskuan zeukan poltsa– Odol ustela duk hauxe. Ba dakik nork jasotzen dituen negozio honen irabaziak?
‎– Eurek dute kriminaletik eroatea, susmoa daukat sekulakoa izan balitz eran antolatu dutela, baina nik uste dut geuk alderantzizkoa saiatu behar dugula. Auzi administratibo gisa tratatu behar dugu, isun bat ez ordaintzeagatik atxilotu balute legez.
Baina nire ahaleginaren gainetik daude zure mendateak.
baina ni zuganatu egin naiz harresi haien itzal laiotzetatik,
2003
‎Ni ere bakarrik nago, erantzun dio Damianek. Bai, baina nik maite zaitut, Véroniquek. Maite zaitut, Damian.
‎Ez didazu sinetsiko, baina ni biologiako ikaslea naiz egiazki, esan dio mutilak. Hobeto orduan, erantzun du lehor Damianek eta afaltzeko ezer ba ote den begiratzera noa, esan die gelako atea itxi baino lehen.
‎Hori bai ezetz erantzun dio Damianek. Nahi baduzu kanpoan afalduko dugu, baina nire etxean inola ere ez. Ezagutzen dut Hondarribian ostatua zabaldu duen sukaldari frantses gazte bat.
‎Ebakuntza. Ondo pentsatu baina nik ez daukat zalantzarik: oraingoz ebakuntza da bide bakarra.
‎Ez zidan amua irentsi. Baina nire zirikadak eta mingostura gorabehera, albistea pozgarria zen. Gerra hartan ordura arte adurra aurka izana genuela esan zitekeen eta, alde jarriko ote zitzaigun geundela uste dut.
‎Gureek elkar hil zuten, bai. Baina nire mindura igarri zuen, beharbada, ez baitzidan zauri hartan hazka egin nahi izan.
‎–Beharbada bai, beharbada ez –erantzun nion– Baina niri gogoak halaxe kontatzea ematen dit.
Baina nire baitan bizi da burgesa ere,
Baina nire maite, maitale edo noizbait konplize
Baina ni neu naiz orain,
2004
‎Irudi hartako Mirenen ihesa ekidin nahian, barra barra hasi zen edandako zerbeza ugaria lagun: " Ongi aritu da Harakin ongietorrian, baina nik beste hitz batzuk erabiliko nituen, ez duzu uste?; komisaldegian kristorenak eta bi egin dizkigute; nik uste dut, genekien hoberen egin ditugula gauzak; asko akordatzen naiz etxera eman zintudan hartaz, ongi egon zen ezta?; nahi duzu beste zerbeza bat; bai, Bazterrek etorri egin behar zuen afarira, ama ikusiko zuen bihar, baina Bazter batzuetan oso arraroa da, nik batzuetan ezin dut berarekin...
‎Gora Iraultza Sexuala. Barre egin genuen, baina nire barrea ez zen besteena bezalakoa, nire barrea zerbait aurkitu ondoren ikaragarria dela susmatzeak beldurraren dardaretan ezinean dabilenaren barrea zen. Ergela hots egin nion Fermini, eta areagotu egin ziren denon barreak.
‎" Nik uste diat Fermin egokia dela; beste bat izanen duk nahi izanen duena, baina nik uste diat Fermin baietz".
Baina nik
baina ni ikusi gabe,
2005
‎Beinatek amerikanoa jendetasunera gonbidatu zuen. Baina ni Peter nauk eta ez Pierra bortizki azpimarratzen zuena ez zen isiltzen, dena laido eta irain, bideak hemen izpirituak bezain hertsiak zirela oihuka. Karkara gordina askatzen zuen noiztenka, etxekoei maleta hanpatu batetik ilkitzen zituen opariak banatzen zituela:
‎Gustura esango nien ur parkearena eta Menorcakoa, seguru nagoelako haiek ez direla Menorcan egon eta ur parkean ere ez direla egon. Beñat bai, Beñat egon da, berak kontatu zidan, baina nirea handiagoa zen, hori seguru, eskailerak zituelako eta gero bi toki zeudelako jauzi egiteko eta azkenean piszina handi bat eta han zeuden aita eta ama" zer moduz?" galdezka, inbidiaz.
‎Bera ere ikasten ari da, eta gero hitz egingo dugula elkarrekin, hori esaten du. Baina niri ez zait gustatzen.
‎Juan, nire senarra, joan den urtean hil zen. Huts handia utzi zidan, baina nirekin sentitzen dut egunero, lagun, goizetik gauera arte.
‎Ondotxo daki zer pentsatzen dudan nik horretaz. Maitasuna zigilatzeko paper eta instantzia beharrari alferrikako irizten diodala –ez zaio gustatzen entzutea, baina nire jaioterriko bake epaitegia eta eliza urpean daude: paper bustiak baino ez dira– eta batez ere, buruan norberak bere irudi eta oroitzapenak dituela, eta nik gogoan dudala aitak alde egin aurretik nola utzi zuen ezkon eraztuna erortzen arrebaren arrain-ontzira, eta nola Tom eta Jerry apartatu egin ziren izututa, eraztuna uztai inerte baten gisan uretan murgildu zenean.
‎Idazleek elkar ezagutu behar zuten, begiradak eta hitzak elkar trukatu, elkarren konplize izateko aukerarik ez eskaintzeak mindu egin ninduen apur bat, nahiz eta, ezagututa ere, Lydie Vidalekin ez nuen literaturaz partekatzeko gauza handirik edukiko; sinpleki, gorrotatzen genituen autoreei buruz funtsik gabe gaizki esaka arituko ginen, hori egingo genuen, bi idazle elkartzen direnero bezala, elkarren lana gustuko ez dutela esateko barrenik ez dutenean. Baina nik gustuko nuen Lydieren lana. Minduta zegoen nire egoa.
‎" Gortina hori ez dugu irekiko, Lydieri horrela gustatzen zaio". Lydie lo zegoela esan zuen berak, baina ni ez nengoen hain seguru. Txori begiak zituen Lydiek, eta txoriek lo gutxi egiten dute.
‎Beheko pisuan badago bat, hortxe ezkerretan, esan zuen. Baina nik goiko pisurako bidea hartu nuen, bera ohartu gabe. Urduri nengoen, aingeru pausoekin nindoan, lapur bihurria bezala, harrapatuko ninduten beldur, ezker eskuin terrenoa ikuskatuz, poliki nenbilen egurrezko lur salatarian.
Baina ni joan egin naiz.
‎Gauza ederrak ugari bai, baina nik bilatzen dudanik ez, bat ere. Soilik geratzen zaizkit bi karpeta, eskuz idatzitako orri soltez beterik.
‎Uste duenez, aurki bota egin behar omen dute errepide berri baten karietara, eta hori gertatu baino lehen erakutsi nahi dit. Ez dela etxe aparta, baina niretzako moduko gizona izan omen zen Lakoizketa hori. Botaniko ero bat.
‎– Erran nahi duan bezala, baina nik ez nian Senpe kasatu.
‎Horrek ez daki zer den plano bat, ezin izan liteke abanzada bateko zelataria. Barka ezazu, kapitain jauna, baina nik ongi dakit nola funtzionatzen duen ontzi gorriak, zelatariak bolondres eskatzen dira, eta mutil horrek ez zuen pausoa bolondres emanen, edo beharbada bai, beharbada pasatu egin nahi zuen nazionaletara eta zorabiatu egin da menditarte biluzi honetan, atzera bere lerroetan zegoela usteko zuen gizajoak, iparra galduta, halako taxu oneko mutilak.
‎Ez ote da ohiko samarra tribunalek errugabe lagatzea emazte desleiala akabatu duen gizona? Ez, inork ezin lezake, baina nik epelkeria horren guztiaren kontra neukan arrazoi Manoel Arauxoganako mespretxuan, eta esaten dudana frogatzeko noa orain, urteetan umotu behar izan duen urrats, marinelak emaztea herrestan eraman zuen karrika beretik barrena gordin. Lady Godiva naiz, zaldiz ez joatea eta ezein zergaren aurkako protesta ez izatea, nire hau.
‎Alta, badakit gaurgero ez dudala etxetik irteterik edukiko, nik ere alde egin dudala herri zoragarri honetarik. Inork ez dit ileetarik tirako, baina nire herritar guztiek eramanen naute arrastaka biluzik eguzki beteko espaloi madarikatu honetan aurrera beren marmar merkeek adatsetik helduta," Beha ezazue, hori da, hori da denok probokatu nahi gaituen martiri ustekoa!". Zatarkeria handiena naizelako naiz ikusgarri.
‎Arrantzan hasten badira ez zietek filiñoei baino are zekenago ordainduko? ...nan, zertan gabiltzan gu biok, hirekin ni, horregatik etorri zaidak malkoa, egik kontu zer den niretako orai galdatu didaana, barkamen zoragarria duk, hik pentsa ezak nahi duana, errak berriro hik badakiala zergatik erori hintzen eta ez zela nire hobena izan, berdin zaidak, eta nik baietz erraten diat Eustakio, jakina baietz, hik ez duk konprenitzen ahal, hik ez dakik, hik dena kontrolatu nahi duk baina nik badaukat zokoño bat inork inoiz jakinen ez duena, han ez dik inork zangoa sartzen, nire gotorlekua duk, nire dorretxea, hiru mila zaldik zaindu eta 380 voltiok hesitutako barrendegia, burutik egin ote zaidan, ez dakik nola, bai, bai erraten diat, bihar atxilotzen banaute ere hi bezala zafratzen banaute ere ez ditek kausituko, hik irakats iezadak nola funtzionatzen duen eta neure gain bertze ...
‎Piper gaiztok erre zuen Kojua. Baina nik ez nuen ihes egin nahi. Behar nuen adina hartzeko baimena emanda utzi ninduela esan nahi nien besteei gero, boleran, sua eskatzen niela.
‎Negar egin izan banu, utzi eginen ninduen Kojuak. Baina nik harro behatzen nion, deusen errurik ez daukanaren gardentasunaz, neure burua ezagutzen hasia nintzen. Iluntzen ari zuen, eta umeak ez zuela negar eginen.
‎Polita zen, baina niri gehien gustatzen zitzaidana zen bere molde leuna eta beti marrantatua bezala zeukan ahots hura. Eta mozorroaren barrutik are amultsuago heltzen zen.
‎Badakarte Catharina, hementxe dator, zatoz, esteka zaitzatela neure begipean, horrela, ederki Catharina, zu lasai, lan honetan nauzu ni entregu, ordu guti batzuen afera izanen da, ongi, ea sabel hori, bai, espero zitekeena da, aizu, zuk ez duzu oraiko hau hemen sartzen zaren lehen aldia, nik zu ezagutzen zaitut, bai, zure izen hori, Catharina, lau ordu ditugu lan honi akabaila emateko, tira ba, prest zaudete denok noski, ados, jakin ezazue nik egitekoak geldiro burutzea dudala laket, bortz ordu hobe, banoa beraz, kasu eman hor, kasu beheko horiek, beha ezazue, ikusi nola ateratzen dudan umea Catharinaren sabeletik, zeinen airoski jasotzen dudan, zeinen garbi, ikas ezazue, hor duzue, poliki, kuidadito pintura harrotu kablea kentzean, ederki, ikasten ari dira gainera tipulano hok, gogorra izanen litzateke denak bertan zamaketari gelditzea, bigarren traktorea ikusten diot ordea, egon, egizue leku hau ere ateratzeko, ken hadi bagonaren gaineko hori, alde egin ezak azpian harrapatzea nahi ez baduk, ongi, kuidadito mazaduraren bat egin paretatik sobera hurbil kokatu nahi izateagatik, zorionak, horrela askatzen da kakoa, ikasten ari zarete, beha ezazue niregana bai, beha zeinen harro egiten dudan eguneko lehen pausalditxoa, kafe zakuak gero aterako dizkiot, badaukazue zer ikasi, zoazte paleen bila, azpian dakartzan paper pasta fardoak hondarrean kenduko dizkiot, nongoa zara Catharina, txipretarra edo suediarra edo panamarra, uste dut zazpi ordu botatuko ditugula hau dena husten, ilunduko zaizue, niri ez manatu presaka aritzeko, egia erranen badut lanera etorri gabe egon behar nuke, Eustakiorekin eta gainerakoekin bat eginda, zuek ez bezala. Ez, zuk ez didazu erranen baina nik badakit zu ez zarela ez txipretarra ez suediarra ez panamarra, Catharina Nauwelaerts zara zu, holandarra, hemen orai berean guri ur freskoa ematera azaldu behar lukeen langilea hil zenuena, mespretxuz hil. Edo liluraz.
‎Niri ere hanka egiteko moilatik agindu zidan Florenek, ontziratu nahi izan banu bezala. Baina nik ez nuen beraiekin itsasoratzeko asmorik, banekien ez zituztela nire lagunak aurkituko.
2006
baina nik aurrerakoa agindu baino lehen
‎Ea non ikusi den horrelakorik. Baina nik ez dut utzi nahi.
‎Baina argi samar zegoen ez nuela ezer egin beharrik ere. Argi zegoen nire gorputza, bere kasa beti, nire borondatearen beharrik gabe baina nire borondatearekin guztiz bat eginda kasu hartan, Ainhoarengana gerturatzeko bidea egiten ari zela, poliki poliki, guztiz arrotz eta ezezagun zitzaidan trebetasunez. Ez nekien non ikasia zen neskei gortea egiteko antzean erakusten ari nintzen tenplea eta eskarmentua, baina pozgarria zitzaidan.
‎Euskal kanturik onena zein ote den erabaki nahian dabiltza Euskal Telebistan. Ez didate niri galdetuko, baina nire ustez euskal kanturik onena Leonard Cohenek Job gogaitaraziaren ahotsez hasten zuen hura da: " Let’s sing another song boys, this one has grown old and better".
‎– Bai, baina ni txiskeroarekin inurriak erretzen ari nauk.
‎Bada oraindik horrela bizi denik ere, baina nik –edo guk– ezinezkoa dut –dugu– horrela bizitzea. Behin era honetako gogoetetaraino iritsi denak ez du atzera egiterik.
‎Lotsatuta, urduri, beheko auzora joan nintzen bizikletan ibiltzen jarraitzera. Nik uste dut berak ere nahi zuela nire adiskide egin, baina nik izua nion haren aurrean zer esan eta zer egin jakin gabe gelditzeari.
‎Ez da, horrela esanda, oso poetika ortodoxoa izango, baina niretzat poesia, funtsean, eder sentitzeko modu bat da; eta batzuetan kasik soil soilik guapo.
‎1963an jaioa naiz, baina nire oroitzapenik ederrenak 40ko eta 50eko hamarkadetakoak dira.
‎Bereak ere badirela nire lekuak. Ez diot horretaz inoiz ezer esan, baina ni ere behin, behin baino ez, emakume batekin izan nintzen nire lekuetako batean. Ilobaren amarekin.
‎Jim Morrison, Pete Townshend, Howard Devoto, Patti Smith, Ray Davies eta beste askoren ondoren –Bob Dylan falta zen, Aita Santuaren aurreko emanaldia prestatzen ari–, Jimi Hendrix, Nick Cave eta Tom Waitsek itxi zuten saioa, ofiziotan, goizaldeko ordu txikietan. Ez zen nolanahiko hirukotea, baina nik Hendrixekin flipatu nuen gehienbat. Non arraio ikasi ote du ijito horrek bertsotan?
‎saltsa ona!, esaten zuen Mixak, okela, okela ona!, esaten zuen, hitz hori bizkaian ikasi zuen, eta ordizian harritu iten ziren, hauek nondikan datoz?, eta Mixak hala iten zuen, euskaraz bere moduan eta gero numeroak erdaraz eta numeroak erdaraz esanda jendia pixka bat lasaitu iten zen, eta hura benetan gaizki nola atera zitzaigun handik nik tuterara nahi nuen, festa izugarriak izaten omen dira han, eta Mixak ezetz, hara etzuela nahi, lehenago han arizana zen eta han mobida izan zuen eta igual behar ez zuen batekin topo ingo zuela, zergatik Mixak, errusiatik etorri zenian, ekarri zutenekin eta etortzeko pasaportia eta lan baimenak in zizkiotenekin zorren bat bazuen, horregatik etzuen fotorik nahi eta horregatik ere etorri zen herriz herri nirekin, ezpaitzitzaion herrian udaletxiak pagatzen zionarekin ailegatzen eta zeuzkan diru pixarrak errusiara bidali zituen han bi alaba baitzituen eta horregatik etzuen ezta pentsioa pagatzeko ere, baionan in genituen bi gau, jarri ginen kale luze batian, han ziren saltzaile guztiak eta hainbestian, etorri zitzaigun magrebeko ume moko bat kollariak saltzen zebilena eta haragirik gabe eskatu zigun bokata bat, ezpaitzen haragiarekin fiatzen, txerria ote zen, eta Mixak in zion hari saltsarekin bokata, berrogeita hamar xentimo, eta gero sailian sailian hasi ziren etortzen magrebeko umiak, eta gero hango zaharrak ere bai, eta nik, nahikoa dek!, kontra in nien eta Mixari ere kontra ze bestela ere nahikoa lioa bagenuen, makina bat moxkorrekin peliatu nintzen, ezpainuen pitorik entenditzen eta haiek manera txarrekin etortzen, Mixak ere gutxi entenditzen zuen baina hura moldatu iten zen, moldatzeko zera hori zuen, abilidade hori, bera lasai zegoen, ni takartu nintzen, hirekin ruina zaukaat!, irribarre iten zuen, baionan bi lo in genituen, bigarren egunian, bertan, nik banku batian, zakuan, eta Mixa furgonetan manta batekin, halako batian esnatu naiz eta, arratoi bat zakuari oxka, salto in nuen, alde in zuen hark, eta ni in nintzen lurrera erori eta, lurrian nengoela begiak bildu eta atzera lo gelditu nintzen, nekia, Mixak berriz, hamabi ordu in zituen tirada batian, hark ere nekia, iten bazuen zutik ordu asko hankan mina jartzen zitzaion, zergatik behatz txikia moztuta zeukan, hori izan zen kropotkin, uste dut izena, hiri bat txetxeniatik honontza, zergatik kuarteletik lagun batekin eskapatu zenian, kamioi bat pillatu zuten eta heldu ziren hiri horretara, lagun haren etxera eta, berak botak erantzi gabe bazeraman lau hilabete, eta mina, eta mina, hanka dena haunditua eta han moztu zioten, gero handik pasa zen ukraniara, han mafia batekin tratua in edo hala etorri zen, ihes, beti ihes, esaten zidan, txikitan ere, amak minan lan iten zuen eta, mina itxi zutenian handik hanka in behar, orain, hau da nire etxia!, esaten zuen, bidia zela bere etxia, pena zuen familiagatik, umeekin askotan gogoratzen, handik, baionatik, berara goazela, furgoneta malda batian gelditu zitzaigun, hura izan zen aurreneko aldia, Mixak sartu zuen burua motorrian, jo zion ostiko pare bat, martxan jarri zen, berara ailegatu eta han jendiak irriak eta burlak iten zizkigun eta handik kontzejal batek edo eztakit zer zen bidali gintuen eta ni hitz inda nengoen hurrengo egunerako oiartzungo tipo batekin eta hark esan zigun halako ordutik aurrera jartzeko halako tokian, eta bueno, jarri ginen eta in genituen gelditu gabe hirulau ordu lanian, halako batian altxatu zen haize fuerte bat, amarratu genuen toldoa barandilla batian eta ezin, toldoa puxkatu eta noski sua itzali eta ezin aguantatu behintzat, gauzak azkar bildu eta martxa, hurrengo goizian, toldoa partxiatu genuen, garbitu garbitzekoak eta erostekoak erosi eta, berriz ere martxa, gasteizera joan ginen, han jarri ginen parte zaharrian, kantoi batian, hara etzen poliziarik sartzen eta ...o goizian, toldoa partxiatu genuen, garbitu garbitzekoak eta erostekoak erosi eta, berriz ere martxa, gasteizera joan ginen, han jarri ginen parte zaharrian, kantoi batian, hara etzen poliziarik sartzen eta han ondo saldu eta ondo egon ginen, bitartian diru balantziak in genituen eta etzen askore baina, zerbait ari ginen, Mixak orain errusiara joatiarekin iten zuen ametsa, eta nik ere nire ametsak baina nik garbi neukan gutxirekin biziko nintzela eta tailerrera pentsatu ere ez, han gasteizen haragia bagenuen oiartzundik sobratua eta hura eraman ekarriekin in zitzaigun lizundu, xerrak kutxilloarekin garbitu genituen, Mixak etzuen saldu nahi, eta nik, ba, lizun pixka bategatik, baina handik aurrera nazkatu ginen eta hasi ginen solomoa, piper saltsarekin, gasteiztik joan ginen leitzara zuzenian, ha... bilbon akitu arte!, esan genuen, bagenituen telefono batzuk, ia lotu genuen, azkenian ezetz, etziguten utzi, horregatik tafallara segitu genuen, han bukatu zitzaigun solomoa eta Mixak baratxuri zopa prestatu zuen eltzian, baratxuriak zanpa zanpa in eta eskatu genituen bar batian ogi zaharrak eta txorizo batzuk erosi genituen, handik in genuen goizueta, han jende txikitxoa zegoen, diferentzia haiekin Mixa harrituta zegoen, han leitzan ezagutu genuen saltzaile bati zerbeza kaja bat eman eta bere aldian toki bat utzi zigun, hurrengo goizian, handik gatozela, errebuelta asko eta Mixa mariatuta zijoan, baso zahar batian, basoko mutilak motozerrekin eta gazte batzuk pagoetara igoak, batzuk aurpegiak estalita, beste batzuk makillatuta bezala, kolore txuria, lekeition in genuen goizaldian ordu pare bat bidali bitartian eta zarautzen heldu bezain laster etorri ziren bi munipa eta papera eskatu ziguten eta herritik aparte jarri behar izan genuen, bermion in genuen gau ona, kontzertu haundia zegoen eta laurehun bokata saldu genituen, denak eta gehiago ere salduko genituen, argi pirrintarekin ari ginen gauzak furgonetara jasotzen, ya ari ginen burniak biltzen, halako batian bronka izugarri bat, tipo txiki buru haundi bat gugana ikaratuta korrika eta ikusi ez ikusi furgonetara sartu zitzaigun eta atia itxi zuen, haren atzetik amorratu batzuk, ni, zer pasatzen da!, tartian jarri nintzen, joputa!, esaten zuten, neska bat bortxatu zuela txiki hark, nahi zizkioten barrabilak moztu, nik tranki tranki!, bakarrik esan nuen, eman zidaten ostia latz bat, ya furgonetara sartu behar zuten, Mixa etzen ikaratu eta hanka burni bat ibili zuen airian, bidali zituen bi tipo lurrera, jende gehiago etorri zen, akatu baino lehenago sartu ginen furgonetan nola hala, hautsi ziguten atzeko kristala eta burni batzuk han utzi genituen, atera ginen bermiotik, zartaien eta serbilleten artian gure buru haundia, alkandora urratua, puta, esaten zuen, puta zela, etzuen besterik esaten, neska hura, puta zela, halako batian, herritik ateratzeko maldan, taka, in zen furgoneta berriz ere gelditu, jaitsi ginen, buru haundia begiak atera beharrian ikaratuta zegoen, eskerrak eman gabe piztia bezala mendira salto in zuen, hurrengo egunian ez, hurrengoan, furgoneta karga in, nafarroa aldera abiatu ginen, ba omen ziren hango erdialdeko haranetan herri txiki batzuk, denbora hartan jaiak zituztenak, jendetzarik ez, esan ziguten, baina joanez gero poliki salduko duzue, pasa genituen harako mendiak, iritsi ginen ipuruen lurrera, galdezka galdezka, heldu ginen ariztira, feria zen ariztin, jende gutxi, haur batzuk, barraka batzuk, tipo batek puñalarekin jolas iten zuen, bi lagun padera zabalian ogia erretzen ari ziren, etorri zitzaigun herriko mutil ile luze bat, informatu zen zer zen gure nahia, esan zigun ostatuaren ondoan non jartzia genuen, nonbait, esan zigun hark, gobernuak, bertako jauntxoekin elkar hartuta, pribatizatu in nahi zituen mendi haietako lurrak, eta kontra iteko zen festa, nik susmoa, zibilak joango ote ziren eta, joan nintzen begiratzera bazterrak, ez nintzen fiatzen, Mixa mutil harekin gelditu zen, itzuli nintzenian ostatuan ziren biak, Mixa ikusten zen gustora zegoela, mutil ile luze hark, Stefan izena, galderak iten zizkion, errusiako eskolaz, siberiaz, hango ibaiez, lehortu zen itsaso batetaz, iluntziarekin hasi zen jendia etortzen plazara, guk sua piztu, bonbillak arboletatik txintxilika jarri eta, gutxi bat, gutxi bat, oso ongi saldu genuen, goizaldian, bostak seiak izango ziren biltzen hasi ginenian, denak bildu eta abiatzera goazela, furgonetak, etzuela nahi, aritu ginen, eman genizkion takateko batzuk, alferrik, ematen zuen hila zela motorra, probatu genuen Stefanek utzi zigun bateria batekin, etorri ziren ferianteak ere, motorrari begiratu, burua kordokatzen zuten, etzen hari nondik sartu eskua, ezin ezer egin, apartatu ginen, madarikatu genuen gure suertia, Mixa
‎Atzo semea ez zitzaion etxera etorri, gau osoa eman du mobilari begira, zisko eginda dago, haginak gaizki, bizkarra gaizki, buruko minarentzat hiru pastilla mota hartzen ari da. Bere auzoko tipo batekin omen dabil orain, baina nirekin jelosi antza jokatzen du beti: Non zeunden, Mixa, bakarrik utzi nauzu, ez dizut barkatuko...
‎Ez ikusteagatik... Jardin bat ere bazegoen, baina ni ez nintzen hartara ateratzen. Behin atera nintzen –gauean katu bat marruka aritu zen.
‎Guk –alegia, anai arrebok– etxekotasun handia genuen izeba Matilderekin, amaren ahizpa izanik, berak hartu baikintuen gure gurasoek hegazkin istripua eduki eta umezurtz geratu ginenean. Hori gertatu eta hurrengo urtean unibertsitatera joan nintzen, beste hiri batera, eta hori zela-eta urtebete eskas baizik ez nuen egin izebaren etxean; baina nire sei anai arrebak –txikiagoak denak, ni nagusia naizenez– izebaren etxean hazi ziren. Matilde gaixotu zenean, denoi iruditu zitzaigun justua eta beharrezkoa zerbait egitea izebaren alde, berak gure alde hainbeste eta hainbeste egin zuenez.
‎Ukabilak irmo itxirik oldartu natzaio ni naizen ezezagun hiltzaile horri, kolerak azpegiak gorriturik, baina nire ukabilkadak airean desegiten dira faltsarioa ukitzera sekula iritsi gabe.
‎–eta Goiok ez zuen buruaz ezetz esateko lanik ere hartzen, garbi bai garbi baitzen galdera erretorikoa zela–, prestakuntza, prestakuntza, prestakuntza da beharrezkoa alternatiba bat eratzen dugun bitartean, eratuko dugun egunerako, kostako da baina, hori ez dago ukatzerik, errealitatea konplexua eta aldakorra delako, horrexegatik beragatik hain zuzen, eta gero fabrikako lankideen eta sekzioko sugegorrien komentarioak, begira urliaren semea, lau urte baizik ez ditik eta lehengoan, nagusi izatean zer izan nahi duen galdetu eta ez al zian erantzun, ba, Hipertrolako ingeniari aurrez jubilatua soldataren ehuneko laurogeita hamarrarekin, Hi per tro la ko in ge nia ri au rrez ju bi la tua sol da ta ren ehu ne-ko la ro ta ha ma rra re kin, dena braust, baina silabak ongi markatuz eta silaba bakar batean zalantzarik edo tostorrik egin gabe, hori ez duk galduko, bizi bizi zetorrek, edo sandiaren aita hil berriarena, aita ona izan zuan, eta norbaitek inozoki galdetu, zer, seme alabekin mintzatzen zuan, seme alaben edukazioaz arduratzen zuan, kariñosoa zuan, edo zer, eta erantzuna labana kolpe bat bezala, ez, motel, ez, azkar hil zuan eta diru pixka bat utzi zian, dena zetorren ondo egun kloniko horiek iragateko, katean tapizeria jarri berriari errepasoa egiten, jostura bat tokiz kanpo han eta olio orban bat hemen, jardunaldi bakoitzean horrenbeste kotxe eta azkar ibili beharra orain gaueko txandan zebilen taldeak ehuneko hamarra ateratzen zielako produkzioan, Goiok ez zuen ulertzen, zertarako hainbeste presa gero handik sei hilabetera, merkatuaren egoera zela-eta, produkzioa mantsotu behar bazen eta fabrika hainbeste egunetan ixten bazuten, fabrika itxita zegoeneko egun libreak egun poltsarako, martxa hartan jubilazio egunean bi lan urteko zorra edukiko zuen enpresarekin, Armani, esplikatuzak hau, bizitza guztia lanean eta orain hauek zatozek dirua zor diedala, potroak, gero, bai, bazakiat denbora aldakorrak direla, baina ez nian uste sekula hainbeste aldatuko zirenik, lan egiteagatik ordaindu beharra, gaur jan ditudan lentejak datorren hilean pagatuko ditiat, zorretan jan ditiat, potroak gero, eta egunak joan egunak etorri, denak igual igualak, elkarrengandik bereizezinak, lenteja platerkadako bi ale bezainbeste, sikiera produkzio bitartekoak aitzurra eta pala ez diat esango baina hondeamakina eta barrenoa balira, horiek egitate kontrolagarriak zituan, ukigarriak, hurbilak, fisikoak, nire kapazitateentzako dimentsio ulergarrikoak, humanoak, baina orain dena egon zagok, baina sekula egon gabe, deabru ikusezin batek mugitzen ditik hariak hiperespazioko tokiren batetik, nonbait, mutilak, izorratu gaitiztek, esan ohi zuen Goiok, gaur egun dena duk birtuala, nire buruko soila izan ezik, igual, ez zaitez horregatik kezkatu, esaten zuen Armanik, ilea ugaritzeko genea aurkitu ditek saguetan, eta produktu bat atera ditek, funtzionatzen omen dik, baina ez hadi kezkatu, orain serio esaten diat, eta batez ere, ez hadi kexatu, sekula ez gaituk gaur den egunean bezala bizi, begiratu hire inguruan, Goio, noiz eduki ditiztek langileek horrelako kotxeak, noiz bidali ditiztek seme alabak unibertsitatera, noiz eduki ditek bigarren etxebizitza, noiz jokatu burtsan, noiz inbertitu, Armanik hori esaten zuenean Goiori bihotza jausten zitzaion lurrera, iruditzen zitzaiolako bere semeak arrazoi zeukala, bere semeak ezertarako balio ez zuen zahar bat zela uste zuelako, izan ere, pentsatzen zuen Goiok, ez nauk aita ona izan, azkar hil, auskalo, baina dirurik utziko ez dudalakoa segurua duk, nik ez zakiat burtsan jokatzen, orduan irri egiten zioten, ez dakiala burtsan jokatzen?, hori erraza duk, motel, ea: badakik frontoian jokatzen?, ba, orduan burtsan jokatzen ere badakik, ez zakiat ba, defenditzen zen Goio, hik nahi duana esango duk baina nik frontoiarena garbiago ikusten diat, tira, orduan ez hadi gehiago kezkatu eta jokatu frontoian, eta uztak burtsa Armanirentzat, Armanirentzat?, Goio harrituta, ez duk izango, berriz irri egiten zioten, izango ez duk ba, nondik uste duk ateratzen duela bestela, horren traje bakoitzak hire pagaren erdia balio dik, Goio, mesedez, Goio, –hau Armani zen–, Goioren begietan irakurtzen zuen ... badakik frontoian jokatzen?, ba, orduan burtsan jokatzen ere badakik, ez zakiat ba, defenditzen zen Goio, hik nahi duana esango duk baina nik frontoiarena garbiago ikusten diat, tira, orduan ez hadi gehiago kezkatu eta jokatu frontoian, eta uztak burtsa Armanirentzat, Armanirentzat?, Goio harrituta, ez duk izango, berriz irri egiten zioten, izango ez duk ba, nondik uste duk ateratzen duela bestela, horren traje bakoitzak hire pagaren erdia balio dik, Goio, mesedez, Goio, –hau Armani zen–, Goioren begietan irakurtzen zuen mesfidantzak asaldaturik, eta nork lortu zian KPI gehi bateko igoera, zer uste duk, gauza horiek traje eder bat eramateagatik lortzen direla?, ez horixe, gure indarraren kontziente direlako lortzen dituk, eta guk badakigulako nola tratatu jendilaje hori, nola erabili, nola kudeatu gure indarra, eta horrek, gaur egun, lehen ez bezalako gauzak eskatzen ditik, esaterako irudia, esaterako trajea, nire trajea hire buzoa duk, gauzak izugarri aldatu dituk, errealitatea bera aldakorra duk, lehen ere ez al genian horretaz hitz egin, trajea atrezzoaren parte duk, baina patronalaren aurrez aurrekoak gogorrak dituk, gogorrak gero, baita zera ere, esaten zioten orduan beste mihigaizto batzuek, baina ez al diok bibotea ikusi, Armaniren bibotea sarria zen, itxia, batek bertan edozer aurkitzea espero duen horietakoa, ez al diok bibotea ikusi, nik lehengoan bertatik langostino azal bat ateratzen ikusi nian, horiek babokeriak dituk, Goio, patronalaren amarru zaharrak, borrokan kontsekuenteenak direnak desprestigiatzeko, horretan ez zagok aldaketarik, hori betiko errealitatea duk, hik hain ongi ezagutzen duana, Goio, hori jokabide betierekoa duk, dena den ulertzen diat, Goio, hain zuzen lehengoan hitz egin nian horretaz beste hainbat konpañerorekin, konfiantzazkoekin, badakik gauza nola dagoen gaur egun, garai berriei egokitzeko ahalegindu beharra zagok, lehen pentsaezinak irudituko litzaizkigukeen soluzioak, ez duk afiliatuentzako plan bat, ezin zaiok horrela deitu, baina sindikatuak ez dik begi txarrez ikusten, urte luzeetako afiliazioa daramaten kideentzat duk, bakarrik, eta pentsatu diagu agian hik, bakoitzak hainbeste jarri behar dik, nahi duenak, noski, nahi ez duenak ez dik jarri behar eta ez duk deus gertatzen, gero sindikatuak eramango dik irabazien ehuneko hainbeste, gainerakoa norberarentzat, joño, Armani, esaten didazun hau, ez nuen sekula pentsatuko, ez al zaizu iruditzen pixka bat, nola esango nuke, gure estilotik, gure etikatik kanpo, etika, etika, erraz esaten duk etika, esadak, Goio, hogeita hamabost urte buzoarekin ibilita, hiru txandatan, eta uste al duk hiri kontu eske etortzeko eskubidea eduki dezakeenik inork, urlia, sandia eta berendia sartu dituk, guztiz legala duk, errealitate aldakor honetan zilegi duk kapitalaren tresnak klase ikuspegi batekin erabil ditzagun, zilegi eta logikoa, ezin gaitezkek atzean geratu, ez kezkatu etikagatik, etika arazo faltsuengatik, ez zakiat, zioen bere artean Goiok, niregatik igual ez nikek egingo, baina familiarengatik, andrea eta semearengatik, semeak uste dik bere aita tonto hutsa dela, ez duk diru asko baina bizi osoko aurrerakina duk, edo ia, ateratzen denarekin etxean obra egingo genikek eta semea bidaltzen genikek kanpora ingelesa ikastera, Armanik arrazoi dik, ez diat kezkatu behar horregatik, eta zer arraio, ez ditek esaten, ba, mihigaiztoek, Armanik ordu sindikalak aprobetxatzen dituela bere swing a edo dena delakoa hobetzeko, orduan, zergatik ez ni... ez diat kezkatu behar horregatik, baina ez, esaten zioten beste lankide maltzur samar batzuek, ez kezkatu horregatik, kezkatu beste honengatik, eta berripaper bat erakusten zioten, non esaten baitzen planta itxi eta beste norabait eramango zutela, gaur jan dituan lentejak zorretan jan dituk, bai horixe, baina kreditua bukatu zaik, ez zagok lenteja gehiagorik, garaiz baino lehen azken tanta arte zukututako limoia haiz, hik ez duk jada limoi urik ematen, kitto beraz, baina lentejak jaten segitu behar diat, hor konpon, hi, Goio, hori ez duk euren problema, jabeena, alegia, Armani, Armani, noizko alternatiba famatu hori, urteak dituk esaten duala ez dela biharko, baina ordutik bihar asko pasatu dituk, edozer baino lehen, ez gaitezen urduri jar, antola gaitezen, gainerako sindikatukook eta gainerako lankideok, orokorrean, bat datoz, egoera larria da, bai, baina guk ere indarra daukagu, manifestazio bat egingo dugu, hasteko, ezin gaituzte part botata utzi, konpromisoak dauzkate gurekin, ederki asko aberastu dira gure kontura, azken hamabost urteetan, borroka egingo dugu, negoziatu dute, negoziatzera behartuko ditugu, langileria berriro karrikaren jabe, beren ikur zaharrekin, jendea trumilka bildurik, Poliziaren karga bat edo beste, atxilotu batzuk, ez beste garai batean bezainbeste, hala ere, ez kargak eta ez atxilotuak, eta patronala eseri da sindikatuekin negoziatzera, ikusten, Goio, esaten zuen Armanik, ikusten, orain, albiste on horrekin batera badut beste bat txarra, urte on batzuen ondoren Elektrikak jaisten ari dituk, baina lanpostuei eutsi egingo zieagu, bai horixe, negoziazioak gogorrak izango dituk, negoziazioak gogorrak izaten ari dira, luzeak izaten ari dira, eta ez dirudi bide onetik doazenik, Elektrikak berriro behera, potroak, hi, negoziazio luzeak eta korapilatsuak eta halako desanimo orokorra zabaldu da fabrikan, aldez aurretik sentitutako derrota batena, kalean ere gero eta jende gutxiago, Poliziak ez du kargatzeko ez inor atxilotzeko beharrik ikusten, pintura planta hemen geratuko da, berrogeita hamazazpitik gorakoak aurrejubilatuko dituzte, eta gainerakoak kalera, hiru mila, bai, hiru mila baino beste lau milarena salbatu dugu, zer nahi duzue, ez dago besterik, baina nik berrogeita hamasei dauzkat, Armani, zorte txarra, Goio, zorte txarra, ahal izan den guztia egin dugu, baina ez dago besterik, azkenak argia amata dezala.
‎– Kabreatuta nagok, bai, baina nirea ezkerreko kabreoa duk.
‎– Nahi duzuena esango duzue –zioen Martak–, baina nik ezin dut ulertu Pelik hartu duen jarrera.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
baina 382 (2,51)
Baina 165 (1,09)
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
baina ni ez 95 (0,63)
baina ni uste 13 (0,09)
baina ni ere 9 (0,06)
baina ni ezin 9 (0,06)
baina ni esan 7 (0,05)
baina ni jakin 7 (0,05)
baina ni neu 7 (0,05)
baina ni bai 6 (0,04)
baina ni hori 6 (0,04)
baina ni ikusi 6 (0,04)
baina ni ni 6 (0,04)
baina ni baino 4 (0,03)
baina ni beste 4 (0,03)
baina ni beti 4 (0,03)
baina ni buru 4 (0,03)
baina ni maite 4 (0,03)
baina ni a 3 (0,02)
baina ni asko 3 (0,02)
baina ni betaurreko 3 (0,02)
baina ni egin 3 (0,02)
baina ni egon 3 (0,02)
baina ni ezagutu 3 (0,02)
baina ni herri 3 (0,02)
baina ni nahi 3 (0,02)
baina ni seguru 3 (0,02)
baina ni aita 2 (0,01)
baina ni aurpegi 2 (0,01)
baina ni bakarrik 2 (0,01)
baina ni barru 2 (0,01)
baina ni begi 2 (0,01)
baina ni bera 2 (0,01)
baina ni eduki 2 (0,01)
baina ni etxe 2 (0,01)
baina ni euskara 2 (0,01)
baina ni fidatu 2 (0,01)
baina ni frontoi 2 (0,01)
baina ni gehien 2 (0,01)
baina ni gorputz 2 (0,01)
baina ni gustatu 2 (0,01)
baina ni gustuko 2 (0,01)
baina ni iritzi 2 (0,01)
baina ni izen 2 (0,01)
baina ni jada 2 (0,01)
baina ni kasu 2 (0,01)
baina ni kezka 2 (0,01)
baina ni lagun 2 (0,01)
baina ni lan 2 (0,01)
baina ni sentitu 2 (0,01)
baina ni aburu 1 (0,01)
baina ni ahal 1 (0,01)
baina ni ahalegin 1 (0,01)
baina ni ahizpa 1 (0,01)
baina ni aho 1 (0,01)
baina ni ahots 1 (0,01)
baina ni ahur 1 (0,01)
baina ni aingeru 1 (0,01)
baina ni aldamenean 1 (0,01)
baina ni ametsetako 1 (0,01)
baina ni amona 1 (0,01)
baina ni analisi 1 (0,01)
baina ni angula 1 (0,01)
baina ni apur 1 (0,01)
baina ni apurtu 1 (0,01)
baina ni arrasto 1 (0,01)
baina ni askatu 1 (0,01)
baina ni aski 1 (0,01)
baina ni aspaldi 1 (0,01)
baina ni asteazken 1 (0,01)
baina ni ate 1 (0,01)
baina ni aurre 1 (0,01)
baina ni aurrerako 1 (0,01)
baina ni autoestimu 1 (0,01)
baina ni azal 1 (0,01)
baina ni azazkal 1 (0,01)
baina ni baita 1 (0,01)
baina ni bakarkako 1 (0,01)
baina ni baldintza 1 (0,01)
baina ni balio 1 (0,01)
baina ni bano 1 (0,01)
baina ni bar 1 (0,01)
baina ni barnean 1 (0,01)
baina ni barre 1 (0,01)
baina ni barregura 1 (0,01)
baina ni barruko 1 (0,01)
baina ni bazter 1 (0,01)
baina ni beldur 1 (0,01)
baina ni beltz 1 (0,01)
baina ni benetan 1 (0,01)
baina ni Bilbo 1 (0,01)
baina ni Izaskun 1 (0,01)
baina ni Jose 1 (0,01)
baina ni Lorea 1 (0,01)
baina ni Patricia 1 (0,01)
baina ni Peter 1 (0,01)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia