2000
|
|
Edo alderantziz, ez zakiat, berdin zaiok. Baduk haurride bila gertuago jotzen duenik, ETAko gudariengana esate baterako,
|
baina
baita askoz urrunago begira jartzen denik ere: Sabino Arana, Arturo Kanpion, Agustin Xaho, Matalas...; Amaiurren Mirandako kondeari eta Leringo etoiaren semeari, Orreagan Errolani eta Zelatunen erromatarrei aurre egin zietenak...; harrespil eta trikuharrien egileenganaino heldu arte.
|
|
– Irakurria nuen, bai,
|
baina
baita ahaztua ere. Ez nuen horrelakorik espero, egia esan.
|
2001
|
|
– Bai, gustatzen zaiguk putatxo batzuk noizbehinka komisaldegira eramatea bista gozatzeko, ez diat ukatuko.
|
Baina
baita galtzak orkatiletaraino jaitsita dauzkan jende dotorea harrapatzea ere.
|
|
mugimendu feminista eta emakumeen askapen borrokaren ingurukoak. Liburuok hizkuntza ugaritan zeuden idatzita; gehienak ingelesez,
|
baina
baita gazteleraz, alemanez, frantsesez eta grezieraz ere.
|
2003
|
|
Eskua luzatu nuen.
|
Baina
baita zaratek hara deituta bildu zen jendetzaren arteko beste esku batek ere. Esku horrexek harrapatu zuen txapela.
|
2004
|
|
Histerikoa, eginen zion arrapostu Marckek, hori egiten bazuen amak, gehienak bezala, histeriko bat baino ez. Ez, esanen zion Bazterrek, edo bai,
|
baina
baita ere ni bezain preso herri hartan.
|
|
Ez ziren adiskideak, adiskidantza maitasunean baitago oinarriturik, eta maitasuna oraina da; gainontzekoa, esanen zuen Harakinek nahi zuena, bizi izandako maitasunaren oroitzapena, sentimenduen arkeologia zen; gezurra, alegia; bizitzeko beharrezko gezurra, baina gezurra.
|
Baina
baita ere, pentsatu zuen, osasunaren izenetako bat, hizlariak ongi esan bezala.
|
2005
|
|
Edisonek bere aurkariaren argindar sistema hobesten zuen exekuzioetarako, korronte alternoa heriotzarekin lotuz gero, etxe erabilerarako arriskutsuegitzat jo eta bere korronte zuzena hobetsi eta orokortuko zelakoan. Korronte alternoaren eragin txikitzaile demasak frogatzeko, dozenaka animalia –katuak eta zakurrak bereziki,
|
baina
baita elefante bat ere, tartean– elektrokutatu zituen sistema honen bidez. George Westinghousek, bere aurkariaren azpijokoaren jakitun, uko egin zion hasieran aulki elektrikorako bere produktuak saltzeari eta bigarren eskukoak erosita etsi behar izan zuten, azkenean. Diotenez, Westinghouse jaunak, aulki elektrikoan hiltzera kondenatzear zen lehen gizonari abokatua ordaindu zion ezkutuan, exekuzioa bertan behera uzteko itxaropenarekin.
|
2006
|
|
Gerra honetan, neuk nahi gabe bada ere(
|
baina
baita neuk horren kontrako ezer askorik egin gabe ere, egia esan), sartuta nago, eta neuregandik gertu ditut, etxe ondoan, krimen larrien konplize aski zuzenak, orain artean beti" datorren tokitik datorrela" indarkeria gaitzetsi izan duten horiexek berak (NATO hiltzaile; PP, PSE PSOE, EAJ, RPR, PSF... laguntzaile!).
|
|
Ederra da inoiz izan gabeko leku batera iristea.
|
Baina
baita leku ezagun batera inoiz ibili gabeko bide ezezagunetik iristea ere. Eta zenbait lekutan izatea beti zaigu eder eta hunkigarri, haraino edonondik edo edonola iritsita ere, horren maiteak ditugu.
|
|
Arcadiorekin eta bere lau lagunekin batera elkartu nintzen hitzaldiaren ostean. Zerbait jatera joan ginen taberna batera, eta jan ere jan genuen, bai,
|
baina
baita garagardoa edan eta haxixa erre ere, alajaina! Tabernako zerbitzaria adiskidea zuten eta taberna itxi eta gero ere hantxe geratu ginen berriketan, eztabaidan, hitz eta pitz, nik hitzaldian esandakoak abiapuntu eta oinarri.
|
2009
|
|
Kriseiluaren argi dantzariaren paretik pasako ziren Engels eta Dreyfus, Lumiere anaiak eta Gallartako meatzariak, Zola eta Bizkarrondo, Ibarratarrak eta Gipuzkoako Aurrezki Kutxa Probintziala, Gustave Eiffel burdinazko dorrera igota, Iparragirre eta Victor Hugo, Leon XIII. aita santua Rerum Novarum entziklika besapean hartuta, Weyler eta Bakunin, Tabakalerako emakumeen lan ezak eta Eibarko armaginen grebak. ...osoa ere, Loreton altxa zioten jauregitik jaitsita, Montjuiceko torturatuekin eta Ravacholekin, Orbegozo eta Proudhonekin, McKinley izena zuen lehendakari berri batekin eta Donostiako neskameen haur abandonatu eta abortatuekin, Kropotkin eta Darwinekin, Atenasko joko olinpikoetan egon ziren atleta guztiekin eta Donostiako traineruetako arraunlari gehienekin, horiek denak eta gehiago igaroko ziren,
|
baina
baita Rockefellerren arrosak eta Posadaren eskeleto ibiltariak eta Darwinen tximino tentetuak ere, eta haiekin Bizkaiaren independentzia eskatzen ari zen gazte bilbotar bat eta La Mano Negrako andaluziarrak ere bai, eta baita Jose Rizal eta Maceo anaiak ere, Polavieja, Canovas, Sagasta eta enparauen oldarrean. Haiek denak igaroko ziren, haiek denak eta gehiago sortzen ziren kriseiluaren argiak luzatutako itzal dantzarietan, zakurraren eskolako lezioetan, asteazken gauetan.
|
2010
|
|
Gerora jakin nuen nire ustea ustela zela. Askatu, askatu omen zuten,
|
baina
baita handik gutxira lapurreta bateko gaizkide izateagatik atxilotu ere. Bera omen zen lapurreten ostean, elbarrientzako bere autoan gidari, erretirada ziurtatzeaz arduratzen zena.
|
|
Uste daitekeenaren kontra, sexu berekoen arteko harremanak ez dira horregatik errazagoak, ez bada kontrakoa. Arren kasuan bederen, harreman homosexualen zelatatzea, iraintzea dago;
|
baina
baita ere bortxaketa, emeen ordezkatzea.
|
|
Une hori ekidinezina zelako ziurtasun etsiaz.
|
Baina
baita beste askotan berritu ahal izango nuela jakiteak kontsolaturik. Katakumea berriro kanpoan zuen.
|
|
Ia euskal politikagintzak beste. Banandu denetik idazteko denbora gehiago dauka, noski,
|
baina
baita beste gauza askotarako ere. Esaterako, azken aldion berriro adiskidetzea lortu du lehengusuarekin.
|
2011
|
|
Atzean utzi du Montero eta are atzerago M.B., hots, Mauricio Briones, Bastian Brionesen eta Daniela Contrerasen seme txiletarra, Puerto Edenen jaioa. Lipar batez otu zaio hura berreskuratzea,
|
baina
baita ere berehala ohartu haren arriskuaz. Inork jakingo balu Mauricio Brionesen atzean Domingo Montero dagoela, Montero bihurtuko litzateke berriro eta haren bizitzaren lema astuna mugiarazi luke.
|
|
Zuzen jo nuen tabernara, izeko Margaritarenetik alde egin bezain pronto. Uste dut presaka antzean joan nintzela bere etxetik; zapore mikatza nuen,
|
baina
baita Bolatokira heltzeko irrika ere. Errudun sentitzen nintzen, baina bihotz taupadak taberna hartara ninderaman grinak eraginak ziren.
|
|
Aitortu behar dut, elkarrizketako une mamitsuenak ez zirela izan desagerpenaren berri eman ziezadakeen zer edo zeren gainekoak. Honetaz atera nuena zen forentse bat zuela aitak joko lagun, hilda eta ondorengorik gabe zegoena;
|
baina
baita ere, mahai hartan batak bestearen beharrei aurre egiteko ere erabiltzen zela jokoa. Eta pentsatu nuen forentseak izan zezakeela zerikusirik desagerpenean.
|
|
Baziren hilabete batzuk liburu soberakinak xehatu eta birziklatzera bidali beharrean espetxeetara igortzen hasi zirela. Saldu gabe zegoen stocka nagusiki,
|
baina
baita etxean zituzten hainbat liburu ere, sekula gehiago berrirakurriko ez zituztenak. Adin batetik aurrera arazo bihurtzen zen liburu pilaketa.
|
2012
|
|
Arnasari eutsi dio. Itolarria sentitzen du,
|
baina
baita hutsune sakon bat ere sabelaren erdian, eta lasaitasunaren antza duen zerbait ere bai. Nabarmenegi geratu aurretik utzi behar izan die birikei aire berria hartzen, ama eta aita jabetu baino lehenago.
|
|
kafea ere ezin ona egin. Alaia zen berez Pavel,
|
baina
baita arras sentibera ere. Ikusia zuen negarrez behin baino gehiagotan.
|
|
Kontuak kontu, hirurehun eta hogeita hamaika hitz bildu zituen guztira prozesu haren amaieran, sei hilabeteko irakurketa lan neketsuaren ondoren. Tristura, guraize, ubeldu, aspirina gisako izenak zeuden zerrenda horretan,
|
baina
baita biziki edo akaso bezalako adberbioak edota pausatu, usteldu eta lausotu moduko aditzak ere. Denetarik zegoen.
|
|
Zurrunbilotik nola atera hausnartzera joan eta Saioarekin pentsatzen zakila hanpatuta bukatu! Gure bulkadei kontra egiten dakigulako omen gara gizakiak (Freud dixit), horrela sortzen omen dira gizarteak,
|
baina
baita bortitz eta zorigaiztoko egiten gaituzten frustrazio handienak ere.
|
|
Gu boston arteko alaiena bera. Arduratsua eta langilea,
|
baina
baita ere une batetik aurrera, jai egiteko ordua iritsia dela erabakita, bere inguruan babes jantzi ikusezin bat eraikitzeko gaitasuna duena. Ardurak eta kezkak bere buru gainetik bost bat zentimetrotara gelditzen zaizkio orduan.
|
|
Eztabaidan egon gara afalaurrean edo ostean egin, liburuak dio yoga jarrerak egiteko hobe dela urdaila hutsik edukitzea: aurretik, hiruretatik lauretara ordu ona izan zitekeen, arratsaldeko bostetan ekartzen digute afaria;
|
baina
baita ondoren ere, jaki epelak irentsi osteko irakur denbora astuna arintzeko.
|
2013
|
|
Pareko bertze aldeko apaletan, berriz, gehienbat jateko gauzak zeuden: piper eta tomate potoak, azukrea kiloko zakutoetan, zopa egiteko pasta eta makarroiak, arroza, maionesa, txokolatea, kafea, txikoria, gatza;
|
baina
baita bertzelakoak ere: xaboi puskak, estropajuak, kolonia, botoiak eta josteko hariak, iltzeak, espartinak, aspirinak.
|
|
Honek ez zuen ezer ihardetsi, ados zegoen zantzu. Ni harrituta nengoen, Harkaitzen keinuagatik, noski,
|
baina
baita ere amaren otzantasunagatik, hark beti baitzuen laguntasun beharra, larruekin batez ere, haiek leuntzen edota josten, belar eta ale lehorrekin ere bai, edota okela lanetan. Beste emakumeak zituen lagun, baina ni nahi ninduen ondoan, ederto ikas nezan.
|
2014
|
|
Hendaiako kaleak garbiak ziren, ez zegoen koiperik, ez zegoen zaratarik. Irun bizitzeko tokia zen,
|
baina
baita lanerakoa ere. Gainera kromoak, kanikak, miniaturazko autoak eta tankerakoak erosteko denda mordoa zegoen Irunen.
|
|
Uda horretan ordu asko egin zituen hondartzan Begoña Sasietak, Irene Arrias lau urtekoarekin, lehengusinekin, beste ume batzuekin ere bai, Kantarepen batez ere,
|
baina
baita Azkorrin ere. XX. mendea baino lehen gutxitan aipatzen da hondartza hori udal artxiboetan, ez zen ohiturarik hondartzarako, ume bat ito dela esateko soilik:
|
|
Marina Zabalari lotuta geratu zen beraz Gurugú izena, Algortako Gurugú tabernaren ondoan harrapatu zuelako autoak. Marina Zabalaren azken egunari lotuta geratu zen beraz, heriotzari,
|
baina
baita bizitzari ere... Jende askok ohitura dauka bizitza heriotza baino gehiago dela pentsatzeko.
|
|
Irainak erakusten zituzten, sexualak, biluzik, sodomizatuta ere bai. Atxilotuak inoren eskuetan beti beraz, kartzela barruan zeudenean,
|
baina
baita kanpoan ere. Arma perfektua torturatzaileentzat kamera, kasu horietan, kalte psikologikoak, kalte sozialak.
|
2015
|
|
abertzaletasuna, besteak beste.
|
Baina
baita bere izaera pertsonala bera ere, herentziatik bereiz litekeen heinean. Haren protagonistek arazoak dituzte beren burua onartzeko orduan.
|
|
Martutene-n, berriz, ñabartuagoak dira kontuok: Abaitua erlatibismoaren aurka ageri da,
|
baina
baita unibertsalismoaren izenean euskal usaina darion edozeri iseka egiten diotenen aurka ere. Eta, komunitarismoarekin eta tradizioak gorde beharrarekin kritiko bada ere, azkenik, Lynnen eraginez, Luz perutarrari umea biziko den etxean erditzen lagunduko dio, Luzen tradizioak agindu bezala eta hemengo legediaren aurka.
|
|
Bada, halaber, beste joera bat literatur kritikarien artean,
|
baina
baita irakurle arrunten artean ere, gero eta indartsuagoa: idazleari bere burua biluzteko eskatzen zaio, alegia, pasarte autobiografiko lotsagarriren bat kontatzeko(" zintzotasun" deitzen diote, kar kar kar), liburuan benetan bustitzeko, edo, bestela esanda, kontatutakoaren erruz bere harreman errealak hausteko arriskuan jartzeko(" begira zein zintzoa den, guregatik izorratu du bere bizitza, bai hunkigarria").
|
|
Fernando Aranburuk esandakoa ez da egia: gure literaturan bada etakide zintzo eredugarria,
|
baina
baita ere etakide zeharo gaiztoa, etakide ergela, ETAren ankerkeriarekin kolaboratzen duen hiritar arrunta, Euskal Herriaren etnozidioan kolaboratzen duen pertsona normala, konstituzionalista on eta gaiztoa, estatutuaren aldeko koldar kolaboratzailea, estatutuaren aldeko zintzo jakintsua... askotarikoa duzu eskaintza. Hori bai, nola Saizarbitoriaren obran hala ETAren inguruko euskal literaturan oro har, pertsonaiarik gorrotatuena, torturatzailea bera baino gehiago, intelektuala da, alegia, borroka armatuaren aldeko idatzi eta mintzaldi xaxatzaileen bidez gazteak zizpoleta hartzera bultzatzen dituena, eta espetxera, eta hiltzera, hura bizimodu erosoan dabilen bitartean, benetan busti eta engaiatu gabe.
|
|
Jelostua beti dago begira, maitea eta lehiakidea ez lituzke sekula bistatik galdu nahi; Entziklopedistak haien inguruan antolatzen ditu bere kezka eta ekintza guztiak, desira eta herra baturik, maitasuna eta gorrotoa, begitan ditu
|
baina
baita aldi berean begiko ere, ilunki. Martin zelosoa zelataria da, oroitzapenik zaharrenetan ere zelatan ikusten du bere burua.
|
|
Zentzu horretan, Saizarbitoriaren idazketaren ondorioetako bat ez dabil urruti doluaren lanetik. Doluak hildako enpirikoari erantzun diezaioke,
|
baina
baita ere gure bolada depresibo oldarkorretako jende errealaren fantasiazko hilketari. Kleinen jarraitzaile Hanna Segalen esanetan, gure barne mundutik maitasuna desagertu eta maite dugun jendea suntsitu dugularik, gure etsipenak erremediorik ez duelarik, orduan ekin behar izaten diogu, doluaren bidez, gure barrualde hori berregiteari, zatiak bildu, hiliko pusketak berpiztu eta amatatua biziarazteari.
|
|
Arrangurak mugiarazirik, ez da ezohikoa orainaldi egoki samarra zapuztu eta alferrik galtzeko iraganaren aitzakia erabil dezan: iragan gaiztoarena erruan eta damuan
|
baina
baita iragan zoriontsuarena ere, nostalgian.
|
2016
|
|
– Euskaldunak izan gaitezke hau –eta Manuk esku ahurra zabalik erakutsi zion, bostekoa emateko keinua eginez– edo izan gaitezke beste hau –eta ukabila estutu zuen gogor– Halakoxeak gara, eskua luza diezaiokegu kideari gaur,
|
baina
baita ukabila estutu ere amorruz bihar.
|
|
Zorroan, mezu sekretuak bidaltzeko erabiltzen zuten kodea zetorren,
|
baina
baita agindu bat ere: “Mezu hau irratiz entzundakoan, bideratu ontzia 48 ordu baino lehen Espainiako portuetara, eta hala egitea ezinezkoa balitz Norvegiara edo Hego Amerikara, ahal izatera, Argentinara.
|
2017
|
|
Eraildako emakumeen segida amaigabe etsigarriak gaitzespena sor dezake,
|
baina
baita inpotentzia eta “indarkeria matxista txarra da” jarrera akritikoa ere.
|
|
Mendebaldeko une historiko batean sortzen diren binomioen analisi feministek kontzeptu horien potentzialtasuna utzi dute agerian
|
baina
baita haien mugak ere, batez ere, emakume izatea edo gizon izatea edonon gauza bera dela uste den tradizioan erroturiko nozioak direlako. Tradizio etnozentriko horretatik bultzatu ohi den ideietako bat da emakume izatea, amatasuna, zaintza lanak edo etxeen antolaketa berdinak direla munduartean, eta edonon dagoela, eremu politiko juridikoari kontrajar dakiokeen eremu pribatu bat.
|
|
Beraz, era askotariko jardueren bidez (aisialdia, kultura, politika...) sendotuz doazen lotura material, politiko eta sinbolikoez ari gara;
|
baina
baita ospatzen edo erritualizatzen diren gertakari ezberdinen harira, hala nola, urtebetetze jaiak (hamarkadaren aldaketakoak, batez ere: berrogeiak, berrogeita hamarrak, hirurogeiak...), lan arrakastaren edo arrakasta pertsonalen aitzakian.
|
|
Elkarrekin egote hori eraldaketa sozialarekin lotu litzateke, noski, ez bainaiz inmobilizazioaz edo pasibotasunaz hitz egiten ari. Eta horrek erronka berriak ekartzen ditu bai teorian eta ikerkuntzan
|
baina
baita gogoeta sozialean ere.
|
|
{ 57} 2016ko abenduaren 15 eta 16an, Matxismoari Planto lelopean Basaurin (Bizkaia), Indarkeria Matxistaren Kontrako Plana aurkezteko antolaturiko jardunaldietan, emakume erasotuak artatzeko arreta feministaren nondik norakoak azaldu ziren. Bartzelonako Tamaia elkarteko Beatriu Masiàren esanetan, arreta feminista bat emakumeak osatzen saiatu behar da, jakina,
|
baina
baita aldaketa indibidual eta sozialak eragin eta emakume horiek beste batzuk laguntze bidean jarri ere.
|
|
saio teorikoak, literatura lanak...{ 20}. Eta beti lotzen genituen teoriak (askotariko joeretakoak) gure esperientziekin, teoria haiek berresteko,
|
baina
baita haiek ezeztatzeko ere, edo gutxienez, haiei ñabardurak egiteko.
|
|
Lehenik eta behin, unibertsitateak prestakuntzarako irekitzen duen aukera bikaina, oso beharrezkoa baita gaur egun, kontuan hartuta emakumeek garai batean baino gutxiago parte hartzen dutela elkarteetan eta, izugarrizko informazio pila egonik eskuragarri, ezinbestekoa dela informazio hori antolatzea. Unibertsitate ikasketek, beraz, aukera ematen dute prestakuntza orokorra lantzeko,
|
baina
baita askotariko gai eta ikuspegietan sakontzeko eta espezializatzeko ere. Bigarrenik, prestakuntza hori arlo profesionalean baliatzeko aukera zabal dezake.
|
|
“Ba hori, itxura, abertzale, sendo, irmo, isilarena daukala baina gero, batez ere euskaraz
|
baina
baita ere gazteleraz, oso egoki adierazten duela bere burua. Ez da hala, Miren? ” eskatu dio laguntza.
|
|
Poztasuna dohaina da,
|
baina
baita konkista ere, bizitzako gauzekin gogoberotzeko gaitasuna; gauza horiek, hartara, bizitza gozatzeko modukoa eta posible egiten dute. Pozik egon, poza erakutsi.
|
|
Euskal Herria bakarrik eta bere kabuz ezagutzeko asmoa zuen, plan zehatzik gabe, gogoak eta zoriak eramaten zuten lekura joanez une oro. Baina tarteka nirekin solasaldi patxadatsuak izan nahi zituen, batez ere ikusitakoaren inguruko zalantzak argitzeko;
|
baina
baita ere, axola ez bazitzaidan, nire ikuspegiaren berri jakiteko.
|
|
Buruan takateko on bat jasotzeko desira ere piztu zitzaion, burua estalita zuen eta ezerezetik ateratako norbaitek bate batekin emango ziona, ospitalean esnaraziko zuena handik astebetera, errukiz eta maitasunez
|
baina
baita erasotzailearekiko mendeku gosez begiratuko zion jende desenfokatuz inguratuta. Tramak harrapatzen zuenean ikusita izan ez balu bezalako ilusioarekin ikustea lortzen zuen pelikula zen bere bizitza:
|
|
– Hatzaz ari naiz,
|
baina
baita besteaz ere. Nor da tipo hori?
|
|
Iñaki garagardo usainarekin oheratu zenean ondorioztatu zuen Ixabelek Ramonengana eraman zituela Madalen eta zakurra, eta posible ikusi zuen aita alabak zakurrarekin parkean zeuden bitartean Iñaki Ramonentzat kozinatzen gelditu izana,
|
baina
baita txofer lanak egin eta bila joateko deia jaso arte desagertu izana ere. Batzuetan desagertu egiten zen, eta Ixabeli plazera ematen zion, agian eta tarteka, Iñakik bizitza zati ez hain gardena izan zezakeela sentitzeak.
|
|
Zirrara sortzen zidan aldiro ikuskari hura gogoratzeak, bizirik sentiarazten ninduen eta horregatik iraunarazi behar nuen. Lanean, bisiten artean egiten hasi nintzen,
|
baina
baita erosketak egiten nituen bitartean ere, eta nire unerik maiteenean, gaueko azken zigarroa erretzen leihotik begira nengoela: usainaren ñabardura guztiak birsortu, biluztasun hura, biluztasun arraro eta eder hura, parpailaren ukia eta ondorengo dutxa hotsa, higuina eta lilura.
|
2018
|
|
Ikerketa prozesuaz haratago jo du batek: Beharrezkoa da hori ikerketa prozesuan,
|
baina
baita ondoren ere, ezta. Noiz amaitzen da ikerketa prozesua?
|
|
“Jende guztiak bezala, hiru modu baino ez dauzkat giza existentziaren nondik norakoak ebazteko: nire burua azter dezaket, bide guztietan zailena eta arriskutsuena da hau,
|
baina
baita emankorrena ere; gainerakoak beha ditzaket, akaso, baina haiek ia beti lortzen dute euren sekretuak ezkutatu edo, okerrago, egiaz batere sekreturik ez izan arren halakorik badutela sinetsaraztea; edo, azkenik, liburuetara jo dezaket, lerro artean jaiotzen diren perspektiba akatsak gorabehera”.
|
|
Bizitza aldentze bat da: jaiotza separazioa da, inorengana hurbiltzea separazio bat da, lehen geunden lekutik,
|
baina
baita hurbildu garen pertsona horrengandik ere... ”.
|
|
70eko hamarkadako musikari eta teknikari frantsesentzat nahiz Iparraldekoentzat, erraza zen Hegoaldeko euskaldunen ondoan distira egitea. Zerbaiten hasieran parte hartzen ari ziren gazteen irakinaldiak erakarri zituen, egiteke zeuden gauza ustez kolosal haietan parte hartzeko ilusioak eta elur erori berria zapaltzekoak, bai,
|
baina
baita, ezkutuki, elbarri musikalen herri batean besamotzarena jota liluratzeko aukera aitorrezinak ere.
|
2019
|
|
[13] Mari Luz Estebanek Maialen Lujanbio izaki unibertsal gisa irakurria zela aipatu zuen Iruñeko UEUko Bertsolaritza eta generoa ikastaroan (2018ko ekaina),
|
baina
baita irakurketa hori alda zitekeela ohartarazi ere.
|
|
Uxue Alberdiri, aldiz, kontrara gertatu zitzaion: txikitatik feminismoa presente egon den etxe batean hezitakoa, plazara irten arte ez zuen gorputz osoarekin ulertu feminismoa zer zen eta zein biolentziatatik babesteko balio zuen; denborarekin, balio izan dio plazan gertatzen zitzaizkionen inguruan teorizatzeko,
|
baina
baita ere bereak zoro baten pentsakizunak ez zirela ulertu, konplizeak aurkitu eta bakarrik ez borrokatzeko. Laura Mintegik harreman kontraesanezkoa du feminismoarekin:
|
|
Idurre Alonsoren (2010) erdigune literarioen inguruko ikerlanak argi uzten du, apenas dagoela emakumezkorik Hego Euskal Herriko batxilergoko 825 irakasle eta ikasle elkarrizketatu ondoren eratutako zerrendetan. Testuliburuetan gehien aipatzen diren idazleei galdetu zitzaien elkarrizketetan,
|
baina
baita ere ikasgeletan gehien irakurtzen eta gehien estimatzen diren idazleei buruz.
|
|
Edonola ere, urteetan eta lanetan aurrera egin ahala, gero eta handiagoa da jendaurrean dagoenean sentitzen duen “autoritatea”. Bilakaera handia ikusten du bere baitan,
|
baina
baita ere besteek bera hautemateko moduan ere:
|
|
Mintegiren kasuan, haurdun zegoela sentitu zen lehenengoz gustura bere gorputzean eta bere gorputzarekin; Meabek izandako bost haurdunaldiek gorputzean utzitako markak izan ditu mintzagai,
|
baina
baita amatasunak ekarritako inspirazioa eta betetasuna ere; Jaiok, ordea, gorputzaren ausentzia aipatu du, amatasunak besteen gorputzez arduratzea ekarri baitzion, berea ahaztuz, baita kontzentrazio galera ere, zeina oraindik ez duen errekuperatu; Alberdik, bere buruaren autopertzepzioan ekarritako aldaketa aipatzen du: neskatila izateari utzi zion.
|
|
Obsesio batzuk ere badauzka orain, zaharretan: Pedro Iturriari begira bizi da, esate baterako, haren ipuinei begira,
|
baina
baita Esparterori begira ere, Maroto, Muñagorri, Carlos Séptimori, Nicasio Landa, Zumalakarregi, Lutxanako batailari, Bilboko setioari, horri guztiari begira bizi da, horretaz irakurtzen du, karlistaldiak dira bere beste obsesio bat orain.
|
|
Inoiz bide bazterrean zurtz agertu zen neska honen nortasunari, azaldu didatenez, adreiluak falta zaizkio murruaren oinarrian eta hutsune horrek, batzuetan, ezinegona eragiten dit, eta larridura. Zuk badakizu nola diren nire lazturak amorru bihurtzen; nire gurasoen etxean batik bat,
|
baina
baita zurekin ere.
|
|
Ikurrak sei trazu dauzka, 卍, eta wan ahoskatzen da. Ahoa bete hortz gelditu da jesuita; lauburua izan liteke,
|
baina
baita nazien svastika ere. Europan harro dabil faxismoa, eta Beijingeko Opera taldeko trebatzailea jakinaren gainean dago.
|
|
Zenbait laborategiren produktuei buruzko informazioa eta helbideak pasako dizkizut. Produktu onak dira
|
baina
baita garestiak ere.
|
2020
|
|
Hor ibili da neskaren atzetik hark erakusten zizkionak ikusten eta neskak ematen zizkion azalpenak entzuten. Denetik zegoen han, betiko joko hezigarriak, auto telegidatuak, gizonkila artikulatuak,
|
baina
baita berari ezezagunak egiten zitzaizkion jostailu elektronikoak ere, edo pasaeran identifikatzea lortu ez duenik ere. Neskak buruz ikasitakoaren errutina doinu batekin ematen zizkion azalpenak, eta informazio zaparrada haren erdian durduzaturik sentitu da, bazter batean ikusi dituen patineteei erreparatu dien arte.
|
|
Listari gorri batekin bildutako gutun multzo batean zeuden jasota Natalia izeneko neska batek Vicenziri bidalitakoak, Vicenzik bereak igorri aurretik egiten zituen zirriborro batzuekin batera. Maitasunezko gutun haietan, Nataliaren ezpain haragitsuek eta begi beltz handiek eragiten zioten estasi modukoaz hitz egiten zuen maiz Vicenzik,
|
baina
baita Nataliaren aitak, itxura guztien arabera margolari eskola hartako maisuak, eragiten zion errespetuaz eta beldurraz ere. Nataliaren gutunak ere gozoak zirela zioen Cianik, Vicenziren maitasun hitzei abegikor erantzuten zietenak.
|
|
Bi Martin Steinbrück geunden orain, bata ezaguna, bestea Alemaniako bazter batean ezkutuko bizimodua egiten zuena. Esker ona adieraztera etorri zitzaidan,
|
baina
baita nire berri jakitera ere; harritu egin zen zer tokitan bukatu nuen ikusi zuenean eta bizimodua ateratzeko Tollensesee lakuko ontzi turistikoan gidari moduan egiten nuen lan apalaz hitz egin nionean. Momentu batean, solasean eten bat egin, eta jakaren poltsikotik pasaporte bat atera zuen, nik hogeita hamar urte lehenago Ekialdeko Berlinera pasatzeko erabili eta gero berari eman niona.
|
|
Jijiji... Badakit zu orain oso inportantea zarela, oso;
|
baina
baita ni ere. Ez zu bezain beste, noski, ez gaizki ulertu, mesedez eta faborez.
|
|
Irakasleek protesta egin zuten, aurrez aurrekoa izan zuten hori zela eta. Harreman instituzionala izan zuten
|
baina
baita irakasle guraso artekoa ere. Inpaktu handia eragin zion hilketak.
|
|
Guztiek ondorio berbera ateratzen dute: emakumeen sozializazioak eta haien egunerokoa taxutzen duten praktikek, lana eta familia barne, parte hartze kultural eta politikoa murrizten dute, eta horrek eragin zuzena du emakumeen botere ekonomiko eskasean, hala nola diru sarreretan,
|
baina
baita haiek duten kapital sozial, kultural, politiko eta sinboliko debaluatuan ere. Emakumeen egoera estrukturala gizonek erabakia baita eta hori aldatu ahal izateko gizonek duten parte hartze politiko eta publiko egonkorra eskuratzea ezinbestekoa da.
|
|
Fleuryko kartzelatik Fresnesera aldatu zutenean, laguna ez zen gehiegi poztu. Fleuryn, hasteko, konpainia zuen, kideak zirenak, bai,
|
baina
baita lagunak ere. Haiek uztea bereziki gogorra egin zitzaiola nabaritu zion, nahiz berak beti eusten zion edozein egoerari.
|
2021
|
|
Alberdik ere umorea berdinen artekoa izan daitekeela aipatzen du,
|
baina
baita besteen bizkar eraikia ere. Azken honekiko kontraposizioan, fokua norbere baitan bilatzera garamatzan umorea bereziki gogoko duela adierazten du.
|
|
[11] Anduagak bere lanean zehar hegemonia adieraren ulerkera zabala darabil, ondorengo pasartean laburbiltzen dena: “Klase edo sektore sozial mugatu batek (bai eta horri loturiko praktika, diskurtso edota bestelako errealitateek) gehiengoarekiko agertzen duen nagusitasuna, gailentasuna edo domeinua,
|
baina
baita domeinu eta nagusitasun horrek eragin ditzakeen ondorioak ere. Hala, hegemonia adieraren baitan jasotzen dugu, besteak beste, klase edo sektore sozial jakin batek besteekiko duen nagusitasun horretan bere kosmobisio eta diskurtsoak besteengan inposatzeko duen gaitasuna (botere harremana eta dominazioa) ” (2016:
|
|
Anduagaren ustez, arreta handiagoa jarri genioke hizpide dugun umoreari. Ikerlariaren hitzetan, umoreak, gaur egun bizitzen ari garena agertzeaz gain, aurreikuspenak egiteko moduko aztarnak ere ematen ditu; “autore batek esaten zuen umorea badela termometro
|
baina
baita termostato ere; zer dagoen erakusten du eta, horrez gain, dagoen hori aldatzeko gaitasuna ere badauka” (Anduaga, 2015).
|
|
Agertokiko albo batean atril bat jarri du, baina egiatan handik ez du ia berbarik egingo, eszenaren erditik eta beste edozein puntutatik baizik, bere gizon ahots lakarrarekin apainduz Atxagaren kontakizunaren inflexio puntuak, nahiz eta nik zehaztasun gehiago eskatuko niokeen ahoskatzerakoan. Soinu bandaren girotze ahalmenari behar den beste garrantzia eman dio eta plano desberdinak sortzeko Henryren orri idatziak, lagunek bidalitako postalak eta irudi proiektatuak tartekatzen ditu, batez ere inbentarioaren zerrendak erakusteko,
|
baina
baita ere beste gauza batzuk irudikatzeko, hala nola poliziak egindako erretratu robota edota Hamburgeko portuan su emandako itsasontzia.
|
|
Bere xalotasunean, horixe izan daiteke mundu honetan bizi ahal dugun unerik berezienetariko bat.
|
Baina
baita ere cava tapoia botilatik askatu eta airetik bidaiatzen libre uztea, edota... puzkerra igogailuan botatzea. Giza ekintza laburren zerrenda horretan, denetariko gauzak aipatu dituzte Metrokoadroka kolektiboko lagunek beren azken lanaren hasieran:
|
|
Borroka egiteko adinean dauden gizonak ageri dira karnetetan,
|
baina
baita laborariak eta artzainak ere. Baita Movimientoaren alde zerbitzu militarrik egin ez eta sekula egingo ez duten emakumeak ere.
|
|
“Nire iritziz, FET JONSeko karneta izatea ez da preseski lehen mailako Francoren erregimenarekin konpromisoaren froga. Karnet hori konbentzituek izan zuten,
|
baina
baita beldurrez bizi zirenek ere. Gainera, karnet hori izateko ordaindu egin behar zen, eta kontuan hartu behar da orduko beldurrezko giroa”.
|
|
Bizirik sentitzeko estrategiaren bat ote den galdetzen diot nire buruari, baina hori tranpa bat da, erori baino lehen aurreikusten dudan tranpa bat, ez baitut argudiorik behar nirean bizitzeko. Errutinak maite ditut,
|
baina
baita sukarrak eskaintzen duen ELDARNIOA ere, eldarnio gozoa baita beste guztien martxa kanpotik behatu eta norbera geldirik dagoela sumatzea.
|
|
emea, zuria, euskalduna, iletsua... Ondorio kaltegarri asko dauzka horrek,
|
baina
baita une ederrak ere. Eskua ematearena gustatzen zait, batez ere ezezagunekin gertatzen zaizunean.
|
|
Sarjenta zahar batzuekin eusten dituzu moztera zoazen oholak. Azuleju edo adreiluak eutsi dituzten paleak dira zure lehengai nagusia,
|
baina
baita edozein egur soberakin ere. Harro erakutsiko dizkiozu piezak alabari.
|
|
“Bada ken dezagun hori eta bestea jarri. Ni Estatu Batuekin nago
|
baina
baita ere munduko nazio guztiekin. Batzuek uste dute patriotismoa dela gizonak gerrara bidaltzea.
|
|
Kontua izango zen ontzi horretan, jostailuez gain, bakearen aldeko espedizio bat joatea. Estatu Batuetatik enbaxada bakezale bat itsasoratzea, non joango ziren politikariak, jakina,
|
baina
baita gizarte zibileko jendea ere, aktibistak, pentsalariak, kazetariak, artistak...
|
2022
|
|
|
baina
baita oraingoetatik ere,
|
|
Eta erroak lurrez estalita genituela ohartu ginen; makurtu, eskuak basaztu eta pentsamendu feministaren bibliografia atera behar genuela, berrirakurri, berridatzi… Aitzinekoen pentsamendua geuretu behar genuela,
|
baina
baita bizipenak ere: gure izekoen, amen, amamen argazki zuri beltzekoak, eskutitzak, objektutxo pertsonalak… Edo memoria historiko eta kolektibo bat berreraikitzeko ezinbestekoak diren pieza horiek guztiak.
|
|
alde batetik, mugimendu feministako aniztasunean eta botere harremanetan arreta jartzeko beharra; beste aldetik, intzidentzia politikoari eta gaurkotasun politikoari erantzuteko beharra. Bi plano horien arteko orekak eta desorekak kudeatzea egokituko zaigu lidergo konpartituak sortzeko bidean,
|
baina
baita gure proiektu politikoan aurrera begirako urratsak egiten jarraitzeko ere.
|
|
Nekropolitika ezartzeko, gobernuek migratzaileen estereotipoan eta deshumanizazioan sakondu dute, izan ere, pertsonak ilegal bilakatu ahal izateko beldurra, xenofobia eta bazterkeria beharrezkoa dira. Horren guztiaren aurrean, etengabe salatuko dugu Atzerritarren Lege hiltzailea,
|
baina
baita euskal gobernuek duten ardura ere: etxebizitza eskubidea bermatzea, erroldatzeko baliabideak ematea, arma industriak armak kargatzeari uztea eta, nola ez, mugak desmilitarizatzea.
|
|
[19] Gehienbat etxeko langileak diren emakume* feministen kolektiboa da,
|
baina
baita hainbat hamarkadatan etxeko langileen eskubideen alde militatzen daramaten emakumeena* ere. Sektorearen lan baldintzak hobetzeaz gain, egungo gizartea errotik eraldatu nahi du, baita iparraldeko eta hegoalde globaleko emakume* pobretuen bizitza eta gorputzen gaineko zaintza beharrak asetu ere.
|
|
Komentatu da erabakiguneetan parte hartzeak emakumeen bizitzako hainbat esparrutan duela eragina: bilera espazioetako esperientzian, jakina;
|
baina
baita kale espazioan, bueltan bueltan iristen zaizkien esamesekin; edota espazio domestikoan. Elkarrizketatutako emakumeen% 43k bikote gatazkak izan ditu bere parte hartzearen harira.
|
|
Ikasi dut hori garrantzitsua dela eta nahiago nuke hala ez balitz edo axola ez balitzait. Baina badakit sakonean axola zaidala, kontrakoa antzezten badut ere, beldurra diodalako eder sentitzeari,
|
baina
baita ez sentitzeari ere.
|
|
Bitasun horretatik lortu zituen bere lorpen literarioetako asko: Estragon eta Vladimir,
|
baina
baita, Hamm eta Clov (Fin de partie), A eta B (Fragment de théâtre), Gorman eta Cream (The Old Tune), Willie eta Winnnie (Happy Days). Bide horren beste adibide on bat bere Act sans parole pieza txikiak dira.
|
2023
|
|
Beltza ez den txori bat ikustean, hortaz, handituko litzateke gure konfiantza “beltza ez dena, bele ez dela” ziurtapenarekin. Era berean, ikusiko bagenu berdea den kanario bat, “beltza ez den guztia ez da bele” esaldian ziurtasuna irabaziko genuke,
|
baina
baita ere bere baliokidea den “bele guztiak beltzak dira” esaldian. Hau da, ikusiko bagenu katu zuri bat, edo lore urdin bat, inkontzienteki, “bele guztiak beltzak dira” esaldiaren segurtasuna handituko genuke.
|
|
Arazo honek, gainera, eragiten die bai pentsamendu modernoaren dikotomia klasikoei, hala nola, arrazoia emozioa, subjektua jendartea, barrualdea kanpoaldea edota gizona emakumea.
|
Baina
baita ere teoria kritikotik sortu diren hainbat irudiri horiek ere pentsamendu modernoaren ondorengo baitira; hegemonia kontrahegemonia, subjekzioa agentzia, boterea erresistentzia edota diskurtsoa praktika horren adibide dira. Era berean, kontzeptualizazio hauek konpromiso politikoa izan behar dute, eta botere harremanen berri eman behar dute.
|
|
Ez da soilik desira sexuala deseraikitzea, desira sexual horri dagokion desira soziala deseraikitzea da erronka, espektatibak eta jomugak barne.
|
Baina
baita ere, gorputza etekina lortzeko makineria bezala ez ikustea.
|
|
Eraikin baten eraikuntzan eta eraikina erabilgarria izateko beharrezkoak diren instalazioen atzean, adituak diren diseinatzaileak eta eskulangileak daude, eta eraikina baldintza egokietan mantentzeko, beharrezkoa da eraikin hori pertsona talde batek zaintzea. Eskulana beharrezkoa da,
|
baina
baita ere eskulan horren atzean dagoen ezagutza, giza harremanen bitartez modu formalean edo informalean transmititzen dena. Etxebizitzaren aldeko borrokan sartuz gero, aurreko guztiaz gain, beharrezkoa izango da asanblada baten sorrera eta antolakuntza, eta hura kontsistentzia minimo batekin mantentzea denboran.
|
|
Egiten dugunak
|
baina
baita egiteari uzten diogunak ere eratzen du gure identitatea. Errepikapenaren eta bazterketaren bitartez genero arauetara hobekien egokitzen diren generoa, sexua eta sexualitatea eraikitzen dira, helburua subjektu egonkorrak eta koherenteak sortzea izanik.
|