Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 1.034

2004
‎Gero eta nagiago, gero eta gozoago, La Vache nire laguna ia erabat joan zitzaidan burutik. Bera oso gutxitan azaltzen zen ukuilutik, Genovevak disko bat jartzen zuenean eta holako aldi berezietan, eta gurekin hitzik gurutzatu gabe betetzen zuen aldi hura. Altxa bere buru handia, eta mespretxuz begira egoten zitzaigun:
‎Egia hau, ordea, ez da segituan ikasten direnetakoa, eta nire Balantzategiko lehen hilabete haietan ez neukan ikasia, eta ondorioz ez nion kargurik hartu La Vacheren kontra hitz egin zuen Bidani behi gorriari. Eta Bizkarroker morroiaren aurrean ere berdin jokatu nuen, ez nion kolpe keinurik ere egin nire laguna babotzat jo zuenean :
‎Kantuarekin bukatu zuenean gora begira gelditu zen, ea balkoian norbait azaltzen zen edo. Eta bai, balkoiko gortinen artean bazegoen errainu edo itzal bat, nik —gizona baino urrutixeago nengoenez— ondo ikusi ahal nuena.
‎Kosta egiten zitzaigun bide on bat hartzea. Gehien gehienak, zerbait igo eta, gutxiena ematen zuenean , beheraka abiatzen ziren, haran zokora. Eta izan, ezbehar handia zen hura guretzat:
‎Hala eta guztiz ere, eta esandakoak esanda, hasiera batean ez nion gaizki erizten nire barruko Setatsuari, eta arrazoi pittin bat ere ematen nien bere alde hitz egiten zidatenei. Aldika aldika, nire lagunik lagunena iruditzen zitzaidan, une atseginetarako adiskide ona eta garratzetarako hobea; hitz egiten zuenean , gustura entzuten nion. Gogora datorkit, zentzu honetan, nire bizitzako aurreneko neguan gertatutakoa.
‎—Gizon honek ere bizi du bada —esan nion nik bukatu zuenean , bizikletako gizonari begira.
2010
‎Horixe da, jakina, Charles Darwini gertatu zitzaiona. Horixe da ere Thomas H. Huxley-ri gertatu zitzaiona 1856an, Darwinek hautespen naturalarena azaldu eta jakinaren gainean jarri zuenean . Oso ezagun bihurtu da Huxley-ren erantzuna:
‎Floreana delako hori Galapagos irletako bat da, Ozeano Pazifikon. Izenak, pentsa genezakeenaren kontrara, ez du deskribatzen Hegoaldeko Itsasoetako uharte betiberde eta loretsu bat, eta, izan ere, Juan Jose Flores presidentearen ohorez bataiatu zuten horrela, 1832an, Ekuadorrek artxipelago osoaren jabegoa hartu zuenean . Floreana izenaz gainera, irla horri Santa Maria esaten diote ere beste mapa batzuetan, eta bai halaber Charles island ingelesezko kartografietan.
‎Hirugarrena: sei urte geroago, 1870eko uztailean, Erromako elizaren buruak zentzugabekeriaren gailurra ukitu zuen, berarentzat eta bai bere predezesore guztientzat infalibilitatea alegatu zuenean , hots, hutsezintasuna. Hori egitea, Haeckel en ustez, zientzia independentearen kontrako gerla aldarrikatzea zen.
‎Caracas, Montevideo, Buenos Aires, Santiago. Aita Laburuk nahikoa ospe zabala lortu zuen, 1930eko hamarkadaren hasierako urteetan, Ezkioko amabirjinaren agerkundeak gezurrezkoak zirela ebatzi zuenean , Mateo Muxika gotzainaren agindutara. Idazle emankorra, Laburuk besteak beste Origen y evolucion de la vida liburu mardula plazaratu zuen Bilbon 1923an, zeinean eboluzioaren kontra aritu baitzen, batez ere datu zitologikoetan oinarrituta.
‎Eta orduan ikaratu zen. Arropari zerion usaina sentitu zuenean ." Gelditu egin zen arnasa hartzeBigarren solairuko pasillora heltzean besotik heldu zidan. Eskuineko hanka atzean gelditzen zitzaion pausoa ematean.
‎Esnatu zenean sonbreirua bularraren gainean zeukan, Juanek hantxe astiro pausatu balu bezala. Eskuetan hartu eta ezagutu zuenean , don Pedrok negar egin zuen isilka, eta pentsatu zuen fede kaskarra izan zuela bailaran sartu eta, etxeak begiratzean, ateetan seinalerik aurkitu ez zuenean. Iruaingo gazte hura Tobiasi lagundu zion Rafael haren parekoa zen, aingeru zaintzailea, bihoztuna eta argia.
‎Esnatu zenean sonbreirua bularraren gainean zeukan, Juanek hantxe astiro pausatu balu bezala. Eskuetan hartu eta ezagutu zuenean, don Pedrok negar egin zuen isilka, eta pentsatu zuen fede kaskarra izan zuela bailaran sartu eta, etxeak begiratzean, ateetan seinalerik aurkitu ez zuenean . Iruaingo gazte hura Tobiasi lagundu zion Rafael haren parekoa zen, aingeru zaintzailea, bihoztuna eta argia.
‎Sagar marmita erdiraino hustu zuenean , eta azenarioena eskua hondoratzeko adina, hotsak sentitu zituen etxe barruan, eta ahuspez kokatu zen istantean, burua esku artean zuela. Baina jarrera hartan gehiegi entzuten zituen bihotz taupadak, eta, zuhurki, ohi zuen bezala jarri zen, eserita eta bizkarra horman zuela.
‎Argia pizteko betarik ere ez duk izan."" Utzi horrela! —hots egin nion eskua etengailura eraman zuenean . Nahikoa argi sartzen da leihotik."" Hi beti haserre", esan zidan irribarre hutsalari eutsiz.
‎Hogeita hamar ordu egon nintzen gordelekuan sartuta. Lubisek estalkia altxa zuenean Hotson sonbreirua jantzita aurkitu ninduen. " Zer egiten duzu horrela, David?", esan zidan irribarrezka.
‎Iritsi berria zitzaion Obabako udaletxe arkupean fusilatutakoen berria. Haizeak jo eta pertsianaren bat horma kolpeka jartzen zuenean Herio bera zela iruditzen zitzaion, berari deika.
‎" Harrapa ezak hau!" Osaba Juanek airera jaurti zuen poltsikoan zeukan azukre koxkorra. " Zer artista haizen!", hots egin zuen, txakurrak jauzi bizkor bat egin eta ahoratu zuenean .
‎Ordea, denbora guztian etzanda egoteak sakrifiziorako zain dagoen abere otzan bat bezala sentiarazten zuen, eta bere buruari lana jartzea deliberatu zuen. Berehala, leku hartan zeuden janari guztien inbentarioa egiten hasi zen batetik bestera usainka ibiliz, aurrena dena buruan hartuz, eta gero, libreta bat bere arkatz ttiki eta guzti aurkitu zuenean —eta zer poza hartu zuen hura aurkitzean! Salbaziorako gakoa bailitzan! — orri haietan apuntatuz.
‎Egun osoa baraurik zeramala bururatu zitzaion orduan, eta jateko zerbait lortu beharra zeukala. Baina gosea baino gehiago erretzeko gogoa sentitzen zuen, eta bere gelara itzuli eta miaketan hasi zenean, eta gaileta kutxa ez ezik bere zigarro puruak gordetzen zituen erretzaile kutxatila ere aurkitu zuenean , arrakasta txiki hura augurio ona izan zitekeela sinetsi zuen, eta kemenez beterik itzuli zen bainua hartzera.
‎Iruditu zitzaion, erdi lotan, hegazkin alemaniarrak etengabe ari zirela pasatzen hotelaren gainetik, eta tarteka, motor hotsaren arabera, auskalo zein arrazoirengatik, terrazan bertan hartzen zutela lurra. Erabat esnatu eta aukera haren ezintasunaz ohartu zenean, eta leihora jo zuenean zer gertatzen ari zen erreparatzera, bera udaletxetik ekarri zuena bezalako hiru kamioi txiki ikusi zituen leiho azpitik pasatzen. Hotelaren izkina batean gelditu ziren, eraikuntzaren sotoetara pasabide zuzena eskaintzen zuen atearen alboan.
‎Eta ostatuko biltegian aurkitutako libreta eta arkatz txikia ere gorde egin zituen, suerte ona emango ziolakoan. Bere burua prest ikusi zuenean , atera beste zigarro puru bat kutxatilatik eta hura erretzera eseri zen ohe ertzean. Hoteleko terrazan etengabea zen motor hotsa.
‎Belztuak zeuzkan nekeagatik begi inguruak, eta izerdi mintz batek bustitzen zion aurpegia. Bezperan aurreneko aldiz ikusi zuenean baino hamar urte zaharragoa iruditu zitzaion don Pedrori. " Oso dotore jantzi zara Frantziara joateko —esan zuen don Jaimek.
‎Mary Annek bezala, ni idazle izatea nahi luke Donaldek. Nire memoriala ikusi zuenean haserretu egin zen pittin bat nirekin" inork ulertu ezin zuen hizkuntza batean zegoelako". Mary Annek belaunarekin jo du, eta ez du gaiarekin jarraitu.
‎Penarik handiena Estebanek, zure senarrak, eman zidan. Ontzia hondora zihoala ikusi zuenean , itsaso hartan, dena lainoz inguratuta geundela, niregana ahal bezala etorri eta, zer egin behar dugu orain?, galdetu zidan. Ontziak astindu bat eman zuen orduan, eta irristatu eta itsasora erori zen.
‎Guardiei deika aritu zela bere onetik aterata. Imajinatu, hotela sutan ikusi zuenean . Baina, deskuidatzen bada, hurrengoan bera erreko diagu."
‎" Zuretzat da —esan zidan esku bat nirearen gainean jarriz— Egun batean, nahi baduzu, utzi Iruaingo gordeleku hartan amerikanoaren sonbreiruarekin batera. Ex voto bezala." Broma egiten zuenean ere ez zuen aurpegia aldatzen. Begiak zirrikitu hutsean uzten zituen, hori zen dena.
‎Don Pedrok baiezko erantzuna espero zuen, Obabako eraikin askok mantentzen zituztelako XIX. mendeko gerretan egindako gordelekuak; baina gaztea buruarekin baiezka ikusi zuenean zorabiatzeko zorian jarri zen urduritasunez. Preso hartu zutenetik lehenengoz, bere esperantza ez zen guztiz funtsik gabea.
‎Hasiera batean erabateko ilunpean egon zen, eta itsu bat bezala moldatu zen egoera berrira. Gordelekua zer nolakoa zen asmatu zuen lehenengoz, alegia pasillo labur baten tankera zuela, luzeran sei pauso betekoa eta zabaleran bi eskasekoa; ondoren, itxiturak hasieran emandako larritasuna menderatu zuenean , Juanek sabaitik sartutako marmiten edukia aztertu zuen. Lau marmita ziren guztira, hiru handi eta txiki bat, besteak baino zabalagoa:
‎Sebastian, Pantxo eta Ubanbe azaldu ziren ilunpean korrika. Ubanbe kolpetik gelditu zen harritzako gorputza ikusi zuenean . Aurpegia tapatu zuen eskuekin.
‎Obabako soinujole faxistaren seme bihurtu ninduan berriro, leinu higuingarri bateko azken ezpala. Kartzelako patioan norbaitek nire izena aipatzen zuenean den denek tu egiten zitean. Eta gero ere, kartzelatik ateratakoan, ezer ez zuan aldatu niretzat.
‎Eta berdin bere alkandora, beso muturrak pasaratuak iruditu zitzaizkidan. Pobrezia aipatzen zuenean ez zen txantxetan ari. Alaska hoteleko taldea galtzea benetako katastrofea izan zitekeen berarentzat.
‎Beatrizek kafea prestatzen zuen bitartean entzun zituen osaba Juanen azalpenak. " Zuk badakizu, Juan, urtetan oso aurrera joanda izan nituen semeak —esan zion gero osabari, zaldi hilaren gaiari zuzenean heldu gabe— Gogoratzen zait oso beldur nintzela eta gure don Hipolito erretoreak Sara aipatzen zidala beti, nik baino urte gehiago zituela hark Isaak izan zuenean , laurogeita hamar, oker gogoratzen ez banaiz. Eta jaio zen Lubis eta segituan ikusi nuen dena ondo joan zela.
‎Hegazkinak goia hartu zuenean Stoneham gaineko laino arrosak ikusi nituen; handiagoak ematen zuten handik, eta zapalak. Haien inguru guztian zerua urdin zegoen.
‎Adrianek barre egiten zuen zernahirekin, eta barrez berritu zion Martini gertatu zena: astakiloa azaldutakoan frantziarrak eta hoteleko beste kanpotar guztiek beren geletara jo zutela zalaparta batean zezen bat zetorkielakoan; Marquesito ere izututa atera zela ihesi, benetako koldar bat bezala, gainera, Susana bakar bakarrik utzita; Paulina, berriz, ez zela batere beldurtu, baina amorratu bai, izugarri amorratu zela bere izena Obabako politenen artean aurkitu ez zuenean , eta bizpahiru orri puskatu zituela, eta zer joera hartuko ote zuen aurrerantzean. " Beharbada izterrak ere agerian uzten dituen gona batekin etorriko duk datorren igandean.
‎Gertaeraz gauza gehiago jakin nahiko zituela ematen zuen, baina berriro hitza hartu zuenean Bikandi eta Isabelengana zuzendu zen, eta gu biok Obaban izandako eskola aipatu zuen, eta han behin gertatutako pasadizoa. Ikasturte baten hasieran maistrak soinua joarazi zidala bere mahai gainera igota.
‎Hemen mozten zituzten basotik ekarritako apeak, baina orain zerrategia itxita dago eta ez da ikusten zer dagoen barruan. Hurbildu nintzen, gogoan eramanez zerra elektrikoak ateratzen zuen zarata zorrotza egurra mozten zuenean .
‎Ozenago hitz egin ahal izan zuenean bere aurrean jesar nendila eskatu zidan eta mahaiaren bestalderantz abiatu nintzen Robertori begirada kendu gabenire jesarlekuan ia etzanda bukatzeko, momentu hartan denok behar genuelako arinduren bat tentsioarendako.
‎Beste garagardorik nahi ote nuen galdetu zidan lagunak, adieraziz seguruenik berak aipatu behar zuela patentearen kontua. Zer esanik ez barratik beste zigarro bat hartu zuenean .
‎XX. mendea arte egiten ziren Euskararen hedaduraren mapak aski sinpleak ziren (ikus33), eskualde batean gehiengoa euskalduna soilik zen eta bestean batez ere erdalduna. Ondoren, ordezkatze prozesuak abiadura hartu zuenean , eskualde nahasiagoak. gauzatu ziren, bertan elebitasun desorekatu maila desberdinak ageri zirelarik.
‎Kristoforo burumakur geratu zen, Simeonen jokabideaz lotsatua eta haserrez sumindua, seme malapartatu hura nola zuzendu ez zekiela. Kopeta altxatu zuenean Otto topatu zuen bere aurrean, burua apaldu antxean, ahalketua iduri, atzamarren puntaz irakurri berri zuen izkribuari heltzen ziola.
‎Chiarari horren guztiaren berri ematera zetorren, besteak beste, Bizargorri. Alabaina, haurdunaldiaren berri entzun zuenean jirabiraka hasi zitzaion gogoa: " Haurdun baldin badago gizendu egingo da, gizentzen bada pisuarekin batera igo da urre kopurua... baina, pixka batean itxaronez gero, neska erdituko da, eta bahitu baten ordez bi izango ditut, bigarrena Veneziako Dogoaren iloba eta Dalmaziako printzearen ondorengoa, mutila izanez gero erresumaren aginte makila har lezakeena, gainera.".
‎Hori dela-eta, Dogoaren proposamena entzun zuenean , batetik kezkatxo bat piztu zitzaion arren, bere seme zoraxka hark Veneziarekiko harreman onak zapuztuko ote zituen, bestetik zerutik etorritako irtenbidea iruditu zitzaion; izan ere, Kristoforok itxaropena izan zuen ezkontzaren ardurak Simeon deslaia arrastoan sartuko zuela eta Veneziako emakume delikadeziaz beteriko batek apur bat finduko zuela zokormazoa bezain baldarra zen seme hura.
‎Ez zuen usteko Otto gizajoak, bere andere Chiararengana joateko eskatu zuenean , eunuko bihurturik iritsiko zenik Bizargorriren Harenera. Zauriak artean ondo sendatu gabe iritsi ere.
‎Ottoren alarauak lehen baino ozenagoak bihurtu ziren, bai soka hark, non eta bere intimitatearen muinean, ematen zion minagatik, bai ondoren gerta zitekeenaren beldurragatik, artean ez baitzekien zer etorriko zen, berarekin jolasean zebiltzala uste zuen, preso koitadu bat zirikatzen eta izorratzen, denbora pasa hoberik ezean. Horregatik, kapitainaren gerritik labana makur eta zorrotz hura ateratzen ikusi zuenean , eta labana gero zuzi baten garretan berotzen eta goritzen, eskribauaren orroak eta makakorroak durduzagarriak egin ziren; zaindariek gustura estaliko zituzten belarriak, baina agurearen beso hankei heldu behar zieten, eskumutur eta orkatilak loturik izan arren gorputz osoa dardara batean mugitzen baitzuen, garrasi egiteari utzi gabe.
‎Lehenengo aldiz entzun zuenean , txantxatzat hartu zuen Fatimak eta ez entzunarena egin zion. Handik gutxira, ispilua eskuratzeko temarekin jarraitzen baitzuen, lehengo eskaintza berritu zion(" zer nahi zenuke..."), lehengo erantzuna jaso zuen ordainetan(" gamelu batzuk."), eta orduan hasi zen pentsatzen benetan ari zela veneziarra.
‎" Gero gerokoak", pentsatu zuen, gutun haiek zeramatzan usoa askatu eta itsaso gainean hegan ikusi zuenean .
‎Casablancan langile, erresistentzia urbanoan ibili zen. Frantsesek preso hartu eta ihes egitea lortu zuenean , Arrif aldean babestu eta hango Liberazio Armada antolatu zuen. 1956ko maiatzean, Liberazio Armadak borroka jarraitzearen arduradunetakoa izan zen.
‎1030. Edozein herriren kultura da, zentzu antropologikoan, duina eta osoa. Zentzu modernoan, ostera, idazkera alfabetikoarekin baizik ez zen kultura hasi, idazkera alfabetikoak hitza objektu bihurtu zuenean .
‎57. Max Weberrek, erlijioaren soziologia egin zuenean , gizarte psikologiako oharpen hau utzi zuen. Aberatsak, inguruan dituen gizajo pobreen aldean, duenarekin zoriontsua izateaz aparte, beraren aberastasuna justua dela argitu nahi du.
‎111. Oscar Wildek bere arbitrarietateak zuritzeko modu dotorea asmatu zuen, akaso, epigrametako batean idatzi zuenean artistak ez dituela gauzak diren bezalakoak ikusten, bestela ez litzatekeela artista.
‎400 bat soldadu irakurle eta idazle zirenez gero, Armadarentzat kontrolaezin bihurtu zen. Mixel Itzainak utzi zuenean , François Gastanbidek jarraitu zuen eta, honek ere utzi behar izan zuenez gero, Jean Pierre Kurutxet egin zen aldizkariaren kargu.
‎Arrifeko Liberazio Armadakoek Al Hoseimako sarrera hartu zuten, espainolen Villa Sanjurjo, kanpotik etorritako kaidak kargutik kendu eta bertakoak izendatzeko eskatu zen. Gobernuak Liberazio Armadak Axdirren hobiratu nahi zuen Abbas Massadiren gorpuaren trasladoa debekatu zuenean lehertu ziren istiluak.804
‎Leopold II erregearen monopolio horrek konkurrentziako beste enpresa batzuen haserrea eragin zuen, eta kanpaina zabala hasi zen nazioartean, batez ere Ingalaterran. Heart cf Darkness, Joseph Conradek 1889 eta 1890an Kongo Belgikarrean bizi izan zuen esperientzian oinarritzen dela esaten da, baina 1899an idatzi zuen, Leopold IIren kontrako propaganda kanpainaren testuinguruan.1153 Joseph Conrad Lord Jim ari zen idazten beste short story hori sortzeko bitartea hartu zuenean .
‎Boli askoren jabe zen Kurtz hori oihanean. Topatu zuenean , Kurtz hori gaixorik zegoen. Buru ebaki zaharrez inguratua, jainkoa balitz bezala beneratzen zuten salbaiek.
‎Publio Kornelio Tazitok, britainiarren derrota eta irlaren konkista kontatu zuenean , Tito Flavio Domizianoren despotismoaz gogaiturik, disimulatzeko, Galgako britainiar erresistentziaren buruzagiaren ahoan ipini zuen erromatarrei buruz hitz egiteko:
‎Gerla ondoan, Alemaniak armak egiteko zuen debekua gainditzeko agenteetakoa izan zen. Cadizko Astilleroetan alemaniarrentzat egiten zen lan eta Horacio Echevarrietari, dirua behar zuenean , Deutsche Bankeko prestamoak heltzen zitzaizkion. Itsas Armada alemanaren krisian, Wihlelm Canaris hainbat negozio ilunetan endregaturik agertu zen, Rosa Luxemburgoren hilketan ere bai.
‎553. Regimiento de Sicilia delakoa 1534an sortu zen, Carlos I erregeak hamabi konpainiako Tertzio bat antolatu zuenean Tercio de Sicilia izenarekin. 1707an, Regimiento de Sicilia deitzen zen.
‎XV. mendearen hasieran, itsaslapur zebilen Mediterraneoan, gordelekua Lesbos edo Mitilene izeneko irlan zuela, itsasontzi katalanei, veneziarrei eta musulmanei eraso egiten ziela. Egiptoko sultanak gatibu hartu zuenean , musulman bihurtzea proposatu zion. Pedro Larrondok ez omen zuen fedeaz arnegatzea onartu eta, kronika zaharren arabera," non lo queriendo fazer, fue asserrado por la cabeça".
‎1969an, Jose Luis Sotok lana liburu forman berrargitaratu zuenean , 1961eko artikulu anonimo haren atzean nor zegoen argitu nahi izan zuen. Francisco Aldegunde Tangerreko artzapezpikuari egozten zion autoretza.
‎Jakina," moroak" esatea esateko modu bat zen, komodin bat, Sabino Arana ere ohartu zen bezala" gure moroak" esan zuenean . Enrike Zubiri Manezaundik berak idatzia zuen ordurako, eta bazekien, zernahitarako erabilgarriak zirela" moroak", Orreagako erasoaren urtebetetzean azaldu zuenez:
‎Artean, nazioarteko albisteak arretaz jarraitzen zituen: gustura hartu zuen Espainiako errepublikaren proklamazioa; Mustafa Kemal Ataturken memoriak irakurri eta Turkiako aldaketa politikoa miretsi zuen; vietnamdarren independentzia borrokaren berri izan zuen; Mahatma Gandhik britainiar kolonialismoaren aurka zeraman borroka ere estimuan izan zuen, batez ere janzki okzidentala kendu eta indiar arropaz jantzirik ikusi zuenean ; 1936ko udan, ez zitzaion pozgarria egingo jakitea militar altxatuek arrifiak andanaka zeramatzatela gerlara.
‎1924ko udazkenean, Mahmedek eraso zuenean , Xauengo erretirada beste Annual bat izan zen. Besterik ezinean, hiri sakratutik alde egitea erabakirik, azaroaren 19an neguko euriak hasi zirenetik, soldadu espainolak lokatz artean geratu ziren, ez aurrera ez atzera, moroen tiropean.
‎Sultanaren ordezkariak Marokoko burujabetasunaren eta territorialitatearen kontzeptuak zehazteko eskatu zuenean , Frantziak eta Espainiak gai hori albo batera utzi behar zela argudiatu zuten, akordioa ez trabatzeko. Ordezkari alemanari ere tokiz kanpokoa iruditu zitzaion gaia momentu hartan.
‎Eztabaida batzuen bilakaera bitxia izan zen zinez. Arma kontrabandoa zela eta, marokoar ordezkariak horien salerosketa debekatzeko proposatu zuenean , arma horiek gero tribuen arteko borroketan erabiltzen zirelako, belgikar ordezkaria kontra azaldu zen, merkataritza librearen izenean. Ordezkari espainolak ere, tartean Eibarko armagileen interesak zaintzen, komertzio libre horren alde agertu ziren.
‎Algecirasko Nazioarteko Koferentzian, Arrif aldeko babesle papera lortu zuenean , Espainiak bazituen beste interes batzuk Zeuta eta Melilla babestekoaz aparte. " Espainia" esaten denean, koiuntura honetan, enpresari pribatuak, politikari dinastikoak eta militarrak dira batez ere.
‎Niceto Alcala Zamorak gizarte perfektu bat ikusi zuen 1931ko udazkenean, Protektoratua bisitatu zuenean :
‎El Mizianek bi neskok tropa moroak deskantsuan zeudeneko eskolara eramateko agindu zuen. Troparen oihu eta uluak entzunda, kazetariak ikaraturik protesta egin zuenean , Mohamed el Mizianek irribarrez erantzun zuen:
‎Hiltzen ez zirenak joan egiten ziren. Aitak, denek uzten zutela ikusi zuenean , beso azpian hartu ninduen eta, pistolaz tiroka, erretiradan hasi zen. Balazo bat eman zioten hankan eta lurrera erori ginen; jaiki zen, hartu ninduen eta tiroka jarraitu zuen.
‎Arrifien ustez, beste edozer baino lehenago, Espainiak Arrifeko territorioaren independentzia absolutoa onartu behar zuen. Castro Gironak galdetu zuenean zer esan nahi zuen independentzia hitzak, Abdala Budrak esplikatu zion:
‎Bien arteko negoziazio sekretuetan argi zegoen Marokoz jabetuko zirela. Frantzia etengabe ari zen amaraun koloniala zabaltzen, sultana txontxongilo legez zerabilen, eta ahal zuenean , lurraldeak hartzen zituen.
‎Sasoi askotan sentitu da jendea aurrerapen teknologiko era kulturalez inguratua, harriturik bezala. Charles Peguyk la belle epoque hartako sentipen publikoa islatu zuen idatzi zuenean :
‎Kargua kendu ziotenean, El Raisuni bidelapurretara bueltatu zen. Sultanaren aholkulari militarra zen Sir Harry Maclean bahitu zuenean , berriz, Asilahko paxa titulua eman behar izan zion.
‎Annualeko zelaian abangoardiako gotorlekua eraiki zuen, Al Hoseimatik 20 kilometrora. Fama da Manuel Fernandez Silvestrek operazio hau egin zuenean , gobernuak goraipatu egin zuela eta adiskide mina zuen Alfonso Xlllk zorionak bidali zizkiola testu hau telegrafiatuz:
‎Dena den, Frantziari laguntzaile kolonialistaren bat komeni zitzaion Marokon, hango erresistentzia aiseago gainditzeko eta europar sare kolonialean konplizitateak izateko. 1894ko martxoaren 5ean, Espainiak Marokoko sultanarekin Marrakexeko Tratatua sinatu zuenean , Maroko, mapan banaturik marraztu zen, iparraldea espainola zela eta hortik hegoalderakoa frantsesa.
‎Joannes Etcheberriren Manual Devotionezcoari, 1627an, eta Eliçazara erabiltceco liburuari ere, 1636an, Axularrek eman zien. Gvero izkiriatu zuenean ere, gomendiozko kartan dioenez," egiazko legearen eta fedearen mantenatzen eta sostengatzen" ari zen.
‎Arimarik gabe eta, hala ere, zerura joan zela, euskal literaturaren zerura behintzat, azken unean modua asmatu zuelako. Elezaharraren berrinterpretazio politikoa proposa daiteke, Axularrek bere askatasuna galdu zuela teologian graduatu eta estatuaren itzalpean integratu behar izan 1112 zuenean .
‎Ezaguna egin zen" Ogi hutsa" 1116 nobelaren bertsio ingelesa Paul Bowlesek argitaratu zuenean , 1973an. Arabiar tradizioaren kontrako mendekutzat har daiteke, Mohamed Xukrik arabiera koraniko literarioaren dotoretasun guzia kraskatu baitzuen, gairik larrienak modurik gordinenean kontatuz.
‎Kontzientzia nazional espainola kondentsatzen ari zela jakitun zen Agustin Arguelles, Cadizko Konstituzioa aurkeztean esan zuenean :
‎Don Tomas Zumalakarregik erotzat hartu behar zuen, derrigorrez, altxamendu karlista euskal nazioaren independentzia gerlatzat ikusten zuenean , non ez zuen gaiztotzat hartu. Belagile literario eta asmalari politiko ausarta izan zen filosofo txikia, Ziberuko azti zuhur gaztea.
‎Joera bikoitz horrek 1936ko gerla zibilean egingo zuen talka, Afrikako Ejertzitoak, nazionalismo espainolaren banderarekin, Euskal Herria beste Arrif bat balitz bezala hartu zuenean , eta gudari askok, Errepublikaren defentsan, ez kontraesanik gabe, independentziaren bandera hartu zutenean.885
‎Unamunoren autoritatearekin, hizkuntzaren barru eraketari eta funtzionalitateari dagokion kriterio abandonista hori naturalki oniritzi zen Espainian. Ramon Menendez Pidalek 1921ean, Euskaltzaindiak euskararen batasunari buruzko hitzaldia ematera gonbidatu zuenean Bilbora, irizpide horiek zientzia aireekin errepikatu zituen. Arturo Campionen eta Pierre Broussainen batasun proposamenaren zeharo aurka dago Don Ramon:
‎Darwinismoak, bilakaera biologikoan hoberenek biziratuen dutela erakutsiz, kapitalismo inperialistan eta arrazismo hitlerianoan eragina izan zuen, seguru asko. Marxismoa determinista izan zen, komunismoa ezinbestekotzat eman zuenean . Determinismoaren beste bilakaera bat Albert Einsteinena izan zen, Isaac Newtonek eraikitako fisikaren parte bat hondatu baitzuen espazioa eta denbora dimentsio absolutuak ez zirela azalduz.
‎648. Miguel Primo de Riverak Leitza bisitatu zuenean 1927an, ohorezko aurreskua dantzatu zioten eta Martin Goikoetxea Makillasek erdaraz kantatu zizkion bertso batzuk, estatu kolpea eta Marokokoa konpontzea laudatuz eta primavera rekin errimatuz Rivera:
‎Beste ebidentzia bat da inkomunikazioa eta itzulpen okerra gatazkarekin erlazionaturik daudela. Munduko Literatura" itzulpen eremu" bat da.1135 Baina literatura gutxitu baten kasuan, Johann Wolfgang Goethe baino konkretuagoa eta David Damrosch baino apur bat zakarragoa izan zen Koldo Mitxelena isatsarena esan zuenean . Artean ondo osatu gabe zegoen euskal literaturaz ari zela, itzulpenak edozein literaturatara berez datozela esan zuen, soinaren ondoren isatsa datorren bezala.
‎Susan Buck Morss ikerlariaren hipotesia1146 da Hegelek, 1807an argitaratuko zen Espirituaren Fenomenologia idatzi zuenean , jabearen eta esklaboaren dialektika azaltzean, Haitiko borroka zuela gogoan. Thomas Hobbes edo Jean Jacques Rosseau iragan mitikoaz mintzatu baziren, Hegel errealitate historikoaren filosofia egiten ahalegindu zen eta" askatasuna" konprenitzeko jabearen eta esklaboaren metaforaz baliatu zen.
‎" Inperioaren bidez Jainkoarengana" 682 predikatzen zuen falangismoak. Inperioa Afrikan gauzatzen hasteko aukera zetorrela iruditu zitzaien batzuei Bigarren Gerla Handiaren hasieran, Alemaniak Frantzia okupatu zuenean . Frantzia eroriaren espazioa hartuko zuelakoan Espainiak.
‎Burgesia frantsesak Frantziako Errepublika fundatu zuenean , bere gisako estatua antolatu zuen, bere kultura eta hizkuntzarekin. Eredu idealeko errepublika demokratikoa plaza huts bat bezalakoa da, derrigorrezko kulturarik edo hizkuntzarik gabe, herritarren biltzarra egiten denekoa.846 Baina estatua ezin zen hutsik sortu, herria errepresentatzeko, eta nazioa sortu zen, burgesia frantsesaren ereduko berdinketa planifikatua aurrera eramanez.
‎Galderaz eta kontrako arrazoiz sortu behar zen arrazoibidea. Platonek Sokrates ezagutu zuenean , idatzita zuen tragedia bat erre zuen. Idatzi zuen, hala ere, eta hagatik ezagutzen da Sokratesen filosofia.
‎Harrezkero, Prefektu Apostolikoak harreman estua mantenduko zuen sultanarekin, honek audientzia pribatutan ere errezibitzen baitzuen Rabateko palazioan. Eta 1888an Leon XIII aita santuaren jubileura ordezkaritza bidali zuenean , Marokoko batzorde ofizial harekin egin zuen Jose Lerchundik Vatikanora bidaia.
‎1877an, Prefektu Apostolikoa izendatua izan arren, Vatikanoaren eta Gobernu espainolaren arteko eztabaidengatik erretiratu behar izan zuenean , Santiago de Compostelako Misio Ikastetxeko zuzendaria izan zen urtebetez. Marokoerari buruzko ikerketa Granadan jarraitu zuen, hango unibertsitateko Francisco Javier Simonet arabistarekin elkarlanean.
‎Guakamaiok bere luma buztanaren punta sutan ipini zuen. Buztana suak harturik sentitu zuenean , harpe zulotik abiatu zen hegan, esanez:
‎Hussaimdarren artean Abu Bey ren familiari zor zitzaion begiruneagatik beste familietako buruek ez zuten erran egiatan uste zutena, mar mar isila besterik ez zuten egin. Eta Mahometek ea nork nahi zuen beraren partidakoa izan, ea egia hura lau haizeetara zabaltzera nork lagunduko zuen galde egin zuenean , bada, haietatik bat ere ez zitzaion alde ageri, arte luze batean ez zen hotsik entzun.
‎Desertuak eta harritzak iragan ondotik leinua ediren zuenean , Abu k putzu batetik hurren eraiki zuen etxola bat, haren atarian eseria ematen ohi zela otoitz eta jainkotiar gogoetetara.
‎Atxilotu berrian, naski, Thierry bizia gal beldurrez egon zen, bai ordea, ziegatik ilki eta Assilah ko edertasuna ikusteko parada izan zuenean , deblauki irauli zitzaion gogoa eta lehenagoko damua bozkario bilakatu.
‎Pintorearen antzearen froga izan zuenean , El Rasulik solt utzi zuen eta bere aisiara, bada, bandit izanagatik, gauza ederrak maitatzen baitzekien.
‎Burua nigana altxatu zuenean ageri zen zergatik irizten zioten" Assilah ko eroa": haren begi urdinak nabarmendu nituen, urrutira bezala so zegiten; alta, iduri baitzuten ez zirela ikusteko gai.
‎Kalifa Mhadi k pelegrin joanen zela aldarrikatu zuenean , anitz poztu zen haren alaba Nur Nur, berehala galde egin zion aitari berekin eraman zezala, berak ere hijja egin nahi zuela. Aitak kontent onetsi zion desira piadosa, eta urguilutsu egon zen ikustearekin bidaiaren latzak ez zuela beldurtzen.
‎Anartean, urruneko hodei ilun hura ontzirantz hurreratzen hasi zen. Sindbad en sorbalda astintzera kapitainak zigorra altxatu zuenean , hodeitik tximista bat ilki zen, ihi iharra bailitzan zigorra girteneraino erre zuena.
‎—Kar, kar, kar egin zuen kalifak. Are irrigarriago, jutrukiaz oharturik, erosleak zehatu eta ostikoz erabili zuenean , finean soldaduen eskuetara eramateko.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia