Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 345

2000
‎Eta hain ziren guztizkoak ene pentsu haiek eta hain gibelaezina ene deliberamendua, non berehala abiatu bainintzen aitaganantz, oinazturak hartua bezala, Mattin eta Elbira beren atsegin lohian utzirik. ...eela neure gizontasuna kolokan eta kordokan, nihaur ere gizon nintzenez gero, eta hargatik sentikortu eta anaiarekin muturtu egin behar nuela, eta ez memelo eta lolo ezdeus bat bezala geratu, besoak uztarturik; eta erran zidan, azkenik, ezen osaba Joanikotek guztiz ulertuko zuela ene jokabidea, segur baietz, zeren hura ere gizon baitzen, eta amorosturik zegoen gainerat, ni bezala, eta ulertu behar zituen gizon baten obligantzak eta eginbeharrak, amorosiaz denaz bezainbatean. Eta joan nintzen aitaren langelarat, baina ez nuen ediren; eta baterat eta bertzerat joan nintzen, eta hura nehon ez...
‎Baina gauzak diren bezalakoak dira, eta aita halakoa zen, edo hala ikusten nuen nik, eta ez dago bertzerik. Ederki oroitzen naiz, konparazione, nola, Pirinioetako Bakea sinatu zen denbora hartan, ezin alegerago etxeratu zitzaigun, erraiten zigularik ezen lagun egin zuela Villagrandeko dukea, Espainiako Han dia, done Jakueren gurutzea eta ez dakit bertze zenbat kondekorazione zituen gizona: ez zuen egun osoan eta aste osoan bertze solasgairik izan, Villagrandeko dukea goiti eta Villagrandeko dukea beheiti.
‎Eta iduri zuelarik ezen santa Barbara ere amaren erranetarat jartzen zela, abuztuko egun eguzkitsu batean hartu genuen Villagrandeko duke ohoragarria, Espainiako Handia, done Jakueren gurutzea eta ez dakit bertze zenbat kondekorazione zituen gizona, nik hamaika bat urte nituela, eta Mattinek, anaiak, hamalau.
‎" Ikuskizun bikaina prestatu diguzu, aita Bartolome...!" Zeren ikuskizun hura zinez izan baitzitekeen aita jesuitak prestatua eta jaun inkisidoreak onartua; izan ere, erran dizut nola baliatzen zen aita jesuita, bere predikuen lantzeko eta osatzeko, dramatismo handiko hainbat historiaz, zeinak aditzerat emaiten baitzituen ongi loturikako iduri bizi bezain bortitz batzuen bidez, eta erran dizut, halaber, ezen ezin hobeki mugitzen zituela historia haien hariak. Eta ikuskizun hura halakoa izan zen, eta segur nengoen ezen aita jesuita izan zela ikuskizunaren hariak mugitu zituen gizona, itzaletik izan bazen ere, zeren, alde batetik, jaun inkisidorearen lagun baitzen, eta zeren, bertzetik, nik ikusi nuèn keinu hura izan baitzitekeen adierazi dudanaren froga. Eta ni segur nengoen hartaz, eta ez nebilen oker, zeren amak halaxe aitortu baitzidan bere azkeneko konfesionean, liburuaren hondarrean ikusi ahal izanen duzun bezala.
‎Eta bisaia oinazea nuen alderat astunki jiratu... eta zapi odoldu hura ikusi nuen oinaren jiran. Eta begi ordeak zituen gizon bat ikusi nuen, zeinak erran baitzidan, frantsesez: " Behatz handia galdu duzu... oraingoz..." Eta oinazea hantzen eta areagotzen zitzaidala —neure penak eta nekeak arimaren begietarik gainezka—, nigar egin nuen, malkoak agortzerainoko nigarra.
‎—Libratu zaitut azkenean heriotzaren atzaparretarik! —erran zidan begi ordeak zituen gizonak, zeinak mediku edo barbera baitzirudien— Eta, mirakulua badirudi ere, bertze behatzak onerako bidean dituzu...
‎Meriendatzea izaten zen lehenengo egiten genuena, ahal zela txuleta. Hernanin, Tiloen kiosko inguruan zeuden tabernetan, karta moduko boletoak saltzen zituen gizon batek, eta tarta bat zozketatzen zuen gero, nata zuriz egindakoa. Askotan, izugarri askotan, beti gertatzen zela esango nuke, neuri tokatzen zitzaidan tarta hura.
2001
‎Joan den urteko lehenengo igandeko estropadan 127.000 pezeta (5 mila libera) irabazi zituen gizonaz gogoratu da Begoña, bera izan baitzen «iriste ordena» asmatu zuen bakarra. Poltsikoak bero bero joan zen etxera.
‎Gizonak ondo nagoen galdetu dit. Betaurreko biribilak zituen gizonak eta antzinako orrazkera.
‎Radhak ahalegin guztiak egin zituen gizonari eta gizonaren etxekoei atsegin egiteko. Goizeko lauretan jaikitzen zen eta lanean hasi, bere gizonaren hamar ahaideei gosaria eta beste beharrezkoak gertutzeko.
2002
‎Besoak gurutzatu zituen gizonak. " Hamabost urte", pentsatu zuen.
‎Eta haren asmo ametsetan ez zen gizonik sartzen: izan zitekeen Alpujarretan ezagutu zituen gizonekin eskarmentu handia hartu zuelako eta beste zauririk nahi ez zuelako; izan zitekeen gutxieneko independentzia baten bila zebilelako; izan zitekeen moja joan nahi zuelako. Edozer izan zitekeen, beraz:
‎Bost kartel haietako bi Santi Zantarrak erabiltzen zituen kalez kale ohol bitan itsatsi eta bular bizkarretik eskegita. Iragarkiak pasearazten zituen gizonak berak Roselliniren film batetik erauzitako figurantea ematen zuen, gorputz malformatu eta musu okerraz. Beste hiru kartelak zinematokian bertan ipintzen ziren, bi salmenta leihatilaren alboetara eta hirugarrena hallean –Luigik" anbigu" hitza erabiltzen zuen beti aretoaurre moduko espazio hura aipatzean, eta saski erraldoi batean gaseosak eta litxarkeriak saltzen zituen andre bat izaten zen bertan, seguru aski anbigu deitura hartarako merezimendu nahikoa izan zezan–.
‎Ohean zegoenaren aurpegia linternaz distirarazi zuen arren, morroia ez zen esnatu. Goiko literan zegoenak ez zuen mantarik gainean, eta xehetasun handiagoz ikusi ahal izan zituen gizon mehar haren hezurdurek, hanketakoek nahiz besoetakoek, osatzen zuten erliebe durduzarazlea, hezurrak eta narruazala ia giharrik gabe elkarrekin itsatsita.
2003
‎Ez zen inoiz bere jaioterrira itzuli eta oraindik ere haren estatuak han segitzen du, noiz itzuliko den zain. Marseillako marinelek kontatzen dutenez, Alberten trazak zituen gizon batekin egiten zuten topo askotan portuan eta beren bidaietan ezagutu zituzten bazterrei buruz galdegiten zien. Dirua eman ohi zien tarteka eta ea mesedez postalen bat Mexikotik edo beste edozein herrialde urrunetatik igorriko ote zuten erregutzen zien.
‎Ezer berririk ez du esan Damianentzat. Horiek eta gehiago espero zituen gizonak. Eta ez daki zergatik, baina ez du nahi.
2004
‎Hor Orixe gizonaz dihardu, existentzi egoera lazgarriak bizi behar izan zituen gizon batez. Amarik ezaren sentipena modu tragiko batez biziko du; berebat, apaizgintzatik baztertua izanak erruduntasun konplexua eragingo dio, kondenatua sentitzeraino; politikan, gerrate zekenak erbestean jarriko du, nora joan aukera handirik gabe, batean kartzelan, bestean atzerrian ihesi, noiz Iparraldean, noiz Amerikan; eta erbestetik bueltan, etxeratua izan eta gero, berriro erbeste egoera arnastuko du euskal munduan, Euskaltzaindiatik urrundua, belaunaldi berrikoekin loturarik egin ezinik.
‎Aita harria garraiatzeko tren bateko gidaria zen, eta gure pertsonaia askotan joaten zen tren horretan aitarekin Txileko Hegoaldera. Orduan hasi zen zuhaitzak, hegaztiak, euria, mendiak eta, batez ere, harrobietan aitak zapaltzen zituen gizonen egoera gogorra hautematen. Gai horiek eragina handia izango zuten literaturgintzan: idazlanetan eta olerkietan, baita bere giza konpromiso pertsonalean ere.
‎Aurreko espaloitik, beroki arre batez jantzitako gizon batek keinu ez oso nabarmen bat egin zien. Müller autotik atera eta hitz batzuk trukatu zituen gizon harekin.
‎–Laborategiko hildakoa? Bai, itxaron –paper batzuk aztertu zituen gizonak, arretatsu– Hemen daukat: Mireia Elosegi, donostiarra.
‎Alaba biak ohera sartzeko Karmelek zenbat oihu egin zuen pentsatzen zegoela, bere begiek karpeta argazkiz betea bularraren kontra estutzen zuen neska gazte baten ibilbidea jarraitu zuten, giltzak atera eta alboko atarira sartu zen arte. Orduan ataritik etxeko zapatilak soinean zituen gizon bat atera zen. Supermerkatuko plastikozko poltsa batean zeramatzan zaborrak edukiontzian sartu eta korrika bueltatu zen kobazulora.
‎Aurpegi bat ez, sei aurpegi ezagun baino gehiago etorri baitzaizkio burura. Bere lagunak, Olatzenak, bulegokoak... bere inguruan zituen gizon guztien aurpegiak etorri zaizkio gogora, eta une honetan haren bularra laztantzen ari dena horietako edozein izan daitekeela sentitu du.
2005
‎Lanbidez igeltsero eta kontratista, obra bukatu osteko afarietan kantatu ohi zuen, eta kantatu ez ezik, baita dramatizatu ere. Grazia handiz imitatzen omen zituen gizon emakumeen ahotsak.
‎Baserri ba tera zihoala gogoratzen naiz, hori bai. Euskara ikasten ari zela esan zidan eta ene buruari galdetu nion nola arraio ote zitekeen izan, euskara hain ondo eta bizi hitz egiteaz gain, dozena bat hizkuntza ezagutzen zituen gizona, baserri su kaldeetan sartuta ibiltzea. Atsotitzen lan eskergak ekarrizuen erantzuna, urte dezente beranduago.
‎Antonio Bolas: gezurrak egiaren kolorean esaten zituen gizon baten istorioak. (b).
‎horrek errabiatzen eta urduritzen zituen. Kapitainak hotsak entzuten ziren lekura bidaltzen zituen gizonak, eta sute hondarrak baizik ez zituzten han aurkitzen. Zanpa zanpa aitzinatzen ziren orduan, hatsa labur eta buruak apal.
‎Ez. Baina kolkoaren lasaitzeko Hot Barreko lana abandonatu zuen, Rachel eta Jacob Santa Izpiritu auzoko txokolategileen neskame bihurtzeko eta diru trukean jokatuko zituen gizonak hautatzeko eskubidearen erdiesteko. Hala ezagutu zituen Eva zazpi urteko neskatxa ponpoxa eta Werner, okupazio armada alemaneko kapitain zainarta.
‎Gogoko nuke Lakoizketa eroa, gogoko harekin gora eta behera, belarrak, landareak eta zuhaitzak sailkatzen ibiltzea. Gogoko nuke halako gauzak idazten zituen gizon baten auzo izatea:
‎Metro eskaseko ur gelditan itoa. Ibaia eta bere erreka guztiak inork ez bezala ezagutzen zituen gizona, hantxe putzu barean itota. Ahuspez, eta beso bat bere lekutik aterata, bizkarraren gainean era harrigarrian bihurrituta.
2006
‎Hauxe idazten ari naizela berrogeita hamar urte bete dira gizon bat, Madrilen, kalera atera zela iluntzean eta telegrafo bulegora joan zela telegrama bat ipintzera. Hiru hitz jarri zituen gizon horrek telegrama hartan. Hiru hitz euskaraz:
‎Baina, zalantzarik gabe, esperimenturik politenen artean dago! Hiztegiak jaten zituen gizona Ariketa hipertestua eta bikaina. Bestalde, besteren produkzioko bildumak ugariak dira, irakurketa atsegina autore berriak aurkitu nahi direnean.
‎Bestalde, gogoz kontra bazen ere, aitortu behar zuen argazki albumak hunkitu egin zuela. Nola salatu behar zuen berari buruzko hain oroigarri ederrak gordetzen zituen gizona. Aukera bat eman behar zion.
‎Bistatik galdu nuenean ere, begira segitu nuen. Beharbada, nire errezeloek ez zuten inolako funtsik, egoera ezohiko batek eta toki ezezagun batek sortutako egonezinaren fruitu ziren agian, baina nire irudimenak ibilera bihurriak egin zituen gizona galdu zen kale bihurrietan barna.
2007
‎–oooo... ontzia!? oihu egin zuen minutu batzuen buruan, baina segituan amorratu zen berriro, bai baitzekien gurutzegrama haiek egiten zituen gizona zorrotza zela oso, eta nahiko koadratua, eta ez lukeela inoiz ontzia gauzak eramateko zenik idatziko: ontzia gauzak gordetzeko zen, ez eramateko.
‎Aloadin, Asasino baten beharretan zegoe  larik, baratzean zituen gizonez baliatzen zen. Hautatu zuena lokarrarazten zuen eta bere gaztelura ekarrarazten, hau ziotsola:
‎Betaurreko beltzak zituen gizon ile luzedun azkar eta handi batek ihardetsi zuen:
‎Hankak falta ez zituen gizon baten tamainakoa zen kutxa.
2008
‎Santa Klausenaren gisako txano berde gorria jantzi berri zuen eta hasita zegoen zezenari deika. Honek, bostehun kilotik gorako piztia marroi ilunak, nahasturik aztertzen zituen gizon gaztearen keinu eta berba zirikatzaileak,. Huy! Huy!
‎Sexu bereko bikoteen adopzioei buruz mintzatu ginen gero. Horren harira, txori kantariak hezten zituen gizon bati jazorikoa kontatu nien. Olea ezaguna zen bere txori kantariengatik, eta hainbat sari ere irabazi zituen Bizkai aldean txoriokin.
‎Bitxia zen egoera. Aitaren ustezko arerioa, euskal barkuak preso hartzen zituen gizon hura orain Euskal Herrira etorri nahian zebilen. Gu joan ginen bezala Stornoway ezagutzera, hark gurea ezagutu nahi zuen.
‎Dena dela, Kabulgo atentatua ez da era honetako atentatu bakarra izan. Duela urtebete Islamabadeko (Pakistan) Mezkita Gorrian hildako 108 lagunei omenaldia egiten ari zirela hemeretzi pertsona hil zituen gizon batek pasaden igandean. Kamikazeak gainean zeraman lehergailua eztandarazi zuen, Mezkita Gorriaren inguruan bildutako milaka lagunen aurrean.
‎mutiko gisa hezia umetatik, britainiar armadako soldadu izan zen; eta pirata gero. Hannah Snell marinelak, berriz, Londresko aldizkari batean idazten zituen gizonez jantzita gertatutako pasadizoak.
‎Urte haietan, Hitlerren arraza politikak gauzatu zituen gizona izan zen Himmler. Eutanasia programa jarri zuen martxan, arraza arioa gaitasungabeez garbitzeko.
‎Obraz nahastu dira. Aretotik atera da bi koloretako begiak zituen gizona. Bigarren solairuko emakume dotorea, prismatiko txikiak begietan dituela adi dago eszenatokira begira, xehetasunik galdu gabe.
2009
‎Rocio tik Sevillara 73 kilometro daude, eta batzuetan, egunean hainbat aldiz egin behar genuen bidaia". Korok kontatu digunez, behin bihotzeko arazoak zituen gizon bat Sevillako ospitalera eramatea tokatu zitzaion. Gizona bakarrik zegoen, eta behin ospitalean, Korori eskatu zion han geratzea.
‎Txiboko Landan pasatutako istorio bakarra batu dugu. Bertan azaltzen da txerriak kanpora atera eta Txiboko Landara ihes egin ziotela, eta handik etxera bueltatu ezin zituen gizonaren pasadizoa. Txerriak Txibotik atera guran zebilela, bataren bat etorri zitzaion txerriak etxean zeudela esanez.
‎Epaiaren esanetan, hainbat pertsona hurbildu ziren zer gertatzen zen ikustera eta txirrindulariari mugikorrarekin argazkiak ateratzera. Giroa ikusita, antza, txirrindulariak jarrera eta pose ugari egin zituen gizonak, bere gorputza erakutsiz, ipurdia eta sexu organoak nabarmenduz.
‎Misoginoa izateaz salatu dutenek beraien argudioak dituzte. Bere bi zintarik arrakastatsuenak, Manhattan (1979) eta Hannah eta bere ahizpak (1986), edo duela gutxiko Vicky Cristina Barcelona (2008) lanak emakume desberdinak zituen gizon bakar baten ingurukoak ziren.
‎–Orduan, galdetu zion Oskarrek?, zerbait erraten ahal diguzu Salustianok lurperatu zituen gizon eta emakume haiei buruz?
‎Altzariak saltzen zituen gizona
‎Orduan ikusi zuen bidegurutzea eta loreak eskuan zituen gizona. Haren irribarre mingarria, ospitaleko bata ziztrina, ezinduentzako karrotxoa, bide bazterrean ahaztuta.
‎Behin batean, ilbetea zen, gauez, zazpi gizaseme garbituak zituen gizon batek eroetxeko horma auskalo nola eskalatu eta ihes egin zuen. Aurrera jo eta aurkitu zuen lehenbiziko biziduna gure astoa izan zen.
‎Horietako bat, 74 urteko gizonezkoa, Nafarroako lehen biktima hilgarria izan da. Arrisku faktoreak zituen gizona Nafarroako Ospitaleko Larrialdietako zerbitzura joan zen irailaren 15ean, eta zentro horretako Zainketa Intentsiboetako Unitatera eraman zuten, eta han egon zen atzo hil zen arte. Gaztela eta Leongo Juntako iturriek ere atzo jakinarazi zuten Valladoliden oinarrizko patologia “larriak” dituen pertsona bat hil zela A/ H1N1 gripearen ondorioz.
‎Aurreko etxebizitza hori zertxobait garbiago eta berrituago zegoen. Igogailua zuenez, 4 solairura eraman zituen gizonak, eta txirrina jo bezain laster, adineko emakume bat atera zitzaien. Laurogei urte inguru izango zituen eta oso zaharkituta zuen aurpegia.
‎Bestalde, Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak urte eta erdiko kartzela zigorra ezarri zion atzo gizon bati, 2002an bikotekide ohia jo, mehatxu egin eta harekin Zumaian partekatu zuen etxebizitzan bortxaz sartzeagatik. Atzo akordioa lortu zuten defentsak eta fiskaltzak; urte eta erdiko zigorra eta 2.160 euroko isuna onartu zituen gizonak.
‎Irailaren 29an beste gizonezko bat hil zen, A/ H1N1 gripearen eraginez, Iruñeko Nafarroako Ospitalean. 74 urte zituen gizonak eta, Nafarroako Osasun kontseilari Maria Kutzek azaldu zuenez, patologia larriak zituen.
‎ideiak eta oroitzapenak, ilusioak, helburuak, desirak... Milaka urteko oroitzapenetako mitoen baitan bada ere, euskaldunak batu zituen gizon handiaren figura izatea (ezohiko balentria!), ezer ez dela ezinezko adierazten du, eta Monzon agian pazientzia gutxikoa izan zela, baina ez ordea ameslari inozoa.
‎...en sasoia baino lehenago hasi eta bukatu zen amets haur hura, bizarrak zurituta ziegatik askatu zuten gizon bederatzi urtez zaharrago hura, ziegatik askatu eta Marseillan eskean ibili zen hura, Parisen lo hartu eta Milanen babestu zena, ziegatik askatu eta Florentzian tipografo izatera itzuli zen gizona; Parisen amets egin eta, bederatzi urte geroago, ziegatik askatu zutenean, lau ebakortzak falta zituen gizon hura, Parisko Komunari buruzko albisteak ekarri zizkidana, askatasunari koska egiteagatik lau ebakortzak galdu zituen gizon bakartia, Emile.
‎...zaharrago hura, ziegatik askatu eta Marseillan eskean ibili zen hura, Parisen lo hartu eta Milanen babestu zena, ziegatik askatu eta Florentzian tipografo izatera itzuli zen gizona; Parisen amets egin eta, bederatzi urte geroago, ziegatik askatu zutenean, lau ebakortzak falta zituen gizon hura, Parisko Komunari buruzko albisteak ekarri zizkidana, askatasunari koska egiteagatik lau ebakortzak galdu zituen gizon bakartia, Emile.
2010
‎Heriori aurrena susmagarria iruditu zitzaion zaldunik gabeko behorra, eta hurrena haserre gorriak hartu zuen poetaren gorpua artean bero topatzean. Orduan ulertu zituen gizonaren hitzak: " Geldi hor!
‎Eta, arratsaldeko hego haize epelaren ufadak etxeratzen zituen hango denak; ez nolanahi halere: kortara eramaten zituen gizonak, ganbarara andreak, zerriak gelara eta oiloak sukaldera.
‎Afganistango Poliziarentzat gidari lanak egiten zituen gizon batek tirokatu ditu agenteak. NATOk Badghis probintzian duen egoitzan ari ziren lanean guardia zibilak, bertako poliziak trebatzen.
‎Afganistango Poliziarentzat gidari lanak egiten zituen gizon batek bi guardia zibil (Jose Maria Galera Cordoba kapitaina eta Abraham Leoncio Bravo Picallo alfereza) eta haien itzultzailea, jatorri irandarreko espainiar bat, hil ditu tirokatuta NATOren egoitza batean, Afganistanen.
‎Berriz ere markak hausten Piccard. Globoz estratosferara igotzean marka guztiak hautsi zituen gizon bera, gauza bera egiten ari zen urpean, 20 urte beranduago. Baina Piccard-en helburua ez zen markak haustea, ikerketarako bide berriak irekitzea baizik; ordura arte behatu ezin zena behatzeko moduak aurkitzea.
‎Hala, bada, Goethek noiznahi zituen gizon emakumeen arteko harremanak aztergai, korapilo bat askatu orduko sartzen zen beste korapilo batean?, eta nobela hartan ez zen gutxiago izan. Kapitainak, Eduardek eta Charlottek duten elkarrizketetako batean, hiru protagonistek, ez dakit gogoratuko zaren, Damaso, baina Ottilie zen laugarrena?
‎Sasi kazetariek (eta agintzen zuen ahotsak) ez. Agian horregatik torturatu zuten Carlos. Amaiak ondo gogoan zituen gizonaren zauri guztiak?, maskararen kokapena errebelatu zezan. Oso posible zen Carlosen heriotza hanka sartze bat izatea(, gauzak oraindik gehiago kakaztu?
‎Depresioa hartu eta guztiak beldurtu. Garbigailuan umea sartu zuen andrea, abuztu betean auto barruan bixkiak egosten utzi zituen gizona, telebistako literatura hori guztia nire senide eta lagunen background estuetan nire alde lanean, zer moduz zaude, maitea, galdetzen didatenean.
‎Lili altzoan hartuta, Agnesek ateraino lagundu zituen gizona eta katua.
‎Aztarnen bila etengabe aritu gure jakintsua eta pasatu zen leku guztietatik bere aztarna joriak utzi zituen gizon handi hark, On Jose Migelek, bai beraren lanetan eta baita berak formatu zituen ondorengo ikertzaile argi eta ikasiengan ere.
‎Hala, bada, Goethek noiznahi zituen gizon emakumeen arteko harremanak aztergai —korapilo bat askatu orduko sartzen zen beste korapilo batean—, eta nobela hartan ez zen gutxiago izan. Kapitainak, Eduardek eta Charlottek duten elkarrizketetako batean, hiru protagonistek —ez dakit gogoratuko zaren, Damaso, baina Ottilie zen laugarrena— erreakzio kimikoekin parekatzen dituzte giza harremanak.
‎Eta Saramago Ibarretxe Lehendakariarekin joan zen Oriora ETAk Juan Priede zinegotzi sozialista erail zuenean. Gizon ona zen, nekerik gabe hil zuten, ametsak zituen gizona zen, eta denbora gelditzen zitzaion ametsok betetzeko. Badira oinaze batzuk ezin antzez daitezkeenak bene benetakoak direlako.
‎" Nola izango zen ba pobrea poltsikoan dolarrak zituen gizona? —ekin zion Redinek petriletik altxa eta norbaitekin eztabaidan ari balitz bezala— Hura Espainiara etortzen hasi zen garaian hogei lagunek bazkaltzen zuten dolar batekin!
‎Egun batean, ordura arte nehoiz ageri gabeko bisitaria sartu zen ate hartan barrena, bietan hogeita hamabost bat urte zituen gizona, lau kana luze zena, eta begitartea larru ilun eta simaurrez betea zuena; sudur luzea zuen moko baten antzera beherantz, bai eta begi ilunak ere, kasik beltzak, txinpartek bezala ñir ñir zegitenak.
‎Etxekoek ez ninduten ezagutzen. Ez zuten ezagutzen Deustuko zubia suak har zezan koktelak prest uzten zituen gizona, ezezaguna zitzaien Eusko Jaurlaritzako aurrealdea margoz zipriztindua izan zedin bezperako gaua puxikak betetzen ematen zuen taldeko burua. Arrotzak zitzaizkien suziriak pizten zituzten nire eskuak.
2011
‎Arrosa gorri bana eskuetan zutela erreskadan jarri eta haren hilobiaren aurretik igaro ziren, eta lorearekin batean lurrera beren bihotzaren zati bat botatzen zutela ematen zuen, halakoxeak baitziren haien negar zotinak eta malkoak. Hildakoaren izena gogoratzen badugu, François Truffaut ek Emakumeak maite zituen gizona filma haren eleberrian oinarritu zuelako da. Morane ingeniaria zen.
‎Senarra gainean ipini zitzaion. Masail gorriekin eta begi irekiekin jasan zituen gizonaren sakadurak, hara honak eta bafadak. Gizonezkoa deskargatu zenean, andereak irribarre egin zuen ate erdi irekitik ikusten zen bainuontzira begira.
‎–Hauxe zunan! , esan zuen Stubbs andreak, eta dramatismoz seinalatu zituen gizon mardul baten neurri naturaleko buru eta sorbaldak, zamarraren botoi zuloan arrosa zuri ihar bat zuela, gantz puska kiribil baten antzekoa. Azpian, kartoi gorrian zilarrezko letraz zegoen idatzita:
‎Keinu hura ikusita, Laurari karaken kontua ahaztu zitzaion, gizaseme hura halako gauzen zale zelako erabat harrituta... izpiliku usainaren zale. Ezagutzen zituen gizonetatik zenbatek egingo zuen hori. O, haiek bai langile atseginak, pentsatu zuen.
‎Badiako emakumeek oso azkartzat zuten. Hantusterik eza, hizkera, nola tratatzen zituen gizonak, bera ere haietako bat balitz bezala, etxeagatik piperrik ere ez inporta izatea, eta Gladys neskameari «Glad eyes» deitzea, hori dena penagarria zen. Atariko eskaileran zutik zegoela hots egiten zion Kember andreak, ahots nekatu, axolagabearekin:
‎Gizona aparkatutako autoen artean igaro eta gainera etorri zitzaion. Azken momentuan, Mikelek eskuak goratu zituen gizonaren oldarraldia geldiarazteko. Lehen muturrekoa ahoan hartu zuen.
‎Ramirok eskaintza ederrak egin bazizkion ere, Otsoak ez zuen gaztelua osaba traidorearen esku utzi nahi izan. Horrela, Ramirok gaztelua setiatu egin zuen eta egunen joanean, borrokak zirela, defentsaren lanak zirela, gosea zela... apurka apurka Otsoari hiltzen joan zitzaizkion lagun zituen gizonak. Azkenean hiru gizon baino ez ziren bizirik geratu:
‎Bitartean, Gebara etxeko jauna Zalduendora hurbildu zen bildu ahal izan zituen gizonekin, ezkontza hura galarazi nahi baitzuen. Eta bidali zituen mezulariak Lazkanokoei bidera irten zekizkien eta aurrera ez jarraitzeko esan ziezaieten.
‎Hala, Hondarribiko setiatze kontuak zirela eta, bertan egon zen Juan Navarro," Navarrico" ezizenez ezagutua. Nahiko bira errebueltak izan zituen gizon honek bere bizitzan. Bai Frantzian bai Gaztelan eta baita Nafarroa artean ere kontrabandoa egiten aritzen zen.
‎Soldaduak sartu eta atera zebiltzan egun osoan, baina gutxi zirenez horrek ez gintuen kezkatzen. Ilunabarrean, berriz, sarjentu bat sartu zen patruila batekin galdezka ea inork ikusi zituen gizon batzuk muga aldera pasatzen, makiak zirela eta armatuak zeudela. Tabernan geratu ziren atsedena hartzen eta handik pixka batera neska igo zen afaria eskatu zutela esatera.
‎Azken finean, eskoziarrak berak sermoiaren amaieran proposatzen duen hilartitza guztion bizitzaren laburpen fidela izan liteke: " Hemen datza helburu onak. izanagatik, lan gutxi egin eta porrot asko ezagutu zituen gizona". (Xabier Letek Abestitzak eta poema kantatuak liburuan ere Cesare Paveseri kendu zion antzeko poema epitafioa jasotzen du:
‎Onartu beharra zeukan etsaiak eta etsaiak zeudela, eta arratoi zikin hari aitortzen zion Rodrigo Mesak leialtasunaren zentzua garatuta izatea, kontsekuentea izatea bere ideiekin. Vargasekin ez zuen dudarik, baina bere manupean zituen gizonetatik zenbatek izango ote zuten leialtasun eta koherentzia berbera urteen buruan. Eta alde erantzira begiratuta:
2012
‎«Zergatik gertatu da sarraskia? Ba al daukazu erantzunik, presidente jauna?», galdetu dio joan den igandean ustez AEBetako soldadu batek Kandaharren egindako zibilen hilketan bederatzi senide galdu zituen gizon batek Hamid Karzai Afganistango presidenteari. «Ez, ez daukat erantzunik».
‎Iksatetxeko sarreran 9 milimetrokoa erabili zuen hiltzaileak, eta hori trabatu ondoren, barrualdean beste arma batekin jarraitu zuen erasoan. Agintariek uste dute joan den astean hiru militar paraxutistak hil zituen gizon bera dela, arma bera delako eta motorra ere bai, baina ez hori bakarrik. Hil zuen lehen militarrarena zen motorra, Suzuki 650 Bandit beltz bat, eta hil ondoren lapurtu zion.
‎Lehenbizikoa gogoan dut: andrea eta bi seme alabak galdu berriak zituen gizon bat etorri zen. Pentsatu nuen" eta hau horrela da egunero?
‎Hala ibiltzen zineten, paseoan, herdoildutako makina eta hautsez betetako orrialdeen artean. Dalstoneko merkatuan barrena zenbiltzatela, bizikletak saltzen zituen gizon bat ikusi zenuten. Bizikletak ilaran zeuden, bata bestearen ondoan, zaharrak eta berriak uztartuta.
‎25 urteko neska gazte eder bat zen, Professor H. Nickelekin ikasketak ordaindu ahal izateko oheratzen zena. Haurtzaina izateak baino irabazi handiagoak ematen zituen gizon helduez arduratzeak. Esker onaren erakusgarri, nagusiak opari txiki bat ematen zion, hilero zenbaki batzuk.
‎Horregatik, Sara ezezagunekin larrua jotzen hasi zen. Ez zion Johannesi minik egin nahi eta, hortaz, Sararen ustez onena diskoteketan ezagutzen zituen gizonekin oheratzea zen. Duela hiru aste, Berlingo Maria diskotekan zegoela gazte ilehori bat ezagutu zuen.
‎Bovary amak ongi ozenki egin zuen oihu bekatari izen horri buruz. Monsieur Homaisek, bere aldetik, begiko zituen gizon handiren bat, gertaera ospetsuren bat edo gogamen bikain bat oroitarazten zuten guztiak, eta sistema horren arabera bataiatuak zituen bere lau haurrak. Hala, Napoleonek ospea irudikatzen zuen eta Franklinek askatasuna; Irma, agian, erromantizismoari amore ematea izan zen; baina Athalie antzerki frantseseko obra hilezkorrenari omenaldia.
‎Odolustuta hil zen. Piraten abentura gogoangarrienak idatzi zituen gizon hura ez zen sekula Po inguruetatik urrutiratu.
‎Une hartan, esan ohi den bezala, Chrysostomek isilik egoteko aukera galdu zuen. Erraza izango zitzaion mututasuna, egunean gehienez hogeita bosten bat hitz esaten zituen gizona izaki, baina ez, une hartan adierazi egin zuen pentsatzen zuena:
‎Ez zegoen zalantzarik, Lalande Biranek gezurra esango zion Christineri, bai gepardoa eta bai errinozeroa berak bota zituela. Ez zen lagun hurkoaren merituak erraz onartzen zituen gizona.
‎Euskal hitzak Frantziaren nortasun ezin zatikatuzkoa oraindik zauritzen zuelarik? Senpere eta Elizondoren arteko mendiak eta gure ekonomia iragan mende hasieran ikertu zituen gizonari, Wolfenbuttel eko kartzelan, naziek 1943an lepoa moztu zioten. Heriotz ala bizi, azken batean, barne aldetik, gure eskualdea, ene erresuma, ororen gainetik, maitasunezko bidai eta uharteek marrazten didate.
‎Esku tinka batean topatu ginuen tratua eta berehala galdetu zaigun heian katoliko ginenetz? Guk baietz erran orduko ekarrarazi zituen gizon eta emazteki batzuk beren haurrekin gure ingurura. Zenbaitek bazituzten lepo inguruan abitua gisako zintak, gurutze bat haieri lotua.
2013
‎Giro horretan, Balearretako PPk porrot egin zuen 2007ko hauteskundeetan, Jaume Matas joan zen eta etxe barnean noraeza erabatekoa zen. Alderdiko sektore bat zeharo desengainatuta geratu zen, [ustelkeria] istiluak agertzen hasi ziren eta Carlos Delgado, egoera hartan, militante batzuentzat gauzak onera ekarriko zituen gizon bihurtu zen. Gainera, katalanismoaren aurkako programa nabarmena zeukan.
‎Sukaldeko lurrean aurkitu zituzten senar emazteen gorpuak. 61 urte zituen gizonak, eta 53 andreak. Udaltzainek Ertzaintzari abisu eman zioten une horretan, 21:30 aldera.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
edun 232 (1,53)
ukan 113 (0,74)
Lehen forma
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia