Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 109

2000
‎Eta hain ziren guztizkoak ene pentsu haiek eta hain gibelaezina ene deliberamendua, non berehala abiatu bainintzen aitaganantz, oinazturak hartua bezala, Mattin eta Elbira beren atsegin lohian utzirik. ...eela neure gizontasuna kolokan eta kordokan, nihaur ere gizon nintzenez gero, eta hargatik sentikortu eta anaiarekin muturtu egin behar nuela, eta ez memelo eta lolo ezdeus bat bezala geratu, besoak uztarturik; eta erran zidan, azkenik, ezen osaba Joanikotek guztiz ulertuko zuela ene jokabidea, segur baietz, zeren hura ere gizon baitzen, eta amorosturik zegoen gainerat, ni bezala, eta ulertu behar zituen gizon baten obligantzak eta eginbeharrak, amorosiaz denaz bezainbatean. Eta joan nintzen aitaren langelarat, baina ez nuen ediren; eta baterat eta bertzerat joan nintzen, eta hura nehon ez...
‎Baina gauzak diren bezalakoak dira, eta aita halakoa zen, edo hala ikusten nuen nik, eta ez dago bertzerik. Ederki oroitzen naiz, konparazione, nola, Pirinioetako Bakea sinatu zen denbora hartan, ezin alegerago etxeratu zitzaigun, erraiten zigularik ezen lagun egin zuela Villagrandeko dukea, Espainiako Han dia, done Jakueren gurutzea eta ez dakit bertze zenbat kondekorazione zituen gizona: ez zuen egun osoan eta aste osoan bertze solasgairik izan, Villagrandeko dukea goiti eta Villagrandeko dukea beheiti.
‎Eta iduri zuelarik ezen santa Barbara ere amaren erranetarat jartzen zela, abuztuko egun eguzkitsu batean hartu genuen Villagrandeko duke ohoragarria, Espainiako Handia, done Jakueren gurutzea eta ez dakit bertze zenbat kondekorazione zituen gizona, nik hamaika bat urte nituela, eta Mattinek, anaiak, hamalau.
‎" Ikuskizun bikaina prestatu diguzu, aita Bartolome...!" Zeren ikuskizun hura zinez izan baitzitekeen aita jesuitak prestatua eta jaun inkisidoreak onartua; izan ere, erran dizut nola baliatzen zen aita jesuita, bere predikuen lantzeko eta osatzeko, dramatismo handiko hainbat historiaz, zeinak aditzerat emaiten baitzituen ongi loturikako iduri bizi bezain bortitz batzuen bidez, eta erran dizut, halaber, ezen ezin hobeki mugitzen zituela historia haien hariak. Eta ikuskizun hura halakoa izan zen, eta segur nengoen ezen aita jesuita izan zela ikuskizunaren hariak mugitu zituen gizona, itzaletik izan bazen ere, zeren, alde batetik, jaun inkisidorearen lagun baitzen, eta zeren, bertzetik, nik ikusi nuèn keinu hura izan baitzitekeen adierazi dudanaren froga. Eta ni segur nengoen hartaz, eta ez nebilen oker, zeren amak halaxe aitortu baitzidan bere azkeneko konfesionean, liburuaren hondarrean ikusi ahal izanen duzun bezala.
‎Eta bisaia oinazea nuen alderat astunki jiratu... eta zapi odoldu hura ikusi nuen oinaren jiran. Eta begi ordeak zituen gizon bat ikusi nuen, zeinak erran baitzidan, frantsesez: " Behatz handia galdu duzu... oraingoz..." Eta oinazea hantzen eta areagotzen zitzaidala —neure penak eta nekeak arimaren begietarik gainezka—, nigar egin nuen, malkoak agortzerainoko nigarra.
‎—Libratu zaitut azkenean heriotzaren atzaparretarik! —erran zidan begi ordeak zituen gizonak, zeinak mediku edo barbera baitzirudien— Eta, mirakulua badirudi ere, bertze behatzak onerako bidean dituzu...
2001
‎Gizonak ondo nagoen galdetu dit. Betaurreko biribilak zituen gizonak eta antzinako orrazkera.
‎Radhak ahalegin guztiak egin zituen gizonari eta gizonaren etxekoei atsegin egiteko. Goizeko lauretan jaikitzen zen eta lanean hasi, bere gizonaren hamar ahaideei gosaria eta beste beharrezkoak gertutzeko.
2002
‎Besoak gurutzatu zituen gizonak. " Hamabost urte", pentsatu zuen.
‎Eta haren asmo ametsetan ez zen gizonik sartzen: izan zitekeen Alpujarretan ezagutu zituen gizonekin eskarmentu handia hartu zuelako eta beste zauririk nahi ez zuelako; izan zitekeen gutxieneko independentzia baten bila zebilelako; izan zitekeen moja joan nahi zuelako. Edozer izan zitekeen, beraz:
2003
‎Ez zen inoiz bere jaioterrira itzuli eta oraindik ere haren estatuak han segitzen du, noiz itzuliko den zain. Marseillako marinelek kontatzen dutenez, Alberten trazak zituen gizon batekin egiten zuten topo askotan portuan eta beren bidaietan ezagutu zituzten bazterrei buruz galdegiten zien. Dirua eman ohi zien tarteka eta ea mesedez postalen bat Mexikotik edo beste edozein herrialde urrunetatik igorriko ote zuten erregutzen zien.
2004
‎Aurreko espaloitik, beroki arre batez jantzitako gizon batek keinu ez oso nabarmen bat egin zien. Müller autotik atera eta hitz batzuk trukatu zituen gizon harekin.
‎–Laborategiko hildakoa? Bai, itxaron –paper batzuk aztertu zituen gizonak, arretatsu– Hemen daukat: Mireia Elosegi, donostiarra.
‎Alaba biak ohera sartzeko Karmelek zenbat oihu egin zuen pentsatzen zegoela, bere begiek karpeta argazkiz betea bularraren kontra estutzen zuen neska gazte baten ibilbidea jarraitu zuten, giltzak atera eta alboko atarira sartu zen arte. Orduan ataritik etxeko zapatilak soinean zituen gizon bat atera zen. Supermerkatuko plastikozko poltsa batean zeramatzan zaborrak edukiontzian sartu eta korrika bueltatu zen kobazulora.
‎Aurpegi bat ez, sei aurpegi ezagun baino gehiago etorri baitzaizkio burura. Bere lagunak, Olatzenak, bulegokoak... bere inguruan zituen gizon guztien aurpegiak etorri zaizkio gogora, eta une honetan haren bularra laztantzen ari dena horietako edozein izan daitekeela sentitu du.
2006
‎Bestalde, gogoz kontra bazen ere, aitortu behar zuen argazki albumak hunkitu egin zuela. Nola salatu behar zuen berari buruzko hain oroigarri ederrak gordetzen zituen gizona. Aukera bat eman behar zion.
2007
‎–oooo... ontzia!? oihu egin zuen minutu batzuen buruan, baina segituan amorratu zen berriro, bai baitzekien gurutzegrama haiek egiten zituen gizona zorrotza zela oso, eta nahiko koadratua, eta ez lukeela inoiz ontzia gauzak eramateko zenik idatziko: ontzia gauzak gordetzeko zen, ez eramateko.
2008
‎Santa Klausenaren gisako txano berde gorria jantzi berri zuen eta hasita zegoen zezenari deika. Honek, bostehun kilotik gorako piztia marroi ilunak, nahasturik aztertzen zituen gizon gaztearen keinu eta berba zirikatzaileak,. Huy! Huy!
‎Sexu bereko bikoteen adopzioei buruz mintzatu ginen gero. Horren harira, txori kantariak hezten zituen gizon bati jazorikoa kontatu nien. Olea ezaguna zen bere txori kantariengatik, eta hainbat sari ere irabazi zituen Bizkai aldean txoriokin.
‎Bitxia zen egoera. Aitaren ustezko arerioa, euskal barkuak preso hartzen zituen gizon hura orain Euskal Herrira etorri nahian zebilen. Gu joan ginen bezala Stornoway ezagutzera, hark gurea ezagutu nahi zuen.
2009
‎–Orduan, galdetu zion Oskarrek?, zerbait erraten ahal diguzu Salustianok lurperatu zituen gizon eta emakume haiei buruz?
‎Altzariak saltzen zituen gizona
‎Orduan ikusi zuen bidegurutzea eta loreak eskuan zituen gizona. Haren irribarre mingarria, ospitaleko bata ziztrina, ezinduentzako karrotxoa, bide bazterrean ahaztuta.
‎Behin batean, ilbetea zen, gauez, zazpi gizaseme garbituak zituen gizon batek eroetxeko horma auskalo nola eskalatu eta ihes egin zuen. Aurrera jo eta aurkitu zuen lehenbiziko biziduna gure astoa izan zen.
2010
‎Hala, bada, Goethek noiznahi zituen gizon emakumeen arteko harremanak aztergai, korapilo bat askatu orduko sartzen zen beste korapilo batean?, eta nobela hartan ez zen gutxiago izan. Kapitainak, Eduardek eta Charlottek duten elkarrizketetako batean, hiru protagonistek, ez dakit gogoratuko zaren, Damaso, baina Ottilie zen laugarrena?
‎Sasi kazetariek (eta agintzen zuen ahotsak) ez. Agian horregatik torturatu zuten Carlos. Amaiak ondo gogoan zituen gizonaren zauri guztiak?, maskararen kokapena errebelatu zezan. Oso posible zen Carlosen heriotza hanka sartze bat izatea(, gauzak oraindik gehiago kakaztu?
‎Depresioa hartu eta guztiak beldurtu. Garbigailuan umea sartu zuen andrea, abuztu betean auto barruan bixkiak egosten utzi zituen gizona, telebistako literatura hori guztia nire senide eta lagunen background estuetan nire alde lanean, zer moduz zaude, maitea, galdetzen didatenean.
‎Lili altzoan hartuta, Agnesek ateraino lagundu zituen gizona eta katua.
‎Hala, bada, Goethek noiznahi zituen gizon emakumeen arteko harremanak aztergai —korapilo bat askatu orduko sartzen zen beste korapilo batean—, eta nobela hartan ez zen gutxiago izan. Kapitainak, Eduardek eta Charlottek duten elkarrizketetako batean, hiru protagonistek —ez dakit gogoratuko zaren, Damaso, baina Ottilie zen laugarrena— erreakzio kimikoekin parekatzen dituzte giza harremanak.
2011
‎Arrosa gorri bana eskuetan zutela erreskadan jarri eta haren hilobiaren aurretik igaro ziren, eta lorearekin batean lurrera beren bihotzaren zati bat botatzen zutela ematen zuen, halakoxeak baitziren haien negar zotinak eta malkoak. Hildakoaren izena gogoratzen badugu, François Truffaut ek Emakumeak maite zituen gizona filma haren eleberrian oinarritu zuelako da. Morane ingeniaria zen.
‎Senarra gainean ipini zitzaion. Masail gorriekin eta begi irekiekin jasan zituen gizonaren sakadurak, hara honak eta bafadak. Gizonezkoa deskargatu zenean, andereak irribarre egin zuen ate erdi irekitik ikusten zen bainuontzira begira.
‎–Hauxe zunan! , esan zuen Stubbs andreak, eta dramatismoz seinalatu zituen gizon mardul baten neurri naturaleko buru eta sorbaldak, zamarraren botoi zuloan arrosa zuri ihar bat zuela, gantz puska kiribil baten antzekoa. Azpian, kartoi gorrian zilarrezko letraz zegoen idatzita:
‎Keinu hura ikusita, Laurari karaken kontua ahaztu zitzaion, gizaseme hura halako gauzen zale zelako erabat harrituta... izpiliku usainaren zale. Ezagutzen zituen gizonetatik zenbatek egingo zuen hori. O, haiek bai langile atseginak, pentsatu zuen.
‎Badiako emakumeek oso azkartzat zuten. Hantusterik eza, hizkera, nola tratatzen zituen gizonak, bera ere haietako bat balitz bezala, etxeagatik piperrik ere ez inporta izatea, eta Gladys neskameari «Glad eyes» deitzea, hori dena penagarria zen. Atariko eskaileran zutik zegoela hots egiten zion Kember andreak, ahots nekatu, axolagabearekin:
‎Gizona aparkatutako autoen artean igaro eta gainera etorri zitzaion. Azken momentuan, Mikelek eskuak goratu zituen gizonaren oldarraldia geldiarazteko. Lehen muturrekoa ahoan hartu zuen.
2012
‎Hala ibiltzen zineten, paseoan, herdoildutako makina eta hautsez betetako orrialdeen artean. Dalstoneko merkatuan barrena zenbiltzatela, bizikletak saltzen zituen gizon bat ikusi zenuten. Bizikletak ilaran zeuden, bata bestearen ondoan, zaharrak eta berriak uztartuta.
‎25 urteko neska gazte eder bat zen, Professor H. Nickelekin ikasketak ordaindu ahal izateko oheratzen zena. Haurtzaina izateak baino irabazi handiagoak ematen zituen gizon helduez arduratzeak. Esker onaren erakusgarri, nagusiak opari txiki bat ematen zion, hilero zenbaki batzuk.
‎Horregatik, Sara ezezagunekin larrua jotzen hasi zen. Ez zion Johannesi minik egin nahi eta, hortaz, Sararen ustez onena diskoteketan ezagutzen zituen gizonekin oheratzea zen. Duela hiru aste, Berlingo Maria diskotekan zegoela gazte ilehori bat ezagutu zuen.
‎Bovary amak ongi ozenki egin zuen oihu bekatari izen horri buruz. Monsieur Homaisek, bere aldetik, begiko zituen gizon handiren bat, gertaera ospetsuren bat edo gogamen bikain bat oroitarazten zuten guztiak, eta sistema horren arabera bataiatuak zituen bere lau haurrak. Hala, Napoleonek ospea irudikatzen zuen eta Franklinek askatasuna; Irma, agian, erromantizismoari amore ematea izan zen; baina Athalie antzerki frantseseko obra hilezkorrenari omenaldia.
2013
‎Ukabilak jasotzen zituen gizonak. Zeharo emozionaturik zebilen.
‎Hilketa. Trinquet Txiki tabernan karta jokoan zebiltzan bi nomadak; tirokatu, eta hil egin zituen gizonez mozorrotutako emakume batek; ihes egitean granada bat bota zuen, eta ondoko taberna batetik ateratzen ari zen jendeari ere tiro egin zion.
‎Hil egingo nintzela uste nuen. Eta horrek susmoan jarri zituen gizonak, eta berehala asmatu zuten zer gertatzen zen!» dio Lydiak pasarte batean.
‎Hil egingo nintzela uste nuen. Eta horrek susmoan jarri zituen gizonak, eta berehala asmatu zuten zer gertatzen zen.
‎Gardiner jauna gizon zentzuzko eta zaldun trazaduna zen, bai sortzez bai heziketaz bere arrebaren oso gainetik zegoena. Netherfieldeko damek nekez sinetsiko zuketen salerostetik bizi zen eta bere biltegiak zaindu behar zituen gizon bat hain ondo hezia eta atsegina izan zitekeenik. Gardiner anderea, urte batzuk gazteagoa Bennet eta Philips andereak baino, emakume atsegin, argi eta dotorea zen, iloba guztien kutuna.
‎Orduan Elizabethek, Darcyren egoera ezin deseroso eta larriagoaz jabetuta, hitz egitera behartu zuen bere burua; eta, etorri handiz ez aritu arren, istantera eman zion aditzera bere sentimenduak hain aldatuta zeudela berak aipatutako sasoitik horra, non esker onez eta atseginez onartzen zituen gizonak orain eskaintzen zizkionak. Arrapostu horrek ziur aski bere bizitzako zorionik handiena eman zion Darcy jaunari; eta maiteminez zoratzen dagoen gizonarengandik espero den bezain bero eta zentzuzko jardun zuen parada horretan.
‎Bazkalgelara aldatu zirenean, Elizabethek jakin min biziz begiratu zuen ea Bingleyk hartzen ote zuen aurreko batzar guztietan berea izandako lekua, hots, bere ahizparen ondokoa. Ama zuhurrak ideia berberak zerabiltzan buruan, eta bost ahalegin egin zituen gizona bere ondoan jesartzera ez gonbidatzeko. Gelan sartu zenean Bingley zalantzan edo geratu zen; baina une horretantxe Janek begirada gelatik paseatzea suertatu zen, eta irribarrez egotea suertatu zen:
‎–Aitona? deitu zion urrezko hortzak zituen gizon txiki horri! Ez, ez, ez!
‎Urrezko hortzak zituen gizon boteretsuak esplikazioak eman behar izan zituen:
2014
‎Hala ere, gauza batean guztiak zetozen bat Moncrief jeneralarekin, alegia, «kriminala» zela halako neska xarmant bat, Baltimoreko edozein galairekin ezkon zitekeena, berrogeita hamar urte izanen zituen gizon baten besoetan erortzea. Roger Button jaunak alferrik kaleratu zuen semearen jaiotza agiria tamaina handian Baltimoreko Blazen.
‎Haren gogoa nagi hegaldatzen zen musikaren altzoan; haren dantza lagunak aldatzen ziren ilunabar mudakor koloretsuaren azpiko mamuen irrealtasun berarekin, eta bere koma egoeran iruditzen zitzaion egunak zirela dantzaldia hasia zela. Solasaldi labur asko izanak zituen gizon askorekin. Gizon batek musu emana zion, eta seik maite zutela adierazi.
‎Egotista hutsa zenez, Arditak maiz pentsatzen zuen bere buruarengan; sekula inork ez zionez egotismo horri aurre egin, naturaltasun osoz zerabilen, bere xarma ukaezinari kalte eginen ez balio bezala. Hemeretzi urte bazituen ere, haur aurreratu eta biziaren itxura zuen, eta, bere orduko gaztetasunaren eta edertasunaren distiraren aldean, ezagutzen zituen gizon emakumeak egur zatiak baizik ez ziren, Arditaren izaeraren ur lasterrean jitoan zebiltzanak. Beste egotista batzuen ezaupidea egina zuen, egiaz, ohartu zen pertsona berekoiek ez zutela pertsona ez berekoiek bezainbeste aspertzen?, baina, azkenerako, guztiak garaitzea eta bere menpean jartzea lortu zuen.
‎Judy Jonesenganako debozioak bere estatusa egonkortzen lagundu zion. Ez zuen, ordea, gizarte xederik, eta mespretxatu ere egiten zituen gizon dantzazaleak, beti prest baitzeuden ostegun eta larunbatetako jaietarako, eta bikote ezkonberri gazteenekin elkartzen baitziren afaritan. Buruan bueltaka zuen ekialdera joateko asmoa, New Yorkera.
‎Avis markako furgoneta gorri bat zen, eta bertan, Mikel Antzarekin batera, Jexuxmari Aranguren zihoan. Bafleak barnetik husten bost egun pasa zituen gizona. Ondorengo hiru hilabeteetan, bafleetatik erditutako bi gizonak Egia auzoko bere etxean ezkutatuko zituena.
‎Begiak etxe pareko zuhaitzean finkatu zituen gizonak eta txori beltz batzuk zeudela jabetu zen. Beleak ziren.
‎Kontuak kontu, Rafa akordura ekarri, eta beti gogoratzen dut maiteminduta, batarekin ez bazen bestearekin. Emakumeak maite zituen gizon bat zen, beharbada Erdi Aroko zaldun ibiltaria izan nahiko zukeena, damen zerbitzari. Horrek ETAko militantziarekin zerikusi gutxi izan arren.
‎Esaldiak xuxurlaka botatzen zituen gizonak, belarriari itsatsita ia, arnasa epelarekin batera iristeko moduan. Idoiak ez zekien zenbat denbora zeraman horrela, minutu bat edo ordu bat, eta izter artean sumatzen zuen presioa ere ez zekien zerena zen:
‎Jendea desagertu egin zen. Izu laborriak sastraka aldera uxatu zituen gizonak, emakumeak eta haurrak, eta ez ziren inoiz itzuli. Oiloen azkenaz ere ez dakit ezer.
‎Ikusi nuen ahoa zabal zabal irekitzen: harrigarrizko itxura gosetia ematen zion, zera bezala, aire guztia, lur guztia, aurrean zituen gizon guztiak irentsi beharrean bezala. Ahots sakon bat heldu zitzaidan apalki.
‎Berrogeita hamar urte inguru zituen gizon bibotedun eleganteak bere burua aurkeztu zuen, baritono ahotsaz:
2015
‎Irribarre bat atera zitzaion ustekabean. Irakurtzen ari zen Jon Alonsoren liburuko protagonistaren moduan, putak señorak bezala eta señorak putak bezala tratatzen zituen gizon klasea izango zen beharbada.
‎Zu zinen berak sabelean beti eraman zuen arra. Bere zimurrak eta tolesturak maitatuko zituen gizona. Bere izaera miserablea gurtuko zuena.
‎Hirurogei urte bete gabe zituen gizona zen, gaztea gaur egungo parametroetan; hogei urte inguru gelditzen zitzaizkion bizitzeko, baina egin beharrekoak eginda zituela sentitzen zuen berak, ez zuen bizitzen jarraitzeko arrazoirik ikusten. Ez zuen goizero ohetik jaikitzeko arrazoirik ikusten.
‎Sei urte geroago ikusiko zituen gizonak berriro Moneten koadro haiek. Orduan, ordea, beste batek ukituko zuen.
2016
‎(3, 14). Jainko jaunak larruzko arropaz jantzi zituen gizona eta emaztea.? (3,21)
‎Segituan atera zen txanda bukatu berri zuen mutila, eta bere autoa hartu eta alde egiten ikusi zuen. Bakarrik zegoen neska berriz ere, gau guztia aurrean zuela, ibaiaz bestaldean bi begik zelatatzen zutela ezjakinean, haren mugimendu guztiak interesez jarraitzen zituen gizon bat zegoela sumatu ere egin gabe.
‎Truthek, berriz, oldarrean erantzun zien. Karisma ukaezina zeukan, eta bikain hitz egin zuen; ondorioz, Sojourner Truthek ezin ezeztatuzko logikarekin suntsitu zituen gizon haien argudioak, arrazoitzen baitzuten emakumeen ahultasuna ez zetorrela sufragioarekin bat. Probokatzaile buruaren arabera, irrigarria zen emakumeek botoa eman nahi izatea, ez baitziren gai putzu baten gainetik igarotzeko edo gurdi batera igotzeko ere, gizon baten laguntzarik gabe.
2017
‎Sorgin ehizak, gizonezkoaren nagusitasuna santifikatzeaz gain, emakumeen beldur izan zitezen akuilatzen zituen gizonak, edota, areago, gizonaren suntsitzaile gisa ikus zitzaten. Malleus Maleficarum tratatuaren egileek honela predikatzen zuten:
‎Zaila bezain ezinbestekoa zen 60 urteko kurdu haren betekizuna: Estatu Islamikoa kanporatu heinean, bera zen askatutako herrietako arabiarrekin aliantzak josten zituen gizona.
‎Heu baino bost urte nagusiago izan nauk, eta bereiztasun horrek gure arteko harremanak nolabait desorekatu bazituen ere, agian heu izan haut bi gauzak desiratu zituen gizon bakarra. Baina zoritxarrez, begiak bere printze urdinarengan jarrita dituen neskatxo ameslari batek ezer gutxi espero zezakek gelako ateak utzitako zirrikitutik harriduraz eta larriduraz begiratzen dion hamar urteko mukitsuarengandik.
‎Eta makila eskuan ukanen zuen beso gogorreko aitzindaria eskatuko zioten Jainkoari, Espainiako buruzagitzat. Jainkoaren etsaiak, suaz behar bazen, suaz zapalduko zituen gizona?. Halere,, apez nafar karlista bihotz handiko hura joan zelarik, bertze gipuzkoar, integrista?
‎Garai hartan normaltasunaren arau zorrotzak peto peto betetzen zituen gizon arrunta nintzen: alaben aita, emaztearen senarra eta auzokoen auzokoa.
‎Funtsean, han zeudenak ere, ez ziren barurik. Aho gaineko hortzak falta zituen gizon kankailu bat, bere buruarekin eleketa ari zen, norbaitekin kexatua balitz bezala, galde erantzunak berak eginez. Ikustekoa zen!
‎Zergatik hil nahiko zituen gizon hark Idiart anaiak?
‎atorra txuria, modaz pasaturiko betaurrekoak, ile urdina haizeak harrotua. Asiainek bizitza osoan torturatu zuen munstroaren zantzuak bilatu zituen gizon harengan. Ez zituen aurkitu.
‎Milanka Novacek erabaki definitiboa hartu zuen: behingoagatik errebelatu egin zen, alegia, ez zituen gizon nazkagarri haien arauak itsu itsuan jarraitu, berak aukeratu zuen jolasa noiz eta nola amaitu.
2018
‎Pufendorfek bereizi egin zituen gizonen gaineko subiranotasuna eta gauza materialen jabegoa. Ugazaba subirano batek, nirea da?
‎10.872 presoak ukabila estutu eta urrats sendo bi eman zituen gizonarengana, baina paparretik heltzeko zorian zegoela, bere burua kontrolatu eta beste alde batera begiratu zuen.
‎Papera hartu eta amorruaren amorruz bola bat egin eta zakarrontzira bota zuen, baliogarria izango zitzaiola hauteman gabe. Espetxetik ateratzeko agian ez, hilabete baino ez zitzaion falta, baina bai bere egunerokotasunera errugabe bezala itzultzeko eta ez bere lagun guztiak akabatu zituen gizona bezala. Egun haietan, gasolinaren umea?
‎Faltan sumatzen omen zuen Paris, paristar xarmantak, parrandak, jaiak, ah la la, la Coupole, la Rotonde, nik nahiago la Rotonde, gaueko boîteak, han emandako bi urte «izugarri» haiek. Eta neskak entzun, hark bere hitzaldian botatzen zituen datuei adi, bere aberastasuna erakusten zuten datuei, zeren datu horietatik atera baitzezakeen zenbat milioi zituen gizon hark. Eta gizonak kontu kontari segitzen zuen.
‎Papera hartu eta amorruaren amorruz bola bat egin eta zakarrontzira bota zuen, baliogarria izango zitzaiola hauteman gabe. Espetxetik ateratzeko agian ez, hilabete baino ez zitzaion falta, baina bai bere egunerokotasunera errugabe bezala itzultzeko eta ez bere lagun guztiak akabatu zituen gizona bezala. Egun haietan" gasolinaren umea" ezizena jarri zioten egunkari eta komunikabideetan, eta agian San Ferminetan izan zelako edo hasiera batean ETAren hilketa bat izan zela pentsatu zutelako, mundu osora zabaldu zen albistea, bere argazkiarekin batera.
2019
‎zorigaiztoko bikote horren ondorioz, hainbeste izutzen zuen familia bizimoduak, non sekula ez baitzuen onartu ezkontzea, nahiz eta maiz proposatu izan zioten bere ibilbide luzean. Auzoko gizon gazteek jarri zuten galbidean; gustatu egiten zitzaion bere lanbidea, baina ospitalera eraman zutenean, tuberkulosiak jota, sekulako gorrotoa hartu zien medikuei; higuin zituen gizon, errespetagarriak?; ezin eraman zuen bere sendagilearen jendetasuna, arta. –Ez al dakigu, bada, gizon hauek aise kentzen dutela adeitasun, duintasun, autokontrol mozorroa, eta basatiki jokatzen dutela??, esaten zuen.
‎Tarteka, iztupaz beteriko galtzerdi bat erabiltzen zuen dildo moduan. Gorroto zituen gizonak. Oso sentibera zitzaion besteren estimu moralari, eta talentu literario handia zuen, kultura zabala eta oroimen ikaragarria.
‎Telebista bolumen gorenean zegoen. Goiko masailezurrean zenbait hortz falta zituen gizon bat berarengana itzul zedin erregutzen ari zitzaion gaztaroko neska lagun bati. Platoaren erdian, bat proiektaturik zeukan pantaila batek galarazi egiten zien elkar aurrez aurre ikustea.
‎Hainbesteko ilusioz esposatu zuen mutilak koitadu baten pare sentiarazi zuela? Pasaiako neska guztiak bizitzaren une batean nahiz bestean maiteminduta eduki zituen gizona txortan eta txortan ibilia zela ezin konta ahala emakumerekin. Madarikatzen zuela bera ezagutu zuen eguna?
2020
‎Beste Euskal Herrietan ez bezala, euskaraz mintzatzen ziren haurrak sarituak izaten ziren Nafarroan, Vianako Printzea erakundeak antolatutako sariketa batzuetan, eta erakundeak kaleratzen zuen euskarazko gehigarri batean idazteko aukera zegoen. Gerra garaian Tolosako liburu erreketaren aldeko hitz sutsuak idatzi zituen gizon beraren ekimenez ziur aski: Eladio Esparza.
‎Herritik pixka bat urrundua dagoen baserri batean jaioa, igandeetan bakarrik joan izan zen Berako karriketara, eta mutil kontuetan ez zen sobera ikasia. Inauterietan bakarrik adituak zituen gizon gazteen ahotan hitz lizunen bat edo bertze, auzoko baserrietako gazteek etxean egin ohi baitzuten afaria, eta hark zerbitzatzen.
2021
‎Haren lana lar testosteronikoa da, baina, bere sasoian egiten zen literatura odolik gabearekin alderatzen bada, eskertu egiten zaio Esproncedari bere teatralitate esajeratua, eta eskergarriak egiten dira bere literaturan bizirik dauden parteak. Byron espainola esatea gehiegi litzateke, eta beharbada ez da Extremadurako Stevenson bat ere, baina, erromantikoen apologista amorratua izanik, ezinbestean maitatu behar dut La canción del pirata eta El estudiante de Salamanca idatzi zituen gizona. Astapotro bat, baina astapotro maitagarri bat.
‎Idazten segitzea lortzen dutenek nola lortzen duten, hori jakitea beti da interesgarria. Iparra ez galtzeko, Stevensonek lagunentzat idatzi behar dela uste zuen, eta adiskidetasunaren iparrorratzari begira idatzi zituen gizon noble eta maitagarri honek errazak diruditen liburu zailen artean gehien behar ditugunak: bihotz gazteentzat idatzi direnak, bihotzak gaztetzen dituztenak.
‎Ez gara horretan onenak, badakizu. ...un aurrerapausoak ez dira nahikoa izan iraganeko poeta nobleen nazio bat garela aldarrikatzeko –ez gara irlandarrak oraindik– edo erromantizismoaren egarri basatia dugula ikusteko –ingelesak bagina sikiera! – edo arbaso poetikoen bihotzak zainduta geu ere osatu egiten garela ikusteko –batzuetan ez gara euskaldunak ere– Roberto Arlt argentinarrak gerra aurretik ezagutu zituen gizonen oinordeko apur bat teknologikoagoak izaten jarraitzen dugu, Gabriel," ukabilkada bakarrarekin mando bat hiltzeko gai zirenak", eta hurrengo egunean, mitin abertzale batean, haurtxo txikien moduan negar egiten zutenak. Ez dakit hori maitagarria den edo tragikoa, baina uste dut, egunen batean, euskaldunon artean hormona bat ernaltzen bada eta geure buruari umorez begiratzen hasten bagara, txiza egiteraino barre egin dezakegula.
‎Kartzelan Manuel Vazquez Montalban bezala. Kartzelan Jose Rizal bezala110 Gaspar Jovellanos ilustratua ere kartzelara bidali zuten, eta han ere idatzi egiten zuela ikusita papera eta luma kendu zizkioten bere baitan Espainiako ilustrazio osoa kontenitzen zituen gizonari. Erbestean hil zen Jovellanos, bere sasoiko politikoen artean garaiena.
‎Jatorrizko argazkian, osoan alegia, Arana, Goiri, Ansotegi eta Atxa’taŕ Sabin’ek Atxa, Ituŕi, Atxirika eta Arbiña’taŕ Nikole’ri –izenak halaxe idatzi zituen gizonak" alkaŕen ezkontzauŕia" ren gonbiterako–, harexeri begiratzen dio. Gizonak ezkerreko eskuan zigarroa dauka.
‎Atzokoan hango edertasunetan pausatu nintzen, Arrospe Gana etxean bizi eta ziurrekin Abinara joan etorriak egiten zituen gizonaren osasunaren arduraz. Hark, ostera, bere burua idearioaren osasun onaren alde egin beharrean ikusten zuen.
‎Kamerak eta trajeak eta uniformeak pilatu ziren bien artean. Eskuak buruan zituen gizonaren ondoan suertatu zen ia halabeharrez, eta besarkatu egin zuen hark eta besarkada itzuli zion Oihanak. " Sentitzen dut".
‎Baina, bitarte horretan, Libiako lehoia atzeman zuten ehiztari libiar batzuek, eta zirkura eraman zuten, hain zuzen heriotzara kondenatutako esklabo hura, bizilekua eta jakiak lehoiarekin partekatu zituen gizon hura, zigortu behar zuten leku berera.
‎Horrelako gertakizun bat azti batek egina zirudien, eta lehoinabar bat bota zuten hondarretara; piztia hura Androklesengana joan zenean, lehoia adiskide ongilea babesten saiatu zen, otorduak partekatu zituen gizon hura, eta azkar baino lehen zatikatu zuen lehoinabarra.
‎Kaporal diziplinatua ahul sentitu zen edertasun baretsu haren aurrean. Bizkar beltzaranak urratu arteraino zigortu zituen gizon hura, bere izaera harrapariaz arraza berri bat sortzen ari zena Kaliforniarako, zibilizazio ekarle bizardun, basati hura jaitsi zen zaldi gainetik eta altzairuzko kaskoa erantzi zuen.
‎Allen hain zegoen lotsatuta eta izututa bere itxuraz, patillak uzten saiatu zen aurpegia ezkutatzeko, baina bixar lakar, eskasa okerreko tokian hazten zitzaion eta tximu itxura areagotzea besterik ez zuen egiten. Jadanik hogeita hamazazpi urteko emakumea zelako ezkondu zen emaztea berarekin, eta Allen zelako, ezagutzen zituen gizonen artean, bere burua babesten ez zekien bakarra. Aurrerago jakin zen emakume hark sistema bat zuela jeloskor egotea eskatzen zuena behar bezala funtzionatzeko.
‎Begi zaharrak eta lehorrak zituen; aurpegian bazuen zerbait trogloditak gogorarazten zituena. Gorputzaren indar handiak eta dohain arraro eta ilunek beste umeengandik bereizten zuten eta urduri jartzen zituen gizonak eta emakumeak.
2022
‎Harekin mintzatu bitartean ezerk ez zien zain txarrik eman. Ezinezkoa zirudien beren galderak interesez eta adeitasunez erantzun zituen gizon hura munstro bat izatea.
‎Alde horretatik, Gutmannen eta Morrellen lanek adierazten digute aurrera egiteko bidea. Gutmannek (1996, 2002) xeheki deskribatu zituen gizonen bizitzak eta maskulinitateen eraketa Mexiko Hiriko langile klaseko bazterreko kokagune batean, eta bere lanak, preseski, eskura ditugun maskulinitatearen etnografiarik onenen artean daude. Baina Gutmannen analisian orobat txertatuta aurkituko ditugu komunitate horrek eta gizon horiek haien munduak berregituratzen ari diren prozesu ekonomiko eta politiko zabalekin dauzkaten harremanak, eta horiei ematen dizkioten erantzun aktiboak, beti arrakastaz ez bada ere.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia