Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 83

2000
‎Inoiz ez dut izan hain korapilo ikaragarria saman. Ezin nuen hitzik egin, ezin nuen negarrik egin, joder, ezin nuen ezer egin. Berari begira egon naiz orduan, baina ezin nuen gehiago eta estu besarkatu dut nire gorputzaren kontra, musuz betetzen nuela.
‎Aitarentzat ez nuen hitzik.
2004
‎Batzuetan, geure buruari ez diogu sentimendu bat sentitzea, edo sentimenduan pausatzea baimendu nahi izaten. Une batean aukera eduki eta esan ez nuen hitza (protesta, kontsolamendua), eman ez nuen laguntza, ezer ez zitzaidana kostatzen, esan, eman gabe geratu dira betiren betiko. Betiko galduta.
2005
‎Berriro hiztuna nintzenetik gizaki bakarra baino ez nuen hitz egiteko: Mateo.
2006
‎Nik ere ez nuen hitzik esan. Ohean toki gehiago izan arren txoko hartan estututa geunden biok.
‎Mailu baten antzera sentitzen nuen hitz jario hura. Isiltzeko eska niezazukeen; komunera altxatu, ea bitartean lasaitzen zinen; baina neu izan nintzen urduritu eta bere onetik atera zena, eta, ideia hoberik ezean, neure poltsa eta guzti jaiki eta joan egin nintzen jatetxetik, eraztuna, paketea eta irakaslea bertan utzita.
‎Agindu nion kamareroari etorriko nintzela ordaintzera. Ez nuen hitza bete. Hala izaten da batzuetan.
‎–.. –sorbalda jaso, begirada jaitsi eta ezpainak estutu nituen, baina ez nuen hitzik esaten jakin.
‎Hotzikara sentitu nuen hitza entzutean. Askara hurbildu eta eskukada bota zuen uretara.
2008
‎Entzuna nuen hitz hura, eta banekien bukaneroen artean aski arrunta zen zigor latz bat adierazten zuela: erruduna lehorrera eramaten zuten bolbora pixka bat eta perdigoi batzuekin, eta hantxe abandonatzen zuten uharte desolatu eta urrunen batean.
‎Dick ez zen luzerako joan, eta hura kanpoan zen bitartean Israel belarrira aritu zitzaion sukaldariari. Ez nuen hitz bat edo beste baizik harrapatzerik izan, eta, hala ere, jakin nuen garrantzizko berririk; zeren, zentzu bereko beste hitz solte batzuez gain, ondorengo esaldia entzun bainuen osoosorik:
‎Beste ahots batek erantzun zuen, eta gero aurrenekoak. Silverrenak, ezagutu egin nuen?, kontaketari ekin zion ostera, eta luze iraun zuen bere hitz jarioak, besteak noizik eta behin eteten ziola. Doinuagatik, biak berotuta ari zirela ematen zuen, ia amorruz; baina ez nuen hitz bat garbi entzuterik izan.
2009
‎hitza ez zen gogorrena. Zalgizerengandik, eta orobat Orthezen, ikasia nuen hitzen erranahia ez dela beti bat eta bera izaten. Erran nahi baita, emakume batez, artzaintsarik ederrena?
2010
‎Oi, Madrilgo eguzki zeru urdinak, askatasunaren ikurtzat nituenak! Hain malenkoniatsu nengoen, bai, non sentipen harekin afaldu, afari guztian ez nuen hitz erdirik ere egin, eta halatsu joan bainintzen ohera?
‎Bekatu mortala, deabrua, infernua: nik ez nuen hitz haietan sinesten, beharbada, baina hainbestetan entzun nituen ume umetatik, non errotu ere, errotu baitzitzaizkidan neure baitan, landare batzuk balira bezala, erro ezin sakonagoak zituztenak, inkontzientearen lurretarainokoak. Esan nahi dizudana da nik ez nuela kontzienteki sinesten, beharbada, baina inkontzienteki bai.
‎Gerhardek berriro erabili zuen pluraleko lehen pertsona, eta berriro sentitu nuen hitz hura labana bat balitz bezala, harengandik guztiz bereizten ninduena, ez infernuan sinesten ez nuelako, haginetako mina, belarriko mina eta minezko min guztiak dira infernu?, baizik eta zeruan sinesten ez nuelako, ez bederen Gerhardek aditzera ematen zidàn modu inozo hartan, klaserik gabeko gizarteak gizonaren barru barruko gose egarriak aseko zituelako ustean. Izan ere, nola eraiki zitekeen Paradisu bat?
‎Nik, bekatu mortalean bizi zèn gizaki jainkogabe honek!? ez nuen hitz haietan sinesten, jakina, eta Teofilo Mariak zerbait irakurri zuen, beharbada, nire aurpegian, modu inkontzientean bazen ere, hurrengo hitzak niri zuzendu zizkidan bederen: –Horregatixe salbatu zuen Jainkoak Moises uretatik, ezta??.
‎Isilean entzuten nuen hitz monotono haien segida, nire pentsamenduak lokartzen zituen iturri baten murmurioa bezala. Hitzok aurretik pasatzen zitzaizkidan, beti desberdinak eta beti berdinak, bide nagusiko zumar eroriak bezala, aurrean komisarioaren ahots labur eta etenak kolpatu nauen arte.
‎Oi, Madrilgo eguzki zeru urdinak, askatasunaren ikurtzat nituenak! Hain malenkoniatsu nengoen, bai, non sentipen harekin afaldu —afari guztian ez nuen hitz erdirik ere egin— eta halatsu joan bainintzen ohera... baita biharamun goizean berdintsu jaiki ere. Eta orduan, berriro mintzatu zitzaizkidan Madrilgo eguzkia eta zeru urdina, kontzientziaren ahotsa bitartekotzat hartuta:
‎" Gaur, azkenean, kalonje jaunarekin hitz egin dut, eta hitza argi bihurtu da... zeren, Jainkoak bizirik nahi banau, misio jakin baterako izango bainau, eta nik bai baitakit neure misioaren berri...". Nik —bekatu mortalean bizi zèn gizaki jainkogabe honek! — ez nuen hitz haietan sinesten, jakina, eta Teofilo Mariak zerbait irakurri zuen, beharbada, nire aurpegian, modu inkontzientean bazen ere, hurrengo hitzak niri zuzendu zizkidan bederen: " Horregatixe salbatu zuen Jainkoak Moises uretatik, ezta?".
‎Gerhardek berriro erabili zuen pluraleko lehen pertsona, eta berriro sentitu nuen hitz hura labana bat balitz bezala, harengandik guztiz bereizten ninduena, ez infernuan sinesten ez nuelako —haginetako mina, belarriko mina eta minezko min guztiak dira infernu—, baizik eta zeruan sinesten ez nuelako, ez bederen Gerhardek aditzera ematen zidàn modu inozo hartan, klaserik gabeko gizarteak gizonaren barru barruko gose egarriak aseko zituelako ustean. Izan ere, nola eraiki zitekeen Paradisu bat... istripu baten posibilitatearen gainean, adibidez, aerolito batek gure planetarekin noiznahi egin zezakeenean talka?
‎Bekatu mortala, deabrua, infernua: nik ez nuen hitz haietan sinesten, beharbada, baina hainbestetan entzun nituen ume umetatik, non errotu ere, errotu baitzitzaizkidan neure baitan, landare batzuk balira bezala, erro ezin sakonagoak zituztenak, inkontzientearen lurretarainokoak. Esan nahi dizudana da nik ez nuela kontzienteki sinesten, beharbada, baina inkontzienteki bai.
2011
‎Nik behin baino gehiagotan entzun nuen hitz hura gurean bederen, eta zuk berdin: antzeko hitzekin ez bezala, ahoskatzen ez zenuen, bada, hitz hura, letrak edo silabak jan edo erantsi gabe!
‎Ongi bete nuen hitza, Satur, ez erran niri ezetz?
‎Gaurkoak Elisaren eguna behar luke, ez naiz Antolatzailearekin elkarrizketarik eduki behar izatera arriskatuko, berarekin elkartu behar izatera, ezin naiz berarekin elkartu okadaka ateratzeko prest hainbeste zabor digeritu gabe dudanean; mendekutik guztiz kanpo uztea erabaki nuen gainera, ez merezi ez duelako, berriro ikusi nahi ez nuelako baizik. Izatez, bera ez hiltzea ez nuen hitzez hitz pentsatu, omisioz baizik, bere kontzeptua ere ez baitut buruan izan nahi, nahikoa gaitza izan da bere Facebookeko argazkiari aurre egitea, perfilekoa baino ez diot ikusi, ehunka dituen arren hirugarren mundura eginiko bere bidaietan atereak, edo afari/ bazkarietan, lagunez inguraturik ziurrenik; ez naiz gai izan beste ezer egiteko, banekien Aitor bere laguna izango zela, orain ez da, ...
‎Ezin da. Hor blokeatzen nintzen, hau ezin da gertatu, bere senarra, bere ahizpa, terriblea zen; tortura; orduan ikasi nuen hitzaren esanahia, eta ez Inkisizioari buruzko klase batean, edo frankismoarenean, neska bat eraman zutelako, osasuntsu, torturatu zutelako, eta tortura ez zen polizia hipertenso erdi frankista batek perka bat ematea; elektrizitatea zen, biluztasuna, kolpe kalkulatuak, eraginkorrak, kaka eta pixa ziren?, hil zutelako kausa naturalez, eta egin zutenak ez zirelako, epaiketa historiko?... batean zigortuak izan,, nola koño ausartu zarete pentsatzen hori egin daitekeela??,, kausa naturalak?
2012
‎Ordura arte apenas gurutzatu nuen hitzik Naroarekin. Neska hark bazuen zerbait erakartzen ninduena baina, aldi berean, ez dakit, beldurra ematen zidan.
‎Eskua sorbaldan ipini nionean, ordea, astindu indartsu batek hartu zion gorputz osoa, irribarre bitxi bat agertu zitzaion ezpainetan, eta marmar apal, presatu, ezin ulertuzkoan jardun zela ikusi nuen, ni bertan nintzela ohartuko ez balitz bezala. Harengana makurtuz, azkenean ulertu nuen hitz haien esanahi izugarria.
‎Burutik oinetara hasi nintzen dardarka, sukarraldi gogor batek jota bezala. Ondo asko ezagutzen nuen hitz haren esanahia. Banekien zer adierazi nahi zidan anaiak.
‎Nire arropak seinalatu zituen; lokatzez beteta zeuden, eta odoleztatuta. Nik ez nuen hitzik egin, eta zerbitzariak eskua hartu zidan gozo gozo: giza azazkalen harramazkak ageri zituen.
‎Ez nuen hitzik aurkitzen, hura ikustean barruan sortu zitzaizkidan irrikak eta gogoak nahikoa indarrez adierazi ahal izateko, eta batzuetan hitz hauek esanarazten zizkidaten: «Gutxienez bat edo beste, edo hobeto esan, arima bakar bat itsasontzitik onik atera balitz, edo ihes egin balu eta niregana etorri, eta horrela lagun bat, adiskide bat izan, niri hitz egiteko eta nik harekin hitz egiteko!» Nire bizitza bakartian ez nuen inoiz horren gogo bizi eta gartsua izan adiskideen laguntasuna izateko, edo ez nintzen hura galtzeagatik horrenbeste damutu.
‎Horregatik askotan nire egoeraz guztiz damutua egoten nintzen. Ez nuen hitz egiteko lagunik, noizean behin auzoarekin izan ezik; eskulana beste zereginik ez nuen eta askotan esaten nuen jenderik gabeko uharte batera bidalia izan den gizon bakarti baten erara bizi nintzela. Baina nolakoa izaten den zuzentasuna!, eta zenbat pentsatu luketen gizonek beren egoera beste okerragoekin alderatzen dutenean, Zeruak behartu baititzake egoeraz aldatzera, eta esperientziaren bidez lehenago zuten zoriona ikusaraztera; eta hala diot, nolakoa den zuzentasuna, izan ere, uharte galdu batean ikusten nuen bizitza bakarti hori izan baitzitekeen nire halabeharra, arrazoirik gabe askotan orduko bizitzarekin alderatu nuelako, eta aldiz, aukera izan nezakeen, bizimodu horretan aurrera egin izan banu, aberatsa eta zori onekoa izateko.
‎Oloari haien hizkuntzan hlunnh esaten zaio. Bizpahiru aldiz errepikatu nuen hitz hau; zeren eta, hasieran uko egin banion ere, gero, hobeto pentsatuta, ogi moduko zerbait egin ahal izango nuela bururatu baitzitzaidan, esnearekin batera aski izan zitekeena bizirik irauteko, beste herrialderen batera eta neure espezie bereko izakiengana ihes egin ahal izan arte. Zaldiak berehala agindu zion familiako neskame behor zuri bati olo kantitate dezentea ekartzeko zurezko azpil moduko batean.
‎«Zuzen zegoen!». Nik bakarrik ulertu nuen hitz horien esanahi iluna: nitaz ari zen; nahi gabe igarri nion patua dohakabe hari; senak ez zidan hutsik egin:
2013
‎Nazioarteko aldizkarietan argitaratu izan dizkidate, baina gaurko prestaturik nekarrena ahaztu zait? , hasi behar izan nuen hitz totelka, baina berehala ekarri nuen gogora?. A, bai, orain gogoratu naiz.
‎Hark ere ez zuen identifikatu, ez zuen interpretatzen jakin, ez zuen adierazten asmatu, nagusiki bere merituz bideratutako bilaketaren emaitzak zer nolako talka egin ote zion emozioen erregistroan. Neronek ebaki ahal izan nuen hitz bakar eta berbera ahoskatu zuen halako batean, egokiagorik aurkitu ezinean, hasperen luze baten atzetik, kanpaiak bezala errepikan: ostia, ostia, ostia...
2014
‎Estreinako aldiz entzun nuen hitz hori: hematospermia.
2015
‎Urteetako teknika bokala zeharo galduta. Ezin nuen hitz egokia aukeratu, tonu minor edo maiorraren artean hautatu. Begiak itxita, burua paretaren kontra bermatu nuen, joan egin nintzen handik, eta hori zen Asierrek behar zuen behin betiko seinalea.
‎Ez nuen hitzik atera. Azken egun haietan kezka nahiko eta sobera nituen buruan nire etorkizunaz pentsatzeko.
‎Rikkak baiezkoa egin zidan. Nik ez nuen hitzik atera.
‎Arkaniarrak arretaz begiratu zion Maisuari. Ulertu ez nuen hitz batzuk erran zituen ahopeka. Gero, zaldia ezproiez jo eta bere gizonekin biltzera joan zen, etorri bezain harro.
‎Begiak beheratu nituen. Ez nuen hitzik atera.
‎Pasa genuen guztiaren ondoren, horrek ez zuen hain zaila gertatu behar, baina, arrazoiren batengatik, mutu nengoen. Ez nuen hitz egokirik aurkitzen. Ez nuen nola hasi asmatzen.
‎Zerbait esan nahia sortu zitzaidan, izatez, zerbait esan behar nuela iruditu zitzaidan, zer zen ondo ez nekien arren. Baina, edozein modutan, ezin izan nuen hitzik egin, ahoa zabaltzeko beta izan aurretik, adar beltz eta luze haietako bat gainera etorri eta zintzurrean korapilatu baitzitzaidan.
‎Hortik aurrera neuk hartu nuen hitza, halako barne mina eragiten baitzidan nik egindako balentria Ritak besteren bati egozteak. Ezin nion ezer esan, are gutiago beragatik egin nuela egindako guztia aitortu, baina hortik nire meritua beste norbaiti ematera, bazegoen demaseko tartea.
‎–Beno, ez nuen hitz hori erabili nahi, baina onartuko didazu abokatua bazina, oraingo arazo hauek...
2016
‎Nik ere, bion arteko harremana oreka egoera batera eraman nahirik edo, esku bat jarri nion izterrean, eta horrela egin genituen kilometro batzuk. Nik ezin nuen hitz egin, dardara moduko batek astintzen baitzidan barrena eta ahotsa ere hautsita aterako zitzaidala pentsatzen bainuen. Mila bider eskertu nuen gertatzen ari zena ilunpean gertatzea, nolabait ez gertatzea bezala zelako.
‎Amets egiten nuen hitz egiten genuela, itxurarik egin gabe azkenik, karta guztiak azalduz.
‎Esan dudan bezala, Micòlekin oso noizbehinka baino ez nuen hitz egiten telefonoz, eta beti bai bata eta bai bestea ere saiatzen ginen ezer barrukoegirik ez ateratzen. Alabaina, Tenplu aurrean haren zain ordubete baino gehiago egon nintzenetik zenbait egunetara, ezin izan nion gogor egin haren hoztasunaz kexatzeko tentazioari.
‎–galdetu zidan Gorkak ahapeka, Mikel Gomezek Harry Potter-en liburu baten aldeko aldarria egiten zuen bitartean. Ez nuen hitz egiteko gogo handirik, baina banekien Gorkak ez zuela etsiko azalpen logiko bat izan arte.
‎Auzoko jatetxe atsegin batera gonbidatu nituen afaltzera biak. Oso giro onean afaldu genuen; auskalo noiztik ez nuen hitz egiten hain jende interesgarriarekin. Aitor dezadan, bestalde, zenbat eta gehiago egon Laviniarekin, orduan eta gehiago erakartzen ninduela emakume hark.
‎Ez zidan kasurik egin; aitzitik, gerritik heldu eta bere kontra estutu zuen nire gorputza. Aurpegian eta ezpainetan musuka hasi zitzaidan, eta haren ahotik sekula entzuterik pentsatzen ez nuen hitzak esaten zizkidan. Sagardo kiratsa zerion, eta haren aurpegiak ez zuen jada atseginetik ezer.
2017
‎Orduantxe bota zuen esaldia, bihotza erdibitu zidana, marrubi bat moztean bezala. Sekula esperoko ez nuen hitza izan zen. Izerditan, begiak gorri, ahoa ireki eta bota zuen:
‎Tbilisitik zetorren. Istant batez letrak dantzan hasi ziren nire begien aurrean, ezin izan nuen hitzik ezagutu. Baina, astiro astiro, utzi zioten dantzatzeari eta hauxe irakurri nuen:
‎Ingeleseko klasea ematen zidan bitartean jolas arriskugarri bat hasi nuen berarekin: bere baitako sua pizten ikasi nuen eta gero alde egiten, eztia probatzen uzten nion baina ez jaten, promesak egiten nizkion baina ez nuen hitza betetzen, laztan erdiak ematen uzten nion baina aurrerapenik eskaini gabe. Amarekin egiten zuen larrutan, baina amak ere bazekien bere bidez niri egiten zidala maitasuna, ingelesez errepikatzen zizkion esaldietan niri deika ari zela iruditzen baitzitzaion.
‎Ostia bat baino mila aldiz larriagoa. Hala ere, lasai azaldu nintzen, ez nuen hitzik esan, edo ondo da, ez besterik. Ines gauza batzuen bila sartu zen, eta abokatu alu jale hura atzetik joaten saiatu, baina eragotzi egin nion.
‎Izpiritua irakiten hasi zitzaidan baina zin egina nuen ez nintzela oldartzaile agertuko. Mihia hortzen artean tinkatuz, tinkatuz, ez nuen hitzik atera.
2018
‎Orduak joaten uzten nituen, tabernako egunkariak irakurtzen edo sarean dokumentaziotik oso urrun zeuden bilaketak egiten joaten zitzaizkidan goiz horiek. Egun batzuetan ez nuen hitz bat bera ere idazten. Beste batzuetan oso gutxi, eta biharamunean idatzitakoa ezabatzera mugatzen nintzen.
‎Baina egiaz negarrez nengoen, eta hala egon nintzen tarte batez, iluntasunak babestuta, neure buruarekin nazkatuta. Gauza batzuei buruz ezin nuen hitz egin, horregatik idatzi behar nuen beraiei buruz. Zilegi ez bazen ere.
‎Zer esan ez nekiela geratu nintzen: ezin nuen hitz egin?.
‎Garai hartan zuengatik edozer egingo nukeen. Nire lagunak zineten eta etxean zuei buruz baino ez nuen hitz egiten. Hilda zeundetenean gehiago gorrotatzen zintuztedan, zeuek izan zineten hiltzaile bihurtu ninduzuenok.
‎Josuk gero eta ozenago, gero eta haserretuago ziharduen, egurra goian behean munduko saldukeria eta traizio guztien kontra. Azkenean lortu nuen hitzek garunetik mingainerako bidea egin zezaten, eta tupustean bota nion:
‎Garai hartan zuengatik edozer egingo nukeen. Nire lagunak zineten eta etxean zuei buruz baino ez nuen hitz egiten. Hilda zeundetenean gehiago gorrotatzen zintuztedan, zeuek izan zineten hiltzaile bihurtu ninduzuenok.
2019
‎Agian nire kuleroak jaistea, ez zuen besterik bilatzen. Urdailean sentitu nuen mina hain sakona izan zen, ezin nuen hitzik esan.
‎Anek: . Niri ere bai, denbora askoan ez nuen hitz egin nahi eta are gutxiago parrandan?.
‎Hitz horiek lehenengoz nire ahoan entzun zituenean, bere indar guztiak bildu eta konortea galarazteko moduko ukabilkada zuzendu zidan. Horrela jakin nuen hitzek min ematen ziotela.
2020
‎–Nola filmetan bezala? –eta, galdera egitearekin batera, ulertu eta onartu egin nuen hitz haien esanahia.
‎Ikerketaren hasieran, Bakartiaren txartelik gabe, uler nezakeela ate hura jo ez izana. Baina txartela agertu ostean, nire atzetik Anaidira etorri eta B hizkiz markatutako txartelak ikusi ostean, tentelenari ere –jakina, ez nuen hitz hori erabili, zokor mazo baizik– bururatuko zitzaiola Osinbeltzeko igoeren berri ematen zuten txartelez galdetzea. Eta horrela hari mutur guztiak lotu.
‎Sofatik bertatik entzun zitekeen olatuen ekina. Sekula ez nintzen ohartu, baina zu isiltzen zinenean besterik ez nuen hitz egiten nik.
2021
‎Azken batean, zer ikasi nuen hitz mordoiloen kakalekuetan barrena. Nik baino lehen beste askok bazekitena3.
‎Begiek dirdai egiten zioten. Alferrikakoa zen jarraitzea; bizi nuen errealitate hura ezin nuen hitzen bidez besterik atera nire baitatik; eta hitz haien zentzuak ezusteko oihartzuna hartzen zuen Hélèneren belarrietan; nik botata, jadanik ez ziren neureak berak entzuten zituen unetik; berak, nire gogoz bestera, zintzotasun ahalegina hautematen zien, alegia, bihotza xarmatzen zion xumetasun hunkigarria.
‎–Lehenik zurekin gura nuen hitz egin.
2022
‎Doinu normalez ari ziren, asaldura edo haserrerik gabe. Ez nuen hitzik harrapatu, baina iruditu zitzaidan amak eskerrak ematen zizkiola emakumeari: hitz batzuk trukatuta, amak ile kizkurreko emakumearen eskuei heldu zien agur gisa.
‎Eta, bat batean, klik bat entzun nuen buruan. Une batez, ezin izan nuen hitzik atera: urakan bat ideia guztiak hankaz gora jartzen ari zitzaidan.
‎–Erretratatu? –eztarrian harri bat banu bezala ahoskatu nuen hitza.
‎Marta 1957 hasierako arratsalde hotz batean ezagutu nuen, Prado museoan. Begi amaiezineko neska hark flandriar margolarien atalaz galdetu zidanean, ezin izan nuen hitzik atera. Harrigarriro, nire moztasunak grazia egin zion eta hizketan hasi ginen.
‎–Nor zen? –Niri ere erlastuta atera zitzaidan ahotsa; ozta ozta lortu nuen hitzak ahoskatzea.
‎Jaio zenean, aldiz, bai ala bai eman behar niola sentitzen nuen, ez lortzea porrota izango balitz bezala. Ez nuen hitzetan jartzen, baina hala bizi nuen. Sekulako arazoak izan nituen.
2023
‎Baina aitortu behar dut militantziak anitz ekarri didala... Jende anitz ezagutu dut, hastapenean anitz ikasi nuen politikaz, anitz irakurtzen nuen eta dut, ikasi nuen hitza hartzen, eztabaidatzen... Eta bileretan eztabaidatzera ausartzen zarenean, zure burmuina martxan dago, aktibo dago, gogoetan sartzen da...
‎Eta Nora berarekin dagoenean... –ez nuen hitzetara eramaten jakin.
‎Apenas hitz egin gabe, dena adierazten zuen. Hitz bat aukeratzeko eskatu zidanean, bururatu zitzaidan iruzurra zela nire bizitzan gehien entzuten nuen hitza; beharbada nire bizitza, azkenean denon bizitza da iruzurra. Nazka ere aipa niezaiokeen, neure buruak eragiten zidana, baina desenkantua aukeratu nuen.
‎Barkatzeko eskatu zigun, ergelen batek" putakeria ederra" egin ziela –egun berean birritan entzun nuen hitz hori–; harriren bat bota, eta kristala txikimilapuska egin ziela. " Gaur egun inon ez dago segurantziarik".
‎Egun batean bereziki gogor agertu zinen nirekin. Gaur esan dezaket gaizki tratatu ninduzula, orduan ezin nuen hitzez esan, sinisteko beldurrez, nahiz eta koltxoitik jaiki eta jantzi bitartean izugarrizko mina sentitzen nuen paparrean. Ez zenidan ezer egin, baina hain latza izan zen zure hoztasuna larrua jo bitartean, balio guztia kendu zenidan, ezerez sentitu nintzen.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia