Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 811

2000
‎Kasualitatez udaleku berean lan egitea egokitu zitzaigun koadrilako bi. Noski, ez genuen serio hartzen txantxa inozo hura, baina nik ez dakit hainbeste errepikatzearekin Jabik erdi sinetsi ote zuen. Edo bestela agian pentsatu zuen" koño, ba zergatik ez?", edo beharbada suposatu zuen ez zela hain txantxetakoa eta kanpotik (besteen begiradatik) argiago ikusten zela gure artean existitzen omen zen kimika berezia.
‎noski, oso maja zegoen garai batean ere gerta zitekeen istripua. Baina ematen du hor zorteak ere gure aurka nahi izan duela, zorteak edo dena delakoak ze... ze nik ez dakit zer pentsatu ere...
‎Gelatik kanporat jalgi nintzenean, euria ari zuen gogotik. Eta nik ez dakit zergatik, baina, etxean geratu beharrean, nola bainengoen arrai eta neure gogara, hala, euripean ibiltzen hasi nintzen eta aitzina egin nuen, putzu bat zegoen tokiraino, non jauzika hasi bainintzen, plisti plasta eta plisti plasta, arraitasunak eta plazentziak horditurik banengo bezala...
‎Hil zen mutil hura, bada, eta gero, udan, Urbiainerat itzuli nintzen, non giro ezin gaixtoagoa ediren bainuen, mundu guztiak osaba Joanikoti hortzak eta haginak erakusteko asmotan. Eta nik ez dakit giroa halakoa zelako edo neure etorkizuna beltz ikusten nuelako, kontua da ezen, zelai batean etzanik nengoen egun batean, ikaskidearen gorputza imajinatu nuela, harrek jana eta desegina, lurraren barrenean usteltzen. Eta, supituki eta deblauki, nigarrez hasi nintzen.
‎" Jauna: nik ez dakit non dagoen egia, jaun Marcelek ote zuen edo osaba Joanikotek ote duen, edo aita Bartolomek, baina badakizu dagoen lekurat eginen nukeela, baldin non dagoen baneki, eta, bitartean, egin bedi..."
‎OSABA Joanikot, igande guztietan mezatarat joaiten ez zen arren, batzuetan joaiten zen," iduri egiterat", berak erraiten zuen bezala... eta igande hartan ere joan zen, nik ez dakit iduri egiterat... edo apez misionestaren dohainen neurtzerat, jakinminaren, haren aldeko laudorioak aditu ondoren. Baina osaba gizon urduria zen, eta, iduri egite hartan, batzuetan, igarri egiten zitzaion urduritasuna, bizkarra eta besagainak aitzina eta gibela eramaiten zituela, etengabe; aita Bartolomek sermoia hasi zuelarik, berriz, berretu eta areagotu egin zitzaizkion keinu urduri haiek... eta, keinu haien karietarat, ulertu nuen ezen sufritzen ari zela, eta nekez disimula zezakeela bere sufrimendu hura, sermoiaren gehiegikeriak pazientzia agortu balio bezala, hasi bezain fite.
‎" Honat etorri nintzenean, mila bider aditu izan nuen ezen Pagabasoko leizea infernuko zuloa zela, eta nik ez nekien zer erran, zeren eta egia izan baitzitekeen, baina baita sineskeria eta superstizionea ere. Ordea, guztiz sinesten dut orain, zeren eta tigre haren begietan ikusi bainituen Satanen begiak, eta tigrearen orro hartan aditu Beeltzebulen orroa.
‎Zaldi gaineko eserzizio haietarik batean, ipintzen zioten lurrean Mattini oilo bat, zeina kaxoi tipi batean sarturik egoiten baitzen, zulo estu batetik burua soilik erakusten zuela, eta Mattinek zaldia lasterka jarri, gorputza alde baterat makurtu, eta ezpataz trenkatu behar izaiten zion lepoa oiloari, baina nik ez dakit zer gertatu zen egun hartan, zeinean zalditik beherat egin baitzuen.
‎" Ez ahantz, seme, ezen Martin etxerako dugula, eta heu elizarako". Eta, aitari hura aditzen nionean, nik ez zekiat zergatik, baina asaldatu egiten ninduan nahi gabe, hatsik gabe geratuko banintz bezala, hainbat elizgizoni aditurikako sermoi ezin tristeagoak gogorat etortzen zitzaizkidalako, beharbada, eta sermoi haien hitzek, eliz pareten arteko ilunean, ene arima inguratzen eta kateatzen zutelako, hegaldirako bidean jarri beharrean... Eta nik, aldiz, hegaldatu egin nahi izaiten nian, hori banekian, nahiz eta artean ez nekian norat egin...
‎Eta irri karkaraka hasi zen bat batean, eta nik ez dakit hargatik edo zer bertze arrazoinengatik, kontua da ezen hurrengo urratsean behaztopatu eta eskaileretan beheiti joan zela, lehen solairuraino arrodaka, pixontzi eta guzti.
‎Baina osaba ez zen isildu, nik ez dakit orduko zerbait pentsatua zuelako, edo bertzerik gabe hala atera zitzaiolako, zeren halakoa baitzen, berez eta izaitez, osaba, ezinaren aitzinean kikiltzen ez zen gizona, eta, hala, aitak igurikitzen ez zuen atetik egiten zuela, erran zion:
‎Eta ezetz erraiteko gogoa etorri zitzaidan, baina ez nintzen ausartu. Eta nik ez dakit bera ere oso pozik ote zegoen, zeren, eskaileretan goiti gindoazela ere, bere burua zuritu bertzerik ez baitzuen egin: " Zer uste du saindujale horrek, ni hain inozoa eta hain inozenta naizela?
‎Besoak uztarturik nituen, eta begiak hertsirik. Eta nik ez dakit zer gertatu zitzaidan orduan. Bertsetez bertset ari zen korua, eta bertset haiek argi uhin batzuk bezala iristen zitzaizkidan, neure barren iluna besarkatzen zutenak eta neure fedezko zalantzak argitzen.
‎Eta esku batekin bata eta bertzearekin bertzea ferekatu nituen, eta ikusi nuenean ezen sosegurat eta baretasunerat egin zutela, bi bularren arteko habian ipini nuen, amoltsuki, neure burua, nola osaba Joanikotek jarri baitzuen Maddalenenean, urroztarren bordan ikusi nituenean. Eta, hala geundela, ene ezpainak aitzinatu nizkion apur bat, eta hark ere aitzinatu zizkidan bertze apur bat, baina nik ez dakit zer gertatu zitzaidan orduan, zeren gibela egin bainuen... Eta, jauzi batean zutitzen nintzela eta lasterrari emaiten niola, erran nion:
‎Eta osaba Joanikot ere etxean genuen... Eta nik ez dakit zer gertatu zitzaidan orduan, bihotza harenganat erortzen hasi zitzaidala apur bana... Eta osaba Joanikot izarrez mintzatzen zitzaidan, eta nik izar haien artean egiten nuen amets...
‎" Hori ezin erran dizut, don Fidel, zeren eta izan baitaiteke egun batekoa, urteetakoa, edo mendeetakoa ere. Baina, dakizun bezala, penaren irautea otoitzen eta induljentzien bidez guti daiteke, eta sakrifizioen eta sufrimenduaren bidez..." Eta nik ez dakit zergatik, baina, hitz haiek aditu bezain fite, iduritu zitzaidan ezen ene semearen purgatorioko kondenak mendeetakoa izan behar zuela, eta bertzeen sufrimenduak baizik ezin erredimi zezakeela haren pena.
‎" Ene bigarren amorioa mendozatarren etxeko zaldizaina eta palaferneroa izan zen; nik ez dakit zinezkoa edo despit hutsezkoa izan zen amorio hura —zeren bainekien ezen amorio hark amari min emanen ziola, eta ni aldi hartan amaren kontra bainengoen, bekoz beko—, baina kontua da ezen harekin amorostu nintzela, burua galdu arte. Burua galdu arte erran dizut eta ongi erraiten ari natzaizu, zeren jakizu ezen egun batean ama sutan jarri zitzaidala eta erran zidala etxe hartan berak manatzen zuela eta berak deliberatuko zuela norekin ezkonduko nintzen ni eta norekin ezkonduko ziren bertze bi ahizpak, eta nik ihardetsi niola ezen, orduan, mendozatarren zaldizainarekin ihes eginen nuela.
‎Eta, harat nindoala, nik ez dakit zer gertatu zitzaidan, bihotza irauli egin zitzaidala...
‎Eta Alain Coup d’Œil irri karkaraka hasi zen, eta haren gizonak ez gutiago... Eta nik ez nekien zer egin, irri egin edo ez egin... eta hala nengoela, zalantza hartan, Alain Coup d’Œil ezin irritsuago hurbildu zitzaidan. Eta ahoa zabaldu zuen, zerbaiten erraiteko, baina ahoa zabaldu bezain fite hertsi zuen.
‎Zeren baitzirudien ezen etxe hura hainbat gelaz osatua zegoela eta hainbat korridorez, eta batzuen eta bertzeen artean barren leiho haiek zeudela, erridau edo errezel batzuek estaliak... bezeroei jateko, edateko edo bertze edozein zerbitzu eskaini ahal izaiteko diskrezione osoz, Mignonek erran zidanez, eransten zuelarik: " Baina munduan diren trabailari onest guztiek bezala, trabailua ongi eginez gero eskatuko ditugu guk ere eskatu beharrekoak, ongi baderitzozu..." Eta Mignonek biluztu eta solastu, biak baterat egiten zituen, eta nik ez nekien zerk nindukan liluratuago, haren gorputzak edo haren mintzamoldeak, gorputz hark eragiten zidan sukarrak edo haren hitzen egokitasunak... Eta ezpainak belarrian jarri, eta ezpainez ez ezik hitzez ere pot egiten zidala, biluztu ondoren erran zidan:
‎Zergatik erraiten dizudan hau guztia...? Erraiten dizut jakin dezazun ezen amaren gogoa zela etxean kapera baten eraikitzea, eta nik ez dakit aitarekin zer bertze solas izanen zuen, baina kontua da ezen aita sutsuki eta gartsuki atera zela amaren asmo haren alde, eta aldi hartakoa dela, halatan, aitak jauregiaren kantoi batean altxarazi zuen kapera, san Inazioren izenpean... Zeren eta san Inazioren miresle sutsua baikenuen aita, eta ez saindu gipuzkoarra gizon ezin bertutetsuagoa izan zelako, baina beaumondarren alde guduztatu zelako, nik uste, eta Frantzisko Xabierkoa konbertitu zuelako, orduan ere beaumondarzale batek erakutsi behar agramondar bati Jainkoaren bidea...
‎Izan ere, martxoaren 31n —data haren ingurukoak ziren, oker ez banago, Pedro Huizik santa Klararen koadroari eman zizkion hondar pintzeladak— berrogeita hamar urte bete behar zituen aitak, eta nik ez dakit numero hura seinalatua zelako, zeren mende erdiaren marka baitzeraman, edo aita zinez gizon sentitzen zelako —zeren, Axularrek zioen bezala, gizonak, nehoiz ere izaitekotan behar baitzuen berrogeita hamarretan diru eta hazienda, eta ikusmolde hartarik ezin gizonago izan baitzitekeen—, kontua da ezen festa handi bat prestatu eta organizatu zuela egun hartarakotz, eta anaia ere b...
‎Eta, bat batean, ene anaiarekin gertatu zitzaidan bezala Elbira zela kausa, jeloskor sentitu eta besoa tinkatu nion, frantsesez erraiten niola, haserre, ezen utz zezala Mignon bakean; gizonak ez zuen nik hitzez adierazia ulertu —zeren eta holandarra baitzen, berehala jakinen nuen bezala—, baina bai keinuz adierazia, eta, hala, hark ni paparretik atxiki, eta ulertzen ez nizkion hitzak erran zizkidan. Eta, noiz eta baitzirudien ezen muturka hastera gindoazela, Mignon tartean sartu eta ene alde atera zen, erraiten ziola gizonari ozentki nik ez dakit zer, holandesez segur, zeren eta Mignonek holandesez eta frantsesez baitzekien eta nik ez nion ulertu. Eta, Mignonen hitzek gizona geldiarazten eta makurrarazten zutela, ene paparrean zuen eskua erretiratu zuen honek.
‎Eta, haizearekin batean, olatu tipi batzuk sortu ziren, untzia kulunkarazi zutenak, harat honat. Eta nik ez dakit izan ote zen bezperan gehiegi afaldu nuelako edo itsasoaren mugimendu haietarat artean ohitua ez nengoelako, kontua da ezen tripak nahasten hasi zitzaizkidala, eta burua joaiten. Joaiten eta dolore handi batean sartzen.
‎—Deus ez nik ez nekienik.
‎Orain arte, oporretara joan izan garenean, Dabid arduratzen zen erantzungailuko mezuak entzuteaz (normalean berarentzat eta beti lanarekin zerikusia zutelako), eta nik ez dakit erantzungailuaren irteerako mezua en  tzun eta, grabatu diren mezuak entzungo baditut, zein den markatu beharreko zenbakia.
‎Guztiarekin, nik ez dakit Rubeni nola lagundu, eta damu doi bat ere sortzen zait eragin diodan nahasmendua dela eta. Baina berak zoriontsu dela esan dit, eta asko pozten dela lagunek egin zioten bidaia opariagatik.
‎Eta nik ez dakit pasadizo hura ez nola argitu ez nola amaitu zen. Nik bakar bakarrik dakit amona katu berpiztua ikustean geratu bide zen bezalaxe sentitu naizela, nor eta Dabid, non eta Golden Gate entzutetsuan topa  tzean.
‎biok musu eta laztan premia handia genuen, nonbait, eta izerdi, listu, hazi eta bestelako isurkinetan igerika ibili gara denda zaku berez beroan, eta jostaketaren ondotik loak hartzen bagintuen ere, ni berriro ere esnatzen nintzen Rubenen hatz mamiak nire larruazalean sentitzean, eta berehala iraulka hasten ginen; baina gaua liluragarria izan da, eta hordigarria, hain hordigarria non orain ez bainaiz gai Rubenen sexua neure baitan sartu den ala ez ziurtatzeko (beharbada nire lotsagatik edo beraren ezjakintasunagatik). Gero, nik ez dakit zergatik, gogoa berriro ere Gasteizeraino joan zait, baina oraingo honetan ez Dabid, ez Teresa edo Patxirengana, Estibalizengana baizik. Nire lankide honek hiru haur aski gazterik izan arren, senarrarekin gehiago ez ekartzea erabakia izan arren, ez zuen tronpa ligadurarik egin nahi izan.
‎Gero, komunean sartu, eta txorrotada bat eginda alde egin du, bonbako katetik tiratu barik. Eta nik ez dakit zer pentsatu.
‎Bi hilabete lehenago hara iritsiak ziren gure lagunak, eta haien sarrera ere horrelakoa izango zen, beldurgarria. Baina nik ez nekien zelakoa izango zen, noraino izango zen izugarria. Furgoitik jaistean" korridorea" egin ziguten kartzeleroek.
‎– Hara, nik ez dakit zergatik zauden nirekin. Ez dakit zergatik ikusten eta entzuten zaitudan, ez dakit zergatik nire aurrean ez zaren espiritu hutsal bihurtzen.
‎Gero, auzoko mobida batzuetan ibili gintuan... Bestela zer zebilen nik ez nekian ezer; zerbait ote zebilen... baina nondik nora, ez jakitea hobe... Bera gainera gauza horietarako oso reserbatua zuan.
2001
‎Eta nik ez dakit oso libreak garen merkataritza zentro batera sartzen garenean.
‎Eta kontagaiarekin batera doa kontamodua ere, tarteka atzera aurrera baitabil istorioa, denboraren markak galduta eta logikaren arauak apurtuta, nahiz oro har eta sigi sagaka kontakizunak aurrera egin. Zahartzearen hondatze progresiboaren aztarnak modu naturalean, espanturik gabe ageri dira hemen, eta nik ez dakit zein esperientzia izan duen egileak horretarako, ez diot galdetu nahi izan, arte-lanaren atzeko background a bere kontua delakoan. Baina hunkigarria gertatzen da, dudarik gabe.
‎Eta nik ez dakit, baina azkenerako herrestan neramatzan zainak; elkar nahaspilatzen zi  tzaizkidan abenidetan, katrapilatzen zitzaizkidan liburutegi hautsak hartuetan, kon  tzertuetan, baso usaintsuetan, oinezkoen hanketan bezala autoen gurpiletan. Esan beharrik ez dago noski, egoerak okerrera egin zuela egunez egun, orduz ordu; kalera irtete hutsak arazo imajinaezinak sortzen zizkidan, eta laster batean pausorik eman ezinda geldituko nintzela ikusita zegoen.
‎Euskadi, eta berriz ere Euskadi diot, Euskal Herria ez esateagatik, eta inork inoiz nire gauzak irakurri edo entzun baldin baditu, badaki nik beti Euskal Herria sartzen dudala, eta ez Euskadi, baina hemen nahitaez Euskadi edo Euskadiren antzeko zerbait sartu behar da eta ez Euskal Herria, nahasketa sortuko ez baldin bada. Guk dakigun garaian, azken bi mila urte honetan, lehen esan dudan bezala, Euskadiko eremua osorik hartzen baldin badugu, eskualde hori ez da inoiz, bi mila urte horietatik gora nik ez dakit zer gertatzen zen, osoro eta zeharo euskalduna izan.
‎Orain, berriz, gazte maltzurrak direla medio edo, itsuski xamar dirudi horrela jarduteak. Zuk badakizu nor naizen, baina nik ez dakit nor zaitudan, edota, baldin badakit, zeharbidez dakit. Horren iritzi zorrotzak, horrenbesteko oihu eta deiadarrak, zorrotzagoak eta ozenagoak lirateke, azpian zure izen propioa baleramate.
‎Durkheimen soziologiako fait social delakoa. Aita Mokoroak badakien ala ez, nik ez dakit; ezta ere Durkheimen soziologia gogoko ote duen. Badut, haatik, susmoa ez lukee  la gogoko izan behar, halako masoi usaina edo dariolako.
‎Ondoko egunetan nork duen Frantzian manatuko, nork duen oraiko gerla irabaziko, zer litaken hobe, nik ez dakit; eta ez niz bakharra, nahiz askok jakinarena egiten duten...
‎Euskararen normalizazioari etengabe salatzen zaio abertzalea dela, politika jakin baten zerbitzura moldatua. Hizkuntza, ideologia eta politikaren arteko joskera hau nola egiten den nik ez dakit, baina adar asko daude hemen solte, eta jarrerak hobeto bereiztea komeni da.
‎goren denarengandik alde egin gutxiago denarenarantz. Beraz, inork ez beza nigandik eskatu nik ez dakidala dakidana, ez bada ikasteko jakin egin behar dela jakinezina dela.124
2002
‎Eta nik esango dut hizkuntzak egon behar duela eskura, ahora eta belarrira. (...) Poesian nik ez dakit mintzatu daitekeen gaiaz. Uste dut gaiaz baino gehiago giroaz hitz egin behar dela.
‎Gure oso gertukoa zen. Gaztelaniaz nik ez nekien tutik, nahiz eta frankismo garaia izan.
‎Nik, berriz, inbidia badut beste idazle batzuekiko. Hau da, niri gustatuko litzaidake beste idazle batzuek dakitena jakitea, nik ez dakidana. Nik inbidia sano hori eduki dut, badut.
‎–Hara, Sara, nik ez dakit ezagutzen duzun Xabier Leteren kanta: Nik ez dut amets haundirik, zeru ederrik eskeintzen...
‎San Pedro egunean meza entzun, Altzako San Martzial parrokiako elizan, eta anaiaren etxerantz abiatu zen gero, San Markorako bidean zegoèn Martigoi izeneko baserrirantz... baina, nola eguraldi eguzkitsua zegoen eta denboraz ongi zebilen, San Marko aldera joatea erabaki zuen, baserria alde batera utzita. Iritsi zen, bada, San Markoko gotorlekura, baita kanoi batzuk zeuden lekura ere, nik ez dakit nola, zeren soldaduren batek behar baitzuen inguru haietan guardia egiten: hantxe behar zuen, bai, oihu batzuk aditu baitzituen bat batean:
‎–Hara, Sara, nik ez dakit ezagutzen duzun Xabier Leteren kanta: Nik ez dut amets haundirik, zeru ederrik eskeintzen...
‎Anaiak zerbait zeukan egun hartan, nik ez dakit zer. Hitz bat bilatu behar banu haren aldarteak zer adierazten zuen esateko, hitz hori beharbada bakea litzateke.
‎Aita egongelan sartzen  da. Ezer gertatu izan ez balitz bezala egiten du amak, eta nik ez dakit zer egin.
‎Fa!, nik ez zakinat nola erreakzionatuko nukeen hire tokian! esaten du mozkoteak.
‎Prentsako lehen orrian agertu den batek, zer gutxiago. Baina nik ez dakit ezer, nola diren ere gauzak! Dakidana da, hiltzailea nahastu ez nahastu, Abel hilda dagoela, eta, hala ere, ez dela, nire baitan beste inon, ezer gertatu.
‎Orain dela 25 bat urte herri hau euskaltzaletasunak bete betean jo zuenean, euskaltegiak han hemenka hasi ziren hazten halako moldez non bai baitzirudien indar haren bizkortasuna ez zela inoiz ere endurtuko. Orduko boluntario zibilen ordez, orain funtzionarioekin bete ditugu gelak, eta nik ez dakit interesik ere baden orain hiritar arruntek euskaraz ikas dezaten, hori ez baita egunkarietan ageri, eta hori baino munta handiagoko zeregin eta ardurak baititugu euskaldunok. Baina orduan jendea uholdeka zihoan euskara ikastera, militantziak ukitua, garai hartan militantzia handia baitzegoen euskararen alde, esan bezala.
‎Baina hizkuntzaren transmisioa, gurasoengandik umeengana, badirudi hautsiago dela han: " Baxenabar, Lapurdi eta Zuberoan nik ez dakit jendea zeri buruz doan; euskara itotzea hartu du gogoan, ezagutza gabeen urgulu zoroan", zioen penaz Xalbadorrek, gure herriak eman izan duen bertsolari handienetako hark. Nafarroan ez da beste horrenbeste gertatzen, baina halatsu.
‎horregatik hitz egiten ote du Koldo Zuazok" Marteko" euskaraz? Ez, beste planeta batekoak direnak alde batera utzirik, horiek beren burutazioak planeta hartaz egin behar baitituzte nik ez dakidanez ongi zein den, uste dut sen ona duen edonork onartuko duela euskarak lehen baino anitzez ere presentzia handiagoa duela gure artean.
‎Hori guztia dio: horregatik esaten dut nik ez dakidala gauzak beltz ikusten dituen, edo etorkizunik gabe. Ez hori bakarrik:
‎Hasteko, sei mila hizkuntza inguru ditugu lurrean, eta horiei buruz baieztapen generikoak egitea ausarta da, gutxieneko zerbait esatekotan. Bestetik, izen handiko hizkuntzalariek aipatu izan dute nahiz nik ez dakidan zenbateraino dauden zuzen hungarierak (hurbileko hizkuntza bat aipatzeagatik), adibidez, bestelako bidea segitu izan duela bere garapen historikoan. Baina hori, egia esan, berdin zait.
‎Kexu ikusi dut The Guardian egunkaria Oxfordeko goren mailako ikasleen ingelesa dela-eta (alta, hori da, nonbait baldin bada, ingelesaren eredua, nola den Tolosakoa euskararena), toki guztietan zakurrak ortutsik dabiltzala erakutsi nahian nonbait. Ameriketako Estatu Batuetako arduradunak ere kexu ageri dira, hango ikasleek hamar urtetan 15 puntuko hobekuntza izan omen baitute matematiketan han, dakizunez, dena neurtzen da, nahiz nik ez dakidan zenbaterainoko zorroztasuna duten neurketa hauek, baina hizkuntzaren gaitasunak, epe horretan berean, 4 puntuko igoera bakarrik izan omen du. Honekin batera egia da gazteen hizkuntza, hemen, Salamancan edo Madrilen, gero eta murritzagoa dela, ahula eta klixez beteagoa.
‎Gainera, horrenbeste libururen irakurtzeko gai den hiritarrez inguraturik bizi garen herri honetan, uste dut kultura zainduko lukeen telebista batek sekulako arrakasta izango lukeela. Labayenek Ramon Labayen zen orduko Kultura sailburua esaten omen zuen, nik ez dakit egia den, euskal telebistak aparra bezala egin behar zuela lan, gure hizkuntzarekin bazter guztiak nahasiz. Ez dakit hala esaten zuen edo ez, baina telebista hizkuntzaren bultzatzeko, euskararen bulkatzeko, sortu zen, eta hizkuntza aholkularitza seriorik gabe dago oraindik.
‎Eta nik ez dakit, eta jakin gabe jarraitzen dut, eta horri
‎" Inoiz idazle izango diren irakurle gehiago dago poesia irakurleen artean, narratiba irakurleen artean baino. Beraz, kualitatiboki oso ‘errentagarria’ izan liteke poesia, nahiz kuantitatiboki gutxik irakurri", dio Josu Landak, eta, egia esan, nik ez dakit zergatik izan behar duen horrela: sekula idaztera ausartuko ez diren narratiba irakurle horiek ez ote diote etekinik atera irakurri duten horri?
‎Bestalde, nik ez dakit zehazki" Euskal Barrutia" aldarrikatzen denean zeren alde egin nahi den. Beste hainbat kontutan bezala, izugarrizko joera dago Espainiako ereduen kopiak egiteko.
2003
‎Egundoko pazientzia izan zuen, bost mila eta berrehun hitz galdetu bainizkion. Hortik bi mila eta zazpiehun bat ezagutzen zituen berak, eta nik ez nekizkien bostehun bat ere eman zizkidan".
‎I. ARRATIBEL. Gutxien saltzen duena bigarren mailako kirola da. Baina nik ez dakit arazoa komunikabideena den ala gizartearena, agian gu gara horrelakoak. Hedabideek hezkuntza alorretik gehiago egin luketela egia da, baina goi mailako kirolak jaten duen espazioaren kontra borrokatzea ezinezkoa da, saltzen duenak saltzen du eta kito.
‎Esan deutsudanez, nik ez neban horren ardurarik hartu. Ondo saldu zan ala ez, hori nik ez dakit, baina arin agortu zana bai. Irabazietatik, ohi zanez, %10 agindu eustan Beobidek, hori argitaratzeko ardurea hartu ebanean.
‎Ondo dago, ondo dago. Bueno ba, nik ez nekian hori; esango deustazue non dagozan horreek emagalduok. Gustauko litxakit ezagutzea ahotsak baretu egin ziren, arreta bereganaturik.
‎Hor egon da heldu nintzenez geroztik. Aurreneko egunetan ez didate leihoez bestaldeko inorekin hitz egiten utzi, inkomunikatuta bainago, nik ez dakidan arren. Ama ikusten dut han, harrituta begiratzen didan poliziaren ondoan, ni ez beste norbait zaindu behar lukeela pentsatuko balu bezala.
‎Izena jakin, nongoa den, bitxikeria pertsonalen bat. Eta nik ez dakit deus ere. Ez zeukaten pertsonaren ezaugarririk, egitekoa torturatzea zuten funtzionarioak besterik ez ziren.
‎Gogoan dut, ongi gogoan halere. Asteburua iritsi, bati deitu, besteari deitu, nik ez dakit nora joan behar dugun, nik ere ez, deitu beranduago... Herriko festak iritsi, eta berdin.
‎Baina kontua da nik ez nekiela zein gairekin itzuli. Nola berrekin elkarrizketa interesgarri bati.
‎Zahatoa, ogia eta txorizoa. Lagun maiteok, nik ez nekien, eta ez dakit, zahatotik edaten. Gauza izan behar da irensteko likidoari sarrera galarazi gabe, ahoa ixteke...
‎jaso al duzu argazkia. Jaioneren gauzen artean aurkitu nuen eta nik ez dakit ezertarako balioko ote duen, baina, badaezpada, taxilari batekin bidali nizun etxera. Ez dakit ondo ala gaizki egin dudan, baina pentsatu nuen Jaionek hala nahiko zuela.
2004
‎Bestetik euskaraz bizitzea erabakia zuelako. Euskal literatur historian ardatztzat hartua izan den Leturiaren egunkari ezkutua argitaratua zuen... eta hizkuntzari buruzko hamaika burutapen eta lanetara murgildua ere bazen, nik ez banekien ere. Harrez gero ere Txillardegi bide urratzaile aparta izan da.
‎" Kaixo, zer moduz, hau eta bestea" eta hori bai, baina akabo. Ez dizute esango," egingo dugu afari bat" edo nik ez dakit zer. Ni etorri izan banintz ez dakit zer aldaketarekin beharbada beste modu batera sartuko nintzen.
‎Euskal herriak utopiaz duen beharretaz baino." (Utopiaren fantasian, 1979). Barne arnas horren osagarri, Euskal Literatura (1977) azterlanean euskara" guztiz maite den emazte bat bezala" zuela idatzi zuen, eta" nik ez dakit zelan eta zergatik baina, txotxolotu egin nintzen euskara eta Euskalerriaz" erantsi. Eta halaxe zen izan ere, horrenbesterainokoa baitzitzaion maitetasun hori, haren hurbilekoek ondotxo zekitenez.
‎–Eta zer esan, nik ez badakit ama, aita edo neba arrebarik dudanik. Gainera, ez dut nahi nire gurasoek nire egoeraren berri edukitzea.
‎Egun baten, bromatan, gure lagunek ez ulertzeko, hebraieraz edo arabieraz mintzatu genukeela otu zitzaion Nathani. Baina nik ez nekien hebraieraz eta berak ere ez arabieraz. Orduan, bakoitzak zekien hizkuntza irakasten aritu ginen elkarri.
‎Nahiago diat hire basamortuan oasia izan. Zer uste duk, nik ez dakidala filosofatzen. Nik ere leitzen ditiat pentsalarien liburuak.
‎–Barkatu, Joana, baina nik ez dakit beste era batera hitz egiten, eta nahi nuke zu ere pixka bat bada ere finduko bazina. Ez dut nahi zu ere oraingo indartsuen eta zaratatsuen antzekoa izaterik.
‎Egia esan, nik ez dakit
‎Ba, egia esateko, nik ez dakit zaldiz ibiltzen!
‎Zer esplikatu behar didazu zuk nik ez dakidanik?
‎Ze niri beldurra, niri benetan espantua ematen zidatenak, indioak ziren. Eta esango duzu zelako lelokeria, eta bai, ze nik ez dakit non entzun nuen indiorik zegoenik ere, eta, baleude, zer egiten zuten nire etxean, indioak Italian, pentsa, luma handi horiekin eta Toskanan. Eta kontua da oraindik ere beldurra diodala ilunari, ze urteak dira gelako atea zabalik uzten dudala, egunen batean indioren bat nire gelara sartuko den esperantzarekin, ze behingoagatik indio bat ikusteko irrikan nago, baina keba, ez dator indiorik, eta gero eta beldur handiagoa ematen dit iluntasunak, ze ari naiz konturatzen ilunetan ez dagoela indiorik, eta horrek beldurra ematen dit, ze, indiorik ez badago, zer ote dago ilunetan ezkutatuta?
‎–Ez da ordaina, aita –eskua luzatu nuen, baina ez nuen adorerik izan uniforme beltz haren gainean pausatzeko– Ez da mendekua; atzo erran nizun: nik ez nekien nor zen Weber ofizial hura, argazki lauso bat besterik ez zidaten erakutsi, eta urteak ziren ikusten ez zintudala...
‎Baina bada gauza bat zuk jakitea nahi dudana: nik ez nekien zu espiatzera bidaltzen nindutenik. Hila zinela uste nuen.
‎Eta nik ez dakit hargatik izan zen, baina kontua da gau hartan bururatu zitzaidala gurasoei neure asmoen berri ematea, afaltzeko tenorean geundela:
‎Eta, nola hoteleko nagusiak esan baitzigun mugaz bestaldean bazegoela herri polit bat, Oloroe izenekoa, ikustea merezi zuena, harantz abiatzea erabaki genuen biharamun goizean, automobila harturik. Eta irten ginen, ekin genion mugaz bestaldera eramango gintuen aldapari, utzi genuen atzean Juan el Pitoren benta, heldu ginen mendateko gainera, eta beherakoan, nik ez dakit zer gertatu zitzaigun, automobilak zibarena egin zuen, bidegainean koipe aztarnaren bat zegoelako, baharbada. Ikaratu ginen, bai horixe, amildegi baten ertzean doi gelditu baikinen!
‎–Gure mutil honek badu puntu bat, eta nik ez dakit...
‎Egia esan, nik ez dakit hainbesteraino izan zen. Hori bai, artikulua ebaki eta karpeta batean gorde nuen.
‎Eta irri egin zidan, eta nik ere irri egin nion. Gero, aulkitik altxatzen zelarik, eskua ile gainean pausatu eta ferekatu zidan... eta orduan, nik ez dakit zergatik, baina haren begietara bat bateko langarra jaitsi zela iruditu zitzaidan. Eta, langarrak erakarrita, errukiaren antzeko sentimendu batek hartu ninduen, pentsatu bainuen gizon hura ere ez zela zoriontsua, ni neu ez nintzen bezala, futbolean aritzen nintzenean ez bazen bederen...
‎Ez, nik ez dakit mutil hark zinez esaten zizkigun gauza haiek, edo pose bat ote zen, edo adarra jo nahi ote zigun, besterik gabe. Edo antzerkia egiten ari ote zen, euskal munduan arrakasta handia duen antzerki talde batean sartua baitabil gaur egun. Kalean ere bizpahiru aldiz ikusi izan dut azken aldi honetan, eta guztietan oroitarazi izan diot anekdota, zorionak ematearekin batera, bere arrakastarengatik.
‎" Zer ordu da, hi?". Eta nik ez dakit non zuen burua une hartan, halaxe erantzun zuen, ezin serioago: " Nik uste dut puntutxoren bat aterako dugula, eta beno...".
‎Beno, egia esan, ez dakit halakorik adierazi zion zehatz mehatz, nik ez baitakit frantsesez, baina, erantzunaren lehen zatiari dagokionez, nor zen eta zer zen behintzat esan zizkion, ohiko aurkezpenetan halakoak esaten direnez gero; bigarren zatiari dagokionez, berriz, zalantzarik ez dut" antomolog" entzun niola, eta hortaz...
‎Baina Montsek ere bere arrazoi zatia zuen, beharbada, nik ez bainekien jolasten, hain zen eskasa eta urria nire esperientzia alor hartan...
‎" Jendea hiltzen ditek gure izenean, eta jada nik ez zekiat zeren alde nagoen. Hiltzearen aurka nagoela zekiat bakarrik.
2005
‎kirol medikuarena. Egia esan nik ez dakit zer gai den hori. Baina hortik aurrera hasi dira pilotan kontrolak.
‎Bere lanak ikusita, haien estiloa horrela deitzen zela esan zioten Gorritiri Alemaniako aditu batzuek: " Egun hori baino lehenago nik ez nekien nire eskulturak egiteko moduak izenik zuenik".
‎«Argi dago feminismoaren hamarkadetako borroka ez balitz emakumeentzat beste rol sozial bat planteatzen ari, gizonak ez ginatekeela ataka honetan egongo. Gero, nik ez dakit esaten hori krisi kontsideratu behar dugun edo ez. Gizon gehienentzat hala da?
‎Hau da, nik uste dut antzerkiak joko handia daukala bai eskolan eta bai nahi den lekuan, ematen zaiona baino gehiago. Eta nik ez dakit liburu hau hutsune hori betetzeko gai den edo ez, baina egina dagoenez uste dut aukera hori ematen duela.
‎" Iruditzen zait bizitza oharkabean pasatzen zaigula, ez dugula sentitzen behar bezainbeste; batzuetan ematen du bizitzak xarma galdu duela eta horrek utzikeria sortzen du. Azaleko zoriontasun batean bizi gara, baina nik ez dakit sakona ote den zoriontasun hori".
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia