Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 1.819

2000
‎Loturak ez dira beti hautsi beharrekoak, zaindu eta estutu ere egin behar dira. Nik ez dakit Frantzian sei mila eraso horiek zergatik eman diren baina orain zazpi mila polizia eta laguntzaile eskoletan jarrita ez da egoera konponduko. Isildu bai isilduko da, baina hurbil zeudenak urrundu ahala eta hori ez da sanoa.
‎Nik uste badagokigula kulturgintzan mahaian kolpe bat ematea, ze azken urteotan entzun eta entzun egon gara. Nik ez dakit hemendik 20 urtera munduko kulturaren abangoardiaren puntatzat hartuko gaituzten, edo tradizio zaharkitu baten azken reduktotzat. bigarrena gehiago.
‎jakinaraztearekin, ate hori itxi egiten du. ? Nik ez dakit, horregatik hitz egin behar duzu, esaldia subjektuari entzunarazten badio soilik geldituko da irekita.
‎Gizajoa. Nik ez dakit gauza handirik: seminaristak etxeko beste alde batean bizi ginen eta. Baina izango da gehiagodakienik.
‎Kasualitatez udaleku berean lan egitea egokitu zitzaigun koadrilako bi. Noski, ez genuen serio hartzen txantxa inozo hura, baina nik ez dakit hainbeste errepikatzearekin Jabik erdi sinetsi ote zuen. Edo bestela agian pentsatu zuen" koño, ba zergatik ez?", edo beharbada suposatu zuen ez zela hain txantxetakoa eta kanpotik (besteen begiradatik) argiago ikusten zela gure artean existitzen omen zen kimika berezia.
‎noski, oso maja zegoen garai batean ere gerta zitekeen istripua. Baina ematen du hor zorteak ere gure aurka nahi izan duela, zorteak edo dena delakoak ze... ze nik ez dakit zer pentsatu ere...
‎Gelatik kanporat jalgi nintzenean, euria ari zuen gogotik. Eta nik ez dakit zergatik, baina, etxean geratu beharrean, nola bainengoen arrai eta neure gogara, hala, euripean ibiltzen hasi nintzen eta aitzina egin nuen, putzu bat zegoen tokiraino, non jauzika hasi bainintzen, plisti plasta eta plisti plasta, arraitasunak eta plazentziak horditurik banengo bezala...
‎Zeren eta, zalantza ororen gainetik, Kristoren Pasionean baitzuen bere sineste osoa, halako moldez, non, bere gurutze hari beha, erraiten baitzidan: " Nik ez zekiat salbatuko garen, baina Kris toren Pasioneak salbatuko gaitik", eta sineste hark eta konfiantza hark emaiten zioten bertze anitz jendek izaiten ez zuten libertatea, bide bati zein bertzeri ekiteko erabiltzen zuena. Eta, bide haietan barrena, protestantismoaren inportantziaz baino areago, zientziarenaz aritzen zitzaidan behin eta berriro.
‎Hil zen mutil hura, bada, eta gero, udan, Urbiainerat itzuli nintzen, non giro ezin gaixtoagoa ediren bainuen, mundu guztiak osaba Joanikoti hortzak eta haginak erakusteko asmotan. Eta nik ez dakit giroa halakoa zelako edo neure etorkizuna beltz ikusten nuelako, kontua da ezen, zelai batean etzanik nengoen egun batean, ikaskidearen gorputza imajinatu nuela, harrek jana eta desegina, lurraren barrenean usteltzen. Eta, supituki eta deblauki, nigarrez hasi nintzen.
‎Bertzenaz, guztien ahotan zebilen ezen jesuita misionestak jendearen baitarat iristeko —jendea beldurtzeko, jaun André? — dohain berezia zuela, eta bazirudiela ezen spirituak —beldurraren spirituak, jaun André? — ukitua zela, zeren joaiten zen herri guztietan uzten baitzuen jendea hunkiturik eta gogo aldaturik, halako suertez, non, misioneak akabatu bezain fite, ezin konta ahalekoak izaiten baitziren konfesionea solizitatzen zioten herritarrak, beren egunorozko desbidetik bidezko biderat egiteko asmotan. Nik ez dakit ba ote zuen hartan zer ikusirik pulpiturat eramaiten zuen burezurrak, huraxe zelako, hain zuzen ere, haren ohitura, baina baietz erranen nuke, zeren eta batzuetan burezurra bi eskuz hartu eta oihuka erraiten baitzuen: " Hona hemen, hona hemen bai, zuen etorkizuna, eta damu zaitezte, bada...!", erakusten zuelarik modu hartan ezen ezin hobeki mugitzen zituela teatroaren hariak, nola baitzegokion, hezkuntzaz eta ikaskuntzaz, jesuita bati.
‎" Jauna: nik ez dakit non dagoen egia, jaun Marcelek ote zuen edo osaba Joanikotek ote duen, edo aita Bartolomek, baina badakizu dagoen lekurat eginen nukeela, baldin non dagoen baneki, eta, bitartean, egin bedi..."
‎OSABA Joanikot, igande guztietan mezatarat joaiten ez zen arren, batzuetan joaiten zen," iduri egiterat", berak erraiten zuen bezala... eta igande hartan ere joan zen, nik ez dakit iduri egiterat... edo apez misionestaren dohainen neurtzerat, jakinminaren, haren aldeko laudorioak aditu ondoren. Baina osaba gizon urduria zen, eta, iduri egite hartan, batzuetan, igarri egiten zitzaion urduritasuna, bizkarra eta besagainak aitzina eta gibela eramaiten zituela, etengabe; aita Bartolomek sermoia hasi zuelarik, berriz, berretu eta areagotu egin zitzaizkion keinu urduri haiek... eta, keinu haien karietarat, ulertu nuen ezen sufritzen ari zela, eta nekez disimula zezakeela bere sufrimendu hura, sermoiaren gehiegikeriak pazientzia agortu balio bezala, hasi bezain fite.
‎" Honat etorri nintzenean, mila bider aditu izan nuen ezen Pagabasoko leizea infernuko zuloa zela, eta nik ez nekien zer erran, zeren eta egia izan baitzitekeen, baina baita sineskeria eta superstizionea ere. Ordea, guztiz sinesten dut orain, zeren eta tigre haren begietan ikusi bainituen Satanen begiak, eta tigrearen orro hartan aditu Beeltzebulen orroa.
‎Zaldi gaineko eserzizio haietarik batean, ipintzen zioten lurrean Mattini oilo bat, zeina kaxoi tipi batean sarturik egoiten baitzen, zulo estu batetik burua soilik erakusten zuela, eta Mattinek zaldia lasterka jarri, gorputza alde baterat makurtu, eta ezpataz trenkatu behar izaiten zion lepoa oiloari, baina nik ez dakit zer gertatu zen egun hartan, zeinean zalditik beherat egin baitzuen.
‎Venezian Caravaggioren koadro ikusgarri batzuen ikusteko parada izan diat. Nik ez zekiat zer sentitu huen hik Michelangelorekin, baina enea ez zuan gutiago izan, hago segur. Hango argiak eta itzalak, hango mugimenduak eta kontrastak... mundu zaharra hankaz gora!
Nik ez dakit zer italiano molde erabiltzen zuen osabak, baina gitarra joleak —edo gitarra jolearen aita priorea ote zen, jaun André? — lehenengotik ulertu zion eta, baietz ihardetsirik, gurekin etorri zen.
‎Egun haietarik batean, finean, Villagrandeko dukea etorri baino astebete lehenagoko igandean, aitona Nikolas nehoiz baino eriago eta erreumak joago jaiki zen, halako moldez, non etxeko sehietarik bati manatu baitzion ezen gaztiga ziezaiola, mezatarakoan, don Frantziskori, zeren konfesatu egin nahi baitzuen. Nik ez dakit zer kontatu zion aitonak apezari, baina kontua da ezen, aitorraren ondotik, aitona hobeki sentitzen hasi zela. Eta goiz osoan erraiten aritu zitzaiguna ez zuela bazkalduko, eri baino eriago sentitzen zelako, mahairat bildu zen hondarrean, bazkalorduan, apeza ere lagun zuela.
‎" Ez ahantz, seme, ezen Martin etxerako dugula, eta heu elizarako". Eta, aitari hura aditzen nionean, nik ez zekiat zergatik, baina asaldatu egiten ninduan nahi gabe, hatsik gabe geratuko banintz bezala, hainbat elizgizoni aditurikako sermoi ezin tristeagoak gogorat etortzen zitzaizkidalako, beharbada, eta sermoi haien hitzek, eliz pareten arteko ilunean, ene arima inguratzen eta kateatzen zutelako, hegaldirako bidean jarri beharrean... Eta nik, aldiz, hegaldatu egin nahi izaiten nian, hori banekian, nahiz eta artean ez nekian norat egin...
‎Eta irri karkaraka hasi zen bat batean, eta nik ez dakit hargatik edo zer bertze arrazoinengatik, kontua da ezen hurrengo urratsean behaztopatu eta eskaileretan beheiti joan zela, lehen solairuraino arrodaka, pixontzi eta guzti.
Nik ez nekien irri egin edo nigar egin: ordea, ohartu nintzenean ezen osaba osorik zegoela, zeren eta zilipurdi batzuen ondoren zutik jarri eta berriro hasi baitzen irri karkaraka, berdintsu eta orobatsu ekin nion nik ere.
‎Baina osaba ez zen isildu, nik ez dakit orduko zerbait pentsatua zuelako, edo bertzerik gabe hala atera zitzaiolako, zeren halakoa baitzen, berez eta izaitez, osaba, ezinaren aitzinean kikiltzen ez zen gizona, eta, hala, aitak igurikitzen ez zuen atetik egiten zuela, erran zion:
‎Eta ezetz erraiteko gogoa etorri zitzaidan, baina ez nintzen ausartu. Eta nik ez dakit bera ere oso pozik ote zegoen, zeren, eskaileretan goiti gindoazela ere, bere burua zuritu bertzerik ez baitzuen egin: " Zer uste du saindujale horrek, ni hain inozoa eta hain inozenta naizela?
‎Besoak uztarturik nituen, eta begiak hertsirik. Eta nik ez dakit zer gertatu zitzaidan orduan. Bertsetez bertset ari zen korua, eta bertset haiek argi uhin batzuk bezala iristen zitzaizkidan, neure barren iluna besarkatzen zutenak eta neure fedezko zalantzak argitzen.
Nik ez dakit osabak bazekien edo ez zekien, baina, hura entzun bezain sarri, artez behatu zidan, ezin behako gogorragoaz. Gero, barrendik hats hartzen zuela, erran zuen:
‎Eta esku batekin bata eta bertzearekin bertzea ferekatu nituen, eta ikusi nuenean ezen sosegurat eta baretasunerat egin zutela, bi bularren arteko habian ipini nuen, amoltsuki, neure burua, nola osaba Joanikotek jarri baitzuen Maddalenenean, urroztarren bordan ikusi nituenean. Eta, hala geundela, ene ezpainak aitzinatu nizkion apur bat, eta hark ere aitzinatu zizkidan bertze apur bat, baina nik ez dakit zer gertatu zitzaidan orduan, zeren gibela egin bainuen... Eta, jauzi batean zutitzen nintzela eta lasterrari emaiten niola, erran nion:
‎Eta osaba Joanikot ere etxean genuen... Eta nik ez dakit zer gertatu zitzaidan orduan, bihotza harenganat erortzen hasi zitzaidala apur bana... Eta osaba Joanikot izarrez mintzatzen zitzaidan, eta nik izar haien artean egiten nuen amets...
‎Ez dizut kontatuko zenbat neke eta trabailu, eta zenbat pena eta sufrimendu pairatu behar izan genuen, ezta zenbatetan sentitu izan nintzen ahiturik eta anu eginik ere, zeren zuhaurk ere imajina baitezakezu, hango ibai-adar lohitsuetan eta hango baso amarauntsuetan, ni neure hanka herrenarekin arrastaka, behin baino gehiagotan biluz eta ortuz, ez aldatzeko atorrarik eta ez etzateko oherik, atsekabearen bide meharrean gaitz eta penos, deserosotasuna eta gabetasuna egunorozko bisitari bagenitu bezala, eskuak eta oinazpiak maskurturik eta ikorzirinez josirik... Nik ez dakit nola atera ginen handik bizirik, ez bada zeren Probidentziak gidaturik eta indarturik baikindoazen, hain izan baitzen neurriz kanpokoa gure gorputzen soportua eta jasana, eta ez bada zeren neure ondoan bainuen Goruki, zeinak, nola baitzen oihanean jaioa eta oihanean bizia, beti baitzekien, baita zalantzarik edo ondikorik handienen erdian ere, norat jo, eta zeinak beti baitzuen aterabider... Eta, arrazoin bertsuagatik, ez dizut kontatuko, halaber, nola garaitu eta azpiratu behar izan genuen hainbat eta hainbat mehatxu, zeren oihaneko edozein lekutan eta edozein partetan ezkuta baitzitekeen mandatari gaixto bat —hemen suge pozointsu bat, hor armiarma are pozointsuago bat, eta han piztia—, heriotzaren mandatua noiznahi den zabal zezakeena.
‎" Hori ezin erran dizut, don Fidel, zeren eta izan baitaiteke egun batekoa, urteetakoa, edo mendeetakoa ere. Baina, dakizun bezala, penaren irautea otoitzen eta induljentzien bidez guti daiteke, eta sakrifizioen eta sufrimenduaren bidez..." Eta nik ez dakit zergatik, baina, hitz haiek aditu bezain fite, iduritu zitzaidan ezen ene semearen purgatorioko kondenak mendeetakoa izan behar zuela, eta bertzeen sufrimenduak baizik ezin erredimi zezakeela haren pena.
‎" Ene bigarren amorioa mendozatarren etxeko zaldizaina eta palaferneroa izan zen; nik ez dakit zinezkoa edo despit hutsezkoa izan zen amorio hura —zeren bainekien ezen amorio hark amari min emanen ziola, eta ni aldi hartan amaren kontra bainengoen, bekoz beko—, baina kontua da ezen harekin amorostu nintzela, burua galdu arte. Burua galdu arte erran dizut eta ongi erraiten ari natzaizu, zeren jakizu ezen egun batean ama sutan jarri zitzaidala eta erran zidala etxe hartan berak manatzen zuela eta berak deliberatuko zuela norekin ezkonduko nintzen ni eta norekin ezkonduko ziren bertze bi ahizpak, eta nik ihardetsi niola ezen, orduan, mendozatarren zaldizainarekin ihes eginen nuela.
‎Eta, harat nindoala, nik ez dakit zer gertatu zitzaidan, bihotza irauli egin zitzaidala...
‎Eta Alain Coup d’Œil irri karkaraka hasi zen, eta haren gizonak ez gutiago... Eta nik ez nekien zer egin, irri egin edo ez egin... eta hala nengoela, zalantza hartan, Alain Coup d’Œil ezin irritsuago hurbildu zitzaidan. Eta ahoa zabaldu zuen, zerbaiten erraiteko, baina ahoa zabaldu bezain fite hertsi zuen.
Nik ez dakit munduan diren eta munduan izan diren kortsarioen artean haren antzekorik izan ote den, baina zin degizut ezen Alain Coup d’Œil halakoa zela eta bere laguntzaileetarik batekin noiznahi den ibiltzen zela xakean...
‎Zeren baitzirudien ezen etxe hura hainbat gelaz osatua zegoela eta hainbat korridorez, eta batzuen eta bertzeen artean barren leiho haiek zeudela, erridau edo errezel batzuek estaliak... bezeroei jateko, edateko edo bertze edozein zerbitzu eskaini ahal izaiteko diskrezione osoz, Mignonek erran zidanez, eransten zuelarik: " Baina munduan diren trabailari onest guztiek bezala, trabailua ongi eginez gero eskatuko ditugu guk ere eskatu beharrekoak, ongi baderitzozu..." Eta Mignonek biluztu eta solastu, biak baterat egiten zituen, eta nik ez nekien zerk nindukan liluratuago, haren gorputzak edo haren mintzamoldeak, gorputz hark eragiten zidan sukarrak edo haren hitzen egokitasunak... Eta ezpainak belarrian jarri, eta ezpainez ez ezik hitzez ere pot egiten zidala, biluztu ondoren erran zidan:
Nik ez dakit zinez zer naizen, nor naizen:
‎Zergatik erraiten dizudan hau guztia...? Erraiten dizut jakin dezazun ezen amaren gogoa zela etxean kapera baten eraikitzea, eta nik ez dakit aitarekin zer bertze solas izanen zuen, baina kontua da ezen aita sutsuki eta gartsuki atera zela amaren asmo haren alde, eta aldi hartakoa dela, halatan, aitak jauregiaren kantoi batean altxarazi zuen kapera, san Inazioren izenpean... Zeren eta san Inazioren miresle sutsua baikenuen aita, eta ez saindu gipuzkoarra gizon ezin bertutetsuagoa izan zelako, baina beaumondarren alde guduztatu zelako, nik uste, eta Frantzisko Xabierkoa konbertitu zuelako, orduan ere beaumondarzale batek erakutsi behar agramondar bati Jainkoaren bidea...
‎Izan ere, martxoaren 31n —data haren ingurukoak ziren, oker ez banago, Pedro Huizik santa Klararen koadroari eman zizkion hondar pintzeladak— berrogeita hamar urte bete behar zituen aitak, eta nik ez dakit numero hura seinalatua zelako, zeren mende erdiaren marka baitzeraman, edo aita zinez gizon sentitzen zelako —zeren, Axularrek zioen bezala, gizonak, nehoiz ere izaitekotan behar baitzuen berrogeita hamarretan diru eta hazienda, eta ikusmolde hartarik ezin gizonago izan baitzitekeen—, kontua da ezen festa handi bat prestatu eta organizatu zuela egun hartarakotz, eta anaia ere b...
Nik ez dakit napolitarrak vesubio tipi bat ote zuen bere baitan eta bere erraietan, baina jakin badakit ezen, hitz haiek aditu bezain fite, ez nekièn su batek hartu ninduela barrendik, eta su hark bihotza bizkortu eta masailak garretan jarri zizkidala.
‎Eta, bat batean, ene anaiarekin gertatu zitzaidan bezala Elbira zela kausa, jeloskor sentitu eta besoa tinkatu nion, frantsesez erraiten niola, haserre, ezen utz zezala Mignon bakean; gizonak ez zuen nik hitzez adierazia ulertu —zeren eta holandarra baitzen, berehala jakinen nuen bezala—, baina bai keinuz adierazia, eta, hala, hark ni paparretik atxiki, eta ulertzen ez nizkion hitzak erran zizkidan. Eta, noiz eta baitzirudien ezen muturka hastera gindoazela, Mignon tartean sartu eta ene alde atera zen, erraiten ziola gizonari ozentki nik ez dakit zer, holandesez segur, zeren eta Mignonek holandesez eta frantsesez baitzekien eta nik ez nion ulertu. Eta, Mignonen hitzek gizona geldiarazten eta makurrarazten zutela, ene paparrean zuen eskua erretiratu zuen honek.
‎Eta, haizearekin batean, olatu tipi batzuk sortu ziren, untzia kulunkarazi zutenak, harat honat. Eta nik ez dakit izan ote zen bezperan gehiegi afaldu nuelako edo itsasoaren mugimendu haietarat artean ohitua ez nengoelako, kontua da ezen tripak nahasten hasi zitzaizkidala, eta burua joaiten. Joaiten eta dolore handi batean sartzen.
‎—Deus ez nik ez nekienik.
‎Sukaldera joan, eta kafeontzia jarri zuen su gainean. Nik ez nekien nora begiratu. Maletak gelara eraman, eta, atzera, sukaldera itzu  li nintzenerako, mahai gainean nuen kafea.
‎Orain arte, oporretara joan izan garenean, Dabid arduratzen zen erantzungailuko mezuak entzuteaz (normalean berarentzat eta beti lanarekin zerikusia zutelako), eta nik ez dakit erantzungailuaren irteerako mezua en  tzun eta, grabatu diren mezuak entzungo baditut, zein den markatu beharreko zenbakia.
‎Guztiarekin, nik ez dakit Rubeni nola lagundu, eta damu doi bat ere sortzen zait eragin diodan nahasmendua dela eta. Baina berak zoriontsu dela esan dit, eta asko pozten dela lagunek egin zioten bidaia opariagatik.
‎Eta nik ez dakit pasadizo hura ez nola argitu ez nola amaitu zen. Nik bakar bakarrik dakit amona katu berpiztua ikustean geratu bide zen bezalaxe sentitu naizela, nor eta Dabid, non eta Golden Gate entzutetsuan topa  tzean.
‎Nola esango nuke. Nik ez dakit Gasteizko katedral berriko pinakuluetan horrela esa  ten baldin bazaie pausatzen ziren zikoinek zorabioa sentitzen ote zuten behera begira  tzean. Nik bakarrik dakit gaur bertigo handia sentitu dudala Zion Canyoneko mendi ezin pikoago batera igo garenean eta, handik, amildegiaren beherenean, ibaia ager gordeka bistatu dudanean.
‎biok musu eta laztan premia handia genuen, nonbait, eta izerdi, listu, hazi eta bestelako isurkinetan igerika ibili gara denda zaku berez beroan, eta jostaketaren ondotik loak hartzen bagintuen ere, ni berriro ere esnatzen nintzen Rubenen hatz mamiak nire larruazalean sentitzean, eta berehala iraulka hasten ginen; baina gaua liluragarria izan da, eta hordigarria, hain hordigarria non orain ez bainaiz gai Rubenen sexua neure baitan sartu den ala ez ziurtatzeko (beharbada nire lotsagatik edo beraren ezjakintasunagatik). Gero, nik ez dakit zergatik, gogoa berriro ere Gasteizeraino joan zait, baina oraingo honetan ez Dabid, ez Teresa edo Patxirengana, Estibalizengana baizik. Nire lankide honek hiru haur aski gazterik izan arren, senarrarekin gehiago ez ekartzea erabakia izan arren, ez zuen tronpa ligadurarik egin nahi izan.
‎Gero, komunean sartu, eta txorrotada bat eginda alde egin du, bonbako katetik tiratu barik. Eta nik ez dakit zer pentsatu.
‎Kasik oihu egin du Laurak, garagardoa begietan, eta batek baino gehiagok, auzo lotsa sentiturik, begirada jaitsi dugu: Nik ez dakit emakumeek elkarrekin nola egiten duten, sarketaren gozoa alde batera utzirik... jarraitu du Jordiri eztitasunez begira.
‎Egundoko sagu pila zegoen enfermeriako bazterretan. Nik ez dakit non ezkutatzen ziren eta nola konpontzen ziren, baina arratsaldetan eta iluntzetan alde guztietatik agertzen ziren saguak. Hormak ez ziren guztiz lauak, pikordunak baino, eta horman gora armairu gainera, ohe gainetara eta edozein tokitara heltzen ziren.
‎Bi hilabete lehenago hara iritsiak ziren gure lagunak, eta haien sarrera ere horrelakoa izango zen, beldurgarria. Baina nik ez nekien zelakoa izango zen, noraino izango zen izugarria. Furgoitik jaistean" korridorea" egin ziguten kartzeleroek.
‎Esan dezaket balkoietan igaro nuela gerra haren zati handi bat. Nik ez nekien hura benetako gerra zela, balkoitik ikusten nuen zer drama zegoen argazkiaren atzean. Eskolarik gabe, ezer egin beharrik gabe, opor luzeak ziren niretzat.
Nik ez dakit zein den
‎– Nik ez nekien liburu hauen berri.
‎– Hara, nik ez dakit zergatik zauden nirekin. Ez dakit zergatik ikusten eta entzuten zaitudan, ez dakit zergatik nire aurrean ez zaren espiritu hutsal bihurtzen.
‎Fusilatuen patua ere ez da 60 urteko ezerezarena, bestela ez genukeen Txiki eta Otaegi 2035era arte ikusterik izango. Nik ez dakit, eta Lauaxetak ere ez daki. Beste misterio bat.
‎Ivan atzera sofara zihoan; ez zen aitatxiren lehenbiziko atakea izan behar hura, ez ziren amatxiren lehenbiziko lamentoak izan behar haiek. " Nik ez dakit", esan zuen amatxik negar ipaka. " Badakizu, bai", esan zuen aitatxik; eta begi hanpatuak Xanengan ipiniz:
‎Gero, auzoko mobida batzuetan ibili gintuan... Bestela zer zebilen nik ez nekian ezer; zerbait ote zebilen... baina nondik nora, ez jakitea hobe... Bera gainera gauza horietarako oso reserbatua zuan.
2001
‎Eta nik ez dakit oso libreak garen merkataritza zentro batera sartzen garenean.
Nik ez dakit.
‎(Adibideren bat: ? Ni ez dakit, gogorragoada gramatikaren aldetik pragmatikaren aldetik baino; baina. Kaixo!?
‎Adibide bat jarri behar eta, demagun Otto Pette ren pattarra egiteko modua: Baronetak elurtzulo batean sartzen omen zituen pattar barrikak, edariaren irakite prozesua astirotzeko. Nik ez nekien inoiz horrelakorik egin den, baina oso ondozetorkidan gorabehera hori halako giroketa berezi bat lortzeko. Txakolinzale batigaldetu nion nire kontakizunaren zilegitasunaz.
‎Eta horrekin batera, nagia sartzen zait... ze, idazten badut, berriro esplikatu dut, emakume modura zergatik idazten dudan, eta zergatikdiren nire pertsonaiak emakumeak eta zergatik irakurtzen duten emakumeekgizonezkoek baino gehiago... Nik ez dakit hori guztiaz. Nik dakidan gauza bakarrada, emakume izaera gauza batean antzeman dudala idazle naizenetik:
‎Oso ondo egiten duzu dantza, esaten zidan. Nik ez nekien benetan ari zen, baina gogotik ahalegintzen nintzen horretan. Zoratzen nengoen.
Nik ez nekien zer egin. Urduri nengoen.
‎Eta kontagaiarekin batera doa kontamodua ere, tarteka atzera aurrera baitabil istorioa, denboraren markak galduta eta logikaren arauak apurtuta, nahiz oro har eta sigi sagaka kontakizunak aurrera egin. Zahartzearen hondatze progresiboaren aztarnak modu naturalean, espanturik gabe ageri dira hemen, eta nik ez dakit zein esperientzia izan duen egileak horretarako, ez diot galdetu nahi izan, arte-lanaren atzeko background a bere kontua delakoan. Baina hunkigarria gertatzen da, dudarik gabe.
Nik ez nekien zelan ailega zitekeen halako lekura, itsasoaren gainean markarik utzi gabe.
‎Eta nik ez dakit, baina azkenerako herrestan neramatzan zainak; elkar nahaspilatzen zi  tzaizkidan abenidetan, katrapilatzen zitzaizkidan liburutegi hautsak hartuetan, kon  tzertuetan, baso usaintsuetan, oinezkoen hanketan bezala autoen gurpiletan. Esan beharrik ez dago noski, egoerak okerrera egin zuela egunez egun, orduz ordu; kalera irtete hutsak arazo imajinaezinak sortzen zizkidan, eta laster batean pausorik eman ezinda geldituko nintzela ikusita zegoen.
‎Ez, derrigorrez. Nik ez dakit, baina... Ez dot uste.
Nik ez dakit gogoan ongi hartzen ote ditugun etorkizuneko euskal kultura horrek izan ditzakeen muga hertsiak. Hitz horrek, izan ere, azalari, mintzabideari, begiratzen dio gehiago mamiari baino.
‎Euskadi, eta berriz ere Euskadi diot, Euskal Herria ez esateagatik, eta inork inoiz nire gauzak irakurri edo entzun baldin baditu, badaki nik beti Euskal Herria sartzen dudala, eta ez Euskadi, baina hemen nahitaez Euskadi edo Euskadiren antzeko zerbait sartu behar da eta ez Euskal Herria, nahasketa sortuko ez baldin bada. Guk dakigun garaian, azken bi mila urte honetan, lehen esan dudan bezala, Euskadiko eremua osorik hartzen baldin badugu, eskualde hori ez da inoiz, bi mila urte horietatik gora nik ez dakit zer gertatzen zen, osoro eta zeharo euskalduna izan.
‎eta ez du izan, lehen esan bezala, hitz hegalaria paperean lotzen eta gelditzen delako, eta zenbat kopia gehiago izan, hobe; eta inprentan are hobeago eta inprentan egin den edizioa ugaria baldin bada, ezin hobeago. Nik ez dakit sekula pentsatu duzuen zenbat euskal obra ez diren gureganaino heldu, edota heldu badira ere, nolako kondizio exkaxetan heldu diren. Lehen aipatu dudan Refranes y Sentencias mila bostehun eta laurogei eta hamaseikoa, kopia bakarrean heldu zaigu, eta kopia hori ez da dudarik gabe osoa.
‎Orain, berriz, gazte maltzurrak direla medio edo, itsuski xamar dirudi horrela jarduteak. Zuk badakizu nor naizen, baina nik ez dakit nor zaitudan, edota, baldin badakit, zeharbidez dakit. Horren iritzi zorrotzak, horrenbesteko oihu eta deiadarrak, zorrotzagoak eta ozenagoak lirateke, azpian zure izen propioa baleramate.
‎Durkheimen soziologiako fait social delakoa. Aita Mokoroak badakien ala ez, nik ez dakit; ezta ere Durkheimen soziologia gogoko ote duen. Badut, haatik, susmoa ez lukee  la gogoko izan behar, halako masoi usaina edo dariolako.
‎Ondoko egunetan nork duen Frantzian manatuko, nork duen oraiko gerla irabaziko, zer litaken hobe, nik ez dakit; eta ez niz bakharra, nahiz askok jakinarena egiten duten...
‎Eta hemen nobela historikoaren arazo handienetako batzuekin topo egiten dugu. Nik ez dakit oso ondo zer ote den nobela historikoa, baina susmatzen dut irakurlea garai historiko zehatz batera eraman nahi duen fikziozko obra legez (eta are gehiago garaiko lekuko batek lehen pertsonan idazten badu) ahalegin handia egin behar duela irakurleak garai horretan murgildurik dagoela sinets dezan. Hori lortzeko, dudarik gabe, bide anitz dago, baina Txillardegik aukeratutakoek kale egiten dute, neurribatean behintzat.
‎Euskararen normalizazioari etengabe salatzen zaio abertzalea dela, politika jakin baten zerbitzura moldatua. Hizkuntza, ideologia eta politikaren arteko joskera hau nola egiten den nik ez dakit, baina adar asko daude hemen solte, eta jarrerak hobeto bereiztea komeni da.
‎goren denarengandik alde egin gutxiago denarenarantz. Beraz, inork ez beza nigandik eskatu nik ez dakidala dakidana, ez bada ikasteko jakin egin behar dela jakinezina dela.124
‎– A, ze gogorazioak dituen zuen osaba horrek! Nik ez zekinat deus ere, biño ez niken nahiko arrainaren gorputzean bizi! Beti ur azpian, iguzkia ikusi gabe, arrantzaleak atakean... nahiko bizimodu itsusia iduritzen zaidan.
‎Kaputxadunak Oximoron Leibnizbarrutiaren omenezko urteko Jardunaldi Printzipala egiten ari ziren. Nik ez dakit zein zen kaputxadun haien jokoa, baina zin dagit ez zitzaizkidala batere fidatzekoak iruditu. Mintzaldi luzeak, solas amaiezinak, platika betirakoak, ogirik gabeko eguna oinaztargi bihurtzen zuten diskurtso oparoak egiten zituzten berbalapikook, erretolika hanpatu, farfaila eta hutsalez.
‎Bere izena badiat, noski, baina ziur nagok faltsua dela. Nik ez zekiat nolako loturarik dagoen zuen artean eta bost axola niri hire osaba indianoa bada ere. Ikusi nahi baduk baimena emango diat.
2002
‎Eta nik esango dut hizkuntzak egon behar duela eskura, ahora eta belarrira. (...) Poesian nik ez dakit mintzatu daitekeen gaiaz. Uste dut gaiaz baino gehiago giroaz hitz egin behar dela.
‎Hori beraiek esan eta erakutsi behar dute. Nik ez dakit. Nik dakidana da, hori argi eta garbi jasotzen dela gure estatutuetan.
‎Zenbat aldiz joan naizen saioa hasteko zorian zegoela botaka egitera! Nik ez dakit nola segi nuen bertsotan, hain gaizki pasatzen nuen eta. Bere kasa joan zen korapilo hori, orain ez dut horrela sufritzen.
‎Gure oso gertukoa zen. Gaztelaniaz nik ez nekien tutik, nahiz eta frankismo garaia izan.
‎Nik, berriz, inbidia badut beste idazle batzuekiko. Hau da, niri gustatuko litzaidake beste idazle batzuek dakitena jakitea, nik ez dakidana. Nik inbidia sano hori eduki dut, badut.
Nik ez dakit zuri zer errana zizuten, baina argi diotsut hona ez dela inor etorri. Eta irriño gaizto batez, agian zure emazteak aste bukaera guztiz zu ikustera etortzea baino ekintza interesgarriagoren bat atxeman du... a, a, a!
‎Aaaleeex! –jauzi eginez oihukatu zuen Julenek– Nik ez zakiat, ba, zerk ematen didan lotsa handiagoa! Ezin al hintzen isil isilik egon?
‎–Hara, Sara, nik ez dakit ezagutzen duzun Xabier Leteren kanta: Nik ez dut amets haundirik, zeru ederrik eskeintzen...
‎San Pedro egunean meza entzun, Altzako San Martzial parrokiako elizan, eta anaiaren etxerantz abiatu zen gero, San Markorako bidean zegoèn Martigoi izeneko baserrirantz... baina, nola eguraldi eguzkitsua zegoen eta denboraz ongi zebilen, San Marko aldera joatea erabaki zuen, baserria alde batera utzita. Iritsi zen, bada, San Markoko gotorlekura, baita kanoi batzuk zeuden lekura ere, nik ez dakit nola, zeren soldaduren batek behar baitzuen inguru haietan guardia egiten: hantxe behar zuen, bai, oihu batzuk aditu baitzituen bat batean:
Nik ez dakit nondik ateratzen zituen aitak izen haiek guztiak, Vallière, Gribeauval eta Schneider kanoigileenak eta antzekoak. Edo bai, badakit.
‎–Hara, Sara, nik ez dakit ezagutzen duzun Xabier Leteren kanta: Nik ez dut amets haundirik, zeru ederrik eskeintzen...
‎Eta sorginak harrapatu nau, eta eraman nau hegan toki batera, ilun iluna. Nik ez nekien non nengoen, baina hura zen baso bat, itxi itxia, eta han ondoan zegoen sorginaren etxea. Orduan ikusi nituen beste neska mutil batzuk, ziren zazpi:
Nik ez zekiat bihar lanera joango naizenik ere. Ikusiko diagu gaua nola doan esan zion Txantoi txikiak, serio.
‎Anaiak zerbait zeukan egun hartan, nik ez dakit zer. Hitz bat bilatu behar banu haren aldarteak zer adierazten zuen esateko, hitz hori beharbada bakea litzateke.
‎Aita egongelan sartzen  da. Ezer gertatu izan ez balitz bezala egiten du amak, eta nik ez dakit zer egin.
‎Fa!, nik ez zakinat nola erreakzionatuko nukeen hire tokian! esaten du mozkoteak.
‎Prentsako lehen orrian agertu den batek, zer gutxiago. Baina nik ez dakit ezer, nola diren ere gauzak! Dakidana da, hiltzailea nahastu ez nahastu, Abel hilda dagoela, eta, hala ere, ez dela, nire baitan beste inon, ezer gertatu.
‎Orain dela 25 bat urte herri hau euskaltzaletasunak bete betean jo zuenean, euskaltegiak han hemenka hasi ziren hazten halako moldez non bai baitzirudien indar haren bizkortasuna ez zela inoiz ere endurtuko. Orduko boluntario zibilen ordez, orain funtzionarioekin bete ditugu gelak, eta nik ez dakit interesik ere baden orain hiritar arruntek euskaraz ikas dezaten, hori ez baita egunkarietan ageri, eta hori baino munta handiagoko zeregin eta ardurak baititugu euskaldunok. Baina orduan jendea uholdeka zihoan euskara ikastera, militantziak ukitua, garai hartan militantzia handia baitzegoen euskararen alde, esan bezala.
‎Baina hizkuntzaren transmisioa, gurasoengandik umeengana, badirudi hautsiago dela han: " Baxenabar, Lapurdi eta Zuberoan nik ez dakit jendea zeri buruz doan; euskara itotzea hartu du gogoan, ezagutza gabeen urgulu zoroan", zioen penaz Xalbadorrek, gure herriak eman izan duen bertsolari handienetako hark. Nafarroan ez da beste horrenbeste gertatzen, baina halatsu.
‎horregatik hitz egiten ote du Koldo Zuazok" Marteko" euskaraz? Ez, beste planeta batekoak direnak alde batera utzirik, horiek beren burutazioak planeta hartaz egin behar baitituzte nik ez dakidanez ongi zein den, uste dut sen ona duen edonork onartuko duela euskarak lehen baino anitzez ere presentzia handiagoa duela gure artean.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
ni 1.819 (11,97)
Lehen forma
Nik 974 (6,41)
nik 811 (5,34)
Ni 8 (0,05)
niri 6 (0,04)
NIK 3 (0,02)
Nitaz 3 (0,02)
ni 3 (0,02)
nire 2 (0,01)
Nirea 1 (0,01)
Nireak 1 (0,01)
Niretzat 1 (0,01)
Niri 1 (0,01)
nireek 1 (0,01)
nirekin 1 (0,01)
niretzat 1 (0,01)
niri buruz 1 (0,01)
nitaz 1 (0,01)
Argitaratzailea
ELKAR 597 (3,93)
Alberdania 218 (1,44)
Open Data Euskadi 134 (0,88)
Susa 128 (0,84)
Booktegi 96 (0,63)
Argia 93 (0,61)
Berria 85 (0,56)
Karmel Argitaletxea 70 (0,46)
Pamiela 62 (0,41)
Goenkale 47 (0,31)
Labayru 33 (0,22)
Jakin 28 (0,18)
ETB serieak 18 (0,12)
Maiatz liburuak 15 (0,10)
Euskaltzaindia - Liburuak 14 (0,09)
Karmel aldizkaria 14 (0,09)
Erlea 12 (0,08)
UEU 12 (0,08)
Bilbao Bizkaia Kutxa Fundazioa - Euskaltzaindia 10 (0,07)
Hitza 10 (0,07)
ETB marrazki bizidunak 9 (0,06)
Uztarria 8 (0,05)
ETB dokumentalak 8 (0,05)
Guaixe 7 (0,05)
Bertsolari aldizkaria 7 (0,05)
barren.eus 6 (0,04)
Herria - Euskal astekaria 6 (0,04)
Euskera Ikerketa Aldizkaria 5 (0,03)
aiaraldea.eus 5 (0,03)
Zarauzko hitza 5 (0,03)
Anboto 5 (0,03)
Txintxarri 5 (0,03)
Urola kostako GUKA 5 (0,03)
Consumer 4 (0,03)
EITB - Sarea 4 (0,03)
Bat Soziolinguistika Aldizkaria 4 (0,03)
Uztaro 3 (0,02)
aiurri.eus 3 (0,02)
goiena.eus 2 (0,01)
HABE 2 (0,01)
Elhuyar Zientzia eta Teknologia 2 (0,01)
Kresala 2 (0,01)
erran.eus 2 (0,01)
hiruka 2 (0,01)
Ikas 2 (0,01)
Aizu! 1 (0,01)
Chiloé 1 (0,01)
Kondaira 1 (0,01)
Orain 1 (0,01)
Ikaselkar 1 (0,01)
alea.eus 1 (0,01)
Maxixatzen 1 (0,01)
uriola.eus 1 (0,01)
Jakin liburuak 1 (0,01)
Amezti 1 (0,01)
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia