2015
|
|
Zertarako nahi dut, Jauna, Zuk eman nahi didazuna baino gehiago? Zertarako nahi dut nekatu neure desirak agintzen didana eskatzen, nire adimenak bidera dezakeen eta nire desirak desira dezakeen guztia, haien helburuekin, Zuretzat ezaguna baita, eta
|
nik
ez baitakit haietatik onura ateratzen. Beharbada, nire arimak irabazia lortuko duela uste duen honetan, egongo da nire galera.
|
|
Haietatik igaro denak eta nik baino trebetasun handiagoa duenak, beharbada, jakingo du aditzera ematen, oso zaila baderitzot ere. Hau guztiau gorputzean dela gertatzen den ala ez,
|
nik
ez dakit esaten; ez nuke, behintzat, gorputzean dagoenik zin egingo, ezta gorputza arimarik gabe dagoenik ere.
|
|
4 Beste iturri honetan, ordea, ura iturburutik bertatik dator, hau da, Jainkoagandik, eta horrela, Haren Maiestateak nahi duenean, naturaz gaindiko mesederen bat egin nahi duenean, bake eta atseden handi handia eta gure barru barrutiko gozotasuna sorrarazten ditu,
|
nik
ez dakit norantz eta nola, ezta poz eta atsegin hura hemengoak bezala bihotzean sentitzen den ala ez ere, bere hasieran esan nahi dut, gero dena asetzen denean?, ur hau egoitza eta ahalmen guztietara zabalduz gorputzeraino iritsi arte; horregatik esan nuen Jainkoagandik hasten dela eta gugan amaitzen; egia esan, probatu duenak ikusiko duenez, gizakiaren kanpoalde osoak gozatzen du gozotasun eta l...
|
|
Baina esaten ari naizena beste era batekoa da, eta batzuetan Jainkoagan pentsatzen hasi baino lehen, jende hau jadanik gazteluan da, ez dakit nik nondik ezta nola entzun zuen ere bere artzainaren txistua. Ez zen entzumenaz izan, ez baita ezer entzuten, baina nahiko argi sumatzen da barrurantz biltzea, hortik igarotzen denak ikusiko duenez,
|
nik
ez baitakit argiago adierazten. Uste dut, bere baitan biltzen den kirikinoaren edo dortokaren antzera dela irakurri dudala, eta ongi ulertu behar zuen idatzi zuenak.
|
|
ez daki nola egiten duen, ez zer maitatzen duen ezta zer nahi lukeen ere; azken batean, mundurako guztiz hil den baten antzera Jainkoagan gehiago bizi ahal izateko, horrelaxe gertatzen baita: heriotza gozo bat da, arima gorputzean egonik izan ditzakeen jarduera guztietatik askatze bat; atseginezkoa, egiaz gorputzean badago ere, arima harengandik askatu egiten dela dirudielako, Jainkoagan hobeki egoteko; hala gertatzen da, arnasa hartzeko ere bizirik geratzen ote zaion
|
nik
ez jakiteraino. Orain horretaz pentsatzen ari nintzen, eta uste dut ez duela arnasarik hartzen, edota hartzen badu ez da konturatzen; bere adimen osoa sentitzen duen zertxobait ulertzen erabili nahi luke eta, horretarainoko indarrik ez duenez gero, harri eta zur geratzen da; horrela, guztiz galtzen ez bada ere, ez du mugitzen ez oinik ez eskurik, zorabio handiak jota hilik dagoela dirudien pertsona batez hemen esan ohi dugun bezala baitago.
|
|
Eta nola geratzen zaigu halako ziurtasunez ikusi ez dugun gauza bat? . Hori
|
nik
ez dakit, Jaunaren egintzak dira: baina badakit egia dena, eta ziurtasun honekin geratzen ez denaren kasua, ez nuke esango nik arima osoa Jainkoarekin elkartzea denik, arimaren ahalmenen bat elkartzea baizik, edota Jainkoak arimari mesedeak egiteko dituen era askotarikoren bat.
|
|
9 Hau guztiau ez da ezer, honen gainera aitor entzuleei barrukoa adierazten ez dakielakoa eta engainatuak dituelakoa ez badator; eta pentsatu eta pentsatu egin arren eta lehen mugimendurik ez duela haiei esango ez dienik ikusi arren, alferrik da; adimena hain ilun egonik, ez da egia ikusteko gai, irudimenak agertzen diona (orduan hau baita etxekoandrea), eta deabruak agertu nahi dizkion zorakeriak sinesteko baizik; dirudienez, baimena emango dio gure Jaunak azter dezan eta baita Jainkoak gaitzetsia dela buruan sar diezaion ere. Izan ere, asko dira erasotzen dioten gauzak hain minbera eta jasangaitza den barruko estura batekin, non
|
nik
ez baitakit zerekin konparatu, infernuan sufritzen dituztenekin ez bada; bada, ekaitzaldi honetan ez da onartzen inolako pozbiderik. Aitor entzuleagandik hartu nahi izanez gero, badirudi deabruek jo dutela harengana arima oraindik gehiago oinazetu dezan; eta honela, aitor entzule batek oinaze honetan zen batekin hitz eginez, halako unea igaro ondoren (estualdi arriskutsua baita hainbeste gauza batera direlako), esaten zion jakinarazteko horrela zegoenean, eta betiere are okerrago zen hori, hura konturatu baitzen ez zegoela bere esku.
|
|
Uste dut, Jaunak nahi izan balu beste garai batean nik hau ikustea eta Bera iraintzen dutenek ikustea, ez zuketela bihotzik izango, ezta ausardiarik ere hori egiteko. Iruditu zitzaidan, badiot nik ezer ikusi dudan edoez ziurtasunik gabe, baina zerbait ikusi behar delakoan nago, nik konparazio hau jar dezakedalako; dena dela, hain era mehe eta leunez da, non adimenak ez baitu ulertzen, edota
|
nik
ez dakit ulertzen ikuskari hauen izaera, ez baitute irudizkoak ematen, eta batzuetan honelako zerbait egon behar du; dena dela, liluramenduan gertatzen denez gero, ahalmenek ez dute jakiten gero Jaunak han irudikatu zion bezala eta gozatzea nahi izan zuen bezala hari forma ematen.
|
|
Ni aitarenka hasten naiz gertatzen dena ikusita. Kontua da
|
nik
ez nekiela nola bizi, hemen sartu nintzenean; izan ere, jendea merezi duen baino askoz ere begirune handiagoz tratatzean, akatsen bat gertatzen bada, ez da hori burlatzat hartzen; baina hain benetan hartzen dute iraintzat, non barkamena eskatu beharra izaten baituzu,, diodanez, akatsen bat dagoenean; eta Jaunak nahi beza sinets dezatela.
|
|
Terminologia horren beste aipamen batzuk, 12, 5ean eta 18, 2an; azken honetan argiago adierazten du ez dela aditua termino horien erabileran: . Teologia mistikoan azaltzen da hori, baina
|
nik
ez dakit horko izenak ematen?.
|
|
–Batasuna deitzen dioten hori nola den eta zer den, nik ezin adieraz dezaket. Teologia mistikoan azaltzen da hori, baina
|
nik
ez dakit horko izenak ematen, eta ez dut ulertzen zer den gogoa ezta nola bereizten den arima edo espiritutik ere?.
|
|
Jainkoa ikusteko irrika biziaz, neure burua hiltzen ikusi nuen, eta ez nekien non bilatu bizitza hau heriotzaren bidez ez bazen. Maitasun honen bultzada indartsuak pizten zitzaizkidan, eta beste batean esanda ditudanak bezain ezin sufrituzkoak eta hain baliotsuak ez baziren ere,
|
nik
ez nekien zer egin neure buruaz; izan ere, ez ninduen ezerk asetzen, ezta ez nintzen neure baitan kabitzen ere, eta arima gorputzetik atera egiten zitzaidala zirudien. Oi Jaunaren artifizio gorena!
|
|
11 Hura nire inperfekzio hain handiak ulertuz joan zenean, eta bekatuak ere izango ziren (harekin harremana izan ondoren, zentzatuago egon arren), eta argi egin ziezadan Jainkoak egiten zizkidan mesedeak agertu nizkionean, esan zidan bata ez zela bestearekin uztartzen, grazia haiek oso aurreratu eta hilduratuak zeuden pertsonentzat zirela, beldur handia izan beharra nuela, gauza batzuetan parte txarreko espiritua zeritzolako, azken ebatzirik hartzen ez bazuen ere, baina ongi pentsa nezala neure otoitzari buruz nik ulertzen nuena eta esateko berari. Eta
|
nik
ez nekien ezertxo ere esaten neure otoitzari buruz; izan ere, nolakoa den ulertzen eta adierazten jakiteko mesedea, orain dela gutxi egin dit Jainkoak.
|
|
...a engainuan erortzea, arimak, barru txarrekoa izanik, itxurak egitea nahi ez badu behintzat (nahiko txarra izango litzatekeena) eta ulertu duela esatea, hala ez denean; baina berak eratzen duela eta berak esaten duela bere barrurako argi ez ikusteak, nire iritziz, ez du zentzurik, Jainkoaren espiritua ulertu badu, eta bestela, bizi guztian egon daiteke engainu horretan eta ulertzen duela pentsatu,
|
nik
ez dakit nola baina. Edo arima honek nahi du ulertu ala ez:
|
|
Non da zure Jainkoa? Kontuan izatekoa da bertso hauen erromantzea
|
nik
ez nekiela nola zen, eta ulertzen nuenean poztu egiten nintzen, nik ahaleginik egin gabe, Jaunak gogora ekarri zizkidala ikustean. Beste batzuetan San Paulok dioenaz gogoratzen nintzen, munduarentzat gurutziltzatua dagoela.
|
|
Heriotzarako bide urratsak dirudite; hala ere sufrimendu honek hain atsegin handia dakar berekin, non
|
nik
ez baitakit zerekin konparatu. Martiritza gogor gozoa da, bada, lurrekorik arimari irudika dakiokeenik, denik eta gozoena izanda ere, ez luke onartuko; berehala botatzen du beragandik.
|
|
21 Honetan luze eta zabal jardun dut, Jaunak orain toki honetan mesede hauek egin dizkien pertsonak badirela dakidalako, eta haien gidari direnak ez badira horretatik igaro, beharbada, liluramenduan hilda bezala egon behar dutela irudituko zaie, batez ere letradunak ez badira, eta penagarria da zenbat sufritzen den gauza horiek ulertzen ez dituzten aitor entzuleekin, geroago esango dudanez. Beharbada,
|
nik
ez dakit zer esaten dudan. Berorrek jakingo du, ezertan asmatzen dudan, Jaunak horretan esperientzia eman baitio, baina luzarokoa ez denez gero, beharbada, nik adinaez zuen begiratuko.
|
|
2 Batasuna deitzen dioten hori nola den eta zer den, nik ezin adieraz dezaket. Teologia mistikoan azaltzen da hori, baina
|
nik
ez dakit horko izenak ematen, eta ez dut ulertzen zer den gogoa ezta nola bereizten den arima edo espiritutik ere; guztia gauza bera delakoan naiz, arima noizbait bere baitatik irteten bada ere, erretzen eta garra eginda dagoen su antzera, eta batzuetan su hau indarrez hazten bada ere; gar hau suaren gain oso gora igotzen da, baina ez da horratik gauza desberdina, suan dagoen gar bera baizik....
|
|
Hau beroriek ulertuko dute beren jakinduriaz,
|
nik
ez baitakit gehiago esaten. Nik nahi dudana da jainkozko batasun honetan dagoenean arimak zer sentitzen duen agertzea.
|
|
5 Bada, nik diodan hau, ez igo Jainkoak igoarazi ezik?, autore espiritualen hitz egiteko era da. Horren esperientzia duenak ulertuko dit,
|
nik
ez baitakit esaten honelaulertzen ez bada. Azaltzen hasi nintzen teologia mistikoan adimenak bere jarduera galtzen du, Jainkoak etenda uzten baitu, gero adieraziko dudanez, ahal badut eta Berak horretarako mesedea egiten badit.
|
|
12 Hain garrantzi handikoa zen etxe bedeinkatu honi zegokion arazoa egun bat gehiago ez atzeratzea, non
|
nik
ez bainekien nola amaitu zitekeen une hartan gelditu izan banintz. Oi Jainkoaren handitasuna!, askotan harri eta zur geratzen naiz pentsatzen dudanean eta ikusten Haren Maiestateak hain era berezian lagundu nahi zidala Jainkoaren baztertxo hau egin zedin; izan ere, nik uste dut horixe dela, Haren Maiestatea atseginez dagoen bizilekua, behin otoitzean nintzela esan zidan bezala:
|
|
–Eta
|
nik
ez nekien ezertxo ere esaten neure otoitzari buruz; izan ere, nolakoa den ulertzen eta adierazten jakiteko mesedea, orain dela gutxi egin dit Jainkoak? (Bizitza Liburua, 23, 11).
|
|
Oi, bai handiak direla zure epaiak, Jauna! Zuk badakizu zer egiten duzun, eta
|
nik
ez dakit zer diodan, ezkutuak baitira zure egintzak eta epaiak. Goretsia izan zaitezela, gehiagorako ahalmena baituzu.
|
|
Eta etxe hau toki onean dagoenez gero, ezagutzen hasi ziren eta maitatzen; batez ere asko laguntzen zigun Monterrey-ko kondesak, Maria Pimentel andreak, eta Mariana izeneko andre batek, senarra bertako korrejidore karguan zuenak. Halako egun batean, Sakramentu guztiz Santua izatearen poza apaldu zekigun, badator etxearen jabea zen jauna hain zakarki, non
|
nik
ez bainekien zer egin berarekin, eta deabruak egiten zuen ez zedila arrazoira etor, berarekin hitzarturiko guztia betetzen baikenuen. Alferrik zen hori esan nahi izatea.
|
|
21 Argi ikusten dut Pertsonak desberdinak direla, atzo ikusten nituenez, berorrek Probintzialarekin hitz egiten zuenean bezala, salbu ez dudala ezer ikusten, ezta entzun ere, dagoeneko berorri esan diodanez; baina ziurtasun bitxi batez da, arimako begiek ikusten ez badute ere, eta presentzia hura falta denean, falta dela sumatzen da. Nola den
|
nik
ez dakit, baina ongi dakit ez dela irudipena; izan ere, gero berriro hura agerrarazteko ahaleginetan neure burua desegin arren, ezin dut, probak egin baditut ere; eta honela da hemen doan guztia, nik uler dezakedanez. Urte askoan izan denez gero, ikusi ahal izan da honelako ziurtasunez esateko.
|
|
24 Berorrek urari buruz dioena
|
nik
ez dakit, ezta ez dut ulertu non dagoen lurreko paradisua ere. Dagoeneko esan dut Jaunak aditzera ematen didana, nik eragotzi ezina dena; ulertzen dut hori, besterik ezin dudalako.
|
|
1 Espiritu Santuaren grazia izan bedi berorren aitatasunarekin, ene aita. Gortetik bidali didan berorren gutuna iritsi ez balitz, ona nengoen ni, gaur san Frantziskoren egunaren biharamuna eta ez da iritsi frai Antonio, ezta
|
nik
ez nekien berorren aitatasuna ongi iritsi den ere, berorren gutuna ikusi dudan arte.
|
|
Bata eta bestea hain desberdinak direlako izango da; ni harri eta zur nago; izan ere, halako maitasunak ez du aurrean aurkitzen ezertxo ere, arima baizik. Aingeru batekin tratatzea bezala da; hala da eta hala izan da beti; eta, bestea ere hala izan arren,
|
nik
ez dakit zerk eragiten didan hortik, baina desberdin desberdinak dira. Bedeinkatua izan bedi Jainkoa, hobeki baitago.
|
|
Honen ile zuria gaizki esate guztiak saihesteko bidea da, eta berorren aitatasuna ez bada, ez du inork kasurik egingo; orain berorren aitatasuna baitute guztiek ikusmiran, eta nik poz hartuko dut pizturik ikusteaz. Hau orain bururatu zait; ez daramala inora uste badu, jo beza ergelkeriatzat,
|
nik
ez baitakit esan dudana baino gehiago.
|
|
Jainkoa izan bedi bedeinkatua, berorren aitatasunari osasuna ematen diolako bere zerbitzuan gartsu jarduteko eta hainbeste arimari on egiteko; poztasun handi handia eman dit horrek. Hala ere, nik inguru honetan ikusi nahiko nuke, bada, lurralde hori euririk gabe oso gaizki egongo da ezinbestean, eta
|
nik
ez dakit zer den hobe hor egotea ala hemendik ibiltzea; baina gertakarien berri dakien Jauna, sasoi honi itxaroten egongo zen arima horiei on egin diezaien, nahitaez fruitu onak izango baitira.
|
|
Orain dela lau egun iritsi nintzen hona eta ongi, iritsi ere, Jainkoari eskerrak, eta inolako nekerik gabe, eguraldia oso freskoa zelako. Harri eta zur geratu naiz moja hauek eta jaun hauek nola poztu diren nirekin ikusiz;
|
nik
ez dakit zergatik. Guztiek eskatzen dizkiote otoitzak berorren aitatasunari, eta hemengo ama prioreak dio, ez diola berorri idazten, hain mihi luzea denez gero, mutuekin ezin duelako hitz egin.
|
|
4 Sentitzen dut hark mezarik hor ez ematea, guztia etxe hori galtzea bada ere; berari, berriz, lan handi bat kentzen zaio. Egia da, asko dela zor dioguna, baina
|
nik
ez dakit zer baliabide izan daitekeen; izan ere, artzapezpiku txit agurgarriak Cuevasko aita prioreagatik eta aita Marianogatik egin ez badu, ez dakit norengatik egingo duen.
|
|
14 Nik hor ikusten ditudan eragozpenak jartzen ditut agerian, han begira ditzaten eta beroriek egin dezaten uste dutena, eta nik amore ematen dut; hobeki asmatuko dute horrela. Irakurri hauek Padilla lizentziadunari eta eta Joan Díaz jaunari,
|
nik
ez baitakit esaten dudan hau baino besterik. Gotzainaren baimena beti izango da ziurra.
|
|
5 Aita frai Antonioren portaerak pena handia eman dit eta honekin batera doana hari idaztea erabaki dut. Berorren agurgarritasunak ongi baderitza, ez dio tentaldi handirik emango, itxi beza baita beste horiek ere eta bidal bitza,
|
nik
ez baitakit bidaltzeko beste biderik.
|
|
liburu ugari dituzuela haiek irakasten dizkizuetenak, ez duzuela kontenplazioa baino besterik nahi?. ...toitza eska bazenezate ere, hitz egin nezakeela hartaz eta aholku eman guztiei izan dezaten, bertuterik ez badute ere; izan ere, bertute guztiak lortzeko hasiera da, eta horretan hastea kristau guztioi bizia doakiguna, eta inork, galduena bada ere, Jainkoak hain on handira iratzarri badu, ez du utzi behar, beste leku batean esana dudanez, eta beste askok, zer idazten duten dakitenek, esan dutenez,
|
nik
ez baitakit egiaz; Jainkoak badaki hala dela.
|
|
Baina zure Aitak Zuk eskatzen diozuna, hau da, hemen bere erreinua guri ematea gauzatzen badu, badakit nik zure egia agertuko dugula gure partetik ematen duzuna ematean; izan ere, lurra zeru bihurtzean, egin ahal izango da nigan zure nahia. Hori gabe, ordea, eta nirea bezalako lur erkin eta fruiturik gabean,
|
nik
ez dakit, Jauna, nola egin daitekeen. Gauza handia da eskaintzen duzuna.
|
|
Dena dela, horiek adierazteko Jainkoaren laguntza zuela uste zuen berak: . Eta
|
nik
ez nekien ezertxo ere esaten neure otoitzari buruz; izan ere, nolakoa den ulertzen eta adierazten jakiteko mesedea, orain dela gutxi egin dit Jainkoak? (Bizitza 23, 11).
|