Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 364

2000
‎Baina hemendik ateratzen haizenean, soseguz mintzatuko gaituk, honetaz eta hartaz... Eta jakin ezak, bitartean, ezen protestantei buruz erraiten diren gauzak —deabruak bezalakoak direla eta, halatan, adardun eta isatsdun—, funsgabeak direla eta gezur handiak; baina ireki ongi begiak eta erradak adarrik edo isatsik ba ote dudan: erradak, Joanes, erradak!
‎—Baina gutuna bidean galdu bazen ere, eta harekin Estebanek skribatu letrak, letren spiritua, aldiz, belaunez belaun jaso diagu, ezkutuan izan bada ere... eta, hala, jakin ezak ezen, izeba Joanak neuri erranaren arabera, Estebanek ez zuela koldarkeriaz bere buruaz bertze egin, zeren eta berak sinesten baitzuen ezen odolik onena beti ere zela isurtzen ez zena, noiz eta haren isurtzeko arrazoinik ez baitzegoen. Eta ez zegoan, Urbiaingo jauregia bertze Massada bat, edo bertze Numantzia bat bihurtu nahi ez bazuen bederen.
‎" Hire lehenengo kezkari buruz, hauxe erranen diat: ez hago hain gaizki, Joanikot, zeren bide erdia egina baitaukak, baldin hegaldatu nahi duala badakik, norat ez badakik ere; bigarrenari buruz, berriz, jakin ezak ezen su tipia handi ere egin daitekeela, haizearen eraginaz... Eta hondarrean hauxe baizik ez diat erranen:
‎Baina ez diat uste horrek zer ikusirik duenik herriko apeza honat ekartzeko eta gure mutilei eskola batzuen emaiteko deliberamenduarekin... Eta zaldi eta astoen kontu horretan, seme, alde batetik arrazoin emaiten badiat ere, zalduna, deus ere bada, zaldi duna delako, eta bistan delako ezen zaldia astoa baino abere ederragoa eta airosagoa dela, eta, halatan, jende printzipalarendako egokiagoa, jakin ezak, bertzalde, zaldiak irrintzi egiten duela, eta astoak arrantza, eta ez dagoela alde handirik irrintzitik arrantzarat. Dena den, baldin gure buruko minik handiena hori bada, zaldi bat eskain geniezaiokek apezari, eta kito...
‎—Atzo ezpata uretarat jaurtiki eta gaur bertze belaskeria horrekin hatorkit? Bada, jakin ezak ez dudala onartzen eta ez diadala horretarako baimenik emaiten, nola emanen ez bainioke koldar beldur jario bati...!
‎—Ez zekiat apez don Frantziskok irakatsiko zian, baina jakin ezak ezen euskarazko eliza latineko ecclesia tik datorrela, eta ecclesia delakoa izan zela lehen giristinoen biltokia, eta hala deituko zioagu guk biltoki honi Zientziaren Gela, eta gure elizari Zientziaren Eliza... hik bertzerik ez baderitzok.
‎Eta gure aitak orduan erabaki zuen ezen aitona ohean lotu beharra zegoela eta gela itsu batean hertsi, zeren jauregiko jendeak ez baitzuen zergatik haren biraorik entzun ez jasan, eta zeren hobe baitzen kontu hura ahalik eta isilen eramaitea, Inkisizioneak haren berri jakin ez zezan.
‎—eta, behakoa zorrozten ziola, artean guztiz etsitzerat egin ez balu bezala, akabatu zuen—: Baina jakin ezak, halaber, ezen, egunen batean gauzak bertze alderat ikusten badituk, ene etxeko ateak zabalik izanen dituala, eta hire studioa berdin...
‎—Esker mila, Joanes, ene etxerat etortzeagatik, zeren, desiratzen den bakardadea ona den bezala, eta bazekiat nik zerbait horretaz, desiratzen ez dena ez... eta ni bakarregi nagok azken aldi honetan —eta, malkoen xukatzeko, eskua begietarat zeramala, eratxiki zuen—: Baina jakin ezak ezen bertzeek markatua nagoela eta etxe honetarat sartzen dena ere markatua dagoela, eta hori ere neurtu huke, beharbada... Haize nahasiak zebiltzak hemen inguruan, eta haizeetarik batek aihotza goititurik zeramak!
‎Hi izen handiko familia bateko kidea haiz, baina, marinel bat gehiago izan nahi baduk, marinel bat gehiago izanen haiz. Baina jakin ezak, bertzalde, ezen jende guti estimatu izan dudala nik bizitzan, nola estimatu dudan hire osaba, eta halatan izanen dela enetzat ohore ezin handiagoa haren" seme spirituala", osabak bere kartan dioen bezala, neurekin izaitea.
‎"... Eta jakin ezak, halaber, ezen egunen batean gauzak bertze alderat ikusten badituk, ene etxeko ateak zabalik izanen dituala, eta hire studioa berdin..."
‎Potzolok keinu erre batez gaitzetsi zuen nire jakin eza.
‎Ximurraren seme zaharrenak telefonoa hartu bezain sarri ohartu nintzen hobe izanen nukeela mugikorrera deitu banu. Ohitura falta eta, gainera, zenbakia jakin ez. Trebantziaz mintzatzera entseatu nintzaion, lagun baten kumeari zor zaionez, baina saioa erdi ustel atera zitzaidan.
‎Haren irribarre hantustea nire jakin ezaz trufatu zen.
2001
‎Vikasek egunero, eskolara joateko, itzulinguruko bidea hartzen du, lagunek nondik datorren jakin ez dezaten. Goseak hamikatua badago ere, eskolatik etxera itzultzeko, luzeago izan arren, bide bera hartuko du.
‎Gizon hark bere familiaren iragan aberats eta zoriontsuaren elezaharra asmarazten zigun, aberastasuna eta zorion guztia gero zorigaitzaren haizerik beltzenak suntsitu eta sakabanatu omen zituela, hondakin batzuk hantxe uzteko geure artean, nahiz eta guk ez jakin ez nondik helduak ziren ez noiz arte.
2002
‎Barre egin zuen. Besteek, Alex zela jakin ez balute, ez zuketen ezagutuko. Zeharo zargalduta zegoen; zurbil zurbil.
‎Ilea ez mozteko eskatu ziona. Leku erromantikoa zer izan zitekeen jakin ez, nonbait, eta lehenengo musua komun batean eman ziona. Zirrara gordin batek hartu zion gogoa.
‎Lau lagunekin bizi zen eta apartamentuan bazituzten bi katu. Nola konponduko zen katuokin jakin ez, eta bere gelan sartu zuen, atea ongi itxirik.
2003
‎Zer behar duk, gizona, horrela batailaturik? Izanen dituk beti hire aupatzeko prest diren lagunak, baina jakin ezak, nik erranik, hemendik hogei urtera, ez dela Euskal Herririk izanen!
‎" Artearen arrabal ilunetan ospearen argiraino iritsi nahirik pilatzen den jendailaren artean oso azkar bereizten dira miseriatik ihesi datozenak eta etxe onekoak, eta etxe onekoa zen Romain, zein etxetakoa zen inoiz jakin ez bagenuen ere –dio gaztetako beste adiskide batek– Esnobismoagatik murgildu zen beharbada hiriaren zabortegietan, gaztetako errebeldia merkeak bultzatuta nahastu nahi izan zuen giza hondakinekin, ezagutu nahi izan zituen gertutik etsipenera kondenatuak, jo nahi izan zuen berak ere bere oinekin bizitzaren hondoa eta dastatu nahi izan zuen gauak, galerak eta porrotak duten distira beltz... Desberdina izan nahi zuen seguruenik, heterodoxoa, eszentrikoa, eta lortu zuen alafede!".
2004
‎Zu gorputz eta arima maitatzen hasia naizelako. Nahiz eta jakin ez, zuk ni maite nauzun.
‎Hik Iratiren tripatxoa ikusi nahi duk nirean, Aitor. Ba, jakin ezak nik ez dudala triparik erakutsiko. Oseake, badakik.
‎Ekintzaren diskurtsoa euskara gero eta gehiago zabal dadin lan egiten dutenen diskurtsoa da. Euskaldun kontzienteenek lideratzen duten multzo honetan euskaraz modu naturalean eta kontzientzia espliziturik gabe bizi diren euskaldunak batetik, eta euskara oraindik jakin ez arren bere sustapenaren alde apostu tinkoa egin dutenak bestetik sar litezke epe motz edo ertainean.
‎Eta uste dut joera aski zabaldu baten adierazgarri dela Oteizarena: euskal kulturarekin lotzen diren osagarririk zaharrenek, historikoenek eta mitologikoenek lilura berezia eragiten dute euskaraz jakin ez arren euskal kulturaren parte sentitzen direnengan?. Hutsuneak, cromlechak eta euskaltegiak, Euskaldunon Egunkaria, 2002/3/9.
‎Alegia: euskera folklore jazkera gisa erabiltzetik ateratzen jakin ez dutenek, eman diren pausu guziak (Baionakoak, Arantzazukoak berak) kondenatzen dituztela. Eta erderaz kondenatu!
‎" Politikarik" ezak hondatu gaitu euskaldunok, hain zuzen. Euzkadi sortzen jakin ez dugulako gaude gure huntan. Ez gaitu galdu hitz batez," politika" ren gehiegiak eta" soberaniak", ezak eta eskasiak baizik!
‎Jendea garaipena ospatzera joan da tabernara, jakin ez arren eurek aukeratutako hautagaia izan ote den irabazle, baina inporta ere apenas, eta ospatzera joan dira.
‎Moduren batean jabetu ziren nik sekula jakin ez nuenaz. Argi zegoen.
‎–Mireiak aurkitutakoa lortu nahi zuten. Edo isilarazi, beste inork jakin ez zezan.
‎–Zer esan nahi duk horrekin, Jainkoak gaizki egin zuela mundua? Bada, jakin ezak Hark zuzen egin zuena guk okertzen dugula, eta gurea dela errua.
‎" Bai ongi! Pauma bat bezala sentitzen naiz...!"; probatu nuen bigarrena, ipini zidaten isatsa, kendu zidaten, eta jakin ez zergatik, baina isatsa errotik moztutako sugandila bat bezala sentitu nintzen, eta orduantxe erabaki nuen: " Behin ezkondu behar eta sugandila baten antzera?
2005
‎Nahikoa beldurtuta ibili da. Egin dion beste galderak ere zer pentsatu eman dio, besteari bezala erantzuten jakin ez arren. Beltzezko gizonak eta Bilbon atzetik izan zituztenak lotuta badaude, jakingo dute itzultzekoak direla eta etxerako bidean daudela?
‎Sudur txikiaren zuloak airea hartzeko zabaldu dira, Naroak interpretatzen jakin ez duen keinua eginez.
‎Bulego handian Ametsek lasai hartzen du arnasa, sartzen nabaritu duen neskarengana bihurturik burua. Zer gertatu den jakin ez arren, zerbaitek kableak behar ez dituela adierazi dio eta mugimendu lasaiez atera ditu burutik. Patxadaz, oraindik bero dagoen plastikozko edalontzia hartu eta kafe apur bat edan du, aulkian kulunka.
‎Ametsek buruaz erantzun dio, baietz, japonieraz badakiela, baina aurpegiak beste zerbait ez duela ulertzen islatzen du. Eskuan duen argazkiari begiratu eta, azkenean, zer egin jakin ez eta Madokari erakutsi dio. Hau, Ametsek zergatik ez dakiela, barrez hasi da, masail zuriak gorrituta.
‎Bere bulegoa goitik behera miatuko zuten Ander bizi izan zen artean. Etxean ordea kontu gehiagorekin ibiliko ziren, Anderren emazteak jakin ez zezan, ezertaz kontura ez zedin. Seguru zerbaitetaz ez zirela konturatu, nonbaiten ez zutela begiratu.
‎Nik denbora asko igaro zen arte jakin ez nuen arren, kontatzen hasi naizena baino hiru urte lehenago, udaberrian baita ere, Larraitz Azua, hamasei urteko neska gazteak, haurdun zegoela aitortu behar izan zion bere aitari, eta ekintza larri honek gure bizitzekin lotu zuen betiko.
2006
‎–Joder! –zer esan jakin ez eta zerbeza eraman dut ahora.
‎Gainera, ate txikitik bazen ere, erreginaren senarrarekin ahaidetzea kolpe polita izan zitekeen familia osoarendako, egoeraz profitatzen jakinez gero. Perzkinak auzoko emakumea haurdun uzten badu, ez du ahaleginik aski eginen bere ingurukoek jakin ez dezaten, bere emazteak bereziki. Bertzenaz, kasu.
‎Etxetik irten berritan itzultzeko gogo biziak jaten zizkidan erraiak gauetan. Gero, etxetik zenbat eta urrunago egon, tokian tokira moldatzen joan nintzen, gaur hemen, bihar han eta hurrengoan non lo egingo genuen jakin ez arren.
‎Beste egun batean, Batisengana bidali ninduen Bernatek. Non ibil zitekeen jakin ez eta nora ezean geratu nintzen, ostera ere, jauregi sarreran. Margarita ikusi nuen kanpoko aldetik jauregira sartzen.
‎joanekoa eta etorrerakoa. Eta jakin ez zein den arriskutsuagoa. Itzulerakoa ere ez zitzaigun oso samurra suertatu.
‎Harantzakoan egur landuak eraman genituen. Nik, orduan, jakin ez zertarako ziren.
2008
‎–Bada, jakin ezak izugarriak direla labe berri horiek, horregatik ari baitira ixten inguruotako olak, Dobaingoarekin lehiatu ezinean dabiltzalako.
‎edo osaba Bixentek eskatuta? beste hiru anaiak ez baitziren hain bertsozaleak, jakin ez bertsoak gustatzen ez zitzaizkielako edo hutsaren hurrengo sentitzen zirelako, Beñardok bertsoa gangar zuèn munduan hiru oilasko gangargabe baitziren hirurak ere, azken batean. Beñardok, hortaz, behar zuèn guztia zuen bertsolaritza lantzeko:
‎arauzaletasuna, arauzalekeriatzat ere har zitekeena? jakin ez domingotarra halakoa ote zen berez, edo bere ofizioagatik ote zen: hain zen estua, izan ere, balantzeak eta zor hartzekoak egokitzeko garaian, non, ehunka edo milaka pezetako kontuan, ez baitzuen xentimo baten desegokitasunik onartzen, kontua behar adina aldiz, hiru, zazpi, hamar??
‎–Eta nik jakin ez?! –esan zuen markesa andereak, txundituta; jarraian, baina, begiak hormako puntu batean iltzatzen zituela, halaxe jarraitu eta bukatu zuen esaldia, beste denbora bati begira balego bezala?:
‎–Bai, baina Gerardo? , esan zuen hondarrean, baita esan bezain laster isildu ere, jakin ez esaldia osatuz gero amari min egin ziezaiokeelako, edo jarrera hura, besterik gabe, burutsuagoa zela iritzi ziolako, are gehiago egoera partikular hartan.
‎–Beñardo, harro nagok azken urtean egin duan aldaketaz, baina jakin ezak Nazario maiorazkoa dela eta Nazarioren esanetara egon duala, berak beteko baitu nire lekua, ni hiltzen naizenean: ulertu al duk??
‎–Jolas eta jolas? Goseak hilko hau, Nikolas!?, jakin ez izebak berak asmatutakoa ote zen edo ingurutik jasotakoa?, harik eta, denboraren denboraz, Beñardoren asmo on guztiak beste bide baterantz lerratu ziren arte, zentzabidetik okerbidera. Oroimenean, izan ere, hain pisu handia hartu zuen igande hark, eguzki distiratsu bat bezala agertzen zitzaionak, non eguzkiak egunaren ordu ia guztiak eta orduen segundo ia guztiak erakartzen baitzituen eta harako norabidean ipintzen, denborak ere eguzki hura ipar balu bezala.
‎Zeren, amodioan, elkartzen duen jomugak, zirkulua biren artean ixten den neurrian, guztiz bereizten baitu, eta zeren, alor hartan, biek ala biek nekez onartuko baitzuten hiruren arteko konponketa bat, bururatu ere ez, beharbada, jaso zutèn heziketaren mende zeudèn heinean. Huraxe zen halako zerbait gertatzen zitzaièn lehen aldia, eta, ondorioz, Natalia eta Natividad aztoraturik sentitu ziren, eszena bertatik jarrai zezakeèn edonork joko zituen nesken txaloak eta irriak gehiegizkotzat, egoerak, barne mugak haustearren, plus hartara behartu balitu bezala?, jakin ez sentimendu hartaz lotsa zirelako, edo sentimendu hura ezin konpartitzeak sorrarazten zièn ezinegonaz. Edo beldur ote ziren, besterik gabe, jakin bazekitelako egoerak, soinekoen kasuan ez bezala, erremediorik ez zuela, zeren beti bat izan zirenak elkarren etsai izateko bidean baitziren jada?
‎Nazario, beraz, nora ezean zegoen, jakin ez zerk sortarazten zion nora eza, neskamearen bat bateko irrupzioak (zergatik deitu zion zerbitzari mezulariak berari, goi mailako gonbidatuen artean hutsaren hurrengoa baizik ez zenari?), edo zerbitzariak berak, bizpahiru segundoko ezustekoaren ostean hari begira geratu baitzen, Regina ote zen ez ote zen, bai baina ez, Nazarioren pertzepzioaren balantza, galderak lekuz kanpo utzi zuèn neurrian... baiezkora lerratu zen arte?
‎–Haiek euren buruari euskalduna deitzen segitzen dute, euskaraz jakin ez arren. Mindu egiten dira euskaldunak ez direla esaten bazaie?.
‎taxutu behar omen dugu. Kontzeptuak nahasiaz, guztiok nahasi nahi gaituzte, ur zurrunbiloetan murgilduta, nor zertan dabilen jakin ez dezagun. Izan ere, zer nolako lotura dauka herritartasun kontzeptuak kultura kontzeptuarekin, baldin eta hura eremu juridikoan eta politikoan darabilgun kategoria bada, eta hau etnonazioaren eremukoa?
‎Dentistarenean bezala egon nintzen begiak itxita, berak ibilbide osoa egiten zidan bitartean, hortzetatik betortzetara, haginetatik letaginetara, eta begiak ireki nituenean zakurraren begiradarekin egin nuen topo. Lurrean eserita zegoen emakumearen bizkarrean, mingainarekin bere ezpainetako bitsa bildu zuen eta buruarekin interpretatzen jakin ez nuen keinu bat egin zidan, jarraitzeko aginduz bezala. Minutu bat pasa neraman arnasarik ondo hartu gabe, ez nengoen beraz nire onenean, eta horretaz baliatu zen emakumea eskutik heldu eta ate barrura sartzeko.
‎Geltokitik hur hurre dago Bar Six. Distantziak ondo neurtzen jakin ez eta ordu laurden lehenago ailegatu nintzen tabernara. Garagardo bat eskatu nuen barran.
‎–Eta nik jakin ez...! –esan zuen markesa andereak, txundituta; jarraian, baina, begiak hormako puntu batean iltzatzen zituela, halaxe jarraitu eta bukatu zuen esaldia, beste denbora bati begira balego bezala–:
‎–Bai, baina Gerardo... –esan zuen hondarrean, baita esan bezain laster isildu ere, jakin ez esaldia osatuz gero amari min egin ziezaiokeelako, edo jarrera hura, besterik gabe, burutsuagoa zela iritzi ziolako, are gehiago egoera partikular hartan.
‎Gizonak bazuen joera bat, besteengandik nabarmentzen zuena; esan nahi baita hitz bakar batek laburbil zezakeela haren izaera: arauzaletasuna, arauzalekeriatzat ere har zitekeena... jakin ez domingotarra halakoa ote zen berez, edo bere ofizioagatik ote zen: hain zen estua, izan ere, balantzeak eta zor hartzekoak egokitzeko garaian, non, ehunka edo milaka pezetako kontuan, ez baitzuen xentimo baten desegokitasunik onartzen, kontua behar adina aldiz –hiru, zazpi, hamar... – gainbegiratu behar bazuen ere hartarako.
‎–Beñardo, harro nagok azken urtean egin duan aldaketaz, baina jakin ezak Nazario maiorazkoa dela eta Nazarioren esanetara egon duala, berak beteko baitu nire lekua, ni hiltzen naizenean: ulertu al duk...?
‎Nazario, beraz, nora ezean zegoen, jakin ez zerk sortarazten zion nora eza, neskamearen bat bateko irrupzioak (zergatik deitu zion zerbitzari mezulariak berari, goi mailako gonbidatuen artean hutsaren hurrengoa baizik ez zenari?), edo zerbitzariak berak, bizpahiru segundoko ezustekoaren ostean hari begira geratu baitzen, Regina ote zen ez ote zen, bai baina ez, Nazarioren pertzepzioaren balantza –galderak lekuz kanpo utzi zuèn neu...
‎esan nahi baita Beñardok noiznahi osatzen zituela bertsoak, edozein objektu, izaki edo edozein gertaeraren aitzakian, mendiko bakardadean zegoenetan batez ere. Mendian ez ezik, baina, etxean ere kantatzen zituen noiz edo noiz, izeba Ursulak –" Orain bai, bota ezak bertsoa, eginbeharrak eginda gero" esaten zion ilobari– edo osaba Bixentek eskatuta... beste hiru anaiak ez baitziren hain bertsozaleak, jakin ez bertsoak gustatzen ez zitzaizkielako edo hutsaren hurrengo sentitzen zirelako, Beñardok bertsoa gangar zuèn munduan hiru oilasko gangargabe baitziren hirurak ere, azken batean. Beñardok, hortaz, behar zuèn guztia zuen bertsolaritza lantzeko:
‎–Bada, jakin ezak izugarriak direla labe berri horiek... horregatik ari baitira ixten inguruotako olak, Dobaingoarekin lehiatu ezinean dabiltzalako. Hara:
‎" Jolas eta jolas? Goseak hilko hau, Nikolas!", jakin ez izebak berak asmatutakoa ote zen edo ingurutik jasotakoa–, harik eta, denboraren denboraz, Beñardoren asmo on guztiak beste bide baterantz lerratu ziren arte, zentzabidetik okerbidera. Oroimenean, izan ere, hain pisu handia hartu zuen igande hark, eguzki distiratsu bat bezala agertzen zitzaionak, non eguzkiak egunaren ordu ia guztiak eta orduen segundo ia guztiak erakartzen baitzituen eta harako norabidean ipintzen, denborak ere eguzki hura ipar balu bezala.
‎Zeren, amodioan, elkartzen duen jomugak, zirkulua biren artean ixten den neurrian, guztiz bereizten baitu, eta zeren, alor hartan, biek ala biek nekez onartuko baitzuten hiruren arteko konponketa bat, bururatu ere ez, beharbada, jaso zutèn heziketaren mende zeudèn heinean. Huraxe zen halako zerbait gertatzen zitzaièn lehen aldia, eta, ondorioz, Natalia eta Natividad aztoraturik sentitu ziren –eszena bertatik jarrai zezakeèn edonork joko zituen nesken txaloak eta irriak gehiegizkotzat, egoerak, barne mugak haustearren, plus hartara behartu balitu bezala–, jakin ez sentimendu hartaz lotsa zirelako, edo sentimendu hura ezin konpartitzeak sorrarazten zièn ezinegonaz. Edo beldur ote ziren, besterik gabe, jakin bazekitelako egoerak, soinekoen kasuan ez bezala, erremediorik ez zuela, zeren beti bat izan zirenak elkarren etsai izateko bidean baitziren jada?
2009
‎Nire amak dio umetan oso berritsua zela, gehiegi hitz egiten zuela. Behin, eskolan kontatu omen zuen bere aitak leopardo tanga bat zeukala, eta aitak jakin zuenean, lotsaren lotsaz, non sartu jakin ez eta semea zigortzea erabaki zuen. Asteburu osoa pasa zuen Etxeri hitzik egin gabe.
‎Ez dakigu zer den, baina berak egiten du dena, eta dena ongi egiten du; gizon emakumeon existentzia berak bidatzen du; berak ematen dio zentzua giza bizitzari, ez guk geuk; gorabehera guztien gainetik berak darama historia helburura, etab. Zola biziaren (Naturaren) determinista da; Jainkoaren lekua biziak hartu du, eta horren ibiliaren jomuga Ongia da, gizon emakume guztien ongizatezko mundu berria. Mundu berri hori ez dute gizakien ahaleginek egiten (Zola iraultzaile marxistengandik espreski distantziatzen da), baizik biziak berak, jakin ez dakigu nola, gizon emakumeen lanaren bitartez, zientziaren bitartez bereziki(, la science seule est révolutionnaire?, ik. Hiru hirien trilogiako Paris nobela). Sozialistek eta sindikalista iraultzaileek absurdoki biziari euren gogo arauak inposatu gura dizkiote:
‎Emazteak gizona nola zebilkion jakin ez. Berrikitan jabetu da guziaz.
‎Buruarekin baiezko keinua egin zuen Xantik bare. Zehazki jakin ez arren, susmatzen genuena ozenki esaten ari ginen, besterik ez. Diru asko.
‎Denak emanda nindoan neure buruaren aurkako lasterketa hartan. Ihesi edo norbaiten atzetik ari nintzen, oraindik ziur jakin ez arren.
‎zure haurtzaroan mutil izateko irrikaz; horrek, baina, ez nau ezustean harrapatu. Izan ere, korura joan nintzèn lehen egunean, zu bakarlari aritu zinen, eta jakin ez zergatik baina beste orrazkera batekin irudikatu zintudan: ile motzagoarekin, Frantziatik etorritako moda berri ausart horri jarraituz, apur bat mutilen estiloan, baina emetasuna galdu gabe, Coco Chanelen estilo soil bezain dotorean, ulertzen didazu:
‎–Nik bai! , erantzun zion Adak berehalako batean, jakin ez zinez sinesten zuelako, edo sinetsi nahi zuelako.
‎–Zoazte berri ona predikatzera munduan zehar?: mundu osoan, alegia, iparretik hegoalderaino eta sortaldetik sartalderaino, esandakoari bere ohiko leloa eransten ziola, jakin ez gauzak halaxe sentitzen zituelako edo bere arrazoibidea biribildu beharrak makulu hura eskatzen ziolako?: Machiavellok ere ez zuen besterik esan!
‎Damasori, berriz, galdera bat itsatsi zitzaion buruan, ausaz, medikuaren hitzak entzun bezain laster: , zergatik??; ondoren, malko bat irristatu zitzaion masailetan behera, jakin ez Bibiana eta Adaren negarrek kutsatu zutelako edo galdera hark nahigabe jasanezin bat sortu ziolako. Gabino lainotan bizi zen, hori esaten zioten etxekoek bederen; une hartan, gainera, bazirudien bi laino txiki zituela begitzat, txikiak bezain agortezinak, amona Ursula Gabinok aurrez iragarritako amets baten arabera hil zen, aingeru guardakoak zepelin zuri batean zeramala, hori esan zuen amonak hil orduan bederen:
‎–Mutilek, gainera, ez dute seme alabarik? , mutila izateko beste arrazoi bat eman zion Maria Bibianari jakin ez nork, edo Adak edo Adaren buruan gordetako olagarro ikusezinak.
‎Domingori istantean erantzuteko gogoa etorri zitzaion, ahoa ere ireki zuen une batez, mugimendu ezin azkarrago bat bitarteko, berehala desegin zuena?: ezetz, bere anaiatxoa ez zela aingeru aspergarri bihurtu, fantasma baizik; azkenean, baina, atzera egin zuen, jakin ez zuhurtziaren irakaspena orduantxe ikasi zuelako edo hamar segundo lehenagoko hutsegitea eragin ziòn segurtasun ezaren mende jarraitzen zuelako; dena dela, lagun bat behar zuen une hartan, goitik behera ulertuko zuena, baita historia guztia entzungo ziona ere, eta horregatik bilatu zuen Albertoren konpainia, jolas-garaira irten bezain laster:
‎Eta, hala ere, aldi hura, gizakiari dagozkion guztiak bezala, ez zen behin betikoa izan, soseguzko zein aintzazko memento haiei beste batzuk jarraitu baitzitzaizkien, hagitzez ere larriagoak, fedea, arestian hain osoa zirudiena, bere edukiaz hustu eta Jainkoak Ernestina eskutik utzi balu bezala, jakin ez zergatik; baina berak. Ernestinak, hutsaldi eta utzialdi haietan ere ez zuen etsiko, bai baitzekien, edo hala uste zuen bederen, haiek guztiak Jainkoak ipinitako probak zirela, arimak gainditu beharrekoak, are gorago egin zezan, oztopoz oztopo eta zailtasunez zailtasun, Jainkoagan konfiantza osoa jarriz betiere, pentsamendu hura zuen Ernestinak bere ideien ardatz?, gertaera guztien bilakaera, etorkizuna?
‎lehenik Damasok hitz egin zuen, gehiegi hitz egin ere, ezer ez esateko, askotan ohi zuen bezala, batez ere erabaki konprometituak hartu behar izaten zituenean? kasu hartan, adibidez, zeinean, bi anaien artean norbaiten alde egin beharreko dilemaren aurrean, bere interes interesatuak ere jokoan egon baitzitezkeen; sarritan, nahaste borraste batean sartzen zela, alegia, jakin ez orduan ere gehiegi ikusten zuelako, auziak bi ikuspuntu baitzituen, eta ikuspuntu bakoitzak mila arrazoi, balantzaren bi platertxoak hornitzeko ahaleginean?, edo ongi kalkulatutako estrategian ari zelako, bizi senak eta iraun nahiak bultzaturik: baten alde egiten badut, bestea haserretuko zait, biekin ere ongi geratu nahi eta; batzuetan, baina, auziak ez zuen erdibiderik, eta orduan igarri egiten zitzaion, biderik bihurgunetsuenari ekin ostean ahaltsuaren alde lerratzen baitzen azkenik, ahularen kaltetan.
‎–Alde hortik, Nikolai, astoari konfiturak ematea alferrik duk-eta! Eta erne ibili, hurrengoan ikusten bahaut, ongi damutuko haiz-eta!??, ezta iraultzak opilari buelta ematean ere; besteetan, berriz, ahapeka aritzen zen, biraoka balebil bezala, jakin ez bere buruaren edo sarjentuaren aurka, sokan gora egiten zuenean, esate baterako, metro pare bat gora egin ondoren gelditzen baitzen, ez arre eta ez so.
‎baina nola zerbitzatuko duk hik partidua goitik, behetik ez badakik? Eta pagatzeari buruz, jakin ezak gehiago pagatu duala oraindik, zer uste duk, bada. Hik hasi huen, eta hik bukatu duk kontu hau!
‎esan zuenean doi; aski izan baitziren lau hitz haiek, nigan, haragiaren loregabetasunetik loretasunerainoko tartean? halako hotzikara bortitz bat eragiteko, hanketako giharrak segundo batez paralizatu zizkidana, harik eta neure burua, jakin ez nola, kanporako bidean ikusi nuen arte, halabeharraren eskuari edo helduta, Helenarekin topatzeko; edo agerpen batez mintzatu behar ote dut, zeren neska ikusi nuèn mementoan halaxe iruditu baitzitzaidan?; lorategiko mahaia garbitzen ari zen, trapu bat eskuan, grazia handiarekin, arin bezain kementsu, kementsu bezain arin; neska saiheska zegoen, eta hasieran ez zen konturatu; eta ni hari begir... Neskame jantzita zihoan eta printzesa bat iruditu zitzaidan!
‎Domingok izan zuen deskalabrua, Gabino tuberkulosiak jota zegoela jakin zuenean?!, hura jakin ez beste joan baitzitzaion hankaz gora mutilari ametsen mundua, fantasmak eta izaki hutsalak baino gordetzen ez zituena: pikutara joan ziren, bai, Domingoren teoriak, Gabino baitzen. Gabino gaixoa, biriketako gaixoen erietxean etxeratua?
‎Hainbeste joan etorriren ondoren, ordea, norbaitek konturatu behar zuen Domingoren jardunaz, hura ezkutuan eta isilpean ibiltzen ahalegintzen zen arren; Maria Bibiana ohartu zen lehenbizi, Domingo ganbararako eskaileretan gora ikusi zuèn egun batean, ia kasualitatez; Domingo arin zihoan, soinurik egin gabe; behin edo bitan, baina, gelditu eta alde batera eta bestera begiratu zuen, gora eta behera, zerbaiten zelatan balego bezala, gero pausoa arintzeko berriro; Maria Bibiana anaiari deitzekotan egon zen, baina ikusi zuenean ezen anaia isilpean zebilela, isilik egotera deliberatu zen bera ere, hain izan zen handia, antza, bat batean piztu zitzaiòn jakin mina; jarraian, berriz, segitu egin zion, itzalgaizka? ikustekoa ikusi zuen arte, Domingo gela debekatuan sartzen, no tocar, peligro de muerte; pilpira ezin azkarragoetan zebilkion bihotza Maria Bibianari, jakin ez anaiaren atzetik isilpean ibiltzeak sorrarazten ziòn tentsioagatik, edo ikusi zuena ikusteagatik, orduantxe ohartu baitzen ezen Domingok, zeraren, gelan sartu eta, zera?
‎Maria Bibianak, aldiz, egoera bertsuan zegoen arren, begiak zabaltzea erabaki zuen: ikusten zuen, bai, berak ere, jauregia gainera erortzera zihoakiola, baina begiak zabalik nahi zituen, jakin ez bere buruari iruzur egin nahi ez ziolako edo ulertezin zitzaiona istant batean ulertzea espero zuelako; begiak ez ezik, ahoa ere zabalik nahi zuen, gainera, hondamenaren zerrendarekin lotutako galdera bat bederen egiteko, beste galdera guztiak alferrikakoak zirelakoan:
‎Orduan, baina, Maria Bibianak ere, Adak era hartan erreakzionatu zuela ikusita, erreakzionatu egin zuen, jakin ez ahizpa gaztea, ohi bezala, babesteko obligazioarekin sentitu zelako, aitortu nahi ez zuèn beldurra ezkutatzeko modu bikaina zuen hura, bestalde?, edo harrotasunean minduta sentitu zelako, errealitatean ustez bizi ez zena. Ada?
‎...in lasai, agidanean, edo lasai samar gutxienez, nahiz eta nekez aitortuko zuen inork gauzak beste modu batean ere egin zitezkeela, baita beste mila modutan ere, hemen xehetasun bat aldatuz eta han beste bat; ez zeuden, ez, pozik, eta, hala eta guztiz ere, aita kalonjea pozik zegoela esan zitekeen, poz pozik ere bai, beharbada, gazteagoa ere ematen zuen, zimurrak lehen argiaren argitan ezabaturik?, jakin ez bere betebeharra ongi bete izanaren sentipena orduantxe bereganatu zuelako, isipua primeran dantzatzen zuen behinik behin, gotzain baten solemnitatearekin?, edo oroimenean, artean ere, dir dir egiten sumatu zuelako haurra agurtu aurreko esaldia, dikzio onaren perla eta goi oratoriaren altxorra?, bere burua inkontzienteki gorestera eraman zezakeena. Amak ere. Reginak?
‎–Horrela segitzen baduzu, arkitekto aparta izango zara, seme! ...tzitzaion, ausaz, sentimendu izugarri hura, beste olatu asko ere bereganatzeko gertu, objektiboki errudun ez zen arren; Gabino, izan ere, ume bat zen, eta halaxe ibili izan zen urteetan, ongiaren eta gaizkiaren gainetik balego bezala, baina bukatu zen aro hura, itxura batean, Gabinok, azkenean, gaizki egin baitzuen, nabarmen egin ere, aitaren begietako ispiluan egiazta zezakeenez?, gaizki ari zela jakin ez arren, nahiz eta, gauzak zeudèn puntuan egonda, argudio hura ere bere kontra bihur zitekeen, ezjakintasuna inguruabar salbueslea izan beharrean astungarria ere izan baitzitekeen: izango ez zen, bada, artean hamaika urteko umea bazen, gauza haietaz ohartzen hasi beharra zuena, eta ez bost urteko ume-mokoa!
‎Domingo azkarra zen, intuitiboa, lehenik hanka sartu eta gero galdetzen zuena; Damaso, aldiz, kalkulatzailea zen: bere begien eta munduaren artean betaurreko lodi batzuk zituen, zeinekin bereganatzen baitzuen mundua, baina betaurreko haiek bazuten, aldi berean, zientzialariaren mikroskopiotik zerbait, eta mikroskopioak urruntzen zuen Damaso eta kanporatzen, jakin ez bera mundutik edo mundua berarengandik; eta, halere, Damasok Domingo bekaizten zuen, ez beti, baina bai batzuetan: halakoetan, bere espekulazio logiko guztiak salduko zituen Damasok, Domingoren jauzi edo txilinbuelta baten truke?!
‎Eta negar batean hasi zen, jakin ez zergatik: egin zuena egin zuelako, edo egin ez zuena egin ez zuelako?
‎lau seme alaba ditut, ahora zer eramanik ez dutenak, eta damu naiz, nagusi; fabrikan izan ohi zituèn arazoekin alderatuta, bigarren mailakoa zen hura, baina burua haraxe joan zitzaion, hain zuzen ere; biharamunean zuen hitzordua, eta horrek kezkatzen zuen, Nazariok bere zalantzak baitzituen, langilea onartu ez onartu: orduan, baina, jakin ez zergatik, arestian itzalitako odol goria, kontzientziaren mugimendu inkontziente batean, berriro goritu zitzaiolako, apika?, Nazariok garbi ikusi zuen ez zuela langilea onartu behar, buruarekin ere egin zuen, halako batean, ezetz eta ezetz, bururdiaren kontra?: –Begiratu faltsua dik, senak halaxe ematen zidak, bai, eta lanetik botako diat, besterik ez dik merezi eta sozialista alu horrek; bekatu egin zian, eta ordain dezala, nik ordaintzen dudan bezala!?.
‎Neskak lepoa goratu, begiak Domingoren norabidean jaso eta, erantzuna lauzpabost segundotan atzeratzen zuela, begirada ere zorroztu zuen une batez, jakin ez erantzunaren ondorioak neurtzen ari zelako, edo Domingoren traza ezaguna egin zitzaiolako, besterik gabe?, baietz esan zion ahots neurtuz, albora jiratutako aurpegia berriro zuzentzen zuela, zisne ahateei so; neskarena ez zen, beraz, baiezko sutsu bat izan, baina ezta baiezko urrun bat ere: baiezko hura, halatan, giltza bat bezalakoa zen, ez gehiago, ez gutxiago?, Domingori beste galdera baten aukera irekitzen ziona:
‎Lekuari eusteko, ordea, bere lekuan egon behar zuen berriro Reginak: haurraren lekuan, alegia, haren ama zen neurrian; haurraren lekua, baina, une hartan, amaren bularra zen, eta ama bularra ematen saiatu zen, jakin ez bazekien ere. Reginaren baitan bizitza zalantza oso bat zen jada, haurrak helduko ote zion; kostatu arren, nola edo hala heldu zion azkenean haurrak, Reginari bihotzean sentimendu kontrajarriak gurutzatzen zitzaizkiola?
‎Egun hartan, baina, etxeko katuetako bat hilik azaldu zen, inork jakin ez zergatik, hilotzak ez zuen bortxazko arrastorik bederen.
‎huraxe baitzen galdera indiskretua, munduan galdera indiskreturik izatekotan; puru bat erreta gero, zigarreta bat erretzen ari zen Txopitea jauna une hartan: hartu zion xurgada bat, hartu zion beste bat, begiak kezko forma apetatsuen artean galtzen zituen bitartean, jakin ez galderari erantzun nahi ez ziolako, edo bere denbora hartzen ari zelako, etendako elkarrizketan oldarka sartzeko asmoz, ostots bihurtutako ahotsez?; esan nahi baita Damasoren galderak halako tentsio bat sortu zuela bi solaskideen artean, ordura arte ez bezala, zenbat eta isilunea luzeago, orduan eta tentsioa handiago, harik eta, tentsioa jasanezina egiten ari zitzaiolako edo, Damasok bere buru...
‎Chaplinek ere, triste zegoen arren, malenkoniaren magalean bilduta, malguki batek bezala erreakzionatu zuen? jakin ez amaren erabakiaren alde zegoen edo guztiz aurka, hain utzi zuen ezustekoak jota?, amaren berria entzun bezain laster:
‎Lortu zuen, bada, amak, espero zuèn efektua, seme alabak mututzea: Regina sentimendu handiz mintzatu zitzaien seme alabei, esaldietan eta esaldien arteko loturetan bihotzak agintzen zizkiòn pausak eta erritmoak ipiniz, ahots tonuak eta ahots tinbreak, eszenak ere hala eskatzen baitzion, jakin ez zenbat zegoen joko hartan jokotik eta zenbat sentimendu berezkotik?, baina, bere hitzek zer ondorio izan zuten ohartu ez beste, guztiz aldatu zitzaion betartea, ezer gutxi aldatu zitzaion arren, bestalde, ez so eta ez irri nabarmenik?, amaren irudiak osatzen zuèn koadro hartan garrantzitsuena ez baitziren, ausaz, xehetasunak, soak eta irriak?, hondoa baizik, ama garailearen amatasunari zeriòn berezko argiak ehundua, eta hondoak bihurtzen baitzituen, azken finean, soak ere ez zirèn soak so eta irriak ere ez zirèn irriak irri?
‎bereganatzea, eta, nola efektu hura ateraldi efektista batekin soilik lor baitzezakeen, horregatik esan zuen esan zuena, agian; Domingo, baina, ez zegoen ziur esan zuenaz, betean asmatu zuelako esperantza bazuen ere, itxura batean? haren begiek halako zerbait adierazten zuten behinik behin, jakin ez zer izan zitekeen hura, itzaltzera zihoàn distira edo piztera zihoàn itzala: esan nahi baita Domingoren esperantzak besteen keinu bat behar zuela edo besteen hitza, berretsia edo arbuiatua izateko; horregatik, ohartu zenean ezen hiru emakumeek batera erreakzionatzen zutela. Oh la la!
‎Adak, baina, bere begirada galduarekin jarraitu zuen, Txarori begiak zuzentzeko asmo txikienik erakutsi gabe, jakin ez shockaren eraginpean segitzen zuelako edo Txarorekiko urruntasuna bilatzen zuelako.
‎Ez dakit noraino egin zuen gogo onez bere andrearen nahia. Haren hotzak ni ere hoztuko ninduen, jakin ez banu Margarita so genuela, eskua amorante.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
jakin ez ukan 52 (0,34)
jakin ez arren 25 (0,16)
jakin ez ezan 22 (0,14)
jakin ez zer 21 (0,14)
jakin ez jakin 10 (0,07)
jakin ez bertze 9 (0,06)
jakin ez ar 8 (0,05)
jakin ez bera 8 (0,05)
jakin ez nola 7 (0,05)
jakin ez beste 5 (0,03)
jakin ez hori 5 (0,03)
jakin ez baina 4 (0,03)
jakin ez ezen 4 (0,03)
jakin ez ez 3 (0,02)
jakin ez nu 3 (0,02)
jakin ez zenbat 3 (0,02)
jakin ez zergatik 3 (0,02)
jakin ez ahizpa 2 (0,01)
jakin ez anaia 2 (0,01)
jakin ez benetako 2 (0,01)
jakin ez bertso 2 (0,01)
jakin ez domingotar 2 (0,01)
jakin ez erantzun 2 (0,01)
jakin ez esaldi 2 (0,01)
jakin ez ezinbesteko 2 (0,01)
jakin ez galdera 2 (0,01)
jakin ez gauza 2 (0,01)
jakin ez gehiago 2 (0,01)
jakin ez itxura 2 (0,01)
jakin ez izeba 2 (0,01)
jakin ez izugarri 2 (0,01)
jakin ez nor 2 (0,01)
jakin ez oker 2 (0,01)
jakin ez ordu 2 (0,01)
jakin ez orduan 2 (0,01)
jakin ez ote 2 (0,01)
jakin ez sentimendu 2 (0,01)
jakin ez shock 2 (0,01)
jakin ez zinez 2 (0,01)
jakin ez zuhurtzia 2 (0,01)
jakin ez ama 1 (0,01)
jakin ez arreba 1 (0,01)
jakin ez artean 1 (0,01)
jakin ez aurre 1 (0,01)
jakin ez baldin 1 (0,01)
jakin ez bat 1 (0,01)
jakin ez be 1 (0,01)
jakin ez benetan 1 (0,01)
jakin ez den 1 (0,01)
jakin ez duda 1 (0,01)
jakin ez egon 1 (0,01)
jakin ez eliza 1 (0,01)
jakin ez elur 1 (0,01)
jakin ez euskal 1 (0,01)
jakin ez gu 1 (0,01)
jakin ez heu 1 (0,01)
jakin ez hi 1 (0,01)
jakin ez hura 1 (0,01)
jakin ez kalamidade 1 (0,01)
jakin ez nazka 1 (0,01)
jakin ez ni 1 (0,01)
jakin ez nondik 1 (0,01)
jakin ez nora 1 (0,01)
jakin ez norako 1 (0,01)
jakin ez trufatu 1 (0,01)
jakin ez zein 1 (0,01)
jakin ez zenbateraino 1 (0,01)
jakin ez zu 1 (0,01)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia