Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 194

2000
‎Berak ezin seguratu zuela, baina beldur zela kendu ez ote zioten Henriki karta hura, eta ez galdu... Eta nork daki ez ote zuen arrazoin, Joanes. Zeren eta, dakian bezala, jaun Albert Etxegoienek egin baitzuen, Nafarroako erregeordearekin, Urbiainerat itzultzeko tratua, Mattinek eta biok aitona Nikolasi anitzetan entzun izan diozuen bezala; eta, badakik, halaber, ezen, barkamenduaren eta etxerat itzultzeko baimenduaren truke, jaun Albertek uko egin behar izan ziola iraganari, zeinak jaun Esteban Etxegoienekin ere lotzen baitzuen:
‎—Hi ere eroriko haiz egunen batean... eta nork daki ez ote den Jainkoa nitaz baliatuko, hi ere fedegabetasunaren zalditik egozteko, nola egotzi baitzuen zorioneko egun batean Saulo, apostoluen apostolua...
‎Hauxe izan daitekek zirt edo zart egiteko mementua. Etxea eta azienda Nafarroaren zerbitzuan jarri genitian, eta heldu duk aldia, Nafarroa gure zerbitzuan jartzekoa... zeren eta, nola Jainkoaren borondatea hain den atzemanezina, nork daki ez ote zituen gure arbaso haiek galtzaile egin, gu garaile izan gintezen amoreakatik...?". Eta hark, badakizue, erran eta egin.
‎Zergatik ez hitza numeroaren alde jarri, eta numeroa hitzaren alde? Zeren esmeraldak be rezko edertasuna du, begietarik sartzen zaiguna, baina hitzak ere bere edertasuna du, izen airos baten soinuan edo poema baten errezitaldian belarritik sar dakigukeena, eta ez dago begia belarriaren aurka jarri beharrik..." Baina jaun Marcel eta osaba Joanikot burutsuak ziren eta hitz errazekoak, eta Jainkoak bakarrik daki ez ote zuten bertze zerbait asmatuko, nork bere ikusmoldearen atxikitzeko, eta hegi batetik —eta bat bederaren egiatik— bertzearen egia ukatzeko...
‎Baina bestera, Rubenek ere kezkatzen nau: harengan topatu ditut behar beharrezkoak nituen laztanak, besarkadak, musuak, hitz eztiak, eta, egia esatera, ez dakit ez ote naizen urrunegi joan, Rubenen bidean ez ote naizen behaztoparri gertatu. " Nire lagunak pozak txoratzen jarriko lirateke Bakarnerekin ez, eta benetako neska batekin harremanak izan ditudala esango banie", adierazi izan dit trufaz azken egunotan, baina ez Ruben ez ni ez gara ausartzen etorkizunaz hitz egitera.
2001
‎Ez dakit ez ote duen arrazoi pixka bat Abrams-ek Hegel-en lana" libro de rompecabezas" deitzen duenean. Baina kontua da Hegel-en kontzientziaren deskribapen biribil horrek lotura egiten duela Coleridge ren lanarekin, eta honek bere lanei egitura iniziatikoa eta biribila ematen diela, hain zuzen ere Hegel-en kontzientziaren biribiltasuna lortuz.
2002
‎Aitzitik, alor gehienetan gauzak txukun egin dira (dituzte), baina halere ez dut uste bertsogintzaren mailara iristen garenik gainerako alorretan. Kritikarenean, esaterako, eta Karlos Aizpuruaren zenbait ekarpen salbu, ez dakit ez ote goazen atzeraka. Hedabideetan ere bada salbuespenik (Hitzetik Hortzera, Nikolas Aldai), baina batez besteko balantzea ez da pozez saltoka hasteko modukoa.
2003
‎Hainbeste lepori sentituta ez dakit ez ote naizen horituko. Eta beldur naiz txinatar batekin konfundituko ote nauten.
‎Ez dakit zergatik, baina  bertako emakumeen artean ez zuen benetako adiskiderik egin. Eta, alde batera, ez dakit ez ote zen hobe izan. Psikologoarekin baitzebilen asko eta asko.
2004
‎Bai, berez ez dakit ez ote naizen zazpigarren edo zortzigarren Martinez de Irujo. Aitona txukun aritzen omen zen, aita munduko txapeldunorde izan zen trinketean, eta osaben artean, Javier, munduko txapeldun izatera iritsi zen.
‎Aski dugu. Ni sokorrista zinelakoan, eta ez dakit ez ote zaren apaizgaia. Ez horrenbeste pentsatu, eta goazen gaur geurea bizitzera, motel!
‎Ezjakin arlote gizagaixoen mintzaira ziztrina, euskaldunaren lotsaizun. Ez dakit ez ote zitzaien antzeko zer edo zer gertatu, jakintzaren, kulturaren eta kritikaren eremu gurtuan Harkaitz Cano eta enparauei: –Euskarak ez du ezertarako balio gaur egun. Ez al dute benetan eta beren kaburako hori pentsatzen herri honetako lautik hiruk edo hirutik lauk?
‎Laugarren diskurtso motari buruz ez dugu tutik esan. Ekintzaren diskurtsoa delako hori ez dakit ez ote den izango behinola Bernardo Atxagak izendatu zuen euskaldun, patetikoen, multzo hura bera.
‎Itzaina ez da makala, gero! Hala ere, ez dakit ez ote den sobera gibeleratu atera duen ondorena ateratzeko. Bere sorlekutik bertatik abiatuta, Iparraldeko eremuan ez baitugu euskararen historian aldirik oparoena hautematen egun. Ezta inondik inora ere.
‎Gauzak aldatu eta geure onera etorriak zirelakoan joan zitzaigun mundu honetatik Santamaria jauna. Ez dakit ez ote zion gehiegitxo eragin esperantzaren hauspoari, hiltegiko kiratsa baitarie oraindik ere makro erakunde nazional hauei. Lehengo lepotik burua, gorputza pixka bat zimeltzen hasia badute ere.
‎Ez dakit ez ote dudan izutuko.
2005
‎«Hezkuntza izan dadila gaztelaniaz, baina bideojokoak eta horrelako denak euskaraz». Ez dakit ez ote ginatekeen irabazian aterako. Dena dela, euskara oso hizkuntza bihurria da eta nahiko lan egin genuke euskara esparru horietara egokitzeko.
‎Txiki txikitatik euskaraz jolasteko gabeziak nabari badituzte ere, 13 urtekoekin lan egitea oso zaila dela aitortu digu Altunak: " Ez dakizu zein motatako programak erabili eta ez dakit ez ote den komeni gaztelaniaren alde egitea gazte hauen aurrean, alegia: ' el español es muy bonito, teneis que hablar en español...', euskarara salto egingo dute agian", dio barrez.
‎Apezak omen zioen, eta komandantziako kapitaina agindu berekoa zuen nonbait, ezin zuela inor hildakoen liburuan apuntatu gorpua azaldu arte. Eta bi amak oraindik areago hilduratzen zituen kontsolagarri hura hartzen omen zuen ahotan," Gorpuak ez azaldua seinale ona da, nork daki ez ote dugun bihar bertan ume horien berri jakinen... Eduki ezazue fedea Jainkoaren esku gozoan".
2006
‎–Hori berak esaten dik. Nola dakik ez ote zen dena itxura egiteko izan?
‎–Egia esan, orain hobeto nagon. Ez zekinat ez ote haizen aspertuko Renon.
‎Jaitsierako postuetan dago berriro, gaur etxean galdu eta gero. Ez dakit ez ote litzatekeen hobe izango behingoz bigarren mailara jaistea, urtea joan eta urtea etorri beti kinka larri horretan penatzen ibili beharra baino.
‎Agintariek aitortu dutenarekin bat, hemengo mortuan 1951 eta 1992 urteen tartean bederatziehun eta hogeita zortzi –928– froga atomiko egin dira. Hainbeste ze, batek daki ez ote diren ontziak laku batean desagertzea eta berriz bestean agertzearena sinesteko lain. Onddo atomikoen erauntsi indarra, ala lurpetan zulaturiko balizko tunel sekretuen miraria?
‎Hizketan tarte batez jardun ostean lo itxurak berriro. Ez dakit ez ote dion amari deitu; lehenago express honetan sartzen lagundu dion gizona aita duelakoan lotu naiz.
2007
‎arraro arraro bat. Ez dakit ez ote dituen kanpaiak nonbait entzun. Auskalo zer esan dioten!
‎Bere kultur identitatea kinka larrian ikusi ostean, europar kultura gaurkotutako edukiz janzteko saiakerak iraganeko zenbait pasarteri so dirau. Behin honairitsitakoan, ez dakigu ez ote duten nahi edo ez dakiten edota ezin duten zinezgainditu kulturen alborakuntza hutsez osatutako europar kultura. Gisa horretakoelkarretaratze txepel neutral ustezkoak, bai europar kultura baita europaridentitatea ere, bere baitan gatazkan bizi direla agerian uzten du.
2008
‎Dezentetan tokatzen da galdera hori entzun beharra, eta bekatua non dagoen aurkitu ezinik nabil. Ez dakit ez ote daukan lehen aipatzen nuen bertso sorkuntzaren prestigio galerarekin zerikusia. Gaur egun, 60 pertsona izan litezke, bertsolaritzara profesionalki dedikatzen direnak arlo eta erakunde ezberdinetan.
‎Hurrengo goizean behean genuen, jakina, eta ohizko moduan egin zituen bere otorduak, gutxi jan bazuen ere, eta rona, berriz, ez dakit ez ote zuen ohi baino gehiago edan, berak zerbitzatu baitzuen bere burua barran, bekozko ilunez eta sudurretik arnasa botaka, eta inor ez zen bere parean jartzera ausartu. Hileta aurreko gauean beti bezain mozkor zegoen, eta penagarria zen, etxeko dolu giro hartan, bere itsas kanta zahar itsusi hura entzun beharra; baina, hain ahul egonda ere, izugarrizko beldurra ematen zigun denoi, eta gainera sendagileak bisita bat egitera joan behar izan zuen handik milia askotara, eta ez zen batere gurera inguratu aita hil ondorenean.
‎Oraingoz behintzat ez baitago nazio birtualik. Guztiarekin ere, ordea, lurraldetasunaren kontzeptua bera ere ez dakit ez ote dugun aski aldrebestua gure artean. Ez dakit ez ote dugun errealitate aski estatikotzat jotzen.
‎Guztiarekin ere, ordea, lurraldetasunaren kontzeptua bera ere ez dakit ez ote dugun aski aldrebestua gure artean. Ez dakit ez ote dugun errealitate aski estatikotzat jotzen. Izan ere, euskal identitate linguistikoa eta kulturala adiera dinamiko eta subjektiboan ulertzen baditugu, ez dirudi halako ñabardurarik esleitzen diogunik lurraldetasunaren ideia zurrunduari.
‎Eta ai!, ahaztu egiten zitzaidan, badira beren errua dela eta negarrez hasten direnak ere. Eta ez dakit ez ote diren okerrenak, jarraitu zuen.
‎2 Hona, orain, historia, nik gogoan dudanez (bestela ere izan zitekeen, hogeita hamabi urte igaro baitira argitaratu zenetik). Garai hartan ni Arantzazun bizi nintzen, fraile frantziskotar, teologia moraleko irakasle, eta ez dakit ez ote nintzen ARANTZAZU aldizkariko zuzendari ere. Ni behean bizi nintzen, komentuan; Gandiaga, berriz, goian, kolejioan, nahiz lotara komentura etorri.
‎Nahi nuke, baina! Milenaren eskolako lehenengo eguna da, eta ez dakit ez ote den azkarregi!
‎Nola, ordea? Ez dakit ez ote dudan dena izorratu. Enion minik eman nahi, baina begira!
‎Askotan aritu naiz kontu horri bueltaka, eta hausnarketa txiki bat egin genukeela uste dut. Ez dakit ez ote garen ari ikurrina oso komertzial bihurtzen.
‎Idolorik gabe, idealik gabe, aberririk gabe, ikonorik gabe, aitagoirik gabe, erreferenterik gabe, profetarik gabe, gururik gabe edo ideologorik gabe bizi nahi izate hau ez dakit parte onekoa den; ez dakit ez ote den dieta espiritual txorrotxegia neure buruari opa diodana. Koherentziaren kontrako bekatu osasungarri bat eginez, ez litzaidake gaizki etorriko inoizka neure espiritutxoa Zerbaitekin edo Norbaitekin betetzea, argitzea, engaiatzea eta engainatzea.
2009
‎Azkenean gerta liteke jendeak gurasoen hizkuntza gaitzestea euskara batua ez delako, eta euskara batua ere bai eskolako hizkuntza hotza delako. Ez dakit ez ote den horixe bera gertatzen ari Gipuzkoako zenbait lekutan ere, euskara batua eta gipuzkera hurbilago egon arren. Euskara batua egoera sendoan dagoen une honetan gauza hauetaz haboro hausnartzeko garaia iritsi da ziur aski, belu izan baino lehen.
‎Eguraldiaz hizketaneko poema batean, Izango da Ien, esperantza bat agertzen zen, gizartea aldatzeko, beharbada iraultza baten posibilitatea... Ez obeditu inori leitu ondoren, ez dakit ez ote den kontrako ondorioa ateratzen.
‎euskarri digital guztien gaineko kanonak, edukiak partekatzeagatik Interneteko konexioa moztea ahalbidetzen duten legeak, komunikabideen kriminalizazioa, hezkuntza sistemaren bidez txikitatik kontzientziatzea eta abar. Ez dakit ez ote zen hobea beste bidea...
‎Ez neukan tabernan geratzeko asmorik baina abestia entzuten dudan bakoitzean bukaeraraino geratu behar dut, badakizu. Ez dakit ez ote dudan autobusa galdu, egia esateko. Berriz batu dira, badakizu, oraintxe.
‎munduaren bihotza, jainko txiki amoros batek eskuan eutsia; are gehiago: nornahik baiezta zezakeen, mutilaren begiradari erreparatuz gero, hantxe, suaren eta bizipozaren eremuan?, mutilak begiz jaten zuela ziba; hala, bada, komunio eta konjuntzio perfektu hartan, nork daki ez ote zegoen jada ez Gabinorik ez zibarik, biak batzen zituèn dantza soil bat baizik, unibertsoaren eta atomo guztien dantza bera?
‎LEO. ¡ Maldita droga! Ez dakit ez ote den hobea legalizatzea!
‎Inoiz irakurtzearen kontrako argudioez mintzo izan naiz halaber, baina betiere irakurritako liburu bati edo besteren bati buruz berbetan. Nire zutabea, azken finean, ez dakit ez ote den irakurtzearen apologia. Izenburua ere halakoxea du, Irakurlearenak.
‎Etxeko leihotik ura botatzea ere eskatzen digute, eta ez dakit ez ote den alferrik galtzea, baina tira. Marka komertzialena ez da egokia, baina txanoak ezin hobeak dira beroari aurre egiteko.
‎bakoitzak bere nortasunari helduz aurrera egin, nahiz eta gainditu beharreko kontraesanak sortu bidean eta, halere, guztiaren gainetik, elkarrekin jarraitu. Baina musuaren kontu horrek ez dakit ez ote dituen bananduko...
‎Tamalez, borrokak eta hildakoak eragin dituzte armadaren erasoek, baina PKKk erakutsi izan du ekintzarik gabe egoteko borondatea; hala egon zen 1999tik 2005era ere. Oso jarrera ulerkorrak ditugu orain bertan, eta, horiek aintzat hartu ezean, batek daki ez ote diren independentzia jarrerak indartuko.
‎munduaren bihotza, jainko txiki amoros batek eskuan eutsia; are gehiago: nornahik baiezta zezakeen, mutilaren begiradari erreparatuz gero –hantxe, suaren eta bizipozaren eremuan–, mutilak begiz jaten zuela ziba; hala, bada, komunio eta konjuntzio perfektu hartan, nork daki ez ote zegoen jada ez Gabinorik ez zibarik, biak batzen zituèn dantza soil bat baizik, unibertsoaren eta atomo guztien dantza bera?
2010
‎Eta jakingo al dut horrekin bizitzen? Orain nahiko lasai nagoela dirudi, baina gerora ez dakit ez ote zaidan burua bueltak ematen hasiko. Ni ez naiz sekula hiltzailea izan, eta?
‎Egia esan, arrasto asko utzi dizkigu aitak. Baina, hala ere, ez dakit ez ote naizen damutuko egindakoaz.
‎Horrela jarraitzen badu, primeran. Denontzat hobeto, baina ez dakit ez ote duen beheraldiren bat izango. Batez ere etxera itzultzen denean.
‎Ederra dela benetan. Azkenean ez dakit ez ote naizen harekin joango zu utzita.
‎Beno, egin nahi dit, baina kostako zaio. Eta mutikotan horrelakoa bada, gerora ere ez dakit ez ote duen berdin jarraituko.
‎Gaur ere galdetu diot etorri nahi zuen, eta ezetz esan dit. Ez dakit ez ote dagoen zurekin ere haserre.
‎Taldeak zuzentzearen dimentsio emozionalarekin oso eroso nago. Ez dakit zenbateraino eragiten duen nire nortasunak eta zenbateraino emakume izateak, eta ez dakit ez ote den banatu ezineko zerbait. Nire emakumetasunaren ezaugarriak erakustea beti izan da gauza atsegina niretzat.
‎KOLDO. Ez gara erraz helduko akordio batera eta ez dakit ez ete dugun haserre amaituko.
‎–Horiek nire espeziekoak dira. Batek daki ez ote diren nire alaben alabak.
‎lainoteria itsutik bai, bustitik ere umeldura dezentekoa, baina ateri irauten zuenez, eta zozoek ongi dakiten gisara, hor goietan karga pisurik ez genuenez, eman dio, eman dionez, xuabe, beldur ikaratxo ezin disimulatu bat bazuen arren... eta, goizean bertan, seiak eta hamabian (zozoa eta ni eguzki orduekin gabiltza, tronpatu ez zaitezten diotsuet) hortxe eman du zortzi hamar minutuko saiotxoa. Hasieran ni ere sartu natzaio jardunean, laguntze aldera, pozik hartu nauela esango nuke, erantzun batzuetan tonua altxatzera behartu dut apurka, baina, ez dakit ez ote dudan aspertu.
‎Bera ez dut ia ikusten, asteburu gehienetan Iruñera —edo Gernikara— joaten delako. Ez dakit ez ote den Ikerrekin bueltatu.
2011
‎Bai, bertsoa buruan daukazulako, eta zure egunerokoan oso presente daukazulako, eta, ez, agobiatzera iristen zarelako, bertsoa, bertsoa, bertsoa, popatik bertsoa... sentipen hori ere izan dut. Lehen aipatu dudan motibazio faltan hortik badago, baita maila pertsonaletik, beste gauza batzuetan eduki dudalako burua, baina badago bertsotik ihes egin nahia, ez dakit ez ote nabilen bertsotik ihesi. Plazarik ba al duzu?
‎Arrazoi duk, beharbada: ez zekiat ez ote digun ihes egin piztiak, oraingoan ere. Bueno, eta guk, Xabier, nola egin behar dugu?
‎Hi, hor duk Iñakiren lehengusua, bere zakutoak eta guzti, bi errebuelta beherago. Eta... ez zekiat ez ote datorren neska frantses horrekin, Elianerekin.
‎KARLOS. Bai, baina, jode... alde batetik, ez dakit ez ote gabiltzan gauzak bere onetik ateratzen. Baina bestetik, Xanet Mirenekin bizi dela pentsatzen jartzen naizenean?
‎Ez dago argirik bidean, ez dabil ibilgailurik, ez dago inor. Ez dakit ez ote dudan gaua izarpean eman behar izango.
‎Pasadizoa irakurtzean, argazkilariarena hilketaren pareko krudelkeria iruditu zitzaidan, ankerra eta eskrupulorik gabea izan behar baita hori egiteko. Gaurko talaiatik ikusita, ordea, ez dakit ez ote dugun xalotzat ere jo behar argazkilari zaharraren trikimailua.
‎Egiari aurre egiten saiatu da: Idoiak idazle kaxkar batengatik utzi du, batek daki ez ote duen bigarren harreman solapatu honek bera kareletik behera jaurtia izatearekin zerikusirik izan. Ez, Idoiak ez du garbi jokatu.
2012
‎Lapurren izen eta abizenak eta lapurretaren kontakizuna. Eta nork daki ez ote den hori herentzia hobea izango, orain arte segurutzat jotzen genuena baino!
‎–Beharbada zure amarekin putaseme bat bezala portatu zen, baina batek daki ez ote den munduko aitarik onena.
‎«Nik ez zaitut ahaztuko, hori sinetsita izan, eta zureganako betiere atxikimendu sakona izango dut; baina, egun batez noizbait, lehentxeago edo geroxeago, sugar hau (horixe da giza gauzen zoria) urritu egingo litzateke, zalantzarik gabe! Asperra etorriko litzaiguke, eta nork daki ez ote nukeen jasan behar izango zure alhaduretan presente izatearen eta neuk ere hartan parte hartzearen oinaze izugarria, zeren eta neuk eraginak bailirateke. Jazo bide zaizkizun saminaldiez pentsatze hutsak torturatu egiten nau, Emma!
‎Euskaratik erdaretara itzultzeko beharra ere azaldu beharrik ez dago, apur bat izango dugulako besteei eskaintzeko modukoa, eta pozgarria da euskarazko liburuek ingelesera edo grezierarako itzulpena merezi izatea. Hala ere, utzi egidazu erreparo bat egiten, itzulpen gehienak espainolera egiten dira, eta ez dakit ez ote dugun morrontza bat hor Espainiarekiko, ez egiten diren itzulpenengatik, baina bai baldintza orokorrengatik. [...].
‎Alegatu lezake bere buruaren defentsan jokatu zuela, baina sinetsiko ote liokete? Batek daki ez ote luketen susmatuko ez dakit zer amarru zure senarra paretik kentzeko. Eta errugabe deklaratuko balute ere, nolakoa litzateke gure bizimodua mundu guztiak gorroto nauen eta bera ere oso gogoko ez duten lurralde honetan?
‎Esan ez diote ba epaitua oso dela arriskutsua eta mendekatia? Nork daki ez ote dauzkan konplize batzuk mendeku hartu lezaketenak. Epaileak errugabetzat jotzen du atrakatzailea, frogen falta argudiatzen du horretarako.
‎—Nik badakit, Chrysostome, zure sinesmenek debekatutako ekintza dela suizidioa, eta ez duzula halakorik egingo —esango zion bukatzeko— Baina beldur nintzen albistea jakitean ez ote zinen itsu itsuan Van Thiegel hiltzera joango. Eta Yangambiko postu militarreko buru naizen aldetik ezin dut holakorik onartu.
2013
‎" Konponketa hauek egin arte hezetasuna izango da aparkalekuetan. 2010ean nik aurkeztutako aurrekontuetan lan horiek burutzeko dirua zegoen, 2012an berriz lan hau gauzatzeko diru partida bat gorde zen eta ez zen egin, 2013koetan ere islatu da behar hau eta oraindik ez dira lanean hasi beraz, ez dakit ez ote duten beste urte bat pasatzen utziko". Konponketa hauek egiteko bi urteko atzerapena daramatela dio" kudeaketa faltagatik". Okendon konponketakOkendoko aparkalekuei dagokionez," Bilduk hauetan lan batzuk burutu behar direla esan du baina guk udal teknikariei galdetu eta adierazi digute lanak ez direla beharrezkoak".
‎Zuloagarenak, esatekoak ez dira. Honelako zerbitzu orriarekin, eta autodeterminazio indarrak biltzen diren artean, ez dakit ez ote genukeen egokiago estrategiaz aldatzea, eta Bizkarrak bezala, Vasconia Españolísima, aurreneko eta benetako espainolak geu garela aldarrikatzea. Gero, inor konturatu orduko, nahi ez ditugunak kanporatzeko Kantabriyako partetik. Akats bakarra ikusten diot:
‎Hor nonbait egongo da gure joandako urteen hilerri bat, non eta gure gazte sasoi ederrak eta sutondoko kantuak egongo diren. Batek daki ez ote garen han batuko.
‎eta orduan zer?? Perspektiba horren aurrean, izan ere, egia jakiteak ez ote zion Begotxuri ekarriko gordelekuren bat edo ihesbideren bat aurkitzeko posibilitatea, salbabide ere gerta zekiokeena, bere momentuan. Koldok, beraz, ezetz esan behar zuen, baina baietz esan zuen:
‎–Nola dakizu ez ote den berriz ere adiskidetu Nafarroako erregerekin. Nola dakizu ez ote den berriz ere dantzatzen ari biarnesaren dantza eta hari komeni zaiona erraten?
‎–Nola dakizu ez ote den berriz ere adiskidetu Nafarroako erregerekin? Nola dakizu ez ote den berriz ere dantzatzen ari biarnesaren dantza eta hari komeni zaiona erraten?
‎Eta Koldok ezetz esan behar zuen, baina bazuen lehendik ere aztoratzen zuèn kezka, botereak boterekeria baitu xede, are gehiago egoera politiko gaiztoetan, eta, iritzi horren arabera, garbi baitzegoen EXPOSA lehertu orduko ekingo ziola botereak errepresio bide itsuari... eta orduan zer...? Perspektiba horren aurrean, izan ere, egia jakiteak ez ote zion Begotxuri ekarriko gordelekuren bat edo ihesbideren bat aurkitzeko posibilitatea, salbabide ere gerta zekiokeena, bere momentuan. Koldok, beraz, ezetz esan behar zuen, baina baietz esan zuen:
‎—Ez dakit ez ote diren haserretu esan nuen.
‎Lehengo gizon bera etorri zen aulkia bulkatzera," ¿ Qué dices tú?". Ez dakit ez ote zion euskaragatik erran. Niri begiratu eta begi keinua egin zidan, bromatan ari zela argitzeko eta ni konplize izateko.
‎Badakit Truko joan izan dela, eta armairua irekitzen duela amona usaintzeko. Badu bere gela etxean, eta hartu ere, ez dakit ez ote dituen berak hartzen etxeko erabaki garrantzitsuak. Oraindik.
2014
‎Jendeak ez du lana baloratzen. Ez dakit ez ote garen talibanak gure kultura txiki honekin. Ados, euskarazkoa izaki kultura gutxitua gara, baina gutxizalea ere bai batzuetan, eta gutxieslea askotan.
‎derrigorrezko soldaduskarik gabe, Espainiak ez baitu nahiko soldadurik bere alde baliatzeko indarkeria armatua. Eta jakizu ez ote zuen horixe buruan nire herriko lotinant koronel hark.
‎–Jaunak, esan zien bidelagun berriei?, atsegin handiz egingo nuke zuekin bidaiaren zati bat, baina adierazi behar dizuet presa ikaragarria dudala Omskera iristeko, arreba eta biok geure amarekin elkartzekotan baikaude han. Eta nork jakin ez ote garen iritsiko tatariarrek hiria inbaditu ondoren! Zaldiak aldatzeko tartean baino ez naiz geldituko posta-etxeetan, eta gau eta egun bidaiatuko naiz!
‎Eibarko nahaspilaren berri ematen zenidan dena dela. Aspaldidanik somatzen ari naiz ni istilu bat; eta ez dakit ez ote den gertatuko. Noski:
2015
‎Eta Snowdenek esan zigunez, badakigu gobernuei ematen dizkietela gure datu pribatuak. Eta nola jakin ez ote dituzten saltzen edo erabiltzen, publizitaterako, adibidez?
‎Grazia egiten dit. Norbait zoro deitzen dugun bakoitzean, ez dakit ez ote garen denok zertxobait erotzen ari.
‎Ez nuke jasango, nuke eraman X beste batekin joatea. Eta hala ere, ez dakit fidagarria naizen; ez dakit ez ote niokeen nik X ri egingo, X k niri egiteak izutzen nauen hori. Ez dakit ez ote niokeen utziko pasioari ni eroaten, errealitatearen pertzepzioa galtzeraino, ahazteraino, mugak psikotiko xamar bihurtzeraino.
‎Eta hala ere, ez dakit fidagarria naizen; ez dakit ez ote niokeen nik X ri egingo, X k niri egiteak izutzen nauen hori. Ez dakit ez ote niokeen utziko pasioari ni eroaten, errealitatearen pertzepzioa galtzeraino, ahazteraino, mugak psikotiko xamar bihurtzeraino. Bizitzak dakarkidan aukera hau hartu behar dut, pentsatuko nuke.
‎Kantauri aldean eguraldia berotzen doan bitartean, kostaldeko herriak gizonez husten dira, eta giroa tristatzen, datorren udazkenean marinelak itzuli arte. Beldurrez eta ezinegonez agurtu dituzte, inoiz ez dagoelako jakiterik ez ote den arrantzaleak ikusiko dituzten azken aldia izango. Familia haietako bakoitzak badu hildako edo desagertutako arrantzaleren bat etxean, izan aitona, seme, osaba edo birraitona, eta haiek ere presente daude, guztien oroimenean, marinelei agur esaten zaien aldiro.
‎Hau ez zen apaizgaia Jon Baltza bezala, baina bai kristautasuna oso barruan zeramana, familiatik gainera, hiru osaba behintzat jesuita baitzituen, tartean Antonio Zavala gure ahozko literaturaren biltzailerik handiena. Tolosako kristau progreen aldean, Juan Luisek ikuspegi tradizionalistagoa zuen, gai horietaz hitz egiten ez bazuen ere, eta ez dakit ez ote zuen Escrivá de Balaguertarren eskuetan bukatu. Hala ere, izugarri alaia eta atsegina zen beti, eta gutxik bezalako umorea eta asmamena zeuzkan, gaur egun Madrilgo irrati kate batean ustiatzen dituenak.
‎Erdiarekin ere berori kontentatzen zela esan nion eta, han premian zeudela jakinez gero, berori pasatuko zela eskatu gabe. Ez dakit ez ote zegoen han hobeki, esan eta esan egiten baitzuen berorrek kaperarako nahi zuela, eta ez du egingo dena gastatu baino besterik. Jainkoak bidera dezala, Berarentzat nahi baitu berorrek, ganadu horrekin irabaz dezala.
‎Dena dela, aitor dezadan darabildan abagunea. Kontzeptu hori eta bere inguruko intuizio, eztabaida, azterketa eta praktikak eraikitzen hainbat urtetan (ganora makal eta gorabeheratsuarekin, egia esan) ibilita gero, ez dakit ez ote naizen orain hasi berau deseraikitzen, susmope berrian jartzen, kilimak bilatzen.
‎Bat batekotasunaren eta arriskatzearen halako epika koxkor batekin zuritzen dugu batzuetan gauzak gutxi prestatuta ibiltze hori. Baina auto konfiantza hori ez dakit ez ote den harrokeria txatxu bat, azkenean gauza batzuk ahal duzun mailaren azpitik egitera eramaten bazaitu.
‎Dena den, litekeena da borrokari ukoa ez etortzea beti eta ezinbestez makaltasunetik eta ezinetik; Lynnena bezalako kemen arraro batetik ere etor bailiteke. Saizarbitoriarenean zein Historian uko hori ia ez da erabili izan, eta horregatik ez dakigu ez ote den lehen begiratuan dirudiena baino eragingarriagoa epe luzera. Gerra galdu zuen gudari zaharrari zalantza gelditu zitzaion, ez ote zatekeen hobe gerran sartu ez izana.
2016
‎Eta bart, paper eta kartoien artean, ez dakit ez ote duten erretzera bota halako belar klaseren bat nire etxe ondoko San Joan sutara, zeren eta amets egin dut polizia etxe, banketxe, epaitegi, gobernu egoitza eta abarren aurrean piztutako sugarretan kiskaltzen zirela argi, gas eta ur faktura puztuak, neurrigabeko hipoteken kontratuak, etxegabetze aginduak, kazetariak jipoitzea ahalbidetzen duen legea, euskara tamalgarriz idatzitako afixak, e... Akelarre amaigabe, zoragarrian.
‎Zurekin Brasilera joango banintz, zer etorkizun irudikatuko nuke? Ezer egin gabe eta batez ere ezer pentsatu gabe egoten ikasi nuke; hitz batean, denbora galtzen, eta ez dakit ez ote den egiteko handiegia niretzat.
‎Ez dut uste, Martin, Alderdia, ren jokabidea arras zuzena danik. Funtsean ez dakit ez ote dagoen ere herra edo gorroto pittin bat. Nik ez dut sekulan esan (nik neuk bederen) Baiona, ko ituna eta horrelakoak alde batera utzi behar diranik.
‎bere ama baino zaharragoa izan behar zuen inondik ere, hamabost urte gehiago bai, eta ama hil bazaio, auskalo hau ere... Gainera, bizi bada ere, batek daki ez ote zen Ameriketan gelditu, bere ama gelditu zen bezala, edo itzulita ere ez ote den beste inon bizi, agian Euskal Herritik kanpo, edo Euskal Herrian izanda ere Bergara baino toki ospetsuagoren batean; eta dorretxe hura ere, ba al zekien berak zutik ote zegoen ere... hainbeste gerra eta deskalabru gertatu ondoren, ezinezkoa al zen ba, etxe zahar hura porrokatu eta behera erortzea?... Ez zekien ezer, beraz hobe zuen bere irudimen manugaitz hura kate motzean lotu, egurrezko hegalekin hegadari ekin baino lehen.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia