Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 209

2000
‎bikote gelakide honek nire bizi  tzaz ahalik eta gutxiena jakitea; aldiz, badirudi haiek ez dutela sekreturik eta, atzo, esate baterako, jakin ahal izan nuen Adelak ez duela oraindik apustua irabazi, eta Niagarako hartan jo zuen erasoan huts egin zuela: " Furgonetan bertan saiatu nintzen Dan xaramelatzen, baina kanpamendua bera bakarrik altxatzen tematu zen eta nire gizona ikustearekin etsi behar izan nuen. Gaur ere ez dut zorte onik izan, baina oraindik bidaia luzea da, eta konturatu naiz erokeria dela taldeko pertsona bakar bati erreparatzea eta, zer arraio, Karmelori ere gustura asko eskainiko nioke nire platera"; horrekin batera jakin ahal izan nuen, izan ere ni ez bainintzen batere ohartu, Tom Estherri inguruka dabil  kiola edo berak, behintzat, hori uste duela.
2001
‎Aukeratu gehien interesatzen zaizkizun ikuskizun eta jolasak eta gozatu lasai, baina ez obsesionatu parke guztia egun bakarrean ikustearekin .
‎Eta nik neuk egiteko beharra daukat. Bai, ez naiz konformatzen besteren bidea ikustearekin ; nire bidea behar dut. Asko hitz egin izan da Leibnizbarrutiaz.
2002
‎Emazteak senarra libre ikustearekin amesten du, baita hamairu urteko Garazik ere, bion alabak. Bautistak Eguberrietako garai seinalatu hauetan askatasuna berreskura dezakeela pentsatzeak dardaraz jartzen omen ditu biak.
‎Han ez da ezer berririk, ez da ezer desberdinik, behin ikustearekin aski ez den ezer ez da. Harritu egiten nahiz ikusirik milaka gizon aldian behin ume handiak bezala izaten direla zaldi lasterketan eta gurdizainak gurdien aurrean ikustera joateko irrikitan.
‎Noemi alaba txikiak 10 urte ditu eta TVEren “Ana y los siete” telesaila gustatzen zaio. Aitari, ordea, ez zaio gustatzen eta nahiago du kanalez aldatu.' Garaipena berea da, eta Noemik bere komedia gogokoena bere gelako telebista txikian ikustearekin konformatu du. “Ez dit grazia handirik egiten arratsalde honetan oheratzeak, baina asko gustatzen zaizkio gauean ematen diren serie batzuk, eta ez dut uste kaltegarria denik berarentzat, egia esan”, dio Eduardo Canterok.
‎Iñakik etxera sartzean, Jone deitu zuen dena ongi iragan zela eta senarra osasuntsu zuela jakinarazteko. Lehen egunetan elgar ikustearekin nahiko zuten, zuzendaria harrera ona egitaren zain baitzegoen.
‎Sei laguneko koadrila baten erdian ikusi zuen, eta semea bere presentziaz konturatu arte itxaron zuen bost bat metroko distantzian. Istant batzuk besterik ez ziren izan baina aitak semea aurkeztegi batean legez ikustearekin disfrutatu zuen tarte labur hartan. Gizontzen ari zen zinez, eta Joselu izena txikigarriegia ez ote zen zalantzak hartu zuen.
2003
‎Ez genituen oraino irakurriak behin fraide xahar batek idatzi zituen hitz hauek: Elizarengatik paira daitekeena deus ez da, Elizarenganik pairatzen denaren aldean, eta, menturaz horrengatik, ikustearekin Loiolako, Xabierreko edo Garaikoetxeko semeen odol bereko zenbat eta zenbat seme eta alaba higatzen ziren munduan barna Eliza Amaren zerbitzutan, eta Eliza horren esker txarra jasan behar zutela gure herritar anitzek eta orobat gure Euskal Herriak, ez genezakeen nehondik onets.
‎Bainanezduzuemazteabezalakodebrurik: gatuhura ikustearekin , ximixtanjinzitzakonzerbeitgogora, ximixtaneginbeharukanbaitzuen: Mariunlepokoiletarikhatzemanetamarrakazburuzbeheitieltzean esku batezbertzealagunduzondoraino sartu, berehalaestalgiaezarrietaatxiki zapan.Saldairakituhartanhilzengatuzahargaizoa, leheregitearekinbere barneanzituenguziakhusten zituelasaldarenongailu...
‎Hala egiten du, esate baterako, Juan Bautista Agirre Asteasuko apaizak, 1814 aldera, Arrazoia Jainkotzat hartu duten horiek barregarri uzten dituenean. " Idolo" horrentzat aukeratu duten irudia ikustearekin nahikoa da: zer eta" emakume zikin limuri" bat!
2004
‎Alboan duen emakumeari begiratu nahi, baina ez da ausartu. Nahikoa izan du haren esku zuriak ikustearekin . Emakumeak orduan kotxera begiratzeko ahalegina egin du eta, lepoa jiratzen hasi bezain laster, bihotza zalapartaka jarri dion ahots bat sartu zaio, belarrietatik ez ezik, gorputz osotik.
2005
‎Sorpresa izan zen beraientzat ere. «Nik behar dudana beste batzuek ere behar dutela ikustearekin gustura nago, ez naiz ni bakarrik. Gutxi gara, baina nonbaitetik hasi behar dugu hau aldatzen», dio Anderrek lantegia bukatu baino lehen egindako balorazioan.
‎Bestetan ere badira aldaketak, eta ez baitezpada alde onerat.... Ez ote mahomatar horiek ez direla osoki frantsesak iduriak bilakatzen ikustearekin , beren nortasun frantsesa galtzeko arriskuan senditzen dutelako. Mahomatarren beldurra?
‎" Etsituak dira. Amor emana dute elizak husten direla ikustearekin ."
‎Presondegiak dira halere. Presatuak garelarik argi horia ikustearekin beribilari abiadura gehixago ematen diogun bezala, ahalaz gorria aitzin pasatzeko, gure isurgia naturalaren aldera joanen gara, kodea zenbait minutaz bazterturik, kodea hausten dugulako kontzientzia osoarekin. Baina badakigu kode bat badela, kodea hausten dugula.
‎Gizarte hau ohartuko da jaten den lekuan arbi, ez daitekeela izan etxea garbi. Jesusen koda gabe nora goazen ikustearekin , serioan hartua izanen da. Hogeita hameka eta esku dugu.
‎gizon bat leprak joa ikusten duelarik (Mk 1,41); Naimeko alargunak bere haurra galtzen duelarik (Lk 7,13); jendea janaririk gabe ikustean basa mortuan (Mk 6,43); Jerikoko bi itsuak hurbiltzen zaizkiolarik (Mt 20,34). Xoratua egoiten da zerbait eder ikustearekin , hala nola ehuntari erromatarrak erraten diolarik nola bere menekoek obeditzen dioten manua eman bezain segur (Lk 7,9). Legeari jarrikitzen zitzaion aberatsa maitatu zuen (Mk 10,21).
‎Hala nola apostoluek haurrak bortizki urrundu nahi dituztelarik. " Hori ikustearekin Jesus sumindu zen." (Mk 10,14) Edo eskua eiharra zuen gizon hura larunbatarekin etortzen zaiolarik sendatua izateko: inguruan zeuzkan farisauei" hasarrez behatu zien" (Mk 3,5).
‎Telebistako ahots irudiak eta irratiko ahotsak bitartekotasun teknikoa jasaten dute igorleak esaten dituenetik entzuleak bereganatzen dituen arte. Aurrez aurre hitz egiteak ez du zerikusirik etxeko egongelako besaulkian eserita ikustearekin eta entzutearekin, igorlearekin aurrez aurre egon gabe. Aditzera ematen ditugun ondorengo lau irudi grafikoetan azaltzen da garbi komunikazio zuzena eta naturala dela lehendabizikoan datorrena, naturala baina zerbait tenknifikatua bigarrenean eta teknifikatua erabat hirugarren eta laugarren grafikoetan.
‎Inguruak mugak jartzen dizkigu ondo entzuteko. Ez du inongo antzik zinera joateak eta ilunpean filma ikusteak (hortaraxe jarrita) etxeko egongelan ikustearekin . Ez eta zuzenean futbol partida ikusten egoteak etxean edo tabernako telebistatik jasotzen denarekin.
‎Ez zuen perpausa bukatu, betazalak erori zitzaizkion etxeko norbait ganbaran ikustearekin gorputz osoa lasaitzen eta laxatzen zihoakiola. Zoriontsu zitekeen nortasunik ez zuen klinika horretan, ez hain abandonatua hots.
2006
‎«Gure emaitzen arabera, sabeleko gantza bereziki garrantzitsua da koloneko minbizia garatzeko», dio Heiner Boeing ek, Potsdameko EPIC proiektuaren koordinatzaileak. «Hori bat dator GMI emakumeen koloneko minbizia aurreikusteko nahikoa desegokia dela ikustearekin . Horren arrazoia izan liteke gizonezkoek pisua irabaztea, batez ere sabelaldean gantza metatuz; emakumezkoek, berriz, gorputzeko beste atal batzuetan pilatzen dute pisua», erantsi du adituak.
‎Gauerdiko hontzaren eztula entzun nuen, errekaren alboko ubidea ikustearekin . Ez zen urrun aurkituko.
‎salto egin du Anselmok, zer esateko? galdetuko dute zerbait jakin nahi badute, saludatu bai egiten dut, bueno, ez edozein e!, batzuk ikustearekin badakit nolakoak diren, horiek ez ditut saludatzen!
2007
‎Harri kozkor bat dirudi eta zaharra omen da oso. Barruan itsasontzi zaharren margo ederrak ba omen ditu baina gaurkoan kanpoko teilatu alartzeko harlanduak ikustearekin pozik: dromedario, ahari, emakume ahate, giza-zaldi...
‎Bilbaoko jendea alegera zen Francoren soldadoak ikustearekin ... Zer atsekabe guretzat eskualdunak ikustea, komunichtekin eskuz ikustea, tresna berak eskuetan, Francoren soldadoen kontra...
‎Ekintza horren bitartez guztiz aldatu zen plazaren itxura; itxura ez ezik, herritarrek plazari buruz zuten pertzepzioa ere. " Lurra ikustearekin , pertsona gehienek lorategi, mintegi... edo patata lur sail bat ikusi dute. Hunkigarria izan da.
‎–Iraultza egin ezean, itsasoa ikustearekin etsi diagu, ezta, Poeta?
‎Jendeak berak, ni heien adinean nintzen baino gazteagoak dituk. Berrikitan, ene lantegiko erretretadun batzar batetan izan nauk eta harritu nauk ikustearekin zer ñiñiak hartzen dituzten orain langile gisa! Halere, aitortu behar diat guk ginen baino ongi ikasiagoak direla:
‎... ez nindian ez baitezpada trixte ordu hetan horiek ikustearekin ...
2008
‎• Eskaintzaren auziaz gain, bestelako aldagai soziolinguistikoekin oso lotuta azaltzen zaigu euskarazko hedabideak gehiago edo gutxiago ikustea eta irakurtzea. Hizkuntza gaitasuna, erabilera eta euskararekiko jarrera subjektiboa, hirurek dute harremana telebista euskaraz gehiago edo gutxiago ikustearekin eta egunkariak euskaraz gehiago edo gutxiago irakurtzearekin. Horien artean hizkuntza gaitasunak (euskaraz ondo egiteko gaitasunak, kasu honetan) garrantzi berezia du.
‎Planchuelok Europako 5.000 ikasleri baino gehiagori egindako azterketa batekin ikusi zuen harreman hori. Azterketa horretan, zigarro kontsumo handiagoa edo txikiagoa aktoreak erretzen agertzen diren eszenak ikustearekin lotzen zen. “Hori ikusten badute gure nerabeek, mesede eskasa egiten zaie gazteei”, ohartarazi zuen Planchuelok.
‎Ez du merezi berau aipatzea.Etxe barruan ere mugitu dira beste batzuk eta poztekoa da Atutxa eta konpainia zarpatik hartu dituztenean zer nolako urrats berriak ematen hasi diren, zeren hainbat hilabetetan zehar hemen izan diren epaiketa nahiz atxiloketa guztien aurrean hitz politak baino ez baitituzte izan. Poza, hitz soiletatik egiteetara pasatu direla ikustearekin , jakina.
‎Gaur egun euskaldunaren irudirik edo prototiporik ez dagoela esanez hasi zen Xamar. Estereotipoak hor daude oraindik ere (txapelarena, adibidez), baina euskaldun bat ezagutzeko ez da nahikoa ikustearekin ; euskalduna zein den jakiteko entzun egin behar da. Eta, horretarako, ariketa txikitxo bat egin genuen.
‎Minbizia duen jendearekin, gorrekin, depresioa duen jendearekin eta beste gaixotasun batzuk dituzten jendearekin lan egin du berak, eta esperientziaren asebetetzeaz galdetuta honako hau dio: " Jende horren aurpegia ikustearekin aski zait. Horrek dena esaten dit". Gaixotasun asko landu daitezke animaliekin.
‎Eguna libre samar daukadanean, motxila txiki bat eta hamaiketakoa hartu eta Chugach Parkera edo Flattop mendira joaten naiz, paseo luzeak egitera, edota unibertsitateko bibliotekan eskuratu dudan Samuel Pepysen Egunerokoa irakurtzen jarduten naiz. Nahikoa dut Ellen gelan edo Fakultateko korridoreetan ikustearekin ; aurrekoan, eskola baten amaieran, ni zoriontzera hurbildu eta eskuaz estutu zidan ezkerreko besoa: nik atzera egin nuen salto, deskarga elektriko bat jaso izan banu bezala.
‎Orain ez dut zainketa berezirik behar. Asteburuetan elkar ikustearekin nahikoa izanen dugu. Gainera, amak dendarena antolatzea lortzen baldin badu, igoal, Lekunberrira joanen gara boladaren bat pasatzera.
‎Berriz ere esker onetan zela ikustearekin , anitzek ongi etorria egin zioten eta erran ere:
2009
‎Urtetan ilobak ez diren beste umerik ez da sartu etxe honetan, eta bat batean dena aldatu da, Gabrielarekin. Gabriela etxe honetan ikustearekin Olatz eta Sabin umeak ziren garaia gogoratzen dut ezinbestean. Askotan uzten digu Reginak Gabriela etxean, berak Mirenentzako mandatuak egin bitartean.
‎Niri ez zaizkit horrelako gizonak gustatzen? Nahikoa du Nellyk Ruben ezin ikustearekin
‎Carmenenak bezalakoak. Bere etxeko leihoa ikustearekin badakit kalera begira dagoen, nahiz eta gortinak ireki ez. Bere atzamarren dardara sumatzen dut haien atzean.
‎Errege Kontseilutik ateratzen ziren lagunen artean zegoen, bere lehengusu Retzeko mariskalaren ondoan. Ni ikustearekin , enegana etorri zen enbaxadoreen sarrarazlea. Frantziako gortean agur guti egin zidaten inoiz Codungo baroiaren hura bezain hanpatua.
‎Ez ziren berriro Villaviciosara itzuli, harik eta orain dela lau urte Meaurioren izebetako bat haurtzaroko baserria zertan zen ikustearekin tematu zen arte.
‎Ni ez nintzen langintza horretarako jaioa, ordea. Besteek nola ehizatzen zituzten ikustearekin etsi behar.
2010
‎Hegoalderago, Atlas bortuari inguru eginez, Sous en barrena menturatu ginen Tafraout helburu, kasbah haietatik ageri zireneko bidean, hain zuzen. Gaztelutzarrok ikustearekin aisa zen pentsatzea haietatik batean Ali Baba ren altxorra egoten ahal zela, edo, bat batean atea idokiz," ezpatadun esklabo" Masrur* ilkiko zela.
‎Hareatzaren erdian Madamin kanaberarekin etaTugul dantzaz eta kantuz ikustearekin , turistek galde egiten zuten zer zen hura, ea nor ziren agureok. " Aral tour" eko funtzionarioek ihardesten zuten kaska arinduak zirela eta mozkorti halakoak.
‎Halaber harritzen zen bainuetxeko langile hura ikustearekin , urte oroz al gherrid deitatu hilean lanari utzi, gerri inguruan oihal bat jantzi, eta lepo gainean haga batekin ibiltzen ohi zena; Majdhub hura bezala, hona hara joaten zen herri osoa korrituz, betiere haga lepoan, Al Quram eko ahapaldiak kantatuz.
‎Kalifa Mhadi k pelegrin joanen zela aldarrikatu zuenean, anitz poztu zen haren alaba Nur Nur, berehala galde egin zion aitari berekin eraman zezala, berak ere hijja egin nahi zuela. Aitak kontent onetsi zion desira piadosa, eta urguilutsu egon zen ikustearekin bidaiaren latzak ez zuela beldurtzen.
‎Sugea hurren hurren ikustearekin , potikoa feitaz ohartu zen, eta, jauzi bat eginez, ruyandarren ordezkaria besarkatu zuen jainkoari ezkerrak emanez:
‎Halatan, etsaiak jadanik begi bistan zituztela, sultana bere zaldi zuriaren gainean gaintto baten gaindi iragatean azkon baten ziztua entzun zen; oihu egin zuen sultanak zaldi gainetik erori aitzin. Lurrean ikustearekin , ofizial eta soldaduak, bozkariaturik, besoak goiti altxatzen eta orroak eraikitzen hasi ziren, zeren azkona ez baitzen ilki ruyandarren lerroetatik, baina sultan Muqtadir en gibeletik.
‎zopa uher bat, non labezomorroak eta ahaideak igerika zebiltzan. Sindbad higuindu zen, areago egin ere, beste arraunlariek traburik gabe jaten zutela ikustearekin : aberexka beltzak koilaraz atzemanik, gozoki eramaten zituzten zintzurretik behera, non ez baitzuten beste jatekorik.
‎Sultan Mohamed uros zen Mecnes eko bere jauregian, tupinak urrez beteak eta zorroak zilar txanponez gainez eginak ikustearekin . Bada, armadaren buruan legar biltzera joanik, Marraquech etik heldu berria zen, garraiatu altxorrari begirik behin ere kendu gabe.
‎Baina sultanaren soldaduek Ayt M' ti leinuaren herrixka batean egin zuten sarraskia ikustearekin , Hassan gibela joan zen bere estandartearekin eta haren gerizan bilduak ziren gerlari bolondrezkoekin, bada, horrela erakusten zuen El Drabanak sultanari edekitzen ziola arestian eman bedeinkapena.
‎Djin a habuina zeriola egon zen altxor hura ikustearekin . Eria luzatu, eta hatzazaletik ilki zen aize zirimola bat, datil metarantz bira biraka joan zena.
‎Ikusi nahi ez dena beti begi aurrean, esango luke Xabierrek. Arreba astean bizpahirutan ikustearekin bere aingeru guardakotza betetzen zuelakoan, ez zuen jakin izan ikusterrean zuena behar bezala ulertzen.
2011
‎Duela urte batzuk, zomorroak gutxitzen ikustearekin , gazte «izandakoak» ere gonbidatu zituzten goizeko buelta egitera eta arrakasta polita izan zuen ekimenak. Dantzari ezin finagoak daude Aranon, baina dantzan animatzen ez denak ere zeregin polita izan dezake buelta girotzen.
‎Ez dizuet erranen fereka diezaiezuen bizkarra eskuz, zuen amodioaren erakusteko. Ezen, uste lukete, eskua hurbiltzen ikustearekin , min egin nahi diezuela; samur litezke, eta beren samurrak jauzaraz liezaieke ur bat, halakoa non hunki balitzaizue eskua, pintzak eginaraz bailizkio. Horretarik da errana pozoia baduela apoak.
2012
‎Bide batez, oraindik Udalarekin" harreman formalik" izan ez duten arren, halakorik egotekotan, entzuteko prest leudekela adierazi dute.Sorgin Jaien historia bideozHausnarketa prozesua aurkezteaz gain, Sorgin Jaien historia ordu erdi pasatxoan biltzen duen bideoa ikusi zuten herriko gazteek ostiral arratsaldean Xirimiri Elkartean. Bertan, Sorgin Jaien hastapenetan gorputz eta arima lanean aritu ziren herritarren iritzia entzuteko aukera izan zen, urtez urte gertatutakoa errepasatzen zuen argazki galeria bat ikustearekin batera.Hasieran, Sorgin Jaiak" xumeak" eta baliabide" urrikoak" baziren ere, gaur egun herriko festetako erreferente nagusietako bat da. Bere garaian, herritarrek argi ikusi baitzuten jai herrikoi, alternatibo eta parte hartzaile baten beharra egon bazegoela herrian.Oztopoak nonahiHala ere, bidean traba eta oztopoak izan zituztela aipatzen dute bertan parte hartzen duten herritarrek bideoan.
‎«Behiak ikustera gatoz», zioten denek. Batzuk, berriz, ikustearekin bakarrik konformatu ez, eta animaliak ukitu nahian zebiltzan, andereñoari baimena eskatzen. Gaztetxoak ere hurbildu ziren, tartean, zenbaitzuk gelan emandako galdetegia betetzen zeuden.
‎Kostata gainditzen zituen eskolako ikasturteak, eta aitaren nahia unibertsitatera joaten familiako lehena izan zedin, presio izugarria zen berarentzat. Umetan futbolean jokatzen zuen eta ez zuen gaizki egiten, baina gero telebistaz ikustearekin konformatzen zen.
‎Ba natura, adibidez: parterrea ikustearekin konformatu behar gara sarritan. Eta iluntzea... iluntzeaz gozatzea ia ezinezkoa da gure hiri mega porlanezkoetan.
‎Zaldi gainean oraino eri, Bandera bera bakarrik euri adar bortitz baten azpitik basa kanpamendutik Orienterantz bere joanean ikustearekin , Pombori iruditu zitzaion duintasunaren eredu bera, nahiago izan baitzuen jasan, ezen ez bere zizpariak heriotzara eraman.
‎Laburrera, aldiz, adarretatik erortzen hasi ziren, edo, hegaldatzera entseatuz, ez ziren gauza izaten airean gora joateko eta erori egiten ziren hegalak dorpeki inarrosiz; brisarak inguru guztian gaindi barreiatu zituen luma beltzak. Halatan, Bayamon anitz miratu ziren ibaia estalki harekin ikustearekin : " Cauto lutuz heldu da".
‎Habanako Prado etorbidea Neptuno karrikarekin gurutzatzen den lekuan, neskatila bat goiti beheiti dabil, alde guztietara so. Pradon behera kabriolet eta kitrinetan kontent doazen amorosak ikustearekin hertsidura batek hurrupatzen dio barnea.
‎Leihatilako errezela altxatuz, ozpinen argira kapitain Matosen joan etorriak zelatatzen hasi zen, eta aztoratzen, ikustearekin belarrira mintzo zitzaiola soldaduren bati:
‎Cayo Romanotik hurren arraunean genbiltzala, hondartzako harkaitz artetarik gizon bat antzeman genuen, berekin zuen astoari itsasoko uretatik edatera ematen ari! Anitz harritu ginen, bada, leku hartarantz bidatu genuen txalupa; are harritzenago, kapelua edeki eta ur hartatik bilduz, gizona bera edaten hasi zela ikustearekin !
‎Kapitain Orokor Valeriano Weyler Habanako bere jauregian afaldu berria da eta balkoira doa zigarro mardula erretzera. Laket da bere zaintzako soldaduen joan etorriak ikustearekin , hantxe beraren aitzinean, Plaza de las Armasen hona hara dabiltzanak; eta barnaki hartzen du arnas.
‎Zaindaritzako beltzak aztoratzen hasiak ziren itsaso aldean hodeiak buztutzen ari ikustearekin . Kapitain Matok abisu emana zion Kapitain Orokorrari, baina beronek ez omen zekien Karibeko ekaitzen berri:
‎Gotorleku tokietara joanik, Weyler kontent egon zen eraikuntzak abantailaturik ikustearekin . Umore onean zeudela, Kapitain Orokorra eta jeneral Rivas irriz zihoazen bohio haren aitzinetik iragan zirenean; atarian, kadira xanku batean eseria, atso beltz bat zegoen, haren larru simaurrak are beltzago zirudiela ile urdinduaren ariora; ahoan kanaberazko pipa bat zuen, ke hari mehe bat jalgitzen zitzaiona; ondoan, belauniko eta adartxo zenbaitekin jolasean, mutiko bat zegoen, zazpi edo zortzi urte zituzkeena, bera ere ezinago beltza," urdin" deitzen dituzten haietarik.
‎Espainiako batasuna hautsi nahi duten eta inozenteen bizitza sakrifikatzen dutenen kontra piztu den gorrotoa ere zinezkoa da. Beraz, negoziaketaren ondorioa ETAren desagertzea bada, denak ados; baina Euskadi autonomoago batetan ETAko militanteak diputatu edo ministro ikustearekin , ez dira denak hain ados izango.
‎Bainan kanpo alde jauzi egitean, haizeak hatsa kentzen bazuen ere, daldarak ahanztziz, lasaiduraz hantua, trebaketan ongi ikasia. Lau ehun metro gora izan harren, baginakien zer egin jauzgailua idekia zela ikustearekin ... Ene menditar auzo onak ziona: Gainbehera jauzi egitea ez duk gaitz!
2013
‎Istorio bakoitzak badu sexu gosearen pizgarri gisa aritzen den elementu afrodisiako propioa; malkoak, barreak, beldurrak, ametsak, fantasiak, aurpegi ezezagunak, promesak, jelosia, etab. Irudimenezko eta emoziozko lengoaiari lotutako osagaiak dira, hain zuzen ere, sexu jardunaren eszena bakoitzari bere eduki magikoa, ehundura berezia, gaineratzen diotenak. Beste modutan ezin genezake literaturaz mintzatzen aritu, eta film porno soil bat ikustearekin nahikoa izango litzateke.
‎Zati horren arabera, ikusten zituzten bazterren gainetik, beti Euskal Herria zetorkien gogora. Ez ziren leku berriak ikustearekin konformatzen. Euskal Herria nahiago zuten, edo ikusten zutena Euskal Herrian erabiltzea pentsatzen zuten.
‎Ez dut egundaino deus ederragorik ikusi gure gizonen igaite hori baino. Erran daukute geroztik gure jeneralek nigarra jauzi zaiotela begietara, beren soldadoak ikustearekin , oro hain xuxen, zoin beren lerroetan, oro airean zeramaztela gain hartara heltzeko lehiak, batzu xutik arman bermatuz, bertzeak zango eta besoen, pino xehakatuen erroeri lotuak, bethi gorago.
‎Euriarekin ederki zaintzen dauzkigute errekak. Holako errechimenduak ikustearekin , ez litazke aintzinatzerat etsaiak mentura: ihesari kurrinkan eman litazke arrotoinak?
‎Sartu zaizkit errengurak bizkitartean, ikustearekin udako toki hauta dugula, itzal eta freskura nasaiki, eta bertze alde hortan Alamana maltso.1261
‎Zer irudi sortuko dira honako irudi lau hauek marraztutako ardatzaren inguruan biratuta? Paperean ikustearekin soilik nahikoa ez baduzu, irudika itzazu kartoi mehe batean irudi lau horiek, ebaki, itsatsi makilatxo batean eta biratu
2014
‎" Espainiar gerrilla zuzendaritzan euskaldunak baziren asko, baina ezin da jakin zehazki zenbat euskaldun zeuden denera makietan, han hemenka baitzeuden nahasturik; garaiko PCEren dokumentazio asko ez da existitzen edo oso kalteturik dago. Gainera, izenen zerrendak ikustearekin ez da nahikoa", dio Rodriguezek. Eta Euskadiko Gerrillari Erakundean zenbat lagun ote?
‎Tururu! Telebistako iragarkietan ikustearekin konformatu naiz?.
‎Mario, ordea, harrituta dago horrenbeste argi ikustearekin . Korrika hasi nahi luke, guztia berehala ikusi ahal izateko.
‎...urtera bitartean, umeek pentsamendua buru barruan gertatzen dela ulertzen dute; pentsamendua erreala edo irudizkoa izan daitekeela; norbait zerbait pentsatzen ari daitekeela zerbait egiten edo begiratzen duen aldi berean; begiak eta belarriak estaliak dituen pertsona batek objektuei buruz pentsa dezakeela; beharbada pentsakor ikusten den norbait pentsatzen ari dela, eta pentsatzea desberdina dela ikustearekin , hitz egitearekin, ukitzearekin eta jakitearekin alderatura (Flavell, Green, eta Fravell, 1995).
‎Heltzean ohartzen duzu basajaunari. Hura ikustearekin haren desafioa oroiturik hasten duzu buruari hatzez eta harrapatzen dizu bizpalau ogi bihi, biloen artean kokaturik. Berehala ahoan ezartzen ditizu eta jaten.
‎Sohatxipiko brostara heltzean ohartzen duzu basajaunari. Hura ikustearekin haren desafioa oroiturik, hasten duzu buruari hatzez eta harrapatzen dizu bigezpalaur ogi bihi, biloen artean kokaturik. Berehala ahoan ezartzen ditizu eta jaten.
‎Kontzertuaren ondoren Oihanarekiko sentimenduak aldatuta zeuzkan, gainera. Jada ez zen hura ikustearekin asetzen. Desioa ate joka sentitzen zuen, eta sentimendua areagotu zitzaion etxean Imanol kantariaren Mea culparik ez diskoa aurkitu zuenean.
‎Beltzak karriketarat jalgi ziren, poza ospatuz, eta poliziek hogei bat lagun hil zituzten, beltzak guziak. Erbesterat ihes egin zuen Galvestongo erraldoiak; Espainian ibilia zela entzuna zuen Santosek, baina esperantzarik ez baitzuen Johnson berriz borrokatzen ikusteko, filma ikustearekin akort egin behar. Bertzalde, Etienek norekin ikasiko du Galvestongo erraldoiarekin baino hobeki?
2015
‎Nahikoa, etxea topatzearekin. Nahikoa eta gehiago, denbora hartan guztian gainean eraman zituen giltza sortaren artean, bat, sarraila hartara egokitzen zena zela ikustearekin . Gehiegi, etxeko atea irekitzearekin batera, bere buruari ukatu izan zizkion oroitzapenen orratz guztiak berriz ere bere bihotzaren titare hautsian jostearekin.
‎Eta bitartean zer egiten zuen zorioneko Rothmanek? Zentzu handiz, bigarren mailan mantentzea erabaki zuen gure dendariak, hain pertsonaia ilustreak teilatu beraren pean ikustearekin kontent. Bere memorietan idatzita utzi zuen bezala, uda hartako gaurik zoriontsuena izan zen hura.
‎Utopiarrek, dio, auzo herriekin eginiko hitzarmenak ez dituzte izenpetzen. . Aburu horretaratu dira bereziki ikustearekin zein zintzotasun gutirekin urrungo lehor haietan printzeek begiratzen dituzten beren kontratu eta hitzarmenak?. Zertarako sinatu eta zin egin hitzarmenak, gero ez gordetzeko?
‎Pentsatzeko denbora asko izan dut bai, inork izan badu. Baina mahai gainean janari asko ikustearekin gosea erabat desagertu eta oka egiteko gogoa gailentzen zaigun bezala, kokildu egin ninduen gogoetarako hainbeste denbora nuela kontu emateak.
‎Biluzik zegoela konturatu zen baina ez zuen lotsatzeko astirik izan. Carmenen ezpainak nola mugitzen ziren ikustearekin nahikoa zuen. Bekaturako tentazio ziren.
‎Martínez Pire ez da asetzen herrian gertatzen dena ikustearekin . –Nire alorretik saiatu naiz beti herriarentzat onuragarriak izango diren ekarpenak eta hobekuntzak egiten.
‎Aurrera doa arratsaldea, leihotik sartzen diren eguzki errainuetan igartzen dut, ez dut horrelakoetan erlojuari begiratu beharrik; areago, nahiago dut erlojuari ez begiratu, erlojuak denbora haginkadaka jaten didala ematen dit, baina gela barruetara sartzen diren errainuei erreparatuta arratsaldearen joana sentitzeak atsegin handia sortzen dit; umetan ez zidan plazer handirik ematen horrek, nahiago izaten nuen arratsaldea ez amaitzea, lagunekiko olgetekin segitzeko, arratsaldea betiko luza zedila. Urteek ekartzen digute egonean egotearen plazera baina, eta horrela gozatzen naiz ni askotan, arratsaldearen joanarekin, hobeto esan, arratsaldearen joana igartzearekin, nire bizitza inguratzen duen kaiolako leihoaren tarteetatik sartzen diren errainuak inklinazioa galtzen eta kolorgetzen ikustearekin . Errainu bakoitza galaxia bat iruditzen zait, non dindilizka dabiltzan hauts izpiak planetak diren; eta egia balitz horrenbeste galaxia daudela, eta galaxia bakoitzeko hainbat planeta, eta planeta bakoitzeko hainbat arazo, ez ote dut nik neure inguruko arazoa magnifikatu?
‎–Bazterrak harritu direla bai joanden aste hortan Enbata kasetak xede eder hori nola aipatu duen ikustearekin ! Zertaratu dira kaseta hori kudeatzen dutenak?
‎Bizkitartean, oroitzen naiz, egun batez, Zelaikoplazara deitu nindutela, «Bitoria» ren ospatzeko eginnahi zuten «Bandera goititze» batera, «Tanteene» koostatuan aurkitu nuen gizon multzo bat bildua, «Aleli» deitu Behereko Zelaiko gerlari ohi medailadunbatekin.Ene sotana ikustearekin Aleli ri gogoratu zitzaionbatzuetan entzuten den erran zaharra: «Erregeak etaApezak dituguno, beti gerla izanen dugu!» eta botazuen niri buruz:
‎18 Oso pozik joan ginen honekin eta baita pertsona santu batzuk, gure aurkakoak izan ohi zirenak, bareago zeudela eta haietako batzuek lagundu egiten zigutela ikustearekin ere.
‎Informazio kontsumitzailea ez da konformatzen egunkarian albistea irakurri, irratian entzun edo telebistan ikustearekin . Are, egoera likido horretan eroso dabil.
‎Estresa eta antzutasuna? Hala ere, komunitate zientifiko osoa ez dago ados estresa gizonezkoen ernalezintasunaren kausa bakar gisa ikustearekin . Gazteen Semenaren Ikerketa Nazionalaren egileek ondorioztatu dute, estresarekin batera, tabako, alkohol eta droga kontsumoak edo sexu transmisiozko gaixotasunen aurrekariak ere areagotu egin daitezkeela.
‎Bada, Alfredo Sintes ez baita debaldetan Freiren azukre olako kalitate arduraduna izana, bada, zientzia kimikoetan lizenziatua denez gero; ez eta, gobernuak azukre ola hertsi ondotik, institutuan kimika eta geografia irakasle ere! Zer sentiko du bere barrenean Freireren gainean altxatzen diren bi tximinia erraldoi ikustearekin , bada, aspaldidanik kerik aurtiki gabe daudenak. Halaber, ikasle izan dituen orotariko jendeak eskua luzatuz agur erraten dionean?
‎Ertzain Palomok irribarre egin zuen botila gualfa ikustearekin :
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
ikusi nahiko 7 (0,05)
ikusi konformatu 6 (0,04)
ikusi aski 3 (0,02)
ikusi bakarrik 3 (0,02)
ikusi etsi 3 (0,02)
ikusi soilik 3 (0,02)
ikusi ase 2 (0,01)
ikusi ez 2 (0,01)
ikusi gu 2 (0,01)
ikusi hura 2 (0,01)
ikusi jakin 2 (0,01)
ikusi lotu 2 (0,01)
ikusi Frantzia 1 (0,01)
ikusi Grezia 1 (0,01)
ikusi Jesus 1 (0,01)
ikusi Kanada 1 (0,01)
ikusi Loiola 1 (0,01)
ikusi Olatz 1 (0,01)
ikusi aditu 1 (0,01)
ikusi aisatu 1 (0,01)
ikusi akort 1 (0,01)
ikusi alderatu 1 (0,01)
ikusi amestu 1 (0,01)
ikusi baizik 1 (0,01)
ikusi bakoitz 1 (0,01)
ikusi bat 1 (0,01)
ikusi belarri 1 (0,01)
ikusi beldurtu 1 (0,01)
ikusi bera 1 (0,01)
ikusi berak 1 (0,01)
ikusi bereziki 1 (0,01)
ikusi beribil 1 (0,01)
ikusi beste 1 (0,01)
ikusi bidaia 1 (0,01)
ikusi bide 1 (0,01)
ikusi den 1 (0,01)
ikusi deus 1 (0,01)
ikusi disfrutatu 1 (0,01)
ikusi edonor 1 (0,01)
ikusi erditaratu 1 (0,01)
ikusi ere 1 (0,01)
ikusi esperientzia 1 (0,01)
ikusi etxe 1 (0,01)
ikusi ezen 1 (0,01)
ikusi ezker 1 (0,01)
ikusi frantses 1 (0,01)
ikusi gainera 1 (0,01)
ikusi gorputz 1 (0,01)
ikusi gose 1 (0,01)
ikusi gozatu 1 (0,01)
ikusi gustura 1 (0,01)
ikusi hau 1 (0,01)
ikusi hertsidura 1 (0,01)
ikusi jende 1 (0,01)
ikusi kontent 1 (0,01)
ikusi kuru 1 (0,01)
ikusi latsatu 1 (0,01)
ikusi lurralde 1 (0,01)
ikusi markatu 1 (0,01)
ikusi nola 1 (0,01)
ikusi nolako 1 (0,01)
ikusi poz 1 (0,01)
ikusi soil 1 (0,01)
ikusi sorpresa 1 (0,01)
ikusi tematu 1 (0,01)
ikusi uda 1 (0,01)
ikusi zazpi 1 (0,01)
ikusi zein 1 (0,01)
ikusi zer 1 (0,01)
Konbinazioak (3 lema)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia