Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 358

2000
‎Horrexegatik ez ditugu onartu, lege arrazoien artean, heriotza zibila —naturalaren antzekoa— eta ezkontide batek bestea salatzeko moduko delituak. Ez dugu zuzen ikusi dibortzioak onargarriagoa izan behar duenik, beste garai batean banantzeak ziren bezainbestekoak, behinik behin.
‎Gizaki tolesgabe eta trauskilei ez zaie neketsu izaten seme alaba anitz izatea; aitzitik, hainbaten ezean, beldur dira horiek, ea nahikoak dituzten; bide beretik ere, eskandalurik gabe ikusi ohi da nola doan andrazkoa eskurik esku eta besorik beso, senar batengandik beste batengana; ume ahul eta gaixoen babesgabekeria ahalbideratzen da; ezkontzeko gaitasuna ukatzen zaie norbanako batzuei, horiek, euren adina dela eta, izadiaren egitekoentzat aproposenak ez direnean. Ezkontza lege politiko batzuek arautzen dute, ez lege zibil eta naturalek.
‎Gure gurasoen ekitateak gomendatu zigun xedapen hori aldatzeko premiarik ez dugu ikusi ; hala ere, berori arriskutsu bihur dezaketen kari horien aurkako neurriak geureganatu ditugu.
‎Familia baten egoera nolakoa izan eta seme alaben artean banaketa zati berdinetan egitea, ez ote litzateke, besterik gabe, desberdintasun izugarriaren iturburua? Gizartearen maila langintsuetan, zein seme alabek bilduko ote ditu bere ahaleginak gurasoenekin, nekearen ordez irabazpideak ikusi ez, eta okerragoa dena, bere industriaren emaitzak galtzeko tenorean sumatzen baditu. Zer gertatuko da artisau eta nekazariekin, behin bizitza norbaitzuei eman, eta horiek, lehenengoak bertan behera uzten badituzte, euren zahartzaroa dela eta?
‎Orduantxe datoz, berriro ere, legeriaren inguruko eraberekotasun ideiak, orduantxe ikusten baita, inoizkorik ederrenean ikusi ere, berori gauzatzeko abagune apartekoa.
‎Legegileak, aginpidean baino, apaizgoan dihardu. ...an daitekeen herri horren aldarte, jardun eta egoerei; berrikuntzetan ere, zehatz izan behar dute, ezagutzeko modukoak izan baitaitezke, erakunde berri baten aurrean, teoriak eskaintzen dizkigun abantailak eta ez, ostera, haren gaitzak, horiek bakar bakarrik praktikak idoro ditzakeelako; ona ere zokondoratu behar da onena zalantzan izanez gero; abusua zuzentzerakoan, zuzenketaren beraren arriskuak ikusi behar dira; zentzubakoa litzateke, halaber, erabateko perfekzioaren atzetik ibili ontasun mugatua izan dezaketen gauza horietan; legea aldatu ordez, erabilgarriagoa da, ia beti, lege horiek estimu handiagotan jartzeko arrazoi berriak herritarrei aurkeztu; historiak berak ere, gizaldi batzuetan zehar, ozta ozta eskain dezake bizpahiru lege zuzenen argitalpena; azkenez ere, soil soilean dagozkiela ...
‎Oraina eta geroa, etorkizuna eta egungoa, horra hor, urri nahiz oparo, berezko eta betiko harremanak. Horiei adi egon behar du legegileak, berak ezarritako erakundeak lur gaineko euskarrietatik bakartuta ikusi nahi ez baditu. Berezko harreman horiek ahalbideratzen dute herri baten nortasuna eta eitea ez galtzea, herri hori azkendua edo hori baino makurragoa dena, beheratze maila espantagarrian amildua izan ez bada.
‎Sasirrazionalistaren bide bakar hau —Neurathen aburuz, Schlick eta Carnapena—, ustezko jarrera razional hau, irrazionaltasunaren emaitza besterik ez zen. Bere aurrean, aukera desberdinen arteko hautaketari tokia ematearen alde zegoen Neurath, aurreko azpiatalean ikusi bezala.
‎Azken hauek sentimen datuetan oinarrituz era daitezkeen eraikin logiko lez uler ditzakegu, baina sekula ez ezagutza zuzena bailiran. Schlicken jarrerak, honetan, bi oztopo ikusi zizkion auzi honi buruzko Russellen ikusmoldeari:
‎Psikologiak ere behartuta ikusi zuen bere burua postulatu positibistak onartzera, Vienako Zirkuluak hasiera emandako erreketan erori nahi ez bazuen behintzat. Ikerketa eta ezagutzaren benetako formatzat onartua izateko, baldintza bat kontuan izan behar zuen psikologiak, alegia:
‎Etika zuzena denari edo ez denari buruzko ezagutzaren gorputz legez ulertuz gero, eta ez horrenbeste giza ekintzen jatorriari buruzko ikerketa enpirikoa bailitzan, orduan etikak ez luke inolako zentzurik Zirkuluko partaideentzat, ezagutza mota hori ez zelako posible. Horren aurrean, enpirista logikoek, beren printzipioak asetuko zituen eta beraiekin koherente izango zen ‘balio judizioen’ deskribapena eskaintzera behartuta ikusi zuten beren burua. Asmoa ez zen erakustea balio adierazpenak, esanahia baldin badute, orduan adierazpen ‘zientifiko’ arruntak direnik; ezta ere, zientifikoak ez diren neurrian, ez direla, hitzez hitzeko zentzuan, esanahidunak; baizik eta, soilki, ez egiazkoak ez faltsuak izan ezin diren sentimen adierazpenak direla.
‎Egiaztagarritasun printzipioaren bertsio hertsiaren ondorioak oso latzak izan ziren, ikusi bezala, ikerkuntzaren adar ez zientifikoentzat. Alta, laztasun hori, geroago, batez ere ezker alderdiaren iritziak —Carnap eta Neurath, batik bat— ikusita, bigundu egingo zen.
‎Haatik, nolanahi, metafisikak berriro ere aurkitzen ditu argudioan arrakala nahiko zabalak egiaztagarritasunaren eraikinean sartu ahal izateko, bertsio berri honek edozein enuntziaturi eslei baitiezaioke esanahia. Eta Ayerrek kritika hau begi onez ikusi zuen, bere adibide honetan ikus daitekeen legez:
‎Hots, zientziaren zati batzuk ezagutza ez zirela esatera ailegatu ziren; bestela esanda, zientzia ez zela zientifikoa. Zentzugabekeria honen aurrean, ikusi moduan, printzipioa ahuldu zuten, baina ondorioz metafisikak berriro ere ezagutzaren diskurtsoan sartzeko zekarren mehatxua kontuan izanik.
‎Vienako Zirkuluan inferentzia induktibo hauek legezkotzat hartzeko modurik onartu ez zutenek, legeen ikusmolde erabat artifizial eta batere ez erakargarri baten menpe ikusi zuten beren burua. Carnapek, bere hasieratan, Aufbau ean esate baterako, ‘Gizaki oro hilkorra da’ motako orokorpen batek hilda daudela dakigun gizakiei buruz soilik ari direla zioen; gauza bera esan genezakeen ‘Eguzkia egunero ateratzen da’ enuntziatuaren inguruan.
‎Reichenbachek ere, hasiera batean Humeren arazoa onartzeko uzkur —sasiarazoak zirela zioen—, auzi eta arazo zientifikoak aztertzen hasi bezain pronto, indukzioa aldarrikatzera behartua ikusi zuen bere burua. Aufbau ean Carnapek ez bezala, zientzia ez zuen ikusten indukzio noziorik gabe aurrera egiteko moduan; Reichenbachen aburuz, legeek iraganeko esperientziak batu baino zerbait gehiago egiten zutela oinarrizko zalantzarik gabeko printzipioa zen.
‎Horregatik, bada, formalizazio mota hau, laguntza baino gehiago, zama bihurtzen da zientziarentzat. Izan ere, ikusi dugunez, baldintzazko kontrafaktikoak goiko egitaulen bitartez ezin dira ezaugarritu.
‎Neurathen ibilbide filosofikoa, tesi fisikalistei eginiko ekarpenei dagokienez ez bada, positibistatzat jotzea zaila denez, filosofo hau beste guztian zertxobait aparte utzi dugu. Vienako Zirkulua korronte filosofiko ez bateratu lez ikusteko egungo interes berrituak, Neurathen irudia berrirakurketen goi mailako postuetan jarri du121 Orain arte ikusi ditugun tesiak gehienbat Zirkuluaren alde positibista eta enpiristarenak izan dira, beharrezkoak azken finean vienarren programa hain aberats eta plurala ongi uler dezagun. Baina, nola ez, horrelako interpretazio batek eskema horretan zehatz mehatz egokitzen ez diren ideiak arriskuan jartzen ditu, saski berean ortodoxia eta heterodoxia sartuz —heterodoxia arbuiatzen ez duenean— Eta horregatik, hain zuzen ere, Zirkuluaren aurkako kritikak nahikoa izan du interpretazio estandar hura erasotzearekin, ideia heterodoxorik egongo ez balitz bezala.
‎Humeren ustez, kualitateen arteko erlaziotik —inpresioak hautematen ditugunean— kualitate horientzat zerbait —oinarri bat— badagoela uste izatera aldatzea gauza arrunta zen. Baina oinarri hori ezin da ikusi ; ikusten dena kualitatea da. Dena den, oinarri horretan, objektuaren existentzian sinesten dugu.
‎Arazo hauek ikusi baino lehenago, haatik, galdera bat agertzen zaigu nabarmen: zeintzuk dira logika berriaren ezaugarri bereziak hura hain eraginkorra izan dadin?
‎Zientzia enpirikoak, beren aldetik, proposizio sintetiko kontingenteek osatzen dituzte, eta hauek enpiriarekin aurrez aurre jarri behar dira. Proposizio hauetan erabiltzen diren zeinuen esanahia argitu behar da, hau da, hizkuntzarekin adierazten denak zer esanahi duen ikusi behar da. Lehendabiziko helburua, orduan, zeinuaren eta gauzaren arteko erlazioa finkatzea izango da, irudiaren eta irudikatuaren artekoa, errepresentazioaren eta errepresentatuaren artekoa, azken buruan.
‎Estatu Batuetan ere, bertako filosofia pragmatista gorabehera, gauza bera gertatu zen, batez ere Charles W. Morris, Ernest Nagel eta Willard v.O. Quineren harrera ikusi eta gero. Eskandinabiako zientzialari eta filosofoekin ere izan zituzten harremanak —han zeuden gaur egun ezagunak diren Jorgen Jorgensen edo Eino Kaila— eta, nola ez, baita Erresuma Batuko analitiko berriekin ere:
‎Vienako Zirkuluaren berrikuntzari eta filosofia tradizionalaren ikusmoldeekiko bere enpresa filosofikoak duen bateraezintasunari buruzko tesi hau ia aho batez onartu dute filosofo tradizionalek, batez ere Zirkuluaren enpirismo logikoak nonahi jaso duen harrera erabat negatiboa ikusi eta gero. Filosofo tradizionalek Zirkuluaren filosofia ‘filosofia eza’ edo ‘anti filosofia’ lez ikusi zuten, gauza ez zena ez diziplinaren funtsezko arazoak begiztatzeko eta are gutxiago horien ebazpenari buruz zerbait esateko ere.
‎Vienako Zirkuluaren berrikuntzari eta filosofia tradizionalaren ikusmoldeekiko bere enpresa filosofikoak duen bateraezintasunari buruzko tesi hau ia aho batez onartu dute filosofo tradizionalek, batez ere Zirkuluaren enpirismo logikoak nonahi jaso duen harrera erabat negatiboa ikusi eta gero. Filosofo tradizionalek Zirkuluaren filosofia ‘filosofia eza’ edo ‘anti filosofia’ lez ikusi zuten, gauza ez zena ez diziplinaren funtsezko arazoak begiztatzeko eta are gutxiago horien ebazpenari buruz zerbait esateko ere. Beraz, Heidegger eta bere jarraitzaileentzat, Vienako Zirkuluaren pentsamendua ez zen izan pentsamendu filosofikoaren imajina zitekeen formarik endekatuena baino, garaiko gaitz eta arazo guztien erruduna:
‎Hortaz, testuinguru honetan ere ez da estimu handian izan Vienako Zirkuluaren ikusmoldea. Egia esanda, filosofia analitikoaren korronte berrienek ezeztaturiko zerbait legez ikusi izan dute. Baina korronte hauek, Zirkuluaren filosofoek benetan esandakoa kontuan hartu beharrean, ‘ikusmolde jarauntsi’ edo ‘ikusmolde estandar’ izeneko haize errotak eraso zituzten, soilik estereotipo eta dogma gutxi batzuk aintzat hartuz.
‎Orduan fisikariarentzat objektiboa zena filosofoaren arabera behagarria zenarekin bat zetorren. Emaitza hau lortzeko, dena den, bide luzea jarraitu behar izan zen, ikusi bezala; bide honek filosofian nahiz fisikan ere izan zuen eragina: fisikan, teoria klasikotik erlatibitatearen teoria orokorrera ailegatu zen; filosofian, aldiz, ikusmolde kantiarrarekin hasi eta positibismoan bukatu21.
‎argazki plaka batean berean aurpegi desberdinen argazki segida bat egin zuen, guztiek amankomunean zituzten ezaugarri berezien irudia eskuratzeko. Eta guztien argazkia erakutsitakoan, ohizko aurpegi txinatarra —kasu— ikus dezazuen lortuko nukeen modu berean, horrela zuen aurrean jarriko dudan sinonimo segida zehatz mehatz aztertzen duzuenean, guztiek amankomunean dituzten ezaugarri bereziak ikusi ahal izango dituzuela espero dut. Hauek etikaren ezaugarri bereziak dira.
‎" Agitzen den kasu honek edo besteak harritzen nau" esateak kasua agitzen ez dela imajina dezakedanean bakarrik du zentzua. Zentzu honetan, etxe baten existentziak norbait harritu dezake, adibidez, ikusten duenean eta baldin eta oso aspalditik ez badu ikusi eta, bitartean, eraitsi zutela imajinatu badu. Baina ez du zentzurik esateak munduaren existentziak harritzen nauela, ezin baitut imajinatu existitzen ez denik.
‎ohitura hauek printzipio baten arabera ordenatzen dira; printzipio hau Frazerrek azaldutakoa baino orokorragoa da eta gure arimetan hain sartuta dago ezen aukera guztiak ezin baititugu imajinatu. —Aise imajina dezakegu, adibidez, tribu baten erregeak begi guztien bistatik kanpo izan behar duela, baina baita tribuko gizaki bakoitzak ikusi behar duela ere. Egiaz, azken hau ez da gutxi gorabehera kasualitatez gertatuko, baizik eta jendeari erakutsia izango zaio.
‎Hau da: badirudi Siegfriedek Brunhilde lehenagotik ikusi duela. Garbi dago orduan ohiturari sakontasuna ematen dionak gizaki bat erretzearekin lotura duela20 Jai jakin batean gizakien gainean zaldizkoarena egitea ohitura izango balitz (zaldiko jokoan bezala), ez genuke hemen ezer ikusiko garraiobide bat baino, zaldiaren gaineko zaldizkoa bezala.
‎Ez du pentsamenduak zerbait izugarririk? —Bai, baina kontakizun hauetan ikusten dudana ebidentziaz lortzen da, baita kontakizunekin harreman zuzenik ez duen ebidentziaz ere; gizakiaren eta bere iraganaren pentsamenduaren bidez ere bai, baita ikusi ditudan gauza arraro guztien bidez ere, niregan zein besteengan ikusten edo ikusi ditudan gauzen bidez ere.
‎Ez du pentsamenduak zerbait izugarririk? —Bai, baina kontakizun hauetan ikusten dudana ebidentziaz lortzen da, baita kontakizunekin harreman zuzenik ez duen ebidentziaz ere; gizakiaren eta bere iraganaren pentsamenduaren bidez ere bai, baita ikusi ditudan gauza arraro guztien bidez ere, niregan zein besteengan ikusten edo ikusi ditudan gauzen bidez ere.
‎Guztiok dakigu ohiko bizitzan miraria zeri deituko geniokeen. Jakina, funtsean, inoiz ikusi ez dugun gertakari bat da. Baina demagun halako gertakaria agertu dela:
‎Frazerri egindako kritika hortik dator. Bai Tractatus ean, bai etikari buruzko hitzaldian, etikari buruzko liburu bat idaztearen arazoa ikusi dugu, hau da, nola adierazi balioen mundua gertakarien hizkuntzaren bidez. Hots, nola elkartu balioak eta zientzia, nola bildu mistika eta arrazoia, nola batu isiltasuna eta hizkuntza eztanda etiko batean. Etikari buruzko liburu bat idaztearen arazoa aztertzeko, Wittgensteinek 1931tik aurrera The Golden Bough (Urrezko abarra) aukeratu zuen zehazki.
‎Hori dela eta, errito eta datu antropologikoak beti izan ziren Wittgensteinen gustukoak, eurozentrismotik at. Horrela, 1936an M. O’C. Druryrekin Dublinen paseatzen ari zela, ikusi zuen kaleen izenak gaelikoz idatzita zeudela eta hitz egiten hasi zen hizkuntza berreskuratzeko egin zituzten ahaleginez:
2001
‎Platonentzat, ikusi dugun moduan, Sokratesen heriotza ez da hiriarekiko autonomoa den gertakari bat, hiriaren beraren akaberaren zantzurik nabariena baizik. Platonek hemendik zenbait ondorio ateratzen ditu.
‎lon. Ez, Zeusarren, honelakorik ere ez dut ikusi .
‎Helbururik gabeko helburutasunaz hitz egingo du Kantek. Eskematizazioan denboraren eraketa transzendentala gertatzen dela ikusi dugu, baina orain hau ez dago aurredeterminatua eta ez da ordena berezi bat finkatzen, baizik eta eskematizazio irekia da, irudimen askeak sortzen duena.
‎Beraz, ez da begiak zorroztuz edo arrazoiketa arretaz jarraituz desagerrarazi dezakegun ilusioa. Makila uretan sartzean okertzen da, badakigu benetan ez dela horrela gertatzen, baina ezin dugu bestela ikusi . Ezagutzaren baldintza subjektiboa objektuaren ezagutzatzat hartzean datza ilusioa.
‎" cogito ergo sum" ezagunetik, arrazoirik gabe" sum cogitans" bat asmatzen zuelako, hau da, nia substantzia, gauza bat bihurtzen zuen; eta hau ezin da egin. Nia, apertzepzioa, kategoria ororen oinarrian dagoela ikusi dugu hauen jatorri bateratzaile gisa. Beraz, ez da zilegizkoa kategoriak beregain aplikatzea, ezta substantziarena ere; ni hori era berean espazio eta denboraren batasunaren jatorria da, eta ez espazioan eta denboran agertzen den beste objektu bat gehiago.
‎Tetika irakaspen dogmatikoen ezarpen soila litzateke; antitetika ez da irakaspen hauen ukapen soila, baizik eta itxuraz dogmatikoak diren ezagutzen arteko gatazka, non ezerk ez duen egiantzekotasun handiagorik. Orduan bi aldeak elkarren aurka jarri behar dira askatasun osoz, eta ondoren emaitza ikusi .
‎Orain baldintza objektiboen batasun baldintzatugabea bilatzen saiatuko gara. Horretarako, lehenik, arrazoiketa hipotetikoa non aplika daitekeen ikusi dugu. Denborari eta espazioari aplikatuko zaio lehenik.
‎Judizioen zerrenda argitu ondoren judizioetatik adigai hutsak edo kategoriak nola sortzen diren ikusi behar dugu. Hauek" pentsamenduaren baldintzak baino ez dira esperientzia ahalgarri batean" (A111 (E163)).
‎Baina, gainera, kategorien taldeak ere ezin dira isolaturik ulertu. Jarraitasunaren bitartez kantitatearen kategoriek nolakotasun bat lortzen dute eta, bestalde, nolakotasunaren kategoriek kantitate bat, maila bat izateko gaitasuna lortzen dute( ikusi gero oinarri esakuneak). Horrela, kantitatearen eta nolakotasunaren arteko loturak erlazioaren kategoriek jorratzen duten dinamismoa lantzeko oinarria jartzen du.
‎Eta sintesi hori ezin du subjektuaren harmenak sortu, baizik eta bere berezkotasunak, bere alderdi ekileak. Objektuan ezer ezin dugu lotuta ikusi geuk ez badugu lotu. Sintesi orok batasuna eskatzen du (ez ‘batasuna’ kategoria, baizik eta jatorrizkoagoa, adigai orori bere barne batasuna ematen diona), eta batasun hau autokontzientziak ezartzen du.
‎Bestalde, horrelako ikerketa batean arreta desbideratzea baino ez lukete lortuko. Honi gehitu behar zaio 10 urte inguru lana prestatzen igaro ondoren (1772ko otsailean Kritika hiru hilabetetan bukatuko zuela aipatu bazuen ere egiatan 1781ean ikusi zuen argia liburuak) azkenean testua bera hiru hilabetetan idatzi zuela (seiehun orritik gorako lanaz ari gara). Kemp Smith-en arabera Kritika ‘patchwork’ bat izango litzateke:
‎Galileo, Torricelli eta Stahl aipatzen ditu Kantek. Hauek ikusi zuten arrazoimenak berak sortu duena soilik ulertzen duela, eta, ondorioz, arrazoimena bere objektuari aitzinatu behar zaiola judizioaren printzipioekin eta arrazoimenak izadia behartu behar duela bere galderei erantzutera. Ez da, beraz, maisuaren ikasle otzana izango, baizik eta lekukoak galderak erantzutera behartzen dituen epailea.
‎Beraz, perfekziora doan urratsa ez dago legeztatua froga honetan. Urrats hori egiteak froga kosmologikoa eta ontologikoa eskatuko lituzke, eta ikusi dugu hauek ez dutela balio. Ezinezkoa da, beraz, jainkoaren existentzia frogatzea.
‎Ni ez naiz gizon gailen eta gogoetatsuek (adibidez, Sulzerrek) sarri ahoskatu duten iritzikoa, orain arteko frogen ahultasuna ikusi dutela eta: oraindik inoiz gure arrazoimen hutsaren bi esakune nagusien demostrazio nabariak asmatzea itxaron daitekeela, alegia, ‘Jainkoa badago’, ‘geroko bizitza badago’ Aitzitik, ziur nago hau ez dela inoiz gertatuko.
‎Helburua ez da ezer ezagutzen laguntzen digun adigaia, ez da kategoria bat, baina ezagutzaren osotasunean badu bere lekua. Lehen ikusi dugunez izadiaren egitura teleologikoa eta bizitzaren prozesuak ulertzeko balio digu. Eta gainera, honek esperientziaren garapen historikoa ulertzeko baldintzak ezartzen ditu.
‎• Dialektikak Estetika indartzen du, espazioak eta denborak ezin baitute errealak izan. Beren izaera independenteak kontraesanak sortuko lituzke, antinomietan ikusi dugunez. Horrela, Dialektikak Filosofia transzendentalaren funtsezko oinarriak berresteko balio du.
‎Hala ere, ikusi dugu judizioen aniztasunean ere batasuna bila daitekeela. Hor, ordea, ez dugu objektuen ezagutza baliodunik lortuko, ideien goiko mundu horretan sentsuekiko lotura galtzen baita.
‎Gizakia atzenean. Simil baten bidez esateko, filosofiara ateratzen da Kant begiratzera ea zenbat eta zer dela-eta ikusi egiten duen. Eta hor dator, filosofiazko ibilaldi luzea eta sakona egin eta gero, zer eta nolan ikusten duen adieraziz; ispilu on bat aurkitu eta berak bere begiez ikusi baititu bere begiak, eta bere begiez neurtu bere ikusmenaren ahalmena.
‎Simil baten bidez esateko, filosofiara ateratzen da Kant begiratzera ea zenbat eta zer dela-eta ikusi egiten duen. Eta hor dator, filosofiazko ibilaldi luzea eta sakona egin eta gero, zer eta nolan ikusten duen adieraziz; ispilu on bat aurkitu eta berak bere begiez ikusi baititu bere begiak, eta bere begiez neurtu bere ikusmenaren ahalmena. Horrela, ikusmenaren ahalmena neurtuta edo justifikatuta —edo zehatz mehatz mugatuta— dagoela esanez dator.
‎Gizaki ikusle dela jadanik abiapuntu berean, ikusteko ahalmenez —begiratzera, hain zuzen— ateratzen baita. Eta askatasunaz hornituta ateratzen dela jadanik, egia eta gezurra, ibilaldian bide zuzena eta okerra bereizteko ikusi eta ebatsi ahalmenez ateratzen dela. ‘Izaki pentsalari’ lez jarduteko, ‘izaki maitale’ lez hasi behar duela, nahi eta nahi ez.
‎Eta ez dago ziurtasun hori zalantzan edo eztabaidagai ipintzerik, maitagogoak ez duelako beste jardunik maitatzearena baino. Ikusmenaren ahalmena neurtzea ardura handiko arazoa izan daiteke; baino ikusmena neurtzeko ikusi egin behar da, ikusmena behar da. Eta askoz garrantzitsuagoa da ikusmena bera, bere osotasunean ezagutzea eta ikertzea.
‎Eta berdin edozein zientziak. Adibidez, filosofiak eman ditzakeen arrazoiak nik nire aurrean ikusten dudan emaztea, horrelakoa dela izan, nik ikusi ala ez. Filosofiak ematen dizkigun arrazoien gaitzespen hura sendoagoa da gaur nigan.
‎Egia bila egia maite dugulako dihardugu, egia maitatuz. Gauza berezko edo artezko ederrak egin edo ikusi nahian ibili, ederra maite dugulako egiten dugu. Eginkizunetako etikan ez dira sartzen zuzenean egia eta ederra, baina maitatzearen etikan bai, barru barruan daude.
‎Beraz, gizakiaren azken urratsa, Jaungoiko bere Maitalea berbera ezagutzea izango da, gizaki maitagogoari guztiz eta gainezka gogoko izango zaiona123 Horrez gero Jaungoikoari baietz kantatuz, Maitasun dena ezagutzen eta maitatzen biziko gara beti. Jaungoikoa ikusi eta gehiago egingo dugu, berak eman zigun ezagumenari esker: ikusi eta ezagutu egingo dugu, eta ezagutuz maitatu, maitatuz ezagutu.
‎Jaungoikoa ikusi eta gehiago egingo dugu, berak eman zigun ezagumenari esker: ikusi eta ezagutu egingo dugu, eta ezagutuz maitatu, maitatuz ezagutu. Eta maita izan ditugun maitagogo denak eta bakoitza banan banan; gure bizitzan amets izan genuen on, egia eta eder oro bene benetan ezagutuz eta maitatuz biziko gara; eta asmaezin gainezka on, egia eta eder den Jaungoikoa bera ezagutuz eta maitatuz.
‎Eta bestetik, gaurko izadiaren egoera, zenbatezin kodez loratua. Ez dugu loratzea ikusi , baina ikusten dugu, bai, kosmosa kodez loratua, batez ere giza kodeaz loratua, zientzialari eta gizaki ororen bistan.
‎Ez dakigu zuzenean ezer fenomeno horien guztien berri, oso urrutitik ikusi baititugu suziriak, batez ere hasierakoak, nahiz eta azkenean gizaki bizi itxurazko suziria, beste animalia, bizidun, lore itxurazko suziriekin batera nahiko gertu ikusi. Bi iritzi sor daitezke:
‎Ez dakigu zuzenean ezer fenomeno horien guztien berri, oso urrutitik ikusi baititugu suziriak, batez ere hasierakoak, nahiz eta azkenean gizaki bizi itxurazko suziria, beste animalia, bizidun, lore itxurazko suziriekin batera nahiko gertu ikusi . Bi iritzi sor daitezke:
2002
‎Zigor etxeen administrazioaren inguruan jaso ohi diren iritziak bateratzea eta adostea ez da, noski, batere samurra, gizabanako bakoitzak, zein den bere disposizio hasierakoa, nondik datorren eta zein helburu duen, zorroztasunzein induljentzia neurri desberdin eta kontraesankorrak proposatzen baititu. Zenbaitek ahaztu egiten du egindako okerrengatik atxiloturik dagoen presoa ere, beste edozein gizaki bezala, izaki sentibera dela; beste hainbatek, berriz, ez du ikusi nahi preso horien egoera zigortuta dagoenarena dela; batzuek presoen miseriak leuntzen lagunduko lukeen edozein gozabideri muzin egin nahi izaten diote, eta beste askok aldiz zigor etxeetan ezinbestekoak diren diziplina neurrien balio eta gizatasun eza aldarrikatzen dute.
‎Ustelkeria moral handi horretatik presoak libratzeko, pentsa daiteke neurri egokia izan daitekeela presoak bakardade erabatekoan uztea, gogoetarako eta damurako asti eta bidea aurki dezaten. Presoen inguruan hainbeste behaketa zuhur egindako Howard buru argi eta otzanak ere, ordea, argi ikusi zuen, hasieran bilatzen den efektua eragingo balu ere, gerora neurri hori erabat indargabetuko litzatekeela, lortuko genukeen bakarra presoa desespero larrienera bultzatzea litzatekeela. Halatan bada, iritzi jakintsuoi jarraiki, zer espero daiteke neurri anker honetatik, presoak tormentu alferrikakora jausiz, horien erreforma erabatekoa aldentzea baino?
‎Haren izenarekin lotu ohi da, nahikoa uste zabaldua baita hori, nahiz eta sorreran haren anaia Samuelen asmakuntza izan zen. 1806an Errusian eraiki zen Panoptiko baten arduraduna izan zen Samuel Bentham, eta honen oinarriak" ozta ozta lurraren gainaldera sortzen" ikusi zituen, herri hura utzi aurretik2; bestalde, Jeremy Benthamek ez zuen sekula Panoptiko bat ikusi, nahiz eta sarritan haren filosofiaren adierazpen zehaztzat jotzen den.
‎Proiektuaren eskala handiak, horren xehetasun ugari behar baita kontuan eta gogoan hartu, Benthamen jenio berezia agerrarazi zuen. Guztia ikusten duen Ikuskapen Etxea, egiaz gutxik ikusi zuten eraikuntza, harrigarriro ezaguna da halere, eta eragin iraunkorra izan du3 Agian Benthamen sormenaren ondarea antzeman genezake zenbait asmakuntza modernotan; segurtasun kameretan esaterako, eguneko hogeita lau orduetan zaintza eskaintzen dutenak, halaber hizkuntza laborategian, horietan" elkarrizketa hodien" sistemaren aldaera batek —Benthamek horren bidez lotu nahi zituen z...
‎1786an Jeremy Benthamek Kritxevera bere anaia bisitatzera joateko bisita luze bat ordaindu zuen, eta izugarri gustatu zitzaion eskema Panoptikoa; bereziki, neurri batean egunkarietan Middlesexen zentzabide etxe berri bat egiteko asmoa zegoela zioen iragarki batek inspiratuta6, Ikuskapen Etxeak espetxe izateko balio zezakeela ikusi zuen. Gainera, hasiera hasieratik eraikuntza helburu ugaritarako moldagarri izateko moduan irudikatu zen —eskola, ospitale, fabrika edo presondegi izateko, esaterako.
‎Esaterako, Dumonten ‘De la Propete et de la Sante’ atala Benthamen XI. atalean, ‘Osasuna eta Garbitasuna’ deritzanean, ez ezik, X. atalean, ‘Aireztatzea eta Ariketa’, eta XIII.ean, ‘Denboraren antolamendua’ atalean ere oinarritzen da. Ezinezkoa da jakitea zeinek erabaki zuen, Benthamek ala Dumontek, Idatzi Panoptikoetako zein zati erabili behar ziren frantsesezko aipamenean, baina argi dago benthamdarrek ikusi zutela II. hitz atzeak I. hitz atze teknikoak baino interes orokorragoa zuela. 1791n idazten ari zitzaionean, Samuel Benthamek St.
‎Eta ekimen honen harira, filosofia garaikidean eztabaidagai zentral bihurtu den testu klasiko hau argitara emateko beharra eta aukera ikusi genuen. Liburua editatzeko orduan, zuzenbidearen soziologiaren ikuspegitik eta Larraitz Ugarteren eskutik, Panoptikoak utzitako itzalaren aztarnak jarraitu nahi izan ditugu, idazlanari sarrera emateaz gain kartzelaz gehiago jakin nahi duenari zenbait argibide emanez.
‎Plan honek badauka, halaber, zeharkako abantaila ez nolanahiko bat ere: izan ere, azpi ikuskatzaileak eta oro har, gisa guztietako enplegatuak, presoak dauden egoera berean, alegia, ikuskaritza goragoko baten zaintzapean, beren artean ikuskatzaile nagusiak ikusi gabekorik ezer ez gertatzeko moduan, ipintzen ditu. Espetxe arruntetan, zaintzaile batek bere zaintzapean dagoen presoren bat iraintzen badu, ez du honek modurik aurkituko haren goikoen gizatasunik eskatzeko; presoak egiten zaizkion zernahi irain, laido eta zigor pairatu behar izaten ditu, alegia.
‎Panoptikoaren printzipioak izugarri erraztuko du epaile eta magistratuen lana; espetxeetan, horiek gaur egun dauden egoeran egonda, nazka handienaz egin behar izaten baitituzte haiek garbitasun, gustu eta dotorezia handienez egin lituzketen lanak. Gaur artean ezagutu izan ditugun plan onenetan ere epaile bakarrak banan banan ikusi behar izaten zituen auskalo zenbat gelaxkatan banaturik zeuden presoak, haietako bakoitzarekin egon behar izaten zuen eta bakoitzari galdeketa bera errepikatu behar izaten zion; egun bakar bat ehunka presorekiko lanak egin ahal izateko. Gure Panoptiko honetan, aldiz, ez da halakorik beharrezkoa izango, epaileak espetxean sartzearekin batera bere begien bistan edukiko baititu preso guztiak.
‎Zirkulu formako eraikina da, erdian kontrol dorre bat duena, bertatik zirkuluan kokatuta dauden gela edo ziega guztiak ikus daitezkeelarik. Ziega edo gela hauetan gertatzen dena ikusi ahal izateko bi leiho dituzte: kanpokotik argia sartzen da eta barrukoa dorrearen begi bistara kokatuta dago.
‎Benthamek dioskunez, gizakion ekintza guztiak pasioetan oinarrituta daude. Utilitatearen printzipio honek ez ditu printzipio edo motibazio moralak ikusi nahi (printzipioen kantiar zentzuan, bederen), ondorioak baizik. Hau dela eta, 1960ko hamarkadatik aurrera autore zenbaitek nahiago izan dute utilitarianism terminoaren ordez consequentialism erabiltzea, korronte honen oinarrian nahasia den utilitatearen ordez ondorio kontzeptua kokatuz.
2003
‎— Aristodemo, egoki zatoz elkarrekin afaltzeko, eta beste ezertarako etorri bazara, hurrengo baterako utz ezazu, atzo zu gonbidatzeko zure bila ibilita ere, ezin izan zintudan ikusi eta. Baina, nola ez dakarkiguzu Sokrates?
‎Noizbait ikusten baduzu, ez zaizu urre, janzkera, mutiko ala gazte ederren araberakoa denik irudituko, eta orain azken hauek ikusterakoan zeharo liluratuta gelditzen zara eta prest zaude, zu eta beste asko, maiteei begira eta beraiekin egoten beti, nolabait ahal balitz, jan eta edan gabe egotera, begira eta elkarrekin egoten bakarrik. Zer uste dugu bada litzatekeela bati edertasun bera ikustea gertatuko balitzaioke, garbi, aratz, nahasgabe, eta haragi gizatiae rrek, koloreek eta gainerako txorakeria hilkor anitzek kutsatu gabe, edertasun jainkozko paregabe bera ikusi ahal izango balu. Eskasa dela uste al duzu hara begira egon, behar denaz begiratu eta berarekin 212 elkarturik dagoen gizakiaren bizitza?
‎Eta itzultzearekin batera Sokrates ikusi zuen, eta ikusi orduko izutu egin zen eta esan omen zuen:
‎Hori nik diotsuet. Eta gizakien aurrean burla eta jolasean pasatzen du bizitza guztia, baina serio jarrita eta irekita, ez dakit norbaitek barruko eskulturak ikusi ote dituen, nik ordea jada behin ikusi ditut eta horren jainkozko, urrezko, guztiz eder eta harrigarriak iruditu zitzaizkidan, Sokra217 tesek esandakoa segituan egin behar izateraino.
‎Hori nik diotsuet. Eta gizakien aurrean burla eta jolasean pasatzen du bizitza guztia, baina serio jarrita eta irekita, ez dakit norbaitek barruko eskulturak ikusi ote dituen, nik ordea jada behin ikusi ditut eta horren jainkozko, urrezko, guztiz eder eta harrigarriak iruditu zitzaizkidan, Sokra217 tesek esandakoa segituan egin behar izateraino.
‎Kanpainan ohikoa den bezala nonbait isolatuta barau egitera behartuta geunden bakoitzean, bere ondoan gainerakoak ez ziren ezer eusterakoan. Banketeetan berriz bakarra zen go220 zatzeko ahalmenean, besteen artean edaterakoan ere, gogoz kontra behartzen zutenean denak garaitzen baitzituen, eta, guztiaren harrigarriena, inongo gizakik ez du inoiz Sokrates mozkortuta ikusi , eta horren froga segituan izango dela uste dut. Neguari aurre egiterakoan ere —itzelak baitira hango neguak— harrigarriak egiten zituen, besteen artean behin izotz latzena eginda eta guztiak ala ez ziren barrutik irteb tzen ala, norbait irtenez gero, izugarri arropa pila jantzita eta oinak jantzita eta feltro eta ardi larrutan bilduta, hau ordea horrelako baldintzetan lehen ere eraman ohi zuen bezalako gainjantzi batekin irteten zen eta oinutsik besteak oinak jantzita baino errazago zebilen izotzaren gainean.
‎Hura erretiratzen ari zen bada, gizonak jada sakabanatuta, Lakesekin batera; eta nik beraiekin topo egin nuen eta ikusi orduko adore izateko esan nien eta ez nituela utziko. Han ederkiago ikusi nuen Sokrates Potidean baino —beldur gutxiago baineukan zaldi gainean egonik. Lehenik Lakes zenbat gainditzen zuen b zentzudun izatean!
‎Zama asto, errementari, larrugin eta zapatariez hitz egiten baitu, eta beti esamolde berberen bidez gauza berberak esaten dituela dirudi, edozein gizaki ezjakin eta burugabek hitzaldiei barre egiteko moduan. Baina ba222 tek irekita ikusi eta beraien barruan sartuz gero, lehenik barnean zentzudun diren hitzaldi bakarrak direla aurkituko du, bigarrenik guztiz jainkozkoak eta bertutearen irudi mordoarekin barruan, eta arazo gehienetara zabaltzen direla, hobeto esanda, prestu eta ona izateko asmoa daukanari aztertzea dagokion guztira.
‎Eguna argitzean esnatu zen oilarrak jada jotzen ari zirela. Esnatzerakoan besteak lotan ala alde eginda zeudela ikusi omen zuen, Agaton, Aristofanes eta Sokrates bakarrik zeudela oraindik esna eta kopa handi batetik edaten ari zirela ezkerretik eskuinera. Sokrates noski hizketan ari zela berauekin.
‎Baina pertsiarren aurkako gerrak aukera aparta eskaini zion herri xeheari politikan aritzeko aukerak irekiz. Izan ere, pertsiarren aurkako garaipen nagusi eta erabakigarriena Salaminako itsas borroka izan zen (K. a. 480an), eta bertan ikusi zen garbi itsas armada oso garrantzitsua zela Atenas defendatzerakoan. Baina itsas armada indartsu bat edukitzeko arraunlariak ezinbestekoak ziren gerraontziak arin eta eraginkor mugiarazteko, eta arraunlari horiek herri xehekoak ziren.
‎4 Arestian ikusi da, usadio eta ohiturek lege gisa balio dutela, eta hortik erakartzen da, halakoen indarra izanez gero, arrazoi handiagoa dagoela horiek ere bestelakoen interpretaziorako erregela baliagarriak izateko; ez da, alabaina, erregela hoberik lege ilun edo zalantzagarriak interpretatzeko, usadioak eta ohiturek horiek hartu duten modua baino.
‎Azkenik, jakina da Jainkoak espiritu erregetzaren ministroak sortu zituenean eta horiei jokabide erregelak eman zizkienean euren esku utzitako boterearen norainokoa zehaztuz, ez ziela inolako ahalmenik eman denboraren gain. Horregatik, ministroek ez dute esku hartu botere horretan, are gehiago, botere horren menpe daude; halaber, ministro horiek espiritu agintea gauzatu dutenean horren kontrako denbora botereei kasurik egin gabe, botereok euren agintearen esparruan bete behar zirela erakutsi eta ikusi zuten.
‎espiritu botereak espiritu esparruan gauzatzen dira eta ezin nahas daitezke denbora arlokoekin; eta kontrara, denbora botereak denbora esparruari lotu behar zaizkio, espiritu arloaren gaineko ahalmenik hartu gabe; Jainkoak ezarri ditu aginte biak, eta euren boterea esparru batean gauzatzen dutenak bestearen menpe geratzen dira, horri dagozkion gaietan. Horrexegatik ikusi dugu Jainkoaren espirituaz jantzi zirenak, printzipio horien arabera eratu zutela euren jokabidea eta esparru bakoitzeko botereekiko menpekotasuna azpimarratu zutela. Arean ere, Jainkoak Natan aukeratu zuenean David zuzentzeko espiritu aginduari begira, profetak bere zereginaren aginteari zegokion indarrarekin hitz egin zion, erregearen denbora boterea gorabehera, eta printzeak umiltasunez jaso zuen zuzenketa hori.
‎legeak aplikatzeko aztertu behar diren autu guztien artean, errazena da lege naturalen eta nahierarakoen arteko bereizketa egitea, eta alde horretan begiak ixtea hagitz zaila da. Kontuan hartzeko moduko adibide baten bitartez, alabaina, ikusi ahal izango da, sarritan, halako bereizketarik ez egiteak sortarazten duela kezka nagusia.
‎Epaitzeko, bada, gizartea gaurko egoeran gordetzen duten legeen espiritua eta ohitura, premiazkoa da horren nondik norakoak zehaztea, oinarri direla lehen bi lege horiek. Horien bidez idoroko da besteen ordena, eta batzuen eta besteen arteko loturak; jarraian, ikusi behar da zein modutan esku hartu duen Jainkoak egun ageriko zaigun egoeran hura bizirauteko, batez ere, gizabanakoen artean, gizabanako horiek lehen lege ezinbesteko horien espirituarekin bat etorri ez eta Jainkoak euskarri nahi zituen lege sustraiak ahultzen dituztela.
‎Aski da gizartearen egitasmoa zirriborratzeko, haiek finkatutzat eman eta jarraian so egitea Jainkoak gizakiari nola eman dion mundu honetako bizitza, soil soilean, bi lege horien jarduketan aritzeko; halaber, ikusteko duen oro, dela bere buruan, dela beste izakiengan ere, horretarako behartzen duten objektuak dira. Lehen legeari dagokionez, eurak ikusi eta euren erabilerei aplikatzean, nahitaezko zaio gizakiari hauxe begitaratzea: horiek aztarnak eta irudiak dira, hain juxtu ere, Jainkoak horietan ezagutarazia eta maitatua izan nahi duen horrenak; bigarrenean, aldiz, Jainkoak halako moldez batu ditu gizakiak euren artean eta unibertsoarekin, ezen objektuak berak baitira gizakiak on gorenaren amodiorako bezainbeste, gizarterako ere lerratzen dituztenak.
‎Eskola batek programa ortodoxoa utzi nahi du, eta besteak hari eutsi. Ikerkuntza programen metodologiak aholkatutako arauek bi jarrerak baimentzen dituzte, ikusi dugun bezala. Hori dela eta, eskola lehiakideen arteko norgehiagoka botere borroka bat da, argi eta garbi.
‎Halako adiskidetze batek iraganean funtsezko arazorik ekarri ez badu, honegatik izan da batik bat: erresistentziak eta aurreiritziak eskuarki zientziari arrotz balitzaizkio bezala ikusi izan direlako. Ez baitira, maiz esan izan zaigunez, giza muga saihestezinen emaitza baizik; berezko zientzi metodo batek ez du horientzako lekurik; eta metodo hori hain da ahaltsua ezen giza idiosinkrasia hutsak ezin baitu haren arrakasta luzaroan eragotzi.
‎Zientzia partikularren baten ikasturte batean liburu gisa onartzeko lehiatzen diren testuak ere, batik bat, maila eta pedagogi xehetasunetan desberdintzen dira, baina ez mamian edo kontzeptu egituran. Oso zaila litzateke fisikari edo kimikari bat irudikatzea esanez ezen bere hirugarren ikasturtean lehenengo printzipioetatik abiatzera behartuta ikusi duela bere burua, aldez aurreko ibilbide osoa diziplinaren bere ikusmoldea kontsistenteki bortxatzen zuten liburuekin egin duelako. Halako iruzkinek badute, haatik, aurrekaririk gizarte zientzia batzuetan.
‎Astronomia ptolemaikoaren egoera, adibidez, jada Kopernikok teoria astronomikoan oinarrizko aldaketa proposatu aurretik ere, eskandalu ezaguna zen, eta Kopernikok berrikuntzarako arrazoiak deskribatzeko idatzi zuen hitzaurreak krisi egoeraren deskribapen klasikoa eskaintzen du.19 Galileok higiduraren azterketari egindako ekarpenek Erdi Aroko teoriaren zailtasun ezagunetan zuten abiapuntua, eta Newtonek Galileoren mekanika kopernikanismoarekin adiskidetu zuen.20 Lavoisierren kimika berria gas berrien ugalketak eta pisu erlazioen lehen azterketa sistematikoek batera eragindako anomalien emaitza izan zen.21 Argiaren teoria ondulatorioa Newtonen teoria korpuskularrean difrakzio eta polarizazio efektuei lotuta agertutako anomaliek sortu zuten gero eta interes handiagoaren erdian garatu zen.22 Termodinamika, aurrerago zientzia guztien gainegitura baten itxura hartzera iritsi baitzen, haren aurretik paradigmatikoa zen teoria kalorikoari uko egitearen truke bakarrik ezarri zen.23 Mekanika kuantikoa gorputz beltzen erradiazioaren, bero espezifikoaren eta efektu fotoelektrikoaren inguruko zailtasun sorta askotariko batetik abiatuta jaio zen.24 Kasu zerrenda hori gehiago ere heda liteke, baina auzitan zegoen puntuak argi egon luke honezkero. Teoria berriak beste zahar batzuek bideratutako lanetik abiatuz sortzen dira, eta zerbait gaizki doala ikusi denean bakarrik gertatzen da halakorik. Teoria berri horien atarikoa oro har aintzatetsitako anomalia bat da, eta gauzak ongi joateak zer esan nahiko lukeen oso ongi dakien talde batek bakarrik burutu dezake aintzatespen hori.
‎Auzi horretaz oro har, ikus orobat I. B. Cohen," Orthodoxy and scientific progress", Proceedings of The American Philosophical Society, XCVI (1952) 505, eta Bernard Barber," Resistance by scientists to scientific discovery", Science, CXXXIV (1961) 596 Barberrekin zorretan nago idazki baliotsu horren aldez aurreko kopia bat eman zidalako. Batez ere, konpromiso kuasi dogmatikoek zientzi ikerkuntza emankorrarentzat duten garrantziaz arduratuta dagoenak Michael Polanyiren lanak ikusi lituzke, bereziki Personal Knowledge (Chicago, 1958) eta The Logic of Liberty (Londres, 1951). Hemen datorren eztabaidak agerian utziko du Polanyi eta ni ez gatozela guztiz bat zientzialaria konprometitzen den horretaz, baina horrek ez luke ezkutatu behar beherago esplizituki eztabaidatutako auziei buruzko gure adostasunaren hedadura handia.
‎Horrela izanik, modu erkatuan garrantzi gutxiagoko auzia da zientziagintza ‘normaldua’ eta ‘ezohiko zientziagintza’ terminoek petitio principii egiten ote duten eta (Kuhnen zentzuan) ‘ideologikoak’ ote diren. Uste dut hori guztia direla; baina horrek ez du gutxiesten Kuhnekiko dudan zor sentipena bereizketa aipatzeagatik eta, horrela, aldez aurretik oso argi ikusi ez nituen arazo askoren aurrean begiak irekitzeagatik.
‎Zientziaren historiaren irudi horrek gertakariekin egiten du topo, nik ikusi bezala. Zeren jada antzinatik izan dira lehian zeuden materiaren teoria nagusien arteko eztabaida iraunkor eta emankorrak.
‎Izan ere, nolabait zientzi aurrerapenean sinesten zuten, eta baita horrek ekar dezakeen ezagutzan. Baina hain zuzen horregatik ikusi zuten beren burua behartuta kritikoak izatera, aurresuposatzen baita zientziak jite kritikoa izan behar duela. Eta zientzia objektiboa dela, egiarantz garamatzala eta dogma eta mitoetatik aske dagoela jendeari pentsarazi ziezaiokeen estereotipoa ez zuten luzatu nahi.
‎Baina zama teorikoaren tesiak, enpirismo logikoaren ikusmoldearen oinarri hertsienera zuzenduta —hau da, zama teorikoa ez duen behakuntza, ‘emandako’ zerbait, badagoela eta ‘errealitatea’ deitzen diogula, eta hura ezagutzen ahalegintzean datzala egiaren bilaketa—, haserre bizia piztu du Feyerabend, Kuhn eta Popperren testuetan erlatibismoa eta zinismoa besterik ikusi ez dutenen artean. Hauen aburuz, behakuntzak beti teoriaren zama daramala esatea behakuntza eta teoria gauza bera direla esatea da.
‎Areago, Feyerabendek zientzia eta filosofia ongi ezagutzen dituela saldu zaigu, azpimarratzen du Bungek, hain zuzen, ezjakin ‘ikaragarria’ denean (ibid.: 327), Against Method (1970) liburuan agertzen diren fisikako bi formulei Feyerabendek egindako interpretazioa ikusi eta gero egiazta daitekeenez.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
ikusi bezala 24 (0,16)
ikusi behar 17 (0,11)
ikusi ahal 10 (0,07)
ikusi ez 9 (0,06)
ikusi nahi 9 (0,06)
ikusi egin 5 (0,03)
ikusi ezin 4 (0,03)
ikusi ere 3 (0,02)
ikusi berri 2 (0,01)
ikusi geu 2 (0,01)
ikusi modu 2 (0,01)
ikusi ohi 2 (0,01)
ikusi zein 2 (0,01)
ikusi ala 1 (0,01)
ikusi amarru 1 (0,01)
ikusi baino 1 (0,01)
ikusi baldin 1 (0,01)
ikusi bestelako 1 (0,01)
ikusi besterik 1 (0,01)
ikusi dibortzio 1 (0,01)
ikusi ezean 1 (0,01)
ikusi gabeko 1 (0,01)
ikusi gero 1 (0,01)
ikusi gu 1 (0,01)
ikusi gura 1 (0,01)
ikusi haiek 1 (0,01)
ikusi ikusi 1 (0,01)
ikusi lege 1 (0,01)
ikusi neu 1 (0,01)
ikusi omen 1 (0,01)
ikusi ote 1 (0,01)
ikusi terrore 1 (0,01)
ikusi uste 1 (0,01)
ikusi zeru 1 (0,01)
Konbinazioak (3 lema)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia