Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 526

2000
‎Merkataritzako nabegazioan mundu zabaleko portuetan dabiltzan marinelak edo itsabazter urrunetan galdutako petroliountzien inguruko istorioak kontatuko zaizkigu; besteetan, gizon emakumeek gorpuzturiko istorio samin eta indartsuak: andrazko bat gizonezkoen untzi batera igo zenekoa, aspaldi ikusi gabeko marinelaren aurrean familiak sentitzen dituen gazi gozoak, aspaldiko piraten gorabeherak. (Rojo, Jabier: El Correo IV)
‎Pentsatzen dutarratsaldean lagunekin aterako naizela: noiz edo noiz oihu egingo dut, hitz egingo dut, aspaldian ikusi gabeko norbaiti diosala irribarrez egingo diot, helmuga ezagun gabekoohiko bidaiez arituko naiz emakume batekin, gizaseme bati berriz, lanaren nondiknorakoaz galdetuko diot. Enekori abesti hura eskatuko diot.
‎Egia esateko, tentazioa izan nuen egun bat edo bi gehiagoz bertan gelditzeko, tentazio goxoa gainera. Ikusi gabekoak ezagutu, kale estuetan sartu, edan, paseatu... Baina minutu batzuk aski izan nituen tentazioan ez erortzeko:
‎Eta Txemak ez zuen dudarik gabe ziurtatuko baina komentzituta zegoen Rocío ikusi zuenean kalea hustu egin zela supituan. Agian hainbeste fijatu zen aspalditik ikusi gabeko hartan, non ez zuen beste inor ikusi kalean. Hori izango zen beharbada, baina zena zela ere, nahiko bakarrik sentitu zen emakume hura aurkitzean.
‎Antzerki ikuskizunetako teloia irekitzen deneko musikaren lehen bi konpasak jorik, toalla askatu zuen. Kristina zapata hutsean agertu zitzaidan, bere eder gorrian ikusi gabeko lau hilabetean denborak eragindako berrikuntzak miratzeko gonbitean: aldaka beti bezain sendo eta biribilak, sabel izter lirainduxeak eta bular belztuak bereziki.
‎Matelondoko orizta ilunagatik ere, ez nuen istante ezagutu, eta horren errudun ez ziren bakarrik aitzinetik eztarriratutako ginebrakadak, ezta elkar ikusi gabeko hilabeteak ere. Hogei kilo gutiagoren jabe eta markako txandal gorri laranja batez txatxutua, gure semeak maite dituen filme guztiz pedagogikoetako heroi transgalaktiko zangomotza iduri zuen, sugar desgisatu eta lekuz kanpokoa" Lisboako" histuran.
‎Noizbait irten ziren, baina, hiru errege magoak, eta Otsotzarmendi jaunak hartu zuen atzera hitza programaren nondik norakoak eta helburuak eta audientzia maila aipatzeko, eta adierazteko, era berean, etortzear zela oraindik interesgarriena, biziena, hunkigarriena, eta jarraitzeko, beraz, bertan kieto, sekula ikusi gabekoak behingoz, eta ezin hobeto gainera, ikusi nahi izanez gero. Eta, hurrena, Maria Morena aipatu zuen teatralitate handiz, eskuin besoa bere osotasunean luzatuz eta besapeko izerdi orban lotsagarria nabarmen erakutsiz, ene irudikotz, baina ez aurretik han zeuden ikusle ordurako desmadratzen nahiz odolusten hasiei fin portatzeko esateaz ahaztu gabe, isiltasun eta errespetu osoz.
‎Lazarok: " Ederra hori", esan ote zuen; Xani lepoan atximurra egin zion; aspaldi ikusi gabeko parranda lagun bati legez ari zitzaion; segurrenik, bera Henriren lagun ona izanik, lagunaren laguna erabiltzeko modua besterik ez zen; bestenaz ere Lazarok halakoxea behar zuen: umorekoa, bromazalea; bere beso zuztar, tripa irten samar harekin, tipo espeziala behar zuen; halako batean, Xanen kopari erreparatu eta, mozkor konplizitate arruntez:
2001
‎Ordura arte inork ikusi gabeko animalia eta landare
‎Juanen okindegia, izeko Pilarren etxea (izeko Pilarren zopa), plaza. Baina kantoi batean buelta hartu eta egundo ikusi gabeko etxeak agertzen ziren, gorriak ia beti, eta beste parke bat eta umeak eta ama berriak. Ez zituen kale berri haiek ezagutzen.
‎Anbulantziak ate atean utzi zituen. Behetik gora begiratu zion Lucasek aspaldian ikusi gabeko etxe zahar hari, harik eta zorabiatu zen arte. Mariaren besoari heldu eta barrurantz egin zuten, portalera.
‎Baina udaren hondarrak ez ezik, neguaren letaginak helduko dira ari arian, eta letaginak ez dira denak itsusiak izango. Halako egun batean, esate baterako, ostadar arraroa osatuko da, gortina kiribil gorri, berde, urdin eta egundo ikusi gabeko koloretakoak zabalduko dira zerutik zintzilik itsasoraino. 19 gradu izango dira zero azpitik eta elurra atertu gabe.
‎Makina bat olio zuen haien zauriak sendatzeko! Zaldiak batere kulparik gabe aldiro hartzen zuen kastigua sekula ikusi gabeko gauzarik tristeena iruditzen zitzaion," Anima salbo, gu bezalakoak dituk ta!". Eta Martin Joxe hark zer klasetako arima ote zuen?
‎– Famili kontua duk. Aspaldi ikusi gabeko senidea, badakik. Nahi baduzue nirekin sartu eta bakea, arazorik ez.
‎Sekula ikusi gabeko malgutasun imintzioa azaleratu zitzaion komisarioari. Ni harritu eta kezkatu egin nintzen eskuarki.
2002
‎Erregea, aholkulariak eta gortesauak tranpailuan, eta herriko alferrak herriko enparantzan, han zeuden denak ikusmiraz eta inbidiaz beterik Pertseori begira. Izugarrizko ikusmina zuten, Pertseok han erakutsi behar ziena beste inork inoiz ikusi gabekoa zelakoan.
‎Artean Camusen La peste ko Paneloux bezalakoa bainintzen: estudioetako gizona, jendea hiltzen ikusi gabekoa, anatomiako praktiketan gorpu izoztu bat baino gehiagorekin ibili behar izan genuen arren. Jendea hiltzen ikusi nuenetik, ordea, duda egin nuen marxismoaz eta duda egin nuen guztiaz.
‎Plan honek badauka, halaber, zeharkako abantaila ez nolanahiko bat ere: izan ere, azpi ikuskatzaileak eta oro har, gisa guztietako enplegatuak, presoak dauden egoera berean, alegia, ikuskaritza goragoko baten zaintzapean, beren artean ikuskatzaile nagusiak ikusi gabekorik ezer ez gertatzeko moduan, ipintzen ditu. Espetxe arruntetan, zaintzaile batek bere zaintzapean dagoen presoren bat iraintzen badu, ez du honek modurik aurkituko haren goikoen gizatasunik eskatzeko; presoak egiten zaizkion zernahi irain, laido eta zigor pairatu behar izaten ditu, alegia.
2003
‎Asteazkenean hiriaren zati handi bat urpean zegoen, eta eguerdian kasko historikoa estali zuen, sekula ikusi gabekoa. Arratsaldean hiri inguruko zenbait autobide lehergailuz zulatu behar izan zituzten:
‎traje dotorez jantzita baina pare bat eguneko bizarrarekin, eskuan maletatxo beltza zeramala agertu omen zen itxura horrekin inor gutxik zapaltzen zuen kalean barrena eta emakumeak agurtu zuen arren, ez omen zion erantzun. Gorputza estaltzen zion gabardina distiratsua ireki eta bere zangoak erakutsi zizkionean bakarrik geratu omen zen begira, aspaldian ikusi gabeko zerbaiti erreparatuko balio bezala. Emakumea izterrondoak doi doi estaltzen zizkion minigona zimurtua lisatzen saiatu omen zen bi eskuekin, gizonaren begiradak, arreta gogaitu batez, zangoak neurtzen zizkion bitartean.
‎Haren aurretik pasatzen naizenean ez bainau ikusten, edo, ikusten banau, irri etsi batekin agurtzen bainau, Txomin joan zenez geroztik buruan haren irudia besterik ez baleuka bezala. Hala ere, orain ez du semea ikusi gabeko orduak marraz marra zenbatu beharrik, ez platerik jarri beharrik, ezta ohea zabaldu beharrik ere, ilunabarrero hitzordua baitauka semearekin. Lo egiteko betarik ere ez du aurkitzen, eta maiz, ilunabarra eta gaua iraganda gero, hantxe jarraitzen du, etxeko terrazan edo sukaldeko leihotik gora begira.
‎Polizia gehiago sartu dira bulegoan, dozena erdi bat edo. Goizean atxilotu nautenak, komisarioa, oraingoak, lehen ikusi gabeko bat edo beste. Mahaiaren gainean nago eserita, eta inguru osoan dauzkat.
‎Jendea erruz elkartzen hasi zen kamioiaren inguruan. Bazekiten Sarak beti gauza berriak ekartzen zituela, asko sekula ikusi gabekoak, existitzen zirenik ere ez zekitenak beste asko. Gogoan daukat pare bat urte lehenago emakumeentzako prakak ekarri zituela.
‎Pelikula bat ere ikus dezaket. Casablanca, aspaldi ikusi gabekoa. Bai, hori da.
‎Barnean kotoia, kotoi zuri zuria, eta kotoian orratz batez josirik, intsektu idor txiki txiki bat. Sekula ikusi gabekoa izan arren, berehala ezagutu zuen Damianek Véroniquek ekarritako zomorroa. Zenbat ordaindu ote zion Floch jaunari.
‎Hala, bada, zomorroari begira ari zitzaion tenorean, kartzelako mediku jauna sartu zen eta ea zeri begiratzen zion galdegin zuen. Eskuetan zeukan zomorroa erakutsiz, orain arte sekula ikusi gabeko zomorroa da hau, koleoptero arras interesgarria, erantzun zion Latreillek.
2004
‎Aspaldi ikusi gabeko laguna kalean topatu eta" zer moduz?" galdetzen digun moduan, lerrook idazten ari naizen sasoian (Durangoko Azokaren bezperan) antzeko galdera erritual bat egiten zaigu kulturan gabiltzan profesionaloi: " Zer moduz euskal literatura?"," Zelan euskal musika?".
‎Pentsa ezazu, Zuberoako pastoral bat ereekarri genuen Trinitate enparantzara, 70 lagun, Etxahunbu ru zutela. Donostian inoiz ikusi gabeko ekitaldiak ziren... Ez zen inongo laguntzarik.
2005
‎Diruduna, azalak gehiago ez eman arteko gilborra eta ardo garestienen geografia zaintxoz masailetan tatuatuta baditu ere, mokofin! Urrutiko kulturatako fruta barietateak, ez dakit nongo zurezko barrika eta bukoiak, artelatzari etorkizuna areago lazteko plastikozko kortxoak, antipodetako laborategi batek sortutako ardoarentzako azken puntako dopina, inoiz ikusi gabeko betiko bonbillaren antzeko botila, ardorik edaten ez duen artistaren etiketa itsusia... dena bidezko da ardoa berexiena denaren itxurarako.
‎Izan ere, Tomasek egin zizkionak ez ziren nolanahikoak izan: batean, aspaldi ikusi gabeko laguna ikusi zuelako; bestean, Errealak irabazi zuelako eta garaipen hura ospatu behar zelako, noiznahi iristen baitzen berandu etxera.
‎Zientzialari talde batek Hego Dakotan (AEB) aurkitu du inoiz ikusi gabeko dinosauro moduko bateko fosila. Zaldi baten tamainako animalia belarjalea da, buru zapalean eta hezurrean pintxoak dituena.
‎Gurasoek diote, bertara iristean, hangoek laguntza eskainiko digutela, honela, itsasontziren batean ontziratu eta Suedian zoriontsu bizitzeko. Gure gurasoen hitz hauek nire eta ahizparen bihotzak itxaropenez leherrarazi zituen berriz ere, aspalditik ikusi gabeko esperantzaren irria azalduaz ezpainetan. Apaizek oso jatorrak dirudite eta jauregiko atzealdeko logeletan ipini gaituzte aldendurik.
‎Idazkiak dioenez, izenpetzaileek" babes eta elkartasun osoa" agertu dizkiete sektorearen krisialdiak kaltetu dituen familiei. Jauregik adierazi zuenez," orain arte ikusi gabeko" arazo baten aurrean dago, eta egoera horrek ekonomian ez ezik, gizartean eta ingurumenean izan du eragina.
‎Neuri egokitu behar Euskal Herriko herri urbanoenetariko batean baserrian bizitzea! Han behean bazen inoiz behi bat ikusi gabekorik, eta neu letxuga artean hazia izaki. Bat batean estropezu egin nuen, erorketa seguruaz babesteagatik eskuak lurrean ipini nituen eta lokatzaz bete.
‎Eta joan egin zen. Begietara begiratu nion, nola ote zegoen antzeman nahirik, Idoiak esan bezain gaizki ote zegoen aztertu nahirik, baina ez nion ikusi lehenagotik ikusi gabekorik ezer; agian neke keinu arin bat, izatearen erroetatik bertatik jaiotzen diren neke horietako bat.
‎Giza arrazaren bilakaera luze eta gorabeheratsuan, planeta honetan dagoeneko heldu den garaian gizakiak, zientziaren eta teknologiaren bizkortze izugarriari esker, bere inguruan duen guztia anitz modutan eta orain arte ikusi gabeko neurrian eraldatzeko boterea eskuratu du.
‎Gizarte zaurgarritasuna eta degradazioa, munduko politikan zuzentasunarekiko erakutsi arduragabekeria sistematikoaren ondorioz, kezka handiena eragiten duten faktoreetako bat da gaur egun, baliabideen erabilera desorekatuarekin eta ingurumenaren degradazioarekin batera. Lurreko bizitza oso muga arriskutsuetara ari da hurbiltzen, sekula ikusi gabekoetara alegia, eta hauxe da lehen ikusi bezala buru belarri sartuta gauden eredu soziopolitiko eta ekonomikoaren emaitza behinena.
‎Ez dakit zergatik, baina Senpe zaharraren hilketa eta izokinaren ugaltzea, elkarri lotuta ikusten ditut. Izan liteke horixe izan zelako hark esan zidan azkeneko gauza, Baztan ibaian sekula ikusi gabeko arraina ari dela ugaltzen, neurrigabeki. Ez dakit.
2006
‎Epelxeagotik jo duen dozena erdi bat egunen ondoren, berriz, landare batek baino gehiagok hartu diote aurrea aitzindaria izatera ohituriko mimosari, Lakoizketak Ige beratxa eta Althabek beonika deitzen duten Veronica persica, adibidez. Gaurkoan, hala ere, inoizko urtarrilean harro irekirik ikusi gabeko loretxoa topatu dut: udaberri lore goiztiarra Primula vulgaris kristauentzako San Jose lorea.
‎Kaxoi horietan ikusi gabeko argazki asko al dago?
‎Oso etxeko sentiarazten gaituzte bertakoek. Akordara joanda, aspaldian ikusi gabeko gauzak ikusteko parada izaten dugu: lanpernak platerean, Ardanzaren etxe ospetsua bidean, eta banderak, hainbat herrialdetakoak, jatetxeko paretetan.
‎Beste liburu kontsumitzaile mota bat ere bada: aspaldi ikusi gabeko lagunekin biltzen dena kontuak elkarri kontatzeko. Gure herrian paper fabrika asko dago baina liburu denda gutxi.
‎Eta denbora badoa aurrera, eta beste gauza bat ere gertatzen zaio Estebani: sekula ikusi gabeko neska erdi frantses bat du ezagutzen eta harekin maitemintzen.Hasten dira irteten eta Estebanek auto susmagarriak ikusten ditu beti bere atzetik.Etxe inguruan ere bai, beti norbait zelatan.
‎Hala ere, erregistratzaileek diote taktika horrek ez duela gehiago ematen, eta ziurtatzen dute prezioen dezelerazioak edo interes tasen goranzko joeraren geldialdiak soilik jaits dezakeela hipotekatutako etxeen gaineko presioa. Proportzioa handitu egin da Hipotekek jasotzen duten soldataren proportzioa inoiz ikusi gabeko tasetan hazten da. Lehen seihilekoaren amaieran, proportzio hori% 45etik gorakoa zen Andaluzian(% 45,12), Aragoin(% 45,02), Balearretan(% 50,5), Gaztela Mantxan(% 45,67), Katalunian(% 49,54), Madrilen(% 50,99) eta Valentziako Erkidegoan(% 45,09).
‎INOIZ IKUSI GABEKO AMA
‎Arretaz begiratu nizun, begi berriekin. Baina begi berriek ezin ikusi lehen ikusi gabekorik, edo ezin ikusi gabe utzi lehendik ere ikusiak zituztenak. Alegia, adin bat zeneukan, nirea ia biderkatzen zuena; adin horretarako ez zinen aldrebesa, baina urteen ekarria ezin ezkutatu.
‎Ez zuen gure arteko tartea gehiago laburtuko. Aldatua zen ikusi gabeko bortz hilabeteetan. Gerri puztua desagertua zitzaion eta irriño mehe batek bizi pizar bat eransten zien haren mazelei.
‎–Motzean kontatuko dizut aitari entzundakoa –esan zidan Batisek– Bernat eta Beiras Frantziako beiragilerik onenak ziren, eta makina bat lan egiten zuten Gorterako. Baina oso ondo ikusi gabeko zaletasun bat ere bazuten –begirada nireganatu zuen lehen aldiz–: edozein metal hartu eta noble bihurtzeko aurkikuntzetan lan egin zuten luzaroan.
‎Hango ikusi beharra, hango aho zabaltzea, hango txalo zaparrada! Sekula ikusi gabeko diamantea izan genuen geure begien aurrean, itzela, pisutsua eta argia, oso argia. Belaunikatutakorik ere izan zen.
‎Harri kozkor bat botatzea otu zitzaidan eta bota banuen bota nuen: zaratak asaldatuta edo, soldadu bat ikusi nuen ordura arte ikusi gabeko leihoxkatik irteten. Beldurtu eta atzera egin nuen.
‎Zartadatxoak eman zizkidan bizkarrean, eta ordura arte ikusi gabekoaz ohartu nintzen: urdina zeukan begi bat, berdea bestea.
‎Loretokian sartu eta urmael txiki baten aurrean geratu ginen. Sekula ikusi gabeko loreak ziren haiek. Urdin berezikoak zituzten lore begiak.
‎Diamantea egin zuten eguna diamantea bera bezain gardena izan zen. Miraria zirudien, sekula ikusi gabekoa. Hango tresna, ke, izerdi, deiadar eta koloreak!
‎Gu bion arteko loturaren bat egin nahian ari zela zirudien; laster, baiezkoa egin zuen buruaz, bere artean ateratako konklusioren bat onartuz bezala. Hurrena, aspaldi ikusi gabeko ezagun zaharrei erakusten zaien adeitasunaz mintzatu zitzaigun:
‎Eta hori esaten ari zitzaidala, goitik behera begiratu zidan. Inondik ere, ordu arte ikusi gabeko zerbaitek harrituko zuen, kokotsa jaso baitzidan hatz batez, nire begirada eta berea parez pare edukitzeko:
‎Trenak bidaiari bereziak izaten zituen garai hartan. Urtetan ikusi gabeko maitalea iritsi behar balitzaio bezala joaten zen geltokira puntual. Babarrunak ordura arte inoiz inor besarkatu ez zuen bezala besarkatzen zituen bere besoetara heltzen zirenean.
‎Aitaren anaia bat hil zuten gerran. Eta, tarteka, denboratan ikusi gabeko norbait azaltzen zen herrian. Edo hilotzen bat ekartzen zuten.
‎Adiskide minen moduan oroitu ditut leku horiek eta beste asko: aspaldian ikusi gabeko adiskide abandonatuak. Estutu egin nau leku horietan oraintxe bertan egon ezinak, berriro leku horietan noiz eta nola izango naizen ez jakiteak.
2007
‎Bilduma Landareen Azoka begia alaitzeko eta landareak erosteko aukera ezin hobea izan zen, gure artean inoiz ikusi gabeko milaka eta milaka espezieen artetik aukeratzeko modua eskaintzeaz batera. Eta prezioak poltsiko gehienen neurrikoak izan ziren.
‎Hartara, ikusi da haurrek imitatu egiten dituztela ikusten dituzten ekintzabortitzak, batez ere bortizkeria hori, heroi ona, k egina bada eta bortizkeriaren bitartez asmo onen bat lortzen bada. Gainera, eredu horiek ikusiz gero, probabilitatehandiagoa dago ikusi gabeko zenbait agresio forma garatzeko, eta, aldi berean, pertsonak jasanberagoak izateko bortizkeriaren aurrean (Parke eta Slavy, 1983).
‎Joan den irailaren 16an, Estatu Batuetako National Snow and Ice Data Center ek 4,13 milioi kilometro koadroko izotza neurtu zuen Artikoan, aurreko minimotik (5,32 milioi kilometrokoa, 2005ean erregistratua) oso behera. Ur beroagoetarako ezohiko desplazamendu horrek lagundu du bloke handia bitan zatitzen eta orain arte ikusi gabeko azkartasunarekin urtzen. Ikertzaileen arabera, baldintza horietan bi aldeek ez dute hamar urte baino gehiago iraungo, Artikoan baleude ohikoa baino bost aldiz gutxiago.
‎Duela bost urte antolatu zen Postaz eztabaidak izan arren, inoiz ikusi ez diren zerrendako kideak biltzeko afaria. Aldapa gogoratu, adibidez, duela bost urte nola antolatu zen afari bat zerrendako kideak biltzeko; izan ere, horretan une hartan, ikusi gabeko bizilagun asko zeuden inoiz ez zuzenean, eztabaidak elektronikoki izan arren eta herri berean bizi izatea. “Fenomeno bat da bitxia, baina magiaren parte ere bada”, dio Aldapa.
‎Migelek ez zuen konprenitzen norekin ari zen solasean. Arestian ikusi gabeko telefono beltza atzeman zuen, katu bat irudi, kalostraren gainean otzan. Orduan jakin zuen ez zela bere buruarekin mintzo.
‎Migel terrazara abiatu zen barrideen bizimoduari buruzko zerbait ikasteko, baina iragan bisitan ikusi gabeko liburutegi koxkorra atzeman zuen, eta Iruñeko liburu dendarekin oroitu zen. Abenturazko nobelak ziren gehienak.
‎Arestian ikusi gabeko Luger automatiko zaharra garbitzen ari zen zatar batekin. Infernuko etsaiak kargatzen zituen, eta inork agindu gabe tiro egiten omen zuten batzuetan.
‎Armairuan sartzeko prest, ziur aski, zapata kaxa bat ikusi zuen mahaiaren erdian eta bertan, arduraz azpildurik, Kubako bandera. Oihalaren gainean lehengo burdina puska zegoen atseden hartzen etzanik, baina artean ikusi gabeko bertze zerbaitek jo zion begia, zeren...
‎elkar ikusi gabeko egunak
2008
‎Era berean, fundazioak lanean jarraitzen du, 18/ 98+ plataforman eragin handia dauka. Aspaldian ikusi gabeko fenomeno soziala izan da plataformarena. Izugarria da sentsibilitate desberdineko jendea bildu eta kalitate oneko lana egitea.
‎Baziren harribitxiak eta metal baliotsuak ugari, baita inoiz ikusi gabeko elikagaiak ere, bitxi bitxiak horiek ere begi haientzat.
‎Zientzialariek pentsatzen zuten goroldioak loredun landareak baino sinpleagoak zirela genetikoki. Baina goroldioaren genoman aurkitutako geneen% 20 orain arte ikusi gabekoak dira. Ikerketa honetan, Physcomitrella patens goroldio espeziea aztertu dute.
‎Horra: ama goian zen aitarekin, ni gosarirako mahaia jartzen ari nintzen kapitaina etortzen zenerako, eta orduantxe salako atea ireki eta nire begiek inoiz ikusi gabeko gizon bat sartu zen. Izaki zurbil, koipetsu bat zen, ezkerreko eskuan bi hatz falta zituena; eta, aihotza zeraman arren, ez zirudien liskarzalea.
‎Berrogeita zortzi ordu ziren mezua helarazi ziotenetik, eta bitarte guztian ezin izan zuen burutik kendu. Aspaldi ikusi gabekoarekin topo egiteak sentimendu kontrajarriak sortu zizkion. Joan, ez joan, zalantzak hartu bazuen ere, ausartu zen azkenean, eta hitz emandako lekurantz abiatu zen, urduri antzean.
‎Ez omen zuten ukitu, baina zekizkienak eta bi kantatu zituen. Ziegako objektu apurrak, burdinazko ohea, egurrezko mahaia, leihoko barroteak, inoiz ikusi gabeko gauzak balira bezala ukitzen omen zituen. Garbi dago kontatu ezin zuen esperientzia batetik igaro zela, munduaren ikuspegia erabat aldatu zion bizipen batetik.
‎Egun haietako aurkikuntzarik handiena hilerri hartan bertan egin nuen. Ordura arte ikusi gabeko zerbait egokitu zitzaidan bertan.
‎Ipar kaleak izena aldatua zuen ordurako, Comandante Velarde izango zen aurrerantzean. Piperraneko horiek hartu zuten beren etxean Miel, sekula ikusi gabeko mutil koskorra. Eraikin berean bizi ziren Liborio eta Ana, etxabean.
‎Erabat ilunetan egon da kontinente hori niretzat orain arte. Baina orain argituz doa, eguna zabaltzen ari da inoiz ikusi gabeko lurralde eder batean. Eta, era berean, beste leku batzuetara gaua ari da heltzen, halabeharrez.
‎SINGER: Beste mota bateko super heroiak ziren hauek, lehenago ikusi gabekoak. (OFF) Nolabait baztertuak dira, gorrotatzen dituen mundu bat babestea egin duten super heroi uzkurrak.
‎Hitza ulertzean, irudikapen semantiko horrek lexiko fonologikoan kokaturiko errepresentazio fonologikoa aktibatuko du. Bide fonologikoari esker, edozein hitz erregular irakur dezakegu, baita aurrez ikusi gabekoak eta sasi hitzak ere. Hitz irregularren kasuan, ez dira egokitzen grafemak fonema bihurtzeko, eta ikusmenaren bidetik irakurri behar dira.
‎Bide fonologikoa edo zeharkako bidea aukeratzen bada, gordailu grafemikotik hartu, eta fonema grafema bihurtu ondoren hartzen dugu hitza. Hitz ezezagunak, inoiz ikusi gabeko hitzak eta sasi hitzak irakurri eta idazteko erabiltzen da bide fonologikoa.
‎Hala, ETAri borroka armatua bertan behera uzteko eskatu dio. ELAren esanetan, hori lortuz gero, «prozesu politikoan orain arte ikusi gabeko bideak» zabalduko lirateke eta erasoen aurka «tamaina bereko erantzunak» egongo lirateke.
‎Konnotazio txarreko adjektiboak bukatu zaizkie burtsei buruzko komentarioak egiten dituztenei. Behingoz onartu behar da ez direla motz geratu, aste honetan mundu osoko burtsetan izandako erorketak inoiz ikusi gabekoak izan direlako.
‎Telefonoak horrelako sorpresak ematen ditu batzuetan. Aspaldi ikusi gabeko lagun baten bisita iragartzen du gutxien espero duzun momentuan eta lekuan. Maite ditut halako deiak.
‎Baina sarean azkar asko zabaldu ziren mezu bat bateko horiek harritu egin ninduten. Filma ikusi gabeko kritikak ziren ia denak, estreinaldiaren aurrean botatako erantzun lotsabakoak. Eta behin baino gehiagotan asaldatu nauen galdera egin nion nire buruari:
2009
‎Duela hiruzpalau aste egin genuen Argiako Akziodunen Batzarra, eta 19 langile eta Ametzagaña Taldeko bi ordezkariak bildu ginen bertan. 1992an SAL gisa eratu ginenetik inoiz ikusi gabeko langile bazkide kopururik handiena, Argiako langileen %90etik gora. Eta bazkidetza egitea euro boluntarioa da soldata txikia den enpresan.
‎Alegia, 14 lagun daudela bertan lanean katalanez. Programak itzultzeko industria, adibidez, inoiz ikusi gabeko mailatara ari da igotzen eta, beraz, hizkuntzaren industria ari da sortzen; hizkuntza ez da soilik ondare pertsonala eta kolektiboa, emozioa eta norberaren adierazkortasunaren erabilera, baizik eta industria ere bai. Horretarako, tamaina ez da oztopo.
‎Zabaltegi Perlak sailak Estatu espainiarrean ikusi gabeko eta nazioarteko zinemaldi entzutetsuetan arrakasta izan duten pelikulak biltzen ditu. Hori dela eta, esaterako, Woddy Allen Donostiara itzuliko da Whatever Works lanarekin.
‎Ostiral honetan iritsiko da gure zinema aretoetara aurtengo udako film arrakastatsuenetakoa izango omen dena. Efektu berezi ikusgarriak eta orain arte inoiz ikusi gabeko armak dira, besteak beste, ikusleentzako amu.
‎Disneyk ikuskizun berria dakar asteburuan Bilbora, Los Cuentos Favoritos de Mickey.  Familia guztiari zuzenduta, orain arte inoiz ikusi gabeko ikuskizuna da; Disneyren historian mundu guztian zabaldu eta ezagun egin diren  pertsonai guztiak elkarrekin taularatzen dira.
‎Gainera, Fountains of Wayne taldearen Hackensack abestiaren bertsioa ere bilduko du lan berrian, baita orain arte sekula argitaratu gabeko abesti bat ere, Brick by brick. DVDan, gainera, Katy Perryri egindako elkarrizketa eta orain arte sekula ikusi gabeko irudiak aurkituko ditugu. Disko akustiko horrekin, musikari gazteak bat egingo du MTVrako entxuferik gabeko lanak argitaratu dituzten artista garrantzitsuekin (Eric Clapton, Nirvana, Tony Bennett...).
‎Gandiagak azkeneko egunak, hil behar zuela jakin eta geroko hilabete parea, intentsitate bereziz bizi izan ditu. Egunsenti eder bat, sekula ikusi gabekoa bezala argitzen zitzaion, esaten zuen berak. Atarira irten eta, Arantzazuko paisaia errebelazio berri bat bezala agertzen zitzaion begien aurrean, halakoa inoiz ikusi ez balu bezala, diferentea bezala.
‎Zapping azkar bat egin zuen, inertziaz. Inoiz ikusi gabeko eta doi doi harrapatzen zen kate lokal batean geratu zen iltzatuta. Porno zatar samar bat zegoen pantailaren zatirik handienean, eta azpiko partean, errotuluen bidez, jendeak bidaltzen zituen SMSak plazaratzen ziren.
‎Nahi gabe ere haren nahia egina nuen ikusi gabeko denbora horretan: ez zitzaidan nor zer nintzen ahantzi.
‎jarduerak banandu zituen, eta beraien arteko lotura autoaren erabilera exijitzen zuen. Hortaz, petrolioaren krisiak Mundu Gerratetik ikusi gabeko agerraldiak ekarri zituen, errazionamendu kupoien kasu. Postmodernitatearen lengoaiak Estilo Internazionalarekin galdutako erreferentziak, tropoak eta historiografia bueltatzen ditu.
‎Galileok astronomian egin zuen lan, planetak eta izarrak behatu zituen teleskopioaren laguntzaz, eta inoiz ikusi gabeko eta ezinezkoak ei ziren fenomenoen berri eman zuen, aurrekoan aipatu nituen Tycho Brahek eta haren oinordeko Keplerrek bezalaxe izan ere, orduan ez nuen esan, baina azken biak garaikideak izan ziren; planeten higidurari buruzko Keplerren legeak Galileoren behaketa teleskopikoen urte berberekoak dira. Kopernikok, Keplerrek, Galileok, eta, pixka bat geroago, Newtonek bere tokian jarri zuten Lurra, eta haiekin batera sortu eta garatu zen zientzia modernoa esaten zaiona.
‎Animalia aski ezagunak dira batzuk, baina ikuspuntu berri batetik erakutsita. Eta inoiz ikusi gabeko animaliak ere badaude. Adibidez:
‎Arabarrek Joventut txikitu zuten atzo, gupidarik gabe, 99, eta denboraldiko sei hilabeteetan iritsezin aritu den piztiaren kemena irabazi zuten 40 minutuko erakustaldian. Baskoniak presio ikaragarria egin zuen pase lerro guztietan, aspaldi ikusi gabeko intentsitatearekin defenditu, eta Joventutek hamaika arazo izan zuen eraso guztietan. Tauren erasoa ere ez zen biribila izan.
‎Batzuk ezagunak ziren, baina aurkikuntza originalak balira bezala aurkeztuak, eta ez zegoen demostraziorik. Baina hausnarrean pasatu zuen eguna, inoiz ikusi gabeko, itxura bitxiko teoremak?. Paperak eskuan, beste matematikari batekin elkartu eta berehala konturatu ziren jenio bat zutela han.
‎Poztasun gutxi gidarientzat, gasolina eta gasolio litroa 1,3 eurotan salerosten zelako batez beste iazko uztail hartan. Uztailetik urte amaiera bitartean, ordea, inoizko prezio handienari 150 urtean inoiz ikusi gabeko prezio jaitsiera handienak jarraitu zion. Espekulatzaileek elikatutako burbuila lehertu zuen krisiak, eta urre beltz garestiaren mamua ahanzturaren kutxan sartu zen.
‎ohartarazi du. Aspaldian ikusi gabekoak ikusi dira Guardia Zibilak larunbatean egindako operazioan, Lorea Bilbao eta Ane Itui, o TATeko kideek salatu dutenez. Helburua ez dela berria diote:
‎Besarkadak, esku emateak, irribarreak, poza, oroitzapenak eta alaitasuna. Aspaldi ikusi gabeko lagunak, lankideak eta joan ezin izan zutenen hutsunea. Karmen egunak, atzo, 70 urtetik gorako Gipuzkoako arrantzale ohiak batu zituen Donostian, tartean Iriazabal hondarribiarra.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
ikusi 520 (3,42)
Ikusi 3 (0,02)
ikusiko 2 (0,01)
IKUSI 1 (0,01)
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
ikusi gabeko lagun 37 (0,24)
ikusi gabeko gauza 11 (0,07)
ikusi gabeko zerbait 11 (0,07)
ikusi gabeko argazki 8 (0,05)
ikusi gabeko maila 8 (0,05)
ikusi gabeko irudi 7 (0,05)
ikusi gabeko egoera 6 (0,04)
ikusi gabeko ezagun 6 (0,04)
ikusi gabeko jende 6 (0,04)
ikusi gabeko adiskide 5 (0,03)
ikusi gabeko bi 5 (0,03)
ikusi gabeko ikusi 5 (0,03)
ikusi gabeko bat 4 (0,03)
ikusi gabeko ikuskizun 4 (0,03)
ikusi gabeko krisi 4 (0,03)
ikusi gabeko landare 4 (0,03)
ikusi gabeko animalia 3 (0,02)
ikusi gabeko beste 3 (0,02)
ikusi gabeko etxe 3 (0,02)
ikusi gabeko froga 3 (0,02)
ikusi gabeko kopuru 3 (0,02)
ikusi gabeko langile 3 (0,02)
ikusi gabeko leku 3 (0,02)
ikusi gabeko neska 3 (0,02)
ikusi gabeko norbait 3 (0,02)
ikusi gabeko piztia 3 (0,02)
ikusi gabeko prezio 3 (0,02)
ikusi gabeko abiadura 2 (0,01)
ikusi gabeko aita 2 (0,01)
ikusi gabeko anaia 2 (0,01)
ikusi gabeko arrain 2 (0,01)
ikusi gabeko aurpegi 2 (0,01)
ikusi gabeko batzuk 2 (0,01)
ikusi gabeko bizilagun 2 (0,01)
ikusi gabeko datu 2 (0,01)
ikusi gabeko elur 2 (0,01)
ikusi gabeko ezer 2 (0,01)
ikusi gabeko forma 2 (0,01)
ikusi gabeko giro 2 (0,01)
ikusi gabeko giza 2 (0,01)
ikusi gabeko gizon 2 (0,01)
ikusi gabeko gorroto 2 (0,01)
ikusi gabeko hegazti 2 (0,01)
ikusi gabeko hilabete 2 (0,01)
ikusi gabeko hiru 2 (0,01)
ikusi gabeko hitz 2 (0,01)
ikusi gabeko itsasontzi 2 (0,01)
ikusi gabeko jendetza 2 (0,01)
ikusi gabeko kolore 2 (0,01)
ikusi gabeko koloretako 2 (0,01)
ikusi gabeko lehengusu 2 (0,01)
ikusi gabeko lerro 2 (0,01)
ikusi gabeko mutil 2 (0,01)
ikusi gabeko opari 2 (0,01)
ikusi gabeko pertsona 2 (0,01)
ikusi gabeko senide 2 (0,01)
ikusi gabeko talde 2 (0,01)
ikusi gabeko tresna 2 (0,01)
ikusi gabeko urrats 2 (0,01)
ikusi gabeko abentura 1 (0,01)
ikusi gabeko abere 1 (0,01)
ikusi gabeko abiada 1 (0,01)
ikusi gabeko agerraldi 1 (0,01)
ikusi gabeko ahalegin 1 (0,01)
ikusi gabeko aingira 1 (0,01)
ikusi gabeko aitatxo 1 (0,01)
ikusi gabeko aizkora 1 (0,01)
ikusi gabeko alaba 1 (0,01)
ikusi gabeko alegia 1 (0,01)
ikusi gabeko alternantzia 1 (0,01)
ikusi gabeko ama 1 (0,01)
ikusi gabeko amorante 1 (0,01)
ikusi gabeko anabasa 1 (0,01)
ikusi gabeko arma 1 (0,01)
ikusi gabeko arrisku 1 (0,01)
ikusi gabeko arropa 1 (0,01)
ikusi gabeko asko 1 (0,01)
ikusi gabeko aspaldi 1 (0,01)
ikusi gabeko aste 1 (0,01)
ikusi gabeko ate 1 (0,01)
ikusi gabeko atzeman 1 (0,01)
ikusi gabeko atzerakada 1 (0,01)
ikusi gabeko auto 1 (0,01)
ikusi gabeko azkartasun 1 (0,01)
ikusi gabeko babes 1 (0,01)
ikusi gabeko Fermin 1 (0,01)
ikusi gabeko Iñaki 1 (0,01)
ikusi gabeko Latinoamerika 1 (0,01)
ikusi gabeko Migeltxo 1 (0,01)
ikusi gabeko Txurruta 1 (0,01)
ikusi gabeko Yves 1 (0,01)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia