Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 240

2000
‎Ana Morena ez zen gehiegitxo kexatu, oro galdua duenaren etsipenarekin askatu zuen bularretako bikoitza, eta airean utzi zituen lau bular dilindariak, tilin eta talan, denbora luzez. Exhibizionismo puntu bat ere ikusi uste izan nuen dohakabe haren jardunean, halako jaidura hozkirritsu bat. Baina ez nion ametitu nire buruari pentsamendu makur hura, zakarkeria matxista atzerakoi hura.
‎Nik, ordea, lepoa betiko burutik eta beste zerbait ikusi uste nuen: alegia, Dabid eta biok elkartzen gintuen zubia, zubi altxagarri batekin konpara daitekeela, eta oraingoz bi besoak ezin bereiziago daudela.
‎Alabaina, ni ez naiz beste errealitate batean sentitzen tigre bat ikusi uste dudalako, edo mikrouhin labekoa bezalako pasadizoek hemengo normaltasunaz zalantza sortarazten didatelako, edo New York zinez gigantosoa Dan gidariaren hitzetan delako. Ez:
‎Agirre lehendakaria hil zenean, esate baterako, Artzain Onaren katedraleko hileta elizkizunean izan nintzen. Mundu bat ikusi nuen han, ikusterik uste ez nuen jendea. Paisanozko txakur pila bat ere bai, bide batez; liskar batzuk sortu zituzten txakurrek elizkizunaren ondoren, korrikaldiak izan ziren.
2001
‎Bihotza gora-nahian zerabilen, ahoa izango bailuen irtenbide zorioneko eta bakar. Itzal salbatzaileak ikusi uste zituen, baina ilargi errainu jostalarien zilarra besterik ez bide zen. Izuak bizkarrezurra elbarritu zion.
‎Nekez antzemango bailieke inork gure orduko susmoei, hartu genituen sendagai eta sendabideei, oraingo egoerak kanpoko oinarririk ez balu. Orain ikusi uste dudana lehengoen parean jarriko dut.
2002
‎Txapeldunaren ezpainetan ikusi uste izan zuen irribarrea iraingarria egin zitzaion Joseluri. Oldartsu ekin zion laburretik ezker eskuma.
2003
‎Unaxek begiak zorroztu ditu, ezer berezirik ikusteko ustea ez badu ere, beti arrebari jaramon egiten diolako, ametsetan mintzatzen denean ere bai. Zelan asmatu zeini buruz diharduen, milaka badaude borroka geldian elkarri distira ostu nahian?
‎Gizon horrekin ez zela zoriontsu izango otu zitzaidan, ez dakit zergatik, horrelakoak pentsatzen ditugu gizasemeok besteren zorionaz erabakitzen hasten garenean. Tarteka, gauez bereziki, lagunarteko afariren baten buruan edaritegietan edo kalean barrena bakarrik nindoala, Monikaren irudia ikusi uste izaten nuen, eta bihotzak zabuak ematen zizkidan. Takoien gainean zuen ibiltzeko tankera deserosoak (deskalabratu egingo zela ematen zuen begiratu batera, eta gerritik heltzeko gogoa ematen zuen), poltsa eskuetan eramateko zuen modu dotoreak (biolinaren estutxea zeramala esan zitekeen) edo bere sorbalda beti biluziak mugitzeko erak nahastu egiten ninduten.
‎Amnistiakoak dituk aldiro aldatzen diren bakarrak", pentsatu du Joxek. Baina berak anaia desagertua hartu du gogoan, bai, eta une batez haren aurpegia ikusi uste izan du pegatina sortakoen artean. Gero, Gabi animoso animoso enboskadatan jolastu nahian paum!
‎Neskak txabolan beheko surik ote zegoen galdetu behar zuen, horixe zen-eta bere kezka nagusia, baina elurra botatzen hasi duenetik hotzagatik nahikoa kexatu dela iruditu zaio, eta arduratsu azaldu nahi izan du lagunaren begietara, hura bezala erne eta atezuan dabilela erakuste aldera. Mutilak, berriz, kikiltasun eta mesfidantza zantzuak ikusi uste ditu neskak esandako horretan, baina ez du estu hartu nahi izan, beste garaietan ez bezala.
‎Itsasoak Seuraten koadro bat zirudien, Chagallen eldarnio bat. Lehen euri tantak jausi ziren hondar urrezkoaren gainera, eta norbaitek ikusi uste izan zituen, urrunean, sirenen distirak, suzko zohargi bat. Ez zen inor iritsi, ordea.
‎Paperean idatzi eta jaso egin nuen. Azken aldiz begiratu nuen itsasorantz, eta ikusi uste izan nuen, urrun, oso urrun, puntutxo laranja bat, odaiertzarekin bat eginez. Neure baitara bildu nintzen istant llabur batez, ezerezari eta euriari eta infinituari so.
‎Faxisten hatsa gainean zuten. Hain gainean ze, norbaitek bere eldarnioan faxistak herrian sartzen, benetan sartu baino lehen ikusi uste izan zituen. Eta ergel hori, gerrako hildako ergelena izan zela esan liteke.
‎Herriko lekuak eta Gure Gizona begien aurrean banitu moduan izan zen berriro. Eta horrela, Gure Gizona ikusi uste izan nuen, Benjaminen ontziaren zain. Eta faxisten patruila hantxe.
2004
‎da, hala ere, irizpen horien artean dagoen aldeak izango duela zerikusirik hizkuntzaren eta gizarte boterearen arteko harremanaz daukagun ikuspegiarekin. Harreman horren barne muinean hizkuntza gizarte boterearen eskuko eta esaneko ikusi uste duenak, seguruenik, independentziaren aldeko hautua hobetsiko digu. Aldiz, harreman horren estekamenduan hizkuntzaren beregaintasun erlatiboa baiesteko joera duenak, denpentziaren baitako aukeraren bat onetsi dezakeela iruditzen zait.
‎Hizkuntzaren aldetik lau eginkizun nagusi ikusi uste ditut nik gure honetan:
‎Nagusitzen dan hizkuntzaren kondaira" beti mintzairatik ateko zertzeladek erabakitzen dute". Eta erresuma argi eta garbi aipatu ez arren, erresumari dagozkion hiru karia ikusi uste ditu: " Eratutako politikazko agintearen hedadudari dagokio hizkuntzarena, baita nagusitutako gizarte klase baten eragiñari, eta literaturaren gaintasunari" (Le Langage, 308).
‎Fraintzia’ko eta Españia’ko erresumetan, hizkuntza batzuk galtzeko zorian daude, Probentzera eta Eskozia’ko" ersera" bide beretik abiatuak ikusi uste ditut, eta biak berak galduak. Ossian (Macpherson) eta Mistral parean ikusten ditut:
‎Seanek onesean arreta ematen ziola iruditu zitzaion Fermini, baina Ikeren bisaian imintzio ironiko ageria ikusi uste izan zuen. Harakinen hitzen atezuan gelditu zen.
‎Citroen Visa Gorri bat ikustea iruditu zitzaiola esanen zion? Eta zer zeukan horrek arraro, bi edo baziren herrian bertan; Guardia Zibila ikusi uste zuela esanen zion, baina non ikusi zuen ba. Susmoez mintzatuko zitzaion, baina usteak baino ez ziren.
‎Berriz ere zirrikiturantz etzan zen airea edan nahian. Berdea ikusi uste izan zuen.
2005
‎Eta horrek gauzak alda ditzake, bereziki Hegoaldeari begira. Baina oraino amets bat egoten da, ez dakit nola aitzinatu behar dugun, Gobernuaren jokamoldea ikusiz uste dut urrun den oraino". Urrun ez dena Azkarate da.
‎Orain gardenkiago ikusi uste dudanez, nolabait, kutsatu gabeko euskal jendaldearekin egin nahi nuen topo.
‎Ziur zegoen ez zuela inor hil, bala galduren batek jota ez bazen. Aurrez aurre zeuzkaten lubakietan mugitzen ziren itzal urrun haien artean, anaia zaharraren aurpegia ikusi uste zuen etengabe, hura ere izuturik, bera bezala.
‎Haizeak garai joanen errautsak harrotzen ditu, eta nik usoak ikusten ditut zeruan. Errauts artean usoak ikusi uste ditut, hobeto esateko; edo bele tzarrak ote. Gardenago oroitzen ditut ñabardura batzuk beste batzuk baino; horrek erakusten dit traidorea eta baztertzailea dela oroimena, eta ez dudala bizi izan nuenaren lekukotza zehatz mehatz egiterik izango inoiz, hots, oroimenak erabakiko duela zer gogoratu eta zer ez.
‎Haizeak pailaka makabroan dilindaka erabiliko zituen gorpuak ikusteko ustea ote nekarren. Herrira orduko burdinazko pago haietara behatu nuen behintzat, gerrak irudimena elikatzen du.
‎Ez nuen behakoa besteratu. Hurbiltzeko gonbita ikusi uste izan nuen masail bete haien gorrituan. Bakarrik zegoen zumarraren ondoan, hogei bat urrats.
‎Komandantziako leihoak argituak zeuden beheko solairuan, soslai bat ikusi uste izan zuen, enbarkaderora beha. Pasarela flotean edukitzen zuen gangil txipia kulunkan zerabilten uhinek, zakar jotzen zuten moilan.
2006
‎Henrikeren armagizonek ezpatak herdoiltzera ez utzi nahi eta sar atera azkarretan neurtu zituzten etsaiaren indarrak. Haietariko batean, Migel Mailuk Iruñeko katedraleko dorreak ikusi uste izan zituen Saioa mendi kaskotik. Ez zuten haratago eginen.
‎Ez dakit nire oroimenak une hura edertu duen: malko bat ikusi uste izan nion, adio errateko tenorean. Azken hitzak Enekotenak izan ziren.
‎Atso hori ez da ezertaz konturatu, eta, konturatuta ere, nekez egingo liguke kalterik. Batetik, liburutegitik irteterako, ahaztuko zuelako ikusi uste duena, eta bestetik, inork ez liokeelako sinetsiko bera sartu denean liburuzainaren hankartean norbait zegoenik. Bere buru arinaren asmakizuntzat joko luke edozeinek.
‎Donostiako irakasle eskolara bitartean, gorabehera handiko garaia begitantzen zait zure bizimodua. Gero, helduaro bat ikusi uste dut, Xirula Mirularen bideak ez du etenik.
‎Platonek eta Kantek zeruan ikusi uste duten ispilua baino gardenagoa zen guretzat epikaren panteoia: lehoieta otso itxurako jainko eta andereen metaforek indar handiagoaz hunkiarazten gintuzten, errealitatean ere.
‎Zerbeza hartuta, jende artetik, barrurago jo du, leiho bat ikusi uste duen aldera.
‎Biek batera jo dute zurrutada, isilean. Anjelek amorrua ikusi uste du Joxanengan, mendeku nahia. Honen bisajea gogortu egin dela iruditu zaio, Joxanen benetako mina ukitu balu bezala.
‎Santurtziko uretara botatako etorkinaren gaineko informazio gehiago heldu zaigu. Azken berriek zera diote, haurdun dagoen emakumeak ez duela bere burua bota, baizik eta Poliziaren jazarpenak bota duela... halaxe ikusi uste izan dutela haren lagunek. Bertara joan den epaitegiko langile bati atxilotutako beste etorkinek esandakoaren arabera, kubertara igotako hainbat polizia borrokan aritu dira emakumearekin eta, antza, kolpe eta bultzaden eraginez jausi da uretara.
‎Orain gauden lekua seinalatuz. Eta nik Quanah ren eskuen mugimenduei begiekin jarraituz, haren antzinakoak ikusi uste izan ditut, zaldi gainean hara eta hona, zuriei segadaka, eta zuriak eurei segika, eta zuriekin gorriak ikusten, eta halaxe hiru urtez. Errenditu behar izan zuten arte.
2007
‎Balantzea, beraz, hau da: Washkar hila, Ataw Wallpa preso, eta indioak izututa, antzinako iragarpen sakratuak begien aurrean obraturik ikusi uste zituztelarik.
‎–idatzi duzu zure koadernoan. Ez dudala ikusi uste duzu, baina ikusi dizut. Ez ikusia egingo dut.
‎Aktiboa, jasaten duen edo gertatzen zaion zerean ere. Begiekin ikusi uste duguna bera, irudimenarekin ikusten dugu, hau da, sentsazio edo inpresioen anizkun ezberdina, berak itzultzen du irudi bat batua, hots, hautemapena. «Psikologo bakar batek ere ez du orain artean pentsatu izan, puzten da Kant pixka bat?
‎Substantzialki Bacon-i jarraiki kritika honetan, Descartes ek55, Meditazio Metafisikoetan erakusten duen moduan, argizariaren eta leihotik begiratu eta kalean pasatzen ikusten diren kapela eta berokien parabola famatuetan, erraz engainatzen gara, zer den ikusi duguna ikusi, gure ustean, hitzei jarraitzen baikatzaizkie, ez adimenari («argizaria» ikusi uste dut, «gizonak» ikusi uste ditut leiho azpian pasatzen), eta hitzek engainatu egiten gaituzte. Mundua hitzekin eta ez ideia garbiekin pentsatzetik sortzen da:
‎Substantzialki Bacon-i jarraiki kritika honetan, Descartes ek55, Meditazio Metafisikoetan erakusten duen moduan, argizariaren eta leihotik begiratu eta kalean pasatzen ikusten diren kapela eta berokien parabola famatuetan, erraz engainatzen gara, zer den ikusi duguna ikusi, gure ustean, hitzei jarraitzen baikatzaizkie, ez adimenari («argizaria» ikusi uste dut, «gizonak» ikusi uste ditut leiho azpian pasatzen), eta hitzek engainatu egiten gaituzte. Mundua hitzekin eta ez ideia garbiekin pentsatzetik sortzen da:
‎Jesusek etsipenezko irribarretxo bat ikusi uste zuen pospoloaren azken argitan. " Iraultza egin ez izana" edo halako zerbait aipatzea espero zezakeen, baina aurpegiera horrek beste zerbait salatzen zuen.
‎Garrasiak zotin bakanduz joan ziren, Dionik paparraren kontra estutu ahala. Jesusek irribarre halako bat ikusi uste izan zuen neskaren ezpain ubelduetan. Hamaika odol harik marrazten zioten buru soildua, jadanik gorri distira galduak lehorragatik.
‎Ingurune hartan guztian, bakarra. Hala ere, tontorraren alde banatan ibai labarrak ikusi uste zituen Lisak, horixe erakusten zuten-eta zuhaitz buru geldiek sargoripean.
‎Urak zabalagoak ziren. Agurearen koadroko umeak ikusi uste zituen txipli txapla, algaraka, ur txikietan.
ikusi uste dizkiodala
2008
‎Barrura sartu denean, senarra mahaitik jaiki da abegi ona egitera joateko. Gari oso adeitsu azaldu da, besarkatu ere egin du, baina Lidiak zurikeriazko zantzuak ikusi uste izan ditu haren jarreran.
‎Villasantek esan bezala Aranaren zurruntasuna eta kongresuaren gestio kaxkarra lehen mailako faktoreak izan ziren azken emaitzan. Ez hainbeste Zalbidek ikusi uste izan dituen jukutriak. Bietako inork ohartu gabeko beste faktore gakoa izan zen.
2009
‎Itxuraz, La Molleren etxean aurkitutako buztinezko giza irudi tiki batek eman zion abia susmoari. Erregeren eitea ikusi uste zion norbaitek. Ezpatariak Ruggierik egina zela aitortu zien bere tormentu emaileei.
‎Gau hartan, Ruggieriren mutilaren argiari segika, urrun zen nigandik bertze aldi batzuetako axolagabetasuna. Itzal bakoitzaren gibelean ikusi uste nuen ezpata landatuko zidan izterbegia.
‎Erdeinua ikusi uste izan nuen ikusten ez nituen begietan.
‎Irriño bat ikusi uste nuen aizkorakadaka moldaturik zirudien bisaia horretan. Are gehiago apaldu zuen mintzoa:
‎Pare parean nuen Alain. Bere lagunen zuziek lagundurik, irriño bat ikusi uste nion aurpegiko argi itzalean. Ez zuen ez pikarik ez ezpatarik bere eskuetan.
‎ABEL. (Handikeriaz) Zein oker zabiltzan, Nekane. Begien aurrean ezin zaitudala ikusi uste duzu, baina bai zera!
‎Burua horretan zuela, pertsona ezagun bat ikusi uste zuen beragandik metro gutxira. Kapela beix koloreko batek erdizka estaltzen zion aurpegia, eta ez ziren begiak ondo bereizten.
2010
‎Zuzendari izerdiz blaituak apartamentuko atea iragan zuen. Sebastianen arrastorik ez eta maleta bakarra ikustean uste izan zuen senarrak betea zuela emaztea uzteko promesa.
‎Goizeko bostetan izan da, artean gaua zela, ibai bazterreko arboladian ezkutatzen diren beleen koru desatseginak iratzarri nauenean. Kanpoko farola bakarraren argi makalaren pean, freskura sartzeko irekita utzi nuen leihoa ixteko altxatu naiz eta, ispiluaren aurretik igarotzean hotzikara eragin didan zerbait ikusi uste izan dut, halako lanbro moduko bat nire atzealdeari itsatsita legez. Ustekabean artegaturik, leihoa itxi dut eta, ohera bueltan, ispiluaren aurretik bigarrenez pasatzerakoan, zeharka baino ez naiz ausartu begiratzen.
‎Gehiago izateak ez du esan nahi, hala ere, hegemonikoagoak direnik. Zentzu honetan, ikusi uste dugu ezinbestekoa dela hizketa egintzak makro egintzarekiko joanetorrian definitzea, nuklearra eta periferikoa bereiztu ahal izateko.
‎Hori da murgiltze bidea, 60ko hamarkadatikaurrera Kanadatik mundu zabalera hedatua eta mende laurden honetan esku zabalikhartu eta indar biziz bultzatu duguna: irakasleek, eskola arduradunek, hezkuntzaaholkulari teknikoek eta Administrazioak berak gero eta garbiago ikusi uste izan duhori dela benetako konponbidea. Horrekin batera zabaldu izan da gure artean, errazegi nire ustez,. A ereduak ez du ezertarako balio?
‎NEKANE. Barriro ez nuela ikusiko uste nuen.
‎Beaupérinek dioenez, borroka zail eta desorekatua da oralismo naturalak gizarte modernoan daukana. Edozelan ere, Euskal Herrian oasi txiki eta itxaropentsu bat ikusi uste du frantses irakasleak. Zioskunez, bizkunde halako bat barruntatzen zuen Euskal Herrian, bai hizkuntzaren berreskurapenean, bai ahozko tradizioen arloan ere.
‎Gai horri buelta asko emana nintzen lehendik ere, taldean maiz aztertu genuen Estatuaren eta oro har kapitalismoaren indarkeria estrukturala, eta horren aurrean zer baldintza eta zer muga izan behar zituen bortxa iraultzaileak, alegia gureak. Ordura arte oso garbi ikusi uste nituen gauzak, zalantzarik gabekoa iruditzen zitzaidan gure kausaren legitimitatea eta guztiz etikoa bortizkeria maila baten erabilera. Intelektualki hausnartua eta onartua nuena, baina, haragi bizitan diferente ikusten nuen.
‎Tor torrek itsasorantz jo zuen patxadaz, atzean bere hankek hondarrean taxututako marrazki simetrikoak utziz. Akiles eserita egon zen bien bitartean, irudimenaren aurkako barne borrokan, irudimenak, apetatsu eta setati, hondarrean erregimentu trebatua ikusi uste izatera bultzatzen baitzuen, eraso eta mendean hartu beharreko uharteetarantz eramango duen ontzian sartzeko prest. Berehala astindu zuen gainetik fantasia hura, hondarra balitz bezala, eta altxatu egin zen hondartzatik irteteko asmotan.
‎Merkatarien eta militarren interesak besterik ez zen defenditzen Melillan, Sabino Aranaren ustez, ebanjelizazioaren eta kristau bidearen aurka zeharo. Kanpainaren arrazoi nagusia, 1859ko Marokoko gerlarena bezala, Espainiako barru arazoetan ikusi uste zuen Aranak: 1893ko abuztuaren 16an Gernikan eta gero Donostian izandako istiluak gogoratu eta erakusten ahalegindu zen Melillako kanpaina hura monarkiaren amarrua zela barru arazoak saihesteko eta" espainol" guziak enpresa komun hartan estekatzeko:
2011
‎idazten dugunean ez al dugu horixe bera egiten? Irudiak, testuak gordetzen goaz, barrura begiratzen dugu, gure barrura, ingurukoen barrura, gauzen barrura; eta ikusi edo ikusi uste duguna begi bistara jartzen dugu». Horregatik, poema liburua osatzeko prozesuan «introspekzio ariketa bat» egin behar izan du, berari eta bere inguruari begiratuz.Liburuari berari ere pasatu dio eskanerra idazleak, azaletik hondoraino.
‎Egiazko den neurrian kopia bat da: nik nere inguruan ikusi uste dudanaren irudia ain zuzen. Nere liburua eta ni, biok kuadroa eta bere pintatzailea gera.
‎Termini estaziotik zeukan sentsazioa areagotuz zihoakion eta, gaueko isiltasunean, pausoak entzuten zituen atzean. Atzera begiratzeko ausardiarik gabe, zeharka begiratu eta arkupe baten atzean ezkutatzen zen silueta bat ikusi uste zuen. Hotza sentitu zuen gorputz osoan.
‎Guztietan, identifikatu ezin zuen pertsonaia bera agertzen zen; berarengandik metro batzuetara baino ez zegoen, soslaiz eta neskaren ikusmenetik kanpo zegoen zerbaiti begira, eskuin eskuan ondo ikusten ez zen zerbaiti eragiten ari zitzaiola. Hasieran pintura zerion pintzel bat iruditu zitzaion, eta ikusi ezin zuen zer bertikala mihise bat zela ondorioztatu zuen; gero pentsatu zuen eskuan zeukanak gehiago zuela odola zerion aizto baten itxura, eta pertsonaia hura leiho baten aurrean zegoela; hirugarren une batean garbi ikusi uste izan zuen tinta zerion luma estilografikoa zela; pauso bat eman zuen ikuspegia aldatzeko, eta pertsonaiaren aurrean zegoena ispilu bat zela ikusi zuen.
‎Eta zer diostazu gazte siriarrari emandako sariaz, edo hilda zegoen Aita Santu bat ikusi uste izan zuen gizonaz, edo tren geltokian poemak idazten zituen afrikarraz, eta abar?
‎porturen bateko argiak ikusi uste zituzten,
‎Donostiaren idiosinkrasia kosmo hipokrita ikusi uste izan zuen kartel haren baitan Diego Lazkanok.
‎Edo agian batere ez da jaitsiko, antzeko mila txoko izan behar ditu kostaldeak, aspertzeko lain. Harmailen saihets batean, miniaturazko hilobi azteka baten erreplika ikusi uste izan du, sastrakek hartua. Aztekak hemen?
‎Lanera zihoan egun batez, erredakziora sartu aitzin, Victor ikusi zuen bere aurrean oinez. Kiroletako prentsa irakurtzen zihoan, eta behingoagatik, zerbait erakargarria ikusi uste izan zuen Idoiak lankide gogaikarriaren baitan. Pausoa apur bat azkartu eta haren parera iristea ebatzi zuen, baina une hartan Victorrek berak ere, egunkaritik begirada apartatu eta pausoa luzatu zuela jabetu zen.
2012
‎Ostatu hartu genuen hotelean berton, hango euskaldunen umeak ikusi genituen, euskal erara jantzita. Han euskal espiritua ikusi uste izan nuen ondoko belaunaldietan, eta hori ez dela erraz galduko. Geroari begira, bidea irekia dutela iruditu zitzaidan, horri segitu baino ez dutela egin behar.
‎Madame Homaisek biziki atsegin zituen opil astun horiek, turbante formakoak, zeinak garizuman jaten baitira gurin gaziarekin: elikadura gorikoetarik azken aztarrena, agian gurutzaden garaitik datorrena, zeinaz asetzen baitziren garai batean normandiar sendoak, mahai gainean ikusi uste zituztelarik, zuzi horien argitara, hipokras pegarren eta egundoko okela pusken artean, sarrazeno buruak irensteko. Botikariaren emazteak haiek bezalaxe ausikitzen zituen, heroikoki, bere hagindura higuingarria gorabehera.
‎Eta Emma barrez hasi zen, barre itzel, zoroxka, etsitu batez, dohakabearen aurpegi gogaikarria ikusi ustean, ilunpe eternaletan zutitzen bidutzi baten gisa.
‎Merkatu enparantzara heltzean, gelditu egin zen, eta pilare baten atzean ezkutatu zen, etxe zuri hura bere lau leihosare berdeekin azkeneko aldiz begiestearren. Leihoaren atzean, gelan, errainu bat ikusi uste izan zuen; baina errezelak, inork ukitu gabe bezala gakotik jalgirik, geldiro higitu zituen bere zehar tolesdura luzeak, zeinak jauzi bakar batean guztiak hedatu baitziren, eta zuzen geratu zen, igeltsuzko horma bat baino mugikaitzago. Leon korrika hasi zen.
‎–Inolako kezkarik gabe, segitu zuen gizonak?, orduak badoaz joanean. Mugitu ere gabe paseatzen zara ikusi uste dituzun herrialdeetan barrena, eta zure pentsamenduak, fikzioari atxikirik, xehetasunen artean jolas egiten du edo abenturen islari darraio. Pertsonaien artean nahasten da; badirudi, haien janzkien barnean pirpiraka ari dena zeu zarela.
‎Lando hori horretan zitzaion Leon, hain sarritan, bereganantz etorria; eta errepide horretan barrena joan zen betirako! Aurrez aurre ikusi uste izan zuen, bere leihoan, gero dena nahastu zen, laino batzuk iragan ziren; artean balsean jiraka zebilela iruditu zitzaion, argi dilingoen pean, bizkondearen besotik, eta Leon ez zela urruti, etorri behar zuela... eta artean ere Rodolpheren burua sentitzen zuen bere alboan. Sentipen honen eztitasuna barneratu egiten zen honela garai bateko bere irritsetan, haize bolada baten eraginez hondar aleak bezala, zurrunbiloan zebiltzan haren arimaren gainean zabaltzen zen lurrinaren buhadan.
‎Herria uzterakoan, hortz itxurako teklen artean gozo mikatzak inarrosiz joan zihoazen eta etorri zetozen trikitixa doinuak eta Manuel Lasarteren irudia, bere argalean eta iharrean bizia, oroimenean gelditu zitzaizkidan eta hain grabatuta neuzkan, ezen Jose Mari Iriondoren trikitixa pieza bat ahapetik abesteari ekin bainion eta ahapetik baita errezitatzeari Manuel Lasarteren zenbait bertso ere (zehazki esateko hain trebea zen zortziko txikiaren moldean). Eguraldiak lepo beretik jarraitzen zuen eta alde horretatik ere babestuta alde egin nuen Zaldibartik, azken unean psikiatrikoaren gainean ikusi uste nuen eta burutik kendu ezinik neukan karezko hodeia (artean nora ezean zebilena) bihotz barruan eramanda.
‎Egiazko denneurrian kopia bat da: nik nere inguruan ikusi uste dudanaren irudia ain zuzen. Nereliburua eta ni, biok kuadroa eta bere pintatzailea gera.
‎Hori da Euskal Herriaren kasua. Honi loturik, lau eginkizun nagusi ikusi uste zituen gure egoera honetan.
‎...uot; bat," Malvasia" bat, eta" Nasco" bat, baita oso zapore oneko mirto likore bat ere, han egiten dena eta ez beste inon, eta, horrela, aurrera doa gaua hizketaldi interesgarrian eta amodioaldi gozoekin, baina kontu haiek haiei biei baizik ez dagokie, eta, beraz, jakin gosez den irakurle buruargiak aski du jakitea Karlosek, besarkadatik besarkadara bitartean, Aragoiko armarria ikusi uste duela tatuaturik hain andre paregabearen txurmioan.
2013
‎Gaurko gizarteko farfaila eta mozorrokeriaren aurrean, non hitzek berek ere gardentasuna galtzen duten, biluztasuna baino antidoto hoberik ez dagoela uste dut. Norberak bere baitarik hitz egin behar du, bere egia esan behar du, zintzoki, bestek berdin egin dezaten espero gabe, besterengan ikusi uste ditugun maltzurkeria eta jukutriak azpimarratzen eta salatzen denbora eman gabe.
‎Hala ere, kontziente gara maila sutilagoko eraginak egon daitezkeela eta horretarako ikerketa sakonagoak egiteko beharra ikusten dugu. Idazteko estiloari, gramatikari, hiztegiari eta ortografiari zenbateraino eragiten dion ikusteko uste dugu beharrezkoa dela hizkuntzalaritzaren esparrutik gai honen inguruko azterketak egitea. •
‎Gustatu zitzaion erdibana jate hura Markeli. Gaua ere konpartitzeko aukera ikusi uste izan zuen keinu horretan. Azken finean, hemen bakoitzak nahi duen bezala interpretatzen baititu huskeriarik handienak ere.
‎Normalki, ez zuen bazterreko autora begiratzen. Jendeak auto barruan inork ez duela ikusten uste izaten du, eta Gabriellari ez zitzaizkion gustatzen auto barruan ikusten diren gauzak semaforoak kolorez aldatu artean: azkura egiten, altuegi, eta desafinatuegi?
‎Versusek itsasontzi bat ikusi uste du urrunean, han non mundua hasten edo bukatzen baita. Bai, ez, itsasontzi bat da, bai.
‎Ura ezagun zitzaion. Mareatuta balego lez, Ande urrunak ikusi uste izan zituen. Ur haien jatorria, beste aldetik.
‎Barruan zegoelarik ardoaren zainetatik bidaiatu zuen. Eta aita ikusi uste izan zuen. Aita ikusi zuen.
‎Eta gau mahaira koadernoaren bila zihoala ikusi uste izan zuen lehenengoz, zeharka.
‎Ucelay eta Barrueta ziren Josuren kuttunenak; haien margolanen aurrean mirespenezko iruzkin sentikorrak egiten zituen. Ematen zuen koadroetatik harago ikusi nahi edo ikusi uste zuela beti: kale giroko paisaian nahiz erretratu bateko begiradaren ostean ate bat irekiko balitz bezala, oihalaren bestalderako bide erakusle.
‎Momentu hartako desolazioa berritu zuten mahaikideek, jatetik geldituta. Negar tantaren bat ikusi uste nuen liburu saltzailearen emaztearen begietatik beheiti. Hainbertzeraino gabe, niri ere korapilatzen hasi zitzaidan barrena.
‎Louvreko alderdi berrian bezala, zutabe borobilak eta leihate handiak nabarmentzen ziren Le Pré aux clercs eko bastiza berrian. Horietariko batetik emakume bat ikusi uste izan nuen, begira. Eskua goititu nuen, agur egiteko asmoz, baina hura desagertua zen.
‎Guzman, ordea, luze bezain zabal erori zen nire ondoan. Ezker begitik halako gurutze tiki baten besoak ikusi uste izan nituen. Orduan ohartu nintzen Perikok nire sastakai galdua begi oker horietariko batean landatua ziola Guzmani.
‎Buelta eta bira hasiko naiz maindire artean. Mahaian ikusi uste izan dudan ganibet puntaduna etorriko zait gogora, edo alabak eskulanetarako hartu didan aiztur zorroztu berria lurrean botata utzi ote didan galdetuko diot neure buruari, hori ere bista bistan ote dagoen. Eta airean imajinatuko ditut biak, labana eta aizturra, lebitatzen aurrena eta hegaldi trebean gero, gutako norbaitengana hurbiltzen, mamiak zulatzen, odolari iturria zabaltzen.
‎Guidonik esan omen zien ETA konbentzitu behar zutela behetik negoziatzeko, edo, bestela, egoera asko gogortuko zela. Brouardek mehatxu sotil bat ikusi uste zuen adierazpen horietan. Nik uste dut arrazoi asko nahastu zirela.
‎Ximunen azalpen horiek ulertu arren, nik ez dudala Hamlet euskaraz ikusi uste dut, eta Hamlet ikustea antzerkizale guztien ametsa izaten da.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia