2015
|
|
Noizbait eta nonbait zehaztu balitz Baraiazarrak lan honetan erabili duen itzultze teknika,
|
honetara
emango litzateke: alde batetik, joskera aparta, perpausetik perpausera irakurlea bera eramaten duena inolako zailtasunik gabe; beste aldetik, lexiko jatorra, inolako garbizalekeriarik gabekoa.
|
|
Oi, nork ikus lezakeen bere burua jada haren eskuz hilik eta jainkozko leize
|
honetara
egotzirik, handik irteteko jada esperantzarik gabe, edo hobeki esan, bere burua handik kanpo ikusteko beldurrik gabe! Baina ai ene, Jauna, bizi honek dirauen bitartean etengabe baita arriskuan betiko bizia!
|
|
Beharrezko da jakinaren gainean joan zaiteztela konparazio
|
honetara
. Beharbada, honen bitartez, nahi izango du Jainkoak arimei egin nahi izan dizkien mesedeetatik eta hauen arteko desberdintasunetatik, nik uler ditzakedan heinean, zuei pixka bat aditzera ematea; guztiak ditu inork ulertu, asko baitira; are gutxiago ni bezalako kaskar batek; izan ere, Jaunak egiten dizkizuenean, ez dagoela egin ezinik jakitea, oso pozgarri gertatuko zaizue; egiten ez dizkion hari, berriz, Jaunaren ontasun handia goresteko; zeruan dauden gauzak eta dohatsuek gozatzen dutena gogoan erabiltzeak ez digu kalterik egiten, alderantziz baizik:
|
|
3 Ez dirudi besterik denik esan genuen, laugarren egoitzan esan genuela uste dut, ez bainaiz ongi gogoratzen? uraska hura, hain leun eta bare, hau da, inolako mugimendurik gabe, betetzen zena baizik; hemen, berriz, iturburuak geldiarazi eta itsasoari beronen ertz mugetatik irteten uzten ez dion Jainko handi honek, askatu egin zituen uraska
|
honetara
ura zekarten iturburuak; eta oldar handiz hain olatu bortitza jaikitzen da, non goi goira jasotzen baitu gure arimaren ontzitxo hau. Eta itsasontzi batek ezin duenez, eta ez lemazainak ezta ontzia gidatzen dutenek ere ahalmenik ez dutenez olatuei aurre egiteko, oldar biziz badatoz, beraiek nahi duten lekuan egoten utz diezaioten, era berean, arimaren barruak are gutxiago izango du berak nahi duen lekuan gelditzerik, eta haren zentzumen eta ahalmenei egiteko aginduta dutena baino gehiago eginarazterik; kanpokoari, berriz, ez zaio hemen jaramonik egiten.
|
|
7 Bada, bat bateko espirituaren harrapatze
|
honetara
berriro etorriz, benetan gorputzetik irten egiten dela dirudi eta, bestalde, argi dago pertsona hau ez dela hilik geratzen; behinik behin, berak ezin du esan, une batzuetan, gorputzean dagoen ala ez. Osorik, baina bizi garen honen aldean oso bestelakoa den beste lurralde batean egon delako irudipena du; hemengo argiaren aldean hain bestelakoa erakusten zaio, non, bizitza osoa, beste gauza batzuekin batera, hura lantzen arituko balitz ere, ezinezkoa izango bailitzaioke lortzea.
|
|
Eta zer egin dezakegu eta sufritu, bizitza hain laburrean, oinaze hain ikaragarri eta betikoei ihes egiteko adina denik? Nik diotsuet, ezinezkoa izango dela aditzera ematea arimaren sufrimendua zein bizia den eta gorputzaren sufrimenduaren ondoan zein desberdina, hortik pasatua izan ezik; eta Jaunak berak nahi du guk ulertzea, biziera
|
honetara
ekartzeagatik zenbat zor diogun ezagut dezagun, haren errukiari esker, gaitzetik askatu eta geure bekatuak barkatuko dizkigun itxaropena baitugu.
|
|
7 Oi, ene Jainkoa! Bai gauza desberdinak direla hitz hauek entzun eta sinestea, eta era
|
honetara
zein egiazkoak diren ulertzea! Eta egunetik egunera gehiago harritzen da arima hau, beragandik ez zutela inoiz alde egin deritzolako; aitzitik, argi ikusten du, esanda geratu denez, bere arimaren barruan daudela, barru barruan, hondo hondoko egonleku batean; nolakoa den esaten ez daki, eskolarik ez baitu, baina bere barruan sumatzen du jainkozko lagun hau.
|
|
2 Badirudi hemen ez dagoela ezer berririk, beste batzuetan ere agertu baitzitzaion Jauna arima honi era
|
honetara
. Hain desberdina zen, non bere senetik irtenda eta txunditurik utzi baitzuen:
|
|
15 Bada, zer izango litzateke, ene alabak, dagoeneko behaztopa hauetatik aske daudenak gu bezala eta oso barrura gazteluko beste egoitza sekretuetara sartu garenak, geure erruz berriro irtengo bagina iskanbila hauen artera, gure bekatuengatik pertsona askok egiten duten bezala, Jainkoak mesedeak eginik, beren erruz ezerez
|
honetara
botatzen badituzte. Hemen kanpo aldetik aske gaude; Jaunak nahi beza barru aldetik ere hala egon gaitezela eta aska gaitzala Berak.
|
|
11 Norbaitek uste dezake, hain gaitz handia bada atzerantz egitea, hobe litzatekeela sekula ere hasi ez izana, gazteluaren kanpoaldean egotea baizik. . Esan nizuen hasieran, eta Jaunak berak ere badio, arrisku artean dabilena bertan galduko dela, eta gaztelu
|
honetara
sartzeko atea otoitza dela. Bada, zeruan sartuko garela uste izatea eta geure baitan sartu ez, geure buruak ezagutuz eta geure ezereza eta Jainkoari zer zor diogun kontuan hartuz eta askotan errukia eskatuz, zentzugabekeria da.
|
|
1 Nik ezagutu ditut arima batzuk, eta asko ere uste dut esan dezakedala, egoera
|
honetara
iritsi direnetakoak, eta urte askoan, gorputz eta arima, zuzentasun eta egokitasun honetan egon eta bizi izan zirenak, itxura batean behintzat; eta urte haien ondoren, ustez mundua mendean behar luketenak, gutxienez hartaz ongi desengainatuak egon behar luketenak, Haren Maiestateak probatu ez hain gauza handitan, eta hainbesteko egonezin eta bihotz esturaz zebiltzan, non ni ergel eta are beldurtu... Haiei aholku ematea alferrikakoa da; izan ere, aspaldidanik bertute bidean saiatzen direnez gero, besteei irakasteko gai direlakoan daude eta nahikoa motibo dutelakoan gauza haiek sentitzeko.
|
|
7 Izan ere, nik dakidanez, gaztelu
|
honetara
sartzeko atea otoitza eta gogoeta da, ez diot gogoetazko otoitza denik ahozkoa baino gehiago, otoitza benetakoa izango bada, gogoeta lagun duena izan behar baitu; izan ere, norekin hitz egiten den eta zer eskatzen duen eta nork eskatzen duen eta nori konturatu gabe egiten den horri, ezpainak asko mugitu arren, nik ez diot deitzen otoitza; hala ere, batzuetan otoitza da, une hartan ardura hori iza... Baina Jainko handiarekin bere esklaboarekin egingo lukeen bezala hitz egiteko ohitura duenak, gaizki esaten duen ala ez begiratu gabe, ahora datorkiona eta beste batzuetan egin duelako ikasita daukana, hori ez dut hartzen nik otoiztzat, eta Jainkoak nahi beza ez dezala har halakotzat kristau den inork ere; zuen artean, ene ahizpak, Jaunagan uste dut ez dela izango halakorik, barruko gauzetan jarduteko dagoen ohituragatik, ohitura hori halako zakarkerian ez erortzeko berebizikoa baita.
|
|
7 Nik uste dut, Jaunak egoitza
|
honetara
sartzea nahi izan duen arimari gehien egitea komeni zaiona, esandakoa dela, eta inolako indarrik eta zaratarik gabe saia dadila adimenaren hausnarketa eragozten, baina ez adimena ezta pentsamendua ere baztertzen, gauza egokia baita Jainkoaren aurrean dagoela eta Jainko hau nor den gogoratzea. Sentitzen duenak berak [sentimenduak] liluratzen badu, ongi da; baina ez dadila saia hori zer den ulertzen, borondatez emana baita; utz diezaiola gozatzen, maitasunezko hitz batzuekin baino beste ahaleginik gabe; izan ere, hemen ezer pentsatu gabe egoten saiatzen ez bagara ere, halaxe egoten gara sarri, baina denbora laburrez.
|
|
6 Neuk diotsuet, ene alabak, ezagutu ditudala goi goian zeuden pertsonak, eta egonleku
|
honetara
iritsi eta deabruak zorrozkeria handiz eta trikimailuz berriro berarentzat irabazi zituenak; izan ere, elkar hartuko du infernu osoak horretarako, askotan esaten dudanez, ez baitute galtzen arima bat soilik, asko eta asko baizik. Honezkero badu berak honen esperientzia; bada, begiratzen badugu zenbat eta zenbat arima ekartzen dituen Jainkoak berarengana arima baten bitartez, benetan Hura gorestekoa da martiriek Jainkoagana bihurtzen zituzten milaka eta milaka ikustea:
|
|
Jaunak nahi duenari ematen diolako, diodanez, eta baita ondoen prestatzen denari ere. Izan ere, nik ikusten dut etxe
|
honetara
urte gutxiko neskatilak datozela, eta Jainkoak ukitu eta argi eta maitasun pixka bat eman orduko,, hau da, epe laburrean opariren bat eginez?, ez zioten luzapenik eman, ezta ez ziren eragozpenen aurrean atzeratu ere, eta jateaz ere gogoratu gabe, errentarik gabeko etxean itxi ziren betiko, bizitza estimatzen ez duen baten antzera maite dituela dakitenagatik. Guztia uzten dute alde batera, ez dute nahi beren borondaterik, ezta ez zaie aurrera etortzen hain itxitura eta estura handian pozik egongo ez direnik:
|
|
Harriturik geratu nintzen erlojuak jo zuenean eta bi ordu eman nituela liluramendu hartan eta aintzatan ohartu nintzenean. Harri eta zur geratzen nintzen gero, ikusiz goitik datorrela dirudien Jainkoaren egiazko maitasunaren su
|
honetara
hurbiltzean (izan ere, nahi izan, saiatu eta horretarako eginahalak egin arren, Haren Maiestateak nahi duenean izan ezik, beste batzuetan esan dudanez, ez naiz gauza haren txinpartatxo batedukitzeko), itxura batean nola suntsitzen duen akats, epelkeria eta miseriaz beteriko gizaki zaharra ikusiz; eta fenixak egin ohi duen antzera, irakurri dudanez, eta errautsetatik, erre ondoren, beste bat jalgitzen da, eta honela arima beste bat eginik geratzen da desira desberdinezeta sendotasun handiz.
|
|
Garrantzi handiagoa emango nioke arima batek on pixka bat ateratzeari, nitaz esan daitekeen guztiari baino. Hemen nagoenez gero, nire desira guztiek
|
honetara
jo dezatela nahi izan du Jaunak; eta bizitzan amets antzeko bat eman dit: ia beti iruditzen zait ikusten dudanaz ametsetan ari naizela; ez dut sumatzen neugan ez poz ez nahigabe bizirik.
|
|
lehen graduko otoitza. Otoitz gradu
|
honetara
iristen direnak gehiago dira ondorengo graduetara igotzen direnak baino.
|
|
Teresak sarri jotzen du mezu
|
honetara
.
|
|
Beste era
|
honetara
: hizketa mistikoa esan nahi du, 1 zenbakian adierazi duenez.
|
|
2 zenbakitik aurrera, hizketa mistikoen eta hizketa gezurrezkoen artean bereizketa ezartzen du. Mistikoak adierazteko beste era hau, beste era
|
honetara
... formak erabiltzen ditu ia beti.
|
|
Toki
|
honetara
: Ávilara.
|
|
Behar zen adina denboran egon zen. Itzultzerakoan, bide batzuetatik saiatu zen gure aita probintzialak baimena eman ziezagun ni etxe
|
honetara
etortzeko beste batzuk nirekin zirela, (ia ezinezkoa zirudien hain tarte laburrean ematea) ofizioa errezatzeko eta han zeudenei irakasteko. Niretzat sekulako poza izan zen etorri ginen egunekoa.
|
|
Haien lehia Jainkoaren zerbitzuan nola aurrera egin da. Bakardadea da haien poza, eta norbait ikustean pentsatzea nekagarri zaie, senide senideak badira ere, beren Senarraganako maitasuna biziago egiten laguntzeko ez bada; eta honela, horretan aritzen dena baino besterik ez dator etxe
|
honetara
, ez bailituzkete poztuko ez haiek hauek ezta hauek ere haiek. Hauen hizkera Jainkoa ahotan erabiltzea baizik ez da, eta honela, ez dute ulertzen ezta ez die ulertzen ere hizkera bera darabilenak izan ezik.
|
|
Etxe
|
honetara
: San Jose monasteriora.
|
|
2 Bien artean Gotzainak monasterioa onar zezala lortu zuten, eta ez zen gutxi, pobrea zelako, baina honela Jaunaren zerbitzurako erabakia hartuta ikusten zituenak hain maite izanik, berehala jarri zen laguntzera; eta santu zahar honek onartzea eta lagun ziezaguten batzuekin eta besteekin eginahalak egitea izan zen, guztia egin zuena. Abagune
|
honetara
etorri ez banintz, esana dudanez?, ez dakit nola egin zitekeen. Izan ere, tarte laburrean izan zen hemen gizon santu hau, ez dut uste zortzi egun izan zirenik ere, eta horietan ere oso gaixo, eta orain dela oso gutxi eraman du Jaunak berarekin.
|
|
Gogoeta hauekin eta beste batzuekin, neure burua asko estutuz, hitz eman nuen Sakramentu guztiz Santuaren aurrean, eginahalak egingo nituela etxe
|
honetara
etortzeko baimena lortzeko eta, kontzientzia onez egin ahal izanez gero, klausura gordetzeko promesa egiteko.
|
|
Baina Jainkoak ez du jokatzen jendeen antzera, gure ahuleziak ulertzen baititu. Haatik, aieru handietatik sumatzen du arimak egiaz maite duen ala ez, egoera
|
honetara
iristen direnengan maitasuna ez delako hasi berriengan bezain ezkutuan geratzen, Jainkoa ikusteko oldar eta irrika gartsuz agertzen baizik, gero esango dudanez edo dagoeneko esanda geratu denez: denak aspertzen du, denak nekatzen, denak oinazetzen.
|
|
10 Bada, ulertzeko era
|
honetara
itzuliz, nik uste dudana da, Jaunak nahi duela arima honek era guztietara izan dezala zeruan gertatzen denaren nolabaiteko albistea, eta uste dut han hitz egin gabe ulertzen den bezala (nik horrela zenik sekula ziur jakin ez nuena, harik eta Jaunak bere ontasunez ikus nezala nahi izan zuen eta liluramendu batean erakutsi zidan arte), horrela gertatzen da hemen, Jainkoak eta arimak elkar ulertzen ... Gure artean bi pertsonak elkar maite maite dutenean eta elkarrekin ongi konpontzen direnean, keinurik gabe ere, begiradaz soilik, elkarri ulertzen dioten bezala.
|
|
10 Oso estimagarria da ikuskari hau, eta arriskurik gabea, nire iritziz, ondorioetan ikusten delako hemen ez duela indarrik deabruak. Uste dut hiru edo lau aldiz irudikatu nahi izan didala Jauna bera modu
|
honetara
irudikapen faltsuan: haragizko forma hartzen du, baina Jainkoarena denean agertzen den aintza ezin du imitatu.
|
|
2 Nire nekearen zati handi bati, eta ordukoz guztiari? erremedioa jartzea nahi izan zuen Jaunak, toki
|
honetara
Pedro Alcántarako bedeinkatua ekarriz; hartaz aipamena egin nuen eta haren penitentziaz zerbait esan nuen; beste gauza batzuen artean, hogei urtean segidan latorrizko zilizioa eraman zuela ziurtatu didate. Orain oso erabiliak diren otoitz liburu txiki batzuen egilea da; erromantzezkoak dira, eta bera hartan jarduna izanik, otoitzari emanak direnentzat oso gauza probetxugarriak idatzi zituen.
|
|
Eta berak egitez jadanik zituen desira berberekin ikusten ninduenez, hauek Jaunak oso sendoak ematen zizkidan? eta hain gogotsu ikusten ninduenez, pozik egoten zen nirekin harremanetan; izan ere, Jaunak egoera
|
honetara
helarazten duenarentzat ez dago ez atseginik ez pozik Jaunak hasiera hauek eman dizkionarekin bat egitea bezain handirik; orduan, dirudienez, ez nuen izango nik hasierak baino besterik, eta Jaunak nahi beza orain izan dezadala.
|
|
Oi, nire arimaren Jauna, eta nork izan ditzakeen hitz egokiak Zuk zeugan uste ona dutenei ematen diezuna adierazteko, eta egoera
|
honetara
iritsi eta beren buruarekin gelditzen direnek zer galtzen duten adierazteko! Zuk ez duzu hau nahi, Jauna, izan ere, hau baino gehiago egiten duzu, nirea bezalako ostatu kaskarrera zatoz-eta.
|
|
3 Nik uste dut, pertsona bat Jainkoari maitasun eta begiramen handiz gauza bat gomendatzen aritzen denean, beteko den ala ez den pixka bat ulertu duela iruditzen zaiola, eta hala izan daiteke; baina beste era
|
honetara
ulertu duenak, argi ikusiko du zer den, alde handia dagoelako batetik bestera, eta adimenak berak sortzen duena bada, denik eta zorrotzena izan arren, badaki berak eratzen duela zerbait eta hitz egiten duela; hori norberak hizketaldia eratzea, edo besteak esaten diona entzutea besterik ez da; eta adimenak ikusiko du une hartan ez duela entzuten, hitz egiten baizik; eta berak sortzen dituen hitzak... Eta hemen gure esku dago bai arreta beste gauzetara aldatzea, bai hizketan ari garenean isiltzea; beste hartan ez dago horrela jokatzerik.
|
|
Eta honetarako eta gauza guztietarako maisuen behar handia dago eta pertsona espiritualekin harremana izan beharra. Nik uste dut Jainkoak egoera
|
honetara
ekarri duen arima, Haren Maiestateagandik erabat aldentzen ez bada, ez duela lagundu gabe utziko ezta galtzen ere. Baina, esan dudanez, eror dadinean, Jaunaren maitasunagatik, kontu izan beza ez dezan engaina otoitza uzteko, nirekin egiten zuenez gezurrezko apaltasunarekin, esan dudanez eta behin eta berriro esan nahi nukeenez.
|
|
24 Nik uste dut egoera
|
honetara
iritsi den arima batek, jada ez duela hitz egiten ez ezer egiten bere kabuz, baizik eta egin behar duen guztiaz Errege goren hau arduratzen dela. Oi, ene Jainko, bai argi ikusten dela hemen bertso haren iruzkina, eta bai argi ulertzen dela arrazoi zuela eta izango dutela guztiek usoaren hegoak eskatzean!
|
|
Igartzenda, nire iritziz, noiz den Jainkoaren espiritua eta noiz, Jainkoak ematen duen debozioaren hasierarekin, guk geure ahaleginez sorturikoa, eta, esan dudanez? borondatearen gelditasun
|
honetara
igaro nahi izaten dugu: ez du inolako ondoriorik sortzen, berehala amaitzen da eta lehortasuna uzten du.
|
|
5 Oi Jaun egiazkoa eta nire aintza! Zein gurutze mehe eta astuna ere astuna daukazun prest egoera
|
honetara
hel daitezenentzat! Mehea, leuna delako; astuna, hura sufritzerik ez den uneak etortzen direlako, eta hala ere arimak ez luke nahi izango sekula ere hartatik bere burua libratzerik, Zurekin egoteko izan ezik.
|
|
1 Gauza bat esan nahi dut, nire ustez garrantzitsua dena; berorrek ongi baderitzo, ohartarazpen gisa har daiteke, eta baliteke berorrek honen beharra izatea; izan ere, otoitzari buruz idatziak diren liburu batzuetan diote, arima egoera
|
honetara
bere ahalmenez iritsi ezin bada ere, harengan Jaunak egiten duen lana erabat naturaz gaindikoa delako, hala ere lagundu diezaioke bere buruari espiritua sorkari guztien gainetik aupatuz eta apaltasunez gora jasoz, urte luzeetan bide garbigarritik ibili ondoren, eta bide argigarrian aurrera eginez.
|
|
Nirea nola eraman duen esan nahi dut orain eta irakurtzen nuenari kasu egitearren zein arriskutan ikusi nuen neure burua; gainerako gauzetan ez naiz sartuko. Argi ikusten dut bat egitera iritsi eta hortik aurrera igaro ez den arimak, hau da, liluramendu eta ikuskari eta Jainkoak arimei egiten dizkien gainerako mesedeetara igaro ez denak?, esandako hori hoberentzat izango du, nik egiten nuenez; eta hartan gelditu banintz, uste dut ez nintzela sekula iritsiko oraingo
|
honetara
, nire iritziz engainua delako. Izan daiteke ni neu engainatua egotea; baina esango dut zer gertatu zitzaidan.
|
|
Hau nik neugan ikusia dut. Era
|
honetara
eraman du Jainkoak nire arima. Beste batzuk, esan dudanez?
|
|
2 Haren Maiestateak nahi beza grazia ematea, nik hau ongi adieraz dezadan, asko baitira, arima asko, gradu
|
honetara
iristen direnak eta gutxi aurrera joaten direnak, eta ez dakit nork duen errua. Ziur Jainkoak huts egiten ez duena, Haren Maiestateak honaino iristeko mesedea egiten duenez gero, ez dut uste mesede askoz gehiago egin gabe utziko duenik, gure erruz ez bada.
|
|
Bada, egin dezagun, hau eginda dagoela arimak otoitzari ekiteko erabakia hartzen duenean eta erabiltzen hasten dela. Eta Jainkoaren laguntzaz saiatu behar dugula, baratzezain onak bezala, landare hauek haz daitezen eta arretaz ureztatu gal ez daitezen, loreak eman ditzaten baizik, gure Jaun honi atsegin emateko usain gozoko loreak, horrela sarri sarri etor dadin baratze
|
honetara
atsegin hartzera eta bertute hauen artean gozatzera.
|
|
3 Bada, esaten ari nintzenera itzuliz, arrosarioa ere gogo txarrez errezatzen zuela ikusirik, beldur ikarak hartu zuen, gero eta okerrago izango zelakoan, eta argi ikusten zuela iruditu zitzaion, etxe
|
honetara
etorriz gero, ziurtatua zuela salbamena. Eta horrela, erabaki sendoa hartu zuen; eta goiz batean bere ahizpa eta bera beren amarekin hona etorriz, monasterio barruan sartzea gertatu zitzaien; ez zitzaien burutik pasatzen, ordea, hark egin zuena egingo zuenik.
|
|
Senarra jakitun zegoela jakin zuenean, hari itxarotea ezin eramanezkoa iruditu zitzaion, eta Sortzez Garbiaren egunez, bere amonaren etxean zela, beraren amaginarreba ere bazenaren etxean, honek kontu hartaz ezertxo ere ez zekiela, pixka bat jolasteko bere haurtzainarekin landara joaten utz ziezaiola eskatu zion; hark baietz esan zion eta, atsegin ematearren, zaldi karro batean morroiekin joan zedila. Berak dirua eman zion bati, eta monasterio honen atean itxaron ziezaiola eskatu zion sorta edo mahats adar eskutada batzuekin, eta berak zenbait bira emanaraziz etxe
|
honetara
ekar zezatela egin zuen. Atera iritsi zenean, pitxer bete ur eska zezatela esan zien, eta ez esateko norentzat zen eta presa handiz jaitsi zen.
|
|
Gure Jaunak etxe
|
honetara
ekarri zuen moja baten bizitza eta heriotza
|
|
1 Ni Valladolideko fundazio
|
honetara
joan baino lehen, hitz eginda nengoen Santa Anan Karmeldarren Ordenakoa zen eta une hartan Medinako priore zen aita frai Antonio Jesusenarekin eta frai Joan Gurutzekorekin, esanda daukadanez. Jatorrizko Erregelako fraide oinutsen monasterioa egingo balitz, sartuko ziren lehenengoak izango zirela, eta etxea edukitzeko biderik ez neukanez gero, gure Jaunari gomendatu baino besterik ez nuen egiten; izan ere, esan dudanez?
|
|
30 Palentzian nengoela, nahi izan zuen Jainkoak oinutsen eta oinetakodunen arteko bereiztea egitea, Probintzia burujabea sortuz, horixe baitzen nahi genuen guztia geure bake eta sosegurako. Horretarako, gure errege katoliko On Feliperen eskariz, Erromatik oso eduki handiko Brebe bat ekarri zen, eta Haren Maiestateak, Berak hasi zuenez, asko lagundu zuen amaiera
|
honetara
iristeko. Alcalán egin zen Kapitulua aita agurgarri baten, frai Joan de las Cuevas zeritzanaren, eskutik; une hartan Talaverako priorea zen.
|
|
33 Gure Jaunaren maitasunagatik eskatzen dizuet, gogora dezazuela zein laster bukatzen den guztia eta Ordena
|
honetara
ekartzeaz gure Jaunak egin digun mesedea, eta zein samin handia izango duen nolabaiteko lasaikeriari hasiera eman diezaionak. Jar ditzazuela, beraz, begiak Profeta santu haiengandik dugun jatorrian.
|
|
11 Aita frai Antonio Jesusena bere erbestealdia betetzera etorri zen Laguntzaren Amaren monasteriora, Villanuevako herri honetatik hiru legoara dagoenera, eta monasterio
|
honetara
predikatzera zetorrenean eta monasterio honetako priorea, aita frai Gabriel Jasokundekoa, pertsona zuhurra eta Jainkoaren zerbitzaria, sarri etortzen ziren toki berera, Ervías doktorearen adiskideak zirelako, eta ahizpa santu hauekin tratatzen hasi ziren. Eta haien bertuteak erakarririk eta herriak eta doktoreak haienganantz eraginik, arazo hau berena balitz bezala harturik, niri biziki burua berotzen hasi ziren gutunen bidez. Eta ni Malagóngo San Joserenean nengoela, Villanuevatik 26 legoa eta gehiagora, aita priore bera etorri zitzaidan gai honetaz hitz egitera.
|
|
Eta bererik ez zuela ezer bazekielako, oso urruti zegoen harrotzetik, eta Jainkoak egiten zizkion mesedeak esanez gozatzen zuen, haien bidez haren izena handietsia eta goratua izan zedin: egoera
|
honetara
iritsi ez direnentzat arriskutsua da, gutxienez, bere burua goraipatzen ari dela irudituko zaielako; hala ere, lautasun eta xalotasun santuak gordeko zuen hortik, egundo ere ez baitut entzun akats hau ezartzen ziotenik.
|
|
10 Une
|
honetara
arte ni oso pozik nengoen, niretzat oso pozgarria delako Gure Jauna dagoen eliza bat gehiago ikustea. Baina gutxi iraun zidan.
|
|
3 Gure bekatuengatik, otoitzaren eta perfekzioaren gauzak hain eroriak egonik, era
|
honetara
hitz egin beharrean izan naiz; izan ere, arriskurik ikusi gabe ere, beldur dira bide honetatik joaten; zer izango ote litzateke arriskuren bat aipatuko bagenu. Egia esan, guztian dago arriskua eta guztirako behar da, bizi garen bitartean, beldurrez ibiltzea eta Jaunari irakats diezagula eta ez gaitzala babes gabe utz eskatzea.
|
|
11 Aditzera eman nahi dudana hau da: obedientzia zergatik den, nire iritziz, azkarragoa, edota bide nagusia, egoera hain dohatsu
|
honetara
iristeko. Borondatea arrazoiaren mende ezartzen dugun arte, ez gara haren jabe Jainkoagan soil soilik eta oso osoan erabiltzeko; beraz, obedientzia da borondatea arrazoiaren mende ezartzeko bidea.
|
|
3 Hark gutunak ikusi zituenean, esan zidan ez zitzaiola ongi iruditzen haiek nahigabetzea, haien debozioak onerantz eragin ziolako; haiei idazteko haren Ordenako baimena izan zezatenean, fundazioa egiteko bidean jarriko zela; ziur egoteko ez diotela baimenik emango, berak bazekiela beste alde batzuetakoek ezin izan zutela lortu Komendadoreen baimenik urte askoan, eta ez erantzuteko gaizki. Batzuetan honetaz pentsatzen dut eta nola, guk nahi ez badugu ere, gure Jaunak nahi duenean, haren bitarteko izatera etortzen garen, gu geu konturatu gabe, aita frai Pedro Fernández Komisarioa bezala; eta, beraz, baimena izan zutenean ezin izan zien hark eragotzi, eta era
|
honetara
egin zen fundazioa:
|
|
14 Hori lortzea hain korapilatsua izan zen, non lau urte igaro baitziren, eta haietan hainbat neke eta gasturi aurre egin behar izan zieten; eta eskabide bat egin arte, Erregeari berari eskaera eginez, ez zuen ezertarako balio izan. Eta era
|
honetara
, gauzak hain zail zeudenez gero, bere ahaideek esan zioten zorakeria zela eta utz zezala; eta aipatuak diren gaixotasun handiekin ia beti ohean zetzanez gero, mojatzarako ez zutela inongo monasteriotan hartuko esaten zuten. Berak esan zuen, gure Jaunak hilabetean osasuna ematen bazion, hori nahi zuela ulertuko zutela eta berbera joango zela Gortera lortzera.
|
|
11 Amaitu zenean, Sakramentu guztiz Santua zaratarik gabe ezartzea nahiko nukeen nik, inori gogait eragitearen guztiz kontrakoa naizela, hori saihets daitekeenean, eta horrela adierazi nion aita Garciálvarezi eta hark Cuevasko aita priorearekin hitz zuen; gure gauzak beraienak balira bezala begiratzeko [eskatzen zitzaien]. Eta iritzi
|
honetara
etorri ziren: monasterioa Sevillan ezagutua izan zedin, Gure Jauna ospe handiz ezartzea baino beste biderik ez zela, eta Artzapezpikuagana joan ziren.
|
|
Hemendik sortzen zitzaion arimen onerako bultzada handia eta sentimendu bizi bizia, Jainkoari egindako irainak ikusten zituenean. Arimen onerako desira
|
honetara
hainbesteko joera du, non edozein neke txikitzat hartzen baitu haren bidez fruituren bat jasoko duela uste badu. Hau nik neuk ikusi dut esperientziaz igaro dituen hainbeste neketan.
|
|
4 Bada, esaten ari nintzenera itzuliz, gauzak
|
honetara
etorri ziren, hau da, neskatxoaren biziaren ardurarik ez zuten-eta, jaio eta hiru egunera bakarrik utzi zuten, goizetik gauera hartaz inor gogoratzen ez zela. Gauza bat egin zuten ongi, jaio zenerako bataiarazi zioten apaiz bati.
|
|
13 Bultzadak deitzen diet nik, aurrez otoitzik izan gabe noizean behin eta are etengabe, arimari ematen dioten desirei; bat batean etortzen den oroipen bat da: Jainkoagandik aparte dagoela, edota entzuten duen hitzen bat,
|
honetara
doana. Oroipen hau hain ahaltsua eta batzuetan hain indar handikoa da, non une batez burutik egin zaiola baitirudi; norbaiti berak ez zekien albiste oso samingarri bat ustekabean edota ikara handi bat ematen zaionean bezala; orduan pentsamenduari kontsolatzeko arrazoibidea kentzen zaiola dirudi, eta sorgorturik bezala geratzen dela.
|
|
16 Aita probintzialak gurekin joan nahi izan zuen fundazio
|
honetara
. Alde batetik, une hartan libre zegoelako, abenduko predikuak egin zituen ordurako eta Soria bisitatu behar zuen, fundatu zenez gero ez baitzuen ikusi eta bide laburra zen; bestetik, bideetan nire osasunari arreta jartzearren, eguraldi gordina zelako eta ni zaharra eta gaixoa eta, dirudienez, nire bizia axola zitzaien pixka bat.
|
|
Izan ere, Jaunaren espiritua bada, apaltasuna dakar berarekin batera, beheratua izatea atsegin duen apaltasuna, eta berari ez dio kalterik egingo, eta besteei bai mesedea. Izan ere,
|
honetara
beren indarrez iristerik ez dutenez gero, Jainkoak nahi duenari ematen diolako, ez lukete onik izango beste bertute hauek izan arte; hauek ere Jainkoak eman arren, hemen ahaleginak gehiago egin dezake eta estimagarriak dira oso erlijiorako. Haren Maiestateak eman diezazkigula.
|
|
1 Garai honetan, korukoa ez zen ahizpa bati abitua ematea izan zen Sorkundeko monasterio honetan; baliteke haren bokazioaz hitz egitea, bada, izaeraz bestelakoa izan arren, nekazaritxo bat baita, Jainkoak egin dizkion mesedeak kontuan izanik, merezi du ahizpa hau gogoratzea, Haren Maiestatea goretsia izan dadin. Eta Kasilda anderea (honela baitzuen izena Jaunaren maite honek), bere amona batekin, hau da, bere senarraren amarekin, abitu hartze
|
honetara
joan zen eta bihotzean sartu zitzaion monasterio hau, han gutxi eta txiroak izanik, Jauna hobeki zerbitzatuko zutela iruditu baitzitzaion; hala ere, oraindik ez zuen hartua bere senarra uzteko erabakia, hura baitzen, esan dugunez, gehien geldiarazten zuena.
|
|
Espiritu Santuaren grazia izan bedi beti berorrekin, amen. Ahizpa hauek leku onean ezartzeko asmoa ekarri dut nik toki
|
honetara
etortzean. Asti gutxi dut, eta honegatik hormak eraikitzeko nahi izango dutena laster igarotzen delako, pena dut berori hemen ez aurkitu izana.
|
|
6 Andre hari dagokionez, ni saiatuko naiz berorren jauntasunak agintzen duena betetzen, horretarako aukera izanez gero; izan ere, esatera etorri zitzaidana ez da etxe
|
honetara
sarri etorri ohi dena; eta aditzera eman zenez, ez da ezkontza kontua. Berorren jauntasunaren gutuna irakurri nuenean, pentsatu nuen ez ote zen hori izango eta eragotzi egin nahi zitzaiola; hala ere, ezin dut ulertu kontatu zidanak berari dagokion pertsonarik izango duenik kasu honetan, errepublikaren eta Jainkoaren zerbitzuagatik ez bada.
|
|
3 Berorren gorentasunak laguntzen badigu honetan, Egiptoko gatibutasunetik askatzea bezala izango da. Berorren gorentasunak negozio
|
honetara
aita frai Pedro Fernández maisua etor dadila agindu duela esan didate. Hori da etor dakigun onik handiena, batzuk eta besteak ezagutzen dituelako.
|
|
5 Jakin beza, hil baino pixka bat lehenago, gutun bat idatzi zidala Segoviako San Jose
|
honetara
, orain nagoen lekura (Ávilatik hamaika legoara baitago); gutun hartan esaten zizkidan gauza batzuen arabera, gutxi biziko zelako sentimendua zuen, ni harri eta zur uzteraino.
|
|
Nik ikusi dudan gauzarik harrigarriena da; seinale txartzat izango nuen, baina uste dut pertsona askoren kontrakotasuna lehen izan zela, hor ingurukoei ez baitzitzaien ongi iruditzen fundazioa hemen izatea; eta horrela, ni gogorik gabe izan naiz etortzeko, Jaunak argi pixka bat eta konfiantza handiagoa eman arte. Uste dut, fundaturik dauden etxerik hoberenetakoa eta deboziorik handienetakoa izango dela; izan ere, etxea Andre Mariaren ermita baten ondoan, herriko tokirik hoberenean, erosi genuen, herri osoak eta eskualdeak debozio handia erakusten dioten tokian, eta kapituluak baimena eman du eliza
|
honetara
ematen duen burdin sarea izan dezagun, eta hori gauza handitzat da. Guztia egin du gotzainak, esan ere ezin baitaiteke egin zer zor dion Ordena honek eta zein ardura handia jartzen duen haren gauzetan.
|
|
2 Ni Haur Errugabeen egunean irten nintzen Valladolidetik Palentziako toki
|
honetara
etortzeko, neure lagunekin eguraldi oso gogorra zela; hala ere, ez nago okerrago osasunez, aje ugari izan arren, baina sukarrik ez denez gero, erraz eramaten da.
|
|
5 Toki
|
honetara
ohiko posta zerbitzua dagoenez gero, ez utz niri idazteari, eta esan gure aitari gauza bera egin dezala, eta ama priore ordeak esan diezadala nola doakien gure aitarekin eta ongi dagoen, eta idatz diezadala guztiaz luze, berorren agurgarritasuna neka ez dadin.
|
|
[3] Jainkoak ordain diezaiola berari guztioi egin digun mesedea, aske geratzean berorren aitatasunarekin harremana izateko. Asko erregutzen diot Jaunari beraren alde eta gainerako guztiek ere bai; hainbeste mesede egin dizkiguna ezagutzeko gogoa dut; Luis Manrique jaunaren eta bien artean, hor monasterio bat fundatzeko artzapezpikuagandik baimena lortzeko, plana gauzatu ahal balitz, fundazio
|
honetara
joaterakoan fundatuko nuke laster batean, eginik egon arte inor ez konturatzeko eran, dagoeneko badudalako etxea nork eman. Eta artzapezpikuak errentaduna nahi badu, badaki berorren aitatasunak berehala sartuko direla Luis Guillamasen alabak, urtero laurehun milako errenta dutenak, eta hamahiru mojarentzat nahiko da; aita bikarioak berehala emango dit baimena.
|
|
1 Jesus izan bedi berorrekin, ene alaba. Ni bart iritsi nintzen, hau da, irailaren lauan, Villacastín herri
|
honetara
, ibiltzeaz ongi nekaturik, Soriako fundaziotik bainator; handik orain noan Ávilaraino berrogei legoa baino gehiago dira. Hainbat sufrimendu eta arrisku izan ditugu.
|
|
2 Jakin beza, Ana San Pedrorenaren alabari esan niola, ez dezala bere burua isileko profesaduntzat jo, eta berak erabaki hau hartua naukala ikusi zuen: erregela lasaituan egingo zuela profesa eta gero han bizi zitekeela;
|
honetara
etorri ginen haren ama eta biok, eta hemen emango zuela dote bat eta Gizakundeko monasterioan beste bat; izan ere, haren ama izan zen harako ez zela izango buruan sartuen zuena; hori bihotz bihotzean sentitu zuen eta nahi adina urtetan proba dezatela eskatzen du eta berak seinalatzen dizkioten aitor entzuleekin igaroko dituela urteok eta gero hemendik kanpo eramatea nahi badute, poztuko dela horr... Azken batean, erabateko aldaketa izan du, guztiok harri eta zur uzteraino, gauzak ikusteko egun gutxi badira ere, hamabost egun baino gehiago ez baitira.
|
|
18 Gure Frantzisko Salcedoren erantzunak grazia egin dit. Haren apaltasuna bitxia da; bere barnean beldurra duela darama Jainkoak eta gauza hauetaz era
|
honetara
hitz egitea bera ere izan daiteke ontzat ez jotzea. Arimetan ikusten dugunera moldatu behar dugu.
|
|
2 Berorrek abisuren bat eman behar badigu, mezulari propioaz egin biezat, eta hemen ordainduko diogu, horrelako gauzetarako egiten diren gastuei ez baitzaie begiratu behar; izan ere, gerta daiteke, eguraldia gaur bezala ona bada, gu ostiral goizez abiatzea eta gutuna zerbitzu normaletik garaiz ez iristea. Berorrek bidali ez edota joaten bagara, era
|
honetara
jokatuko da.
|
|
2 Berorri gutun hau emango diona, gu bere etxean gauzkan andrearen neba bat da; andre hau izan da, gu hiri
|
honetara
etor gaitezen bitartekoa. Asko zor zaio; eta lau alaba ditu moja gure etxeetan, eta beste birek ere gauza bera egingo dutela uste dut.
|
|
Gure Jaunak etxe
|
honetara
ekarri zuen moja baten bizitza eta heriotza kontatzen dira; Beatriz gizakundekoa zeritzan, eta bidezkoa da hura oroimenean gordetzea, haren bizitza hain perfekzio handikoa eta haren heriotza ere halakoxea izan baitzen.
|
|
Nola maitasunezko bat egite honen onurek gainditzen dituzten emaztearen desira guztiak adierazten du. Ahalmenen geldiarazteaz hitz egiten du eta arima batzuk epe laburrean iristen direla, dio, hain goiko otoitz
|
honetara
.
|
|
30 Beraz, ene alabak, Jaunak egoera
|
honetara
ekarri bazaituzte, gutxi falta zaizue Emazteak eskatzen duen adiskidetasun eta bakerako; ez utzi hura eskatzeari etengabeko malkoez eta desirez. Egin zeuen aldetik ahal duzuena eman diezazuen; izan ere, jakin ezazue ez dela hau Emazteak eskatzen duen bake eta adiskidetasuna; hala ere, grazia handia egiten dio Jaunak egoera honetara ekartzen duenari, otoitzari, penitentziari, apaltasunari eta beste bertute askori oso emana egongo baita.
|
|
30 Beraz, ene alabak, Jaunak egoera honetara ekarri bazaituzte, gutxi falta zaizue Emazteak eskatzen duen adiskidetasun eta bakerako; ez utzi hura eskatzeari etengabeko malkoez eta desirez. Egin zeuen aldetik ahal duzuena eman diezazuen; izan ere, jakin ezazue ez dela hau Emazteak eskatzen duen bake eta adiskidetasuna; hala ere, grazia handia egiten dio Jaunak egoera
|
honetara
ekartzen duenari, otoitzari, penitentziari, apaltasunari eta beste bertute askori oso emana egongo baita. Goretsia izan bedi guztia ematen duen Jauna, amen.
|
|
Dohatsua bere Jainkoaren bake hau lortzera iritsi den arima, munduko lan eta arrisku guztien nagusi dena, ezeren beldurrik ez duena, hain Senar eta Jaun ona zerbitzatzearren, aipatu dugun ahaide eta adiskide honek duen baino arrazoi handiagoaz! Izan ere, irakurri duzue, ene alabak, Santu batena; eta ez seme bategatik, ezta adiskide bategatik ere, baizik eta Jainkoak bake hau eman zioneko zorion
|
honetara
ongi iritsia izan behar zuelako, eta Jaunari poz ematearren eta gugatik egin zuenagatik Hura zerbaitetan imitatzearren, saminez beterik etorri zitzaion andre alargun baten ordez joan zela mairuen lurraldera. Irakurri duzue zein ongi irten zitzaion, eta nolako irabaziaz itzuli zen.
|
|
5 Nik uste dut aipatu ditudanak baino hainbat arrazoi gehiago ekarriko zizkiola bere adimenak, gotzaina zelako eta ardiak utzi beharra zuelako, eta beharbada beldurrak izango zituen. Kontuan izan orain gogora datorkidan gauza bat eta egoki dator berez herabe eta adore gutxikoak direnentzat, eta gehienak emakumeak izango dira, eta egiaz haren arima egoera
|
honetara
iritsi bada ere, haren berezko izaera ahula beldur izaten da. Kontuz ibili beharra dago, berezko izaera ahul honek koro handia galtzera ekarriko baikaitu bestela.
|
|
1 Orain galde diezaiogun Emazteari; jakin dezagun arima bedeinkatu honengandik, jainkozko aho
|
honetara
hurbildua eta bular zerutar hauetaz elikatua denagandik, Jaunak noizbait grazia hain handira eramaten bagaitu, zer egin behar dugun edo nola egon behar dugun, zer esan behar dugun jakiteko.
|
|
Nola maitasunezko bat egite honen onurek gainditzen dituzten emaztearen desira guztiak adierazten du. Ahalmenen geldiarazteaz hitz egiten du eta arima batzuk epe laburrean iristen direla, dio, hain goiko otoitz
|
honetara
.
|
|
Maitasuna borondateak bidaltzen duen gezi bat dela iruditzen zait, eta honek, berak duen indar guztiaz badoa, lurreko gauza guztietatik aske eta Jainkoari soilik emana, egi egiaz zauritu egin behar du Haren Maiestatea; horrela, maitasuna den Jainkoagan beragan murgildurik, handik irabazi handi handiekin itzultzen da, esango dudanez. Eta beraz, informazioa jaso zen gure Jaunak otoitzean hain mesede handia egin dietenengandik, murgiltze santu
|
honetara
eramanak izan baitziren gainezkaldi batekin, kanpotik ere ez zeudela beren senean ikusteko eran; bada, hauei galdeturik zer sentitzen duten, inola ere ez dakite esaten, ez zuten jakin, ezta ezin izan zuten ulertu ezertxo ere maitasunak han duen jokaeraz.
|
|
Bai, ordea, Jaunaren mirabe aparta eta etxerako hain ona izanik, ez duela inolako kezkarik sortzen, eta Gure Jaunak haren desira santuak onartzen dituela ikusiko balitz. Desira hauek handiak ez balira, Jaunak biziera
|
honetara
dei egiten diola ulertzeko bezain handiak ez balira, ez bezate onar inola ere.
|
|
15.Era
|
honetara
eginiko erruengatik edota salatuak izan ez direnengatik barkamena eskatzen dutenei, eman bekizkie bi zentzaldi kapituluan; eta barau egin bezate bi egunez ogi eta ur hutsaz, eta mahaien azken tokian jan bezate, komunitatearen aurrean mahairik ez bestelako gauzarik gabe. Baina salatuak direnei gehi bekie zentzaldi bat eta egun bateko baraua ogi eta ur hutsaz.
|
|
10 Norbait priorearen aurrean erruduntzat joa izango balitz, gezurrez norbait belzteagatik, edota izen ona belzteko ohitura balu, egin beza bere penitentzia era
|
honetara
: bazkal orduan, manturik gabe, eskapularioaz jantzirik, honen gainean modu ezberdinean josirik oihal gorrizko eta zurizko mihiak aurrealdean eta atzealdean daramatzala, jantokiaren erdian lurrean eserita jan beza ogi eta ur hutsez, mihiez eginiko bekatuaren seinale honela zigortua izanik.
|
|
2 Uste dut zerikusi handikoa dela bertute
|
honetara
ohitzea, edota Jaunagandik egiazko apaltasuna lortzen saiatzea, hemendik etorri behar baitu; izan ere, benetan apala denak gutxitzat hartua eta aurrean erabilia eta errurik gabe gaitzetsia izatea nahi izan behar du egiaz, baita gauza larrietan ere. Izan ere, Jauna imitatu nahi badu, zertan imita dezake hobeki horretan baino?
|
|
Hau adierazi nahi dut, izan ere, egia ez den gauzaren batean harrapatzen banauzue, ez duzue ezer sinetsiko, eta arrazoiz, jakinaren gainean esango banu, baina Jainkoak ez diezadala utz halakorik egiten; gehiago ez jakiteagatik, edota ez ulertzeagatik izango da. Esan nahi dut, bada, Jainkoak batzuetan mesede handi hau egoera txarrean dauden pertsonei egin nahi izango diela, era
|
honetara
deabruaren atzaparretatik haiek askatzeko.
|
|
Eta beti erabaki honekin joanez: iturri
|
honetara
iristeari utzi baino hiltzea nahiago duzuela, Jaunak bizitza honetan horra iritsi gabe eramaten bazaituzte, beste bizitzan emango dizue oparotasun osoz; zeuen erruz faltako zaizuen beldurrik gabe edango duzue. Jaunak nahi dezala ez dakigula falta izan beraren errukia, amen.
|
|
han jarri nuen nekiena. Jainkoak kontenplazio egoera
|
honetara
ekarri dituen zuetakoak, esan nuenez, zuetako batzuk egoera horretan zaudete, saia zaitezte horretan ni hil nadinean, oso garrantzitsua baita.
|
|
1 Orain itzul gaitezen aipatu ditudan arimengana, beren baitan ezin bildu diren eta adimena gogoetazko otoitzean ezin lotu duten ezta hausnarketarik ere ezin izan duten haiengana. Ez ditzagun aipa hemen bi gauza hauek, ez baitzarete haietarako; izan ere, pertsona asko dira gogoetazko otoitzaren edo kontenplazioaren izenak berak izu ikara sartzen diela dirudienak, [2] eta halakoren bat etxe
|
honetara
etorriko balitz, badaezpada, esan dudanez, guztiak ez baitoaz bide beretik.
|
|
6 Era
|
honetara
baretasun handiz errezatuko dugu ahoz, eta lana kenduko geure buruari. Izan ere, Jaun honengandik hurbil egoteko geure buruari indar egin eta laster, keinuen bidez ulertuko digu; horrela, Pater Nosterra askotan esan behar bagenu, behin esanda soilik adituko liguke.
|
|
9 Izan ere, liburu honetan ohartarazi dizuedan guztia
|
honetara
zuzendua dago: Kreatzaileari geure burua oso osoan ematera eta geure borondatea harenean jarri eta sorkariengandik askatzera, eta honezkero zein garrantzitsua den buruan sartua izango duzue-eta, ez dut horretaz besterik esango; hala ere, esango dut zertarako jartzen dituen hemen aipaturiko hitz hauek gure Maisu onak, bere Aita Betikoari zerbitzu hau egitean zein irabazi handia lortuko dugun ongi dakienak bezala.
|
|
Baina ez zuen esan: , betoz batzuk bide honetatik eta beste batzuk beste horretatik?; ez, haren errukia hain handia izanik, ez zion inori eragotzi bizi iturri
|
honetara
edatera etortzen ahalegintzea. Bedeinkatua izan bedi betiko, eta zenbat arrazoi lituzkeen niri eragozteko!
|