Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 768

2000
‎eta ez dirala egin beharrak, baizik huts hutsik obeditu beharrak. Badakite, ez gobernariak ezen ez eta harekin batean bere bilguma osoak ere, ezin kenduko digula fueroak ematen digun eskua, libertadea ta bidea?.
‎—Halakoa da guti batzuetan amorioa —eta, hitz haiek erranik, halako tristura eta halako malenkonia batekin so egin zidan amak, su tipi batek, ustekabean, marmolaren bihotza hartu eta bere begi haiei lurruna balerie bezala, eta adierazi nahi izan balit bezala, halatan, ezen ez zela hura bere kasua, nahiz eta amestu behin baino gehiagotan egin izan zuen.
‎Baina, kontu hartan nenbilela, ongi egin ote nituen kontuak? Izan ere, nengoen tokian nengoela, ez al nuen hagitzez ere hobe neure mihiaren gobernatzea eta isilik egoitea ezen ez ausartki eta ahalkegabeki hitz egitea. Zer behar eta zer mengoa nuen nik, joko haren jokatzeko eta joko hartan sartzeko?
‎—Eta orain, Joanes, zin egin behar diagu, gurutzefikatuaren aitzinean, eskua elkarri emanik eta odolak nahasturik, ezen ez dugula batak bertzea salatuko, ezta bertze nehor ere, ez lagun ez etsai, bizitza osoan, erlijione kontuagatik edo mendeku hutsagatik, nola nahiko bailuke Inkisizioneak.
‎—Zin egiten dizugu, Jauna, zure izenean eta Zientziaren Elizarenean, ezen ez dugula batak bertzea salatuko, ezta bertze nehor ere, ez lagun ez etsai, bizitza osoan, ez erlijione kontuagatik ez mendeku hutsagatik.
‎Ene mundu hartan nehork ez zidan nehoiz neskei edo emaztekiei buruzko komentariorik egin, baina, jakin banekien, edo neure gisa imajina nezakeen, zer izan zitekeen puta bat eta zer putetxe bat, zeren eta aitak, konparazione, noiznahi den erraiten baitzien etxeko sehiei —baita Mattini eta bioi ere hainbatetan— ezen ez zuela jauregia putetxe edo burdel bat bihurturik ikusi nahi, bertze nonbait aipatu dizudan bezala.
‎—Eta apezpikuek, inkisidoreek eta bertze elizgizonek ere hobe liketek teleskopioa begian ezen ez bakulua eskuan...
‎Zeren ez bainengoen ni sasoin hartan ipuinetarako, ez neure buruaren engainatzeko, eta zeren prestik eta gerturik bainengoen, halatan, ene jokamolde hartaz trufa zitezkeèn estudianteen soei eta haien erran merranei buru egiteko, baldin zirkunstantziek hartarat baninderamaten... Nahiz eta oraindanik aitortzen dizudan ezen ez zela halakorik gertatu, inguruan egokitu zitzaizkidan ikasle haietarik bat baino gehiago ene egoera bertsuan zegoelako, erran berri dizudan bezala, eta ohitura hura zutelako, beren burua zafratzekoa.
‎Eta, biharamunean, berriz, amari berari orro izugarri bat egin zion bertatik bertara eta ama hainbertzeraino izutu eta ikaratu zen, non aitak —ikusirik ama guztiz setatu zela eta erabaki zuela ezen ez zegoela prest harekin bizitzeko, abeldegiren batean edo bertze nonbait bakartzen ez bazuten bederen— oholezko txabola handi bat eginarazi baitzion zurginari, karratua eta handi handia, zeren eta ez baitzituen ahantziak, artean, tigre bezatzaileraren hitzak, noiz eta honek erran baitzion ezen ez zirela tigre suerte hartako tigreak kaiolaratu behar, tristetzen eta goibeltzen zirelako eta hi... Eta egin zuten, bada, etxe ondoan bertze txabola hura, egokitu zizkioten burdinazko lau leiho, eta hantxe sartu eta hertsi zuten.
‎...ertzeraino izutu eta ikaratu zen, non aitak —ikusirik ama guztiz setatu zela eta erabaki zuela ezen ez zegoela prest harekin bizitzeko, abeldegiren batean edo bertze nonbait bakartzen ez bazuten bederen— oholezko txabola handi bat eginarazi baitzion zurginari, karratua eta handi handia, zeren eta ez baitzituen ahantziak, artean, tigre bezatzaileraren hitzak, noiz eta honek erran baitzion ezen ez zirela tigre suerte hartako tigreak kaiolaratu behar, tristetzen eta goibeltzen zirelako eta hiltzen zirelako. Eta egin zuten, bada, etxe ondoan bertze txabola hura, egokitu zizkioten burdinazko lau leiho, eta hantxe sartu eta hertsi zuten.
‎Guztia hasi zen jaun Marcel erraiten hasi zenean ezen ez zuela jateko gogorik eta oherat zihoala, eta, hartaraz gero, apetitua eskastu eta urritu, eta mehetzen eta mehetzen hasi zen.
‎gaur banoa eta bihar banator... —eta irri egin zidan, erakutsi nahi izan balit bezala ezen ez zuela, artean, umorerik galdu, nahiz eta eritasunak osasunaren harresi eta babestoki kasik gehienak desegin eta porrokatu zizkion orduko.
‎Honekin ez dizut erran nahi, jaun André, ezen jesuita guztien jokabidea halakoa izan zela, zeren eta ezagutu izan baititut nik euskararen alde mintzatu izan diren jesuita sutsuak ere. Baina aita Bartolomek bai, ohitura hura zuen, eta aitortu beharra dut ezen ez zela hartan bakarra, zeren, urrunagorat joan gabe, aztura eta ohitura bera zabaltzen ari baitzen, bertzenaz ere, jauregian, batik bat aita Villagrandeko dukearekin harremanetan jarri zenetik eta gure prezeptore jaun Marcelek jauregitik alde egin zuenetik. Osaba Joanikotek, aldiz, maite zuen euskara, eta, jaun Marcelen ondoan, are gehiago maitatzerat heldu zen, batik bat gure prezeptore zenak berboari buruzko argibide haiek —logikaren munduarekin lotuak— eman zizkionetik, eta, hala, erran behar zuenaz konbentzitua zegoelako, baina baita apezari kontra egiteagatik ere, halako batean —euskaraz, jakina—, erran zion:
‎—Ikusten dut, jauna, ezen ez zaitugula aitzineko egunetako predikuetan izan, zeren egun horietan bertzelakoak izan baitira ene predikuak eta solasak: euskaraz, eta bizpahiru hitz gaztelaniaz.
‎Eta erraiten ziguten, konparazione, ezen pentsu lizunak geure baitarik urrundu behar genituela, baina zenbatenaz urruntzenago nahi izaiten nituen, hainbatenaz errotzenago zitzaizkidan eta hainbatenaz inguratzenago ninduten, zeren hura zen alfer lana, etxeko abereen eta kabaleen gisakoa, noiz eta buztanaz, hankaz edo gorputzaren bertze edozein mugimenduz eta higiduraz euliak eta mandeuliak uxatzen baitabiltza, guztiz alferrik, zeren euliak, mandeuliak eta bertze intsektu guztiak, uxatu orduko itzultzen baitira lehengo lekurat, eta zeren geratzen baitira, halatan, haien larrurat eta haien baitarat gero eta atxikiago eta josiago. Izan ere, pentsatzen duenak ezen ez duela pentsatu behar, pentsatzen baitu hondarrean bi aldiz: pentsatzen du, lehenik, pentsatzen duelako eta naturaleza halakoa delako, eta pentsatzen du, bigarrenik, naturaleza behartu eta bortxatu nahi izaiteagatik, zeren naturaleza behartzen duena naturalezak berak behartzen baitu, finean.
‎Baina aski da: aski da, bai, eta sobera ere bai, beharbada, nahiz eta ongi aditzerat eman nahi nizkizun neure kontzientziaren gorabehera hauek, zeren eta iraganetik ulertu behar baita etorkizuna, eta uste dut ezen ez dagoela neure etorkizuna ulertzerik gorabehera haien berri jakin gabe.
‎Eta aita Bartolomek erran zuen orduan ezen Mattin deabruak hartua zela, eta hura gorputzetik atera behar zitzaiola lehenbailehen, baina aita guztiz koleratu zitzaion eta erran zion ezen ez ziola hura aditu ere egin nahi.
‎Erraitekotan egon nintzen: " Hik irakatsi behar didak orain nolakoak diren tigrearen atzaparkadak...?", baina jakinik ezen ez nuela konbentzituko, eta jakinik, hala berean, eri eta urduri zegoela, sosegurik gabe, etxerantz abiatu ginen... Eta jauregirat iritsi, eta gurasoak kanpoko jarlekuan ediren genituen, lorategiari beha, zeren eta, martxoko egun bat zen arren, eguzki baitzen eta, eta giro epela zegoen.
‎Eta hala, bada, eskola akabatu eta etxerako bidean nindoan, noiz eta oroitu bainuen, lehen inpresionearen gibeletik, zure mintzaldia, eta noiz eta ohartu bainintzen, gauza haiek guztiak gogoan nituela, ezen ez zetozela bat zuk jakintasunari buruz zenuen iduria eta nik nuena, zeren nik Burgosko katedralarekin amesten nuen bitartean, zuk, itxura batean bederen, ez. Zeren Burgosko katedralak, zerurat beha paratu aitzin, lur sendo eta egonkor bat baitzuen funts eta azpi, non errotzen baitzituen bere oinak eta zimenduak.
‎erretratu bat —eta, behakoa are zorrotzenago zuela eta hatza goratzen, akabatu zuen—: Baina oraindanik gaztigatzen diat ezen ez diadala edozein erretratu onartuko, zeren eta hire gaztetako begien sua jainkozkoa zuan eta jainkozko fruitu bat igurikitzen diat...
‎Izan ere, ba al dakik Galileok behin batean Bolognako hogei irakasle gonbidatu zituela, Jupiterren lau sateliteak ikus zitzaten amoreakatik, eta nehork ere ez zituela ikusi? Eta gizon haiek ez zituan gure jauregiko sehi analfabetoak, Pagabasoko beleak deabrutzat zituztenak, baina gizon jakintsuak, zeinenganik iguriki baitzitekeen ezen ez zirela haiek bezain itsuak izanen, baina ez... Pierre Gassendiren erranetan, berriz, bazegoan Cesare Cremonini zeritzan bertze gizon jakintsu bat —Galileoren laguna, nahiz eta ideietan etsai eta izterbegi—, teleskopiotik behatzerat ere ausartu ez zena, sinesten zuèn mundua irauli eta uzkailiko ote zitzaion beldur.
‎Izan ere, Bolognan gertatuaren bertze bertsionerik ere aditu izan dut, hartaraz gero, jaun André, Galileoren teleskopio hark behar bezainbateko prezisionerik ez ote zuen, edo eguraldia ere halakoa ote zen, baina bizitzak anitzetan erakutsi izan dit ezen ez dagoela itsu handiagorik ikusi nahi ez duena baino, eta ez nintzateke sobera harrituko, baldin norbaitek afirmatuko balit ezen irakasle haiek itsuen sorta hartakoak zirela. Zeren eta itsu sinesten duenak bizitzako arrazoin bihurtzen baitu bere sinestea, eta hala makurtzen dira arrazoinaren arrazoinik arrazointsuenak ere sinestearen bertze arrazoin horretarat.
‎Urkabean, ordea, erortzen da burua, eta itzaltzen da buruko barren argia. ...la piztu, eta argi berretua mundurat heda daitekeela eta barreia, heroi eta martirien etsenpluaren bidetik, nahiz eta batzuetan, osaba Joanikotek erraiten zuen bezala, ahantziak ere izan daitezkeen; eta onartzen dut, halaber, ezen haien odola emankorra eta ezin naroagoa izan daitekeela... baina nik nahiago ditut bere buruaz eta buruko gogoetez eta pentsuez baliatzen eta aitzinatzen diren pertsonak ezen ez bertzeen odoletik xurgaka eta hurrupaka dabiltzanak, nola izainak eta parasitoak. Eta ez ote dugu guztiok ere izainetarik eta parasitoetarik zerbait, noiz eta martiriak miresten baititugu, jaun André...?
‎" Zer? Hobe asto zahar ezaguna ezen ez zaldi berri ezezaguna, ezta...?"
‎izan ere, ez ote ditugu harkaitzen iduriko hitz handiak asmatzen, eta ez ote ditugu haiek are handiagotzen eta lorifikatzen, haiek gero gu lorifika gaitzaten amoreakatik...? Ordea, ez ote du gure bizitzak kearen eta lurrunaren antz handiagoa, edo bipiak jan zuraren, ezen ez harrien eta harkaitzen, zeren bizitza denboraren gainean eraikia den eta denbora ere halakoa den?" Eta hori irakurri dut, eta aitak guri erranaz oroitu naiz: " Mutilak:
‎Zezen zangarra eta gartsua zen, gorria, gainerakoak bezala. Toreatzaile zaldizko haien artean, kondea omen zen onena, eta erakutsi ere zigun bere erakustaldi ezin bikainago hartan ezen ez zuela idurikorik eta ez parekorik. Bazihoan zezenarenganat zaldi gainean lasterka, bazetorkion zezena eta, uste genuenean ezen zezenak betean eta ezinbertzean harrapatuko zuela, aitzitik, toreatzaileak zezenari burtzia sartu, eta zaldiak, bizpahiru jauzi bizkorretan, zezena saihesten zuen eta harenganik alde egiten eta urruntzen.
‎Ai, gure aitak jakin izan balu, Senekak erranaren bidetik, ezen ez dela gizonik ahaltsuena bertze guztiak bere menerat dituena, baina bere burua duena...!
‎—Erori egin naiz, eta zera... —desenkusatu zen osaba, baina amak eskua luzatu eta ezetz erran zion buruz, erran nahi balio bezala ezen ez zuela argibiderik behar, zeren eta guztia ulertu baitzuen portzelana hautsia ikusi eta usain ustel hura aditu orduko.
‎—Orduan, Alessandroren laguntzarekin, Italian bertan erosiko ditiat koadroak, zeren, batetik, merkeagoa izan baitaiteke, eta zeren, bertzetik, Italia baita, Greziaren ondotik, artearen sehaska —eta, aita are gehiago sosegatu nahian edo, erantsi zuen—: Hago segur ezen ez naizela Italiatik esku hutsik itzuliko, eta hago lasai, Martin... Ezin gogarago utziko haut, ikusiko duk...
‎Baina natorren lehenbailehen etorri beharrekorat eta lot nakion gaiari, nahiz eta aitzinetik jakinarazi behar dizudan ezen ez dizudala kontatuko bidaia osoa, zeren bertze liburu bat skribatu behar bainizuke, baina bai hiruzpalau gertakiren aitzin gibelak, gure joan etorri haren berri eman diezazuketenak.
‎ez nikek bertze jauntxoen irrigarri izan nahi... ’ Eta Pedrok ihardetsi zion: ‘Hitz emaiten dizut ezen ez naizela itzuliko’ Nik, berriz, taroteko karten artean izar bat ikusi nuen Italiako zeruan... eta izar haren igurikitzan bizi izan naiz ordudanik. Baina ez dakit, ez dakit...
‎Izan ere, zentzuak eta ebidentziak erraiten didate ezen ez dagoela meza itemisaest etik hasterik, zeren nihaur ere izana bainaiz nehoiz, mezazale ez ezik, mezajale ere, eta zeren baitakit, halatan, zertaz ari natzaizun: bada baldinba, nola liburuaren anitz orritan jauregiko jendeaz ariko bainatzaizu, eta nola batzuk eta bertzeak hemendik harat eta handik honat ikusteko parada izanen baitugu, jauregia eta jauregi ingurua zer nolakoa zen adieraziko dizut berant baino lehen.
‎—Ez. Behin zalditik erori nintzen, eta, erran zaharrak dioen bezala, nahiago dut asto jasan nazan bat ezen ez zaldi egotz nazan bat... —eta, argumentu hura, Sancho Panzarena berarena izan zitekeena, bertze argumentu teologiko batekin indartzen zuela, don Frantziskok segitu zuen—:
‎Eta, nola manatzen duenaren etxean manatzen duenak baizik ez duen arrazoin, hala, gure artekoen falta eta hobena niri egotzi zidatean... egotzi ninditean, finean, gabrielitarren etxetik. Egia duk ezen ez zidatela Fulberto kalonjeak Abelardori egin ziona egin, noiz eta Fulbertok jakin baitzuen ezen Abelardo bere iloba Eloisarekin ibiltzen zela, eta neurekin daramatzadala oraino, halatan, neure gizonezkotasunaren frogak, nahiz eta zertarako ez dakidan, geroztikako haratuzte luzea kontuan izanik... baina ikusten duzue ene harreman haien ondore gaixtoa.
‎—Aitari hitz eman nioan, eta bete egin behar nian hari emanikako hitza, nitaz ahalke ez zedin amoreakatik, ezta nihaur neure buruaz ere. Horregatik, noiz eta pintatzeari utzi bainion, berdintsu segitu nian, urtean karta pare bat skribatzen, donejoanetan bata eta gabonetan bertzea, aitak pentsatzen segi zezan ezen ez nuela etsiko eta amak sinets ezen berak taroteko kartetan ikusi izarra noizbait loratuko zela Italiako zeruan...
‎Lehenengo ustekabekoa izan zen ezen ez genuela Pedro aurkitu amak emanikako direkzionean. " Urteak egin zituen ostatu honetan, baina azken bi urteotan merkeago baterat joan zen, gurea ezin ordaindu zuelako", erran zigun ostatuko nagusiak, bertze ostatu haren direkzionea zemaigula.
‎—Goizetan hobe esnea ezen ez arnoa... —ihardetsi zion osabak.
‎Aita Bartolome jesuita zen, baina jesuita berezi bat, baldin jendeak haiei buruz zuen iritziari kasu egin behar badiogu behintzat, zeren erraiten baitzen haietaz —Parisko jesuitek jansenisten kontra izan zituzten borroken ondotik bere batez— ezen ez zutela deus ere jakin nahi bekatu benialetarik harat, eta aita Bartolomek, aldiz, bekatu mortaltzat zituen kasik bekatu guztiak; eta jesuita berezia zen, orobat, bertze alde batetik, jaun inkisidorearen lagun zelako eta instituzione harekin harreman estuak izan zituelako... jesuita izanagatik ere eta jesuiten ordenakoa, erdi jesuita eta erdi dominikoa balitz bezala, nolabait erraitearren, horr... Bertzenaz, guztien ahotan zebilen ezen jesuita misionestak jendearen baitarat iristeko —jendea beldurtzeko, jaun André? — dohain berezia zuela, eta bazirudiela ezen spirituak —beldurraren spirituak, jaun André? — ukitua zela, zeren joaiten zen herri guztietan uzten baitzuen jendea hunkiturik eta gogo aldaturik, halako suertez, non, misioneak akabatu bezain fite, ezin konta ahalekoak izaiten baitziren konfesionea solizitatzen zioten herritarrak, beren egunorozko desbidetik bidezko biderat egiteko asmotan.
‎Ez al dakizu nolakoa den? Eta ez al dakizu ezen ez dagoela anaia bide batetik eramaiterik eta hura behartzerik, zeren aurkako bidetik joanen baitzaizu?" Eta amak: " Ai, Maddalenentzat dituen begiak Emilianirentzat balitu...!"; eta, hasperen baten ondotik boza beheratzen zuela, erran zuen:
‎Alferrik. Eneganik urrun zegoen osaba, kasurik egiten ez zidala, eta bururatu zitzaidan ezen ez zela hura, ausaz, hari deus ere erraiteko abagunea.
‎Eta ene zalantza haiek ene kontzientziako arantzak ziren, barrendik eztenkatzen eta zaurtzen nindutenak. Eta, horrela, gaztainarik gabeko gaztain karloa baino ezdeusago eta arantzaz josiago sentitzen nintzela, eskatzen nion Jainkoari ezen ez zezala luza ene arantzen eta ene zalantzen aldia; aitzitik, arantza bat kendu orduko sartzen zitzaidan bertze bat, eta sartzen zitzaidan ariman barrenago eta sakonago. Eta, entseiatzen nintzen arren neure imajinazino beroaren oldarraldi bakoitzari intentzionerik onenarekin buru egiterat, ene intentzione ona ez zen etsai izugarri haren aurkako gaztelurik eta dorrerik aski.
‎—Jauna —erran zuen aita jesuitak—, horretan ez dugu antsiarik, baina zure anaiarekin badago beti zertaz kezka eta zertaz mintza... eta hala erran diezazuket ezen ez duela, zuek kanpoan eman duzuen hilabetean, elizarekin dituen obligazinoekin konplitu, zeren, don Laureanok erran didanez, ez baita festa egun bakarrean elizarat joan... Eta haren fama gero eta gaixtoagoa da...
‎Gonbidatu eginen dut, halarik ere. Zeren eskatu bainion, azken bidaiari ekin baino lehen, ezen ez zedila Maddalenekin ibil, bazterren ez nahasteko eta ez aztoratzeko, ni kanpoan nengoen bitartean, eta, baldin bere hitza bete badu, hori da inportantena. Eta gehiago erranen dizuet:
‎Eta behatu nion berriro Pedro Huiziri, eta irri harro urrun bat egiten sumatu nuen oraingoan, osabari aditzerat eman nahi balio bezala ezen ez zuela haren aburua aintzakotzat hartzen; bertze jauntxo guztiak, berriz, harri eginik zeuden, norat beha ez zekitela... eta haietarik bat ere ikusi nuen eskua bekokirat zeramala, iduri zuelarik ezen zeinatzerat eta aitaren egiterat zihoala; eta, haien artean, aita bakarrik izan zen garbiki irri egin zuena.
‎Eta ez ahantz ezen nihaur naizela Urbiaingo jauna eta nihaur izanen naizela berant baino lehen Urbiaingo markes, eta nik plazer dudan bezala egiten direla hemen gauzak. Eta sumisionea eta obedientzia zor didazue, bertzalde; zuk ere bai, aita Bartolome... eta hala behartzen eta obligatzen zaituztet ene anaiaren ez salatzerat, zeren inkisizionea honetan nahastea kaltegarri izanen bailitzateke bai jauregiaren izen onarentzat eta bai, ondorez, ene negozioentzat ere... eta zeren hobe baita etxeko sua etxeko hautsaz estaltzea ezen ez kanpokoaz —eta, aita Bartolomeren aitzinean buruz buru paratzen zela, erran zion—: Eta zu jaun inkisidorearen laguna zara, baina ez ahantz ezen Inkisizioneak behin eta berriro pertsegitu zuela san Inazio eta halatan egon zenukeela, zure fundatzailearen bizitzaren eredurat, pertsegitua izaiterat prestago pertsegitzerat baino...
‎Eta biharamunean ama eta aita jesuita harrapatu nituen, baina ohartu nintzenean ezen ez zirela osaba Joanikotez ari, alde egin nuen; eta, handik lauzpabortz egunetarat, aita eta ama harrapatu nituen.
‎—Ongi duk. Ulertzen diat eta zin degiat, Jainkoaren aitzinean, ezen ez diodala nehori ere erranen. Baina egotz egoztekoa lehenbailehen.
‎Gezurra erranen nizuke, jaun André, baldin erranen banizu ezen ez nuela ikuskizun hartaz gozatu, zeren gozatu egin bainuen, eta gogoz gozatu gainerat. Izan ere, gutitan ikusten nuen nik anaia beldur, eta orduan, zinez, beldur zen, ez dakit zeinen beldurrago, aitaren edo zigorraren, zeren ez baitakit zeini behatzenago zion, aitari edo zigorrari.
‎Baina, aitak, amak eta aita Bartolomek ateratzen zituzten arrazoinen aitzinean, osaba, ohi ez bezala, isil isilik egon zen denbora guztian, atsekabetua eta desgogara. Eta aitak erraiten zuen ezen ez zegoela etxegoiendarren ohorea horrela lohitzerik ez zikintzerik, Mattinek lohitu eta zikindu zuen bezala... non eta bere etxean eta gurasoen etxean!; amak, deabruak nonahi den eta noiznahi den erein zezakeela bere hazia, baita handikien baratzean ere, eta neurri guztiak ere ez zirela aski, hari buru egiteko; eta aita Bartolomek, finean, arrai eta alegera egoitekoa zela eta Jainkoari eskerrak ... Eta guztiak zeuden, beraz, desgusturat, baina gusturat; nahigabeturik, baina nahitsu, osaba Joanikot izan ezik, zeren baitzirudien ezen atsekabez atsekabe zebilela...
‎Eta kontseilari haien artean mendekua nuen labana, eta gorrotoa eta urguilua zorroztarri. Eta neure mendeku nahiaren eta neure odol irakiduraren lehen abiatze eta oldartze hartan jakin nuen ezen ez ninduela nehork geldiaraziko... zeren eta ene gorrotoa eta ene urguilua naturalak ez ezik borondatezkoak ere baitziren, eta zeren gorputzean ez ezik ariman ere sentitzen bainituen.
‎—Baina barbaro honek indiarrak Jainkoaren seme direla erran dik, eta hala erakutsi ziguk ezen ez dela Alcaláko unibertsitatetik iragana, nola iragan bainintzen ni... Ordea, nola indiarrak urde handiak baitira, hala erran dik, ondorez, ezen Jainkoa ere urde handi bat dela...
‎Eta, gero, Frantzia eta Ingalaterrako historia haien kontrastean, Rafael Hitlodeok erakusten zion Tomas Morori akoriarrena, zeinak bizi baitziren utopikoen uhartearen aitzinean, Euronotos ibaiaren hegian, zeren, konkistatu zutelarik haiek ere bertze erresuma bat bere erregerentzat, ohartu baitziren, halako batean, ezen ez ziela trabailu tipiagorik emaiten haren kontserbatzeak eta sostengatzeak, nola eman baitzien haren konkistatzeak, halako moldez, non deliberatu baitziren, finean, haren uzterat eta zutenarekin kontentatzerat eta akort izaiterat.
‎Eta, ildo beretik, Salamancan xuxendu zenizkidan hitz haiek gogoan, noiz eta erran baitzenidan ezen, katoliko edo protestant, bietarik ere zerbait zinela, baina ez zinela ez bata eta ez bertzea sentitzen, berdinzki erran dezaket nihaurk ere ez dudala ulertzen nola erran dezaketen katolikoek ezen ez dagoela elizatik kanpoan salbazionerik... are gutiago Indietako oihanetan bizi izan nintzenetik indiar gorri haiekin, zeinak baitziren, karitateari zegozkion kontuetan, giristinoak baino giristinoagoak eta jenerosoagoak, guztia guztien artean partitzen zutenak.
‎Eta iragan neguan, berriz, behin eta bitan egon nintzen eri ohean, sukarrak harturik, eta, bertzeetan bezala sendatzen ez nintzela, neure baitaren baitan nabaritu nuen ezen ez nintzela lehengoa, ene humoreek, indarberritzeko duten ahal ohizkoa galdu balute bezala.
‎—Hiltzen naizenean, ehortz nazak egutera honetan, eta erran harginari ezen taila dezala spiral bat ene hilarrian, epitafio gisa. Eta erraiok, halaber, ezen ez dudala harrian neure izenik nahi.
‎AMAK bere egia kontatu zidan eta orain enea jakin nahi zuen. Eta ikusi zuenean ezen ez nekiela nondik has, erran zidan:
‎, zeren uste bainuen ezen poema hark lur bat eskaintzen ziola ene arima nekatuari eta lur hartarat egin behar nuela nola edo hala. Eta, pentsu haien hausnarrean nengoela, ikusirik amak ezen ez niola deus ere ihardesten, erantsi eta eratxiki zuen:
‎—Eta zer gertatu zitzaion Axularren itzalari...? —eta erakutsi nahi banio bezala ezen ez nintzela neure ezjakintasunean hain ezjakin, erantsi nuen—: Ha ren arimari, alegia...
‎Hasteko, Pagabasoko leizetik iragaiterat gindoazenean, gurdizainari eskatu nion gera zedila, zeren, etxeratu aitzin, haurtzaroko zuhaitz hura ikusi nahi bainuen, nondik jarri baitzen osaba Joanikot dilindan, jauregiko morroi neskameei erakusteko ezen ez zela deabrua zulo hartan ezkutatzen.
‎—Gaur eginen dizudan aitorra, seme, denbora batean pentsaezina izanen zen, beti uste izan nuelako ezen nork bere tokia eta bere kargua zituela mundu honetan, eta ezin higi zitekeela nehor toki hartarik, inguruan kalapita eta nahaste borrastea sortzeko ez bazen... Umetarik hala irakatsi zidaten Ezpeldoiko jaun Christian Etxehandik eta haren emazte Graziana Larresorok, zeinak baitziren ene gurasoak eta zure aitona amonak, erraiten zidatelarik ezen, etxe printzipal bateko anderea izan nahi banuen, funtsezkoak izanen zitzaizkidala manera onak eta buru hoztasuna, eta hobe izanen nuela neure sentimenduen gordetzea eta itzalean mantentzea ezen ez haien agertzea. Ordea, batzuetan hain dira larriak bizitzan gertatzen zaizkigun gauzak, non ez baitago bertze erremediorik tokitik ateratzea baino, eta tokiz toki ibiltzea eta sentimenduei leku emaitea, egiari zor diogun begiruneagatik.
‎Jaun administratzaileak erakutsia zidan orduko nola zihoazen etxeko kontuak eta gure aita izan zenaren negozioak, eta, nola zure faltan nihaur bainintzen jauregiaren eta ondasun guztien heredero, manatu nion ezen diru segura nahi nuela eta ez zedila egiteko arriskutsuetan bentura, zeren soberatuki bizi baikintezkeen dirutza haren interesetarik, zeinetarik ehuneko hamarra elizarentzat gorde baikenezakeen eta bertze suma bat miserikordiazko obrentzat. Eta pentsatu eta deliberatu nuen ezen ez zegoela pertsona egokiagorik, suma honen administratzeko, aita Bartolome bera baino, zeina baitzen aldi hartan Iruñako ospizioko kaperau... eta zeina, ondorez, urtean bizpahiru aldiz etortzen hasi baitzen jauregirat, suma haren jasotzerat, eta ene aitorraren entzuterat, bide batez. Eta hala joan zitzaizkigun urte batzuk bakean, harik eta bertze urte batean bertze izurrite baten haize bortitzak inarrosi gintuen arte.
‎Eta zein arrai eta alegera jarri nintzen hura etorri zenean, eta nola besarkatu nuen behin eta berriro... eta berriro eta berriro, besarkada haien bidez egiaztatu nahi banu bezala ezen ez nengoela amets batean sartua...!
‎" Halarik ere, gutun bat skriba diezaioket Villagrandeko dukeari, zergatik ez?, zeren haren eskua, bai, luzea baita, eta zeren dukea zorretan baitago etxegoiendarren leinuarekin"; eta, handik aitzina, hire amak kontatu zidaan nola prometatu zion dukeak zuen aitari ezen markes titulua emanen ziola eta Urbiaingo herria markeserri izendatuko zuela, hire aitak kanoi eta fusilen tratua bete ondoren, baina ezin izan zuela bere hitza bete, zeren, dukea azken urratsa emaiteko puntuan zenean, ahakartu baitzen aldi batez, bertze kontu batzuengatik, erregeren balidoarekin, zeinak ukatu baitzizkion, hartaraz gero, zor zizkion fabore, garazia eta abantail guztiak, aitaren markes titulua tartean. ...erat zihoakidaan, baina nik ere hartua nian neure erabakia orduko, zeren, hasteko, itsasoa utzi nuenetik bortz hilabete baineramatzan lehorrean, gogait gaixto eginik, halako suertez, non itsasorat berriro itzultzeko asmotan bainengoen, eta zeren aitzakia ezin hobea izan baitzitekeen hura enetzat ere, Mundu Berria ezagutzeko eta obra on baten egiteko... eta zeren erakutsi nahi bainion neure buruari ezen ez nengoela artean ahiturik, adinean sartua egon arren; eta, hala, arrazoin haiek guztiak buruan nituela, erran nioan hire amari: " Andere Graziana, berorren semea ene semea ere izan zen, borzpasei urtez, Itsasoko Aman izan nuen bitartean, eta nihaur joanen naiz haren bila..."
‎...ikenuen, bertzalde, bi tokitatik iristen ahal zitzaiguna, indiar gorrien aurkako borrokan indiar horiak eta gizon zuriak bat eginik zeudenez gero; eta gizon zurien artean jaun Santiago de Tapioles y Vi llarrín nuen nik gogoan, zeren, jaun hartaz denaz bezainbatean, ezin ahantzi bainituen haren erranetarat trabailatzen zen zaldunaren hitzak, jaun Julián Arévalorenak, noiz eta gomendatu baitzigun ezen ez geniezaiola Calatravako gurutzea zuen gizon printzipal hari ihes egin, erraiten zigula: " Eta, halarik ere, jakizue ezen, ihes eginen bazenute ere, guztia alferrikakoa litzaizuekeela, zeren jaun Santiago de Tapioles y Villarrínen osabetarik bat inkisidorea izan baitzen, eta ene nagusia haren eskolakoa da, eta ez luke, halatan, zuek atrapatu arte etsiko..." Eta bazegoen, finean, bertze mehatxu bat ere, zeren armadako arduradunak ere gure xerka ibil baitzitezkeen, bi soldadu haiek akabatu ondoren...
‎Ez nuen luzaroan iguriki behar izan jakiteko ezen ez zitzaidala gezurrez mintzatu baina egi egiaz, jaun André!
‎mila orri, bi mila orri...? Baina nola, bertzenaz ere, liburua luze baitoakit, eta nola, behin baino gehiagotan erran baitizut ezen ez zintuzkedala gogaitu nahi, hala, labur mintzatuko natzaizu hartaz ere.
‎" Eta, handik harat, doña Lidiaren babesean mila gauza ikasi nituen: ikasi nuen, konparazione, ezen desirak mugitzen duela mundua, baina ikasi nuen, halaber, ezen ez dela desiratzen dena lehenago konplitzeagatik bizitzaz gehiago gozatzen; eta ikasi nuen, finean, ezen gauzarik tipienetan gorde daitekeela bizitzaren handia, zeren zaldun handi batek noiznahi den huts egin baitziezazuke, baina bide bazterreko lorerik tipienak nekez. Eta, hala, doña Lidiarekin urtebete egin ondoren, jalgi nintzen handik, biziberriturik bezala... eta pena pixka batekin ere bai, zeren jende guti estimatu izan baitut bizitzan eta ezertan eduki, nola eduki izan bainuen andere jakintsu hura, eta zeren, ospitaletik kanporat nindoalarik, utzi beharra bainuen adiskide hura..."
‎Eta hura halakoa zen eta harekin ikasi nuen ezen ezin ahantz zitezkeela plazer tipiak eta apurrak plazer handien izenean; eta, nola haren etxetik ez oso urrun mendi tipi bat baitzegoen, norat joaiten baikinen noizik behin paseoan, hala, harekin ikasi nuen, orobat, ezen bezain ederra izan zitekeela bidea; eta, are gehiago, zeren harekin ikasi bainuen ezen ez zela gainaren eta gailurraren atzemaitea conditio sine qua non a mendiaz eta mendiaren ederraz gozatzeko.
‎Eta orain, nola zuhaur izanen baitzaitut etorkizunean etxeko seme, zoaz eta ardura zaitez erlikia mirakulutsua honat ekartzeaz, hartarakotz bi morroi harturik". Eta morroi ohia ezin arraiago eleztatzen zitzaidan, zeren nahiago baitzuen etorkizunean etxe hartako nagusi izan, hatz hura gabe, ezen ez morroi izan, hatz harekin, morroi denak eta sehi denak bere morroitasunean eta bere sehitasunean balu bezala faltarik handiena, hutsik handiena eta akatsik handiena, munduan diren hatz guztiekin ere ezin berdin daitekeena, ez osa eta ez konpon; eta jabe denak eta nagusi denak, aldiz, bere jabetasunean eta bere nagusitasunean balu bezala bere betetasuna eta bere biribiltasuna, hatz baten faltak...
‎Bai, egia da ezen ez zutela Pitagorasen teorema ezagutzen eta ez zutela itsasorratzik ezagutzen, baina haiek nekez galtzen ziren beren oihan haietan, nola galtzen baikinen gizon zuriok erremediorik gabe, itsasorratz eta guzti... zeren paraje haietan net alferrikakoa baitzen Piarres Oihartzabal kapitainaren harako erran hura: " Itsasorratza eskuan, eta ibili munduan", oihana, guretzat, leku guztietan berdina zelako, eta haiek, aldiz, zati bakoitzean eta landare bakoitzean ezagutzen zutelako, senak eta urte luzeetako esperientziak hartaraturik.
‎Eta nik erraiten nion ezetz, urrun zuela hondar orena, zeren, artean, emazteki ederra baitzen... eta hark ihardesten zidan bere etsipen gozo hartarik ezen hobe zela arbolatik fruitu heldu bat bezala erortzea ezen ez fruitu ustel bat bezala.
‎—Ez dakit, Rosa, ez dakit... zeren eta gaitzagoa izan bailiteke bi berdinen arteko berdina hautatzea ezen ez mila berdinen arteko desberdina.
‎Rosa hil zitzaidanean, berriz, mutu gelditu nintzen eta gogorik gabe, hain gogorik gabe, non ez bainuen nigarrik ere egin, ene bizipozaren belauntzia belarik eta haizerik gabe geratu balitz bezala, eta guztia berdintsu eta orobatsu balitzait bezala; edo, erran nuke, agian, ezen ez nuela deus berririk igurikitzen bizitzatik, zeren iduritzen baitzitzaidan gainezka egin zuela ene oinazearen ontziak, eta hargatik geratu nintzela, bizirik nengoen arren, hilik banengo bezala, neure desditxen aitzinean Jainkoari protestarik egin gabe eta oihurik egin gabe, nola egin baitzuen, aldiz, Jobek, bere kinka larrian eta bere desditxaren erdian...?
‎Zenbatetan iragan ez ote zitzaion hari burutik, Joanes, bere nekealdi hartan eta bere sukarraldi haietan, errege Filipe II.aren iduria gogoan, ezen nekeak eta sukarrak guztiz alferrikakoak izanen zitzaizkiola, baldin hartu beharreko neurria hartzen ez bazuen, zeren paradisu hark bidaia hasi aitzin baitzuen bere jabea, erregek, eskua mugitu gabe eta izerdi xorta bat isuri ere gabe, bere eginen zuenez gero, espedizioneak hura bere egin bezain fite...! Harik eta ohartu zen arte ezen ez zegoela korapiloa laxatzerik erregerekin hautsi ezean, eta huraxe zela, hain zuzen ere, hartu beharreko neurria. Eta hala igorri zion, finean, gutun ezagun hura Filipe II.ari, non bere hausturaren berri eman baitzion.
‎Edo, ez al dakizu ezen hortik datorkidala etxerat datorren emazteki bakoitzari bere soinekoa erosteko usantza? Baina zu marinela izan zara, eta jakinen duzu, halatan, ezen ez dagoela deskarga on baten egiterik, baldin untzi azpiak behar bezala kargatzen ez badira... Eta nik laket dut emaztekien orkatila agerian jartzea, gero belauna, gero izterra...
‎Ez, jaun André, ez nuen harekin deus ere egin, zeren promes egin bainion Jain koari ezen ez nuela bortz sei urtetan emaztekirik hartuko, eta epe hura ez zen artean konplitu, eta zeren bertze asmo batzuk bainerabiltzan nik istant haietan, hagitzez ere inportantagoak eta hil edo bizikoagoak.
‎Eta, ai, zein urrun geratzen zitzaidan denbora eta sasoin hura, noiz eta Amsterdameko porturat iritsi bezain fite oilarraren moduan ibiltzen baikinen, oilotik oilorat, geure egitekoa egiten genuela ahalik eta lasterren eta fitezen! Eta nola maradikatzen nuen neure bizitzako aldi hura eta nola ahalketzen nintzen aldi hartaz!, nahiz eta ulertzen nuen, bertzalde, ezen ez zegoela ikasbide hoberik bizitzak berak eskaintzen ziguna baino eta ez zegoela zentzatze zentzuzkoagorik nork bere buruaren gainean egin zezakeena baino, gure hutsen zuzentzeko eta gure falten korrejitzeko eta erremediatzeko... eta bidean abantzatzeko eta aitzina egiteko, azken finean.
‎Zeren, dakizun bezala, hargatik gertatu zen, hain zuzen ere, osaba eta bion arteko adiskidetasun isilpekoa, eliza edo elkargo sekeretu iduriko hura fundatzen genuela, noiz eta aitak zaflako hura eman baitzidan, erraiteagatik ezen ez nuela komunionea egin nahi, Kristoren begiak irentsi nahi ez nituelako, hil hurran ikusi nuen oreinaren begi galduak gogoan.
‎Erran dizut, halaber, nola, ene silogismo ausart hartan, neure menbro korporalak aipatuz joan nintzen, zangoetarik hasi eta begietaraino, justifikatzeko ezen ez nuela komunionerik egin nahi, eta zer begitarte jarri zidan bitarte hartan don Frantziskok, ez nekien nik haserreak edo harridurak eraginik, edo bi sentimenduek baterat. Handik aitzinakoak zuhaurk imajina ditzakezu:
‎Eta halatsu ibili nintzen denbora batez, eta halatsu jokatu nuen, denbora hartan sortuz joan zitzaizkidan bertze ezbai guztiekin ere. Zeren eta ez bainuen ulertzen, konparazione, nola obrarik gabeko fedeak zerurako bidean jar gintzakeen, nola erraiten baitzuten protestantek, nahiz eta osaba Joanikotek erraiten zidan ezen obren bidetik obratu zituztela katolikoek bekaturik handienak, eta obrarik ez egitea zela, halatan, obra zezaketen obrarik jainkozkoena, hobe zelako, ororen buruan, alfer egoitea ezen ez gaizki egitea; baina ez nuen ulertzen, halaber, nola aita sainduak erabaki zezakeen Erromako eliztarren sinestea eta pentsua goitik behera, nola erraiten eta afirmatzen baitzuten katolikoek, nahiz eta jaun Marcelek erraiten zidan ezen artalde batek artzain bat behar zuela, ardien ez barreiatzeko eta ez galtzeko, eta artzainak erabaki behar zuela, halatan, artaldearen norabidea.... Eta batean baten alde egiten nuen, bertzean bertzearen.
‎...ltzen zizkieten, baita alhatzen eta torturatzen ere etengabe, loa eragotziz euli hosto batez, eta hala meneratzen eta bezatzen zituztela urte erdiko epean; erran zigun, gero, ezen, handik aitzina, aski zela, haien gobernatzeko, lokarri edo soka batez giltzurrun aldetik lotzea, eta hala eraman zitezkeela baterat edo bertzerat, soka eskuan harturik eta soka hartaz gidaturik; eta erran zigun, finean, ezen ez genuela piztia hura sekula kaiolaratu behar, zeren tristetzen eta goibeltzen baitziren, gaixotzen eta hiltzen.
‎Eta kontakizun batean ezinbertzekoa luke ordenak, eta hala joan genuke gertaki batetik bertzerat, denbora eta kronologia errespetatuz —iraganetik orainaldirat, eta orainalditik gerorat—, nola marra xuxen batean. Edo, ez al dizut liburuaren hatsarrean erran ez dagoela meza itemisaest etik hasterik, eta ez ote nezake berdinzki erran ezen ez dagoela sanctus a kyrie eleyson etarat aitzinatzerik, zeren eta nahaste borrastea bailitzateke. Eta hori hala bada, zergatik nabilkizu orduan horrela?
‎Eta nik banekien hura eta segur nengoen hartaz... eta hura nekielako eta hartaz segur nengoelako, hain zuzen ere, deliberatu nuen, libertate osoz, ezen ez nintzela bertze emazteki batekin oheratuko, baldin ezti berezi baten dastatzeko ez bazen...
‎Eta hala nenbilen, ezinegonaren goren puntuan urduri, eta, hala nenbilela —edo, hala nenbilelako, hain zuzen ere—, Piarres Oihartzabal kapitaina ohartu zen ezen ez nengoela neure onean, halako suertez, non, untziko zoko gorde baterat ninderamala, erran baitzidan:
‎—eta, pipari hatsaldi luze bat egiten ziola, hura eskuan hartu, eta bortizki egotzi zuen biriketako kea, aitona Nikolasek batzuetan egiten zuen moduan, ondotik aitzina segitzeko—: Joanes, aspaldi aipatu nian nola behin batean hire osaba eta biok Baionarat joan, eta zerbait gertatu zitzaigun, baina ez nian gertatuaren berri eman, zeren segur bainengoen ezen ez hidala ulertuko... Baina gaur bai.
‎Izan ere, hasteko, ba al dakizu ezen ez nuela Antonio bere Donostiako etxean aurkitu. Eta, galdetu nionean bere bizilagun bati non egon zitekeen, hark ihar detsi zidan ezen portuan egonen zela kasik segur, bainu bat hartzen, nola baitzen haren ohitura.
‎Bai, lehenbailehen egin behar nuen nik handik alde, bataz, Utopiako lurrak nituelako xede, eta, berriz bertzea, bistan zelako ezen ez nintzela kortsario izaiteko jaio, eta ezin nintekeelako, halatan, haiekin geratzeko eta haiekin bat egiteko tentazionean eror; izan ere, zer egiten nuen nik jende haien artean, honek esku galduaren tokian burdinazko gakoa erakusten zuela, horrek haragi hezurrezko zangoaren ordez zurezkoa zeramala, eta hark auskalo zer.... Halako moldez, non baitzirudien ezen conditio sine que non a zela, kortsario on baten izaiteko, gorputza zauriz josia edukitzea, edo, bertzenaz, menbro inportant bat galdua —begia, konparazione, Alain Coup d’Œil ek bezala, edo belarria, bertze hainbatek bezala, edo besoa, edo zangoa, arestian erran bezala—, baina nehola ere ez behatz ezdeus guti balio bat, nola galdu bainuen nik Bretainiako kostan, behatzen artean lodiena bazen ere...
‎Eta zer gurdiz mintzo haiz hi, bakezko gurdiaz...? Ordea, ez ote dakik ezen ez dagoela bakea ezartzerik ezpatarik ezean.... Eta ez ote dakik, berdinzki, ezen ezpata bat gutiagorekin nekez egin ahal izanen diegula buru peril guztiei, zeren, baldin jende guztiek erran digutena egia bada, munduan diren ezpata guztiak ere guti izan daitezkeen...?
‎—eta, hatza goratzen zuela, konbentzimendu handiz erran zidan—: Gainerat, ez al zuen Jainkoak berak ere erran ezen ez zituela aberats abariziosak maite. Eta hi aberats haiz, gaztea haizenez gero.
‎—Aitortu behar diat, halarik ere, ezen ez nuela uste horrela hengoenik —erran zidan kapitainak—, zeren haur bat bezala ikusi izan baihaut urteotan, bertze marinelekin arrai eta alegera kasik beti, liburuez ahantzirik eta bizitzaren liburuan murgildurik...
‎Eta solasaren beroan hitzak hantzen eta hanpatzen zituela, gehiegikeriak eta soberaniak gainez eginik, Iruñaz mintzatzen hasi zen, Nafarroako erresumako hiriburu zaharraz. Eta Iruñaren ederra haren mihian, ondorez, mila aldiz ederrago egiten zelarik, halako suertez non baitzirudien ezen ez zela Iruñaz ari, baina Parisez edo Erromaz, honela eleztatu zitzaigun ondotik:
‎Eta erregeordeak: " Hitz eman duzu eta hitza bete ezazu, tratu honetarik guztiok irabazten atera gaitezen, zeren guk ere nahiago baititugu zure aberastasunak Espainian ezen ez Frantzian, zeina baita, gaurko estatuen artean, gure etsairik handiena". Eta, akabatzeko, erran zioan:
‎Ikusten duzu, jaun André, gertaki batek zenbat korapilo dituen, eta hala nabilkizu handik eta hemendik horien laxatzen... Bai, badakit ezen ez dudala nehoiz ikasiko ezen bi punturen arteko biderik laburrena marra zuzena dela, baina zer egin behar dut nik, baldin puntu batetik abiatu orduko ohartzen banaiz ezen puntu horrek bertze hamaika puntu biltzen dituela bere baitan, eta puntu batetik bertzerako bidea, halatan, hamaika puntutatik bertze hamaika puntutarako bide korapilatsu bihurtzen zaidala, ezinbertzean. Eta, hala, egia bada ezen jakintasuna ezjakintasunaren korapiloak laxatzea dela, egia da, halaber, ezen, korapilo bat laxatzerako, bertze zazpi asmatu behar izaiten ditugula... eta hala betetzen dugu filosofoak erran zuena, zeren, gehiago dakigularik, gutiago baitakigu, zinez.
‎—Urte berria da eta etorkizun berri jori baten aitzinean gaude, baina ez genuke ahantzi behar ezen ez dagoela etorkizun onik zimendu sendorik gabe, eta gaur zimendu horietaz mintzatu nahi nizueke: gure arbasoek galdu zituzten gerla haiei buruz, alegia —eta, mahaiaren alde baterat eta bertzerat so egiten zigula eta barrendik hats hartzen, gaineratu zuen—:
‎Izan ere, behin baino gehiagotan erran dizut ezen apez don Frantziskok filosofotzat hartu ninduela, bederatzi urte baizik ez nituenean, eta handik aitzina guztiek hartu nindutela filosofotzat, baita jaun Marcelek ere, don Frantziskoren ordez etxeratu zitzaigunean. Eta uste dut ezen ez zutela arrazoin faltarik, zeren, neure buruari atsedenik emaiten ez niola, noiznahi den hasten bainintzen eskolan ikasi lezioneak handik eta hemendik ukitzen, nahasten eta asmatzen, eta iduriz argi zegoenari itzalak bilatzen. Eta don Frantziskok bere denboran erran zidan:
‎Izan ere, halakoa da bizitza: batzuetan, iragaiten dira gauak eta egunak, hilabeteak eta urteak, iragaiten dira haizeak eta kontra haizeak, eta badirudi ezen ez dela deus ere gertatzen; ordea, bertze batzuetan, gauzak eta gauzak gertatzen dira epe laburrean, guztiak baterat, denbora bera ere uholde batek hartua baletor bezala, nola gertatu baitzen aldi hartan.
‎Eta, nola gizona eulia baino nekezago uxa daitekeen eta ohil ezti zaionetik, are nekezago bertzeen laudorioen gozotik, zeren gizonak bertzeen alabantzak eta laudorioak baititu eztirik eztien eta gozorik gozoen; hala, gero eta gogo beteago sentitu zen Pedro estatu berri hartan, laudorioen eztian gero eta eztiago: hobe, zinez, auzo tipian lehen ezen ez hirian bigarren...!
‎8 Hobe auzo tipian lehen ezen ez hirian bigarren.
‎Jauregiaren aitzinean bazegoen menditik xuxenean zetorren iturri bat, gure osaba Bernabek egokitu zuena, hartarako pareta bat eraikiz eta paretan lehoi buru bat ipiniz, ahoa zabalik zuena, nondik ateratzen baitzen ura zurrusta hotsandi batean, aska errektangular zabal samar baterat isurtzeko. ...txoekin, edo eskuekin plisti plasta, eta, jakina, nola laurak ere ez baikinen geldi egoiteko mutilak, hala hasten ginen elkarri kilika, zirika eta zipriztinka... baita borrokan ere handik gutirat, anaiak anaien kontra beti ere —Markos eta Fabian, Mattin eta bion kontra—, harik eta, mila oihu eta bertze hainbat irriren artean, laurok uretan blai akabatzen genuen arte, jakin genekien arren ezen ez amak eta ez osaba izebek zutela hura laket eta hargatik debekatu zigutela elkar bustitzen ibiltzea, erraiten zutelako ezen ura azal xuloetarik sartu eta eragin gaixtoa izan zezakeela gure humoreen funtzionamenduan, nola baita medikuen eta bertze anitz jakintsuren sinestea egun ere. Ordea, borroka haiek, arestian erran bezala, mila oihu eta bertze hainbat irriren artekoak izaiten ziren, eta horrek ederki erakusten dizu ezen gehiago zutela idurizkotik zinezkotik baino.
‎—erran zion osaba Joanikotek— Heure burua horrenbertze gutietsi eta beheititu ondoren, uste nian ezen ahantzia izanen huela ofizioa, baina ez... Aitortzen diat ezen ez haizela jainkoek ukitu jeinua, baina atsegina haiz eta hire pintura duina duk... eta Martinek ez dik hori baino anitzez ere gehiago behar, Piero. Bai, berant baino lehen eginen dik gure Italiako izarrak dir dir Urbiaingo zeruan...!
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
ez ez ukan 112 (0,74)
ez ez egon 42 (0,28)
ez ez baita 31 (0,20)
ez ez jakin 17 (0,11)
ez ez esan 7 (0,05)
ez ez hura 7 (0,05)
ez ez bera 6 (0,04)
ez ez eduki 5 (0,03)
ez ez sendagarri 5 (0,03)
ez ez haiek 4 (0,03)
ez ez aitazko 3 (0,02)
ez ez arrazoi 3 (0,02)
ez ez berak 3 (0,02)
ez ez bertze 3 (0,02)
ez ez beti 3 (0,02)
ez ez emakume 3 (0,02)
ez ez euskal 3 (0,02)
ez ez euskara 3 (0,02)
ez ez forma 3 (0,02)
ez ez gauza 3 (0,02)
ez ez gero 3 (0,02)
ez ez lehoi 3 (0,02)
ez ez mila 3 (0,02)
ez ez ni 3 (0,02)
ez ez nu 3 (0,02)
ez ez aho 2 (0,01)
ez ez ama 2 (0,01)
ez ez anitz 2 (0,01)
ez ez bainu 2 (0,01)
ez ez bakar 2 (0,01)
ez ez bakarrik 2 (0,01)
ez ez bide 2 (0,01)
ez ez dantza 2 (0,01)
ez ez duda 2 (0,01)
ez ez egun 2 (0,01)
ez ez eguneroko 2 (0,01)
ez ez eskatu 2 (0,01)
ez ez esplikatu 2 (0,01)
ez ez euskaltzale 2 (0,01)
ez ez ezan 2 (0,01)
ez ez gelditu 2 (0,01)
ez ez gradu 2 (0,01)
ez ez harri 2 (0,01)
ez ez hil 2 (0,01)
ez ez hiri 2 (0,01)
ez ez historiko 2 (0,01)
ez ez hitz 2 (0,01)
ez ez hiztegi 2 (0,01)
ez ez hordi 2 (0,01)
ez ez horiek 2 (0,01)
ez ez hotz 2 (0,01)
ez ez idor 2 (0,01)
ez ez iraultzaile 2 (0,01)
ez ez iruditu 2 (0,01)
ez ez jainko 2 (0,01)
ez ez jende 2 (0,01)
ez ez kexa 2 (0,01)
ez ez liburu 2 (0,01)
ez ez monumentu 2 (0,01)
ez ez plastiko 2 (0,01)
ez ez soilik 2 (0,01)
ez ez titulu 2 (0,01)
ez ez zaldi 2 (0,01)
ez ez zientzia 2 (0,01)
ez ez zu 2 (0,01)
ez ez zuek 2 (0,01)
ez ez abiadura 1 (0,01)
ez ez adinkide 1 (0,01)
ez ez adizki 1 (0,01)
ez ez administrazio 1 (0,01)
ez ez adostasun 1 (0,01)
ez ez agure 1 (0,01)
ez ez aienatu 1 (0,01)
ez ez aita 1 (0,01)
ez ez aitortu 1 (0,01)
ez ez alderantzi 1 (0,01)
ez ez aleman 1 (0,01)
ez ez apetatsu 1 (0,01)
ez ez Arno 1 (0,01)
ez ez Bilbo 1 (0,01)
ez ez EAE 1 (0,01)
ez ez Europa 1 (0,01)
ez ez Euskadi 1 (0,01)
ez ez Frantzia 1 (0,01)
ez ez Gipuzkoa 1 (0,01)
ez ez Hiribarren 1 (0,01)
ez ez Iruñea 1 (0,01)
ez ez Lander 1 (0,01)
ez ez Louvre 1 (0,01)
ez ez Paulino 1 (0,01)
ez ez Rimbaud 1 (0,01)
ez ez Trump 1 (0,01)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia