2000
|
|
Urkabean, ordea, erortzen da burua, eta itzaltzen da buruko barren argia. ...la piztu, eta argi berretua mundurat heda daitekeela eta barreia, heroi eta martirien etsenpluaren bidetik, nahiz eta batzuetan, osaba Joanikotek erraiten zuen bezala, ahantziak ere izan daitezkeen; eta onartzen dut, halaber, ezen haien odola emankorra eta ezin naroagoa izan daitekeela... baina nik nahiago ditut bere buruaz eta buruko gogoetez eta pentsuez baliatzen eta aitzinatzen diren pertsonak
|
ezen
ez bertzeen odoletik xurgaka eta hurrupaka dabiltzanak, nola izainak eta parasitoak. Eta ez ote dugu guztiok ere izainetarik eta parasitoetarik zerbait, noiz eta martiriak miresten baititugu, jaun André...?
|
|
Eta Horaziok ideia ausart haiek zituen, eta ideia haiekin nola ez zen, bada, gaizki ikusia izanen, Quitoko unibertsitatean
|
ez
ezik bertze edozein unibertsitatetan ere, jaun André...! Baina Horaziok erran zuena eta bertze ingeles hark erran zuena... eta don Venancioren ingururat biltzen zen talde hartako bertze kide guztiek ere erraiten zutena aditzerat eman nahi izanen banizu, orrien faltan aurkituko nintzateke, zeren, arestian erran dizudan bezala, haiek guztiak, edo kasik gehienak, ikasiak eta buruz ongi jantziak baitziren, eta zeren don Venanciok jende haiek gonbidatzen baitzituen noizik behin bere etxerat, halako suertez, non guztiok izaiten baikintuen orduan solasturi, bazkari baten edo bertze zernahiren aitzakian... eta zeren, geure solas haietaz baino areago, doña Rosa de Osorioz mintzatu nahi bainizuke orain, eta harekin izan nuen amorioaz, zeina izan baitzen, ordu arte izan nituen bertze amoriozko historia guztien aldean, net diferent.
|
|
Halarik ere, jakizu ezen gaizki egiten duenak nola edo hala ordaindu behar izaiten duela, eta osabak egina ez zela nolanahikoa izan... Zeren mundu honetan ordaintzen ez den bekatua bertzean ordaindu beharra baitago, eta hobe da honetan
|
ezen
ez bertzean...
|
|
Honako hau baino lehenago errana naiz askapenaren pareko gertatu zitzaidala amaren sortetxea bota zuten eguna, gogoz kontrako hainbertze oporraldiren lekuko. Etxetzar hartan nahi adina ganbera eta ohe genuen, ordea, inolako esturarik gabe, familiako guztiak
|
ez
ezik bertze hamar lagun gehiago bere hartan egokitzeko. Aldiz, gure amak hiritik alde eginda izeba Gloriarekin herrian partekatzen zuen bizitegian, bi bizilagunen logelez gain, ganbera itsu ttipi bat baizik ez zen, batendako ere handixko agituko ez zen oheaz hornitua.
|
2007
|
|
Gordean ibili beharreko egunak joanak ziren behingoz eta Changok ez zuen Santa Barbararen irudipean zertan ezkutatu. Beltzen artean
|
ez
ezik bertze guzien artean ere gero eta jarraitzaile gehiago zeuzkan santeriak Habanan, eta Newtonek berak ere sinetsi ez baina kontuan hartzen zuela aitortu zion.
|
2013
|
|
Herriko etxean sartu bezain laster elkartu ziren jendarmeak. Ikusketatik landa Mendiburu eta Artaburu
|
ez
ezik bertze bi jendarme baziren, Iluronetik etorriak, gotorlekua begiztatzeko; Panpi eta Elorri deitzen ziren, biak euskaldunak.
|
2022
|
|
Iduri zait, ene jauna, aski egin duzula oraingoz, eta hobe zenukeela zure bizia nola salbatu pentsatzen hastea,
|
ezen
ez bertzeri nola kendu. Izan ere, bertze horietarik bakoitzaz libratzen dukearekin eman hainbat denbora emanen bagenu, egunak agerian utziko luke gure asmoa bururatu baino lehen, baita gure etsaiak defentsarik gabe kausituko bagenitu ere.
|
2023
|
|
(lagun anitz egia erran) kalitzeko gogoa ukan zakila pixa egiteko
|
ez
ezik bertze zerbaiterako ere balia zezakeela ohartu zenetik ez zen seigarrena betetzen ezta entseatu ere egin lapurtu ere ez zuen egin batzuek baietz uste arren gezurrak ordea franko erran zituen makina bat paperak zikintzeari ekin zionetik batik bat hain zuzen gezurra munduaren eztenetik babesten gaituen bigarren larru-azala dela ohartu zenetik eta zer erran bederatzigarren aginduaz seigarrenari... eta hamargarrenaz?
|