Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 162

2000
‎—Eta orain, Joanes, zin egin behar diagu, gurutzefikatuaren aitzinean, eskua elkarri emanik eta odolak nahasturik, ezen ez dugula batak bertzea salatuko, ezta bertze nehor ere, ez lagun ez etsai, bizitza osoan, erlijione kontuagatik edo mendeku hutsagatik, nola nahiko bailuke Inkisizioneak.
‎—Zin egiten dizugu, Jauna, zure izenean eta Zientziaren Elizarenean, ezen ez dugula batak bertzea salatuko, ezta bertze nehor ere, ez lagun ez etsai, bizitza osoan, ez erlijione kontuagatik ez mendeku hutsagatik.
‎Ene mundu hartan nehork ez zidan nehoiz neskei edo emaztekiei buruzko komentariorik egin, baina, jakin banekien, edo neure gisa imajina nezakeen, zer izan zitekeen puta bat eta zer putetxe bat, zeren eta aitak, konparazione, noiznahi den erraiten baitzien etxeko sehiei —baita Mattini eta bioi ere hainbatetan— ezen ez zuela jauregia putetxe edo burdel bat bihurturik ikusi nahi, bertze nonbait aipatu dizudan bezala.
‎Guztia hasi zen jaun Marcel erraiten hasi zenean ezen ez zuela jateko gogorik eta oherat zihoala, eta, hartaraz gero, apetitua eskastu eta urritu, eta mehetzen eta mehetzen hasi zen.
‎gaur banoa eta bihar banator... —eta irri egin zidan, erakutsi nahi izan balit bezala ezen ez zuela, artean, umorerik galdu, nahiz eta eritasunak osasunaren harresi eta babestoki kasik gehienak desegin eta porrokatu zizkion orduko.
‎—Ikusten dut, jauna, ezen ez zaitugula aitzineko egunetako predikuetan izan, zeren egun horietan bertzelakoak izan baitira ene predikuak eta solasak: euskaraz, eta bizpahiru hitz gaztelaniaz.
‎Eta erraiten ziguten, konparazione, ezen pentsu lizunak geure baitarik urrundu behar genituela, baina zenbatenaz urruntzenago nahi izaiten nituen, hainbatenaz errotzenago zitzaizkidan eta hainbatenaz inguratzenago ninduten, zeren hura zen alfer lana, etxeko abereen eta kabaleen gisakoa, noiz eta buztanaz, hankaz edo gorputzaren bertze edozein mugimenduz eta higiduraz euliak eta mandeuliak uxatzen baitabiltza, guztiz alferrik, zeren euliak, mandeuliak eta bertze intsektu guztiak, uxatu orduko itzultzen baitira lehengo lekurat, eta zeren geratzen baitira, halatan, haien larrurat eta haien baitarat gero eta atxikiago eta josiago. Izan ere, pentsatzen duenak ezen ez duela pentsatu behar, pentsatzen baitu hondarrean bi aldiz: pentsatzen du, lehenik, pentsatzen duelako eta naturaleza halakoa delako, eta pentsatzen du, bigarrenik, naturaleza behartu eta bortxatu nahi izaiteagatik, zeren naturaleza behartzen duena naturalezak berak behartzen baitu, finean.
‎Erraitekotan egon nintzen: " Hik irakatsi behar didak orain nolakoak diren tigrearen atzaparkadak...?", baina jakinik ezen ez nuela konbentzituko, eta jakinik, hala berean, eri eta urduri zegoela, sosegurik gabe, etxerantz abiatu ginen... Eta jauregirat iritsi, eta gurasoak kanpoko jarlekuan ediren genituen, lorategiari beha, zeren eta, martxoko egun bat zen arren, eguzki baitzen eta, eta giro epela zegoen.
‎Zezen zangarra eta gartsua zen, gorria, gainerakoak bezala. Toreatzaile zaldizko haien artean, kondea omen zen onena, eta erakutsi ere zigun bere erakustaldi ezin bikainago hartan ezen ez zuela idurikorik eta ez parekorik. Bazihoan zezenarenganat zaldi gainean lasterka, bazetorkion zezena eta, uste genuenean ezen zezenak betean eta ezinbertzean harrapatuko zuela, aitzitik, toreatzaileak zezenari burtzia sartu, eta zaldiak, bizpahiru jauzi bizkorretan, zezena saihesten zuen eta harenganik alde egiten eta urruntzen.
‎—Erori egin naiz, eta zera... —desenkusatu zen osaba, baina amak eskua luzatu eta ezetz erran zion buruz, erran nahi balio bezala ezen ez zuela argibiderik behar, zeren eta guztia ulertu baitzuen portzelana hautsia ikusi eta usain ustel hura aditu orduko.
‎—Aitari hitz eman nioan, eta bete egin behar nian hari emanikako hitza, nitaz ahalke ez zedin amoreakatik, ezta nihaur neure buruaz ere. Horregatik, noiz eta pintatzeari utzi bainion, berdintsu segitu nian, urtean karta pare bat skribatzen, donejoanetan bata eta gabonetan bertzea, aitak pentsatzen segi zezan ezen ez nuela etsiko eta amak sinets ezen berak taroteko kartetan ikusi izarra noizbait loratuko zela Italiako zeruan...
‎Lehenengo ustekabekoa izan zen ezen ez genuela Pedro aurkitu amak emanikako direkzionean. " Urteak egin zituen ostatu honetan, baina azken bi urteotan merkeago baterat joan zen, gurea ezin ordaindu zuelako", erran zigun ostatuko nagusiak, bertze ostatu haren direkzionea zemaigula.
‎Aita Bartolome jesuita zen, baina jesuita berezi bat, baldin jendeak haiei buruz zuen iritziari kasu egin behar badiogu behintzat, zeren erraiten baitzen haietaz —Parisko jesuitek jansenisten kontra izan zituzten borroken ondotik bere batez— ezen ez zutela deus ere jakin nahi bekatu benialetarik harat, eta aita Bartolomek, aldiz, bekatu mortaltzat zituen kasik bekatu guztiak; eta jesuita berezia zen, orobat, bertze alde batetik, jaun inkisidorearen lagun zelako eta instituzione harekin harreman estuak izan zituelako... jesuita izanagatik ere eta jesuiten ordenakoa, erdi jesuita eta erdi dominikoa balitz bezala, nolabait erraitearren, horr... Bertzenaz, guztien ahotan zebilen ezen jesuita misionestak jendearen baitarat iristeko —jendea beldurtzeko, jaun André? — dohain berezia zuela, eta bazirudiela ezen spirituak —beldurraren spirituak, jaun André? — ukitua zela, zeren joaiten zen herri guztietan uzten baitzuen jendea hunkiturik eta gogo aldaturik, halako suertez, non, misioneak akabatu bezain fite, ezin konta ahalekoak izaiten baitziren konfesionea solizitatzen zioten herritarrak, beren egunorozko desbidetik bidezko biderat egiteko asmotan.
‎—Jauna —erran zuen aita jesuitak—, horretan ez dugu antsiarik, baina zure anaiarekin badago beti zertaz kezka eta zertaz mintza... eta hala erran diezazuket ezen ez duela, zuek kanpoan eman duzuen hilabetean, elizarekin dituen obligazinoekin konplitu, zeren, don Laureanok erran didanez, ez baita festa egun bakarrean elizarat joan... Eta haren fama gero eta gaixtoagoa da...
‎Eta behatu nion berriro Pedro Huiziri, eta irri harro urrun bat egiten sumatu nuen oraingoan, osabari aditzerat eman nahi balio bezala ezen ez zuela haren aburua aintzakotzat hartzen; bertze jauntxo guztiak, berriz, harri eginik zeuden, norat beha ez zekitela... eta haietarik bat ere ikusi nuen eskua bekokirat zeramala, iduri zuelarik ezen zeinatzerat eta aitaren egiterat zihoala; eta, haien artean, aita bakarrik izan zen garbiki irri egin zuena.
‎Gezurra erranen nizuke, jaun André, baldin erranen banizu ezen ez nuela ikuskizun hartaz gozatu, zeren gozatu egin bainuen, eta gogoz gozatu gainerat. Izan ere, gutitan ikusten nuen nik anaia beldur, eta orduan, zinez, beldur zen, ez dakit zeinen beldurrago, aitaren edo zigorraren, zeren ez baitakit zeini behatzenago zion, aitari edo zigorrari.
‎Eta kontseilari haien artean mendekua nuen labana, eta gorrotoa eta urguilua zorroztarri. Eta neure mendeku nahiaren eta neure odol irakiduraren lehen abiatze eta oldartze hartan jakin nuen ezen ez ninduela nehork geldiaraziko... zeren eta ene gorrotoa eta ene urguilua naturalak ez ezik borondatezkoak ere baitziren, eta zeren gorputzean ez ezik ariman ere sentitzen bainituen.
‎—Hiltzen naizenean, ehortz nazak egutera honetan, eta erran harginari ezen taila dezala spiral bat ene hilarrian, epitafio gisa. Eta erraiok, halaber, ezen ez dudala harrian neure izenik nahi.
‎mila orri, bi mila orri...? Baina nola, bertzenaz ere, liburua luze baitoakit, eta nola, behin baino gehiagotan erran baitizut ezen ez zintuzkedala gogaitu nahi, hala, labur mintzatuko natzaizu hartaz ere.
‎Bai, egia da ezen ez zutela Pitagorasen teorema ezagutzen eta ez zutela itsasorratzik ezagutzen, baina haiek nekez galtzen ziren beren oihan haietan, nola galtzen baikinen gizon zuriok erremediorik gabe, itsasorratz eta guzti... zeren paraje haietan net alferrikakoa baitzen Piarres Oihartzabal kapitainaren harako erran hura: " Itsasorratza eskuan, eta ibili munduan", oihana, guretzat, leku guztietan berdina zelako, eta haiek, aldiz, zati bakoitzean eta landare bakoitzean ezagutzen zutelako, senak eta urte luzeetako esperientziak hartaraturik.
‎—Atzo ezpata uretarat jaurtiki eta gaur bertze belaskeria horrekin hatorkit? Bada, jakin ezak ez dudala onartzen eta ez diadala horretarako baimenik emaiten, nola emanen ez bainioke koldar beldur jario bati...!
‎Rosa hil zitzaidanean, berriz, mutu gelditu nintzen eta gogorik gabe, hain gogorik gabe, non ez bainuen nigarrik ere egin, ene bizipozaren belauntzia belarik eta haizerik gabe geratu balitz bezala, eta guztia berdintsu eta orobatsu balitzait bezala; edo, erran nuke, agian, ezen ez nuela deus berririk igurikitzen bizitzatik, zeren iduritzen baitzitzaidan gainezka egin zuela ene oinazearen ontziak, eta hargatik geratu nintzela, bizirik nengoen arren, hilik banengo bezala, neure desditxen aitzinean Jainkoari protestarik egin gabe eta oihurik egin gabe, nola egin baitzuen, aldiz, Jobek, bere kinka larrian eta bere desditxaren erdian...?
‎Ez, jaun André, ez nuen harekin deus ere egin, zeren promes egin bainion Jain koari ezen ez nuela bortz sei urtetan emaztekirik hartuko, eta epe hura ez zen artean konplitu, eta zeren bertze asmo batzuk bainerabiltzan nik istant haietan, hagitzez ere inportantagoak eta hil edo bizikoagoak.
‎Zeren, dakizun bezala, hargatik gertatu zen, hain zuzen ere, osaba eta bion arteko adiskidetasun isilpekoa, eliza edo elkargo sekeretu iduriko hura fundatzen genuela, noiz eta aitak zaflako hura eman baitzidan, erraiteagatik ezen ez nuela komunionea egin nahi, Kristoren begiak irentsi nahi ez nituelako, hil hurran ikusi nuen oreinaren begi galduak gogoan.
‎Erran dizut, halaber, nola, ene silogismo ausart hartan, neure menbro korporalak aipatuz joan nintzen, zangoetarik hasi eta begietaraino, justifikatzeko ezen ez nuela komunionerik egin nahi, eta zer begitarte jarri zidan bitarte hartan don Frantziskok, ez nekien nik haserreak edo harridurak eraginik, edo bi sentimenduek baterat. Handik aitzinakoak zuhaurk imajina ditzakezu:
‎...ltzen zizkieten, baita alhatzen eta torturatzen ere etengabe, loa eragotziz euli hosto batez, eta hala meneratzen eta bezatzen zituztela urte erdiko epean; erran zigun, gero, ezen, handik aitzina, aski zela, haien gobernatzeko, lokarri edo soka batez giltzurrun aldetik lotzea, eta hala eraman zitezkeela baterat edo bertzerat, soka eskuan harturik eta soka hartaz gidaturik; eta erran zigun, finean, ezen ez genuela piztia hura sekula kaiolaratu behar, zeren tristetzen eta goibeltzen baitziren, gaixotzen eta hiltzen.
‎Izan ere, hasteko, ba al dakizu ezen ez nuela Antonio bere Donostiako etxean aurkitu. Eta, galdetu nionean bere bizilagun bati non egon zitekeen, hark ihar detsi zidan ezen portuan egonen zela kasik segur, bainu bat hartzen, nola baitzen haren ohitura.
‎—eta, hatza goratzen zuela, konbentzimendu handiz erran zidan—: Gainerat, ez al zuen Jainkoak berak ere erran ezen ez zituela aberats abariziosak maite. Eta hi aberats haiz, gaztea haizenez gero.
‎—Aitortu behar diat, halarik ere, ezen ez nuela uste horrela hengoenik —erran zidan kapitainak—, zeren haur bat bezala ikusi izan baihaut urteotan, bertze marinelekin arrai eta alegera kasik beti, liburuez ahantzirik eta bizitzaren liburuan murgildurik...
‎Ikusten duzu, jaun André, gertaki batek zenbat korapilo dituen, eta hala nabilkizu handik eta hemendik horien laxatzen... Bai, badakit ezen ez dudala nehoiz ikasiko ezen bi punturen arteko biderik laburrena marra zuzena dela, baina zer egin behar dut nik, baldin puntu batetik abiatu orduko ohartzen banaiz ezen puntu horrek bertze hamaika puntu biltzen dituela bere baitan, eta puntu batetik bertzerako bidea, halatan, hamaika puntutatik bertze hamaika puntutarako bide korapilatsu bihurtzen zaidala, ezinbertzean?... Eta, hala, egia bada ezen jakintasuna ezjakintasunaren korapiloak laxatzea dela, egia da, halaber, ezen, korapilo bat laxatzerako, bertze zazpi asmatu behar izaiten ditugula... eta hala betetzen dugu filosofoak erran zuena, zeren, gehiago dakigularik, gutiago baitakigu, zinez.
‎Izan ere, behin baino gehiagotan erran dizut ezen apez don Frantziskok filosofotzat hartu ninduela, bederatzi urte baizik ez nituenean, eta handik aitzina guztiek hartu nindutela filosofotzat, baita jaun Marcelek ere, don Frantziskoren ordez etxeratu zitzaigunean. Eta uste dut ezen ez zutela arrazoin faltarik, zeren, neure buruari atsedenik emaiten ez niola, noiznahi den hasten bainintzen eskolan ikasi lezioneak handik eta hemendik ukitzen, nahasten eta asmatzen, eta iduriz argi zegoenari itzalak bilatzen. Eta don Frantziskok bere denboran erran zidan:
‎—Ez ahantz, ama, ezen bihar berean izan nintekeela jauregiko jauna, ezkonduko banintz, jauregiko herederoa nihaur naizenez... Bai, badakit ezen zuk ere zeure usufrutuzko eskubideak dituzula eta eskubide horien arabera jauregian bizi ahal izanen zinatekeela, baina jakizu ezen ez zenukeela enekin onik izanen...
‎Baietz erran nion, burua goiti beheiti mugitzen nuela. Eta, hala, solasaldi labur hari azkena emaiteko, promes eginik ezen ez nuela bakarrik utziko, handik kanporat jalgi nintzen, non aiduru bainuen gurdizaina.
‎Baina han urte erdia baizik ez nian egin, zeren itsasoak urrunetik berdintsu egiten baitzidan dei. Eta, berriro itsasoratzen nintzela, ohartu ninduan ezen ez nuela nik itsasoa hautatu, baina itsasoak berak hautatu ninduela ni. Eta, handik aitzina, badakik, zein izan den ene bizimoldea:
‎Eta bertze zerbait ere erran nahi dizut: ama deitu izan dizut orain artean, baina jakizu ezen ez zaitudala amatzat hartzen ez amaordetzat, hemendik aitzina!
‎—Baina erran ez dizut, bada, ezen ez zaitudala amatzat...! Eta nola izanen zaitut amatzat, baldin nik gehien maite nituen pertsonek bizia galdu badute zure kulpagatik...?
‎Ai, sentimendu haren bortitza...! Izan ere, Mignonen gorputza hain zen ederra eta joria —Rubensen pintzeletik sortua ote zen, jaun André? —, non erran baitzitekeen ezen ez zuela mugarik. Mugagabea zen, zinez, haren gorputza, infinitua... are mugagabeagoa eta infinituagoa enearen aitzinean, zeinak oroitarazten baitzidan ezen, itsasoan galdu nuen behatzetik hasirik, bazter orotarik mugaturik nengoela...
‎Laguntzen ari zitzaizkidan marinelek irri egiten zidaten —zeren itsasoan ez baitzuen deusetarako balio etxegoiendarren leinuko kidea izaiteak, are gutiago erabaki nuenetik ezen ez nuela tratu berezirik nahi—, eta haien irriek are gehiago mindu ninduten. " Itsasoa ez zuan edozein egin, mutila...!", erran zidan batek;" Lehorrekoa haiz eta hobeki hengoen lehorrean...!", egotzi zidan bertze batek;" Itsasoak zaildu eta gogortuko hau...!", erran zidan hirugarrenak, neure kamastrarat ninderamaten bitartean eta bertan etzanarazten...
‎Eta nik ihardesten nien batean gauza bat, eta bertzean bertze bat: ...hoiz... eta galdetzen zidaten nor ote zen saindu hura eta nongoa, eta nik ihardesten nien ezen neure herriko saindu bat izan zela, hain ona eta hain bertutetsua, non bizitza osoa iragan baitzuen teleskopio batetik beha, Jainkoa noiz ikusiko; eta galdetzen zidaten ea azkenean Hura ikusi ote zuen, eta ihardesten nien ezetz, baina egun batean uso bat ikusi zuela, Jainkoaren partez zetorkiona, erranez ezen ez zuela teleskopiotik gehiago behatu, zeren eta egunoroz etorriko baitzitzaion usoa bere leihorat bisita egiterat, nola gertatu baitzen handik aitzina...
‎Esan zuen, kasu, Jainkoari buruzko eztabaida asko hauxe esanez konpon daitezkeela: ...ot; Jainkoa" halako modutan erabiltzen dutela ezen" Jainkoak besoak ditu" baita zentzugabekeria —" Jainkoak ezin du besorik izan" esango lukete— Era beretsuan," arima" adierazpenari dagokionez, esan zuen batzuetan jendeak halako modutan erabiltzen duela ezen" arima gizaki gaseoso bat da" adierazpenak zentzua baitu, eta batzuetan halako modutan ezen ez baitu zentzurik. " Gramatikaren aldetik" zentzu desberdinak adierazpenaren bitartez esan nahi zuena azaltzeko, esan zuen bilatzen genituela ez" konparagarriak" diren hitzak, adibidez," solido" eta" gaseoso" konparagarriak diren legez, baizik eta desberdinak direnak, adibidez," aulkia" eta" aulkian esertzeko baimena" desberdintzen diren legez, edo" trenbidea" eta" trenbide istripua".
2002
‎Berriro ere bertsolari on askok geratu dute, zoritxarrez, ibili gabe. Ez ez dutelako kalitaterik, merkaturik ez dagoelako baizik.
2003
‎aingeruena aments, ala gaskoinena? Ezen ez dugu ihespiderik: aitortzen ez den fedea galtzen da.
Ezen ez du aspaldi irakurri dudala artikulutto bat, Jose Maria Setien apezpiku adiskidearen hitzaldi baten berri emaiten zuena. Horren arabera estatu nazioaren kontzeptuak ez omen diezaioke aterabiderik eman gaur egun Euskal Herrien arazoari.
2004
‎Dietaren osagarri gisa, galorratza nabarmentzen da, 2 mg produktuaren 100 gramoko. Hala ere, gehigarri gisa hartu arren, irensten den kopurua hain da txikia, ezen ez baitu ekarpenik egiten. Akats azkar baten zeinuak Tiamina beharrezkoa da ehun guztientzat.
‎–Nik sinesteak edo ez ez du axolarik; benetan axola duena da haiek, naziek alegia, sinesten dituztela.
‎Egia esan, izenek esanahirik ez ezik badukete ere nolabaiteko zentzurik, esanahi orok zentzu konnotazio minimo bat duelako. Errealitatean, hizkuntzaren errealitatean, perpausak izenen ‘aurretik’ baitoaz eta, hartara, izenak beti perpaus testuinguru batean suertatzen baitira praktikan.
2005
‎Murgilduta bizi garen erritmo zoroak sortarazten digun denbora falta zaigulako sentsazio horrek garrantzia kentzen dio norantz jotzen ari garen jakin ahal izateko kontzeptu esparru garbiak planteatzeko eginkizunari. Nahi dugun gizarte eta mundu eredua hausnarketan murgilarazi gintuzkeen gai bat da; baina kontua bestelakoa da, ezen ez dugu zertan pentsatzen hasi, uste badugu politikak eta jarduerak urrun ditugula eta sinesgarritasunik batere ez duen buruzagi klase baten eskuetan daudela, are gu geu ere sartuta gauden gizarte sistemak berak sinesgarritasuna erabat galdua duelarik. " Egungo sistema demokratikoetan indarrean dagoen ideiaren aurrean, horren arabera demokrazia kontu garrantzitsuegia baita herritarren eskuetan uzteko, demokrazia bakar bakarrik buruzagi eliteen eskuetan uzteko garrantzitsuegia dela dioen filosofia izango litzateke demokrazia kontzeptu berriaren euskarria" (Jáuregui, 2000).
‎Baina hi erdi beltza haiz... erdia baizik. Jakin ezak ez huela hatz bakar bat higituko ni artzain ibili naizen mortuetan, ez rattlesnake edo koioteengatik, baina four corner aldean beltzak ez direlako maite. Lanean elkarrekin jarri gintuzten arte, nik halaber ez nizkian beltzak biziki estimatzen.
2006
‎Joera hori areagotu egin zen seme zaharrena hil zitzaionean eta Felix gaztearen gogo eza eta apatia nabariagoak egin zirenean. Felix gazteak hamazazpi urte zituela eskola militarrera bidali zuen aitak, ofizial ikasketak egiteko aginduarekin, baina Felixek egindako sarrera azterketa hain zen eskaxa –nahita egin omen zuen hala– ezen ez baitzuten onartzerik izan eskola hartan, nahiz militarra izan... Aitak, orduan, Gourevitx kolegioan sartu zuen, han ez baitzen behar sarrerako azterketarik, ordaintzaile onak baizik.
2007
‎Arazoaren zati bat demografikoa da (Japoniako biztanleria gero eta handiagoa da); beste zatia, berriz, teknologikoa da: mugikorrak hain konplexuak dira eta nerabeen bizitza sozialean hain integratuta daude, ezen ez baitute ordenagailua behar.
‎Horregatik, bada, zilegi bekit hemen horren inguruko ohar osagarri gutxi batzuk eskaintzea. Hain da jakina hezkuntza etiko morala, bere osotasunean edo zatirik handienean, hizkuntzaren bitartekaritzari esker gauzatzen dela —adibidez aholkuak eta sariak emanez—, ezen ez baitugu batere beharrik horretaz hitz egiten jarraitzeko. Modu berean, ere, ez dugu zertan gehiago oinarritu behar hizkuntzaren bitartekaritzak bilakaera etiko moralean betetzen duen papera.
2008
‎Txikia eta bildua da, gainera, ordu gutxitan erakusteko modukoa, historia apala duena. Ez duzu han, beste hiriburu batzuetan bezala, monumentuak etengabe solasera ekarri beharrik, ez ez dituelako, baizik eta itsas bistak, hondartzek, uharteak eta bereziki badia harrigarriak bisitaria liluraturik uzten dutelako. Txillidaz mintzatu nintzaion, noski, eta Oteizaz ere bai, euskaldun izateko bi modu daudela adierazten saiatu nintzaion eta nik neuk ere ez nekiela bietatik zein gustatzen zitzaidan gehiago erantsi nuen, batzuetan bata eta besteetan bestea gustatzen baitzitzaizkidan.
‎Harro zegoen koadroaz eta halaxe esaten zien lagunei ere, huraxe zela beharbada ordura arteko bere koadrorik onena. Horren harro zegoen Regoyos koadroarekin ezen ez zuen saldu nahi izan bizitza osoan, eta berarekin batera eramaten zuen, egun zoriontsu haien oroigarri gisa edo.
‎Han aspalditik hasi ziren haien aurkako neurriak. Udal batzordeetan izan ezik ez dute ordezkaritzarik kanpoko batzordeetan. Osoko bilkurari lotuak daudenetan parte har dezakete legeak horrela dioelako, baina ez udalak sortu dituen batzordeetan, errate baterako MerkaIruñea, Animsa eta Hirigintzarako Agentzian.
‎Ikasleen aurrean euskal hizkuntzaren historia miresgarria irudikatu ondoren, gramatika kontuen azalpen aseptikoagoetan murgildu naiz, zeinetan ez baitiet gezur askori heldu behar izan: hain dago urrun ingelesetik, berez, ezen ez baitu apenas ezer behar fantastikoa suertatzeko. Datu batzuk ezkutatu dizkiet, soilik, latinetik datozen euskal hitzen ehunekoarena esate baterako? %60 ingurukoa, Mitxelenaren arabera?, ez zaidana sekula salgarria iruditu gure hizkuntzaren nazioarteko arrakastarako, antzina antzinako gisa alegia.
‎" Homeroren mundua, hala nola tragediaren mundua, arrotz samarrak egiten zaizkigu, horren gaude pentsatzera ohiturik gizaki baten ekintzak bere aukera askearen ondorio kontraesankor direla, bere ardura, hitz batean, ezen ez baitugu ulertzen mundu bat non egoera nahikoa den gizaki bat errudun izateko.
2009
‎A RMAGNAC EZ ez nuen duda handirik. Azken urtean, deiturik nuen guztietan etorria zen niregana.
‎2 artikuluan agertzen den gertatutakoaren bidegabekeriaren aitorpenorokorrak eta 4 artikuluan pentsatutako Konponketa eta Ezagupen PertsonalerakoAdierazpenak ez diete justizia eskubidearen eskaerei erantzuten, inongo ondoriojuridikorik ez dakarten aitorpen formalak direlako. Gainera hitz joko baten bidez, Gerra Zibileko eta frankismo garaiko gertakari eta ebazpen judizialen «zilegitasuneza» salatuz, legeak bazter uzten du ilegaltasunaren eta deuseztapenaren gaia.Baina zilegitasun ezak ez du juridikoki ezer aldatzen, eta biktimek hainbeste aldizeskatutako ebazpenen deuseztapena bertan behera geratzen da, segurtasun juridikoaren aitzakia hartuta40 Autonomia erkidegoek har ditzaketen neurriak era bereansinbolikoak izango lirateke, ez baitute epaiak ezeztatzeko ahalmenik.
‎Gaur onartzen dugun eguraldiaren mapa lege espainiarraren (eta frantsesaren) mapa hotza da, gure kontzientzietan hain zorrozki atxiki da ezen ez baikaitu ezerk harritzen, ikusezina zaigu; ikusterakoan pozten gara, bere naturaltasunean, jada ez da ideologia, ezta nazionalismoa ere. Gardena da gure begirada arduragabearentzat.
2010
‎Hain izan da laburra bere agerraldia ezen ez baitut gertatutakoaren errealtasunaz jabetzeko eta konbentzitzeko betarik izan.
2011
‎Beldur nintzen, iruzkintxo hau egiteko deliberoa hartu nuenean, ipuinon berrira­kurketak ez ote ninduen defraudatuko, hots, denbora ez ote zen krudelegi portatuko Lemen testuekin: ...batean idatzi zituen. Gerra Hotzare­nean, eta sozialismo erreala praktikan jarri zen herrialdeetako batean?, eta badakigu, gainera, zientzia fikzioa bizkorren zahartzen den generoetako bat dela, bere naturagatik beragatik; Lemek berak zientzia fikzioa idaz­teari utzi zion 1990eko hamarralditik aurrera, zeren eta, azaldu zuen bezala, «uste dut orain bizi ditugun garaiak horren ekaiztsuak direla, ezen ez baitu merezi zientzia fikzioan aritzea, hau dagoeneko badelako zientzia fikzioa?». Baina ez zait halakorik gertatu:
‎Euskal literaturan sarrera ospetsua egin zuela zioen, eta hasikinak horrelakoak izanik etorkizun handia iragartzen ziola. Pentsa, hainbeste harrapatu zuen testuaren eduki literario ideologikoak ezen ez baitzuen haren euskara eredua ahotan hartu —arraroa benetan garai hartan—!; eleberriak uzten omen duen inpresio garratza, samina, mingotsa nabarmendu zuen, eta beharturik sentitu zen irakaspen teologikoa ematera:
‎Are gehiago: normaltasun ezak ez du, nahitaez, erabateko gaitzespen kutsurik. Errealitate fisikoan bertan ez da izaten, oro har, erabateko normaltasunik:
‎Beha nola doazen adarrez adar, hostoz hosto, azalaren arteketan edo beren kuskuetan gordeak diren arrautza edo harrak atzeman eta irents. Poxi ttipiari ari bide dira, ezen ez dute jatetik gelditzerik, beti alha.
‎Ohantze hori, edo hesi, edo arbola erro, edo harresi zenbaiten azpian da, aterpean eta bi edo hirur zehe barna lurrean. Ohantze horretarik gain beheiti baditu satorrak urbideak, ezen ez du bustian egotea laket. Baditu ere satorrak ohantze hartarik alde orotarat ibilbideak, etsai zenbait heltzen zaionean ihesari emateko, harat edo honat, beharraren arabera.
‎Norbaiti gogora jinen bide zaio, zertako ote ematen ditugun elkarrekin, solas berean, euli, jainko oilo eta harrak. Ezen ez dute iduri berenaz elkarri hala atxikiak direla. Ez iduri:
‎" Ikasleen aurrean euskal hizkuntzaren historia miresgarria irudikatu ondoren, gramatika kontuen azalpen aseptikoagoetan murgildu naiz, zeinetan ez baitiet gezur askori heldu behar izan: hain dago urrun ingelesetik, berez, ezen ez baitu apenas ezer behar fantastiko suertatzeko".
2012
‎«Eredu izan daitezela, eta, bide batez, anima ditzatela herritarrak urratsa egitera». Aurreikuspenik ez Ez dute aurreikuspenik egin, baina herritarren erdiek harremana euskaraz izatea eskatuko balute emaitza oso ona izango litzatekeela iritzi dio Etxeburuak. Pausoa emateko eskatu die.
‎Alduntzin diputatuaren aurka zentsura mozio bat aurkeztuko zuela iragarri zuen, eta berehala jaso zuen PSEren babesa. Ordea, EAJren babesa falta zuten; haren botorik ezean ez baitzuten zer eginik, gehiengo absolutua behar eta. Goizeko mozioen ondoren hartu zuten erabakia jeltzaleek:
‎Science n argitaratutakoaren moduko lanak egiteko, beharrezkoa dute oso tenperatura hotzetan eta erabateko hustasuna duen espazioan lan egitea. Kondizio horiek hain dira bereziak, ordea, ezen ez baitute CIC Nanoguneko edo beste edonongo talderentzat balio, eta jardun zehatz horretan ezin dute inorekin elkarlanean aritu, beraz. Horrenbestez, talde berriak beste bide batzuk ere urratuko dituela esan du Pascualek, eta beste taldeekin ere aritu ahal izango dute horrela:
‎Gaurko eguna guztien oroimenean geratuko da, Contadorren hitzetan. Jendeak gogoraraziko du, gaur urrunetik eraso egitea oso arriskutsua zen, baina txirrindularitzan arriskatzen ez ez duenak ez du irabazten, azpimarratu du.
‎(...) Txitaren bat habiatik urruntzen bada, aukera handiak ditu hooliganen eskuetan bizia galtzeko. Egiten dituzten krimenak halakoak dira, ezen ez baitute lekurik liburu honetan.
‎Sarritan gertatzen zitzaizun hori, zurea ez zen gela batean esnatzen zinen, non zeunden jakin gabe. Nora ezak ez zuen luzaroan irauten, ohe ondoko mesanotxera begiratu eta txartel txiki batean hotelaren izena irakurtzen zenuen arte baino ez. Oraingoan albo bietara begiratu baina ez zenuen mesanotxerik aurkitu.
‎Ez dut erantzunik aurkitu. Gaixotasunaren balizko eragile zerrenda hain da luzea, ezen ez baitu ematen inor salbu dagoenik, eta emakumezkoa eta nerabea izanik, aukerak biderkatu egiten dira.
Ezen ez badu laket erregek antzeztu den komedia,
ezen ez baitute galdu nahi beren kolorerik.
‎Uretik ni ere etorri nintzan, itsas bazterreko harri lore batetarik bezala, nahi banu laburtu biziaren kondaira ezen ez baitut luzaz aipatzeko astirik. Uren arteko dirdiretan zen ere ene gazte amentsa jauzteka ibili.
2013
‎«Jakin nahi dugu horiek non dauden, eta zer egin den haiekin». Halaber, ertzainei erabilitako materialaren gainean erregistro bat egiteko eskatzen zaiela azaldu du, baina material horren berri ere ez ez dutela. Ertzainen aurkako barne espedientearekin ere zer gertatu den jakin nahi dute abokatuek, eta ea «isiltasun hitzarmen» bat egon den horrelakorik ez abiatzeko.
‎haurtxoek eta haur txikiek gustukoen dute helduek duten zapore gozoa. Horregatik, hain da garrantzitsua, ezen ez baititugu adibide dietetiko hauek ematen. Horietan guztietan, haurrak ez du elikagaien zapore naturala probatzeko aukerarik, eta, ondoren, hainbat proba egin ondoren, asko edo gutxiago gustatzen bazaizu.
‎Baina gero lasaitu naiz eta oso gustura ibili naiz. Hemendik aurrera asmo zehatzik ez ez dut. Diruak laguntzen duenean gustuko dudan rally bat topatzen badut korritzera joan baina lasai lasai.
2014
‎Egoera horretan, aukera bakarra enpresa berregituratzea zela ziurtatu du, baina hori egiteko negoziazioek huts egin dutenez, azken erabakia hartu du: «Akordiorik ezak ez du ez itxaropenik ez etorkizunik uzten». TS Fundicionesek agiri labur baten bidez jakinarazi zuen atzo arratsaldean enpresa likidatzeko asmoa duela, «akordiorako ezintasunak» eraginda.
‎Altxatzeko keinua egin du, baina neska izan da bere ondoko aulkira hurbildu dena, horren bizkor ezen ez baitu sumatu ere egin ze mugimendu egin dituen.
‎Galde egina izan zait geroztik ere horren egiteko. Eza ez dute sekula ulertzen eta ez du balio ere azalpen horietan sartzea. Errateko eskaera zertan den akulturazio lur hauetan.
2015
‎Aldi berean ohikoa zaigu baita gaia erdigunean birkokatu beharraren inguruko kritika ere, euskararen normalizazio faltak eragiten baitu euskararen normalizazioa behin eta berriro gai —erlatiboki— garrantzitsu bilakatzea. Finean normalizazio politika ororen helburua baita haren objektua den hori hain normala bihurtzea ezen ez duen politika berezirik.
‎Baina poeman bertan mojak ageri zaizkigu eta han hemenka topa daitezke garaiko hezkuntza katolikoaren aztarna kritikoak. Alabaina, auziari buruzko poema argi eta osoena honakoa da. ez dudala inoiz taferna komunetako ate ostean deus izkribatu ez dudala inoiz neskarik ukitu begiekin ezik ez dudala inoiz ukabiletati negar egin ez diodala inoiz gauari musurik eman ezpainetan ez dudala inoiz arraun egin ametsak gaindi ez diodala inoiz bihotzari hatzazalik zorrozten utzi ez naizela inoiz ezertaz gozatu ez dudala inoiz ispilurik harrika apurtu ez dudala inoiz itsasoa orratz batez lehertu nahi izan ez dudala inoiz poeten bertsorik buruz ikasi ez naizela inoiz errekan biluzik bainatu ez...
‎Ikasgaiak herriko hizkuntzan ematen dira, ez latinez: . Beren hizkuntzan emana zaie ikasleei irakaspena, ezen ez du hitz eskasiarik; belarrientzat gozoa da; beste edozeinek bezain zuzen emaiten du gogoko berri?. Horra bulgarearen apologia labur askoa eta polita.
‎Batasuna eta Abertzaleen Batasunaren arteko zatiketak eragin txarra izan duelakoan gaude. Abertzaleen arteko batasun ezak ez du denen laguntza behar duen halako proiektu baten aitzinaratzea laguntzen. Horrez gain, gure kapitalaren %20 Hegoaldetik datorrenez, Sud Ouestek eta Sud Ouestekin oso pozik dauden zenbait sektorek kriminalizatzeko erabili izan dute hori.
‎(ad lib) Ez ez duzu joan nahi?! / Beti gustatu zaizkizu barrakak!
‎16 Konparazio hau ere gogoan nerabilen nik: aurreratuak daudenei eta hasieretan daudenei ematen zaiena gauza bera denez gero, pertsona askok jaten duten jaki bat bezala da, eta gutxi gutxi jaten dutenei zapore ona une batean bakarrik gelditzen zaie; gehiago jaten dutenei mantentzen laguntzen die; asko jaten dutenei bizia eta indarra ematen dizkie; eta biziaren jaki honetatik hainbestetan eta hain oparo jan daitekeelarik, hartatik izan ezik ez dute zapore gozoa duen besterik jango; izan ere, ikusten du hark on egiten diola, eta jadanik hain egina du ahosabaia honen gozora, non nahiago bailuke bizia galtzea jaki hark utzi zion ahogozo ona kendu baizik egingo ez dioten beste jaki batzuk jatea baino.
‎2 Baina, berorri luze idatzia dudanez, arrazoi askorengatik ezin izan ditut alde batera utzi Jainkoaren inspirazioak zirelako, eta ez gutun batean esatekoak; hau diotsot soilik: pertsona santu eta jakintsuek uste dutela koldarra ez izatera beharturik nagoela eta ahal dudan guztia obra honetan jartzera, hau da, hamabost soilik egongo diren eta kopurua ezin gehitu izango den monasterio bat, itxitura handi handiaz egitera; ez dira inoiz irtengo eta belo bat aurpegi aurrean dutela izan ezik ez dute ikusiko inor; otoitzean eta hilduran oinarriturik egongo dira, luzeago idatzi diodanez eta berriro ere idatziko diodanez Antonio Moránen bidez hau horrantz doanean.
‎Okerra hemen legoke: egin behar dutena nik hain kontu handiz eta maitasunez begiratzen dudala deritzadanez gero, niri kasu egin ezik ez dutela egiten behar dutena iruditzen zaidala, eta alfer alferrik nekatzen naizela. Eta hau da haserrearazi ninduena, guztia alde batera utzi nahi izateraino, diodanez, ez zela ezer lortzen iruditzen baitzitzaidan, egia denez.
‎Kontuan izan behar da, kasu batzuetan, adin txikikoa hain txikia dela ezen ezin dela ulertu mordiek mina eragiten dutela; beraz, beharrezkoa da alderdi hori azaltzea. Batzuetan umea hain da txikia, ezen ez baitu ulertzen hozketak mina eragiten duela Bestalde, eraso egin zaion haurrari arreta handiagoa eskaini behar zaio. Hori, gainera, txikiari erakusteko erarik onena da bere estrategiak espero duen emaitza lortzen ez duen atentzioa erakartzeko.
‎Hain harroak eta agintzaileak dira ezen ez duten ezertxo ere ikusten.
‎Orobat esan zion ezen ez bazuen azkar bikote egoki bat aurkitzen, bere burua gela bateko leihotik behera botako zuela.
‎Bai, baina hainbeste damutuko litzaioke ezen ez ninduke inoiz utziko.
2016
‎Izan ere, Jaurlaritzaren koldarkeria hain da handia, ezen ez baitu zehaztu ikasleek zenbat euskara eta zenbat ingeles jakin behar duten derrigorrezko eskola-aldia amaitzean: A2?
‎Hiru galdera erantzun behar dira: zein dira ditugun baliabideekin (eta ez ez ditugunekin) ase behar diren beharrak; zer ekoitzi behar dugu horiek asetzeko; eta azkenik, zein dira sozialki beharrezkoak diren lanak. Aberastasunaren birbanatze ikaragarria da hori, baina baita denborarena ere:
‎Eta patiorantz jira egin eta ateraino eroan ninduenean, hain ondo sentitu nintzen nire lezioagatik, ezen ez bainituen harmailak igo justiziaren biktima baten moduan, zeina bizitzari harmailarik altuenetik agur esatera baitoa, ez eta igo ere jauzi batez eta oinkada pare batez, zugana hegaldatu nintzenean bezala, Eliza!, bizitzarekin elkartzeko.
‎Uste dut gehiago ikusi ahal ditudala nazio izaeraren marka zehatz eta bereizgarriak zentzugabeko minutiae hauetan, Estatuko arazorik garrantzitsuenetan baino; non nazio guztietako gizon handiek hainbeste hitz egiten eta orobat zelatatzen duten, ezen ez bainuke txakur txiki bat ere emango haien artean aukeratu behar izatera.
‎Uste dut gehiago ikusi ahal ditudala nazio izaeraren marka zehatz eta bereizgarriak zentzugabeko minutiae hauetan Estatuko arazorik garrantzitsuenetan baino; non nazio guztietako gizon handiek hainbeste hitz egiten eta orobat zelatatzen duten, ezen ez bainuke txakur txiki bat ere emango haien artean aukeratu behar izatera.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia